id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0014734 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batzuek, oporrak amets; bestetzuek, kezka eta urduritasuna. Expovacaciones azoka egiten ari dira Barakaldoko BECen (Bizkaia), oporrak eta bidaiak ardatz dituen ekitaldi nagusia. Ostiral eguerdian zabaldu zuten, eta gaur iluntzean amaituko da. BECeko beste areto batean, baina, HABEk euskara azterketak antolatu ditu, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014735 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Urteko hirugarren hiruhilekoan zazpi hitzarmen kolektibo baino ez dira egin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Lan Harremanen Kontseiluak hiru hilabetetik behin egiten duen txostenaren arabera. 12.000 behargini eragin diete itun horiek, baina lan hitzarmena indarraldi arruntean daukatenak langile guztien %30,5 bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014736 | BERRIA | Euskadi | noticias | Internet zuretzat lanean jartzeko tresna» gisa aurkezten dute ifttt.com . Baina hori baino gehiago ere bada. Hainbat kanaletako informazioa hartu, zuk jarritako baldintzen arabera, definitzen duzun ekintza egiteko prestatuta dagoen sistema bat da. Alerta sistema bat izan daiteke, baina baita hori baino gehiago ere. Gau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014737 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitchcock Donostiako zaharkin-denda baten barruan, erakusleihoko bitxi antigoalekoi begira. Kaleko aldetik, berriz, bi ume koskor, uniforme jantzian itxuraz, erakusleihoko trepetei begira haiek ere. Eta argazkilari batek, flash! Bi umeak aurkitu nahi dituzte orain. Jakin-minez, «historia polit» bat ixteko baino ez. Bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014738 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abuztuari ez zaio alferrik deitzen agorrila ere. Hilabetea bera bezala joaten dira inguruak hondartzen, eta hainbat tokitan eta sarri izan ohi da lehorte-garaia. Iturburuak eta soroak itotzen ditu beroak, urtegi eta erreketako urak agortu, zelaiak horitu. Euskal Herriko txoko zenbaitetan oso gogor jotzen dute beroaldie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014739 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asteburuko sexu erasoak salatu dituzte Tolosan eta Barakaldon Asteburuan izandako sexu erasoak salatzeko mobilizazioak egin dituzte gaur arratsean Tolosan (Gipuzkoa) eta Barakaldon (Bizkaia), mugimendu feministak deituta. Babesa erakutsi diete biktimei, eta autodefentsa feministara deitu dute.
Dozenaka herritar elkartu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014740 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enpresetan eragin mugatuko akordioak bultzatzeko itunari erantzungo dio ELAk BILBO. Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk eragin mugatuko itunak orokortzeko uztailean sinatutako akordioa aztertuko du etzi ELAren nazio kontseiluak, ezohiko batzarrean. Sindikatuaren organo gorena Bilbon bilduko da, eta itun hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014741 | BERRIA | Euskadi | noticias | ITOIZKO URTEGIA. Bi lurrikara gertatu dira asteburuan urtegitik gertu Bi lurrikara gertatu dira asteburuan urtegitik gertu Bi lurrikara izan dira asteburuan Itoizko urtegiaren inguruan, Itoizko Koordinakundeak ezagutarazi duenez. Duela urtebete mugimenduak hasi zirenetik lurra ez da gelditu Nafarroako eremu horretan. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014742 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontseilua Baionan izango da apirilaren 22ko mobilizazioan Ipar Euskal Herriko euskalgintzak manifestazioa egingo du apirilaren 22an Baionan, eta Euskalgintzaren Kontseiluak atzo adierazi zuen bat egiten duela deialdiarekin. «Euskal Herri osoko euskalgintzako eragileek Baionako kaleak betetzeko deia egiten diete euskal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014743 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protesta eta mobilizazio eguna dute gaur hezkuntzan. Hezkuntza erreformaren aurka grebara deitu dute ikasle sindikatu batzuek, eta elkarretaratzeak eta manifestazioak egitekoak dira sindikatuak. Itunpeko eskoletan, berriz, lan itunaren negoziazioa berriz abiatzeko eskatuz egingo dute ordubeteko lanuztea.
Ikasleek deitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014744 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxeratu egin dute Gasteizen andre bat hil zuen gizona Emakumezko baten gorpuzkiak aurkitu zituen Ertzaintzak atzo Gasteizen, Zadorra ibaian, Abetxuku eta Ibaiondo artean. Bilaketa lanak goizean hasi zituzten poliziek, 43 urteko gizonezko batek andrazkoa orain astebete hil zuela aitortu ostean: gorpua zatitu eta Zad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014745 | BERRIA | Euskadi | noticias | S. Williams eta Nadal aurrera Wimbledonen. Estatubatuarrak eta balearrak arazo handirik gabe irabazi dute estreinako norgehiagoka
Estatubatuarrak eta balearrak arazo handirik gabe irabazi dute Serena Williams estatubatuarra eta Rafa Nadal balearra ageri dira buruan munduko onenen zerrendan. Bi horiek dira gaur-gaurkoz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014746 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELIKADURA. Gastronomiako sukaldari handiak bilduko dira Donostiako kongresuan Gastronomiako sukaldari handiak bilduko dira Donostiako kongresuan Hamargarren urtea beteko du gero eta sona handiagoa eta arrakasta handiagoa duen Lo mejor de la gastronomia kongresuak. Astelehenetik ostegun arte, egitarau zabala eskainiko d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014747 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaltzaindiak Internetera eraman ditu 'Argibide bibliografikoak' Euskaltzaindiak bere webgunera eraman du Euskararen Historia Soziala; Argibide bibliografikoak liburua. 2011. urtean aurkeztu zuen liburu hori, jakite eremu horretako baliabide inprimatuak ezagutarazteko, eta helburu horretan aurrera egin du orain, libu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014748 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontzertu eta itun ekonomikoak ezbaian jarri ditu Madrilgo Ekonomia kontseilariak
Nafarroako itun ekonomikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko kontzertu ekonomikoa ezbaian jarri ditu gaur Enrique Ossoriok, Madrilgo Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.
Esan duenez, bi erkidegoak "aberatsak" dira, eta Espainiako be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014749 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Beti aldaketan bizi gara aktoreok, baina horixe da nik nahi dudana»
Aktoreentzat garai ona ez izan arren, azkeneko urteetan gelditu gabe ari da han eta hemen lanean Josean Bengoetxea (Donostia, 1964); gustuko proiektuetan, gainera. Inoiz egin den euskarazko filmik saritu eta laudatuenetako batean -Roberto Castonen And... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014750 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANTZERKIA. KOLDO AMEZTOI IPUIN-KONTALARIA. «Euskal mitologian oinarritu gara gure emanaldian».
«Euskal mitologian oinarritu gara gure emanaldian»
Koldo Ameztoik eta Patxi Bidartek ikuskizun berezi bat emango dute gaur ikuskizuna da honako hau, eta ipuinak eta musika uztartuko dituzte.
Koldo Ameztoik urte asko daramatza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014751 | BERRIA | Euskadi | noticias | Honezkero euskarara itzulita egongo dira EAJk eta PSEk sinatu duten gobernu akordioaren hirurogeita hamaika orrialdeak, eta, hortaz, pentsatzen dut, Zutabeak izenburua eramango duela dokumentuak; ezagutu, ordea, Pilares modura ezagutu genuen, joan den astean, hedabideetan zabaldu zenean. Esanguratsua.
Behin eta berriz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014752 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Ikuskizunak Txinako akrobazien 3.000 urteko tradizioa jasotzen du, Cirque du Soleilen askotariko ikuspegiekin". Cirque du Soleileko arduradunek hala definitu dute Drailon ikuskizuna.
Drailon hitza dragoi eta lehoi hitzaren loturatik sortu dute. Dragoia ekialdeko kulturaren sinboloa da, eta lehoia, mendebaldekoa. Hain ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014753 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Errepublikaren balioak» aldarrikatuko ditu Ezkerrak bihar, ekitaldi batekin IRUÑEA. «Errepublikaren balioak aldarrikatu behar dira demokrazian sakontzeko». Hala uste dute Ezkerra alderdiko kideek, eta horixe egingo dute bihar Iruñean, ekitaldi baten bidez -19:00etan, Askatasunaren plazan-. 1931ko apirilaren 14an aldar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014754 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren urtean soldata izoztuko duen itun bat egin dute Arcelorren ArcelorMittal multinazionalak Euskal Herrian dituen plantetako langile ordezkariek «naturala ez duten leku batean» negoziatu behar izan dute datozen hiru urteetarako lan hitzarmena: Madrilen, LAB eta ELA «gutxiengo diren negoziazio mahai batean». Horre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014755 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Belarri bat, Mozartentzat, eta bestea, Arriagarentzat . Donostiako 67. Musika Hamabostaldiak Mozarten bi opera eta Arriagaren ia obra osoa eskainiko ditu, abuztuaren 3tik irailaren 3ra
Belarri bat, Mozartentzat, eta bestea, Arriagarentzat Donostiako 67. Musika Hamabostaldiak Mozarten bi opera eta Arriagaren ia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014756 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katalunian urriaren 1eko erreferendumaren inguruan gertatutako guztia aintzat hartuz, eta aldebakarreko independentzia deklarazioa indarrik gabe gelditu zela ikusita, badirudi Kataluniako prozesu subiranista beste fase batean sartu dela, eta garrantzi handiko helburu bilakatuko direla horretan indarrak metatzea, aliant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014757 | BERRIA | Euskadi | noticias | Patronatuetako kideen gehiengoa bermatzen ari dira EAJ, PSE eta PP Bi bide, helburu bera lortzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutakoak aurrera egiten ez badu, BBKren eta Vitalen patronatuetan gertatutakoa gertatuko da Kutxaren patronatuan ere: EAJk, PSEk eta PPk izendatuko dituzte fundazioetako arduradun gehienak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014758 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez gara nekatu errepikatzen, Sare-ren beste deialdi batzuen moduan -honek ere, konponbide eta behin-behineko bake prozesu baten aldeko urrats bat gehiago izan nahi baitu bizikidetzan aurrera egiten lagun gaitzan-, inork hamarkada luzeetako alde anitzetako biolentzian bizitako sufrimenduak ahaztu gabe, pertsona guztien ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014759 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau sorkuntza sakelan. Itsasuko Errobiko festibala Edouard Glissant eta Atxagak zabalduko dute uztailaren 19an
Itsasuko Errobiko festibala Edouard Glissant eta Atxagak zabalduko dute Sorkuntza sustatzea izanen du erronketako bat aurten ere Itsasuko Errobiko Festibalak. Lau sorkuntza ditu estreinatzekoak uztailaren 19ti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014760 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erronka berrien aurrean "batasuna" eskatu du Urkulluk "Bateratu", egin behar horrekin laburtu daiteke Iñigo Urkullu lehendakariak gizarteari bidali nahi izan dion mezua, urte amaierako agerraldian. Lehen aldiz Gernikako arbolaren ondotik bota du mezua, Gernikako estatutuari eta "eskubide historikoei" erreferentzia zuze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014761 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burumakur. Horrela amaitu zuen Japonia eta Ingalaterraren arteko partida Laura Bassett jokalari ingelesak. Izan ere, berak sartutako golak utzi zuen Ingalaterrako selekzioa txapelketatik kanpo.
33. minutuan jaurtitako penalti batek jarri zuen markagailua Japoniaren alde. Zazpi minutu geroago, ordea, larri ziren berriz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014762 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maiatzaren 11ra bitarte egingo da Fant Bilboko zinema fantastikoaren jaialdia. Bilboko Udalak antolatzen du, eta aurten nazioarteko 18 film lehiatuko dira sail ofizialean; inoizko film kopururik handiena izango da, hortaz. Atzo aurkeztu zuten jaialdia, Bilboko Azkuna zentroan. Han ziren Justo Ezenarro jaialdiaren zuzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014763 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europan igo da gehien COVID-19ak hildakoen kopurua Kutsatzeak gora doaz, eta haiekin batera heriotzak. OME Osasunaren Mundu Erakundeak gaur bertan argitaratutako azken txostenaren arabera, azken astean %5 egin dute gora Europan COVID-19ak hildakoak. Gorakadarik handiena jasan duen kontinente bakarra da: Amerikan %3 egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014764 | BERRIA | Euskadi | noticias | PPren babesaren truke, diru laguntza kendu diete familiei Getxoko (Bizkaia) Udalak ez die laguntzarik emango aurrerantzean presoen senideei. Orain arte, urtean 40.000 euroko diru saila zuten urruntze politikak eragindako gastuei aurre egiten laguntzeko, baina ez dute deialdi gehiago egingo. EAJ eta PSE-EEren udal gober... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014765 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainian biktimen politikak ETAren itzalpean piztu ziren. ETAko biktimen politikak, indarrez, 1999. urtean estreinatu ziren, terrorismo biktimekiko elkartasun lege baten bitartez (32/1999 Legea, urriaren 8koa). Une horretara arte Espainiako Konstituzioa onartuz geroztik (1978) jada 20 urte baino gehiago pasatuak izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014766 | BERRIA | Euskadi | noticias | Leherketa batek bederatzi lagun hil ditu Pakistanen ISLAMABAD. Gutxienez bederatzi hildako eta 23 zauritu utzi ditu Pakistango ipar-mendebaldean gertatu den atentatu batek. Auto bat lehertu zen atzo Peshauar hiriko saltoki baten ondoan, Afganistango mugatik gertu. Ingurune horietan horrelako eraso ugari izan dira azken... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014767 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Mundua aldatu da, eta zailagoa da memoria atxikitzea»
Taularatu bezain pronto desagertzen da antzerkia, eta, beraz, ez da erraza egindakoa gorde eta hurrengoei transmititzea. Ahanzte horren kontra egin nahi du Etxeberriak.
Arduratuta dago euskal antzerkiaren sektorea, egiten dena dokumentatu eta gordetzen ari ote den.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014768 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koadro bizietako jokoa atsegin zuen Jose Luis Zumeta pintoreak frontoira joaten zenetan, pilota baitzuen afizio nagusia. Gozatu egiten zuen aurrelarien pilota jokaerarekin, bizkorrarekin, txapa gainekoarekin, bi paretetakoarekin... Partida bukatutakoan, ez espero Zumetarengandik hizketaldi luzerik ikusitakoaz; epaile z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014769 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izen propioa dute beren kasa Neko Casek, K.d. Langek eta Laura Veirsek. Bakoitzak bere aldetik ibilbide sendoa eta era berean berezia egin du, hala country eta folk eremuetan nola indie esparruan, eta Ipar Amerikan gehien laudatuetako hiru ahots bilakatu dira denborarekin. Orain, elkartu egin dira, eta hiruren abizena ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014770 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur hasiko da lau t'erdiko txapelketa, Arnedon (Errioxa, 20:00). Jon Jaunarenak eta Victor Estebanek jokatuko dute lehen kanporaketa, eta irabazleak Julen Retegi izango du aurkari bihar zortzi, Bartzelonan. Faborito argirik gabeko partida da, Jaunarenak bi aldiz jokatu baitu lau t'erdikoa eta ez baitu partidarik iraba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014771 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur protesta ekintzak Laudion, Amurrion eta Beasainen azken lan istripuak salatzeko. Bergarako Arcelor altzairutegian istripu larria izan zuen beste behargin batek herenegun
Gaur protesta ekintzak Laudion, Amurrion eta Beasainen azken lan Bergarako Arcelor altzairutegian istripu larria izan zuen beste Amurrioko Tubace... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014772 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarrizketa sozialerako mahaia osatu, defizita kontrolatu... legealdian eginikoak zerrendatu ditu Urkullu EAEko lehendakariak prentsaurrekoan. Gobernu programaren betetze maila "oso handia" dela esan du, nahiz eta aitortu duen "asko" dagoela egiteko. Eusko Legebiltzarrean, berriz, atzo amaitu zuten legealdiko jarduna,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014773 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beldurrarekin du zerikusia fobiak, baina Joseba Miranda psikologoaren arabera, baditu beste ezaugarri batzuk ere: irreala, irrazionala, iraunkorra eta neurriz kanpokoa izatea.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela definitzen ditu beldur eta fobia hitzak. « Beldur: egiazko nahiz irudipenezko arriskuaren aurrean sortzen den... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014774 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Batzar Nagusiek Araka uzteko eskatu diote Espainiako armadari GASTEIZ. Arabako Batzar Nagusiek eskari zuzena egin diote Espainiako Defentsa Ministerioari: Arakako gune militarra uzteko eta hango lurrak aurreko jabeei itzultzeko. EH Bilduk proposatuta onartu dute eskaera, EAJren, Ahal Dugu-ren eta Irabaziren ald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014775 | BERRIA | Euskadi | noticias | Unionista bat senatari hautatu dute aurrenekoz Irlandako Errepublikan DUBLIN. Ian Marshallek bere hasiera diskurtsoa eman zuen atzo Irlandako Errepublikako Senatuan, eta adierazi «garai egokia» dela oraingoa jokatuko duen rolerako. Izan ere, ez da izango Irlandako Errepublikako goi ganberan jardungo duen aurreneko sena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014776 | BERRIA | Euskadi | noticias | Malin 300 pertsona exekutatu dituztela salatu du HRWek BAMAKO. HRW Human Rights Watch GKE gobernuz kanpoko erakundeak salatu du Maliko armadak eta Errusiako ustezko mertzenario talde batek 300 bat pertsona hil zituztela martxo amaieran. Hildakoen artean daude, GKEaren arabera, jihadismoa egotzita atxilotuta zeuden batz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014777 | BERRIA | Euskadi | noticias | Okerra da suizidioen aurka tutik ere egin ez daitekeen ustea. Tresnak jarriz gero kasu askotan atzera eginaraztea eta suizidioari aurrea hartzea «posible» dela deritzote asteon EHUko Udako Ikastaroetan gaiaz mintzatu diren hainbat adituk. Osasun sistemarekin nola, familiarekin hala. Suizidioen %60ren atzean depresioa p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014778 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,1 ugaritu ziren autobuseko bidaiariak uztailean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuz. Bilbon, hala ere, gutxiagotu egin ziren bidaiariak: %2,3. Estatistika Euskal Institutuak eman ditu datuak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014779 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denboraldiko une erabakigarria. Gaur irabaziz gero, arnasa hartuko du Osasunak, baina galduz gero, sufritzen jarraitu beharko du
Gaur irabaziz gero, arnasa hartuko du Osasunak, baina galduz gero, Iritsi da denboraldiko une erabakigarria. Sailkapeneko postu eskasenetan dauden taldeek ez dute jada kale egiten jarraitzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014780 | BERRIA | Euskadi | noticias | PANeko lehen ministroa: «Israelek marra gorri guztiak gurutzatu ditu»
PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministro Mohammad Xtayyehren ustetan, Israelek «marra gorri guztiak gurutzatu» ditu herenegun Jerusalemgo auzo musulmanean gertaturikoagatik. 50.000 sionista inguruk Banderen Desfilea egin zuten hiri horretan,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014781 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jem Cohen omenduko du Ikuspuntu zinema dokumentaleko jaialdiak. Otsailaren 5etik 13ra Iruñean egingo den seigarren ekitaldian 21 film luze eta zazpi labur lehiatuko dira
Jem Cohen omenduko du Ikuspuntu zinema dokumentaleko jaialdiak Heldu den otsailaren 5etik 13ra egingo dute Ikuspuntu Zinema Dokumentaleko Nazioarteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014782 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Sistema honek ez du funtzionatzen; ezin da adabakiak jartzen jarraitu" Greenpeaceko zuzendari nagusi berria da Miren Gutierrez (Iruñea, 1966). Kazetaritza munduan aritu da, Efe berri agentzian, munduko hainbat herrialdetan. «Gogoz» heldu dio Juantxo Lopez Uraldek utzitako ardurari.
Zein dira, ingurumenaren ikuspegitik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014783 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Luis Ibarra: "Presoen hurbiltzea eta hirugarren gradua legeak jasotzen dituen neurriak dira"
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Epaitegi Goreneko presidenteak gaur goizean Onda Vasca irratian esan du espetxe araudiak ahalbidetzen dituela presoen hurbilketa eta hirugarren gradua, "irakurketa malguagoak ahalbidetzen di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014784 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arestian Gipuzkoako egunkariko foro batean, errauskailuaren alde dagoen pertsona batek zioenez, Bizkaian birziklatze efizientea garatzeko herriek ez daukate arazorik, errauskailuarekin sistema bermatua dute eta. Kontua da etxea teilatutik hastea herriarentzat ona edo txarra den?
Argi dago errauskailua eraikitzeak, osas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014785 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 FORMULA. SAN MARINOKO SARI NAGUSIA. Marka guztiak ez dira hobeak. san marinoko sari nagusia. Michael Schumacher gidari alemaniarrak inoizko Sari Nagusi azkarrena irabazi zuen herenegun, Monzan
san marinoko sari nagusia. Michael Schumacher gidari alemaniarrak inoizko Sari Nagusi azkarrena irabazi zuen herenegun, Monza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014786 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kantauri isurialdearen historia geologikoa irakurtzeko, ez dago estuarioak baino liburu aberatsagorik. Ibaien eta itsasoen arteko pauso horietan, milaka urtetan kondizioak apartak izan dira sedimentuak gordetzeko, eta, beraz, horietatik datuak erauzteko. «Erregistro hoberik ez dago», esan du Eneko Iriarte geologoak.
Ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014787 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortu aurretik, «Esateko Asko Daukagu!» zioen. «Gaur irekiko ditu ateak» esanez jaio zen eta «itxia, baina ez isildua» esanez jarraitu zuen itxi zutenean. Euskaldunon Egunkaria , Egunero -n eta BERRIA-n gorpuztuta.
Zer esana eman zuen sortu aurretik, sortzerakoan... eta zentzerakoan.
Euskal prentsan aurretik zegoenaz h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014788 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Anna Foerster. Aktoreak: Kate Beckinsale, Theo James, Charles Dance, Bradley James, Lara Pulver. Iraupena: 91 minutu. Generoa: Akzioa, fantasia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016.
Selene banpiroari eraso bortitzak egingo dizkiote Lycans klanak eta saldu zuten banpiro taldeak. Bi laguntzaile izango ditu: David et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014789 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martin McGuinessek politika utzi du, gaixotasun «larri» bati aurre egiteko BELFAST. Sinn Feineko buruzagi eta Ipar Irlandako lehen ministrorde ohi Martin McGuinessek jakinarazi du politika utzi duela, gaixotasun «larri» batengatik. Ez da, beraz, martxoaren 2ko hauteskundeetara aurkeztuko. «Asko dut pentsatzeko», ziurta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014790 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tubacexek 150 behargin kaleratuko ditu Laudioko eta Amurrioko lantegietan Tubacexek 150 langile kaleratu nahi ditu Amurrion eta Laudion dituen bi lantegietan, Araban. Lantaldearen ia %20 da hori, hodien egileak 800 langile baititu Aiaraldea eskualdeko bi fabriketan: TTIn eta Aceralavan. Gainera, aldi baterako erregulaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014791 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal memoriaren parte da duela 32 urte hildako Joxe Arregi zizurkildarrak egindako tortura testigantza. Arregirena, eta azken 50 urteetan antzekoak salatu dituzten milaka euskal herritarrenak. "Oso latza" izan zen Arregirentzat. Oso latza izan delako torturak Euskal Herrian utzi duen oinazea. Arrasto hori ezaguna iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014792 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ikasi beharra nuen; horrek emango dit jaten gero»
Bera Berak eta Zuazok derbia jokatuko dute gaur (21:00), eta Ana Temprano Bidebietara itzuliko da lehen aldiz, udan Bera Bera utzi eta gero. Aitortu du «berezia» izango dela, baina garbi utzi du irabaztea besterik ez duela buruan.
Aste berezia izan da hau Ana Tempranor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014793 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Izugarri sufritu zuen Anaitasunak denboraldi hasieran, talderik indartsuenen aurka jokatu behar izan zuelako. Baina nafarrak izugarri indartsu ari dira azken jardunaldietan. Herenegun 30-29 irabazi zioten Aragoiri, eta, 15 punturekin, zazpigarren posturaino igo dira jada, Aragoi seigarren sailkatuarekin ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014794 | BERRIA | Euskadi | noticias | BECek, Kursaalak, Miribillak, Anoetak edota Euskalduna jauregiak hartu dute haren lekukoa. Baina urte askoan, Donostiako belodromoko, Antonio Elorza belodromoko paretak Euskal Herrian egindako kirol, kultura eta politika ekitaldi nagusietakoen lekuko izan dira. 50 urte bete ditu Donostiako kirol azpiegitura zaharreneta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014795 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaixotasun bat prebenitzeko mekanismorik garrantzitsuenetariko bat txertaketa da. Baina, zoritxarrez, txertoen garapena ez da erraza, ezta arina ere. Lehenengo ikerketak laborategian egiten dira immunogenoak diren molekula aproposenak bilatzeko. Ondoren, animalietan probatzen dira immunogenizitate hori konprobatzeko, h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014796 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goirizelaia: "Familiak eta gizarteak ez dute ulertuko Cabacasen kasua epaiketarik gabe ixtea"
Cabacas auzia daraman Ana Torres instrukzio epaileak uko egin dio ikerketa gehiago egiteari , eta helegitea aurkeztu dio erabaki horri Cabacas familiak Lurralde Epaitegian. Senideek diotenez, oztopoz beteta egon da lau urteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014797 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste garai batean ekainaren 2an Iruñean euskararen (inposizioaren) kontra deitutako manifestazioari aurre egiteko modu ezusteko, irudimentsu, xelebreren bat proposatuko nukeen. Esaterako, manifestazioaren ibilbideko pisu handiren bat alokatu eta errezelen atzean ezkutaturiko bafle edo bozgorailu handi batzuetatik Qué ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014798 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gebremariam etiopiarra da gaur Zornotzako krosa irabazteko faborito nagusia. Emakumezkoetan lehia estua espero da, baina Grace Momanyi kenyarra nabarmentzen da guztien gainetik
Gebremariam etiopiarra da gaur Zornotzako krosa irabazteko faborito Emakumezkoetan lehia estua espero da, baina Grace Momanyi kenyarra Zornotza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014799 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arnaud Demare (FDJ) bizi ibili da gaur Villafranca Tirrena herriko helmugan, azkarrena izan delako esprintean. Frantziako txapeldunak hutsagatik irabazi die Peter Sagani (Bora) eta Davide Balleriniri (Deceuninck). Bideoa erabili behar izan dute garailea zehazteko. Demarek bigarren garaipena du Giroan; iaz lortu zuen au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014800 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zorionak Bizkaiko zahar etxeetako beharginei: duela ia urte bi, lehendabiziko lanuzterako deialdia zabaldu zuten sindikalistei; harrezkero ordu txikietan begirik bildu ezinik egon diren grebalariei; protesta etxekoen oniritzirik barik azken bururaino eroan dutenei eta pankarta bati, estreinakoz, azken hilabeteotan held... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014801 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bitxikeria demografikoa. Marca egunkarian azaldutako iruzkin labur baten harira, lehendik ere ezaguna zen desmasia batekin asaldatu da asteotan Espainiako publikoa. Emakumezkoen saskibaloian sinatutako kontratuetan, haurdun geratzen den jokalaria kanporatzea ahalbidetzen duten klausulak ezarri izan dira, eta ezartzen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014802 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Norvegiarren zain. Europako Errekopako final-laurdenetako joanekoa jokatuko du gaur Itxakok Lizarran, Larviken aurka
Europako Errekopako final-laurdenetako joanekoa jokatuko du gaur Beste urrats bat. Hori egin nahi du Itxakok Europako Errekopan.
Final-laurdenetako joaneko partida jokatuko du gaur Lizarrako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014803 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Parlamentuak kargutik kendu du ganberako presidenteorde Kaili Ez da ezustekorik izan. Europako Parlamentuak onartu egin du Eva Kaili sozialista greziarra ganberako presidenteorde kargutik kentzea. Belgikako Fiskaltzaren aginduz, Poliziak sei lagun atxilotu zituen joan den ostiralean, tartean Kaili, Qatarrekin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014804 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Aurrekontu handiagoa izan dugu nahi genituen jokalariak fitxatzeko»
Hamabi jokalari eta entrenatzaile bat fitxatu ditu uda honetan. Merkatuan iragan sasoian baino leku hobea izan duen arren, lanpetuta ibili da, baina badaki bere postuan uda garaia beti izaten dela halakoa. Itxaropentsu dago sasoi honetan.
Eibarreko bu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014805 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske utzi dute Iker Val, Ganjazz Art Clubeko lehendakaria Iker Val Ganjazz Art Club kalamuaren erabiltzaileen elkarteko presidentea aske utzi zuten atzo arratsaldean. Ertzaintzak herenegun goizean atxilotu zuen Iker Val, droga salerosketaren kontrako operazio batean. Iker Valez gainera, beste lau lagun ere atxilotu zit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014806 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bai, bai, sailkapen nagusia lehiatzera goaz». Ez saiatu esan horretan zalantzarik txikiena bilatzen, Ion Izagirrek (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1989) eta Beñat Intxaustik (Muxika, Bizkaia, 1986) konfiantza goiko muturreraino igota ekingo diotelako Italiako Giroari. Ez Nairo Quintana eta ez Alejandro Valverde. Bi euskaldunak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014807 | BERRIA | Euskadi | noticias | PPren baldintza berriek langabeen 400 euroko ordaina mugatuko dute Bestelako sarrerarik ez duten langabeentzako diru laguntzak indarrean jarraituko du, baina Espainiako Gobernuak ezarri dituen baldintza berriek onuradunen kopurua mugatuko du. Aurrerantzean, langabearekin bizi diren familiako kide guztien diru sarrerak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014808 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost urtean lehenbiziko jaitsiera izan dute lehengaiek euren balioetan. Era orokorrean hitz eginda, %2ko galera izan dute lehengaiek, Goldman Sachsen arabera. Hori horrela izan dadin, arto, azukre
eta nikelarekin gertatu denak eragina izan du. Eskaintzak eskaera gainditu du kasu horietan. Horrez gain, metal preziatuek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014809 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laugarren leherketaren atzean ETA dagoela uste du Espainiako Poliziak. Ikertzaileek ez dute baztertzen lehergailuak uztailaren 30ean bi guardia zibil hil baino lehen paratu izana erakunde armatuak Igandeko atentatuak eta bi agenteen hilketa pertsona berek egin zituzten ikertzen ari dira
Laugarren leherketaren atzean ET... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014810 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sanferminetan jazarri digute: orain desfilean txalo eginen digute?»
Kulturen Kalejira antolatu du Iruñeko Udalak, sanferminen azken egunerako, eta Africa United elkarteak parte hartuko du, besteak beste. Agintarien «hipokrisia» salatu du Beltxa senegaldarrak.
Buztintxuri auzoko parke batean seme-alabekin jolasean eman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014811 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren larunbatean ehun urte beteko dira Kataluniako futbol selekzioak aurreneko aldiz San Mames bisitatu zuenetik. Gaur (20:30, ETB1), ia mende bat geroago, izen bera daraman estadio berrian, berriz neurtuko dituzte indarrak euskal selekzioak eta Kataluniak. Lagunarteko partida berezia izango da Bilbon jokatuko dena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014812 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Jendeak txundituta entzuten zuen lehen euskarazko rocka»
Euskal Herrian rockaren aitzindari izandakoa da Leok'k taldea, eta Gotzon Lizaso (Zestoa, Gipuzkoa, 1950) taldeko teklatu jotzailea da. 1968. urtetik aurrera, The Beatles, The Doors, The Rolling Stones eta bestelako talde batzuen musikaren euskarazko bertsioak m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014813 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arrakastatsua izaten ari da azken urteotan Celeste Barber antzezlari australiarraren lana: Instagram bitartez, aparteko gorputz erakargarrien sinbolo diren emakume sofistikatuen selfie- ak eta bideoak umore handiz parodiatzen ditu. Horien jarrera eta posea dira bereziki edertasun arketipikoa lortzen dutenak: begirada b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014814 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pubertaroaren hasiera, titiak, zakila, ilea, ahotsaren aldaketa, bagina, hilekoa, zaldarrak eta izerdia. Gai horiek modu esplizituan pantailaratu zituen Norvegiako NRK telebista publikoak Pubertet saioan. Harrera beroa izan zuen. Eta NRK-k berak ematen dituen sarietan, urteko kazetaritza onenaren saria jaso zuen, otsai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014815 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mikel Oiartzabal izan da Realaren ikur nagusia azken sasoietan. Haren arrastoari segika aritu dira txuri-urdinak, eta lorpen handiak eskuratu dituzte gisa horretara. Hezur-haragizkoa da hura ere, ordea, eta futbolariek pairatu ditzaketen lesio zatarrenetako bat izan du asteon. Ezkerreko belauneko lotailu gurutzatua hau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014816 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galeria gutxik betetzen dituzte 40 urte. Donostiako Altxerri garai bateko Euskal Herriko galeria historikoen artean geratzen den bakarrenetakoa da Bilboko Vanguardiarekin batera.
40. urtebetetzea duelako zoriondu behar dugu Altxerri galeria, baina, batez ere, horrek esan nahi duenagatik: arte galeria batek azken urteet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014817 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iritsi da eguna Algortako (Bizkaia) herritarrentzat. 19:30etik aurrera, saninazioetako ospakizunak hasiko dituzte, eta bertaratzen diren guztiek izango dute zer eginik igandera arte. Jaiak hasiko dituen pregoiaren eta suziriaren aurretik, kuadrillen jaitsiera egingo dute, San Nikolas plazatik: kuadrillen lehiaketan ize... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014818 | BERRIA | Euskadi | noticias | Behatokiaren ustez, Espainiak ez ditu beteko NBEk torturari buruz egindako gomendioak. Espainiako ordezkariei esan die zuzenean adierazteko NBEko adituei ez daukatela errealitatearen berri
Behatokiaren ustez, Espainiak ez ditu beteko NBEk torturari buruz Espainiako ordezkariei esan die zuzenean adierazteko NBEko aditue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014819 | BERRIA | Euskadi | noticias | TVEk ez zuen katalanezko saiorik egin bozen egunean, aurreneko aldiz Azkeneko urteetan, TVEk Kataluniako hauteskunde guztietan eman ditu katalanezko emankizun bereziak, lurralde deskonexioan. Herenegun, ordea, ez zuen halakorik egin, eta salaketa egin du CCOO sindikatuak: «155. artikulua Kataluniako TVEn ezarri dute». ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014820 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erraldoi solidarioen topaketa egingo dute gaur, Iruñean. ANFAS adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkartearen aldeko jaialdia da. Gure ametsak erraldoiak izan daitezen lelopean egingo dute. 70 erraldoitik gora elkartuko dira, Nafarroakoak eta beste hainbat tokitakoak: 11:00etan hasiko dira desfileareki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014821 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANKARA. Cumhuriyet egunkariaren aurkako sarekadaren ondorioz, Europako Parlamentuak ohartarazi dio Turkiari adierazpen askatasuna EBko «marra gorria» dela. Turkiako lehen ministro Binali Yildirimek erantzun du: «Zuen marra gorriei ez diegu begiratzen». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014822 | BERRIA | Euskadi | noticias | Albiste saioak, lehiaketak, ikuskizunak, filmak eta telesailak, kirol saioak, batez ere, futbola, kontzertuak, eztabaida ikus daitezke telebistan, baina ez dira telebista. Emanaldiak dira, munduan gertatzen ari den zerbaitena, zuzenean ala ez, telebistaren bidez eskainiak. Telebista, %100, iragarkiak dira. Batez ere, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014823 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bere herrian profeta izan nahi duten euskal dantzarien ikuskizuna. 'Euskaldunak eta dantza' egitasmoak Euskal Herriak emandako dantzariak ekarri ditu Bilbora, bigarren urtez
Bere herrian profeta izan nahi duten euskal dantzarien ikuskizuna 'Euskaldunak eta dantza' egitasmoak Euskal Herriak emandako dantzariak Ibiltzen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014824 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ekologikoki ekoitzitako produktuetan, elikagaien presentzia handiagoa da»
Nekazaritza ekologikoan aditua da Dolores Raigon. Produktu ekologikoen ezaugarriak mahai gainean jarri, eta horien onurak defendatuko ditu egunotan Euskal Herrian egiten ari den bisitan.
Maria Dolores Raigon ingeniaritza agronomoan katedraduna (... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014825 | BERRIA | Euskadi | noticias | MARSEILLA. Yvan Colonna Korsikako militante independentista zenaren sendiak Frantziako Estatuaren kontrako salaketa bat aurkeztu zuen herenegun, Marseillako Auzitegi Administratiboan (Okzitania). Familiaren arabera, espetxe administrazioa hilketaren erantzule juridikoa da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014826 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru gizon atxilotu ditu poliziak Gipuzkoan, jihadismoaren aurkako operazio batean
Espainiako Poliziaren furgoneta batzuek Ibarrako (Gipuzkoa) Emeterio Arrese kalea inguratu dute goizean goiz. Denera, bost furgoneta joan dira. Hogeita hamar agente inguruk parte hartu dute jihadismoarekin lotu duten operazioan, eta pist... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014827 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chaplinen Modern Times -era (Garai modernoak, 1936) itzultzen ari gara, adituen arabera. AEBetako Depresio Handiaren garaian, baldintza ankerretan lanean dihardu filmeko protagonistak. Lanak pertsona duindu beharrean, produkziorako katean beste katebegi baten gisan tratatzen dute langilea filmean, nagusiaren oparotasun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014828 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen Legearen araudi berria egiteko eskatu du Parlamentuak. PSNk, CDNk, NEBek eta NaBaik arartekoaren iradokizunak aintzat hartzen dituen mozioren alde egin dute
Euskararen Legearen araudi berria egiteko eskatu du Parlamentuak PSNk, CDNk, NEBek eta NaBaik arartekoaren iradokizunak aintzat hartzen Iragan martxoan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014829 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruselak azalpenak eskatuko dizkio Italiari etorkinen auzia dela-eta. Maiatzaz geroztik paperik gabeko mila bat pertsona bidali dituzte Libiara Italia eta Maltako agintariek
Bruselak azalpenak eskatuko dizkio Italiari etorkinen auzia dela-eta Maiatzaz geroztik paperik gabeko mila bat pertsona bidali dituzte Europako Ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014830 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pilota eta pilotarien omenezko ikuskizuna taularatuko dute gaur, 21:00etan, Miarritzen. Pier Pol Berzaitzek zuzendu du Laida pilota ikusgarria: Landarbaso abesbatzak, Magali Zubillaga kantariak, Oinkari eta Xateletarrak dantza taldeek, Joxan Goikoetxeak eta beste hainbat artistak parte hartuko dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014831 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hegazkin naziek bereizi gabe ezker-eskuin jaurtiriko bonbek ez zuten 6 urteko ume haren bizia itzali. 80 urterekin zendu da Jose Antonio Arana Martija (Gernika, 1931), artean bibliografo, musikologo eta euskaltzaina zela. Kultur eragile zaildu, eskarmentudun, miretsi eta omendua. Francok Gernika txikitu zuen egun berbe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014832 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manu Chaok Donostian joko du uztailaren 9an, Piratek gonbidatuta Donostiako Piratek jakinarazi dute, beren webgunean argitaratutako mezu baten bidez, Manu Chaok kontzertu bat emango duela uztailaren 9an Donostiako Zurriola hondartzan. Ekitaldi horretarako, «elkartasuna ardatz» izango duen herri jaien aldeko egun «ahazt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0014833 | BERRIA | Euskadi | noticias | Independentziaz erreferenduma egin nahi dute EAEko biztanleen erdiek Euskobarometroak egindako azken azterketaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren erdiek erreferendum bat egin nahi dute independentziari buruz erabakitzeko -%38k esan dute aurka daudela-. Izan ere, herritarren laurdenak soilik babesten d... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.