id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zientziaeus_0015121
zientziaeus
General
articulos cientificos
Keniako animali genetistek Estatu Batuetakoekin, Danimarkakoekin eta Afrikako zenbait estatukoekin batera, Kenian aske bizi diren animalien dibertsitate genetikoa zaintzeko programa bat eratu dute. Rashid Aman eta Pieter Kat Keniako museoetako genetistek, animalien ezaugarrien eta ohituren bilduma egin nahi dute. Orain...
cc-by-sa
zientziaeus_0015122
zientziaeus
General
articulos cientificos
Betidanik pentsatu izan dugu diamantea lortzeko beroa eta presio handiak behar direla. Manuel Nuñez Regueiro fisikari argentinarrak, aipatuko burutazioa ez dela egin frogatu du. Grenobble-n lanean ari den ikerlari honek "futbol-baloi" itxurako molekulek duten eragina aztertu du. "Karbono 60" substantziako 1 mm3-ko kant...
cc-by-sa
zientziaeus_0015123
zientziaeus
General
articulos cientificos
"Gas baten tenperatura zero absolutuaren ingurukoa baldin bada, atomoek beren nortasuna galdu egingo dute eta atomo-zopa bihurtuko dira". Kondentsazio hau da Colorado-ko Boulder-ko laborategiko astrofisika-institutuan lortu nahi dutena. Horretarako "laser bidezko hozketa" deituriko teknika erabiliko dute. Hori lortzeko...
cc-by-sa
zientziaeus_0015124
zientziaeus
General
articulos cientificos
"Rhône-Mérieux" izeneko laborategi frantsesak amorruaren aurkako lehen txertoa lortu berri du. Osasunerako Munduko Erakundeak dioenez, urtero amorruak 25.000 heriotz eragiten omen ditu. Beraz, arazoa ez da txantxetakoa. Aspaldidanik ikerlariak amorruari aurka egiten saiatu dira. Horretarako amorruaren birus motelduak e...
cc-by-sa
zientziaeus_0015125
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBetan Bostongo unibertsitateko astronomoek Eguzki-sistemako objekturik handiena izan daitekeenari argazkia atera diote. EE.BB.etan Bostongo unibertsitateko astronomoek Eguzki-sistemako objekturik handiena izan daitekeenari argazkia atera diote. Sodio-atomozko lainoa da aipatu objektua eta 72 milioi kilometroko diame...
cc-by-sa
zientziaeus_0015126
zientziaeus
General
articulos cientificos
Nola liteke hori, irakurle? Botak nahikoa dira eskiatzeko. Horixe zioen Michel Gonthier elektrizista frantziarrak, bere azken asmakizuna aurkeztu zuenean. Botak nahikoa dira eskiatzeko. Horixe zioen Michel Gonthier elektrizista frantziarrak, bere azken asmakizuna aurkeztu zuenean. Eskiak botak dira. Botak 10 milimetro ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015127
zientziaeus
General
articulos cientificos
Tabako-landarea elikatzea eta aldi berean belar txarren auka babestea ez da lorpen txarra. Hauxe da, hain zuzen ere, biokimikari aleman batzuek lortu dutena. Tabako-landarea elikatzea eta aldi berean belar txarren aurka babestea ez da lorpen txarra. Hauxe da, hain zuzen ere, biokimikari aleman batzuek lortu dutena. Her...
cc-by-sa
zientziaeus_0015128
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hubble espazio-teleskopioak ateratako argazki batzuetan zulo beltz erraldoi bat aurkitu da. M87 galaxia 52 milioi argi-urteko distantziara dago eta 100 mila milioi izar ditu.
cc-by-sa
zientziaeus_0015129
zientziaeus
General
articulos cientificos
"Aérospatiale" deituriko frantziar enpresak "Delfin AS 365X" izeneko helikopteroa frabrikatu berri du. Hungariak, Txekoslovakiarekin dituen tren-, ibai- eta errepide-trafikoa eten egingo duela iragarri du. Arazoa, Danubio ibaian eraiki nahi den Gabcikovo-Nagymaros izeneko zentral hidroelektrikoa da. Hungariak proiektu ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015130
zientziaeus
General
articulos cientificos
Sobietar Batasuna izan zenaren ikerketa nuklearrerako programa bertan behera geratu denez, gutxi gorabehera 2.000 ikerlari lan bila ari dira. Ildo honetan, urtarrilaren bukaeran, Bush eta Jeltsin Presidenteek akordio bat sinatu zuten Washington-en. Valeri Mikhailv, Errusiako zentral nuklearren arduradunak honakoa dio: ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015131
zientziaeus
General
articulos cientificos
Herri industrializatuetan ura eta gainerako edariak nahikoa erraz lortzen dira eta askotan edateak duen garrantziaz ahaztu egiten gara. Baina egarriak gure barne-inguruneko oreka mantentzen lagutzen duen portaerarik garrantzitsuenetariko bat probokatzen du; edatea. Gure garuneko zentru espezializatuek, jasotako mezu de...
cc-by-sa
zientziaeus_0015132
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ezinezko munduen gaia ere tratatu zuen Escherrek. Errealitateko irudi oro, errealitate horren gainazal launarekiko proiekzioa da. Ezinezko munduen gaia ere tratatu zuen Escherrek. Zenbait irudi aipatu baino lehen, adibide batekin azter dezagun irudi horien funtsa (1. irudia). Irudian erronbo eta karratu bana itsatsirik...
cc-by-sa
zientziaeus_0015133
zientziaeus
General
articulos cientificos
Burdinazko barra eremu magnetikoaren eraginpean luzatu eta uzkurtu egiten dela 1937. urteaz gero ezagutzen da, baina aleazio berriak aurkitu arte fenomeno hori indar ikaragarriko motorean egiteko ez da aprobetxatu ahal izan. Tenperatura aldatuta solidoak luzatu eta uzkurtu egiten direla aspalditik dakigu. Gurdiaren gur...
cc-by-sa
zientziaeus_0015134
zientziaeus
General
articulos cientificos
Nola jakin osasunez ongi ote gabiltzan? Bada, zenbait zifra kontrolatuz, zenbait puntu jakini erreparatuz eta aldian behin azterketa eta analisi sinple batzuk eginez. Hona hemen guzti hori laburbilduta. 1992/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria Medikuarenganako duzun sentimendua os...
cc-by-sa
zientziaeus_0015135
zientziaeus
General
articulos cientificos
Parisen 1819.eko irailaren 18an jaio zen. Ikasketak egin eta mediku-titulua lortu ondoren, Armand Fizeau fisikariarekin elkartu eta fisikaz arduratzea erabaki zuen. Beroa eta batez ere argia ikertzeari ekin zion. Pentsa dezagun argi-izpi bat A ispilua jo eta angelu batez isladatu egiten dela. Demagun isladatutako argi-...
cc-by-sa
zientziaeus_0015136
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eskiatzeko leku askotan ikus daitezke elur-kanoiak. Elurra falta denean elurra produzitzen dute eskiatu ahal izateko. Baina, kanoi hauek sortutako elurrak ez du askotan elurrarekin zerikusirik izanten, hau da, harri-puska zuriak dirudite. Elurra ekoizteko airea eta ura besterik ez dira beharko. Baina "Snomax" deituriko...
cc-by-sa
zientziaeus_0015137
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mazdak aurkeztutako luxuzko automobilak, lehen begirada batean ez du ezer arrarorik, gauza bat izan ezik: Sanyo-k burututako sabai irekigarria. Mazdak (1) aurkeztutako luxuzko automobil honek, lehen begirada batean ez du ezer arrarorik, gauza bat izan ezik: Sanyo-k (2) burututako sabai irekigarria, alegia. Sabai hau si...
cc-by-sa
zientziaeus_0015138
zientziaeus
General
articulos cientificos
Jakin badakigu superreroankortasunak tenperatura hotzetan lortu direla. Baina, bere ezaugarriak erabiliz produktuak merkaturatu nahi badira, funtzionamendu-tenperaturak ingurugiro-tenperaturatik oso urruti ezin du egon. Hau dela eta, "tenperatur igoera" deituriko lasterketan hasi ziren ikerlariak. Orain errekor berria ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015139
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kiwai-a kiwiaren lehengusu txikitzat hartzen dute frantziarrek. Kiwai-a, kiwi txikia - Zientzia.eus Nekazaritza Kiwai-a kiwiaren lehengusu txikitzat hartzen dute frantziarrek. C bitamina du eta gainera kaltzioa, magnesioa, potasioa, burdina, manganesoa eta zinka. Olibaren tamaina du eta dendetan aurkitzea oso zaila iza...
cc-by-sa
zientziaeus_0015140
zientziaeus
General
articulos cientificos
Erasmus izeneko programa Europako Komunitateak 1987/88 ikasturtean martxan jarritakoa da. 1992ko Merkatu Bakarra atarian izanik, unibertsitate-tituluen herrialde batetik besterako baliozkotasunaren auzia agertu da. 1992/04/01 Barrenetxea, Tere - Elhuyar Fundazioa Iza Mendia, Amaia Iturria: Elhuyar aldizkaria
cc-by-sa
zientziaeus_0015141
zientziaeus
General
articulos cientificos
Merton-i, periskopiaren ondoan grabitaziorik gabe flotatzen ari zela, kanpo aldeko bela erraldoiak ontzia betetzen zuela iruditu zitzaion. Bai, kanpoan 500.000 m^ Merton-i, periskopioaren ondoan grabitaziorik gabe flotatzen ari zela, kanpo aldeko bela erraldoiak ontzia betetzen zuela iruditu zitzaion. Bai, kanpoan 500....
cc-by-sa
zientziaeus_0015142
zientziaeus
General
articulos cientificos
90.eko hamarkada hau Garun-hamarkada dela eta - Zientzia.eus Osasuna 90.eko hamarkada hau garun-hamarkada izendatzeko erabakia hartu du Estatu Batuetako Kongresuak. Honakoa adierazi nahi da: Zientziaren bilakaerak giza ezaguera zabalduz jorratu duen ildoan, egun agertzen den hutsune kezkagarrienetako bat gure buruan ez...
cc-by-sa
zientziaeus_0015143
zientziaeus
General
articulos cientificos
Sobera ezaguna da Artizarraren eguratsak planeta hau ikusteko eragozpena eskaintzen duela. Geruzaren opakotasuna, ez datza bera eratzen duten zatikien tamainan edo hodeien dentsitatean; bere zabaleran baizik, 50 eta 75 km bitarteko altueran hedatzen delako. Hodei hauen gainetik, beste 30 bat kilometrotan, dentsitate as...
cc-by-sa
zientziaeus_0015144
zientziaeus
General
articulos cientificos
Escher gainazalaren partiketa periodikoak adina erakarri zuen gairik ez dago. 1926an Granadako Alhambra bisitatu ostean Escher bere irudiei egitura erritmikoa ematen saiatuko zen, helburua lortu ez zuelarik. 1. irudia. Zortzi buru, zurean egindako marrazkia, 1922. Azpian, alderantzizko inprimaketa. Escher gainazalaren ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015145
zientziaeus
General
articulos cientificos
Dortoka erraldoia eta lur-iguana begiratzeko eman diren urratsak eta erabili diren ikerbideak jakingarriak dira. Hazteko leku batean animaliak nola zaindu dituzten adieraziko dugu segidan. Narrastiek gehienik zuten pairatu Galapagos irletan, zuzenean edo zeharka, han gizonak lehenbizikoz sartu zirenean; lehen itsasgizo...
cc-by-sa
zientziaeus_0015146
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lengoaia desberdinetako moduluak aparte konpilatu ondoren, liburutegian biltegiraturik ala ez, objektu-moduluak direnez estekatzailearen bidez bil daitezke. 1992/03/01 Alegria Loinaz, Iñaki Maritxalar, Montse Iturria: Elhuyar aldizkaria Hamaikagarren kapituluan estekatzaileak (linker-ak) aparte konpilatutako modulu des...
cc-by-sa
zientziaeus_0015147
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gizeh-eko esfinge zoragarria, Kefren faraoiak K.a. 2550. urtean eraiki zuela pentsatu izan da orain arte. Robert M. Schoch egiptologo amerikarrak, plazaratu berri du 7000 eta 5000. urte-bitartean eraiki zela esfingea. Alkairo ondoan dagoen Gizeh-eko esfinge zoragarria, Kefren faraoiak K.a. 2550. urtean eraiki zuela pen...
cc-by-sa
zientziaeus_0015148
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zulo beltzak zurgatutako materia ez omen da infinituraino kondentsatzen eta gainera, iturri zuriak sor omen ditzake. Zientzi fikziozko filme eta ipuinetan azaldu izan da atal honen izenburuan agertutako ideia. Besteak beste "Alizia herri zoragarrian" deituriko istorioan Alizia zulo beltz batera erori eta mundu kondents...
cc-by-sa
zientziaeus_0015149
zientziaeus
General
articulos cientificos
ICIk garatutako ikerketa-programa baten emaitza gisa lortu dute substanzia berri hau, eta bere izena klea 32 da. ICI deituriko laborategiak klorofluoro hidrokarburoen alorrean produktu berri bat merkaturatuko duela azaldu du. Klorofluoro hidrokarburoak dira ozono-geruzak jasandako kaltearen errudun eta arazo honi aurre...
cc-by-sa
zientziaeus_0015150
zientziaeus
General
articulos cientificos
Galileo espaziuntziak ateratako argazkian ikusten den harri-puska ez da edozein harri; ia Lurra jo duen meteoritoa baizik. Asteroide honen izena Gaspra da eta argazkia 16.200 km-ra aterata dago. Gogoratuko zarenez, irakurle, iaz Lurretik oso hurbil, 400 milioi km-ra, pasa zen aipatu asteroidea. Asteroide honen tamaina ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015151
zientziaeus
General
articulos cientificos
Meategirik zaharrena Israelgo Neguev-eko basamortuko Timna hirian aurkitu berri da. Egundaino ezagutzen den meategirik zaharrena Israelgo Neguev-eko basamortuko Timna hirian aurkitu berri da. Landutako azalera 10 km2-koa zen eta zulo, tunel zein lurrazpiko gelez josita dago. Data zehatzik finkatzea zaila baldin bada er...
cc-by-sa
zientziaeus_0015152
zientziaeus
General
articulos cientificos
Dagoeneko saiakuntzetan ari da eredu japoniarra eta hemendik urte batzuetara urpekuntziak isiltasunik handienez ibiliko dira, itsasoko uraren eroankortasun elektrikoa iman super-eroaleen eraginez sortutako bulkada bidez ustiatuz. 1992/03/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni Iturria: Elhuyar aldizkaria Jadanik itsasoko uraren ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015153
zientziaeus
General
articulos cientificos
Loaren gaixotasunak berriro eraso dio Afrikan Saharako hegoaldeari. Badaude aurrez egindako testak eta baita botika berria ere; eraginkorra eta toxikoa ez dena gainera. Baina horren kostua oraindik handiegia da. Loaren gaixotasunak berriro eraso dio Afrikan Saharako hegoaldeari. Osasunerako Mundu-Erakundeak 25.000 kasu...
cc-by-sa
zientziaeus_0015154
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hots edo zaraten aurkako normatiba eta araudiak aplikatu balira, euskal enpresa asko eta asko itxi egin beharko lirateke. Arazoak duen garrantzia erakusten du horrek. 1992/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria Gure etsai edo areriorik maltzurrenetako bat libre dabil, partzelatik ihe...
cc-by-sa
zientziaeus_0015155
zientziaeus
General
articulos cientificos
Arrabio arrunta Europako anfibiorik lehortarrenetarikoa da, zalantzarik gabe. Arrabioa 15-16 cm-rainoko luzera totala lortzen duen animalia ederra dugu, Eukal Herriko urodelorik handiena delarik. Anfibioez aritzean, beti animalia hauen urarekiko menpekotasuna, eta medio urtar eta lehortarraren artean bizitzeko duten be...
cc-by-sa
zientziaeus_0015156
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bavariako Erlangen-en jaio zen 1787.eko uztailaren 7an. Erresistentziaren unitateari ohm deitzen zaio, fisikari aleman honen ohoretan. Georg Simon Ohm Bavariako Munichen hil zen 1854. urteko uztailaren 7an. Bavariako Erlangen-en jaio zen 1787.eko uztailaren lan. Bere aita mekanikari izaki, zientziaz arduraturik zebilen...
cc-by-sa
zientziaeus_0015157
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan den 1992.eko urtarrilaren 30ean Donostiako Magisteritza-Eskolako areto nagusian, "GORAKA" programaren barneko lehen masterren klausura-ekitaldia burutu zen. Master hauek hiru arlotan landu dira, hots, elektronikan eta automatikan, ordenadore-zientzian eta teknologian eta telekomunikazioan. Lehen promozio honetan 3...
cc-by-sa
zientziaeus_0015158
zientziaeus
General
articulos cientificos
Industriariek laster oso hurbiletik kontrolatzerik izango dituzte beren laginak; lehenengo mikrozunda nuklearra erabil bait daiteke jadanik Frantzian. Mikrozunda honen bidez burutu daitezken ekintzak, besteak beste, honako hauek dira: osagai elektronikoetan gerta daitezkeen akats atomikoak detektatzea, metal baten gain...
cc-by-sa
zientziaeus_0015159
zientziaeus
General
articulos cientificos
Peter Lenher geologoak dioenez, Cervino, Suitzako Alpeetako mendirik ospetsuenetakoa, ez da mendi europarra bakarrik. Cervinoren lurrazpian egindako azterketetan kristal-harri afrikarrak azaldu dira. Cervino, Suitzako Alpeetako mendirik ospetsuenetakoa, ez da mendi europarra bakarrik, Peter Lenher geologoak dioenez. Ge...
cc-by-sa
zientziaeus_0015160
zientziaeus
General
articulos cientificos
Oraingo kontsumo-erritmoan hurrengo hogeitamar urterako adina petrolio besterik ez da. Energia berri hipotetikoen bila hasi gabe ordea baliabide ikaragarria dugu geure esku: gas naturala. Dena den, oraindik berau transformatzen ikasi beharra dago. Titanen gertatzen dena oso garrantzitsua da lurtarrentzat; hemen antzeko...
cc-by-sa
zientziaeus_0015161
zientziaeus
General
articulos cientificos
Israelgo "Technion" teknologi institutuak, produktu bat baduela azpimarratu du. Produktu hau jatorri mineraleko substantzia batez osaturik dago eta zurgatzeko ahalmen izugarria du. Marea beltzetako poluzioari azkar eta arrakastaz aurka egitea zaila da, baina itsasora isuritako petrolioa jasotzea zaila ezezik miraria er...
cc-by-sa
zientziaeus_0015162
zientziaeus
General
articulos cientificos
Brasilgo lehendakariak atzeratu egin du yanomaniei lurrak emateko hartutako erabakia. "Elhuyar. Zientzia eta Teknikaren 1992.eko otsaileko alean yanomaniak beren lurraren jabe izan zitezkeenaren berri eman genuen. Ale honetan, berri itxaropentsu hau zehaztu beharrean gaude; gauzak ez bait doaz behar den bidetik. Brasil...
cc-by-sa
zientziaeus_0015163
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eltxo zurizko multzoak Kaliforniako zelai ugari hondatzen ari dira. Nekazariek aukera gutxi dute sarraski honi aurre egiteko eta jadanik ikusia dute beren baratzetan gertatutako hondamena. 3 mm-ko euli txiki zuri bat beldurra eta kezka sortzen ari da Kalifornian. Joan den uda-bukaeraz gero, eltxo zurizko multzoak Kalif...
cc-by-sa
zientziaeus_0015164
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bartzelonan ospatu berri da oftalmologiari buruzko nazioarteko II. ikastaroa. Gaien artean hauek azpimarratu behar ditugu: begilausorako kirurgi teknika berriak, bitrektomia diabetikoa, glaukoma tratatzeko metodo berriak... Bartzelonan ospatu berri da oftalmologiari buruzko nazioarteko II. ikastaroa, bertan munduko oft...
cc-by-sa
zientziaeus_0015165
zientziaeus
General
articulos cientificos
Erresuma Batuko Lancaster-en unibertsitateko injineruek robot baten prototipo miniaturizatua diseinatu dute. Honek egiten dituen zuloak, bere "garunean" metaturik dituen datuen araberakoak dira. Lurrean zuloak egitea erraza da, baina zulo horrek luzera, zabalera, sakonera eta malda jakin bat izan behar baditu, gauzak n...
cc-by-sa
zientziaeus_0015166
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eremu tropikal hezeetako erregresioa, suteak, poluzio atmosferikoagatiko hondamendiak, gaitzak,... Kontinente guztietako basoak erasopean daude. Gure planetako azaleraren % 26 basoz estalita dago. 3.500 milioi hektarea dira guztira: baso boreal (Kanada eta EEBBetako eta SESBeko zati bat hartzen du eta baso-azalera osoa...
cc-by-sa
zientziaeus_0015167
zientziaeus
General
articulos cientificos
Irratidifusian gaur egun AM eta FM sistemak erabiltzen dira, baina lehia egingo dien beste sistema bat ere agertu da: Bretainiako Renne-en CCETT erakundea prestatzen ari dena, hain zuzen. Zenbakizko irratidifusioa da; laserrezko disko konpaktuen kalitatezko soinua eta beste hainbat abantaila dituena. Irratidifusioan ga...
cc-by-sa
zientziaeus_0015168
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ingurune fisikoaren funtzionamenduaz haurrek berezko ikuspuntua dute. Irakasleak ikuspuntu horiek ezagutu egin behar ditu eskolan haurra galderak egiten hasi aurretik. Txanpon bat airera botaz gero zer gertatuko den 13-14 urteko neska-mutikoei galdetuko bagenie, honako erantzun hau jasoko genuke: "Beno, zuk indarra ema...
cc-by-sa
zientziaeus_0015169
zientziaeus
General
articulos cientificos
Martxoaren 27an 20 urte beteko dira Maurits Cornelis Escher irudigile herbeheretarra hil zenetik. 1903. urtean Arnheim herrira aldatu zen bere familia eta bertan bigarren mailako eskolara joan zen. Maurits Cornelis Escher - Zientzia.eus Maurits Cornelis Escher 1903. urtean Arnheim herrira aldatu zen bere familia eta be...
cc-by-sa
zientziaeus_0015170
zientziaeus
General
articulos cientificos
Donostiako Zuzenbide-Fakultateko Zuzenbide Zibileko irakasleek, Elhuyarko informatikari-taldearekin elkarlanean aplikazio berri bat osatu dute. Zuzenbide zibilaren alor jakin bat lantzeko lege eta doktrina biltzeaz gain, eremu horri buruzko ariketa praktikoak egiteko aukera ere ematen du. 1992/02/01 Alkorta, Itziar Goñ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015171
zientziaeus
General
articulos cientificos
Miru beltza tamaina ertaineko harraparia dugu: 50-58 cm-ko luzera eta 110-150 cm-ko hegalzabalera ditu, eta bere pisua 700 eta 1100 g bitartekoa da. Hegazti bikain honek isatsa urkilatua du, baina ez du miru gorriak adina. Martxo aldean, eta udaberriko kolore berdeek eta bizi berriaren distirak Euskal Herriko lurraldea...
cc-by-sa
zientziaeus_0015172
zientziaeus
General
articulos cientificos
Galapago irlen deskribapena baino gutxiago eta gehiago egin nahi nuke. Sailkapen bat lehenik, hiru irla-mota badirela esateko: irla itxiak, irla erdiirekiak eta irla zabalak. Irla zoragarriak izan ondoren, ugarte horiek "Irla ustiatuak" izan ziren Charles Darwim Research Center Station 1959. urtean ireki zen arte, zere...
cc-by-sa
zientziaeus_0015173
zientziaeus
General
articulos cientificos
Fisikari eta matematikari hau Lyonen jaio zen 1775.eko urtarrilaren 22an. 1801. urtean Bourg-en irakasle izendatu zuten fisika eta kimika eman zitzan. 1809. urtean matematika-irakasle egin zuten Pariseko Eskola Politeknikoan. Fisikari eta matematikari honek Lyonen ikusi zuen lehen aldiz mundu honetako argia 1775.eko ur...
cc-by-sa
zientziaeus_0015174
zientziaeus
General
articulos cientificos
Australiako ibai, itsas ertz eta ur-putzuetan hazten ari den alga mikroskopiko batek saraski ekologikoa eragin dezake. Bertako ikerlarien arabera, jadanik behi eta ahuntz askotxo hil omen da Murray-Darling ibaiaren 1.200 km daude kutsaturik eta Hegoaldeko Gales Berria deituriko estatuko hamasei herritako ur edangarria ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015175
zientziaeus
General
articulos cientificos
Australiako ikerlari batzuek, eguzkitiko energiaren % 98 bero bihurtzen duen kolektore batean erabiltzeko gainazala garatu dute. Eguzki-sorgailu honetan eguzkitik lortutako beroaren bidez ura irakin egiten da, lurrina turbina batera eramaten da eta han elektrizitatea sortzen da. Ikerlariek diotenez, eguzkitik iristen d...
cc-by-sa
zientziaeus_0015176
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ikerlari-talde honek aurrera jo du bere ikerketetan Arte arktiarra berreskuratzen - Zientzia.eus Arte arktiarra berreskuratzen Argazkian azaltzen den irudia arkua duen ehiztari batena izan daiteke eta Iparramerika arktiarrean aurkitu den lehen arte-aztarna da. Irudia bale orno batean zegoen eta arkeologo frantziar eta ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015177
zientziaeus
General
articulos cientificos
Amazonian bizi diren Yanomani-ek garai batean berenak zituzten lurren jabegoa neurri batean berreskuratuko omen dute. Erabaki hau oraindik hartu ez bada ere. Yanomaniei emango zaizkien lurren azalera Eskoziak duenaren adinakoa da. Lurralde honen mugetan hesiak ipiniko dira, kostua 2 milioi dolarrekoa izango delarik. Ha...
cc-by-sa
zientziaeus_0015178
zientziaeus
General
articulos cientificos
Edozein industri iharduera, materia eta energiaren eraldaketan oinarritzen da. Kimikatik hasi eta metalurgia, konposite-industria, petrolioarena, elektrokimika, botikagintza, oihalgintza, larru-industria, papergintza eta abarretik pasaz, nekazaritza eta elikagaien industriaraino erabilitako prozesuek, neurri handiko er...
cc-by-sa
zientziaeus_0015179
zientziaeus
General
articulos cientificos
Galileoren heriotzaren eta Isaac Newton-en Newton eta bere garaia - Zientzia.eus Newton eta bere garaia Galileoren heriotzaren eta Isaac Newton-en Principia izeneko lanaren argitalpenaren artean, berrogeitalau urte baino ez dago. Hala ere, hain epe labur horretan zientziaren giroan aldaketa ikaragarria eragin zen. Alde...
cc-by-sa
zientziaeus_0015180
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ordenadore-pantailek beste edozein berrikuntza teknologikok baino azkarrago inbaditu dute gure mundua. Baina erabat ugaltzearekin batera, sektore horretan lanean ari direnengan hasi dira pantaila hauetan egindako lanarekin zuzenean lotuta dauden patologiak eta alterazioak nabarmentzen. 1992/02/01 Agirre, Jabier - Medik...
cc-by-sa
zientziaeus_0015181
zientziaeus
General
articulos cientificos
Emakume bati zesarea egin behar zaiola esaten zaionean, antsietate eta beldur handia nabarituko ditu bere baitan. Denbora igaro ahala onartu egingo du, eta gero itxaropena sortuko zaio, zesareak haurdunaldia lasaiago eta itxaropentsuago bilakatu duelako. Zesarea, sabelean eta uteroan egindako ebaketaz umea kanporatzear...
cc-by-sa
zientziaeus_0015182
zientziaeus
General
articulos cientificos
Orain arte ikusitako C programazio-lengoaia (XII). Sarrera/Irteera - Zientzia.eus C programazio-lengoaia (XII). Sarrera/Irteera C-z egin daitekeen sarrera/irteera, liburutegi estandarra erabiliz egiten da. Erizpidearen arabera ondoko sarrera/irteera-motak bereiz daitezke: Orain arte ikusitako scanf eta print funtzioek ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015183
zientziaeus
General
articulos cientificos
Jendea jatea ohitura txarra izateaz gain, osasunarentzat oso kaltegarri izan daiteke, bilogo estatubatuarrez osatutako talde batek dioenez. Arizonako unibertsitateko David Pfennig, Michael Loeb eta James Collins ikerlariek arrabioak aztertu dituzte kanibalismoa ezagutu nahian. Hauek diotenez, hain kanibalismo gutxi iza...
cc-by-sa
zientziaeus_0015184
zientziaeus
General
articulos cientificos
NASAk abioi supertsonikoen abiadura eta erregai-kontsumoa hobetu asmoz, gerra-abioi baten zulo txikiz jositako titaniozko geruza ipini du. Abioi batean dagoen aire-fluxua, normalean turbulentua izaten da, baina titaniozko gainazalean kokatutako zurgapen-ponpa batek fluxu turbulentua laminar bihurtzen du. Fluxu laminarr...
cc-by-sa
zientziaeus_0015185
zientziaeus
General
articulos cientificos
Laster kondoia ez da gizonarentzat bakarrik izango. Emakumeentzako lehen preserbagailua - Zientzia.eus Emakumeentzako lehen preserbagailua Laster kondoia ez da gizonarentzat bakarrik izango. Polive izeneko laborategiek 1992ko martxoan emakumeentzako lehen preserbagailua aurkeztu nahi dute; Femidom deiturikoa, alegia. P...
cc-by-sa
zientziaeus_0015186
zientziaeus
General
articulos cientificos
Une honetan, Erresuma Batuko familietan % 55ek mikrouhinezko labea du. EEBBetan % 80k, Frantzian % 30ek eta Estatu Espainiarrean % 20k. Zenbaki hauek erabat aldatuko dira hurrengo hilabeteetan; izugarri hazten ari bait da mikrouhin-labeen merkatua. Hala ere, arriskuak badaude eta Europako Ekonomi Elkarteak hiru orriald...
cc-by-sa
zientziaeus_0015187
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBetako Illinois-ko Ospitale Nagusiko La Puma doktoreak eta lagunek, galdera-sorta bat banatu zuten eta galdeketa honen helburua, mediku hauen senideen asistentzia medikoaren berri jakitea zen. EEBBetako Illinois-ko Ospitale Nagusiko La Puma doktoreak eta lagunek, ospitale unibertsitario bateko medikuen artean galder...
cc-by-sa
zientziaeus_0015188
zientziaeus
General
articulos cientificos
Odol-banku amerikarretako arduradunek berriki izandako bilera batean, segurtasuna eta odolaren kalitatea inoiz baino gehiago zaindu beharra azpimarratu dute. 1985. urtetik gaurdaino, HIES dela eta, odol-bankuetan neurri zorrotzak hartu dira. Hauen artean eta orain arte azken neurri izan dena, honakoa dugu: azken hamabo...
cc-by-sa
zientziaeus_0015189
zientziaeus
General
articulos cientificos
Oro har, Lurreko basamorturik handiena den Sahara handitzen edo zabaltzen ari dela onartzen da. Estatu Batuetako azterketa batek, NASAko C. I. Tucker eta lagunek zuzendurikoak, Sahara 1984.az geroztik txikiagotu egin dela adierazten du. Hala ere, Estatu Batuetako azterketa batek, NASAko C. I. Tucker eta lagunek zuzendu...
cc-by-sa
zientziaeus_0015190
zientziaeus
General
articulos cientificos
Tabakoa erretzen dutenen artean birika-minbiziak bide erraza duela gauza jakina da, baian gauza bera esan al daiteke erretzaileen inguruan bizi direnei buruz? EEBBetan, Europan eta Asian egindako inkestetan, inoiz ere erre ez duten eta erretzaileen artean bizi diren emakumeek birika-minbizia izateko duten arriskua neur...
cc-by-sa
zientziaeus_0015191
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gauza jakina da, ozono-geruza txikiagotu ahala azaleko minbizia areagotzeko arrisku handiagoa dagoela, baina Nazio Batuetako erakundeko adituek diotenez, sistema inmunitarioa ahultzeko arriskua ere ba omen dago. Margaret Kripke, Texasko unibertsitateko inmunologilariak dioenez, izpi ultramoreek gizakiarengan zein anima...
cc-by-sa
zientziaeus_0015192
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gure inguruko mundu, ekintza eta egoera ororen legeak zatiki gutxi batzuetara bil daitezke. Artikulu honetan Gure inguruko mundu, ekintza eta egoera ororen legeak (eta gu geu ere bai) zatiki gutxi batzuetara bil daitezke. Artikulu honetan eredu estandarra deituriko azalpenik hedatu eta onartuena adieraziko dugu. Joan d...
cc-by-sa
zientziaeus_0015193
zientziaeus
General
articulos cientificos
Txingudiri buruz gutxi idatzi bada ere, gaur egun Gipuzkoako ingurune heze garrantzitsuentzat jotzen da, Euskal Herri mailan, Urdaibairen atzetik bigarrena delarik. Azkeneko datu hau kontutan hartuz, beharrezkoa da Txingudiri buruzko informazio sakonagoa aurkeztea, orain arte jasan duen axolagabekeria ekidin eta bere h...
cc-by-sa
zientziaeus_0015194
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken aldi honetan metal-arloan Euskal Herrian hain garrantzitsu den makina erreminten sektorea iraultza eta krisi latza jasaten ari da. Japoniarrak eta alemanak dira gaur egun munduan aitzindari, batez ere informatikan eta zenbakizko kontrolean egindako aurrerapenak medio. Europan makina erreminten fabrikatzaileak elk...
cc-by-sa
zientziaeus_0015195
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lerro hauek argitaratzean lau hilabete izango dira BIOSFERA II proiektua abiatu zenetik. Laborategia ala jolasparkea? Proiektu zientifikoa ala turistentzako Disneyland berri bat? Ziur asko bietatik badu zerbait. Guk eritzerik ez eta informazioa emango dizugu. Ondorioak, zeuk atera. Estatu Batuetako Tucson hiritik 50 ba...
cc-by-sa
zientziaeus_0015196
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ahalik eta efikaziarik handiena lortzeko, etorkizunean teleskopioek zerurik oskarbienaren beharra izango dute. Ipar hemisferioan, astronomoek ez dute oraingoz Mauna Kea baino ezer hoberik aurkitu. Ahalik eta efikaziarik handiena lortzeko, etorkizunean teleskopioek zerurik os karbienaren beharra izango dute. Ipar hemisf...
cc-by-sa
zientziaeus_0015197
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bulego modernoak, garbiak, argitsuak, efizienteak dira. Hala ere, zerbait oker dabil. Behingoagatik behintzat, azken orduko ikerketek arrazoia langile gaixoari emango diote oraingoan. "Eraikin gaixoaren sindromea", horrelaxe bataiatu du Anthony Pickering medikuak. Bulego modernoak garbiak, argitsuak, efizienteak dira. ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015198
zientziaeus
General
articulos cientificos
Odol-transfusioari buruz argitaratuko ditugun lanei hasiera emateko, odol-taldeak zer diren, zenbat dauden, zenbaterainoko garrantzia duten eta beste hainbat puntu aipatuko ditugu. Hasiera batean gizaki artean egin ziren odol-transfusioetako batzuk onuragarriak izan baziren ere, gehienak globulu gorri edo hematieak sun...
cc-by-sa
zientziaeus_0015199
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eskailera-sugea gure Herrian ikus daitezkeen sugeen artean eder eta lirainenetarikoa dugu. Suge luzea da berez, eta normalean 1 m ingurukoa izaten bada ere, 1,5 m-raino ere irits daiteke, luzera totalaren bosten bat isatsak osatzen duelarik. Sugeak aipatzen direnean, jendeari gehienetan ikara, nazka, zirrara, eta antze...
cc-by-sa
zientziaeus_0015200
zientziaeus
General
articulos cientificos
Brasil, Argentina eta Paraguayk elkarrekin topo egiten dute maparen txoko batean. Jauzi horietatik ibaian gora, Parana ibaian gora, filmeko misiolariak bezala 20 km eginez, bada beste ikuskizunik: "Itaipu" zentral hidroelektrikoa, erraldoietan erraldoia, munduan den potentziarik handieneko zentrala. Friedrich Wilhelm K...
cc-by-sa
zientziaeus_0015201
zientziaeus
General
articulos cientificos
Johns Hookins unibertsitateko ikerlariak, gorputzaren itxura beroa galtzeko beharrak mugatzen duela adierazi du. Antzeko klimetan bizi diren gizaki altu eta txikiek, antzeko zabalerako pelbisa dute. Giza eboluzioaren lehen fasean, duela 3,5 eta 1 milioi urte bitartean, hominidoek aldaketa sakonak jasan zituzten: motz e...
cc-by-sa
zientziaeus_0015202
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ur-tratamendurako plantetan urteko milioika tona lohi beltz ekoizten dira eta horiekin zer egin arazo larria da. Britainia Haundian, itsasora isurtzen dira gehienak. 1998.etik aurrera debekatu egingo dute. Beste alternatiba batzuk egon badaude, baina arazo ekologiko eta praktikoak dituzte. Adibidez, soro eta zelaietan ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015203
zientziaeus
General
articulos cientificos
Informazio genetikoa barra-kode baten bidez emango da eta ADN-hatzmarkak lehen baino askoz ere zehatzagoak izango dira. Hatzmarka genetikoak erabiltzea nahikoa teknika bema da forentseen artean. Alabaina, teknika hori irauliko duen prozesu berria martxa jarriko da aurki. Izan ere informazio genetikoa barra-kode baten b...
cc-by-sa
zientziaeus_0015204
zientziaeus
General
articulos cientificos
Sakonera txikiko lakuak osatuz, 35-150 milioi upela petrolio daude Kuwaiten barreiaturik. Azaroaren hasieran Golkoko gerran piztu zirin petrolio-hobietako azkena itzali zuten. Hala eta guztiz ere, kontrolatu gabeko petrolioak eragindako arazo ekologikoak ez dira oraindik amaitu. Sakonera txikiko lakuak osatuz, 35-150 m...
cc-by-sa
zientziaeus_0015205
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azaroaren hasieran Thelma izeneko tifoiak Filipinak harrapatu eta 6.000 lagun inguru hil zituen. Filipinetako ingurugiro-arduradunenustez tifoiak eragindako kalteen zati handi baten erantzukizuna basogintza ilegalak du. Leyte eta Negros irletako muino aldeetan basogintza ilegala asko ugaldu da azken tarteotan.Horren on...
cc-by-sa
zientziaeus_0015206
zientziaeus
General
articulos cientificos
Galileo Galileo espazio-zundak asteroide baten argazkia bidali zuen joan den urriaren 29an. Irudia iragazki berde bat erabiliz egin zen. espazio-zundak asteroide baten argazkia bidali zuen joan den urriaren 29an. Irudia iragazki berde bat erabiliz egin zen Galileo espazio-zundak asteroide baten argazkia bidali zuen joa...
cc-by-sa
zientziaeus_0015207
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gerra Hotza bukatu egin denez, SESBko industria militarrean lanean ari ziren zientzilari asko lanik gabe geldituko direla pentsatzen da. Horrek kezka handiak piztu ditu mendebaldeko segurtasun-agentzietan. Zientzilari guzti horiek lanik gabe gelditutakoan, proiektu nuklearrak garatu nahi dituen edozein estatuk behar di...
cc-by-sa
zientziaeus_0015208
zientziaeus
General
articulos cientificos
Japoniar astronomo batek gure galaxiaren formari buruzko datu berriak plazaratu ditu. Nobeyamako irrati-behatokiko Naomasa Nakai-k bertako 45 m-ko irratiteleskopioa erabiliz gure galaxiako karbono(II) oxidoaren banaketa, Maltei II, NGC2903 eta NGC253 galaxia kiribil banatuen karbono(II) oxidoaren banaketarekin konparat...
cc-by-sa
zientziaeus_0015209
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan den azaroaren 9 eta 10ean Ingalaterrako Culham-en dagoen JET laborategian beste urrats bat eman zuten fusio nuklearra kontrolatzeko bidean. Joan den azaroaren 9 eta 10ean Ingalaterrako Culham-en (Oxfordshire-n) dagoen JET (Joinned European Torus) laborategian beste urrats bat eman zuten fusio nuklearra kontrolatze...
cc-by-sa
zientziaeus_0015210
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan den irailaren bukaeran Austrian bidaiari batzuk, Brontze-Aroko, orain dela 4.000 urteko gorputz baten eta erreminten hondakinak aurkitu zituzten. Joan den irailaren bukaeran Austrian bidaiari batzuk, Alpeetan zehar txango batean zenbiltzalarik, Brontze-Aroko, hots, orain dela 4.000 urteko gorputz baten eta erremin...
cc-by-sa
zientziaeus_0015211
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ikuspegi energetikotik aztertuta Britainia Haundiko efikazena den ospitaleak aurten zabalduko ditu ateak. Wansbeck ospitalea Northumbeland-en dago eta 12 urteko ikerlanen ondorio da. Energia aurrezteko ohizko prozedurez gain (leiho bikoitzak. energia txikiko lanparak, argi-mailaren arabera itzaltzen eta piztin diren ar...
cc-by-sa
zientziaeus_0015212
zientziaeus
General
articulos cientificos
Komunikazio-radar baten antena da eta hortzez jositako ertzari esker, ertzaren inguruan sortzen diren interferentzi arazoak asko txikiagotu dira. Irudiko antenaren diseinua xelebrea denik ezin ukatu; lore-edo eguzki-itxura bait du. Alabaina, forma horren arrazoia ez da diseinu postmodernoaren ondorio; doitasun-premien ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015213
zientziaeus
General
articulos cientificos
Termodinamika eta biziaren arteko gatazka, edo ea puntu batzuetan biak kontrajarriak ez ote diren azaltzea eta filosofatzea da artikulu honen helburua, teoria biribilik proposatu gabe, noski. Irudiak iradokitzen duenaren kontra, termodinamikaren ikuspuntutik izaki bizidunak ordena handiagotzen ari den eskualde lokaliza...
cc-by-sa
zientziaeus_0015214
zientziaeus
General
articulos cientificos
Musa, euskaldunon jokoen jokoena, ez dugu guk hemen deskubrituko. Gure helburua ez da ezer berririk asmatzea. Azterketa matematiko txiki bat egiten saiatuko gara ordea. Artikulu honetarako pare eta puntuen probabilitateak, (lau zein zortzi erregetan), kalku latu ditugu eta horietan oinarrituko gara. Ez ditugu lau jokal...
cc-by-sa
zientziaeus_0015215
zientziaeus
General
articulos cientificos
C lengoaiaz programatzen dugunean, konpiladoreek zein estekatzaileek eskaintzen dizkiguten laguntzak nola erabil ditzakegun azaltzea da kapitulu honen helburua. 1992/01/01 Alegria Loinaz, Iñaki Maritxalar, Montse Iturria: Elhuyar aldizkaria C lengoaiaz programatzen dugunean, konpiladoreek zein estekatzaileek (linker iz...
cc-by-sa
zientziaeus_0015216
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kimikazko Nobel saria, Richard Ernst suitzarrari eman diote. Medikuntzako Nobel saria bi fisiologo alemanek jaso dute: Erwin Neher-ek eta Bert Sakmann-ek. Fisikazko Nobel saria fisikari frantsez batek, Pierre-Gilles de Gennes-ek irabazi du. Kimikazko Nobel saria Richard Ernst suitzarrari eman diote. Medikuntzako Nobel ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015217
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kapitulu honetan zehar funtzioei buruzko kontzeptu aurreratuagoak aztertuko ditugu: funtzioak eta erakusleak, 1991/12/01 Alegria Loinaz, Iñaki Maritxalar, Montse Iturria: Elhuyar aldizkaria Kapitulu honetan zehar funtzioei buruzko kontzeptu aurreratuagoak aztertuko ditugu: funtzioak eta erakusleak, main funtzio nagusia...
cc-by-sa
zientziaeus_0015218
zientziaeus
General
articulos cientificos
Xerox-Kurzweil irakurgailuak edozein testu irakurtzeko ahalmena eskaintzen die itsue. Funtzionamenduari dagokionez, bi fasetan banatzen du bere lana: alde batetik karaktereen irakurketa burutzen du eta bestetik ahotsaren sintesia. Karaktereen irakurketarako Adimen artifizialean oinarritzen da. Karakterearen forma, kurb...
cc-by-sa
zientziaeus_0015219
zientziaeus
General
articulos cientificos
Prentsako notiziak biltzen dituen lehen CD-ROMa aurkeztu da orain dela gutxi Madrilen. CD-ROM honek 60.000 erregistro ditu eta 1988.eko bukaeratik aurtengo martxorarte atzerriko nahiz estatuko prentsa idatzian agertu diren notiziak biltzen ditu. CD-ROM honek 60.000 erregistro ditu eta 1988.eko bukaeratik aurtengo martx...
cc-by-sa
zientziaeus_0015220
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kaleratu berria den laser inprimagailu honek oso errendimendu altua du, 16 orri imprimatzen ditu minutuko eta fotokopiagailuaren lanak ere egin ditzake. Mac eta DOS sistemen estandarrekin bateragarria da eta lankarga handiei eusteko diseinatuta dago; 15.000 kopiatik gora atera ditzake hilero. 38 kilo pisatzen duen maki...
cc-by-sa