id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0018634
BERRIA
Euskadi
noticias
Fiskaltzak errekurrituko du, eta Gobernuak laguntza agindu dio Garzoni. «Itxaropenez eta zuhurtziaz» hartu du erabakia Ahaztuak-ek, eta laguntzeko prestasuna azaldu Fiskaltzak errekurrituko du, eta Gobernuak laguntza agindu dio Garzoni «Itxaropenez eta zuhurtziaz» hartu du erabakia Ahaztuak-ek, eta Espainiako Fiskaltza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018635
BERRIA
Euskadi
noticias
BEIRUT. Libanoko Gobernuaren aurkako protestek Beiruteko portu inguruko kaleak hartu zituzten atzo berriro ere, erregimen aldaketa eskatzeko. Herenegun Hassan Diab lehen ministroak dimisioa eman izana ez dela nahikoa ohartarazi dute manifestariek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018636
BERRIA
Euskadi
noticias
Diru merkearen iturria ez da itxiko, oraingoz. Eta, Mario Draghi EBZ Europako Banku Zentraleko presidenteari kasu egin behar bazaio, luzaroan jarraituko du irekia. Ez da iritzi hori duen banku zentral bakarra: egun berean antzeko iragarpena egin du Ingalaterrako Bankuak. Dibisa politika aurki gogortuko zen aukerari bur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018637
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendekotasun Legerako dirua falta da, NaBairen ustez. Legearen finantzaketa akordioa berehala lortzeko eskatu die Espainiako eta Nafarroako gobernuei Mendekotasun Legerako dirua falta da, NaBairen ustez Legearen finantzaketa akordioa berehala lortzeko eskatu die Espainiako Mendekotasun Legeari dagokionez, nafarrak «big...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018638
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Sega Txapelketako bigarren saioa, Orendainen Gipuzkoako Sega Txapelketako bigarren jardunaldia bihar jokatuko da, eguerdian, Orendaingo Zubeltzu Auzkoako belardian. Aurreko asteburuan jokatu zen gizonezkoen aurreneko saioa, emakumezkoen finalarekin batera. Lehen jardunaldi hori nazioarteko eran jokatu zen et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018639
BERRIA
Euskadi
noticias
'Short Term 12' saritu dute Giza Eskubideen Zinemaldian Aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko ikusleen saria Short Term 12 AEBetan egindako filmak irabazi du. Destin Daniel Cretton zuzendari gaztearen (Hawaii, 1978) bigarren film luzeak jaso du puntu gehien: 8,76 puntu, hain zuzen ere. Bestalde, Raul de la Fu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018640
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Sener ingeniaritza enpresak Argentinako zentral termiko bat ziklo konbinatuko zentral bihurtzeko proiektuan parte hartuko du, Chubut probintzian. Senerrek proiektuko ingeniaritza lana egingo du aurrena, eta gero zentrala eraiki, muntatu eta probatuko du. Techint enpresarekin batera egingo ditu lanak. Planta berr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018641
BERRIA
Euskadi
noticias
Horrela esaten zaio euskaraz elikagaiak (lehengaiak, osagaiak eta jaki bukatuak, oro har) tenperatura jakin batean irauteko xedez egiten diren eragiketa logistiko eta domestikoen multzoari (garraioa, mantentzea, metaketa), jan-edan horiek kontsumitzailearenganaino osasuntsu eta beren ezaugarriak (zapore, usain, uki, ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018642
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gehienek ez dute ikusten emakumeen diskriminazioa» Gizonen nagusitasunak betikotu egin du emakumeen bazterkeria EHUko fisika eta matematika departamentuetan. Nastassja Cipriani diskriminazio positiboaren alde dago. Emakumeek EHU Euskal Herriko Unibertsitateko fisika eta matematika departamentuetan jasaten duten diskri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018643
BERRIA
Euskadi
noticias
Solarpack burtsara atera da, eta lehen egunean %10 handitu du akzioen balioa Burtsaratze arrakastatsua izan du Solarpack enpresak. Atzo eguerdian Bilboko burtsaren eraikinean kanpaia jo ostean, 8,3 euroko balioarekin merkaturatu ziren konpainiaren akzioak, eta 9,14 euroraino egin zuten gora egunaren amaierarako. %10,1 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018644
BERRIA
Euskadi
noticias
Pedofilia kasua Hazparnen gertatu zen ikertuko dute BAIONA. Jean François Sarramagnan apezak ustezko sexu erasoa Hazparnen (Lapurdi) egin ote zuen ikertzen ari da Baionako prokuradorea. Azaldu duenez, ez dakite zein izan zen erasoa, ezta preskribatu ote duen. Jean Marc Aillet apezpikuak herenegun salatu zuen 1990eko ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018645
BERRIA
Euskadi
noticias
Lopez de Aberasturi izango da EAko koordinatzailea Araban LAUDIO. Iratxe Lopez Aberasturi izango da Arabako EAren koordindatzailea. Ekainean eginiko kongresu nazionalean Pello Urizar idazkari nagusiari eta bere taldeari lehiatu zitzaion talde kritikoko kide da. Atzoko lurralde batzarrean Urizarren taldeko Antxon Belako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018646
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela pare bat urte zen. Euskal Herriko lau txokoetatik elkartu ginen Baionan iheslarien eskubideak nola errespetarazi gogoetatzen aritzeko. Bururatu zen gogoeta eta hazkurri soberakinak gelditu ginen. Eta joan ginen zuzenki Euskaldunen plazara janari horrekin. Garaian ez zen Pausa bezalako harrera gunerik paperik gabe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018647
BERRIA
Euskadi
noticias
Distirarik gabeko beste garaipen bat. Jasaitisek eta Vidalek min hartu dute Lietuvosen aurka etxean irabazitako partida ilunean Jasaitisek eta Vidalek min hartu dute Lietuvosen aurka etxean Beste behin ere, zapore gazi-gozoko garaipena lortu zuen bart Baskoniak. Gasteiztarrek ez zuten Lietuvos baino gehiago zirela erak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018648
BERRIA
Euskadi
noticias
«Australiako selekzioan baino lan baldintza hobeak ditut» Jokalariekin lan saio batera joan aurretik, Jean Dauger estadioan hartu du BERRIA Patricio Noriegak (Buenos Aires, 43 urte). Hitz egiteko beldurrik gabe, eta izaera irekiaz erantzun ditu galderak. Hiru hilabetean aritu zara jada Baionan. Zer moduz doa egokitzape...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018649
BERRIA
Euskadi
noticias
Mezkita Gorriko muturreko ikasleek 15 lagun hil dituzte Islamabaden. Ehunka ikaslek Musharraf gaitzesteko eta Azizen askapena eskatzeko baliatu dute mezkitaren irekiera Mezkita Gorriko muturreko ikasleek 15 lagun hil dituzte Islamabaden Ehunka ikaslek Musharraf gaitzesteko eta Azizen askapena eskatzeko Islamabaden (Pak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018650
BERRIA
Euskadi
noticias
Han etniako herritarrak uigurren kontra hasi dira Txinan. 'Kaosa murrizteko' Xinjiang probintziako hiriburuko agintariek etxeratze agindua ezarri dute, gaur goizeko zortziak artean Protestetan 156 lagun hil zirela dio Pekinek, eta diasporaren arabera 800 dira hildakoak. ELKARRIZKETA: Alim Seytoff. Uigurren Ameriketako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018651
BERRIA
Euskadi
noticias
Tenperatura beroekin batera, betetzen hasi dira Euskal Herriko hondartzak, eta ez bainulariz bakarrik. Algak ere iritsi dira itsasertzera, eta, azken egunotan, horietaz kexu dira hainbat bainulari. Hala ere, adituek adierazi dute fenomeno «oso-oso arrunta» dela algak agertzea, eta urtero gertatzen direla horrelakoak. A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018652
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Familiaren araua. The Solanos taldeak trikitia, rocka eta mafiari buruzko hitzak bildu ditu bere lehenengo diskoan The Solanos taldeak trikitia, rocka eta mafiari buruzko hitzak bildu Metraileta eta pistolarik gabe, baina edozein mementotan bestelako armaren bat ateratzeko asmoz. Il Patri Saizzarelli, Egoiccinn...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018653
BERRIA
Euskadi
noticias
«Proiektu batean sinesten duzularik, ahal duzun hoberena ematen duzu» Gogoa, ahalegina eta denbora eman dizkio euskarari eta euskal kulturari. Haren obsesioak: euskararen ofizialtasuna eta erabilera, beste batzuekin batera EHE sortzera eraman zutenak. Eraikitakoaz mintzatu da, eta egiteko dagoenaz. Euskara izan da Kont...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018654
BERRIA
Euskadi
noticias
Jordaniako soldaduen aurkako erasoa izan da, eta sei dira hildakoak. Gainera, hamalau lagun zauritu dituzte. Jordaniako Indar Armatuek jakinarazi dutenez, Rakbaneko gune militar bat zuten jomugan erasotzaileek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018655
BERRIA
Euskadi
noticias
Mercedesek 400 behargin kontratatuko ditu, ekoizpena handitzeko Gasteizko Mercedesko zuzendaritzak eta langile batzordeak bilera izan dute gaur goizean, eta enpresak helarazi du kontratazio berriak egingo dituela luze gabe. 2021. urtean beste 8.500 furgoneta ekoitzi nahi ditu, 140.000 ibilgailuren kopurua lortu arte, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018656
BERRIA
Euskadi
noticias
Fant Bilboko zinema jaialdiak gero eta estreinaldi gehiago hartzen ditu. Aurtengo sail ofizialean estatuko bost estreinaldi ikusi ahal izan dira, alegia, 2013ko jaialdian baino bi gehiago (orduko hartan, ordea, Park Chan-wook etorri zen Stoker aurkeztera). Donostiako Beldurrezko Asteko antolatzaileek publikoa kontuan h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018657
BERRIA
Euskadi
noticias
«Harrotasunez esan dezakegu agertokian harekin batera egoteko zortea izan dugula». «Atsekabe handiz» eman du BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak Felix Aio (Sestao, Bizkaia, 1933-Erroma, 2023) biolin jotzailearen heriotzaren berri. Makina bat aldiz aritu zen oholtzan haiekin, eta 2008. urtean eman zuten azken kontzertua el...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018658
BERRIA
Euskadi
noticias
Eztei-bidaia esaten zaio ezkontzaren ondoren egiten den bidaiari ez ezik gizonezkoak emakumeari eraso egin ondoren etorri ohi den damutze uneari ere, eztitik gutxi duena, indarkeriaren zirkulua ixten baitu berriz ere hasteko. Indarkeria matxistarekin hazi eta bizi bagara ere, ezer gutxi dakigu indarkeria-mota horren in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018659
BERRIA
Euskadi
noticias
«Finalaren egunean, Euskal Herriak bat egiten du musari esker; denak ber mementoan, ber jokoan, ber hizkuntzan» Gaur jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala zazpi lurraldeetako finalisek, Altzain, Zuberoan. 128 bikote lehiatuko dira txapela irabazteko. Joan zen azaroan Euskal Herriko XV. Mus Txapelketa ab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018660
BERRIA
Euskadi
noticias
Idazteari eta ikus-entzunezkoei emana dabil Lander Garro. Argazkigintza ikasketak egin zituen, eta 2003an kazetari hasi zen Oiartzualdeko Hitza egunkarian. Gero, ETB1en saio batzuk zuzendu izan ditu, eta, berriki, intsumisioari buruzko dokumental bat. Lau liburu idatzi ditu: Orain galdera berriak ditut; Kontrarioa; Ger...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018661
BERRIA
Euskadi
noticias
PPren txostenak dio abertzaleek ETAren helburu berberak dituztela. Negoziazio politikoek «terroristak indartzea» baino ez dutela lortzen dio, ETAren aurka ez baitago «lasterbiderik» PPren txostenak dio abertzaleek ETAren helburu berberak dituztela Negoziazio politikoek «terroristak indartzea» baino ez dutela lortzen «A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018662
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur egun erabakigarria izan liteke negoziazio kolektiboa erreformatzeko prozesuan. Espainiako patronalak, CEOEk, batzorde eragilea eta zuzendaritza bilduko ditu gaur, orain arte sindikatuekin negoziatu dituen edukiak aztertzeko eta akordioa lotzeko aukerak dituzten edo ez erabakitzeko. Joan den astean patronaleko zuze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018663
BERRIA
Euskadi
noticias
Jon Abrilen erranetan, Isildutako eskuak liburua«memoria ariketa» bat izan da, eta helburua da erakustea «frankismoak eta Elizak emakumeengan jarri zuen errepresioa». Horretarako, Euskal Herriko 11 lanbidetan aritutako hamalau emakume elkarrizketatu ditu Abrilek, eta haien bizipenak dira kontakizuna eraikitzen dutenak....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018664
BERRIA
Euskadi
noticias
Panattoni logistika konpaniak 7.100 metroko biltegia eraikiko du Zierbenan Jundizeko (Gasteiz) eta Oiartzungo (Gipuzkoa) proiektu logistikoen ondoren, Italiako Panattoni konpainiak beste urrats bat egin du Hego Euskal Herrian sektore horretako eragile garrantzitsua bilakatzeko, biltegi handia eraikiko baitu luze gabe B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018665
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanferminetako «polizia bortizkeria» salatu du AAMk. Askatasunak dio gutxienez hamahiru lagun atxilotu dituztela orain arte «arrazoi politikoak» direla medio Sanferminetako «polizia bortizkeria» salatu du AAMk Askatasunak dio gutxienez hamahiru lagun atxilotu dituztela orain arte Sanferminetan poliziak erakutsi duen «b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018666
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebeteko espetxe zigorra, bi bideo sarean jartzeagatik Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebeteko espetxe zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa ezarri dio Ander Albisu donostiarrari, «terrorismoa goratu» izana egotzita. Duela sei bat urte ETA goratzen zuten bideoak Youtubera igo izana leporatu diote epaileek, zehazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018667
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzaren hizkuntza ereduen proiektua «iruzurra» dela salatu dute. Lege proiektuan aldaketa «sakonak» egin behar direla uste du Eskolak Euskaldundu-k Jaurlaritzaren hizkuntza ereduen proiektua «iruzurra» dela salatu dute Lege proiektuan aldaketa «sakonak» egin behar direla uste du Eskolak Eskolak Euskaldundu herri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018668
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendetzatik ihes egin dute aurtengo udan oporrak hartu dituztenek, eta bete egin dituzte landetxeak eta kanpinak. Nafarroan, abuztuan batez beste %92 izan dira beteta landetxeak, eta %80, berriz, kanpinak. Iruñeko hotelak, berriz, %44,5 baizik ez dira bete.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018669
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko itxialdi gogorraren ondoren, emanaldiak antolatzen hasi ziren berriro, baina egoera ez da inondik ere eramangarria oraindik, managerrek diotenez: murru berri batzuk egonkortu egin dira, eta pandemiaren aurretik bazeudenak, marduldu. Hauek dira urte eta erdiko itxialdi eta murrizketek utzitako paisaiaren ezaugarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018670
BERRIA
Euskadi
noticias
Lauak taldeak 156 langile kaleratuko ditu Aiherran eta Hazparnen Lauak taldeak 156 langile kaleratuko ditu Aiherran eta Hazparnen (Lapurdi) dituen lantegietatik; guztira, 528 ditu han. Beharginek ostiralean izan zuten erabakiaren berri, eta lehen kaleratzeak 2020ko azaroan izango dira. Hegazkinentzako piezak ekoizten d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018671
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kutxaren izaera publikoa» mantentzeko proposamen zehatza egingo du Gipuzkoak Bilatzen zuen zirrikitua aurkitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Banku fundazioen legea eta Kutxaren estatutuak juridikoki aztertu ondoren, Gipuzkoako aurrezki kutxa banku-fundazio ez bihurtu behar izateko modu bat dagoela uste du. Beste lurral...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018672
BERRIA
Euskadi
noticias
Isila dela dio Ezkurdiak. Berak baldin badio, hala izango da. Baina ez dirudi, behintzat. Umoretsua da, eta badaki bizi erantzuten. Binakako txapela irabazi zenuenean, afari ikusgarria antolatu zenuten Arbizun. Orain, bakarka irabazten baduzu, su emango diozue herriari? Ez dakit zenbat jendek eman duen izena, baina, ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018673
BERRIA
Euskadi
noticias
Neure buruari galdetzen diot zer pentsatuko ote duten Europako magistratuek Parot doktrinari buruz aste honetan entzun behar izan dituztenak entzun eta gero. Edota jakindakoan Espainiako Gobernuak nola dioen, zigorrik jaso gabe, haiek erabakitzen dutela «ingeniaritza juridikoa» (hitz ilun-beltzagorik) baliatuko duela a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018674
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulu mendia Euskal Herrian dugun mendi berezienetako bat da. Ez da oso altua, eta ez dauka silueta ederrik ere, baina haren tontorrean erromatarrek eraikitako dorre bat dago, eta horrek egiten du mendizaleentzat erakargarri. Hara igotzeko, hainbat abiapuntu daude. Errazena Arnoztegiko lepotik (Nafarroa) abiatzea da. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018675
BERRIA
Euskadi
noticias
BIKOIZKETA. Euskarazko bikoizketa «desagertzear» dagoela salatu zuten atzo Bikoizketa Euskaraz Kolektiboko kideek, Durangon. Kolektibokoen hitzetan, euskararen normalizaziorako tresna da bikoizketa. Afixak ere banatu dituzte jendearen artean: «Euskarak hitz egitea eta entzutea behar du».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018676
BERRIA
Euskadi
noticias
CGPJk aukeratu ditu Konstituzionalerako bere bi hautagaiak Espainiako CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez hautatu ditu Auzitegi Konstituzionalerako bere bi hautagaiak. Kide kontserbadoreek proposatutakoak dira biak: Cesar Tolosa kontserbadorea eta Maria Luisa Segoviano progresista. Lehena Auzitegi Gor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018677
BERRIA
Euskadi
noticias
Instrumentu ez horren ohiko bati estu lotutako izena eta ibilbidea da Greg Izorrena: harmonikari atxikia. Vermont hirian sortua (AEB), New Orleans, Los Angeles, Austin eta beste hiri batzuetan ondu zuen souletik eta bluesetik edaten duen estilo propioa, eta mundu zabaleko hamaika txokotara heldu da azken urteetan kontz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018678
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostiral Santuko Akordioen aurreko hilketak ez ikertzeko proposamena kritikatu dute Larkinek proposatu du 1998an Ostiral Santuko Akordioak izenpetu aurretik gertatutako hilketen ikerketak bertan behera uztea, uste baitu hilketa horien egileak zigortuak izateko aukerak gero eta urriagoak direla. Proposamen horrek, ordea,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018679
BERRIA
Euskadi
noticias
Tela zuriz estalitako gela txiki batean, goitik behera erabat zuriz jantzitako bost dantzari ageri dira agertokian. Eszena hotza eta soila da, aseptikoa. Baina musikak agertokia betetzean, gela hotz horretako giroa erritmo bizi eta etengabeekin piztuz doa. Hala hasten da Oskara , Kukai dantza taldeak sortutako ikuskizu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018680
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikako Akordioak elkarretaratzeak iragarri ditu arratsalderako Gernikako Akordioak elkarretaratzeak egitera deitu du gaurko, Euskal Herriko eskualde buru guztietan, 19:00etan, Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da lelopean. Bateragune auziko zigorra berretsi zuen herenegun Espainiako Auzitegi Gorenak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018681
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk kontuei bide emango die gaur, baina negoziatzen jarraitzeko Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak aurrera ateratzeko bozketaren atarian, biderik ez du itxi, baina EH Bilduk ez du beso zabalik hartu Jaurlaritzaren aurrekontuen azken proposamena. «Guk ez dugu biderik itxiko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018682
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak esan du katalana ofizialtzeko bidea lehenetsiko duela EBn Europako Batasunaren Kontseiluan aztertzekoak ziren atzo Espainiako Gobernuak euskara, katalana eta galiziera EB Europako Batasunean ofizialtzeko egindako eskea, baina ebatzi zuten denbora gehiago behar dutela gaia aztertzeko. «Aurreragoko b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018683
BERRIA
Euskadi
noticias
Kartzeletako ekosistema propioari buruzko fikzio bat egiteko intentzioa zuen Marcell Gero zinemagile hungariarrak (Budapest, 1978). Beraz, gai hori lantzen duten filmak ikusten eta Hungariako espetxeetan lan egiten duen edo zuen jendearekin hitz egiten, ikertzen finean, hasi zen. Bat-batean, ia-ia kasualitatez, topo eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018684
BERRIA
Euskadi
noticias
Gura dudan tokian jarraituko dut. Pozik nago, askotan gaitza izaten baita Athleticen parte izatea». Iago Herrerinen hitzak dira. Herenegun esan zituen, talde zuri-gorriarekin kontratu berria sinatu eta Josu Urrutia Athleticeko presidenteari eskua eman berritan. Atezainak klub zuri-gorrira lotuta jarraituko du 2021eko e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018685
BERRIA
Euskadi
noticias
Oposizioak dio Siriako Al-Qubeirren gobernuak «sarraskia» egin duela Siriako oposizioak salatu du Baxar al-Assaden erregimenak «sarraskia» egin duela Hama eskualdeko Al-Qubeir hirian. Lehenik armadak hiria bonbardatu dutela diote, eta ondoren Xabihek -gobernuaren paramilitarrek- eraso egin dutela. Siriako Iraultzaileen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018686
BERRIA
Euskadi
noticias
David Fincherren 'The Killer' izanen da emanaldi sorpresako filma The Killer da Donostiako 71. Zinemaldiko film sorpresa. Jaialdiak gaur jakinarazi du, luzaroan ezkutuan gorde ondotik. David Fincher zuzendariak gidatu du The Killer , eta Alexis Nolent Matz idazlearen nobela grafikoan dago oinarritua. Istripu bat izan b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018687
BERRIA
Euskadi
noticias
Historiarekin egin du topo Fidel Castrok. Kubako iraultzaren abiapuntu izan zen Moncada kuartelarekin, iraultzaren garaipenaren berri eman zuen Cespedes parkearekin, komandante iraultzaile sozialistak 1984an «Iraultzaren gotorleku eta heroitzat» jo zuen ekialdeko hiriburu historikoaren hainbat eta hainbat lekurekin. Do...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018688
BERRIA
Euskadi
noticias
SALDIAS. Adingabe bat hil zen atzo iluntzean Saldiasen (Nafarroa); agentzien arabera, traktore batek harrapatu zuen. Bestalde, Lizarran (Nafarroa), autobus batek eta auto batek elkar jo zuten NA-132 errepidean. Autoko gidaria tokian bertan hil zen; harekin zihoan beste pertsona bat eta autobuseko gidaria erietxera eram...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018689
BERRIA
Euskadi
noticias
"Argi dugu Donostiako gune ekologiko txiki horretan horrelako proiektu bat gauzatzea ez dela hiriarentzat beharrezkoa. Horregatik, hori bultzatzeko benetako arrazoiak zeintzuk diren hausnartzerakoan, zaila zaigu Donostian ematen ari den turistifikazio prozesua lagunduko duen beste mugarri bat besterik ez dela pentsatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018690
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbideari Elkar saria: Urterokoa izango da, eta ibilbide bat sarituko da. Norbanakoen aurretik, talde egitasmoak lehentsiko dira. Ez du diru saririk emango, Gotzon Huegunek egindako eskultura baizik. Proiektuari Elkar saria: Bi urtez behin emango da, Joseba Jaka beka emango ez den urteetan. Kultur proiektuak laguntze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018691
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxabankek mailegu batean ezarritako IRPH indizea baliogabetu du epaitegi batek Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak Kutxabankek Errenteriako herritar baten hipotekari ezarritako IRPH indizea baliogabetu du, abusuzkoa izateagatik. Herritar hura hipotekaren ordainketan atzeratu zen, eta 2.900 euroko zorra pilat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018692
BERRIA
Euskadi
noticias
Publikoari gorroto obra aurkeztuko du Huts Teatrok, gaur, Beran (Nafarroa). Antzerkiari buruzko hausnarketa jostalari moduan hasten da obra, publikoarenganako keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertuz: krudelkeria, bortxa, botere harremanak... Giza izatearen amildegi ertzeraino...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018693
BERRIA
Euskadi
noticias
Katmandu. 2006ko azaroan Gobernuak eta maoistek bake akordioak sinatu zituzten eta monarkiaren amaiera hasi zen. Duela hamar egun, berriz, Legebiltzarrak iragarri zuen apirilean, bozak egiten dituztenean, amaituko direla Gyanendra erregearen eskumenak. Horiek hala, 2006tik lehen aldiz, erregearen aldeko manifestazioa e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018694
BERRIA
Euskadi
noticias
Greba eguna dute Osakidetzako lehen mailako osasun arretako langileek GASTEIZ. Lehenengo mailako osasun arretako 5.000 profesional grebara deituta daude gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deitu dute grebara, eta Euskadiko Medikuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018695
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbaki dantza dago, baina badirudi irakurle bakoitzaren azala hilabetero berritzen dela. Hau da, gizaki baten azaleko zelula guztiak ordezkatzen direla 14-28 eguneko epean. Egunkari batek bestelako biologia dauka, ordea, egunero azalberritzen baita. BERRIAri, esaterako, urtean 300 azal baino gehiago sortzea eskatzen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018696
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamazazpi urte dira EBko kide izateko prozesua abiatu zuela, baina barne arazoek behin eta berriz blokeatu dituzte aurrerapausoak. Horiek gainditzea giltzarri izango da. Bosnia eta Herzegovinak badu berezitasun bat, Mendebaldeko Balkanetako gainontzeko estatuek ez dutena: bere barne antolakuntza administratiboa, eta et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018697
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek ez die kontratua berrituko Iturrasperi eta Ricori Ander Iturraspek eta Mikel Ricok Athletic utziko dute ekainean. Bi erdilariei kontratua bukatzen zaie, eta taldeak jakinarazi du ez diela berrituko. Ez da ezusteko albistea, biek oso partida gutxi jokatu baitituzte sasoi honetan. Orain Markel Susaeta, Aritz A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018698
BERRIA
Euskadi
noticias
Finalistak hautatu dituzte Baffest argazki jaialdirako ARGAZKILARITZA. Datorren urriaren 1etik 31ra bitartean egingo dute Baffest emakume argazkilarien jaialdiaren seigarren aldia Barakaldon (Bizkaia), eta aukeratu dituzte sei finalistak: euskal herritarren sailean lehiatuko dira Andrea Aguilera, Cris P. Lareo eta Sara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018699
BERRIA
Euskadi
noticias
Portugalek zorra saldu ahal izan du, garesti baina LISBOA. Portugalek lortu zuen atzo 1.645 milioi euroko zorra saltzea. Hamabost hilabete barru itzuli beharko du, %5,79ko interesarekin. Iazko uztailean pagatu zuen %3,15etik gora, baina bigarren mailako merkatuetan eskatzen duten %6,4tik behera. Gainera, eskari ona iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018700
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Zerga iruzurraren aurkako neurririk hartu gabe jarraitzen badu, PSE-EEk babesa kenduko dio Eusko Jaurlaritzari. Hori adierazi du Idoia Mendia bozeramaileak eta PSEren idazkari nagusi izateko hautagai bakarrak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018701
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urteko etenaldiaren ostean, musikazaleak erruz bildu ziren, atzo arratsaldean hasita, Bilboko Kobetamendin, BBK Live jaialdiaren lehen egunean. Egun argiz eta jendea bertaratzen hasia zela ekin zioten lehen musikariek jotzeari (Gazzi, L-R, Depresion Sonora). Etenik gabe, lehen hiru orduetan 11 artista igo baitziren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018702
BERRIA
Euskadi
noticias
Irailaren 30ean egingo da Luhuson (Lapurdi). Kulturgileek berek antolatu dute ekinbidea, eta 12 ordu bakearen alde lelopean egingo dute. Hamabi orduko egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako. Musika, dantza, bertsoa, hitzaldiak... izanen dira. Izen batzuk jakinarazi dituzte: besteak beste, Willis Drummond, New H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018703
BERRIA
Euskadi
noticias
Bikotekideari eta haren alabari eraso egitea egotzita, atxilo GASTEIZ. Udaltzainek 35 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean Gasteizen, bikotekideari eta haren alabari tratu txarrak ematea egotzita. Biak erietxera eraman behar izan zituzten. Gasteizen bertan, beste gizon bat atzeman zuten, ustez bikotekidea aurpegi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018704
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Rafael Cadenas idazle venezuelarrak irabazi du Cervantes saria, gaztelaniazko letren sari nagusia. Espainiako Kultura Ministerioak ematen du, idazle baten ibilbidea aitortzeko asmoarekin, eta 125.000 euroko saria du. Cadenas poeta da beste ezeren gainetik, eta hainbat bilduma argitaratu ditus. Saiakera ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018705
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal kulturak eta euskarak toki nabarmenik baldin badute Baionako bestetan, Karrikaldian dute. Atzo, Baxenabarreko gaztetxoek ireki zuten egitaraua. Kalejira gisara heldu ziren oholtzara gaztetxoak. Soineko gorrietan gerriak lerden eta kapelak xingola zuri-berde-gorriz apaindurik. Trebezia, segurtasuna, erritmoa eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018706
BERRIA
Euskadi
noticias
Neska-laguna jotzea egotzita, 18 urteko gizon bat atxilotu dute Hiru gizonezko atxilotu dituzte emakumeen aurkako indarkeria leporatuta. Neska-laguna jotzea egotzita, 18 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak igandean, Donostian. San Markorako bidean izan zen erasoa. Biktimak kolpeen aztarnak zituen buruan eta esku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018707
BERRIA
Euskadi
noticias
Sandra Mason izendatu dute Barbadosko Errepublikako lehen presidentea Sandra Mason izango da Barbadosko Errepublikako lehen presidentea, orain dela aste batzuk parlamentuak Commonwealth erakundetik ateratzea erabaki eta gero. «Gure iragan koloniala atzean uzteko garaia heldu da» adierazi zuen parlamentuak orduan. Barba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018708
BERRIA
Euskadi
noticias
Olzomendiren eskutik, EH Bai bigarren itzulian egonen da Iholdin EH Baik ofizialki jakinarazi du Daniel Olzomendi hautagaiari eutsiko diola bigarren itzulirako Iholdiko kantonamenduan. Olzomendik 885 boz lortu zituen joan den igandean: %32. Jean-Louis Caset UMPko zerrendaburuak erdietsi zuen lehen postua, eta haren aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018709
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendiko azken etapa jokatuko da gaur Espainiako Vueltan. Gogor, oso gogor egingo zaizkie txirrindulariei Santo Estevo de Rivas de Sil eta Ancaresen arteko 185,7 kilometroak. Folgueiras de Aigas lehen mailako mendatea (hamar kilometro, eta %6,2) eta Ancares maila berezikoa (9,6 km, eta %9,1) igo beharko dituzte azken 30...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018710
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 1-0: Joseluk (26. min.). 2-0: Pinak (32. min.). 3-0: Lucas Perezek, penaltiz (75. min.). Epailea. Melero Lopez. Txartel horiak: Alavese Laguardiari, Manu Garciari eta Luis Riojari; eta Valladolideko Fede Barbari, Ruben Alcarazi eta Pedro Porrori. Bestelakoak. 16.148 ikusle Mendizorrotzan. Alavesentzat dena da ed...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018711
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroan aro berri baten atea ireki dute foru hauteskundeetako emaitzek. UPNk kudeatutako erregimena errotik aldatzeko aukerak guztiz zabalik du bidea. Botere sistema usteldu bat atzean utzi, eta bestelako Nafarroa eraikitzeko abagunea eskura dago. Amestu egin da aldaketa hau, eta lortu egin da egingarri bihurtzea. Al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018712
BERRIA
Euskadi
noticias
18/98 AUZIA. EPAIA. 18/98-ko presoak askatzeko eta Auzitegi Nazionala desegiteko eskatu dute. EAJ, EA, Batasuna, EB, AB, Aralar, EHAK eta ANVko kideek babestu dute lan taldearen salaketa 18/98-ko presoak askatzeko eta Auzitegi Nazionala desegiteko eskatu EAJ, EA, Batasuna, EB, AB, Aralar, EHAK eta ANVko kideek babestu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018713
BERRIA
Euskadi
noticias
Beren biziaren boterea berreskuratu nahi dute auzo bereko haurrek. Horretarako, sormenaren eta alaitasunaren laguntzaz, munduaren kontra borrokatuko dira. Gizartearen desberdintasunez hitz egiten du Panta Rhei taldearen Auzokideak ikuskizunak. Hendaiako Akelarre elkarteak antolatutako Txotxongilo Egunetan parte hartuko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018714
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpresen irabaziak lanaren errentak baino gehiago handitu dira Nafarroan Hirugarren urtez jarraian, Nafarroan kapitalaren errentak gehiago handitu dira lanarenak baino. Nastatek gaur zabaldutako datu ekonomikoetan agertzen denez, soldatapekoen sariak (lanaren errentak) %5,8 handitu dira, eta ustiapeneko soberakin gordi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018715
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatuek Carrefour Express salatu dute igandeetan zabaltzen duelako LAUDIO. Laudioko Carrefour Express supermerkatuak atseden egunak errespetatu ez eta igandeetan zabaltzen duela salatu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Dendari, sindikatu eta erakundeen artean jaiegunetan ez irekitzeko dagoen adostasuna urrat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018716
BERRIA
Euskadi
noticias
Jai eredu parte-hartzaileak «okerrera» egin duela salatu dute Donostian «Kezkatuta» daude Donostiako Piratak eta auzoetako jai batzordeak, «hainbat erakunde eta alderdi politikok» jai eredu herrikoien aurka egiten ari direlako. Azaldu dutenez, azken urteetan Donostiako Udalak «zailtasun ugari» jarri dizkie «herri mugim...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018717
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko ekainean Huamuxtitlango biztanleek kontra egin ziotenean hamar laguneko komando bati, hemezortzi herritar bahiturik zeuzkalako, lortu zuten erasotzaileetako sei atxilotzea. Baina handik urtebetera, bi baino ez zeuden preso, agintariek esan zietenez, eta ez zieten bahiketa leporatu, baizik eta armak eduki eta auto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018718
BERRIA
Euskadi
noticias
Realaren eta Benficaren partidaren aurretik atxilotutako lau zaleak komisarian daude oraindik Realak Benfica hartu zuen atzo Anoetan. Benficari 3-1 gailenduta, txuri urdinak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako sailkatu dira. Emaitzak eragindako poztasuna, hala ere, partida aurreko istiluek baldintzatu zuten. Hain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018719
BERRIA
Euskadi
noticias
Imanol Cover lehiaketako finalisten kontzertua bihar IRRATIA. Euskadi Irratiak eta Imanol Oroituz taldeak antolatu dute Imanol Cover lehiaketa, eta finalisten kontzertua egingo dute bihar, Donostiako Lugaritz kultur etxean, 19:00etan. Honako hauek dira finalistak: Bidean Galduta, Ainara Ortega, El Beso de Klint, Laubur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018720
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian azken asteotako kutsatu eta hildako gutxien baieztatu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eguneratu dituzte koronabirusaren inguruko datuak , eta adierazi dute azken egunetan baino hildako eta kasu berri gutxiago erregistratu direla: Hego Euskal Herrian, atzo, 138 pertsonak eman zuten pos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018721
BERRIA
Euskadi
noticias
«AEBek Europan egiten dituzten aire eta lehorreko bonbardaketa eta tiroketa praktiken %70 Bardeako tiro eremuan izaten dira. Praktika horietako batzuk, berriz, bonbardaketa nuklearrak izan ohi dira». (William M. Arkin, Institute for Policy Studies institutuko zuzendaria; Gaur, ekainak 1, XXI. Martxa egingo da, Bardeako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018722
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIA egunkariak ere badu, urtero legez, bere erakusmahaia Durangoko Azokan. Imanol Murua Uriaren Ekarri armak liburua da nobedade nagusia aurten. ETAren jarduera armatuaren amaiera azaltzen du liburu horretan kazetariak. Horrez gain, datorren urteko agenda eta egutegia, egunkariaren estilo liburua eta liburu zaharrag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018723
BERRIA
Euskadi
noticias
Elena Frechillak irabazi du Saharako maratoia; Jon Salvador hirugarren izan da ATLETISMOA. Euskal atletek bikain jardun zuten atzo Saharako Maratoiaren 17. ekitaldian. Elena Frechilla bilbotarrak irabazi egin zuen, eta Jon Salvador erandiotarra hirugarren postuan sailkatu zen -Giorgio Calcaterra italiarra nagusitu zen-...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018724
BERRIA
Euskadi
noticias
ATHLETIC. Raul Fernandez ordezko atezainak 2015era arte luzatu du kontratua. Akordio berriak hiru urtez luzatu du aurretik sinaturikoa, eta 30 milioi euroko etete klausula izango du. Atezain bilbotarrak 24 urte ditu, eta azken bi denboraldietan Gorka Iraizozen itzaletara egon da. Tarte horretan bi partida ofizial jokat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018725
BERRIA
Euskadi
noticias
"PRESTIGE"-REN HONDAMENDIA. Kostako uraren kalitateak hobera egin duela dio Greenpeacek Kostako uraren kalitateak hobera egin duela dio Greenpeacek Greenpeacek argitaratu duen Azti Arrantza Institutuak egindako ikerketa baten arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako uraren kalitatea hobetu egin da. Hala ere, Eusko Jaur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018726
BERRIA
Euskadi
noticias
BARTZELONA. Jarduera ekonomikorik sortzen ez duten ondasun handien gaineko zerga sortzea adostu dute Junts Pel Sik eta CUPek. 2017ko aurrekontua adosteko keinu gisa aurkeztu dute lege proiektua, gaur aterako baitu argitara gobernuak bere proposamena. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko legealdian sortu zuen zergaren antz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018727
BERRIA
Euskadi
noticias
«Genero gatazkak zeharkatzen du euskal literatura garaikidea» 'Identitatearen eraldaketa euskal literatura garaikidean' EHUren Udako Ikastaroan parte hartu du Retolazak. Genero ikerketek eta ikasketa feministek euskal literaturan egindako urratsez gogoeta egin du. Sortzaileetatik hasi, eta irakurlearen interpretaziorai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018728
BERRIA
Euskadi
noticias
Milaka herritar irten ziren atzo kalera Katalunian, Euskal Herrian eta Espainiako hainbat hiriburutan, Kataluniako erreferendumaren kontrako polizia operazioa salatzera. Ikusteko zegoen, berehalako erantzun horrek nolako segida izango zuen gaur. Katalunian, Omniun Cultural eta ANC elkarteek "mobilizazio jarraitua" egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018729
BERRIA
Euskadi
noticias
«Koba guztiak babestu nahi genituzke, baina ez da posible» Eusko Jaurlaritzaren dekretu berriaren bidez, «dezente hobetu» da Gipuzkoako ondare arkeologikoaren babesa, Carlos Olaetxea goi teknikari arkeologoak jakinarazi duenez. Gipuzkoako ondare arkeologikoa ahalik eta gehien babestea gustatuko litzaioke Carlos Olaetxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018730
BERRIA
Euskadi
noticias
Picasso oihal artean. Parisko Picasso museoko lanekin modernitatearen izen handienetako baten atzera begirako erraldoia egin du Reina Sofiak. Artistaren artearen eta biziaren bide orria izan da. Parisko Picasso museoko lanekin modernitatearen izen handienetako baten atzera begirako erraldoia egin du Reina Sofiak. Artis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018731
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo Plentzian hasi zen zine beltzari buruzko film labur jaialdiak gaurkoa izango du bigarren eta azken eguna. Film laburrak 22:45etik aurrera proiektatuko dira Elizako plazan. Kontzertuak, konferentziak, bideoen mapping saioak, DJak eta bestelakoak ere izango dira, 16:30etik 02:20 arte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018732
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEKO LURZORUAREN LEGEA . Espekulazioa babesten duen legea hitzartu dutela diote EABk eta ELAk . Eusko Jaurlaritzak eta PSE-EEk sinatu duten akordioa babesteko aukera gutxi ikusten du EABk; Aralarrek, berriz, negoziatzeko aukera badagoela esan du, eta PPk dio ez duela amore emango Espekulazioa babesten duen legea hitza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018733
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Cristina Gonzalez eta Mikel Torres izendatu zituzten atzo Arabako eta Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak, hurrenez hurren. Arabako eta Bizkaiko sozialisten kongresuak egin zituzten atzo, eta han izendatu zituzten biak ala biak ofizialki lurraldeetako idazkari nagusi, hirugarrenez jarraian. Kongresu bietan iza...
cc-by-sa 4.0