id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0001423 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Manex Narbaizak 2.postua lortu du Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketan eta Eduardu Chillida Olinpiada Matematikoetan parte hartzeko aukeratuak izan dira Manex Narbaiza bera eta Enaitz Gonzalez Etxabarri ikaslea.
DBH2ko Manex Narbaiza ikasleak 2. postua lortu zuen, pasa den ast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001424 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaiako plazako azokan egin du hauteskundeetako ekitaldia PSE-EEk
Arrosak banatzen aritu dira gaur goizean Duñike Agirrezabalaga alkategaia eta zerrendan bigarren doan Arritxu Marañon Amaiako plazan ostegunetan egiten den azokan.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako ekitaldia egin dute gaur goizean PSE-EEko bi zerrend... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001425 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bartzelonako Euskal Etxean irri algarak eragin, eta dantzan paratzen du jendea Maitetxuk. Plazaolak uste du 'drag'-a egiteko "poliedrikoa" izan behar dela, eta bera bada. 'Drag' eszenaren "berpiztea" bizi du.
Euskal Herrian sortu zen Txomin Plazaola (Zumaia, Gipuzkoa, 1978); Bartzelonan, Maitetxu drag queen-a. Hilean b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001426 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarretaratzea egin dute osasun zentroaren aurrean Osakidetzako lehen greba egunean
Bi eguneko greba deitu dute Osakidetzan ordezkatutako sindikatu batzuek osasun zerbitzu honek bizi duen "desegitea" eta hango langileen "prekarietatea" salatzeko. Horren barruan, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, grebako lehen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001427 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande goizean egingo da Udaberriko argazki rallya Zumaian. Izenak egunean bertan eman ahal izango dituzte parte hartzaileek.
Kaleko pintura lehiaketarekin batera, igande goizean Udaberriko argazki rallya ere egingo da Zumaian igandean. Goizez arituko dira argazkilariak lanean. Izenak egunean bertan emango dira, goizek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001428 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trafikoan aldaketak izango dira larunbatean Getariako triatloia dela eta
Getariako Sprint Triatloia jokatuko da larunbat arratsaldean. Horrek eragina izango du eskualdeko trafikoan, baita Zumaiakoan ere.
16:00etan hasita, Getariako Sprint Triatloia jokatuko da larunbat arratsaldean. Korrikalarien joan-etorriek eragina ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001429 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzegiko langileek duela hilabete batzuk hasi zituzten lan hitzarmen berria adosteko negoziazioak enpresarekin. Haiek azaldu dutenez, baina, orain arte egin dituzten bileretan ez dute aurrerapausorik ikusi enpresaren aldetik. Horren guztiaren berri emanez, honako gutun hau kaleratu dute Atzegiko Etxebizitza Zerbitzuko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001430 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gainek lau piraguista eraman ditu Tarragonan jokatu den itsas kayakeko Espainiako Kopako probara, eta lau dominarekin bueltatu dira etxera.
Sevilla, Cadiz, Aviles, Pontevedra, Ourense eta asteburu honetan Kataluniako Tarragona hiriraino joan dira Itxas-Gain taldeko piraguistak. Denboraldia hasi besterik ez da egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001431 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fototeka osatu nahi dute 1995. urtea baino lehenago egindako argazkiekin, eta zumaiarrek herriko ondarea biltzen eta zabaltzen parte hartzea nahi dute.
90eko hamarkadan argazki zaharrak biltzen hasi ziren Zumaiako Udala eta garai hartako argazki elkartea, garai bateko Zumaiaren arrastoak gorde asmoz. Gero, 2005ean, hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001432 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zinegoakeko emanaldia bertan behera geratu da Orioko hilketa matxista dela eta
Zinegoak jaialdiko emanaldia egitekoa zen gaur arratsaldean Aita Mari zinema aretoan. Atzo Orion izandako hilketa matxista dela eta, udaleko Berdintasun Sailak emanaldia bertan behera uzteko erabakia hartu du.
Casa Sussana film dokumentala e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001433 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osakidetzaren "desegitea" eta hango langileen "prekarietatea" salatzeko, bi eguneko greba deitu dute ELA, LAB, Satse, SME, CCOO eta UGT sindikatuek. Osasun zentroek adierazi dute egunean bertan jakingo dutela zenbaterainoko eragina izango duen grebak Lehen Arreta zerbitzuan.
ELA, LAB, Satse, SME, CCOO eta UGT sindikatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001434 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orioko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea izango da bihar
Gizon batek bikotekide ohia hil zuen atzo arratsaldean Orion. Hilketa matxista gaitzesteko, protestara deitu dute tokian tokiko eragile feministek. Zumaian bihar izango da elkarretaratzea, 19:00etan.
Gizon batek emakume bat hil zuen atzo arratsaldean, Or... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001435 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal eta foru hauteskundeak egingo dira hilaren 28an. Egun horretarako prestatutako programa aurkeztuko du Zumaiako EAJk Alondegiko Oxford aretoan egingo den ekitaldian. Orioko hilketa salatzeko ekitaldia egingo da 19:00etan Saregile plazan, eta haren ondoren egingo da ekitaldia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001436 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun horrekin emango diete amaiera mende erdi bete duen elkartearen ospakizunei. Aurrerantzean ere "zumaiarrei mendirako bidea errazten" jarraitzeko asmoa dute.
Indamendi Eguna ospatuko dute igandean, hilaren 21ean, Zumaiako mendizaleek. Izan ere, Indamendi Mendi Bazkunak 50 urte bete ditu aurten, eta ospakizun ugari e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001437 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda sasoiko erregulazioa indarrean jartzerako, bertakoen txartela berritu beharko da.
Zabalik da jada TAO bulegoa. Kantauri plaza 7an ezarri dute, iaz egin bezala, eta txartel berria egiteaz gain, bertara jo beharko da helbidea aldatuz gero edota txartela puskatu edo galduz gero.
Uda sasoiko erregulazioa martxan jartze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001438 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eta trantsizio energetikoan, nekazaritza eta elikadurarekin zer? da euskaraz emango digun hitzaldiaren titulua eta Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:00etan.
Zein osagarri/ezaugarri beharko lituzke Euskal Herrirako trantsizio energetikoak? Zeintzuk neurri zehatzak? Nola kudeatu beharko liratekeela inpaktuak eta ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001439 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lucia Lacarraren omenezko postrea sortu dute Basque Culinary Centerren
Luciaren dantza du izena postre honek eta Donostiako gastronomia eskola honetako ikasle eta irakasleek sortu dute.
Munduko dantzari garrantzitsuenetakoa da Lucia Lacarra zumaiarra. Hainbat aitortza jaso ditu urte hauetan guztietan, baina gaur aurkez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001440 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garaipenak erdietsi zituzten Goikoetxeak eta Lopezek Donostia Grand Slameko lehen jardunaldian
Donostia Grand Slam zesta-punta txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen pasa den asteburuan Donostiako Balda frontoian. Zumaiako bi puntista handiek, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek, garaipenak lortu zituzten berai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001441 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako portuaren historiaz aritu zen solasean Euskal Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdi Moilaz moila programaren barruan joan den larunbatean egindako bisita gidatuan.
Itsasora begira dagoen herria da Zumaia. Merkataritza jarduera handiko portua izan da Zumaiakoa, eta horren guztiaren berri eman zuen Euskal Itsas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001442 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZHEk Irakurketa Trebetasuna neurtzeko tresna (ITT) aurkeztu du Berritzegune Nagusiak antolatutako jardunaldietan.
2022-2023 ikasturtean, Berritzegune Nagusia eta ZHE elkarlanean aritu gara eta Irakurketa Trebetasuna neurtzeko tresna jarri dugu martxan LH2. mailako geletan. Euskal Autonomi Erkidegoko 5 ikastetxe aukerat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001443 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru alkategairekin elkarrizketa digitalak egingo dira datorren astean
Iñaki Ostolazak (EH Bildu), Josemi Antiak (EAJ) eta Duñike Agirrezabalaga (PSE-EE) alkategaiek herritarren galderak erantzungo dituzte Baleike.eus webgunean. Galderak bidaltzeko aukera zabalik dago jada.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001444 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen pala txapelketa antolatuko du aurten ere Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Izen ematea zabaldu du dagoeneko.
Aurreko urteetako bideari jarraituz, emakumeen pala txapelketa antolatu du aurten ere Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Bosgarren edizioa beteko du, eta azken urteotan egin bezala, ekainean zehar jokatuko da. Anto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001445 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko astean jokatu ziren palazko eta eskuzko pilota txapelketa herrikoietako partidetan izandako emaitzak eman dituzte jakitera antolatzaileek.
Abian dira eskuzko eta palazko pilota txapelketa herrikoiak. Pasa den asteburuaren bueltan jokatu ziren bi sarietako partidak, emaitza hauekin:
Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe, 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001446 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Josemi Antia: "EAJ-PNVk Zumaian industria garatu eta ekonomia dinamiko eta iraunkorra bultzatzeko bermea eskaintzen du; gure ongizatea bermatzeko oinarria"
Josemi Antiak Zumaiako industria-iragana eta oraina aldarrikatu ditu, baita EAJ-PNVk Zumaiako industriaren eta garapen ekonomikoaren alde egindako apustu historikoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001447 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun eta Santiago hondartzetan uda sasoian kirol jarduerak egiteko baimena eska daiteke dagoeneko
Aurkezten diren eskolen txostenak aurkeztu ondoren, puntuatu, eta lehen hirurek izango dute jarduera egiteko aukera.
Zumaiako Santiago eta Itzurun hondartzen zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001448 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txara dendaren bigarren urteurrena ospatuko dute Arroa Behean, San Isidro Egunez
Ekoizleekin solasaldia egingo dute plazan, eta mokadutxoak ere izango dira gero bertaratzen direnentzat.
Jada bi urte igaro dira Arroa Beheko Txara dendak ateak zabaldu zituenetik, eta urteurrena behar bezala ospatzeko, solasaldia antolatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001449 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deun Arraun Elkarteko kirolariak Hondarribiako uretan izan ziren atzo. Emakumezkoen nahiz gizonezkoen trainerillak laugarren helmugaratu ziren.
Atzo, igandea, estropada izan zuten Telmo Deun Arraun Elkarteko kideek Hondarribian. Goizean izan zen lehia, eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen absolutuen mailan parte ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001450 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Europako geoparkeen astea ospatuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak ostiraletik aurrera
Egitarau berezia prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europako geoparkeen astea ospatzeko. Maiatzaren 19tik 28ra bitartean izango dira ekitaldiak Deban, Mutrikun eta Zumaian, baita Zestoan ere.
Europako geoparkeen astea dela-eta,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001451 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bederatzigarren izan dira Zumaiako Beteranoak Bilbon jokatutako estropadan
IV. Ecoembes Bandera jokatu da pasa den larunbatean Bilbon. Bertan izan dira Zumaiako arraunlari beteranoak.
Beteranoen traineru estropada jokatu da pasa berri den asteburuan Bizkaiko hiriburuan. Bilbao Arraunlari Beteranoak klubak antolatuta, I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001452 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal eta foru hauteskundeen jarraipen zabala egingo du UKTk. Horien artean da bihar, astelehena, alkategaiekin egingo den mahai ingurua.
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen jarraipen zabala egingo du UKTk, eta horien atariko moduan, herriko alkategaiekin mahai ingurua izango da bihar, astelehena. Alondegiko Oxf... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001453 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Champs-Élysées orkestraren kontzertura joateko doako autobusa ahalbidetu dute
Frantziako musikariek Donostiako Kursaalen eskainiko dute emanaldia ekainaren 1ean eta interesdunek maiatzaren 26ra arteko epea izango dute izena emateko. 15 pertsonako gutxieneko taldea osatzen ez bada, bertan behera utziko dute zerbitzua.
C... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001454 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mady Diame: "Inork esaten badizu boxeoan beldurrik edo urduritasunik ez dagoela, gezurretan ari zaizu"
Senegalen jaioa 1998. urtean, 2014an iritsi zen Zumaiara bizitzera. Aitak animatuta hasi zen boxeoa praktikatzen, eta gaur egun Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetako borrokaldiak jokatzen ditu.
Gure aita aritzen zen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001455 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko du Baleikek bazkideen artean
Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunaren izena astearte eguerdian aterako da. Hartu parte eta zorte on. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001456 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean zabalduko da Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa
Astelehenean hasi eta maiatzaren 25era bitartean izango da matrikulatzeko aukera.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak datorren astelehenean, hilaren 15ean, zabalduko du 2023-2024 ikasturterako matrikulazio epea. Ikastetxeko arduradunen esanetan, helburu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001457 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trenzubiko lanek iraun bitartean ezingo dute ontziek azpitik igaro
Apirilaren amaieratik Trenzubiaren egitura indartzeko eta birgaitzeko lanetan ari da Euskal Trenbide Sarea, eta haren azpiko nabigazioak ekar ditzakeen arriskuak saihesteko, debekatu egin dute azpitik igarotzea.
Joan den martxoan iragarri zituen ETSk Tr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001458 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Sauna ez da kiroldegietako osagai estetiko bat, askoz esperientzia sakonagoa baizik"
"Finlandiatik Euskal Herrira, bidaia bat saunaren bihotzera", irakur daiteke Sauna on! liburuaren azalean. Eskandinaviara egindako bidaian ezagutu zuen Joseba Ossak, liburuaren egileak, sauna, eta horren inguruko hainbat gai landu nah... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001459 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasiko da txapelketa Amara Berriko Carmelo Balda pilotalekuan, eta Goikoetxea-Gorka bikoak Erkiaga-Bailo izango du aurkari.
Aste honetan bertan aurkeztu dute gaur hasi eta ekainaren 17ra bitarte jokatuko den Donostiako Grand Slam zesta punta txapelketa. Amarako Carlmelo Balda pilotalekuak hartuko ditu partida guzt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001460 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ-PNV-REN USTEZ ONARTU DEN "TERRAZEI BURUZKO ORDENANTZA"K GABEZIA NABARMENAK DITU
Ostegun goizean egindako ezohiko udalbatzan "Terrazei buruzko ordenantza" onartu zen eta bozketan, EAJ-PNV udal taldea abstenitu egin zen, "onartu den ordenantzak behar den bezala aplikatu ahal izateko eta auzokideen eskubideak babestek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001461 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeko kadeteak eta erregionalak mailaz igotzeko atarian daude.
Julen Mujikak zuzendu eta Idoia Tabernak babesten duen Ohorezko kadete mutilek, bihar larunbata 10:00etan jokatuko dute Deban partidaa. Norgehiagoka hau irabazi gero igoera lortuko lukete. Ondorioz, hurrengo urtean Euskal Ligan jokatzeko t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001462 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julen Mujikak zuzentzen eta Idoia Tabernak babesten duen Ohorezko kadete mutilak, bihar larunbata 10:00-tan jokatuko dute Deban partidua. Norgehiagoka hau irabazi ezkero igoera lortuko lukete, ondorioz hurrengo urtean Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratuko lukete.
Bestalde Javi Pinillak zuzentzen duen Erregional ta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001463 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, bi ekitaldi izango dira asteburu honetan herrian. Zumaiako dantza akademietan parte hartzen duten ikasleek emanaldia eskainiko dute, batetik; eta igandean gaztetxoentzako diskoteka izango da Torreberriko aterpean, bestetik.
Dantzari lotutako ekitaldiak izango dira asteburu honetan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001464 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 30 bazkide, 78 komunikabide eta 299 udalerritara zabaldu da gaur Tokikom
Ermuan egin duen Ohiko Batzar Orokorrean, Tokikomek Debako Berriketan eta Ermuko Drogetenitturi toki komunikabideen bazkidetza eskariak onartu ditu aho batez. Gauzak horrela, dagoeneko 30 bazkidek osatzen dute euskarazko toki komunikabideen taldea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001465 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kadeteek taldeka irabazi dute eta juniorretan Adur Tapiaren garaipena izan da.
Viveros San Anton-Exclusivas Mardurentzat asteburua borobila izan da aurrekoa. Kadeteek Arronizen taldekako sailkapena irabazi zuten; juniorretan, Beran, Adur Tapiak lasterketa irabazi zuen, non Andde Etxaniz izan zen protagonista helmugarak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001466 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Ostolaza EH Bilduren, Josemi Antia EAJren eta Duñike Agirrezabalaga PSE-EEren zerrendaburuak aurrez aurre ariko dira hizketan Oxford aretoan, 19:00etan hasita. UKTk zuzenean emango du saioa.
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen jarraipen zabala egingo du UKTk, eta horien atariko moduan, herriko alkategaiek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001467 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arroa Beheko herritarrak nazkatuta gaude informazio faltaz eta Bidegorriko lanen atzerapenez. Bai Narrondorekin (Zumaia aldera) eta bai Iraetarekin (Zestoa) lotuko lituzketen zatiak egiteko izaten ari diren atzerapenez nazkatuta, alegia.
Maiatzeko Baleike aldizkarian argitaratu zen iritzi artikulu hau.
Gogoan izan beha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001468 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gimnasioen arteko boxeo gaua izango da gaur Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxing klubeko hiru boxeolarik hartuko dute parte.
Boxeo borrokaldiak izango dira gaur Donostian, Anoetako gimnasioan. Txapelketatik kanpoko saioak izango dira gaurkoak.
Zumaia Cuban Boxing klubeko hiru boxeolari igoko dira ringera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001469 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garai batean zinkez eginak izaten ziren erregaioak.(Argazkia: Antigoaleko hiztegia)
Lehortea arazo bihurturik euri zaparradak hasi zaizkigun aste honetan, urarekin lotutako hitz bat ekarri dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Landareak ureztatzeko ontziari esaten diogu Zumaian eta inguruan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001470 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko bi saio izango dira Aita Mari aretoan: film dokumental bat, eta film laburren emanaldia.
Zumaian geldialdia egingo du Bilboko Zinegoak gaylesbotrans jaialdiak. Bi saio izango dira: lehena, datorren asteazkenean, hilaren 17an, Casa Susanna film dokumentala; eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001471 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hazilan laneratze programaren amaierako ekitaldia hartu du gaur Alondegiak
Hazilan laneratze programa sortu zutenekin hona egindako bidearen balorazioa egin dute gaur Zumaiako Alondegian egindak ekitaldian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tokiko garapen agentzietako kideek hartu dute parte programaren itxierako ekital... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001472 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ahaldungai nagusiekin egindako mahai ingurua eta banakako elkarrizketak, larunbatetik aurrera ikusgai
Erlo telebistak, Goienak, Goierri Irrati Telebistak eta 28 Kanalak elkarlanean egin dituzte maiatzaren 28ko foru hauteskundeen harirako saioak, eta atari honetan nahiz Erlo telebistan ikusi ahal izango dira.
Gerturatze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001473 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 600.000 euroko dirulaguntza jasoko du udalak Algorri interpretazio zentroa eraberritzeko
Debegesa garapen agentziaren bitartez egin zen eskaera, eta Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru udalerrientzako 1,8 milioi euro lortu dira.
600.000 euroko dirulaguntza jasoko du Zumaiako Udalak Juan Belmonte kaleko matad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001474 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egingo da asteburu honetan Zumaian. Ostiralean eta larunbatean eman ahal izango dira produktuak herriko supermerkatu batzuetan. Bono bidez laguntzeko aukera ere izango da.
Janari bilketa egingo da asteburu honetan Zumaian. Bihar eta etzi egingo da, ostiralez eta larunbatez, herriko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001475 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itziarrek hartuko du igandean Udaberri torneoko jardunaldia. Bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen jarduera da hau.
Euskal Herriko emakume pilotaririk onenak aurrez aurre arituko dira Udaberritorneoan. Guztira sei jardunaldi izango dira (finala ekainaren 2an jokatuko da Beasainen), eta horietako bat Itziarren izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001476 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolako LH4. mailako ikasleek, irakurketa ariketa bat baliatu dute Telmo Irureta aktore zumaiarra eta Goya sariduna gonbidatzeko.
Telmok bere ibilbidearen kontakizuna egin digu, pertsonala eta profesionala, bizitzaren eta pertsona izatearen "klase magistral" bat eskaini digu, eta ez-gaitasunaren ingurua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001477 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Internet eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu Beheko Plazak
Internetekin lotutako beste bi ikastaro antolatu ditu Beheko Plazak bere bazkideentzako. Izenak eman daitezke dagoeneko.
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Internetekin lotutako zenbait ikastaro antolatu ditu azke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001478 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eva Francoren erakusketa ikus daiteke Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan
Argazkilari zumaiarraren Maskarada bilduma ikus daiteke Donostiako erakusketa honetan. Egoitzako sarreran herriko lagunen argazkiak zintzilikatu ditu.
Zumaian aurkeztu zituen, eta Eibarren ere erakutsi zituen; orain, Donostian ikus daitez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001479 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iruzurren eta lapurreten inguruko hitzaldia izango dute gaur nagusiek
Nagusiekin nagusientzat programaren barruan, lapurreten eta iruzurren inguruko hitzaldia emango du gaur Iban Barba Zumaiako Udaltzainburuak Alondegian.
Nagusien mahaiak antolatutako ekitaldi sortaren barruan, Iban Barba Zumaiako udaltzainburuak Nola ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001480 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean zabalduko ditu ateak Unai Azkunek zuzenduko duen Urrats zentro berriak
Gimnasio berria Zumaiako Juan Belmote kaleko 4 zenbakian dago kokatuta, eta maila eta adin guztietarako kirol prestakuntza nahiz elikadura aholkuak eskainiko ditu.
Urrats kirol eta nutrizio zentroak ostiralean zabalduko ditu ateak, 17.00e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001481 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ate irekiak izango dira bihartik hilaren 19ra bitarte
Ubillos jauregian instrumentu, musika, antzerki eta dantza tailerrak egiten dira, eta horiek bertatik bertara ezagutzeko, ate irekiak izango dira bihartik hasita. Maiatzean zabalduko dute izen ematea.
Zumaiako Musika eta Dantza Es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001482 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigara sorkuntza lantaldearen Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia erakusketa bisita daiteke Alondegiko Oxford aretoan maiatzaren 20ra arte.
Konturatu ote da jendea haur baten ahotik ateratzen den euskarazko lehen hitza, ama, palindromoa dela? Baita bigarrena ere: ata. Amama ere hor dago, palindromo bat, bere bost... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001483 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteurreneko zeharkaldia bukatzera goaz, eta azken ibilaldirako Euskal Herriko altxorretako bat gordeta eduki dugu, Gorbeia, hain zuzen.
Mendi honi buruz aipatzekoak dira 1.482 metroko altuera duela, bere gurutze bitxia, Araba eta Bizkaiko garaiena dela, Bizkaiko deiadar-mendietako bat dela, eta bere inguruan dagoen pa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001484 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraunlari talde bat erreskatatu dute Santiago parean trainerilla irauli ondoren
Gertaera 18:30ak aldera izan da Santiago hondartza parean. Olatuek Telmo Deun arraun elkarteko trainerilla bat irauli dute. Arraunlariak onik atera dira uretatik.
Susto galanta izan du gaur arratsaldean Telmo Deun arraun elkarteko arraunla... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001485 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskulan tailerra egin dute 'Nagusiekin nagusientzat' programaren barruan
Nagusien mahaiak abian jarritako Nagusiekin nagusientzat programaren barruan, atzo eskulan tailerra egin zen. Datorren astelehenean joskintza tailerra izango da, eta oraindik ere izena eman daiteke.
Eskulanak egiteko aukera ezin hobea izan zuten a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001486 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzarmena sinatu dute bigarren urtez, 0 eta 6 urte arteko haurrei nahiz haien familiei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.
Hitzarmena sinatu dute bigarrenez Txiribuelta elkarteak eta Zumaiako Udalak, eta horri esker, 3.500 euroko laguntza emango diote elkarteari bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Bestetik, Aita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001487 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko artisauei eta sortzaileei artisau azokan parte hartzera dei egin diete antolatzaileek
Artisauak lanean ikusteko aukera izango da uztailaren hasieran Zumaian, baita haiek egindako produktuak erostekoa ere. Izan ere, uztailaren 2an egingo da dagoeneko ohikoa den artisau azoka.
Horri lotuta, ekimenaren antolatzail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001488 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendi bazkuneko Mendian korrika sekzioak laugarren irteera egin du pasa den asteburuan. Indamendi tontorrerako bidea egin dute saltaka.
Mendian korrika da Indamendi mendi bazkunak aurten sortu duen sekzio berria, eta dagoeneko lau irteera egin dituzte, sekzioaren izenak berak garbi uzten duen bezala, mendian korrik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001489 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marokoko Junior Pro txapelketa irabazi du Annette Gonzalez Etxabarrik
Marokon jokatu da Junior Pro nazioarte mailako surf txapelketa. Annete Gonzalez Etxabarri zumaiarrak garaipen handia erdietsi du bertan. Janire ahizpa bosgarren postuan sailkatu da.
Gonzalez Etxabarri izena markatuta geratuko da Marokoko Casablanca h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001490 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko K-2 txapelketa jokatu da pasa berri den asteburuan Pasaiako uretan. Bederatzi domina erdietsi dituzte Itxas-Gain elkarteko kirolariek, baita taldekako garaipena ere.
Pasaian jokatu da aurreko asteburuan Euskadiko piraguimo txapelketa, K-2 ontziarekin. Kirolariek bost kilometroko distantzia bete behar izan dit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001491 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Daniel Innerarityk hitzaldia emango du Donostian, GUNE elkarteak antolatuta.
Asteartean, maiatzaren 9an, GUNEk antolatuta, kurtso honetako azkeneko hitzaldia izango dugu. Daniel Innerarity filosofoak emango du. Hitzaldiaren izenburua da La sociedad de la crisis izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001492 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunera arte eman daiteke izena Herri Urratsera joateko autobusean
Igandean ospatuko da Ipar Euskal Herriko Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta ostegunera arte eman daiteke izena Inpernupe Elkarteak antolatutako autobusean.
Igandean, hilak 14, ospatuko da aurten Herri Urrats jaia, Ipar Euskal Herriko Seaskako ikasto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001493 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oier Sarasketa Euskadiko eskolarteko xake txapelketara sailkatu da
Jokatutako sei partidetatik seirak irabazi zituen asteburuan Donostian jokatutako eskolarteko banakako finaletan. Bertan izan ziren Xabat Esteibar, Alaitz Irigoien eta Xuban Arrizabalaga ere, eta guztiek lortu zituzten pozik egoteko moduko emaitzak.
Iga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001494 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasai Donibanen eta Getarian jokatu dira asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Ligako jardunaldiak.
Pasa berri den asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi jardunaldi jokatuko dira: larunbatean Pasai Donibanek hartu zuen ligako hitzordua eta egun bat geroago, igandean, Getariak. Zumaiako lau ontzi aritu dira lanean estr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001495 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lasterketa motzean nagusitu da zumaiarra Errioxako (Espainia) proban; 13 kilometroko saioa 1:31,34 denboran egin du Indamendi taldeko korrikalariak.
Nieva de Cameroko II. Traila ospatu dute asteburuan Errioxako (Espainia) izen bereko herrian, eta Indamendi taldeko Patricia Amundarain txapelarekin itzuli da handik. Izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001496 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den astean hasi ziren aurtengo eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak. Osteguna eta larunbata bitartean jokatu ziren lehen partidak.
Txapelketa herrikoietako pilotakadak entzun dira beste behin ere Odieta frontoian. Ostegunean jokatu ziren palazko txapelketako lehen partidak eta egun bat geroago, ostiralez, esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001497 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagusiekin Nagusientzat egitasmoaren barruan, Maiatza Dantzan +60 dantzaldia egin zuten atzo arratsaldean Eusebio Gurrutxaga plazan. Asko ikustera mugatu ziren, baina izan zen plazara dantzara atera zenik ere.
Atzo arratsaldean izan zen Nagusiekin Nagusientzat egitasmoaren maiatzeko lehen jarduera: Maiatza Dantzan +60 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001498 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakume ekintzaileak eta zibersegurtasuna batzen dituen jardunaldia antolatu du UKUEk
Martxoan abian jarritako zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpainaren baitan, generoari lotutako arrakala digitalaren harira aurrez aurreko topaketa bat antolatu du hilaren 17rako UKUEk. Bereziki emakume langile, ekintzail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001499 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ Zumaia: 40 urte baino gehiagoko borroka gure herriaren aurrerabidearen alde
Gure udal taldearen helburua, gobernuan zein oposizioan, Zumaia ahalik eta oparoena eta berdintasunean oinarritua izatea izan da beti. Ezinbesteko helburua Zumaia maite dugunontzat eta, ondorioz, zumaiar guztion ondasun orokorra lehenesten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001500 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zorteko pertsona izan dela onartzen du Josebe Ormazurik, baina gero horri zukua ateratzen ere jakin izan diola. Ondorioz, ez ditu alferrik bete hiru hamarkada Elkar argitaletxean lanean; hasieran, musikaren esparruan, eta gaur egun, promozioko koordinatzaile gisa. Bere ibilbide profesionala, aitzitik, irratian hasi zen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001501 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau gizon atxilotu dituzte Zumaian enpresa batean lapurreta egiteagatik
22, 31, 40 eta 44 urte dituzte atxilotuek eta Zumaiako enpresa batean "indarra erabiliz lapurreta" egitea egotzi diete.
Gaur goizaldean, 02:30ean inguruan, Zumaiako enpresa batean intrusio-alarmak salto egin du, eta zaintza-lanak egiten ari zen her... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001502 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako arraunaren historia hainbat katebegiz dago josita. Aroak dira. Horietako batek aurreko mendeko 40ko hamarkadako azken urteak eta Aita Mari Arraun Elkartea sortu artekoa hartzen ditu. Kanpotar ilustre batek eman zion hasiera aro horri: Forondako Markesak. Batel estropadak antolatzen hasi zen herrian. Arraunlari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001503 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur hasiko da Nagusiekin Nagusientzat egitasmoko maiatzeko egitaraua
Maiatza Dantzan +60 dantzaldia egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan Joxe Mendizabalek gidatuta. Datozen bi astelehenetan ere ekintza bana izango da herrian, eta gogorarazi dute asteazkenero pasiera egiteko juntadizoa izaten dela, eta horretan gazte ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001504 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Rockaren hastapenetan bidelagun izan zituen taldeei aitortza egingo die Leok'k taldeak
Leok'k seikoteak kontzertua emango du datorren ostiralean, hilaren 12an, Zumaiena aretoan. Bizirik hala ere diskoa aurkeztuko dute zuzenean, eta Rockaren sorrera gogoan ikus entzunezkoa ere emango dute ekitaldiaren hasieran.
Iazko ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001505 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hona hemen Maiatzak 5_etik 7_ra izango diren partidak eta ordutegiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001506 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauteskunde programa izango dute hizpide bihar EH Bilduren hautesleek
Aitor Manterolak gidatuta, datorren agintaldiko erronkak izango dituzte hizketagai Iñaki Ostolazak eta Argi Yeregik.
Hauteskundeak ate joka ditugu, eta dagoeneko hasi dira aurkeztuko diren alderdiak beren asmoen berri ematen. Bihar, larunbata, EH Bil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001507 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik aurrera 'online' hartu ahal izango da hitzordua odola emateko
Gaur arratsaldean irekiko da odola emateko txandak hartzeko web orria.
Zumaiako Odol Emaileek hitzordua hartzeko online aukera ere izango dugu.
Gaur arratsaldean hasi eta astelehenean goizeko 8:00tan itxiko da online txandak hartzeko aukera.Probetan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001508 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nahiz eta garaipena falta izan zen, Zestoan jokatutako kadeteen lasterketa denboraldi honetan Viveros San Anton-Exclusivas Marduren lasterketarik onena izan da.
Hasieratik lasterketan sartuta, korte guztietan presente eta eguneko ihesaldia gorpuztu zenean, ihesaldiko zazpi kideren artean Viveros San Anton-Exclusivas Ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001509 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak merkataritza bultzatzeko bonu kanpaina berria jarriko du martxan
ErrotaHerria egitasmoaren balorazio baikorra egin ondoren, beste bonu sistema bat jarriko du martxan udalak, Gertu elkartearen laguntzarekin. Bonuak maiatzaren 10etik aurrera eskuratu ahal izango dira.
Herriko merkataritza, ostalaritza eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001510 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanolek aspaldi proposatutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
"Berehala" edo "berehalaxe" adberbioen ordez esaten dugu Zumaian eta inguruan "bela" edo "belaxe". Zestoarren erretolika liburuan azaldu zuten "belakuan" batez ere ezezko perpausetan erabiltzen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001511 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal hauteskundeen lanketa berezia egingo du Baleikek datozen asteetan
Maiatzaren 28ko udal eta foru bozen harira, hainbat egitasmo egingo ditu Baleikek. Alkategaien mahai ingurua izango da maiatzaren 15ean; Iñaki Ostolaza EH Bilduren, Josemi Antia EAJren eta Duñike Agirrezabalaga PSE-EEren zerrendaburuek parte hartuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001512 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Javi Pinillak zuzentzen duen gizonezko Erregional kategoriako mutilak mailaz igotzeko ateetan daude, igoera fasean. Momentu bikaina igoera lortzeko, sailkapeneko bigarren postuan daudelarik lehen postuan dagoen Idiazabal taldeko puntu berdinekin.
Preferente mailara igoera sailkapeneko lehen bi taldeek lortuko dute, eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001513 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikek zozkatu ditu 'Arrainak bihotzean' antzezlanerako sarrerak
Arrainak bihotzean haurrentzako antzerkia izango da larunbat arratsaldean Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean.
Mar-mar konpainiaren antzezlan hau izango da larunbatean, hilaren 6an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001514 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egiaz, une honetan, hitzontziak irabazten ari dira diskurtso errazak eta epe laburrekoak. Antonio Turiel ez da horietako bat, eta atzo ederki erakutsi zigun hori Aita Mari antzokiaren hitzaldian.
Energia iturrien errealitatea gordina da eta ez du zalantzarako tarterik uzten: bide honek zulora baino ez gaitu eramaten, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001515 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauteskunde batzordeak ez du onartu Zumaiako Burujabetza zerrenda
Udal hauteskundeetara aurkezteko beharrezkoak zituen sinadurak ez ditu lortu eta, beraz, zerrenda hau ezingo da bozkatu.
Udal hauteskundeetara aurkeztuko diren zerrendak erakutsi zituen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak pasa den astean. Zumaiari dagokionez,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001516 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan hasiko dira palazko eta eskuzko txapelketa herrikoiak
Hastear dira Zumaiako Kirol Elkarteak antolatutako palazko eta eskuzko pilota txapelketa herrikoiak. Gaur palaren txanda izango da Odietan; bihar, berriz, eskuzkoa.
Palazko eta eskuzko pilota txapelketa herrikoiak antolatu ditu beste behin ere Zumaiako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001517 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Belaunaldi arteko billar txapelketa izango da maiatzaren bigarren hamabostaldian
Beheko Plaza elkarteak antolatuta, billarrean beren abilezia erakutsi ahal izango dute zumaiarrek. Hilaren 15etik 28ra artean jokatuko da txapelketa.
Beheko plaza elkarteak beaunaldien arteko billar txapelketa antolatu du beste urte batez.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001518 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia herri "euskalduna, alaia eta berdintasunezkoa" izan dadin lan egingo du Zumaiako EAJk
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaien zerrenda aurkeztu zuen atzo Zumaiako EAJk Moilaberrin egindako ekitaldian. Josemi Antia alkategaiak taldea "gaztea eta eskarmentuduna" dela nabarmendu zuen, eta Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001519 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XIII. Erromeria Eguna egingo da datorren larunbatean, hilaren 6an, Itziarren. Ekitaldiz betetako eguna izango da zapatukoa.
Erromeria giroak hartuko du larunbatean Itziar. Izan ere, Andutz Kultur Taldeak antolatuta, Itziarko Auzo Udalak laguntzarekin, XIII. Erromeria Eguna egingo da eta ekimenez beteriko eguna antolatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001520 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan hasita, datozen lau larunbatetan Azpeitian jokatuko den Euskal Herriko Elektrotxaranga Txapelketaren bigarren edizioan parte hartuko du Getariako Elektrotxorongo taldeak. Aitor Aristi zumaiarra taldeko tronboi jotzailea da.
Indarra hartzen ari diren musika taldeak dira elektrotxarangak. Herri zein auzo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001521 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txalo Produkzioak konpainiaren Sagastitarrak antzezlana izango da ostiralean, hilak 5, Aita Marin. Bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean.
Txalo produkzioaken Sagastitarrak antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean, eta saridunak atera ditu jada: Itziar Morak eta Naiara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001522 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolan Jazarpena ez dugula onartzen aldarrikatu dugu.
Ikasturtean zehar, Ikasleen Foroan, eskolako bizikidetza hobetzeko jarduerak eta ekintzak landu ditugu, eta ikasleen artean bizikidetza hobetzeko neurriak adostu dituzte.
Gaur, maiatzak 2, sinadura bilketa egin dugu, "DENOK BAT JAZARPENAREN AURKA" le... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.