id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0000023 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresen eraldaketa digitalerako saio praktikoa antolatu du UKUEk
Bihar izango da bi orduko saioa, 09:00etan hasita. Enpresa txiki eta ertainei dago zuzendua eta digitalizazioaren erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea da helburua.
Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldi praktiko bat antolat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000024 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interesa piztu duen gai batekin ekin dio Larraina euskara elkarteak aurtengo Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloari: haur eta gazteen euskararen erabilera.
Aurreko urteetan negu partean egin bezala, aurten ere euskara ardatz hartuta zenbait gai izango dituzte hizketagai Zumaian. Larraina euskara elkarteak udalaren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000025 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauterietako mozorro lehiaketako bozketan parte hartzeko azken eguna
Gaur eguerdira arte dago aukera Inauterietako mozorro lehiaketako herritarren saria erabakitzeko bozketan.
Pasa den larunbatean egindako argazki txokoan atetarako argazkien bozketan boto gehien jasotzen duen mozorroak jasoko du Inauterietako mozorro ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000026 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neurrira egindako koltxoiak, burkoak, izarak, edredoiak eta ohea janzteko beharrezko guztia eskaintzen du Decotenak.
Decotenak denda berria zabaldu Zumaian. Mendaro Marinela kaleko 1 zenbakian, zubi txikiaren ondoan kokatu du saltoki berria: "Aurretik Etxezarreta kalean eta Txomin Agirre kaian genituen dendetako produk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000027 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Salgai jarriko dituzte santelmoetako gazte bazkarirako txartelak eta kamisetak
Zumaiako Gazte Asanbladak antolatuta, santelmoetako gazte bazkaria egingo da apirilaren 6an, larunbatean. Egun horretarako txartelak eta kamisetak asteburu honetatik aurrera izango dira salgai. Hala, interesdunek otsailaren 16, 17, 18, 23, 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000028 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Art Spiegelman komikilari estatubatuarraren Maus nobela grafikoa izan zuten atzo hizpide Irakurri matte taldearen saioan. Liburua euskaratu duen Julen Gabiria idazle eta itzultzailea saioan izan zen irakurle taldekoekin hizketan.
Komikigintzako mugarrietako bat da Art Spiegelman estatubatuarraren Maus nobela grafikoa. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000029 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur bost urte aurkeztu zen "IZUR" film laburra. Bakearen kultura defendatzeko eta eraikitzeko proiektu zoragarri bat izan zen film hau. Momentu honetan, "20.000 especies de abejas" filmarekin sari ugari lortu dituen Estibaliz Urresola zine zuzendari famatuak eginiko lan zoragarri honetan gure Batxilergoko ikasleek har... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000030 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste kirol batzuekin alderatuta xakeak oihartzun txikia badu ere, Zumaian, Azkoitian, Azpeitian, Getarian eta Zarautzen taldeak dituzte. Dena den, guztiek ez dute egoera bera bizi. Goraldian dira batzuk, eta suspertuko dituen jokaldiaren bila besteak.
Orotariko kirol taldeak ditu Urola Kostak: arraunekoak, eskubaloiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000031 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna da gaur, eta "ezezaguna eta ikusezina" den gaixotasuna sakonago ezagutzeko "bihotz berezia" duen haur zumaiar baten amak bere esperientzia kontatu du.
Otsailaren 14a maiteminduen eguna izateagatik ezaguna bada ere, Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna ere bada, eta horren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000032 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumea eta erotikaren inguruko hitzaldia izango da bihar Emakumeon Etxean
Yoana Azpitarte Nevadaren hitzaldia otsailaren 15ean izango da, ostegunez, Emakumeon Etxean.
Emakumeak, bizi etapak eta desira faltak izeneko hitzaldia emango du Yoana Azpitarte Nevadak bihar, ostegunez, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000033 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabalik dago oraindik hamar egun barru jokatuko den Zumaiako Herri Lasterketarako izen ematea. 39. edizioa beteko du aurtengoarekin kirol probak, eta aurreko aldietan bezala, bi distantziaren artean aukeratzeko parada izango dute korrikalariek: 5,1 kilometroko lasterketa laburraren eta 10,2 kilometroko proba luzearen a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000034 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interesdunek gaurtik martxoaren 12ra bitartean eman dezakete izena, udaletxean edo telematikoki.
Uztailean egingo diren udaleku irekietan lan egingo duten begiraleak kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Zumaiako Udalak. Interesdunek gaurtik aurrera eman dezakete izena udaletxean. Telematikoki ere izango da apunta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000035 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oikiako ibilbide berri bat, 'Urrutira joan gabe' saioaren bigarren atalean
Joan den astean ekin zion hirugarren denboraldiari Urrutira joan gabe saioak, eta orduan, Aizarna bisitatu zuen Mireia Galarza kazetariak Agiro mendi klubeko Mikel Irurerekin. Bihar, asteazkena, 21:00etan eskainiko du Erlo Guka Telebistak bigarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000036 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Balenciaga ontzioletan egindako itsasontziak goizeko 8:00etan utziko du Zumaia. Ordu horietan ezingo da nabigatu Urolaren itsasadarrean.
Ostegunean, goizeko 8:00etan, askatuko dituzte Edda Goleo ontzia Sarauneko moilara lotzen dituzten sokak, eta atoiontzien laguntzarekin Zumaiako portua utziko du.
Portu Zuzendaritzak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000037 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Maus' nobela grafikoa izango du hizketagai gaur Irakurri matte taldeak
Alondegiko Moila gelan elkartuko dira 18:00etan, eta Art Spiegelmanen nobela grafikoaz arituko dira. Julen Gabiria itzultzailea ere saioan bertan izango da.
Hilabete honetako saioan holokaustoaz eta memoriaz mintzo den Maus nobela grafikoa izango d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000038 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauteriak ospatu berri dira Zumaian. Festa hauetan mozorrotzen ote diren galdetu die Baleikek otsaileko inkestan.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunarekin amaitu ziren atzo Inauteri jaietako ospakizunak Zumaian. Ostiraletik astelehenera bitartean izan dira jaiak herrian, eta makina bat herritar atera da mozor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000039 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendi mendian korrikak hilean behin mendian korrika egiteko irteerak antolatuko ditu, eta otsailaren 17an egingo da oinarrizko mailako bigarren irteera.
Oraingoan Getaria aldera joko dugu, zehazki Garatera (281 m). Zailtasun baxuko ibilbidea da eta gutxi gorabehera 10 kilometro ditu.
Irteera hauetan edonork hartu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000040 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirugarren bukatu dute Johanek eta Lopezek Winter Series txapelketa
Gernikan jokatutako Winter Series txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida izan zen atzo. Johanek eta Imanol Lopez zumaiarrak bi set eta huts irabazi zieten Olharan eta Del Riori.
Johanek eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000041 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo Flysch Trail lasterketa antolatzen hasteko bilera irekia deitu dute
Ostegunean izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta lan taldeez nahiz koordinazio mahaiaz arituko dira, besteak beste.
Dagoeneko 2024ko Flysch Trail lasterketa antolatzeari ekingo dio udalak herritarrekin batera. Lehen bilera irekia ostegun ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000042 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Winter Series txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute gaur arratsaldez Gernikan. Johan eta Imanol Lopezek Olharan eta Del Rio izango dituzte aurkari.
Amaitzeko bi hitzordu besterik ez zaizkio geratzen Gernikak udazkenean abiatu zuten Winter Series txapelketari. Datorren igandean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000043 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorriti, Santa Barbara, Ulizar eta Berastegi bisitatuko ditu Indamendik igandean
Irteeran parte hartu nahi dutenek ostiral eguerdia baino lehen eman beharko dute izena Goiko estankoan.
Otsailaren 18an egingo dugun mendi buelta hau egiteko Gorrititik aterako gara. Gorriti Larraun haranean kokatuta dago eta hau Nafarroak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000044 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zaurgarritasuna ez aitortzeak zer ondorio ditu zaintzen antolaketa sozialean? Eta zaintza eskubide unibertsala ez izateak nola eragiten dio Euskal Herriko zaintza erregimenari? Bizita erdigunera ekarri eta zapalduenen bizitzak etengo ez dituen eredurako trantsizioan zer hartu behar dugu kontuan?
Halako galderei tiraka,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000045 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abian da Inauterietako mozorro lehiaketako herritarren saria erabakitzeko bozketa
Argazki txokoa egin zen atzo arratsaldez Oxford aretoan. Han ateratako argazkiak baleike.eus webgunera igota daude dagoeneko, eta herritarrek gogokoenak dituztenak bozkatu ahal izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten mozorroek iraba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000046 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko autobus zerbitzua jarri du Lurraldebusek Azpeitiko karnabaletatik itzultzeko
Astelehenetik asteartera gauean izango da zerbitzua martxan Azpeitiko jaietara hurreratutako lagunak Zumaiara bueltatzeko.
Behin Zumaiako inauteriak amaituta, herritar ugari Azpeitira bertaratutako han ospatuko dituzten karnabalak disfr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000047 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduen mozorro lehiaketako sariak han egindako irudiekin erabakiko dira aurten ere. Banaka edo binaka, edo taldeka igo ahal izango dira taulara, eta han argazkiak aterako zaizkie.
Urtero bezala, Inauterietako Argazki Txokoa izango da aurten ere Alondegiko Oxford aretoan. 18:30etik aurrera izango da zabalik aretoa, eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000048 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika, dantza eta antzerki eskolako ikasleek harrera martxosoa egin diote ZUMB Zumaiako Musika Bandako kideekin batera asteburu osoan luzatuko den mozorro festari. Herrigunean kalejira egin ondoren, ekitaldia egin zuten Torreberri eraikinaren atarian.
Inauterietako mozorro festa dagoeneko iritsi da Zumaiara. Atzo arra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000049 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hil amaierarako festa antolatu dute Zumaiako Mugimendu Feministak eta MEFSST! kolektiboak
Otsailaren 23a egutegian gorriz borobilduko du batek baino gehiagok, ostiral iluntze-gau horretarako egitarau polita antolatu baitute Zumaiako Mugimendu Feministak eta MEFSST! kolektiboak (Musika Errebolta Feminista). Aurrena, Ete... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000050 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasondon izan zuten igandean lasterketa Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulari gazteenek, BTT lasterketa, hain zuzen. Zirkuituan lokatz faltarik ez, baina gogotik gozatu zuten harrobiko figurek.
Podiumarekin harreman zuzena bizitu dute Agirre ahizpek; alebin mailan hortxe dira jardunaldia joan jardunaldia eto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000051 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herrialde Katalanetan jarri du jomuga Indamendi mendi bazkunak Aste Santuko irteerarako. Martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean egingo dute aurtengo irteera eta Garrotxa eskualdera joango dira. Garrotxa Kataluniako ipar-ekialdean dagoen eskualde mugakidea da, Gironako probintzian kokatutakoa, Ipar Kataluniako mugan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000052 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Higiezin agentzietara jo, Interneteko atarietara edo ahoz ahokora. Nabaria da alokatzeko etxebizitzen eskaintzaren falta, eta ugaria, eskaria. Estatistika erakundeen arabera, gainera, goranzkoa da alokairu errenten joera. Etxebizitzaren Euskal Behatokiak higiezinen sektoreko estatistikak, azterketak eta txostenak eskai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000053 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Arregi, Zestoako alkatea: "Udalak eskumena izango luke alokairuen prezioei egonkor eusteko"
Joan den apirilean Espainiako Kongresuak onartu zuen Etxebizitza Legeak alokairuen prezioen igoera mugatzeko aukera bat jasotzen du: herri bat edo barruti bat tentsio handiko eremu izendatzea. Izendapen hori, ordea, ez dag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000054 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maider Beristain, errentaria: "Ez da kasualitatea klaseak, arrazak edota egoera zaurgarriek aukerak baldintzatzea"
Maider Beristainek 44 urte ditu, eta bikotekidearekin eta haur txiki batekin bizi da Zarautzen, alokairuan. Emantzipatu zenetik bizi izan da alokairuan.
Alokairuan bizitzea aurrezteko eta etorkizunean etxe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000055 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarauzko gazteekin aritzen den aisialdi talde baten izena ere bada TXIPRISTIN (argazkia: zarautzgazte.eus).
Maria Antoniak esandako beste hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Zipriztinari esaten diogu "txipristin" Zumaian eta inguruan, eta aditz forma ere hartze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000056 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saltokien digitalizazioaren eta iraunkortasunari buruzko ikastaroa antolatu du UKUEk
Ikastaroaren helburua da merkataritza eta zerbitzu sektoreetako profesionalak esparru horretan trebatzea eta horrela, beren establezimenduen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.
Gipuzkoa Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, merkatari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000057 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur 17:30ean abiatuko da mozorro festa, eta astelehen arratsaldera arte kalejirak, dantza emanaldiak eta kontzertuak izango dira herrian nagusi, baita Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna ere. Mozorro lehiaketarik ez da faltako, ezta Argazki Txokoa ere.
Eguraldi txarra dago iragarrita asteburu honetara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000058 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geuretik Sortuak programaren barruan ondutako Olagarrua antzezlana estreinatuko da otsailaren 16an Aita Mari aretoan.
Olagarrua antzezlana ikusteko Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Saridunak Belen Uranga Arakistain, Aloña Otegi Zabaleta eta Asier Etxaniz ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000059 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizez bakarrik ez, arratsaldez ere egingo dituzte otsaileko azterketak, itxaron zerrenda murrizteko. Autoeskolentzat, baina, neurri hori "ez da nahikoa".
Gidabaimena ateratzeko azterketa praktikora norberak nahi duenean aurkeztea "ezinezko" bilakatu da Gipuzkoan. Are gehiago, behin azterketa teorikoa gaindituta prakti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000060 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Obrak ditugu aspaldian tren-geltokian. Eraikinerako sarbide nagusia (tunela) itxita daukagu, eta ehunka zumaiarrek autobusa hartu behar izaten dute Donostia aldera joateko. Beste lan batzuk ere hasi dituzte estazioaren aurrealdean, eta komeni herritarrak behar bezala bideratzea, nondik joan edo ibili behar duten argi a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000061 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1991. urteko uda urruti geratu da, baina orduko oroitzapen batzuk etorri zaizkit burura. Kontu hauek plazaratzeak zerbaiterako balio al du? Auskalo! Datozen egunotan batzuk kontatuko dizkizuet.
Irailak 15 eta urteko azken estropada Telmo Deun traineruarentzat. Igande goiza eta Itsas kiroldegian elkartu gara. Ikazetaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000062 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeek lan munduan duten rolaren inguruko mahai ingurua, bihar Emakumeon Etxean
Lan munduan genero rolek duten eraginaz arituko dira bihar arratsaldez Zumaiako Emakumeon* Etxean egingo den mahai-inguruan.
Emakumeek lan munduan eta alderdi teknikoari lotutako ikasketetan duten rolaren inguruko solasaldia antolatu du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000063 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiena ikastetxeko DBH4ko ikasleek sortutako ikuskizuna da, eta jendaurrean erakutsiko dute bihar arratsaldez eskolako aretoan.
Inauteri garaian pailazoen emanaldia eskaini izan dute Zumaiena ikastetxeko DBH4 mailako ikasleek. Aurreko urteetan, eskola mailan egin dute emanaldia, baina aurten herritarren aurrean eraku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000064 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mediku falta gero eta arazo gehiago eragiten ari da eskualdeko osasun zentroetan. Horrek haserrea eragin du erabiltzaileen artean ez ezik, baita osasun arloko profesionalen artean ere.
Anbulatorioetako mediku falta gero eta zabalduago dagoen arazoa da, eta Urola Kosta ez da salbuespena. Ia herri guztietan izan dute mur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000065 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aian egindako topaketan parte hartu dute Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari gazteek
Benjamin eta kimuen mailako paleta topaketa egin zen pasa den asteburuan Aian. Zumaiako Kirol Elkarteko maila horietako pilotariak bertaratu ziren.
Zumaia, Bidania, Goiatz, Orereta eta Aia bertako pilota elkarteetako gaztetxoak izan zire... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000066 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko haurren hizkuntza ohiturak, 'Euskara, bestela ez gara' zikloa hasteko
Hiru hitzaldi eta zinema emanaldia antolatu ditu Larraina euskara elkarteak aurtengo ziklorako. Zinema emanaldia izan ezik, beste jarduera guztiak Alondegiko Oxford aretoan egingo dituzte.
2012. urtean ekindako bideari jarraituz, euskara arda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000067 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Guztira hamabost postu baimenduko dira Gernika parkean, eta saltzaile bakoitzak postu bakarra jarri ahal izango du.
Salmenta postuak jarri ohi dituzte Gernika parkean San Telmo eta San Pedro jaietan. Postu horiek arautzeko ordenantza prestatu du Zumaiako Udalak. Araudi honen arabera, guzira hamabost postu baimenduko di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000068 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Parolmuturreko behealdean defentsak jartzen ari dira Balenciagan egindako itsasoratzeak kalterik ez eragiteko.
Zumaiako parolmuturra itxita egongo da egun hauetan Portu zuzendaritzaren aginduz. Erakunde honek azaldu duenez, Balenciaga ontziolan egindako azken itsasontziaren itsasoratzea ahalik eta seguruena izateko def... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000069 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkiaga eta Ibarluzearen aurka jokatuko dute Goikoetxeak eta Lekerikak Winter Serieseko finala
Erkiagak eta Ibarluzeak bi eta huts irabazi zieten atzo Olharan eta Del Riori Winter Series txapelketako bigarren finalerdian.
Erabakita dago zer bi bikotek, zer lau puntistek jokatuko duten udazkenetik hona Gernikan jokatzen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000070 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koxinatu izeneko sukaldaritza proiektua hasi zuen Maitane Cabezak 2020an. Tokiko eta garaiko produktuak ezagutarazteko ikastaroak ematen ditu.
"Naturarekin harremanetan egotea, eta tokiko eta urtaro bakoitzeko produktuak zeintzuk diren ikastea". Horixe du helburu nagusi Koxinatu sukaldaritza agroekologikoko proiektuak.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000071 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garaipen honekin lehen mailako bere multzoko lidergoan sendotu dira zumaiarrak. B taldeak, berriz, galdu egin zuen eta C taldeak berdindu.
Hasiera ezin hobea eman dio Kbi Zumaiako xake klubaren A taldeak Gipuzkoako ligako lehen mailako ibilbideari. Orain arte jokatutako lau jardunaldietatik laurak irabazi dituzte Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000072 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalitatezko enplegua sustatzeko partaidetza mahaia eratuko du UKUEk
Eskualdeko erakunde, enpresa zein eragileak batu nahi ditu UKUEk enpleguari bultzada emateko eta kalitatezko enplegua sustatzeko.
Eskualdean kalitatezko enplegua sustatze aldera, Urola Kostako Udal Elkarteak UKUE bi hausnarketa jardunaldi antolatu ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000073 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hona hemen Zumaiako Futbol Taldeak asteburuan jokatutako partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000074 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko Korrika edizioetan jendetzak eta talde andanak parte hartu izan du euskararen aldeko ekimena babesten, eta ziur gaude aurten ere hala izango dela ; horregatik, lehenbailehen izen-ematera animatzen zaituztegu. Gainera, aurtengoan, Oikiako bidea hartuko duenez, bertakoek are gogotsuago helduko diotelakoan gaude.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000075 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inpernupeko joaldunen taldean aritu nahi duenarentzat saioa prestatu du taldeak
Joareak astintzen ikasi nahi dutenek asteazken arratsaldean izango dute aukera, Forondan.
Inpernupeko joaldun taldean parte hartu nahi dutenentzat joareak astintzen ikasteko saioa antolatu du taldeak.
Inpernupeko talde horrek hainbat ekintz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000076 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Akaleiak 'Katapulta Tour Gipuzkoa' programaren IX. edizioan parte hartuko du
Formatu txikiko musikari eta arte eszenikoari balioa eman eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea du helburu proiektuak. Guztira 121 musika proiektu eta arte eszenikoetako 28 lan aurkeztu dituzte, baina horietatik hamar taldek bakarrik lo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000077 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko batzar orokorra egingo du Beheko Plaza elkarteak otsailaren 22an
Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du otsailaren 22an, ostegunez. Hogarreko lehen solairuan egingo da, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrengoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000078 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatu da gaur Zumaian. Lurraldeko klubetako harrobia lanean izan da Urolaren itsasadarrean.
Zumaiak hartu du gaur Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia. Eguraldia lagun, lurraldetako arraun elkarteetako harrobiko arraunlariak izan dira lanean goizeko 9:30etik aur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000079 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Animaliak zauririk ez badu bakean uztea gomendatzen dute adituek; aldiz, zauriren bat balu, larrialdietako 112 zenbakira edo Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzako telefonora deitzeko eskatzen dute.
Zumaian pottorra bezala ezagutzen den martin arrunta hegazti ugari agertzen ari da azken asteotan kostaldean. As... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000080 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 22 lagun zendu ziren 1941eko otsailaren 15ean Zumaian izandako tren istripuan. Haize bolada bortitz batek trenzubian geratuta zegoen treneko bost bagoi bota zituen, eta beste laurak iraulita geratu ziren.
Zer indar izan behar du haize bolada batek auskalo zenbat tonako bagoi kopuru hori trenzubitik botatzeko? Haizetea ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000081 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru kantu kalejira izango dira bihar, igandean, Santa Ageda egunaren bezperan.
Makilak eskutan hartu, eta kalera aterako dira bihar herritar asko koplak abestera. Izan ere, Santa Ageda egunaren bezperan hiru kantu kalejira egingo dira Zumaian. Eguerdi partean bi egingo dira, eta arratsaldez hirugarrengoa.
Lehena abiat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000082 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia hartuko du Zumaiak igandean
Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da igande goizean Urolaren itsasadarrean. Goizeko 9:30ean hasiko dira ontziak lanean. Infantil, kadete, jubenil eta maila absolutoko kategorietan jokatuko dira estropadak.
Irteera eta helmu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000083 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Euskara, bestela ez gara" zikloaren barruan, lehen mahai-ingurua izango dugu.
Zumaiako haurrei eta euskarari begiratuko diegu. Ikerketa batzuetatik abiatuta, ondorio nagusiak eta gakoak azpimarratuko ditugu. Horretarako, gure artean izango dugu Jaime Altuna, EHUko irakaslea, eta Ibon Manterola eta Belen Uranga Larrain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000084 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lurraldeko ibaietan aingira berreskuratzeko plana abiatu du aldundiak
Hamar urteko iraupena izango du planak eta habitata hobetzeko eta lurraldeko estuario, padura eta ibai-sareko habitatak lehengoratzeko neurriak jasoko ditu, besteak beste.
Gipuzkoako ibaietan aingira berreskuratzeko plan integrala prestatu du Gipuzko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000085 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika taldea izanda ere, arte garaikidetik hurbil mugitzen da Jon Mantzisidor Mantxi zumaiarra kide duen Txaranga Urretabizkaia taldea. Bere azken proposamena, Zortzia etzan izenekoa, Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroan ikusi eta entzun daiteke. Urtarrileko Baleike aldizkariko artikulua we... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000086 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eragile berriek 425 euroren truke eskuratu ahal izango dute kilometroa, eta kilometro erdiak, berriz, 225 euroko kostua izango du. Kilometroa erosi nahi kostako arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan.
Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000087 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Kantu herrikoiak abestu nahi ditugu, baina tradizioari bizitza emanda"
Sasi Ageda eskea kantu kalejira egingo du Korokoiak abesbatzak igande arratsaldean, kopla zaharrei beste buelta bat emanda. Koruak egingo duen jendaurreko lehen emanaldia izango da.
Korokoiak abesbatzak jendaurreko lehen ekitaldia egingo du etzi, i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000088 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarrak ere izango dira pilota egokituko Gipuzkoako txapelketan
Bihar hasiko dira norgehiagokak, Tolosan. Inoizko parte hartze handiena izango du txapelketak; tartean, eskualdeko pilotariek ere parte hartuko dute.
Abiatzear da pilota egokituko Gipuzkoako txapelketa. Lehen jardunaldia Tolosan jokatuko da bihar, larun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000089 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Antoniak esandako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Lokatzari edo lohiari esaten diogu "basa" Zumaian eta inguruan. Beste herri batzuetan baxa, basea eta basia ere esaten da. Zestoarren erretolika liburuko adibidea da hau: Botak basez josita ekarrittu. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000090 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko urteetako bide beretik, "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloa antolatu dugu, Zumaiako Udalak lagunduta, otsailean eta martxoan, aurten Korrika ere tartean dugula, gainera.
Ohi bezala, ertz askotatik heldu nahi izan diogu euskararen gaiari, baina betiere euskararen gainean hausnartu eta erabileran eragiteko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000091 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | L'Essor Basqueko lasterketak hastera doaz, eta bertan estreinatuko du maila eta talde berria Mattin Salegi txirrindulari zumaiarrak.
Jubenil maila utzi eta 2024ean Eulen-Jira birako txirrindularia izango da, talde berrian Eneko Aranguren ere alboan izango du, Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldetik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000092 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako haurreskolen matrikulazioa zabalik izango da otsailaren 1-etik 10-era.
Eskola txikian, 0-1eko gelan 3 plaza eta 1-2ko gelan 2 plaza libre daude. Arrangoleta haurreskolan 0-1eko 8 plaza libre eta 1-2ko 5 plaza libre izango dituzte. Eskola txikian bi belak ia beteta daude eta aurreikuspenei begira txikien gela m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000093 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alondegiko sarreran dagoen erakusketan daude inauterietako lanak ikusgai. Kartel irabazlearen egileak bi lagunentzako otordua eskuratuko du.
Iolande Ostolazak egindako kartelak iragartzen du 2024ko inauterietako egitaraua. Haren lanak jaso du epaimahaiaren saria, eta 300 euroko bonoa lortu du. Herritarren saria jokoan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000094 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro abesbatzako kideak datorren igandean ibiliko gara kantuz kantu, Santa Ageda bezperako ohiturari jarraituz.
Mendian hotz asko egiten ez duen arren, gogotsu gaude gure makilen kolpez lurra esnatzeko. Doinu zaharrak eta berriak ekarriko ditugu gure herrira, handik eta hemendik pilatutakoak, eta David Azurzak mol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000095 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Athleticekin apenas jokatu duen denboraldi honetan erdilari zumaiarrak. 2027ra arte sinatu du SD Eibar klubarekin.
Peru Nolaskoain futbolari zumaiarra Eibar taldera itzuliko da, Athletic Clubekin, bere jatorriko klubarekin, eskualdatzeko akordioa itxi ondoren. Eibarrek aurreratu duenez, 2027ra arteko kontratua sinatu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000096 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pirritx, Porrotx eta Marimototsek otsailaren 12an emango dituzten saioetarako sarrerak salgai jarri zituzten atzo.
Ez gara jaitsiko! izeneko ikuskizunarekin bueltan izango dira Zumaian Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Otsailaren 12an, astelehena, eta Inauteri jaiei amaiera emanaz, izango dira Zumaiena ikastetxeko areto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000097 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean zabalduko du Beheko Plazak Azore uharteetarako bidaiko izen ematea
Azore uharteetara joango dira Beheko Plazako kideak maiatzean. Interesdunek aurrez eman beharko dute izena.
Maiatzaren 13tik 18ra bitartean egingo dute Azoreetarako bidaia Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek. Ponta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000098 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro abesbatzako kideak datorren igandean ibiliko gara kantuz kantu , Santa Ageda bezperako ohiturari jarraituz.
Mendian hotz asko egiten ez duen arren, gogotsu gaude gure makilen kolpez lurra esnatzeko. Doinu zaharrak eta berriak ekarriko ditugu gure herrira, handik eta hemendik pilatutakoak, eta David Azurzak mo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000099 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasun etxeetan maskararen erabilerak derrigorrezkoa izateari utziko dio etzi
Biriketako gaixotasun infekziosoen intzidentzia tasak behera egin duenez, bertan behera geratuko da neurria ostiralean. Joan den urtarrilaren 10ean erabaki zuen Espainiako Osasun Ministerioak osasun etxeetan maskararen erabilera derrigortzea.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000100 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken galdera amari ipuinaren aurkezpena bihar, otsailak 1, Sagarbideko aretoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000101 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Azken galdera amari" ipuinaren aurkezpena bihar, otsailak 1, Sagarbideko aretoan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000102 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sahararako material bilketan herriak "bikain" erantzun duela azpimarratu du Darahlik
2.100 kilo material jaso zuen Darahli elkarteak pasa den astean Zumaian eta inguruko ikastetxeetan egindako bilketan. Produktu hauek otsailean bidaliko ditu kanpalekuetara karabanaren bidez.
Erbestean, Tindufeko kanpalekuetan bizi den ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000103 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarrileko Baleike aldizkarirako Maria Maya Manterola kazetariak idatzitako iritzi artikulua da ondorengoa.
Udako egun bero bat, eguzkitako krema areaz nahasita azalean eta liburua esku artean. Halaxe nengoen orriotan azken iritzi artikulua idatzi nuenean, eta begi kolpe bakar batean igaro da urte erdia, iritsi zait n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000104 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsaileko bigarren asteburuan ospatuko diren Inauteri jaien egitaraua prest du dagoeneko Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Iolande Ostolazaren kartelak iragarriko duen egitarua ikastetxeetako festekin hasiko da hilaren 9an, eta lau egun geroago amaituko da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berriarekin. Pailazo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000105 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskara eta estimulazio psikoemozionalari buruzko ikastaroak eskainiko ditu UKUEk
Otsailean eta martxoan emango dira Zarautzen, Oteitza lizeo politeknikoan, eta Zaintza Urola Kosta programaren barruan sartzen dira.
Zaintza arloan lan egiten duten edo lan egin nahi duten herritarrei zuzendutako euskara eta estimulazio p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000106 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Leiza zumaiarrak ondorengo gutuna igorri du Baleikera herriko zuhaitzen kimaketaz.
Esan behar da udalak enkargatutako lan baten irizpideak ez direla ari betetzen, eta ikusi besterik ez daude aurten ere herrian egin dituzten kimaketak.Oraingoan beste justifikaziorik gabeko kimaketa egin dute zuhaitzak tamaina hand... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000107 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Libe Osa: "Fantasia errealitatera eraman beharreko zerbait dela uste dugu"
Fantasia erotikoen inguruan jarduteko tailerra antolatu du Orioko Emakumeen Etxeak. Ostegunean izango da saioa, eta Libe Osa (Zumaia, 1995) sexologoak zuzenduko du.
Tailerraren helburua da fantasia erotikoak lantzeko espazio bat sortzea. Fantasi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000108 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gernikako finalera helduta amaituko du bere ibilbide profesionala Iñaki Osa Goikoetxeak
Winter Series txapelketako lehen finalerdia jokatu zuten atzo Gernikako frontoian. Goikoetxea-Lekerika eta Johan-Lopez bikoteak neurtu ziren aurrelari zumaiarrak profesional bezala jokatuko duen azken-aurreko partidan.
Emozioz betet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000109 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarren Arreta Zerbitzura jo daiteke zalantzak argitzeko, udaletxera bertaratuta edo telefonoz deituta.
Urtarrilaren erdialdeaz geroztik zabalik da udal tasa eta zergen gaineko hobariak eskatzeko epea. Bihar izango dute herritarrek horretarako azken eguna, eta ondorengo kontribuzioetan eskatu ahal izango da: famili... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000110 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxape zentro sozialistaren urteurrena ospatuko dute datorren larunbatean
Herriko artisten erakusketa, bazkaria eta antzezlana antolatu dituzte larunbat honetarako. 2022ko azaroaz geroztik lokala egokitzen aritu dira Urola Kostako Kontseilu Sozialistako kideak.
Iazko Aste Santuan zabaldu zuten Aita Mari auzuneko lokal ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000111 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekhilur E. Koop. irabazi-asmorik gabeko kontsumo-kooperatiba da, eta bere ezaugarri nagusia araututako eta kooperatibaren kontrolpean dagoen ordainketa sistema bat edukitzea da.
Ekhilurren ikuspegia VISAren ordezko ordainketa-sare bat sortzea da, Hegoaldetik zabalduko dena. Bere xedea ordainketa sistema alternatibo bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000112 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beratik Biriatura arteko bidea egingo du Indamendik otsailaren 4an
Igandean, otsailaren 4an, egingo dugun irteera hau Beratik abiatuko dugu eta Manddale (573 m) eta Xoldokogainatik (486 m) pasako gara Biriatun amaitzeko.
Manddalek, bere tontorreraino, Bidasoan barrena datorren muga zaharra jasotzen du, Endarlatsako zok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000113 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urdin arrantzale kolorez jantziko da Zumaia apirilaren 5etik 8ra eta 12tik 14ra bitartea. Bi asteburu horietan ospatuko dira San Telmo jaiak herrian, eta ohi bezala, herritarren eta elkarteen lankidetza aurreikusten du udalak festen egitaraua prestatzeko orduan.
Horretarako, lehen bilera irekia deitu du Zumaiako Udalek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000114 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Portugaleten eta Pasaian izan dituzte estropadak Zumaiako arraunlariek
Portugaleteko traineru jaitsieran eta Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldian aritu dira Telmo Deun arraun elkarteko neska mutilak.
Bi hitzordu izan dituzte Telmo Deun arraun elkarteko kideek pasa den asteburuan, igande goizean biak ere.
Klube... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000115 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zen larunbatean Aitzuri pilotalekuan, kimuen kategorian, paletako modalitatean.
Zumaia 3 eta Zumaia 4 taldeak neurtu ziren finalean. Zumaiako Kirol Elkarteko 3 taldearekin Beñat Argoitia, Luken Osanbela eta Aimar Rodriguez aritu ziren; 4 taldearekin, berriz, Oier Al... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000116 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduriko jolas egitura ezartzearekin batera, lurreko zoladuraren eremua handitu dute Aita Mari aldameneko plazako parkean.
Joan den urteko maiatzean Patxita parkean eraberritze lanak egin zituen udalak. Herritarren ekarpenak kontuan hartuta, eta herriko haur parkeen egoera eta horieta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000117 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Multzoko lider jarri da Kbi A taldea hirugarren garaipena erdietsi ondoren
Asteburu ona izan da Zumaiako xake klubarentzako, bi garaipen eta berdinketa batekin.
Gipuzkoako xake ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean. Asteburu ona izan da pasatakoa Zumaiako Kbi xake klubarentzako, bi garaipen eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000118 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Lanean jarraitu behar dugu baina aho-zapore onarekin bueltatu gara Arrasatetik"
Boxeo jaialdia jokatu zen larunbat arratsaldean Arrasateko pilotalekuan. Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolarik hartu zuten parte bertan.
Nafarroa, Bizkai eta Gipuzkoako boxeolariek hartu zuten parte larunbatean Arrasateko pilotalekuan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000119 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alain Castillo (Zumaia, 2008) Zumaiena ikastetxeko ikaslea da, eta DBH 4. mailan dabil. Beti gustatu izan zaio zientzia eta matematikaren mundua, eta aurten, matematikako nazioarteko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan du. Espainiako estatuko onena bera izan da, gainera. Urtarrileko Baleikeko Hitz tantak atalek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000120 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kubara bidaia hartuko du Musika eta Dantza Eskolako familiak inauterietako jaialdian
Karibeko irla hartu du gai gisa Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak inauteriei hasiera ematen dien kalejira eta jaialdirako.
Azken ia bi hamarkadetan egin bezala, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak kalejira eta jaialdia egingo du herria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000121 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aire-molekulek bata bestearen kontra talka egiten dutelako iristen da soinuaren informazioa gure belarrira. Eta bertan, zentimetro kuadro bat ere ez den tinpanoak, bibrazio hori jasotzen du eta entzumen-sistemaren bidez seinale elektriko bihurtzen da. Eta hor hasten da magia, hori ere magia ez bada. Eta hor sentimendu,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000122 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Portugaleteko traineru jaitsieran eta Gipuzkoako batel ligako jardunaldian arituko dira Zumaiako arraunlariak asteburuan
Ibaizabal ibaian eta Pasaiako badian izango dituzte estropadak Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko kideek asteburuan.
Portugaleteko XII. traineru jaitsiera jokatuko da igande goizean 11:30etik aurre... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.