id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0001323
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Frantziako Neouvelle erreserba naturalera irteera antolatu dugu datorren ekainaren 29rako Frantziako Neouvelle erreserba naturalera irteera ekainaren 29an. Urteurreneko egutegi berezia amaituta, proposamen anitza dugu aurrerantzean eskaintzeko. Ekainean, San Pedroetarako esate baterako, Frantziako Néouvelle erreserba n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001324
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Giro ederrean ospatu da IV. Igor Zendoia bideo lehiaketaren finala Joan den ostegunean dozenaka lagun elkartu ziren Oxford aretoan Urola Kostako Mintzalagun ikasturteari amaiera eman eta Igor Zendoia bideo lehiaketako bideo finalistak ikusteko. Amaitu da Urola Kostako Mintzalagun ikasturtea. Amaiera ekitaldian dozenaka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001325
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kale Heziketa programak eta Gazteguneak antolatu dituzte ekintzak. Surfa, piragua nahiz snorkela egiteko aukera izango dute Zumaiako nerabeek uztailean zehar, baita egun osoko txangoak ere. Zabaldu dute nerabeek uztaileko jardueretan parte hartzeko izena emateko epea. Kale Heziketa programaren eta Gaztegunearen eskutik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001326
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zinegoak programako zazpi film labur izango dira ostegunean Aita Marin Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko bi saio izango dira Aita Mari aretoan: film dokumental bat, eta film laburren emanaldia. Zumaian geldialdia egingo du Bilboko Zinegoak gaylesbotrans jaialdiak. Ostegunean, hilak 8, zazpi fil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001327
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aranjuezen (Madril, Espainia) lehiatu ziren Zumaiako piragua elkarteko hamazazpi kirolari. Taldeko kideek emaitzak bikainak sortu zituzten, eta horiei esker lortu du Itxas Gainek taldekako sailkapenean postu ona. Kadete mailakoengandik hasi eta beteranoen kategoriara arteko piraguista zumaiar ugari izan da igaro berri ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001328
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizarte Larrialdietarako Laguntza eskatzeko deia zabaldu du udalak Iaz 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza, eta aurten ere laguntza hori eskatzeko deia zabaldu du Zumaiako Udalak. Gizarte Larrialdietarako Laguntza eskatzeko deialdia zabaldu du udalak etxeetara bidalitako eskuorrien bitartez. Lag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001329
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goi mailako futbolaria izan zen zumaiarra 1961etik 1976ra, Realean, Espanyolen, eta berriz ere Realean. Alfredo Di Stefano taldekide izan zuen, eta Pele-ren eta Johan Cruyffen kontra jokatu zuen (horrek kamiseta eman zion gero). Entrenatzaile izan zen ondoren, hogeita sei urtez Realeko gazte mailako taldean; sei hilabe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001330
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Z.F. Taldeko zuzendari batzordeak 4 urteko agintaldia bukaten du. Zuzendaritza batzordea 2019ko uztailean sortu zen Zumaiako Futbol Kluba kudeatzeko eta 4 urteko agintaldiaren ostean, 2023ko uztailean, zuzendaritza batzordea aldatuko da. Zuzendari aldaketa gauzatzeko, datozen 4 urteetan hautagai berriak kudeatuko ditue...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001331
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Traineru Txapelketan lehiatu dira herriko bi traineruak Zarautzen jokatu dituzte estropadak gaur eguerdian, eta zaletuen elastiko gorri dezente ikusi da bai Getarian bertan, bai Getaria eta Zarautz arteko bidean. Banderak Donostiarrak eta Hondarribiak eraman dituzte. Herriko bi traineruak lehiatu dira gaur e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001332
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo asteetan hainbat hitzordu ditugu Etxape Zentro Sozialistan: Duela gutxi Laneko Autodefentsa Sareak martxan jarritako aholkularitza bulegoa zabalik izango da, goizez nahiz arratsaldez: 11:00etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. 18:30ean, Imanol Satrustegi historialaria izango da «Beste mundu bat nahi genu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001333
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo asteetan hainbat hitzordu ditugu Etxape Zentro Sozialistan: Duela gutxi Laneko Autodefentsa Sareak martxan jarri duen aholkularitza bulegoa zabalik izango da, goizez nahiz arratsaldez: 11:00etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. 18:30ean, Imanol Satrustegi historialaria izango da «Beste mundu bat nahi gen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001334
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekainaren 16an, ostiralean, 19:30ean, lau umoregile izango ditugu elkarrekin, bakoitza bakarrizketa labur batekin: Ana Goitia, Antton Telleria, Julen Portillo eta Maria Blanco. Guztiak ere Zumaiako txoko berezi batean: Mari kaleko plazatxoan, parrokiaren atzealdean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001335
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturteak bukaerara iristen ari dira, eta denboraldian zehar ikasitakoa gurasoei erakusteko ordua da. Ekainean sartzearekin bat egin dute erakustaldia, esaterako, Oikian, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako kideek. Musikaz blai sartu dira ekainean Oikiako txikienak, ikasturtean zehar ikasitakoa gurasoei erakusteko pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001336
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eta udalak antolatu dute ekitaldia, eta urtero legez, aurten 90 urte bete dituztenak eta beteko dituztenak omenduko dituzte ekitaldian. Urtero bezala, 90 urteko zumaiarrak omentzeko ekitaldia antolatu dute biharko, igandea, Zumaiako Udalak eta Beheko Plaza elkarteak. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001337
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekaineko asteartetan zabalduko dute, bertako hezitzaileak eta zerbitzua ezagutu ahal izateko. Datorren ikasturtetik aurrera 2011n jaiotakoek ere parte hartu ahal izango dute Gaztegunean -12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendutako espazioa da-, eta zerbitzua nahiz hezitzaileak bertatik bertara ezagutzeko, ate irekiak iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001338
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar arratsaldean bi rock kontzertu egongo dira Santiago hondartzako kantinan. Bihar, 19:00etan, Karter eta Natural Project taldeen kontzertuak egongo dira Santiago hondartzako Portutxiki kantinan. Denboraldiko lehen festa izango da honakoa, eta kantinako jabeek azaldu dutenez, "uda osorako majiña bat kontzertu, emana...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001339
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musikaren eta dantzaren inguruko zenbait eragilek bat egin dute bihar, larunbata, herriko kale eta txokoak alaitzeko. Goizean goiz hasi eta iluntze partera arte luzatuko da egitaraua. Musika eta Dantza Eguna ospatuko dute bihar, larunbatarekin, Zumaian. Zortzi eragilek bat egin dute eguna antolatzeko -Zutrik Trikitilar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001340
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartzara edota igerilekura joateko GUKAren toalla, poltsa, palak eta botila zozkatu ditu UKTk aste honetan, eta saria Azkoitiko Maxixatzeneko bazkide bati egokitu zaio. Badator uda, eta horrekin batera iritsi dira hondartzara edota igerilekura joateko GUKAren toalla, poltsa, palak eta botila. Guka dendaren irekierar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001341
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubenilak eta kadeteak bosgarren sailkatu dira Gipuzkoako taldekako txapelketan. Erlojuaren aurkako taldekako txapelketetan ez da podiumik lortu, baina ez Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariek dena eman ez dutelako, besteak hobeak izan direlako baizik. Bai kadete mailan, eta baita junior mailan ere, bosg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001342
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo asteetan hainbat hitzordu ditugu Etxape Zentro Sozialistan:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001343
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EHZ festibalerako sarrera bikoitza zozkatuko du Baleikek bazkideen artean Euskal Herria Zuzenean jaialdia ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea), eta Baleikek sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean. Aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean hasiko da Irisarrin (Na...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001344
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beteranoen, gizonen eta emakumeen Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute igandean 10:30etik aurrera eta Zumaiako traineruek hiruretan hartuko dute parte. Asteburu honetan emango diote hasiera ofiziala aurtengo traineru denboraldiari Zarautzen jokatuko duten Gipuzkoako Traineru Txapelketarekin. ZAE Zarautz Arraun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001345
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izarraitzera korrika eta Kolitzara oinez igoko dira mendizaleak asteburu honetan Asteburu honetarako plan bikoitza du eskaintzeko Indamendik. Bihar, Izarraitz mendigunean korrikaldia egingo dute, eta etzi, igandea, Enkarterrietan oinezko ibilbidea egingo dute. Azpeitiatik abiatu eta zuzenean Xoxotera igoko dira bihar I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001346
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak eta Pulpo eskubaloi elkarteak adostutako ezaugarriak izango ditu eskubaloi pista berriak. Hasi dituzte kiroldegiko eskubaloi kantxa berritzeko lanak. Zumaiako Udalak eta Pulpo eskubaloi elkarteak adostutako ezaugarriak izango ditu pista berriak; hori horrela, kantxa berriak Munduko Eskubaloi Txapelketan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001347
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen sorospenak eta umeen gaixotasun pediatrikoei buruzko tailerra gurasoentzat Ruth Salaberriak lehen sorospenei eta umeen gaixotasun pediatriko ohikoenei buruzko tailer irekia eskainiko du. Txiribuelta Elkarteak antolatuta, lehen sorospenei eta umeen gaixotasun pediatriko ohikoenei buruzko tailer irekia eskainiko du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001348
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enplegua egonkortzeko hamahiru plaza betetzeko deialdia egin du udalak Hautaketa prozesu honetatik ez da lanpoltsarik sortuko, eta ekainaren 26ra arte egongo da izena emateko aukera. Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bitartez hamahiru plaza betetzeko deialdia zabaldu du Zumaiako Udalak. Iraupen luzeko al...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001349
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizikleta Eguna ospatuko da larunbat honetan, ekainak 3, mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutzeko helburuarekin. Arratsaldeko proba dela medio, trafikoan aldaketak izango dira. Haur, gazte eta helduak bi gurpilen gainean jarri, eta bide batez, mugikortas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001350
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Hormazurik Forondan ematen duen pintura tailerreko ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira ekainaren 6ra bitarte. Gaur zabaldu eta ekainaren 6ra artean, Alondegiko Oxford aretoan ikusgai izango dira Forondan Ander Hormazurik ematen duen tailerreko ikasleek egindako lanen bilduma. Egunero zabalduko dute aretoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001351
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adrian Almazan filosofo eta ingurumen aktibistaren hitzaldia Aita Marin Adrian Almazan filosofo eta ingurumen aktibistak 'Decrecimiento para Euskal Herria' hitzaldia eskainiko du datorren asteazkenean. Almazan filosofiako irakaslea izateaz gain, Ekologistak Martxan taldeko kidea ere bada. Piztu Zumaiako Energia-Komunit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001352
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Desazkundea maila teorikoan geratzen dela diote askok. Almazánek praktikara egingo du salto eta proposamen zehatzak egingo dizkigu. Krisi eko-sozial globaleko garaietan, gure lurraldeak nola eraldatu pentsatzera behartuta gaude, aldi berean gure energia- eta material-kontsumoa murriztu ahal izateko eta justizia-, berdi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001353
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren larunbatean jokatuko diren finalerdietarako sailkatu dira Goiko eta Gorka pilotariak. Goiko eta Gorka 'Donostia Grand Slam 2023'ko finalerdietarako sailkatu dira Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako hirugarren eta azken jardunaldien emaitzen ondoren. Lehen partida Erkiaga-Bailo eta Barandika-Zabalaren artean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001354
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Infantil mailan garaipena lortu du Kbi taldeko kideak, 5,5 puntu eskuratuta. Espainiako txapelketak izango ditu jomuga datozen hilabeteotan. Joan den asteburuan Urretxun jokatutako Euskadiko xake txapelketan emaitza bikainak eskuratu ditu Kbi taldeko Oier Sarasketa zumaiarrak. Lehenbiziko aldia zuen infantilen kategori...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001355
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elkarretaratzea egin dute Saregileen Plazan Gasteizko hilketa matxista salatzeko Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da Gasteizkoa. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Saregileen Plazan Bilgune Feministak deituta, igandeko hilketa matxista salatzeko. Gasteizen 32 urteko emakumez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001356
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekainaren 20an abiatuko dute aurten Zumaiako Futbol 7 Txapelketa, eta antolatzaileek dagoeneko ireki dute izena emateko epea; horretarako azken eguna ekainaren 12a izango da, hain zuzen ere. Ekainaren 15ean, halaber, talde guztien arduradunekin bilera egingo dute taldekatzeak azaltzeko eta arau ezberdinak birpasatzeko....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001357
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Elkarrekin piztu duguna' lelopean ospatuko dute bigarren urtez jarraian Raixta Eguna, herriko emakume sortzaileen erakusleihoa izatea helburu duen festa. Raixta Eguna ospatuko dute ekainaren 10ean Martxoak 8 plazan. Zumaiako Emakumeon* Etxeko uda aurreko festa da, eta bertan, etxeko parte-hartzaileekin bizipenak elkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001358
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Mintzalagun amaiera-ekitaldia eta 'Igor' bideo lehiaketa izango dira ostegunean Oxford aretoan izango da ekitaldia, 18:30ean. Besteak beste, Telmo Irureta aurkezle eta bakarlari lanetan arituko da, 'Igor' bideo lehiaketako bideo-erakusketa eta sari-banaketa ospatuko dira eta, amaieran, luntxa izango da. I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001359
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erandioko uretan jokatutako estropadan izan ziren Zumaiako Beteranoak joan den larunbatean. Fortuna izan zen nagusi. Beteranoen traineru estropada jokatu da pasa den larunbatean Erandioko uretan, Aizburua Arraunketa Klubak antolatuta. Zumaiarrak ere bertan izan ziren, eta zortzigarren helmugaratu ziren. Fortuna trainer...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001360
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herrian bertan jokatutako txapelketan lehena izan da Itxas Gain taldekako sailkapenean, taldeko piraguistek lortutako emaitza bikainei esker. Joan den igandean jokatu zen Euskadiko Maratoi Txapelketa, eta erakustaldi ederra eman zuten zumaiarrek beren herrian. Izan ere, Itxas Gain piragua elkarteko kideek emaitza ezinh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001361
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko udaletako hautetsiak, ordezkatuko dituzten alderdien eta generoaren arabera Urola Kostako herri gehienetan zehaztuta daude Udal Gobernuak, baina badira aginte makilak dantzan dauden herriak ere: Azkoitia eta Zarautz. Gaur-gaurkoz zehaztuta dauden bederatzi herrietatik hirutan izango dira emakumeak alkate kar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001362
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko kategoria ezberdinetako bost taldek hartuko dute parte Espainiako txapelketatako azken fasean; bi infantil, bi kadete eta jubenil bat. Horren harira elkarrizketatu dute klubeko presidente Iban Narbaiza, eta haren hitzetan, "herrigintza modu bat da" gazte horiekin guztiekin lan egitea. Pulpo eskubaloi klubak bos...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001363
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika eta dantza eguna dela eta hainbat dantza eta musika ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da egun osoan zehar. Musika eta dantza eguna ospatuko dute larunbat honetan herrian zehar, eta horren harira, hainbat emanaldi antolatu dira egun osorako. Musika eta dantza ikuskizunak herriko hainbat lekutan egingo dituzte, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001364
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri hobe bat eraikitzeko gure konpromisoa irmoa da eta horretarako egingo dugu lan Udalean, orain arte bezala Sei zinegotzik ekingo diogu legealdi berriari. Lana egoki egitea dagokigu alternatiba sendo bat eraikitzeko. Eta espero dugu datozen lau urteetan lankidetzarako aukerak izatea, herritarren etorkizunerako erab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001365
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Bote prontoan" irakurketa musikatua eskainiko dute ostegun honetan Itsasoan inspiratutako testu eta musikaz osatutako ikuskizuna eskainiko dute ostegunean Esti Curiel eta Maria Zubimendi zumaiarrek. Datorren ostegunean "Bote prontoan" irakurketa musikatua aurkeztuko dute Esti Curiel aktoreak eta Maria Zubimendi musika...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001366
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zehazki, koalizioak bozen %48,16 eskuratu ditu (2.337 boto), eta EAJk, berriz, bozen %34.58 (1.678 boto). Urola Kostan, Deba-Urola barrutian eta Gipuzkoan ere EH Bilduk jaso ditu boz gehien. Gipuzkoan bezalatsu, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bildu izan da nagusi Deba-Urola barrutian. Urola Kostan ere EH B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001367
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauteskunde gauean bihotzekoak emandako herritar bat salbatzea lortu du Udaltzaingoak Alderdi politiko baten tabernan eman zion bihotzekoak, eta udaltzainek autoan erabiltzen duten desfibriladoreari esker lortu zuten gizona egoki artatzea anbulantzia iritsi bitartean. Udal hauteskunde gaua izan da atzokoa, eta bozkalek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001368
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ordua zehazteko badago ere, egun horretan osatuko dute udalbatza berria, udaletxeko areto nagusian. Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkate datorren agintaldian ere, EH Bilduk gehiengo osoa lortu duelako. Zinegotzi gehienak berriak izango dira. Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkatea 2023-2027 agintaldian, eta hark ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001369
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako Guka produktu sorta zozkatuko du Urolako Komunikazio Taldeak Badator uda, eta horrekin batera iritsi dira hondartzara edota igerilekura joateko GUKAren toalla, poltsa, palak eta botila. Guka dendaren irekieraren harira, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA produktu sorta osoa zozkatuko du bere hedabideetako (Ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001370
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udazkenean ziren egitekoak izatez boz horiek, baina Sanchezek aurreratzea erabaki du, atzo PSOEk Espainiako udaletarako eta erkidegoetarako izan zituen emaitza txarrak tarteko. Bihar bertan egingo du hauteskundeen deialdia. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak aurreratu egin ditu Espainiako Gorteetarako haut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001371
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea izango da bihar Haren bikotekide ohia atxilotu dute, andrearen hilotza bortxa zantzuekin topatu eta gero. Ertzaintza indarkeria matxista gisa ari da ikertzen kasua. Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten atzo apartamentu hotel bateko logela batean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001372
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foru bozetan EH Bildu izan da indar bozkatuetan Deba-Urola barrutian; zazpi batzarkide lortu ditu barruti horretan, duela lau urte baino bat gehiago; eta EAJ, berriz, sei, aurreko agintaldian bezainbeste. PSE-EEk batzarkide bat lortu du Deba-Urolan. Gipuzkoan ere errepikatu egin da Deba-Urolako joera: EH Bildu izan da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001373
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Ostolaza izango da alkate beste lau urtez, gehiengo osoa eskuratuta Duela lau urte baino hamalau boto gehiagorekin, hamar zinegotzi izango ditu koalizioak udalbatzan. EAJk sei zinegotzi lortu ditu -joan den agintaldian baino bat gutxiago-, eta PSE-EEk bat. EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Zumaian. Gehien...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001374
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parte hartzea ia sei puntu jaitsi da hautetsontziak ixteko bi orduren faltan Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan eman ditu aurreneko datuak, eta orduan jaitsiera 3,74 puntukoa zen. 7.970 zumaiar dago deituta botoa ematera. 18:00etan eman ditu Espainiako Barne Ministerioak udal hauteskundeetako eguneko bigarren part...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001375
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
7.970 zumaiar dago deituta botoa ematera, eta Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan jakinarazi duenez, herritarren %38,15izan dira hauteslekuetan. Udal eta foru hauteskundeen igandea da gaurkoa, eta agerikoa da hori herriko udal eraikinetan. Izan ere, goizean goizetik hainbat herritar ari dira botoa ematen datorren a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001376
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi: "Hawaiiko Iron Manera sailkatzea ametsa da, baina amets errealista" Distantzia luzeko probak ditu begiz jota Zumaiako bizilagun bilbotarrak aurtengo denboraldirako; bereziki, hilabete barru jokatuko duen Munduko Txapelketa, eta uztailean osatu nahi duen bere estreinako Iron Man proba. Esperientzia berri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001377
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailean Kantabriara egingo dute irteera Beheko Plazako elkarteko kideek Irteera berezia antolatu du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak uda sasoirako. Aurtengoan, Kantabria bisitatuko dute uztailaren 4tik 6ra artean. Besteak beste, Panes, Cuevas Del Soplao, Santo Toribio de Liebana, Cabezon de Liebana,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001378
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oxford aretoan ikus daitezke joan den asteko kaleko pintura lehiaketan aurkeztutako lan guztiak. Joan zen igandean herriko kale eta txokoak hartu zituzten margolariek. Izan ere, kaleko pintura lehiaketa aitzakia hartuta, Zumaiako hainbat txoko trazatu zituzten mihise gainean hainbat margolarik. Helduen kategorian hamal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001379
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal eta foru hauteskundeen jarraipena egingo du Baleikek igandean Webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu Baleikek egun osoan zehar. 20:00etatik aurrera, berriz, Zumaiako emaitzen berri emango du, eta alkategaien nahiz alderdien erreakzioak ere bilduko ditu. Bozen biharamunean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001380
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko txapelketen asteburua izan da aurrekoa Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistentzat. Kadeteek Seguran izan zuten beren lasterketa, eta jubenilek, Amurrion. Seguran eguraldi negargarriaz, euria goian behean zela lasterketa oso osoan 162 txirrindulari elkartu ziren irteeran, eta erdiak baino gutxiago amaitu z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001381
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Institutuko DBH 3. mailako ikasleen maketak eta mahai jolasak Digestio eta Arnas aparatua lantzeko. DBH 3. mailako Biologia-geologiako ikasleek Digestio eta Arnas aparatuak lantzeko maketak egin dituzte eta ondoren mahai jolasak sortu dituzte. Antzarraren jokoa, pasapalabra eta bestelako jolasak hartu dituzte ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001382
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal hauteskundeak izango ditugun aste honetan, oso lotura zuzena duen hitz bat ekarri dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Udaletxeari "kontzejuetxea" edo "kontzejua" deitzen zitzaion garai batean Zumaian. Erdi Aroan toki bateko biztanle guztien batzarra zen kontzejua, komunitatearentzat g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001383
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kanpainari amaiera emateko txokolatea eta pintxoak eskainiko dituzte jeltzaleek Udal hauteskundeen aurretik, azkenekoz elkartuko dira gaur EAJren zerrendakideak eta herritarrak. Beheko plazan txokolatada egin eta pintxoak dastatuko dituzte kanpainari amaiera emateko. Udal eta foru hauteskundeetako kanpainaren azken egu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001384
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikuskizun dago zer emaitza izango diren igande iluntzean, ikusteko dago 2019ko bozetako emaitzen joera errepikatuko al den. Ikusteko dago alderdiek eutsiko al dioten azken lau urteetan izan duten aginteari edo aldaketak izango al diren. Zumaian 7.970 herritar daude boza ematera deituta. Gaur gauean bukatuko da udal eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001385
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Ostolaza: "Legealdi honetan inoiz baino diru laguntza handiagoak bideratu dira herriko merkataritza laguntzeko" EH Bilduren alkategaiak Baleike.eus-en erabiltzaileek egindako galderak erantzun ditu elkarrizketa digitalean. Guztira, 56 erantzun ditu Iñaki Ostolazak. Zumaiako EH Bilduren alkategai Iñaki Ostolaza Ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001386
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Agroekologia baino beste biderik ez da, Mirene Begiristainen aburuz Zenbakiek garbi erakusten dute, Euskal Herriak behar duen janariaren %90 kanpotik ekartzen da. Alabaina, bertako lur produktiboak babestu eta erabilita jaten dugunaren zati handi bat hemen ekoiztu daiteke. Mirene Begiristainek ondo ikertu du hori, eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001387
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Merkatarien Zilarrezko Hamabostaldia' antolatu dute Gerturen 25. urteurrena ospatzeko Hainbat jarduera prestatu ditu merkatari eta ostalarien elkarteak, eta bihar egingo dute lehenengoa. Edonola ere, ekainaren 2tik 24ra egingo duten Zilarrezko Ginkana izango da nagusia. Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001388
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteurreneko egitaraua amaiatuta, proposamen zabala dugu aurrerantzean eskaintzeko. Ekaina amaieran, esaterako, Néouvielle erreserba naturaleko inguruak bisitatuko ditugu. Indamendi Mendi Bazkunaren 50. urteurrenaren harira prestatutako egutegi berezia amaituta, proposamen zabala dugu aurrerantzean eskaintzeko. Ekainek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001389
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauteskundeetako kanpainari itxiera emateko, ekitaldia antolatu du Zumaiako EH Bilduk. Gaur, osteguna, Ondartxon izango da, 19:30ean, eta Iñaki Ostolaza alkategaia eta zerrendakideez gain, bertan izango da EH Bilduko legebiltzarkide eta Gasteizko Legebiltzarreko koordinatzaile Nerea Kortajarena ere. Ekitaldia amaitutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001390
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitzurik hartuko du larunbatean Udaberri torneoko jardunaldia. Bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen jarduera da, eta Mitxoletak eta Kukuprakak lehiatuko dira aurrez aurre. Ez da nolanahiko pilota partida izango larunbatean Aitzurin jokatuko dena. Izan ere, Emakumezkoen Udaberriko Torneoaren barruan, bertsoa eta pi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001391
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUNEk antolatuta, ostiral honetan, maitzak 26an, arratsaldeko 18,30tan, kurtso hontako azken meditazio saioa izango dugu, Foronda kultur etxean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001392
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako futbol taldeko bazkide direnen arteko zozketan, Atxuri tabernan 2 pertsonentzako bazkaria izan hilabeteko operaria. Zozketaren irabazlea Ainhitze Larrañaga izan da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001393
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josemi Antia: "Gu beti agertu gara alokairuaren prezioak mugatzearen alde" EAJren alkategaiak Baleike.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 27, guztira. Bihar, EH Bilduren zerrendaburuaren txanda izango da, Iñaki Ostolazarena, hain zuzen. Herritarrek galderak bidal ditzak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001394
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxebizitza, tokiko ekonomia, kirol azpiegiturak, hezkuntza... Ezagutu EH Bilduren Hauteskunde Programa! Honezkero askori iritsiko zitzaizuen hauteskunde programa etxeko postontzira, eta beste batzuk iritsiko zineten gure webgunera. Kalean informazio gunean ikusiko zenuten beste batzuk, akaso. Baina oraindik EH Bildure...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001395
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mundu osoko mitologiarekin erlazionatutako musika emanaldia eskainiko dute, Goizeder Iturainen laguntzarekin. Kontzertu berezia emango du datorren larunbatean Zumaiako Udal Musika Bandak. Izan ere, S. Reineke konpositore Estatubatuarraren musikaz osatutako emanaldia eskainiko dute, Goizeder Iturain antzezlearekin bater...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001396
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko kideek tragikomedia bat dakarte Zumaiara ostiralean. Aita Mariko zine aretoan izango da, 20:00etan hasita. Tragikomedia bat da Barda. Maitasunaz hitz egiten du, atsekabe eta gabezien iturri. Eta etsaitasunaz, ekaitza bezala zabaltzen dena, etsipenezko xalotasunaren ikur. DATeko ant...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001397
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik Ekainarean 15era artean izango dute elkarteek beharrezko dokumentazioa kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian aurkezteko aukera. Zabalik da dagoeneko kirol elkarteek eta taldeek udalean dirulaguntza eskaera egiteko deialdia. Ekainaren 1...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001398
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duñike Agirrezabalaga: "Gobernuan edo oposizioan egon, berdin-berdin ekingo diot nire lana egiteari" PSE-EEren alkategaiak Baleike.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; hamalau, guztira. Bihar, EAJren alkategai Josemi Antiaren txanda izango da, eta EH Bilduren zerrendabur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001399
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika, dantza nahiz askotariko jolasak landu ohi dituzte haurrei zuzenduriko saio horietan. Uztailaren 17tik 28ra bitartean izango dira aurten, goizez. Landarbaso abesbatzarekin, musika landu ohi dute haurrei zuzendutako Musi-k udalekuak deituriko saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. Uztaile...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001400
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trapaia Pulpo taldeko infantil neskak, Gipuzkoako partehartze liga irabazi dute Txikixa Taberna Pulpo taldea, bigarren geratu da puntuz berdinduta eta gol baten aldeaz Pulpok aurten bizi duen denboraldia aipatzeko modukoa bazen, atzokoaren beste lorpen handi bat eman da: Pulpoko bi infantil nesken taldeak lehen eta big...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001401
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pandemiaz geroztik eguneko zentroko zerbitzua murriztu izana salatu dute "Pertsonal falta eta ordutegia murriztu izana" salatu dute Zumaiako eguneko zentroaren parean ELAk deitutako elkarretaratzean. Ostegunean ere elkarretaratzea izango da, 18:00etan Beheko plazan. Gaur gaurkoz hogei erabiltzaile ditu Zumaiako eguneko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001402
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Golden Gate hizkuntza eskolak 25 urte bete ditu, eta beste hainbeste jarraitzeko asmoa agertu du. Golden Gate hizkuntza eskolak 25 urte bete ditu. Urte horietan ingelesa izan da hizkuntza nagusia hizkuntza eskolan, baina frantsesak "gorakada nabarmena" izan duela agertu dute arduradunek. Hala, urteotan Golden Gate-ko i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001403
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur da Emakumeon* Etxeak antolatutako pala txapelketan izena emateko azken eguna Ekainean zehar izango da bosgarren edizioa, eta mailaren arabera banatutako bi txapelketa jokatuko dira. Bestelako eskaintza ere izango da, yoga ikastaroa, esaterako. Aurreko urteetako bideari jarraituz, emakumeen pala txapelketa antolatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001404
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juanjo Larrañaga harategiak emandako jaki sorta zozkatu du Baleikek Gentzane Larrañagak eskuratu du Basadiko harategiak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko emandako jaki sorta. Maiatzean Juanjo Larrañaga harategiko produktuak eskuratzeko zozketa jarri zuen abian Baleikek, eta dagoeneko banatu da saria. Hain zuzen ere...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001405
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hileko lehen astelehenetan egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez, baina kontsulta telefonoz edo posta elektronikoz ere egin ahal izango da. Urola Kostako Kontseilu Sozialistak aholkularitza bulegoa ireki du Zumaiako Etxape Zentro Sozialistan. Laneko Autodefentsa Sarearen eskutik jarri dute martxan, lanari lotutako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001406
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamarnaka gazte elkartu ginen joan den ostiralean EH Bilduko zerrendakide gazteak babestu, eta EH Bilduren aldeko botoa eskatzeko. Zumaiako gazteok asko dugu jokoan igande honetan. Zumaian bizi nahi dugu, eta herritik gertu egin nahi dugu lan. Horretarako EH Bildu da tresna eraginkorrena. Mundua ez da botoa emanda baka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001407
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ELA sindikatuak azaldu duenez, "zerbitzua modu duinean aurrera atera ahal izateko errefortzuak eta euren egutegiak betetzea" eskatu dute langileek. Zumaiako Eguneko Zentroko langileek elkarretaratzea egingo dute bihar, 11:00etan, zentroaren aurrean. "Azken urteotan lan karga handiekin ari dira lan egiten eta ez dira ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001408
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren denboraldian Gorengoen mailan jokatuko du talde zumaiarrak. Zumaiakoren bigarren taldeak aho zapore gozoarekin bukatu du aurtengo denboraldia; izan ere, 27 puntu erdietsita, sailkapenaren buruan bukatu dute liga, eta mailaz igotzeko txartela eskuratu du taldeak. Horrenbestez, 2023-2024 denboraldian Gorengoen m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001409
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko sortzaileei eta artisauei uztailaren 2ko azokan parte hartzeko deia egin diete Artisauak lanean ikusteko aukera izango da uztailaren hasieran Zumaian, baita haiek egindako produktuak erostekoa ere. Izan ere, uztailaren 2an egingo da dagoeneko ohikoa den artisau azoka. Horri lotuta, ekimenaren antolatzaileak, Ud...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001410
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteen kategorian txapela eskuratu du Zumaia Cuban Boxing taldeko boxeolariak. Espainiako txapelketetarako prestatzen jarraituko duela adierazi du haren entrenatzaile Ruben Arredondok. Eliezer Chavarria Zumaia Cuban Boxing taldeko kideak Euskadiko txapelketa irabazi du bere kategorian. Chavarriak 75 kiloko jokalarien ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001411
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UEUren 51. udako ikastaroak hausnarketarako gune izango dira aurten Euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburua dute jardunaldiek, eta Baiona, Eibar eta Iruñeaz gain, Bilbo, Tolosa, Usurbil eta Donostian ere egingo dira topaketak. Iazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001412
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabor ontziak erre dituzte bart, Amaiako plazan, eta nabarmenak izan dira kalteak Bost ontzi erabat kiskalita geratu dira eta bi autok kalteak izan dituzte Ertzaintzak hedabide honi jakitera eman dionez. Bi ordutik gora iraun du itzaltze lanetarako operazioak. Sua eman diote bart Amaiako plazan dauden zabor ontziei eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001413
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako kirol elkarteko kideak Ortegarekin jokatu zuen Sheila Cuetoren eta Mikel Vegaren kontrako finala, Tolosako Beotibar frontoian. Esnal eta Ortega 25 eta 22 nagusitu ziren. Leire Esnal zumaiarrak eta Lander Ortegak Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren finala irabazi zuten atzo, larunbata, Tolosako Beo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001414
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainhoa Caporossi ibilbide luzean gailendu da lasterketa ia bi orduan amaituta eta Irene Martin beterano azkarrena izan da lasterketa laburrean. Arrakastatsua izan da oso Matute (Errioxa) herrian atzo jokatutako Matutrail lasterketaren zortzigarren edizioa zumaiarrentzat. Ainhoa Caporossi korrikalari zumaiarrak garaiena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001415
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pantalana handitzeko lanak tarteko, errioan dragatze lanak egiten ari da Portu Zuzendaritza. Horregatik, pantalana itxita izango da, eta ez da martxan izango txalupa. Gaur, igandea, ez da itsasadarreko txalupa zerbitzurik izango. Izan ere, pantalana handitzeko lanak tarteko, errioan dragatze lanak egiten ari da Portu Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001416
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizean hasi eta eguerdira bitartean, herriko txoko desberdinetako ariko dira margolariak lanean; izan ere, Zumaiarekin zerikusia duten lanak egin beharko dituzte horiek. Lanak eguerdian aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta sari banaketa ekitaldia 18:00etan egingo dute. Bihar, igandearekin, iritsiko da Kalek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001417
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauteskunde programa aurkeztu du Zumaiako EAJak etxebizitza arazoan azpimarra jarrita. Halaber, kiroldegia azpiegiturak berritzeko eta Beheko plaza eta Erkibe eraikina birgaitzeko proiektuak aurkeztu dituzte, besteak beste. Zumaiako EAJk udal hauteskundeei begira garatu duen programa xehatu zuen ostegun herritarren aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001418
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu garrantzitsua. 3 partidu erabakigarriak Aita Mari futbol zelaian. Erregionalak eta kadeteak igoera; Gorengoen Jubenilak kategoria mantentzea. Larunbatean 3 partidu erabakigarriak jokatuko dira Aita Mari futbol zelaian. Larunbat goizean ohorezko kadeteak jokatuko dute partidua; lehengo astean galdu ondoren ez d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001419
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko boxeo txapelketako borrokaldia izango du bihar Eliezer Chavarriak Getxoko (Bizkaia) Andra Mari kiroldegian jokatuko dira bihar Euskadiko boxeo txapelketako finalak. Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria lehiatuko da 75 kiloko kategorian. Bihar, larunbatez, Euskadiko boxeo txapelketako finalak jokatuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001420
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanketa komunitarioa egin dugu, eta Herri Eskolako kide baten bizi-esperientzia oso pertsonaletik ezagutu dugu transgenero hitzaren atzean zer dagoen. Gure begirada, edota errealitatea ikusteko erabiltzen ditugun betaurrekoak aldatu behar ditugu, baldin eta komunitate anitz, seguru eta inklusibo baten kide izan nahi ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001421
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
LAB sindikatuak azaldu duenez, Urola Kostako udaletan idazki bat erregistratzen ari da egunotan -Azpeitian, Azkoitian, Zarautzen, Zumaian, Zestoan eta Orion-. Idazki horrek udal eta foru gobernu berriak interpelatzen ditu, sindikatuaren arabera, kalitate oneko zerbitzu publikoak "kalitatezko lan baldintzetan oinarritu"...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001422
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ameriketako Estatu Batuen pertsonifikazioa da Osaba Sam. (Irudia: Wikipedia) Teodorok idatzitako hitz bat ekarri dugu aste honetan, Patxi Barrandero familian askotan entzundakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Hitza bera ez da berezia, baina esateko modua bai, aitaren edo amaren anaiari dei...
cc-by-sa 3.0