id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0000834 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maiatzaren Lehenak ere lortzen ez duena lortu du koronabirusaren pandemiak: sindikatu guztiak elkartzea. Sektore publikokoak, behintzat. Hezkuntzan bat eginda dabiltza azken egunetan, ikasturte hasierarako segurtasun neurriak adosteko borondate eske, batetik; dagoeneko sumatzen hasiak diren murrizketei aurre egiteko, b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000835 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Aurreikuspenak onera etorri dira; hasieran oso goian zeuden" Osasuna ongi ezagutzen du Jan Urbanek (Jaworzno, Polonia, 1952). Ibilbide oparoa izan zuen jokalari gisa, eta orain taldea entrenatzeko aukera iritsi zaio. Honakoak dira, aurrerapen gisa, BERRIAri esandako batzuk:
- "Erabat harrapatu nau entrenatzailearen la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000836 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burtsan amiltzea eragotzi ezinik, HBOSek onartu du Lloydsen esku geratzea. HBOSek beste inork baino gordailu gehiago izan arren, merkatuek uste dute ez zuela finantzaketa ziurtatuta
Burtsan amiltzea eragotzi ezinik, HBOSek onartu du Lloydsen esku HBOSek beste inork baino gordailu gehiago izan arren, merkatuek uste Joan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000837 | BERRIA | Euskadi | noticias | S ud Ouest kazetak argitaratu duenez, 30 urte inguru dituzte erasotzaileak nahiz hildakoak. Gauerdi aldera, Donibane Lohizuneko Akotze auzora (Lapurdi) joateko deia jaso du Poliziak, RD810 errepidean izandako eraso baten harira.
Ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko. Lehen datuen arabera, auto gidari bat eta mot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000838 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Eibar (17:00). Olazabal-Larrinaga / Jaunarena-Cecilio. Irujo edo Titin III.a-Peñagarikano / Ezkurdia-Pascual. Gorka-Arruti / Menizabal III.a-Galarza.
• Lizarra (18:00). Berria Txapelketa: San Miguel / Txaruta. Lander-Mateo / Albiasu-Oskoz. Goñi-Garaio / Untxalo-Inda. Aznarez-Unanue / Arraztoa-Otxandorena. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irudia gerlen epaile. Irudiaren eta gerlaren arteko harremanak aztertzen dituzten filmak ekarri dituzte FIPA jaialdira
Irudiaren eta gerlaren arteko harremanak aztertzen dituzten filmak Vietnamgo gerlaren bortizkeria eta gerlak populazioarengan eragin ondorioak laburbiltzen ditu 1972ko ekainaren 8ko irudiak. Berak baka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000840 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eta bat-batean Alan Dzagoev azaldu zen (Beslan, Ipar Osetia-Alania, 1990). Begirada guztiak Andrei Arxavinentzat zirenean, CSKA Moskuko erdilariak bereganatu zuen arreta joan zen ostiralean, Errusiak eta Txekiar Errepublikak jokatutako partidan. Aurrelariek egin ohi duten bezala nabarmendu zen: golak sartuz. Bere kasua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000841 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Aurtengo lehiaketa oso zaila izateak mesede egin dit». Munduko itsaspeko arrantza lehiaketa irabazi zuen Joseba Kerejetak joan den hilean Venezuelan; «pozik» bueltatu da. JOSEBA KEREJETA . Munduko itsaspeko arrantza txapelduna
Joseba Kerejeta Munduko itsaspeko arrantza txapelduna Munduko itsaspeko arrantza lehiaketa i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000842 | BERRIA | Euskadi | noticias | 10:00 aldera sutea piztu zen atzo Ajangizko (Bizkaia) Maier enpresako biltegi batean. Une horretan, 300 bat langile ari ziren lanean, eta eraikinetik aterarazi zituzten suhiltzaileek. Ke laino handia sortu zen Ajangiz inguruan, baina eguerdirako kontrolpean zuten sua. Osasun langileek zazpi pertsona artatu zituzten, er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000843 | BERRIA | Euskadi | noticias | Apiril osoan Euskal Herriko zeruak estali dituzten laino beltzek estaltzen dute euroguneko egoera ekonomikoa ere. Iaz defizita pare bat puntu jaistea lortu zuen arren, zorraren gorakadak ez du etenik, eta barne produktu gordinaren %87,2ra iritsi da honezkero. Burtsek berriro behera egin zuten nabarmen atzo, berri txarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000844 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Localia taldeak ez ditu itxiko Euskal Herrian dituen kate gehienak. Canal Bizkaiak eta Localia Gipuzkoak ziurtatu dute Prisaren erabakiak ez duela haien jarduna etengo
Localia taldeak ez ditu itxiko Euskal Herrian dituen kate gehienak Canal Bizkaiak eta Localia Gipuzkoak ziurtatu dute Prisaren erabakiak L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000845 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Bilboko Udalak ia 200.000 euroko diru laguntza aurreratu dio Bilbo Basketi, klubak jokalariei zor diena ahalik eta azkarren ordain diezaien. Iaz ere Bilboko Aldundiak antzekoa egin zuen, 5,2 milioi euroko diru laguntza aurreratuz. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000846 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikako juntetxeko Espainiako bandera erre dute, beste behin Aurpegia estalita daukaten bi lagunek, Gernikako juntetxean sartu, eta bertan beste bandera batzuen ondoan dagoen Espainiakoa hartu eta nola erretzen duten erakusten du BERRIAra heldu den bideo batek. Mezu elektronikoan baieztatu dutenez, bandera erretzen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000847 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bistan da askoz errazagoa dela trenetako segurtasun neurriak adostea kamioi frigorifikoetakoak baino. Azken batean, trenetan herritarrak goaz, Bruselatik Parisera doazen trenetan herritar zuriak goaz, ezin zuriagoak, eta beti ez dira suertatuko soldadu estatubatuarrak trenean eta errealitateari Hollywood ukitu ezinago ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000848 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken orduetan, Irakeko tropek aurrera egin dute Mosulgo alde zaharrean, eta ia erabat hartu dute kontrolpean Irakeko bigarren hiri handiena. Erdigunetik aurrera egin dute, eta kontrolpean hartu dute Al Makaui ingurua eta Yeryes meskita zegoen eremua -2014an eraitsi zuen Estatu Islamikoak-. Espero dute egun batzuen bur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000849 | BERRIA | Euskadi | noticias | Basurko: «Orain oso indartsu ikusten dut neure burua». Velux 5 Ozeano probako hirugarren postuan kokatu da 'Pakea' ontzia, eta azkar ari da aurrera
Basurko: «Orain oso indartsu ikusten dut neure burua»
Velux 5 Ozeano probako hirugarren postuan kokatu da 'Pakea' ontzia, eta Datozen egunetarako eguraldi iragarpenak ez di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000850 | BERRIA | Euskadi | noticias | Literaktum 2015en barruan, Baso bat opari errezitaldi musikatua izango da gaur Donostiako Lugaritz kultur etxean, 20:00etan. Patxi Zubizarretak, Joserra Senperenak, Mintxo Cemillanek, Maddi Oihenartek eta Antton Valverdek parte hartuko dute. Sarrerak doan eskuratu ahal izango dira, saioa baino lehen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Trebiñu gabeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira datorren uztailaren 12an. Eta hautetsontziekin hitzordu garrantzitsu hori aintzakotzat hartuz, tribuna honetatik ezinbestekotzat jotzen ditugun eskaerak egin nahi dizkiegu euskal alderdi abertzaleei.
Lehenengo eskaera, eta garrantz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000852 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA. Igor Makazagak ez du jarraituko San Juaneko entrenatzaile moduan. Hala erabaki du 38 urteko pasaitarrak, urtebeteko atsedena behar duelako azken lau urteetako lanarengatik. Bestalde, ezustekorik ezean, Juan Mari Etxabek ordezkatuko du Jose Manuel Francisco Urdaibaiko entrenatzaile postuan. Etxabe Santurtzin ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000853 | BERRIA | Euskadi | noticias | Brasilgo Auzitegi Gorena pandemiaren kudeaketa ikertzen hasi da Birus batek jarri du azkenean Brasilgo presidente Jair Bolsonaro estutasunean. Eskuin muturreko buruzagiak hasieratik egin du zientzialariek COVID-19a kontrolpean hartzeko aholkuen aurka, mitin jendetsuak eginez eta jendaurrean maskararik gabe agertuz, bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000854 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lagun Aro aseguru etxea izan da 2007an Mondragoneko enpresa errentagarriena. Aurten iaz baino %7,5 gehiago haziko dela aurreikusi du, dezelerazioak eragingo badio ere
Lagun Aro aseguru etxea izan da 2007an Mondragoneko enpresa Aurten iaz baino %7,5 gehiago haziko dela aurreikusi du, dezelerazioak Irizarrek Mondragon ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000855 | BERRIA | Euskadi | noticias | 22. Jaietan berdintasuna sustatuko duten Bizkaiko herriak.
• Herri txikietan berdintasuna sustatzeko asmotan Bizkaiko Diputazioak, Eudel udalen elkarteak eta Jaurlaritzak Berdinbidean Bizkaia plana abiatu dute; 22 herrik hartu dute parte. Jaietan berdintasuna sustatuko dute udal horiek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000856 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estitxu Robles kolegioko gurasoek kanpaina bat hasi dute materiala erosteko BAIONA. Baionako Estitxu Robles kolegioko gurasoek Arbelak kanpaina abiatu dute, ikasgeletako materiala erosi ahal izateko. 2017an ireki zuen Seaskak Ipar Euskal Herriko laugarren kolegioa, eta ordutik ikasle kopurua hirukoiztu egin da. Departa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000857 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maria Xarapovak aitortu du positibo eman zuela aurtengo Australiako Irekian TENISA. «Zaleei huts egin diet, eta kirolari. Zigorra onartuko dut». Hala jakinarazi zuen atzo gauean Maria Xarapova tenislari errusiarrak positibo eman zuela aurtengo Australiako Irekian. Xarapovaren arabera, hamar urtez hartu duen produktu ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000858 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizateriaren aurkako krimenengatik zigortutako FARCeko gerrillariak ezingo dira politikan aritu
FARCeko gerrillariek kargu publikoak hartu ahalko dituzte, baina soilik gizateriaren aurkako krimenik egin ez dutenek. Besteek, deliturik egin ez dutenek edota soilik delitu politikoengatik eta gerra delituengatik zigortuak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000859 | BERRIA | Euskadi | noticias | SOSLAIA. EHUD OLMERT (Israelgo jarduneko lehen ministroa eta Kadimako burua) . Jerusalemen judutzearen bultzatzailea
(Israelgo jarduneko lehen ministroa eta Kadimako burua) Jerusalemgo alkate bi bider (1993-2003) izan da Ehud Olmert, eta hiria areago judutzeko eta palestinarrak zeharka zein zuzenki bidaltzeko 1945eko i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Botxarov nagusi Mediterraneoko Tourreko etapa gogorrenean Alexander Botxarov errusiarrak irabazi du Mediterraneoko Tourreko etapa nagusia, Mont Faron mitikoan, eta lider jarri da. Credit Agricole taldekoak helmugatik 10 kilometrora dagoen Col de Corps de Garde mendatean egin zuen hanka 15 lagunekin batera. Tartean zeud... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000861 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasolindegian kotxeari bazka emateko gelditu nintzen autoak behar gorria zuela esan zidanean. Gizon bat etorri zitzaidan gasolina botatzeko zuloa zabalik nuela eta tutu malgua (mangera) eskuetan. Horrela kontatuta oso sexuala ematen du, baina ez, erabat hotza izan zen. Gizonak tximistak bota zizkidan begietatik, bere l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000862 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zabor industrialak kudeatzeko zentro bat sortuko dute EAJk eta PSE-EEk abuztu amaieran plazaratu zuten Jaurlaritza berria osatzeko gobernu akordioa. 92 orriko agirian neurri eta erabaki ugari bildu dituzte, eta, horien artean, hondakin industrialen «gaikako bilketarako, karakterizaziorako, biltegiratzeko eta balorizazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000863 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Balkoiak izan daitezke lorategi, erreten leiho zein Banaketa egitera jaitsi naiz gaur herrira, eta, enkarguak egiteko txandaren zain denda atarian nengoela, pareko eraikinari begira jarri naiz. Emakume bat ikusi dut eraikin horretako balkoi batean, espetxeko patioan balego bezala, aurrera eta atzera. Pauso hori, gorpu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etapa irabazi, eta lider jarri da Roglic Tirreno-Adriatikoan TXIRRINDULARITZA. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) irabazi zuen atzo Tirreno-Adriatikoaren etapa nagusia, eta lider jarri da. Etapako azkeneko bi kilometroak ez ziren jokatu, eguraldi txarra tarteko. Paris-Nizan, berriz, handiagoa izan zen eguraldiaren eragina, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000865 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Hemen, jende asko gara zahar nola izan asmatzen ari garenak»
Unibertsitateko irakasle erretiratua da Freixas, psikologiako katedraduna eta gerontologo feminista. Hainbat liburu ditu idatziak zaharrei buruz. Azkena, 'Tan frescas' (Hain freskoak).
Emakumeak eta zahartzaroa. Horiek ditu gai nagusi Anna Freixasek (Bartzel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000866 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lamar Odom 34 hegaleko estatubatuarra fitxatu berri du Laboral Kutxak. ESPN AEBetako kateak eman du berria, eta Gasteizko taldeak baieztatu egin du. Bi hilabetez izango da Odom Laboral Kutxan, eta klubak aukera izango du kontratua denboraldia amaitu arte luzatzeko.
Azaroan, Los Angeles Clippersera joatekotan izan zen O... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000867 | BERRIA | Euskadi | noticias | Defentsari hitza eman nahi dio gaur Baionak. Defentsa bereziki zainduko du Baionak, etxean partida ezin baitu galdu Montaubanen aurka
Defentsa bereziki zainduko du Baionak, etxean partida ezin baitu galdu Baiona gorabeheretara kondenatuta dago denboraldi honetan. Etxean joko maila goratu, eta konfiantza irabazten duen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ciudadanos, laugarren xedapen iragankorraren aurka Espainiako Konstituzioa erreformatzeko proposamena datozen asteotan plazaratuko du Ciudadanos alderdiak, eta bertan proposatuko dituenaren arrasto batzuk jakitera eman ditu jada alderdiko buru Albert Riverak. Antena 3 telebista katean eginiko elkarrizketan, Hego Euskal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000869 | BERRIA | Euskadi | noticias | ALTSASU. 1936ko gerran Francoren aldekoek hildakoak gogoratzeko Otsoportillon jarritako eskulturari eraso egin diote. Leize bat dago leku horretan eta iaz hainbat gorpu aurkitu zituzten han. Falangeren ikurra eta mehatxuak idatzi dituzte. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000870 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak: 1-0: Weligtonek, bere atean (1. min.); 1-1: Eliseuk (61. min.). Epailea: Ayza Gamez. Txartel horiak: Malagako Schuster (entrenatzailea), Jesus Gamez, Duda eta Samueli. Bestelakoak: 10.538 ikusle Sadar futbol zelaian.
Patxi Puñal Osasunako kapitainak 500. partida jokatu zuen atzo gorritxoen elastikoarekin, nafarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000871 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herrian indarrean dauden migrazio politikak arbuiatzeko deia. Hendaiatik Irunera martxa egingo dute bihar arratsaldean, hainbat gizarte eragilek antolatuta
Euskal Herrian indarrean dauden migrazio politikak arbuiatzeko deia Hendaiatik Irunera martxa egingo dute bihar arratsaldean, hainbat Xenofobia eta Arrazaker... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juanjo Orozek bukatutzat eman du bere kirol ibilbidea, 34 urterekin TXIRRINDULARITZA. Saiatu da bere kirol ibilbidea luzatzen, baina ezin izan du. Juanjo Oroz nafarrak erretiroa hartzea erabaki du, 34 urterekin, profesionaletan bederatzi urtez aritu ondoren. Urtebete egin zuen Kaikun eta Orbean, sei Euskaltel-Euskadin,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kosovorako «subiranotasun ikuskatua» sostengatu du Europako Legebiltzarrak. Europako Batasunak nazioarteko misioan izango duen ardura aztertuko dute gaur Atzerri ministroek
Kosovorako «subiranotasun ikuskatua» sostengatu du Europako Europako Batasunak nazioarteko misioan izango duen ardura aztertuko Martti Ahtisaari NB... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelek hamabost palestinar hil ditu Gaza bonbardatuta Gaza bonbardatu du goizaldean Israelgo armadak. Jihad Islamikoa zuen helburu Ezkutua eta gezia deituriko operazio militarrak, eta, Tel Avivek berak jakinarazi duenez, talde armatuko hiru buruzagi hil dituzte erasoaldian. Palestinako Osasun Ministerioak, ordea, bes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000875 | BERRIA | Euskadi | noticias | Definizioz, "modu publiko eta iskanbilatsuan altxatzen" direnek egiten dute delitu hori, "indarrez edo legez kanpoko bideetatik" eragozteko Espainiako legeak indarrean sar daitezela edota "edozein autoritate, erakunde ofizial edo funtzionario publikori bere funtzioak edo akordioak bete" ditzala, hala nola, ebazpen admi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000876 | BERRIA | Euskadi | noticias | Instituzioek kudeatutako «galdeketa legezko eta adostua» nahi du Urkulluk Herri galdeketen gaia Eusko Legebiltzarrera iritsi da, han egindako kontrol saioan Alderdi Popularrak horretaz galdetu baitio Iñigo Urkullu lehendakariari. Urkulluk berriro ere «galdeketa legezko eta adostua» proposatu du, eta erantsi du horrek «... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000877 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gola. 1-0: Suarezek (23. min.). Epailea. Clement Turpin (Frantzia). Bestelakoak. 42.678 ikusle Rostov Arenan.
Uruguaik ez du inor maiteminduko Munduko Kopa honetan. 2010ean laugarren bukatu zuen belaunaldi hari lilura gutxi gelditzen zaio, baina ofizioa ez du galdu. Bi partida txiki jokatu ditu Errusian, 180 minutu pau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000878 | BERRIA | Euskadi | noticias | Memoriaren Parkea inauguratzeko eguna «herri omenaldia» izango da Sartagudan. 1936ko gerran Nafarroan fusilatuen senideek jakinarazi dute maiatzaren 10ean inauguratuko dutela
Memoriaren Parkea inauguratzeko eguna «herri omenaldia» izango da 1936ko gerran Nafarroan fusilatuen senideek jakinarazi dute maiatzaren «Histori... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Genero indarkeriaren aurka neurri gehiago eskatu dituzte. Maria Puy Perezen kasuan «utzikeria» dagoela salatu du Bilgune Feministak Iruñeko manifestazioan
Genero indarkeriaren aurka neurri gehiago eskatu dituzte Maria Puy Perezen kasuan «utzikeria» dagoela salatu du Bilgune Galdurik dago oraindik Lizarrako Maria Puy Pe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000880 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erraz nahi dute euskara beren bizitzan. Telebista piztu, eta pelikulak, telesailak eta gainerako edukiak euskaraz ikusi ahal izatea. Errolda aldatzera, erosketak egitera edo bonobus txartela eskatzera joan eta leihatilako langilearekin lasai aritu ahal izatea euskaraz, aparteko tramiterik egin gabe. Ezer aldarrikatu ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezbehar batean oinarritutako ikerketa lan baten emaitza. Hori da Andoni Agirrezabalak (Alegia, Gipuzkoa, 1998) Etxe Berdea bere estreinako eleberrian egin eta jaso duena; Ereinek argitaratu du liburua. Nobela beltza da, eta gertakizun tragiko bat dago oinarrian: aguazilak bere kabuz ekingo dio 2005eko urriaren 29an her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000882 | BERRIA | Euskadi | noticias | Begien argazkia. Literatura ugari eragin du Espainiako Kongresuaren osatze ekitaldiak, metaforez eta sinbologiez baliatuz. Alberto Rodriguez Podemoseko diputatuaren ilaje-txurrozko estetikari Mariano Rajoyk egindako begiratua izan da agian gehien interpretatua, eta klixerik gehiena erantsi dizkiotena. Urrutira gabe, An... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poliziaren bortizkeria salatu dute 'jaka horiek' Miarritzen Zazpigarren asteburua du mobilizatzen erregaien zergaren emendatzearena aurka hasi zen mugimenduak, eta Poliziaren bortizkeria salatzera atera dira gaur Miarritzen. Hilaren 18an G7a prestatzeko bikura egin zuten agintariek, eta poliziak manifestariei oldartu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000884 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egunkarietako orriak etengabe betetzen dira emakume eta gizonen arteko diferentzia biologiko, psikologiko eta sozialak frogatzea xede duten azterketa sarri sasizientifikoz. «Ikerketa batek ondorioztatu du gizonak zoriontsuagoak direla emakumeak baino» izan liteke horietako bat; edo «Emakumeei gehiago gustatzen zaie sen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000885 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kritikaren txaloek hauspotu zuten Stuart A. Staples abeslariak gidatutako Tindersticks taldearen ibilbidea 90eko hamarkada hasieran, eta Ingalaterran gehien entzundako abestien zerrendara ere heldu ziren moldaketa zainduko beren pop abesti leunetako batzuk. Musika korronte nagusien kontra sortu zirela esaten dute kriti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000886 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Eguneko printza. Abiapuntura berriz ere. Kanpainaren amaiera
Abiapuntura itzuli zen atzo hauteskunde kanpaina, ixteko ordua heldu zitzaionean. Balizko itunak aipatuz batzuk eta garaipen irudia bilatuz beste batzuk. Unai Ziarretak PSE-EErekin ez gobernatzeko konpromisoa eskatu dio ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000887 | BERRIA | Euskadi | noticias | Presidentea hautatzeko atzera-kontua azken astean sartuko da gaur Venezuelan. Zazpi egun, Hugo Chavezek hogei urteko agintaldia eginen duen jakiteko -osasun arazoak gorabehera- edo hark hamalau urtetan eraiki duen eredu politiko eta batez ere sozioekonomikoa Henrique Caprilesek aldaketarako bidean paratuko duen argitze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batzuetan irudi luke EAJk Katalunian begi bat jarrita aurreikusi duela euskal lurraldeetako urriaren 21aren osteko jokalekua. Bere burua CiUren ispiluan begiratuko bailuen. CiU, hauteskundeak irabazi arren, gobernutik kanpo utzi zuen hirukoaren aliantzak bi aldiz. Hirugarrenean, berriz, Artur Masek gehiengo nahikoa esk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000889 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Zornotza. Olaetxea-Albisu 22; Jaunarena-Larrinaga 15. Titin III.a-Beroiz 22; Arretxe II.a-Ibai Zabala 6.
• Tolosa. A.Saiaz 1; Erreka 2. Mujika-Iruretagoiena 22; Telletxea-Elizalde 8. Labaka-Elustondo 10; Maia-Lasa 22. Onsalo-Zubiri 11; Esain-Gorriti 22.
• Hernani. Huarte 50; Zugarralde 49. Larunbe-Goñi 8; Agirre-Aldu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendizorrotzan istilu larriak gertatu dira Pitermanen aurka Alaves. Porato; Galvez (Wesley, 79. min.), Casar, Mateo, Brandan; Astudillo (Uranga, 53. min.), Lacen; Alonso, Arthuro (Gabri, 75. min.), Murtzia Hiria. Jaime; Ceballos, Varela (Jonan Garcia, 60. min.), Amaya, Ayoze; Torrecilla, Falcon; Rafita, Saizar (Miku, 7... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ingelesez guilty pleasure espresioak, literalki, plazer erruduna esan nahi du, eta, nahiz eta txarra izan, gauza bat oso gozagarri zaizunean sentitzen den plazer mota adierazteko erabiltzen da. Niri, esaterako, nahikoa (asko) gustatzen zaizkit komedia erromantikoak (bai, oro har, asko). Agian, zerbait ezberdina espero ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000892 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ontziolen lan karga handitzen ari da, atunontziei esker batez ere «Neurrian» bada ere, euskal ontziolen sektorearen egoera «baikorra» dela uste du Luis Cañada Euskal Herriko Itsas Foroko presidenteak. Foroak 2013tik 2016ra bitarteko plan estrategikoa aurkeztu du BECen, Sinaval-Eurofishing azokaren barruan, eta ontziole... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000893 | BERRIA | Euskadi | noticias | TRINKETA Panpi Idiartek eta Paxkal Ezkurrak Sebastian Sorhuet eta Thierry Etxetoren aurka jokatuko dute gaur, Baigorriko Herriarena | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000894 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Bilboaldean dialak oihana ematen du; indartsuenaren legea datorkigu»
Urtarrilean hogei urte bete ditu Bilboko Tas-Tas irrati libreak. Bilboaldean FMko 97.0 frekuentzian hartzeaz gain, Internet bidez ere entzun daiteke, 'tas-tas.org' webgunean.
Hogei urte bete dira berriki Bilboko Tas-Tas irrati librea jaio zenetik. Az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000895 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Matej Mohoricek (Bahrain) irabazi du Poloniako Itzulia. Esloveniarra eta Joao Almeida (UAE) berdinduta zeuden sailkapen nagusian, eta tarteko esprintean erabaki zen itzulia. Michal Kwiatkowski izan da hirugarren podiumean (Ineos), eta Tim Merlierrek irabazi zuen azken etapa (Soudal), esprintean honek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000896 | BERRIA | Euskadi | noticias | Entretenimendu berri bila hastea tokatzen da. Bukatu zen Game of Thrones -ez dugu gehiago aipatuko, zin dagit- eta orain bestelako aitzakiak behar dira etxekoak sofa bueltan elkartu eta pantailari begira jartzeko; irrikaz eta adi. Izango da hutsunea beste telesail batzuekin beteko duenik: Handmaid's tale, Chernobyl, Sh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000897 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur hasi eta abuztuaren 15era arte luzatuko da IX. Hegaluzealdia Lekeition (Bizkaia). Hegaluze arrantza eta kontsumoa suspertu eta babesteko asmoz, egitarau mardula osatu dute Lekeitioko San Pedro Arrantzaleen kofradiak eta Lekeitioko Udalak, eragileekin lankidetzan.
Gaur, 17:00etatik 19:00etara, hegaluze kontserbak p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan zen maiatzaren 28an, lurrikara batek Italiako iparraldea astindu eta astebetera, beste lurrikara batek dar-darka jarri zuen berriro herrialde hori. Orduan ez ziren mugitu eraikinetako oinarriak. Italiako futbolaren oinarriek egin zuten balantza. Poliziak hemeretzi lagun atxilotu zituen, tartean sei futbol jokalari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pobrezia energetikoari buruz neurriak hartzeko eskatu du legebiltzarrak Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatu dio "eten" energetiko bat abiarazteko eta prezio sistema "justuago" bat ezartzeko energiarentzat eta urarentzat. PSE-EEk aurkeztutako legez besteko proposamena onartu dute Eusko Legebiltzarrean, PSE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000900 | BERRIA | Euskadi | noticias | Correa: "Hau ez zen soilik PPrekin egiten; ohiko praktika izan da" 37 dira akusatuak Gurtel auzian , eta deklaratzeko eguna zuen gaur Francisco Correak, legez kanpoko komisioak jasotzeko sarearen ustezko buruak. Haren aurkakoa da zigor eskaririk handiena: 125 urte.
Aho bizarrik gabe hitz egin du epailearen aurrean. Ait... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000901 | BERRIA | Euskadi | noticias | Triatloietan egindako lagunik onena? Anaia, Txomin Osoro.
Lasterketa bat? Aizarnazabalgo duatloia [Gipuzkoa]. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000902 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aise irabazi, baina dena ongi egin ez. Miarritzek zortzi entsegu egin ditu guztira, eta sasoiko emaitzarik handiena lortu du
Miarritze: Johnston (Ormaetxea 55), August (Noirot, 60), Lecouls; Thion, Couzinte (Olibeau, 43); Betsen, Lievremont (kap.) (Dusautoir, 52), Hariñordoki (Carrizza, 64); Yachvili (Dupuy, 58), Peyre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000903 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kaltzio naturala soilik duen behi-esnea, edo kolesterolik gabeko soja-esnea; argal, osasuntsu eta orekatu egotea bermatzen duten urak; gorputzak sortutako kiloka hondakin kanporatzea eragiten duten pilulak; DNA konpontzen duten kremak; kolesterol-maila jaisten duten edariak, edo gorputza erregulatzen dutenak, edo immun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000904 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezagutzen dituzu, eta, hala ere, sartuko zaituzte lokatz putzuetan. Badakizu zein diren beraien soinu jukutriak, eta oskolik gogorrena jantzita eramanda ere, animalia lotsatu eta hunkitu sentiaraziko zaituzte. Euren festara eramango zaituzte. Euren tribuko egingo zara, eta oinazearen intimitatea sentituz geroztik, ez z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000905 | BERRIA | Euskadi | noticias | LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, ardogintzako langileek auto karabana egin zuten atzo Arabako Errioxako hainbat upeltegiren artean, sektorean «hitzarmen duin bat» aldarrikatzeko. Urriaren 28an dute hurrengo bilera SEA patronalarekin, eta orduan aurrera egiten ez badute «mobilizazioak bizituko» dituztela agindu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortea eta artea elkarlanean. Arte Ederretako ikasle ohi batzuek artearen munduan zorteak duen garrantziaren inguruko lanak egin dituzte
Arte Ederretako ikasle ohi batzuek artearen munduan zorteak duen Artelanen ideiak sortzerakoan eta artelanak egiterakoan zorteak izaten duen garrantzia landu dute EHUko Arte Ederretak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000907 | BERRIA | Euskadi | noticias | WASHINGTON. Donald Trump AEBetako presidenteak Iranen aurkako zigorrak «nabarmen handitzeko» agindu zion atzo Altxorraren idazkariari. Mike Pompeo Estatu idazkaria Saudi Arabiara joan zen atzo, hango agintariekin Irani emango dioten erantzuna aztertzera, hura baitute asteburuan Saudi Arabian jazotako erasoaren erantzul... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000908 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikuspuntu sozioekonomikotik horren txarra izan den urte honen amaieran, arartekoaren lanaren balantzeak, nahitaez, krisiaren ondorioen inguruan izan dugun eskaera-mordoan jarri behar du arreta. Martxoan Eusko Legebiltzarrari -haren ordezkari gara herritarren eskubideak behar bezala bermatzeko- emango diogun urteko txos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000909 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enpatia. Gaitasun horrek lehentasunezko tokia izan zuen atzo Rene Cassin sarien banaketa ekitaldian. Bestearen lekuan jartzeko eta laguntzeko ahalmena aitortu zien Eusko Jaurlaritzak 2016ko hiru sarituei: Zaporeak egitasmoa, Itsas Salbamendu Humanitarioa eta Sant Egidio komunitatea. Beste ezaugarri komun bat ere badute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000910 | BERRIA | Euskadi | noticias | Noiz arte: Urtarrilaren 22ra arte. Non: Donostiako San Telmo museoan.
Moholy artearen historiara abizen handi gisa igaro da. Guztiak gai gara abizen hau abangoardiekin lotzeko, Bauhausarekin, nola ez, Laszlo Moholy-Nagy izenarekin lotzen baitugu. Zoritxarrez, gutxik dakite, ordea, abizen handi horren atzean badela best... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000911 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athletic, sufrimendu handirik gabe, final-zortzirenetara Joko bizi eta ikusgarria beste baterako utzita, Athleticek arazo handirik gabe lortu du helburua: Alcoyanori San Mamesen irabazi eta Espainiako Kopako final-zortzirenetarako txartela lortzea. Viguerak sartu du partidako gol bakarra, 38. minutuan (joanekoan ere au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000912 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizakia animalia arrazionala dela txikitatik entzun dugun leloa da. Historian arrazionala izateak animalia izatetik alderatzen gintuela uste izan genuen, baina gure esperientziak, gogoetak, sentipenak, jokaerak, gizarte mugimenduak eta abarrek argi utzi dute arrazonamendua baino askoz gehiago garela. Psikologiak bere s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000913 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenbailehen hartu behar dira neurriak. Ados daude. Egin ezean, egoera bideraezin bihurtuko da. Ados daude. Baina adostasun ustezko hori ez da ikusten ekintzetan, eta hitzetan ere ez. Ingurumen politikari buruzko hitzik apenas ari diren egiten kanpainan alderdi politikoak. Programetan ere azaletik landu dute maiz gaia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000914 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bazkarirako etena laburtu nahi du Lan Sailak, astialdia handitzeko. Europako iparraldeko lanaldi malguaren eredura hurbilduta produktibitatea hobetu daitekeela uste du Gemma Zabaletak
Bazkarirako etena laburtu nahi du Lan Sailak, astialdia handitzeko Europako iparraldeko lanaldi malguaren eredura hurbilduta produktibit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika munduan abizenek pisu handia dutela ez da atzoko kontua. Bestela galdetu Ali Farka Toure handiaren semeari, Vieux Farka Toureri. Hirugarren diskoa du The Secret , eta aitaren itzalak kikildu beharrean haren ondarearen gainean diskurtso propioa nola eraiki daitekeen erakusten du.
Erroetara bidaia kasik mingarria ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000916 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak %2 handitu zuen iaz petrolio ekoizpena, eta %7,6 handitu zuen esportazioa. Baina bilakaera okerragoa izan zuen gasak. 184.400 milioi metro kubiko ur esportatu zituen 2022an: 2021ean baino %25,1 gutxiago. Europarako gasbide gehienak banan-banan itxi zituen Errusiak, eta Txinara gehiago esportatzeak (+%48) ez zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000917 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri galdeketaz ariko dira Zabaleta eta Biurrun, 17an OÑATI. Garbiñe Biurrun eta Gema Zabaletak hitzaldia emango dute Erabakitzeko eskubidea, aldarrikatzetik gauzatzera izenburupean. Oñatiko Santa Ana antzokian izango dira, maiatzaren 17an, 19:30ean, Debagoieneko Erain taldeak ekainaren 5eko herri galdeketei begira an... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000918 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegiak 'Egunkaria auzia' epaitzea erabaki du, fiskalaren iritziaren kontra. Dignidad y Justicia eta AVTren akusazioak soilik izanda ebatzi du Auzitegi Nazionalak epaiketa egitea
Auzitegiak 'Egunkaria auzia' epaitzea erabaki du, fiskalaren iritziaren Dignidad y Justicia eta AVTren akusazioak soilik izanda ebatzi du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000919 | BERRIA | Euskadi | noticias | Familien arteko gatazka piztu da Vocentoko administrazio kontseiluan Iazko emaitza apalak ezagutu eta bi egunera, administrazio kontseilua eraberritzeko asmoz, ezohiko bilera batera deitu dute, besteak beste, Vocento taldeko Urrutia eta Bergaretxe familiek -kapitalaren %20 inguru dute-. Bilerarako eskaeran, bi hilabete... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000920 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gailurrik gailur, errekaz erreka, zuhaitzez zuhaitz. Urmuga jostura luze bat da gure geografian eta gure herri izaeran». Halaxe deskribatu dute antolatzaileek zer den Urmuga, eta nola hasiko diren jostura horretan barrena bidaiatzen. Urmugaren ertzak Euskal Herria zeharkatzen baitu mendebaldetik ekialdera, eta zeharkal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000921 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urteroko moduan, hainbat elbarrik parte hartuko dute aurten ere behobia-Donostia lasterketan, igandean. Kemen elkarteak atzo jakinarazi zuenez, 50ek eman dute izena oraingoz: gurpil aulkian zazpi, handbike -an 21, patinetan bi, hamabost itsu eta bost ezindu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000922 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez ginen ezer egiten ari, ez zen ezer pasatzen ari»
Anbulantziak eraman zuen arte Cabacasekin egon zen lekuko baten testigantza erakutsi zuten legebiltzarrean, bideoz. «Tiro bat entzun nuen», dio Malagako erizainak. «Nire erreakzioa eskuak altxatzea izan zen. Furgonetatik atera, tiro egin eta babestu egiten zen. Behin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000923 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk ez du bildu nahi EArekin eta ezker abertzalearekin batera. Euskaldunako itunaz geroztik EA eta ezker abertzalea egiten ari diren bileren barnean, bilera bat eskatu diote alderdi jeltzaleari EAJk ez du bi alderdiekin batera batzartu nahi, «egitura desberdinak» dituztelako
EAJk ez du bildu nahi EArekin eta ezker abe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000924 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela hilabete gutxi Francisco Ayala biologoaren izena (Madril, 1934) komunikabide askotan aipatu zuten, baina ez ikerketa genetikoari loturik, diru kopuru handi bat Kaliforniako Unibertsitateari eman ziolako baizik. Ayalak hamar milioi dolar eman zizkion joan den urrian Unibertsitateko Biologia Zientzien Eskolari; Aya... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000925 | BERRIA | Euskadi | noticias | La Pazeko San Pedro kartzela (Bolivia, 2006). Kartzelarik gabeko mundu bat eskatu zuena heriotza zigorrera kondenatu omen zuten. Baina mundua aspalditik bizi da kartzelarik gabe. Mundutarrentzat kartzela ez-mundua delako, eta presoa ez-pertsona. Beste mundu bat da hori, karratu izatera kondenatua dagoena. Baina dagoena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000926 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hernandez da garaile botoen erdiak zenbatuta, eta ezkerreko oposizioak iruzurra salatu du
Hondurasko Hauteskunde Auzitegi Gorenak goizaldean eman du boto zenbaketaren azken datua. %54,47 zenbatuta Juan Orlando Hernandez Alderdi Nazionaleko hautagaia da kontaketan aurretik, zenbatutako botoen %34,25ekin. Hauteskunde auz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000927 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2019-2020 urtean 453 plaza eskaini ditu Osakidetzak osasun prestakuntza espezializatuko egoiliarrentzat; duela sei urte baino % 50 gehiago. Aurten, ia 1.500 ikasle ari dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan praktikak egiten, mila tutore ingururen zaintzapean. Lehen arretako medikuntzakoak dira plaza gehienak (109). Pediat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000928 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cesidio Niñok Jon Paul Laka ordezkatu du OLBEren zuzendaritzan Cesidio Niño izango da OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteko zuzendari artistiko berria. Orain dela gutxi arte ekoizpen saileko arduradun izan da. 2002an hartu zuen kargu hura, eta ordutik ehun ekoizpen baino gehiago egin dituzte. 30 urte bete dira aurten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000929 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asko ez dela aski sarri esan ohi da. Baina tarteka gertatzen da gutxi ere aski izatea. Bada, gutxirekin hiru puntu eskuratu zituen Realak atzo Anoetan, Elxen aurka. Urrezko hiru puntu, egiari zor. Joko distiratsurik egin ez arren, atzean sendo agertu ziren txuri-urdinak, eta partida irabazteko aski izan zituzten hiruzp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000930 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greba egin dute Miarritzeko Aguilera klinikako osasun langileek Greban dira egun Miarritzeko Aguilera klinikako osasun langileak. Dozenaka langile bildu dira goizeko greba piketean, iragan asteartean beren lankideek jasandako erasoa salatzeko. Izan ere, Baionako Aviron errugbi taldeko kide bat eta kide ohi bat atxiloal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000931 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko boilur garestiena da boilur zuria, Piemonteko eskualdean, Italian, Alba gisa ezagutzen dena. 1,5 kiloren truke 330.000 dolar ordaintzera iritsi dira. Normalean, kiloa 2.500-5.000 euroan saltzen da. Tuber magnatum espezieari diamante zuria esaten diote. Gainontzeko boilurretatik aldagai batek desberdintzen du: g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000932 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Eusko Jaurlaritzako sail batzuen izena aldatu du Iñigo Urkulluren gobernuak. Zigiluetan eta egoitzetan izen aldaketa gauzatzeak 36.000 euroko kostua izango duela onartu du Jaurlaritzak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000933 | BERRIA | Euskadi | noticias | L aissez faire, laissez passer . Utzi egiten, utzi pasatzen. Utzi, utzi libre, diruak ez baitu usainik, ez baitu mugarik, ez baitu aberririk. Utzi, utzi ahal duenari nahi duena egiten. Utzi espekulatzaileei diruaren globoa puzten eta puzten, eman aukera guztiak birika dituenari, ez jarri langak landari. Globo lehertuta... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.