id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0014634
BERRIA
Euskadi
noticias
BESTE BATASUNA. GALES. Heroiak lurperatzen . GALES ASKEAREN ARMADA. . Berriki hil da Denis Coslett, 1960ko hamarkadan sona handia izan zuen FWA talde armatu bitxiaren burua. Itzal handia utzi du mugimendu nazionalistan . BORROKA MUGIMENDUA Gales askearen armada. Berriki hil da Denis Coslett, 1960ko hamarkadan sona hand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014635
BERRIA
Euskadi
noticias
'Azpitituluak.com', izoztuta 1.000. filmera iritsi ostean DONOSTIA. Luistxo Fernandezek -duela aste batzuk iragarri moduan- Azpitituluak.com atariko lanak bukatu ditu, 1.000. filmera iritsi eta gero. Inork azpidatziak euskaratzeko lana hartu eta webgunean jarriko balitu, horiek zaintzeko konpromisoa hartu du. Lekukoa g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014636
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Asturias, Leon, Gaztela-Mantxa eta Aragoiko ikatz sektoreko meatzariek mugagabeko grebara deitu dute. Gaur zuten lau huelga egunetako azkena, baina Espainiako Gobernuak «adarra jo» diela ikusita, protestan jarraitzea erabaki dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014637
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguzkia atera da irratia piztu dudanean. Kafea nahasten ari naizenean, entzun dut Guardia Zibila Kataluniako Generalitatearen deprtamentuetan eta egoitzetan sartu dela. Hamalau atxilotu, hogei bat ikerketapean, 41 miaketa. Egun bat baino gutxiagoan. «Gorputza hilik utzi eta egin irribarre». Egun osoan mezu horren xuxur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014638
BERRIA
Euskadi
noticias
• Galarreta. Matxin VI.a-Agirrezabala 40; Urrutia II.a-Aizpurua II.a 27. Uterga-Etxeberria III.a 40; Endika-San Miguel 25. Oñatz-Olazar 40; Agirresarobe-Zubiri 37.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014639
BERRIA
Euskadi
noticias
Larri dago Gasteizen eraso egin dioten emakume bat GASTEIZ. Larri dago 75 urteko emakume bat joan den igandetik, bere etxeko igogailuan bi gizonek hainbat kolpe eman baitzizkioten. Gasteizko Aranbizkarra auzoan izan zen erasoa, igande arratsaldean. Etxera bidean zela, bere bizilekuko igogailuan jo zuten bi gizonek emak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014640
BERRIA
Euskadi
noticias
«Azken hamar urteotan kontzientzia hartze bat izan dugu zientzialariok» Minbizia zer den ulertzeko lan dibulgatibo bat argitaratu du: 'Cangrejo de Troya'. Uste du pandemian agerian geratu dela zeinen garrantzitsua den gizarteak «gutxiengo formakuntza bat» edukitzea zientzian. Mundu akademikoari edo osasungintzako profe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014641
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegoaldetik joandako biztanleak txertatzeko irizpideak zorroztuko dituzte Lapurdin Azken asteetan bolo-bolo ibili eta zenbait hedabidetan argitaratu eta gero, agintariek ere izan dute zeresana Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik Lapurdira txertatzera doazen biztanleen inguruan. Hain zuzen ere, Maider Arostegi Miarritzeko al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014642
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko Kopako goi kargudun batek aitortu du «400 eta 500 langile artean» hil zirela azpiegiturak eraikitzen Etenik gabe doa aurrera Qatarko Munduko Kopa. Baita txapelketaren inguruan sortutako polemika ere. Azken gertakariek sarritan errepikatzen ari den gai batekin dute lotura: Munduko Kopa jokatu ahal izateko eraiki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014643
BERRIA
Euskadi
noticias
Zilegi da beltza zarela adieraztea, zuria izan arren? Horixe egin du Rachel Dolezal emakumezko estatubatuarrak. Azala zuria du, eta arbaso guztiak kaukasikoak. Hala ere, beltz sentitzen da. Arrazoi nagusia: txikitan hiru ume beltz adoptatu zituzten gurasoek, eta horiekin hazi zen neska. Hortaz, Dolezalek transracial -t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014644
BERRIA
Euskadi
noticias
PPk «garai bateko giro asaldatua» berpiztu nahi duela dio Lopezek. Alderdi abertzaleek beren ideiak «inposatzeari» uko egin arte ez dela akordiorik izango azaldu du PPk «garai bateko giro asaldatua» berpiztu nahi duela dio Lopezek Alderdi abertzaleek beren ideiak «inposatzeari» uko egin arte ez dela «Inposizioa» eta «g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014645
BERRIA
Euskadi
noticias
Tlatlaya, Mexiko estatua, iazko ekainaren 30a: krimen antolatuko ustezko 22 kide hil zituzten. Armada izan zen. Iguala, Guerrero, iazko irailaren 26a: sei gazte hilda eta 43 ikasle desagertuta. Estatua izan zen. Apatzingan, Michoacan, aurtengo urtarrilaren 6a: gaizkile talde baten inguruko hamasei zibil erailda. Polizi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014646
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako kostaldearen mendebaldean, Deba eta Zumaia herrien artean hedatzen den zortzi kilometroko kostaldea itsaslabarrez josita dago. Euskal Herriko naturaren gune eder eta garrantzitsu horretan, gure planetaren historia irakurtzeko eta ulertzeko piezak aurkitu dituzte munduko ikertzaile ospetsuenek. Hemen proposat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014647
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatu izaera eskuratzeko estrategia premiaz ohartarazi dute Orreagan. Euri jasei aurre eginez, Orreagako Gudua gogora ekartzeko ekitaldia egin zuten 250 lagun inguruk Estatu izaera eskuratzeko estrategia premiaz ohartarazi dute Orreagan Euri jasei aurre eginez, Orreagako Gudua gogora ekartzeko ekitaldia Orreagako Gudu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014648
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiguren: «Bilduk nazionalismo modernoa egiten badu, EAJk gaizki pasatuko du» Jesus Egigurenek berak hautatu du elkarrizketarako tokia, «aspaldian» egon gabe baitago: Txillarre baserria. Kuttuna du lekua, «zerbait» egin zuten-eta han. Arnaldo Otegik eta biek, orain dela hogei urte, Elgoibarko (Gipuzkoa) baserri hartan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014649
BERRIA
Euskadi
noticias
Gay eta lesbianek eskubideen berdintasunean urrats bat gehiago egiteko aukera eztabaidatzen ari dira atzo eta gaur AEBetan, erabaki historikoa hartzeko eztabaida erabakigarria deritzotena egiten, Auzitegi Gorenak sexu berekoen ezkontzak debekatzea konstituzioaren kontrakoa dela erabakitzeko argudioak entzuten ari baita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014650
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarritan, udazkeneko koloreek artelan naturalak sortzen dituzte inguru askotan. Gasteizko Florida parkea da horietako bat; paisaia urbanoarekin talka egin arren, bateragarriak izan daitezke. Mugimendu leun batekin askatu da hostoa zuhaitzetik. Beheranzko bidea hasi du, eta dantzan ari da albo batetik bestera, poliki, h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014651
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñaki Williams bere kirol ibilbideko garairik gozoena ari da bizitzen Athleticen. Gorengo mailan daramatzan hamar denboraldietan erakutsi dituen dohainei golak sartzeko gaitasuna gehitu die azken urte eta erdian. Athleticek ilusioa piztu du jarraitzaileen artean, erakusten ari den joko erasokor eta ausartarekin, eta ta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014652
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dio Amaiurrek gobernuari Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen egoera "ankerra" salatu du Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak gaur Espainiako Kongresuan, eta haiek askatzeko eskatu dio gobernuari. Legeria bete eta "salbuespenezko neurriak" alde batera uzteko ex...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014653
BERRIA
Euskadi
noticias
Baso baten aniztasunaren antzera garatu da bertsolaritza Bizkaian. Berez zein lagunduta hazi den ekosistema oso baten irudiarekin islatuta aurkeztu du Maite Berriozabal gai jartzaileak. Bizirik eta mugimenduan dabilen munduarekin parekatuta. Eta beti ere, hazten, arbolen adarrek gora eta alboetara egiten duten antzera,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014654
BERRIA
Euskadi
noticias
2020an sartuko dira indarrean Parisko akordioak, eta bertan ezarritakoa aplikatzeko bide orri tekniko bat izango da Katowicen lortutako ituna. Hona hemen giltza nagusiak: IPCCren txostena, bigarren mailan. Urrian IPCCk argitaratutako txostenaren arabera, planeta 1,5 gradu baino gehiago berotzeak ondorio «katastrofikoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014655
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontsultaren aldeko ekimena «desitxuratzea» egotzi dio Aralarrek EBri. Jaurlaritzan dagoenetik Ezker Batuak ez duela herritarren parte-hartzea sustatu salatu du Jon Abrilek Kontsultaren aldeko ekimena «desitxuratzea» egotzi dio Aralarrek EBri Jaurlaritzan dagoenetik Ezker Batuak ez duela herritarren parte-hartzea Herri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014656
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: «Zergatik euskarak ezin du bere hiztun guztiak elkarrekin ikusi, Nazio bakar b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014657
BERRIA
Euskadi
noticias
'Berriro igo nauzu' film laburrak bi sari jaso ditu ZINEMA. Donostiako San Telmo museoak ekoitzitako film labur batek ( Berriro igo nauzu ) Lleidako (Katalunia) Mostremp zinema jaialdiko eta Grand Paradiso nazioarteko zinemaldiko (Aosta, Italia) sari nagusiak irabazi ditu. Carlos Rodriguezek zuzendu du filma, Kirmen Ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014658
BERRIA
Euskadi
noticias
Zigortu dituzten Errenteriako gazteek duten egoera salatzeko, datorren igandean, 12:30ean, manifestazioa egingo dute, Zumarditik abiatuta, Gure etxeko atea zabalik dute lelopean. Eleak mugimenduak deitu du manifestaziora, eta atzo eman zuen horren berri, epaia jaso aurretik eginiko agerraldi batean. 2012an, Auzitegi Na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014659
BERRIA
Euskadi
noticias
Edozein transmisio ekintza kokapen eta ikuspegi jakin batetik egiten dela; eta euskal kultura aztertzeko ikuspegia teoria feministatik birpentsatzea beharrezkoa dela. Hala uste dute Haizea Barcenillak, Iratxe Retolazak, Amaia Serranok eta Ibon Egañak. EHUko irakasleak dira laurak, eta, diziplina ezberdinak lantzen eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014660
BERRIA
Euskadi
noticias
KATALUNIA. ESTATUTUAREN ERREFERENDUMA. «Zapatero eta Masen arteko akordioa egon ez balitz, ez zegokeen estatuturik». Puigen arabera, ERCk ez du jakin Kataluniako errealitatea ulertzen eta PPk, berriz, gorrotoaren hazia erein du gezurren bidez; horregatik dio baietzak irabaziko duela. FELIP PUIG . Convergencia i Unioren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014661
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aurrerapausoak» egin direla iragarri dute Al Fatako eta Hamaseko buruek «Aurrerapausoak» egin direla iragarri dute Al Fatako eta Hamaseko Damaskon (Siria) herenegun egindako bilera «aurrerapauso handiak» egiteko baliagarria izan zela azpimarratu dute Al Fatak eta Hamasek. Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionalek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014662
BERRIA
Euskadi
noticias
EBk laguntza publikoak erraztuko ditu txip fabrikak eraikitzeko Diru poltsa publikoari astindua emango dio Europako Batasunak mikrotxipen edo erdieroaleen ekoizpenean pilatutako atzerapena gutxitzeko. Hamarkada amaitzen denerako laukoiztu egin nahi du mikrotxipen ekoizpena, eta horretarako bideetako bat izango da lagun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014663
BERRIA
Euskadi
noticias
Sute bat piztu da Irungo Pio Baroja institutuko teilatuan Irungo (Gipuzkoa) Pio Baroja institutua ebakuatu behar izan dute gaur goizean. Sute bat piztu da teilatuan, eta suhiltzaileak hura kontrolatzeko lanetan dabiltza oraindik. Teilatua berritzeko lanetan zebiltzan. Ertzaintzak azaldu duenez, egur batek su hartu du l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014664
BERRIA
Euskadi
noticias
Izen handiko klimatologoari buru-hauste latza sortu zaio. Aspertu arte errepasatu ditu datuak, unibertsitatera sarbideko azterketan notarik gorena atera nahi duen ikasleak nola. Beti oker nabarmenera heltzeko, baina. Eta akatsak berea behar du izan, ezinbestean, bere eragiketen oinarrian dagoen printzipioa fisikako leg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014665
BERRIA
Euskadi
noticias
48 urteko gizon bat zendu da Igorren, auto batek harrapatuta IGORRE. Gizon bat zendu da Igorren (Bizkaia), auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Herenegun gauean gertatu zen ezbeharra, 22:40 aldera. Ertzaintzaren arabera, gidariak ez zuen ikusi zer jo zuen, eta geratu ondoren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014666
BERRIA
Euskadi
noticias
Quintana lider dela, 36,7 kilometroko erlojupekoa jokatuko da gaur Vueltan TXIRRINDULARITZA. Winner Anaconak (Lampre) etapa, Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) erasoa eta Nairo Quintanak (Movistar) liderraren maillota. Horrela iritsi zen Vuelta, herenegun, lehen atseden egunera, eta 36,7 kilometroko erlojupekoari aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014667
BERRIA
Euskadi
noticias
Aclimako ingurumen enpresek 1.882 milioi euro fakturatu dute Ingurumen arloko Aclima klusterreko enpresek 1.882 milioi euro fakturatu zuten iaz, 2016an baino %3,5 gehiago. Aclimak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ingurumen industriako enpresen erdiak hartzen ditu barnean. Sektore horrek 3.606 milioi euro fakturatu zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014668
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den urriaren 16an, ETB1en Irrikitown programaren hasiera ikusi genuen, bi eszena, Vaya semanita eta abertzaleen aurkako antzeko programak egiten dituen taldeak burutua. Programa gaueko 21:20an izan zen eta, denok dakigunez, ETBk eta programa horiek egiten dituzten enpresak eta aktoreak diru publikoaz hornitzen dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014669
BERRIA
Euskadi
noticias
«Tamalgarria da: urte askoan ez dugu lortu agiririk adostea, ezin ginelako Kubari buruz ados jarri. Orain, Kuba mahaian eserita dago, eta ados jarri ezinik jarraitzen dugu». Hector Timerman Argentinako Atzerri ministroak etsipenez laburbildu du Ameriketako VII. Goi Bilerak lehenbiziko egunean eman duen itxura. Egun his...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014670
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankismoaren biktimen memoria transmititzera konprometitu da Olano Omenaldi ekitaldian parte hartu dute 250 biktima baino gehiagok, Gipuzkoako Foru Aldundiko areto nagusian. Hain justu, areto horretan geldituko da ikusgai aldundiak frankismoaren biktimei eskaini dien domina. Frankismoaren biktimen memoria hurrengo bel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014671
BERRIA
Euskadi
noticias
Arratsaldeko 17:30ean da hitzordua, ekainaren 10ean. Helburua, berriz, Euskadi Plaza eta Plaza Eliptikoa elkartuko dituen galdera marka erraldoi bat osatzea. Horretarako, baina, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea, eta helburu horrekin egin dute deia Gure Esku Dago-ko eledun Angel Oiarbidek eta Karmele Olabarriet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014672
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan erreformaren aurkako protestak egingo dituzte gaur BAIONA. Baionan ez ezik, Donapaleun ere (Nafarroa Beherea) bilduko dira gaur Frantziako Gobernuak lan kodean egin nahi duen erreforma salatzeko. Iragan astelehenean Manuel Valls lehen ministroak legegaian egindako aldaketak «marginalak» direla ziurtatu dute antolat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014673
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dakit, benetan, egilearen esposizioaren kontuarekin tragikoegi jartzea merezi ote duen. Azken batean, ez al gara ematen ari soberazko garrantzia idazleari, literaturaren eta, okerrago dena, liburuen kaltetan? Nik, behintzat, liburu bat ahoratzen dudanean ez ditut nire aurrean irudikatzen idazlearen barrukiak, edo ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014674
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ongi etorri aniztasunaren festa honetara, gora ijito herria!». Euskal Herria 11 Kolorek aniztasunaren aldeko festa antolatu zuen atzo Iruñean. Aurtengoan ijito herria omendu dute, «erresistentziaren kulturalaren adibide direlako». Ricardo Hernandez Gaz Kalo Nafarroako Ijito Elkarteen federazioko koordinatzailearen hit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014675
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek lehen pausoa eman du behin-behineko koloniak legeztatzeko Nazioarteko legeen arabera, 1967. urtetik aurrera Israelek lurralde okupatuetan eraikitako kolonia guztiak dira legez kanpokoak, Jerusalem Ekialdean eraikitakoak barne. Israelgo legeek ontzat ematen dute okupazioa, salbuespen batzuk baditu ere: legez ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014676
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Kasedako hilketa hirukoitzari buruzko epaiketaren bigarren saioa egin zuten atzo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, eta hiru auzipetuek Juan Carlos J.J. eta haren bi semeak, Juan Carlos eta Emilio epailearen aurrean deklaratu zuten lehen aldiz. Aita izan zen hitza hartzen lehena, eta krimena egin izana aito...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014677
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertso Txapelketako zortzi finalistak Baionan ariko dira larunbatean. 1609an pairatu sorgin auziak gogoaraziko dituzte Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek Bertso Txapelketako zortzi finalistak Baionan ariko dira larunbatean 1609an pairatu sorgin auziak gogoaraziko dituzte Lapurdi 1609 eta Lapurtarrek 1609. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014678
BERRIA
Euskadi
noticias
Zipre Errusiarekin hitz egiten ari da, erreskatearen atarian Ziprek 1.800 milioi euro behar ditu herrialdeko bankurik handienetan bigarrenarentzat (Cyprus Popular Bank), ekaina amaitu baino lehen. Oraindik ez dio erreskaterik eskatu Europako Batasunari, baina Errusiarekin hitz egiten ari da, herrialdeak mailegu bat ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014679
BERRIA
Euskadi
noticias
Historikoa, bere garaiari aurre hartu ziona, aitzindaria. Hala definitzen dute historialariek duela mende bateko Pazko astean, Dublingo postetxearen aurrean, Patrick Pears idazleak egin zuen aldarrikapen mitikoa. «Irlandako Errepublikako behin-behineko gobernuak» izenpetu zuen aldarrikapen haren irakurraldiak hasi zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014680
BERRIA
Euskadi
noticias
Araitzek, batzuekin eta besteekin eztabaidan aritu ostean, ironiaz errepikatzen du feminismoak bizitza izorratu diola. Feminista gehienek uler dezakete bere kexua, batzuetan oso nekagarria baita feminista izatea. Feminismoarena atzera bueltarik gabeko bidaia da, behin trenera igota ezin zara berriro jaitsi. Feminismoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014681
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Goreneko loteria . 'Atutxa auziaren' epaia baliogabetu duten magistratuetako batzuek 'Haika-Segi auziaz' ere erabaki garrantzitsua hartuko dute aurki. Epaile kontserbadoreen esku daude euskal auziak. 'Atutxa auziaren' epaia baliogabetu duten magistratuetako batzuek 'Haika-Segi auziaz' ere erabaki garrantzitsua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014682
BERRIA
Euskadi
noticias
Athletic martxan jarri ezinda dabil. Abuztuan indar asko gastatu zituen Espainiako Superkopan eta Europako Ligako bi atarikoetan, eta gainerako aurkari gehienentzat denboraldia hasi zenetik bizpahiru emaitza on kateatu eta garaipenek ematen duten lasaitasunarekin jokatu ezinik dabil. Deportivoren kontrako norgehiagoka ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014683
BERRIA
Euskadi
noticias
Eresoinkaren Itzala koreografia estreinatuko du Dantzaz konpainiak datorren larunbatean, baina, gaur, lana ikusteko parada emango dute proba saio irekian. 1936ko gerraren ondoren, erbestean sortu zuten Eresoinka dantza taldea, eta XXI. mendera arteko haren ibilbidea ekarri nahi du konpainiak. Horretarako, hainbat galde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014684
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gauza guztiek zergati bat dute, eta bilatzen ahalegintzen naiz» Jakin-min handiko sukaldaria da Fleischmann: beti ari da gauzen zergatia bilatu nahian. Hala, hark sortutako plateretako elementu guztiek dute izate bat eta plater gainean egoteko arrazoi bat. Bi hamarkada igaro dira Enrique Fleischmann sukaldaria (Mexiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014685
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizon atxilotu dituzte Mendaroko fabrikan 500 txokolate tableta lapurtu zituztelakoan Apirilaren 11ko goizaldean izan zen lapurreta Mendaroko txokolate fabrikan. 500 tabletaz gain, txokolate hautsa eta hainbat bonboi kaxa ere lapurtu zituzten. Orotara, 7.000 edo 8.000 euroren gaiak eraman zituzten; fabrikan gordeta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014686
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen Mailako euskal taldeek egun biribila izan zuten atzo, biek etxean irabazi baitzituzten 11. jardunaldiko partidak. Realak, Gonzalo Arkonadak zuzenduriko lehen partidan, 6-2 irabazi zion Zaragoza azken sailkatuari, Nahikarik sarturiko bost golei esker. Athleticek ere etxean jokatu zuen, Rayoren aurka, eta 3-1eko ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014687
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak, Athleticek eta Eibarrek gaur jokatuko dute Aste barruko liga jardunaldiko neurketak dituzte gaur Eibarrek, Realak eta Athleticek. Eibarrek azken bi partidak galdu ditu, eta gaur Levanteren zelaian jokatuko du (18:00). «Azken bi partidak galdu arren, taldea ondo lehiatzen ari da. Gakoa partidako une zailak ondo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014688
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur goizean trena hartu dut Donostian, eta ezusteko elkarrizketa bat izan dut pertsona ezezagun batekin. Nire ondoan eseri (2 metro, maskara eta eskularruak), eta hizketan hasi zait, aholku eske: «Pertsona bat gustatzen zait eta ez dakit zer egin», esan dit. «Downen sindromea daukat, eta ez da erraza. Jendeak uste du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014689
BERRIA
Euskadi
noticias
CCOOren eta ELAren arteko ika-mika, Cegasako egoeragatik. Zuzendaritzak eskainitako kalte-ordaina onartu, eta enpresa utziko dute 142 langilek CCOOren eta ELAren arteko ika-mika, Cegasako egoeragatik Zuzendaritzak eskainitako kalte-ordaina onartu, eta enpresa utziko dute Cegasako Gasteizko lantegian ordezkaritza duten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014690
BERRIA
Euskadi
noticias
EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. LIBANOKO ETA ISRAELGO ERASOAK. Astebetean gutxienez 230 libanoar hil ditu Israelek, eta 25 israeldar Hezbolak. Libanoko Gobernuak dio Israelgo Armadaren erasoei erantzuteko eskubidea duela eta hori egingo duela Astebetean gutxienez 230 libanoar hil ditu Israelek, eta 25 israeldar Libanoko Gob...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014691
BERRIA
Euskadi
noticias
«Azken urteotan, Iruñea eta Gasteizko gobernuek ezarritako murrizketek, hezkuntza inbertsio erabat eskasek eta inposaturiko hezkuntza erreforma basatiek guztiz kontrako noranzkoan kokatu gaituzte». Salaketa hori egin zuten atzo Donostian ELA, LAB eta Steilas sindikatuetako ordezkariek. Noranzko horren ordez nahi dutena...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014692
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Rodrigo Cortes. Aktoreak: Clara Rugaard, Ferdia Walsh-Peelo, Magnus Krepper, Freya Parks. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2021. Iraupena: 103 min. Generoa: Nazismoaren inguruko drama. Urtarrila da, 1942koa. Polonia osoko 400.000 judu hiriaren erdiko ghetto batean hesiturik bizi dira. Aktore talde batek obra ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014693
BERRIA
Euskadi
noticias
Artxibatu egin dute Paul Abasolok mugimendu feministako kide baten aurka jarritako salaketa Plataforma Feministak eman du erabakiaren berri, Anboto.org atariak argitaratutako gutun baten bidez. Eskerrak eman dizkie Abasoloren salaketaren aurkako kanpainan parte hartu zutenei, eta azpimarratu feministena "amaierarik ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014694
BERRIA
Euskadi
noticias
Inbasioaren ondorio lazgarriak . Irakeko gerra hasteko egin zituzten bi salaketa nagusiak okerrak zirela onartu dute AEBek, bost urte geroago Irakeko gerra hasteko egin zituzten bi salaketa nagusiak okerrak zirela Saddam Husseinen gobernuaren eta Al Kaedaren artean harreman zuzenik ez zegoela ebatzi berri du AEBetako G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014695
BERRIA
Euskadi
noticias
Kubak 'komunismo' hitza kendu eta jabetza pribatua onartu du konstituzio proposamenean Bi egunetako eztabaidaren ondoren, Kubako Parlamentuak bukatu du konstituzioaren erreformaren inguruko lehen eztabaida. Komunismoaren inguruko erreferentzia oro kentzea izango da konstituzioaren erreformak ekarriko duen aldaketarik n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014696
BERRIA
Euskadi
noticias
2008ko legearekin DSBEa 291 euro handiagoa litzatekeela salatu dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) egitasmo berria bertan behera uzteko eskatu dio Jaurlaritzari, eta haren harira egin asmo dituen murrizketekin ez jarraitzeko. Izan ere, Gutunaren ustez, Jaurlaritza ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014697
BERRIA
Euskadi
noticias
Larunbata zen, 1978ko uztailaren 8a, sanferminetako larunbata, eta mundu guztiak daki horrek zer esan nahi duen. Sekulako jendetza kaleetan, eta bisitari asko Iruñean. Aurreko eguneko prozesioa nahiko lasaia izan zen, baina 6ko txupinazoa udaletxeko lehen pisuko balkoietatik jaurti behar izan zuten, bigarren solairua g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014698
BERRIA
Euskadi
noticias
Enrique Etxeburua. EHUko Psikologia katedraduna. «Erasotzaileak tratatuz, biktimak babesten ari gara». Enrique Etxeburua psikologoari beharrezkoa iruditzen zaio genero indarkeria delituak egin dituzten gizonek terapia egitea. Enrique Etxeburua psikologoari beharrezkoa iruditzen zaio genero indarkeria delituak egin ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014699
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Liu Jie. Aktoreak: Yang Mi, Guo Jingfei, Lee Hong-Chi, Wang Yanjun, Zhu Shaojun, Yan Surong. Herrialdea: Txina. Iraupena: 96 minutu. Ia saihetsezina da pelikula txinatar garaikideetan estatuaren burokrazia astunarekin topo egitea, eta, alde horretatik, Bao bei er ez da salbuespena. Horiek horrela, ama lanak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014700
BERRIA
Euskadi
noticias
Komertzialtasunaren eta kalitatearen arteko oreka zaila Euskadiko Filmategiak atzera begirakoa eskaini berri dio Daniel Kalparsorori; errepaso zabala egin zaio haren filmografiari, eta hari buruzko liburu bat argitaratu dute. Otsailaren 24an amaitu zen egitasmo hori, modu berezian: izan ere, haren azken pelikula ikusi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014701
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabier Mikel Errekondo (Amaiur): "Lagungarria da EAEko PPko kideak alderdiaren zuzendaritzan egotea" Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko legebiltzarkidearen arabera "lagungarria" da EAEko PPko kideak alderdiaren zuzendaritzan egotea. Errekondoren ustez, horrek "Euskal Herritik erabiltzen dugun hizkuntza" eramatea ahalbid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014702
BERRIA
Euskadi
noticias
Tenperaturak jaisten hasi dira, egunak laburragoak dira, euria gero eta maizago egiten du... eguraldi aldaketa horrek, bat-batean agertzen denean batez ere, eragin negatiboa izan dezake gure gorputzean. Eta gaixotasunik ez harrapatzeko, onena da arreta neurri sinple batzuk hartzea. Urte-sasoi honetan alergiek gora egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014703
BERRIA
Euskadi
noticias
RABAT. Marrakexko kafetegi batean joan den ostegunean atentatu batean hil zituzten hamasei lagunen ustezko bi erantzule identifikatu dituela esan du Frantziako Atzerri Ministerioak, nahiz eta oraindik ikertzen ari den. Marokok ez du baieztatu. Ekintzaileok irudi roboten eta lekukoek esandakoen bidez identifikatu dituzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014704
BERRIA
Euskadi
noticias
Legeztatzeko exijitu die Libanok Siriako iheslariei BEIRUT. Libanoko Segurtasun Nazionalak hilabeteko epea eman die Siriako errefuxiatu palestinarrei, euren egoera legeztatzeko. Iheslariek maiatzaren 22a baino lehen lortu beharko dute gobernuaren baimena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014705
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitor Elizegik ilusioz ekin dio Athleticeko presidente lanari. Hauteskunde kanpainan transmititutako indarrak konbentzitu egin ditu bazkideak. Inoizko lehiarik estuenaren ostean, aro berri bati ekiteko unea iritsi da. Sukaldari bilbotarrak arlo askotan agindu ditu berritasunak: Lezaman, komunikazioan, arlo sozialean......
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014706
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezohiko odol parametroa izan du Astarloak pasaporte biologikoan. Caucchioli, De Bonis, Lobato eta Serranok ere dopinaren aurkako kodea hautsi dute, UCIk jakinarazi duenez Ezohiko odol parametroa izan du Astarloak pasaporte biologikoan Caucchioli, De Bonis, Lobato eta Serranok ere dopinaren aurkako kodea Igor Astarloa, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014707
BERRIA
Euskadi
noticias
Askotan galdetzen diot neure buruari non ezkutatzen ote diren-dituzten-ditugun gutxi gorabehera astebeteko lehertze iraupena izaten duten albisteak. Bat-batean isildu egiten dira-dituzte-ditugu, benetako hausnarketa-ikasbiderik landu gabe. Horrela doakigu. Kaka-parrastada eta kaka-parrastada artean justu-justuko astia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014708
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19 pandemia gainditu ahal izateko, neurri garrantzitsu bat kutsatutako pertsona baten kontaktu ezberdinak bilatzea da, eta atzematea zein den haien egoera. Kasu berrien detekzio arinak helburutzat du birusaren hedapena moztea. Euskal Autonomia Erkidegoan helburu hori lortzeko asmoz, Osakidetzak Go.Data plataforma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014709
BERRIA
Euskadi
noticias
DIGIBat, Bilboko egoitza eta Miramongo plato handia EITBren 2007ko erronkak. Andoni Ortuzarrek azaldu duenez, EITBk orekatuta itxi ditu 2006ko kontuak, eta ez du zorrik izan DIGIBat, Bilboko egoitza eta Miramongo plato handia EITBren 2007ko Andoni Ortuzarrek azaldu duenez, EITBk orekatuta itxi ditu 2006ko Euskal Irrati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014710
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAren arabera, 22 enpresa handienek sozietate zergan %7,6 soilik ordaindu zuten «Etikoki eta sozialki onartezina da». Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 22 enpresa handienen kontu ekonomikoak eta ikuskaritza txostenak aztertu ditu ELA sindikatuak, eta ondorioztatu du batez beste etekin gordinen %7,6 baino ez zutela ordaindu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014711
BERRIA
Euskadi
noticias
Erreginen gortean. AZKENA ROCK. QUEENS OF THE STONE AGE-REN ZUZENEKO INDARTSUA GAILENDU ZEN JAIALDIAREN HONDARREAN; INOIZKO EKITALDIRIK ARRAKASTATSUENA, ANTOLATZAILEEN ARABERA azkena rock. Queens Of The Stone Age-ren zuzeneko indartsua gailendu zen jaialdiaren hondarrean; inoizko ekitaldirik arrakastatsuena, Rock izene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014712
BERRIA
Euskadi
noticias
EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. AHMED GHNEIM PAN-eko tokian tokiko gobernazio ministrordea. «Nazioarteko Justizia Auzitegiak banaketa hesia legez kanpokotzat jotzea espero dugu». ahmed ghneim x PAN-eko tokian tokiko gobernazio ministrordea «Nazioarteko Justizia Auzitegiak banaketa hesia legez kanpokotzat Ahmed Ghneim Palest...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014713
BERRIA
Euskadi
noticias
Gero eta zabalagoa bihurtzen ari da erabakitzeko eskubidearen aldeko olatua. 125.000 herritarrek izango dute gaur euskal estatuaren inguruan botoa emateko aukera, Azpeitian, Goierrin, Debagoienean (Gipuzkoa), Aramaion (Araba), eta Ispasterren (Bizkaia). 2014an, 3.500 bat lagunek izan zuten horretarako parada Etxarri Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014714
BERRIA
Euskadi
noticias
Andra Mari Zuri berria, oraindik zuri. Gasteizko Andra Mari Zuriaren irudi berria aurkeztu zuten atzo; gaur hasiko da bi metroko eta bederatziehun kiloko harritzarraren polikromia prozesua, hiriburuko jaietarako prest izan dadin. Gasteizko Andra Mari Zuriaren irudi berria aurkeztu zuten atzo; gaur hasiko da bi metroko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014715
BERRIA
Euskadi
noticias
EGILE ESKUBIDEAK. Jose Luis Acostak (Ubeda, Espainia, 1961) ordezkatuko du Anton Reixa SGAE egileen eskubideak kudeatzen dituen Espainiako elkarteko lehendakaritzan. Acosta zinema gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea da, eta Jose Miguel Fernandez Sastroni gailendu zitzaion atzo egindako bozketan. Reixa hilaren 16an kend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014716
BERRIA
Euskadi
noticias
Binakakoa irabazteko bikote faboritoetako bat da Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak osatutakoa, baina eskas ari dira. Irribarriak aitortu du presioak «kalte» egin diela, batez ere berari. «Lanean» ari dira «gorantz egiteko». Aramako (Gipuzkoa) udalean zinegotzia da Iker Irribarria (Arama, 1996), eta zeregin horretako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014717
BERRIA
Euskadi
noticias
Lantegi Batuak-eko lanuzteak %60ko jarraipena izan du deitzaileen arabera 2017ko abenduaren 31tik daukate Lantegi Batuak fundazioko langileak lan itunik gabe. Aurretik ere hitzarmenarekin bueltaka ibili dira: 2012 eta 2014 urteen artean soldata izoztuta eduki zuten, eta 2015 eta 2017 artean %1eko soldata igoera izan zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014718
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Nazionalak ez du deliturik antzeman Espainiako ereserkiaren aurkako txistukadan Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gogorarazi du 2009ko finalean ere txistu egin ziotela zaleek ereserkiari, eta orduan fiskalak ez zuela delitutzat jo, ekintza hura adierazpen askatasunean oinarrituta zegoela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014719
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pintatzen ari naizela, pareko erretratuari hitz egiten diot» Bertsolari, olerkari eta euskal abeslariak margotzen dabil Goioaga 1976. urteaz geroztik. Ehundik gora erretratu egin ditu denbora horretan guztian, haientzako omenaldi gisa. Sei urterekin hasi zen Txomin Goioaga (Zeberio, Bizkaia, 1939) marrazten. Gaztaroan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014720
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur hautestontzia, bihar erabakia lelopean antolatutako ekitaldietarako lau egun baino ez dira gelditzen, eta eguna gerturatu ahala hiriburuetako jaialdiak aurkezten ari dira. Gaur, esaterako, hainbat arlotako ezagunek San Mamesen agerraldia egin dute. Igandean egun osoan egingo diren ekintzetan parte hartzera deitu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014721
BERRIA
Euskadi
noticias
Beti iruditu izan zaio zutabegile honi meritu handia daukatela, erakusten duten ausardiagatik, ezen ez berez zaila delako, futboleko arbitro izateko erabakia hartu izan duten mutilek. Futbolekoek batik bat, beste kiroletan, itxuraz behintzat, askoz arazo gutxiago dauzkatelako. Ez dugu inoiz ikusi boleiboleko arbitro ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014722
BERRIA
Euskadi
noticias
'Alrededor de una pasión. Diálogo entre un coleccionista y una comisaria' Non: Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Noiz arte: 2015eko azaroaren 19tik, 2016ko otsailaren 14ra arte. Erakusketak artelanez beteriko areto soilak balira bezala imajinatzen ditugu: berdin pintura, eskultura, instalazioa edo bideoa egon, horixe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014723
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken urteotan ez dut erantzun egokirik aurkitzen zahartzarora iritsiak garenoi egin ohi diguten galderari erantzuteko: erretiroa hartua duzu? Eta badago beste galdera bat ere, askotan aurrekoarekin batera etortzen dena: oraindik ibiltzen zara bizikletan? Hori erraza da erantzuten. Baietz esaten dut, oraindik ere kilom...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014724
BERRIA
Euskadi
noticias
Brontzea lortu du Ander Elosegik, eta Riorako sailkatu da PIRAGUISMOA. Ander Elosegi irundarrak brontzezko domina eskuratu zuen atzo Eslovakian, Europako Txapelketan, eta, horri esker, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen. Hirugarren Jokoak izango ditu. Samuel Hernanz, Joan Crespok eta Unai Nabaskuesek er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014725
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Medicus Mundik lagundutako milioi pertsonak. • Gipuzkoako Medicus Mundik sei herrialde pobretutako ia hiru milioi lagunen bizitza hobetzen lagundu zuen 2010ean. Hogei proiektu eraman dituzte aurrera Ekuador, Peru, India, Ruanda eta Etiopian. Gipuzkoan ere aritu dira lanean, herrialde haietako egoera bidegabe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014726
BERRIA
Euskadi
noticias
Izen berria estreinatuko du gaur Bilbo Basketek. Gescrap babesle nagusiarekin hitzarmena eten ostean, Bilbo Basket izango da klubaren izena, babesle berri bat aurkitu bitartean. Lehen partida horretan, harmailak lepo beteta direla, zer hoberik irabaztea baino. Izan ere, taldea bikain ari da, eta zaleak ezin hobeto eran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014727
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasieratik izan zen Egoitz Urrutikoetxearen atxiloketa, nolabait, ezohikoa. Espainian ohikoak dira egoera surrealistak eta instrukzio bihurriak euskal herritarrak atxilotzean, baina Urrutikoetxearen kasuan, Frantziak atxilotu aurretik hasi zen endredoa. Atxilo eraman baino bi urte lehenago iragarri zuten atxiloketa, 20...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014728
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aktore batentzat gozoki bat da pertsonaia hauek interpretatzea» Lehen begiratuan ez dirudi hala, baina urduri antzean daude Cristian Merchan (1991) eta Jon Anza (1990) aktore donostiarrak. Hori dio, behintzat, Pablo Malok zuzendutako Lasa eta Zabala pelikularen prentsa arduradunak. Ez daude elkarrizketak ematera ohitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014729
BERRIA
Euskadi
noticias
Desarmerako keinurik ezak subiranotasunean urratsak eragozten ditu, Urkulluren ustez Burujabetzaren bidea "denon artean egin behar dugu, baina lehenik, ETAren pausu arduratsua behar da, desarmerako keinu egiaztagarri bat". Jaurlaritzako alderdien jarrera baldintzatzen du, Urkulluren ustez, ETAk bere armak edo armen par...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014730
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxek funts bat sortuko dute etxea galtzear daudenei laguntzeko BBK-k, Kutxak eta Vitalek funts bat sortuko dute, hipoteka mailegua ordaindu ezin dutelako etxea galtzeko arriskua duten bezeroei laguntzeko. Ez dute zehaztu noiz sortuko duten, ezta funtsa nolakoa izango den ere. Hori bai, gizarte ekintzarako dirua jarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014731
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ezker abertzaleak beti aitortu ditu biktimak, estatuak inoiz ere ez» Ezker abertzaleko Txelui Morenok adierazi duenez, «ezker abertzaleak beti aitortu ditu biktimak; estatuak, berriz, inoiz ez». Azken asteetan, zenbait alderdik ezker abertzaleari eskatu diote biktimen gaiaren inguruan «jarrera zehatza» agertzeko. More...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014732
BERRIA
Euskadi
noticias
Neure buruari ez diot hutsik egin nahi berriz». Horregatik erabaki du nahikoa dela. «Min ematen dit, baina 2015ean ez naiz izango txirrindulari profesionala». Aurtengo Frantziako Tourreko hirugarren etapan erori, belaunean lesio larria izan, eta behar bezala osatu ezinik, erretiroa hartzea erabaki du Andy Schleckek (Tr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014733
BERRIA
Euskadi
noticias
Tolosaldeko Asuncion klinikako langileak grebara deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek deituta, Tolosako (Gipuzkoa) Asuncion klinikako langileek lanuzteak eta grebak eginen dituzte maiatzean zehar. Azaldu dutenez, hitzarmenak bere hartan dirau, eta, negoziazio mahaia eratu zenetik -duela urte bat baino gehiago-, zuzend...
cc-by-sa 4.0