id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0001134 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako eta Estatu Batuetako ekonomiak atzeraldian daude oraindik. Iazko bigarren hiruhilekoan baino 1,3 milioi landun gutxiago daude aurtengoan, Espainian
Espainiako eta Estatu Batuetako ekonomiak atzeraldian daude oraindik Iazko bigarren hiruhilekoan baino 1,3 milioi landun gutxiago daude Jose Luis Rodriguez Zapat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001135 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yemenen, presoen trukea amaitu dute gerrako bi aldeek SANA. Nazioarteak aitortzen duen Yemengo Gobernuak eta matxino huthiak 1.081 presoren trukea amaitu zuten atzo. Bake negoziazioek jarraitzeko baldintzetako bat zen, eta, hortaz, bi aldeek mahai beraren inguruan segitzeko borondatea erakutsi dute truke horrekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001136 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alavesek husna egin du etxean eta Osasunak 3-1 galdu du Albaceten Alavesek eta Osasunak atzera pausoak eman zituzten atzo Lehen Mailara igotzeko bidean. Gasteizko taldeak txikia, husna egin baitzuen etxean Lugoren aurka. Osasunak, aldiz, handiagoa, 3-1 galdu baitzuen Albaceten, jaitsiera postuetan sartuta dagoen talde ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001137 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAren aurka, «konpromiso demokratikoa» lortu nahi du Lopezek alderdiekin. Eusko Jaurlaritza «egonkorra» osatzeko PPrekin «lehentasunezko harremana» izango duela berretsi du PSE-EEko buruak «Hitzartutako bidea» jarraituz gero, egonkortasuna eskainiko dio Basagoitik
ETAren aurka, «konpromiso demokratikoa» lortu nahi du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001138 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herritartasun Kontratuak ez du jaso euskarazko kultura bereziki sustatzeko xedea. Jaurlaritzaren kultur politikak gidatuko dituen planaren zirriborroa aurkeztu dute
Herritartasun Kontratuak ez du jaso euskarazko kultura bereziki Jaurlaritzaren kultur politikak gidatuko dituen planaren zirriborroa «Helburua da euskarazk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001139 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Terroristak' auzitegi militarretan epaitzeko legea onartu dute AEBek. Kongresuak onartu du, eta Senatuak onartzea falta da; giza eskubideen aldekoek eta demokratek gaitzetsi dute
'Terroristak' auzitegi militarretan epaitzeko legea onartu dute AEBek Kongresuak onartu du, eta Senatuak onartzea falta da; giza eskubideen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001140 | BERRIA | Euskadi | noticias | BBVAk dio urte amaierarako %1,1 haziko dela EAEko ekonomia Joan den urtean egin zuen aurreikuspenari bere horretan eutsi dio BBVAk. 2013ko maiatzean esan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia aurten %1,2 haziko zela, eta hazkunde hori %1,1ekoa izango dela berretsi du gaur goizean Rafael Domenech BBVA Research-eko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001141 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egokitasunak aurkako asko du. Baldarra izan daiteke egokia -ren antonimorik arruntena, pertsonaz ari garela. Badira pertsona egokiak eta badira baldarrak. Oximoron interesgarriren bat ere entzun izan nion gertukoren bati: «Baldar egokia duk hori, Julio Salinas futbolaria bezala!».
Hizkuntza bihurritzen hasita, egokitas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001142 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etorkizun hurbilean girotu du Katixa Agirrek 'Berriz zentauro' eleberria «Pixka bat zaila da azaltzeko, gauza asko daudelako, baina nik uste, azkenean, denak egiten duela klik nolabait». XXI. mendearen erdialdean girotu du Berriz zentauro eleberria Katixa Agirrek. Erabat nahasian doaz hartan errealitate fisikoa eta bir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001143 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hezkuntza eta hauteskunde kanpaina: zergatik ez zarete konbentzitzeko gai?
Ikusle gisa eta irakaskuntzan interesa dugun aldetik, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpaina jarraitzean, gure hiriko Udal Bandaren kontzertuak etorri zaizkigu burura. Musikariak lehendakarigaiak izango lirateke. Eszenatoki bera, denak ond... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001144 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gertatzen da. Kasualitate txikiek, erabaki ustez ezdeusek, (ia) dena aldatu dezakete. Jai haietara ez joatea erabaki izan bazenu, beharbada ez zenukeen lagun berezi hura sekula ezagutuko. Edo joan izan bazina, kontrara, azken orduan kale egindako hitzordu horietara, auskalo zein norabidetarantz bultza ote zintuzketen b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001145 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Bizkaiko Txakolina jatorri izenean jarduten duten 222 ardogileek eta 50 upategiek milioi bat litro ardo ekoitzi zituzten iaz, aurreko urtean baino %39 gutxiago. Udaberri hotz eta euritsuak ekarri du ekoizpenaren jaitsiera. Gipuzkoan %55 jaitsi zen produkzioa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001146 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legeak agintzen duena bete beharrekoa dela, beste hitzik ez dauka Espainiako Gobernuak. Denerako balio dio, baina, azkenaldian, batez ere Kataluniarako erabiltzen ari da. Kontua da, parean, independentziarako bidea urrats legalei jarraituta egin nahi duen mugimendu bat egokitu zaiola. Ondorioa argia da: gerra judiziala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001147 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astelehenetik igandera egunero 200 hegaldi etengo ditu Iberiak pilotuen grebaren ondorioz. Bezeroei beste alternatiba bat bilatuko die Iberiak edo bestela ordaindutakoa berreskuratu ahalko dute
Astelehenetik igandera egunero 200 hegaldi etengo ditu Iberiak pilotuen Bezeroei beste alternatiba bat bilatuko die Iberiak ed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001148 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk Osasunaren zorra atzeratzeko bi lege proposamenen aurka egingo du FUTBOLA. Gaur Parlamentuko osoko bilkuran Osasunaren inguruko bi foru lege proposamen eztabaidatuko dira: bata UPN eta PSNrena eta bestea Geroa Bairena. EH Bilduk atzo aurreratu zuen bi proposamenen aurka bozkatuko duela «ardura politikoagatik»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001149 | BERRIA | Euskadi | noticias | Onartuko dut, nahiko burugogorra naiz. Burugogorra orokorrean, baina bereziki zentzugabeko burugogorkeria jakinetan. Zuek ere badituzue, ez esan ezetz. Bai, munduaren aurka joanez zure izaera indartu eta hari eusten dioten zentzugabeko temakeria horiez ari naiz. Adibidez... light produkturik ez kontsumitzea, reggeatona... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001150 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galiziako emaitza historikoak eta izan diren presidenteak Coalicion Popular (AP...): 34 legebiltzarkide (%40,4).
Presidenteak: 1985-1987 Gerardo Fernandez Albor (CP), 1987-1989 Fernando Gonzalez Laxe (PSG). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001151 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argantzun ikastola, 'Irrikitan' Araba Euskaraz ospatzeko Apurka ari da gorpuzten datorren urteko Araba Euskaraz. Ikastolen festa hartzeko «irrikan» daude Argantzun ikastolako kideak, eta, hain justu, mezu bihurtu dute gogo hori: Irrikitan lelopean egingo dute jaia 2018ko ekainaren 17an, atzo Gasteizen iragarri zutenez.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001152 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanyoko sindikatuek berrindustrializazio plana eskatu dute. Erretiro aurreratua hartu ezin duten 90 langileen postuak mantendu nahi dituzte
Sanyoko sindikatuek berrindustrializazio plana eskatu dute Erretiro aurreratua hartu ezin duten 90 langileen postuak mantendu nahi Tuterako Sanyoko langileen batzordeak enpresaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001153 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAKETZEA. EUSKO ALKARTASUNA. Irtenbideak bilatzeko «ausardia politikoa» eskatu dio EAk PSE-EEri. Rafa Larreinaren ustetan, EAJri eta EAri dagokie «aro politiko berriaren gidaritza» hartzea
Irtenbideak bilatzeko «ausardia politikoa» eskatu dio EAk PSE-EEri Rafa Larreinaren ustetan, EAJri eta EAri dagokie «aro politiko D... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001154 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETXEBIZITZA. Protesta artean igaro da eguna Miarritzeko Etxebizitzaren Ferian. Euskal Herria ez dela salgai oihukatzera etorri dira hainbat herritar
Protesta artean igaro da eguna Miarritzeko Etxebizitzaren Ferian Euskal Herria ez dela salgai oihukatzera etorri dira hainbat herritar «Guk ez dugu politikarik egiten, gu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001155 | BERRIA | Euskadi | noticias | Besurta zelaigunetik hasi dugu ibilbidea. Egurrezko zubia pasa eta zuzen jarraitu dugu pistatik. Bidea xenda bihurtu eta 600 bat metrora, Renclusa aterpera doan bidea gure eskuinera utzi dugu. Ezkerretik jarraitu dugu haranaren hondoan Aiguallut tontorra ikusten delarik. Kilometro pare bat bete eta gero, 100 bat metrok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001156 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irregulartasunak Zubietako errauste plantarako kontratuetan Kontratazioak ikertzeko bi txosten egin ditu GHK-k orain. Bi prozeduretan "irregulartasun" ugari jazo zirela azaleratzen dute txostenek, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Irregulartasun horiek direla medio, kontratuak zuzenbiderako "erabat ezdeusak" dira, baliog... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001157 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Kurdistango hiriburutik Kandil mendilerrorako bidean, hiru kontrolgune igaro behar dira: lehenbizi, Kurdistango Eskualde Autonomoa gobernatzen duten KDP eta PUK alderdien bana, eta PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren beste bat azkenik. «Hemen hasten da askatasuna», dio Silak irribarrez, burua 4x4aren leihotik ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001158 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaixoaldi agiriaren kudeaketan esku hartze handiagoa eman die Espainiak mutualitateei
Espainiako Gobernuak aurreikusi du onartu berri duten legearekin 300 milioi euro aurreztuko dituztela. Mutualitateek gaixoaldiaren lehen egunetik kontrolatu ahal izango dute Hego Euskal Herrian -orain arte, hamaseigarren egunetik aurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001159 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXINAK DEFENTSAKO GASTUAN AURTEN EGINGO DUEN IGOERA Txinako ekonomiaren hazkundea geldotzen ari bada ere, Pekingo gobernuak berriz ere handitu egingo du defentsarako bere aurrekontua aurten: %10. Iaz, 114.000 milioi euro eman zizkion Txinak armadari, bai 2,3 milioi militarren soldata eta formaziorako, bai ekipamendu et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001160 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urresti bildumako obrak ikusteko aukera zabaldu du Bilboko Arte Eder museoak. Iturrino, Regoyos, Vazquez Diaz, Mir eta Nonellen margolanak bildu ditu, beste batzuen artean
Urresti bildumako obrak ikusteko aukera zabaldu du Bilboko Arte Eder Iturrino, Regoyos, Vazquez Diaz, Mir eta Nonellen margolanak bildu Ohiz kanpoko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001161 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkiari Sirian ez esku hartzeko ohartarazi dio Damaskok AEBek gidatzen duten nazioarteko koalizioak Estatu Islamikoaren kontra Sirian egin dituen bonbardaketak, aldarte hobearekin edo txarragoarekin, onartu ditu Baxar al-Assadek. Baina Turkia, hori beste kontu bat da. Herenegun onartu zuen Turkiako Legebiltzarrak -AKP... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001162 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika emanaldia eskainiko du gaur Bidaia taldeak Heletako Santa Maria ostatuan (Nafarroa Beherea), 21:00etan, udako kultur gaualdiak direla eta. Taldea Caroline Phillips kaliforniarrak eta Mixel Ducau baionarrak osatzen dute, Parisen elkar ezagutu zutenetik. Euskal musika tradizionala eta munduko folk musika uztartzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001163 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Nafarroak Txina izanen du aurkari, hirugarren lehian . Sadarren "Nafarroako Erresuma" izenarekin jokatuko den lehen partida izanen da astelehenean arratsaldeko 18:00etan jokatuko dena
Nafarroak Txina izanen du aurkari, hirugarren lehian Sadarren 'Nafarroako Erresuma' izenarekin jokatuko den lehen partida Nafar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001164 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xala-Zubieta konfiantzaz helduko dira finalera. Finalistek azken txanpa bikaina egin, eta irabazi diete Irujo-Beroizi, tanto bakar batez; tentsiorik gabekoa izan da partida
Finalistek azken txanpa bikaina egin, eta irabazi diete Irujo-Beroizi, tanto bakar batez; tentsiorik gabekoa izan da partida Xala eta Zubieta sasoi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001165 | BERRIA | Euskadi | noticias | EA «zintzo» ari bada elkarlana posible dela dio ezker abertzaleak . EAJrekin koalizioan ez aurkezteko erabakia «ona» dela eta EAk emandako arrazoiak baikorrak direla uste du
EA «zintzo» ari bada elkarlana posible dela dio ezker abertzaleak EAJrekin koalizioan ez aurkezteko erabakia «ona» dela eta EAk emandako EAk haute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001166 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kerobiaren bigarren zaborrontzia. 'Papera eta kartoia' diskoa trilogiaren erdikoa da, eta saretik har daiteke osorik, aurrekoa bezala
'Papera eta kartoia' diskoa trilogiaren erdikoa da, eta saretik har Airearen, itsasoaren eta paper eta kartoiendako zaborrontzien urdinez marraztu du Kerobia taldeak trilogiako bigarren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001167 | BERRIA | Euskadi | noticias | Preso bat atzeman dute kartzelatik ihes egitear zela DONOSTIA. Martuteneko kartzelatik ihes egiten hasi, eta Ertzaintzak azken momentuan atzeman du bertako preso bat. Atzo gertatu zen, Donostian, 14:00 aldera. Kontrol neurri guztiak gainditu zituen presoak, eta kanporako bidean zen. Ertzainak une horretan ohartu ziren,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001168 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile gehiago jarriko dituzte SEPEren bulegoetan, espedienteak tramitatzeko IRUÑEA. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak Nafarroan dituen bulegoetan zortzi edo hamar langile gehiago jarriko dituzte, espedienteen atzerapenak arintzeko. Izan ere, udaz geroztik asko handitu da tramitatu beharreko espediente kopurua. Osaga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001169 | BERRIA | Euskadi | noticias | PIRAGUISMOA. Maialen Chorraut bosgarren sailkatu zen atzo Europako ur bizietako piraguismo txapelketan, Urgelleko uretan. Lorpen ona egin zuen donostiarrak, hobea izan zitekeen arren. Izan ere, denborarik onena egin zuen, baina lau segundoko penalizazioak bosgarren postura eraman zuen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001170 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERROMA. Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa izan zenak kargu politiko bat eduki ahal izango du, berriro. Forza Italiako liderra zerga iruzurragatik inhabilitatua zegoen 2013tik, baina Milango auzitegi batek zigorra kendu dio. Beraz, gobernua osatzeko Lega eta M5S edukitzen ari diren negoziazioek porrot egingo ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001171 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fitxak nola mugituko zain. PPren babesarekin PSEk osatuko duen Eusko Jaurlaritzaren zilegitasunari eta etorkizunari buruz gogoetatu dute Arantxa Urretabizkaiak, Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Rafa Diezek, Ramon Zallok eta Kepa Aulestiak. Juan ignacio perez iglesias Rafa diez ramon zallo Arantxa urretabizkaia Kepa aules... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001172 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nabigatzaileak izan dira urte askotan webera sarrera garrantzitsuena eta beraien bidez nabigatu izan dugu sarean nagusiki. Nabigatzaileek paper garrantzitsua izaten jarraitzen duten arren, sakelakoen orokortzearen ondorioz, orain birdefinitzen ari da. Baina inoiz baino garrantzitsuagoak izan daitezke.
Zerbitzu zentrali... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001173 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Gizarte Segurantzaren Gipuzkoako ordezkaritzak lan gaixotasun gisa onartu du 72 urteko langile erretiratu baten biriketako minbizia. 1977 eta 1998 artean amiantoa arnastu zuen langileak Pedro Orbegozon eta beste fabrika batzuetan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001174 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizarte Politiketako foru diputatua izango da Gorka Urtaran Ramiro Gonzalezek atzo eskuratu zuen Arabako Foru Aldundiko aginte makila, eta ez du itxaron gobernu berria osatuko duten kideak aurkezteko. EAJk sei sail kudeatuko ditu, eta PSE-EEk, hiru. Bost lagun lehen aldiz arituko dira foru diputatu lanetan, eta horien ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001175 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak informazio-espedientea ireki dio Petronorri, Muskizko plantan koke hautsaren isuria ikertzeko. San Julian auzoa hauts beltz batek estali zuen joan den zapatuan. Jaurlaritzak azaldu du «koke hautsaren ezaugarriak» zituela. «Materia partikulatua eta BTX-a erreferentziazko mailan» zego... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001176 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miarritzek merezita irabazi dio Staderi. Garaipen horrekin, Lapurdiko taldeak esku-eskuan dauka finalerdietarako txartela
Garaipen horrekin, Lapurdiko taldeak esku-eskuan dauka finalerdietarako Miarritzek, bi astetan, iazko finalerdietako bi partaideren aurka irabazi du. Orain aste batzuk jasotako emaitza txarren erruz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001177 | BERRIA | Euskadi | noticias | CAFek aurtengo lehen lau hilabeteetako kontratazioaren kopurua 350 milioi eurora igo du, berriki irabazitako kontratuak kontuan hartuta: Bartzelonako metroarena , Gasteizko tranbiena , Napoliko metroarena , eta gaur bertan jakinarazi duena, Amsterdamgo metroko unitate berriak hornitzeko kontratuarena.
GVB Activa B.V.-k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001178 | BERRIA | Euskadi | noticias | 52 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Ebro ibaian, Sobrongo urtegitik gertu (Araba). Hildakoa Burgosko (Espainia) herri txiki batekoa da eta egunak zeramatzan desagertuta.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, 10:00ak aldera aurkitu dute gorpua, ezagun batek hildakoaren autoa inguruan ikusi duenean.
Gor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001179 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da erraza arrakastari uko egitea, urteetan landu eta lorturikoarekin haustea. Fernanda Lira eta Luana Dametto musikari brasildarrek iaz Nervosa uztea erabaki zuten. Ez zen erabaki atsegina izan beraientzat. Zale batzuentzat ere kolpe gogorra izan zen. Esaterako, Euskal Herrian Nervosak harrera ona izan zuen metalzal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001180 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1942ko uztailaren 15ean, hamazazpi gizon eta hamabost emakume «israeldar» atxilotu zituztela baieztatu zuen Baionako suprefetak. Hiru egunera, Auschwitzera bidali zituzten. Juduen aurkako lehen sarekada handia izan zen. Urriaren 19an, beste 32 atxilotu zituzten Baiona eta Miarritzen. Guztira 120 judu deportatu zituzten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001181 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekonomia aurten %3,1 jaitsiko da EAEn eta %3,8 Nafarroan. Urte amaieran lehen emaitza positiboak etor daitezkeela dio Euskadiko Kutxaren txosten ekonomikoak
Ekonomia aurten %3,1 jaitsiko da EAEn eta %3,8 Nafarroan Urte amaieran lehen emaitza positiboak etor daitezkeela dio Euskadiko Hego Euskal Herriko ekonomiak atzera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001182 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaren sortetxeko atarian gara, uda minean, hitz-aspertuan. Urrats batzuk sumatu ditugu beheko aldetik. Adats horia hegan bizkor ari da aldapa igotzen lehengusua. Jaka gorria darama, txankletak oinetan, sutan da: «Berriz kendu didate ura», bota digu sendo. Gutako bi altxatu eta inkestan laguntzeko prest agertu gara.
Il... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001183 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreformaren aurkako mobilizazioa gogortu nahi dute sindikatuek Hilobi beltz bat, gainean inskripzio bat duela: «64 urte zituen». Sinbolo hori eskuetan egin zuten atzo manifestazioa milaka pertsonak Baionako karriketan, Frantziako Gobernuaren erretreteten erreforma proiektua salatzeko. Erretretaren adina 64 urtera gibe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001184 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Foruzaingoak 5, 10 eta 20 euroko 115 billete faltsu atzeman ditu Elizondo inguruan. Kontrol batean auto bat geldiarazi zuen Foruzaingoak, eta bertan atzeman zituen billete faltsu horiek. Azken egunotan Tafalla inguruko ostalaritza eremuetan arauz kanpoko diru papera agertu dela esan dute foruzainek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001185 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erakusketa: 'Geometrías del infinito'. Lekua: Altxerri galeria (Donostia). Noiz arte: irailaren 15a arte.
Jose Maria Yturraldek Altxerri galerian bere lana erakutsi zuen azken erakusketatik lau urte igaro dira jada, eta, orain, azken urteetako lanaren bidea galdu gabe, gure inguruan izango dugu uda osoan. Benetan berri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001186 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atxikimendu kanpaina bat hasi dute auzia betiko ixteko eskatzeko Egunkaria auzia ez da amaitu: Espainiako Estatuko Fiskaltzak eutsi egin dio Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako auzi nagusitik eratorritako pieza ekonomikoari "auzi nagusiko auzipetuak absolbitu zituzten arren", eta artxibatze eskaera orori jarritak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001187 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inoizko txirrindularirik onena? [Alejandro] Valverde.
Zer eman dizu txirrindularitzak? Dena. Bizimodua, heldutasuna...
Eta kendu? Ezer gutxi. Bizitza sozial pixka bat, agian?
Eta bertan galtzekoa? Trentinoko inguru hori ederra da.
Pilotari bat? Oinatz [Bengoetxea] eta [Pablo] Berasaluze.
Zein izenburu irakurri nahiko z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001188 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nico Williamsek bere sare sozialak ezabatu ditu irainak jaso dituelako Ezbairik gabe, Nico Williams izan zen Athleticek eta Osasunak atzo jokatu zuten neurketako protagonistetako bat. Zuri-gorrien aurrelariak gola sartzeko bi aukera on izan zituen bigarren zatian, baina kanpora bota zituen biak. Haietako bat sartuz ger... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001189 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arduragabetzat jo dute Zaldibiako Udalaren dimisioa ZALDIBIA. Ezker abertzaleak arduragabetzat jo du Aralarreko karguek dimititu izana eta Udala Gipuzkoako Diputazioaren esku utzi izana, «etorkizuna Zaldibiatik kanpora» erabakiko baita. 249na boto atera zituzten. Legez kanporatua zegoen ezker abertzalea, eta akordioa l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001190 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itsasoko hegaztien populazioa 1950. urtetik hona %70 gutxitu dela argitaratu du Columbia Britainiarreko Unibertsitate Kanadarrak. Ramon Elosegi SEO Birdliferen Euskadiko ordezkariaren arabera, Euskal Herriko kostaldean ere «beherakada handia» izan dute espezie batzuek. «Columbia Britainiarreko Unibertsitatekoek ikertut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001191 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUN. Irungo (Gipuzkoa) Alarde Parekidearen Batzordeak jakinarazi duenez, mutil gazteen talde bat neska gazte batzuei oldartu zitzaien herenegun alardearen entseguaren amaieran, oihuka: «Joan daitezela, joan daitezela». Alarde Parekidearen Batzordeak babesa adierazi die kanporatuei. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001192 | BERRIA | Euskadi | noticias | Banku batasuna: euroa sortu zenetik itun esanguratsuena Euroa sortu zenetik lortu den akordio garrantzitsuena da. Banku batasunaren proiektua esaldi horrekin laburbildu du Michel Barnier Europako Batzordeko barne merkatu eta zerbitzuetako komisarioak. Praktikan, Europako Batasunean banku sistema bakarra eta bateratua e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001193 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZUZENDARIARI. Kopiatu beharrekoak? Errauste planta Zubietan; gezurraren jarraipena Nire Ermua (Josu Etxanizi)
Asteazkenean jaso dugu Iñaki Lasaren hizkuntz politikari buruzko iritzia. Iritzia bakarrik ez, politikariek zer egin behar duten ere Egia da, bai, politika hori dela, besteak zuzentzen ahalegintzea, eta aspaldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001194 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. DENDARIK GABEKO HERRIAK. Kamioi gaineko erosketak. Denda txikien beharrean, harakin, okin eta arrain saltzailearen kamioiak ostiralero gerturatzen dira Zanbranara (Araba) eta inguruko beste hainbat herritara.
Denda txikien beharrean, harakin, okin eta arrain saltzailearen kamioiak ostiralero gerturatzen dira Z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001195 | BERRIA | Euskadi | noticias | Petra Kvitova eta Maria Xarapova dira Wimbledoneko finalistak Petra Kvitova izan da emakumezkoen Wimbledoneko lehen finalista. Hiru setetan irabazi dio Victoria Azarenkari (1-6, 6-3, 1-6). Bigarren setean huts egin duen arren, erraz irabazi du bere partida txekiarrak. Ia bi orduz aritu dira Wimbledoneko belarrean jokat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001196 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mohamed al Laham Siriako Parlamentuko presidenteak jakinarazi du, parlamentuko saioan, ekainaren 3an egingo dituztela presidentetzarako hauteskundeak. 07:00 eta 19:00 artean izango dute herritarrek botoa emateko aukera, egun bakarrean. Atzerrian dauden hautesleek, berriz, maiatzaren 28an eman ahal izango dute botoa enb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001197 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Arnaud Demarek (FDJ) esprintean irabazi zuen atzo Suitzako zortzigarren eta azken-aurreko etapa. Esprinter frantziarra Fernando Gaviria (Quick-Step) eta Alexander Kristoffi (UAE) gailendu zitzaien azken zuzengunean. Eguneko ihesaldia helmugatik 6,5 kilometrora ehizatu zuen tropelak (123 kilometroko et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001198 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asteburuan lau eraso matxista salatu dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan. Ostiral gauean, bortxaketa bat salatu zuten Beasainen (Gipuzkoa). Ertzaintzak ez du informazio gehiago eman kasu horri buruz; asteburuan protesta egin dute herrian. Santurtzin (Bizkaia), emakume batek salatu du txosnetan eraso ziotela larunbat gauean;... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001199 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanferminak Iruñean. Proposamenak. Eguneko egitaraua | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001200 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du, estatuaren biktimak aitortzeko eskatuz
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, estatuaren biktimen alorrean urratsak egitea galdegiteko, eta zuzenki Madrilgo gobernua interpelatuta.
Eusko Legebiltzarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001201 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroan moteldu egin da suspertzea hirugarren hiruhilekoan, %1,8 handituta Aurreko astean, Laboral Kutxako Ikerketa zuzendariak azpimarratu zuen uztailetik kontsumoaren apaltzea eragin zutela nazioarteko hornidura arazoek eta prezioen igoerak . Nastat estatistika erakundeak goizean aurreratutako datuak arrazoi eman d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001202 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreferendumari bidea ireki dio Cameronek, 'tory'-ak lasaitzeko Europako Batasunari buruzko erreferenduma egiteko konpromisoa hitzetatik paperera pasatu du David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak. Atzo argitaratu zuen Alderdi Kontserbadoreak galdeketari buruzko lege egitasmoaren zirriborroa, eta, 2015ean hautesk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001203 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kurt Cobain, Van Santen inspirazio. 'Last Days' estreinatuko dute gaur, Nirvanako abeslari zendua oinarri hartzen duen filma
'Last Days' estreinatuko dute gaur, Nirvanako abeslari zendua oinarri Kurt Cobainen azken egunak ditu oinarri Gus Van Santek Last Days-en, 90etako ikonoarenak egin aurretiko uneak. Ez era deskrip... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001204 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARTZELONA. Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei jarritako %1,3ko defizitaren muga ez betetzea erabaki du Kataluniakoak. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariak atzo aurreratu zuenez, «BPGaren %2tik gorako» defizitarekin ari dira prestatzen aurrekontuak. Generalitateak dio Espainiak 1.450 milioi zor dizkiola eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001205 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilabeteak dira kezka berdinari jarraiki loratzen direla Ekografiak testuak. Ez da tematzeko nahia, sakonetik datozen ardura eta kezka sentimen- duen ondorio dira. Etxean sintonizatu ahal ditugun hedabideetan guri buruzko errelatoa eraikitzen ari dira, eta gu geu isilik gaude. Telebista gure etxeetara heldu zenetik egu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001206 | BERRIA | Euskadi | noticias | Caracasko alkatea atxilotu dute, estatu kolpe bat prestatzea leporatuta Leopoldo Lopez VP Herri Borondatea alderdi eskuindarreko burua atxilotu eta urtebetera, oposizioko bertze buruzagi nabarmenetako bat atzeman dute Venezuelan: Antonio Ledezma Caracas hiriburuko alkatea. Fiskaltza Nagusiak estatu kolpe bat egiteko pl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001207 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mariano Raxoiren gobernua bakarrik dago. Inork ez ditu sinesten esku artean dituen aurreikuspen makroekonomikoak. Ez Espainiako erakundeek -Funcas edo BBVA Reasearchek, esaterako-, eta are gutxiago atzerrikoek. Orain dela gutxi Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) oharra jaso zuen, eta orain abisua, ozenagoa, Bruselak eman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001208 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak iragarri du Bielorrusiara hedatuko dituela arma nuklearrak Arma nuklear taktikoak Bielorrusian kokatu ahal izateko akordioa lortu du Errusiak. Vladimir Putin Errusiako presidenteak herrialdeko estatu telebistari adierazi dionez, hala adostu dute berak eta Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidenteak. «Ez da ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001209 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantzia eta Kroazia indartsu Munduko Eskubaloi Txapelketan. Suediari eta Hungariari irabazi diete bigarren ligaxkako lehen partidan, eta eskura dituzte finalerdiak
Frantzia eta Kroazia indartsu Munduko Eskubaloi Txapelketan Suediari eta Hungariari irabazi diete bigarren ligaxkako lehen Frantziak eta Kroaziak finalerdi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001210 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkulluk Ertzaintza zoriondu du, Anoetako istiluetan "kalte handiagoak saihesteagatik"
Donostiako Anoeta estadioan iazko abenduaren 29an euskal selekzioaren eta Boliviakoaren arteko futbol partidan izandako istiluen harira, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zoriondu egin du Ertzaintza. "Kalte handiagoak s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001211 | BERRIA | Euskadi | noticias | Istiluak izan dira bosgarren egunez Danimarkako hirietan Mahomaren karikatura bat egin zuen marrazkilaria hiltzea helburu zuten hiru pertsona atxilotu ditu aste honetan Danimarkako Poliziak, eta giro horretan bosgarren egunez jarraian istiluak izan dira hainbat hiritan.
Atzo goizaldean, Poliziak bederatzi lagun atxilot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001212 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-23 mugimenduak borroka armatua utziko duela baieztatu du agiri batean "Matxinadaren amaieraren iragarpena". Izenburu hori darama Bertrand Bisimwa M-23ko buruzagiak sinatu duen agiriak. "M-23ko zuzendaritzak erabaki du iritzi publiko nazional eta nazioartekoari jakinaraztea matxinadari amaiera eman diola eta bitarteko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001213 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anasagastiri erantzun dio Karrerek: "Oraindik horrela?" "Oholtzaren aurrean VIP gonbidatuentzat jartzen den mahai biribilean zegoen eserita Arnaldo Otegi, aita ponteko handia, serieko Charlie bezala, bere hiru hautagaiekin gustura, dudarik gabe, pertsona inteligenteak baitira, esperientziadunak eta iristeko gogoa duten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001214 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guantanamo munduan ikusgai. Preso kanadar baten abokatuek Interneten jarri dituzte ikusgai galdeketa baten irudiak estreinakoz
Preso kanadar baten abokatuek Interneten jarri dituzte ikusgai Omar Khadr Guantanamoko kartzelan (Kuba) preso dagoen Kanadako gaztearen abokatuek, galdeketa baten inguruko aurreneko bideoa jarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001215 | BERRIA | Euskadi | noticias | E z ohiko sintonian, Etxerat-ek Espainiako gobernuaren espetxe politika salatzeko eskatu bezperan galdegin du Gasteizko Legebiltzarrak amaiera emateko euskal presoen urruntzeari. Txinparta, iragan martxoan Puerto III kartzelan hilda aurkitu zuten Xabier Rey Urmeneta iruindarraren heriotza. EH Bilduk aurkeztu testuari E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001216 | BERRIA | Euskadi | noticias | HARRI-JASOTZEA. Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.ak irabazi zuen atzo Igeldoko Harria. Hamabost aldiz altxatu zuen 134 kiloko harri baldarra. Bigarren Jokin Eizmendi izan zen, hamabirekin. Nabarmentzekoa, Mikel Lopategi 15 urteko zarauztarrak bost aldiz altxa zuela. Aimar Irigoienek, gerriko minez, ez zuen parte hartu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001217 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHU-KO EUSKARAREN PLAN GIDARIA. «Ikasleek hizkuntza kartara aukeratu ahal izatea da helburua». EHUko Euskararen Plan Gidaria prestatzeko erantzukizuna hartu du. LUDGER MEES EHUko Euskara errektoreordea
«Ikasleek hizkuntza kartara aukeratu ahal izatea da helburua»
EHUko Euskararen Plan Gidaria prestatzeko erantzukizuna ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001218 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahul badago ere, gose greban jarraituko duela dio Fariñasek Kuban. «Abertzaleak ekoiztea» eta «subertsioa» babestea egotzi dio Habanak Europako Parlamentuari
Ahul badago ere, gose greban jarraituko duela dio Fariñasek Kuban «Abertzaleak ekoiztea» eta «subertsioa» babestea egotzi dio Habanak Guillermo Fariñasek konortea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001219 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jon Anzaren aldeko ekitaldia egingo dute bihar Urruñan Apirilaren 18an desagertu zen Jon Anza. 2009an. Bost urte geroago, deus gutxi argitu da, eta, aldiz, zalantzak eta susmoak areagotu dira. 2010eko apirilaren 11n jakin zen ofizialki Anzaren gorpua Okzitaniako Tolosa hiriko Purpan erietxean zegoela.
Hura desagertu ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001220 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkiak Afrin okupatu zuenetik, denbora kontua zen Recep Tayyip Erdoganek Rojavaren kontrako erasoa agintzea. Iritsi da, eta zalaparta sortu du AEBen jokabideak. Estatu Islamikoaren aurkako gerran aliatu ezinbesteko izan baititu kurduak, eta orain zakarrontzira bota baititu Donald Trumpek, trapu maiztua balira bezala. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001221 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arnasa hartzeko derbia jokatuko dute gaur Alavesek eta Eibarrek Ezohiko denboraldi honetan, Espainiako Lehen Maila berdindua dago, batez ere sailkapenaren erdialdetik behera. Garaipen pare batekin gora egiten da sailkapenean, baina, bizpahiru jardunaldi hiru puntuak batu gabe kateatuz gero, taldea beheran sartzen da. H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001222 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSE-EEk ETBrentzat eredu berria proposatzen duen txostena argitaratu berri du. Jakin berritan galdera bakarra dator burura: zergatik orain eta ez eurek erakundea kudeatzen zutenean, PPko kideekin batera?
Euskal komunikabidearen hondoratzea dela eta, berpizteko nahia omen dute. Ez, ordea, besteei leporatu barik eurek ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001223 | BERRIA | Euskadi | noticias | Apaindu dute herria: paratu dituzte koloretako oihalekin egindako banderak han eta hemen, eta muntatu dituzte postuak. Musika, ez da besterik falta. Antzinako doinuek iragarriko dute gaur egun berezia dutela Lekunberrin (Nafarroa). 10:00etatik aurrera artisauek postuak irekiko dituzte beren produktuak erakutsi eta salt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001224 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sexu Askatasunaren Berme Osoaren Lege Organikoa edo Soilik baietza da baietz gisa ezaguna den lege proposamenak bidea hasiko du Espainiako Kongresuan, Irene Montero Berdintasun ministroak lege proposamena Ministroen Kontseilura eraman eta kontseiluak oniritzia eman ostean. Lege proiektuak eduki aldaketa esanguratsuak p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001225 | BERRIA | Euskadi | noticias | EIk Libian dituen indarrei erasoko dien nazioarteko koalizio bat baimentzeko eskatu dio Egiptok NBEri
Nazioarteak esku hartzea nahi du Egiptoko presidente Abdel Fattah al-Sisik, eta hori ahalbidetzeko ebazpena onar dezala eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari. "Ez dago beste irtenbiderik. Ez diegu utziko gure seme-alabek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001226 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiromi: 'The Trio Project featuring Anthony Jackson and Simon Phillips' Bikaina eta aparta! Oscar Petersonen influentzia nagusia duen Hiromik igandean emandako ikuskizuna! Aurreko urtean Stanley Clarke kontrabaxu jotzailearen piano laguntzaile bezala etorri zen, eta aurten Hiromi bere hirukotearekin etorri zaigu: nola ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001227 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erreferentzia izaten eta mugak hausten jarraitu nahi dut»
Gaurkoa maratoi bat jarraian egin duen 409. eguna du Ricardo Abadek (Tafalla, Nafarroa, 1971). Otsailaren 12an da amaitzekoa 500 maratoien erronka.
Gorputzari mugak bilatzea da kontua, eta nik oso ondo ikusten dut neure burua. Egunero korri egiteak badu bere ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001228 | BERRIA | Euskadi | noticias | GIZARTE ERAGILEAK . Beste gizarte eredu baten alde ari dira EILAS, ELA eta ESK . Herri ekimen legegilea aurkeztu dute taldeok Hego Euskal Herrian
Beste gizarte eredu baten alde ari dira EILAS, ELA eta ESK Herri ekimen legegilea aurkeztu dute taldeok Hego Euskal Herrian Nafarroan ere bai. ELA, ESK eta EILAS sindikatuek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001229 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zer da estrategikoa euskarazko kulturgintzarentzat? Zein da euskarazko kulturgintzaren erronka nagusia?». Galderoi erantzuteko gonbita egin die Gotzon Barandiaran idazle eta kultur eragileak (Larrabetzu, Bizkaia, 1974) hitzaldia entzutera joan direnei. «Hartu tarte bat, eta idatz ezazue», eskatu die. Segundo batzuen b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001230 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konpainia: Iduzkilore. Testua: Pierre Palmade, Christophe Duthuron. Moldaketa eta euskaratzea: Maddi Zubeldia. Zuzendaritza: Maika Etxekopar. Musikaria: Ainhoa Elizondo. Teknikaria: Alban Fagoaga. Antzezleak: Bernadette Iratzoki Luro, Maider Beheran. Lekua: Aulestiko udal aretoa (Bizkaia). Eguna: Apirilak 3.
Bi emakume... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001231 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurkezpen txartel ona. Oriamendi 2010 enpresak Lehen Irekiera torneoarekin hasiko du ibilbidea erremontean, etzi
Oriamendi 2010 enpresak Lehen Irekiera torneoarekin hasiko du ibilbidea Oriamendi 2010 enpresak indartsu hasi nahi du bidea erremontean. Eta ez dago torneo on bat antolatzea baino aurkezpen txartel hoberik. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001232 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkulluk ez du hauteskunderik aurreratuko, "oraingoz" Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk esan du ez duela gogoetarik egin hauteskundeak aurreratzeko aukeraz eta, hortaz, "oraingoz" ez duela bozak aurreratzeko asmorik. Adierazpen horiekin bukaera eman nahi izan dio azken orduetan piztutako polemikari, Jaurla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001233 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak hil honetan du berriro aurkeztekoa Ehizaren Lege proiektua Eusko Jaurlaritzak hilabete honetan du aurkeztekoa Ehizaren Legea egiteko proiektua. Eusko Legebiltzarra aztertzen hasia zen, baina berriro gobernuari igorri zion, segurtasun eremuen gaia argi ez zegoelakoan. Atal horrek sortu du ika-mika; ehizan a... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.