id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0000923 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gonzale Agirre eta Cabanillas Eduardo Agirre eta Aldazabalen aurka arituko dira Dinastia Etxabeko finalean
Atzo jokatu ziren zesta puntako finalerdiak, eta bertan erabaki zen zein bikote lehiatuko diren ostiral iluntzeko finalean.
Atzo Dinastia Etxabe txapelketako zesta puntako finalerdiak jokatu ziren. Alde batetik, B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000924 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasturte berria iristear da, eta Taosa igeriketa elkartean ere eman daiteke jada izena. Hain zuzen, 2016. urtea edo geroago jaiotakoek izango dute horretarako aukera. Horretarako, interesa dutenek, helbidera idatzi beharko dute. Taldeko kideek gaztetxoak eta beraien familiak animatu dituzte izena emateko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000925 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren asteazkenean zabalduko dute Xabier Iruretaren margolanez osatutako erakusketa
Datorren asteazkenean, hilak 30, irekiko dute erakusketa berria herrian. Hain zuzen, Xabier Iruretaren margolanak egongo dira ikusgai Oxford aretoan hurrengo asteazkenetik aurrera, eta irailaren 17a bitartean egongo da erakusketa.
Ez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000926 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inaxio Galarragak musika mundua ezagutzen duela esan daiteke, Sexplotion eta Destroi taldeetan ibilitakoa da baita. Egunerokotasunean musika entzutea gustatzen zaion horietakoa ere bada, et atal honetarako gustuko dituen bost abesti hautatu ditu.
"Oso gaztetatik punk-oi musika besterik ez nuen entzuten eta esango nuke ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000927 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertol Etxabe: "Festa batzordean kide berriak bagaude ere, denentzako festak antolatzen saiatu gara"
Ostegunean hasiko dira Sanbartolomeak Oikian. Meza eta txupinazoarekin hasiko dituzte bost egunez luzatuko diren jaiak, eta oikiarrek izango dute zer gozatua bertan. Bertol Etxabe festa batzordeko kideetako bat da, eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000928 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntan, gaurko partidak irabazten dituzten bi bikoteak elkarren aurka arituko dira finalean, eta eskuz, berriz, gazte-jubenil mailan, Sanchez eta Calvo Egurrola eta Sotilen aurka jardungo dira. 23 urte azpikoen kategorian, De La Fuente eta Apezegiak Apezetxea eta Jon Lazkoz izango dituzte aurkari.
Dinastia Etxabe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000929 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Bartolome jaietatik itzultzeko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek
San Bartolome jaiak ospatuko dira Oikian ostegunetik hasi eta astelehenera bitartean. Igande goizean, Zumaiara bueltatzeko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek.
Ostegunean hasiko dituzte San Bartolome jaiak Oikian, eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000930 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Zikloturista Elkarteak 2023. urteko ibilaldi zikloturista antolatuko du.
Zumaiako Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen ibilaldia antolatu du aurten ere. Irteera irailaren 2an, larunbatean, izango da. Goizeko 8:00etan Pulpo elkartearen aurrean elkartuko gara ibilaldiari hasera emateko.
Ibilaldia Zumaian ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000931 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe du zortzigarrena.
Zerbait berezia badu Zarauzko Ikurrinak. Garai batean pentsatzen nuen gertutasunagatik zela, aldameneko herrian izanagatik, herriko eta inguruko jende asko gertu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000932 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez nengoen ziur ea bere urtebetetzea horrela ospatzea gustatuko litzaiokeen, baina berak, eta nik ere bai nolabait, zerbait arrunta bizitzea nahi nuen, besteek egiten zuten bezala. Gainera, merendola Ikerrek haurrekin jarduteko aukera gisa ikusten nuen. Uste genuen bezala atera zen dena, gutxi gorabehera. Hurrengo urte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000933 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurrentzako tailer teknologikoetan izena emateko azken egunak dira
Irailaren 4tik 7ra Urola Kostako Udal Elkartearen OpenLab gunean honako lau tailer hauek eskainiko dituzte: Negutegia; Negutegiaren automatizazioa; Baratze birtuala; eta Negutegia eta lorategi botanikoa.
Urola Kostako Udal Elkarteak haurrei zuzendutako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000934 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilboko Ikurrina izan dute jokoan gaurkoan ETE eta KAE1 ligetako Telmo Deunen traineruek. ETE ligan bi segundogatik ez du irabazi bandera Telmo Deunek; KAE1 ligako trainerua, aldiz, bere txandako azkena izan da.
Bilboko uretan jokatu dituzte estropadak gaur arratsaldean ETE eta KAE1 ligetako Zumaiako ontziek. 17:00etan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000935 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | KAE1eko ontziak ere estropada txukuna egin du txanda nagusitasunez irabazita, eta laugarren sailkatu da orotara.
Lan aparta egin du gaur Telmo Deunek Zarauzko urtetan. ETE ligako traineruak estropada irabazi eta bandera ekarri du etxera eta KAE1eko trainerua, berriz, erdiko txandako onena izanda, beste behin. Gainera, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000936 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean Astigarragan jokatuko den Iruki Sariak denboraldia azken txanpan sartuko du eta bertan, juniorrekin batera, bigarren urteko kadeteek korritu ahal izango dute. Aurrerantzean, Beasaingo lasterketan kenduta, beste guztietan egin ahal izango da.
Horrela, Viveros San Anton-Exclusivas Marduk bederatziko taldea errep... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000937 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanchez-Calvo eta De La Fuente-Apeztegia dira aurtengo lehen finalistak
51. Dinastia Etxabe Txapelketako lehen bikote finalistak erabakita geratu ziren atzo. Gazte eta jubeniletan Sanchez eta Calvok osatutako bikotea izan zen garaile; 23 urtez azpikoen mailan, berriz, De La Fuente eta Apeztegia pilotariek osatutako bik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000938 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maitane Elduaien GUKA estrategiaren koordinatzaileak 2023ko uztaileko Uztarria aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honakoa.
Topiko bat hemen: garaiak aldatu egiten dira. Komunikazio arloan ere ezin esan dezakegu zaharrak berri direnik. Garai bakoitzak bere izaera du, eta proiektu bakoitzak bere aldia. Teknolog... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000939 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarauzko Ikurrina lortzeko lehia izango dute gaur Telmo Deunen bi traineruek
11:15ean hasiko da ETE ligako estropada Zarautzen; KAE1 ligako traineruak, berriz, 12:00etan egingo du. Arraun festa ez da hor amaituko ordea, Euskotren eta Euskolabel ligetako traineruek ere arratsaldean izango baitituzte estropadak.
Zarautze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000940 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bainua debekatu dute Itzurun hondartzan portugaldar karabelak atzeman dituztelako
Bainua hartzea debekatuta geratu da 15:00ak aldera Itzurun hondartzan uretatik hainbat portugaldar karabela atera ondoren. Sorosleek azaldu dutenez, sei karabela atera dituzte guztira, baina beste hainbat uretan ikusi ere bai.
Halaber, zi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000941 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia eta etxebizitza: bizitzeko herri bat, norentzat eta zenbat diruren truke?
Inguruko joera orokorrari jarraiki, azken urteetan etengabe gora egin dute Zumaian etxebizitza erosketaren zein alokairuen prezioek. Fenomeno orokor horri, Zumaiak bizi duen turistifikazio prozesua eta bigarren etxebizitza izateko erakarga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000942 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar ospatuko dute Kuadrilla Eguna Zumaian, abuztuko hirugarren asteko larunbatean ohikoa den moduan. Zumaiako Udalak haurrek, gazteek eta helduek ongi pasatzeko egun osorako egitaraua prestatu du.
Festaz betetako hilabeteak jarraipena izango du bihar herrian, Kuadrilla Egunaz gozatuko baitute herritarrek. Ez da musik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000943 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irati Osa: "Munduko Txapelketan aurrean ibiltzeko aukerak ditudala uste dut"
Pasa den asteburuan Trasonan (Asturias, Espainia) izan da Irati Osa (Zumaia, 1997) piraguista zumaiarra, eta harro egoteko moduan da bertan lortutako emaitzekin. Munduko Txapelketarako hiru distantziatan sailkatu da kirolaria; maratoi motzean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000944 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 51. Dinastia Etxabe txapelketako finalaurrekoen lehen jardunaldiak izango dira bihar iluntzean Aitzuri pilotalekuan. 23 urtez azpiko partiduan Unax Apeztegia elizondotarrak Eneko Beloki andoaindarra ordezkatuko du.
Bihar jokatuko dira 51. Dinastia Etxabe txapelketako finalaurrekoen lehen jardunaldiak Aitzuri pilotaleku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000945 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irratian futbola kontatzen hamabost urte daramatza Maitane Urbieta zumaiarrak. Azkenaldian sona handia hartu du haren izenak, Europako Ligako partidak kontatzea egokitu zaiolako. Realzalea da, eta taldearen partidak irratiko entzuleei ikusgarriak egitea izaten da haren lana. "Kirol kazetaritzak duen askatasun horretan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000946 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo zendu zen Joseba Beobide Arburua abadea. Zumaian jaiotakoa eta urteetan zehar Ternuako Saint John's eta, Saint Pierre et Miquelon-eko Stella Maris-eko kapilaua izan zen, besteak beste. Bihar izango da haren aldeko hileta-elizkizuna, 19:00etan, Parrokian.
Joseba Beobide Arburua abadea zendu zen atzo, 86 urterekin. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000947 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehenengo platera, bigarrena eta postrea eskatu ahalko dituzte bezeroek 20 euroan. Edaria ere barne sartuko da.
Kupela tabernak menu berezia eskainiko du larunbatean, Kuadrilla Egunean. Gainera, asteburuetan eskaini ohi dutena baino merkeagoa izango dela azaldu dute arduradunek: 20 euroan lehenengo platera, bigarrena e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000948 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Castron jokatu zuen estropada atzo arratsaldean Telmo Deunek, erdiko txandan lehiatu zen, eta bertako azkarrena izan zen. ETE ligako trainerua, berriz, Donostian lehiatu zen eta, estropada puntuagarria ez bazen ere, bigarren helmugaratzea lortu zuten neskek.
KAE1 ligako Telmo Deunen ontziak hitzordua izan zuen atzo arr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000949 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar zabalduko dute federatu gabeko kirolarientzat Zumaiako triatloiko sprint probarako izen-ematea
Arazo teknikoak tarteko, gaur beharrean bihar zabalduko dute federatu gabeko kirolarientzat Zumaiako Triatloian sprint distantzian izena emateko epea. Irailaren 16an izango da proba.
Irailaren 16an, larunbatez, egingo d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000950 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain gutxira arte Juan Luis Romateti tokatu izan zaio jendea konbentzitzea gogoko dituzten bost abesti aukeratzeko, baina orain berari dagokio aukeraketa egitea. Bost, 50 edo 500 aukeratuko lituzke, baina atal honetarako momentu honetan okurritutako bost abesti hautatu ditu.
It's the end of the world as we know it (an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000951 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Epaileak kargurik gabe aske utzi du Euskal Jai egunean atxilotutako gizona
Emakume bat labanaz zauritzea leporatuta atxilotu zuen Ertzaintzak gizona, baina epaileak aske utzi du gizona, zauriak labanaz eginak zirela ez duelako baieztatu eta labanarik ez duelako atzeman.
Joan zen ostiralean, Euskal Jai egunean, pertsona... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000952 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 51. Dinastia Etxabe Txapelketako azken laurdenetako partiduak jokatu ziren atzo Aitzuri pilotalekuan. Gazte eta jubeniletan Egurrolak eta Cansecok osatutako bikotea izan zen garaile; 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Amiano eta Gabirondo pilotariek osatutako bikotea gailendu zen. Honako hau da atzoko partiduen inguruan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000953 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasture berriarekin batera hasiko dira lehen hiruhileko kirol ikastaroak Lubaki kiroldegian. Ohikoa den moduan haur zein helduentzako askotariko ikastaroak eskainiko dira urte osoan zehar, eta horietan izena emateko aukera egongo da abuztuaren 28tik aurrera.
Aurtengo ikasturtean pilates, cycling, TRX, GAP edota igerik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000954 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan, Kuadrilla Egunean, Amaiako plazan Dardara Fest musika jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Bost talde igoko dira guztira oholtza gainera; Ezpalak, Hofe X 4:40, Ginger, Amiltzen eta Bikabi. 19:30etik aurrera izango dira kontzertuak.
Beste urte batez, Dardara musika kolektiboak antolatuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000955 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | KAE1 ligako traineruak estropada izango du gaur arratsaldean, Castron
Erdiko txandan arituko da Telmo Deun bertako azkarrena izatea izango du helburu. ETE ligako ontzia Donostian arituko da, baina estropada ez da puntuagarria izango.
Zumaiako KAE1 ligako ontziak estropada izango dute gaur arratsaldean. Kantabriako uret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000956 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko Txapelketako hiru probetarako sailkatzea lortu du Irati Osak
Piraguista zumaiarra Danimarkan arituko da abuztuaren 31tik irailaren 3ra, eta maratoi motza eta maratoia lehiatuko ditu. Azken hori, bakarka zein binaka.
Emaitza apartak lortu ditu Irati Osak asteburuan Trasonan (Asturias, Espainia) jokatutako piragu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000957 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe du zazpigarrena.
Asteburua Galiziara egindako bidaia azkarraren ondoren, uste baino lan gehiago ditut lerro hauek idazteko. Nondik hasi baina? Eskualdeko traineru batzuk liga amai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000958 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainean zehar zoladura zaharra kentzeko eta isolamendu berria jartzeko lanetan jardun zuten, eta, uztailean zehar zoladura berria jarri, ate berriak jarri eta pista margotu dute.
Ekainean eta uztailean egindako lanen ondoren, erabilgarri dago Zumaiako eskubaloi kantxa berria. Ekainean zehar zoladura zaharra kentzen et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000959 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenetik aurrera federatu gabeko kirolariek ere eman ahal izango dute izena Zumaiako triatloiko sprint proban
Irailaren 16an izango da aurtengo Zumaiako Triatloia. Ohikoa den moduan, bi lasterketa jokatuko dituzte; bata Triatloi Herrikoia, eta, bestea, sprint distantziakoa. Aurten, federatu gabeko kirolariek ere p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000960 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abuztuan festak ez du etenik herrian. Larunbat honetan Kuadrilla Eguna ospatuko dute Zumaian, eta musika izango da nagusi egun osoan zehar.
Festak ez du etenik Zumaian, eta asteburu honetan, larunbatean, Kuadrilla Eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu du udalak. Ez da musikarik faltako egun osoan zehar, eta txikitxoenek e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000961 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Negu hurbilak' filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian
Ekain Albite zumaiarra eta Mikel Ibarguren zestoarra dira filmaren lau zuzendarietako bi. Suitzako jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso du lanak, Cineasti del Presente sailean lehiatuta. Isolamenduari, itxarotear... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000962 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Els Falcons de Vilafrancak giza gazteluen kalejira egingo du asteartean
Amaiako plazatik hasiko da giza gazteluen kalejira, 12:30ean, eta herrian zehar eskainiko dute 80 pertsona inguruk osatutako ikuskizuna.
Els Falcons de Vilafrancak giza gazteluen ikuskizuna eskainiko du asteartean. 80 pertsona inguruk osatutako tal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000963 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helburua lortu gabe itzuli da etxera Telmo Deun Pasaiako estropadatik
Kike Manterolaren neskek garaipena lortu nahi zuten gaurko jardunaldian ere, baina hirugarren postuarekin konformatu behar izan dute, Kaikuren eta Zarautzen atzetik. Bigarren dira ligan, eta irabaztea dute helburu, atzo bertan Manterolak hedabide hon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000964 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du labanarekin beste bat zauritzeagatik Euskal Jai egunean
Udaltzainek azaldu dutenez, 02:00 aldera taberna batean borrokan hasi ziren hainbat pertsona atzo, eta ertzainek gizon bat atxilotu zuten, emakume bat labanaz zauritzea leporatuta. Emakumea anbulantzian artatu zuten.
Euskal Jai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000965 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zilarrezko dominarekin eta Danimarkan jokatuko den Munduko Txapelketarako txartelarekin itzuli da Irati Osa Trasonako (Asturias) urtegian jokatutako Espainiako Txapelketatik.
Trasonako (Asturias) urtegian jokatutako Espainiako Txapelketan izan da Irati Osa asteburuan. Maratoi motzeko modalitatean lehiatu zen kirolari z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000966 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apezetxea-Jon Lazkoz eta Zabaleta-Goiburu nagusitu dira azken laurdenetako hirugarren partiduetan
51. Dinastia Etxabe txapelketa aurrera doa eta atzo jokatu zituzten azken laurdenetako beste bi partidu. Gazte eta jubeniletan Zabaleta eta Goiburuk lortu zuten garaipena; 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Apezetxea eta Jo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000967 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloi klubean jokatzen zuen orain arte Jon Ander Iribarrek; orain, ordea Bidasoak fitxatu du, eta bertan izango da datorren denboraldian, bere anaia Asierrekin batera.
Jon Ander Iribar, orain arte Pulpoko jokalaria izan dena, Bidasoan arituko da hastera doan denboraldi honetan. Bertan bere anaiarekin jokatuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000968 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kike Manterola: "Segundo batzuk irabazi nahi genituzke, baina ez dago erraza"
ETE liga amaitzeko estropada gutxi gelditu arren, uda luzea du oraindik aurretik Telmo Deuneko emakumeen traineruak. Izan ere, Kontxara sailkatzea du buruan taldeak, baita irailean jokatuko diren play-offetan Euskotren ligara igotzeko borroka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000969 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur iluntzean azken laurdenetako bi partidu jokatuko dira Aitzuri pilotalekuan. Ekhi Irribarriak eta Unai Albenizek ordezkatuko dituzte Oier Hormaetxe eta Antton Apezetxea pilotariak.
Gaur iluntzean izango du jarraipena 51. Dinastia Etxabe txapelketak, Aitzuri pilotalekuan. 23 urtez azpikoen partidan bikote aldaketa b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000970 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Oreja eta Juan Carlos Rodriguez artisten pinturek osatutako bildumaren erakusketa zabaldu zuten atzo, eta abuztuaren 27ra bitartean izango dute interesdunek bisitatzeko aukera, Oxford aretoan.
Koloreak desberdinak batzen ditu erakusketa zabaldu zuten atzo arratsaldean Oxford aretoan, Iñaki Orejaren eta Juan Carlo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000971 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azkoitia eta Zumaia artean, gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Andremari jaietan
Hilaren 14an, 15ean, 16an eta 17an gauerdiaz geroztik orduro aterako dira autobusak Azkoititik; horietako batzuek Azpeitian egingo dute azken geldialdia, eta beste batzuek, berriz, Zestoatik igarota, Zumaian ere bai.
Andrem... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000972 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasaian lehiatuko dira asteburu honetan Telmo Deuneko neska-mutilak
Bihar, larunbata, eguerdi partean jokatuko dituzte ETE eta KAE1 ligetako estropadak. Postua mantentzera eta estropada txukuna egitera aterako da gizonen trainerua; emakumeena, berriz, irabaztera eta Kaikuri lidertza kentzera.
Gero eta jardunaldi gutxia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000973 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maite Aizpurua idazlea elkarrizketatu du Hamaika telebistak Geuretik Sortuaken harira
Maite Aizpurua idazle zumaiarra literatur lan bat garatzen dabil Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan. Lan hori osatzeko egonaldia egin du Araitz, Betelu eta Larraunen (Nafarroa).
Hamaika telebistak Maite Aizpurua zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000974 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilboko eta Leioako campusetara joaten den autobus zerbitzua bertan behera gera daiteke datorren ikasturtean. Zerbitzuak aurrera jarraitzea eskatzeko eta zerbitzua indartzeko lanean ari dira hainbat herritar.
Piper autobus zerbitzua bertan behera gelditzeko arriskua dagoela jakinarazi du horretaz arduratzen den Aldalur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000975 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteak dira lehen zantzuak agertu zirela, eta ordutik hainbat datuk berretsi dituzte arnasguneetan dauden zenbait arazo. Uema da eremu horien defendatzaile irmoenetarikoa, eta egiturazko neurriak eskatzen ari da. Zeharkako politika batzuekin bideratu behar dira neurri horiek: arazoaren osotasunari begira. Berria egunka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000976 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getariako musika banda omen, bertan sortu eta bertan entseatzen dutelako, baina izatez, kide bakarra da hangoa, Iban Gontan abeslaria. Zarauztarrak dira Ibai Goikoetxea bateria eta Xabi Olaizola gitarrista, eta zumaiarra, berriz, Aitor Aristi baxua. Zarauzko Arranopola egitasmoan joko dute gaur iluntzean, Musika Plazan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000977 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaletxea eta Kultur Etxea itxita egongo dira abuztuaren 14an eta 15ean
Udaleko lan egutegian abuztuaren 14a eta 15a jai egunak direnez, itxita egongo dira udaletxea, Kultur Etxea eta Gizarte Zerbitzuen Brankako bulegoak. Halaber, kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du egun horietan, eta baita Euskal Jai egunean er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000978 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Koloreak desberdinak batzen ditu' erakusketa zabalduko dute bihar Oxford aretoan
Iñaki Oreja eta Juan Carlos Rodriguez artisten pinturek osatutako bilduma bisitatzeko aukera egongo da bihartik hasi eta abuztuaren 27ra bitartean. 19:00etan zabalduko dute pinturen erakusketa, Oxford aretoan.
Koloreak desberdinak batzen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000979 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteetan zehar Zumaiako Musika Bandan ibilitakoa da Maite Urteaga, eta gaur egun saxofoia jotzen du Zumai Txarangan. Musika entzutea gustatzen zaio egunerokoan, baina, bereziki, kirola egitera irteten duenetan. Gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako.
"Julen Garciak atera berri duen Zuregatik abestiak m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000980 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanchez-Calvo eta Etxeberria-Loza garaile azken laurdenetako bigarren partiduetan
Atzo jokatu zituzten Dinastia Etxabeko azken laurdenetako bi partiduak. Gazte eta jubeniletan Sanchez eta Clavok osatutako bikoteak lortu zuen garaipena; 23 urtez azpikoetan, berriz, Etxeberria eta Loza izan ziren garaile. Honakoa da azke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000981 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamaika telebistak Olatz Beobide eta Maitane Perez, eta Iñaki Ostolaza alkatea elkarrizketatu ditu Geuretik Sortuak proiektuaren harira
Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak "euskalduntasunaren, erruaren, euskal identitatearen, eta euskal irriaren" inguruko antzezlan obra sortzen ari dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000982 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean jai giroa nagusituko da herriko kaleetan, Euskal Jaien ospakizunean. Herritarrek ez dute aspertzeko astirik izango, egitarau zabala prestatu baitu Zumaiako Udalak egun osorako.
Prest dago guztia ostiralean Euskal Jai egunari heltzeko, eta Zumaiako Udalak egun osorako haur, gazte zein helduentzat egitarau opa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000983 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inkestan galdera berria: 'Zein tokitan duzu gustukoen bainatzea udan?'
Baleike.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Zein tokitan duzu gustukoen bainatzea udan? Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, urte sasoi gustukoenaren inguruan, 158 pertsonek eman dute boza.
Aurreko inkestan, honako galdera hau eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000984 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean ospatuko da Euskal Jai eguna herrian, eta urtero legez, Eusebio Gurrutxaga plazan herri bazkaria egingo dute. 15:00etan izango da otordua.
Jai giroa nagusituko da ostiralean Zumaian, Euskal Jaien aitzakian. Gainontzeko urteetan bezala, herri bazkaria egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan, eta otordurako txar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000985 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joanes Cestau andoaindarra izango da Bingen Beitiaren ordezkoa Dinastia Etxaben
Bingen Beitia zeanuritarrak agur esan behar izan dio Dinastia Etxabe txapelketari, ezker eskuan izan duen lesio baten ondorioz.
Joanes Cestau andoaindarrak ordezkatuko du Bingen Beitia abuztuaren 11n, ostiralean, Dinastia Etxaben. Ezker esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000986 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe du seigarrena.
Asteburuan jokatu den errepideko txirrindularitza txapelketan txirrindulariak pinganillorik gabe aritu zaizkigu. Hori dela eta, lasterketan bestelako jokabideak iku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000987 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donosti Ensembleren kontzertuarekin amaitu zen atzo Musika Jaialdiaren 39. edizioa. Parrokia bete zuten musikazaleek, eta udalak eskerrak emateko tartea izan zuen.
Atzo arratsaldean amaitu zen Musika Jaialdiaren 39. edizioa, Donosti Ensembleren kontzertuarekin. Parrokian izan zen emanaldia, eta ez zen eserleku bat bera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000988 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deuneko arraunlariak Hondarribian izan dira gaurkoan. Zortzigarren sailkatu dira estropadan, baina bosgarren postuari eutsi diote sailkapen nagusian.
KAE 1 ligako arraunlariek hitzordu bakarra izan dute asteburu honetan. Hondarribian jokatu dute estropada arratsaldean, eta bertan izan dira Telmo Deuneko arraunlar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000989 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Berezia da oso, errepikaezina". Hitz horiek erabili zituen Eraman zesta puntako enpresako komunikazio arduradunak Iñaki Osa Goikoetxea (1980, Zumaia) deskribatzeko. Pilotariak bere ibilbidea amaitzeko erabakia hartu duela plazaratzeko eginiko prentsaurrekoan esan zituen hitzok, ekainean. Uztaileko Baleike aldizkariko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000990 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas Gaineko piraguistak lehenbiziko postua eskuratu du K1ean. Kategoria mistoko sailkapenean, gainera, Eider eta Aimar Amundarain anai-arrebak izan dira onenak.
Sella ibaiko jaitsiera (Asturias, Espainia) jokatu zen atzo, eta bertan izan ziren piraguista zumaiarrak ere. Maila bikaina erakutsi zuten Itxas Gaineko kiro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000991 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur da azken eguna zuri-beltzezko argazki lehiaketako lanen bilduma ikusteko
Epaimahaiak hautatutako 36 argazki izan dira ikusgai azken egunotan Oxford aretoan. Gaur ikusi ahal izango dira lan horiek azkenekoz.
Sari banaketarekin batera, Distiraren zuri-beltzezko argazki lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000992 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostia Ensembleren kontzertuarekin amaituko da bihar Musika Jaialdia
San Pedro parrokian izango da kontzertua. Sarrera librea izango da, bete arte.
Amaierara iristen ari da Zumaiako 39. Musika Jaialdia. Bihar, igandea, izango da jaialdiaren egitarauaren barruan antolatutako azken emanaldia. Izan ere, Donostiako Hamab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000993 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak gertutik jarraitu dio Kaiku liderrari Ondarroako estropadan
Bigarren txandan aritu dira Zumaia eta Zarautz, Kaikurekin eta Deustorekin batera. Liderra baino zortzi segundo beranduago helmugaratu da Zumaia, bigarren; bosgarren egin du Zarautzek.
ETE ligako estropada izan dute gaur eskualdeko traineruek Ondarroak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000994 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero legez, Gala Eguna ospatuko da Zumaian abuztuko lehenengo larunbatean. Udalak antolatutako jarduerez gain, Baleikeren argazki txokoa izango da arratsaldean Saregileen plazan.
Urtero bezala, Gala Eguna ospatuko da gaur, larunbata, Zumaian, eta aitzakia bikaina izango dute herritarrek arroparik dotoreenak jantzi et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000995 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jessica Gonzalez Da Silvak (Zumaia, 1996) eta Alex Urangak (Zumaia, 1989) beste urtebetez hartuko dute Santiagoko hondartzako kantinaren ardura. Ez da gauza berria; izan ere, hirugarren urtea dute Portutxiki kantinan. Uztaileko Baleike aldizkariko elkarrizketa webgunean irakur daiteke orain.
Aurreneko urtean pandemiak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000996 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteak haurrei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu irailaren 4tik 7ra bitartean OpenLab gunean, teknologiaren eta errealitate areagotuaren mundua modu dibertigarri eta ludikoan lantzeko. Jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa ardatz izango dituzte ikastaroek eta 8-14 urte bitarteko haur ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000997 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sailkapenak bero-bero daudela jokatuko dituzte asteburuko estropadak
Ligak amaitzeko sei jardunaldi gelditzen zaizkie Telmo Deuneko traineruei, eta puntu garrantzitsuak izango dituzte jokoan asteburu honetan ere.
Traineru ligak hasi dira amaiera aldera gerturatzen, bai behintzat Telmo Deuneko bi traineruak dabiltzan ET... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000998 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 51. Dinastia Etxabe txapelketak jarraipena izan zuen atzo iluntzean jokatu ziren beste bi partiduekin. Lehenengo partiduan Ibarluzeak eta Elorzek osatutako bikoteak lortu zuen garaipena; bigarrenean, berriz, De La Fuente eta Beloki izan ziren garaile. Jexux Iribarrek honako kronika hau egin du txapelketako bigarren jar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0000999 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euriteen ondorioz, Zumaienako aretora lekualdatu dute Odietan egitekoa zen emanaldia.
Musika Jaialdiaren barruan, jarduera ugari izan dira azken egunotan Zumaian. Gaurkoan, dantza izango da protagonista. Izan ere, Dantza garaikide emanaldia eskainiko dute Osak eta Mujikak eta Led Silhouettek.
Emanaldia Odietan egitekoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001000 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Manu Aizpurua (Zumaia, 1998), Unai Linazasoro (Zumaia, 1997), Alberto Hidalgo (Zumaia, 1996) eta Iñigo Gonzalez (Zumaia, 1996) Bikabiko laukoteak lehen diskoa argitaratuko du etzi: Besteen Ekaitza. Rock doinuak oinarri dituen taldeak hilaren 19an egingo du estreinaldia, Dardara Festen emango duten kontzertuan.
Instagra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001001 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsas Kirol Poloa ekimenak sustatuta Zumaiako hiru enpresek enpresak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute
Urola Kostako Udal elkarteak garatutako proiektu estrategikoan parte hartzen duten Zumaiako hiru enpresek lortu dute Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoaren kalit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001002 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsas Kirol Poloa ekimenak sustatuta Zumaiako hiru enpresak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute
Urola Kostako Udal elkarteak garatutako proiektu estrategikoan parte hartzen duten Zumaiako hiru enpresak lortu dute Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoaren kalitate zigil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001003 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Las bodas de Figaro' opera ikusteko aukera egongo da gaur arratsaldean
Aita Mari zinema aretoan proiektatuko dute opera 19:30ean, eta sarrerak leihatilan nahiz Internetez erosteko aukera dago oraindik.
Gaur arratsaldean Las bodas de Figaro opera proiektatuko dute Aita Mari zinema aretoan, Zumaiako 39. Musika Jaialdiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001004 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduek kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa izango dute, eta haurrek arrain txikien txapelketa. Pisaketa eta sari banaketa Kofradia aurrean egingo dute.
Anade ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta, haurrei eta helduei zuzendutako arrantza lehiaketak egingo dituzte igandean; XLVIII. Kabra eta Dontzeilak arrantza l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001005 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laguntza jasotzeko oinarrien berri ematearekin batera zabaldu du udalak alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea. Telematikoki nahiz udaletxean bertan egin ahal izango da eskaera, irailaren 22a bitarte.
Beste urte batez, Zumaiako Udalak diruz lagunduko ditu alokairuan bizi diren zenbait herritar. Laguntza jasotzeko oi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001006 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilboko unibertsitateetara eta Leioako kanpusera joaten diren Urolako ikasle eta langileak biltzen hasi dira Piper autobus zerbitzuari heltzeko eta indartzeko.
Urteetan Zumaiatik, Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik Bilboko eta Leioako (Bizkaia) unibertsitateetara Piper autobus zerbitzu unibertsitarioa eskaini du Alda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001007 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 51. Dinastia Etxabeko partidak jokatu ziren atzo iluntzean Aitzurin. Lehenengo partidan Apezetxea-Lazkoz bikoa izan zen nagusi; bigarrenean, Amiano eta Gabirondo. Jexux Iribarrek honako kronika egin du txapelketako bigarren jardunaldiaren inguruan.
Partidu onak, atzo Aitzurin jokatutako biak, kalitate onekoak eta gogor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001008 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertura Bidabe Azpiko atetik sartu beharko da
Zumaiena ikastetxearen obrak direla medio, Zumaiako Udalak Sapere Aude Sinfoniettaren kontzerturako sarbidea aldatu du.
Sapere Aude Sinfoniettak eskainiko du gaur arratsaldean kontzertua, eta bertaratzen direnek Bidabe Azpiko sarreratik egin b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001009 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguerdiko 12:00etan egingo dute lehen saioa, udaletxeko balkoietatik, eta bigarrena Kofradiako balkoietan izango da, 13:00etan hasita. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001010 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailaren 23an ospatuko da aurtengo Olarro Eguna, eta olagarroa zein itsasoko produktuak dastagai izango dira txosnetan, sukaldaritza erakustaldian nahiz herri bazkarian. Guzti horrek eskatzen duen lana tarteko,herriko elkarteen laguntza behar du Zumaiako Udalak.
Aipatutako ekintzetan parte hartzeko interesa dutenek ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001011 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ingeniaritza ikasketak egindakoa da Manu Aizpurua, eta gaur egun irakasle modura lan egiten duen arren, badu tarterik gustukoen duena egiteko ere. Izan ere, txikitatik gustatu izan zaio musika mundua, eta hainbat zumaiarrek sortu berri duten Bikabi taldeko abeslaria eta gitarra da. Gogoko dituen bost abesti aukeratu di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001012 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Salbuespen politikekin" amaitzeko eskatuko du Etxeratek hondartzetan
Euskal Herri osoan egingo dituzte mobilizazioak igandean, tartean Orion eta Zarautzen. Sarek ere deitu dituu protestak abuzturako hiriburuetan.
Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak deituta, "oraindik indarrean dauden salbu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001013 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro Abesbatzaren txanda izan zen atzokoan Musika Jaialdian. Ahotsaren enborretik emanaldia eskaini zuten, Amaia Aldalurrek zuzenduta.
Eserleku gutxi geratu ziren hutsik atzoko San Pedro Abesbatzaren kontzertuan. Ahotsaren enborretik emanaldia eskaini zuten Parrokian, Amaia Aldalur zuzendari zutela.
A Capella musi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001014 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilabetez itxita egongo da Caritasen harrera. Halaber, telefono bidezko arreta eskainiko dute, premiazkoa bada.
Udako oporrak direla medio Caritasen harrera itxita egongo da irailaren 1era bitartean. Hala eta guztiz ere, telefono bidezko arreta zerbitzua mantenduko dute, eta premiazkoa den kasuetan erabili ahal izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001015 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ospitaleetaraino heltzen den autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu gaurtik aurrera
Zumaiatik abiatzen den eta ospitaleetaraino heltzen UK11 lineako autobus zerbitzuaren ordutegi aldaketak gaur jarri dira martxan.
Zumaia eta Donostia lotzen dituen autobus zerbitzuak aldaketa batzuk izango ditu bere ordutegian gaurtik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001016 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gertu elkarteak antolatuta Braderie azoka ospatu zuten herrian pasa den hilean. Herriko hemezortzi dendek kaleak hartu zituzten, eta egun osoan zehar erosketak egitera hurbildu zirenen artean 100 euroko lau bono zozkatu ditu Gertu elkarteak.
Zozketa burutu dute jada, eta baita irabazleei euren sariak banatu ere. Eroske... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001017 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe du bosgarrena.
Zia eta boga. Ontzia baliza baten inguruan biratzean datzan maniobra bat da; ontziaren ibilbidearen noranzkoa aldatzeko egiten dena. Patroiaren arraunkaden laguntza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001018 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero legez, abuztuko lehenengo larunbatean Gala Eguna ospatuko da herrian. Ohikoa den moduan, argazki txokoa eta hainbat emanaldi prestatu ditu Zumaiako Udalak arratsaldetik hasita.
Urtero egiten den moduan, Gala Eguna ospatuko da larunbatean Zumaian, eta aitzakia bikaina izango dute herritarrek arroparik dotoreenak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001019 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Moto gidari bat hilda Getaria-Zumaia artean, istripu baten ondorioz
Motozale bat zendu da gaur arratsaldean Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidean izandako istripu baten ondorioz. Antza denez, ibilgailu batekin talka egin du motoak, baina Ertzaintzak jakitera eman duenez, ez dago oraindik argi gertatutakoa. Horrega... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001020 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Hariak eta Hodiak' organo eta biolin kontzertuaz gozatu dute herritarrek
Francisco Herrero eta Gerardo Rifonek osatutako bikoteak Hariak eta Hodiak organo eta biolin kontzertua eskaini zuten atzo, Parrokian.
Zumaiako 39. Musika Jaialdiari jarraipena emanaz, Hariak eta Hodiak organo eta biolin kontzertua eskaini zuten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001021 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sapere Aude Sinfoniettaren emanaldirako sarrerak eros daitezke turismo bulegoan
Asteazken arratsaldean eskainiko du Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua, eta Enrix Granador eta Manuel de Fallaren lanak interpretatuko dituzte oholtza gainean.
Musika Jaialdiari jarraipena emanez, Sapere Aude Sinfoniettaren emanaldiaz goza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001022 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Bote prontoan' ipuin kontaketa musikatua, arratsaldean, Mari kalean
Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan haur eta familientzat ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Esti Curiel eta Maria Zubimendik. Kostaldera iritsi berri den Malenaren istoria kontatuko dute bertan.
Esti Curiel eta Maria Zubimendik itsasoan inspirat... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.