id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0001823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdian parte hartuko du gaur Goikoetxeak
Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdia jokatuko da gaur Gasteizen. Emakumeen eta gizonen aldeko partida bana jokatuko da, eta bigarren horretan arituko da Iñaki Osa Goikoetxea. Partida ETB-1en emango da gauez.
Zesta-puntako bi partida... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoak gainera datozkigunez, arrantza giroko hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Toila baino txikiagoa eta katuarrainaren antzekoa den arrain mota bati esaten diogu Zumaian eta inguruan "kolaioa" (ahoz "kolaidxua" edo "kolayua"). Izen zientifikoa Galeus mel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aberri egunean, apirilaren 9an, Zumaiatik Iruñera egunpasa joateko autobusa egongo da. 09:30ean irtengo da Hortz Klinika aurretik, eta 19:30ean ekingo dio Iruñetik etxerako bideari. 10 euro balio ditu eta autobusean bertan ordainduko da. Jada izena eman daiteke Kantauri eta Inpernupe tabernetan, edota lotura honetan kl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarretaratzea egin dute Zumaian, Etxeko eta Zaintza Langileen Nazioarteko egunean
Etxeko eta Zaintza Langileen Nazioarteko eguna da gaur eta Malen Etxea, Zumaiako Mugimendu Feminista eta Zumaiako Emakumeon* Etxeko kideek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Saregileen plazan.
Saregileen plazan egin dute kontzent... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxape zentro sozialista aurkezteko ekitaldiak antolatu ditu Urola Kostako Kontseilu Sozialistak datorren asterako. Aurretik, larunbat honetan bertan lan saioa izango dute.
Aita Mari auzategian kokatzen da Etxape zentro sozialista, Eroskiren supermerkatu zaharra kokatzen zen lekuan. Iazko azaroan okupatu zuten lokala, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoei hasiera emateko bertso saio bikaina antolatu dugu aurten ere. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.
Seikote dotorea etorriko da Zumaiara: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto eta Jone Uria. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Entsegu ordu luzeak eta gero, Zumaiako musikazaleek txosnaguneko oholtza hartuko dute apirilaren 21ean. Tradizio bihurtu zaigu errepetizioetako bertsio gaua, eta urtetik urtera handiagoa da parte hartzea.
MANU CHAOESKORBUTOLA FUGABERRI ZARRAKSUM 41ZEA MAYSLOS ZOPILOTES TXIRRIAOSTOOLVULPESSSU TA GAR/LATZENGLAUKOMADEFTON... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kike Amonarriz soziolinguista eta Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak honako iritzi artikulua helarazi du komunikabideetara. "Garbi dago gure hezkuntza sistema ezin daitekeela euskara irakastera mugatu eta ikasleak hiztun aktiboak izan daitezen ahalegindu behar dela".
Maiatzaren 14an bi hitzaldi eman nituen Donostiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu du udalak
Zerrendan agertzen diren pertsonek bihar arte izango dute erreklamazioak aurkezteko aukera.
Lau urteren ondoren Zumaiako Udalak Keretxudi Baratze Parkeko partzela guztiak berriz esleitu ditu, eta behin-behineko eta itxarote zerrendak argit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauteskunde programa aurkezteko herri batzarra egingo du Zumaiako EH Bilduk bihar, ostirala, 17:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako programaren erakutsiko die Zumaiako EH Bilduk bilkideei eta herritarrei bihar, ostiralez, egingo duen herri batzarrean. Hauteskundeetara aurkez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Puntanoetarako eta Aita Marirako proiektu urbanistikoen berri eman du udalak
Jaurlaritzarekin adostutako plangintza honen arabera, gaur egun Aita Marin dagoen futbol zelaia Puntanoetara eramango da, eta lursail horretan etxebizitzak egingo ditu udalak. Puntanoetan, berriz, alokairu sozialerako etxebizitzak egingo ditu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduren Herri Batzarra ostiral honetan, hauteskunde programa osatu eta lan-taldea aurkezteko
Zumaiako EH Bilduko kideok hauteskunde programa prestatzen aritu gara azken asteotan. Legealdian egindakoak eta egin gabe gelditutakoak gogoan hartuta, dagoeneko definitu ditugu programaren zutabe nagusiak, baita zeregin ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk "arrazoia" eman digu: azkenean eskubaloiko pista zaharberrituko da
Zumaiako Udalak iragarri du, azkenean, ekainean hasiko direla udal kiroldegiko eskubaloi pista zaharberritzeko lanak. Eraberritzeak zortzi asteko iraupena izango du eta beraz, pista berria datorren aurredenboraldirako prest egongo da.
EAJ-PNVn... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helburua da eragiten dituzten kalteei buruz herritarrak informatzea eta sentsibilizatzea, eta, aldi berean, edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatzea.
UKUE Urola Kosta Udal Elkarteko Ingurumen Sailak erabilera bakarreko edalontzien kontsumoa murrizteko #STOP erabilera bakarreko edalontziak kanpaina jarri du martx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Makina bat musika taldetan aritua da Felix Llavori zumaiarra: A Santo de Que, Ezbaikorrak... Pop musikaren zale amorratua, talde horien guztien erritmoa eraman du bere bateriarekin. Gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako.
Bost kanta aukeratzea, horrenbeste musika entzun eta gero, zaila benetan, baina, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako tren geltokia eraberritzeko asmoa azaldu du Garraio Sailak
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak ohar baten bidez iragarri duenez, 1,3 milioi euro bideratuko ditu tren geltokia eraberritzera. Geltokiaren irisgarritasuna hobetu nahi du, besteak beste, lan hauekin.
Zumaiako tren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trukatze-programa bat tarteko, Holandatik etorritako ikasleak ere bertan izan dira.
Gaur, Elgoibarko Meka Lanbide Eskolako ikasle batzuk etorri dira Zumaiena ezagutzera. Haietako batzuk Holandatik etorri berri dira gainera, trukatze-programa baten bidez. Etorkizunean hezitzaile izango direnek beti dute tokia gure artea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan poltsaren helburua da zaintza sektoreko eskaintza kudeatzea eta sektore horretan lan egiten duten langileak lan poltsa horretan txertatzea, zaintza arloan dauden eskaintzei ahalik eta erantzun azkarrena eta hoberena emateko.
Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta izeneko programa du martxan, eta horren bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Kzgunearekin elkarlanean antolatu du ikastaroa eta apirilaren 18tik 28ra bitartean emango da.
Oinarrizko Internet ikastaroa antolatu du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Zumaiako Kzgunearekin elkarlanean. Apirilaren 18tik 28ra bitartean emango da, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara bitartean.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean Arnoko hezeguneak ezagutzeko irteera antolatu du Geoparkeak
Hezeguneen Munduko Egunaren harira Arnoko hezeguneak hobeto ezagutzeko irteera egingo dute igandean, eta izena emateko aukera zabalik dago jada.
Datorren apirilarean 2an, igandea, Geoparkeak Arnoko hezeguneak ezagutzeko txangoa antolatu du. Joan den o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2023ko Espainiako Eski Txapelketa jokatu da asteburu honetan eta Maddi Iraola zumaiarrak lehen postua lortu du CA proban.
Asteburu honetan 2023ko Espainiako Eski Txapelketa jokatu da Granadan (Andaluzia, Espainia), eta Maddi Iraola zumaiarrak urrezko domina irabazi du bertan. Ostiralean GS proba jokatu zuen eskiatzaile... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZTTk harrobia lantzen du, gazte mailako atletismo sailaren edo iraileko trialoi herrikoiaren bidez. Helburua trialoiarekin gozatu eta federatu nahi duenari erraztasunak ematea da, beti ere. Oinarriko lan horretatik ateratzen dira gero harribitxiak.
Igandean bikotekako duatloia izan zen Usansolon (Bizkaia), eta bertan Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jorge Murgiondok irabazi du Distiraren martxoko lehiaketa soziala
Erretratua izan da Distira argazki elkartearen martxoko lehiaketa sozialeko gaia. Guztira hamabi argazkilarik parte hartu dute 24 lanekin.
Hilero egin bezala, Distira argazki elkarteak martxoan ere lanean jarri ditu bere bazkideak. Erretratua izan da hil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarlanean eta Komunitatean egindako proiektua da ZIG gelakoek BHIko ikasleekin batera sortu duten webgunea.
IKT ikasgaiko, BATXI1eko ikasleak kaixomundua.eus Webguneen garapen lehiaketara aurkeztu dira.
Taldeetako batek, Zumaiako ZIG (Zeregin Ikaskuntza Gela) gelako lagunei egin die webgunea. Eta emaitza bikaina izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako futbol taldeko bazkide direnen arteko zozketan, Kupela tabernan 2 pertsonentzako bazkaria izan hilabeteko operaria. Zozketaren irabazlea Javier Alonso izan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean zumaiarren txanda: Karter, Hoben eta Esther Sound System!
Santelmoetako igandea zumaiarron egun kutsuna izan ohi da, eta, aurtengoan, zumaiarrak ariko dira oholtza gainean.
Usategian bada martxa aspaldian, eta herriko talde honen kabia ere han da: Karter. 2019an atera zuen taldeak bere lehen diskoa, baina pand... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duñike Agirrezabalaga zumaiarra da PSE-EE alderdiaren hautagaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako. Erronka hau "ilusio handiz" hartzen duela adierazi du alkategaiak ohar batean.
Gipuzkoako PSE-EEk iragarri du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Zumaiako alkategia nor izango den. Duñike Agirrezabalaga zumaiarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larraina euskara taldeak antolatutako Euskara, bestela ez gara zikloko azken saioa izango da etzi, asteazkenez. Oraingo honetan bi film emango dituzte Aita Mari zineman: Anti film laburra eta Elbira Zipitriaren bizitza jasotzen duen Elbira.
Aurtengo Euskara, bestela ez gara zikloko laugarren eta azken hitzordua izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetarako prestatu duten egitaraua iragarri dute jada IAk eta GKSk
Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak iragarri dute jada aurtengo santelmoetarako prestatu duten egitaraua. Iaz egin bezala, Torreberri parean kokatuko dute jaietarako txosna, eta kirol saioak, bazkaria eta musika emanaldiak izango... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian eta Donibane Lohizunen jokatu dira asteburuan batel ligako estropadak
Gipuzkoako batel ligako zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak jokatu dira pasa berri den asteburuan. Larunbatean Zumaian izan ziren estropadak, eta igandean Donibane Lohizunen.
Aurtengo Gipuzkoako batel liga amaitzeko bi jardunaldi be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Mucha Mierda' bakarrizketa eta Neska* gazteen txokoa formakuntza Emakumeon* Etxean
'Mucha Mierda' bakarrizketa eta Neska* gazteen txokoa formakuntza eskainiko dituzte Zumaiako Emakumeon* Etxean aste honetan. Batetik, martxoaren 30ean, 19:00etan 'Mucha Mierda' bakarrizketa eskainiko du Raquel Torres aktoreak. Madrildar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikeko harpideek aurten ere onura izango dute errenta aitorpenean
Urolako Komunikazio Taldeko (UKTko) hedabideak lehentasunezko jardueretan sartu ditu aldundiak aurten ere, ondorioz harpideek %30eko hobaria izango dute errenta aitorpenean; bazkideek ez dute agiririk aurkeztu behar, automatikoki egingo dira izapideak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kbi Zumaiako xake klubeko A taldea Gipuzkoako xake ligako lehen mailan arituko da datorren denboraldian. Klubak denboraldi honetan lortutako bigarren igoera da, duela hamabost egun C taldeak bigarren mailara igo ondoren.
Denboraldi ezin hobea izan da hau Kbi Zumaiako xake klubarentzako. Gipuzkoako xake ligan aurkeztu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santutako oporraldirako bi irteera antolatu ditu Zumaiako Ludotekak
Aste Santuako oporraldirako bi irteera antolatu ditu Zumaiako Ludotekak haurrentzat. Bata Donostiara izango da, apirilaren 11n, Cristina Enea Parkera, eta bertan 'Cristina Eneako Bidaiariak' ekintza egingo dute. Irteera hau LH 1-2 eta 3an dauden h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontzertu sorta prestatu du Musika eta Dantza Eskolak datozen egunotarako
Lau kontzertu emango dituzte Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek datozen egunetan.
Aste Santu aurreko ekitaldiak antolatu ditu Musika eta Dantza Eskolak. Hala, bihar hasi eta ostegunera arte kontzertu edota entzunaldi bana izango da herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Coworking gunea eraikitzen eta egokitzen hasiko dira apirilaren 17an
Espazioaren helburu nagusia da eskualdeko ekintzaileei zein enpresa sareari "lankidetzarako, sorkuntzarako, garapenerako eta negozioak abiarazteko espazioa eskaintzea". Obra lau hilabeteko epean amaitzea aurreikusten du UKUEk eta guztira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi genituen apaizak publikatak euskaraz jakinarazten pulpitutik, eta gaur ere eliz kontuak izango ditugu mintzagai. Elizatik datozkigun bi hariri helduko diegu azaltzeko Zumaia zenbateraino zen euskalduna XIX. mendean.
1817an, Zumaiako apaizetako bat, Jose Antonio Aldabalde Treku, zigortu eta Iruñeko seminariora joa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Rueda cubana dantza ikasteko tailerra antolatu du Astinduk iganderako
Dantza tailerra antolatu du igande honetarako Astindu dantza taldeak. Oraingo honetan rueda cubana izeneko estiloa dantzatzen ikasiko dute.
Dantza estilo desberdinak ikasteko tailerrak antolatzen ditu hilero Zumaiako Astindu dantza taldeak. Martxoko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtea bukatu berri denean, Geoparkeko babesguneetako habitatei eskainitako artikulu sortari ere amaiera emateko unea da. Maiatzean, Deba-Zumaia arteko Biotopokoak ezagutu genituen, eta urrian, Urolaren estuario inguruan daudenak; orain, berriz, itsasertzetik aldendu eta mendiko habitatak dira xede: Arno eta Izarraitz K... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gaineko infantil eta kadeteek Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburuan
Asteburu honetan, Cadizeko Arcos de la Frontera herrian, infantil eta kadete mailetako Espainiako txapelketa jokatzen ari dira, eta han dira Itxas-Gain taldeko gazteak.
Aipatzekoa da bertan estatuko piraguista onenek parte hartuko dutela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohikoa den bezala, santelmoekin batera, preso, iheslari eta deportatuen aldeko bazkaria antolatu du Zumaiako Sarek. Apirilaren 22an egingo da, festen repetizioetako larunbatean, Arranpla parean jarriko dute txosnagunean. Bazkaria 14:30ean izango da, eta aurretik, 14:00etan, argazkia aterako dute Arranplan etxera ikur b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain arte mendiko proba antolatu duen taldeak Zumaiako Udalari pasatu dio lekukoa. Korrikalariak eta boluntarioak erdigunera eraman nahi ditu erakundeak.
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren hamahiru edizio jokatu dira orain arte, eta kirol proba aski ezaguna bilakatu da mota horretako lasterketen zaleen artean; na... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritar guztien iritziak bildu nahi ditu EAJk hauteskundeetarako herri proiektua osatzeko
Zu entzuteko gaude dinamika abiatu du Zumaiako EAJk herritarren beharrak eta kezkak partekatzeko.
Zu entzuteko gaude izeneko entzute aktiboko dinamika jarri du martxan Zumaiako EAJ maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara begira. Ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sonakay taldeak Zumaian emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek
Sonakay flamenko taldeak kontzertua emango du martxoaren 31n, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan, 20:00etan. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean.
Sonakay Donostiako musika talde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxebizitzen arazoa larritzat jota, gaiari heltzeko borondatea erakutsi zuen udalak agintaldi hasieran. Gaur aurkeztu duten Etxebizitza bulegoa da horren erantzuna. Maite Aramendi izango da teknikaria, eta herritarrei arreta egiteaz gain, Etxebiderekin egin beharreko gestioetan laguntzea edo Zumaian dauden etxebizitza ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia hartuko du Zumaiak bihar, larunbata. 17:00etatik aurrera arituko dira ontziak lehian.
Batel estropadak ikusteko aukera izango da bihar arratsaldez Urolaren itsasadarrean. Izan ere, Zumaian jokatuko da larunbatean Gipuzkoako batel ligako zortzigarren jardunaldia. 17:00eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren barruan, aurtengo azken saioa izango dugu datorren asteazkenean, martxoaren 29an.
Bi pelikulaz gozatzeko aukera izango dugu: Elbira Zipitriaren gaineko Elbira dokumentala eta Anti pelikula laburra. Biekin, iraganari begiratu nahi diegu: euskaraz egiteko debekuak eta barne-... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarren beharrak eta kezkak partekatzeko "Zu entzuteko gaude" entzute aktiboko dinamika abiatu dugu.
Ilusio berrituekin aurkezten gara zuengan, zumaiar guztiontzat aukerak eskainiko dituen herri bizi, atsegin, berdinzale, euskaldun eta ingurumenarekin adeitsua eraiki nahi dugulako.
Ikuspegi horrekin bat egiteko pre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hona hemen Martxoaren 25tik 26ra izango diren partidak eta ordutegiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lekeitioko Master Seriesean elkarren aurka arituko dira Goikoetxea eta Lopez
Elkarren aurka arituko dira txapelketako finalderdietan, apirilaren 6an. Goikoetxeak Del Riorekin osatuko du bikotea, eta Arberekin Lopezek.
Lekeitiok hartuko du Gernika eta Durangoren lekukoa zesta-puntaren munduan. Aste Santu honetan Lekeiti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarren proposamenak jasotzeko galdetegia prestatu du EH Bilduk udal hauteskundeetara begira
Maiatzaren 28an egingo dira udal hauteskundeak. Zumaiako EH Bilduk ohar baten bidez azaldu duenez, aurkeztuko duen programaren zutabe nagusiak dagoeneko erabakita ditu, "baita zeregin garrantzitsuenak ere". Programa osatu a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Txirrindulari Elkarteko taldeek denboraldiko bigarren lasterketak jokatu dituzte asteburu honetan.
Lasterketa bikain bati, garaipena lortu ez arren, amaiera ona eman zion Beñat Sainz txirridulari arruarrak. Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariak Zarautzen lasterketa bikaina osatu zuen. Ibilbideko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aizkolariek "ipurdiko mantsoagatik" ebakitzen dituzte enborrak.(Argazkia: 1974koa, Gipuzkoa Kultura)
Telebistan ari ziren aizkolariei begira Brigida Ibarbiak erabilitako esapide berezi bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Zerbait oso azkar egiteari esaten diogu Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauteskunde programa prestatzen ari gara. Zurekin osatu nahi dugu
Proposamenak jasotzeko galdetegi bat prestatu dugu. Webgune honetan bete dezakezu: zurekingehiago.eus.
Zumaiako EH Bilduko kideok hauteskunde programa prestatzen aritu gara azken asteotan. Legealdian egindakoak eta egin gabe gelditutakoak gogoan hartuta,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Heziketaren Oinarriaren aterkia osa dezagun" izenburupean burutu dugu martxoko saioa.
Zumaiako Herri Eskolak, familia tertulien saioekin jarraitzen du.
Martxokoa "Heziketaren Oinarrien aterkia osa dezagun" izenburupean burutu da. Helburua hezkuntza gaiez gogoeta egiteko tartea hartzea da; partaideen artean esperientzi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazte Eguna izango da Zumaian apirilaren 15ean. Eguerdian Zumaiako Gazte Asanbladak antolatutako herri bazkaria izango da, eta, ondoren, Elektrotxongorekin ibiliko gara kalez kale. Gauean, kontzertuen ordua izango da: MICE, Kokein eta TOC izango ditugu txosnaguneko oholtza gainean.
Negua apirilaren 15ean udaberrituko z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Natura, kulturak eta euskararen inguruan aritu dira solasean 'Euskara, bestela ez gara' zikloaren barruan
Natura, kulturak eta hizkuntza izan ziren landu zituzten gaietako batzuk Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan antolatutako solasaldian.
Larraina euskara taldeak antolatutako Euskara, bestela ez gara zikloko h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2023. urtean Beheko Plaza elkarteak prestatu dituen lau bidaietatik lehenengoa egin dute Extremadurara.
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak 2023rako bazkideentzat prestatutako lehenengo bidaia egin dute Etxremadurara. Martxoaren 12tik 18ra bitartean izan da irteera, eta denbora horretan, Merida, Caceres,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuhaitz landaketa egingo dute Itziarren igande honetan, Geoparkeak lagunduta
Arantzamendiko eremuan egingo dute landaketa, eta 100 zuhaitz berri landatzea da ekimenaren helburua.
Igande honetan, martxoak 26, Itziarko Arantzamendi eremuan zuhaitz landaketa egingo dute. Goizeko 9:00ean elkartuko dira Errotaberriko aparka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neumaticos Bayonak Pasai Donibanen jokatuko duen partidarako autobusa antolatu du Pulpok
Lehen mailara igo ahal izateko partida jokatuko du senior mutilen Neumaticos Bayona Pulpo taldeak larunbatean Pasai Donibanen. Taldea animatzera joateko autobusa jarri du Zumaiako eskubaloi klubak.
Seniorreran, lurraldeko bigarren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan, hilak 24, GUNEk antolatutako hitzaldia izango dugu Foronda Jauregian, 19,30ean. Oraingoan Arantzazu Loidi bertsolari, kazetari, eta PRH dinamiketan aditua dugun lagun estimagarriarekin.
COVID 19: Espiritualtasuna eta gure izate sakona jokoan. Pandemiak espiritualtasunari edo barnetasunari ekarri dizkio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astilleros Balenciagan egindako Fonnalaks ontziak bihar arratsaldean utziko du Zumaiako portua. Itsasgorarekin joango da, aurreikuspenak betetzen badira, 17:00ak aldera.
Itsasgorarekin, 17:00ak aldera itsasoratuko da Fonnalaks ontzia, Astilleros Balenciaga enpresan egindako itsasontzia. Hori dela eta, 16:00etatik 18:00... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak 45.000 euroko laguntza emango dio Emakumeon* Etxeari
Bi aldeek hitzarmena berritu dute, eta etxeak iaz baino 20.000 euro gehiago jasoko ditu. Horrek ahalbidetuko du jardunaldi erdira zegoen dinamizatzailea jardunaldi osora pasatzera.
Emakumeon* Etxeak eta Zumaiako Udalak hitzarmena berritu dute, eta, ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetan murgiltzeko hilabete baino gutxiago falta da, eta bada garaia txosnagunean izango dugun eskaintzaren berri ematen hasteko. Ostiralean (apirilak 14) zabalduko dugu karpa, eta musika elektronikoa izango dugu egun horretan. Lau DJ izango ditugu oholtza gainean, hiru sesiotan banatuta: Magnolia, Azkura eta LOT... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan GRIko Enpresa Batzordeak manifestazioa deitu du GRI Castings enpresaren zuzendaritzak hartutako erabakia iraultzeko
Zestoako GRI Castings-eko Enpresa Batzordeak txosten teknikoaren azalpenak eta argudiaketak azaltzeko bilera izan du zuzendaritzarekin.
Ostiral honetan, martxoak 24, manifestazioa deitu du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kimetz Etxabe: "'Go!azen'-en egotea arantza baten modura sartuta nuen"
Telesail arrakastatsuan oinarritutako Go!azen 9.0 kontzertua ikuskizuna izango da igandean Zumaiena aretoan. Kimetz Etxabe (Zumaia, 2000) Gontzal da telesailean zein ikuskizunean.
Txiki-txikitatik izan du interpretaziorako grina eta nahia Kimetz Etx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Digitalizazioaren inguruko ikastaroak eskainiko ditu UKUEk datozen hilabeteetan
Guztira zazpi ikastaro eskainiko dituzte, eta horien helburua izango da eraldaketa digitalaren alorrean "negozioak sentsibilizatzea eta teknologia berrien ezarpenean trebatzea". Saioak martxoaren 27an hasiko dira, ekainaren 12ra arte, guzti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko txapelketa jokatuko dute Pulpoko jubenil mutilek asteburuan, Zarautzen
Zarautzen jokatuko da eskubaloiko Euskadiko txapelketako azken fasea. Txapela izango da jokoan, baita Espainiako txapelketako fasera sailkatzea ere. Lehian arituko diren lau taldeen artean da Creados Pulpo.
Denboraldiko hitzordu garrantzit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten Zumaiako elkarteek dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute aurten ere. Eskaerak aurkezteko epea zabaldu du dagoeneko Zumaiako Udalak.
Festetako deialdiaren ondoren, kultur arloko dirulaguntzen deialdia zabaldu du orain Zumaiako Udalak. Kasu honetan, dirulaguntza orokorr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gnat Zinemaren programako bi film proiektatuko dira Geoparkean, martxoaren 24an
Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean egingo da emanaldi irekia, estrainekoz, 'We the Power' filmarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren III. Erakustaldia antolatu du martxoaren 23tik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen inguruan Euskal Herrian sortu diren ekimenak ezagutzera etorri dira Kataluniako hainbat kide
Bartzelonako XES sarea, Ciutat Invisible kooperatiba, eta Pompeu Fabra unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean graduondoko ikasleak eta Lleidako Ponent Coopera Ateneuko kideak Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larraina Euskara Elkarteak eta Zumaiako Udalak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute bigarren urtez
10.000 euroko laguntza emango dio udalak Larraina Elkarteari 2023an euskara bultzatzeko ekintzak antolatzeko.
Larraina Euskara Elkarteak eta Zumaiako Udalak euskarari bultzada emateko hitzarmena sinatu dute bigarren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mailaz igo da Luis Zulaika pilota egokituko Gipuzkoako txapelketan
Pilota egokituko bi hitzordu izan dira pasa den asteburuan. Larunbatean Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia jokatu zen, eta igandean Master Cup txapelketako partidak izan ziren. Bietan ere Zumaiako Kirol Elkarteko partaidetza izan zen.
Euskal pilo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilboko baraualdian eta manifestazioan izan dira Zumaiako pentsiodunak
Pasa den astean Bilbon egindako mobilizazioetan parte hartu dute Zumaiako pentsiodunek ere.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako mobilizazio batzuk egin dituzte pasa den astean Bilbon. Hasteko, martxoaren 13tik 18ra bitartean baraualdia eta itxikialdia egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande eguerdiko argazkiak dira, Arritokietako ermitako arkupean ateratakoak, San Jose Egunean, Aitaren egunean. Zaborrak eta grafitiak. Egia da, eta tristeziaz, eguneroko errealitatea, maiz errepikatzen dena, batzuek asteburuan "ondo pasatzea" bezala ulertzen dutenaren emaitza. Hori bai, gauez eta maltzurkeriaz. Hori ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldiko bigarren poz handia izan dezake Kbi Zumaiako xake klubak datorren asteburuan. Klubeko A taldea lehen mailara igo daiteke datorren larunbatean jokatuko duen jardunaldian.
Pasa den astean Kbiren C taldeak hirugarrenetik bigarren mailara igotzea lortu zuen. A taldeak, berriz, beste urrats bat eman du pasa ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bermeoko arraunlari beteranoen IV. topaketan izan dira Zumaiako beteranoak
Arraunlari beteranoen IV. topaketa ospatu zen pasa den larunbatean Bermeon. Zumaiako beteranoek ez zuten hutsik egin eta estropadan eta ondorengo bazkarian parte hartu zuten.
Arraunlari beteranoak Bermeon (Bizkaia) elkartu ziren larunbatean, ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lizarrustitik abiatuta, Allekotik Puttarri inguruak egin, Irumugarrieta/Intzako Dorrea igo, eta Albiko aparkalekuan amaituko dugu ibilaldia.
Igande honetan egun osoko irteera egingo dugu Aralarrera. Gure zeharkaldiarekin jarraituz EH_14ak Aralarreko hegoaldera eramango gaitu. Lizarrustitik abitatuko gara, eta basoak ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Caixa Forum erakundeak konferentzia eta eztabaida ezberdinak antolatzen ditu hezkuntzaren inguruan. Horien artean "ETORKIZUNEKO HEZKUNTZA ZENTROA" izeneko konferentzia saioa izan da martxoaren 15ean Bartzelonako Palau Macaya eraikinean, eta Kataluniako Hezkuntza munduko profesional ugari bildu dira bertan.
Hezkuntza et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den asteburuan denboraldiko aurreneko Espainiako txapelketa jokatu da Sevillan. Espainiako neguko txapelketa, hain zuzen ere.
Bertan, Espainia mailako milaka piraguista izan dira, horien artean, Itxas-Gain taldeko zortzi kirolari. Guztiek bost kilometroko txapelketa izan dute, non neguan egindako lana islatzeko au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txalaparta argitaletxeak emandako Iruleak liburuaren ale bat zozkatu du Baleikek bazkideen artean. Irabazleak jaso du jada oparia.
Garazi Albizua eta Olga Carmona Peralek ondu eta Txalapartak argitaratutako Iruleak liburuaren ale bat zozkatu du Baleikek bazkideen artean. Behin zozketa eginda, Xabier Ureta izan da sarid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Salgai daude Sonakay taldeak Zumaian emango duen kontzerturako sarrerak.
Hilaren 31n, Sonakay taldea igoko da Aita Mari aretoko oholtzara, 20:00etan hasita, kontzertua emateko. Suerte izeneko diskoko kantuak eskaintzeaz gain, bere ibilbideko abesterik aipagarrienen errepasoa ere egingo du euskal flamenko taldeak Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inkesta berria: neguan itsasoan bainatzeko ohiturarik ba al duzu?
Inkestan parte hartzeko azken egunak dira; oraingoz 66 lagunek eman dute beren iritzia. Aurreko inkesta garraio publikoan musukoa erabiltzearen ingurukoa izan zen, eta 104 lagunek parte hartu zuten. Hemen emaitzak.
Neguan itsasoan bainatzeko ohiturarik b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bazkideen artean bi saski zozkatu ditu Baleikek Errigoraren eskutik. Irabazleak Juan Cruz Osa eta Miren Esther Osa izan dira.
Euskara, elikadura burujabetza, Nafarroako hegoaldea, eta auzolana. Horiek dira Errigora egitasmo herritarraren oinarriak eta zutabeak. Oinarri horiek batuz, eta udaberria iristearekin batera, N... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak argitaratu du Keretxudiko baratzeak erabiltzeko onartutakoen behin betiko zerrenda
Eskatzaile guztien artean zazpi izan dira baztertuak eskatutako baldintzak ez betetzeagatik, eta beste horrenbeste itxaron zerrendan gelditu dira. Baratze partzelak esleitzeko zozketa eguna ere zehaztu du udalak.
Keretxudi Baratze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trenzubiaren egitura indartzeko 2024ko maiatzera arte itxita egongo da Urola ibaiko paseoaren zati bat oinezko eta bizikletentzat
Asteazkenean, hilaren 22an, hasiko ditu egitura indartzeko eta birgaitzeko lanak Euskal Trenbide Sareak. Lanek 4,1 milioi euroko aurrekontua dute.
Zumaiako Udalak prentsa ohar bidez jakinara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekitaldian parte hartuko dute Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldungaiak, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak eta Joseba Egibar EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak.
Maiatzaren 28an izango dira udal eta foru hauteskundeak, eta alderdiak hasi dira hautagaiak eta zerrendak aurkezten. EAJk, es... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errepideko denboraldi hasiera antzekoa izan dute kadete eta jubenilek. Bitxia da baina bi mailatan 20 lehenengoetan Viveros San Anton-Exclusivas Marduko hiru txirrindulari sailkatu ziren, baina egiari zor, lasterketa askoz ere hobea egin zuten jubenilek.
Berriatuan eguraldi txarrarekin eta ibilbide gogaikarriarekin 151... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antxoa berdelaren aurretik iritsi da euskal kostaldeko portuetara
Asteko lehen egunetan antxoa bildu dute eskualdeko ontziek, eta ondoren iritsi da berdela. Izan ere, "arrain harrapakaria" da azken hori, eta antxoa harengandik ihesi ibiltzen da.
Astearen hasieran antxoa izan bada protagonista, herenegun berdela sartu z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hona hemen Martxoaren 18tik 19ra izango diren partidak eta ordutegiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Go!azen 9.0 kontzertua ikuskizuna izango da martxoaren 26an Zumaiena ikastetxeko aretoan. Bi emanaldi izango dira, 17:00etan eta 19:00etan, eta lehenengorako dagoeneko agortuta daude; bigarrenerako badaude sarrera, aurrez aurre edo online.
Herenegun jarri ziren salgai martxoaren 26an Zumaienako aretoan ikusi ahal izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unai Etxeberria: "Aurtengo helburua da aurreko urteetako emaitzak berdintzea"
Oriotarra izatez, Zumaiako bizilaguna da egun Unai Etxeberria (Orio, 1988). Arraunlari gisa elastiko horia urte luzez jantzi eta gero, aurten beste modu batera biziko du arrauna.
Bizitza guztia Orion ibili ostean, Telmo Deunera iritsi zara gi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GRI Castings-eko Enpresa Batzordeak lanpostuen aldeko lehen mobilizazioak deitu ditu
Joan den astean enpresak lantegia itxi eta bertako 61 beharginak kaleratuko dituela iragarri zuen eta bihar, ostirala, egingo dute lehenengo mobilizazioa. Gizarteko kolektibo, instituzio eta kide guztiei zabaldu die gerturatzeko deia.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2023ko maiatzaren 30etik uztailaren 29ra bitartean. Izena maiatzaren 24a baino lehen eman behar da.
Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren eta komunikazio euskarri ezberdinetan lan egiteko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan, martxoak 17, arratsaldeko 19,30tan beste meditazio saioa bat izango dutu. Beti bezala Foronda jauregian. Danok gonbidatuta zaudete. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako eta Urola Erdiko hedabideok indarrak batuta ari gara lanean 2019tik, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) sortu genuenetik, aurrez, mende laurdenez, gure herrietan lanean aritu ziren euskara eta kultur elkarteei lekukoa hartuta. Eraldatu gara indarberritzeko, gure izateko arrazoiari eutsi ahal izateko: gure e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antxoa gehien arrantzatu duten eguna izan da gaurkoa kanpaina hasi zenetik
115 tona tona deskargatu dituzte Getariako portuan eta arrainaren tamainarekin ere gustura azaldu dira arrantzaleak. Lonjan 1,5 euroan saldu da kiloa bataz beste.
Antxoaren kostera hasi zenetik igaro diren bi asteetan euskal ararntzaleek gehien ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Un pes mas' dokumentalaren emankizuna antolatu du Indamendik biharko
Aita Marin eskainiko dute ikus-entzunezkoa mendi bazkunak bere 50. urteurrenaren harira prestatutako egitarauaren barruan, eta Silvia Vidal zuzendaria bertan izango da.
Indamendi mendi bazkunak antolatuta, Un pes mas dokumentala emango dute bihar 19:... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geuretik Sortuak sormen beka egitasmoan parte hartuko du Maite Aizpuruak
Udalbiltzak bigarrenez antolatu du egitasmoa, eta guztira hamar idazlek, bost komikigilek, hiru antzerki konpainiak eta lau zinegilek jaso dute Geuretik Sortuak 2023-2024 sormen beka, tartean zumairrak. Antzerki egonaldietako bat Zumaian egingo da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0001922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak erabaki du astebetez atzeratzea irail erdialdean egin ohi den ospakizuna.
2023ko Olarro Eguna ohi baino beranduago ospatuko da aurten, udalak jakinarazi duenez. Horren arrazoia Zumaiako triatloi proba dela azaldu du. Olarro Egunean olagarro brotxetak eta olagarro zopa dastatzeko aukera izaten da, eta hainbat eki... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.