id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0013934
BERRIA
Euskadi
noticias
Marisa de Simonek hautagaitza aurkeztu du NEBko koordinatzaile nagusirako IRUÑEA. Marisa de Simonek bere hautagaitza aurkeztu du Nafarroako Ezker Batuko (NEB) koordinatzaile nagusirako. Alderdiak hilaren 25ean egingo duen batzar nagusian aukeratuko dute Jose Miguel Nuinen ordezkoa nor izango den -Nuinek kargua utziko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013935
BERRIA
Euskadi
noticias
Mercedeseko langileen erdiek baino gutxiagok babestu dute akordioa UGTk eta beste bi sindikatuk zuzendaritzarekin gutxiengoan adostutako akordiorako oinarriak alde oso txikiarekin- 337 boto- irabazi du bozketa Mercedeseko Gasteizko lantegian. 2.241 langileren babesa lortu du proposamenak eta haren kontra bozkatu dute 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013936
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTaren aurkako martxan Polizia jazarri zaiela salatu dute antolatzaileek. Gasteiz eta Santurtzi arteko bidean helburua bete dutela dio AHTaren aurkako Asanbladak AHTaren aurkako martxan Polizia jazarri zaiela salatu dute Gasteiz eta Santurtzi arteko bidean helburua bete dutela dio AHTaren AHTaren aurkako Asanbladak Ud...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013937
BERRIA
Euskadi
noticias
Zentsurak babestutako monarkia gaztelerazko liburua aurkeztu du Iñaki Anasagasti EAJko senatariak Donostian, eta bertan Manuel Irujo jeltzale historikoaren hitzak ekarri ditu gogora: «Monarkiarekin ezta mezara ere». Alderdikide «batzuek» hori «entzutea» nahiko luke Anasagastik. Kritikatu egin du gogor Errege Etxeko bur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013938
BERRIA
Euskadi
noticias
Radiotelevisione Italiana 1924an sortu zen, Turinen, irrati albisteak emateko helburuaz. Laster, baina, Benito Musoliniren propaganda tresna nagusia bihurtu zen. «Irratiak indar handia du Italian», irizten dio Enrico Menduni akademikoak eta Roma Tre Unibertsitateko irakasleak. Edonola ere, faxismoa erori ostean RAIren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013939
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste Nagusiko alderik gogorrenetako bat (aste osoko gaupasak kenduta, noski) hartzen dute bere gain konpartsek: txosnak muntatzea eta desmuntatzea. Muntaketa ilusio handiz hartu ohi da, baina, desmuntatzeko orduan, askok behin baino gehiagotan pentsatu izan dute txosnak hurrengo urtera arte bertan uztea. Txosnetan egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013940
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainak eta Errusiak ez dute aurrerapausorik eman korridore humanitarioetan eta su etenean Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek eta Ukrainako haren homologo Dmitro Kulebak Turkian gaur goizean izan duten bilerak ez du fruiturik eman. Hizketan jarraitzeko borondatea agertu duten arren, oso urrun dago duela bi ast...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013941
BERRIA
Euskadi
noticias
Neuk ere horixe nahi nuke, hasi beharrik ez izatea, hitzak berez azaltzen joatea hemen, aspaldi batetik baletoz bezala, munduaren sorreratik bertatik, aspaldi batera joango bailiran, neuk ere horixe nahi nuke, ez hautatu hitzik, ez osatu diskurtsorik, hitzei joaten utzi, iturria ireki eta doazela nare, egin dezatela be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013942
BERRIA
Euskadi
noticias
Sutondoan ez, mahai baten jiran. Eta amona izan ordez, epaileak. Parean, Santurtziko eta Hondarribiako ordezkariak, kezka betean. Begiak gaurko estropadako kale zozketan jarriak. Dona dona katona... Sutondoan erre daiteke bi talde horietako bat trainerua uretara bota aurretik. Edo ez. Edo bat kiskali eta bestea erre. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013943
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei lagun atxilotu dituzte 39 migrante hil direla eta MEXIKO HIRIA. Mexikoko Errepublikako Fiskaltza Nagusiak sei lagun atxilotu zituen atzo, joan den astean Ciudad Juarezko iheslarien atxilotze gune batean izandako sutean parte hartzea egotzita. Denera 68 pertsona zeuden sutea hasi zenean, eta 39 lagun hil eta 29 zaur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013944
BERRIA
Euskadi
noticias
Berriozargo hiru hautetsik Auzitegi Nazionalean deklaratu dute. Herriko jaietako txupinazoan euskal presoekin elkartasuna adierazteagatik inputatu egin dituzte Berriozargo hiru hautetsik Auzitegi Nazionalean deklaratu dute Herriko jaietako txupinazoan euskal presoekin elkartasuna Berriozargo Udalean ezker abertzaleak d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013945
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zuten espero. Ez dute ulertzen. Goizeko bederatzietan irten ziren herenegun Telemadridek iaz kaleratutako 861 langileetatik 400 inguru telebistaren egoitzatik. Hamar kilometroko ibilaldia egin ostean, Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean paratu ziren, kaleratzeei buruzko epaia jasotzeko. Ez zuten jaso esperotakoa. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013946
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen aldiz, Euskal Herrian banatu zituzten atzo ICMA sariak, musika klasikoaren arloan nazioartean diren sari nagusiak. Urteko artistaren saria Christian Lindberg konpositore, tronboi jotzaile eta zuzendari suediarrak jaso zuen, eta, Felicity Lott soprano ingelesak, bizitza osoko lorpenaren saria. Urteko artista gazte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013947
BERRIA
Euskadi
noticias
Lotsagarria suertatzen da hauteskundeen osteko boto-salerosketa. Haserretuek zerrenda irekiak eskatu dituzte, besteek boto gehien duen zerrendak automatikoki agintea lortzea, eta inor gutxik aipatu du bi itzulien aukera. Lehenengoan zure alderdiari botoa, eta gehiengo absoluturik ezean, boto gehien duten biak pasa biga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013948
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko mugimendu antiespezistetako hamaika kolektibok manifestazioa egin zuten atzo, Bilbon, hiltegiak ixteko exijitzeko. Urratsez urrats, animalion askatasunerantz leloa ardatz, ehunka lagunek «gizakiz besteko» animalien askatasuna aldarrikatu zuten. Ekintzaileen arabera, hiltegiak «kapitalismo espezistaren hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013949
BERRIA
Euskadi
noticias
Legeak askotariko edukiak jaso ditu 1936tik 1978ra arteko biktimei erreparazioa emateko helburuarekin. Hauek dira eduki nagusiak. 1. Lantalde zientifikoa. Eusko Jaurlaritzak, Gogora institutuaren bitartez, lantalde zientifiko bat sortuko du, giza eskubideetan adituak diren profesionalek osatua, 1936tik 1978ra bitartean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013950
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arteko hondakinen kudeaketa irauli egin nahi du San Markosko gehiengo berriak. Errausterik gabeko plana jarriko du indarrean mankomunitateak, «ahal den herri guztietan» Orain arteko hondakinen kudeaketa irauli egin nahi du San Markosko Errausterik gabeko plana jarriko du indarrean mankomunitateak, «ahal Aurreko l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013951
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak esan du Mendebaldeak erruz ematen dizkiela armak Siriako matxinoei Errusiak salatu duenez, gero eta agerikoagoa da Mendebaldea Siriako oposizioari armak bidaltzen ari zaiola, erruz. «Gero eta froga gehiago daude», adierazi du Gennadi Gatilov Errusiako Atzerri ministrordeak, eta kritikatu egin ditu oposizioa ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013952
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Europako Batasuneko herrialde gehienek Schengengo Ituna ez aldatzea erabaki dute, Europako Batzordearen eskaera errefusatuz. Estatuek mugen kontrolerako duten eskumena Bruselaren esku uztea nahi zuen batzordeak. Horrez gain, Bulgariak eta Errumaniak ez dute Schengengo Itunaren parte izaterik lortu; Herbehereek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013953
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker Anitza eta Equo batera aurkeztuko dira hauteskundeetan, Irabazi izenarekin BILBO. Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiak akordioa egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan Irabazi-Ganemos Euskadi izenarekin aurkezteko datorren urteko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan. Zehaztu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013954
BERRIA
Euskadi
noticias
INEk emandako datuei Iparraldekoak batuta, Euskal Herri osoko langabeziari buruzko datuak atera ditu Gaindegiak. 206.689 lagun ari dira lan bila, eta %14,1ekoa da lanik ezaren tasa. Kalkulua Eustaten datuekin eginda, %13koa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013955
BERRIA
Euskadi
noticias
Maracanatik egurrezko ateak kendu eta FIFAren aginduz burdinazkoak jarri zituztenean, futbol-zelaiko arduradunak -asmo onarekin ala txarrarekin, ez dakigu- Moacir Barbosari oparitu zizkion, maracanaço -aren erantzule egin zuten atezain handiari. Langa eta zutoin haiek etxera eraman eta sutan erre zituen Barbosak, egur ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013956
BERRIA
Euskadi
noticias
2018ko lehen hiruhilekoan baino %25,5 gutxiago irabazi du Laudioko Tubacex konpainiak, 1.8 milioi euro. Hala ere, altzairuzko tutuen egilea pozik azaldu da merkatua berpizten ari delako, eta iragarri du hainbat kontratu garrantzitsu ixtear dagoela. Azken lau urtean, inbertsioak behera egin du merkatuan, baina 2019an, g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013957
BERRIA
Euskadi
noticias
Bere estiloari leial izan zaio. Miarritzek oso oinarri sendoak dituela erakutsi du Glasgown, eta Heineken Kopako estreinako garaipena lortu du Glasgowk galdutako eskas batean Lundek sartutako entsegua izan da partidako gakoa Miarritzek oso oinarri sendoak dituela erakutsi du Glasgown, eta Glasgowk galdutako eskas batea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013958
BERRIA
Euskadi
noticias
NBE-REN GOI BILERA. Blokeo susmoen artean, azken uneko gutxieneko akordioan adostu nahi dira. Annanek aurkeztutako proposamen nagusiei uko egin diete akordioren bat lortzeko Duela 60 urte II. Mundu Gerrako garaile minduak San Franciscon (AEB) bildu ziren mundu mailako erakunde bat sortzeko. AEBek Nazio Batuen Erakundea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013959
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal eskola publikoaren jaia igandean, Zarautzen Euskal eskola publikoaren XXI. jaia Zarautzen (Gipuzkoa) egingo dute aurten, igandean. Hondartza, malekoia, hirigunea eta ikastolak agertoki, eskola publikoaren egoera eta balioak aldarrikatu nahi dituzte, askotariko ekitaldien bitartez . Atzo jaia aurkeztu zuten, Dono...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013960
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako lau langiletik hiruk kontratu mugagabea daukate. «2008tik ia zazpi puntu txikitu da behin-behinekotasuna», azpimarratu du Adegik. Langileen %76,5ek daukate kontratu mugagabea, eta %23,4k aldi baterako kontratua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013961
BERRIA
Euskadi
noticias
Aberriaren mugak sarri, sarriegi, patrikaren mugek zehazten dituzte. Dirua da agintzen duena, Adam Smith eskoziarrak esango lukeen bezala. Liberalismoaren aita Edinburgon jaio eta hil zen, XVIII. mendean, Eskozia Ingalaterrako koroaren menpe geratu zen mendean hain zuzen. Hirurehun urte geroago, eskoziarrek berriz ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013962
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunkari bat, bi epaiketa . 'Egunkaria auziko' sumario nagusiaren zein atal ekonomikoaren egoera juridikoak zertan diren azaldu du Iñigo Iruin abokatuak, gaiari buruz Durangon eginiko mahai-inguruan. 'Egunkaria auziko' sumario nagusiaren zein atal ekonomikoaren egoera juridikoak zertan diren azaldu du Iñigo Iruin aboka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013963
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO JAURLARITZAREN LITERATUR ARGITALPENERAKO LAGUNTZAK €-TAN
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013964
BERRIA
Euskadi
noticias
Barbadoren eta Zelaiaren aurkako espetxeratze agindua salatu dute ehunka lagunek Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aldeko elkartasun oihuak ozen entzun dira gaur Araban. Ankerkeriari Stop plataformak deituta, ehunka lagunek bat egin dute arratsaldean bi gazteren aurkako espetxeratze aginduak salatzeko Agurainen, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013965
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek eskatu dio Poloniari Pablo Gonzalez kazetariaren auzia azkartzeko, eta haren epaiketa publikoa «ahalik eta lasterren» egiteko. EAJren senatari Maria Isabel Vaqueroren galderei erantzunez, Albaresek esan du lanean ari direla Polonian espetxeraturik dagoen kazetar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013966
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdi independentistak irabazi ditu hauteskundeak Quebecen Pauline Marois PQ alderdi independentistaren hautagaia izan da Quebeceko hauteskundeetako irabazlea. Gobernua zuzenduko duen lehen emakumezkoa izango da hala. Kanpainan zehar "gobernu burujabe" bat osatu nahi duela adierazi du. PQ-k legebiltzarreko 125 aulkie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013967
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaila da, aitortzen dut. Argudio positiboez eta itxaropenaz hitz egitea asko kostatzen da garai hauetan. Pandemia bizkarrean daramagun harlauza emozional baten gisakoa da; irratia entzuten dugun bakoitzean, telebista ikusten dugun bakoitzean edo egunkari bat irakurtzen dugun bakoitzean neke bihurtzeraino. Jasotzen dugu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013968
BERRIA
Euskadi
noticias
Zelaak ez du oposizioetako gaiak aldatzearen aurka egingo GASTEIZ. Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak esan du ez dutela helegiterik jarriko Espainiako Gobernuak oposizioetako gaietan egindako aldaketaren aurka. «Lan eskaintza publikoa bertan behera uztea ekarriko luke. Ezin dugu 10.000 lagunen etorkizunarek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013969
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei langile desagertu dira Baltimoreko zubiko istripuan Baltimoreko (AEB) Francis Scott Key zubia amildu zuen kargaontziak arazoak zituela jakinarazi zion portuko agintaritzari zutabearekin talka egin baino bi minutu lehenago -AEBetako 01:30ak, Euskal Herriko 06:30ak-. Motorean indarrik gabe gelditu zela esan zion, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013970
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako PPk Irango talde bat 'terroristen' listatik atera nahi du BRUSELA Irango Mujahidin Jalk erakundea (Herriaren Borrokalariak) Europako Batasuneko talde «terroristen» zerrendatik ateratzea proposatu dute Europako Alderdi Popularreko bi diputatuk. Aleix Vidal-Quadras kataluniarrak eta Struan Stevenson eskoziarrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013971
BERRIA
Euskadi
noticias
Fakultate eta ikerketa zentro andanak betetzen dituzte Leioako (Bizkaia) Sarriena auzoko bazter aldenduak. Euskal Herriko Unibertsitatearen campusik handiena da, baina, eraikin guztien artean, bat nabarmentzen da bereziki: Arte Ederren Fakultatea. Hamarkadaz hamarkada joan da bereziaren fama mamitzen, eta hala gogoratz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013972
BERRIA
Euskadi
noticias
Ciutat morta dokumentala aurkeztuko dute gaur Azkoitiko Baztartxo antzokian (Gipuzkoa), 22:00etan. Dokumentalaren egileak bertan izango dira, gainera. Bartzelonan 2006ko otsailaren 4an izandako gertakariak ditu ardatz dokumentalak: horien erantzule jo zituzten bost gazte, eta espetxealdiaren ostean, haietako batek bere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013973
BERRIA
Euskadi
noticias
1986an argitaratu zuen Publikoari gorroto (Euskaltzaindia) antzerki lana Xabier Mendiguren Elizegik (Beasain, 1964), baina antzerkia bera nehoiz ez da taularatua izan. Lehen aldiz estreinatuko du Huts Teatroak heldu den azaroaren 1ean, Luhusoko Harri Xuri gelan. Hortik landa, 24 emanaldi finkatuak dituzte Euskal Herria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013974
BERRIA
Euskadi
noticias
Salmond eta Darling aurrez aurre izango dira bigarrenez, Eskoziaren independentziari buruzko eztabaidan Gaurko bigarren eztabaidan lau puntu nagusi argitu beharko dituzte Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Alistair Darling Better Together plataformako buruak: Eskoziak independentzia lortu ostean erabiliko luke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013975
BERRIA
Euskadi
noticias
TRINKETA. Buruz buruko txapelketako bigarren faseko bi kanporaketa jokatuko dira gaur Saran (Lapurdi, 17:00). Aurreneko partidan Gregori Agirrek eta Antton Amuletek neurtuko dituzte indarrak; bigarrenean, berriz, Laurent Lanbertek eta Antton Moncek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013976
BERRIA
Euskadi
noticias
Kultur ekintzailea izan zen batetik, eta akademikoa bestetik. Espainiako Arte Ederren eta Hizkuntzaren Akademiako kide izateaz gain, Zinema Akademiako presidentea izan zen urteetan. Zaragozan (Espainia) jaio zen, 1929ko abuztuaren 8an, eta atzo zendu zen, Madrilen, 83 urte zituela. Eztarriko minbiziaren ondorioz, azken...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013977
BERRIA
Euskadi
noticias
Johnsonek ukatu egin dizkio Eskoziari bigarren independentzia erreferenduma egiteko eskumenak Eskozian ez da bigarren independentzia erreferendumik egingo datozen urteetan, ez behintzat Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministro den artean. Johnsonek gutun bat bidali dio gaur Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013978
BERRIA
Euskadi
noticias
Argia gutxiago ordaintzeko deiarekin bat egin dutenak. • Hego Euskal Herriko 27.972 pertsonek OCU kontsumitzaile elkartearen kanpainarekin bat egin dute, kontsumitzaileek elkarrekin energia erosi, eta horrela gasaren eta argiaren fakturetan gutxiago ordaindu ahal izateko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013979
BERRIA
Euskadi
noticias
Idazlea: Alvaro Ortiz. Ilustratzailea: Alvaro Ortiz. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri. Gozoak, dibertigarriak eta herabeak diren abenturen zaleei eskainitako bigarren titulua plazaratu Alvaro Ortizek. Jarraitzen du lehenengo Iratxo txikia eta shatranj partida haren ezaugarriekin, bai formalki zein n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013980
BERRIA
Euskadi
noticias
Trumpen aurkako epaiketa politikoa egun gutxian egingo dute Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen aurkako epaiketa politikoak egun gutxi iraungo du, astebete eta bi aste artean, errepublikanoek nahi zuten bezala. AEBetako Senatuak gaurko ordu txikietan onartu du impeachment -erako araudia, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013981
BERRIA
Euskadi
noticias
ERREMONTEA. Javi Urrizak 30-18 irabazi zion atzo Endika Urrutiari, eta buruz buruko Master torneoko finalerako sailkatu zen. Bosnako berdinketaren ondoren Urrizak 8-1eko partziala lortu zuen (13-6), eta ondo eutsi zien errenta erosoei amaiera arte. Etzi jokatuko du torneoko finala, Endika Barrenetxearen aurka.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013982
BERRIA
Euskadi
noticias
«Askapen prozesua estatuarekin adostu gabe egin beharko dugu» Ziegatik erantzun dio Arnaldo Otegik (Elgoibar, 1958) BERRIAren galdetegi luzeari. Duela bost urtetik dago preso, 'Bateragune auziarekin' lotuta. ETAk ziklo historiko armatua atzean utzi izanaren eragile nagusietako bat da. Gertutik -baina barrutik- begiratz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013983
BERRIA
Euskadi
noticias
Lozak asteon aurkeztu nahi du gaixo dauden presoei buruzko txostena Jesus Loza Eusko Jaurlaritzaren Elkarbizitzarako eta Memoriarako mandatariak astebururako prest izan nahi du gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoei buruzko txostena. Aurrez, aste barruan, Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin biltz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013984
BERRIA
Euskadi
noticias
Iker Muniainek ez du Athleticen jokatuko datorren denboraldian Apirilaren 6an Athleticen 25. Kopako titulua Cartujan jaso eta gero, Iker Muniain kapitainak iragarri du ez dela talde zuri-gorrian arituko datorren denboraldian. Klubaren sare sozialetan argitaratutako bideo baten bidez jakinarazi du albistea, taldekideei ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013985
BERRIA
Euskadi
noticias
«'Ibarretxe planean' badira orain ere balio duten elementuak». Alderdiek beren bidean jarraitu behar dutela dio, eta EAJk oraindik 'Ibarretxe planaren' oinarriei eusteko asmoa duela. Abertzaleak batzeari eta baketzea lantzeari ondo deritzo, baina oraindik ez du aukerarik ikusten. Josu Erkoreka. EAJren diputatua Espaini...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013986
BERRIA
Euskadi
noticias
Iheslarientzako atxilotze gune handienetako hiru ixteko asmoa dauka Libiak Libian lan egiten duten giza eskubideen aldeko erakundeen arabera, herrialdeko pare bat dozena atxilotze gunetan 5.000 bat migratzaile dauzkate harrapatuta. Zentro horietako baldintzak salatu izan ditu NBE Nazio Batuen Erakundeak, baina Libiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013987
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Irrati libreen topagunea hasiko da gaur Madrilen IRRATIA. Latinoamerikako eta Europako Batasuneko Estatu eta Gobernaburuen batzarra dela eta, paraleloki datozen egunetan Alternatibak Lotuz Herrien Batzarra egingo dute Madrilen. Eta horrekin lotuta Irratien Topagunea, Europako eta Latinoamerikako irrati li...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013988
BERRIA
Euskadi
noticias
Preso politikoei buruzko topaketak antolatu dituzte Bilbon Komite Internazionalistak taldeak jardunaldi batzuk antolatu ditu Bilbon, gaurtik maiatzaren 20ra, hainbat herrialdetako preso politikoen errealitatea ezagutarazteko. Egunotan, hainbat bideo emanaldi eskainiko dituzte, eta, besteak beste, Kataluniako preso anar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013989
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkotxalde plazan, larunbat gaueko eraso homofoboa jasan zuen leku berean, herri oso baten babesa jaso zuen atzo Ekain Perrino gazte basauriarrak. Txalo eta oihuen artean, Basaurik (Bizkaia) argi adierazi zuen homofobiak ez duela lekurik bere kaleetan, eta milaka pertsona bildu zituen manifestazio batekin jakinarazi z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013990
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekaitz Samaniego ezkutatu egin da "bidegabekeria agerian uzteko" Ekaitz Samaniego gazte gasteiztarrak larunbatean jakinarazi zuenez eta atzo iluntzean berretsi zuenez, bere egoera "ikusarazteko", ezkutatzea erabaki du. Espainiako Epaitegi Gorenak ostiralean Segiko kide izateagatik zortzi urteko espetxe zigorra ezarri z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013991
BERRIA
Euskadi
noticias
Kirolbet Baskoniak Bartzelona izango du aurkari ACB ligako finalerdietan SASKIBALOIA. Bartzelonak 91-71 irabazi zion atzo Andorrari ACB ligako final-laurdenetako hirugarren partidan, eta, horri esker, Kirolbet Baskoniaren aurka jokatuko du finalerdietan. Gasteiztarrek eta kataluniarrek datorren astelehenean ekingo diot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013992
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Etxerat-eko bi kideren hitzak adituko dira Hamaikan urteko azken saioan. ETB1 katean 'Wazemank'-eko aktoreek 'Kontu langostinu burukin' egingo dute, 23:45ean Etxerat-eko bi kideren hitzak adituko dira Hamaikan urteko azken saioan ETB1 katean 'Wazemank'-eko aktoreek 'Kontu langostinu burukin' egingo Honatx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013993
BERRIA
Euskadi
noticias
Faboritorik ez dago faboritoen artean. Amaitzeko sei etapa besterik ez zaizkio geratzen aurtengo Italiako Giroari, eta minutu eta erdi pasatxoren aldea besterik ez dago orain bi aste lasterketa irabazteko faborito ziren bost txirrindulariren artean. Orain bi aste beste txirrindulari batzuk ere bazeuden zerrenda horreta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013994
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urteko zigorra eskatu dute Amalur Mendizabal jo zuen ertzainaren aurka Herrira-ren aurkako operazioan, Guardia Zibila Hernaniko egoitzara sartu zen, eta Ertzaintzak hartu zituen inguruak. Jende ugari elkartu zen protestara, eta ertzain batek borraz jo zuen buruan Amalur Mendizabal orduan Amaiurreko senataria zena. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013995
BERRIA
Euskadi
noticias
Venezuela erdibituta daukan krisi politikoan adostasun punturen bat topatzeko helburuarekin ekin diete berriz negoziazioei gobernuak eta oposizioa ordezkatzen duen MUD Batasun Demokratikoko Mahaiak. Hamar egunetan aldez aurretikoak prestatu dituzte lau lantaldek, eta atzo arratsean ordezkari nagusiak ziren elkartzekoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013996
BERRIA
Euskadi
noticias
Chris Cornell Soundgarden taldeko abeslaria hil da Bere agenteak eman du albistearen berri gaur goizean. Chris Cornell Soundgarden eta Audioslave taldeetako abeslaria izan zena zendu da. Cornell Seattlen (AEB) jaio zen 1964an, eta Soundgarden taldea sortu zuen 1984. urtean. Hamarkadaren amaieran taldea bere hiriko Sub ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013997
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Olaizola II.ak eta Albisuk 22-7 irabazi zieten Martinez de Irujo eta Zabaletari, herenegun, Donostiako torneoko lehen finalerdian. Oreka gutxiko partida izan zen, eta Asegarceko bikotea aurrean zein atzean gailendu zen. Zabaletak, berriz, azken hilabeteetako bolada txarra luzatu zuen. Irabazleek bihar jokatuko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013998
BERRIA
Euskadi
noticias
Denbora kontua zen. Aurten munduan egitekoak ziren ekitaldi handi guztiak bat bestearen atzetik ari dira erortzen, domino piezak izango balira bezala. Birusak ez du salbuespenik egiten, eta, Tokioko Olinpiar Jokoak atzeratzeko gai izan bada, pentsatzekoa zen gauza bera gertatuko zela COP26 Glasgowko klima aldaketari bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013999
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudi berri bat ekarri zigun futbolak duela hiru-lau urte. Arerioak areatik hurbil falta jaurtiketa bat egin behar bazuen, ordura arte ohikoa zen hesiari beste zerbait erantsi zioten entrenatzaileek: lagun bat lurrean etzanda hesiaren atzean. Hartara, hesiko jokalariek jauzi egin zezaketen gorantz lasai, baloia hankape...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014000
BERRIA
Euskadi
noticias
Zelulosa, kutsadura eta istilu iturri. Uruguain, Argentinako mugan, eraiki nahi dituzten bi paper fabriken auziak bi gobernuon arteko harremanak gaiztotu ditu, eta herritarren protestak eragin. Uruguain, Argentinako mugan, eraiki nahi dituzten bi paper fabriken auziak bi gobernuon arteko harremanak gaiztotu ditu, eta h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014001
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako Parlamentuak Llarenaren kontrako kereila aurkeztea onartu du Kataluniako Parlamentuak auzitara eramango du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailea. Roger Torrent parlamentuko presidenteak epailearen kontrako kereila aurkeztea proposatu du mahaiaren gaurko ezohiko bileran. JxCko eta ERCko ordezkariek babesa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014002
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezinbestean da garrantzitsu bi hasiera dituen festa bat. Hori gertatzen da, adibidez, Elorrioko Ferixa Nagusikoak festekin (Bizkaia). Hasi, atzo hasi zen egitaraua, txosna guneko gazte bazkariarekin eta kontzertuekin eta Elizpeko aukeren azokarekin, baina izan, gaur eguerdian dute hasiera ofiziala, arratsaldeko txupina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014003
BERRIA
Euskadi
noticias
EIk 60 lagunetik gora hil ditu Bagdaden, kamioi bat zartarazita merkatu batean Bagdadeko auzo xiitaren bihotzean jo dute muturreko islamista sunitek. Goizean goiz lehergailuz jositako hozkailu kamioi bat Sadr hiria auzoko Jamila merkatuan leherrarazi dute, eta gutxienez 60 lagun hil dituzte. Zaurituak 200 baino gehiago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014004
BERRIA
Euskadi
noticias
Andy Schleck (Leopard-Trek) ez dago bete-betean oraindik, baina, ez da gozoa izango luxenburgotarra atzetik su batean datorrela jakin, eta pedalei eragin behar izatea. Egoera horretan sentitu zen atzo Thomas de Gendt belgikarra (Vacansoleil), Suitzako Tourreko zazpigarren etapako azken metroetan. Baina, buruari entzund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014005
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudia. Pakistan. XARIAREN ETA BAKEAREN ALDEKO MARTXA Pakistango Gobernuari Swat ibarrean xaria ezartzeko eskatzeko milaka pertsona bildu ziren, atzo, martxa baketsuan. Swateko Mingora hiriburutik abiatu ziren, eta Mattara iristea da helburua. Han, eskualde horretako talibanen buruzagiarekin bilduko dira, armak uzteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014006
BERRIA
Euskadi
noticias
Karetan bistaraturiko arte ibilbidea. Donostiako Pasealeku Berriko hiru elementuri «izaera berria» eman die Pedro Ulaziak, karea erabiliz Donostiako Pasealeku Berriko hiru elementuri «izaera berria» eman die Oinezkoentzako esperientzia estetiko bat proposatzea. Arte objektutua alboratuz, prozesu artistikoa egitea. Arti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014007
BERRIA
Euskadi
noticias
Bangladeshko Poliziak 100 lagun hil ditu bi asteko epean "Egoera erabat kontrolpean hartu arte jarraituko du gerra honek", esan dio AFP agentziari Asaduzzaman Khan Bangladeshko Barne ministroak. Bi aste baino gutxiagoko epean Poliziak 102 lagun hil ditu droga trafikatzaileen aurkako operazioetan. "Hildako gehienek arma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014008
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako bestetan lau bortxaketa salatu dira, gizon bat larri zauritu, eta mutil bat hil 2023ko Baionako bestak «giro goxoan» iragan zirela aldarrikatu du Jean-Rene Etxegaraik, Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak. Igandeko gauarekin bukatu ziren, eta gaur goizean egin dute balorazioa Etxegaraik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014009
BERRIA
Euskadi
noticias
SANA. Gutxienez hamahiru pertsona hil ziren atzo Yemen iparraldean, Jawf probintzian. Berri agentzien arabera, houthi mugimendu xiitak gobernuaren aurka protesta egiteko deitutako manifestazio baten ostean hasi ziren istiluak: soldaduak eta armatutako talde bat elkarri tiroka hasi ziren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014010
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSEOAK. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak iaz baino 500.000 euro gutxiago emango dituzte Balentziaga museorakko. Hori da aurreikuspena, eta, horregatik, beren lan ildoak aztertu egin beharko dituztela esan du Javier Gonzalez de Durana museoko zuzendariak. Dirua behin-behineko erakusketetarako erabili be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014011
BERRIA
Euskadi
noticias
Bengoetxea VI.ak eta Larunbek pilota motelen alde egin zuten. Batetik, komeni zaizkien pilotak direlako; eta, bestetik, aurkariak horiexekin moldatzen direlako okerren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014012
BERRIA
Euskadi
noticias
Behinola, gau giroan, ondoko hau bota nion ezagun bati: 90eko urteetako post-hardcoreak itzal handiegia egiten dio Euskal Herriko musikari, eta, ondorioz, garage-rocka edo psikodelia jorratzen duten talde oso gutxi eratzen dira gurean, Black Lips edo Black Angels aspalditik ezagutzen ditugun fenomeno globalak izan arre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014013
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Martxoaren 8aren harira, Eudelek bi konpromiso hartu ditu: emakumeen lidergoa bultzatzea eta boterea berdintasunean gauzatzeko baldintzak erraztea. Izan ere, emakumeen parte hartzearen alde lan egin behar dela azpimarratu du. Eta horretarako, ezinbestekoa da «zaintza lanen banaketa erantzunkideari» dagokionez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014014
BERRIA
Euskadi
noticias
Balorazio batzordeak 66 biktimari eman die aitortza, torturetan eta haren eraginetan indar eginda Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak beste 66 biktima aitortu dituela jakinarazi du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean eginiko agerraldian. 2022-2023ko kurtsoko txostenean jaso dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014015
BERRIA
Euskadi
noticias
Bakarkako hirugarren lana aurkeztuko du gaur Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) pianistak: Islak . Iaz plazaratu zuen, Gaua (2013) eta Zuri (2016) lanekin hasitako bide intimistan sakonduz, eta hiruretako aleak interpretatuko ditu Civivoxen, lan berriko piezak nagusi izango diren arren. Inpresionismoa, bluesa, euskal airea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014016
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Miren Iñargak hartu du zuzendari kargua Musikene Goi Mailako Musika Eskolan, Patri Goialde ordezkatuta. Goialde 2011tik orain arte aritu da zuzendari lanetan, baina kontratua amaituta, ordezkoa eskatu du. Akordeoi irakaslea eta Irakaskuntza Plangintzako zuzendariordea izan da orain arte Iñarga.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014017
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidaiarientzako terminal berria ireki dute Forondako aireportuan GASTEIZ. Forondako aireportuko (Araba) bidaiarientzako terminala zaharberritzeko obrak bukatu dituzte, eta espazio berria inauguratu zuten atzo. Begoña Llarena aireportuaren zuzendariak adierazi zuen bidaiariek espazio gehiago edukiko dutela. Aireportua 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014018
BERRIA
Euskadi
noticias
BASQUE WINE KANPAINAREKIN BAT EGIN DUTEN NEGOZIOAK Eusko Jaurlaritzak, HAZIk eta Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek Gure Ostalaritzan Basque Wine egitasmoa abian jarri dute. 265 taberna eta jatetxek egin dute bat, eta sor-markadun lau edari eskaintzeko konpromisoa hartu dute: ardoa, txakolina, garagar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014019
BERRIA
Euskadi
noticias
Abuztuan Urdazubi eta Zugarramurdin guardiako medikurik ez genuelako kexatzen aritu baginen, orain Elizondoko osasun etxean mediku eta, batez ere, pediatrak falta direlako kexatzea tokatzen zaigu. Harrigarria da nola Elizondoko osasun etxean ez dagoen pediatra bat bera ere: osasun etxe honetan, izan ere, gutxi gorabehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014020
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zortea izan dut, disko honetan nire bi elementurik gogokoenak batu ahal izan ditudalako: musika eta mendia». Gertuko zein urruneko gailurrak jazzaren bidez ebokatu ditu Miguel Salvadorrek Hamar urte geroago bere laugarren diskoan (Errabal). Jonathan Hurtadoren pianoarekin, Marcelo Escrichen kontrabaxuarekin eta Gorka ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014021
BERRIA
Euskadi
noticias
Oier Ardanaz Armendariz da atzo gauean Frantzian atxilotutako ustezko etakidea Atzo gauean Frantzian, Perigueux ondoan atxilotu zuten ustezko etakidea Oier Ardanaz Armendariz da, operazioko iturriek gaur goizean esan dutenez. Iturri horien arabera, auto bat lapurtu ostean ihesean zihoala errepide istripua izan zuen, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014022
BERRIA
Euskadi
noticias
Nola txertatu euskararen erabilera osasun sisteman? Urte askoan galdera horrek ezina eragin izan du hainbat langileren eta erabiltzaileren artean, baina horren inguruan kezka dutenek beste ikuspegi batetik heldu nahi diote orain auziari. Akademiaren eta osasun jardunaren arteko zubiak eraikitzeko, Hizkuntzen Kudeaketa:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014023
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAk bi finalista izango ditu Rikardo Arregi kazetaritza sarietan Hilaren 19an egingo dute Rikardo Arregi kazetaritza sariak emateko ekitaldia, Andoainen (Gipuzkoa). Iaz bezala, Kazetaritza saria eta Komunikazio saria banatuko dituzte. Kazetaritza sariko lau finalisten artean, BERRIArenak dira bi: Ahomentan elkarriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014024
BERRIA
Euskadi
noticias
I+G ekosistema bat egotea gakoa da konpainia txikientzat Tamainak tamaina, ikerketa eta garapena gakoak dira merkatuan errotzeko eta hazteko. Mauleko Elkar konpainian argi daukate ideia hori. «Gure bezeroak aldatzen dira, haien beharrizanak ere aldatzen dira, eta gure tresnak dira haien lana errazteko. Haien lana erald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014025
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume baten ezpain gorriak ageri dira kartel batean, Bilboko manifestazioan, hari berde batekin josiak, eta guraize batzuek haria mozteko bidea hasi dute. Ezpainek emakumea irudikatzen dute. Hariak, Gallardon Espainiako Justizia ministroak mutu nahi duen ahotsa, erabakimen zanpatua. Eta guraizeek, kalea, protesta. Ab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014026
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskonia izango da euskal talde bakarra Badalonan (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako Kopan, baina ez da ordezkari bakarra izango. Bertan izango dira Txus Bidorreta (Bilbo, 1966) eta Ibon Navarro (Gasteiz, 1976), Tenerifeko eta Unicajako entrenatzaileak. Inoizko sasoirik onenean daude bi taldeak, eta ACB liga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014027
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten, emazteari eraso egiteagatik Gizonezko batek bere emazteari eraso egin zion, atzo, etxean zirela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu du borra batekin jo zuela buruan eta labana batekin lepoan zauritu zuela. Ertzaintzak atxilotu egin du erasotzailea. 64 urteko gizonezko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014028
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadiko etorkizuneko LHren Legearen testua lantzen hainbat hilabetez lan egin ondoren, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko ordua da. Nahiz eta LHko ikastetxeak LHren IV. Euskal Planean jasotako ekimenak eta ideiak gauzatzen ari garen, funtsezkoa da esparru argi, garrantzitsu eta irmo bat izatea, ekintza horiek berma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014029
BERRIA
Euskadi
noticias
Alberto Fabra Valentziako Generalitateko presidenteak dio telebista publikoaren itxiera "negoziaezina" dela RTVV Valentziako Irrati-Telebistaren itxiera "negoziaezina" da, Alberto Fabra erkidegoko presidentearen hitzetan. "Ez dut itxiko ikastetxe edo ospitale bat RTVV mantentzeko", azaldu du. Valentziako Auzitegi Nagus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014030
BERRIA
Euskadi
noticias
Korrikaren azken pausoetarako dena prest dute Bilbon Jai handi batekin amaituko da Korrika igandean, Bilbon; orotariko ekitaldiak izango dira Areatzan eta inguruetan, sei gunetan banatuta. Lekukoari 12:30ean egingo diote ongietorri, San Nikolasen, eta, han egingo den ekitaldia amaituta, egun osoan izango da zerekin goz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014031
BERRIA
Euskadi
noticias
ANC Kongresu Nazional Afrikarrak aise eutsi dio gehiengo osoari Hegoafrikako Parlamentuan -lau eserleku galdu ditu, baina bi herenetik gertu geratu da-, eta Jacob Zuma presidenteak kargua berrituko du maiatzaren 24an, Pretoriako gobernu historikoaren egoitzan egingo duten ekitaldian. Botoen %99,69 zenbatuta, ANCk 260 e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014032
BERRIA
Euskadi
noticias
Ripak eta Sanzen gobernuak nork bere aldetik antolatu ditu segurtasun neurriak. Eskuin muturreko hainbat taldek Iruñean izanen direla iragarri dute, hala nola CTCk eta Falangek Ripak eta Sanzen gobernuak nork bere aldetik antolatu ditu segurtasun Eskuin muturreko hainbat taldek Iruñean izanen direla iragarri dute, Bi m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014033
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Hilaren 20an, San Sebastian egunean, Donostiako Udalak Angels Barcelo kazetariari (Bartzelona, 1963) emango dio Urrezko Danborra. Eneko Goia Donostiako alkateak esan du Barcelok «maitasun» eta «gertutasun» berezia duela hiriarekin. Kazetaria urte luzez aritu da TV3ko eta Tele5ko albistegietan aurkezle, eta, 2...
cc-by-sa 4.0