id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0014534 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dimisioei garrantzia kenduta ezarri dute Osasunbideko egitura berria Osasun profesionalen parte hartze handiagoa lortzea. Horixe izango dute helburu Osasunbideko arduradun berriek. Hainbat dimisio eta kargugabetzeren ostean, Nafarroako Gobernuak arduradun berrien izenak eman ditu. Juan Jose Rubio izango da Osasunbideko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014535 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk txosten independente bat eskatu du metroaz DONOSTIA. Joan den ekainaren 5ean Donostiako Zubieta kalean metroaren obrek eragindako zuloaren harira, azalpenak eskatu zizkioten atzo EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemosek Eneko Goia alkateari. EH Bilduk salatu du gertaturikoari «garrantzia kendu» ziola atzo alka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014536 | BERRIA | Euskadi | noticias | MONTEVIDEO. Gregorio Alvarez diktadorea, Uruguaiko de facto -ko agintari 1981 eta 1985 artean, armadaburu izan zen garaiko krimenengatik espetxean zigortuta daukate, baina epaitu egingo du Indar Armatuen Ohorezko Auzitegiak, militar gisa dituen onurak kentzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014537 | BERRIA | Euskadi | noticias | Istripu nuklearrak saihesteko akordioa hitzartu dute Indiak eta Pakistanek Istripu nuklearrak saihesteko akordioa hitzartu dute Indiak eta Urrats bat harago egin dute Indiak eta Pakistanek elkarren arteko harremanak arautzeko bidean; ituna hitzartu zuten atzo New Delhin (India) hemendik aurrera istripu nuklearrak saihe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014538 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez al dituzu entzuten zaldien irrintziak, klarinen soinuak eta danborren zalapartak?», galdetu zion Kixotek. «Ez dut ardien eta aharien beeak ez diren bertze ezer entzuten» , erantzun laguntzaileak. «Santxo, barrenean duzun beldurrak, ez dizu uzten ez zuzen ikusten, ez entzuten» .
Beldurra, iluna, galera, ezezaguna, ik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014539 | BERRIA | Euskadi | noticias | Potxatzen jarri, 10-12 minutu, su ertainean, eta gatza bota.
Otarrainxkak takotan moztu, eta, tipularekin eta porruarekin batera, frijitzen jarri, bi minutu inguru, su txikian.
Arrautzak irabiatu, eta porruarekin, tipularekin eta otarrainxkekin nahastu.
Apaintzeko, bota gainetik perrexila, eta jarri inguruan lau ogi tx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014540 | BERRIA | Euskadi | noticias | Unimaren, Txotxongiloen Nazioarteko Batasunaren, idazkari nagusi aritutakoa zen Miguel Arretxe urte askoan, eta Unimaren hurrengo kongresurako lanean jarraitzen zuen. Txotxongiloen munduari eman zien bizia Arretxek, eta horretan ari zela zendu da, buruko isuri bat izan eta gero. Ostegun gauean hil zen, 68 urtetan. Dono... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014541 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibaiek gainezka egin dute Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat lekutan Eusko Jaurlaritzako Uholde Arriskurako Plan Bereziaren aholku batzordea bildu da gaur goizean, asteburuko euriteen ondorioz sortu den egoera aztertzeko. Bileraren ostean, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak adierazi du eguraldi iragar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014542 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari berri den Garbiñe Petriatiren elkarrizketa irakurri genuen berripaper honen beronen atzoko alean.
Behatokia zein bere egitekoa askozaz gehiago jendarteratu behar direla azpimarratu zuen, euskaldunok une oro jakin behar dugula zein diren Eremu publikora mugatuta, euskara erabilt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014543 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Etxetik kanpo hobetzea da erronka, eta beldurrak kendu behar ditugu horretarako»
Reala liga hasierara «indartsu» iritsi delakoan da Imanol Agirretxe. «Sailkapenean gora egin ahal izateko, loturak kendu beharra» nabarmendu du talde txuri-urdineko aurrelariak.
Golak sartzea da Imanol Agirretxeren (Usurbil, Gipuzkoa, 198... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014544 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amurriok eta Burlatako Zugarralde taldeak Berria txapelketako bigarren fasera sailkatzea lortu zuten iragan asteburuan. Aurrenekoek kostata, Azkoitiaren aurka; bigarrenek, berriz, eroso, Lizarrako San Miguelen aurka. Zorigaiztoko kanporaketa izan zen azken hori, Daniel Unanua Lizarrakoen jubenil mailako atzelariak esku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014545 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aitortzen dut: gustura egin izan dut barre Olinpiar Jokoetan lehiatu izan diren kirolari apalen kontura. Nola ahaztu Eric Moussambani Ekuatore Gineako igerilariak 2000an Sydneyn (Australia) egindakoa? Gutxigatik ez zen ito igerilekuan. Gero jakin zen tamainako ikuskizunaren arrazoia: Australian lehiatu baino urte erdi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014546 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jokin Aperribaik «berri bikaintzat» jo du herenegun Donostiako Udalak hiri antolamenduko plan orokorra aldatzea onartu izana, horri esker «gertuxeago baitago ametsa», Anoeta estadioa berritzea. «Atotxa utzi genuenetik, Realaren ilusioa izan da estadio propio bat izatea. Zubietan egitea pentsatu genuen hasieran, eta Ano... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014547 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazabalek Urrezko Aizkolari Txapeldunen Kopako txapela jantzi du Floren Nazabalek jantzi zuen herenegun Egur Sport enpresak antolatzen duen Urrezko Aizkolari Txapeldunen Kopako txapela. Azken lanean erabaki zen txapelketa, Anjel Arrospiderekin lehia bizia izan baitzuen ordura arte Etxarri Aranazko (Nafarroa) aizkolaria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014548 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilekin akordioa lortuta, zorpetzeko eskubidea izango dute foru aldundiek Foru aldundien eta udalen gastatzeko gaitasuna estutzen zuen gerrikoa askatu du Espainiako Gobernuak. Diputazioen tratamendua aldatuko du: ez ditu aurre- rantzean tokiko erakunde gisa hartuko eta eskubidea eman die defizita izan eta hori estal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014549 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko klinika batek bost langile bota dituela salatu dute GASTEIZ. Gasteizko La Esperanza klinikako langileek greba eguna egin zuten, atzo, enpresak bost behargin bota dituela salatzeko. Enpresa batzordeak jakinarazi du klinikako zuzendaritzak bost pertsona bota dituela «inolako justifikaziorik gabe», eta horietako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014550 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golaren gatibu . Romariok kirol ibilbide luzean aho zabalik utzi du mundu guztia: bere talentuagatik, gol ikusgarriengatik eta portaera bitxiagatik. Maitatua eta gorrotatua aldi berean; orain kolokan jartzen dute milagarren gola sartu izana.
Romariok kirol ibilbide luzean aho zabalik utzi du mundu guztia: bere talentua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014551 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ustelkeriaren aurkako bilkura akordiorik gabe bukatu du NBEk Aste osoan ustelkeria nazioarteko elkarlanaren bidez desagerrarazteko moduak aztertu dituzte NBEko kideek, baina akordiorik lortu gabe bukatu dute. Balin (Indonesia) eginiko bilkuretan herrialde pobreetako eta aberatsetako ordezkariak ez dira ados jartzeko ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014552 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaletxu . Amale Arzelus irrati esale euskaltzalea asteartean zendu zen. Gerraurreko euskaltzaleen azken ahotsa, euskal irratiak airatu zuen lehen ahots femeninotzat hartzen da, 8 urte zituela hasi baitzen bakarrizketak eta egiten, haren aita Anderrek eta Joseba Zubimendik 1932an sortu zuten lehen irratsaioan Union Rad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014553 | BERRIA | Euskadi | noticias | Roversiok hilabete beharko du osatzeko, giharretako lesioa tarteko Giharretako arazoak berriz ere. Roversio Rodriguesek, Osasunako erdiko atzelari brasildarrak, berriz ere min hartu zuen joan den astelehenean, Athleticen aurkako partidan, eta hiruzpalau aste beharko ditu osatzeko. Osasunako medikuek atzo egin zioten er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014554 | BERRIA | Euskadi | noticias | Swat eskualdeko talibanei ituna urratu izana egotzi eta operazioa hasi du Pakistanek. Ehunka mila lagunek euren etxeak utzi dituzte, eta errefuxiatu guneetan milioi erdi desplazatu espero dira
Swat eskualdeko talibanei ituna urratu izana egotzi eta operazioa hasi Ehunka mila lagunek euren etxeak utzi dituzte, eta erref... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014555 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gardelegiko zabortegia. Horra doa zuzenean, Arabako kuadrilletako edukiontzi grisetara -Gasteizkoetan izan ezik- botatako guztia, inolako tratamendurik gabe. Arabako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren arabera, datorren urterako kuadrilletako zabor organiko guztia bereizita bildu beharko litzateke. Gasteizen k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014556 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. Madrazok «eskubide sozialen babesari» eutsiko dio. «Aberrien eta banderen inguruko alferreko eztabaidak» baztertuko dituela dio kanpainaren aurkezpenean
«Aberrien eta banderen inguruko alferreko eztabaidak» baztertuko «Ez nazionalismorik ezta espainolismorik er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014557 | BERRIA | Euskadi | noticias | «G20koak Hanburgon biltzea probokazioa izan zen askoren ustez»
Duela urtebete, kolorez eta irudimenez betetako protestak egin zituzten Hanburgon G20koen aurka. Beuthen iritziz, halako moldeak eraginkorrak dira «plaza hartu eta zerbait oztopatzen badute».
Hanburgoko (Alemania) Rote Flore zentro sozialeko kidea da Andrea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014558 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barack Obama AEBetako presidenteak Egipto ez dela lehengoa izango esan du, atzo telebista kate batean egin zioten elkarrizketan: "Egipto ez da lehengoa izango. Hori da guk dakigun gauza bakarra; Mubarakek zer egingo duen berak bakarrik daki", esan zuen Mubaraken jarraipenari buruz galdetu ziotenean. "Herriak askatasuna... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014559 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroan abortatzeko baliabideak jartzeko eskatu du Parlamentuak. NaBaik, PSNk eta IUNk legezko abortuak egitearen alde bozkatu dute, eta UPNk eta CDNk, kontra
Nafarroan abortatzeko baliabideak jartzeko eskatu du Parlamentuak NaBaik, PSNk eta IUNk legezko abortuak egitearen alde bozkatu dute, eta Nafarroan ez da abort... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014560 | BERRIA | Euskadi | noticias | GAURKOA. EUSKARA ERREGISTRO ZIBILEAN. Negar egin behar. Usurbilgo hiru haur Bake Epaitegian euskaraz erregistratu nahi izan dituzte gurasoek, eta ez diete utzi; «eskubide urratzea» salatu dute Behatokiak eta Udalak. Euskara erregistro zibilean
Usurbilgo hiru haur Bake Epaitegian euskaraz erregistratu nahi izan dituzte ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014561 | BERRIA | Euskadi | noticias | "BEHI EROEN" GAITZA. Izurria Asiatik inportaturiko giza gorpuzkinek sortu zutela iradoki dute
Izurria Asiatik inportaturiko giza gorpuzkinek sortu zutela iradoki Munduan 180 pertsona hil ditu behi eroen gaitzaren giza aldaerak, eta hildakoetatik 142 Erresuma Batuko herritarrak ziren. Herrialde horretan gaitza nola sort... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014562 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren urtez jarraian, maiatzeko bigarren igandean hutsik da Senpereko (Lapurdi) lakuaren ingurua. Iaz bertan behera utzi zuten Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, eta aurten ere ez dute jai handirik egiterik izan. Halere, oraingoan, 30 Herri Urrats Ttiki antolatu dituzte. Ikastola bakoitzak bere egitar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014563 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen kanporaketa ongi bideratuta utzi du Osasunak Larunbatean 19:00etan Tarragonan jokatuko duten partidak erabakiko du Osasunak edo Nasticek egiten duen aurrera Lehen Mailara igotzeko play off- ean, baina etxeko lanak ezin hobeto egin ditu Osasunak Sadarren. Gorritxoek 3-1 irabazi diete kataluniarrei, intentsitate ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014564 | BERRIA | Euskadi | noticias | ABUJA. 200 adingabe baino gehiago bahitu zituen Boko Haram muturreko talde sunitak 2014an, eta horietako 21 neskatila askatu ditu, Nigeriako Gobernuak baieztatu duenez. Negoziazio prozesu baten ondotik lortu du gobernuak talde islamistak adingabeak askatzea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014565 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurreskolak partzuergoko langileek hiru orduko lanuztea egin zuten atzo Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 222 haur eskoletan. LAB, EILAS eta ELA sindikatuek antolatua zuten mobilizazioa, 11:00etatik 14:00etara, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako aurrekontu murrizketek langileen soldatetan eragin dutelako. Lanu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014566 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ricardo Zierbide onomastika aditua hil da, 81 urterekin ONOMASTIKA. Ricardo Zierbide (Tafalla, Nafarroa, 1936) filologo eta onomastika aditua hil zen joan den larunbatean, 91 urte zituela. Zierbide Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun emeritua zen, eta baita Onomastika Elkarteko presidentea ere. Hain zuzen ere, or... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014567 | BERRIA | Euskadi | noticias | MOTOZIKLISMOA. Zorte txarra izan zuen Efren Vazquezek (Derbi) herenegun, Alemaniako Sari Nagusian. Bilbotarra erori egin zen aurrekoekin lehian ari zela. Herrialde Katalanetako gidariek irabazi zituzten proba guztiak: Hector Faubelek 125 cc-ekoa (Aprilia), Marc Marquezek Moto2koa (Suter) eta Dani Pedrosak MotoGPkoa (Ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014568 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzaleak ondo hartu du Adegiren jarrera, "aurreiritzirik gabe begiratzen diolako garai berriari"
Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak atzo Bilduk "gobernu egonkorra" sor dezakeela adierazi izana ondo hartu du ezker abertzaleak, "gure herrian irekiriko garai berriari aurreiritzirik gabe eta begi berriekin b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014569 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroak 178 milioi euroren zerga iruzurra azaleratu du, iaz baino %11 gehiago Zerga Iruzurraren aurkako Batzordearen lana goraipatu du Mikel Aranburuk, Nafarroako Ogasun eta Finantza Politikarako kontseilariak. Aranburuk gogorarazi du aspaldi aurreikusia egon arren laukoaren gobernuak ahalbidetu zuela batzordea eta h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014570 | BERRIA | Euskadi | noticias | Exosferatik astiro eroria bezala, «nola» lauso bat entzun da urrunean, oso urrun. Segidan «joan da» lozorrotu bat, eta tonuan goranzko parabola egiten zuen «goiza» lanbroarekin isildu da zena zelako hori. «Zer?», galdetu du zure ahoak intuizioz. Eta berriro entzun dira lau hotsak bata bestearen atzetik.
Kolore biziko a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014571 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaddafiri zigorrik gabe joaten uzteko prest dira errebeldeak, boterea berehala uzten badu
Bara al Jatib Libiako Trantsiziorako Batzorde Nazionaleko kideak esan duenez, errebeldeak prest daude Muammar Gaddafiri zigorrik gabe joaten uzteko, boterea berehala uzten badu. Bi aldeen artean negoziazioak izan dira alde horreta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014572 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasieran, ez genuen gogoetarako tarterik hartzen; gurpil zoroan ginen plazaz plaza», gogoratu du Agirrek. 1993an egin zuten lehen ohartarazpena, taula gainetik, Maialen Lujanbiok, Iratxe Ibarrak eta Estitxu Arozenak, Donostian: «Nik ez dut nahi / gizonen pastel honen ginda izan», bota zuen batek, «Ni ziur nago inoiz er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014573 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 57. ZINEMALDIA. Espainiako Sari Nazionala jaso du Maribel Verduk SARIA. Negar malkoei eutsi ezinik jaso zuen Maribel Verdu aktoreak Espainiako Zinemaren saria, atzo goizean. Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak eman zion garaikurra. «Gaur, izar onaren pean jaioa naizela pentsatu dut beste behin ere», ad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014574 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erabakitzeko eskubidearen aldeko 60 sinadura bilketa egin dituzte Gure Esku-k, hainbat eragile biltzen dituen Hamaika Gara mugimenduaren bitartez, estatus politikoa erreferendum bidez erabakitzeko eskubidearen aldeko 60 deialdi antolatu ditu gaur Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta auzotan, Indarrak batzeko garaia d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014575 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aljeriako presidente Buteflika ez da aurkeztuko apirileko bozetara Aljeriako presidente Abdelaziz Buteflikak adierazi du ez dela aurkeztuko hurrengo presidentetzarako hauteskundeetara. Horretaz gain, apirilaren 18rako deituta zeuden hauteskundeak atzeratu ditu, eta konferentzia nazional «independente eta inklusibo» bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014576 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zazpi metro inguruko olatuak espero dira gaur arratsaldean kostan. «Ez dira ohiz kanpokoak», onartu dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean. Baina egunotako denborale oldarkorraren segida dira, eta oraingo honetan, ja arrakalaz eta zuloz betetako itsasertz hautsira datoz. «Horrek kostako zenbait toki kalteberagoak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014577 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Krisiak izugarri zaildu du espedizioak prestatzea»
Hitz-aspertu eta kezka iturri ez ezik, ekonomia krisiaren itzala agerikoa izaten ari da espedizioak antolatzeko garaian. Datu argigarri bat: euskal talderik ez da joan Karakorumera. Azken urteetan Alex Txikon, Alberto Zerain eta beste ohikoak izaten ziren, baina aurte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014578 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUROPARANZKO IMMIGRAZIOA . Bigarren etorkin taldea bidali dute Kanarietatik Mauritaniara . Beste 52 etorkin iritsi dira Kanarietara, eta Lampedusara, berriz, 300
Bigarren etorkin taldea bidali dute Kanarietatik Mauritaniara Beste 52 etorkin iritsi dira Kanarietara, eta Lampedusara, berriz, 300 Kanarietako Gobernuak iga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014579 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zutabe honek bi egunetarako balio behar du, baina ez bi egun nolanahiko, urteko azkenerako eta beste urte bateko lehenerako baizik, bi data horiek dakarten solemnitatearekin. Urteak eman duena gogora nezake, azkenean ondorioztatzeko, Whatsappera urtero iristen hasi zaidan habaneraren bertsoek, Kirmen Uriberi -faltsuki-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014580 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garapen Kontseiluak uste du euskarak lurralde elkargoa behar duela geroa bermatzeko
Euskararen geroa Iparraldearen lurraldetasunean oinarritu behar dela uste du Garapen Kontseiluak, Ipar Euskal Herriaren gobernantzari buruzko gogoetaren ildoan. Horren karietara, estatuaren ezeztapena hobesten du, irakasle postuen kudea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014581 | BERRIA | Euskadi | noticias | Matxinada delitua, parlamentuko mahaiko kideen kontra ere bai Kataluniako Parlamentuko mahaiak talde parlamentarioen ebazpenak jaso aurretik, Espainiako Fiskaltzak aurreratu du ebazpen horien artean independentzia deklaratzea jasotzen duen baten bat onartuz gero mahaiko kideen kontrako kereila bat aurkeztuko duela matx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014582 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Basketek sufrituta irabazi dio GBCri (81-80) SASKIBALOIA. Bilbo Basket 81-80 nagusitu zitzaion atzo Gipuzkoa Basketi Miribillan, emozioz betetako derbi batean. Emozioz betetakoa, azken unean eta puntu bakar batengatik erabaki baitzen. Etxeko taldea joan zen ia beti aurretik, baina ez zen gai izan lehia erabakita ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014583 | BERRIA | Euskadi | noticias | Korridore humanitario bat zabaltzeko eskatu dute Txernobylgo umeen elkarteek eta Jaurlaritzak
«Ebakuazio segurua Poloniara edo Ukrainaren mugakide den Europako Batasuneko beste estatu kide batera, guk hartu ahal izateko, eta, betiere, nahi badute, gure familiekin batu ahal izateko». Hori eskatu dute gaur Chernobileko U... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014584 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako itxaron zerrendak murrizteko eskatu du arartekoak Osasun sistema publikoan, espezialistaren kontsultarako 427 egun itxaron behar dute nafarrek batez beste, azterketa normala bada, eta 70 egun, lehentasunezkoa bada. Datuok kontuan hartuta, Osasunbideko itxaron zerrendak «nabarmen» murrizteko eskatu du Javier ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014585 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Garaikoetxearen lehen gobernua bezalakorik ez da berriro ikusiko»
Hamazazpi urterekin hasi zen politikan, ilusioz eta konbentzimendu osoz. Urte luzez denetarik bizitzea egokitu zaio: Xibertako elkarrizketak, EAJk Napar Buru Batzar osoa kanporatzea, Otanoren eskandalua, Lizarra-Garaziko prozesua, 'Ibarretxe plana' eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014586 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aberriak arazo bat du arbasoekin. Hobe inork aipatzen ez baditu. Baina abertzale asko ez dira hortaz jabetzen eta barregarri gelditzen dira, Nicolas Sarkozy bezala, norbait frantses bihurtzen den unetik aurrera haren arbasoak galiarrak direla esan berri baitu. Ohartzeke nik ere egin ditut horrelako orokorkeriak, demagu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014587 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Patologia nola hasten den interesatzen zitzaidan»
Alzheimerrari buruzko mintegi bat emango du gaur Capetillok, Achucarro neurozientzien zentroan. New Yorkeko Weill Cornell unibertsitate prestigiotsuan dihardu gaitz horren jatorria ikertzen, duela sei urtetik hona.
Gaur eguerdian, mintegi bat emango du Estibaliz Capeti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014588 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARAÑAINGO UDALA . Barañaingo alkatearen aurka zentsura mozioa iragarri dute . Alkatetza UPNren esku gera daiteke, UPN, CIB eta CDN alderdiek aurkeztu baitute mozioa, eta 21 zinegotzitik 11 dituzte
Barañaingo alkatearen aurka zentsura mozioa iragarri dute Alkatetza UPNren esku gera daiteke, UPN, CIB eta CDN alderdiek a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014589 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kalerik kale eskean ibiltzen zen andre bat izan zen Bitorianatxo, urtero Bergarako jaietan (Gipuzkoa) herrira agertzen zena, hutsik egin gabe. «Azal gogorrekoa, kopeta sendokoa, ile beltz-beltzekoa». Umetatik hala kontatu diote, behintzat, Joxe Aranari. Bada, biek batera emango diote hasiera gaur jaiei; Aranak txupinaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014590 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rios Renovables-ek bi eguzki planta fotovoltaiko eraikiko ditu Tuteran Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi du foru intereseko inbertsio izango dela Rios Renovables taldearen proiektua. Guztira, 62 MW-eko potentzia izango dute bi instalazioek, eta taldeari lotutako bi enpresak sustatuko dituzte; Suno Energía 4 SL eta S... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014591 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denok dakigu 20.000 especies de abejas filma Berlinen izango dela. Ikusga(rr)i. Dastagarri. Sariak eskura. Cuerdas laburra Cannesen estreinatu zuen Estibaliz Urresola Solagurenek; lehen luzea, Marlene Dietrichen izena daraman plazako Filmpalasten bertan.
Bai, Alemaniako hiriburuan zinema aretoei jauregi deitzen diete. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014592 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Beste Bilbo bat posible da. Borrokatu dezagun batera orain arte banandurik defendatu duguna». Lelo nagusi hori zeraman pankartaren atzean ehunka pertsona batu zituen atzo Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak. Ehun elkartek baino gehiagok egin zuten bat Bilboko deialdiarekin, eta auzoz auzoko eta alorrez alorreko aldarri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014593 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Beste lau urterako luzatu dio kontratua Osasunak Ruben Garcia jokalariari: 2024ko ekainaren 30era arte, hain zuen. Erdilaria funtsezko jokalaria da Jagoba Arrasaterentzat, eta klubak hamar milioi euroko etete klausula jarri dio. Aurreko sasoian zortzi gol sartu zituen. Honetan bat darama, lehen jardunaldian Ca... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014594 | BERRIA | Euskadi | noticias | Heldu den abuztuaren 16an iritsiko da Bilboko Arriaga antzokira Priscilla, reina del desierto musikala, Aste Nagusiarekin, eta irailaren 10era bitarte, ikuskizunaren 33 emanaldi hartuko ditu antzokiak. Priscilla filma oinarri hartuta, disco musikaren kanta arrakastatsuenak errepasatzen ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014595 | BERRIA | Euskadi | noticias | Negozioa bukatzen ari zaie. Izan ere, haien gazteluen zimenduak dantzan jartzen ari gara. Urte asko eta asko zeramatzaten guri aurpegira barre Gure oinarrizko beharrizanekin negozioa egiten, bizitzeko ezinbestekoa Esklabotzarako beste eredu bat asmatu zuten, esklabotza laborala, ekonomikoa eta ia politikoa: etxebizitza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014596 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika eskaintza ugaria izango dute gaur eta bihar Karrantzako (Bizkaia) Pozalagua jaialdian. Hasteko, Iñaki Plaza & Band taldea izango da gaur. Bihar, berriz, Iraia eta Torrelavegako kontserbatorioko orkestra izango dira, besteak beste. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014597 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreko asteburuan, Diario de Noticias egunkariak hiru egunez artikulu sorta bat kaleratu zuen UPNren garaian 1999tik 2015era CCOOk, UGTk eta CEN enpresaburu elkarteak izenpetutako hitzarmenei buruz. Aldez aurretik ezaguna zen informazioarekin batera, xehetasun berriak eman zituzten. Laburbilduz, langileentzako ikastar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014598 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dakit orain baden halako ohiturarik, baina orain urte batzuk leitmotiv eta hitz giltzarrien bila ibiltzen ginen maite genituen nobeletan. Etsipena izango zen nobela bateko hitz klabea, eguzki-sapa beste batekoa, inkomunikazioa izango zen beste nobela hartako hitz errepikatuena. Leturiaren egunkari izkutua irakurri g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014599 | BERRIA | Euskadi | noticias | Boterea izango du gai nagusi Donostiako dFeria arte eszenikoen azokak. Kontzeptuaren adiera jakin bati begiratuko dio zehazki: «Nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasunari». Izan ere, ideia hori islatzen dute bertan erakutsiko dituzten hainbat obrak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Martxo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014600 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sagardogintza sektoreak indar handia du Euskal Herrian. 14 milioi litro inguru ekoizten dituzte euskal sagardogileek urtean. Merkatu finkoa badu euskal sagardoak, eta sagardotik ez ezik, ostalaritzatik ere bizi dira sagardogile ugari txotx garaian.
Euskal sagarraren egoera, tamalez, ez dago sagardoaren mailan. Salbuesp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014601 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau kanporaketa gogor, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan Zortzi zerrendaburuak tartean egonda, ezin bestela izan. Eta lau kanporaketa gogor-gogor egokitu dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetan. Manchester Uniteden aurka ariko da Bayern Munich egungo txapelduna -Ingalaterran jokatuko da joaneko partida, apirilaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014602 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biurrunek proposatu du beste biktimak ere oroitzea, ETAk eragindakoez gain BILBO. Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak omentzen du Jose Maria Lidon, 2001ean ETAk hildako magistratua. Baina proposatu du, abagune honetan, judikaturak ere urratsak egite aldera, ETAk eragindako biktimak ez ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014603 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekunberri eta Berriozar lotuko ditu aurten Gazte Martxak, apirilaren hasieran LEKUNBERRI. Apirilaren 3tik 5era egingo dute Gazte Martxa aurten, Aitzinak eta Ernaik antolatuta. Besteak beste, Euskal Herriko prozesu eratzailearen inguruko hitzaldia, bertso olinpiadak eta kontzertu maratoia antolatu dituzte egun horietar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014604 | BERRIA | Euskadi | noticias | Finlandiaren eta Suediaren erabakia, maiatz erdialdean Finlandiako eta Suediako lehen ministroak maiatzaren 16ko astean bilduko dira NATOrako hautagaitza iragartzeko. Sanna Marin Finlandiako lehen ministroak hil honen hasieran esan zuen «dena aldatu» zela Errusiak Ukrainari eraso zionean, eta erantsi Helsinkik «Errusia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014605 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herritarrek 5,4ko balorazioa egin dute Jaurlaritzaren lehen ehun egunez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek 5,4 puntuko balorazioa egin dute Eusko Jaurlaritzak bere aurreneko ehun egunetan eginiko jardunaz. Espero zuten bezala ari da gobernua, %77ren arabera; uste baino hobeto, %5en esanetan; eta espero zuten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014606 | BERRIA | Euskadi | noticias | Buen: «Kanpoko portuak Kontxa bezain eder utziko du Pasaia». Maiatzaren amaierarako portuaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostena amaituta egongo dela iragarri du
Buen: «Kanpoko portuak Kontxa bezain eder utziko du Pasaia»
«Kanpoko portuak Pasaiako badia lehengoratzeko aukera emango digu, eta Pasaia Kontxa bezain eder... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014607 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Mihiluze' lehiaketa azala aldatuta baina ohiko probekin itzuliko da bihar ETB1era . 3.585 euro egongo dira zakuan aurreneko saioan eta aurreko sasoiko bi bikotek hartuko dute parte
'Mihiluze' lehiaketa azala aldatuta baina ohiko probekin itzuliko da 3.585 euro egongo dira zakuan aurreneko saioan eta aurreko sasoiko bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014608 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frankismo garaiko eskolen inguruko komedia da Andres Sopeñaren El Florido Pensil , 1990eko hamarkadan sekulako arrakasta lortu zuena. Diktadura garaian neskak eta mutilak bereizita joaten ziren eskolara, eta jatorrizko bertsioak gizonezkoen egunerokotasuna jasotzen du. Orain, lehen aldiz, antzezlanaren jatorrizko berts... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014609 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogeita zazpi artista elkarlanean, musika eta irudiz Gizarte osoan lortu duten zabaltasuna kultur munduan lortu dute Gure Esku Dago mugimenduko kideek. Kirmen Uribek idatzitako kantari Kepa Junkerak eta Eñaut Elorrietak jarri diote doinua, eta jo eta kantatu hainbat musikarik egin dute. Esate baterako, Antton Valverdek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014610 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asier Tapia atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian. Fiskalak 112 urteko kartzela zigorra eskatua zuen haren aurka 'Haika-Segi' auzian, eta 2005ean ihes egin zuen
Asier Tapia atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian Fiskalak 112 urteko kartzela zigorra eskatua zuen haren aurka Asier Tapia Segiko kidea preso sartu zute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014611 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egungoa baldintza onenetarikoa da etorkizunera begira»
Unibertsitateko ikasleek Euskal Herrian bizitako giza eskubideen urraketez dakitena aztertu du Usonek. Dakitena eta sentitzen dutena. Horien balorazio etikoari garrantzi handiagoa eman baitio irakasleak.
Etorkizuna dira gazteak Iker Usonentzat (Tolosa, Gipuzkoa, 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014612 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERNIKA. Jose Maria Gorroño berriro izendatu dute Gernikako alkate, oraingo honetan EAJren babesarekin. Aurreko agintaldian, EH Bildu ordezkatuz izan zen alkate, baina oraingo honetan EAJren zerrendaburua izan da. EAJren 11 zinegotziek bozkatu dute Gorroñoren alde, eta EH Bilduko seiek, berriz, euren hautagaiari eman d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014613 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izarren dirdiraz gozatzeko aukera izango da Nafarroan datozen egunetan. Ostiraletik aurrera, izarren behaketa ugari izango dira argi kutsadurarik gabeko guneetan. Lehen hitzordua ostiral honetan izango da, Leireko Monasterioan, 22:00etan. Hurrengoa Aralarko San Migel santutegian izango da, irailaren 14an, 21:00etan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014614 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko mendietako zentral eoliko bat, bertan behera GASTEIZ. Gaztela eta Leongo Gobernuak (Espainia) atzera bota du Zaldiaran eta Busto mendien artean, Trebiñuko eremuan, zentral eoliko bat egiteko proiektua. Egitasmo hori Gasteizko mendietan aurreikusitako zentral eolikoetako bat da; Portillon beste bat egitekoak d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014615 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laurogeiko hamarkadako Erresuma Batuan, klase borrokaz benetan kontziente zirenak elite kontserbadoreak ziren, eta argi zuten klase borroka irabazten hasteko armarik eraginkorrena zein zen: langileriaren klase sentimendua ahultzea eta eraistea. XIX. eta XX. mendeetan langileriaren klase sentimenduak indarra hartu bazue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014616 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tubacexek 8,3 milioi euroren galerak izan ditu lehen seihilekoan Urte hasieran zituen aurreikuspenetatik urrun dabil Tubacex. Joan den astean iragarri zuen enpresak lantaldearen %20 kaleratzeko asmoa , eta gaur saiatu da datuen bidez erabakia arrazoitzen: 8,3 milioi euroren galerak izan ditu 2020. urteko lehen seihilek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014617 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASIBALOIA. Hondarribia-Irunek gertuago du finala, defentsa lanari esker. Finalerdietako lehen partida irabazi diote Perfumeriasi, Salamancan
Hondarribia-Irunek gertuago du finala, defentsa lanari esker Finalerdietako lehen partida irabazi diote Perfumeriasi, Salamancan Hondarribia-Irunek emakumezkoen ligako finala jok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014618 | BERRIA | Euskadi | noticias | 45 minutuko partida. Sevillak aurreneko zatia amaitu aurretik erabaki du neurketa, Athleticek egindako hutsegite larriak baliatuta Zuri-gorriek ez dute zertan ezkorrak izanik, azkeneko bi lehiak galdu arren
Sevillak aurreneko zatia amaitu aurretik erabaki du neurketa, Zuri-gorriek ez dute zertan ezkorrak izanik, azkene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014619 | BERRIA | Euskadi | noticias | GIMNASTIKA Izar moduan iritsi zen Riora Simone Biles gimnasta estatubatuarra, eta, joan ere, halaxe doa. Erakustaldiz erakustaldi aritu da; horri esker, uzta ederra bildu du: lau urrezko domina eta brontzezko bat. 19 urte besterik ez du; beraz, ondo bidean, etorkizunean zeresana ematen segituko du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014620 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berako Amaleun arrandegiko erosleek jada ez dute eraman behar arraina paperean bilduta eta plastikozko poltsetan etxera. Eginkizun horretarako, 400 tupperware banatu dituzte bezeroen artean. Dendako hiru arrain saltzaileak oso pozik daude hartutako erabakiarekin, zabor gutxiago pilatzeaz gain txukunagoa delako arraina ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014621 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarak lana du gabezia gainditzen. ANPE Frantziako langabezi bulegoak prestakuntza guztiak frantsesez egiten ditu, eta euskara ikasteko diru laguntzak ukatzen dizkie gehienetan eskaria egiten duten langabeei.
ANPE Frantziako langabezi bulegoak prestakuntza guztiak frantsesez egiten ditu, eta euskara ikasteko diru lag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014622 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katalunian baieztatu dute Europan Zika birusarekin kutsatutako lehen emakume haurdunaren kasua. Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, emakumea duela gutxi iritsi zen Kolonbiatik. Birusa Hego Amerikan zabaldu da, eta mikrozefalia duten jaioberriekin lotu dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014623 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETBk «azken aukera» emango dio. 'Vaya semanita' saioari udazkenean Vaya semanita ETB2ko umore saioak ez du negua ezagutuko, azken hilabeteotan galdutako ikusleen zati bat behintzat berreskuratzen ez badu. Euskal Telebistak erabakia hartu berri du: saioaren formatuan eta aktoreetan aldaketa handiak egingo dituzte, eta, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014624 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errieta egiteko eta zorionak emateko eguna zen atzo Bruselan. Austeritatearen Europa burdinazko eskuz gobernatzen duen estatu kidea, Alemania, lasai zegoen, defizit helburua «zorrotz» beteko zuela jakitun. Kezka Parisen zegoen. Eta Madrilen, Erroman, Lisboan eta beste hainbat herrialdetako hiriburuetan. Azkenean, Batzo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014625 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego-haize zakarra zebilen bart arratsaldez Ondarroan. Portu ondoko zumardiaren inguruan bildutako jendetza artean ari ginen, Europa gora eta behera, igandeko hauteskundeetan hartu beharreko jarreraz. Europan jokatu eta irabazi egin behar dugula , pentsatu nuen nire kolkorako, eta halaxe adierazi bertan. Leioatik heldu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014626 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sorturi buruzko auzi saioa egingo du Auzitegi Gorenak. Alde batetik, déjá vu moduko bat izango da. Beste batzuetan antzeztutako gidoia errepikatuko da: Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren informazio zerbitzuek idatzitako txostenen gainean eraikitako inpugnazioak eta Sorturen alegazioak aurrez aurre. Polizia txo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014627 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatu gehiagori tokia egiteko lege proiektua abiatu du Frantziak Frantziako sindikatuen legea aldatzeko aurreproiektua prestatzeko eskatu die Dominique de Villepin lehen ministroak Enplegu eta Lan ministroei. Helburua: ordezkaritza sindikala hedatzea.
Egun bost konfederazio sindikalen esku dago ordezkaritza sindika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014628 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2015erako aurreikusi duen aurrekontua aurtengoa baino %1,3 handiagoa izango da: zehazki, 616,7 milioi euro izango ditu gastatzeko, aurten baino 8 milioi gehiago. Estefania Beltran de Heredia sailburuak eman ditu bere departamenduaren aurrekontuaren ildo nagusiak Eusko Legebiltzarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014629 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ajuria Enea utzi, eta Durangoko etxera bueltatu da Urkullu Gasteizen ez, Durangon (Bizkaia) izango du bizilekua Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Ajuria Enea jauregia utzi, eta Durangon duen etxera bueltatzea erabaki du lehendakariak. «Familiari denbora gehiago» eskaintzeko bueltatu da Durangora, Jaurlar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014630 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERTSOLARITZA. Hasi da Xilaba Bertsulari Xapelketa. Lehen kanporaketa Hiriburun (Lapurdi) jokatu zen, igandean, eta Aitor Servier izan zen garaile. Egoitz Zelaiak eskuratu zuen bigarren tokia, eta Irati Alcantarillak, berriz, hirugarrena. Bigarren saioa Muskildin (Zuberoa) izango da, larunbatean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014631 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hierarkiek garrantzi handia daukate ziklismoan. Eskarmentua duten ziklistek beren legea ezarri ohi dute, eta gazteek men egin behar izaten diete. Piramidearen gailurrera iristeko, koskaz koska dago igo beharra. Alabaina, belaunaldi berriak paradigma hori errotik ari dira aldatzen. Gaitasun handiko ziklistak agertu dira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014632 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indarrean hasi, erasoan eta defentsan asmatu, eta agintzen amaitu. Hori dio teoriak. Baina idatzita dagoena pilotalekuan gauzatzea, beste kontu bat izaten da hori. Burua lanean hasten da lehen tantoetan asmatu ezean, lehen bizpahiru erremateak balekoak izan ezean, edo, bizpahiru tanto falta direla, orekari eutsi ezean.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014633 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Parlamentuak babesa eman dio Chrysallisen kanpainari Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak aurkeztutako adierazpen instituzionala aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak transexualen eskubideen alde. Hiru puntu zituen eskaerak. Lehenengoan, batik bat, adingabe transexualen eskubideak babestu dituzt... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.