id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0018434
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrazok dio Jaurlaritza kale erasoak saihesten saiatzen dela EB-Berdeak alderdiko koordinatzaile nagusi Javier Madrazok esan du Eusko Jaurlaritzak ahalegin handia egiten duela kale erasoak eragozteko. Horrela erantzun dio Madrazok Donostiako alkate Odon Elorzak Eusko Jaurlaritzako lehendakariari kale erasoak amaitzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018435
BERRIA
Euskadi
noticias
Inauteri giroa baliatuta, inork baino mozorro hobea hautatu du gaur Realak, Pep Guardiolak zuzentzen zuen Bartzelona erraldoi haren itxura hartu baitzuen bete-betean. Hasi eta buka, distiratsu eta gustagarri jokatu duten txuri-urdinek, eta hankapean ibili dute Valentzia. Astebete pasako atsedenaldiak mesede handia egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018436
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSKIZ. Hauts partikulak isuri zituen atzo Petronorren findegiak Muskizko (Bizkaia) San Julian auzoaren gainera. Enpresak adierazi du istripuz gertatu zela: findegian garbiketa lanak egiten ari zirela atera zela hautsa, eta haizeak garraiatu zuela herrira. Petronorrek erantsi du hautsa ez dela kaltegarria osasunerako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018437
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken agurra eman diote Burkina Fason hildako David Beriain kazetariari ARTAXOA. Ortziralean ekarri zuten Euskal Herrira David Beriain kazetari zenaren gorpua, eta atzo hileta egin zioten Artaxoan (Nafarroa), haren sorterrian. Harekin batera Burkina Fason hil zuten Roberto Fraile kazetari euskal herritarra Leonen hobir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018438
BERRIA
Euskadi
noticias
UNOk ez du oraino erabaki libiar oldartuak nola lagundu. Gaddafitarrek atxikitzen dituzte. Think tank ugarietan ikerlari abilak aurkitzen diren arren, ez dakite arabiar herrialdeetan gertatuaren baliostatzen. Jasminaren zein dalhia beltzaren usainak ez dizkiete izpirituak kilikatzen. Maghreb eta Makrech eskualdeak Sark...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018439
BERRIA
Euskadi
noticias
Gabonetako oporrak amaitu berritan edo amaitzear direla, zenbait hasiak izano dira honezkero urteko egutegiari begira hurrengo zubia noiz helduko den ikusteko. Eta aurkakoa dirudien arren, ez da urrun. Izan ere, Aste Santua iaz baino lehenago helduko da aurten, martxo amaieran. Hori, ordea, Hegoaldean izango da. Iparra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018440
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioartean inoiz baino arreta handiagoa izanen dute Greziako hauteskundeek. Syriza ezkerreko koalizioak irabaziz gero, lurrikara baten beldur da EB Europako Batasuna. Der Spiegel astekariak Alemaniako Gobernuaren izenean asteburuan argitaratutako adierazpenek sortutako zurrunbiloaren ondoren -Greziak euroa utz lezakee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018441
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasoli txiki geratu zaio ACB Liga. Bilbo Basketek sufritu du azkenekoz Akasvayuko pibot katalanaren joko bikaina Bilbo Basketek sufritu du azkenekoz Akasvayuko pibot katalanaren joko ACB Ligako marka guztiak hausten ari da Marc Gasol. Arvidas Sabonisek liga utzi zuenetik, ez da izan Akasvayuko 23 urteko katalanaren nag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018442
BERRIA
Euskadi
noticias
"Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin: - Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018443
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna eta kultura aniztasuna. Ezaugarri horiek biltzen eta lantzen dituzte auzolandegietan. 15 eta 30 urte arteko gazteentzako egitasmoa izan ohi da; beraz, udalekuetako adin mugak gainditu ondorenerako proiektu aproposak dira. Aisialdirako proiektu bat da, berez. Baina ez hori bakarrik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018444
BERRIA
Euskadi
noticias
Artxipielago ikuskizuna estreinatuko dute, gaur, Iruñean. Kontakizuna, kantua, bertsoa, musika eta bideoa elkartuko dituzte Andoni Egaña bertsolariak, Ainhoa Garmendia sopranoak, Gari Mendizabal txistulariak, Pello Ramirez biolontxelo jotzaileak eta German Ormazabal piano jotzaileak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018445
BERRIA
Euskadi
noticias
Gailurrera iristeko azken maldan da Bertsolari Txapelketa Nagusia; ziur asko, etaparik lehiakorrenean. Hemezortzi lagunek egin dute bertan tokia, eta denek begiratzen diote, zeharka bada ere, Nafarroa Arenako oholtzari; itxura batera behintzat, ia inork ez baitauzka itxita hango ateak. Egindakoa errematatu beharko dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018446
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDAR ALEA. Historia begietatik . Nafarroako historia afixetan. Nabarralde kultur ekimenak eta Euskal Graf diseinu taldeak hamahiru mendetako gertaerak irudi bilakatuta plazaratu dituzte Nafarroako historia afixetan . Nabarralde kultur ekimenak eta Euskal Graf diseinu taldeak hamahiru mendetako gertaerak irudi bilakat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018447
BERRIA
Euskadi
noticias
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak garrantzia kendu dio desbideraketari. Are gehiago, Eurostaten metodologia aldaketari esker Espainiaren barne produktu gordina pixka bat igoko dela ziurtatu du, eta horri esker %6,5eko defizita izan duela Espainiak. Diru sarreren eta gastuen arteko desoreka handiena Estatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018448
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako Maurizia etxe okupatua hustu egin du Frantziako Poliziak Aurreikusten zuten, eta iritsi da. Baionako Maurizia etxe okupatua hustu egin zuen Poliziak atzo goizaldean. Frantziako Poliziak baliabide handiak erabili zituen operazio horretan. Gutxienez hamabi furgoneta eta dozenaka agente baliatu zituzten eraikina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018449
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAlagunek onura izango duzue aurtengo errenta aitorpenean Martxan da 2022ko ekitaldiko errenta aitorpen kanpaina, eta gogorarazi nahi dizuegu BERRIAlagunek hobaria izango duzuela zuen ekarpenagatik. • Nafarroan: %80, lehenengo 150 €-tan; hortik gorakoek, %40. BERRIAlagun harpidetzek, BERRIAlagun iragarleek eta Ipar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018450
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñerrian organikoa biltzeko eskatu du ezker abertzaleak. 1996. urtetik Iruñerrian zaborren arazoa ez dela konpondu eta ordutik 11 milioi euro xahutu direla salatu dute Iruñerrian organikoa biltzeko eskatu du ezker abertzaleak 1996. urtetik Iruñerrian zaborren arazoa ez dela konpondu eta ordutik Zabor bilketa deszentr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018451
BERRIA
Euskadi
noticias
Azaroak 11 euskal baserritarren egutegietan gorriz markaturiko eguna da. San Martin egunez, urtean zehar lodituriko txerria hiltzen da. Festa eta oturuntza egun gisa ageri da iruditerian, ganbaran lehortu eta onduko diren txerrikien miran. Txerri hiltegietan egunero da San Martin, tradizioaren xarmatik urrun, baina hai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018452
BERRIA
Euskadi
noticias
Parisek asmoa du heldu den urtean hasteko txertaketekin BAIONA. Lehengo astean Pfizer botika etxeak %90eko eraginkortasuna duen txertoa garatzea lortu duela esan zuenetik, ugaritzen ari dira COVID-19ari aurre egiteko txertaketa kanpainen inguruko albisteak. Lehengo astean, Espainiako Gobernuak iragarri zuen maiatzerako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018453
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Bilduk "iruzurtzat" jo du Gascoren izendapena Ernesto Gasco herritarrek ez dutela hautatu azaldu du Donostiako Bilduk prentsa ohar baten bitartez. Haren izendapena donostiar guztiei "iruzur" egitea dela zehaztu dute, eta erabaki horrekin, PSE-EEk argi utzi duela, ez dutela herritarren nahia errespetatzeko "b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018454
BERRIA
Euskadi
noticias
LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira, Urrezko Hirukia saria banatu zuen EHGAMek atzo, Bilboko Kafe Antzokian. Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vazquezek jaso zuten: euren ibilbide profesionalean LGTBI komunitatearen helburuekin «bat datozen gaiak era txalogarrian jorratzeagatik» esker ona a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018455
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den abenduan utzi zion Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari izateari, eta, sei hilabeteren ostean, PPk aurkitu dio lan berria: Madrilgo erkidegoko fundazio bateko kudeatzaile lanak egiten ari da Carlos Urkijo (Laudio, Araba, 1964). Hainbat hedabidek zabaldu dute berria: Cristina Cifuentesen gobernuak (PP) Urkijo k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018456
BERRIA
Euskadi
noticias
Urdaibaiko Organoak zikloaren hamargarren saioa hasiko dute gaur, Arratzuko San Tomas elizan. Bizkaiko eskualde horretako elizetako organoak berritzeko asmoz egiten dute jaialdia. Graziella Morino sopranoa eta Nozomi Fukuda harmonium jotzailea arituko dira lehen saioan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018457
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskonia, Bilbo Basket, Araski eta IDK, jokatu ezinik SASKIBALOIA. Koronabirusa hankaz gora jartzen ari da kirol lehia. Adibidez, bertan behera geratu dira Baskoniak gaur, Bilbo Basketek bihar, eta Araskik eta IDK-k asteartean jokatu behar zituzten ligako partidak. Arabako bi taldeetan hainbat positibo egon dira, eta b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018458
BERRIA
Euskadi
noticias
'100 urte bakarrik ezin da' dinamika aurkeztu dute Gasteizen 40 dauzka Hala Bedik, 35 Gasteizko gaztetxeak, 15 Auzolana pilotalekuak, eta 10 Errekaleorrek. Sumendi da gazteena, Judimendi auzoko gazteen gunea: 7 urte bakarrik dauzka. Bosten artekoa ez da urtebetetze biribila, baina bai handia. Horregatik, martxan ipini ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018459
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Arthur Hiller zinema zuzendaria hil da, 92 urte zituela, Hollywoodeko Akademiak azaldu duenez. Edmontonen (Kanada) jaio zen, 1923. urtean, eta 30 film baino gehiago zuzendu ditu bere ibilbidean: besteak beste, Love Story (1970) The Hospital (1971) eta The In-Laws (1979). Horrez gain, 1993tik 1997ra bitarte, Hol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018460
BERRIA
Euskadi
noticias
Kamioilari bat hil da Trapagaranen, lan istripu batean Kamioi gidari bat hil da gaur Trapagaranen, 14:20 aldera gertatutako ezbehar batean. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gidatzen ari zen kamioiaren zama deskargatzeko maniobrak egiten ari zela, ibilgailuak berak harrapatu du langilea. Istripua gerta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018461
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1. Van Overeemek (26. min.); 1-1. Kike Solak (43. min.); 2-1. San Josek, penaltiz (47. min.); 2-2. Janssenek (88. min.). Epailea. Benoit Bastien (Frantzia). Txartel horiak: Athleticeko Merinori; eta AZ Alkmaarreko Haye eta Gouweleeuwri. Bestelakoak. 30.000 ikusle inguru San Mames futbol zelaian. Eserleku asko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018462
BERRIA
Euskadi
noticias
'Mihiluze' 10-11 urteko haurrekin egingo dute datorren astean ETB1eko Mihiluze lehiaketak oso atal bereziak izango ditu datorren astean: astelehenetik ostegunera, 10-11 urteko neska-mutikoak arituko dira lehian. Grabatuak dituzte jada haurren atalak, eta Xabier Zapirain programako zuzendariak nabarmendu du esperientzia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018463
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du, «familia eta enpresak babesteko» Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontu egitasmoa aurkeztu du gaur. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak nabarmendu duenez, proiektuaren helburua da pertsonak, familiak eta enpresak «babestea» eta herrialdeak dato...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018464
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostian beste pertsona bat hil da kalean; hirugarrena, urtea hasi zenetik. San Sebastian egunez gertatu zen moduan, haren gorputzak ere amore eman die egunero egurtzen zuten denborari eta hotzari. «Indarkeriarik gabeko heriotza» deitzen diote, hala ere. Bartzelona, Passeig de Gracia. La Caixako sukurtsal batean, adin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018465
BERRIA
Euskadi
noticias
Mola eta Sanjurjo buruzagi frankistak Iruñeko Erorien Monumentuko kriptatik ateratzeko erabakiaren aurka agertu da Iruñeko Artzapezpikutza. Horrek Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren adierazpenek eta azken asteotan agertutako pintaketek eragindako sua hauspotu du. Iruñeko Artzapezpikutzak soka tenkatu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018466
BERRIA
Euskadi
noticias
Badute kronikatik, historian oinarriturik dauden heinean. Eta badute literaturatik, asmakuntzatik ere baduten neurrian. Historia eta mitoa, kronika eta literatura bidegurutze berean elkartzen dira Julen Arriolabengoak (Aramaio, Araba, 1960) Alberdaniarekin argitaraturiko Jaun Zuriaren askazia liburuan. XVI. mendeko kro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018467
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aldaketa politikorako lehen urratsa da UPN gobernutik kentzea» Auzitegi Konstituzionalak kanpaina hasi eta ordu erdira Bilduren zerrendak baimendu ondotik, galtzak bete lan du Nafarroako Parlamenturako zerrendaburuak. Elkarrizketan, nabari zaio nekea, baina, Maiorga Ramirezek (Iruñea, 1976) zein bere ingurukoek aitort...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018468
BERRIA
Euskadi
noticias
PPren eledun Pablo Casadok esandakoak «argitu» ditu Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak eta adierazi du fiskaltzaren eskuetan utziko dutela Otegiren inhabilitazioaren auzia. Casadok esan zuen PPk agintean jarraitzen badu Otegi ez dela «ezeren hautagai» izango. Botere banaketa errespetatzen dutela esan du ministroak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018469
BERRIA
Euskadi
noticias
Euroligako Lauko Finala ekitaldi garrantzitsua da, baina, horren gainetik, ikuskizun harrigarria da. Horregatik, Panathinaikos eta Tauren arteko partida oso ona izango dela esango nuke. Talde horiek biak Europako onenak dira, nire ustez. Ikuskizun polita eskainiko dutela argi daukat, eta jarraitzaileek biziki gozatuko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018470
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urte, 730 egun, igaro dira talibanak boterera heldu zirenetik Afganistanen. Ordutik, lege islamikoa da indarrean, eta neskek eta emakumeek debekatua dute kalean bakarrik ibiltzea edota bigarren hezkuntzako ikasketak egitea. Herrialde bakar batek ere ez du onartu talibanen gobernua, baina zenbait hasiak dira elkarriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018471
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen hipotesien arabera, hiru metro ingurutik erorita gertatu da istripua, kamioiak atzeko aldean dituen eskaileratan gora zihoala irrist eginda, foruzainen arabera. Hiru metro ingurutik erorita. Diagnostiko erreserbatua du oraingoz. Cementos Porland enpresaren instalazioetan gertatu da istripua, Olatzagutian (Nafarro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018472
BERRIA
Euskadi
noticias
Lotara joan ahal izatea, beldurrik izan gabe goizaldeko ordu txikietan telefonoak joko ote duen. Besteak beste, aldaketa hori ekarri dio 19. Korrikak Edurne Brouardi. Korrikaren arduradun nagusia izan da sei lasterketatan, 13. Korrikatik 18.enera, 2003tik 2013ra. Orain, ardura hori lagata, askoz lasaiago dagoela dio. B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018473
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nola trebatuko dira komunikatiboki, ez badaukate espaziorik?» Perezen ustez, ikaskuntzako arlo bakoitza «aukera» bat da ikasleen gaitasun komunikatiboa -eta, beraz, euskara bera- lantzeko. Gelako kultura aldatu beharko litzateke horretarako: ikasleari hitza eman. Irakasleekin «prestakuntza gogoetatsuaren eredua» erabi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018474
BERRIA
Euskadi
noticias
Oraina, presentea historia bezala ikusteko, alegia, perspektiba hartu eta gaur, orain gertatzen ari diren aldakuntzak, tentsio sozialak eta transformazioak hautemateko eta horien gaineko narrazio koherentea egituratzeko aukera ematen duen diziplina da antropologia. Etnologoaren, antropologoaren behaketa gai da orainean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018475
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendekotasun emozionala sortzea da indarkeriazko harremanen ezaugarrietako bat. Norma Vazquezek azpimarratu duenez, garrantzitsua da hori kontuan hartu eta emakumea errudun ez bihurtzea. Psikologoa eta ibilbide luzeko militante feminista da Norma Vazquez (Mexiko Hiria, 1960), eta arlo profesionalean bi eremuak uztartu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018476
BERRIA
Euskadi
noticias
Final kutsua du gaur Osasunak Sadarren Albaceteren aurka jokatuko duen neurketak (18:00, Movistar Partidazo). Nafarroako taldeak munta handiko lehia ugari izan du orain arte, baina gaurkoak esanahi berezia dauka. Izan ere, bigarren sailkatua hartuko du Sadarren, eta liga bukatzeko zazpi jardunaldi falta direla, ia lotu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018477
BERRIA
Euskadi
noticias
Vingegaardek irabazi du Tourmaleten, eta Jumbok erakustaldia eman du Jumbo taldeko txirrindularien nagusitasuna oso nabarmena izaten ari da Espainiako Vuelta honetan, eta gaur argi geratu da hori etapa nagusian. Hankapean erabili dituzte gainontzekoak, eta etapan ez ezik, sailkapen nagusian ere lehen hiru postuetan dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018478
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiako adierazpen askatasuna hilzorian esnatu zen atzo. Recep Tayyip Erdoganen gobernuak hartutako erabakiak zarratzeko ezinezkoa dirudien zauria are eta handiagoa egin du. Gobernuak hamabi telebista kate eta hamaika irrati kate ixteko agindua eman du. Turkiako Irrati Telebistako Batzorde Nagusiaren esanetan, neurria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018479
BERRIA
Euskadi
noticias
Tabernan, bospasei lagun telebistari so. Lagunetako batek -Manu deituko diot- bizi-bizi ari den pilotari fin bategatik galdetu du. Beste aldekoa dela erantzun diote. Hara, beste aldekoa! Lehendabiziko albistea...!, atera zaio Manuri. Eta erantsi du: beste aldeko pilotariak frontoietan ere! Ederki aldatzen ari dituk kon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018480
BERRIA
Euskadi
noticias
CCOOk eta UGTk hamabost minutuko lanuztera deitu dute martxoaren 23rako GASTEIZ. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin nahi dute protesta, 336.000 langile lan itun berriturik gabe daudela salatzeko. Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak eta Raul Arza UGT-Euskadiko buruak azaldu dutenez, lanuzterako deialdia langi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018481
BERRIA
Euskadi
noticias
Hollywoodeko zinema akademiak martxoaren 15ean iragarriko ditu aurtengo Oscar sarietako azken hautagaiak, baina, oraingoz, jakinarazi du azken 50 urteetako film kopururik handienaren artean hautatu beharko dituztela film onenaren saria lortzeko lehiatuko diren lanak: 366 lanen artean. Sariak apirilaren 25ean banatuko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018482
BERRIA
Euskadi
noticias
Kosovo eta Serbia arteko mugan tiroketa bat izan da BELGRAD. Sei Kosovoko albaniar zauritu ziren atzo, Serbiako poliziekin mugaldean izaniko tiroketa batean. Belgraden arabera, Kosovotik Serbiako baso sail batera igaro ziren hainbat lagun, egurretarako arbolak moztera. Radoslav Dikic jendarme buruak adierazi du polizie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018483
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxieneko pentsioak bermatzeko, 50 milioiko funtsa hitzeman dute Gutxieneko pentsioak bermatu egin nahi ditu EAJk, eta horregatik, 50 milioi eurotako funtsa osatuko duela hitz eman zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakarigaiak, Gasteizko hauteskunde ekitaldian. Zaharrek bizimodu duina izatea du helburu alderdi jeltzaleak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018484
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoak eta Bizkaiak erabaki dute amnistia fiskalik ez ematea Gipuzkoan esaldi bakarrarekin eta Bizkaian azalpen zabalekin, baina emaitza berdina da: ez batak ezta besteak ere ez dute amnistia fiskalik emango. Zerga iruzurgileei %10eko tasa baten truke zorra barkatzeko Espainiako Gobernuak eman nahi duen aukerak Nafa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018485
BERRIA
Euskadi
noticias
Jokatzen ahaztu ez zaielako. Azaroaz geroztik Ligan jokatu gabe dira Jose Izquierdo eta Javier Flaño; etzi Almeriaren aurka hasieratik ariko da bietako bat, Cesar Azpilikueta zigortuta baitago. Azaroaz geroztik Ligan jokatu gabe dira Jose Izquierdo eta Javier Flaño; etzi Almeriaren aurka hasieratik ariko da bietako bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018486
BERRIA
Euskadi
noticias
Gerratik ihesi egindako itsas bidaia latz baten ostean, herrialde arrotz batera iritsi da Linh jauna, Sang Diu biloba txikiarekin. Berriki alargundutako gizona ezagutuko du han, eta hitzez elkar ezin aditu arren adiskide min izatera iritsiko dira biak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018487
BERRIA
Euskadi
noticias
Krisi ekonomikoarekin batera krisi politikoa ere iritsi da Irlandara. Dublingo gobernuak nazioarteko maileguak eskatu eta berehala, Berdeek erabaki dute azken bi urteotan Fianna Fail kontserbadoreekin izan duten koalizio bitxia haustea. Bi diputatu independentek ere Gobernuari laguntza kenduko diotela iragarri ostean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018488
BERRIA
Euskadi
noticias
Baldintzapean aske utzi dute Rafa Diez. «ETArekin lotura» duten ekimenetan parte hartzea debekatu dio Garzon epaileak «ETArekin lotura» duten ekimenetan parte hartzea debekatu dio Garzon Baldintzapean aske geratu da Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia. Iazko urritik preso izan duten Estremerako espetxetik (Madril, Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018489
BERRIA
Euskadi
noticias
TEHERAN. Irango presidente ohi Mahmud Ahmadinejadek (2005-2017) izena eman zuen atzo, ekainaren 18an herrialdeko presidentetzarako egingo diren bozetan hautagai izateko. 2017an ere saiatu zen aurkezten, baina Ali Khamenei Irango aiatolak betoa ezarri zion. Ikusteko dago ea oraingoan onartuko ote duen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018490
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako metalgintzako negoziazio mahaiak hurrengo egunotan bilduko dira, UGTren ekimenez. Iazko uztailean iraungi ziren hiru lan hitzarmenak, eta orduan ere hautsi ziren negoziazioak; horren ondorioz, airean dauden sektoreko 100.000 langileen lan baldintzak. Mahaiak ez trabatzeko eskatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018491
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan berriz hitz egin dute idazle zenbaitzuk beste idazleon isiltasunari buruz. Horretaz jardun dute urteetan eta urteetan ETAren kontra jarduteagatik ohoreak, sariak eta sosak zakuka jaso dituzten idazle eta kultur eragile kaskar guztiek. Literaturaz jarduteko foro batean, etika berriz aztergai. Eta ez inor la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018492
BERRIA
Euskadi
noticias
«Helburua nuen txapelketara joan eta erakustea serio ere badakidala». JULEN ZELAIETA Bertsolaria «Helburua nuen txapelketara joan eta erakustea serio ere badakidala» Xabier Silveiraren erreleboa hartu eta Nafarroako bertsolarien txapela lehen aldiz jantzi zuen Julen Zelaietak joan den larunbatean, Elizondon Buruz buruk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018493
BERRIA
Euskadi
noticias
Bortxa matxista jasandako andre bat eta hiru adingabe kaleratu dituzte Barakaldon Hogei bat lagun bildu ziren atzo goizean Barakaldoko Lutxana auzoan (Bizkaian), etxe kaleratze bat eragozteko, baina ez zuten helburua lortu, eta, azkenean, Ertzaintzak bizitokitik atera zituen emakume bat eta hark bere kargupean dituen h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018494
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko zazpi potentzia ekonomiko nagusiek heldu den urteko abuztuan Miarritzen egingo duten G7koen goi bilera prestatzeko saioa protesta eta istiluekin amaitu da. Hiri gotortu baten itxura eman diote soldaduek eta poliziek Lapurdiko kostaldeko hiriari, eta, bortitz hartu dituzte manifestariak, gomazko pilotak eta nega...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018495
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat erakunde eta elkarte ari dira Ukrainarako laguntza ematen. Diotenez, ahalik eta modurik koordinatuenean jardutea da helburua, eta horretan eskarmentua duten GKEekin elkarlanean aritzea. Eusko Jaurlaritza. Helbide elektroniko bat jarri dute herritarren eskaintzak antolatu eta koordinatzeko: . Nafarroako Gobernua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018496
BERRIA
Euskadi
noticias
Arrigorriagako Gazteen Arte Azokaren hirugarren ekitaldia izango da asteburuan. 18 eta 35 urte bitartean dituzten gazteek haien trebetasunak erakusteko aukera izango dute, eta baita beren sorkuntzak saltzeko parada ere. Denetarik ikusteko eta erosteko aukera izango dute hara joaten direnek: hala nola margolanak, eskult...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018497
BERRIA
Euskadi
noticias
Esperanza Aguirrek dimisioa eman du, "erretiroa hartzeko" "Erretiroa hartzeko unea da. Politikari batentzat ezinbestekoa da erretiroaren momentua aukeratzea, eta hau da une egokia", esan du Esperanza Aguirrek. Familiarekin denbora gehiago igaro nahi duela eta politikari gazteei lekua uzteko garaia dela adierazi du: "Ni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018498
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburu dendak, burdindegiak, tailerrak, ile apaindegiak, konponketak egiteko dendak... Ia bi hilabetez itxirik egon dira. Segurtasun eta higiene neurri zorrotzak agindu ditu Espainiako Gobernuak, gaurtik aurrera lanean hasi nahi badute. Zenbait dekretu argitaratu ditu Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta horietan zehaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018499
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehergailu baten bila ari da Guardia Zibila Aratores herrian, Espainian Aratores eta Borau arteko errepide zatia, Jaca eta Canfranc artekoa (Huesca, Espainia), inguratuta du atzotik Guardia Zibilak, ETAren izenean egindako dei batek inguru horretan lehergailu bat jarri zutela aldera hots egin zuen gazte batek Donostiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018500
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1: Charlesek (57. min). Epailea. Medie Jimenez. Txartel horiak: Malagako Diego Gonzalez eta Jonyri; eta Eibarreko Charles, Kike Garcia eta Alejori. Bestelakoak. 24.753 ikusle Rosaledan, eta tartean Eibarreko berrehun bat zale. Hasiera paregabea eman dio Eibarrek ligari, Malagan irabaztekogai izan baitzen atzo....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018501
BERRIA
Euskadi
noticias
Hernanin bikotekide ohia hil eta alaba zauritu zuen gizona espetxeratu dute Kartzelan da atzoz geroztik Rosario Roman hernaniarraren bikotekide ohia. Kale erdian andrea hiltzea eta alaba zauritzea egotzi dizkio epaileak, eta espetxeratzeko agindu du. Auzian eskura dituen baliabide guztiak erabiliko dituela iragarri du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018502
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadiko Eskola Kontseiluak 20 urte beteko dituela eta, ekitaldia egin zuten atzo Bilboko Euskalduna jauregian. Bidean «geldialdia» egin eta etorkizunera begira jartzeko ekitaldia izan zen atzokoa, Eskola Kontseiluaren arabera. Ekitaldia baliatu zuten, gainera, Kontseiluko presidente eta kideen lana aitortzeko. Bestea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018503
BERRIA
Euskadi
noticias
Aulki bana hartu eta borobil erdia sortuz eseri dira hamalau emakume. Bizkarra tente, hankak gurutzatu gabe eta aurrera begira. Parez pare dute Saioa Baena fisioterapeuta, bizkarrezurra eta pelbisa irudikatzen dituen egitura bat eskuetan. «Hemen ikasten dituzuen ariketa guztiak barneratu eta egunerokoan praktikan jartz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018504
BERRIA
Euskadi
noticias
69 urteko mendizale bizkaitar bat hil da Candanchun, ehun metrotik erorita CANDANCHU. 69 urteko mendizale bizkaitar bat hil zen bart gauean, Zaragozako Miguel Servet ospitalean. Ordu batzuk lehenago, istripu larria izan zuen Candanchuko eski estazioaren inguruetan, kontrabandisten koba deitzen den eremuan. 19:00etan, G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018505
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamasi bozetara aurkeztea eragotziko dion lege egitasmoa aurkeztu du Abbasek. Gazako Khan Junis hirian preso hartutako dozenaka palestinarretatik asko aske utzi dituzte israeldarrek Hamasi bozetara aurkeztea eragotziko dion lege egitasmoa aurkeztu du Gazako Khan Junis hirian preso hartutako dozenaka palestinarretatik H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018506
BERRIA
Euskadi
noticias
Andre batek ez du bikotekidea salatu nahi izan, poliziek gizonaren erasoa ikusi arren Udaltzainek ikusi erasoa kalean, eta gizon bat atxilotu zuten herenegun goizaldean Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Hiriko udaltzaingoak azaldu du kalean zebiltzan polizia batzuek ikusi zutela gizona andreari jazart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018507
BERRIA
Euskadi
noticias
Udako zirauna bihurtu da aurpegia zahartzeko eta itxuraldatzeko aukera ematen duen FaceApp aplikazioa. Erabiliko zenuten akaso edo behin baino gehiagotan iritsiko zitzaizuen lagunen batek eginiko zahartze algoritmikoa. Bada jakin ezazue argazki horren eta atxikita dituen datu biometrikoen jabe egin dituzuela aplikazio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018508
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako hauteskundeak aurreratuko dituztela uste du Urkulluk Iñigo Urkullu EAJko EBBko lehendakariak gaur esan du litekeena dela Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak hauteskundeak aurreratzea, eta azaroan egingo direlakoan ari dela lanean EAJ. El Pais -ek eta El Mundo -k gaur zabaldu dute Zapaterok p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018509
BERRIA
Euskadi
noticias
DSBEren alde bihar manifestatuko dira CCOO eta UGT CCOO, UGT eta beste sindikatu eta gizarte talde biltzen dituen Goi Bilera Sozialak manifestaziora deitu du biharko Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Langabeziaren eta desberdintasun sozialen aurka borrokatzeko eskatuko dute, baina baita DSBE diru sarrerak bermatzeko err...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018510
BERRIA
Euskadi
noticias
Hatsak 'Su-hatsa' erakusketa jarri du ikusgai Senperen ERAKUSKETA. Hatsa elkarteak Su-hatsa izeneko poesia eta eskultura erakusketa irekiko du gaur Senpereko Larraldean (Lapurdi). Auxtin Zamorak suaren inguruan idatzitako testuak eta Hatsako kideen 2021eko testu hautatuak erakutsiko dituzte. Irekieran, Pantxoa Etxebere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018511
BERRIA
Euskadi
noticias
Euriborrak inoizko maila altuenetik bi hamarrenera amaitu du maiatza . 30 urteko epean 160.000 euroko hipoteka dutenek 61 euro gehiago ordaindu beharko dituzte hilean Euriborrak inoizko maila altuenetik bi hamarrenera amaitu du maiatza 30 urteko epean 160.000 euroko hipoteka dutenek 61 euro gehiago Ez du %5eko maila ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018512
BERRIA
Euskadi
noticias
Itsas isuriak beti zabaltzen dira han eta hemen, eta Galiziako eta Portugalgo kostaldean jazotakoa ez da salbuespena. Hala ere, azken ezbehar horren aurretik ere plastikoak iristen ziren itsasora, ingurumenean kalteak eraginez. Galiziako eta Portugalgo kostaldean Toconao itsasontzitik besteak beste 26 tona plastiko-pin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018513
BERRIA
Euskadi
noticias
Chris Hornerrek (RadioShack) irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa, Lobeirako begiratokian, helmugara iristeko kilometro bat falta zela erasoa jo eta bakar-bakarrik iritsita. 500 metro falta zirela harrapatu du Ivan Santaromita (BMC), eta, etapa garaipenaz gain, liderraren maillota ere jantzi du RadioShackeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018514
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure haur-jolasetan, gaztelaniazko esamolde bat erabiltzen genuen jolasari nahi bezala ekin ez edo hutsen bat eginez gero, berriz ere hastea ahalbidetzen ziguna. « Vuelta-vuelta si » esatea aski zen, berriz zerotik hasi ahal izateko. Askotan pentsatu izan dut, eta lagunen batekin horri buruz hitz egin ere bai, atzera b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018515
BERRIA
Euskadi
noticias
Baiona ez dago hilik. Partida hasieran eraiki du garaipena Baionak, eta bukaeran sufritu du, baina urrezko lau puntu lortu ditu etxetik kanpo Partida hasieran eraiki du garaipena Baionak, eta bukaeran sufritu du, Baionak oso emaitza ona lortu zuen atzo, Montpellierreko Du Manoir zelaian, eta etxetik kanpo irabazi zuen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018516
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lau eguneko infernua» bizi izan zuen. Une oro, begiak estalita izan zituen. Biluzi egin zuten. Asfixia eragin zioten poltsa buruan jarrita, konortea galtzeraino. Anaia ondoko gelan zegoela eta gauza bera egiten ari zitzaizkiola sinetsarazi zioten. «Torturetan okerrenetarikoa» izan zen hori. «Mehatxuak, oihuak eta kolp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018517
BERRIA
Euskadi
noticias
Eroskik 55 frankizia berri zabaldu ditu 2017. urtean ELORRIO. Eroskik frankizia sarea zabaldu du 2017an, eta 55 saltoki berri ireki ditu, horietako hemezortzi Katalunian. Hego Euskal Herrian, berriz, 9 ireki ditu. Enpresak 12,95 milioi euroko inbertsioa egin du irekieretan, eta 507 lanpostu berri sortu ditu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018518
BERRIA
Euskadi
noticias
DURANGOKO 43. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. DURANGOREN ESKUAK. 'O ano da morte de Mikel Laboa' Ez du urte goxoa izan aurtengoa, orain artekoan behintzat, euskal kulturak. Lehendik ere krisi hotsak baldin baziren liburuen eta batez ere diskoen merkatuetan, horiei aurten krisi ekonomiko globalaren mehatxu dagoeneko apli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018519
BERRIA
Euskadi
noticias
Bera Berak irabazi egin du ligako bigarren partida ere ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak indartsu ekin dio Iberdrola ligari. Atzo gauean jokatu zuen bigarren jardunaldiko partida, Donostiako Jose Antonio Gaska kiroldegian, eta aise menderatu Atletico Guardes (31-22). A multzoko bi talde indartsuenetakoen arteko norgeh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018520
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegoaldean, Osasunbidea eta Osakidetza arduratu dira sobera geratutako dosi horiek kudeatzeaz. Biek aurreratu dute txertatzeko txandara agertu ez den herritarren kopurua «ezdeusa» dela. Hala eta guztiz ere, hori gertatzen denean adin tarteak errespetatzen dituztela jakinarazi dute: SMSa jaso baina erantzun ez duen jend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018521
BERRIA
Euskadi
noticias
Larri dabil Tubos Reunidos, baina ez, ordea, haren gertuko enpresa bat, Vidrala. Laudioko beirazko botilen egileak 116 milioi irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %30,1 gehiago. Mozkinak handitzearen arrazoietako bat da Santos Barosa Portugalgo filial berriaren emaitzak gehitu dituela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018522
BERRIA
Euskadi
noticias
Onena berriz, baina estu. Australian egin bezala, Jenson Buttonek lortu du 'pole'-a Malaysian, baina Toyota autoak izango ditu justu atzetik SASKIBALOIA. Hondarribia-Irunek ezin izan zuen azken partidan Perfumerias Avenidari irabazita egindako balentria errepikatu, eta 75-99 galdu zuen atzo Ros Casaresen aurka. Herrial...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018523
BERRIA
Euskadi
noticias
TEL AVIV. Erasotzaile batek bi lagun hil zituen, herenegun gauean, Tel Aviven izan zen tiroketan. Hildakoetako bat 27 urteko gizon bat zen, eta 28 urtekoa bestea. Hamar lagun ere zauritu zituen, eta horietako lau, larri. Poliziak hil egin zuen ustezko erasotzailea, palestinar bat, Jaffan (Israel), sarekada batean. Mart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018524
BERRIA
Euskadi
noticias
Euripean, argazki kamera eskuan eta galtzak belaunetaraino jasota, balea bertatik bertara ikustera jendetza hurbildu zen atzo goizeko lehen orduetan Zarauzko hondartzara (Gipuzkoa). Goiztiarrenek atzeman zuten kaxalote trabatua, hondarretatik askatzeko ahaleginetan, buztana astinduz. «Balea, balea!!», oihukatzen zuten,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018525
BERRIA
Euskadi
noticias
Jimenezek kritikatu du abertzaleen mitologian oinarritzen dela NaBai. PSNko idazkari nagusiak uste du UPNren ideiak «agortuak» daudela eta sozialisten akatsei esker eutsi diotela botereari Jimenezek kritikatu du abertzaleen mitologian oinarritzen dela NaBai PSNko idazkari nagusiak uste du UPNren ideiak «agortuak» daude...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018526
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte hau bukatzear dagoela, Huelvako espetxean bahiturik gauden euskal preso politikook hitz hauek argitaratzeko beharrean aurkitzen gara. 2015. urte honetan, espetxe honetatik hiru kide kaleratu dituzte, kondena osoa bete ondoren. Horietariko bi, 21 eta 26 urteko espetxealdiaren ondoren. Emozioz, alaitasunez... oso eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018527
BERRIA
Euskadi
noticias
Foncalanteko presoek gose greba utzi dute, xede batzuk lortuta Espetxeko bizi-baldintzak salatzeko gose greban egon dira Foncalanteko (Alacant, Herrialde Katalanak) 11 euskal presoak apirilaren 1az geroztik. Grebari amaiera ematea erabaki zuten atzo, espetxeko segurtasun zuzendariordearekin batu eta helburu batzuk bete...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018528
BERRIA
Euskadi
noticias
Amorruaren gaixotasuna zertan den ulertzeko, hona hemen argibide batzuk: Zer da? Amorrua entzefalomielitis biriko akutu bat da, ia beti hilgarria. Birus klasikoak eta txertoen birusek osatutako 1. genotipoaz gain, Lyssavirusaren beste sei genotipo daude, ugaztunei erasotzen dietenak, ia denak saguzarrei. Zein animalia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018529
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskalgintzaren Kontseiluaren deiari erantzun dioten hezkuntza eragileak bat datoz: euskarak EAEko Hezkuntza Legearen ardatz nagusietako bat izan behar du. Eragile denek gabeziak ikusten dizkiote lege proiektuari, eta aldaketak eskatu dituzte euskararen normalizazioan urratsak egiteko. Uste dute oraindik badela aukera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018530
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi hamarren jaitsi zuen iaz Frantziak bere kontu publikoen desoreka, barne produktu gordinaren %3,4ra arte. Emaitza txalotu du Michel Sapin Finantza ministroak, Europako Batzordearekin hitzartutakoa bete duelako. Aurten %3tik behera jaisteko helburua ere eskura dagoela dio Sapinek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018531
BERRIA
Euskadi
noticias
Debekuaren arrazoiarekin funtzionatu nahi dute Espainiako erakunde garrantzitsuenek: gobernua, Estatu Kontseilua eta, seguru aski, Auzitegi Konstituzionala. Eta Kongresuak eta Senatuak ez dutelako bozkatzen, bestela horiek gauza bera egingo zuten. Oso orrialde gutxi dauzka Espainiako erakunde horien hiztegi politikoak....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018532
BERRIA
Euskadi
noticias
Errentaren aitorpena da pertsonen diru-sarrera neurtzeko adierazgarri bakarra. Ideia xelebre hori, UPN-CDNk Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuen inguruko osoko bilkuran etengabe erabilitako argudioa da. Beraz, UPN-CDNk dioenaren arabera, aitortu gabeko lanean eta ezkutuko ekonomian diharduten pertsonek ez dutenez dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018533
BERRIA
Euskadi
noticias
Esako urtegia handitzeko egitasmoa behin betiko bazter uzteko eskatu dute MADRIL. Protesta jendetsua egin zuten Madrilen talde ekologistek deituta Esako urtegia handitzeko egitasmoaren kontra. «Neurriz kanpokoa» dela salatu zuten. Nafarroako talde politikoen partetik, bertan izan ziren Geroa Bai, Ahal Dugu eta EH Bildu...
cc-by-sa 4.0