id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0001234
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren mailako irakasleen heren batek egin du greba Iparraldean . Ikastetxeak irekirik egon arren, hezkuntza publikoko grebak atxikimendu nabarmena ukan du Bigarren mailako irakasleen heren batek egin du greba Iparraldean Ikastetxeak irekirik egon arren, hezkuntza publikoko grebak atxikimendu Sindikatuen greba deiald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001235
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniaren baietzari edo ezetzari so egongo dira euskarazko hedabideak Katalunian gertatuko diren arren, Euskal Herriko hedabideen arreta ia guztia bereganatuko dute hango bozek; gaur batez ere, baina baita datozen egunetan ere. Hauteskundeak dira, baina erreferendum bihurtu ditu Madrilek, independentziaren inguruko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001236
BERRIA
Euskadi
noticias
Kronologia zehatzago bat ere egin daiteke presondegien behatokiaren lanak espetxeen arautegian ukan duen eragina agerian uzteko. Intimitatea. Preso diren pertsonen intimitate eskubidearen aldeko kanpaina bat abiatu zuen OIPk. 2003an familia bizitzako lehen unitateen esperimentazioan eragin zuen, 2009ko espetxe legearek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001237
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Katixa Agirrek Amek ez dute eleberria promozionatzeko bira egin behar zuen AEBetan, baina herrialdean sartzea ukatu diote, ESTA baimena lortzeko online eskaera bete duenean. Twitter bidez eman du idazleak bere egoeraren berri, eta azaldu du gobernuak ez diola arrazoirik eman. «Aukera bakarra bisa bat eskatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001238
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelgo Gobernuaren ordezkariak Egipton dira, Sinaiko segurtasunaz hitz egiteko Israelgo lau ofizial, segurtasun eta diplomazia alorrekoak, Egiptora iritsi ziren atzo Tel Avivetik abiatutako hegaldi pribatu batean, Kairoko aireportuko iturriek Maan agentziari adierazi diotenez. Egiptoko zerbitzu sekretuetako eta armad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001239
BERRIA
Euskadi
noticias
• Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak martxan jarri du errepideetarako neguko plana. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek elurra kentzeko 160 makina lanean jarriko dituzte. Zaintza eta koordinazio lanetarako beste 112 ibilgailu ere jarriko dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001240
BERRIA
Euskadi
noticias
Abortuak egiten dituen Nafarroako klinikan izan dira hainbat parlamentari Antsoainen dago Nafarroan haurdunaldiak eteten dituen klinika bakarra. Erietxe publikoetan ez da horrelakorik egiten, eta, horregatik, haurdunaldia borondatez eten nahi duten andrazko guztiek bertara joan behar dute. Azkenaldian, polemikaren zurr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001241
BERRIA
Euskadi
noticias
Agnelli familiak Philips enpresaren %15 erosi du, 2.600 milioi euroan AMSTERDAM. Italiako Agnelli familiaren Exor finantza taldeak Philips enpresaren %15 erosi du, bi enpresetako bozeramaileek atzo jakinarazi zutenez. Akordioaren arabera, Exorrek eskumena izango du Philipsen Ikuskapen Kontseiluko kide bat proposatzeko....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001242
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bakardadea sentitzen du epaileak erabaki okerren bat hartu eta gero». Epaileez futbolaz baino gehiago hitz egiten da ia-ia. Baina zer pentsatzen dute beren egitekoaz? Zer bizipen dituzte? Galdera horiek eta beste hainbat erantzun ditu nafarrak. Alberto Undiano Mallenco. Futboleko epailea Epaileez futbolaz baino gehiag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001243
BERRIA
Euskadi
noticias
Mera medikuak dio gaixoaren osasuna eta bizi kalitatea «nabarmen apaltzen» dituela COVID iraunkorrak, baina sinetsita dago eri gehienak osatuko direla: «Itxaropena badago». COVID iraunkorrean aditua da Francisco Mera Cordero medikua (Irun, Gipuzkoa, 1977). Sant Feliu de Llobregateko (Herrialde Katalanak) EL Pla osasun ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001244
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendekotasun Legeari helegitea jarriko dio Nafarroak Nafarroako Parlamentuak Espainiako Mendekotasun Legearen kontrako helegitea aurkeztea erabaki du, Espainiako Konstituzioaren kontra egiten duelakoan. UPNk eta CDNk egin zuten proposamena atzoko osoko bileran, eta Aralarrek, EAk eta EAJk harekin bat egin zuten. PSNk e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001245
BERRIA
Euskadi
noticias
ELNko 11 kideren atxilotze aginduak ezeztatu dituzte BOGOTA. Kolonbiako Fiskaltzak atzo jakinarazi zuen hiru hilabetez eten dituztela ELN Nazioa Askatzeko Armadako 11 kide atxilotzeko aginduak, Israel Ramirez Pineda buruzagiarena besteak beste. 2018tik etenda dauden bake elkarrizketak berriz hasteko asmoa du Gustavo Pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001246
BERRIA
Euskadi
noticias
GUGGENHEIMEN 10. URTEURRENA (VI). ZUZENDARIAREN IKUSPEGIA. Juan Ignacio Bidarte «Hala nahi dugulako du New Yorkek eragina Bilboko Guggenheimen». Inauguratu zutenean zalaparta handia sortu bazen ere, egun euskal gizarteak Guggenheim museoa erabat onartu duela uste du; hain zuzen, arrakastaren arrazoietako bat hori dela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001247
BERRIA
Euskadi
noticias
Damaris, Oroz eta Joana Flaviano estreinakoz ariko dira selekzioarekin Larunbatean jokatuko du euskal selekzioak Txekiaren aurka, Ipuruan (17:00), eta Iñigo Juaristi hautatzaileak jakinarazi du partida horretarako deialdia. Hemezortzi jokalarik osatuko dute zerrenda: 11 Athleticekoak dira, sei Realekoak eta bat Bartzel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001248
BERRIA
Euskadi
noticias
Zamorak, ziurrenik, lehen aldiz hasieratik ariko da gaur Salamancan Aspertzen hasita dagoela, etxetik kanpo puntu gutxi lortzen dituztela-eta hamabost egunetik behin kontu berari bueltaka ibiltzeak zentzurik ez daukala adierazi zuen atzo Manix Mandiolak, baina, egiari zor, Eibarrek beste azterketa bat izango du gaur Sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001249
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste behin ere, euskal eskiatzaileak izan dira nagusi Mendiko Eskiko 39. Regil Zeharkaldian: hala parte hartze kopuruan nola emaitzetan. Iragan asteburuan jokatu zen, Europako mendietan (Kantabria, Espainia), Andres de Regil eskiatzaile eta mendizale bizkaitarraren omenezkoa. Iñigo Lariz elgoibartarrak eta Antonio Alc...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001250
BERRIA
Euskadi
noticias
Hara-hona dabil Pilar Mayo. Aztoramena izaten da sanferminetan, eta eraso sexisten aurkako kanpainak segida izan du jaietan. Egunotan, legerik gabeko hiria da askorentzat Iruñea, baina denak ez du balio. Ezetza beti ezetz; erdibiderik gabe. Pilar Mayok urteak daramatza Berdintasun teknikari lanetan Iruñeko Udalean, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001251
BERRIA
Euskadi
noticias
The Stranglers eta Marah Azkena Rock jaialdian izango dira The Stranglers, Marah eta The Temperance Movement taldeak egitarauari batzearekin batera itxi du aurtengo ekitaldiaren programazioa Azkena Rock jaialdiak. Festibala ekainaren 20 eta 21ean egingo da, Gasteizen, Mendizabalan, eta Scorpions eta Blondie izango ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001252
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerainen zinegotzia izango du PPk, boto bakar batekin PP alderdiak boto bakar batekin ordezkaritza izango du Zeraingo Udalean (Gipuzkoa). EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu Zeraingo Herri Kandidaturak (ZHK) aurkeztutako helegitea, eta akats informatikoa izan zela aitortu arren, PPri eman dio Zeraingo U...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001253
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Denis Rovira van Boekholt. Aktoreak: Emma Suarez, Manuela Velles, Maggie Civantos, Alain Hernandez. Iraupena: 99 minutu. Generoa: Beldurra. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2019. Alicia gurasoen etxera itzuliko da. Haurra zela egin zuen ihes handik, eta, orain, senarrarekin eta alabarekin bueltatu da. Han bizi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001254
BERRIA
Euskadi
noticias
Google eta Amazon batu zaizkio 'start up'-entzako Bind 4.0 euskal programari Bind 4.0 programaren bigarren deiladia abiatu da gaur. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak eta programan parte hartuko duten industria sektoreko 27 enpresek bilera egin dute goizean Donostian, deialdia zabaltz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001255
BERRIA
Euskadi
noticias
Jon Lopategi Lauzirika Baltza Muxikan (Bizkaia) jaio zen, 1934ko martxoaren 4an. Filosofia ikasketak egin zituen, Tolosako Sakramentinoen apaizgaitegian (Gipuzkoa). 1958an kantatu zuen lehenengoz plazan, Gernika-Lumon (Bizkaia), eta frankismoaren azken urteetan hasi zen nabarmentzen bertsolari gisa. Jon Azpillagarekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001256
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hogeita hamar urte, Euskal Herriko karriketan mobilizazioak azkarrean zirela, izengoiti gutxiesgarria jartzen genien frantsesei: gabatxoak . Frantzia euskal militanteen etsaia zen eta, gure ustez, euskaldunak herri zahar, bizi eta borrokalaria izanik, estatu inperialista horren biztanleak jende erreakzionario eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001257
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen aldeko Etxarriko manifestazioa debekatu dute AEM Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak jakianarazi du debekatu egin dutela Etxarrin (Nafarroa) larunbatean egitekoa duten manifestazioa. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, helegitea jarriko dute: "Edonola ere, mugimendu honentzat manifestazioa egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001258
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanferminetako bortxaketari buruzko epaiketa, ateak itxita Iazko sanferminetan emakume bat bortxatzea leporatuta, bost gizon epaituko dituzte Nafarroako Auzitegian, azaroaren 13tik 24ra bitartean. Hedabideek, ordea, kanpoan itxaron beharko dute, debekatua izanen baitute areto barruan irudiak grabatzea. Auzitegiak atzo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001259
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den udan hasi genuen bidaia, Azkaine eta Zaldibia zaldikletaz lotuz. Bidean zehar idatzitako lerroak BERRIA-rako kontakizun egin genituen udazkenean, Bidaia eta Mendi Kroniken lehiaketan parte hartzeko. Neguan jakin genuen emaitza: Mendiak eta Herriak mendi elkarteak Marokoko Atlas mendilerroko gailurrak igotzera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001260
BERRIA
Euskadi
noticias
Dave Gahanek, Martin Gorek eta Andrew Fletcherrek osatutako hirukotea 2009an ere igo zen Kobetamendiko oholtza nagusira. Orduan, Sounds of The Universe (2009) lana aurkeztu zuten, eta datorren uztailean, berriz, hurrengo urtean kaleratzekoak diren laneko abestiak aletuko dituzte -haien estudioko 13. diskoa izango da- ....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001261
BERRIA
Euskadi
noticias
Hartzekodunek Celsari haren kapitaletik kanpo geratzea eskaini diote Duela hilabete inguru jakin zuen Celsa siderurgia taldeak bere jarduera jarraitu ahal izateko erreskatea jasoko zuela SEPI Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatetik. Hala ere, baldintza zurrunak galdegin dizkio enpresari. Egun, 2.300 milioi euro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001262
BERRIA
Euskadi
noticias
Leku basatia. Euskal Herriko surflarien ikurretako bat da Meñakotz, Sopelan. Leku lasaia hondarrean, baina zaila eta arriskutsua itsasoan. Izaera berezia du horko olatuak. Euskal Herriko surflarien ikurretako bat da Meñakotz, Sopelan. Leku lasaia hondarrean, baina zaila eta arriskutsua itsasoan. Izaera berezia Xarma be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001263
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaubekak eta Aierbek lortu dute finalerako txartela PALA. Gaubekak eta Aierbek jokatuko dute datorren larunbatean binakako Munduko Pala Txapelketako finala, Donostian, Fusto eta Larrinagaren aurka. Donostian bertan jokatu zen atzo bigarren finalerdia, eta amore eman behar izan zuten Altadillek eta Lujanek. 3-1 nagusitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001264
BERRIA
Euskadi
noticias
Boveren zerrendarekin bat egin dute ABk eta EAk. Abertzaleen «boto baliagarria» Europe Ecologieren aldekoa dela erran du Menane Oxandabaratzek Abertzaleen «boto baliagarria» Europe Ecologieren aldekoa dela erran du «Abertzale gisa, Europe Ecologie zerrendaren alde bozkatzea da aukera bakarra Europako Legebiltzarrean or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001265
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Kontu Auzitegiak babestu egin du errauste planta gelditzeko haiek hartutako erabakia, eta horrek «poztu» eta «lasaitu» egin ditu EH Bilduko agintari ohiak. Espero dute ebazpenak balio izatea azpiegitura horren aurkako mugimendua indartzeko. Bideoa albistearen amaieran. Gauzak ondo egin zituztela jakinda joan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001266
BERRIA
Euskadi
noticias
Txingor ekaitzak 7.643 hektarea hondatu zituen Araban Azken asteetan izandako ekaitz bortitzek kalte handiak eragin dituzte Euskal Herriko toki batean baino gehiagotan. Lehen astean izandako kazkabarrak eta euri ekaitzak 7.643 hektarea hondatu zituen Agroseguro nekazarientzako aseguruak ohar batean jakinarazi duenez. Z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001267
BERRIA
Euskadi
noticias
Pelax eta Cowboy's Orchestra taldea 2013. urtean gauzatzen hasi zen Pelax musikaria. Rocka egin nahi zuen, ahots gordin batean eta gitarra zikin batean oinarrituta. Urtebete geroago, lehen diskoa argitaratu zuen: Pillotegiko saioak EPa. Taldea osatuz joan zen, eta, gaur, bakarka zein orkestrarekin dabil zuzenean. Hil h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001268
BERRIA
Euskadi
noticias
ETBko erredakzio kontseiluak salatu du Bruselako atentatuen egunean 'Egun on, Euskadi' eten eta 'En jake' aurreratu zutela Euskarazko saioa ohi baino 45 minutu lehenago amaitu zuten, ETB2koarekin lehenago hastearekin batera. ETBko zuzendaritzak esan du ez duela iritzirik emango auziaz. LABek bat egin du erredakzio kont...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001269
BERRIA
Euskadi
noticias
«MH370 hegaldia Indiako ozeanora erori zen, eta ez da inor bizirik atera» Martxoaren 8an Kuala Lumpurtik abiatutako hegazkina Indiako ozeanoan desagertu zela adierazi du ofizialki Malaysiako lehen ministroak. Froga materialik ez izan arren «ebidentzia guztiek» hori pentsarazten dutela jakinarazi du prentsaren aurrean. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001270
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza politikari dagokionez, zortzi puntu adostu dituzte gobernua osatuko duten hiru alderdiek, eta horien artean dago 1986tik Nafarroan indarrean den eta euskara hiru gune linguistikotan banatu duen Euskararen Legea aldatzeko aukera. Ikusi gehiago: Sinatu dute Nafarroako Gobernurako akordio ituna Ez dute legea alb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001271
BERRIA
Euskadi
noticias
«Puzzlea osatu zaigu». Bilboko Guggenheim museoa Urdaibaira hedatzeko proiektuaren zirriborroaren berri jakin zutenean, hori pentsatu zuten Guggenheim Urdaibai Stop plataformakoek, Eider Gotxi kidearen arabera. Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak bultzatutako plataforma bat da. Proiektuaren zirriborroa museoaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001272
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIBERGELA. Internet bilatzaileak. Interneten edukiak aurkitzeko, bilatzaile anitz daude, baina horietako asko Google erraldoiaren itzalean gelditzen dira askotan; asko dira, ordea, zerbitzu hori eskaintzen duten webguneak. Interneten edukiak aurkitzeko, bilatzaile anitz daude, baina horietako asko Google erraldoiaren i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001273
BERRIA
Euskadi
noticias
BBK-k ordainduko ditu Cajasurren lehentasunezko partaidetzen dibidenduak. Bizkaiko kutxa ez dago hala egitera derrigortuta, baina ordaintzea erabaki du, bezeroak babesteko MADRIL. Finantza erakundeek kobratu ezinda dituzten maileguen %52 etxegintza sektorekoak dira. Espainiako Bankuak jakitera eman duenez, hirugarren h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001274
BERRIA
Euskadi
noticias
Raisa Alaba ilustratzaile arabarrak egin du 2023ko Tourraren kartela Ilustratzaile arabar batek jarriko dio irudia 2023ko Frantziako Tourrari. Gaur goizean egin dute aurkezpena, eta, iragarri dutenez, Raisa Alaba ilustratzaile amurrioarraren kartela izango da lasterketako kartel ofiziala. Egileak aurkezpenean azaldu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001275
BERRIA
Euskadi
noticias
Argazkilari bat? Oso presente dut [William] Kleinen errealitatea harrapatzeko modua. Kontatzeko gatazka bat? Ahaztutako guztiak. Orain, Libanon asko dago kontatzeko. Zer behar da gerra jorratzeko? Batez ere, formakuntza espezifikoa. Eta errespetua, enpatia eta zorroztasuna.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001276
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. BAHREINGO SARI NAGUSIA. Ferrariko bala gorriak hasi dira esnatzen Atzo egin zituzten Bahreingo Sari Nagusiko lehen entrenamendu libreak. Emaitzek agerian uzten dute Ferrari autoak poliki-poliki hasi direla suspertzen. Ez zuten denbora ikusgarririk lortu, baina erakutsi zuten lehen bi lasterketetako arazoak a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001277
BERRIA
Euskadi
noticias
'Aquarius' ezin lehorreraturik dago ostiraletik, 141 iheslari daramatzala Aquarius ontzia berriz ere bilakatu da errefuxiatuen egoera isilaraziaren oihartzun. SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundearen ontzia ezin lehorreratu dago joan den ostiraletik. Egun horretan bi erreskate egin zituen; goizaldean, 25 lagun ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001278
BERRIA
Euskadi
noticias
EBk %66rainoko tarifak jarri dizkie Txinaren altzairuzko gurpilei Merkataritza gerrak frontea du Atlantikoan, frontea du Pazifikoan, baina baita Eurasian ere. Oraingoz, txikiagoa da gatazka hori, altzairura mugatzen baita. Hain zuzen ere, Txinako altzairuzko gurpilen inportazioa zergapetzea erabaki du Europako Batasuna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001279
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Satorralaia elkarteak salatu du Donostiako metroaren larrialdi irteerei buruzko salaketa «modu lotsagarrian» artxibatu duela fiskaltzak, Eusko Jaurlaritzak bidalitako txosten «desitxuratu» bat oinarri hartuta. Salaketa berretsi eta auziari jarraipena emateko bideak aztertuko dituztela jakinarazi dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001280
BERRIA
Euskadi
noticias
Bardeako tiro eremua desegiteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak eta mahaiak eskatu dute Bardeako tiro eremua desegiteko. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak babestutako testuaren arabera, "behar-beharrezkoa da Defentsa Ministerioak Bardeako tiro eremua desegite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001281
BERRIA
Euskadi
noticias
Juan Claudio Cifuentesek jasoko du Jazzaldia saria MUSIKA. Juan Claudio Cifuentes Cifu kazetari espainiarrak jasoko du Donostiako Jazzaldia saria. Generoaren dibulgazioan 1971tik gaurdaino egindako lana aitortu nahi dio sariarekin Jazzaldiak. Antolakuntzak jakinarazi du, gainera, aurten beste Donostiako Jazzaldi sari b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001282
BERRIA
Euskadi
noticias
'Nabarra' aldizkariak argitaratzeari utziko dio, arazo ekonomikoengatik Nabarrak Kultur Elkarteak Nabarra aldizkaria argitaratzeari utzi egingo dio, hamar urteren ondoren, diru arazoek eraginda. "Ezin izan dugu Bizkaian jarraitu Nafarroan sortu zen aldizkariarekin, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001283
BERRIA
Euskadi
noticias
Aburto ez dator bat Adegik proposatutako lan harremanetarako "eredu berriarekin" "Norbaitek zerbait proposatu eta guztiek kritikatzen dutenean, agian hausnartu egin beharko luke horrek", esan du Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak. Adegik aurreko astean lan harremanetarako prop...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001284
BERRIA
Euskadi
noticias
Araba. Aitzgorri (Gasteiz), Arrano edo Hiru Bide (Gasteiz), Artziniegako edo Otsati (Artziniega), Gure Aukera (Laudio), Irabien (Okondo), Sagarmin (Agurain), Toloñogorri (Bastida), Txoko Gorri (Amurrio). Bizkaia. Amaiur (Markina-Xemein), Aretxabalaga (Larrabetzu), Aritzmendi (Alonsotegi), Artagan (Bilbo, Santutxu), Axu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001285
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabi Alonsok 2016ra arte jarraituko du Real Madrilen FUTBOLA. Xabi Alonsok beste bi urtez jarraituko du Real Madrilen, 2016ko ekainaren 30era arte. Hurrengo ekainera arte zeukan kontratua tolosarrak madrildarrekin. Urtean lau milioi euro irabazten zituen, eta sei irabaziko ditu orain.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001286
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi da gasolio motordun autobusak motor elektrikodunekin aldatzeko prozesua; Lurraldebusek aurreikusi du 2030erako bere autobus guztien %68 hibridoak izango direla. Horrelako bi erosi berri ditu Gipuzkoako Diputazioak dieselak ordezkatzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001287
BERRIA
Euskadi
noticias
49 milioi estatubatuar bizi dira pobreziaren mugan WASHINGTON. AEBetako Zentsu Bulegoak iragan astean emaniko datuak zuzendu ditu, eta pobreziaren mugan bizi diren estatubatuarren kopurua 49 milioira igo du - 46 milioi zirela esan zuen -. Hala, biztanleen %16 dira. Mediku aseguruaren kontratazioari dagokionez, datua es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001288
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Baztan Borda 68 urterekin hil zuten. 1609ko azaroaren 7an eta 8an egindako epaiketetan, bizirik erretzera kondenatu zuten, sorgina zelakoan. Berarekin batera, beste sei emakume hil zituzten Zugarramurdin (Nafarroa), Inkisizioak egindako sarraskian. Ordutik heldu da sorginen inguruko irudi estereotipatua: erratzar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001289
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKU-HUSKA. Stephane Lemunok eta Aito Mendizabalek gaur aukeratuko dituzte, Tolosako Beotibarren (11:30) larunbatean Bigarren Mailako lau t'erdiko finalean erabiliko dituzten pilotak. Kantxako eta lehen solairuko sarrerek 30 euro balioko dituzte, bigarren solairukoek 15.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001290
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia milioi erdi euro lapurtu dituela aitortu du Bilboko Guggenheim museoko finantza zuzendariak. Roberto Zearsolo Barrenetxeak, denera, 486.979,38 euro ostu ditu 1998tik 2008ra. Juan Ignacio Bidarte Guggenheim museoko zuzendariak eman du museoaren kudeaketari loturiko gertaera ilun horren berri. Zearsolok «zuzenean» hut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001291
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi pertsonaren gorpuak agertu dira uretan, Bermeoko eta Getxoko kostan BILBO. Elkarrekin printzipioz harremanik ez duten bi pertsona hilda agertu ziren atzo Getxoko eta Bermeoko (Bizkaia) kostaldean. Lehenbizikoa goizaldean antzeman zuten, kirol portutik gertu; adineko gizon bat da. Bigarren gorpua gizonezko gazte bate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001292
BERRIA
Euskadi
noticias
«Beldurrik gabe bizi nahi ditugu jaiak, blusekin edo haiek gabe» Haustura batekin amaitu dira Gasteizko jaiak. Eraso sexisten aurkako protokolotik atera egin da Blusen eta Nesken Batzordea, azken egunotan mugimendu feministarekin izandako ika-miken ostean. Akordioa hautsita zegoen lehendik ere: joan den asteazkenean, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001293
BERRIA
Euskadi
noticias
Pearl Jam, Bob Dylan, Kiss, Ozzy Osbourne, Tool, The Black Crowes, QOTSA, Alice Cooper, Iggy Pop eta beste ia 300 artista Gasteizko kanpoaldeko aparkaleku batean jotzen amaituko zutela ez zuen inork pentsatuko egutegiak mende berria ekarri zuenean. Hamabost urte geroago Euskal Herriko musika zirkuituan izen propio hand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001294
BERRIA
Euskadi
noticias
Nago politikariengandik, telebistako kazetariengandik edo batek daki zer delitugile klaserengandik ikasi dugula esaten ditugunak guztiz ez sinesten (edo sinesten ez ditugunak esaten), galeriarentzat jarduten. Gure defentsan esan dezakegu ondokoa baino gehiago geure burua engainatzea izan dezakegula xedea, halako pentsa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001295
BERRIA
Euskadi
noticias
Errefuxiatuen mesederako eskaini ditu bere lanak Aravena Pritzker saridunak ARKITEKTURA. Pritzker saria jaso zuen herenegun Alejandro Aravena arkitekto txiletarrak, arkitekturaren arloan Nobel saritzat jotzen dena, eta errefuxiatuentzat etxebizitzak egin nahi dituen gobernu ororen esku jarri zituen bere proiektu guztia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001296
BERRIA
Euskadi
noticias
ZUZENDARIARI. Osasunbideari eta suhiltzaileei, esker onez Zizur Nagusiko ikastetxe berria eta euskarazko irakaskuntza Solokoetxe institutua: demokrazia? Montejurratik behera gentozela, nire senarra ondoezik sentitu zen -bihotzekoak eman zion, gerora jakin genuenez-, eta, itxura oso txarra hartzen nionez, 112ra deitu nu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001297
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela gutxi, Tariq Ali intelektual pakistandarrak hitzaldi mamitsu bat eman zuen Euskal Herrian. Beste gai batzuez gainera, gure herriko egungo egoera politikoaz hausnarketa sakonak utzi zizkigun. Nik hau azpimarratu nahiko nuke: Tariq Alik dio -ezker abertzaleari esaten zaio- « you cannot participate unless you public...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001298
BERRIA
Euskadi
noticias
Max Brisson UMPko hautagaiak bigarren itzulia beharko du Kontseilari Nagusi postua atxikitzeko. Izan ere, Brissonek bozen 34,52 lortu du, duela sei urte baino %9 gutxiago. Alderdi sozialistarekin lehiatu beharko du. Zentroko eta eskuin alderdietako bozak lagun ukan ditzake Brissonek, PSak ez bezala. EH Baik bozen %4,86...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001299
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela gutxi ezinezkoa zirudiena aterabiderik egokiena bihur daiteke Erresuma Batuan: bigarren erreferenduma brexit -ari buruz. 2016ko ekaineko galdeketan hausturak irabazi zuenetik, Downing Streeteko lehen ministroak lehenengo aldiz ahoskatu du brexit -a ez gauzatzeko aukera. Urakan politikoaren erdi-erdian, Theresa Ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001300
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. Erretiratu bai, baina ez. Uztailean erretiroa hartuko du Xabier Mendiguren Bereziartuk, eta Kontseiluko idazkaritza utziko du; Paul Bilbaok hartuko du lekukoa, apirilaren 24an. Xabier Mendiguren Bereziartu Uztailean erretiroa hartuko du Xabier Mendiguren Bereziartuk, eta Kontseiluko idazkaritza utziko du; Paul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001301
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 22 lagun hil dira Ukrainan, hegazkin istripuan Hegazkin militar batek lurra jo du Ukrainako ipar-ekialdean, eta gutxienez hogei lagun hil dira istripuan. Reuters agentziaren arabera, hegazkinak 28 bidaiari zeramatzan barrenean, tripulazioko kideak kontatuta, eta 22 hil dira. Haietako asko armadako kadeteak zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001302
BERRIA
Euskadi
noticias
San Ximon eta San Juda, joan zen uda, ta Zinemaldia heldu da. Sartu gara, bai, udaldiko azken jaialdian, urtero bezala filmen zaleak eta hain zaleak ez diren kurioso pila Donostiara erakarriko dituen nazioarteko zinemaren festa handian. Eta gaurtik aurrera, ieup, denok zinemara. Goiz-goizetik sortuko diren ilara amaiga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001303
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk eta PSEk Manu Lezertua proposatu dute berriro arartekoa izateko EAJk eta PSE-EEk Manu Lezertua proposatu dute berriro ere arartekoa izateko. Bi alderdiek gaur erregistratu dute proposamena Eusko Legebiltzarrean, eta nabarmendu dute Lezertuaren kudeaketa «Eusko Legebiltzarreko talde guztiek aitortu eta baloratu» du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001304
BERRIA
Euskadi
noticias
Jolasean, eta tarteka jokatzen. United sailkatu da Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako, Inter itxuroso aritu den arren United sailkatu da Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako, Inter Umeak jolastu egiten dira. Edozertara dela ere, jolastu. Kozkortzen diren heinean, ordea, joko soil horiek serioak bihurtzen dira, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001305
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalanen %43k independentziaren alde bozkatuko lukete, %28k kontra Kataluniako Generalitaten Iritzi Ikerketa Zentroak (CEO) egindako inkestaren arabera, katalanen %42,9k Kataluniaren independentziaren alde bozkatuko lukete gaur egun. %28,2k kontrako botoa emango lukete, %23,3 abstenitu egingo lirateke eta %4,4k ez dak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001306
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren itzulian, onenen pare. Sevillak adina puntu lortu du Osasunak bigarren itzulian, eta Real Madrilek eta Bartzelonak soilik lortu dute puntu gehiago Camacho entrenatzailea denez geroztik, sailkapeneko posturik onenean da Osasuna Sevillak adina puntu lortu du Osasunak bigarren itzulian, eta Real Madrilek eta Bart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001307
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar denboraldiren ondoren, Alaves Lehen Mailara itzuli da, eta ez du hasiera erraza izango: gaur Vicente Calderon zelaian ekingo dio sasoiari, Atletico Madrilen kontra (22:15). Aldaketa ugari izan ditu Gasteizko taldeak iragan sasoitik: Jose Bordalasen ordez, Mauricio Pellegrino da entrenatzailea, eta guztira hamasei...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001308
BERRIA
Euskadi
noticias
Bada txiste ezagun bat txisterik gehientsuek baino mami gehixeago duena. Ez baita ahaztekoa norbaitek txistea umorearen lehengusu pobretzat definitu zuela. Eurite handi batek estu hartu zuen gizon bat. Etxean zegoen inora ihes egiteko aukerarik gabe. Urak gora, berak ere goiko solairura jo zuen. Eta orduan iritsi zitza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001309
BERRIA
Euskadi
noticias
Tiktok adingabekoen erabilera mugatzeko pausoak ematen ari da Nahikoa dela esan du Tiktokek. «Ez dago adostasunik zenbatekoa den pantaila aurrean igarotako denbora egokia», baina ezinbestekotzat jo dute gazteenei hori «mugatzea». Aurki, 18 urtetik beherakoen eguneko erabilera ordubetera mugatuko du Tiktokek. Ez da arau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001310
BERRIA
Euskadi
noticias
Jostailuen iragarki erasoaldia . Eguberriak heldu baino aste batzuk lehenago jostailuen inguruko iragarkiak ugaritu egiten dira telebista kateetan. Haurrentzako saioetan ez ezik gainontzeko orduetan ematen dituzte. Eguberriak heldu baino aste batzuk lehenago jostailuen inguruko iragarkiak ugaritu egiten dira telebista ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001311
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Eguzki irratiak programazioa berritu du denboraldiko bigarren zatian. Orain Iruñeko irrati libreak 35 irratsaio ematen ditu; 16, barne ekoizpenekoak, eta besteak, Arrosakoak Eguzki irratiak programazioa berritu du denboraldiko bigarren zatian Orain Iruñeko irrati libreak 35 irratsaio ematen ditu; 16, barn...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001312
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak: 1-0: Cejudok (42. min.). Epailea: Turienzo Alvarez. Txartel horiak: Osasunako Puñali eta Vila-realeko Borja Valerori. Bestelakoak: Goraino bete zen Nafarroako Erresuma futbol zelaia, 19.400 ikusle inguru. Akabo nerbioak, estutasunak, zalantzak eta makina bat hipotesi, konbinazio eta kalkulu. Dagoen tokian geratu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001313
BERRIA
Euskadi
noticias
BALI. Asteartean galdutako Indonesiako armadaren urpekoaren pieza batzuk aurkitu zituzten atzo, eta, horiek aztertu ostean, ondorioztatu zuten hondoratu egin zela. Gobernuaren arabera, herenegun arte irauteko adina oxigeno zuten 53 tripulatzaileek, baina kideren bat bizirik aurkitzeko itxaropena dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001314
BERRIA
Euskadi
noticias
Palestinarren aurka "neurrigabeko indarra" erabili izana egotzi dio NBEk Israeli Erabaki hori bera Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak hartu izan balu ondorioak larriagoak izango ziren. Baina han AEBek beto eskubidea baliatu zuten ebazpenak aurrera egin ez zezan. Ondorioz, nazioarteko eragileek Batzar Orokor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001315
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiaren aurkako irainengatiko zigorrak murriztu ditu Ankarak Lehen hiru urteko kartzelarekin zigortzen zituzten Turkian nazioaren eta instituzio ofizialen aurkako «irainak». Horretaz gain, akusatuaren kontrako prozesua hasteko nahikoa zen salaketa jartzea. Asko izan dira 301. artikuluaren ondorioak jasan dituztenak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001316
BERRIA
Euskadi
noticias
«Laguntza gehigarriak jaso ahala, hein berean jaitsiko ditugu kuotak» Hezkuntza Legearen lanketaren lehen aroan ikastolek haren edukietan esperantza bazutela gogoratu du Artolak, eta ekarpenak egiten ahalegindu direla; ez ditu ase, ordea. «Aukera galdua». EAEko Hezkuntza Legearen eduki behin betikoak zein izango diren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001317
BERRIA
Euskadi
noticias
Lantza kamustu, eta aurkariaren sarea zulatu ezinik dabil Reala azken jardunaldietan. Golak erreskadan sartzen ekin zioten txuri-urdinek Espainiako Ligari, eta lehen sei jardunaldietan lortu egin zuten kontrarioen ate barrura jaurtitzea. Zazpigarrenean, baina, ezin izan zuten golik sartu Valentziaren aurka, eta antzera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001318
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskaldun eleaniztunak hezteko» programa aurkeztu dute ikastolek. Ikastetxeetan hizkuntza proiektuak lantzeko gida «mugarri» eta «erreferente» izango dela uste dute «Euskaldun eleaniztunak hezteko» programa aurkeztu dute ikastolek Ikastetxeetan hizkuntza proiektuak lantzeko gida «mugarri» eta Zazpi urteko lanaren oste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001319
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaituen babesgabetasuna salatuz abiatu dute 13/13 auziaren epaiketa Euskal presoen abokatu izandako edo presoen aldeko mugimenduan aritutako zazpi lagun epaitzen hasi ziren atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13/13 sumarioan: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre, Nerea Redondo, Julen Zelara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001320
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezur-giharretako gaitzek eragiten dituzte EBko lan hutsegite gehienak. Europako Lan Osasunerako Agentziak dio 4 milioitik gora direla gaixotasun horiek jotako langileak. ELKARRIZKETA: JESUS UZKUDUN Euskadiko CCOOko Lan Osasunerako arduraduna Hezur-giharretako gaitzek eragiten dituzte EBko lan hutsegite gehienak Europa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001321
BERRIA
Euskadi
noticias
Uda joan eta giro hotzagoa hastearekin batera itzuli ohi dira enarak hegoaldeko lur epelagoetara. Aurten, baina, urri amaierarekin iritsiko dira enara kantuak Euskal Herrira, 2princesesbarbudes talde katalanaren bidez. Enaren kontuak disko-liburu ilustratua plazaratu berri dute Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin eta, lana...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001322
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Futbol Federazioak (UEFA) 2001. urtean sortu zuen Emakumezkoen Kopa -2009an hartu zuen Txapeldunen Liga izena-. Irabazleen zerrendari erreparatuta, agerian geratzen da Alemaniaren nagusitasuna. Hamabost ekitaldi jokatu dira, eta hango taldeek bederatzi aldiz irabazi dute titulua. Azken urteetan, ordea, joera h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001323
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako informazioaren arabera, 2020an %28 murriztu dira GIB giza immunoeskasiaren birusaren diagnostiko kasuak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban; sexu transmisiozko infekzioen diagnostikoak, berriz, % 7 gutxitu dira. Beherakada hori koronabirusaren ondoriozko konfinamenduarekin lotu dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001324
BERRIA
Euskadi
noticias
Putinen arabera, Ukrainan «neonaziak finantzatzeko» erabili zituzten GKEak «Ukrainan estatu kolpearen lehen lerroa izan ziren egitura nazionalistak, neonaziak eta gerrillariak finantzatzeko erabili zituzten GKEak [gobernuz kanpoko erakundeak]», Vladimir Putin Errusiako presidentearen ustez. Horregatik, Putinek adierazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001325
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Ile-de-France eskualdeko Kontuen Auzitegia Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia ikertzen ari da. Administrazioen finantza kontrolatzen du auzitegi horrek. Sarkozyk Hauts-de-Seine barrutiko presidente zenean (2004-2007) egindako kontratu esleipen bat ari da ikertzen, irregulartasunak egon daitezkeelakoan zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001326
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDI LASTERKETAK. Lizzy Hawker mendi korrikalariak 63 ordu eta 8 minutu behar izan ditu Everesten kanpaleku nagusitik Katmandurako ibilbidea osatzeko. Hawker berarena zen marka hobetu du, berriro zortzi ordutan jaisten. 329 kilometroko luzera duen ibilbidean askotan hartu zuen atseden, baina, Hawkerren aburuz, lau min...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001327
BERRIA
Euskadi
noticias
Hau ez da gelditzen, eta gelditzen ez delako, garaipena da gutxieneko exijentzia. Batzuentzat, talde handientzat, txapeldunak direlako. Bartzelonarentzat, adibidez. Besteentzat, helburu apalagoak dituzten taldeak direlako eta emaitza bolada txarrak min handia egiten duelako. Lagun Arorentzat, adibidez. Donostiarrek lau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001328
BERRIA
Euskadi
noticias
Prigozhinen heriotzan parte hartu izana ukatu du Errusiako Gobernuak Errusiako Gobernua ikertzen ari da asteazkenean Wagner paramilitar taldeko buruzagi Jevgeni Prigozhin eta beste bederatzi kide hil ziren ustezko hegazkin istripuaren inguruabarrak. Moskutik San Petersburgora zihoan 62 urteko enpresariaren hegazkin pri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001329
BERRIA
Euskadi
noticias
ETXEBIZITZAK . Familia bakarreko etxebizitzen eredua gainditu nahi dute Berdeek . Ipar Euskal Herrian datozen 10 urteotan 30.000 biztanle gehiago espero direla ohartarazi dute Familia bakarreko etxebizitzen eredua gainditu nahi dute Berdeek Ipar Euskal Herrian datozen 10 urteotan 30.000 biztanle gehiago espero Ondoko h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001330
BERRIA
Euskadi
noticias
Garbizaletasunari buruz honako hauek idatzi zituen, beste askoren artean, Luis Villasante euskaltzainburu zenak Euskararen auziaz liburuan (Arantzazu, 1988): «Norbaitek esan du garbitu euskaraz hil arazi edo akaatu dela, eta garbizaleek horixe egiten dutela. Egia». (29. or.). «Gure hiztegi, metodo, liburu eta abarretan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001331
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitzan zehar erronka askotarikoei aurre egiteko unean topatzen dugu geure burua. Erronka batzuk erakargarriak dira (kirol proba bat, lan proiektu bat...), beste batzuk zamatsuagoak (osasuntsua ez den ohitura baten moldaketa...). Baina badago faktore bat erronkei aurre egiteko bidean eragin zuzena duena: motibazioa. H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001332
BERRIA
Euskadi
noticias
Disney Plus martxoaren 31n iritsiko da Euskal Herrira Edukietan eta hitzarmenetan inbertsio handiak egin eta gero, Disney konpainiak datorren asteartean jarriko du martxan bere streaming bidezko plataforma: Disney Plus. Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Herbehereetan izango dute estreinaldia, eta, handik zazpi e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001333
BERRIA
Euskadi
noticias
Hayao Miyazakiren azken filmarekin abiatuko da Donostiako Zinemaldia Hezur-haragizko aktoreek ez, animaziozkoek inauguratuko dute aurten Donostiako Zinemaldia: Hayao Miyazaki (Tokio, 1941) zuzendari japoniarraren Kimitachi wa do ikiruka ( The Boy and the Heron ) filmak emanen dio hasiera jaialdiaren 71. aldiari. Festib...
cc-by-sa 4.0