id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0001123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe du bigarrengoa. Lehengo astean faroltxo gorria ezarri zion Galizian igarotakoari batek baino gehiagok, baina oraingoan ere, semafororik gabeko irteerak ikusi ditugu. Galiziar nesk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko programa jarriko du martxan UKUEk Programaren aurkezpen jardunaldia hilaren 18an izango da; online eskainiko da, goizeko 12:30etik 13:30era bitartean, eta helburu izango du programan parte hartzeko interesa erakutsi duten enpresei hurrengo pausoen berri ematea eta izena eman ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeko hegaztien argazki bilduma ikusgai izango da aurki Aian Aiako Iturraran Parketxean izango da ikusgai hilaren 15etik aurrera. Imanol Manterola eta Oliver Perez dira erakusketan ikusgai izango diren 40 argazkiren egileak, eta txori arruntak ikus daitezke horietan. Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Javier Iriondo idazleak hitzaldia eskainiko du ostiralean Zumaian Hitzez baserriko emakumeen elkarteak antolatu du saioa. Iriondok bizitza oparo baterako gakoak emango ditu, gazteleraz, Aita Mariko zine aretoan. Bizitza zoriontsu bat izateko gakoez arituko da Javier Iriondo formatzaile eta idazle zaldibartarra bihar, a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako pilota elkartetik dei egiten diegu irailetik aurrera zesta puntan hasi nahi duten ume guztiei. Horretarako helbidera idatzi behar da, izen-abizen eta kontakturako telefono zenbaki bat utziz. Izen ematen dutenekin bilera bat adostuko da, baldintzak esplikatu eta izan ditzaketen dudak argitzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean, uztailaren 12an, odol emaileak izango dira Zumaian. Txandak telefonoz hartzeko, astelehen eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppez hartu daiteke, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Zer urte sasoi gustatzen zaizu gehien? Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, Santiago hondartzako toldoen ingurukoan, 252 lagunek eman dute boza. Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Baleike.eus-ek: Zer urte sasoi gustatzen zaizu gehien? 252 lagun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Triatloi Taldeko kideak 24 ordu, 44 minutu eta 56 segundo behar izan zituen 168 kilometroko lasterketa bukatzeko. Ostiraleko 20:00etan atera ziren 550 korrilari Beasaindik, eta zapatuan iritsi ziren helmugara azkarrenak. Igon Manzisidor Zumaiako Triatloi Taldeko kideak bigarren postua eskuratu du asteburuko Eh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du, eta parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera. IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatuko ditu BALEIKEk bere bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du. Sarrera horieki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Besteak beste, Santa Faustinaren botadura, itsasora nabigazio librea eta garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa egingo dituzte asteburu honetan Beduola elkarteak antolatutako topaketan. Beduola elkarteak ekintza sorta bat prestatu du astebururako, hala nola Santa Faustina ontziaren botadura, itsasora nabigazio ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiren eta euskaldunon interesak defendatuko dituen taldea izan dugu gaur Zumaian Kongresurako zerrendaburu den Maribel Vaquero eta senaturako zerrendaburu Luke Uribe-Etxebarriarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Zumaian eragin zuzena izango duten proiektuak ditugu mahai gainean, besteak beste klima aldaketari aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KAE1 ligako jardunaldia herrian jokatu dute gaur eguerdian, eta Telmo Deunek estropada ona egin du: laugarren sailkatu da etxean. ETE liga bezala, KAE1 liga ere Zumaian jokatu da gaur eguerdian. Bandera Lapurdik eskuratu du 21:08,25 denbora eginda, eta Arkote izan da bigarrena. Zumaiarrek estropada ona egin dute, eta l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du elkartasun azoka, eta Alondegi aurrean egongo da, goizean nahiz arratsaldean. Atzo, larunbata, eta gaur, igandea, liburu eta diskoen elkartasun azoka jarri du Alondegi parean Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak. Goizez eta arratsaldez egongo dira liburuak eta diskoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailaren 23an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira, eta gaur Beheko Plazan izango dira herritarrekin Jon Iñarritu eta Olaia Duarte. Kongresuko zerrendan bigarrena da Iñarritu, eta Senatukoan bigarrena, berriz, Duarte. Bi aste falta dira uztailak 23 izateko. Egun horretan egingo dituzte Espainiako Gorteet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela urtebete lortu zuen EITBk entzierroak euskaraz emititzeko baimena. Zezen eta ganadutegien aditu modura dabil platoan Albite zumaiarra. Asier Albite zumaiarra San Ferminetako entzierroen esatari arituko da EITBn, festak iraun bitartean. Duela urtebete lortu zuen EITBk entzierroak euskaraz emateko baimena, eta zuze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 16an, larunbatez, egingo dute aurten Zumaiako Triatloia, eta bertan izena emateko aukera zabalik dago jada. Zumaiako Triatloi Taldeak bi lasterketa antolatu ditu urtero legez; alde batetik, X. Zumaiako Triatloi Herrikoia, eta, bestetik XVI. Zumaiako Sprint Triatloia. Bi lasterketek irteera Gernika pasalekuan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idazki honen bidez adierazten dizugu Aitzuri frontoiko bilera gelan, uztailaren 18an, arratsaldeko 18:30ean 1.deialdian eta 19:00etan 2.deialdian, Ohiko Batzar Nagusia egingo dela. 1.-2020-2021 urteko batzarreko aktaren irakurketa eta, hala balitz, onarpena.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko enpresen faktura energetikoa murrizteko galdetegia prestatu du UKUEk Helburua da enpresen egoera energetikoaren analisia egitea, eta, ondoren, bakoitzari egokitutako aholkuak eskaintzea energia eraginkortasuna hobetzeko. Urola Kostako Udal Elkarteak energia aurrezteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko egita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gain Espainiako III Itsas kayak kopan Master mailako txapeldun Pasa den asteburuan, Asturiasko Candas herrian Espainiako 3. Itsas-Kayak kopa jokatu da. Bertan abenduan Australian jokatuko diren Munduko Txapelektetan parte hartzeko 2 txartel zeuden jokoan kategoria bakoitzean eta Itxas-Gain taldeko 8 piraguistek h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubilatuen Etxean egingo dute ateraketa, eta txanda hartzeko aukera zabalik dago jada. Txanda hartzeko aukera zabalik dago www.gotatanta.eus webgunean, asteleheneko 08:00ak bitarte. Halaber, denbora horretatik kanpo txanda hartu nahi dutenek, telefonoz egin beharko dute, astelehen edo asteartean, 17:30etik 21:00etara, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Konstituzionalaren epaia salatu eta euskaraz lanean jarraituko dutela berretsi dute Uemako hautetsiek Uemako udaletako 125 alkatek eta hautetsik, tartean eskualdeko zenbaitek, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ezeztatu dien epaia salatu dute gaur, Usurbilen (Gipuzkoa). Hala...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
19:30ean egingo dute suzirien jaurtiketa Narrondon, San Kristobal jaiei hasiera emateko. Astelehenera arte iraungo duen festa egitaraua prestatu dute. Gaur, 19:30ean, emango diete herritarrek hasiera Narrondoko San Kristobal festei suzirien jaurtiketarekin. Lau egunetarako egitaraua prest dute auzoko bizilagunek; gaur ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain dela urtebete, nazioarte mailako 120 profesional elkartu ginen lau egunez Zumaian. Ekintzaz beteriko egunak izan ziren pasa den uztailekoak: Udaletxeko udalbatza aretoan Iñaki Ostolaza alkateak egindako ongi etorria, komentuko lorategiko harrera, geoparkera bisita, Kike Amonarrizekin Euskararen inguruan egindako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantzariak urriaren 22an Bilboko Arriaga Antzokian eskainiko duen emanaldirako sarrerek deskontua izango dute zumaiarrentzat. Uztailaren 21era arte eskatu daitezke sarrerak. Lucia Lacarrak urrian eskainiko duen Lost Letters emanaldirako sarrerek deskontua izango dute zumaiarrentzat. Izena ematen duen herritar bakoitzak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goiko taulan Odol Bankuko egoera gaur egun. Udarako Odol behar larria dagoenez, deialdi berezia egiten zaie Zumaiarrei odola emateko. Gotatanta.eus web orrian txandak hartzeko epea ostirala, arratsaldeko 16:00tan irekiko da. Txanda hartzea ordenagailuz edo mugikorraren bidez egin dezakezu. Zumaiako Odol Emaileek hitzor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Anton-Exclusivas Marduko Beñat Sainz bigarren sailkatu zen larunbateak jokatutako lasterketan, Urdiainen. Beti ez du onenak irabazten. Urdiainen onena Viveros San Anton-Exclusivas Marduko Beñat Sainz izan zen; bakarrik ihesi zen, gero, beste birekin ibili zen, eta zazpiko ihesladi batean ere sartu zen. Tart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi irabazleek lortutako sarrera bikoitzak urriaren 15era bitartean erabili ahal izango dituzte San Telmo Museoan. Baleikek San Telmo Museorako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean, eta horiekin museoko erakusketak ezagutzeko aukera izango dute irabazleek urriaren 15era arte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa igeriketa klubak aurten ere Zumaiako zeharkaldia antolatu du. Hiru kilometroko ibilbidea egingo dute itsasoz, Itzurun hondartzatik arranplaraino. Itzurun-Arranpla zeharkaldia egingo dute bihar Zumaian. Urtero legez, Taosa igeriketa klubak hondartzatik hasi eta herriko arranplarainoko ibilbidea prestatu du parte h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Jai egunean lan egiteko deia zabaldu die udalak herriko taldeei. Abuztuaren 11ean ospatuko da aurten, eta egitarauaren parte diren herri bazkarian eta sagardo dastaketan lan egiteko taldeen bila dabiltza. Herri bazkarian egongo diren 400 laguni zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabaldu dute Flysch Trail lasterketan izena emateko epea, eta gaurtik hasi eta irailaren 1era bitartean egongo da horretarako aukera. Hamairu urteren ostean, Flysch Trail Elkarteak lasterketaren antolakuntzaren ardura izateari utzi zion, eta Zumaiako Udalak hartu zuen haren lekukoa. Bilera ireki baten deialdia zabaldu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskotren 30 Minutuero plataformak joan den urtearen bukaeratik gaur arte eman dituen pausoak azaldu ditu gutun honetan. Zumaia eta Eibar arteko tren zerbitzuaren maiztasuna hobetzea eskatzen ari dira. 2022 urtearen bukaeran hasi genuen Eibar eta Zumaia arteko tren zerbitzua hobetzeko kanpaina. Bertan, eskatzen dugu as...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lokarnoko Nazioarteko Zinemaldirako hautatu dute 'Negu Hurbilak' fikziozko filma Ekain Albite zumaiarra da film honen zuzendarietako bat. Negu kolektiboaren lanak Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia, abuztuaren 9an. Bartzelonako D'A Film Festival, L 'Alternativa, Tarragonako REC, Xixongo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deuneko bi ontziek etxean jokatuko dute estropada, bertan izango direlako ETE eta KAE1 ligetako lehiak igande eguerdian. Hitzordu garrantzitsua dute igande honetan Telmo Deun Arraun Elkarteko bi ontzi seniorrek, etxean jokatuko baitituzte ETE eta KAE1 ligetako estropadak. Eguerdian izango dira norgehiagokak itsas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pensar y hacer. Habitar las ruralidades desde una perspectiva ecosocial hitzaldia eskainiko du Maria Montesino soziologoak. Maria Montesinok Pensar y hacer. Habitar las ruralidades desde una perspectiva ecosocial hitzaldia eskainiko du hilaren 11ean, 18:00etan Aita Mari antzokian. Montesino soziologoa da, eta gaur egun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ibai Korta: "Bizitza osoa iraungo duten bizikletak egiten ditugu" Ibai Korta Zumaian jaio zen 1974. urtean. Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da, baina txikitatik bizikletekiko izan duen begirunea dela tarteko, gaur egun horiek egitea du ogibide. Mendiko bizikletan ibiltzen nintzen aspalditik, eta orduan hasi nintzen b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintzari buruzko galdetegia erantzuteko deia, Zumaiako herritarrei Zumaiako Udala eta Prebentzio Mahaia zaintzei buruzko diagnostikoa osatzen ari dira. Hori horrela, diagnostikoa osatzeko herritarrei zuzendutako galdetegia prestatu dute. Herritarrei zaintzaren inguruko galdetegia erantzuteko eskatu diete Zumaiako Udal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Kantu bat gara' ikuskizunaren azken saioa eskainiko du Jon Maiak Haziberri jaialdian Hilaren 14an izango da Gernikako jaialdia, eta Eire bikote zumaiarra ere bertan izango da. Jon Maiak 'Kantu bat gara' ikuskizuna eskainiko duen azken aldia izango da datorren hilaren 14koa. Gernikako Haziberri jaialdian emango du kont...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraun denboraldia amaitu bitarte, astero arraun analisia eskainiko die UKTren hedabideei Itziar Olasagasti arraunlari ohi oriotarrak. Hauxe da aurrenekoa. Hirugarren traineru denboraldia tostetatik kanpo, baina oraindik ez ditut estrapuak kotxeko maleterotik atera. Badaezpada bertan ondo daudela esaten diot neure buru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Ramon Diaz moto artean jaio eta hazi zen, eta horiek izan ziren haren ogibidearen oinarri ere. Pixkanaka zaharberritzen joan den moto klasikoen erakusketa zabaldu berri du Zumaian. Ardantzabideko tailerrean topa zezaketen zumaiarrek duela urte batzuk lanean Jose Ramon Diaz, motorrak konpontzen edota bizikleten gur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur, asteazkena, goizean argitaratu du COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren amaiera, eta hori horrela, gaurtik aurrera ez da nahitaezkoa izango maskara osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta farmazietan erabiltzea. Maskara janztea ez da derrigorrezkoa izang...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo arratsaldean bildu ziren Saregileen plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Pasa den asteburuan Iruñean izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten Saregileen plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Udalak ere "gogor" salatu du hilketa matxista, eta familiako nahiz gertukoei elka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste buru honetan Taosako lau igerilari, Mendizorrotzako igerilekuan (Gazteiz) izango dira Euskadiko Txapelketan Infantil Mailan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko hainbat baserritan bisitak izango dira, Ongi Etorri Baserrira! egitasmoaren barruan Ostiralean eta larunbatean izango dira doako bisita gidatuak. Horietako batzuetan dagoeneko osatuta daude taldeak, baina oraindik eman daiteke izena Azpeitiko Premi-Etxeberriko, Beizamako Oiarbi-Saletxeko, Getariako Giez Berr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak Kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak eta beste hainbat euskarri barnebiltzen ditu deialdiak. Eskaera azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da. Zumaiako Udalak euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea zaba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hildako emakumearen familiako kideei nahiz gertukoei elkartasuna adierazi die udalak. Halaber, erakundeak bat egin du Mugimendu Feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzearekin; 19:30ean izango da, Saregileen plazan. Zumaiako Udalak "gogor" salatu du Iruñean gertatutako hilketa matxista, eta hildako emaku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urrezko hiru domina eta zilarrezko beste hiru lortu ditu Itxas Gainek asteburuan Asteburuan Sanabrian eta Valladoliden lehiatu dute Irati Osa, Eider Amundarain eta Josefa Molinak. Urrezko hiru domina eta zilarrezko beste hiru eskuratuta itzuli dira Itxas Gaineko kirolariak. Irati Osa, Eider Amundarain eta Josefa Molina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Opor sasoia bukatuta, gogotsu itzuliko dira AEK-ko lankideak irailean lanera, eta orduan jarriko dute martxan neguko matrikulazio kanpaina. AEKren Zumaiako Euskaltegia itxita izango da irailaren 4ra arte. Opor sasoia bukatuta, gogotsu itzuliko dira AEK-ko lankideak irailean lanera, eta orduan jarriko dute martxan neguk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Komentuko lanak tarteko, San Jose eta Bonifazio Etxeberria kaleak itxita izango dira gaur Komentuko teilatua muntatzeko lanak egingo dituzte, eta ondorioz, gaur ez ezik, datorren asteartean ere, ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat itxita izango dira kale horiek 07:30etik 20:30era bitartean. Komentua eraberritzeko lanak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko prozesua hasi du Zumaiako Udalak Hilaren 11ra bitartean izango dute lanpostuarekiko interesa duten herritarrek izena emateko aukera. Lanbideren bitartez egingo du udalak hautaketa prozesua, merezimenduen balorazioaren bidez. Kontratatuko ez dituen hautagaiekin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donosti Cup futbol txapelketaren partidak jokatuko dituzte egunotan Aita Mari zelaian Larunbatera bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Aita Mari futbol zelaian. Zumaian bezala, eskualdeko beste lau herritan ere jokatuko dituzte; hain zuzen, Azpeitian, Orion, Zarautzen eta Zestoan. Martxan da Donosti Cup futbol tx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iruñeko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean Asteburuan Iruñean izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea bihar, asteartea, egingo dute, 19:30ean hasita, Saregileen plazan. 51 urteko gizonezko bat atxilotu dute, b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertu elkarteak 25. urteurrena ospatzeko Zilarrezko Ginkana jarri zuen martxan, eta ekainean zehar izan dute bezeroek parte hartzeko aukera. Gertu elkarteak antolatutako Zilarrezko Ginkanaren zozketak baditu jada irabazleak. Jone Gantxegik, Elena Etxeberriak eta Uxue Txapartegik uretako motoan bidaia eta otordu bana es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trenik ez da izango Zumaia eta Zarautz artean bihartik abuztuaren 11ra Trenbideko azpiegitura hobetzeko lanak egiteko etengo dute zerbitzua hilabetez. Ordezko bina autobus jarriko dituzte bi herrien arteko joan etorrietarako. Bihartik, abuztuaren 11ra, ostirala, bitartean ezingo da trena erabili Zarauztik Zumaiara joat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Sarrera horiek urriaren 15era bitartean erabili ahal izango dituzte. San Telmo Museoa ezagutzeko lau sarrera zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean. Baleikeko zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehenengo deialdia gaurtik hasi eta abuztuaren 4ra arte izango da, eta urritik ekainera arteko ikastaroak laguntzeko dirulaguntzak eskainiko dira. Zabaldu dute euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea, eta gaurtik hasi eta abuztuaren 4ra bitartean izango dute herritarrek eskaera egiteko aukera. Bigarren deialdian ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Frantziako Tourra Euskal Herritik igarotzen ari da egunotan, eta gaurko etapa eskualdean izango da. Horrek eragin nabarmena izango du herriko trafikoan. Gaur igaroko da Frantziako Tourra Zumaiatik, eta horrek nabarmen eragingo dio herriko trafikoari, ordu batzuetan errepideak guztiz itxita egongo baitira. Karabana egue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saioan, gaurko krisi sistemikoaren ezaugarri nagusiak (ekologikoak, sozialak eta ekonomikoak) aztertuko ditu; kapitalismo globalak krisi honi aurre egin ote diezaiokeen aztertu, eta kolektiboki eraiki ditzakegun etorkizuneko egoera desiragarriak eta posibleak aztertuko ditugu. Luis González Reyes zientzia kimikoetako d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoei bilerara joateko deia luzatu diete antolatzaileek. Musika udalekuetako bilera egingo dute bihar programazioaren inguruko xehetasunak zehazteko eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, besteak beste. Musika, dantza eta askotariko jolasak egiten dituzte txi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumezkoen Telmo Deuneko traineruak irabazi egin du Pasai Donibaneko estropada Emakumezkoek, 11:22:94 denborarekin bukatu dute erlojuaren aurkako estropada. Gizonezkoen ontziak, berriz, bosgarren postuari eutsi dio Pasai Donibanen jokatu den estropadan. ETE ligan diharduen Telmo Deun traineruak garaipena lortu du gau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Algorri Taldeak, urtero bezala, autobusa antolatuko du Realaren partiduak ikustera joateko Anoetako partiduak ikustera joateko autobusa antolatuko du Algorri Taldeak. Urtero bezala, partidua baino ordu eta erdi lehenago irtengo da Zumaiatik. Denboraldi osorako txartela eskuratu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako nahiz inguruko herrietako sortzaileek beren lanak erakutsiko dituzte bihar, igandea, Zumaian. Haiek egindako produktuak erosi ahal izango dituzte herritarrek. Jada garaiotan ohikoa den artisauen azoka izango da bihar, igandea, Beheko plazan. Herriko nahiz inguruko herrietako artisauen postuek hartuko dute plaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau egunetarako egitaraua prest dute Narrondo auzoko bizilagunek. Ostiralean hasi eta astelehenera bitarte luzatuko da festa aurtengoan. Uztaila hastearekin batera, Narrondo auzoa San Kristobal jaietan murgilduko da. Dagoeneko prest dute egitaraua auzoko bizilagunek, eta lau egunez, askotariko ekitaldiak izango dira au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo asteetan hainbat hitzordu ditugu Etxape Zentro Sozialistan. Duela gutxi Laneko Autodefentsa Sareak martxan jarri duen aholkularitza bulegoa zabalik izango da, goizez nahiz arratsaldez: 11:00etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. 16:00etan hasita, espazioa egokitzeko lan-eguna izango da Etxapen. Horren ost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lucia Lacarrak urrian eskainiko duen ikuskizunerako sarrerek deskontua izango dute zumaiarrentzat Lost Letters emanaldia eskainiko du urriaren 22an dantzari zumaiarrak, Bilboko Arriaga Antzokian. Lucia Lacarrak emanaldia estreinatuko du urrian, eta bertaratu nahi duten herriko zaletuentzat eskaintza berezia egin du; 10...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskalduntasunaren, erruaren, euskal identitatearen eta euskal irriaren inguruko obra sortzen ari dira Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak. Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak Zumaian ari ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Honako batzordeen bidez kudeatuko dute udala: Antolakuntza, Lurraldea, Herritarrak, Herria eta Kirola. Alkateak liberazio osoa izango du, eta sei zinegotzik partziala: lau EH Bilduk eta bi EAJk. Astearte arratsaldean egindako udalbatzarrean eratu zituzten Zumaiako Udala kudeatzeko batzorde informatzaile iraunkorrak. Ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
27 urteren ondoren erretiroa hartuko zuela iragarri zuen duela astebete inguru Iñaki Osa Goikoetxeak, Jai Alai Master Series txapelketaren berri emateko deitutako prentsaurrekoan. Zazpi urte besterik ez zituela hasi zen Iñaki Osa Goikoetxea zesta puntan, eta herrian jokatuko duen azken partida izango da arratsaldekoa, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi egunez, bihar hasi eta hilaren 8ra, herriz herri igaroko da Bira, eta guztira 60 herri igaroko ditu. Zumaiara 11:00 aldera iritsiko da. Independentziaren alde Euskal Herriko bira egingo duen bizikletako lekukoa prest dago. Zortzi egunez, uztailaren 1etik 8ra, herriz herri igaroko da Bira, eta guztira 60 herri ig...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 16an izango da aurtengo Zumaiako Triatloia. Ohikoa den moduan, bi lasterketa ospatuko dira, triatloi herrikoia eta sprint distantzia, eta biek ala biek Gernika pasealekua izango dute erdigune. Rockthesport webgunean eman daiteke dagoeneko izena. Aurten ere ospatuko da Zumaiako Triatloia. Hain zuzen ere, irail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unai Manterola apaizak Donostian beteko du bere apaiz zerbitzua udazkenetik aurrera Gaur, San Pedro eguneko Meza Nagusian jakinarazi du Manterolak leku aldaketa. Unai Manterola Albizu apaiz zumaiarrak azken 18 urtean Aian eta Orion bere eliz zerbitzua eskaini du, eta San Pedro egunez Orioko elizan izan den Meza Nagusia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Frantziako Tourrak eskualdeko hainbat herritan eragina izango du trafikoan Frantziako Tourraren aurtengo ekitaldia Euskal Herrian hasiko da, eta lehengo hiru etapak euskal lurretan jokatuko dira, uztailaren 1etik 3ra. Asteleheneko etapa, hain justu ere, eskualdetik igaroko da, eta eragin nabarmena izango du trafikoan. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PORRA: zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak Zumaiako traineruek? Aurten ere antolatu du BALEIKEk arraun porra. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte zumaiarrek ETE eta KAE1 ligak? Beste behin, porra antolatu du BALEIKEk traineru denboraldia hastearekin bat. Sari ederra lortuko du porraren irabazle...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi eta igandera bitartean San Pedro jaiak izango ditugu herrian. Festa programa zabal bat dugu, non denok dugun parte hartzeko tartea, haur, gazte naiz heldu; garen generokoak garelarik; denok dugu errespetatuak izateko eskubidea eta errespetuz jokatzeko obligazioa. Beraz goza ditzagun festak elkarbizitza, berdi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Trail lasterketa prestatzeko bigarren entrenamendua egingo dute igandean Hilaren 11ean egin zuten lehen entrenamendua Flysch Trail lasterketa prestatzeko, eta igande honetarako beste bi ibilbide prestatu dituzte. Zumaia Flysch Trail prestatzeko bigarren entrenamendu saioa egingo dute igande goizean. XV. edizioa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hainbat edukiontzi gune lekualdatuko dituzte Frantziako Tourra dela-eta Gaurtik hasi eta ekainaren 4ra bitartean hainbat edukiontzi gune lekualdatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Frantziako Tourra tarteko, hondakinen edukiontzi guneak lekualdatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, gaurtik hasi eta ekainaren 4ra ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guka dendaren irekieraren harira Baleikek zozkatutako GUKA produktu sorta osoak badu jabea. Pasaden asteazkenean eman zitzaion hasiera udari. Guka dendaren irekieraren harira, Baleikek GUKA produktu sorta osoa zozkatu zuen, GUKAren toalla, palak, botila eta toallarekin. Ibai Zubimendi Santamaria izan da sariaren irabaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txapelketa herrikoiko finalak jokatuko dituzte bihar eta etzi Odieta frontoian Pilotako txapelketa herrikoia amaierara iristen ari da, eta bihar eta etzi jokatuko dituzte palazko eta eskuzko finalen partidak. Eskuzko finalerdietan Peio Etxabe eta Aitzol Oliden 22-18 gailendu ziren Unai Beristain eta Jon Alkortaren aurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Su artifizialen ikuskizuna tarteko, udalak kontutan hartu beharrekoak gogorarazi ditu Su artifizialen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da ekainaren 29an, 23:00etan. Hori horrela, Zumaiako Udalak hainbat gomendio eta ohar gogorarazi dizkie herritarrei: 2. Zubiaundia itxita egongo da 19:00etatik 00:00etara. Ixte honek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren postuan sailkatu zen Peru Tolosa zumaiarra larunbatean Europako Mendietatik egindako lasterketan. Peru Tolosa zumaiarrak bigarren postua eskuratu zuen larunbatean Gran Trail Picos de Europa 2023 lasterketan. Benia de Onisetik (Asturias) abiatu ziren 190 parte-hartzaile inguru larunbat goizean, eta hamar kilome...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedroak direla-eta udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ekainaren 29an eta 30ean San Pedro jaiengatik ekainaren 29an eta 30ean udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira, alabaina, turismo bulegoa eta udaltzaingoa martxan egongo dira. San Pedroak direla-eta udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta Zarautz arteko tren zirkulazioa etengo dute datorren astean Hilabetez egongo da itxita bi herrien arteko trenbide zatia azpiegitura hobetzeko lanak egiteko. Bitarte horretan, autobusarekin bermatuko diete zerbitzua erabiltzaileei. Uztailaren 4tik, asteartea, abuztuaren 11ra, ostirala, bitartean ezin izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzeratu egin dute maskararen erabilera deuseztatzeko dekretuaren onarpen eguna Izatez gaur zen Espainiako Ministroen Kontseilua osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan nahiz adinekoen egoitzetan maskararen erabileraren derrigortasuna deuseztatzeko dekretua onartzekoa. Dena den, egun batzuk atzeratuko dute neurria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunetik igandera bitartean jokatu da Valladolideko Iscarren Espainiako eskolarteko txapelketa larruzko paletaz, han hartu dute parte Zumaiako infantilek eta kadeteek, eta batez ere azpimarratzekoa izan da Telmo Martin, Eki Aizpuru eta Josu Soberon lana, Espainiako txapeldunorde izan baitira infantil mailan, Nafarro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidaia berri batekin dator Zumaiako Beheko Plaza erretiratu eta pentsiodunen elkartea. Izan ere, bazkideei zuzenduriko bidaia antolatuko du urriaren 2tik 12ra artean. Benidormera (Alacant) joko dute. Interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete, 11:00etatik 12:00etara bitarte, Hogarreko bulegoan. Bidaiaren inguruko x...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren denboraldian izena eman daiteke abuztuaren 5a bitarte. Zumaiko Futbol Taldeak eman du horretarako jarraitu beharreko pausoen berri. Zabaldu dute, urtero legez, datorren ikasturtean Zumaiako Futbol Eskolan izena emateko epea. Abuztuaren 5era bitarte izango da jokalarien datu orria eta Aldundiaren dokumentua ent...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultur arloko ikastaro eta tailerren lizitaziora proposamenak aurkez daitezke jada Uztailaren 19ra bitarte izango dute herritarrek beren proposamenak aurkezteko aukera. Estreinakoz erabiliko du udalak prozedura hori, eta proposamenak aurkezteko jarraitu beharreko pausoen berri eman dute. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Kontakizunekin jolasean' antzerki tailerra, bihar arratsaldean Torreberrin Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileek gidatuko dute antzerki tailerra, bihar arratsaldean, Torreberrin. Kontakizunekin jolasean antzerki tailerra eskainiko dute bihar Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Pere...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal osaketaren inguruko gaiak lantzeko bilkura egingo dute bihar Ezohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Kargu hartzeko plenoaren ostean, 2023-2027 agintaldiko lehenengo osoko bilkura egingo dute bihar. Udal osaketari lotutako gaiak aztertuko dituzte bilkuran, hala nola ohiko oso...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkearen bloga aurkezten dizugu, lurralde honetan aurki daitezkeen altxorrei begiratzeko ireki dugun leiho berria: Bertan, Geoparkeari buruzko informazioa, hartaz gozatzeko planak, ezohiko lekuak, tradizio paregabeak, bertako naturari eta geologiari buruzko bitxikeriak eta gehiago aurkituko dituzu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira bihar egun osoan zehar Bihar 07:30etik 20:30era bitartean Bonifazio Etxegarai kalea eta San Jose kalearen zati bat itxita egongo dira oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, Komentuko obrak direla eta. Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira bihar 07:30etik 20:30era bita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Animalia hodi batean harrapatuta zegoela ikusita, bizilagunek eman dute abisua eta suhiltzaileek askatu dute. Suhiltzaileek hodi batean harrapatuta geratu den katakume bat erreskatatu dute Basadi auzoan. Bizilagunak abisua eman dutenak eta udaltzainak bertaratu dira lehendabizi. Katua askatzen ahalegin diren arren, ezi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patxita Etxezarretako geltokietan soilik geratuko dira autobusak bihartik aurrera Aurreko urteetan bezalaxe, Luarraldebuseko ibilgailuak ez dira sartuko Txomin Agirre kaian aurtengo udan, irailaren 10era bitartean. Zumaia eta Donostia lotzen dituen zerbitzuari eragingo dio. Bihartik irailaren 10era bitartean Lurraldebu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren eta zortzigarren egin dute Telmo Deuneko traineruek Mundakan Emakumezkoen taldeak lehia estua izan du gaur ere Kaikurekin eta gizonezkoek ohorezko txanda galdu dute datorren estropadari begira. Telmo Deunek ez du egunik onena izan gaur Mundakan. Edonola ere, lortu dituzten emaitzak ere ez dira txarrak izan. Em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian izango da Nazioarteko Flysch Organo Zikloaren VIII. edizioko kontzertuetako bat Nazioarteko Flysch Organo Zikloaren VIII. edizioa egingo dute aurten, eta Deba, Getaria eta Oriorekin batera, Zumaian eskainiko dute kontzertuetako bat. Uztailaren 1etik 30era izango da zikloa, eta uztailaren 1ean, 9an eta 15ean iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Luis Doval: "Itsasoko bizitza oso gogorra da, emaztea urtean bi egun eta lau orduz ikusten nuen" Jose Luis Doval 1936. urtean jaio zen Navian (Asturias, Espainia). Jubilatu zenetik Zumaian bizi da, eta aurten San Telmo jaietako bandera igoerako protagonista izan da. Irakurri hemen apirileko BALEIKE aldizkariko elk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aritz Olaizola Gipuzkoako Txapeldun, jubenil bigarren mailako lau t'erdian Zumaiako Pilota Elkarteko pilotari aizarnazabaldarra 22-14 nagusitu zen ostiralean Zumarragan jokatutako finalean. Zumaiako Pilota Elkarteko Aritz Olaizola pilotari aizarnazabaldarrak eskuz banakako Lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KAE1 ligako sailkapenaren laugarren postuan jarraitzen du, eta, ondorioz, ohorezko txandan ariko da bihar ere Mundakan (Bizkaia). Telmo Deunek ez dio nahi besteko etekinik atera ohorezko txandari gaurkoan; izan ere, bosgarren postuan amaitu dute Elantxobeko (Bizkaia) estropada. Lehenengo kaletik aritu dira Telmo deunek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostaldeko Eskola Publikoaz Harro plataformaren erantzuna 'Iraindu naute' gutunari Urola Kostaldeko Eskola Publikoaz Harro Plataformak Zarauzko Hitzan argitaratu zuten 'Iraindu naute' gutuna erantzun du. "Ez da izan gure asmoa"-diogu. Eta sentitzen dugu, eta penatzen gaitu, legebiltzarkideen aurrean egin genuen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitzuriko borrokaldiko sarrerak bertan eskuratu ahal izango dira gaurtik aurrera Orain arte Lubaki kiroldegian izan da sarrerak eskuratzeko aukera; gaurtik aurrera, Aitzurin bertan izango dira salgai. Zumaia Cuban Boxing klubarentzat hitzordu berezia izango da uztailaren 1ekoa. Izan ere, etxean bertan antolatu dute bor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KAE1 ligako ontziak bi estropada izango ditu eta ETE ligakoak bakarra. Bihar lehiatuko du Mundakan. KAE1 eta ETE ligetan diharduten Zumaiako traineruek estropadak izango dituzte bigarren asteburuz jarraian. Gizonezkoek gaur nahiz bihar eguerdian izango dituzte hitzorduak Elantxoben (Bizkaia) eta Mundakan (Bizkaia) eta ...
cc-by-sa 3.0