id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0001223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maskara ez da beharrezkoa izango Hego Euskal Herriko osasun zentroetan, ospitaleetan, farmazietan nahiz adinekoen egoitzetan. Espainiako Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko du neurria dekretu bidez. Datorren astetik aurrera, maskara ez da beharrezkoa izango Hego Euskal Herriko osasun zentroetan, ospitaleeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako solstizioaren festa suaren bueltan ospatuko dute aurteangoan ere Zumaian. Sanjuaniturrin bilduko dira aurrena; Gernika parkean gero. Ohiturari jarraiki, San Juan sua izango da gaur, hilak 23. Udako solstizioari ongi etorria emango diete herritarrek suaren bueltan, eta horri lotutako bi ekitaldi izango dira Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken analisien emaitzek adierazten dutenez uraren kalitatea normaltasun egoerara itzuli da, eta bainua hartzea baimentzen da. Osasun Sailak egindako azken azterketaren arabera, Itzurun eta Santiago hondartzen ur-eremuaren kalitatea bainatzeko modukoa da. Horren ondorioz, kendu egin da uretan sartzeko debekua, eta herr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko herrien arteko "oreka eta kohesioa bultzatzea" izango da EH Bilduren helburua udal elkartean, "denen artean erabakiak hartu eta horiek aurrera eramanez". Maiatzaren 28ko hauteskundeetan EH Bildu izan zen alderdirik bozkatuena Urola Kostan, eta 33 zinegotzi izatetik 39 izatera pasako da agintaldi honetan, Uro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteon amaitu dituzte ikasturteak eskualdeko milaka haur eta gaztetxok, udako oporrei hasiera emanez. Guraso askoren kezka izaten da udako oporretan umeen errutinak ez ote diren gehiegi erlaxatzen. Mireia Centeno psikologoarentzat, ordea, ez dago larritzeko arrazoirik. Ez dira konformatzen errazak gizakiak, eta, berezi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Ramon Larrañagak mallako sare zahar bat erakutsi digu, etxekoa, hondoratzen laguntzeko Bixente Gomez Tximo-k egindako berunak dauzkana. (Argazkia: Xabier Azkue) Zumaian ehunka auto "mailatu" zaizkigun aste honetan, antzeko hitz bat ekarri dugu ikasturtea amaitzeko, arrantzarekin lotutakoa. Irailean ekingo diogu be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxeak antolatutako pala txapelketaren finala jokatuko dute datorren asteazkenean Emakumezkoen pala txapelketa amaitzear da, eta datorren asteazkenean jokatuko dituzte finalen partidak Odieta frontoian. Emakumeon* Etxeak antolatutako V. Emakumezkoen Binakako Pala Txapelketaren finalak jokatu dituzte datorren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datuen babesari buruzko tailer trinkoa eskainiko du UKUEk enpresentzat Ikastaroaren helburua da datuen babesari dagokionean legeek eta ordenamendu juridikoak arautzen duena ezagutaraztea enpresa-arduradunei. Prestakuntzarekin batera aholkularitza ere eskainiko zaie enpresei. Datuak babesteko legeen arabera, enpresa guz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uraren kalitatea dela-eta bainua debekatu dute Itzurun eta Santiago hondartzetan Bandera gorria jarri dute herriko bi hondartzetan, araudian ezarritako kalitate irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik. Bainua debekatzen duen bandera gorria jarri dute Itzurun eta Santiago hondartzetan. Eusko Jaurlaritzaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa egingo dute ekainaren 28an Hainbat gai jorratu eta merkatarien eskaerak jaso ondoren, datorren asteazkenean bilduko da Zumaiako Udala herritarrekin diagnostikoan ateratako ondorioak aurkezteko. Asteazkenean bilduko da udala herritarrekin merkataritza arloko diagnostikoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteazken arratsaldean emango zaie hasiera festei txupinazioarekin batera, eta igande iluntzean amaituko dira. Guztia prest dago herriko San Pedro jaiei hasiera emateko. Datorren asteazken arratsaldean hasiko dira festak txupinazoarekin, eta, aurreko urtean bezala, bertan egongo dira aurtengo denboraldian naba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzoko ekaitzak Zumaian utzitako txingor aleen tamaina ezohikoaz galdetu diogu Euskalmeteko meteorologo Joseba Egañari, fenomeno hauek nola sortzen diren hobeto ulertzeko. Ekaitzak eta txingor zaparradak gertatzen dira sasoi honetan, baina atzoko txingor aleen tamaina ez da batere ohikoa. Ez da askotan gertatzen, eta z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzoko kazkabarrak kalte ugari eragin ditu mahastietan, Gañeta txakolindegiko Enaitz Ostolazak hedabide honi azaldu dionez. Bestela ere uzta urte txarra izaten ari bazen, atzoko eta joan den igandeko erasoek handitu egin dituzte kalteak. Hilabete barru jakingo dute horiek zenbaterainokoak izan diren. Uzta urte txarra i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geuretik Sortuak proiektuaren dela eta solasaldia izango da ostegunean Mari Kalean Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortzen ari diren antzelaneko kideek ostegunean egingo den solasaldi irekierako gonbidapena luzatu diete herritarrei. Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak "euskaldunt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalteen txosten bat osatzen ari direla jakinarazi du Udal Gobernuak, hondamendi-gune izenda dezaten eskatzeko. Kazkabarraren kalteen balantzea egiten ari da atzotik udala. Duñike Agirrezabalaga PSE-EEko zinegotziak Zumaia larrialdi gune izendatzeko "bidelagun" izango dela adierazi dio Udal Gobernuari, eta dagoeneko hon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak larrialdi-egoera ezartzeko "bidelagun" izango dela adierazi du Duñike Agirrezabalagak Duñike Agirrezabalaga PSE-EEren zinegotzia Iñaki Ostolaza alkatearekin harremanetan jarri da kazkabarrak eragindako kalteak ezagutzeko. Udal talde sozialistaren bozeramaile den Duñike Agirrezabalaga Iñaki Ostolaza alkatearekin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste buru hontan, Ekainak 24-25. Sailkatu diren Taosako igerilariak infantil mailan, Azpeitiko igerilekuan izango dira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol probaren antolakuntzaren lekukoa udalak hartu ondoren, herritarrekin batera zehaztu nahi dituzte lasterketaren helburuak eta ezaugarriak. Urriaren 8an izango da 2023ko Flysch Trail lasterketa. Zumaiako Udalari eman zion lasterketa antolatzeko lekukoa iaz Flysch kirol elkarteak, hamahiru urteren ostean. Beharrezko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herrian hilabete honetan bertan jokatuko du azkenekoz, Zumaiako Master Series txapelketan. Datorren urtean utziko ditu pilotalekuak Iñaki Osa Goikoetxeak, baina gertutik jarraituko ditu pilotari lotutakoak, Eraman enpresako kirol zuzendaria izango baita. Zumaiako Jai Alai Master Series txapelketaren berri ematera zihoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun Sailak debekatu du bainua hartzea, urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik. Osasun Sailak jasotako ur analisiaren emaitzen arabera, E.coli bakteriak onartutako muga gainditu du Santiago hondartzako uretan, eta beraz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurra zein taldetan egongo den esango diete gurasoei edota tutoreei, baita udalekuetako programazioaren berri eman ere. Udako udaleku irekietan parte hartuko duten haurren guraso eta tutoreekin bilerak izango dira bihar, asteazkena. Ludotekako hezitzaileek beren haurra zein taldetan egongo den esan, eta udalekuetako p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteko neskek dotore hasi dute traineru denboraldia, ETE ligako aurreneko jardunaldian bandera etxeratuta eta bigarrenean jardunaldian bigarren eginda. Kike Manterola entrenatzailea "pozik" da emaitzekin, eta "puntu bakoitzaren garrantzia" azpimarratu dio BALEIKEri. Larunbatean abiatu zen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean hasiko da uda, eta Guka dendaren irekieraren harira, Baleikek GUKA produktu sorta osoa zozkatuko du bere bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Banyolasen izan da asteburuan Irati Osa piraguista zumaiarra, Europako Txapelketarako Espainiako taldea erabakitzeko hautaprobetan. Lehen bi postuetan geratuz gero, Kroazian jokatuko den txapelketarako txartela lortzen zuten kirolariek, eta Osak helburua lortu du. Ostiralean txapelketa itzela egin zuen emakumezkoen K1 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatuko dira datorren astean Eskuzko modalitateko finalak ostiralean jokatuko dira, hilak 23, Odietan. Antolatzaileek jakinarazi dituzte ostiralean lehian izango diren bikoteak. Palazko finalak, berriz, San Pedro egunean izango dira. Bere amaierara iristen ari dira dagoeneko es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laneko Autodefentsa Sareak antolatuta, asteartean nominak irakurtzen ikasteko tailerra izango da Etxape Zentro Sozialistan, 19:00etan. Uda sasoian, besteak beste, behin-behineko lanak hazten dira eta atsedenerako denbora murrizten da, hala nola, turismoaren edo intentsifikazioaren gorakadaren eraginez. Gainera, oso hed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasai San Pedron izan dira gaurkoan Telmo Deuneko arraunlariak. Bi traineruak bigarren denbora onena egin dute; KAE 1 ligan, atzoko emaitza nabarmen hobetu ahal izan dute. Hitzordu bikoitza izan dute asteburu honetan Telmo Deuneko arraunlariek. Atzoko estropadaren ondotik, beren maila erakutsi dute gaurkoan ere zumaiar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bilbon 89 urteko emakume bat hil zuen joan den ostegunean gizonezko batek. Hilketa salatzeko, elkarretaratzea izango da bihar, astelehena, Saregile plazan. Igaro berri den ostegunean 89 urteko emakume bat hil zuen gizonezko batek Bilbon. Hilketa matxista arbuiatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feminista...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Carmelo Balda pilotalekuan jokatu zuten finala atzo arratsaldean Goikoetxeak eta Gorkak, Mendizabal eta Del Rioren aurka. Iñaki Osa Goikoetxea puntistak Grand Slam Donostia txapelketa irabazi du. Goiko-Gorka bikoa Carmelo Balda pilotalekuan izan zen atzo, larunbata, Mendizabal eta Del Rioren aurka, nor baino nor. Final...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETE ligan zumaiarren trainerua izan da nagusi. Donibane Lohizunen jokatu dute estropada, eta KAE 1 ligako lehiari ekin diete gero. Seigarren egin du gizonezkoen traineruak. Ezinhobea izan da zumaiarren hasiera denboraldi berrian: ETE ligan lehenbiziko postuan amaitu du estropada Telmo Deuneko traineruak, bigarrena bain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteartetik aurrera, teilatu berria eraikitzeko materiala sartuko dute Alde Zaharrean, eta trafiko aldaketak izango direla iragarri du udalak. Komentuko teilatu zaharra desmuntatu, eta datorren asteartetik aurrera, hilak 20, teilatu berria eraikitzeko beharrezko materiala sartuko dute Alde Zaharrera. Egun horr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baratzeko izurriei buruzko tailerra izango da astelehenean Keretxudin Keretxudi Baratze Parkean izango da Furgobaratza 18:00etatik 19:30era, arazoak konpondu eta praktika egokiak proposatzen. Baratzean egon ohi diren gaixotasun, izurri eta bestelako arazoei aurre egiteko moduak eta produktuak izango dituzte hizketagai ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mutrikukoa olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala da eta, urteko, 100 etxebizitza kontsumitzen duten energia kopurua ekoizten du. Ekainaren 25ean Mutrikuko olatu planta ezagutzeko bisita antolatu dugu. Mutrikuko barra obretan dagoenez, horrelako bisitak igandez bakarrik egin daitezke, eta i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Aitor Agirre zumaiarrak, nagusitasunez irabazi ere, bigarrenari minutuko tartea atera baitio. Ibilbideko marka berria ere jarri du, aurrez Enekoitz Azparrenek (Euskaltel Euskadi) zuena, 8 segundotan hobetuz. Aizarnazabalgo ibilbideko 21 kilometroak 26 minutu eta 29 se...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa igerilari klubeko Benjamin eta Alebin maila Gipuzkoako txapelketan. Aste buru hontan, Ekainak 17 eta 18. Sailkatu diren Benjamin eta Alebin mailan, Oñatiko igerilekuan izango dira Gipuzkoako Txapelketan. Sorte on danori eta aúpa Taosa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak bere lan poltsaz baliatzeko deialdia egin du Udal elkarteak lan poltsa bat du. Bertan, lan bila dabiltzan herritarrek kontsultatu ditzakete lan eskaintzak, eta baita ere, langileak behar dituzten merkataritza, ostalaritza edo bestelako establezimendu edota enpresek Udal Elkarteko lan poltsa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geuretik Sortuak ekimenaren barruan, 'Kontakizunekin jolasean' tailerra izango da bihar Emakumeon* Etxean Udalbiltzak bultzatutako Geuretik Sortuak ekimenaren barruan, Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak Zumaian ari dira egonaldia egiten. Zumaiarrekin elkartuko dira asteotan, haien kon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Issak Aranberrik eskuratu ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu. Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da, eta horret...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zakurren bizitzaz komika egin zuen Txarlotek 1918an. (Irudia: PICRYL.COM) Aspaldiko hitz bat ekarri dugu aste honetan, zinema mutua zen garaikoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Hitz berezia eta aspaldikoa da "komika", zinema mutua zen garaian, duela 100 bat urte, egiten ziren film komikoei ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira, 25 ikaslek ondutako zeramikazko piezak izango dira ikusgai ekainaren 22ra artean. Pintura eta egur taila ikastaroetako lanak erakutsi ondoren, zeramika tailerrean sortutako piezak izango dira ikusgai datozen egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Bihar bertan zabalduko dute erakusketa 18:30ean, eta hilaren 22ra a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bezero eta bidelagun guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete itxieraren aurretik. Dagoeneko 60 urte igaro dira Peña garajea zabaldu zutenetik. Ixtera doa ibilgailuak konpontzeko Juan Belmonte kaleko Peña garaje ezaguna. Ekainaren 30ean izango da itxiera, eta data iritsi aurretik, nagusiek eskerrak eman nahi izan dizki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helburuak betetzat eman dituzte bigarren edizioan: bai sortzaileen lanari bultzada ematea, eta baita urte osoan zehar etxean egiten den lana ikusaraztea ere. Joan den larunbatean ospatu zen Raixta Eguna Emakumeon* Etxean, eta egunaren balorazio baikorra egin dute antolatzaileek, "helburuak betetzat" emanda. Batetik, em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Edukiontzien erabilera zuzena bultzatzeko kontzientziazio kanpaina jarri du martxan UKUEk Hondakin bakoitza dagokion lekuan lelopean aurkeztu du kanpaina Urola Kostako Udal Elkarteko Ingurumen Sailak. Helburu du "hondakin bakoitza bere lekuan botatzearen eta gaika egoki birziklatzearen inguruan herritarrak sentsibiliza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurtik irailaren 15era bitartean martxan izango da TAO sistemaren uda sasoiko aldia, eta beraz, bertakoen guneak egunero izango dira indarrean. Gaur, hilak 15, indarrean sartu da dagoeneko TAO sistemaren udako aldia, eta irailaren 15a bitartean, egunero egongo dira indarrean bertakoen guneak. Beraz, bertakoen gunean a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zapatuan egingo dute udalbatza berria eratzeko kargu hartze ekitaldia 12:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkatea datorren agintaldian ere. EH Bilduk hamar hautetsi izango ditu 2023-2027 agintaldian, eta EAJk, berriz, sei. PSEE-EEk zinegotzi bat izango du. Hainbat udal orde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jarduera ugari izango da datozen hilabeteetan Etxapen, "sozialisten erreferentziazko gunean" Gaur Imanol Satrustegi historialariak Nafarroakoa ezker erradikala 1970-1979 izeneko liburua aurkeztuko du. Aholkularitza bulegoa ere jarri dute martxan zentroan. Iazko azaroan zabaldu zuen Urola Kostako Kontseilu Sozialistak E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Cuban Boxing klubak uztailaren 1erako borrokaldia antolatu du Aitzurin. Maila ezberdinetako boxeolariak arituko dira bertan, tartean, 2022ko eta 2023ko Euskadiko txapeldun Eliezer Chavarria. Sarrerak salgai daude jada kiroldegian. Zumaia Cuban Boxing klubarentzat hitzordu berezia izango da uztailaren 1ekoa. Izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarren Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du aurrerantzean Udako ordutegia izango du Herritarren Arreta Zerbitzuak hemendik aurrera; hau da, 08:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. Udaletxeko beheko solairuan eskaintzen da arreta. Horrez gain, helbidean edota 943-86 50 2...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Umorez Blai bakarrizketa saioa izango da ostiralean Zumaian (19:30), Larrainak eta udalak sustatuta. Lau umoregile ariko dira: Ana Goitia, Antton Telleria, Maria Blanco eta Julen Portillo. Euskaraz umorea sortzeak zeregin zaila izateko fama du, baina jendeak esaten duenari kasu gehiegirik egin gabe, bide horixe jorratu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julen Garcia artista zumaiarrak 'Zuregatik' abestia kaleratuko du aurki 'Mejor contigo' eta 'Tu Alegría' abestien ondoren, ekainaren 22an kaleratuko du single berria Julen Garcia zumaiarrak, oraingoan, euskaraz. Julen Garcia artista zumaiarrak euskaraz egindako abestia kaleratuko du hilaren 22an. 'Zuregatik' abestia, l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Antepara ekonomialari eta gizarte-boluntarioaren hitzaldia, datorren astean Ekainaren 20an, 18:00etan, Iñigo Antepara EHUko irakaslearen pobrezia energetikoari buruzko hitzaldia izango dugu Aita Mari antzokian. Hitzaldian pobrezia energetikoaren kontzeptuaren historiaz, zer den, nori eta nola eragiten dion (berez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskaera orria udalaren webgunean bertan aurki daiteke. Ostegunerako eskatu beharko dituzte ostalari eta dendari guztiek baimen berriak, horretarako epea bi astez luzatu ondoren. Etzi, osteguna, amaituko da terrazen araudi berrira egokitzeko eta baimen berriak eskatzeko epea. Udalak azaldu duenez, "espazio publikoaren e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero legez, Alai auzunean egingo dute bat motozaleek, eta beren afizioarekin lotutako jarduera ugari egingo dituzte egun osoan zehar. Motozaleak batzeko eguna antolatu du beste urte batez Urola Kosta Bikers taldeak. Urtero bezala, Alai auzunean elkartuko dira, eta jarduera ugari izango da goizean goizetik hasita. Mot...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eraikin erresiliente eta energetikoki eraginkorrei buruzko solasaldia bertan bereha utzi dutela jakinarazi du Piztu kooperatibak. Klima aldaketak eta egoera energetikoak eraikuntzaren arloan izan dezaketen eraginari buruzko hitzaldia eskaintzekoa zen asteazkenean Eider Iribar arkitektoa, baina Piztu kooperatibak jakina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gogoan dut Ikerrek parte hartu zuen lehen eskola-emanaldia. 3 urte zituen. Haur guztiek jarraitzen zituzten dantza-urratsak, gureak izan ezik. Iker batera eta bestera ibili zen korrika, apaingarri jarrita zeuden globoak lehertu nahian. Begiradak beragana zuzentzen ziren eta nik listua irensten nuen, negar malkoei euste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Organo zikloaren eta 'Musika Aitzaki' izeneko programaren barruko emanaldiak eskainiko dituzte eskualdean. Guztira, sei kontzertu izango dira Urola Kostan. Donostiako 84. Musika Hamabostaldia eskualdera iritsiko da abuztuan, eta hilabete osoan zehar hainbat emanaldi ikusteko aukera egongo da hainbat herritan. Donostiak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unai Agirre eta Agin Lauburu bertsolariak egongo dira ostiraleko afarian. Ostiral honetan, 21:00etan, bertso afaria egingo dute Narrondoko Gure Ametsa Elkartean. Unai Agirre eta Agin Lauburu bertsolariak egongo dira bertan, eta sarrerak eskuratzeko aukera egongo da ostegunera arte Narrondo Tabernan, Bittarte Erretegian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozketaren irabazleak Eureka museorako bi sarrera eskuratuko ditu, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu. Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AEK-k abian du 2023-2024 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea, eta ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek, 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan %5eko deskontua izango dute, besteak beste. "Oso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin; orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu na...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Obretan ari dira Estazio aldean, "errepidearen egoera hobetzeaz gain, oinezkoei lehentasuna emateko", Udalaren hitzetan. Baina euskaldunok ez gara lehentasuna, nonbait; bigarren mailan gaude. Bi kartel jarri dituzte, lanengatik kalea moztuta dagoela adierazteko, eta biak ere gaztelania hutsean. Lanak Zumaiako Udalak be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Satrustegi historialariaren hitzaldia Etxape Zentro Sozialistan Imanol Satrustegi (1993, Iruñea) historialaria eta NUPeko irakaslea da, baita Beste mundu bat nahi genuen, Nafarroakoa ezker erradikala 1970-1979 liburuaren egilea ere. Asteazkenean, 18:30ean, Etxape Zentro Sozialistan izango da liburua aurkezten et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekainaren 16an, ostiralean, 19:30ean, lau umoregile izango ditugu elkarrekin, bakoitza bakarrizketa labur batekin: Ana Goitia, Antton Telleria, Julen Portillo eta Maria Blanco. Mari kaleko plazatxoan, parrokiaren atzealdean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Trail lasterketa prestatzeko lehen entrenamendua egin dute goizean Hasi dituzte Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa prestatzeko entrenamenduak. Zumaia Flysch Trail prestatzeko lehenengo entrenamendu saioa izan dute gaur goizean. XV. edizioa izango da aurtengoa, eta "datozen egunetan webgunean probaren xehetasun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Ludoteka zabaldu zutela 30 urte bete dira ikasturte honetan; Gaztetxolak, berriz, hamabost urte daramatza zabalik Kantauri plazako lokalean. Biek ala biek aisialdian oinarritutako heziketa plana eskaintzen diete herriko gazteei, 6 urtetik 12ra bitartekoei lehenak, eta 12 urtetik 17ra artekoei bigarrenak. Egind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jokin Beristainek eta Aritz Garikanok osatutako bikoteak larruzko paletako Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu dute, jubenilen kategorian, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako lehia estu bezain bizian. Aritzen patxada eta Jokinen zartatekoak erabakigarriak izan dira azken emaitzan, 35-28. Aupa Zumaia! Segi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eider Iribarrek arazo bat izan du eta ezin du hitzaldia ematera etorri.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero egin ohi den bezala, Zumaiako futbol eskolan izena emateko epea zabaltzen da. Izen-emate hori egiteko, jokalariaren datu orria bete beharko da, honetaz gain Gipuzkoako foru aldundiak kirol lehiaketetan parte hartzeko dokumentua bete behar da eta bukatzeko matrikularen ordainketa egin. 1.2.- Dokumentuak Zumaiako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asfaltatze lanak direla eta Estazio kaleko trafikoan aldaketak egongo dira datozen egunetan Udala Estazio kalea berrurbanizatzeko lanak egiten ari da, hori dela eta, trafiko aldaketak egongo dira bihar eta astelehenean. Asfaltatze lanak direla medio, trafiko aldaketak egongo dira datozen egunetan Estazio kaleko trafiko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Elektrotxaranga osatzeko ideia hor zegoen aspalditik, fundamentu pixka bat jartzea bakarrik falta zitzaigun" Nagore Sanchez (Zumaia, 2001) eta Intza Martin (Zumaia, 2003) duela gutxi sortu den Hamarru elektrotxarangako bi taldekide dira. Musikaren munduan oso murgilduta daude bi gazteak, eta Hamarru proiektuaren parte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara ikastaroak eskainiko dituzte adinekoak zaintzen dituzten langileentzat Beste urtebetez oinarrizko ulermena landu eta esaldi erabilienak ikastea helburu duen ikastaroa antolatu du udalak adinekoak zaintzen dituztenentzat. Adinekoak zaintzen aritzen diren langileentzat euskara ikastaroak antolatu ditu Zumaiako Ud...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskola Jasangarriaren ziurtagiria eman dio Jaurlaritzak Zumaienari EAE-ko 25 ikastetxek lortu dute Eskola Jasangarria ziurtagiria. Pasa den asteartean, ziurtagiria jasotzeko aukera izan genuen Zumaienako kideok Busturian izandako ekitaldian, Iñigo Urkullu Lehendakariaren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarrita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Furgobaratzak Gipuzkoako hogei baratze parketan eskaintzen du aholkularitza zerbitzua. Gipuzkoako Hitzarako egindako erreportajea da honako hau. Azken hamarkadan ugaritu egin dira baratze publikoak, eta, horiekin batera, erabiltzaileak. Gero eta gehiago dira lurra lantzeko sail publikoak ustiatzen dituztenak, eta, horr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izen ematea zabalik dago AEK-ko udako ikastaroan eta, deskontuarekin, datorren ikasturterako Datorren ikasturtean euskara ikasi edo hobetu nahi dutenentzat, aurrematrikula-aukera zabalik da AEKn. Hori egiten dutenek aurtengo prezioaren %5eko deskontua izango dute. Udako ikastaro trinkoa, berriz, irailean izango da. Jad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olarru subek urpekaritza klaseak eman dizkie Herri Eskolako ikasleei LH 6. mailako gaztetxoei urpekaritza klaseak eman dizkie ur azpiko jardueren elkarteak, kiroldegiko igerilekuan. Olarru subeko kideak Herri Eskolako ikasleekin izan dira aste honetan. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 6. mailako gaztetxoei urpekaritza klase...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteotan ohikoa den moduan, Alai auzategian izango da Umeen VII. duatloia ekainaren18an. Zumaiako triatloi taldeak bere errokna nagusien artean dauka triatloia eta kirol zaletasuna sustatzea. Horretarako iraileko hitzordu nagusiaz gain, garrantzi berezia ematen dio ekaineko haur eta gaztetxoentzat antolatutako du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela bi aste Amaiako plazako bost ontzi erabat kiskali ondoren, bart gauean Ardantzabideko bi zaborrontzi erre dituzte. Udaltzaingoaren arabera, 02:30ak aldera gertatu da, eta oraindik ez dakite nor den egilea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoa bakarrik ez den arren, gaur egun gutxi erabiltzen den hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Ekintza txar edo gaitzesgarriari esaten zaio oro har "purtzilkeria", baina erabiltzen da balio gutxiko gauzei eta lan txiki edo ziztrinei esateko ere. Arratiako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren urtez, Elkanoren Talaia itsas zeharkaldiak eskainiko dituzte Itsas zeharkaldiek hiru iraupen izango dituzte: 45 minutu, 90 minutu edo 180 minutu, eta irteera eta helmuga portuak dituzten herrietan izango dira, alegia, Getarian, Zumaian eta Orion. "Urola Kostako itsas ondarea eta Elkanoren irudia ardatz hartu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Prest daukagu datorren ikasturteko programazioa. Irailetik abendura bitartekoan, bi ipuingile bikain izango ditugu gurekin: Garazi Arrula eta Uxue Apaolaza. Apuntatu liburuak eta datak, eta bildu taldera, ez zaizue damutuko!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaixo lagun! 2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko dela jakingo duzu honez gero eta, baita, lehen hiru etapak, bere osotasunean, gure lurraldeetan hasi eta amaituko direla ere. Frantziako Tourrak denera 579 kilometro egingo ditu hiru egun horietan. Hiru etapa horietatik batean, uztailaren 3an, Amorebieta-Et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren uztailaren 23an izango diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako errolda ikusgai dago. Datorren uztailaren 23an egingo dira Espainiako Kongresurako hauteskundeak, eta bozetarako errolda ikusgai du Zumaiako Udalak. Ekainaren 12ra bitartean ikusi ahal izango da, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte amaiera heltzearekin batera Zumaiako Ludotekak festa antolatu du bihar arratsalderako. Ikasturtea bukatzear dela eta, kurtso amaierako festa antolatu du Zumaiako Ludotekak. Bihar izango da, 19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan. Ongi pasatu eta lagunartean denbora pasatzeko jolasak, ikuskizunak eta abar antolat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaberriko argazki rallya egin zuten maiatzaren 21ean. Bihar, ostirala, sari banaketa egingo dute Oxford aretoan 19:00etan. 16 urtetik gorakoetan, irabazleak 200 euro jasoko ditu Gertuk emandako erosketa bonoetan, eta baita garaikurra ere; bigarrenak 150 euro jasoko ditu, bonoetan; eta hirugarrenak 120 euro erosketa bo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Klima-aldaketak, gaur egungo egoera energetikoak, pandemiak... etorkizuneko eszenatoki ziurgabeen aurrean jarri gaitu. Mundu aldakor honek eskatzen du eraikuntzaren arloan ere erresilientzia ikuspegia elkarrizketaren erdira ekartzera. Horregatik, egoera horien aurrean eraikinen diseinuak duen garrantziaz hausnartuko da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko Triatloiak eragina izango du inguruko errepideetako trafikoan Zarauzko XXXV. Triatloia jokatzekoa da larunbat honetan, ekainaren 10ean. Jakinarazi dutenez, probak iraun bitartean hainbat aldaketa izango dira inguruko trafikoan eta garraio zerbitzuetan. Kostako N-634 errepidea, esaterako, itxita egongo da 14:00...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gehiengo zabal baten iritziz, kontsumo maila ez da jaitsiko 2050eko zumaiarren artean, energia berriztagarriak erabiliko diren arren. Mugikortasunari dagokionez, %44k uste dute gero eta kale gehiago erabiliko direla soilik oinezkoetzat, baina multzo handi batek (%38,9k) uste du, orain bezala, kotxez mugitzeko aukera eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekonomia arloari dagokionez, inkestan parte hartu duten gehienek kezka handia dute herriko merkataritzaren etorkizunaren gainean. Zumaiarrak diruz pobreago edo aberatsago izango diren galdetuta, gehienen iritziz berdin mantenduko da edo pobreago izango dira; eta, zertan egingo duten lan galdetuta, iritzia zatikatuago d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inkestan parte hartu duten ia guztiek uste dute 2050erako igarriko direla klima aldaketaren ondorioak, gehienen iritziz, ondorio horiek oso arinak izango diren arren. Kezka gehien euri gutxiago egiteak eta, ondorioz, euri falta izateak eragiten die. Itsasoaren maila igotzea ere bada kezka iturri, eta arazo horri aurre ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erantzun dutenen erdiak uste du 30 urte barru gizartea desorekatuagoa izango dela, ezberdintasunak areagotu egingo direla. Herri nortasunari dagokionez, baikorrak dira erantzunak, %60k uste baitute eutsiko zaiola; dena den, %22k uste dute asko galduko dela eta euskararen erabilerak ere atzera egingo duela nabarmen. Ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inkestan parte hartu duten gehienen iritziz, Zumaiak gaur egun baino biztanle gehiago izango ditu 2050ean, adinaren batez bestekoa igo egingo da, eta kanpotik jende gehiago etorriko da bizitzera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako trena. Bidaia bat iraganera, Zumaiatik Zumarragara joaten zen trenaren inguruko emanaldia eskainiko du Sabino Legarda Ereñok, Zestoako Kultur Etxean. Ekainaren 15ean izango da, 19:00etan. Urolako trena. Bidaia bat iraganera izeneko diapositiba-proiekzioa emango du Sabino Legarda Ereñok ekainaren 15ean, Zestoako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behin pintura tailerreko lanak erakutsita, egur taila ikastaroan sortutako piezak ikusi ahal izango dira bihartik hilaren 14ra bitartean Oxford aretoan. Urtero legez, ikasturte amaieran Forondan egiten diren tailerretan sortutako lanak izango dira egunotan ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Asteartera bitarte, pintura ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskola Publikoen sarea osatzen dugunok ari gara gure praktika onak partekatzen. Donostiako Aitor Ikastolako eta Mendaro Ikastolako kideak izan ditugu gurekin. Aitor Ikastolako lagunek Haur Hezkuntzako Mugimendu Autonomoaren inguruko informazioa jaso dute. Gure ekosistemen egunerokoa zein den ezagutu eta praktikan jartz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilotako festa antolatu du Zumaiako Pilota Elkarteak larunbat honetarako Guztira zortzi partida jokatuko dira larunbatean Odieta frontoian. Zumaiako Pilota Elkarteak pilotako festa antolatu du larunbat honetarako; hori horrela, 16:00etan hasita zortzi partida jokatuko dira Odieta frontoian. Eskuzko pilotari dagokionez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izen ematea zabalik dago Zumaiako 7ko futbol txapelketan. Hilaren 15ean bilduko dira antolatzaileak taldeekin arauak azaltzeko, eta 20an abiatuko dute lehia. Uda sasoia heltzearekin batera, bueltan da urteroko lagunarteko futbol txapelketa. Izan ere, ekainaren 20an abiatuko dute Zumaiako 7ko futbol txapelketa, eta anto...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabaldu da jada Pulpon izena emate berriak egiteko epea 2023-24 denboraldirako. Izena emate berri horiek gauzatzeko bi modu daude: a) On-line inskripzioa egitea www.pulpo.eus/apuntatu estekan; b) Zumaiako Lubaki kiroldegiko harreran aurkituko dituzuen inskripzio orriak, bertan apuntatu eta bertan ere entregatzeko (edo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako ostalari eta dendariek ekainaren 15era arte daukate araudi berrira egokitu eta baimen berriak eskatzeko epea. Zumaiako Udalak ekainaren 15era arte luzatu du araudi berrira egokitzeko eta baimen berriak eskatzeko epea. Udalak azaldu duenez, "espazio publikoaren erabileraren inguruan azken urteetan jasotako kexa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enplegua egonkortzeko lan eskaintzen behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu udalak Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren, haur teknikari laguntzailearen eta Ludotekako hezitzaileen hautaketa prozesuetako behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Mart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
45+ Indartzen programak balorazio positiboa jaso du parte-hartzaileen aldetik Prestakuntza-programak hamar parte-hartzaile izan ditu aurtengo edizioan eta guztiek modu positiboan baloratu dute ekimena. Amaitu da 45+ Indartzen prestakuntza-programa, eta hau positiboki baloratu dute ekimenaren parte izan diren hamar herr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adrian Almazan: "Hazkunde ekonomikoaren menpe dago gure gizartea" Adrian Almazan (Madril, 1990) filosofia irakaslea da Madrilgo Carlos III. unibertsitatean, baita Ekologistak Martxaneko kidea ere. Azpeitian eta Zumaian izango da aste honetan. Lanaren eraldaketa ekosoziala Euskal Herrirako hitzaldia emango du Adrian Alm...
cc-by-sa 3.0