id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0014134
BERRIA
Euskadi
noticias
Lyongo ultrak babesten ari diren ertzainek pilotakadak bota dituzte Amaran Istilu larriak izan dira Donostiako Parte Zaharrean, Lyonen eta Realaren arteko futbol partidaren harira. 60 bat laguneko ultra talde bat sartu da Parte Zaharrean, borrak eta makilak zituztela, eta tabernetako aulkiak botatzen hasi dira. Ikatz k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014135
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak galdu egin du Londresen, baina defentsako puntua lortu du. Waspsek 25-18 hartu du mendean Lapurdiko taldea, baina baionarrek badute aukera multzoko lehen postua ziurtatzeko Baionak galdu egin du Londresen, baina defentsako puntua lortu du Waspsek 25-18 hartu du mendean Lapurdiko taldea, baina baionarrek Baionak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014136
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo Euskadi Extrem Valderejo Anañako BTT zentrotik igaro da. Angostoko kanpinean dago zentroa, eta Hego Euskal Herrian dauden bost zentroetako bat da. Hauek dira beste bostak: Urturikoa, Izkiko Parke Naturalean; Busturialdea-Urdaibaikoa, Mendatan; Debabarrenekoa, Elgoibarko Mintxeta kirolgunean; eta Bertizkoa, Don...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014137
BERRIA
Euskadi
noticias
G7koak ez dizkio Errusiari zigor gehiago ezarriko Al-Assad babesteagatik Donald Trumpen administrazioak AEBen rol tradizionala hartu du, eta Mendebaldearen bozeramailetza hartuta egin du Moskurako bidaia Rex Tillerson Estatu idazkariak. G7koen bilkuratik mezu argia helaraziko dio Kreminari: Baxar Al-Assad Siriako presi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014138
BERRIA
Euskadi
noticias
Jurako ardo horiak pixka bat ezagutzeko aukera izan genuen aurreko batean. Gaur vins de paille, hau da, lasto ardoak ezagutuko ditugu. Antzina lasto ardoak munduko zenbait tokitan egiten ziren arren, egun Alsazian eta Rodanon baino ez dira aurkitzen, eta Juran, noski. Badirudi jatorria Alsazian dutela eta XVII. mendean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014139
BERRIA
Euskadi
noticias
Jota ez da prestigio handiko generoa, eta, horregatik, desafioaren eta harrotasunaren artean dabiltza Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaile iruindarraren hitzak. «Jotak maite ditut, bai, eta zer?». Ez da gutxiagorako: bi norabidetan du jotak haizea aurka. Handiak dira musika mota horren inguruko aurreiritziak generoa ask...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014140
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau t'erdiko Asegarceren lehen bi partidak Iruñean jokatuko dira Lau t'erdiko txapelketako lehen kanporaketako partida guztiak non eta noiz jokatuko ziren zehaztuta dago dagoeneko. Asegarcerenak falta ziren, eta biak Iruñean jokatuko dira, larunbatean. Jaialdiko estelarrean Patxi Ruizek eta Mikel Olaetxeak neurtuko dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014141
BERRIA
Euskadi
noticias
«Rockak iraungo du, musika klasikoak eta jazzak bezala» Urte askotako geldialdia eten, eta garai bateko indarrarekin itzuli da oholtzetara Boss Hog AEBetako taldea. Andoaingo Rock Jaialdian izango da gaur, beste hainbat artistarekin batera. Boss Hog taldeak 2000. urtean argitaratu zuen Whiteout azken-aurreko diskoa, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014142
BERRIA
Euskadi
noticias
Irailean egingo dute Jacques Chiracen aurkako epaiketa, ustelkeria egotzita Jacques Chirac Frantziako Errepublikako presidente ohiaren aurkako epaiketa irailaren 5 eta 23an izango da, gaur Parisko Auzitegiak jakinarazi duenez. Ustezko ustelkeria kasuagatik epaituko dute. Lehen aldiz eseriko da Justiziako aulkian Frantz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014143
BERRIA
Euskadi
noticias
«Athleticen ez nuen izan beste batzuek izan duten aukera». Luzaroan maila apaletan jokatu ostean, gozatzen ari da Lehen Mailan, Numantzia taldean. Aurrelari bizkaitarra sinetsita dago Athleticek aurrera egingo duela. ASIER GOIRIA . Numantziako jokalaria Luzaroan maila apaletan jokatu ostean, gozatzen ari da Lehen Maila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014144
BERRIA
Euskadi
noticias
Mila izarreko hotelean lo eginda, euriak itzartu zituen Euskarabentura espedizioko kideak, herenegun. 05:45ean, lehenengo euri tantak hasi ziren erortzen. Zaparrada etorri zen ondoren. Dena batu eta Argantzunera abiatzeko prestatu ziren. Añana aldea zeharkatu zuten, herri txikiak lotzen dituen errepide estu eta garo so...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014145
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirus kasuek azkenaldian izandako gorakadaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Basauriko (Bizkaia) eta Eibarko (Gipuzkoa) herritarrak. Zehazki, 13 eta 40 urte bitartekoek izanen dute aukera testa egiteko. Bi herrietan, positibo kopuruak nabarmen egin du gora azken egunetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014146
BERRIA
Euskadi
noticias
Gregorio Ordoñez omendu dute Donostian, ETAk hil eta 22 urtera Donostiako Polloeko hilerrian gogoratu dute Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia zena. Bertan izan dira, senideez gain, erakundeetako eta PPko ordezkari ugari; esaterako, Alfonso Alonso PPko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presidentea, Eneko Goia Donostiako alkate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014147
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren urteko martxoaren 19an egingo dute galdeketa Lezon, Pasaian, Errenterian eta Oiartzunen (Gipuzkoa), eta egun horri begira giza katea antolatu du Demoarso plataformak azaroaren 6rako. Gaur, mobilizazioan parte hartzera deitzearekin batera, katean egingo dutenaren xehetasun batzuk iragarri dituzte. Giza-katearen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014148
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu Arregi Erostarbe presoak Frantzian betetako espetxealdia Europako Batzordearen 675/2008 zuzentarauak hala agintzen duen arren, Auzitegi Gorenak orduan erabaki zuen Frantzian zigorra bete duten eta Espainiara eraman dituzten euskal presoei ez zaiela aurrez bete dituzten es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014149
BERRIA
Euskadi
noticias
Mute antzezlana egingo dute gaur arratsaldean Okondon (Araba). Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak emanaldiak antolatu ditu abuztuan Arabako hainbat herritan. Orain Bi antzerki konpainiak eskainiko du gaurko emanaldia. Okondoko herriko plazan izanen da, eta sarrera doakoa da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014150
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako ikur bat bereganatu nahi du Txinako Great Wall konpainiak: Jeep, 4x4 autoen marka. Haizea alde dauka Txinako autogileak, Fiat Chrysler Automobiles (FCA) konpainiarena baita Jeep, eta haren jabeak badaramatza urte batzuk erosle baten bila, talde osoa saltzeko. Sergio Marchionne FCAko burua, orain arte, General ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014151
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamasei urte izango nituen. Parrandan nenbilen eta gure inguruan ezaguna zen gizon bat ikusi genuen. Gure inguruan ezaguna eta militatzen genuen esparruetan erreferentea zen. Guk agurtu baino ez genuen egin. Gogor-gogor heldu ninduen gerritik eta nire gorputza berearen kontra zeukanean muxu eman zidan ezpainetan. Muxu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014152
BERRIA
Euskadi
noticias
«Amodioa instituzio bat da, eta gizartean nola antzezten den erakutsi nahi dugu» Shalinek eta haren senar Dag Anderssonek bikote harremanen inguruko hausnarketa alai eta popa sortu dute. 'Roses and Beans' lanean, generoa eta berdintasuna taularatzen ari dira Bilbon. Tove Shalin dantzariak (Orebro, Suedia, 1976) eta har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014153
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez diegu erraza utziko; ikus dadila bakoitzaren jokaera» Atzo goizean jakin zuen Aitor Olaizolak sei urteko espetxe zigorra berretsi zietela berari eta beste zazpi laguni. Hala ere, indarra transmititzen zuen. Gaur goizean jaso dugu epaiaren albistea, eta amorru horrekin gaude, berriz kartzelara joan beharko dugula ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014154
BERRIA
Euskadi
noticias
• Elgoibar. Aire libreko marrazki lehiaketa, 11:30ean. Herri bazkaria, 14:00etan. Batukada Batek Fogo taldearen eskutik, 22:30ean. • Errenteria. Tortilla txapelketa, 13:30ean. Euskal kantak kalerik kale, 13:00etan. Herri bazkaria, 15:00etan. Haur ikuskizuna Txan magoarekin, 18:30ean. • Esa. Herri bazkaria, 14:00etan. P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014155
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzoko emaitzen ondorio, Hego Euskal Herriko udalak ekainaren 11n eratuko dira. Beste erakundeek ez bezala, udalek egun zehatza dute eraketa egiteko, eta larunbatez egingo dute. Aurretik Hauteskunde Batzordeak maiatzaren 29a eta ekainaren 6a bitartean hautetsiak izendatuko ditu. Batzar Nagusietan hamar egun barru hasik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014156
BERRIA
Euskadi
noticias
Korterrazak, Gasteizko film laburren jaialdiak, zortzigarren aldia hasiko du gaur. Larunbatera arte, 34 film labur eskainiko ditu, baita hiru kontzertu ere. Ikuskizun guztiak doakoak izango dira, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren barruko plazan. Udako zinemetan ez bezala, ez da etxetik aulkia eraman behar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014157
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko jaietara begirako beroketa dela esan ohi da. Eta ez da arrazoirik falta. Blusa eta Nesken Egunak elementu guztiak biltzen dituelako jaietako giroan murgiltzen hasteko. Batetik, hamar egun baino ez direlako falta Zeledonen jaitsierarako, eta hiria festa gosez dagoelako jada. Eta, bestetik, Gasteizko kaleak gir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014158
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dira betiko garai onenak Gasteizen. Bolada txarrean daude Araski eta Baskonia. Hasi bezain laster daude kinka larrian. Ez dira itxura ona ematen ari. Baskoniaren zaleen azken egunak azaltzea zaila da. Joan Peñarroyaren aldia amaitu dela eta Dusko Ivanovicek ordezkatuko duela jakin dute. Kluba urduri, eta taldea, ezi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014159
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldiko asmoa zuten Imanol Madariagak eta haren bikotekideak etxebizitza kooperatiba baten kide egin eta halako etxe batean bizitzea. «Duela hamar bat urte hasi ginen bilatzen, baina orduan gizartea ez zegoen prest: orubea eta finantzaketa lortzeko zailtasunak zeuden, orain legez, baina ohartu nintzen oso zaila zela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014160
BERRIA
Euskadi
noticias
• Langileen batzordeak Bilboko Metroan atzo goizerako deitutako bi orduko lanuztea langileen %85-90ek babestu zuten, sindikatuen arabera. Hurrengo lanuztea bihar goizean egingo dute, 08:00etatik 11:00etara.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014161
BERRIA
Euskadi
noticias
Paul Abasolo emakumeentzat «mehatxua» dela ohartarazi dute Mugimendu feministako kide batek Durangoko auzitegian (Bizkaia) deklaratu zuen atzo, Paul Abasolok joan den astean jarritako salaketaren ondorioz. Abasolok Durangon bere aurka agertu ziren pintaketa batzuen erantzuletzat jo zuen akusatua. Hori horrela, bere oho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014162
BERRIA
Euskadi
noticias
"18/98 AUZIA". Beldurra, babesa eta indarra. AUZIPETUEN BIZIPENAK. Ikara sentitu zuten "Haika-Segi auzia"-n inputatu gisa daudenek, fiskalaren eskaeren berri izan eta epaiketa hastear zela jakin zutenean; elkartasunak, baina, beldurra indar bilakatu du auzipetuen bizipenak. Ikara sentitu zuten 'Haika-Segi auzia'-n inpu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014163
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko tropak urte bukaeran dira erretiratzekoak Afganistandik, 2001eko urrian hasitako inbasioa bukaera emateko. Aldaketa historikorik gertatu ezean, AEBek hasi zuten gerran murgilduta utziko dute herrialdea, eta odolusteak inongo etenik gabe jarraitu du urtez urte. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, iaz 2.95...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014164
BERRIA
Euskadi
noticias
Metallica, Pearl Jam, Red Hot Chili Peppers, Guns N' Roses, Depeche Mode, The Cure, Radiohead, Coldplay... Denak dira Bilboko BBK Liveko kartelburu izandako rock talde erraldoiak, eta, hein handi batean, jaialdiak gaur egun duen estatusaren erantzule nagusiak. Edizio horietan etxean bezala sentitzen ziren zaleek nostal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014165
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. TKEk eman du datorren sasoirako egutegiaren berri. Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 2an hasiko dira, Bilbon. Eusko Label ligak 20 jardunaldi izango ditu, eta irailaren 18an amaituko da, Portugaleten. Euskotren liga, berriz, hamalau jardunaldiz osatuta egongo da, iaz baino bi gehiagoz, eta Zarautzen b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014166
BERRIA
Euskadi
noticias
Errausketaren kontrako mosaiko erraldoi eta koloretsua egin zuten atzo Donostian; "errauste plantak ekarriko duen etorkizun grisaren aurka". Milaka lagunek bat egin zuten Gipuzkoa Zero Zabor plataformak bultzatutako ekitaldiarekin. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014167
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Joanekoan lortutako aldea baliatu nahi du Bartzelonak. Katalanek 0-1 irabazi zuten Milanen, eta dena dute alde finalean aritzeko Joanekoan lortutako aldea baliatu nahi du Bartzelonak Katalanek 0-1 irabazi zuten Milanen, eta dena dute alde finalean Bartzelonak esku-eskura du Europako Kopako finala bosgarren ald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014168
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko talde bortxaketaren harira, «irtenbideak» eskatu dituzte auzoek Andrazko bat, gizonek inguratua, sexu harremanak izatera derrigortua. Taldeko bortxaketek sorrarazten duten irudi artegagarria atzo berritu zen Bilbon: izan ere, asteazken gauean Etxebarria parkean emakume gazte bat bortxatu zutela jakin zen atzo g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014169
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazan 'segurtasun tarte' bat eratzea proposatu du Israelgo armadak Gazako eskualdearen barrenean eta hau inguratzen duen hesiarekiko paralelo 300 metroko segurtasun tartea eraikitzeko proposatu dio Israelgo armadak Tel Aviveko gobernuari. Helburua erresistentzia palestinarrak jomuga israeldarren kontra koheteak jaurtit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014170
BERRIA
Euskadi
noticias
Burujabetzaren alde batzeko eskatu die LABek sindikatuei eta alderdiei LABek urrats bat haratago joan nahi du. Burujabetza politikoaren eta ekonomikoaren alde egotetik lortzeko urratsak egitera. Horretarako, elkartzeko, indarrak batzeko eta erabakiak hartzeko eskatu die alderdiei eta sindikatuei: ezkerreko alderdi aber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014171
BERRIA
Euskadi
noticias
OTTAWA. Komunitate indigena batek herenegun jakinarazi zuen haur indigenen beste 54 hilobi aurkitu dituztela Kanadako barnetegi katoliko bateko lurretan. Bilaketa proiektuaren zuzendariak adierazi zuen «gertatutakoaren erantzukizuna» hartu beharko duela norbaitek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014172
BERRIA
Euskadi
noticias
SAN PEDRO SULA. Kubari dagokionez, ados jartzeko eskatu die kontinenteko kantzilerrei Jose Miguel Insulza AEE Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak. Irlari erakundeko ateak zabaldu edo ez, hori izango da atzotik San Pedro Sula hirian (Honduras)egiten ari diren batzar nagusian erabaki beharrekoa. Gerra Hotzare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014173
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasiera hasieratik ideia bat azpimarratu nahiko genuke: gaur egun ditugun aukera, erronka eta mehatxuen aurrean, Hezkuntza Sistema propioa behar dugu Euskal Herri osorako. Euskal herritarrok hezkuntzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea behar dugu. Garbi dago edozein herriren oinarrietako bat hezkuntza dela; hezkunt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014174
BERRIA
Euskadi
noticias
Usoak otsotzen ari dira. NBAko denboraldi erregularra sei hilabete eskasetan 82 norgehiagoka trinkotzen dituen lasterketa burugabea da. Helburu teoriko bakarreko maratoia: kanporaketetan ahal den lehia guztiak etxean jokatzearen bermea eskuratzea. Zaleen iruditerian txertatua dago hori abantaila ia gainditu ezinezkoa d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014175
BERRIA
Euskadi
noticias
Eta oraindik geroa argitu gabe. Europako Batzordeak legez kanpokotzat jo zituen diru laguntza publikoak, eta geroztik, Izar talde ohiko ontziola zibilek ezin izan dute gainbehera gelditu, ezta etorkizuna zehaztu ere Europako Batzordeak legez kanpokotzat jo zituen diru laguntza publikoak, eta geroztik, Izar talde ohiko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014176
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Frantziako Estatuan egoteko lurralde debekua urratzeagatik erruduntzat jo dute Oier Oa euskal preso ohia, baina ez du zigorrik izanen. Amaia Rekarte abokatuaren hitzetan, bi irizpide bete behar dira halako erabaki bat izateko: batetik, lege urraketa ez dela gehiago indarrean, eta, bestetik, epaitutako pertsona ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014177
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAri "amaiera ordenatu bat" eman nahi ez izatea egotzi die Egibarrek PSE-EEri eta PPri Jardun armatua eten aurretik ETArekin biltzea eta orain "amaiera ordenatu bat" eman nahi ez izatea egotzi die Joseba Egibar EAJko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak PPri eta PSE-EEri. Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Egibar, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014178
BERRIA
Euskadi
noticias
177 migratzaile odisea noiz amaituko daude lehengo astetik Italiako uretan Zenbait ontzi lehorreratzeko zain daude oraindik Mediterraneo itsasoan. Diccioti itsasontziak Italiako uretan jarraitzen du, hango gobernuak baimena noiz emango zain. Duela astebete Italiako armadak Maltako uretan erreskatatu zituen 177 migratza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014179
BERRIA
Euskadi
noticias
Primeran-ek tatuajeak eta sukaldaritza uztartuko ditu saio batean Sukaldaritza eta tatuajeen mundua uztartuko dituen saio bat estreinatuko du gaur Primeran plataformak: Dastattoo . Basque Culinary Center eta Mantala proiektuaren eskutik abiarazi dute egitasmoa. Begira Produkzioak ekoiztetxeak ekoiztutako programa da, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014180
BERRIA
Euskadi
noticias
GIPUZKOAKO URREZKO DOMINA MIKEL LABOARENTZAT. Bataila artistiko baten laudorioa. Elurraren irudia ardatz hartuta, Mikel Laboaren bataila artistikoaren hainbat atali buruzko gogoetak egin zituen atzo Bernardo Atxagak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jargi aretoan, Laboaren laudoriozko hitzaldian. Elurraren irudia ardatz hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014181
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Jules Massenet. Lekua: Bilbo, Euskalduna jauregia. Eguna: Urtarrilak 23. Txalo luzeak entzun ziren OLBEk Bilbora ekarri zuen Werther -ren bertsioa saritzeko, kasu honetan, Turingo Teatro Regioren eskutik. Baina, zalantzarik gabe, Roberto Alagna tenorra izan zen arrakasta horren erantzulerik garrantzitsuena. Ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014182
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanferminak ez dira euskaraz mintzo. Orain arte, behinik behin, jarduera gutxi egiten ziren euskaraz edo euskaldunentzat. Iruñeko Udalaren egitarau ofizialean erdara da nagusi, eta txoko txiki bat ematen dio urtero euskarari. Takoneran, bestaren erdigunetik pixka bat aldendurik. Hala ere, aurten sanferminak euskaldunag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014183
BERRIA
Euskadi
noticias
Europak aitortu du berandu hasi dela droneak arautzen Zabaltzen ari dira, gero eta gehiago, eta alor gehiagotan erabiltzen dituzte, baina arauak falta dira oraindik. Europako Batasuna hasia da pausoak ematen droneak arautzeko. «Berandu». Siim Kallas Garraio komisarioak aitortu du atzeratuta ari dela Europako Batasuna d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014184
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAren aurtengo azken zenbakia da hau, eta datorrenak ekar lezakeenari begira jarri da. Urte berriari itxaropen inozo batez ongietorria egiteko ohitura gutxietsi gabe, errealitateak adierazle ilunagoak erakusteko joera du, eta ez dirudi datorrena joandakoa baino hobea izango denik. Merkatuek agintzen duten mundu glo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014185
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Traineru denboraldi ofiziala gaur eguerdian hasiko da. KAE 1 ligako aurreneko ikurrina jokatuko da gaur eta bihar artean Portugaleten. Hamabi traineru ariko dira lehian. Ligak hemeretzi estropada izango ditu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014186
BERRIA
Euskadi
noticias
Kartoi mehe batekin eginiko kono bat erabiltzea gustatzen zaie Javier Garciari (Donostia, 1963) eta Ramon Urrari (Lazkao, Gipuzkoa, 1965) beren eritasuna zer den esplikatzeko. Erretinosi pigmentarioa dute biek, eta Gipuzkoako gaixoak batzen dituen Begisare elkarteko kideak dira. Esplikatu dute mundua ikusten dutela kon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014187
BERRIA
Euskadi
noticias
Lapurdi kostaldeko etxeen metro koadroa 3.500 eurotik gora dago. Century 21 etxe agentziak eta Etxebizitza kolektiboak euren datuak azaldu dituzte, aurrez aurre Lapurdi kostaldeko etxeen metro koadroa 3.500 eurotik gora dago Century 21 etxe agentziak eta Etxebizitza kolektiboak euren datuak «Ez gara egoeraren arduradun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014188
BERRIA
Euskadi
noticias
Reyes Azkoitiaren taldea sailkatu da udako torneoko finalerako PILOTA. Faborito zen, eta ez zuen huts egin. Reyes Azkoitiak zuzendutako taldeak 2-1 irabazi zion atzo Erlantz Garciarenari, Irunen. Horri esker, Laboral Kutxa udako torneoko finalerako sailkatu zen. Olatz Arrizabalagak bi lehiak irabazi zituen: 12-3 Naroa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014189
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarazko akten auzietan parte har dezala eskatu dio Uemak Eusko Jaurlaritzari Elkarlanerako bidea jorratzen hasi dira euskarazko akten auzian. Bilera egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, zer egin aztertzeko. Auzietan aurkezteko eskatua zion Uemak gobernuari, eta hasi da ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014190
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Stephane Brize. Gidoia: Stephane Brize eta Olivier Gorce. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 92' Gaurkotasun handiko gaiari heldu dio Stephane Brizek bere azken filmean. Adin batean sartuta dagoen jende askoren errealitate gordina islatu nahi izan du: lan merkatutik kanpo, lanik aurkitzeko esperantza ia guztia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014191
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroan ETB LTD bidez ikusteko negoziazioa hautsi du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gobernuak hautsitzat eman du 2009an Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako lankidetza ituna. Nafarroan ETB lurreko telebista digitalaren bidez ikusteko ituna sinatu zuten orduan bi gobernuek. Negoziazioa hausteko arrazoia iragan larunbate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014192
BERRIA
Euskadi
noticias
RTVEk dio euskarak tarte txikia duela kazetariek ez dakitelako Herrialde Katalanetan eta Galizian TVEko lurralde zentroetako aurkezleek herrialde horietako hizkuntzak erabiltzen dituzte albistegietan. Katalanez edo galizieraz, %100, hasi eta buka. Hego Euskal Herriko bi zentroetan, aldiz, euskararen erabilera %7koa bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014193
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunero argitaratzen eta zabaltzen dira hamaika aferen inguruko argazkiak. Baina inoiz gutxi erakartzen dute mundu guztiaren interesa. Joan den astean gertatu zen, NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak unibertso primitiboaren zatitxo bat agertzen den bost argazki argitaratu baitzituen. Orain arte uniberts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014194
BERRIA
Euskadi
noticias
Asko dute irabazteko Irujok eta Barriolak gaur. Baita Bengoetxea VI.ak eta Apraizek ere. Finalerdietako ligaxkan aritzeko, partida garrantzitsua jokatuko dute. Hamabi jardunaldi jokatuta, seina partida irabazi dituzte bi bikoteek. Egoera berean daude Xala eta Laskurain. Irabazteko adina dute galtzeko. Asko. Garaile irt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014195
BERRIA
Euskadi
noticias
Agote eta Leaburu presoak jipoitu egin dituztela salatu du AAMk Harkaitz Agote eta Andoni Leaburu euskal presoak «jipoitu» egin dituztela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Bi kasuak trasladoetan izan dira, eta presoak Guardia Zibilak jo ditu, kartzelako Agoteri kolpeak eman zizkioten buruan eta txorkatile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014196
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexu berekoen ezkontzak debekatu dituzte Australian Joan den urrian onartu zuen Australiaren Hiriburuaren Lurraldeko Gobernuak sexu berekoen ezkontza, baina Australiako Auzitegi Gorenak uste du 1961eko Ezkontzen Lege Federala urratzen duela. Araudi horren arabera, "ezkontza emakume eta gizon baten artean soilik izan da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014197
BERRIA
Euskadi
noticias
«Eskuinak gogoeta egin behar du; haren estrategia porrot hutsa izan da» Nafarroako Gobernuan Justizia eta Migrazio Politiketako kontseilari izango denak uste du eskuinaren kritikak «gehiegikeriak» direla eta EH Bilduk egoera berrira egokitu behar duela: «Bere zeregina izanen du». Bihartik aurrera, Eduardo Santos (Iruñe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014198
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskara eta kurduera hizkuntza martirizatuak direla esango nuke». Turkiaren menpeko Kurdistango idazle hoberenetarikoa, hango emakumeen egoeraz eta kurduen hizkuntzaz, nortasunaz eta kulturaz mintzatuko da gaur, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxean. SUZAN SAMANCI . Idazlea Turkiaren menpeko Kurdistango idazle hoberenetar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014199
BERRIA
Euskadi
noticias
WWW World Wide Webaren sortzaileak, Tim Berners-Leek, berak sortutako asmakizuna mehatxupean dagoela esan du. Baina weba baino, erasopean dagoena Internet osoa dela esan daiteke. Internet sare globalaren estatalizazioa, alde batetik. Maila globaleko komunikazio esparru banatu eta unibertsala zen hori, estatuen mailako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014200
BERRIA
Euskadi
noticias
Pierra Menta mendiko eskiko lasterketarik garrantzitsuena da, Euskal Herriko arraunlarientzat Kontxaren parekoa. Aurtengo baldintzak bikainak izan dira -elurra egin berria eta eguraldi ona lau egunetan-, bai parte hartzaileentzat bai ikusleentzat. Ikaragarria. Nik nahiago nuen beste aldean egon, eskiatzen. Egia esan, l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014201
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Info7 irratiak Kirol leihoa irratsaioa estreinatuko du bihar (14:05etik 15:00etara). Mikel Ibargoien izango da aurkezlea, eta Euskal Herriko emakume kirolariak izango ditu ardatz. Batetik, talde eta kirolariek asteburuetan jokatutako partiden gainbegiratua egingo dute. Bestetik, elkarrizketak egingo dituzte e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014202
BERRIA
Euskadi
noticias
Durango leku da. Lekua da. Hor gara leku. Hor leku gara bihurtzen. Hor kokatzen, hor arnasten. Hor aterbetzen. Hor elkartzen. Durango orain 50 urte jaio zen, baina Durango orain 35 urte hasten da, gelakideekin batera txangoan joan, eta poema liburu dedikatu bat erosita etxera bueltatzean. Durango poema liburu horrekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014203
BERRIA
Euskadi
noticias
Legez kanpoko arrantzaz ohartarazi dute Eguzki taldekoek, marea biziak direla-eta DONOSTIA. Egunotan, itsasoko marea biziak baliatuz, legez kanpo diharduten arrantzale eta itsaski biltzaileak ugaritu egingo direla ohartarazi du Eguzki talde ekologistak. Itsasoko espezie asko arroka artean «babesgabe» geratuko direla es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014204
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nostalgiara kondenaturik gaude guztiok, halabeharrez» Iraganeko oroitzapenen eta oraineko ilusio eta borroka berrien arteko hari lausoa marraztu du Robert Guediguian zinemagile beteranoak 'La Villa'-n, irudi malenkoniatsu eta biziak uztartuz. Zinema zuzendari frantziar beteranoa da Robert Guediguian (Marseilla, 1953)....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014205
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoa «'fracking'-ik gabeko lurralde» izendatzeko eskatuko du EH Bilduk DONOSTIA. Gipuzkoa « fracking -ik gabeko lurralde» izendatzeko eskatuko du gaur EH Bilduk batzar nagusietan; energia iturri berriztagarriak bultzatzea hobetsiko du. Bestalde, Dani Maeztu legebiltzarkideak salatu du Eusko Jaurlaritza jarduera hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014206
BERRIA
Euskadi
noticias
Joera gastronomiko berri horrek dioenez, elikagai batzuek aldartea altxatzen digute, ongizatearen lagunak dira, atseginarekin eta umore onarekin loturiko neurotransmisoreak aktibatzen dituztelako garunean. Bestela esateko, jan-edatean zoriontasunera irits gaitezke, krisialdi latz honetan ugaldu diren depresio, herstura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014207
BERRIA
Euskadi
noticias
Saizarbitoriak aitortu du libre sentitu dela 'Martutene' idaztean Literaturaren itsasgora gaur goizean izan da, Ramon Saizarbitoriaren (Donostia, 1944) Martunete eleberriaren aurkezpenarekin. Bederatzi urteren ostean, ukitu melodramatikoa duen liburu mardul batekin itzuli da idazlea. Denbora asko izan liteke, baina tax...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014208
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sortzen duten hondakinen ardura hartu beharko lukete ekoizleek euren gain». Pirolisi, plasma, gasifikazioa... Kontzeptu berriak sortzen ari dira zaborren tratamendu bat adierazteko. GAIAren iritziz, ordea, erraustearen «mozorroak» dira guztiak. MONICA WILSON . GAIAko koordinatzailea «Sortzen duten hondakinen ardura ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014209
BERRIA
Euskadi
noticias
Ederra behar luke izan, bizitza orri zuri bat balitz sortzeaz. Bizitza berri batek argi egiten duen lekuan, patuak atea tok-tok jo eta barrura sartzen dela. Guraso izan berriak zoriondu eta zugana hurbiltzen da. To, har ezak/n, hirea duk/n . Begiratu hutsez ia apur liteken besotxoa altxa eta besazpian uzten dizu orri z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014210
BERRIA
Euskadi
noticias
Kerewin Holmes, jadanik margotzen ez duen margolaria, dorre batean bizi da herrigunetik urrun, erabat bakartuta, Keri Hulmeren The Bone People nobelan (1986, Hezur jendea). Gau ekaiztsu batean, 7 urte inguruko ume bat agertzen zaio atarian. Bere izena eta nondik etorri den galdetzen dio Kerewinek, baina umeak ez dio er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014211
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Espainiako gobernuburu Mariano Rajoy eta Artur Mas Kataluniakoa bildu izana txalotu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Hartu-emana «positiboa» izan dela uste du, eta azpimarratu du Mas Rajoy bainoa «malguago» izan zela bere proposamenetan
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014212
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oteizak aurrerapen handia egin zuen oso denbora tarte txikian» Jorge Oteizak artearen ikuspegia galdu gabe, 1950eko hamarkadan, Hego Amerikan egindako egonaldiaren ostean, arkitekturari egindako ekarpena aztertu du Emma Lopez Bahut arkitektoak. Jorge Oteizak 1950eko hamarkadan eskultura, hiria, paisaia eta arkitektura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014213
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: J. C. Chandor. Aktoreak: Oscar Isaac, Jessica Chastain, Albert Brooks, David Oyelowo, Christopher Abbott, Peter Gerety, Elyes Gabel. Iraupena: 124 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014. New Yorken igarotzen da filma, 1981. urteko neguan; estatistiken arabera, hiriaren urterik gatazkatsue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014214
BERRIA
Euskadi
noticias
Altsasuko auzipetuei terrorismoa egotzita itxi du sumarioa Lamelak Azeleragailua zapaltzen jarraitzen du. Hiru hilabete ere ez dira iragan Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3. Epaitegiko magistratuak Altsasuko auzia hartu zuela, eta atzo goizean sumarioa itxi zuen. Instrukzioa hasi eta buka, ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014215
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadi sariak, zaurituago. Saria irabazteko hautagai izateko liburua aurkeztu beharra «atzerapausoa» da, editore eta idazle askoren iritziz Saria irabazteko hautagai izateko liburua aurkeztu beharra «atzerapausoa» da, editore eta idazle askoren iritziz. Arloko eragileen adostasunik gabe aldatu ditu oinarriak Jaurlarit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014216
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko atxiloketak «amarru poliziala» izan direla salatu dute. Elkartasuna adierazi diete Oier Urrutia eta David Hernandez aurreko astean Poliziak atzemandakoei Gasteizko atxiloketak «amarru poliziala» izan direla salatu dute Elkartasuna adierazi diete Oier Urrutia eta David Hernandez aurreko Joan den astean Espaini...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014217
BERRIA
Euskadi
noticias
Simeoni: «Vallsek ez du erakutsi garai historikoak behar duen maila» Korsikako gizartearen nahiekin talka egin du hitzez hitz Manuel Valls Frantziako gobernuburuaren diskurtsoak. Agintariak Korsikara eginiko lehen bisita ofizialean parlamentuan hitz egin du, eta irekiera politikorako aukera oro uxatu du jarrera ultraja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014218
BERRIA
Euskadi
noticias
• Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordea. Ram Manikkalingam, Ronnie Kasrils, Chris Maccabe, Satish Nambiar, Fleur Ravensbergen eta Aracelly Santana. • Harremanetarako Nazioarteko Taldea. Silvia Casale, Pierre Hazan, Raymond Kendall, Alberto Spektorowski eta Nuala O'Loan. • Jonathan Powell. Tony Blair Erresuma Batuko lehen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014219
BERRIA
Euskadi
noticias
Italiak ia mila hildako eta 6.000 gaixo gehiago zenbatu ditu 24 orduan Italiak aurreko eguneko datuak gainditu ditu berriro ere. Egun bakarrean, koronabirusarekin kutsatutako ia mila hildako eta 6.000 gaixo gehiago baieztatu zituzten atzo. Hala ere, agintariek adierazi dute azken egunetako joerak geldotze bat islatzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014220
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Arartekoak azken hilketa matxistak aztertuko ditu Espainiako Arartekoak azken hilketa matxistetako hiru aztertuko ditu. Horietako bat da joan den asteartean Bilbon gertatu zena, Maguette Mbeugouren hilketa, hain zuzen ere; bestea Castellon izan zen (Herrialde Katalanak): gizon batek bere bi alabak hil zituen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014221
BERRIA
Euskadi
noticias
JAIAK. AMURRIO. San Roke zelaira kalejiran. Aurresku txapelketa, abere azoka eta Eganen dantzaldia prestatu dituzte Amurrion egun handirako Anakoz Amenabar Aurresku txapelketa, abere azoka eta Eganen dantzaldia prestatu dituzte Amurrioko San Roke zelaiko inguruak festa handia ospatzeko prest izango dira gaur (Araba). B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014222
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurreko telebista digitalari buruz ariko dira bihar ETBko 'Teknopolis' zientzia saioan. ETB2n 11:50ean emango dute programa, eta ETB1en 20:00etan; gai gehiago ere jorratuko dituzte Lurreko telebista digitalari buruz ariko dira bihar ETBko 'Teknopolis' Lurreko telebista digitalaren inguruko desinformazio handia dago egu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014223
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostiral honetan, Kataluniako Gobernuak iragarri du urriaren lehenean izango dela Kataluniako autodeterminazio erreferenduma. Botoa ematera deituko gaituzte, errepublika independente bat aldarrikatu nahi dugun erabakitzeko. Espainiako Gobernuak berriz ere esan du ez dela izango erreferendumik, baina ez ezazue dudarik iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014224
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste 27 lagun auzipetze bidean, zazpi urtez geldi egon den sumario batean Ezker abertzaleko 27 kide auzipetze bidean jarri ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008tik «sekretupean» egon den sumario bat berriz irekita, eta, defentsa abokatuek salatu dutenez, hori egiteko froga edota elementu berririk aurkeztu gabe. 27 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014225
BERRIA
Euskadi
noticias
Jon Anzaren desagerpena argitzeko eskatuko dute, bihar. Donibane Lohizunen egingo duten manifestazioari atxikimendua erakutsi diote bertsolari ugarik Jon Anzaren desagerpena argitzeko eskatuko dute, bihar Donibane Lohizunen egingo duten manifestazioari atxikimendua erakutsi Jon Anzaren desagerpena argi dadin eskatzeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014226
BERRIA
Euskadi
noticias
Muskizen desagertuta zegoen arrantzalearen gorpua aurkitu dute MUSKIZ. Hilik aurkitu zuten, atzo, Muskizen (Bizkaia) desagertuta zegoen arrantzalea. 77 urteko gizonezko bat zen. Igande goizean arrantzara atera zen, baina iluntzean ez zenez etxera itzuli, senideek abixua eman zuten. Larrialdi zerbitzuek Cobaron inguruan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014227
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk Bilboko Plaza Barrian ospatuko du Aberri Eguna, «aldarrikapen giroan» IRUÑEA. Azken bi urteetako murrizketak atzean utzita, EAJk iragarri du Aberri Eguna Bilboko Plaza Barrian ospatuko duela, apirilaren 17an. Kalera ateratzeko asmoa adierazi du alderdiak, «1932an lehen Aberri Eguna egin zuenez geroztik egin duen m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014228
BERRIA
Euskadi
noticias
Mediterraneoa zeharkatuta Andaluziara bakarrik heltzen diren adingabeen babesaren inguruan kezkatuta daude zenbait eragile. «Sistema huts egiten ari zaie», esan du Barbara Gonzalez del Rio Save the Childreneko migrazioen programako koordinatzaileak. Batzuk senideekin etortzen dira, eta beste batzuk, familiarik gabe -12...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014229
BERRIA
Euskadi
noticias
Rodezno kondea eta Imaz militar kolpistak, Iruñeko izendegitik at Iruñeko bi zabalguneak diseinatu zituzten udal arkitekto biek kale izendegian lekua izango dute aurrerantzean. Gobernua osatzerakoan, sinbologia frankista kenduko zuela hitzeman zien Iruñeko udal berriak babesa eman zioten alderdiei. Hartutako konpromiso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014230
BERRIA
Euskadi
noticias
Vueltak Euskal Herria igarotzea «inposizio politikoa» dela salatu du ESAITek Abuztuaren 20an Alacanten hasi (Herrialde Katalanak) eta irailaren 11n Madrilen bukatuko den Espainiako Vueltak hautsak harrotu ditu Euskal Herrian. Hamazazpi urte geroago, bi etapa amaiera egongo dira Euskal Herrian, eta azken aurreko etapa -...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014231
BERRIA
Euskadi
noticias
• Bilbo. Santutxuko jaiak. Umeentzako tailerrak, 12:00etan. Emakumeen arteko areto futboleko txapelketa, 17:30ean. Barrabastakada batukada, 19:30ean. Gaztediko gaiteroak, 20:00etan. Kontzertuak Basarraten, 22:30ean: Siroka, Iheskide eta Itziarren Semeak. • Donostia. Añorgako jaiak. Kontzertuak, zinema kanpoan, 23:00eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014232
BERRIA
Euskadi
noticias
2011tik aske behar zuen arren, atzo utzi zuten libre Pello Zelarain Pello Zelarain Villabonako presoa aske utzi dute, hamabost urteko zigorra bete ostean. Etxerat-ek jakinarazi duenez, erredentzioak aplikatuta 2011tik behar zuen aske, baina ez zizkioten behar bezala aplikatu, eta, beraz, ez zen espetxetik atera atzo ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014233
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek milaka jarraitzaile dauzkala ez da kontu berria: «Madrilen bertan, bederatzi peña ditu talde zuri-gorriak, eta zaleak, askoz gehiago. Zerbait berezia badaukate bilbotarrek jendea erakartzeko». Jose Luis Gomez Madrilgo Euskal Etxean dagoen Athleticeko peñako presidentearen hitzak dira. Azken egunotan buru-bel...
cc-by-sa 4.0