id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0001723 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute apirilaren 21etik 23ra Aiako Zingira kanpinean, eta antolatzaileen eskutik, bi sarrera zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean larunbateko saioetarako.
Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko dituen topaketa izango da Pagoeta Fest, apirilaren 21etik 23ra bitartean, datorren os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001724 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen egunotan egingo dituzte Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak
Nekazaritzako ibilgailuek ere IAT azterketak pasatu behar izaten dituzte, eta aurreko urteotan bezala azterketa horiek herrian bertan egiteo aukera izango da.
Bi hitzordu jarri dituzte: apirilaren 28an Oikian egingo dira azterketak, Iparragirre ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001725 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendi Egunarekin emango diogu amaiera urteurreneko ospakizunei. Eta amaiera egokia iruditu zaigu Indamendi mendiko festaren ondoren, talde-bazkari batekin amaitzea.
Horretarako, maiatzaren 21ean, Zumaiako Marina Berri jatetxean lekua hartu dugu, eta guztiok gonbidatuta zaudete. Menditik etorritakoak eta herrian gel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001726 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza bikainak lortu dituzte Zumaiako bodyboardlariek euskal zirkuituko lehen proban
Bodyboardeko euskal zirkuituari hasiera eman diote jada. Pasa den igandean jokatu zen Bakion (Bizkaia) lehen jardunaldia, eta Zumaiako bodyboardlariek emaitza bikainak lortu zituzten.
Bakion (Bizkaia) jokatu zen pasa den igandean bod... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001727 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batxilergoko ikasleek espazio desberdinak erabiltzen dituzte beraien egunerokoan.
Gustuko tokian, gustura gaude eta gustuko tokian, gustura egiten dira gauzak; ikasketak ere, gustuko tokian, gustura egiten dira. Handien zein txikien bizipenek horixe adierazten dute.
Kasu honetan, 2. batxilergoko Biologiako ikasleek, ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001728 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argitaratu dute udazaintza zerbitzuko hezitzaileen lan poltsako behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda
Udazaintza zerbitzurako onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda argitaratu dute. Interesdunek apirilaren 25era arte dute helegiteak aurkezteko epea.
Bi urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001729 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Desazkundeari eta kolapsoari buruzko hitzaldia emango du Carlos Taibok apirilaren 24an
Hitzaldia energiaren krisiaren inguruko udaberriko zikloaren baitan izango da eta gaztelaniaz izango da.
"Planetaren ingurumen eta baliabideen mugek Iparreko aberatsoi gure kontsumo eta produkzio maila jaistera behartuko gaituzte. Ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001730 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren urtez jarraian, Zumaiako Kirol Patronatuak padel txapelketa antolatu du. Proba honetan partu hartu nahiko duten lagunek apirilaren 27ra arte dute izena emateko azken aukera.
Gero eta herritar gehiago aritzen da padelean Lubaki kiroldegiko kanpoaldean egokitutako pistetan. Aurten, gainera, pista hauek araudira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001731 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baratzeko erabiltzaileez gain, gainerako herritarrak ere parte hartzera gonbidatu dituzte. Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute bertan.
Tomate landarea osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte apirilaren 24an, astelehena, Keretxudiko Baratze Parkean. Izan ere, landaketa distantziak, zaintza ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001732 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralera bitarte bisitatu ahal izango da Angel Olabarriaren erakusketa
Zumaiako txoko ezberdinetan ateratako argazkien bilduma osatu du Olabarriak azken zortzi urtean. Apirilaren hasieran Oxford aretoan jarri zituen horietako batzuk ikusgai; ostirala izango da bilduma ikusteko azken eguna.
Angel Olabarria (Azpeitia, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001733 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gurrutxaga plazako kioskoan gozokiak eta izozkiak saltzen egoten delako ezagutzen dute zumaiar eta bisitari askok Javi Manteca. Baina askok jakingo ez dutena da musikazale porrokatua ere badela. Gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako.
Jose Angel Rodriguezek La Voz de Guipuzcoa irrati katean zuen irrats... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001734 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmotako bigarren asteburuko egitarauari, kirol zita garrantzitsu bat gehitu zaio: Euskadiko lauko finala.
Ostiraletik hasita, kadete mutil mailako lau talde onenak lehiatuko dira Lubakin, Euskadiko txapeldun zein izango den erabakitzeko. InmoZumaia Pulpo taldeaz gain, Gran Camping Zarautz, Zaisa Bidasoa Irun eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001735 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagusiei zuzendutako jarduera ugari izango da Zumaian datozen egunetan
Gizarte Zerbitzuek oroitarazi dute adinekoei eta familiei informazioa eman, balorazioa egin nahiz baliabide eta prestazio egokietara bideratzeko aholkularitza eskaintzen dutela.
Nagusiekin nagusientzat lelo hartuta, adinekoei zuzendutako jarduera an... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001736 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adin bateko eta besteko bertsolariak arituko dira ostiralean Alondegian egingo den BERTSOFEST saioan, tartean Bertso Eskolan dabiltzan gaztetxo batzuk ere bai.
Bertso Eskolan lantzen diren ariketak eta jolas batzuk tartekatuko dituzte, dena giro alaian. 20:00etan hasiko da, ordu eta erdi inguruko saioa izango da, eta s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001737 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñak, Irati Osak eta Begoña Lazkanok urrezko dominak eskuratu dituzte Espainiako Kopan
Pasa den ostiralean hasi eta igandera bitartean jokatu zen Trasonan (Asturias, Espainia) urteko lehenengo abiadurako txapelketa.
Esprint modalitate olinpikoko Espainiako Kopa jokatu da pasa den asteburuan Asturiasen, Trasonako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001738 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batak besteari esandako kontuak aurrena, paperean jasotako hitzak gerora.
Papereko hedabide jaio ginen, eta euskarri digitaletan erein ditugu haziak.
Munduaren etengabeko aldaketaren aurrean, guk ere ezinbesteko dugu eraldaketa.
Egungo komunikazioaren eta informazioaren ekosisteman bizirautea eta komunikazio talde gisa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001739 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liga eta Gipuzkoako txapelketa irabazi dute infantil mailako mutilek
Gipuzkoako batel liga eta Gipuzkoako txapelketa irabazi dute Telmo Deun arraun elkarteko infantil mutilek. Datorren asteburuan Euskadiko txapelketa jokatuko dute.
Larunbatean eman zioten amaiera Gipuzkoako batel ligari Pasai Donibanen jokatu zen estro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001740 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Morgan (Bizkaia) jokatutako Euskadiko xake txapelketan izan da Oier Sarasketa Irastortza xakelari zumaiarra. Ostegunean hasi eta igandera arte jokatu da txapelketa hau.
Sei partida jokatu diztuzte guztira eta nahiz eta lehen partida galdu egin zuen, Oierrek psikologikoki buelta eman eta ondorengo partida guztiak irabaz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001741 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaienara lekualdatu dituzte Musika Eskolako haurren euskal dantzak eta kuadrillen arteko herri kirolak
Euria dela eta, aterpean izango dira bi ekitaldiak. Dantzak 13:00etan hasiko dira, eta gaztetxoentzako kuadrillen arteko herri kirolak, berriz, 17:00etan.
Euria iragarrita zegoen santelmoen hasiera egunerako, eta pr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001742 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasoaren defentsa eta babesaren alde lan egiteko erakundea sortu dute
Eskualdeko hainbat entitate ari dira parte hartzen. Erakundearen sorreraren helburua da organizazio horiek guztiak itsasoari buruz duten ezagutza baliostea, haren defentsa eta babesaren alde lan egiteko.
MATERek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001743 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gozatu San Telmoak elkarbizitza, berdintasuna eta ingurumena zainduz.
San Telmoak herritik herriarentzako jaiak dira, guztiontzako jaiak. Haur, gazte, heldu zein adinekoek dugu gure tokia festan, elkarrekiko errespetu eta elkarbizitzan egun eder hauek gozatuz.
San Telmoetan, Zumaia eta bere ingurua garbi eta txukun man... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001744 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den igandean Agurainen ibili dira, eta igande honetan Eibarren lehiatuko dute. Jubenilek, berriz, bihar Deban lasterketa gogorra izango dute, eta igandean Elgoibarren ibiliko dira. Hurrengo astean Gipuzkoako Klasikoa izango dute jubenilek.
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko maila guztietako taldeetatik kadeteek baka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001745 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Festetan autobus zerbitzu berezia egongo da herrigunearen eta Oikiaren artean
Zerbitzua larunbat honetan eta hurrengoan indartuko du Lurraldebusek. Hala, Zumaia-Aizarnazabal zerbitzuaren eguneko azken autobusa Oikian geldituko dela jakinarazi dute. Udalak ere doako autobusa jarriko du bi larunbatetan, 04:00etan, Oikiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001746 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur bertan ekingo zaio santelmoetako egitarauari. Hona hemen egun bakoitzean izango diren ekitaldiak, puntuz puntu.
Bihar izango da txupinazoa, baina San Telmo jaietako egitaraua gaur bertan hasiko da. Zumaiarrek ez dute aspertzeko unerik izango datozen bi asteburutan, herrian hamaika egiteko izango baitira: bertso sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001747 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batzuek festaz gozatu ahal izateko, beste batzuek lan egin behar izaten dute. Suziria jaurtitzeko uneak zumaiar asko elkartzen ditu, eta hainbatek lan egin behar izaten dute dena ondo atera dadin: bertso eskola, musika eskola eta Itxas Gain elkartea dira horietako batzuk.
Zapia, kasaka eta arropa urdinak jantzi eta mar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001748 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJ-PNV Udal-Taldeak urte guzti hauetan egindako lana eskertu nahi dio Darahli elkarteari .
Benetan meritu handia duzue 2006tik gaurdaino Saharako Herriari elkartasuna eta laguntza adierazteko egin duzuen lan nekaezinagatik.
Saharar herriak aspaldidanik pairatzen duen zapalkuntza politikoa zumaiarren artean ez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001749 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sarrerak geratzen dira oraindik bihar izango den bertso jaialdirako
Sarrerak turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan erosi daitezke.
Bertso jaialdia izango da bihar, 22:00etatik aurrera, Zumaiena aretoan, eta sarrera gutxi batzuk geratzen dira oraindik ere. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001750 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Protokolo feminista eta informazio puntua, aurten ere martxan santelmoetan
Festen atarian, Zumaiako Mugimendu Feministak mezu argia helarazi du: "Guztion ardura da eraso sexista, LGTBI+fobo, arrazistak... saihestea eta identifikatzea, eta festetan guztiontzako seguruak eta erosoak diren espazioak sortzea".
Bihar hasiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001751 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak jakinarazi du herritarren batek ikusten badu akatsen bat dagoela, edo zerrendan ez dela agertzen bere izena, erreklamazioa aurkezteko aukera duela. Berez epea orokorra izaten da, apirilaren 10etik 17ra, baina Zumaian bi egun horiek jaiegunak tokatu dira, eta horregatik, bihar amaituko da epea.
Zumaiako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001752 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nonahi eta une oro, akorde hotsak izango dira Zumaiako kaleetan eta bazterretan San Telmo festek irauten duten bitartean. Udal Musika Bandako kideak soinu horien atzean izango dira, kasu askotan.
"Kantatzen ez duenak zorionik ez du". Hala dio Pirritx eta Porrotx pailazoen Bizitza kantu bat da abestiak. Eta hori horrela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001753 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, San Telmo jaien bueltan, pilota ikuskizuna izango da Odieta frontoian (euria eginez gero, Herri Eskolako frontoian), IAK eta GKSk antolatuta.
Zumaiarren arteko partida: Leire Ensal eta Egoitz Arribas vs. Xabier Olaziregi eta Luis Zulaika.
Gurpildun aulkiko pala: Leire Troitiño eta Beñat Lizaso vs. Joseba Lasa et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001754 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Jatekoak eta Bertsio Gauak izaten dute arrakasta gehien txosnagunean"
Egun gutxi falta dira santelmoak hasteko, eta festen gune nagusietako bat txosnagunea izango da aurten ere. Izar Azkue eta Maddi Uranga txosna batzordeko kideek egistamoaren nondik norakoak azaldu dizkiote hedabide honi.
Urtero bezala, santelmoen au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001755 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lucia Lacarraren 'In the Still of the Night' emanaldia ikusi nahi duten zumaiarrentzat deskontuak daude
Dantzari zumaiarrak ekainaren 3an estreinatuko du lana Donostiako Kursaalen, eta deskontua nahi dutenek udaleko Kultura sailari egin beharko diote eskaera. Bihar, osteguna, da horretarako azken eguna.
Lucia Lacarra d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001756 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dantzatzea eta abestea gustatzen zaio Leire Martijari. Txikitan euskal dantzetan eta abesbatzan ibilitakoa da, eta bere arantza pianoa jotzen ikasi ez izana dela dio. Musikak egunerokotasunean pisu handia duela dio, "eguna hobetzen laguntzen didalako". Gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako.
Zaila egit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001757 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat eta hainbat dira herritik kanpo bizi diren baina santelmoetan ia hutsik egin gabe Zumaiara etortzen diren herritarrak. Horietako bost dira Elena Yeregi, Xabier Elizalde, Juan Mari Azpillaga, Joseba Egaña eta Paula Esnal. Honako galdera honi erantzun diote horiek: zergatik etortzen zara santelmoetan Zumaiara?
El... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001758 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar izango da azken eguna 45+ Indartzen ekimenaren seigarren edizioan izena emateko
Bi modutan eman daiteke izena: udal elkartearen egoitza elektronikoan edota aurrez aurre, udal elkarteko egoitzan.
Datorren astelehenean, apirilak 17, hasiko da 45+Indartzen ekimenaren 6. edizioa. Bada, bihar izango da azken eguna ize... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001759 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen bi astetako ostiraletan izango dute barrakek merkealdia. Egun horietan, 1,25 euroko kostatuko da bidaia bakoitza, baina baten batek prezio garestiagoa izango du, 1,75 euro, hain justu ere.
Zumaiako barraketan erdi prezioan ibiltzeko aukera izango da bi egunetan; hain zuzen, ostiral honetan eta hurrengoan, haurr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001760 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elordi-Rezusta eta Peña II.a-Albisuren arteko norgehiagoka ikusteko aukera izango da San Telmo egunez
Astelehenean, San Telmo egunez, izango da binakako pilota partida Aitzuri pilotalekuan. Aurrez, promozio ligan buruz buru ariko dira Agirre eta Larrazabal.
Ohi bezala, puntako pilota partidez gozatzeko aukera izango da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001761 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendiko herrikideak urteurreneko zeharkaldia egiten aritu dira Aste Santuan mendirik mendi, eta atzo taldekide batzuek Ori mendia igo zuten bide berezi bat eginez. Ibilbide horrek 1.700 metroko desnibel metatua du, eta beraz, bejondeizuela! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001762 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko hainbat batelek hartuko dute parte asteburu honetan amaituko den Gipuzkoako Batel Ligan
Gipuzkoako Batel Ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan. Biak ala biak, San Juanen izango dira. Larunbatean 16:30ean hasiko da estropada eta igandean, 10:30ean. Bertan izango dira Orioko, Zarauzko, Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001763 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, LH 1-2 eta 3an dauden haurrak, Donostiara joango dira, Cristina Enea Parkera; LH 4-5 eta 6an dauden haurrak, berriz, Oñatira egingo dute irteera, etzi.
Aste honetarako bi irteera antolatu ditu Zumaiako Ludotekak haurrentzat. Bata bihar izango da, eta bestea, etzi. Biharkoan, Donostiara joango dira, Cristina Enea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001764 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Talaia eta Aita Mari taldeetako Pulpoko infantil neskek Corralesko txapelketa irabazi dute
Taosa Pulpoko mutilak, berriz, azpitxapeldunak izan dira lehiaketa berean.
Txapelketa ederra egin dute Pulpoko taldeek Kantabrian, Los Corrales de Buelnako txapelketan. Talaia Jatetxea Pulpo eta Aita Mari jatetxea Pulpoko neskek ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001765 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inkestan parte hartzeko azken egunak dira; oraingoz 179 lagunek eman dute beren iritzia. Aurreko inkestan zumaiarrei galdetu zitzaien ea neguan itsasoan bainatzeko ohiturarik ba al zeukaten. 85 lagunek eman zuten iritzia. Hemen emaitzak.
Zer plan duzu santelmoetarako? Horixe da Baleike.eus-ek egin duen azken galdera in... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001766 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultura eta sormen industrien sektorea suspertzeko topaketa saio bat egingo dute hilaren 27an
Saioa Irungo Factory eraikinean izango da, 17:00etatik 19:00etara, eta izen-emateko bidea zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat.
Garapen Agentzien Euskal Elkarteak hiru urte daramatza eskualdeko kultu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001767 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Gehien gustatzen zaiguna kaleko giroa da; festaren parte sentitzen zara"
Barrikak nahiz danborrak ozen entzungo dira Zumaiako kaleetan apirilaren 16ko gauean. Azken urteetako partaidetza handienarekin egingo dute danborrada; 160 danbor jotzaile inguruk parte hartuko dute. Bi emakume ariko dira zuzendari lanetan: Maite... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001768 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1960 eta 70eko hamarkadetako musikari lotutako argazkiak bildu nahi ditu Leok'k taldeak
Leok'k musika taldeak kontzertua emango du maiatzaren 12an Zumaiena Ikastetxeko aretoan. Rockaren sorrera gogoan ikus-entzunezkoa ere erakutsiko dute, eta hura osatzeko musikarekin lotutako 1960 eta 1970eko hamarkadetako Zumaiako ir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001769 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko autobusak izango dira santelmoetako bi larunbatetan Oikiako bizilagunentzako
Herritarrek egindako eskaerei erantzunez, San Telmo jaietako bi larunbatetan gaueko autobus bereziak izango dira Oikiako bizilagunak etxera itzuli ahal izateko.
Autobus bana izango da larunbat bakoitzean eta goizeko 4:00tan aterako da E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001770 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertso jaialdia izango da datorren ostiralean, hilaren 14an, San Telmo jaien lehen egunean. Antolatzaileek amandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean.
Datorren ostiralean, apirilaren 14an, hasiko dira San Telmo jaiak herrian, eta, ohi bezala, bertso jaialdia izango da gau horretan. Zumaiena Ik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001771 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | UKUEren soldadura zentroko ikasleek garbigunerako edukiontzia eraiki dute
Ikasketa programaren bigarren ikasturtean burutzen dute edukiontziaren proiektua, enpresetan praktikaldia hasi aurretik.
UKUEren soldadura zentroan DBH gainditu ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketa jasotzen dute. Hala, lanbide bat ikaste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001772 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarrak eta mutrikuarrak osatutako bikoteak irabazi du txapelketa, finalean Erkiaga eta Lekerikari 2-1 emaitzarekin irabazi ondoren.
Zesta-puntako Lekeitio Master Series txapelketako finala jokatu zen atzo arratsaldez Bizkaiko herriko Santi Brouard pilotalekuan. Finalerdian gertatu bezala, ikusleek bete egin zituzte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001773 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berdeguneen kudeaketa oro har ere begiratu beharko genuke, baina gaur bakarrik zuhaitzez hitz egingo dugu. Ez nuen espero honelakorik idazterik, baina ikusita udal honek duen dinamika herriko zuhaitzekin, nola kudeatu beharko luketen inguruko nire iritzia doa hemen.
1- Zuhaitzak hazteko landatzen dira, eta ez kimatzeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001774 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk Aita-Mari futbol zelai gainerako duen asmoa urbanistikoki astakeria bat da.
EH Bilduk Aita-Mari futbol zelai gainerako duen asmoak etorkizunean kiroldegiko instalakuntzak herritarren beharrei egokitzea hipotekatzen du.
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari egotzi nahi dio "errua", hirigintza Udalaren eskumena denean.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001775 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Udal Elkarteak 45 urtetik gorako herritarrak lan munduan txertatzeko 45+ Indartzen programa abiatu zuen, eta apirilaren 17an emango zaio hasiera egitasmoaren 6. edizioa. 40 orduko prestakuntza saioa izango da, lau orduko hamar saiotan banatuta. Hala, apirilaren 24tik maiatzaren 9ra eskainiko dituzte forma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001776 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Justifikatu ezin denaren aurrean, EH Bildu gezurretan eta herritarrak nahasten
Gaur egungo Aita Mari futbol zelaian 165 etxebizitza eraikitzeari buruz dugun iritziaren aurrean, EH Bilduk izan duen erreakzioa oso argigarria da eta agerian utzi du politika egiteko duten estiloa.
EH Bildu gezurretan ari da. "Zerbait egite... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001777 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ason ibaiaren XII. traineru jaitsiera jokatu zen atzo Colindresen (Kantabria, Espainia). Bertan izan ziren Zumaiako beteranoak eta hirugarren postu bikain bat lortu zuten.
Aste Santuan ere ez du atsedenik hartu arraun munduak. Atzo, ostegunez, Kantabriako Colindres herrian jokatu zen Ason ibaiaren XII. traineru jaitsie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001778 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zornotzan, negu-neguko eguraldiarekin eta ibilbide bihurri-bihurrian, Eneko Aranguren eta Mattin Salegik denboraldiko lasterketarik onena egin zuten.
Maila nazionaleko lasterketa izanik, estatuko junior mailako talderik onenak bertan ziren. Une erabakigarrian sei txirrindularik aurrera egin zuten, ondoren beste 25 txir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001779 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lekeitioko Master Serieseko finala jokatuko dute Goikoetxeak eta Manzik
Lekeition jokatzen ari diren zesta puntako Master Serieseko finalerdiak jokatu ziren atzo. Goikoetxeak eta Manzik bi setetan irabazi zieten Arbe eta Lopezi eta finalean izango dira larunbatean.
Lekeitiok hartu du Aste Santu honetan zesta-puntako le... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001780 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugimendu sozialistaren "erreferentziazko gune" izan nahi duen Etxape zentroa aurkeztu dute gaur
Aita Mari auzategiko lokal batean atondutako Etxape zentro sozialista aurkeztu dute gaur eguerdian. Epe hurbil eta ertainera begira zentro horretan egiteko asmoa duten jardueren berri ere eman dute lokaleko jardueraz arituk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001781 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GRI Castingseko langileek manifestaziora deitu dute apirilaren 14rako Zumaian
GRI Castingseko Enpresa Batzordea lantegia ez ixteko eta 61 langile kaleratzea saihesteko mobilizatzen ari da. Beren enpresaren auzian esku hartzeko eskatzeko Jaurlaritzako Industria sailburuordetzarekin eta Zestoako Udalarekin bildu berri da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001782 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguzkik salatu du aldundiak "etengabe urratzen" dituela bidegorriak eraikitzeko epeak
Iraeta eta Narrondo arteko bidegorri zatia jarri du salaketaren adibide gisa Eguzki erakunde ekologistak. Aldundiak bidegorri zati horretako obrak urte honen hasieran hasiko zituela agindu zuela, eta hitza ez duela bete gogorarazi du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001783 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Emakumeon* Etxea itxirik egongo da datozen egunotan. Hala ere, edozein behar izanez gero posta elektroniko edo telefono bidez aukera izango da harremanetan jartzeko.
Gaurtik apirilaren 17ra bitartean itxita egongo da Zumaiako Emakumeon* Etxea udaberriko oporrengatik. Hori dela eta, egun hauetan ez dute eskaini... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001784 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Posta bideko botoak tramitatzeko laguntza eskainiko die Zumaiako PSE-EE-k alderdikideei
Herriko Etxean dagoen bulegoa ireki du Zumaiako Elkarte Sozialistak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan botoa ematera joan ezingo dutenek posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko.
Zumaiako PSE-EEk postaz botoa emateko laguntza es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001785 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako bertso jaialdirako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek
Bertso jaialdia izango da apirilaren 14an, San Telmo jaien lehen egunean. Zumaiako Bertso Eskolak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko.
Ohikoa den bezala, Zumaiako Bertso Eskolak bertso jaialdia antolatu du San Telmo jai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001786 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoak hasteko gogotsu dira herritarrak. Apirilaren 14an hasi eta bi asteburutan murgilduko da Zumaia arrantzale kutsuko festa giroan. Udaleko Kultura Sailak eta egitarua osatzen lagundu duten elkarte eta eragileek aurkeztu dute dagoeneko festa hauetako egitaraua. Kulturak, kirolak, gastronomiak eta alaitasunak ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001787 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azkenaldian EAJ beti haserre dagoela dirudi. Oraingoan Puntanueta eta Aita Marirako Udalak Eusko Jaurlaritzarekin lortutako adostasunaz atera dute oharra. Horren aurrean, argipen batzuk.
1. EAJk duela hilabete batzuetatik zuen Udala eta Jaurlaritzaren arteko negoziaketen berri. Garai berean oposizioko alderdiez gain Ki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001788 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eire musika proiektua sortu du Eire Maiak Eire Salegi lagunarekin batera. Urte hasieratik hona hiru abesti plazaratu dituzte (Bihar nola, Amaitu baino lehen eta Agur esateko). Gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu Maiak atal honetarako.
Kanta hau orain dela urte asko entzun nuen lehenengo aldiz, baina beti izan dut b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001789 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marokoarrak, nikaraguarrak eta errumaniarrak, Zumaiako atzerritarren komunitate nagusiak
Zumaiarren %8,1ek dute Espainiakoa ez den nazionalitate bat, INEren azken datuen arabera. Kontinenteka, Amerikakoak dira gehienak, 388 guztira, baina herrialdeak kontuan hartuta, Marokoko komunitatea da nagusi. Nikaraguarrak eta er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001790 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hogei urtean ia boskoiztu egin da Urola Kostako atzerritarren kopurua
Hogei urtean asko hazi da Urola Kostan bizi diren atzerritarren kopurua, eta gaur egun, biztanle guztien %9,5 atzerritarrak dira. Jatorriko kontinenteari dagokionez, duela bi hamarkada bezalaxe, amerikarrak dira gehienak, alde handiz. Afrikarrena da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001791 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilal Meftah: "Etxean arabieraz bakarrik egiten dugu, ohitura eta hizkuntza ez galtzeko"
Euskalduna eta marokorra izateaz iritzia eman du 28 urteko gazte zumaiarrak. Marokoarrena da herriko komunitate jendetsuenetakoa gaur egun.
Ramadan betean da Bilal Meftah zumaiarra, beste hainbat musulman bezala. Aitona zuen maroko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001792 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako danborradetako azken entsegu saioak egingo dira datozen egunotan
Santelmoak ospatzeko prestatzen hasia da dagoeneko herria. Hamar egun barru hasiko dira festak herrian, eta era batera edo bestera ekitaldiak antolatzen aritu diren talde eta erabileak prestaketen azken txanpan dira.
Danborraden kasua da. Ap... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001793 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur egungo Aita Mari futbol zelaian etxebizitzak eraikitzeko EH Bilduren asmoaz
Pasa berri den astean eta hurrengo hauteskundeak deitu baino bost egun lehenago eta beraz, komunikazio instituzionalak egiteko aukera amaitzear zegoela, EH Bilduk 315 etxebizitza eraikitzeko "asmoaren" berri eman du orrialde osoko publikaz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001794 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den larunbatean jokatu zen Zarauzko Aritzbatalde frontoian XIII. Gipuzkoako euskal pilota txapelketako lehen jardunaldia, teniseko paleta modalitatean, bikoteka. Zumaiako Kirol Elkarteko bi pilotarik hartu zuten parte bertan.
Luis Zulaika eta Xabier Olaziregi aritu ziren pasa den larunbatean Zarautzen jokatutako G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001795 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baird Maritime munduko itsas argitaletxe nagusineetako bat da eta Arrantza Ikerketarako Ontzirik Onena aukeratu du Astilleros Balenciagan egindako Tarajoq ontzia.
Zumaiako Balenciaga ontziolan egindako Tarajoq ontzia da Baird Maritime argitaletxearentzako Arrantza Ikerketarako Ontzirik Onena. Hala aukeratu du argitalet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001796 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errepetizioetako larunbatean Eire, Olaia Inziarte eta Soinuz Blai
Hemen gatoz santelmoetako azken kontzertuekin. Apirilaren 22an Eire, Olaia Inziarte eta Soinuz Blai erromeria izango ditugu txosnetako oholtza gainean.
Aurkezpen beharrik ez duen bikotea; are gutxiago, gurean. Eire Salegik eta Eire Maiak osatutako EIRE k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001797 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak datu kazetaritza jorratu dute beste behin, Saretzen proiektuaren barruan.
Hego Euskal Herriko immigrazioa izango du aztergai Saretzen proiektuaren bigarren atalak. 2002tik 2021era atzerritik etorritako lagunen jatorria, urte horietan izandako hazkundea eta helmuga aztertu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001798 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abantailak izango dituzte Zumaiako bizilagunek Lucia Lacarraren ekoizpen berria ikusteko
Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek In the still of the night ekoizpena taularatuko dute ekainaren 3an Donostian. Zumaiako Udalak hainbat sarrera eskuratu ditu herritarren artean saltzeko, eta Lacarra beraren keinuari esker, zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001799 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lurraldebuseko autobusek ez dute geldialdirik egingo moilako geralekuetan apirilaren 6tik 24ra arte
Apirilaren 6tik 24ra bitartean, biak barne, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten Lurraldebuseko autobusak ez dira moilara sartuko. Patxita Etxezarretako geralekuak bakarrik izango dira martxan.
Lurraldebus b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001800 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lucia Lacarra eta Matthew Golding dantzariek In the still of the night ekoizpena aurkeztuko dute ekainaren 3an, Donostiako Kursaal auditorioan. 2021ean Dormunden (Alemania) estreinatu zuten ikuskizun hau bi dantzariek, eta "betiereko maitasun istorio" gisa definitu dute. Hari esker, Max saria jaso zuen iaz Lacarrak, da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001801 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Padel txapelketa antolatu du aurten ere Zumaiako Kirol Patronatuak. Interesdunek gaurtik aurrera eman ditzakete izenak.
Zumaiako Kirol Patronatuak gaur zabalduko du aurtengo padel txapelketarako izen emate epea. Kirol proba honetan partu hartu nahiko duten lagunek apirilaren 20ra arte izango dute izenak emateko aukera.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001802 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urolako bide berdea osatzeko akordioa "berehala" sinatuko dutela azaldu dute aldundiak eta Jaurlaritzak
Iraeta eta Narrondo arteko zatia egitea falta da Legazpi eta Zumaia lotuko duen bidegorri saria osatzeko. Ohar bidez adierazi dutenez, aldundiak eta Jaurlaritza orain urtebete iragarri zuten akordioa berretsi dute Gi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001803 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatza Dantzan antolatzeko lanetan dabiltza udala eta Astindu Dantza Elkartea. Aurten, gainera, Dantzara ikuskizuna berreskuratu nahi dute, eta horretarako bilera antolatu dute.
Maiatza Dantzan zikloaren barruan, Dantzara ikuskizuna programatuko dute aurten, maiatzaren 13an. Printzipioz, Odietan egingo da, arratsaldez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001804 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaueko autobusak egongo dira ostegunean eta ostiralean Zarauzko Garagardo Azokako joan-etorrietarako
Zarauzko errugbi taldeak Garagardo Azoka antolatu du aurten ere Aste Santuarekin batera. Zarautzerako joan-etorriak errazteko gaueko autobus zerbitzu berezia antolatu du Lurraldebusek.
Etzi, asteazkenez, zabalduko ditu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001805 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzuliako hirugarren etapa igaroko da Zumaiatik. 14:30ak aldera helduko da eta herrigunetik pasatuko da. 14:00ak aldera itxiko dute errepidea trafikoarentzako.
Ordubete barru abiatuko da Itzulia txirrindularitza proba Gasteiztik. Sei etapaz osatuko da, eta larunbatean bukatuko da Eibarren. Zumaiatik pasatuko da aurten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001806 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosako mutilak eta Aita Mariko neskak beraien finalak irabazi zituzten.
Egun handia izan zen larunbatekoa Pulpoko infantil neska eta mutilentzat.
Alde batetik, Taosa Pulpoko infantil mutilek Ereintzaren aurka jokatu zuten finala, Orioko Karela kiroldegian, eta 26-20 irabazi zuten. Partida osoan zehar joan ziren aurret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001807 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguraldi makurra egin du goizean zehar eta horregatik parrokiko zimitarioan egin dute ekitaldia komentu aurrean egin beharrean.
Erramuak bedeinkatuz eman dio hasiera parrokiak Aste Santurako prestatutako ospakizunei. Bedeinkazioa komentu aurrean egin ohi da, baina euriagatik parroki bertako zimitariora eraman dute gaur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001808 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako olagarro zopa lehiaketarako izen ematea zabaldu du Beheko Plazak
Urtero egin bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak olagarro zopa lehiaketa antolatuko du San Telmo jaien repetizioetan. Apirilaren 22an izango da, larunbata, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Herriko elkarteei zuzendutako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001809 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Angel Olabarria (Azpeitia, 1962) duela zortzi urte t'erdi hasi zen Zumaian oinetakoak konpontzen dituen Agedita dendan lanean. Herrian zela aprobetxatuz, pixkanaka Zumaiako txoko ezberdinen argazkiak ateratzen hasi zen. Gaur egun Azpeitiako Argazki Elkarteko kidea da eta Zumaiako argazkiekin bilduma bat osatu eta eraku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001810 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gau beroa gaztetxean, Lukiek eta Breaking Brokkoli taldeen kontzertuekin
Espero zen bezala, jende ugari bertaratu zen atzo gauez Torreberri Gaztetxera Lukiek mungiarren eta Breaking Brokkoli kontzertuak entzutera.
Lukiek hirukote mungiarrak eta Breaking Brokkoli laukote zumaiarrak kontzertuak eskaini zituzten atzo gaue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001811 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Darahli elkarteak antolatutako bidaian Zumaiako 50 ikasle abiatu dira Saharako errefuxiatuen kanpelekuetara.
Kanpalekuetarako bidean dira dagoeneko Darahlik antolatu duen bidaiako lagunak. Goizeko 9:00ak aldera atera dira Sagarbide paretik Madrilgo aireportura bidean. Elkarteak antolatzen duen seigarren bidaia da, eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001812 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarlan horren lehen emaitza iazko azaroan argitaratu zen EITBren eta Tokikomen medioetan; tartean, Urolako Komunikazio Taldeko hedabideetan. Hego Euskal Herriko demografia aztertu zuten orduan, eta orain, apirilaren 5ean, bigarren zatia dator: demografia horretan immigrazioak duten tokia, ezaugarriak, eta izan duen b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001813 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezkuzko eta palako txapelketa herrikoiak antolatuko ditu aurten ere Zumaiako Kirol Elkarteak. Bietarako izen-ematea zabaldu dute jada.
Zumaiako Kirol Elkarteak zabaldu du jada eskuzko eta palako txapelketa herrikoietarako izen-ematea. Pilotariek apirilaren 23ra arte izango dute apuntatzeko aukera. Horretarako, mezu bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001814 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch Kirol Elkarteak eskerrak eman nahi izan ditu urte hauetako ibilbideagatik
Azken ediziora arte Flysch Kirol Elkarteak antolatu du lasterketa, baina aldaketa batzuk tarteko, datorren ediziotik aurrera Zumaiako Udalak hartuko du ardura, eta horren aurrean Elkarteak eskerrak eman nahi izan ditu.
Zumaiako Flysch last... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001815 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joel Martinek eta Aritz Garikanok atzo jokatu zuten Altzako frontoian Oiartzungo Eguzkitza eta Retegiren kontra, bai eta 35-14 irabazi ere.
Horrenbestez, Gipuzkoako txapeldun dira larruzko paletaz, jubeniletan. Zorionak, bikote! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001816 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur arratsaldean egin du herri batzarra Zumaiako EH Bilduk. Maiatzaren 28 udal hauteskundeetara begira prestatutako programa aurkeztu du, baita koalizioak bozetara aurkeztuko duen lagun taldea ere. "Gobernatzeko anbizioa duen talde prestatua" aurkezten duela azaldu du Zumaiako EH Bilduk. "Talde prestatua, gobernutik a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001817 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GRI Castings lantegiaren itxiera saihesteko manifestazioa deitu dute Zumaian
Gonvarri taldeko GRI Castings enpresako zuzendaritza eta Enpresa Batzordea bildu dira goizean, eta langileek enpresa ixteko prozesua geldi dezala eskatu diote zuzendaritzari, lantegiaren bideragarritasuna "posible" delako. Hurrengo astean, ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001818 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldiko lehen lasterketetako maila onari jarraipena emanez, Deban kadeteek eta Mutrikun jubenilek aurpegia eman eta emaitza onak lortu dituzte.
Deban 160 txirrindulari kadete irteeran elkartu zirelarik, lasterketa lau-lauari esprintean eman zitzaion amaiera. Ibilbidean zehar saiatu ziren Viveros San Anton-Exclusiv... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001819 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hona hemen Apirila 1etik 2ra izango diren partidak eta ordutegiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001820 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra: Mochileros Meraki proiektua daukate abian. Hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero.
Meraki. Zer den? Hitz bat baino gehiago, kontzeptu bat da, eguneroko ekintzetan aplika daitekeen bizitza filosofia bat. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001821 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte larunbatean Pulpoko infantilek
Emozioz betetako larunbata izango da Pulpoko neska eta mutilentzat, bi taldeek, zein baino zein, Gipuzkoako txapelketetako finalak jokatuko baitituzte.
Taosa taberna Pulpoko mutilek, 11:30ean izango dute hitzordua Orioko Karela kiroldegian, eta Ereintza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001822 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko ohiko udal plenoa egin zen atzo arratsaldez udaletxeko bilkura aretoan. Beste gaien artean bake epaile berria aukeratu zuen batzarrak.
Ostegun arratsaldean egin zen udaletxeko pleno aretoan martxoko ohiko batzarra. Datozen lau urteetarako Zumaiako bake epailea aukeratzea zegoen eguneko gaien artean.
Idazkariak... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.