id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0001334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krisiak gaztagintzaren sektorea astindu du Euskal Herrian. Hori dela eta, sektoreko enpresek, erakundeek eta Idiazabalgo eta Erronkariko gazten jatorri izenek kontsumitzaileei eskatu diete euren lanari balioa emateko. Horren inguruan aritu dira Xabier Martin eta Jon Fernandez kazetariak Ekonominutua -n. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001335 | BERRIA | Euskadi | noticias | DOHA. Herrialdearen historian lehenengoz, Qatarko Parlamenturako bozak egin zituzten, atzo. Hori bai, zenbait mugarekin, 45 diputatuetatik soilik 30 aukeratu ahal baitituzte herritarrek -besteak emirrak izendatzen ditu-; gainera, soilik «jatorrizko nazionalitatea Qatarkoa» edo aitona hangoa dutenek bozka zezaketen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001336 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epailea. Prieto Iglesias. Txartel horiak: Gironako Stuaniri, Lozanori, Douglas Luizi, Granelli; eta Realeko Merinori. Bestelakoak. 10. 170 ikusle Montillivin; tartean, txuri-urdinen 100 zale inguru.
Elikagaia, baina ez gustukoa. Halakoxea izan zen atzo Realak Girona eskuratu zuen puntua. Hutsa betetzen lagundu arren be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001337 | BERRIA | Euskadi | noticias | En Comu Podemek abenduko bozetan lortu zuen ordezkari kopuru bera eskuratu du orain ere Katalunian: 12. Duela sei hilabeteko argazkia bere horretan errepikatu da, jokoan zeuden 47 eserlekuak berdin-berdin banatu baitituzte alderdiek, nabardura txiki batekin: Ciudadanosek galdu duen diputatua PPk irabazi du; lau eta sei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Distantziarekin hasi dute harremana François Hollandek eta Angela Merkelek. Gorputzen arteko distantziarekin, batetik: elkarri eskua ematen agurtu dute elkar lehen aldiz, Nicolas Sarkozyren eta Merkelen artean ohikoak ziren besarkada eta muxurik gabe. Eta mezuen arteko distantziarekin bestetik. Hollandek «hazkunde eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001339 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaime Torres charango jotzaile argentinarra hil da MUSIKA. Jaime Torres musikari argentinarra astelehenean hil zen, Buenos Airesen, 80 urterekin. Charangoa jotzen maisu izateaz gain, Argentinako folklorearen ikur ere bazen. Besteak beste, Ariel Ramirezen Misa criolla lana (1964) munduan zehar ezagutarazi zuelako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruditeria sozialak gizon-lodi-bibote-sarri-puru-erretzaile-kapela-luzeko gisa marraztu izan ditu aberats okituak. Gerrialdea oparotasunaren neurria izan da mende askoan, baina zahartu eta pasatu egin da irudi hori. Aberatsek ja ez dute erretzen, eta gerri buelta mehetzea dute obsesioa; gantzak, berriz, pobreen gaitz b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herriko saskibaloiak bere historiako jokalaririk ospetsuenetako bat galdu du. Segundo Azpiazu Shegun hil da, 1960ko eta 1970eko hamarkadan Donostiako Atletiko, Bartzelona, Kas eta Askatuak taldeetan kirol ibilbide oparoa egin zuen jokalaria. Donostian, haren jaioterrian, zendu zen atzo, minbiziak jota. 72 urte z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001342 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Raul Garciak, Jukka Raitalak, Javier Callejak, Roversio Rodriguesek eta Ricardo Lopezek Osasuna utziko dute, kontratua amaituko baitzaie ekainaren 30ean. Hala jakinarazi zuen atzo Angel Martin Gonzalezek, taldeko kirol zuzendariak, eta aitortu zuen horiez gain balitekeela kontratua duten zenbait jokalarik ere ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Familia, instituzio. Familia, balio. Familia, oinarri. Norberak nahi eta ahal duen bezala bizi du familia, talde txikian edo komunitate handi bateko partaide modura. Baina zalantzarik ez dago euskal herritar gehienentzat ardatz garrantzitsu bat dela familia esaten zaion hori gizarteratzeko, sentitzeko eta zailtasunei a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001344 | BERRIA | Euskadi | noticias | TTIPen aurkako mobilizaziora deitu dute larunbaterako, Iruñean TTIP Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa ren aurkako nazioarteko eguna izango da apirilaren 18a; eta itunaren kontrako Nafarroan TTIPari ez manifestua kaleratu du haren aurkako Nafarroako mugimenduak, gaur, Iruñean.
"Itzal handiko" merkata... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Loiolako Gaztetxeko ateak itxi eta zigilatu egin ditu Donostiako Udalak, gaztetxeko bertako kideek ezagutarazi dutenez. Hilaren 2an itxi zuen Udalak gaztetxea, zehazki. Neurri hori salatzeko, manifestaziora Duela bi urte jarri zen martxan Loiolako Gaztetxea. Kontzertuak, hitzaldiak, antzerki emanaldiak eta bestelako ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001346 | BERRIA | Euskadi | noticias | 85 egun daramatzate greban Eibarko Alfa enpresako langileek. Enpresak APC (Alfa Precision Casting) adarra likidatu nahi du, eta 130 langile inguru daude lana galtzeko bidean. Langileek ez dute enpresaren asmoen berri, ordea. Joseba Urkaregi langileak zein egoeratan dauden eta euren eskariak zein diren azaldu du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001347 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2018ko eta 2019ko Verterren zabor sarreren erregistroa Ingurumen Sailak ezagutarazi du EH Bilduren agiri eskaera baten ondoren. Bi urteak batuta, 42.000 folioko PDF dokumentu luze bat da, eta irudien kalitatea ez da bereziki ona. Sarreren entresaka egiteko BERRIAk bilaketa eta sailkatze programa bat aplikatu dio. Ez da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hodei Egiluz bilatzeko 5.000 kartel berri jarriko dituzte loteria makinetan Hodei Egiluz urriaren 19an Anberesen (Belgika) desagertu zen Galdakaoko gaztea bilatzeko prozesuari bultzada emango diote datozen egunotan, Child Focus elkarteak Belgikako loteria sareko makinak baliatuko ditu Hodei Egiluzen 5.000 horma irudi z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001349 | BERRIA | Euskadi | noticias | Julien Baker, Phoebe Bridgers eta Lucy Daucusen mailako musikariak elkartzen direnean, esku artean zerbait berezia duten seinale da... Eta hain juxtu, horrela izan zen: 2018. urtean Boygenius taldea eta disko laburra sortu eta kaleratu zutenean. Azken boladan musika ezberdina entzuten egon naizen arren, oso lan gutxik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ernst Lubitschi eskainiko dio aurten Zinemaldiak atzera begirakoa. "Emigranteak" zikloaren barruan, immigrazioarekin lotutako 30 film emango dituzte, garai guztietakoak
Ernst Lubitschi eskainiko dio aurten Zinemaldiak atzera begirakoa 'Emigranteak' zikloaren barruan, immigrazioarekin lotutako 30 film «Greta Garbok barr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chiviteren ordezkoaren bila. Roberto Jimenezek orain arteko PSNren ildo politikoa ordezkatzen du, eta Amanda Acedok oposizio irmoagoa aldarrikatzen du Bihar hasiko da PSNren IX. Kongresua, Burlatan, eta Zapaterok itxiko du, igandean
Roberto Jimenezek orain arteko PSNren ildo politikoa ordezkatzen du, eta Amanda Acedok ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bzimodua aldatu du Xabier Silveirak, kalean -eta tabernan- bizitzeari utzi dio. Ez ei zaio beste aukerarik geratu, jada jendea ez baita kalean bizi: alegia, kaleak hustu egin dira, eta etxezulo eta pantaila-jantzaile egin gara. Silveira baino hagitzez lehenago etxekotu nintzen ni; are, ziur aski, bost aldiz bizita ere ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñaki Salvador pianistaren seikoteak emaniko kontzertuarekin omenaldia egingo diote Mikel Laboari, gaur, Baionan, hil zenetik hamar urte bete berritan. Salvadorrek askotan lagundu zuen Laboa diskoetan zein zuzenekoetan. Haren musika joko du, Ainara Ortega, Maria Berasarte, Angel Unzu, Hasier Oleaga eta Javier Mayor de ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Physis versus Nomos talde donostiarrarekin hasiko da saioa. Ondoren, Stef Ketteringham musikaria arituko da. Shield Your Eyes taldeko gitarra jotzaile eta abeslaria da Ketteringham, eta bakarkako lehen diskoa aurkezten dabil. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001355 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Une onak baliatzen jakin behar da futbolean, eta Alavesek asmatu egin du»
Alaves eta Huesca aurrez aurre izango dira gaur Mendizorrotzan, eta partida «polita eta bizia» espero du Etxeitak. Arabarren «oreka» goraipatu du. Minez dago, eta «zail» ikusten du jokatu ahal izatea.
Azken bost denboraldietan Athleticen aritu o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001356 | BERRIA | Euskadi | noticias | Felipe Borboikoak denbora emango die alderdiei berriro bilera sorta batera deitu aurretik
Pedro Sanchez PSOEko hautagaiaren inbestidura saioak huts egin ostean, Felipe VI.a Espainiako Erregearekin elkartu da gaur Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidentea. Lopezek jakinarazi dio ofizialki Sanchezek ez duela nahikoa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001357 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSKIZ. EAJk aurrekontuak onartzea lortu du Muskizen, EAtik kanporatutako Gonzalo Rianchori esker. EAJko bost zinegotziek eta Rianchok kontuen alde bozkatu dute; Bilduko hirurek, PSEko batek eta Muskiz Baiko batek, aurka; PSEko beste kidea eta EAtik kanporatutako bigarrena ez dira bozketan izan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prezioak jaitsi egin dira, bigarren hilabetez jarraian BILBO. Ekainean, iaz baino %3,1 garestiago zeuden prezioak Hego Euskal Herrian. Hala jakinarazi du INE estatistika erakundeak. Alabaina, bigarren hilabetez jarraian jaitsi egin ziren, %0,2 hain zuzen. Litekeena da hurrengo bizpahiru hilabeteetan ere joera horri eus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nik badut nire barruan har bertsozale bat, normalean bakean uzten nauena eta egun guztian txintik ere egiten ez duena. Lehen, harrak, gazteagoa eta gartsuagoa zenean, txapelketa sasoietan bere burua ateratzen zuen, eta ez zen ezkutatzen bertsolari irabazlea txapela jantzita ikusi arte.
Hogeita bost urtez bertsolari txa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001360 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lurraren prezioen espekulazioa arin daiteke, udalek borondate politikoa baldin badute». Babes sozialeko etxeak eraiki eta etorkizuneko garapena aurreikusi behar dela dio, oreka sozialak, bizi ekonomikoa eta azpiegiturak bermatu eta espekulazioa mugatzeko. ARNAUD PORTIER . Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001361 | BERRIA | Euskadi | noticias | Halako arnasa oteizarra du Xabier Soubelet Xubiltz pertsona polifazetikoaren saiakera-narrazio liburu honek. Oteiza bere intuizioak, imajinazioak eta gogoak euskal izpirituaren erro historiaurrekoen bila jarri zuen, eta berdintsu dihardu Xubiltzek liburu honetan, euskararen, eta are mintzamenaren, jatorriari eta eraiku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001362 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bukatu da Txapeldunen Ligako ligaxka. Urtero bezala, hamasei talde sailkatu dira final-zortzirenetarako. Europako bost liga nagusietako klubak dira denak, txapelketaren elitizazioaren erakusgarri. Hautagai nagusiek ez dute hutsik egin, Interrek eta Ajaxek salbu. Herbeheretarrak finalerdietaraino iritsi ziren iragan sas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athletic garaile, Reala galtzaile eta Lagunak-ek puntu bat ESPAINIAKO SUPERLIGA Athleticek bakarrik lortu zuen garaipena emakumezkoen Superligan (4-0 Sporting Huelvaren aurka), baina meritu handiagoa eduki zuen Lagunakek Sevillaren aurka lortutako berdinketak (2-2). Espainiako taldea laugarren postuan dago Ligan. Reala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001364 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sailkapenak, puntu premiak eta jokoak eragindako zalantzek irabazteko beharra sortu diote Realari gaurko partidari begira. 16. postuan dira donostiarrak, bigarren mailara jaisteko postuetan diren taldeek dituzten puntu kopuru berdinarekin. 21 puntu izan dira jokoan, eta bost bildu ditu Realak zazpi jardunalditan.
Garai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001365 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETB1ek %1,9ko kuota izan du ekainean; datu txikiena 2017ko urritik. Gure telebista publikoaren arduraduna banintz, kezkatuta egongo nintzateke. Ikusle datu eskasen arrazoietan sakonduko nuke, hobetzeko esparruak identifikatzeko eta erronkei aurre egiteko.
Nire esperientzia da euskaldunok ez dugula zer ikusi ETB1en. Nek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren urtez jarraian, Boeing gainditu du Airbusek Boeing lehiakideak baino hegazkin gehiago eman zituen 2004an Airbusek: 320 hegazkingile europarrak, eta 285 AEBetakoak. 2003an gainditu zuen Airbusek Boeing lehen aldiz. Aurten ere egingo duela espero du, gutxienez 350 hegazkin amaituko baititu. Datozen urteotarako | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001367 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2 urte eta erdiko ume bat zendu da Berriogoitin, tren batek harrapatuta IRUÑEA. Berriozarko 2 urte eta erdiko neskato bat zendu zen atzo tren batek harrapatuta, Berriogoiti inguruan (Nafarroa). Ezbeharra 14:20an izan zen, eta, Nafarroako Gobernuaren arabera, umea unean bertan hil zen. Lehen informazioen arabera, umea f... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Albistea zabaldu zen atzo: mendebaldeko Europan lehen aldiz, herrialde bateko legebiltzarrean ordezkarien erdiak baino gehiago emakumeak izango ziren. Baina gutxi iraun du. Azken datuen arabera, islandiarrak gertu geratu dira, baina ez dute mugarri historikoa lortu, aulkien %47,6 hartuko baitituzte emakumeek.
Islandiak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001369 | BERRIA | Euskadi | noticias | KABUL. Afganistango talibanek eraso gehiago egingo dituzte gaurtik aurrera. Atzo jakinarazi zuten udaberriko ohiko erasoaldiari ekingo diotela «atzerriko inbaditzaileak deuseztatzeko». «Atzerriko egoitzetara eta zentro diplomatikoetara martiriak» igorriko dituzte; funtizonarioei erregimena uzteko eskatu diete. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001370 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. Juan Martinez de Irujok eta Pablo Berasaluzek lau t'erdiko txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute gaur, Iruñeko Labrit pilotalekuan (17:15, Nitro). Final-laurdenetako ligaxkan elkarren aurka aritu ziren, eta Berasaluzek irabazi zuen (22-21). Bestalde, atzoko Eibarko estelarrean, Titin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001371 | BERRIA | Euskadi | noticias | TENISA. Novak Djokovic, Rafa Nadal, Andy Murray eta Juan Ignacio Chela sartu ziren atzo Roland Garroseko final-zortzirenetan. Lehenengo hirurek erraz irabazi zieten, hurrenez hurren, Del Potrori, Veici eta Berreri. Chelak gehiago sufritu behar izan zuen, Rosol menderatzeko. Djokovicek John McEnroeren marka berdindu zue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001372 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anna Kasyanek irabazi du Julian Gaiarre kantu lehiaketa MUSIKA Anna Kasyan 24 urteko kantari georgiarrak jaso du Julian Gaiarre Nazioarteko Kantu Lehiaketaren aurtengo sari nagusia. Gizonezkoen arloan saririk ez ematea erabaki zuen epaimahaiak. Naroa Intxausti bilbotarrak, bestalde, Operaren Lagunen Saria jaso zuen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001373 | BERRIA | Euskadi | noticias | NBE: CO2 isurketak murrizteko egungo konpromisoak ez dira nahikoa muga ez gainditzeko
2015eko Parisko Hitzarmenak zehazten du XXI. mendearen amaieran planetaren tenperatura ez igotzea 1,5 gradu baino gehiago, industrializazioaren aurretiko garaiarekin alderatuta. 193 herrialdek sinatu zuten itun hori, baina, NBE Nazio ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru ohe huts, 11 gazteren etorkizuna kolokan eta herri oso bat duintasunean kolpatua. Gaur, sei hilabete bete dira Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak polizia operazioa agindu zuenetik, baina ondorio zehatz horiek bizi-bizirik jarraitzen dute Altsasun. Uneotan Auzitegi Gorenaren eskuetan dago erabakitzea taber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001375 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Aberastasunaren banaketa bidezkoagoa» aldarrikatuko du ELAk Maiatzaren 1ean. Sindikatuak ohartarazi du motelaldiaren erantzule egin nahi direla langileak, soldatak apaltzea exijitzeko
«Aberastasunaren banaketa bidezkoagoa» aldarrikatuko du ELAk Maiatzaren Sindikatuak ohartarazi du motelaldiaren erantzule egin nahi dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001376 | BERRIA | Euskadi | noticias | TRIATLOIA. Ainhoa Murua 20. izan zen, atzo, Londresko triatloian. Datorren urteko Olinpiar Jokoetako zirkuitua ezagutzeko balio izan zuen probak. Olinpiar distantzian lehiatu ziren: 1,5 kilometro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika. Helen Jenkins britainiarra izan zen irabazlea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001377 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko duten ikastetxeak.
• Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hemeretzi ikastetxe publikotako obrak finantzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 400.000 eurorekin. Dirua teilatuak berritzeko, fatxadak eta zimenduak konpontzeko, berogailuak jartzeko eta jolastokiak babesteko erabiliko dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001378 | BERRIA | Euskadi | noticias | Patata tortilla, tipularekin edo tipula gabe? Gabe.
Bizitzeko leku bat? Bartzelona edo Rio de Janeiro. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001379 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Bidasoak lau golen aldeaz irabazi zion atzo Anaitasunari: 20-24. Horrenbestez, gipuzkoarrentzat izan zen derbia. Jacobo Cuetararen taldeak ez du partidarik galdu oraindik ere. Anaitasuna ere txukun ari da ligan. Espainiako Ohorezko Mailan, berriz, Beti Onak taldeak aurkari zuzen bat hartuko du: Oviedo (17:0... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara oholtzatik at bertsoen bidez gidaturiko solasaldia egingo dute gaur, Hondarribian, Fermin Muguruza eta Galder Izagirre musikariek, Manu Goioganarekin. Besteak beste, «zein da musikarien, antolatzaileen, musikazaleen hizkuntz joera teloia jaisten denean?» galderari erantzungo diote. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maccabik gerraren aurka egindako keinuak haserrea eragin du «Gelditu gerra» ( Stop the war, ingelesez): hori zioten bart Maccabi Tel Aviveko eta Baskoniako jokalariek Israelen jokatu zuten neurketaren aurretik erakutsi zituzten txartelek. «Zer gerra, ordea? Palestinakoa?», galdetu zuen batek baino gehiagok sare soziale... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsonaia. AURRENEKO ITZULIAN PRESIDENTE. HORST KOEHLER Horst Koehler Alemaniako presidente izango da beste bost urtez. Batzar Federaleko 1.224 ordezkarietatik 613ren babesa jaso zuen ordezkari demokristauak. Iragarpen guztiak bete ditu Koehlerrek; izan ere, kezka bakarra zen presidentetza lortuko ote zuen aurreneko b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001383 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liburugintzaren sektorea aztoratuta dabil. Negozioa itxuralda dezakeen liburu elektronikoaren urtea hau izango dela iragarri dute hainbat guruk, eta banatzaileak, inprentak eta liburu dendak salto batez gaindituko lituzkeen liburu berriaren aurrean nola jokatu asmatu nahian ari dira argitaletxe handiak zein txikiak. Te... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001384 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Doctor Deseoren hamargarrena, 20. urteurrenean . "Detrás de los espejos rotos" diskoa kaleratu du Bilboko musika taldeak, eta asteburuan hasiko ditu zuzenekoak, bertako Kafe Antzokian
'Detrás de los espejos rotos' diskoa kaleratu du Bilboko musika taldeak, eta asteburuan hasiko ditu zuzenekoak, bertako Kafe Ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001385 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karlos Gorrindok 'Ur-aparretan' gazte literaturako nobela kaleratu du Karlos Gorrindo idazlearen (Gernika-Lumo, 1959) Ur-aparretan eleberria argitaratu du Desclee argitaletxeak, Gazte Literatura sailean.
«Protagonistak hiru neska surflari dira», Gorrindok Busturialdeko Hitza-ri azaldu dionez. «Surfa eta lagunekin egote... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Midas erregea . Alex Fergusonek hogei urte egin ditu Manchester Uniteden aulkian; arrakastaz beteriko ibilbidea kirol lanbiderik egongaitzenean. naxari altuna
Alex Fergusonek hogei urte egin ditu Manchester Uniteden aulkian; arrakastaz beteriko ibilbidea kirol lanbiderik egongaitzenean.
Urte amaieran 65 urte beteko dit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001387 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Apartheid' egoera gainditzeko, dimisioak eskatu ditu Batasunak . Prozesua abiatze aldera, baldintza demokratikoak eratzeko ekarpena egiteko eskatu die hautetsiei
'Apartheid' egoera gainditzeko, dimisioak eskatu ditu Batasunak Prozesua abiatze aldera, baldintza demokratikoak eratzeko ekarpena Udal eta foru hauteskundee... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko txoko guztiek dauzkate beren berezitasun propioak, horretan zalantzarik ez. Baina egia da ere badirela gainerako tokietatik aparteko ezaugarriak dituzten guneak, berezi xamarrak suertatzen zaizkigunak, eta horietako asko gainera etxe alboan ditugu. Duela urte gutxi hasi nintzen Bilboko Errekalde auzoan jarduera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001389 | BERRIA | Euskadi | noticias | TURKIAKO HAUTESKUNDEAK. Turkiako Parlamentura itzuli nahi dute kurduek igandeko bozetan. Hautagai independenteen aldeko hautua egin du mugimendu kurduak, eta 30 diputatu lortzea espero du
Turkiako Parlamentura itzuli nahi dute kurduek igandeko bozetan Hautagai independenteen aldeko hautua egin du mugimendu kurduak, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001390 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. ACB LIGA. SAILKAPENAK. 18. JARDUNALDIA. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001391 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alkoholiko ohi batek goxotasunaren bila egindako bidaia kontatu du 'Días de pesca' filmak
Desintoxikatzeko ahaleginean, zaletasun bat bilatu dezala iradoki diote. Hortaz, Patagoniako lur bakartietara joango da, marrazoak arrantzatzera. Beste bat da, ordea, Marcosen helburua: bere alabarekin bat egitea.
Bosgarren aldiz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001392 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoak 24.000 euro emango dizkio Lodosako Ibaialde ikastolari Gipuzkoako ikastola publikoetako ikasle bakoitzeko euro bat emango dio Gipuzkoako Aldundiak Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari; orotara, 24.000 euro emango ditu. Nafarroan euskaraz bizi nahi duten herritarren laguntza eskaerari ezin diotela entzungor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001393 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errioxa sor-markak ekoizpena doituko du hurrengo bi urteetan Errioxa sor-markaren Kontseilu Arautzaileak erabaki du ardoaren ekoizpena murriztea hurrengo bi urteetan. Izan ere, litro gehiegi ekoitzi dira azken urteetan, eta, salmentak jaitsi egin direnez, desoreka sortu da sektorean, eskaintza nabarmen handiagoa delako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001394 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkenean, txuri-urdinez. Nahiz eta asko kostatu, Johnatan Estrada Realeko jokalaria da jada, eta taldea Lehen Mailara eraman nahi du
Nahiz eta asko kostatu, Johnatan Estrada Realeko jokalaria da jada, eta Hainbat eta hainbat jokalari etorri dira atzerritik azken hamar urteotan Realera, baina bakar batek soilik iraun du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost lagun atxilotu dituzte genero indarkeria egotzita. Foruzaingoak jakinarazi duenez, azken egunetan Nafarroan atxilotutako bost gizonak auzitegien esku jarri dituzte
Bost lagun atxilotu dituzte genero indarkeria egotzita Foruzaingoak jakinarazi duenez, azken egunetan Nafarroan atxilotutako Bost gizonezko atxilotu di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001396 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nola aldatzen diren ustekabean egoerak, Vicent. Duela hamabost urte, Euskaldunon Egunkaria itxi eta gutxira Katalunian egin nuen lehen biretako batean, elkarrizketa bat egin zidan Txell Bonet kazetariak Ona Catalana irratian. Jordi Cuixart Omniumeko lehendakari espetxeratuaren bikotekidea da Bonet, eta ostegun honetan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001397 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskerrak ordenagailuaren teklek ez duten txibatzen idazten ari denaren aldartea, eskuzko idazketak egiten duen bezala. Norberaren erretratu azkarrerako adierazle esanguratsua da eskuzkoa, hor geratzen baitira markatuta nekea, zalantza, amorrua... eta tarteka satisfazioa. Gaur, eskuz arituko banintz, tristura zantzuak n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Klarak sei seme-alaba izan zituen. Burua galdu zuenean errainak zaindu zuen. Mundu guztiari iruditu zitzaion normala: baserria ere semeari eta errain horri utzi zien hil aurretik. Sei urte luze egin zituen ohean. Ez dakit baserri batek zenbat balio duen, baina garesti ordaindu zuela dirudi. Sabinak gurasoak eta osaba-i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001399 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Elkarri berotasuna emanda, hotzari aurre egin ahal izan genion»
Javier, Miguel eta Jose Errea Mujika anaiek ez dute aise ahaztuko asteburuan mendian bizi izandakoa. 56, 47 eta 40 urteko hiru anaia iruindarrak larunbat arratsaldean galdu ziren mendian, Sorogain eta Belate (Nafarroa) arteko bidea egiten ari zirela. Ilun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abian da Euskal Herriko itzulia. Gaurtik larunbatera bitarte, txirrindularitza ikuskizun betea izango da, Euskal Herriko errepideetan. Lehen etapa Gasteiz eta Bastida artean jokatzen ari da, eta espero bezala mugituak izan dira lehen kilometroak, asko izan dira eguneko ihesaldia osatzen ahalegindu diren ziklistak. 17:3... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Motley Crue eta Marilyn Manson ariko dira Bilbon. Kobetasonik jaialdia berriro egitea erabaki dute, eta baliteke Poison eta Alice Cooperrek ere jotzea Bilbon
Kobetasonik jaialdia berriro egitea erabaki dute, eta baliteke Poison Bilboko Kobetasonik jaialdiaren lehen ekitaldia aurkeztu zutenean, iazko maiatzean, antolatz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001402 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Agerikoa da Osakidetzak ibilbide oparoa izan duela, baina uste dut lehen arretari bultzada txiki bat eman beharko litzaiokeela. Irtenbidea aurkitu behar zaio norbaitek lehenago aurreikusi behar izan zukeen arazo horri». Aspaldi entzuten dira adierazpenok Osakidetzari buruzko solasaldietan. Atzokoan, baina, Jose Manuel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001403 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zigortu behar da ekintzak atzean duen iruditeria ere»
Sexu delituen bereizketak -erasoak, batetik; abusuak, bestetik- kaltea dakarrela uste du Asuak; garbi du iraganetik justizian txertaturiko balio matxisten ondorioa dela, gainditu beharrekoa.
EHU Euskal Herriko Unibertsitatean Zigor Zuzenbideko katedraduna da Adela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eragile politikoen arteko elkarrizketa sustatzeko konpromisoa azaldu dute Iparraldeko hautetsiek
"Eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sort... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Wertek hurrengo urtean kenduko du Erasmuserako laguntza Hegoaldean Atzera egin du, baina berearekin aterako dela iragarrita. Erasmus programaren eskutik Europako unibertsitateetan ari diren ikasle guztiei laguntzak bermatuko dizkiete aurten, baina aurten bakarrik. Datorren urtean, bai, asmoa gauzatuko duela iragarri du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batera jauzi dokumentua izen bereko dinamikaren fruitua da. Honako baldintzak zehazten dituzte euskararen erabileran jauzi bat egite aldera:
Mugimendu plurala. Jarri duten lehen baldintza da mugimendu euskaltzale plural eta sendoak eragiletza lan eraldatzailea egitea: komunitatean.
Sare sendoak. Harreman eta sare sendo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsatzen duguna baino karga emozional handiagoa utzi behar digu berrogeialdiak. Batetik, maite izan duten norbait agurtu ezinda gelditu den jende hori guztia dago. Agian, Euskal Herrian ni baino jende gogorragoa egongo da, baina izugarria iruditzen zait norbait agurtu nahi eta ezina. Bestetik, adibidez, maitaleak dau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Literaturan, iraganeko gatazka politikoak jorratu izan ohi dira; Luis Gardek (Iruñea, 1961), ordea, etorkizun hurbilera begiratu du: 2029an kokatu du bere azkeneko eleberria, thriller politiko tankerako Aireportuko musika . «Thriller politiko izan baino gehiago, imitatu egiten du, eta nobela beltzetik ere puntuak badit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001409 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Airean' magazina astelehenean hasiko da, Jaime Otamendirekin Telebistara itzuliko da Jaime Otamendi, baina, oraingo honetan, kamera aurrean ibiliko da, aurkezle lanetan. Astelehenean estreinatuko dute Airean arratsaldeko magazina, 15:45ean, eta Otamendik gidatuko du. Ilaski Serrano eta Usoa Arbelaitz kazetariak izango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001410 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Tuteran Nafarroako Erribera, herrialdeko parlamentuaren Euskararen Legeak 1985ean Nafarroa hiru hizkuntz eremutan banatu zuenetik, eremu ez-euskalduna da ofizialki. Baina hori aldatu beharra dagoela uste dute Erriberako euskaldunek eta beste hainbat lagunek, eta gaur manife... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den urriaren 12an, Espainian Hispanitatearen Eguna deitutakoan, «Espainiako Erresumaren supremazismoa» salatzeko «ekintza sinboliko bat» egin zuten Iruñean, Sortuk deituta. Horren ondorioz, hamasei pertsona deklaratzera deitu dituzte, eta gaur pasatu dira Espainiako Poliziaren komisariatik. Sortuk ohar batean naba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001412 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA. GORKA OLAZAR. CASTROKO ARRAUNLARIA. «Iaz, denboraldi amaierako egoera ikusita, uztekotan egon nintzen»
«Iaz, denboraldi amaierako egoera ikusita, uztekotan egon nintzen»
Urdaibaiko azken urteetako oinarrietako bat izan da eta oraindik ez du ulertzen talde harekin gertatutakoa. Orain, ordea, Castroko tostetan d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Luis Rodriguez Zapaterok Martin Villaren inguruan elkarrizketa batean egin adierazpen berriak bezain zaharminduak: «Baliteke kasu isolaturen bat egotea, baina ez zen Estatuaren jazarpen kriminalaren politikarik egon». Irakurri eta berehala etorri zaizkit burura aldi bertsuan Donald Trumpek egindako beste adierazpe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Heroinak Iruñeko Alde Zaharra zeharkatzen zuen eta Maria Oroz Espilak, orduko bikotekidearekin, Leiho kafetegia ireki zuen Xabier karrikan. Ez zekiten euskaraz, baina nahi zuten euskarazko izen bat esateko lagunei zabalik zegoen leiho bat zela, munduari begira zegoena. Garai hartan Oloriz harategia zegoen parean, orain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txadeko presidentea hil da, errebeldeen aurka zauritu ostean Liskar armatu batean jasandako zaurien ondorioz hil zen atzo Idriss Deby Txadeko presidentea, azken hiru hamarkadetan herrialdeko estatuburua izan dena eta bere seigarren legealdia hasi berri zuena. «Idriss Debyk azken hatsa eman berri du, lurraldearen defent... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001416 | BERRIA | Euskadi | noticias | 14 urte geroago inpotentzia bera. Datorren astean beteko dira 14 urte Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro 'Anuk' poliziaren eskuetan hil zirela. Haien senideek bizirik dute oroimena eta oraindik ere justizia eske ari dira.
Datorren astean beteko dira 14 urte Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro 'Anuk' poliziaren eskue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bikotekide ohiari eraso egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute DONOSTIA. Bikotekide ohiari eraso egitea egotzita, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartean Ertzaintzak Donostiako Martutene auzoan. Emakumeak salatu zuen gizonak jo eta mehatxatu egin zuela. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizona atxilotuta eraman zut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eurogunearentzat egun esanguratsuak gerturatu ahala handitu da ezinegona. Merkatuek Espainiako bankuen erreskateari erantzun kaskarra emateak eta Greziako hauteskundeek berriro piztu dituzte diru bakarraren etorkizunari buruzko alarmak. Sirena hotsak entzutearekin batera, euroa salbatzeko neurriak eskatu dituzte Jose M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gallizok ETAri ohartarazi dio «legetik at» ez dela egongo espetxe onurarik Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiak esan du espetxe erakundeek «legea bete» besterik ez dutela egiten. «Legetik kanpora ez dago ezer», esan du, ETAri mintzatuz. «Legearen barruan guztia dago, eta handik kanpo ezer ere ez. Ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asuncion klinikako agerraldia «kontrolatutzat» eman dute Tolosako (Gipuzkoa) Asuncion klinikan izandako COVID-19aren agerraldia «kontrolatutzat» eman dute, klinikak BERRIAri jakinarazi dionez, ez baitute beste positiborik atzeman atzotik. Horrenbestez, egoerak horrela jarraitzen badu, ohiko jarduerara itzuliko dira ost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001421 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. ZIENTZIA. Hamarkada beroenean. NASAren arabera, Lurreko zoruko batez besteko tenperaturak 0,8 gradu zentigradu egin du gora 1880tik; eta azken hamarkada izan da erregistratutako beroena.
Badakit orain baino lehen zientzia izenaren azpian esan izan diren hainbat astakeriaren gainean aritu naizela dagoeneko zuta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zinegoak jaialdia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da datorren astean ZINEMA. Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak Donostia bisitatuko du aurten ere. Hamahirugarren urtez jarraian, jaialdian parte hartu duten filmen aukeraketa bat ikusi ahal izango da datorren astean. Zehazki, bi film ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Helegitea jarri dute iragarleek LTDko lehiaketaren aurka MADRIL. Espainiako Iragarleen Elkarteak helegite bat aurkeztu du Espainiako Gobernuak iazko urrian erabaki zuen lurreko telebista digitalaren lehiaketaren aurka. Sei baimen berri eman zituzten, eta, iragarleen arabera, bi talde handien -Mediaset eta Atresmedia- «... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001424 | BERRIA | Euskadi | noticias | Caja Laboral Baskonia. Prigioni (9), Oleson (5), San Emeterio (5), Teletovic (12) eta Milko Bjelica (10) -hasierako bostekoa-; Walsh (5), Golubovic (2), Nemanja Bjelica (9), eta Heurtel (8).
Assignia Manresa. Alex Hernandez (2), Downs (23), Gladiir (6), Asselin (28) eta Doellmann (10) -hasierako bostekoa-; Paulsson (2)... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gran Bilbao entitate administratiboaren desegitearen onarpena izan zen Eusko Legebiltzarraren aurreneko legez besteko proposamena, Jose Antonio Rubalkabak gogoratzen duenez, eta hark defenditu zuen EAJren planteamendua. Ez ei zuen ongi pasatu. «Frankismoak sortutako erakunde bat zen. Bilboz gain, haren inguruko hainbat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siriako erbesteratu talde bat Al-Assaden ondorena prestatzen ari da Berlinen Hurrengo eguna. Sirian trantsizio demokratiko baten laguntza . Horrela izena du Siriako erbesteratu talde bat prestatzen ari den bide orriak, Baxar al-Assad presidentea boteretik kenduz gero herrialdeak zein norabide hartu beharko lukeen disei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001427 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen aldeko politikak bateratzeko nahia, Gipuzkoan DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarako arduradun politikoen mahai bat sortu nahi du lurraldeko udalekin batera. Xedea: euskararen aldeko politikak batzea, haiekin elkarlanean. Bestalde, hainbat alkatek euskara lehenesteko aldundiak hartutako neurriak babes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001428 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk agiri bat kaleratu zuten atzoko protestaren aurretik. Hona hemen zenbait pasarte:
• Ofentsiba gogorra. «Ekonomia,finantza eta enpresa boterearen interesei erantzuten die PSOEko gobernuak hartutako ekimen multzoak. Parekorik ez duen ofentsiba dugu oraingoa, eta langileriari dagozkion esku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001429 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Talde handi baten aurka jokatzeko ilusioz gaude». Ez da hasiera txarra. Espainiako Kopan aurrera egitea ia ezinezkoa izango dela barneratuta ere, «gozatzeko eta borroka egiteko» eskatu die jokalariei Javi Gracia Osasunako entrenatzaileak. «Malaga kanporatuta, guk geuk irabazitako saria delako hau». Joan-etorriko kanpo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001430 | BERRIA | Euskadi | noticias | uela aste batzuk aurkeztu zuen Kalakan taldeak disko berria: Elementuak . Perkusioa ardatz hartuta, hamalau kantu bildu dituzte lan horretan, tartean euskal kantu ezagunen bertsioak. Gaurkoan, Arrosan aurkeztuko dute disko berria. Baina ez dira bakarrik egongo, Juliette Alfonso eta Pauline Junquet kantariek ere parte h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001431 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. TXAKURRAREN JATORRIA. Ulutik zaunkarako bide luzea. Txinan, Jangzi ibaiaren hegoaldean sortu ziren txakurrak duela 16.000 urte. Ondorio horretara iritsi dira Suediako eta Txinako zientzialariak elkarlanean. Egunotan kaleratutako ikerketak otsoekiko katea berretsi du.
Txinan, Jangzi ibaiaren hegoaldean sortu zi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001432 | BERRIA | Euskadi | noticias | Horrela egin dute Aiako Harriko ekintza ikusgarria Iluntzerako behar zuten prest, Aiako Harriaren tontorrak argiztatuta jasoko zituen irudi ederra lortzeko. Eta dena ondo irten zedin, ordu batzuk lehenago elkartu zen mendizale talde bat Irungo Olaberria auzoan (Gipuzkoa), Elurretxeko parkingean, Aiako Harriaren magalea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alde biko su-etena adosteko prest agertu da Kolonbiako Gobernua Alde biko su-etena hitzartzeko asmoa iragarri du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak. Erabakia berresteko xedez, jakinarazi du bere taldeari Habanako elkarrizketak «azkartzeko agindua» eman diola. Modu horretan, su-eten «iraunkorra eta alde bikoa» l... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.