id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0001023 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Porra: Bihar eguerdian amaituko da arraun porran parte hartzeko epea
Aurten ere arraunzaleentzat lehiaketa abiatu du BALEIKEk. Zenbatgarren postuan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak? Oraindik ez diozu erantzun galderari? Sariak daude jokoan.
Beste behin, porra antolatu du BALEIKEk traineru denboraldia hast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001024 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sergio Gutierrez errioxarrak ordezkatuko du Beñat Zubizarreta Dinastia Etxaben
Bihar hasiko da Dinastia Etxabe txapelketa, eta abuztuaren 25a bitarte jokatuko dira partidak Aitzuri pilotalekuan.
Bihar hasiko da Dinastia Etxabe txapelketa Zumaian, eta antolatzaileek azaldu dutenez, Sergio Gutierrez errioxarrak ordezkatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001025 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaizka Rodriguez: "Posible ikusten dut datorren denboraldiko Espainiako txapelketan domina bat lortzea"
Gaizka Rodriguezek (Zumaia, 2004) urteak daramatza igeriketa munduan murgilduta. Txapelketa ugari jokatu ditu aurtengo denboraldian, baita emaitza bikainak lortu ere. Jokatutako txapelketen artean daude, besteak best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001026 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosa igeriketa elkarteko kideak "eskertuta" agertu dira zenbakiak erosi zituztenekin, eta azaldu dute jendearen babesa "oso garrantzitsua" dela beraientzat.
Taosa igeriketa elkarteak azken zozketako zenbaki saridunak zeintzuk diren esan du. Zehazki, hiru dira saria irabazi duten zenbakiak. Lehenengoa 0007, bigarrena 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001027 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Camargoko XXXI. Banderaren lehian izan da Zumaiako taldea, Fernando Lopez Lejardiren oroimenezko lehen proban. San Juan nagusitu da, eta atzetik helmugaratu dira Arkote eta Lapurdi.
Gaur izan dute KAE1 ligako mutilek aste honetako estropada Kantabriako uretan. Hain zuzen, Camargoko XXXI. Banderaren lehian izan dira Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001028 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Klarinete Maratoiko laukote irabazlearekin hasi da Musika Jaialdia
Asteburuan ere izango dira hitzorduak Musika Jaialdiaren barruan. Zehazki, Zumaiako Musika Bandak kontzertua eskainiko du Gasteiz Big Banden eta Tiktararekin batera. 20:00etan izango da, Eusebio Gurrutxaga plazan.
Atzo ekin zioten Musika Jaialdiari herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001029 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komunikabide batean astelehenean dela bitan argitaratu den arren, asteartean eskainiko du San Pedro abesbatzak bere ohiko kontzertua.
Zumaiako Musika Jaialdiaren 39. edizioa ospatzen da aurten eta ia guztietan parte hartu du San Pedro abesbatzak. Aurten ere gogotsu ari gara emanaldi berezi hau prestatzen. Pasa den aste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001030 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako prest dago datorren denboraldiari hasiera emateko. Joan den astean egin zuten ohiko osoko bilkura, eta, bertan, zuzendaritza berria aurkeztu eta datorren denboraldiko kontuak zehaztu zituzten, besteak beste.
Zumaiako Futbol Taldeak aurki ekingo dio denboraldi berriari, eta Juan Luis Sanchez izango du zuzendari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001031 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anette Gonzalez-Etxabarri txapeldunorde taldekako sailkapenean, Europako surf txapelketan
Ostegunean jokatu zuten finala Portugalgo Santa Cruz hondartzan, eta Espainiako selekzioarekin aritu zen bertan Anette-Gonzalez Etxabarri. Bakarkako lanari dagokionez, emakumeetan hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen zumaiar g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001032 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldiari lotuta, Baleikek galdera-erantzunen jokoa izan du martxan azken egunetan. Parte hartze epea amaituta, guztira 128 herritarrek jokatu dute, eta 29 lagunek asmatu dituzte hamar erantzunak. Horien artean zozketa egin, eta Antonio Lizarralde Aierbek eskuratuko du saria.
Baleike.eus atariaren arraunar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001033 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezko bat identifikatu du Udaltzaingoak, zaborrontziak erre izana leporatuta
Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat identifikatu du, eta, Basadin, Aita Marin eta Txomin Agirre kaian zazpi zaborrontzi erretzea leporatu diote.
Edukiontziak erre izanaren arduraduna delakoan, Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat identi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001034 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estropada bakarra jokatuko dute eta Camargon izango da bihar arratsaldeko lehen orduan. ETE ligan ez da estropadarik izango.
Telmo Deuneko traineruek ligako estropada bakarra izango dute asteburu honetan. KAE1 ligakoa, hain justu ere, ETE ligan atsedena hartuko baitute bihar eta etzi.
Hori horrela, gizonezkoak soilik a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001035 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igor Albizu bazkidea da zozketaren irabazlea eta Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du.
IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean, eta Igor Albizu izan da zorteduna. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika auke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001036 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ion Arozena izango da Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari berria
Bi agintaldi geroago, EH Bilduren esku egongo da elkartearen gidaritza. Orioko alkate Anuska Esnal izango da lehendakariordea.
Atzo arratsaldean egin zuten Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) hauteskundeen eta tokian tokiko gobernu eraketen ondorengo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001037 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur babesgabeentzako harrera familia espezializatu gehiago lortu nahi ditu aldundiak
Era horretako 22 harrera familia daude egun Gipuzkoan, eta bi urteren buruan 35era iristea nahi du erakundeak. Horretarako, familia berriak "informatzeko, erakartzeko, hautatzeko eta prestatzeko" kontratu berria onartu du Foru Aldundi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001038 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anade ehiza eta arrantza elkarteak haurren eta helduen arrantza lehiaketa antolatu du abuzturako. Helduen lehiaketan parte hartzeko izena ematea zabalik egongo da gaur eta bihar.
Haurrentzako eta helduentzako arrantza lehiaketa antolatu du Anade ehiza eta arrantza elkarteak beste urte batez. Abuztuaren 6an egingo dituz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001039 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Global Training beka programa unibertsitate titulua edo goi mailako ikasketak eta B2 ingeles mailan dituzten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.
Urola Kostako Udal Elkartearen Enplegu Sailak jakinarazi du Global Training 2023 programak atzerrian ordaindutako lanbide praktikak egiteko 80 beka eskainiko dituela u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001040 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak, ETS erakunde publikoaren bitartez, Zumaiako geltokia eraberritzeko lanak esleitu dizkio Iza obra eta promozioak enpresari "geltokiaren irisgarritasun baldintzak hobetzeko" helburuarekin.
Zumaiako tren geltokia eraberritzeko lanak hasiko dituzte udazkenean. Eusko Jaurlaritzaren Garrai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001041 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pantailaren gehiegizko erabilerarekin kezkatuta dauden herriko hainbat gurasok arazoari aurre egiteko taldea sortu dute. Oraindik ez dute izena erabaki, baina argi dute zein den beraien helburua: beren seme-alabek era kontziente eta kritikoan kontsumitzea gailu digitalak. Ekaineko Baleike aldizkariko erreportajea da ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001042 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 23 urtez azpikoen eta gazte eta jubenilen lehiari ekingo diete hurrengo astean. Abuztuaren 25ean jokatuko dira bi kategoria horietako eta zesta puntako finalak, Aitzuri pilotalekuan.
Bueltan da beste urte batez Dinastia Etxabe txapelketa. Datorren astelehenean, uztailak 31, hasi, eta abuzutaren 25a bitarte jokatuko dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001043 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 4az gero etenda dago Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua. Abuztuaren 11ra arteko epea aurreikusten zuten lanak amaitzeko, baina Meagako tuneleko lurjausi bat tarteko, obra luzatu egingo dela baieztatu dio hedabide honi Euskal Trenbide Sareak.
Zumaia eta Zarautz artean trenbidearen azpiegitura hobetzeko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001044 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dortsal gutxi batzuk baino ez dira geratzen Flysch Trail lasterketarako
Bi astean ia dortsal guztiak saldu dituzte. Orain arte izena eman duten kirolarietatik emakumezkoak % 25 direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Ia dortsal guztiak ahitu dira bi astean. Duela bi aste zabaldu zuten 14. Flysch Traileko izen ematea, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001045 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste urte batez, Dardara musika kolektiboak antolatutako jaialdia izango da Kuadrilla Egunean, abuztuaren 19an. Bost talderen kontzertuak izango direla iragarri dute.
Dagoeneko jakinarazi ditu Zumaiako Dardara musikarien kolektiboak aurtengo jaialdian izango diren musika taldeak. Izan ere, urtero legez, Kuadrilla Egun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001046 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe du laugarrengoa.
Lehen aldiak beti izaten dira bereziak. Lehen estropada, lehen txapelketa, lehen traineru estropada, lehen sailkapen estropada, eta nola ez, lehen bandera. Lehen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001047 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken eguna da BALEIKEren arrauneko galdera-erantzunen jolasean parte hartzeko
Traineru denboraldia martxan da, eta BALEIKEk galdera-erantzunen jokoa jarri zuen martxan hilaren 17an. Lehiaketa bihar 12:00etan amaituko da, eta oraindik parte hartu ez dutenek hamar galdera erantzun behar dituzte. Asmatzaileen artean Telm... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001048 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | The Beatlesen bertsioak jotzen dituen talde errioxarraren emanaldia bertan behera utzi dute, euriteengatik. Laster iragarriko dute data berria.
The Nowhere Plan bikotea kontzertua ematekoa zen gaur Portutxiki kantinan, baina udaleko Kultura Sailak jakinarazi du bertan behera geratu dela emanaldia, euriteengatik. Dena d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001049 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilabetez, Euskal Herria zeharkatzen dute Euskarabenturan dabiltzan gazteek, euskaraz, bertako historian eta kulturan sakonduz. Nagore Arakistain zumairra da gazte horietako bat.
"Zumaiara itzuli eta zer egingo dudan? Lagunekin egon, hondartzara joan, jan eta lo egin". Ekintza sinpleak, ohikoak dira, baina asko balorat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001050 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | The Beatles taldearen bertsioek girotuko dute iluntzea bihar Portutxikin
60eko hamarkadako talde entzutetsuaren abestiak joko ditu The Nowhere Plan bikoteak.
Kontzertua izango da bihar Portutxiki kantinan, Santio Egunez. Iluntzea girotzeko, The Nowhere Plan bikoteak emanaldia eskainiko du, hain zuzen, 19:30etik aurrera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001051 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrezko dominarekin itzuli dira Irati Osa eta Begoña Lazkano Espainiako Sprint Txapelketatik
Itxas Gain elkarteko sei kidek parte hartu dute asteburuan Galizian jokatu den lehiaketan, eta emaitza bikainak lortu dituzte, tartean brontzezko dominak.
Piraguako Espainiako Sprint Txapelketa jokatu da asteburuan Verducidon (... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001052 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | IrriSarri Land parkerako beste sarrera bikoitza zozkatuko du Baleikek
Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du, eta parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.
IrriSarri Land parkerako beste bi sarrera zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean. Zozketaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001053 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Senaturako bozetan ere EH Bilduko hautagaiek lortu dute boto gehien Zumaian
Kongresurako ere EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena atzo, eta Senaturako, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak, Olaia Duartek eta Mario Zubiagak jaso dute boto gehien. Horien ondotik EAJko hiru kide izan dira bozkatuenak: Luke Uribe-Etxebarria, Ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001054 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk lortu du boto gehien Espainiako Kongresurako hauteskundeetan Zumaian
%32,04ko abstentzioarekin, koalizioak lortu du boto gehien, 2019an bezala. Gaur 2.239 boto eskuratu ditu (2019an 1.916 boto), eta alde handia atera dio EAJri, horrek 1.381 boza jaso baititu (2019an 1.754 boto jaso zuen).
Zenbatu dituzte Espa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001055 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia bi puntu jaitsi da da hauteskundeetako parte hartzea eguneko bigarren aurrerapenaren arabera
Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun honetan, Espainiako Barne Ministerioak 18:00ak bitarteko parte hartze datuak eman ditu, eta oraingoz, botoa ematera deituta dauden 7.830 zumaiarretatik %57,38k eman dute botoa.
Espain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001056 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen datuen arabera, bi puntu jaitsi da parte hartzea 2019ko hauteskundeekin alderatuta
Espainiako Gorteetarako hauteskunde egun honetan, Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu lehen parte hartze datuak, eta oraingoz, botoa ematera deituta dauden 7.830 zumaiarretatik %40,77k eman dute botoa.
Espainiako Gort... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001057 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarautz Gesalaga Okelanek asteburuko bigarren bandera lortu du gaur Astilleroko uretan, baina Zumaia gertu-gertu ibili da garaipenaren borrokan, eta sailkapen nagusian zarauztarren aurretik jarraitzen du, bigarren.
Astilleron (Kantabria, Espainia) gaur goizean jokatutako ETE ligako estropadan lehia bizia egon da, eta h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001058 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 09:00etan zabaldu dituzte herriko bi hauteslekuak eta 20:00etan itxiko dituzte, ohi bezala. Dena den, izan da berritasunik; izan ere, botoa ematera deituta daudenek Aitzuri frontoian eta Alondegia kultur etxean egin behar dute oraingoan.
Zabaldu dituzte Zumaiako hauteslekuak herritarrek botoa eman dezaten Espainiako Go... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001059 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken bi hamarkadetan turismoak herrian izan duen hazkundearen lekuko ezin hobea da Esti Irureta. 2002tik Zumaiako Udaleko turismo teknikaria da, eta herriak bizi izan duen bilakaeraren partaide ere izan da Kantauri plazako Turismo Bulegotik.
Astelehenetan itxita egoten da Turismo Bulegoa bisitarientzako, eta astelehen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001060 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erdiko txandako traineru azkarrena izan da Telmo Deun, beste behin, baina ezin izan ditu ohorezko txandakoak gainditu.
Telmo Deunen KAE1 ligako traineruak bosgarren postua lortu du, beste behin ere. Plentzia (Bizkaia) uretan, Zarautzekin erdiko txandan lehia estua izan ondoren. Segundu gutxiko aldea izan da bi ontzien ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001061 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE ligako traineruak ezin izan ditu Zarautz eta Kaiku gainditu eta hiru puntuko aldea ateratzen die orain ontzi bizkaitarrak sailkapenean.
Telmo Deunen ETE ligako traineruak hirugarren postua lortu du Sestaon (Bizkaia). Bandera irabazi duen Zarautzek eta etxean aritu den Kaikuk soilik gainditu dute zumaiarren denbora.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001062 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hareazko eskultura tailerrak eskainiko ditu Andoni Bastarrikak abuztuan
Datorren hilean hareazko eskulturak egiten ikasteko bi saio eskainiko ditu Andoni Bastarrikak Santiago hondartzan.
Andoni Bastarrikak hondarra erabilita eskulturak egiten ikasteko bi saio eskainiko ditu abuztuan Santiago hondartzan. Urteak daramatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001063 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri pilotalekuan izango da kontzertua. Sarrerak internet bidez, Zumaiako Turismo Bulegoan edo egunean bertan leihatilan erosi ahal izango dira.
Benito Lertxundik kortzertua eskainiko du irailaren 15ean, Zumaian. Aitzuri frontoian izango da emanaldia, eta interesa dutenek sarrerak eskuragarri dituzte Zumaiako Turism... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001064 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bazkide berri bila dabil Artadi elkartea, eta interesa dutenek elkartea ezagutzeko aukera izan dezaten ate irekiak antolatu dituzte biharko.
Ate irekiak egingo ditu Artadi elkarteak bihar. Bazkide berriak behar dituzte soziedadean, eta elkartearen parte izateko interesa dutenek hura "barrutik" ezagutzeko eta zalantzak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001065 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE ligako traineruak bi estropada izango ditu eta bakarra KAE1ekoak. Emakumezkoak gaur goizean Sestaon (Bizkaia) eta igandean Astilleron (Kantabria, Espainia) ariko dira, eta gizonezkoak gaur arratsaldean baino ez, Plentzian (Bizkaia).
Bizkaialdean eta Kantabrian (Espainia) lehiatuko dira asteburu honetan ETE eta KAE1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001066 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 39. edizioa izango da aurtengoa. Uztailaren 28an hasi eta abuztuaren 6ra bitartean askotariko kontzertu, antzerki eta solasaldiz gozatzeko aukera egongo da herrian.
Datorren astean emango zaio hasiera aurtengo Musika Jaialdiari. 39. edizio hau uztailaren 28tik abuztuaren 6ra bitartean ospatuko da, eta aste horietarako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001067 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zelai hotel talasoterapia eta Brankada jatetxea, zumaiar denei zabalik
Jatetxean menu berezia prestatu dute, eta terrazarako errazioz osatutako karta zabal bat ere osatu dute -etxeko patatak eta txibiak, kroketak, tekeñoak, hanburgesa eta pizzak-. Eramateko jakiak ere prestatzen dituzte.
Ekainean abiatu zuen aro berria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001068 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismora bideratutako ostatuak arautzeko beste urrats bat egin du udalak
Arau subsidiarioen dokumentua aldatzeari behin behineko onespena eman diote udalbatzarrean herriko antolamendu planoa eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamendua eguneratzeko. Horrez gain, erakunde adierazpena ere onartu dute pl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001069 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskerrak eman nahi dizkiegu elkarretaratzean parte hartu zuten guztiei, eta etorkizunean ere euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen jarraituko dugu.
Zumaia herri euskalduna da eta zumaiarrok euskaraz bizi nahi dugu. Euskaraz bizitzea, ordea, ez da erraza, eta ahalegina eskatzen du, gogo eta borondate handia; zumaiar a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001070 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztelerazko poesia onenaren saria jaso du Imanol Ulacia zumaiarrak; euskarazkoa, berriz, Iban Garrorentzat izan da.
Imanol Ulaciak jaso du gaztelerazko lanei ematen zaien Iruñeko Nazioarteko XVII. Poesia Saria, Maravillas del espacio obragatik. Euskarazkoen artean, berriz, Iban Garrok aurkeztutako Larrosa bat Groenlan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001071 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari eta Txomin Agirre kaleetako sei edukiontzi erabat kiskalita geratu dira gaur goizaldean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Sei zaborrontzi erre dituzte goizaldean Aita Mari eta Txomin Agirre kaleetan. Ertzaintzak azaldu duenez, 05:00ak aldera jaso dute abisua, eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001072 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saharako haur errefuxiatuak iritsi dira eskualdera. Ez dira duela urte batzuk bezainbeste, baina prest daude astebururako antolatu dizkieten jarduerekin gozatzeko.
Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako 8 eta 9 urteko hamabi haur iritsi ziren joan den astean Urola Kostara, eta etxean hartu dituzten familietan pasatuko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001073 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Langileen falta salatzeko deitu dute greba ELA, Independenteak, ESK eta CGT sindikatuek. Grebak dirauen bitartean gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek.
Gaurko deitutako grebak Euskotrenek eskaintzen dituen garraio zerbitzu guztietan izango du eragina. ELA, Independenteak, ESK eta CGT sindikatuek deitu dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001074 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harrapaketa "ondo" doala aitortu dute arrantzaleek. Kontserba industriek, ordea, oraindik iazko stocka dute biltegietan, eta horrek eragina izan du prezioan.
Ekainaren 14an abiatu zuten eskualdeko itsasontziek hegaluzearen kanpaina, eta orain arte kuotaren %37 arrantzatu dutela azaldu du Orioko Arrantzaleen Kofradiako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001075 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean Espainiako Gorteetarako hauteskunde gaua jarraitzeko aukera izango da atari honetan
Herritarrak boza ematera deituta daude igandean Espainiako Kongresua eta Senatua berritzeko, eta 21:00etatik aurrera, Kongresuko emaitzak ikusteko aukera izango da atari honetan, grafikoez lagunduta.
Igande honetan, uztailak 23... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001076 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ogasun eta pertsonal arloko gaiak eta Torreagako esparruari lotutako arau subsidiarioak izango dituzte aztergai. Udal adierazpen bat ere bozkatuko dute, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken ebazpenaren aurrean.
Uztaileko ohiko osoko bilkura egingo dute bihar, osteguna, udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001077 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak argitaratu ditu garbitzailea kontratatzeko prozedurako behin betiko puntuazioak
Atzo amaitu zen helegiteak aurkezteko epea, eta gaur jarri du ikusgai behin betiko emaitzen zerrenda.
Udal eraikinak garbitzeko langile bat aldi baterako kontratatzeko prozesua izan du martxan udalak, eta behin-behineko puntuazioen z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001078 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Guztira, hemezortzi establezimenduren postuak izango dira Erribera kalean egun osoan zehar. Gerturatzen diren bezeroen artean 400 euro zozkatuko dituzte erosketa bonoetan.
Braderie eguna ospatuko du Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak datorren larunbatean, hilak 22. Erribera kalean bertan nahiz beste auzoetan dend... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001079 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aspalditik zeuden haserre erakunde eta elkarte euskaltzaleak justiziarekin. Espainiako Konstituzio Auzitegiaren azken ebazpenak "marra gorria" gainditu du.
Espainiako Konstituzio Auzitegiak Euskal Autonomi Erkidegoko udal legearen 6.2 artikulua ezeztatzeko duela bi aste kaleratutako epaiak zeresana ematen jarraitzen du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001080 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astinduren dantza eta musika emanaldian parte hartzeko izena ematea zabalik dago
Astinduk urtero legez dantza emanaldia eskainiko du urtearen amaieran, eta bertan parte hartzeko nahia dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Aurten, The Blues Brothers dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute, abenduaren 23an, eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001081 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriz herri greba antolatzeko taldeak sortzen ari dira dagoeneko. Zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatu eta gaia gizarteratzeko baliatuko dute greba.
Mugimendu Feministak Martxoaren 8arekin iragarri zuen udazkenean greba orokorra deituko zuela. Dagoeneko ezarri dute data: azaroaren 30ean izango da, eta herriz herri ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001082 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Brankada, Zelai Hotel Talasoterapiako jatetxe-tabernaren izen berria
Errazio karta berritua eskaintzen ari dira dagoeneko terrazan, eta jatetxean menu berria ere badago. Gainera, menu bereziak prestatu ditu hotelak Gala Egunerako, Euskal Jai Egunerako eta Kuadrillen Egunerako.
Kudeatzaile berria du Zelai Hotel Talasote... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001083 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean amaituko da Euskal Jai egunean lan egiteko izena emateko epea
Hilabete baino gutxiago geratzen da Euskal Jai egunerako, abuztuaren 11n ospatuko baita aurten. Horren harira, egitarauaren parte diren herri bazkarian eta sagardo dastaketan lan egiteko taldeen bila dabil Zumaiako Udala.
Ostiralera arte dute herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001084 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lana eta aisia uztartuko dituzte ostiralean Etxape Zentro Sozialistan
Espazioa egokitzeko lan saioa egingo dute aurrena, eta gero, musikak girotutako parrillada izango dute. Eguna amaitzeko, Trivial Gaua antolatu dute.
Etxape Zentro Sozialistak hainbat ekitaldi ditu antolatuta uztailerako, eta ostiral honetan izango da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001085 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreneko saioa ostiral honetan izango da, hilak 21. Afaria Itziarko Hostalean izango da, eta hitzaldia Xabier Irujok emango du Errozabal-Orreagako guduaz. Irujo Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikerguneko zuzendaria da.
Ostiral honetarako, hilak 21, hitzordu berezia antolatu dute Itziarren: hitzaldia eta afaria, A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001086 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe du hirugarrengoa.
Kaleak eta errioak, olatuak eta itsasoak, zubiak eta eremuak, marea gorak eta marea beherak, aldekoak eta kontrakoak, pisuak eta kargak, atunak eta bisiguak. Den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001087 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean EAJren ekimenez mozio bateratua aurkeztuko dute udalbatzako bi alderdi nagusiek
Hizkuntza eskubideen aurkako epaia dela-eta, EAJren ekimenez Udalbatza osatzen dugun bi alderdi nagusiok bat egiten dugu, eta Larraina elkarteak deitutako elkarretaratzera gerturatzeko eskatzen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001088 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosa igeri taldean izena emateko aukera. Bidali mezua helbidera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001089 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helene Alberdik Hawaiirako txartela lortu du bere lehenengo ironmanean
Bosgarren postuan sailkatu zen atzo Helene Alberdi Gasteizko ironmanean. Distantzia horretako proba batean aritu zen lehen aldia izan zen atzokoa Alberdirentzat.
Helene Alberdi ironman distantziako probetan estreinatu zen atzo Gasteizen. Lasterketan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001090 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Traineru denboraldia martxan da, eta horren harira, BALEIKEk galdera-erantzunen jokoa prestatu du. Hamar galdera erantzun behar dira, eta asmatzaileen artean Telmo Deun elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu BALEIKEk.
Traineru denboraldiak hartu du abiada, eta herriko ontziak lan ede... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001091 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri frontoian egingo dute bilera. Besteak beste, kontuak eta zuzendaritza taldearen berritzeaz mintzatuko dira.
Zumaiako futbol taldeak bihar arratsaldean egingo du urteko ohiko batzar nagusia. Aitzuri frontoiko bilera gelan elkartuko dira, 19:00etan. Bilkuran hainbat gai landuko dituzte; horien artean, kontuak eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001092 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur da azken eguna zaharberritutako moto klasikoen erakusketa ikusteko
Jose Ramon Diaz moto artean jaio eta hazi zen, eta horiek izan ziren haren ogibidearen oinarri ere. Pixkanaka zaharberritzen joan den moto klasikoen erakusketa ikusgai izan da azken egunotan Oxforden; gaur izango da hura bisitatzeko azken eguna.
Ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001093 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETE ligako jardunaldia jokatu dute gaur goizean Portugaleten. Bigarren txandan aritu dira Zumaia eta Zarautz, eta bandera eskuratu duen Kaikurekin lehia bizia izan dute azken unera arte.
Emakumezkoek asteburu honetako lehen hitzordua zuten gaurkoa, eta bikain aritu da Zumaiako trainerua Portugaleten jokatutako estropad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001094 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oldarraldi judiziala bizi dugu euskararen eta euskaldunon kontra, eta Larraina Euskara Elkarteak dei egiten die zumaiarrei elkarretaratze honetan parte hartzeko, gure ezinegona eta haserrea adierazteko, erasoak salatzeko eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001095 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Aizpurua (Zumaia, 1964) duela hogei urte murgildu zen adarra instrumentuaren munduan, bai horiek lantzen, baita jotzen ere. Ekaineko Baleike aldizkariko elkarrizketa da honakoa.
Gaur egun bere lanak azoketan eta enkarguz saltzen ditu, eta Zumaiako adar jole taldeko partaidea ere bada.
Adarraren soinua entzutea bet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001096 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur Itzurunen ospatzekoa zen Surfesta bertan behera utzi dute eguraldi kaskarraren ondorioz. Laster jakinaraziko dute uda honetan beste data baterako antolatuko duten ala ez.
Ziskek antolatuta eta udalaren laguntzarekin gaur ospatzekoa zen surflarien festa bertan behera utzi dute. Euriteen ondorioz hartu du erabakia Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001097 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marina de Cudeyoko XVIII. Bandera-Dynasol Sari Nagusiko proba jokatu dute gaur arratsaldean, eta Zumaiako trainerua nagusi izan da bigarren txandako lehian. Arkotek irabazi du estropada.
Pedreñako (Kantabria, Espainia) uretan jokatu dute gaur arratsaldean KAE 1 ligako zazpigarren jardunaldia. Marina de Cudeyoko XVIII. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001098 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau plaza betetzeko merezimenduak aurkezteko epea zabaldu du udalak
Martxoan egin zuen lau plaza betetzeko deialdia udalak, eta prozesu horren barruan, behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, merezimenduak aurkezteko epea zabaldu du.
Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren, haur teknikari laguntzailearen eta Lud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001099 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zaindu Urola Kosta' ekimenean barruan, beste bi prestakuntza eskainiko dituzte urritik aurrera
UKUEk Zaindu Urola Kosta prestakuntza ekimena jarri zuen martxan 2022an. Lehen edizioan, 28 herritarrek hartu dute parte, eta emaitza "oso onak" lortu dituztela ikusita, urriatik aurrera beste bi prestakuntza eskainiko dira.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001100 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kroazian izan da Irati Osa piraguista zumaiarra, K1ean, senior mailako lasterketan. Seigarren egin du, lehenengoa baino 52 segundo beranduago helmugaratuta.
Emaitza bikaina eskuratu du beste behin ere Irati Osa piraguista zumaiarrak. Kroazian izan da aste honetan. Ostegunean izan zuen short race lasterketa, eta K1ean p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001101 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Futbol zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzeko eskatu du udalak
Instalazioen funtzionamendu egokia mantendu eta erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko, futbol zelaiko atea itxita dagoenean kiroldegitik sartzeko eskatu du udalak.
Udalak gogorarazi nahi izan du futbol zelaira sartzeko atea itxita dagoenean Lubaki kirolde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001102 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda garaia iritsi da. Gizarteak ezartzen duen edertasun ereduak indarra hartzen du urte sasoi horretan, egiturazkoa den lodifobiaren eragina inoiz baino agerikoago bihurtuz. Lodifobiak nola eragiten duen ezagutzeko, eskualdeko hainbat herritarren testigantzak bildu ditu GUKAk. Horiek argi dute: "Ez dira kasu isolatuak,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001103 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas Gainek beste urte batez Urolaren Igoera-Jaitsiera proba antolatu du. Igandean jokatuko da, etzi, eta ehundik gora piraguista izango dira errioan. Trenzubi azpitik pasatzea debekatuta dagoenez, ibilbidea ez da gainerako urteetakoa izango.
Igandean egingo dute Urolaren Igoera-Jaitsieraren 47. edizioa ehundik gora p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001104 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar eta etzi Beduola elkartearen topaketa izango da Zumaian. Ontzi berrituak erakusteaz gain, garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa egingo dute, ondare inmateriala berreskuratuz.
Beduola elkarteak batel ugari berreskuratu ditu azken urteotan. Horiek berritu eta uretaratu ez ezik, ondare inmateriala berreskur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001105 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den astean Kantabriako hainbat herri bisitatu zituzten Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak.
Beheko Plaza elkarteko kideak Kantabrian izan dira uztailaren 4tik 6ra bitartean. Egun horietan zehar hainbat herri bisitatu dituzte, hala nola Panes, Cuevas Del Soplao, Santo Toribio de Liebana, Cabezon de Lie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001106 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | BALEIKEk zozkatu ditu IrriSarri Land parkerako sarrerak bazkideen artean
Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du dagoeneko.
IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu BALEIKEk bere bazkideen artean, eta Elena Prieto Sanchez izan da zorteduna. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001107 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako hamabost enpresak berrikuntzaren Hazinnova ziurtagiria jaso dute
Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak Urola Kostako, Goierriko eta Debagoieneko 37 enpresari ziurtagiria banatzeko ekitaldia egin du gaur, Azpeitiko Basozabal jauregian. Ziurtagiria jaso duten enpresek berr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001108 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inda Mendi elkarte gastronomikoaren XLV. urteurrena dela-eta hainbat ekintza antolatu dituzte hilaren 21erako eta 22rako.
Uztailaren 21ean eta 22an Inda Mendi elkarte gastronomikoaren XLV. urteurrena ospatuko dute. Hori dela eta, bertako bazkide, jubilatu eta bazkide onuradunak egun horietan egingo diren ekintzetara go... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001109 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joxe Mari Kortaren oroimenezko lasterketaren 45. edizioa jokatutako da larunbatean eta Euskal Herri osoko 100 txirrindulari inguruk hartuko dute parte bertan.
Larunbatean, 09:30ean, Joxe Mari Korta txirrindularitza saria jokatuko dute jubenilek. 45. edizio honetan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 100 txirrindulari i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001110 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2023ko ekaineko BALEIKE aldizkarian argitaratutako erreportajea da honakoa.
Bertakoa eta anitza, eragileen eta herritarren bozgorailu, eta euskararen aterpe. Horrela defini daiteke euskarazko toki komunikabide bat. Horrela defini daiteke BALEIKE. Herriko gertaera garrantzitsuen berri eman du sortu zenetik, eta hain gar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001111 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan
Biotopoaren babesa sustatzeko hezitzaile bat egongo da Algorrin Zumaiako Udalak, Gipuzkoa Foru Aldundiak eta Geoparkeak elkarlanean adostuta.
Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, biotopoaren babesa sustatzeko asmoz. Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001112 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etenik gabe ari dira prestatzen korrikalariak aurtengo Flysch Trail lasterketa eta igande honetan egingo dute hirugarren entrenamendua.
Flysch Traileko hirugarren entrenamendua egingo dute igandean. Ekainean hasi zituzten lasterketa prestatzeko saioak, eta etenik gabe dabiltza ordutik korrikalariak. Gainera, aurten, gu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001113 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte uda osoan zehar
San Telmo ermitan bisita gidatuak eskainiko dituzte abuztuaren 31era arte. Hori horrela, egunero bisitatu ahal izango da ermita, 11:45etik 13:15era bitartean, eta azalpenak euskeraz eta gazteleraz emango dituzte. Hamabost minutuko bisita laburra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001114 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julen Garcia: "Guztiok barru-barruan daramagu 'Zuregatik' abestia"
Julen Garciak (Zumaia, 1995) 'Zuregatik' single berria kaleratu du. Lagun baten omenez Iseka taldearekin sortutako abestiaren bertsioa da hori. Aurki aterako du disko osoa.
Iseka taldearekin hasi zinen musikaren munduan, oso gaztea zinela.
14 urte genit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001115 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan hitzarmen berria sinatuta, lanera itzuliko dira Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileak
LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta Osakidetzan garbiketa zerbitzua eskaintzen duten azpikontratatutako enpresek akordioa erdietsi dute. Lau hilabete inguru egin dituzte greban Osakidetzako garbitzaileek, lan hitzarmen d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001116 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldi baterako garbitzailea kontratatzeko prozesuan behin-behineko puntuazioak argitaratu ditu udalak
Behin-behineko puntuazioen argitalpenarekin batera erreklamazioak aurkezteko epea ere zabaldu du Zumaiako Udalak; uztailaren 18ra bitartean izango dute herritarrek horretarako aukera.
Zumaiako Udalak udal eraikinen garb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001117 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igon Manzisidor: "Distantzia luzeak duena da lasterketaz gain abentura kutsua ere baduela"
Bigarren sailkatu da Igon Manzisidor (Deba, 1979) joan den asteburuan jokatutako Ehumilak lasterketan; 168 kilometroko mendi traila, hain zuzen. Proba luzeak ditu gogoko Zumaian bizi den korrikalariak eta azaldu duenez, bere gorp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001118 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mendebaldeko Saharako haurrak iritsi dira herrira, Oporrak Bakean programari esker
Astelehen goizean iritsi ziren haurrak Bilbora, eta dagoeneko beren udako etxeetan daude. Oporrak Bakean programaren bidez, Darahli elkartak bederatzi haur bideratu ditu Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako familietara. Bakeleku udale... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001119 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero legez, doako surf ikastaroez nahiz musika emanaldiez gozatu ahal izango dute bertaratutakoek. Larunbatean izango da aurtengo Surfesta, 17:00etatik aurrera.
Surflarien udako festa bueltan da. Larunbat honetan, hilaren 15ean, ospatuko dute, eta arratsaldean hasiko dira elkartzen surflariak Itzurun hondartzan. Izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001120 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 19an, 18:00etan, Alicia Valero ikertzaile eta irakasleak energia-trantsizioaren erronka batzuk xehatuko ditu Aita Mari antzokian eskainiko digun hitzaldian. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Energia-trantsizioak zenbait erronka dakartza berekin, eta denak ez dira behar bezain sakon landu. Hitzaldi honetan hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001121 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek lanak.
Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa, eta irailaren 30era bitartean izango dute herritarrek lanak aurkezteko aukera. Euskarazko literatur sorkuntza bultzat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001122 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzuri frontoian eta Alondegia kultur etxean eman beharko da botoa uztailaren 23an
"Antolakuntza eta irisgarritasuna hobetze aldera" hauteslekuak aldatu ditu Zumaiako Udalak Espainiako Gorteetarako hauteskunde egunerako.
Uztailaren 23an izango dira Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak eta "antolakuntza eta iri... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.