id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0000734
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur egun, hirigune eta gune metropolitanoaen garrantzia euren ahalmen ekonomikoaren arabera neurtzen da. Ingurua menderatzeko bideak ekonomikoak dira: inbertsioak hartu, eskulana eta talentua erakarri, botere guneak sortu... Horregatik, hiri batentzako ezinbestekoa da beharrezko azpiegitura ekonomikoak edukitzea. Fina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000735
BERRIA
Euskadi
noticias
1 Zerga iruzurra. Herrialdeek informazioa automatikoki partekatu beharko lukete zerga ihesa borrokatzeko. 2 Multinazionalak. Bidea trabatu behar zaie ez ditzaten herrialde batean lortutako irabaziak beste batera eraman zerga txikiagoak pagatzeko. 3 Gardentasuna. Zerga agintariek erraz jakin beharko lukete nor den enpre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000736
BERRIA
Euskadi
noticias
San Fermin torneoa Lizarran eta Iruñean jokatuko da, eta bi maila ezberdinetan PILOTA. Hamasei pilotarik hartuko dute parte aurtengo Laboral Kutxa Emakume Master Cup torneoetan: zortzik nagusi mailakoan, eta beste zortzik 18 urtez azpikoan. Finalerdiak Lizarran (Nafarroa) jokatuko dira, uztailaren 7ko asteburuan, eta f...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000737
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxieneko soldata %0,93 igoko da Ipar Euskal Herrian 2017an Datorren urtarrilaren 1etik aurrera, gutxieneko soldata garbia hilean 1.153 eurokoa izango da Ipar Euskal Herrian. Frantziako Gobernuak erabaki du, beste behin ere, legeak ezartzen duen gutxieneko igoera aplikatzea SMIC gutxieneko sariari eta %0,93ko emendatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000738
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela bi urte Okzitaniako Tolosan AHTaren aurka jaurtitako tartakada haien kontura gure aurka eginiko epaiketa-fartsa bukatu da. Zergatik epaiketa-fartsa? Auzibide baten inpartzialtasuna bermatzen duten tresna juridikorik gabe gelditu garelako: sendoki oinarritutako helegiteak baztertu dituzte, eta, azken unean, aurkez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000739
BERRIA
Euskadi
noticias
1 Apustuak, Irujoren alde. Zaleak Irujoren alde daude, eta apustuak haren alde egongo dira. Doblean edo alde handiagoz irten daitezke. 2 Bitik bi Irujok. Aurretik bi aldiz jokatu dute elkarren aurka manomanistan, eta biak irabazi zituen Irujok. Bengoetxea VI.ak behin irabazi dio Irujori, 2010eko mastersean. 3 Bote joko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000740
BERRIA
Euskadi
noticias
Sustraiei heltzen aitzindari. Feminismoaren ordura arteko bidean aurrera eginez, planteamendu berriak egin eta sustraietara jo zuen Simone de Beauvoirrek, Teresa Lopez Pardina doktoreak atzo Donostian azaldu zuenez. Feminismoaren ordura arteko bidean aurrera eginez, planteamendu berriak egin eta sustraietara jo zuen Si...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000741
BERRIA
Euskadi
noticias
Alavesek garaipena lortu du etxean, eta atzean utzi ditu jaitsiera postuak Alavesek garaipena lortu du etxean, eta atzean utzi ditu jaitsiera Alavesek infernutik zerurako bidea egin zuen atzo ordu eta erdi eskasean. Ezin okerrago hasi zen arratsaldea itxaropenerako arrazoi bihurtu zen. Gasteizko taldeak gorriak ikusi z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000742
BERRIA
Euskadi
noticias
Uda iristearekin batera, jende ugari ikusten da hondartzetan, surf taula beso azpian hartu eta olatuei segika. Modako kirola da, eta ez gazteen artean bakarrik: helduak ere sarri ikusten dira taula gainean, oreka mantentzeko ahaleginetan. Taula esku artean erabiltzen duten horiek, ordea, jakingo ote dute surf taulen ek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000743
BERRIA
Euskadi
noticias
Santurtzin (Bizkaia) egon da Alfonso Alonso PPren lehendakarigaia, CLH hidrokarburo enpresak herri horretan duen lantegian, eta aukera baliatu du subiranismoak bere ustez enpresei eta enpleguari dakarkien «zemaiaz» ohartarazteko. «Euskadi Espainiaren susperraldi eta hazkundearen motorra izatea gura dugu, baina programa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000744
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskoniak azken txanpan galdu du Bartzelonan: 96-84 SASKIBALOIA. 36 minutuz Bartzelonarekin buruz buru aritu ostean (81-79), Baskoniak galdu egin zuen atzo azken txanpan Palaun, Euroligako 10. saioan: 96-84. ACB ligan, Bilbo Basketek Zaragozan jokatuko du gaur (20:45).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000745
BERRIA
Euskadi
noticias
Alaba eta ilobak besarkatzen ditu Khalida Waked iheslari palestinarrak telebistan albisteak ikusten dituen bitartean. Libanora ihes egitea erabaki zuen duela hiru hilabete, eta Damaskoko Zamalka auzoan utzi zituen senarra eta suhia. Hiriburuko aldirietatik ez datoz berri onak. «Hasieran, senide batzuen etxean geratu gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000746
BERRIA
Euskadi
noticias
1937an Etxalatzen hildako bi lagunen gorpuzkiak identifikatu dituzte ETXALATZ. Nafarroako Gobernuak Etxalatzeko hobi komun batean topatutako bi pertsonaren gorpuzkiak identifikatu ditu. 2019an atera zituen gorpu horiek Aranzadi zientzia elkarteak. Jakinarazi dutenez, Joakin Arroyorenak eta Tomas Salinasenak dira; 1937a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000747
BERRIA
Euskadi
noticias
Iaz ere, Glasgowko COP26 klima aldaketari buruzko goi bileraren sustatzaile nagusietako bat zen Coca-Cola, beste hamaika enpresa oso kutsatzailerekin batera. Guztien artean, Frantziak baino CO2 gehiago isurtzen zuten enpresak ziren Nazio Batuen Erakundearen klimari buruzko bileraren finantzatzailerik handienak. Aurten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000748
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarrean dago, atzotik, hezkuntza erreforma. Datorren ikasturtean hasi beharko luke eragina izaten, berez, baina Espainiako Gobernuak berak aitortu du zaila izango dela. Zinez estuak dira epeak. Eragin handiena 2017rako iritsiko da, izatekotan ere: orduan hasiko dira martxan irakats-aldi amaierako probak. Mehatxupean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000749
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaztelaniaren «bazterketari» aurre egiteko lege egitasmoa atzera bota dute UPDk aurkeztu zuen lege proposamena, Espainiako Kongresuan, herenegun: «Hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatzea eta bazterketa linguistikoa prebenitu eta errotik erauztea» zen egitasmoaren helburua, Carlos Martinez Gorriaran UPDko parlamentar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000750
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ostikada gehiago emateak ez digu lagunduko partidak irabazten» Ligako lehen partidan Bartzelonaren aurka 5-1 galdu arren, Jon Ansotegik lasai egoteko eta konfiantza izateko eskatu die zaleei. Bi egun iraun zion Bartzelonako zaputzak Jon Ansotegiri (Berriatua, Bizkaia, 1982), ez baitu uste neurketa bakar batetik ondori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000751
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendizabal II.a gaixo dago eta ez da ariko 2. Mailako buruz burukoan Oier Mendizabalek 2. Mailako buruz buruko txapelketako norgehiagoka zeukan gaur Iruñeko Labrit frontoian. Ez du partida hori jokatzerik izango, ordea, gripeak jota dagoelako. Julen Retegi kontrarioak, horrenbestez, aurrera egingo du partidarik jokatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000752
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. LIBURUAK. 'Zanbuloko sonanbulua' 'Budaren hitza' 'Leihatila beltza' 'Zanbuloko sonanbulua' Egilea: Antton Kazabon. Ilustratzailea: Aitziber Hamar urtetik gorakoentzako ipuina da Zanbuloko sonanbulua. Udalekuetan ibilaldiak egiten dira, eta lagun berriak ezagutu. Baina ez dira beti eta denak gozoak eta samur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000753
BERRIA
Euskadi
noticias
Patxi Francesek ez du jarraituko Zumaia entrenatzen ARRAUNA. Zumaiak entrenatzaile berria izango du datorren denboraldian, Patxi Francesek ez baitu jarraituko lan horretan. Lau urte egin ditu Zumaian, eta, ziklo hori amaitu dela iritzita, ez jarraitzeko erabakia hartu dute entrenatzaileak eta klubak, erabateko adostasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000754
BERRIA
Euskadi
noticias
Valentzian topatu dute ekainetik desagertuta zegoen Sarrigurengo adingabea Ekainaren 29an joan zen neska, 16 urtekoa. Foruzaingoak jakinarazi du Valentzian aurkitu dutela, eta eskerrak eman dizkie hura aurkitzen lagundu duten herritarrei. Familiak haren desagerpena salatu eta berehala banatu zituzten neskatoaren argazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000755
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzean geratu da kanpainaren lehen astea baldintzatu duen ospakizun eta dolu lorratza, eta alderdiak dena emanda joateko asteari ekiteko prest daude, zalantzatiak erakartzeko deiak areagotuta. PSE-EEk Pedro Sanchez Euskal Herriratu du berriro, oroimenean iltzaturik baitauka Eneko Andueza lehendakarigaiak Espainiako Gor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000756
BERRIA
Euskadi
noticias
'Bienvenue' Valverde. Espainiarra Dauphine Libereko lider jarri da, Mont Ventouxen bigarren izanda; etapa Szmydek irabazi du Espainiarra Dauphine Libereko lider jarri da, Mont Ventouxen bigarren «Alejandro Valverde ez da Frantziako Tourrean ongi etorria izango». Hala adierazi zuen Bernard Laporte Frantziako kirol idazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000757
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Inolako akordiorik lortu gabe itxi ditu bere lanak zerga erreforman egin beharreko aldaketak negoziatzeko Arabako Biltzar Nagusiek sortutako lan taldeak. 2011ko azaroan eratu zuten taldea. Aztertu dituzten neurrietako batzuk jada indarrean daude.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000758
BERRIA
Euskadi
noticias
Biriatun eta Baionan, auto ilarak izan dira oporraldi hasierarekin Oro har, lasaia izan da Aste Santuko oporraldiko lehen eguna Euskal Herriko errepideetan. Hala ere, auto ilara luzeak izan ziren atzo arratsaldera arte A-8 autobidean, Biriatuko ordainlekuan (Lapurdi). Goizean, hamabi kilometro luze izan ziren. Zarautze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000759
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarrean sartu da Ipar Euskal Herrian burka eta nikaba janzteko debekua Gaur sartu da indarrean Ipar Euskal Herrian burua burkarekin edo nikabarekin estaltzeko debekua. Gaurtik emakumeek ezingo dituzte leku publikoetan burua eta aurpegia estali, eta soilik leku pribatuetan edo meskita bat duten kaleetan jantzi ahal iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000760
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezberdina izango da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Apirilaren 3tik 8ra jokatuko da, eta, mapei, planoei eta altimetriei erreparatuta, aurreko urteetakoa baino leunagoa izango da. Antolatzaileek ere hala aitortu dute, eta baliteke lau etapa esprintean bukatzea: bi tropel guztiarekin, eta beste bi tropel txikiagoetan. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000761
BERRIA
Euskadi
noticias
Maiz erabili da kontzeptu gisa azken urteetan, eta Kike Amonarrizek berak ere bai: «bidegurutzean» dagoela euskara, momentu giltzarri batean. Horri buruzko gogoetak oinarri hartuta, Euskararen bidegurutzetik liburua aurkeztu du, Elkar argitaletxearekin. Nabarmendu du «momentu garrantzitsua» dela hau, aurrera edo atzera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000762
BERRIA
Euskadi
noticias
Taldeek iazko eta aurtengo denboraldietan probak egiteko baimena eman diete agintariei. Imolan bi eguneko lasterketa asteburua probatu zuten, adibidez. Horrez gain, denboraldi normal batean izango ez ziren zirkuituak erabili zituzten, urrunera bidaiatzerik ez baitzegoen. Aurten ere berri batzuk izango dira dira: Herbeh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000763
BERRIA
Euskadi
noticias
«Berriz isilarazi gaituzte; burutik pasa zekigukeen guztia pasatu zaigu» Ez du baztertzen «biktima» hitza, baina bere burua definitzeko orduan ez du erabiltzen Izaskun Acostak; barne gogoetetan beste era batean ikusten du bere burua. Madrilen du bizilekua, eta handik solastatu da BERRIArekin, telefonoz. Sortzez donosti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000764
BERRIA
Euskadi
noticias
Franco Battiato (Ripostu, Sizilia, 1945) musikan, zineman eta telebistan sortzaile ibili zen 1965. urtetik hona. Musika klasizista, esperimentala, popa, rocka eta opera jorratu zituen, besteak beste. Siziliako etxean hil da. 76 urte zituen, eta aspaldi zegoen gaixorik. Italiako musikari eta kantugile ezagunetako bat ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000765
BERRIA
Euskadi
noticias
Hervellek hiru bat asteko atsedena hartu beharko du, belaun hezurreko edema osatzeko Axel Hervellek bizpahiru aste eginen ditu kantxetatik kanpo. Edema auka eskuin hankeko belaun hezurrean, tendinitisa jasan zuen belaunean. Hala ere, gaitzerdi, lesioak okerragoa izateko tankera baitzeukan. Fotis Katsikarisek berak aito...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000766
BERRIA
Euskadi
noticias
Mugitu taldeak jakinarazi du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak 33 laguni isuna jarri diela AHTaren aurkako protesta baten harira. 2013ko azaroan gertatu zen, Iruñean: bi lagun kateatu ziren diputazioaren balkoian, eta kalean hainbat lagun bildu ziren. Orain, 450 euroko isuna jarri diete 33 pertsonari. «Me...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000767
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da aspertzeko aukerarik izango gaur eta bihar Hendaian (Lapurdi): izan ere, Txotxongilo festibala egingo dute Gaztelu Zahar gunean. Txotxongilo arruntak eta erraldoiak, dantzariak, antzezlanak eta tailerrak izango dira nagusi egunotan, Akelarre elkartearen eskutik. Noski, musikarik ere ez da faltako, jaia animatzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000768
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakunderen tesietara gerturatuko dute legea, «lehentasuna» kenduz Eusko Legebiltzarreko taldeen arteko eztabaidatik aparte, Emakundek jarria du zaintza partekatuari buruzko ildoa. Zaintza partekatua propio arautzeko legerik ez dela behar esana du Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde horrek. Argi agertu da Kidetzak au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000769
BERRIA
Euskadi
noticias
INDONESIA. Acehetik 1.300 soldadu erretiratu ditu Jakartak, bake akordioaren ondorioz Acehetik 1.300 soldadu erretiratu ditu Jakartak, bake akordioaren Indonesiako Aceh eskualdetik 1.300 soldadu erretiratu zituen atzo Indonesiako Gobernuak, Armadaren eledun Ahmad Yani Basukik jakinarazi zuenez. Aceh Askatzeko Mugimendu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000770
BERRIA
Euskadi
noticias
Greziako erreskatearen blokeoa gainditzeko akordioa hurbil dago Konpontzeko bidean daude kreditu emaileen eta Greziako Gobernuaren arteko hamaikagarren tirabirak. Erreskatearen hurrengo ordainketak jaso ahal izateko programaren baldintzak bete dituela egiaztatuko duen berrikusketaren zain hilabeteak daramatza Alexis Ts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000771
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Gernika, Skalariak talde nafarraren doinuekin dantzan Gernika, Skalariak talde nafarraren doinuekin dantzan Ska-Reagge Festibalak metal doinuen txanda hartuko du gaur Gernikan. Festivala izan dute han, hiru egunez. Hala ere, herriko festek ostegunera arte (abuztuak 18) jarraituko dute eta gaur Skalariak taldea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000772
BERRIA
Euskadi
noticias
Birika berdea arriskuan . Barakaldoko (Bizkaia) azken gune berdean autobidea, harrobia eta trenbidea egin nahi dituzte; gunea galtzeko arriskuaz ohartarazi dute. Barakaldoko (Bizkaia) azken gune berdean autobidea, harrobia eta trenbidea egin nahi dituzte; gunea galtzeko arriskuaz ohartarazi dute. Mespelerreka Barakaldo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000773
BERRIA
Euskadi
noticias
MEXIKO. LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Gripe zerria. Nazioarteko turismoak behea jo du Mexikon, A/H1N1 gripeagatik. Horregatik eta AEBetako mexikarrek diru gutxiago bidaltzen dutelako, ekonomia zapuzten ari da. Nazioarteko turismoak behea jo du Mexikon, A/H1N1 gripeagatik. Horregatik eta AEBetako mexikarrek diru gutx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000774
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatus berriaren babesa handitu egin daitekeela uste du EH Bilduk EH Bilduk uste du «herritar gehienak» bat datozela Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordean lortutako akordioarekin, eta zenbait puntutan «gehiengo oso handiak» babesten duela akordio hori. Baina babes hori are gehiago handitu daitekeelakoan dago. H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000775
BERRIA
Euskadi
noticias
Zakur bat hiltzea egotzita, gizon bat atxilo Gasteizen GASTEIZ. Gasteizko Udaltzaingoak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizaldean Zaramaga auzoan, animaliei tratu txarrak ematea egotzita. Udaltzaingoaren arabera, gizonak bere zakurra hil zuen etxeko leihotik botata, zazpigarren solairutik.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000776
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurralde elkargoaren aldeko jarrerek itxaropenez jantziriko ortzadar koloretsua osatu dute azken hilabete eta asteotan. Hautetsien Kontseiluak eta gizarte eragile gehienek ondutako proposamena Parisera eraman aitzin, Parisek ortzantzaren, galernaren hotsa ekarri du Ipar Euskal Herrira. «Ezohiko tresna instituzional bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000777
BERRIA
Euskadi
noticias
«EAJk uko egin dio proiektu nazional anbiziotsu bati» Otegiren hitzetan, «errenuntziek umezurtz utzitako sektoreengana» heldu behar du EH Bilduk; apirilaren 5ean, baina baita bozen logikatik harago ere: «Ez dugu gobernuan egon nahi; guk gobernatu nahi dugu». Aldartea aldatzen zaio Arnaldo Otegiri (Elgoibar, Gipuzkoa, 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000778
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako industrialderik handiena egiteko ituna sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak. Eskuzaitzetan egongo da, Zubietan, eta 290.000 metro koadro izango ditu. Errauste plantarekin batera, Mubil elektromugikortasun zentroa eta Zardoya Otisen lantegia ere jarriko dituzte, oraindik lotu gabe dauden beste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000779
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Estatuaren bina euroagindu eta estradizio eskaerez gain, Josu Urrutikoetxeak Frantzian baditu beste auzi batzuk zabalik. Epaiketa, ETAko ustezko arduragatik. 2002-2005 arteko gertakari batzuk aipatuz, ETAko kide izatea eta haren zuzendaritzarekin harremana izatea leporatuta, 2010ean zigorra ezarri zion Frant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000780
BERRIA
Euskadi
noticias
F leabag telesail britainiarraren eszena batean, pertsonaia bat jaso berri duen sariaz kexatzen da. Saria, Emakume Enpresari izateagatik irabazi duena, bere ustez «tontakeria bat» da, «gu alde batera uzteko baino balio ez duena, arrakastaren azpiatala, sarien haurren mahaia». Esaldi honekin, telesailaren sortzaileak, P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000781
BERRIA
Euskadi
noticias
Italiako justiziak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren kontrako euroagindua baztertu ondotik, «Espainiaren estrategiaren porrota» baieztatu egin da, Puigdemonten beraren esanetan. Egia da Espainiako justiziaren jokabidea Europako beste hainbat estaturen irizpideen kontrakoa dela, eta Europako zuzenbideko z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000782
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Aldamiz-Etxebarria izendatuko dute berriro Euskadiko Federaziko buru Aldamiz-Etxebarria izendatuko dute berriro Euskadiko Federaziko buru Jose Maria Aldamiz-Etxebarria bizkaitarrak jarraituko du Euskadiko Pilota Federazioko presidente karguan, ez delako hauteskundeetarako beste hautagairik aurkeztu. Federazioak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000783
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek Irani presio handiagoa egingo diote, Israelen erasoa saihesteko AEBetako Gobernuak presio handiagoa egingo dio Irani, programa nuklearraren harira etenda dauzkaten negoziazioei berriro ekin ahal izateko. Iturri militarrak aipatuta, hala jakinarazi du The New York Times egunkariak: Etxe Zuriak Israelen balizko era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000784
BERRIA
Euskadi
noticias
MARKINA-XEMEIN. Urtero legez, larunbatean Urriko Azoka Nagusia egingo dute Markina-Xemeinen (Bizkaia). 10:00etan zabalduko dute azoka. Ordu berean emango diote hasiera Akitaniako Blonden Bizkaiko Txapelketari. Sariak 13:30ean banatuko dituzte. 13:00etan, trikitilariek kalejira egingo dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000785
BERRIA
Euskadi
noticias
Orekak emango dio ikusgarritasuna. Bihar hasiko da Superligako titulurako borroka, eta bi euskal talde sartu dira zortzi talderik onenen multzoan: Athletic eta Reala Lagunak eta Eibar Koparako txartela lortzen saiatuko dira sailkatu ez direnen multzoan Bihar hasiko da Superligako titulurako borroka, eta bi euskal talde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000786
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi palestinar hil eta beste hiru zauritu ditu Israelgo armadak Zisjordaniako Nabulus hirian, bi palestinar hil eta beste hiru zauritu dira Israelgo armadaren eta miliziano palestinarren arteko tiroketa batean. Hildakoak 24 urteko Al Kadafi (Al Aksa Martirien Brigadetakoa, Al Fata mugimendura afiliatua) eta 70 urteko gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000787
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako Parlamentuaren hamabigarren legegintzaldian, Catalunya Si Que Es Pot talde politikoak 11 aulki zituen, eta botoen %8,94. Hauteskundeetara esplizituki zera esanez aurkeztu ziren Comukoak: ez zeudela independentziaren ez alde, ez kontra. Baina haien ehunekoa funtsezkoa izan zen diskurtso unionista baliozkotza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000788
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar itzaliko da olinpiar sua Rio de Janeiron, eta bihar beteko ditu 30 urte Usain Boltek. Jamaikarra korrika ikusita beste planeta batekoa dirudi, baina ez da. Lurtarra da, eta, gizaki guztien moduan, ezin dio izkin egin denboraren joanari. Mundu bat dago Bolten eta haren aurkarien artean. Horregatik, jamaikarrak kor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000789
BERRIA
Euskadi
noticias
Langile bat naiz, lan egiten dut egun guztian hamaika ordu, hala kantatzen genuen Imanolekin, baina hamaika ordu lan egitearenak ez zuen, bitxia da, ordu asko esan nahi, hamaika zenbaki zehatza zen langile askoren lan-orduen kasuan, eta guk kantari segitzen genuen eztarriak urratu beharrean, baina nausia beti kexu da, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000790
BERRIA
Euskadi
noticias
Confebaskeko buruak 11 orduko lanaldia ezarri izana salatu du ELAk ELAk aurpegia jarri nahi die «laneko miseriaren bizkar aberasten diren piratei». Prekaritatearen aurkako kanpaina bat jarriko du martxan enpresaz enpresa, eta, atzo Bilbon egindako aurkezpenean, zuzenean seinalatu zuen Confebask patronaleko burua prekar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000791
BERRIA
Euskadi
noticias
Rubalcabaren ustez, «ona litzateke Batasuna hauteskundeetan egotea, noski, legea betez». Batasunak ez duela aurkezterik izango ziurtatzeko eskatuko dio Raxoik Zapaterori gaur Rubalcabaren ustez, «ona litzateke Batasuna hauteskundeetan egotea, Batasunak ez duela aurkezterik izango ziurtatzeko eskatuko dio Raxoik Bezpera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000792
BERRIA
Euskadi
noticias
Udaletxeko EAJren bulegoen kontrako erasoa salatu du Donostiako Udalak Donostiako Udalak gaitzetsi egin du joan zen igande goizaldean Donostiako EAJren udal taldearen udaletxeko bulegoen kontrako erasoa. Burua estalita zeraman lagun talde batek pintura jaurti zuen bulego haietara. EAJko Udal taldearen bozeramaile Xabie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000793
BERRIA
Euskadi
noticias
ERREPIDEAK . Hiru lagun hil dira hiru istriputan, bi Nafarroan eta bat Gipuzkoan Hiru lagun hil dira hiru istriputan, bi Nafarroan eta bat Gipuzkoan Egun beltza izan zen atzokoa errepideetan. Izan ere, hiru lagun hil ziren beste hainbeste istriputan. Bi istripu larri Nafarroan izan ziren, Loitin eta Vianan, eta hirugar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000794
BERRIA
Euskadi
noticias
'Eskamak kentzen'-ek ez du atal berririk izango ETBn ETBk lanik gabe utzi ditu eskabetxerak -Karmele Larrinaga Go!azen -en atal berrietan ariko da, eta hura da salbuespena-. Barbara Goenaga, Elena Irureta, Itziar Aizpuru, Loli Astoreka eta Itziar Atienza aktoreak biltzea lortu zuen Eskamak kentzen telesailak, eta ez du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000795
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoa Donostia Kutxako Giza Baliabideen Zuzendaria Diputazioko areto nagusian izan nintzen aurreko larunbatean, Mikel Zalbideren Euskaltzaindirako sarrera-hitzaldian. Mikel lagun mina izanik eta gaia euskara, aitzakia pare ona nuen han izateko. Eta bat nator Henrike Knörrek erantzun dotoreari eman zion hasierarekin:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000796
BERRIA
Euskadi
noticias
Ziklo bat itxitzat eman zuen Zebra diskoarekin (2005, Metak). Bost urte baziren Esan Ozenkirekin Habiak argitaratu zuela; zortzi Anari eman zuela. Anari Alberdik (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970) 1997an itxi zuen, izan ere, Psych Out taldeko bateria-jotzaile zikloa, bakarkako ibilbideari ekiteko. Ez zen bakarrik egon, baina, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000797
BERRIA
Euskadi
noticias
NBA bueltan da. Urriaren 25ean itzuliko dira saskibaloi izarrak AEBetako saskibaloi kantxetara, eta apirilaren erdialdera arte zaleak telebistari katigatuta izango dituzte. Partida askoko liga da, eta, txapelduna zein izango den jakiteaz gain, aurtengo denboraldiak ere hamaika arreta gune izango ditu. NBArekin ez dago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000798
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gerra zikin politikoa» egiten ari da EAJ, Rafa Diezen irudiko. Eusko Legebiltzarrean gehiengoa lortzeko legez kanporatzea erabiltzea leporatu die PSE-EEri eta PPri «Gerra zikin politikoa» egiten ari da EAJ, Rafa Diezen irudiko Eusko Legebiltzarrean gehiengoa lortzeko legez kanporatzea erabiltzea «Bere interesak arrisk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000799
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Olaizola II.ak eta Albisuk 22-14 irabazi zieten atzo Irribarria eta Barriolari, Iruñean, binakako sanfermin torneoko finalean. Partidako gakoa hasiera izan zen, irabazleak 12-0 aurreratu baitziren. Olaizola II.ak jaso zuen torneoko pilotaririk onenaren saria. Goizuetakoak San Fermin Torneoa irabazi duen laugarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000800
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak aurrekontuak erretiratu izana gizarte mobilizazioaren arrakastatzat jo dute M-30eko grebaren deitzaileek Iñigo Urkulluk aurrekontuak erretiratu izana garaipen propiotzat hartu dute maiatzaren 30eko greba orokorrera deitu duten sindikatu eta eragile sozialek. "Gizarte mobilizazioaren arrakastaren ondorioa d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000801
BERRIA
Euskadi
noticias
Zubiaurre: "Enpresek ez badute era egonkor batean kontratatzen, testuinguru kaskarra dutelako izango da" Espero zen argazkia zen: Roberto Larrañaga eta Eduardo Zubiaurre elkarri bostekoa emanda, eta biak irribarretsu. Euren parean, argazkilari eta telebista kamerari andana momentua erretratatzen. Confebaskeko president...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000802
BERRIA
Euskadi
noticias
Nigeriako indarrek 50 «gaizkile» armatu hil dituzte herrialdearen iparraldean ABUJA. Nigeriako indarrek gutxienez 50 pertsona armatu hil zituzten atzo, Kaduna estatuan, herrialdearen iparraldean. Iturri ofizialen arabera, hildakoak «gaizkile» talde bateko kideak ziren, eta motoan zihoazen, errepidean segada bat prestat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000803
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da aurreneko aldia, Vicent, eta ez da azkena izango, Nafarroa zutabe honetan aipatzen duguna. Aurreko batean, sukurtsal eran lan egiten duten alderdien gainean jardun genuen; PSNren kasuan, 2007ko udako hartaz. Berriro gertatu da. Nafarroako PSOE izango da munduko alderdi bakarretakoa hauteskundeak irabazi gabe lehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000804
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Euskal Herriko etxebizitzen arazoa salatu dute Angelun EH Baik deituta, elkarretaratze bat egin dute Orpi higiezinen agentziak Angelun (Lapurdi) duen bulegoaren aurrean, Etxebizitza eskubidea ez da salgai lelopean. Mugimenduaren esanetan, herritarrak «etxebizitzak saltzera gomitatzen» ari da enpresa, COVID-19ak er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000805
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Araski eta Gernika elkarren aurka ariko dira gaur, Mendizorrotzan, Espainiako Ohorezko Mailako 25. jardunaldiko partidan (20:30). Etxeko taldea ez dago bolada onean, azkeneko bost partidetatik bakarra irabazi baitu. Aldarte hobean ariko dira bisitariak, azkeneko bi partidak irabazi baitituzte. Lehen itzuli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000806
BERRIA
Euskadi
noticias
Sute bat itzali nahian, Txinan 30 suhiltzaile hil dira PEKIN. Gutxienez 30 suhiltzaile hil ziren atzo Txina erdialdeko Sichuan probintzian, sute bat itzali nahian ari zirela. Larunbatean sortu zen sutea, eta 689 lagunez osaturiko talde bat joan zen hori itzaltzera, baina, haizearen noranzkoa aldatzean, 30 bat suhiltzai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000807
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Jokalariekin zituen zorrak kitatu ditu Amaya San Antoniok. Ion Belaustegi taldekide ohiari 154.000 euroko kalte-ordainak ordaindu ondoren, enbargaturik zituen kontu korronteak erabiltzeko aukera izan du Nafarroako taldeak, eta hala, egungo jokalariekin atzeraturik zituen soldatak ordaindu dituzte taldeko bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000808
BERRIA
Euskadi
noticias
«Estatuaren egiturak egokitzea» adostu dute EAJk eta PSOEk itunean Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioa izenpetu dute EAJk eta PSOEk Espainiako Kongresuan. Atzo Madrilen sinatutako akordioaren ondorioz, EAJk Espainiako Kongresuan dituen sei diputatuek Sanchezen aldeko botoa emango dute inbestidura saioan, eta, truk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000809
BERRIA
Euskadi
noticias
«Indarkeria borrokatzat» jo dute oilo bat bulegoan sartzea GARINOAIN. DNE Derecha Navarra y Española alderdiak salatu du pertsona batzuk oilo bat sartu dutela Garinoaingo (Nafarroa) udaletxeko leihotik, alderdi horren bulegoan. Ekintza hori «indarkeria borrokatzat» jo du, eta oiloa bertan hil arte utzi nahi zutela gain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000810
BERRIA
Euskadi
noticias
Marc Coma moto gidariak hanka sartze larria egin zuen atzo Dakar Rallyko bigarren etapan: bidean nahastu, eta hamar minutu baino gehiago galdu zituen. Atzo arte probako buru zena autoen bidetik sartu zen, motoenean sartu beharrean, eta atzera egin behar izan zuen. Cyril Despresek irabazi zuen etapa, eta sailkapeneko bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000811
BERRIA
Euskadi
noticias
Badira 33 urte Altzako bizilaguna zen Mikel Zabalza orbaiztarra Guardia Zibilak atxilotu zuela. Handik 20 egunera Bidasoa ibaian hilik agertu zen. Bitartean, harekin atxilotutako Idoia Ayerbe neska-laguna, bi anaia eta lehengusu bat, eta Jon Arretxe oreretarra askatu zituzten inolako kargurik gabe. Bizirik irten ziren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000812
BERRIA
Euskadi
noticias
CSDko zuzendariaren aurka salaketa jarri du Manuel Saizek. Ofizialak ez diren agiriak ilegalki erabili eta legezkoak eta iturri judizialekoak balira bezala erabili zituela dio CSDko zuzendariaren aurka salaketa jarri du Manuel Saizek Ofizialak ez diren agiriak ilegalki erabili eta legezkoak eta iturri Liberty-Wurth txi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000813
BERRIA
Euskadi
noticias
«Garaipen bakarrak dena aldatuko luke». Alex Urtasunek lehenbailehen irabazi nahi ditu 8-9 partida, «mailari eusteko nahikoak izan daitezkeelako». Tarteka oso ondo jokatzen dutela dio, eta horri segida ematea omen gakoa. ALEX URTASUN. Bruesa Gipuzkoa Basketeko jokalaria Alex Urtasunek lehenbailehen irabazi nahi ditu 8-...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000814
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldarrikapen eta salaketa ekimen guztietan gorputz adierazpena erabili ohi da ekintza politiko gisa. Espazio publikoan biluztea gorputz adierazpen horietariko bat besterik ez da, protesta molde hedatu eta aspaldikoa. Zezenketen kontrako protestak ditugu irudirik ezagunenak. Oro har, animalien kontrako indarkeria sarrit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000815
BERRIA
Euskadi
noticias
Karlos Linazasorok 'Versus' eleberri "minimalista" argitaratu du Karlos Linazasorok Versus aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearekin kaleratutako nobela "minimalista". 1985az geroztik -itsasontzi batek izandako istripuaren ondorioz-, 50 metro koadroko uharte batean bakarturta bizi den naufragoa da nobelako pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000816
BERRIA
Euskadi
noticias
Goi-goian, goialdean eta zuloan «Orain arte bezala segitu nahi dugu, harrokeriarik gabe». Bi hilabetez ez da ABF ligako partidarik izango, Europako Txapelketa dagoelako, eta orain arteko lanaz eta gerokoaz jardun dute Itxako, Akaba Bera Bera eta Zuazo Barakaldoko entrenatzaileek: Ambros Martinek, Reyes Carrerek eta Jua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000817
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldundiaren ustez, A-8ko zirkulazioa arindu du Bilboko Supersurrek A-8ko zirkulazioa arintzeko helburua «aise eta erabat» bete du lehen egunetan Bilboko hegoaldeko saihesbideak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ustez. Ia astebete igaro da zabaldu zutenetik -larunbatean egin zuten-, eta herenegundik daude martxan errepideko bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000818
BERRIA
Euskadi
noticias
«Garai zirraragarria biziko dugu; badaude baldintzak sekulako gauzak egiteko» 2013an eratu eta lehen pausoak eman ostean, II. Kongresu Prozesua hasi du Ernaik. Gazteen arazoei «alternatibak eraiki» eta horiek saretu nahian aritu dira urteotan: «Benetan jauzi hori egitea dagokigu orain». ZukGua prozesuaren ostean jaio z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000819
BERRIA
Euskadi
noticias
Behinola Tolosan (Gipuzkoa) suhiltzaile eraikina izan zena okupatzeagatik hartu zuen izena Bonbereneak. 1997. urtea zen. Hogei urte igaro dira geroztik, eta hiru Bonberenea izan dira tartean. 2000. urtean sartu ziren San Esteban auzoko egungo eraikinera, eta lantegi huts bat zenak kolore biziz ageri ditu hormak orain. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000820
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostialdeko lurralde plan sektorialaren aurka dauden herritarrek indarrak batu zituzten atzo, eta kaltetuen batzarra sortu zuten Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian. Planak «gu guztioi egiten digula kalte» uste du batzordeak, eta plangintzak «alegazio andana» jaso dituela nabarmendu du. Apirilaren 2an Gipuzkoako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000821
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko abuztuan baino 7.258 pentsiodun gehiago daude Hego Euskal Herrian: 659.927. Espainiako Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera, %1,1 hazi da pentsiodunen kopurua urtebetean. Batez beste kobratzen dutenaren berri ere eman du: Nafarroan, batez beste 1.015 euro kobratzen du bakoitzak -duela urtebete baino %2, 2...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000822
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Hideo Nakata. Herrialdea: Japonia. Iraupena: 99 minutu. Hideo Nakata Ringu ospetsuaren zuzendariaren azken filma estreinatu da Antzoki Zaharrean. Lan interesgarria, ikara eragiteaz gain, pentsarazi egiten baitu. Oraingoan, eredu klasikoaren zaleek gozatu ahal izango dute istorioa esanguratsua baita, eta, bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000823
BERRIA
Euskadi
noticias
Nork sendatzen du sendagilea? Ina Idarreta Tolosako lehen arretako medikuak Interneten zabaldu duen gutunak agerian utzi ditu osasun sistemaren lehen mailako arreta zerbitzuak dituen gabeziak, eta osasun arloan lan egiten duten elkarte askok berretsi dute arazoa orokorra dela; azkena, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000824
BERRIA
Euskadi
noticias
G auza txikien superbotereak aktibatu zioen, kontsumitzaileak saltoki txikietan erostera animatzeko, Jaurlaritzak iazko urte amaieran egindako kanpainak. Merkataritza eta Kontsumo sailburuak «gertuko saltokien balioa» azpimarratu zuen, eta kontsumitzaileek «nahi dugun gizartea eraikitzeko daukaten ardura» azpimarratu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000825
BERRIA
Euskadi
noticias
«Onartezina da euskaran murriztea, baina larrialdi unea da» Baikortasunez mintzo den arren, etsipen apur bat nabari zaio bere nahiak lortzeko aukerei buruz ari denean: krisia eta PPren zein PSOEren jarrerak dira arrazoi nagusi. Kargu berriak ilusioz bete du Itxaso Atutxa (Bilbo, 1967), eta nabari zaio. Pozarren erakust...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000826
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal gizarte osoa astindu zuen kolpea izan zen. Madrildik iristen ziren berri nahasien zurrunbiloak ez zuen etenik, baina, azkenerako, bete egin zen iragarpenik okerrena: Realeko zale bat sastakatu zuten Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean. Handik ordu gutxira, goizaldeko hirurak inguruan, hil egin zen, Madrilgo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000827
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. HOMEOPATIA. Ohiko galderak. Sendagai homeopatikoen jatorria naturan dauden erreinuetan dago. Sendagai homeopatikoen jatorria naturan dauden erreinuetan dago. Sendagai homeopatikoak ez dira molekula sintetikoetatik ateratzen, naturatik baizik. Sendagai homeopatikoak hartzeko modurik ohikoena granuluak eta globu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000828
BERRIA
Euskadi
noticias
Angel Alexandre Vallejo (aita): Aitzindaria. Benetako eskalatzailea. Mendian egindako lagunik onena? Asko egin ditut, eta gainera lagun handiak. Mendi bat? Cerro Torre (Patagonia, Argentina, 3.128 metro). Igotzeko daukazun mendi bat? Cerro Torre madarikatua. Inoizko alpinistarik onena? Walter Bonnatti (Italia, 1930). L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000829
BERRIA
Euskadi
noticias
Antonio Basagoiti (EAEko PPko presidentea): "ETAk bizitzak barkatu nahi ditu autodeterminazioaren truke" "ETAk betikoa esan du, eta betiko paranoiarekin jarraitzen du. Beraz, urte berria, agiri zaharra. Bizitzak barkatu nahi ditu autodeterminazioaren truke. Jendeak badaki ETA buka daitekeela Zuzenbide Estatuaren funtzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000830
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkullu gaur Raxoirekin solastuko da bakegintzari eta autogobernuari buruz Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea gaur Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuarekin solastuko da Moncloan. Hiru gai nagusi proposatuko dizkio. Alde batetik, krisi ekonomikoari nola aurre egin, eta, horri lotuta, krisi instit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000831
BERRIA
Euskadi
noticias
Jordi Pujolek agerraldia egingo du hilaren 26an Kataluniako Parlamentuan 30 urtez atzerrian gordetako ondasunei buruz argibideak emateko. Alderdi orok egin zuen eskaera, eta parlamentuko mahaiak hartu du erabakia. Prest agertu da Kataluniako presidente ohia. Irailaren 22tik aurrera izatea gura zuen Pujolek, Diadan eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000832
BERRIA
Euskadi
noticias
CSNk ontzat jo du Garoña berriro zabaltzea ahalbidetzen duen errege dekretua Cristina Narbona Espainiako Ingurumen ministro ohiak eman zuen dekretuaren aurkako botoa, eta hark eman dio erabakiaren berri Efe agentziari. Fernando Martik eta Fernando Castellok (PP), Antonio Gurguñik (CIU) eta Rosario Velascok (PSOE) bozka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000833
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiaren aurkako zigorretan beste urrats bat egiteko azken prestaketak egiten ari da Europako Batasuna. Salbuespenak salbuespen, abenduaren 5ean utziko dio Errusiatik petrolioa inportatzeari, eta, egun horretatik aurrera, gehienezko prezio bat jarri nahi dio Errusiako petrolioari, beste herrialdeen erosketak bere egi...
cc-by-sa 4.0