id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0000634 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARTZELONA. Kataluniako prozesua munduari azaltzeko asmoz, Dos Cataluñas dokumentala egin du Netflix plataformak. Gatazkaren 85 protagonista elkarrizketatu dituzte; Carles Puigdemont, Carme Forcadell, Jordi Turull, Raul Romeva eta Ines Arrimadas, tartean. Urriaren bateko errepresioaren irudi gogorrak erabili dituzte. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000635 | BERRIA | Euskadi | noticias | G7koen kontrakoek zazpi puntuko alternatiba bat helarazi diote Macroni Atzo bururatu zen G7koen goi bilera, eta harekin batera kontragailurra. Joan den asteazkenean hasi zuten, Hendaian (Lapurdi) eta Irunen (Gipuzkoa), alternatibak sortzeko egitaraua. Mintzaldi eta tailerretan, 6.000 pertsonak hartu zuten parte. Larunb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000636 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. CIE Automotive konpainiak dagoeneko bete du 2016 eta 2020 bitarterako ezarritako plana: aurtengo lehen hiruhilekoan 72,6 milioi euroren irabaziak izan ditu, iazkoan baino %15 gehiago. Atzo 2020-2025 bitarterako plan estrategikoa aurkeztu zuen, eta iragarri zuen espero duela 2020rako salmenten bolumena 4.000 mili... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000637 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barrea eta amorrua. Abel Barriolak eta Juan Martinez Irujok Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko dute gaur
Abel Barriolak eta Juan Martinez Irujok Lau t'erdiko Txapelketako Bi ametsek topo egingo dute gaur Gasteizen. Ametsek arazo handi bat dute: askotan baten nahiak parekoaren desira oztopatzen du. Finaletako par... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000638 | BERRIA | Euskadi | noticias | Italiako zientzialariak ohartarazi du estatuek «berehala» jarri behar dituztela abian klima larrialdiaren aurkako neurriak, «botere interesak sustatutako negazionismoa» baztertuta.
Euriteek sekulako hondamendia eragin zuten maiatzean Romagnan, Italia iparraldean. Hainbat zientzialariren arabera, «iragarritako tragedia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000639 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abiyk Tigray erasotzeko duten «erantzukizuna» justifikatu du Etiopiako Gobernuaren eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Frontearen arteko borrokek jarraitzen dute, eta, egunak pasa ahala, hondamendi baten kezkak areagotuz doaz. Gaur bildu da Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroa Afrikako Batasuneko hiru ordezkarirekin, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000640 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iltzatuta daukat esan zuena, eta ez dakidan leku batetik atera zitzaidan barrea. Benetako barrea. Eta barreak ez du esan nahi ez dela mingarria, egiazkoa, ez dela labanaren formakoa. Maskulinitateen eta zaintzaren inguruko hitzaldia zen; gizonezkoen arduraz, harremanez, proposamen praktikoez ari zen, eta hizlariak zain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000641 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errealitate areagotuko zertzeladak Euskal Herrian: kultura, kirola eta aisialdia
Euskal Herrian ere badago lekurik errealitate areagotuarentzat. Wikitude eta Layar telefonoetarako errealitate areagotuko aplikazio hedatuenetarikoak dira egun; eta Euskadiko Turismo atarian, amuari heldu eta hainbat eduki jarri dituzte sm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000642 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astelehenean, hilotz agertu zen Urruñan (Lapurdi) 81 urteko emazte bat, Mayie Nervi, tirokatua. Poliziaren hipotesia da senarrak hil zuela andrea, eta gero bere buruaz beste egin zuela. Emakumeen Mundu Martxak deituta, Urruñan bertan elkarretaratze bat egin zuten atzo hilketa hori gaitzesteko. Gogorarazi zuten halako j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000643 | BERRIA | Euskadi | noticias | Objektuak dira aztertzen dituztenak, baina jendea bilatzen dute. Behin baino gehiagotan darabil azalpen hori Jose Manuel Mates itsas arkeologo eta urpekariak. Bere lana deskribatzeko erabiltzen du. «Ñimiñoa dirudi, adibidez, soldadu baten kasakako botoiak, baina sekulako informazioa eman dezake. Azaltzen du soldaduaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000644 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zazpi Eskaleren kilometroak . Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak partida ugari jokatu zituzten batera gazte mailetan; profesionaletan, berriz, oso gutxi. Lagun minak dira, harreman ona dute, eta gaur berriz ariko dira elkarrekin, aspaldiko partez.
Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak partida ugari jokatu zituzten batera ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000645 | BERRIA | Euskadi | noticias | CELeko langileek kanpaldia egingo dute, etzi, Bilbon BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean 24 orduko kanpaldi bat egingo dute CELeko langileek, etzi. Horren bidez eskatuko diete aldundiari eta beste erakundeei esku hartu dezaten, paperaren sektoreko enpresa salbatzeko. Hilaren 19an, berriz. Zallatik Bilbo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000646 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ia bi aste daramatzate protestan Kolonbian, eta tarte horretan gutxienez 47 pertsona hil dira, Temblores gobernuz kanpoko erakundearen eta Indepaz Garapenerako eta Bakerako Ikerketa Institutuak egindako zenbaketen arabera. Ivan Duque presidenteak bultzatutako zerga erreformak eragin zituen manifestazioak, baina, hura e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000647 | BERRIA | Euskadi | noticias | T ime aldizkariak iazko abuztuan azalera eramandako argazki bat gailendu da World Press Photo fotokazetaritzaren sari prestigiotsuan, 54. deialdian. Irudi erreibindikatiboa inondik ere. Bibi Aisha gazte afganistandarra azaltzen da. Kooperante batzuek AEBetara eraman zuten, haren egoera tamalgarria ikusita. Aishak ez zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000648 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bortxaketa 'zentzagarrien' drama. Hegoafrikako hiriburuan ugaritu egin dira lesbianen aurkako erasoak. Nerabe taldeak dira normalean erasotzaileak; «sendatu» egingo dituztela esanez, torturatu eta hil egiten dituzte emakumeak. Phumi Mtetwa. Homosexual eta Lesbianen Berdintasunerako Proiektuko zuzendaria
Hegoafrikako hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000649 | BERRIA | Euskadi | noticias | Okerreko Red Bull autoa igo zen igandean Australiako Sari Nagusiko podiumera. Hasteko, inor gutxik espero zuen auto urdinek lasterketa amaituko zutenik. Sebastian Vettel lasterketa hasi eta berehala erretiratu izanak ez zuen ezer onik aurreratzen, baina Daniel Ricciardok gidatutako beste Red Bull autoak lasterketa guzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000650 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txinak segurtasuna handitzeko akordioa lortu nahi du Pazifikoko hamar herrialderekin
Asia-Pazifikoko hamar herrialderekin segurtasun eremua zabaltzeko eta harremanak sendotzeko akordio zabal bat lortzea du xede Txinako Gobernuak, The Guardian egunkariak gaur aurreratu duenez. Argitaratutako zirriborroaren arabera, Peki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000651 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greba Air Francen, kostu txikiko konpainiaren aurka PARIS. Air Francek bere hegaldien erdiak bertan behera utziko ditu gaur, konpainiaren pilotuen greba dela eta. Air Francek Transavia kostu txikiko konpainia garatu nahi du, eta pilotuak neurri horren aurka daude, oso kaltegarria izango zaielakoan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000652 | BERRIA | Euskadi | noticias | CIEk Inteva erosi du, autoen sabai ekoizlea, 650 milioi euroren truke Dibertsifikatu eta handitu. Letra larriz idatzitako bi helburu dira Bizkaiko CIE Automotive konpainiaren 2020ra arteko plan estrategikoan. Eta helburuak sendotasunez ari da betetzen, pausoz pauso. Azkena atzo iragarri zuen: Inteva Roof Systems taldea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000653 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrean agertzen zaizkien harresietan ateak irekitzen, ate horiek gero eta zabalagoak nola izan daitezkeen irudikatzen: halaxe ari dira hizlariok solasaldi honetan etengabe, gizarte inklusibo bat nolakoa izango litzatekeen imajinatzen. Gizarte gaiekin lotutako ikertzailea da Joseba Zalakain SIIS ikerketa eta dokumentaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000654 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gil de San Vicente eta Merodio preso sarrarazi ditu Houyvet epaileak Kizkitza Gil de San Vicente eta Zigor Merodio preso sarrarazi zituen atzo arratsaldean Marie-Antoinette Houyvet epaileak. Bi ustezko etakideak joan den ostegunean atxilotu zituzten, Bordelen (Frantzia).
Gaizkile elkarteko kide izatea leporatuz auzipet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000655 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lanbideko langileek neurri sozialak eskatu dituzte erasoak amaitzeko Lanbideko langileek elkarretaratzea egin dute goizean, ostiralean izandako gertaera salatzeko. Bilboko Errekalde auzoko bulegoari su ematen saiatu zen erabiltzaile bat. Gertakari horren ondorioz, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzeak ira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000656 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eritasunak garaiz atzemateko bidean, garuneko atlas bat lagun Lehen aldia da garunaren funtzionamendu normala bermatzeko ezinbestekoak diren bi alderdiak -estrukturala eta funtzionala- konbinatzen dituen atlas bat osatzen dutela. Nature Scientific Reports aldizkarian ezagutzera eman dute Biocruceseko Osasun Ikerketarak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000657 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gida bat portaleetan etxe turistikoen aurka saretzeko Airbnb da etxebizitza turistikoak iragartzeko plataformarik ohikoena, eta, Haritik Hirira geografo taldeak egindako ikerketa baten arabera, 1.659 etxe eskaintzen ziren iaz Donostian, gehienak Erdialdean (778) eta Gros auzoan (295). Saretxe Groseko etxebizitza sindik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000658 | BERRIA | Euskadi | noticias | URTE HASIERAKO PREZIOEN IGOERA. KPIren gainetik garestituko dira prezioak, erregaiak merkatu arren. Gas naturala eta butanoaren prezioa jaitsi egin da, baina petrolioaren prezioaren jaitsierak ez du garraio publikoa merkatuko Uraren eta zaborren zergak nabarmen garestituko dira Hegoaldeko hiriburuetan
URTE HASIERAKO PR... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000659 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maaxa mendiak, Lea Artibai eskualdearen ipar-ekialdean kokaturik, Ego Ibarrarekin muga egiten du. Ibar horretako eibartar eta elgoibartarrek Kalamua izenaz ezagutu ohi dute. Markina-Xemeindik ikusgai, ibarraren gainean altxatzen den 770 metroko mendi dotorea da. Duela 78 urte gailur honetan gertatu ziren 36ko gerrako b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000660 | BERRIA | Euskadi | noticias | WASHINGTON. Lehen aldiz, «talde terrorista» izendatu dute AEBek erakunde neonazi bat. Errusiako Inperioaren Mugimendua da erakundea. Estatu Departamentuko terrorismoaren aurkako arduradun Nathan Salesen arabera, trebakuntza eskaintzen zien erakundeak neonazien taldeei. «Antzekotasunak zituzten Europako eta AEBetako tal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000661 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako 81. Musika Hamabostaldiko Ganbera zikloa San Telmo museoko klaustroan egingo da, laugarren urtez jarraian. Hiru emanaldi izango dira denera, eta hiruretarako sarrerak amaitu dira jada. «Ikus-entzuleak gozatzea espero dut. Era guztietako obrak joko dira hiru kontzertuetan; oso boteretsuak», adierazi du Patric... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000662 | BERRIA | Euskadi | noticias | Brand Finance nazioarteko aholkularitza konpainiak Global500 rankinga ezagutarazi du, eta Amazoni jarri dio koroa markarik baliotsuenen arteko zerrenda sonatuan.
1. Jeff Bezos munduko saltzaile onena dela bagenekien. Nork esan du orain? Marken balioa neurtzen duen konpainia ezagun batek, Brand Financek. Urte batetik be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000663 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk zerga erreforma jarriko du baldintza gisa aurrekontuak hitzartzeko EH Bilduk Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen eztabaida berantiarra baliatu nahi du zerga erreforman. Koalizio abertzaleak uste du bi esparruak lotuta daudela, eta biak «paraleloan» negoziatu nahi dituela jakinaraziko dio gobernuari, datorren ast... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000664 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aitortu du berak egin zuela, baina ez du bere burua erruduntzat jo. Erasoa berak bakarrik egin zuela ere aitortu du, baina izan duela prestaketan «bi zelularen» laguntza. Anders Breivik, Norvegiako sarraskiaren ustezko egilea, epailearen aurrean izan zen atzo, eta horiek dira haren aurrean esandakotik nabarmendu direna... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000665 | BERRIA | Euskadi | noticias | PARIS. ETArena izan daitekeen 14. zuloa aurkitu dute Frantzian, berri agentziek jakinarazi dutenez. Iturri horien arabera, Gard departamenduko Rivieres herrian topatu dute zulo hori, eta han nortasun agiri faltsuak, sakelako telefono bat, LTD lurreko telebista digitala ikusteko gailu bat, inpresora bat, eskularru batzu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000666 | BERRIA | Euskadi | noticias | Housset-Olzomendi eta Iriarte-Arrieta, Master Cupeko final-laurdenetara PILOTA. Housset-Olzomendi eta Iriarte-Arrieta Emakumeen Master Cupeko final-laurdenetarako sailkatu ziren atzo, Hendaian. Housset-Olzomendik hiruko ligaxkako bi partidak irabazi zituzten. Bigarren postua erabaki zuen partidan, berriz, Iriarte-Arrie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000667 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxa automatiko bati eta bost edukiontziri eraso diete DONOSTIA Talde batek Banco Popularrak Bilboko Zazpikaleetan duen kutxa automatiko bati molotov koktelak jaurti zizkion ostiral gauean. Atzo goizaldean, berriz, bost edukiontziri su eman zieten Donostiako Altza auzoan. Udalaren arabera, 15.000 euroren kalteak izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000668 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jakin badakit zu bezalako politikari batek ahoa zabaldu aurretik askoren aholkua edota gogoeta izango duela bidelagun, eta horrek lagundu beharko lizukeela erabakiak txukun hartzen, baina Kataluniaren aferan esandakoak ez dizu inolako mesederik egingo, ene ustez. Izan ere, horrelako iritziek min handia egiten dute. Ora... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000669 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yemenen atzoko egunez piztu ziren protestak duela bost urte. Ali Abdullah Saleh agintetik botatzeko protestak gerra zibilean endekatu dira. Salek, hiru hamarkadaren ostean, 2012ko urtarrilean eman zuen amore. Abd Rabu Mansur Hadi presidenteordea izendatu zuten presidente. Hadi, baina, ez zen gai izan adiskidetze nazion... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000670 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bartzelonan dira gaur Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Iñaki Petxarroman zuzendariordea eta Amagoia Mujika Tolaretxipi berriemaile berezia. Aurreneko biak gaurko Diadaren berri ematen arituko dira, eta Mujika Katalunian geldituko da urriaren 1eko erreferendumera arte.
Diadari buruzko analisia egin du Otamendik, P... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000671 | BERRIA | Euskadi | noticias | Preso islamista bat askatzeko saioa eragotzi du Belgikako Poliziak Belgikako Poliziak 14 ustezko ekintzaile islamista atxilotu zituen atzo, preso islamista baten ihes saioa eragotzi ondoren. Poliziak15 miaketa egin zituen. Horrez gain, ihes saioaren eta ustez ekintzaileak prestatzen ari ziren erasoen aurrean, Alerta An... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000672 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olinpiar Jokoak ikuslerik gabe egitea erabaki dute antolatzaileek Olinpiar Jokoetan ez da publikorik egongo: hala erabaki zuen atzo Antolaketa Batzordeak, Tamayo Marukawa Japoniako Gobernuko Jokoetarako ministroak jakinarazi zuenez. Azken egunetan koronabirus kasu positiboetan Tokion izandako gorakadaren ondorioz hartu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000673 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaila, desberdina izan da». Hitz horiek erabili zituen Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenek herenegungo kontzertua deskribatzeko: «Esperientzia arraroa izan da, baina pozik nago hala ere». Izan ere, antzoki edo gaztetxe batean egin beharrean, Elkarreko estudioetan egin zuten kontzertua, Donostian. Publikoak ere izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000674 | BERRIA | Euskadi | noticias | Su Ta Garrek udazkenean kaleratuko du disko berria MUSIKA. Su Ta Gar taldea bere disko berria izango dena grabatzen ari da egunotan Lorentzo Records grabazio estudioan, Berrizen (Bizkaia), eta, taldekideek jakinarazi dutenez, udazkenean kaleratzeko asmoa dute. Taldeak estudioan grabatzen duen hamargarren diskoa izango ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000675 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prezioen igoera berriz moteldu da Hego Euskal Herrian Pixkanaka bada ere, inflazioa geldotzen ari da Hego Euskal Herrian. Maiatzean, prezio igoerek berriz ere beheranzko bidea hartu dute, eta urte arteko inflazioa %3,5era apaldu da, apirileko igoeraren ostean. Aurretik, inflazioak gora egin zuen apirilean, martxoko %3,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000676 | BERRIA | Euskadi | noticias | Horrelakoetan argazkiari kolore pixka bat ematea beti komeni, baina ezin uka ilun irten garenik. Egongo da argazkilariaren lanari aitzakia jarriko dionik, edota argi faltari, baina horrek ez digu argitasunik emango. Ene ustez, leku askotan mugituta irten gara, oso; gainera, eskumatara egin dugu. Bai, arazoa hori da, en... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000677 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abuztuan 1.250 behargin gehiago egon dira lanik gabe Hegoaldean Apirilaz geroztik beheranzko joeran zegoen langabezia Hego Euskal Herrian, baina joera hori eten dute abuztuko datuek. Espainiako Enplegu Ministerioak jakinarazitako datuen arabera, uztail amaieran baino 1.250 behargin gehiago zeuden lanik gabe abuztu amai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000678 | BERRIA | Euskadi | noticias | CGT sindikatuak deiturik SNCFeko 50 langile elkarretaratu ziren astelehen gauean Hendaiako geltokian, tren konpainiak egin nahi duen zerbitzu murrizketa salatzeko. Suziriak eskuan, abenduaren 11tik aitzina SNCFk eginen dituen lanen aitzakian tren ugari kenduko direla jakinarazi zuten langileek. Sindikatuek salatu dute ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000679 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela zenbait hilabete, urtearen hasiera samarrean, lagun batek eskatu zidan euskal hiztunok sistematikoki jasaten ditugun erdeinu, gutxiespen eta keinu gaitzesgarrien multzoa izendatzeko hitzen bat sor nezala, Euskadi Irratian duela zenbait urte egiten nuen «berba zaharrak eta hizperriak» kolaborazioa gogoan.
Hasieran... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000680 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekonomia zirkularrari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Diputazioak
Ekonomia zirkularrean adituak diren nazioarteko hainbat liderren hitzaldiekin ondu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Ekonomia Ziirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa izeneko jardunaldia. Otsailaren 3an, 4an eta 5ean egingo dira, onl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000681 | BERRIA | Euskadi | noticias | « A lo loco, a lo loco, a lo loco... a lo loco se vive mejor » izan zen Athleticeko jarraitzaileen kantu nagusia joan den denboraldian. Horrela hasi zen orain urtebeteko analisia ere. Zale bakar bat ere ez zen geratu Marcelo Bielsaren taldearekin gozatu gabe. Sasoi honetan, berriz, bakar bat ere ez zen geratuko Athleti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000682 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehiakide Onenen Liga antolatu dute 'Mihiluze'-ren 1.000. saioa ospatzeko 2006ko otsailaren 2an hasi zuen bidea Mihiluze lehiaketak. Zazpi denboraldi egin ditu programak, ordutik, ETB1en. Eta jada 1.000. saiora iritsi dira. Hori ospatzeko, datorren asterako Lehiakide Onenen Liga antolatu dute. Liga berezi horretan, leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000683 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gobernua osatzeko enkargua jaso du Grezian Syriza alderdiaren adarrak ATENAS. Herri B atasunak, hots, Syrizaren zatiketatik sortutako alderdiak jaso du gobernua osatzeko enkargua, nahiz eta litekeena izan bozak aurreratu behar izatea. Demokrazia Berria oposizioko alderdiak uko egin dio gobernua osatzeari. Panagiotis La... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000684 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua. Barakaldoko Bizkaia Arena Noiz. Azaroaren 13a.
Ohitura berreskuratzeko asmoz Rammstein industrialak gurean izan genituen larunbatean. Aurretik bi aldiz arituak ziren Donostian; oraingoan, ordea, Barakaldoko Bizkaia Arena pabiloia hautatu zuten Liebe is für alle da (Maitasuna hor dago guztientzat) estudioko seiga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000685 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hollandek zigorra barkatu dio senarra hil zuen andreari PARIS. Francois Hollande Frantziako presidenteak barkamena eman dio Jacqueline Sauvageri. 2014ko urrian hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten emakumeari, senarra hiltzeagatik; bi urte lehenagoko irailaren 10ean hiru tiroz hil zuen Norbert Marot. Aurretik, ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000686 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artolak eta Rezustak euren jokoa egin dute Caixabank Masters txapelketako finalean, eta nagusitasunez aritu dira Altunaren eta Imazen aurrean. Partidaren hasiera oso bestelakoa izan da, haiek 4-0 eta 6-2 aurreratu baitira. Hortik aurrera, baina, atzean geratu dira.
Artolak oso partida ona jokatu du, eta izan duen auker... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000687 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lidingtonek dio azarora arte iraungo dutela 'Brexit'-aren negoziazioek LONDRES. David Lidington Erresuma Batuko kontseiluko ministroak atzo jakinarazi zuen, BBCk eginiko elkarrizketa batean, azarora arte iraungo dutela EB Europako Batasunarekiko elkarrizketek, brexit- aren gaineko akordioak lotzeko. Urriaren 18rako zeu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000688 | BERRIA | Euskadi | noticias | NASA National Aeronautics and Space Administrationetik deitu zidatenean, pentsatu nuen iragarki bat egiteko izango zela. Inork niri harrokeria leporatu gabe esan dezaket garai hartan ni, David Robert Jones, beste izen batekin bazen ere, rock izar ospetsua nintzela, mundu guztian ezaguna, erreferentzia laudatua. Gainera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000689 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uraren tarifa apurka igotzea aztertzen ari dira Bizkaian Uraren prezioa pixkanaka igotzea ala igoera osoa 2015ean ezartzea. Bi aukera horiek aztertzen ari dira erakundeak, ur horniduraren kostua eta zerbitzuaren prezioa egokitzera behartzen dituen Europako zuzentaraua betetze aldera. Bigarren aukera gauzatzea aurreikus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000690 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erizain eta mediku jardunbidean, gertuan ikusi dute Arriolak eta Peñak gaixotasuna; egoera aski minberak izan dituzte ondoan, eta ez dute uste birusa hutsaltzera egin behar denik. Ez lukete bueltatu nahi egunero paziente pila bat artatu behar izatera «astronauta» jantziak soinean jarrita.
Iñaki Peñak (Burgos, Espainia,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000691 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bildu ez da «oztopo» izango Pedro Sanchezen inbestiduran Mertxe Aizpurua EH Bilduko Espainiako Kongresuko diputatuak esan du indar subiranista ez dela «oztopoa izango» Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko behin-behineko presidente eta PSOEko presidentegaiaren inbestidurarako. Aizpuruak ez du zehaztu zer boto emango du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000692 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. ZIENTZIA. Argi Aldian. Auto elektrikoa, prest?
Azken asteotan asko hitz egin da komunikabideetan auto elektrikoaz; bereziki, joan den otsailean, Donostian Europako zientzia alorreko ministroak bildu zirenetik. Erakusketa egin zen, inbertsioak agindu ziren, laguntzak, neurriak, merkaturatze-epeak... Derrepente ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000693 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak bidalitako tropak etzi dira Kazakhstandik ateratzen hastekoak Kazakhstanen azkeneko hamar egunetan lehertu diren protestei aurre egiterakoan, ODKB Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundeko estatu kideen soldaduen laguntza ezinbestekoa izan da, herrialdeko presidente Kassim-Jomart Tokaieven esanetan. Kazakhs... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000694 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esoporen alegia zaharrak dio mendietan zarata izugarria sortu zela, inguruan bizi zen herritar oro beldurtzeraino. Azkenean, orroen atzetik, mendiak sagu txiki batez erditu ziren. Europak erabakiak hartzean aurreikuspen handiak ez betetzeko duen joera irudikatzeko, behin batean aipatu zuen Altiero Spinelli Italiako pol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000695 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako subiranotasun prozesuaz hitz egingo dute Salvador Cardus Consell Assessor per a la Transició Nacional-eko kideak, Rita Marzoa kazetariak eta Jaume Lopez Zientzia Politikoetako doktorea eta Bartzelonako Pompeu Fabrako irakasleak. El vídeo en català : | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000696 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. 2009KO FRANTZIAKO TOURRA. Nire txokoa. Inposizioen kontra gaude
Mikel Astarloza. Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Greba eguna izan zen atzokoa. Ez zen guk ezagutzen dugun moduan egin, baina greba eguna izan zen, tropelak halaxe erabakita. Etapa osatu behar izan genuen, baina beno, mantso antzean eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000697 | BERRIA | Euskadi | noticias | Spotify streaming bidezko musika zerbitzuak inoiz baino erabiltzaile gehiago ditu, baina dirua galdu eta galdu ari da.
1. Garai onak dira streaming bidezko musika zerbitzuarentzat? Hala dirudi; jendea musika egarriz dago, eta zuzeneko kontzertuen faltan, Internet bidez entzun beste aukerarik ez dute askok; Spotifyn, be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000698 | BERRIA | Euskadi | noticias | Glu Glu Produkzioak taldeak bere azken antzezlana estreinatuko du gaur Tolosako Leidor antzokian, Ama, quiero ser lehendakari deiturikoa.
Aitzpea Goenagak idatzi eta zuzendu du ekoizpena, eta politikarien gorabeherak ditu ardatz. Urtarrilaren 23an aurkeztuko dute ofizialki Bilboko Arriaga antzokian eskainiko duten eman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000699 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Teknopolis' saioa itzuliko da gaur, Maider Eguesek aurkeztuta Alderantzizko ingeniaritza nahiz Oñatiko Arrikrutz kobako altxorrak izango dituzte hizpide gaur Teknopolis-en, denboraldi honetako lehen saioan. Maider Eguesek aurkeztuko du hemendik aurrera zientziari buruzko saioa, eta irudi eta atal berriekin itzuliko da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000700 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ocalanen eskubideen aldeko gose grebalari kurduek ekinaldia amaitu dute Abdullah Ocalan Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) buruzagia bere abokatuekin elkartu da berriz ere, eta, haien bidez, mezu bat helarazi zien atzo gose grebalariei: ekinaldia amai zezatela. Turkiako Parlamentuko diputatu kurdu batzuk eta ehunk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000701 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nire lanek ikuspegi satirikoa izan ohi dute, eta kontzientzia soziala»
Zientzia politikoak ikasten hasi zen Knorr, baina, handik urtebetera, arte ederrei ekin zien. Hala ere, argi du lehen urtea garrantzitsua izan zela oinarri bat zehazteko lanari: artea egiten du, umore eta politika ukituarekin.
Politika, umorea eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000702 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaitu da partida, oraingoz . Lehiaketa Batzordeak hiru puntuak eman dizkio Athletici, eta bi partidatarako itxi du Betisen estadioa
Lehiaketa Batzordeak hiru puntuak eman dizkio Athletici, eta bi Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak arrazoia eman zion atzo Athletici, eta bukatutzat eman zuen Betisen aurk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000703 | BERRIA | Euskadi | noticias | Al Jazeeraren Jerusalemgo bulegoa ixteko asmoa du Israelgo Gobernuak JERUSALEM. Al Jazeerak «biolentzia» bultzatzen duela argudiatuta, komunikabideak Jerusalemen daukan bulegoa ixteko intentzioa dauka Israelgo Gobernuak. Hori iragarri zuen, herenegun, Ayoub Kara Komunikazio ministroak, eta Benjamin Netanyahuk lehen min... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000704 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eta hoztasunak ere bai. Irakurle arretatsuak agian dagoeneko asmatuko zuen Pariseko kaleetan konortea galdu eta (bederatzi orduz!) jendearen axolagabetasunaren aurrean hotzak akabatu duen argazkilariaz idatzi behar dudala gaur. Hirietan inor ohartu gabe gertatzea ezaugarri nabarmenetako bat da, flâneur ibili ahal izate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000705 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adingabeak bortxatu izana onartu du Christian Goyk BAIONA. Christian Goyk onartu du neska adingabeak bortxatu zituela. Baionako Goi Instantziako Auzitegiko prokuradoreorde izan zen Goy; aurrez, Bordelen (Frantzia), auzitegiko abokatu zela hiru neska adingabe bortxatzea egotzita epaitzen hasi ziren atzo, Girondako auzit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000706 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Realean hazi naiz, eta esker oneko hitzak besterik ez dut»
Realean 11 urteko ibilbidea osatu ondoren, Petxarromanek kluba utziko du. Bigarren taldea mailaz igo ostean, Realari «eskertuta» agertu da donostiarra. Okerrik ezean, Athleticen jokatuko du datozen urteetan.
Aldaketa garaia da Alex Petxarromanentzat (Donostia,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000707 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurore Martin: "Jendearen mobilizazioari esker nago aske" Aurore Martinek eskerrak eman dizkie bere atxiloketaren aurka protesta egin zuten guztiei, eta gaineratu du haien mobilizazioari esker dagoela libre. "Elkartasuna adierazi didaten hautetsi guztiak eskertzen ditut, baina batez ere herritar xumeak... manifestazioe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000708 | BERRIA | Euskadi | noticias | HEDABIDEAK. Rene Harluxet LKS kooperatibako Teknika Arduraduna izango da Ahoan bilorik gabe- ko gaurko gonbidatua. Hogei enpresak baino gehiagok osatzen duten nazioarteko taldea da LKS. Mondragon taldearen barruan dago. Ipar Euskal Herriko sei hedabidek hilabetero proposatzen duten hitzordua da Ahoan bilorik gabe . Kan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000709 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. PARIS-ROUBAIX. Tom Boonenek, iazko ekitaldian egin bezala, gaur irabazteko aukera asko ditu
Tom Boonenek, iazko ekitaldian egin bezala, gaur irabazteko aukera asko Paris-Roubaix klasiko handia korrituko da gaur. 259 kilometro, eta tartean harbidezko 27 zati. Gogorra benetan, gogaikarria. Zerbaitegatik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000710 | BERRIA | Euskadi | noticias | Landa: «Ziur nago kirol mailan gora egingo dugula»
Mikel Landa Euskadi Fundazioko presidentea aurkezpenean zen, eta ziurtzat jo zuen, iazkoarekin alderatuta, kirol mailan «gora» egingo duela taldeak. Fitxaketei dagokienez, onena Laboral Kutxaren babesa dela esan zuen: «Oinarria indartu nahi dugu, emakumezkoen taldearek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000711 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Elizbarrutia hamalau apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik Adingabeei egindako sexu abusuak ikertzeko Bilboko Elizbarrutiak sortutako ikerketa batzordeak hamalau apaiz identifikatu ditu. Horixe jakinarazi du gaur Joseba Segura Bilboko gotzainak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Adingabeak Babesteko et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000712 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Alkartasunak eta LABek dei egin dute Aberri Eguna Iruñean ospatzeko Hiru egun besterik ez da falta Aberri Eguna iristeko, eta eragileak euren deialdien berri ematen ari dira. EAk eta LABek EH Bilduk antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute, «burujabetzaren» aldeko aldarria defendatzeko. EAJk, berri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000713 | BERRIA | Euskadi | noticias | Usurbilgo 31 dendak eta taberna BERRIAlagun egin dira Erosi Usurbilen Berriaren eskutik kanpaina aurkeztu dute, gaur goizean, Usurbilen. BERRIAk antolatu du kanpaina, Usurbilgo Hurbilago merkatari elkartearen laguntzarekin eta Usurbilgo Udalaren eta Fagor Automationen babesletzarekin. Usurbilgo 31 dendak eta taberna BE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000714 | BERRIA | Euskadi | noticias | NATOren hutsegiteek kolokan jarri dute Libiako operazioaren zilegitasuna NATOk Muammar Gaddafiren kontrako operazioa hasi zuenetik hiru hilabete pasatxo direnean, gero eta nabariagoak dira nekeak eta uzkurkeriak aliatuen artean. Batetik, aliantzaren azken egunetako hutsegiteek -28 zibil inguru hil zituzten iragan igand... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000715 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak mafiei egotzi die Melillan gertatutakoa Pedro Sanchez Espainiako presidentearen aurkako kritikak areagotzen ari dira, Melillan gertatutakoaren harira izan duen kudeaketagatik. Izan ere, iragan ostiralean 2.000 etorkin baino gehiago saiatu ziren Melillako harresia zeharkatzen, eta gertakari horren a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000716 | BERRIA | Euskadi | noticias | EGK-k eta Foro Sozialak ekitaldi bat antolatu dute gazteen iritziak biltzeko BILBO. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Foro Sozial Iraunkorrak ekitaldi bat antolatu dute gazteek «bizikidetzari eta memoriari buruz» dituzten ikuspuntuak jasotzeko. Bilboko BilboRock aretoan egingo dute, bihar, 18:30ean. EGK-k gai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000717 | BERRIA | Euskadi | noticias | Okerragoa da ezer ez. Europako Batasuneko kontseiluaren goi bileran, atzo 27 herrialdetako agintariek hitzartu zuten 2014an eta 2015ean 6.000 milioi euro jarriko dituela langabeziari aurre egiteko. Diru kopuru horri, 2020era bitarteko EBko aurrekontuetatik erabiliko ez diren diru soberakinen zati bat-2.000 milioi euro ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000718 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Rich Moore, Phil Johnston. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Iraupena: 112 minutu. Generoa: Animazioa.
Joko aretoetatik atera eta Interneteko mundu ezezagunean murgilduko dira Ralph eta Vanellope filmeko protagonistak. Sugar Rush bideo jokorako falta duten pieza baten bila ari dira. Vanelloperen bideo jokoa da.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000719 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako eta Bizkaiko zahar etxeetako 23 egoiliarrek eman dute positibo Arabako Foru Aldundia PCR probak egiten ari zaizkie hilaren hasieratik zahar etxeetako egoiliar eta erabiltzaileei, prebentzio neurri gisa. Diputazioak proben bitartez atzemandako lehen kasuen berri eman du: hamabi positibo atzeman dituzte Zuiako (A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000720 | BERRIA | Euskadi | noticias | Getxoko alkate Imanol Landak jakinarazi du helegiterik ez jartzeko erabakia Bozeramaileen Batzordean. 1980ko maiatzaren 17an adostu zuen Udalbatzak Getxoko plaza bati Eustakio Mendizabal Txikia zenaren izena jartzea. Poliziak hil zuen ETAko kidea tiroz, 1973ko apirilean, haren izena daraman plazatik gertu.
Getxoko Udal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000721 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurren eskubideen kulturarik ez dagoela esan du EAEko Arartekoak Haurren Eskubideen Hitzarmenak 18 urte beteko ditu gaur. Nazio Batuen Erakundeak 1989an onartu zuen. Iñigo Lamarca EAEko arartekoaren esanetan, atxikimendu gehien lortu dituen nazioarteko hitzarmena da: munduko herrialde guztiak, bi ezik. Hala ere, Lamar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000722 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaia Gernikak indartsu jarraitzen du ligan (41-14) ERRUGBIA. Bostetik bost. Bizkaia Gernikak maila harrigarrian jarraitzen du ohorezko mailan. Atletico Madril zeukan parean atzo, eta egur handi samarra eman zion, 41-14. Lidergoan jarraituko du, beste astebetez. gaur jokatuko dira Hernani-Getxo Artea (12:00) eta VRAC... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000723 | BERRIA | Euskadi | noticias | Demagun etorkizun hurbil batean Iparramerikan hondamendi handi bat gertatu eta orain Panem deritzon nazioa 12 barrutitan banatzen dela.
Hamaika gerra eta triskantzen ondoren, Kapitolioa nagusitu zaie gainerako barrutiei eta ordainetan, Kapitolioaren aginpide tiranikoaren mende bizi dira gainontzeko barrutietako biztanl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000724 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bada, badirudi Espainia hausten ari dela. Katalunia baino lehenago. Ikusiko dugu zer pasatzen den gaur goizean Madrilen, baina gogor jotzen ari dira eskuin muturraren eta muturreko eskuinaren danborrak. Harako A por ellos, oé, oé aberkoi hura [ekin gogor haiei], zeina gogotsu hartu baitzuten Pedro Sanchezek eta Miquel ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000725 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ane Labaka eta Unai Mendizabal gailendu dira asteburuko final-zortzirenetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapenaren buruan jarri da Ane Labaka Mayoz, atzo Elgoibarko saioan irabazita. Labakak 458,5 puntu batu zituen final-zortzirenekoan. Haren atzetik, bigarren izan zen Jokin Uranga Isuskiza (443,5), hirugarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000726 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. ESKU-HUSKA. JAIALDIAK. OSTIRALEKO EMAITZAK Donostia: Baleztena-Urberuaga 7; Berasaluze IX.a-Zubieta 18. Buruz buruko txapelketa: Agirre 2; Bengoetxea VI.a 22. Capellan-Eulate 18; Mungia: Mikel-J. Gomez 22; Amarika-Altuna 10. Barberito VI.a-Gorriti Iruñea: Esain-Begino 15; Arretxe II.a-Otxandorena 22. Buruz buru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000727 | BERRIA | Euskadi | noticias | Giraldo hil zutenen zigorra berrestea nahi du fiskalak Yamiled Giraldoren hilketarekin zerikusia duten guztien zigorrak berresteko eskatu du Fiskaltzak Auzitegi Gorenean. Izan ere, auziko defentsak jarritako helegitea aztertzen hasi da auzitegia, eta alde bakoitzak bere jarrera azaldu du berriro.
Helegiteak ez onartzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000728 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak bertan behera utzi dute Gasherbrumeko espedizioa
"Bidea arriskutsuegi aurkitu dute haize gogorragatik. Beherantz doaz. Berri gehiago hurrengo orduetan. Ondo daude", halaxe jakinarazi zuten atzo Gasherbrum IIrako (8.035 m) bidea uztea erabaki zutela. Eguraldiak, baina, ez du onerako jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000729 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez lau hildako utzi ditu lurrikara batek Turkian Euskal Herrian 13:51 zirela gertatu da ezbeharra. Richter eskalako 6,6 graduko lurrikara batek Greziako Samos irla mugiarazi du, Greziako Geodinamika Institutuaren arabera. Sismoa Grezia kontinentalean eta Turkian ere sumatu da. Bigarren herrialde horretan, 6,8 gr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000730 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emozio oro ahotsean. Azken hamar urteetan pop musikan agertu den ahots eta presentzia berezienetako bat da Antony Hegarty, eta beste artisten miresmena lortu du. Donostiako Kursaalean ariko da etzi, 'The Crying Light' lan berria aurkeztuz.
Azken hamar urteetan pop musikan agertu den ahots eta presentzia berezienetako b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000731 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den azaroaren 20ko hauteskundeetan PPk Espainian lortu zuen gehiengo osoa PSOEren hondamendiaren ondorio izan zen. Zortzi hilabete geroago, argi antzematen da. Egoera ekonomikoa okertzearekin batera, beheraka doa PPren sostengua, oso azkar, azkenaldian inkesta soziologikoak baieztatzen ari direnez. PSOE, aldiz, ah... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000732 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARTZELONA. Herrialde Katalanetako Euskal Herriaren Lagunak taldeak kanpaina bat jarri du martxan Askapenako bost auzipetuei babesa agertzeko -Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte-. Manifestu bati atxikitzeko sinadurak bilduko dituzte ( suport. ). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000733 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anna van der Breggenek azkenean lasai egin dezake lo. Herbeheretarrak, azkenean, lortu du bere garaipen bilduma ikusgarriari falta zitzaion titulua, eta hurrengo urte osoa egingo du ostadar elastikoaren barruan. Herbeheretarrak urte bikaina egin du, eta atzo biribildu zuen, Insbrucken errepide munduko txapeldun izanda.... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.