id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0018534 | BERRIA | Euskadi | noticias | Getariako saregileek eguraldi txarra egiten duenean babesteko leku egoki bat izango dute hemendik aurrera. Saregileek lanean jarduteko pabiloia inauguratu zuen atzo Pilar Unzaluk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak. Eskola funtzioa ere izango du lokalak; hura izango ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018535 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kirolen tartea telebistan: zelaiari itzuli pare bat; eslalom itxurako zerbait; baloiarekin lau pase, lagunekin hondartzan baleude bezala. Harmailetara begiratu eta zaleak agurtu. Oraindik bada haurrekin taldea ikustera joaten denik. Beste bi itzuli zelaiari. Ura edan. Prentsaurrekoa. Betiko galderak. Erantzunak, beste ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018536 | BERRIA | Euskadi | noticias | Senpere eta Ezpeleta arteko erlojupekoa ikusi nahi dutenek gaur eta bihar goiz artean bertaratu beharko dute. Txirrindularien eta ikusleen segurtasuna bermatzeko, ohikoa denez, bideak itxiko dituzte. Hala ere, hainbat gunetan aparkalekuak jarri dituzte. Autobusak ere antolatuak dituzte Ezpeletara edo Senperera bideak i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018537 | BERRIA | Euskadi | noticias | Apezpiku Konferentzia, elizbarrutiak eta erakunde publikoak, nor bere aldetik Informazio eskeen harira, kukuka. Hego Euskal Herriko elizbarrutiek eta Espainiako Apezpiku Konferentziak erantzun nahasiak eta, are, kontrajarriak eman dituzte administrazio publikoek sexu abusuen inguruan abiarazitako ikerketetan. Administr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018538 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. Unai Laso lehiara itzuliko da hilaren 26an, Baikorekin. Nafarroako Lau eta Erdikoaren final-laurdenak jokatuko ditu, Peña II.aren aurka. Beste hamar pilotari ariko dira txapelketan: Altuna III.a, Ezkurdia, Elezkano II.a, Peio Etxeberria, Salaberria, Elordi, Bengoetxea VI.a, Zubizarreta III.a, Urrutikoetxea eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018539 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erronka handiegia Bidasoarentzat. Irungo taldeak zaila izango du gaur suspertzea, Valladolid indartsuaren pistan jokatuko baitu
Irungo taldeak zaila izango du gaur suspertzea, Valladolid indartsuaren Larri, oso larri dago Bidasoa. Irungo taldea azkena da Asobal Ligako sailkapenean; bost puntura du salbazioa, eta jokatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018540 | BERRIA | Euskadi | noticias | Independentziari buruz galdetuko dute azaroaren 9an Kataluniaren burujabetzari buruzko herri galdeketak baditu eguna, formulazioa eta prozedura. 2014ko azaroaren 9an izango da, eta kataluniarrek galdera bati erantzun beharko diote lehenbizi: «Nahi duzu Katalunia Estatu bihurtzea?». Erantzuna baiezkoa bada, zehaztu beha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018541 | BERRIA | Euskadi | noticias | Illunben zezenketarik ez egiteko araudia onartu dute DONOSTIA. Donostiako Udalak 2016ra bitarte Illunbeko zenen plaza alokatu ahal izateko baldintzen araudia onartu du. Araudi horren arabera, kirolari eta kulturari lotutako jardueretarako alokatu ahal izango da, eta debekatu egiten ditu animaliei tratu txarrak ematen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018542 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak osasun langileen eta ertzainen eskubideak urratu zituen Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako langileen eta ertzainen oinarrizko eskubideak «urratu» zituela ebatzi du justiziak; hain justu ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak horri dagokionez emandako epaiak berretsi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, sektore ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018543 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Jon Favreau. Aktoreak: Neel Sethi, Bill Murray, Ben Kingsley, Idris Elba. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Abenturak. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Jatorriko izenburua: 'The Jungle Book'.
Mowgli otso talde batek hazitako haurra da. Etxetzat duen oihaneko puska utzi beharko du, eta, orduan, Shere Khan tigreare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018544 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ia oharkabean igaro zaigu albistea orriotan: Gasteizko ikastetxe publiko batek ohiko gelatik banarazita dauka hamar urteko neskato bat. Horraino arazoa. Orain arrazoia: ikastetxearen barruko araudiak debekatu egiten du buruan jantziak eramatea. Edozein jantzi. Eta neskatoak zapi bat eraman ohi du. Islamarekin lotu ohi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018545 | BERRIA | Euskadi | noticias | Desazelerazioak landunen kopurua gutxitzea eragin du Hegoaldean Ukrainako gerraren ondorioei eusten ari zaio lan merkatua, baina horren eragina nabaritzen hasi da. Oro har, pandemia aurretik baino pertsona gehiago daude lanean, baina urteko bigarren hiruhilekoan eten egin da iaz abiatutako goranzko joera: Hego Euskal H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018546 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitzaldia eginen du Obamak Martin Luther Kingen omenez Lanaren eta Askatasunaren Aldeko Martxaren 50. urteurrena dela eta, hitzaldi bat egingo du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak Abraham Lincolnen monumentuaren aitzinean. Herrialdea justuagoa eta askeagoa izateko bidea luzea dela nabarmenduko du presidenteak, Et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018547 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ansa II.ak eta Arruartek lehendabiziko partidako beherakada gainditu dute Aldaketa batekin hasi zen bigarren jardunaldia Berria Txapelketan. Otaegi eta Garcesek jokatu behar zuten bere lehenengo partidua, baina Otaegik lesioa izan zuen Galarretara joan aurretik eta jardunaldia aldatu behar izan zen.
Ansa eta Arruartek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018548 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lekukotza guztiak bilduta kontaketa bakarra osatu da»
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolaturiko ekitaldi bat baliatuz, Aiok 25 lekukotza bildu ditu dokumental batean. Herritar ororen kontzientziak piztea izan da haren asmo nagusia.
Bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018549 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTEA. Duela 30 urte Andy Warholek sortu, eta diskete batean gorde zituen obrak berreskuratu dituzte. Hiru begidun Venus bat, ordenagailuz egindako Campell lata bat eta Debbie Harry, Blondie musika taldeko abeslariaren erretratu bat izan dira aurkitu dituzten irudiak. Warholek 1985ean egin zituen irudiak dira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018550 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barcinaren ordezkoa aukeratuko du gaur UPNren Kontseiluak UPNren Kontseilu Politikoak gaur aukeratuko du foru gobernuko presidentetzarako hautagaia. Iruña Park hotelean izango da hori, 19:00etan hasita. Yolanda Barcina ordezkatuko duen pertsonarekin batera, Iruñeko eta Tuterako alkategaiak aurkeztuko dituzte. Bihar, be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018551 | BERRIA | Euskadi | noticias | Botiketan erositako testetan positibo eman eta gaixo agiria behar dutenei emaitza berresteko proba egingo die Osasunbideak
Nafarroako Gobernuko Osasun departamenduak jakinarazi duenez, COVID-19an positibo eman eta gaixo agiria behar dutenei emaitza berresteko proba egingo die Osasunbideak, baita botiketan erositako ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018552 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Terrorismoaren biktima guztiei» omenaldia egin die Getxoko Udalak GETXO. Getxoko Udalak, 2009an osoko bilkura batean hartutako erabakiari jarraikiz, omenaldia egin die «terrorismoaren biktima guztiei», San Ignazio plazan eginiko ekitaldi batean, Imanol Landa alkatea buru zela. EH Bildu ez da egon ekitaldian; gogoraraz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018553 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aiaraldeko langileak kalera atera dira Glavistako 240 lanpostu babesteko Autoglas-Glavistako 240 langileak iazko azarotik daude ABEE enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean, eta «aski da» esan dute. Enpresaren zuzendaritzak kaleratze kolektiboa egiteko eskaera egin zuen joan den astean, eta ez daude onartzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018554 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kanta zaharrak amodio handiarekin eta errespetu txikiarekin tratatu ditut»
Oskorritik Oskorrira doa Bixente Martinezen ibilbidea. Ia mende erdiz taldeko kide izan zen, eta, orain, haren kantuak oinarri dituen disko batekin estreinatu da bakarlari.
Harizko hainbat tresna hormetatik zintzilik, eta baita beste zenbait gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018555 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zigorrak direla eta, Rosneftek Moskuri eskatu dio dirua AEBetako eta EBko finantza merkatuak itxita izatea lehen arazoak sortzen ari da Errusiako hainbat enpresatan. Haietako batek, energia arloko Rosneftek, 31.000 milioi euroren mailegua eskatu dio Errusiako Gobernuaren mendeko Ondasun Nazionalaren Funtsari. Egoera no... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018556 | BERRIA | Euskadi | noticias | Reggae doinuek bustiko dute gaur Armintzako portua (Bizkaia). Urtero legez, Txapel reggae jaialdia antolatu dute, Karmengo jaiekin batera. Iluntzean hasiko dira kontzertuak, 21:30ean, eta Euskal Herriko nahiz atzerriko sei taldek joko dute.
Akatz eta Itziarren Semeak daude tartean. Bakion (Bizkaia) sortu zen Akatz tald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018557 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cordoba: «Kopako finala harmailan gozatu behar da»
FUTBOLA. Iñigo Cordoba Athleticeko jokalariak argi du: harmailetan zaleak daudela jokatu nahi du Espainiako Kopako finala, Realaren aurka. «Kopako finala harmailan gozatu behar da. Federazioak, Athleticek eta Realak argi dute zaleen aurrean jokatu behar dela finala». A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018558 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Euskal Herriko ibilbidea gaur amaituko du Emakumeen Mundu Martxak. Aste osoa egin du, astelehenean Tafallan hasita. Atzo Bizkaian ibili zen martxa, eta gaur Bilbon amaituko da; hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Martxak Galizia aldera jarraituko du orain, eta azken helmuga Lisboa izango du, urriaren 17an. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018559 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasaitasuna da nagusi Ordiziako Altamira estadioan (Gipuzkoa). Arratsaldeko azken ordua da, eta Iñigo Marotiasek entrenatutako taldeak, asteazkeneroko legez, atseden eguna du. Inazio Araña Axio (Ordizia, 1961) klubeko jokalari eta entrenatzaile historikoa ailegatu da lehena. Klubeko entrenatzaile izateari utzi zionetik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018560 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Lehiaketa Batzordeak bihar jakinaraziko du Alberto Contador txirrindulariari (Espainia, 1982) iazko Frantziako Tourrean positibo emateagatik zigorra jarriko dion ala ez, eta elpais.es -ek argitaratu berri du Contadorrek ez duela zigorrik izango.
Lehiaketa Batzordearen erabakia hori bada, Txirrindularitzaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018561 | BERRIA | Euskadi | noticias | Foruzainen sindikatu batek ikur frankistak erabili izana gaitzetsi dute Nafarroako alderdi gehienek
Berriobeitiko alkate Raul Bator Perezek (Navarra Suma) Twitterren jarritako txio batek piztu zuen alerta joan zen astean. Batorrek argazki bat egin zion Nafarroako Foruzaingoko CSIF sindikatuak eman zion dominari, eta sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018562 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekitaldiaren amaieran agertu zen Eskoziako lehen ministro ohia, Alex Salmond. Publikoa gose zen hari entzuteko. «Ez dela bigarren erreferenduma egiteko garaia? Bizitza osoa eman dezakezu hori esaten. Bigarrena eraikitzen hasi behar dugu, 2014ko erreferenduma amaitu genuen leku beretik», azpimarratu zuen Eskoziaren inde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018563 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prozesuaren alde «ahal den gehiena arriskatu» behar dela dio Ibarretxek «Euskal Herriko bake prozesuak une zailak bizi ditu, baina ez da itxaropena galdu behar eta haren alde ahal den gehiena arriskatu behar da». Hitz horiekin definitu zuen atzo Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak egungo abagune politikoa. Cebek Bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018564 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika, topaketak, performanceak, dantzaldia, erakusketak eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur Bastidako Primaderan jaian.
Gaur, egun osoan, Bastidako hainbat lekutan (Nafarroa Beherea). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018565 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indarkeria matxista egotzita, gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten eta beste bat Bilbon
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 36 urteko gizonezko bat atxilotu dutela Portugaleten (Bizkaia), emakume bat jotzea eta sexu eraso bat egitea egotzita.
Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen, biktimaren etxean... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018566 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osakidetzak jakinarazi duenez, 2016an irekiko ditu ateak Urdulizko Ospitaleak. Sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozial ugarik gure kezka azaldu dugu ospitale honetan zenbait zerbitzu eremu publikotik at geratzeko arriskuaren aurrean. Baina bada beste gai bat ere LAB sindikatuak agerian utzi nahi duena: Euskara U... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018567 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egitaraua: P. I. Txaikovskiren Loti ederra , Zisneen lakua eta Intxaur-hauskailua- ren atalak.
Zinema aretoetan estreinatu berri den Black Swan filmarekin batera aurkeztu digu Malandain koreografoak balletaren beste ikuspuntu bat. Txaikovskiren Zisneen lakua- n oinarritzen den kontaketa Aronofsky zuzendariak gidatu eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018568 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rikardo Arregi saria, Miren Jone Azurza eta Inazio Agirrerentzat ANDOAIN. Rikardo Arregi kazetaritza sarietako ohorezko aipamena jasoko dute uztailean Inazio Agirre eta Miren Jone Azurza kazetariek. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Azurza Zeruko argia aldizkarian aritu zen; Arregi, berriz, Loiolako Herri Irrati... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018569 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sonny Colbrellik soilik hartu dio aurrea Alex Aranbururi esprintean, Dauphinen TXIRRINDULARITZA. Alex Aranburuk (Astana) ia lortu zuen garaipena atzo, Dauphineko hirugarren etapan. Sonny Colbrellik (Bahrain) bakarrik hartu zion aurre Ezkioko (Gipuzkoa) txirrindulariari esprintean. Italiarrak bigarren garaipena du. Sail... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018570 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaintza eskubide kolektiboaren alde, kaleak hartzeko prest Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko aldarriek Euskal Herriko kaleak hartuko dituzte gaur: greba feminista orokorra egingo dute lehen aldiz, mugimendu feministak deituta. Prozesu luze baten emaitza islatuko da kalean. Izan ere, ez da makala izan eragileek eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018571 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuk esan zenuen, Jose Luis: «Ez bada beharrezkoa bere lurraldean, hizkuntza batek jai du». Esaldi horrek laburbiltzen du zure ekarria, zure lanaren zioa eta funtsa. Sakonagoa da, askoz, zure lana, gogoeta, mamia, Txillardegi, ezbairik gabe. Baina koherentziaren bidetik, beti defenditu zenuen abertzaletasuna eta indepen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018572 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. 2009KO FRANTZIAKO TOURRA. Kabitu ezinik. Mikel Astarlozak Tourreko 16. etapa irabazi du Bourg Saint Mauricen, Alpeen bihotzean, taldearen lana biribilduta Bakarrik iritsi da, helmugatik bi kilometro pasatxora eraso lehorra jo ondoren
Mikel Astarlozak Tourreko 16. etapa irabazi du Bourg Saint Mauricen,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018573 | BERRIA | Euskadi | noticias | Calaisko iheslariak Frantzia osoan barreiatuko dituzte PARIS. François Hollande Frantziako presidentea bihar joatekoa da Calaisko Oihana errefuxiatuen kanpalekura. Hollandek adierazi du kanpalekuko 9.000 lagunak Frantzia osoan barreiatuko dituztela, asiloa eman edo deportatu erabakitzeko. Vienan, berriz, Europako 11 he... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018574 | BERRIA | Euskadi | noticias | NAYPYIDAW. Aung San Suu Kyi Myanmarko oposizioko buruzagiak bigarren lekukoa aurkeztu ahal izango du bere kontrako epaiketan. Defentsak aurkeztutako lau laguneko zerrendatik hiru atzera bota zituen Rangungo auzitegiak. Bakearen Nobel saridunaren alderdikoak Demokraziarako Liga | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018575 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroa Baiko independenteek alderdien pareko ahalmena eduki nahi dute. NaBaizale talde batek egindako proposamena aztertuko dute gaur Artikako kultur etxean egingo duten batzarrean
Nafarroa Baiko independenteek alderdien pareko ahalmena eduki nahi dute NaBaizale talde batek egindako proposamena aztertuko dute gaur Ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018576 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizi osoko kartzela zigorraren kontra ekitaldi bat egingo dute Zornotzan «Gatza gehiagorik egon ez dadin», bizi guztiko espetxe zigorraren kontrako ekitaldi bat antolatu dute Zornotzan (Bizkaia) apirilaren 16rako. Bizi osoko kartzela zigorrik ez! lelopean egingo dute ekitaldia, 17:30ean hasita, Zornotzako Udaletxeko Pl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018577 | BERRIA | Euskadi | noticias | Opor fiskalen dirua ez dela berreskuratu dio Bruselak BRUSELA. Europako Batasunak egindako txostenaren arabera, Espainia da legez kanpoko laguntzengatik diru gehien zor duen herrialdea. 54 kasu dauzka irekita Bruselak, eta horietako hamabost dira Espainiarenak. Hamabost horietatik bederatzi, berriz, opor fiskalei dagoz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018578 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezkonarazi gaituzte, ez zintudalarik maite. Hasiera-hasieratik izan da malkartsua Siemens eta Iberdrola familiak batu dituen -eta orain desegina den- matrimonioa. Iberdrola familiako ezkontidea, Gamesa, funtsean behartuta iritsi zen aldarera, ezin ziolako ezezkorik eman Siemens Wind ezkongai alemaniar ezinago boteretsu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018579 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2018tik aurrera, txertoak derrigor hartu beharko dituzte Iparraldeko umeek Datorren urtetik aurrera, Ipar Euskal Herriko haur guztiek derrigorrean jasoko dituzte oinarrizko txertoak. Hala iragarri du Frantziako Gobernuak: Edouard Phillipe lehen ministroaren arabera, «onartezina da haurrak elgorriagatik hiltzea» osasun ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018580 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dagokit niri gainerako erlijioetako idatziak kritikatzea edo gabeziak azpimarratzea. Alderantziz, bertan topa ditzakedan egiak praktikatzea eta zabaltzea, horixe da daukadan pribilegioa. (...) Era horretako hurbilketekin bakarrik praktikatu ahal izango dut erlijioen arteko berdintasuna», esan zuen behin Mahatma Gand... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018581 | BERRIA | Euskadi | noticias | DUBLIN. Ryanairrek 663 milioi euroren irabaziak lortu ditu 2023ko bigarren hiruhilekoan, iaz halako lau. Udan gauzak ongi doazkion arren, Irlandako aire konpainiak iragarri du handitu egingo duela hegaldien prezioa. Zenbaki bakarreko igoera izango dela azaldu du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018582 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Azken egunetan bili-bolo zebilen zurrumurrua atzo baieztatu zuten Realak eta Real Madrilek. Madrilgo taldeak Alvaro Odriozola 22 urteko eskuin hegalekoa fitxatu du, eta sei urterako akordioa sinatu dute. Jokalariak 40 milioi euroko etete klausula zuen, baina bi taldeak negoziatzen aritu dira, eta, Madrilgo hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018583 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Yoko eta lagunak', animaziozko film onenaren Goya sarirako hautagai Espainiako Zinema Akademiak banatzen dituen Goya sarietarako hautagaiak jakinarazi dituzte goizean, eta euskarazko film bat, Yoko eta lagunak dago animaziozko pelikula onenaren saria eramateko hautagaien artean. Juanjo Elordiren zuzendaritzapean eta E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018584 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogeita bost segundo isiltasun osoan, eta egilearen lehen hitzak: «Ez dakit nola aurkeztu liburu hau». Hori aurkezpenerako idatzita ekarri dituen orrietan inprimatutako lehen esaldia. «Kuriosoa da: edizio prozesua pasioz beteta egon da, pasio konpartituz, baina sinopsia idazterakoan eta prentsaurreko hau prestatzerakoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018585 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSEk salatu du Barakaldok 300.000 euro ordainduko dituela MTV sariengatik MUSIKA. Barakaldoko (Bizkaia) PSE-EEk salatu du herri horretako udalak 300.000 euro baino gehiago ordainduko dituela MTVren EMA sarien galarekin lotutako ekitaldiek eragindako gastuak direla eta. Ohar bidez adierazi du BECen alokairuagatik ordain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018586 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Orain gehiago erabiltzen da, baina zeuk bilatu behar dituzu aukerak»
Euskara ikasi, eta ikasitakoa euskaltegitik kanpo ezin erabili. Barakaldon, eta Bizkaiko Ezkerralde osoan orobat, euskara ikasitako askok arazo horrekin tupust egin dute. Zorionez, egoera aldatzen ari da, baina euskara ikasleek argiro ohartarazten du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018587 | BERRIA | Euskadi | noticias | PATXI BAZTARRIKA. EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZ POLITIKARAKO SAILBURUORDEA. «Egindako lanari etekina atera behar diogu»
PATXI BAZTARRIKA x EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZ POLITIKARAKO Euskarak azken urteetan sekulako aurrerapausoak eman dituela nabarmendu du, euskaldunen kopuruaren igoeran batez ere; baina igoera horri eut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018588 | BERRIA | Euskadi | noticias | LOMCE "erabat" gaitzetsi du Euskadiko Eskola Kontseiluak Euskadiko Eskola Kontseiluak Hezkuntza Euskadin 2012-13 urteroko txostena plazaratu du, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sistemaren egoera aztertu eta zenbait aholku, proposamen eta eskaera egiteaz gain, LOMCE legearen inguruko aipamen bat ere egin du. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018589 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Gobernuak txertatze ziurtagiria kenduko du martxoaren 14an Txertatze ziurtagiria ez dute gehiago erakutsi beharko Ipar Euskal Herriko herritarrek martxoaren 14tik goiti. Frantziako lehen ministro Jean Castexek iragarri du neurria, Frantziako telebistan egindako agerraldi batean, goizean. Hala, leku publikoet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018590 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atxagaren Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia, hilaren 17an Jose Irazu Bernardo Atxaga euskaltzain osoak sarrera hitzaldia egingo Iñaki Amenabar alkatearen ongietorriarekin hasiko da ekitaldia, eta berehala Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra etorriko da. Ostean, Xabier Kintanak, Euskaltzaindiko idazkariak ekitaldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018591 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Lamar Odomek bizkarreko arazoak sendatzeko hilabete behar duela argitaratu zuen atzo ESPN kirol agerkariak. New Yorkeko medikuek atsedena agindu diote. Hala bada, ikusteke dago berriz ere Laboral Kuxan jokatuko duen, ordurako kontratua amaitua izango baitu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018592 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahal duten «egur guztia» emango dutela adierazi du alkateak aste honetan «Ez daukagu helikopterorik, txakurrik ere ez, baina legeak uzten digun egur guztia emango dugu». Asteon Josu Bergarak egindako adierazpenak dira. Igandean Txabarri auzoan labanadunen arteko borroka bat izan zela eta antzeko albisteekin «nekatuta» ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018593 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jendetza batu da Elorrioko Herriko plazan hasiera emateko Ernairen Gazte Topaguneari
Jende andana bildu da gaur Elorrioko Herriko plazan (Bizkaia). Horien artean da Ane Alaba Ernaiko bozeramailea; pozik egin die harrera bertan bildutako militanteei. «Ikaragarri pozten gaitu plaza gazte independentista eta borrokalariz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018594 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamaika daramatza. Azken hamarkadotako euskal gatazkarekin lotuta, 11 aldiz zigortu du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Erresuma hori du izen ofiziala, euskal atxilotuen tortura salaketak legeek agintzen duten bermeekin ez ikertzeagatik. Badakit, Vicent, Katalunian ere badituzuela horrelako kasuak, eta, M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018595 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxeko teilatuan harriak jarri izan dira maiz haize gaiztoak teilarik jaso ez dezan. Zentzu horretan, beraz, harrien beharra duelako eta ez harrikatze gisa, hartu behar da ondorengoa.
Etxeko kontuak laratzak dakizki! esaten zuten Satrustegi euskaltzaina zenaren herrikoek. Baina, etxean gorde behar al dira guztiak? Kont... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018596 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tubos Reunidosek zorra berriro negoziatu beharra dauka bankuekin Donald Trump AEBetako presidenteak atzerriko altzairuari muga zergak igotzeko hartutako erabakia larrutik ari da ordaintzen Tubos Reunidos. Hiru urteko galeren ostean, iazko urtea mozkinekin amaitzea erdietsi zuen Amurrioko taldeak. Gerrikoa estutu, eta p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018597 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europarako bidean, irabazi beharreko partida dauka gaur Athleticek Athleticek Europa dauka jomugan. Sei onenen artean sailkatuta, ona litzateke denboraldia. Bada, horretarako, jokoa hobetu beharko du ligaren bigarren erdian. Arlo guztietan hobetu beharko dute zuri-gorriek: defentsako kontzentrazioan, errematean... bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018598 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gehigarri dietetiko bat kendu dute, botika bat zelako DONOSTIA. VX Capsulas osagarri dietetikoa merkatutik kendu dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Gipuzkoako ordezkaritzaren abisu baten ondorioz. Kapsula horiek dituzten osagaien artean sildenafiloa dago, kutxan agertzen ez bada ere. Viagra botikaren osagai bat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018599 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATENAS. Greziako langabezia %16,6ra iritsi zen maiatzean; 2004an neurtzen hasi zirenetik daturik txarrena izan zen. Apirilean %15,8koa zen, eta iazko maitzean, berriz, %12koa. 15 eta 24 urteko gazteen langabezia tasa %40koa da, iaz baino zortzi puntu handiagoa. Datua oso txarra da, berez turismo sektoreak apirilean eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018600 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libanon Frantziako bost kasko urdin zauritu dituzte BEIRUT. Frantziako kasko urdinen aurkako eraso batean bost soldadu eta zibil bat zauritu dituzte Tiro hiritik gertu, Libanoko hegoaldean. Aurten beste bi eraso izan dituzte kasko urdinek Libanon. Beirutek atentatua gaitzetsi du, eta Parisek adierazi du erasoengatik ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018601 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 0-1: Ocamposek (11. min.). 0-2: Oliver Torresek (33. min.). 1-2: Orellanak (penaltiz, 65. min.). 2-2: Pedro Leonek (77. min.). 3-2: Jose Angelek (82. min.). Epailea. Gonzalez Fuertes. Txartel horiak: Eibarreko Arbilla, Oliveira eta Expositori; eta Sevillako Escudero, Jordan, Diego Carlos eta Gudelji. Bestelakoak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018602 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neurri politiko, juridiko eta ekonomiko eske, memoria historikoa berreskuratzeko . Memoria historikoaren eta 1936ko gerrako biktimen aldeko 11 elkartek Lau Haizetara taldea sortu dute . XABIER LASA 'Ahozko historia: oroimenean lokartutako ahotsa' liburuaren egilea
Neurri politiko, juridiko eta ekonomiko eske, memoria h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018603 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAren eta GALen biktimak Espainiako Gorteetan izango dira maiatzaren 29an MADRIL. ETAren eta GALen biktimek topaketa bat egingo dute maiatzaren 29an, udal eta foru hauteskundeen ostean, Espainiako Kongresuan, Kongresuko Mahaiak 50 diputatu inguruk egindako eskaerari oniritzia eman ondotik. Euskal Herriko bakearen eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018604 | BERRIA | Euskadi | noticias | 36KO GERRA. Donostian fusilatutakoak omenduko dituzte urriaren 16an Ulian . Uliako gainean herritar ugari fusilatu zituztela uste du Aranzadik
Donostian fusilatutakoak omenduko dituzte urriaren 16an Ulian Uliako gainean herritar ugari fusilatu zituztela uste du Aranzadik fusilatu zituzten pertsonak omenduko dituzte Uli... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018605 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ia 28.000 produktu saldu ditu Durangoko Azoka digitalak Itxi dute Durangoko Azokako denda digitala, baina isats luzea utziko du oraindik ere Landako gunean. Oraindik lanez lepo jarraitzen dute Gerediaga elkarteko langileek eraikin barruan azoka egunetan jasotako eskari guztiei erantzuteko. «Egun batzuetarako lana dugu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018606 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Parlamentuak tramitera onartu du eskuin muturraren eta ETAren biktimei kalte ordain berdina ematea
Nafarroako Parlamentuko mahaiak eta bozeramaileen batzordeak tramitera onartu du eskuin muturreko taldeen eta polizien biktimen foru legea aldatzea. Horrenbestez, PSNk, Geroa Baik eta Ahal Dugu-k egindako propo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018607 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sozietateen gaineko zerga negoziatzeko prest agertu dira EAJ eta PSEko ordezkariak. Arau fiskala dela eta Jaurlaritzak jarritako helegitea atzera bota du Konstituzionalak
Sozietateen gaineko zerga negoziatzeko prest agertu dira EAJ eta PSEko Arau fiskala dela eta Jaurlaritzak jarritako helegitea atzera bota du Negoziat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018608 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile bat zauritu da Getxon hotel bateko teilatutik erorita. Igogailu makinaren kanpoaldea margotzen ari zela sokarekin tupust egin ostean izan du istripua
Langile bat zauritu da Getxon hotel bateko teilatutik erorita Igogailu makinaren kanpoaldea margotzen ari zela sokarekin tupust egin Zaurituta baina arriskutik ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018609 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskarmentu handia dauka Igor Makazagak (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1972), eta hainbat aldiz egin du neguko lana arraunlari eta entrenatzaile gisa.
Erabat aerobikoa da lana; orduak sartu behar dira, gerorako oinarria izango dena hartzeko. Indarrezko lana ere egiten dugu, lehorrean, baita itsasoan ere, arraunean egitean i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018610 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sri Lankan 60 lagun inguru hil dituzte egun bakarrean Gutxienez 59 tamil tigre eta soldadu bat hil dira egun bakarrean, Sri Lankako Defentsa Ministerioak aditzera eman duenez. LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreen Manaarreko Operazio Komandoaren bertsioa, aldiz, oso ezberdina da. Haien arabera, guztira bost tamil tigr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018611 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Jun Markl. Abesbatza: Donostiako Orfeoia. Egitaraua: X. Sarasaren Fanfarria #3308 , T. Hosokawaren Meditation. To the victims os Tsunami eta C. Orffen Carmina Burana . Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Urriak 8.
Egongelan telebista ikusterakoan, askotan elkarrizketa bat izan nahi dugu aldi berea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018612 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar sartuko da indarrean Txinak diseinatutako Segurtasun Nazio- naleko Legea. Hain zuzen ere, Erresuma Batuak eskualdea Txi- naren esku utzi zueneko urteurre- nean. Hori dela eta, «demokrazia- ren aldeko mugimenduek» deitu- tako protestak geldiarazteko asmoz, 4.000 polizia bidali ditu Pekinek hiri hartara. Txinako se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018613 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek 38 puntu batu ditu 24 jardunalditan. Valentziak hamar gehiago. Azken partida biak galdu arren, zuri-gorriek bosgarren postuan jarraitzen dute. Valentzia, berriz, Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik dago. «Beste ligako» lehena da, alegia. Txapelketaren bi herenak betetzear daudenean bi taldeak daude sasoi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018614 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaizki hasi du Itxakok EHF Kopako final-zortzirenetako kanporaketa: 37-24 galdu zuen atzo joaneko partida, Turkiako Cankaya Bel Ankara taldearen aurka. Itzulikoa gaur bertan jokatuko du Lizarrako taldeak (15:00). Aurkariaren pistan ariko dira nafarrak, berriz ere. Itxakoren egoera ekonomikoak behartuta antolatu dute ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018615 | BERRIA | Euskadi | noticias | Posta elektronikoan, adiskide baten mezua: «Iritsi zait agur esateko unea. Soseguz, bakean ahal bada, beti bertigo pixka batekin, desagertze subjektiboan pentsatzea baita existentziaren gauzarik hotzenetakoa, ulertezinenetakoa». Minbiziaren atzaparretan urteak egin eta gero, azken orduan ere erakutsitako trenpu hotza. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018616 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko Txapelketak Erromon du gaur azken kanporaketa. Ion Barrocal, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Gorka Lazkano, Beñat Ugartetxea eta Eñaut Uruburu ariko dira
Unax Ugalde: «'Bon appétit' zinemaz gotzako filma da»
Bilboko Udalak, EITBk eta Orio Produkzioak etxeak hartu dute parte «Zinemaz gozatzeko filma» da David Pi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018617 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Anne Le Ny. Aktoreak: Emmanuelle Devos, Emmanuelle Devos, Philippe Rebbot, Roschdy Zem. Iraupena: Ordu 1 eta 31 minutu. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2014.
Marithek adinekoen prestakuntza zentro batean lan egiten du. Zentro horretan, haren eginbeharra da herritarrei laguntzea euren ofizioa alde batera uzten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018618 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Macronen hitzen araberako ekintzak behar ditugu orain»
Frantzian diren euskal presoen gerturatzeak, emakumeen egoera, DPSak, eriak, baldintzapeko askatasunak... Funosasek arlo asko ditu hizpide, bestelako espetxe politika bat xede. Geroa ere bai.
Ipar Euskal Herriko eragileek eta Frantziako Justizia Ministerioak bi ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018619 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nerea Ibarzabalek bere egin du abenduaren 15eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko bigarren aulkia -Miren Amurizak lortu zuen lehena-, 514 punturekin, herenegun Igorren egindako saioan. Haren atzetik geratu ziren saioan, hurrenez hurren, Onintza Enbeita (497,5 puntu), Eneko Abasolo Abarkas (487,5), Malen Amenaba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018620 | BERRIA | Euskadi | noticias | Seinalea mantendu arren, Gipuzkoa telebistak ez du saio berririk ekoitziko Ez da une gozoa tokiko telebista kateentzat. Joan den ostiralean, Nafarroako Canal4 katea itxi egingo dela jakin zen. Donostian egoitza duen Gipuzkoa telebistan, berriz, abendutik erregulazio espedientean zeuden langileak ez dira lanera itzuliko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018621 | BERRIA | Euskadi | noticias | Testuliburuak maiz aldatu behar izan ditugu unibertsitatean». Alvaro Arrizabalaga arkeologoak (1965, Oñati, Gipuzkoa) joan den astean Donostian argi utzi zuen arkeologian ere, jakintzaren beste alor askotan bezala, bizkor aldatzen direla egun paradigmak, ezagutza berriek argi uzten baitute ordura arte ontzat jotako hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018622 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haitiko Gobernuak dimisioa eman du, krisi politiko betean Egoera ezegonkorrak gainezka egin du Haitin, eta dimisioa ematera behartu du jarduneko gobernua. Jovenel Moise presidenteak eman zuen berria atzo, zeinak dekretu bidez gobernatzen baitu iazko urtarrilean parlamentua desegin zuenetik. Adierazi zuen erabakiak auke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018623 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kartzelatu egin dituzte Frantzian atxilotu zituzten bi gizonezkoak Igandean espetxeratu zituzten Jose Juan Garcia Gonzalez eta Iker Mendizabal Cubas, Frantziako 14. Auzitegi Bereziko epaile Laurence Le Verten aginduz. Garcia Fleury Merogiseko (Paris) espetxera eraman zuten, eta Mendizabal berriz, La Santekora (Paris). ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018624 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mahmud Abbas batasun gobernuko presidentetzat onartu du Hamasek Hil honen bukaerarako Al-Fatahek eta Hamasek gobernu akordio bat egingo dutela berretsi du alderdi islamistak. Hamaseko zuzendaritzako buruzagiorde Musa Abu Marzuqek azaldu duenez, Mahmud Abbasek presidente jarraitzeari oniritzia eman diote, baina gobernua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018625 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Ataxia telangiektasia gaitzaren inguruko ikerketa diruz laguntzea da Aitzina Folk jaialdi solidarioaren xedea, eta larunbatean jo nahi du goia: Alboka eta Capercaillie taldeen kontzertuarekin Mendizorrotza kiroldegia betetzea dute helburu. 19:00etan hasiko da kontzertua. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018626 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mutiko bat azaldu zait Tiktoken. Inoizko gauzarik harrigarriena ikusiko dudala agindu dit, eta nork ez du ikusi nahi inoizko gauzarik harrigarriena. Begira geratu natzaio: kilo bat azukre hartu du eta azukre aleak kontatzen hasi da banan-banan. Egunetako balentria minutu eta erdiko bideoan erakutsi du: 203.776 azukre a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018627 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Daniel Goldfarb. Aktoreak: Sarah Lancashire, Rob Levesque, David Hyde Pierce, Bebe Neuwirth, Howard Breslau. Herrialdea: AEB. Urtea: 2022. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: Drama.
Sukalde munduan izen ezaguna da Julia Child. Telebistako sukaldaritza saioak ezagun egin zituen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018628 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaltel-Euskadiko manager kargua utzi du Igor Gonzalez de Galdeanok «Beste erronka batzuk behar ditut, eta horregatik hartu dut erabakia». Igor Gonzalez de Galdeanok Frantziako Tourretik bueltan hitz horiekin jakinarazi zion Miguel Madariaga Euskadi Fundazioko presidenteari manager karguan ez jarraitzea erabaki duela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018629 | BERRIA | Euskadi | noticias | GAURKOA. ABORTUARI BURUZKO BOZKETA. Galdutako aukerari so. Nafarroan Osasunaren Legea aldatuz abortatzeko eskubidea bermatzeko ekimenak ez du behar adina babes lortu Parlamentuan, bozkatzerakoan NaBaiko lau parlamentari ez zeudelako hemizikloan. Abortuari buruzko bozketa
Nafarroan Osasunaren Legea aldatuz abortatzeko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018630 | BERRIA | Euskadi | noticias | 350 gorputik gora aurkitu dituzte Tripoli inguruko hiru hobi komunetan Libiako hiriburuaren kanpoaldean hiru hobi komun aurkitu dituztela jakinarazi du Tripoliko Kontseilu Militarrak. Ostiral gauean aurkitu zituzten, eta handienean 300dik gora gorpu aurkitu dituzte; beste bietan 48 eta bederatzi gorpu atera dituzte lur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018631 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Hilaren 11n epaituko dituzte EHE Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kide Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda. Poliziak 6.000 euroko isuna jarri zien iaz, gaztelaniaz idatzitako bide seinaleak ezabatu eta agenteei euskaraz hitz egiteagatik. EHEk epaiketa egunean Iruñeko Auzitegi aurrean elkarretaratzera deit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018632 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikastetxeek heziketa fisiko gehiago eman dezaketela dio Jaurlaritzak. Hezkuntza Sailak adierazi du curriculum berriak 1,5eko ordu kopurua ezartzen duela, gutxieneko gisa
Ikastetxeek heziketa fisiko gehiago eman dezaketela dio Jaurlaritzak Hezkuntza Sailak adierazi du curriculum berriak 1,5eko ordu kopurua Eusko Jaurlar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0018633 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ostegunean bi urte bete dira Pablo Hasel rap kantaria espetxeratu zutenetik. Abesteagatik. Bere abestien hitzengatik. Bost urte eta erdi egin behar ditu oraindik Ponenteko espetxean, Generalitatearen lotsarako. Hasel izan zen bere abestien hitzengatik espetxean sartu zuten lehenengo rap kantaria, baina ez da izan zigor... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.