id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0001923
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indarrean egongo dira larunbat honetatik aurrera bertakoen aparkaleku guneak. Ekainaren 15era arte iraungo du, eta ordura arte iazko TAO txartela erabili ahal izango da. Denbora tarte horretarako txartel berria behar dutenek (iazkorik ez duelako edota erroldan edo matrikulan aldaketarik egin duelako), bi modutan egin d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001924
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskola osatzen dugun komunitatean denok gara beharrezkoak, eta guztiok elikatzen dugu gure Ekosistema Hezitzailea. Aurten proiketu berri bat jarri dugu martxan, Komunitaterako Proiektua, eta adin eta ikas-etapa ezberdineko ikasleak eta irakasleak elkarrekin eta elkarrengandik ari gara ikasten. Komunitate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001925
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean. Urola ibaiaren itsasadarrean jokatu zen larunbat arratsaldean neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa. Moilaberri paretik abiatuta, errioan gora egin behar izan zuten kirolariek, Gernika parke aurrean kokatutako he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001926
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Candanchuko eski estazioan jokatu den Nines eta Armandoren hirugarren oroimenezkoa irabazi du eskiatzaile zumaiarrak, SL proban. Nines eta Armandoren III. oroimenezkoa jokatu da pasa den asteburuan Candanchuko eski estazioan. Egun osoan erori zen euriak pistaren egoera okertu zuen, eta ez zen proba erraza izan eskiatza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001927
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaraun ikuskizuna izango da datorren ostiralean, hilaren 17an, ostirala, Aita Mari aretoan. Baleikek bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Bertsoa, dantza, musika, hitza... Hainbat diziplina taularatzen dira Amaiur Luluaga anoetarrak eta Oihana Iguaran amasarrak sortu eta antzeztuko duten Amaraun ikuskizun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001928
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asko pozten gaitu aurreko agintaldian herriko institutua handitzeko egindako lanaren fruituak jasotzeak Pozgarria da benetan, aurreko EAJ-PNVren agintaldian, Oier Korta alkate zelarik, Udal Gobernuak eginiko lanaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, BHI Ikastetxea handitzeko eta Sagarbideko frontoia estal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001929
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren mailatik bigarrengora igo da Kbi xake klubaren C taldea ligako azken jardunaldian liderrari 1-3 emaitzarekin irabazi ondoren. Beste bi taldeek porrotak izan dituzte jardunaldi honetan. Aurten debuta egin duen Kbi xake klubeko C taldeak ezin hobeto amaitu du denboraldia. Izan ere, hirugarren mailatik bigarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001930
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indamendi mendi elkartearen urteurrena dela eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Aita Mari aretoan Emakumeak eta mendia solasaldia eta Un pas mes proiekzioaz gozatzeko aukera izango da datozen egunetan. Indamendi mendi elkarteak urteurrenaren harira Aita Mari aretoan solasaldia eta proiekzioa antolatu ditu. Alde batet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001931
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nafarroan ekoitzitako oliba olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epea zabaldu du Nafarroa hegoaldeko Errigora egitasmoak, eta eskaerak martxoaren 29rako egin beharko dira, webgune edo telefono bidez. Euskara, elikadura burujabetza, Nafarroako hegoaldea, eta auzolana. Horiek dira Errigora egitasmo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001932
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tontorrak amildegiaren muturretan kokatzen dira eta Orduña-Amurrio bailaren ikuspegi zabala eskaintzen dute. Datorren larunbatean, martxoak 18, Ungino, Eskutxi, Somo eta Tologorritik zehar ibilaldia egingo dugu. Egun osoko irteera izango da eta Gorobel-Sierra Salvadako mendialdeak eskaintzen dituen bista ikusgarriak ik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001933
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lasterketaren laugarren edizioa izan da Talaiberri txakolindegiak antolatuta, eta, emakumezkoetan, nagusitasunez gailendu da zumaiarra. Ainhoa Caporossi korrikalari zumaiarra emakume azkarrena izan da Zarauzko Talaiberri txakolindegian jokatu den Mahasti Krosaren laugarren edizioan. Hasieratik jarri da lasterketaren bu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001934
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko infantilek, kimuek eta benjaminek hasi dute errepideko denboraldia. Zarautzen izan dute lehenengo lasterketa eta maila guztietan oso-oso jarrera ona eta emaitza onak lortu dituzte. Txirrindularitzaz gozatzeko garai honetan, lasterketan aurpegia eman, karrerako ardura hartu eta emaitza o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001935
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen Martxoaren 11tik 12ra izango diren partidak eta ordutegiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001936
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tokikomek 10. urteurreneko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 24an Getxoko Olatua gurutzontzien terminalean egingo dute topaketa, Komunikabideak etorkizuna ehuntzen lelopean. Hiru zati izango ditu ekitaldiak: hausnarketa, aldarrikapena eta festa. Aurten 10 urte bete dira euskarazko 76 toki komunikabide batzen dituen T...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001937
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako fototeka sortu zutela 30 urte beteko dira aurten, eta kokaleku digital berria du iaztik: Zumaiako Udalaren webgunea. Herritarrei argazkiak uzteko beste deialdi bat egingo diete laster. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dezakeela dio esaldi ezagun batek. Izango dira esaldi horren aldeko iritziak, bait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001938
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ernairen hamargarren urteurrena ospatzeko, Zumaiatik ari gara lelopean, hainbat ekintza antolatu dituzte gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan, apirilaren 6tik 9ra bitartean Elorrion ospatuko den Gazte Topagunearen aurkezpena egingo dute. Ondoren, 19:30etan, Hamarru elektrottaranga Zumaiako kaleetan estreinatuko da. Eta a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001939
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegian dagoen erakusketaren inguruko bisita gidatua egingo da larunbat eguerdian. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Gerra Zibilak eta ondoren ezarritako frankismoak hainbat emakumeren lorpenak eta haien bizitzak beraiek isilerazi zituzten. Emakume horiek dira Alondegian ikusgai dagoen Itzalpeko emakumeak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001940
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan UKUEk Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin elkarlanean, guztira hiru jardunaldi antolatu ditu UKUEk: martxoaren 22an lehena, apirilaren 19an bigarrena eta maiatzaren 17an azkena. Urola Kostako Udal Elkarteak zibersegurtasunaren in...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001941
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienako Hezkidetza taldeak, ikasleen talde feministak lagundurik, egitarau oparo antoladu du. Emakumearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, gogotik ospatu eta aldarrikatu dugu Zumaienan. Emakumeen eskubideen aldeko milaka borroka gogoratu ditugu eta baita eskubide horiek bete daitezela eskatu ere. Zumaienako Hezkide...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001942
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Iruleak' liburuaren ale bat zozkatuko du Baleikek bazkideen artean Garazi Albizua eta Olga Carmona Peralek ondutako Iruleak liburuaren ale bat zozkatuko du Baleikek bazkideen artean. Datorren asteazkenera arte dute bazkideek parte hartzeko epea. Feminismoa edota emakumeen bizitza eta borroka gai duten hainbat liburu p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001943
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintza krisiaren garrantzia azpimarratu du udalak Martxoaren 8an Zaintzen krisia errealitate bat dela ikusirik, udalak mugimendu feministen deiarekin bat egin du eta zaintzen krisiaren garrantzia azpimarratu du. Egoerari aurre egiteko konpromisoen zerrenda bat aurkeztu du eta herritarrak gaur 19:00etako mobilizaiora d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001944
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Malen Etxearekin elkarlanean enpresa Zestoako etxe bat konpontzen ari da emakume etorkinentzat izango dena. Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Egun ofiziala den arren, GKN enpresako langileek egunero egiten dute gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Bete dezagun berdintasunaren motxila lelopean au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001945
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kazetaritza Eskolak jasotzen ari dira Zumaiako bi ikastetxeetako DBH3ko ikasleak, energiaren inguruko lanketa eginez; emaitza Baleike.eus webgunean jarriko dute. Kazetaritza Eskolak antolatu dituzte Zumaiako Herri Eskolan eta Zumaiena Ikastetxean bigarren urtez jarraian. DBH 3. maila ikasten ari diren 14 eta 15 urteko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001946
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako Komunikazio Taldeak bat egiten du berdintasunaren aldeko aldarriarekin Emakumeen Nazioarteko Egunean, berdintasunarekin duen konpromisoa azaldu nahi du Urolako Komunikazio Taldeak. Horren erakusle da kooperatibako Berdintasun Batzordeak 2021. urtean eratu zuen I. Berdintasun Plana. Emakumeen Nazioarteko Eguna d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001947
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AP-8ko Itziar-Deba irteera itxiko dute goizaldean Bilborako noranzkoan Hiru orduz egongo da bidea itxita zorua konpontzeko lanak direla eta. Ondorioz, Zumaia-Zestoako irteera hartu beharko dute Itziarrera edo Debara joan behar duten herritarrek. Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaurtik biha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001948
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eulen enpresarekin eta Malen Etxearekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa eta zabalik da jada izena emateko epea. Aurten ere adinekoak zaintzen dituzten langileei euskara ikastaroa burutzeko aukera zabaldu die Zumaiako Udalak. Zaindutako pertsonekin harremana errazteko oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilien...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001949
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak argitaratu du udal baratzeak erabiltzeko baimena lortu dutenen behin-behineko zerrenda Lau urteko erabileraren ondoren, Zumaiako Udalak berriro esleitu ditu Keretxuri baratze-parkeko 48 partzelak. Erreklamazioak aurkezteko azken eguna martxoaren 13a, hurrengo astelehena, izango da. Lau urte bete dira Keretxuri B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001950
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
10 ikasgela eta gimnasio bat izango ditu eta 250 ikasle hartzeko edukiera izango du. Jada hasi dituzte Zumaia BHI handitzeko lanak. Eraikina Haur eta Lehen Hekuntzako ikastetxearen eta Aitzuri frontoiaren artean kokatuko da, Bigarren Hezkuntzako eraikinetik gertu. Guztira 2.477 metro koadro izango ditu (horietatik 480 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001951
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ibilbidea Urkiolako santutegian abiatuko da eta Urkiolagirre tontorretik, Anboto igoko dugu. Ondoren, Arrazolara jaitsiko gara Andastoko basoetatik. Izena emateko azken eguna ostiral eguerdia izango da. Datorren irteeran, martxoaren 12an, Anbotora joango gara. 1.331 metrotako mendi hau, beti magian, mitoan eta kondaira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001952
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadak Euskal Kostaldeko Geoparkearen babesa izan du DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak geologian murgiltzeko eta bere aplikazioak duen garrantziaz jabetzeko xedearekin antolatu dute ekimena. Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadak egin dituzte, eta txapelketak Euskal Kostaldeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001953
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Durangon jokatzen ari diren emakumeen Winter Serieseko eta gizonen buruz buruko txapelketaren bigarren finalerdiak jokatu ziren atzo. Azken honetan, Imanol Lopezek ezin izan zuen Erkiaga garaitu. Zesta punta bizitzen ari den momentu gozoaren beste adibide bat bizi izan zen atzo Durangon. Ezkurdi frontoiko harmailak bet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001954
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean hasiera eman zioten Itxas-Gaineko piraguistak 2023ko kirol denboraldiari. Irunen larunbatean jokatutako Neguko Euskadiko txapelketarekin hasi da Itxas-Gain klubaren denboraldia. Urtero bezala, estropada eta txapelketa ugariz betetako urtea izango dela aurreikusten du Zumaiako piraguismo klubak. Larunbateko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001955
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2023. denboraldian Zumaiako Zikloturista Elkarteak iganderoko irteerekin hasi dira. Gaur bertan, martxoak 5, hasita eta irailera arte, Zumaiako Zikloturista Elkarteak iganderoko irteerak antolatuko ditu. Gaurko irteera Loiolako santutegira izan da, ondoren hamaiketako bikaina eginez indarrak berreskuratzeko, eta ondore...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001956
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mahaiaren bueltan elkartzeko aukera izan dute Narrondoan, auzoko Gure Ametsa elkarteak antolatutako babarrun janarekin. Babarrun platerkada jateko aukera izan zuten atzo Narrondon, bertako Gure Ametsa elkarteak antolatutako bazkarian. Jende kopuru polita bertaratu zen elkartera, eta pozik dira antolatzaileak deialdiak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001957
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Winter Serieseko bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Durangoko Ezkurdi frontoia, baita gizonen buruz buruko partida ere. Imanol Lopez zumaiarrak Erkiaga izango du gaurkoan aurkari. Durangok hartu du Gernikaren lekukoa zesta-puntari dagokionez. Pasa den astean ekin zioten emakumeen Winter Series txapelketari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001958
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxan da saharar haurrak harreran hartzeko aurtengo Oporrak Bakean kanpaina. Uda bateko besarkada lelopean eman diote hasiera 2023ko Oporrak Bakean programari. Darahli elkartea udaran bi hilabetez etxean haur bat hartzeko familia bila dabil. Kanpaina Zumaia, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoan burutuko da, eta Araba, Bizk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001959
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Traineru estropadak jokatu ziren atzo, igandean, Castron. Zumaiako beteranoak bertan izan ziren eta seigarren amaitu zuten lana. Castroko arraun elkartearen XXV. bandera jokatu zen atzo Kantabriako herri horretan. Beteranoen traineruen estropadak eman zion hasiera jardunaldiari, eta bertan izan ziren Zumaiako beteranoa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001960
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igoera faseko bigarren jardunaldia izan zuen larunbatean A taldeak. C taldeak, berriz, mailaz igotzeko aukerak mantentzen ditu. Bigarren mailatik lehenengora igotzeko borrokan da Kbi Zumaiako xake klubeko A taldea. Pasa den asteburuan jokatu zuen play offeko bigarren jardunaldia, baita irabazi ere Beraun Bera B taldear...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001961
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ONLINE txandak irekita daude gaurtik iganderarte. Horretarako web orrian sartu txanda hartzeko. Txandak telefonoz hartzeko, astelehen eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppez hartu daiteke, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara. Osakidetzak eskatzen duen bezala, maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001962
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ertzaintzaren arabera, 12:00ak baino zertxobait lehenago jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, eta sutea kontrolpean dute dagoeneko. Ez dituzte jakinarazi sutearen arrazoiak. Gaur, eguerdiko 12:00ak baino zertxobait lehenago, sutea izan da Zumaiako Santiago auzoko lokal batean. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001963
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Baserrian jaio, baserrian bizi eta baserritik bizi". Hala laburbiltzen dute Saskarate baserriko Jose Ignacio Osa eta Ana Alberdi senar-emazteek beraien egunerokoa. Esnatzen direnetik oheratzen direnera arte baserriari dedikatzen dizkiote eguneko orduak. Bizimodu gogorra, lurrari eta abereei lotutako ofizioa da baserri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001964
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
100 euroko hiru erosketa txartel zozkatu ditu Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak pasa den inauterietan egindako kanpainan. Txartel horiek badituzte jabeak dagoeneko. Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak 100 euroko hiru erosketa bono zozkatu ditu pasa diren inauterietan egindako kanpaina. Behin zo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001965
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteen kontsumo ohituren inguruko Guraso Eskolako saioak egingo dira martxoan eta apirilean Gazteen kontsumo ohituren inguruko saio bana izango da martxoan eta apirilean Zumaian. Ekitaldi hauek Guraso Eskolako eskaintzaren barruan sartzen dira. Gazteek dituzten kontsumo ohiturak izango dituzte hizpide martxoan eta api...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001966
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoan lasterketa gehien egiten dituzten moto-loturen gaiarekin, kadete eta juniorren denboraldia hasi ezinda dago. Ertzaintzak moto gidari gutxi dituela eta lasterketetako segurtasuna bermatzeko moto-loturak eskatzen ditu, eta herrietan gero eta boluntario gutxiago dagoenez, antolakuntza askok asteburuetan horretar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001967
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aberritik kanporatu duten herrialde baten erretratua egin du Taleb Alisalemek Taleb Alisalem aktibista sahararra Zumaian izan zen atzo Darahli elkarteak gonbidatuta. Hitzaldia eskaini zuen Aita Mari zineman, eta Mendebaldeko Saharak pairatzen duen egoeraren erretratua eskaini zuen. Espainiaren kolonia izandako Mendebal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001968
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Itaia, Emakumeon antolakunde sozialistak, ondorengo gutuna helarazi diote Baleikeri, datorren asteazkeneko Martxoaren 8aren harira. Leire Divasson eta Leire Makazaga kideak dira sinatzaileak. Hamarkadak daramatzagu martxoaren 8an kaleak aldarrikapenez betetzen. Eta aurten ez da bestela izango; jada hasi d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001969
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako Bide Berdeko Narrondo eta Iraeta arteko zatia egiteko eskatu dute Zestoako eta Zumaiako alkateek Zestoako eta Zumaiako alkateak Narrondon elkartu dira eta gogoratu dute Iraeta eta Narrondo arteko bide berdeko zatia egiteko lanak hasi gabe daudela, aldundiak proiektu horren berri bitan eman badu ere. Urola baila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001970
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
La Dramatica Errante antzerki konpainiaren Yerma antzezlana izango da gaur iluntzean Aita Mari zinema aretoan. Euskarazko saioa izango da. Zumaiako zinema aretoak Yerma antzezlana hartuko du gaur 20:00etatik aurrera. La Dramatica Errante konpainiaren produkzio hau Federico Garcia Lorcak 1934an egin zuen Yermaren moldak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001971
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostarren itxura du lakatzak arbolan dagoenean. (Irudia: bizibaratzea.eus) Mendi inguruneko beste hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Barruan gaztaina daukan oskol arantzadunari esaten diogu Zumaian eta inguruan "lakatza". Joan den asteko "lokots" hura bezalaxe,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001972
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste santurako hilabetea falta den arren, oporraldirako eskaintza eder bat egitera gatozkizue. Gure urteurreneko egutegi bereziak dituen ibilbideetatik Aste Santuan egingo dugun sorta ederrenetakoa da; Euskal-Herriko historian garrantzi handikoak, mendi entzutetsuetatik zehar doazenak, eta azken aldi honetan zinemazale...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001973
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astilleros Balenciagarentzako azpikontrata lanak egiten ditu Orreagak enpresak. Langileek salatu dute bi hilabete doazela lanera joan gabe eta kobratu gabe, eta mobilizazioak hasi dituzte. Orreaga Estructuras y Obras enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte. Enpresako LAB sindikatuak igorritako mezuan jasotzen de...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001974
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten lehen aldiz emakumezkoen zortzi traineru lehiatuko dira bi txandatan, eta horren inguruko iritzia eman dute Zumaiako, Orioko eta Zarauzko klubek. Telmo Deuneko Luis Mari Goikoetxeak aldaketen alde onak eta txarrak azaldu ditu, baita taldearen helburuez hitz egin ere. Negua amaitzear da, eta arraun klubak buru-be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001975
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datozen egunotan egongo dira salgai santelmoetako Gazte Eguneko bazkarirako txartelak Gazte Eguna ospatuko dute aurten ere San Telmo jaien barruan. Egun horretan egingo den bazkarirako txartelak datozen egunotatik aurrera egongo dira salgai. Santelmoetako Gazte Egunaren barruan bazkaria egingo dute. Hitzordu horretarak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001976
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUNEk antolatuta, hurrengo meditazio saioa ostiralean izango da, martxoaren 4an, arratsaldeko 6:30ean. Beti bezala, Foronda kultur etxean egingo da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001977
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josemi Antia Albizu da EAJren alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetarako Zumaiako EAJk iragarri berri du nor izango den alderdiaren zerrendaburua maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako: Josemi Antia Albizu da alderdi jeltzalearen alkategaia. Zumaiako EAJk Josemi Antia Albizu izendatu du maiatzaren 28an egingo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001978
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zabaldu dute Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 31 baino lehen eman beharko dute izena. Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001979
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ontzi konpostagarriak banatuko ditu udal elkarteak eskualdeko ostalaritzako establezimenduetan 7.000 ontzi konpostagarri banatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko jatetxe eta tabernen artean, elikagaien xahuketa murrizteko helburuarekin. Oturduetan jan gabe geratu diren produktuak etxera eramateko aukera iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001980
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bakarrizketak, antzezlanak eta manifestazioa izango dira Emakumeen Egunaren harira prestatutako egitarauan Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta egun horri lotutako egitaraua aurkeztu dute udaleko, Mugimendu Feminitako eta Zumaiako Emakumeon* Etxeko kideek. Hilabete guztira luzatuko da Martxoak 8ari lotutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001981
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendebaldeko Saharak pairatzen duen egoeraren berri emango du Taleb Alisalem aktibistak Mendebaldeko Saharak bizi duen egoera hizpide izango da bihar, osteguna, Aita Mari zinema aretoan egingo den hitzaldian. Taleb Alisalem aktibista sahararra izango da Zumaian Darahli elkarteak gonbidatuta. Hedabide handietatik desage...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001982
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
La Dramatica Errante konpainiaren Yerma antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. Yerma antzezlana taularatuko du La Dramatica Errante konpainiak ostiralean Aita Mari zinema aretoan. Emanaldia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001983
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ernaik 10 urte beteko ditu aurten, eta zuekin batera hamarkada honetan egindako ibilbidea ospatu nahi dugu! Bertso afarirako tiketak Inpernupen eta Metron eskuragarri: ikasle eta langabetuak 10€, besteak 15€.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001984
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Itzalpeko Emakumeak' erakusketa zabalduko dute larunbatean Oxforden Martxoaren 26ra arte egongo da ikusgai eta XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten herriko emakumeei aitortza egitea du helburu. Gainera, bisita gidatuak ere eskainiko dituzte hainbat egunetan. XX. mendeko errepresioaren eta jazarpenaren b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001985
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJ-PNVk agerian utzi du herriak okerrera egin duela, nahiz eta aurrekontu errekorra izan eta udal brigadako langile kopurua handitu egin den EAJ-PNVk atsekabea adierazi du, "Zumaia lurraldeko herririk politenetakoa izan arren, azaltzen duen irudia eta sumatzen dugun sentsazioa, zumaiarrak eta bisitariak hala ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001986
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Andoni Txintxilla sukaldariak bart jaso du oroigarri preziatua Alacanten (Herrialde Katalanak) eta lehenengoa da Zumaiako jatetxe batentzat. Bart banatu dituzte Espainiako jatetxe onenak aitortzen dituen Repsol Gidako Eguzkiak eta, tartean, Zumaiako Hamarratz jatetxeak jaso du berea. Alacanten (Herrialde Katalanak) egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001987
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Winter Serieseko finaletik kanpo geratu da Frida Watkins partida on bat egin eta gero Emakumeen Winter Series txapelketako lehen finalerdia jokatu zen atzo arratsaldez Durangoko Ezkurdi frontoian. Ihart Arakistainek eta Frida Watkinsek ezin izan zuten Maite Ortiz de Mendibilek eta Maialen Aldazabalek osatutako bikotear...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001988
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etzi irekiko da 45 urtetik gorakoak "lan-munduan txertatzeko" prestakuntza programarako izen ematea Egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da martxoaren 1etik apirilaren 13a bitarte. Ekimenaren inguruko informazio saio bat egingo da martxoaren 30ean. Seigarren aldiz martxan jarriko du Urola Kostako Udal E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001989
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribiko XXIII. traineru jaitsiera jokatu zen pasa den larunbat arratsaldean. Bertan izan ziren Zumaiako beteranoak eta bosgarren postu on bat lortu zuten. Traineru estropada jokatu zen pasa den larunbatean Hondarribian, beteranoen, emakume seniorren eta gizon seniorren kategorian banatuta. Beteranoetan, Zumaiak bo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001990
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bere bazkideentzako informatika kurtsoa antolatu du Beheko Plazak Tabletak eta mugikorrak erabiltzeko ikastaroa antolatu du Beheko Plazak Kzgunearekin elkarlanean. Izen ematea zabalik dago dagoeneko. Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, Kzgunearekin elkarlanean, haren bazkideei zuzendutako informatika ku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001991
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteburuan hasiko dituzte santelmoetako danborradetako entseguak San Telmo jaien barruan izango diren bi danborradak prestatzeko lanetan hasi dira. Ostiralean egingo da helduen danborradako lehen entsegu saioa eta larunbatean haurrena. Eguraldia lagun bada, behintzat, apirilaren 16an bi danborrada aterako dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001992
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako xake ligako zazpigarren jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburuan. Bi garaipen eta porrot bat, hori da Kbi xake klubaren jardunaldiko balantzea. Zazpi jardunaldi eta beste hainbat garaipen. Gipuzkoako xake ligako bigarren mailan dabilen Kbi A taldeak beste garaipen bat gehitu die aurretik lortutako bes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001993
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dolu perinatalaren inguruko kafe tertulia egingo da bihar Emakumeon* Etxean Haurdunaldiko eta jaiotza inguruko heriotzei buruzko kafe tertulia izango dute astelehenean Emakumeon* Etxean. Bihar astelehena, otsailak 27, haurdunaldiko eta jaiotza inguruko heriotzei lotutako doluaren inguruan hitz egiteko kafe tertulia sai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001994
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako traineruak martxa hartzen Hondarribiko Traineru Jaitsieran Emakumezkoetan Donostiarra eta gizonezkoetan Hondarribia nagusitu ziren atzoko entrenamendu test proban. Eskualdeko hainbat ontzi lehiatu zen atzo arratsaldean Hondarribiko XXIII. Traineru jaitsiera. erlojupeko formatuan jokatu zen entrenamendu test iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001995
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gobernu planaren balantzea egingo du Udal Gobernuak asteartean Oxforden Agintaldia bukatzeko hilabete gutxiren faltan, gobernu planaren balantzea egingo du udal gobernuak datorren asteartean, hilaren 28an, Oxforden egingo den ekitaldian. Hiru hilabete barru, maiatzaren 28an, egingo dira udal eta foru hauteskundeak. Hor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001996
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, Laboral Kutxako Iker Barandiaran eta Finisher taldeko Hugo Aznar. Oso lasterketa azkarra izan zen atzokoa. Euskaldun txapelketaren lehen proba egin zuten atzo, larunbata, Zumaian. Guztira 112 kilometro osatu behar izan zituzten txirrindulariek, eta orotar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001997
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendi buelta eta babarrun jana izango dute martxoaren 5ean Narrondon Narrondoko Gure Ametsa elkarteak mendi buelta eta babarrun jana antolatu du datorren iganderako, martxoaren 5erako. Txartelak dagoeneko salgai daude auzoan. Mahaiaren bueltan esertzeko aukera eskaini die Gure Ametsa elkarteak narrondotarrei, baita bes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001998
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Yerma' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean La Dramatica Errante eta BBK produkzioen Yerma antzezlana izango da martxoaren 3an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Antzezlana euskaraz da. Gaur egun seme-alabarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emaku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0001999
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hain zuzen, maiatzaren 21etik 27ra izango da txangoa, bazkideentzat, eta besteak beste, Montecarlo, Niza edo Cannes ezagutuko dituzte. Zumaiako Beheko Plaza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Kosta Urdinera bidaia antolatu du maiatzerako. Hain zuzen, hilaren 21etik 27ra izango da txangoa, bazkideentzat, eta besteak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002000
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inaxio Lopetegiren dozenaka senide bildu dira gaur eguerdian Oikian, duela 85 urte Artxandako gudan hildako gudariari merezitako agurra eta omenaldia eskaintzeko. Inaxio Lopetegiren gorpuzkinak Oikiako hilerrian daude jadanik, Iparragirre sendiaren panteoian. 1938an Artxandako gudan hil zutenetik 85 urte behar izan dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002001
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribiko Traineru Jaitsieran lehiatuko dira Zumaiako hiru ontzi Eskualdeko arraunlariak prestaketa lanetan murgildutan daude dagoeneko, baina oraindik denboraldia hasi bitartean uretan doitzen joateko denbora falta da. Hain justu ere, horretarako hitzordu aproposa den Hondarribiko XXIII. Traineru jaitsiera jokatuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002002
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen Otsailaren 25tik 26ra izango diren partidak eta ordutegiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002003
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterietako kartel eta mozorro lehiaketen herritarren sariak banatu zituzten atzo Alondegiko Oxford aretoan. Pasa den asteburuan ospatu ziren inauteriak. Festa horiek iragartzeko kartel lehiaketa egin ziren, baita mozorro onenak aukeratzeko lehiaketa ere. Bi lehiaketa horietan herritarrek emandako botoen bidez erabak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002004
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako txapelketako finala izango du Mady Diamek bihar Arrasaten Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Mady Diamek Gipuzkoako boxeo txapelketako finala jokatuko du larunbatean Arrasaten, 63,5 kiloko kategorian. Gipuzkoako boxeo txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean Arrasaten. 15:00etan pisatzeak egingo dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002005
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Agurne Gaubekaren eskutik, "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren bigarren saioa izango dugu asteazkenean (martxoak 1), 18:30ean, Alondegian. Zer dira hizkuntza-eskubideak? Baditugu legeak eta arauak, baina babesten al gaituzte Euskal Herrian? Eta Zumaian? Nola urratzen dizkigute eskubide horiek? Zer egiten dugu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002006
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Agurne Gaubekaren eskutik eta "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren barruan, bigarren saioa izango dugu datorren asteazkenean, 18:30ean, Alondegian. Zer dira hizkuntza-eskubideak? Baditugu arauak eta legeak, baina babesten al gaituzte Euskal Herrian? Eta Zumaian? Noiz eta nola urratzen dizkigute eskubide horiek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002007
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iazko urte amaieran onartu zuen LGTBI+ ekintza planaren barruan, sentsibilizazio kanpaina abiatu du Zumaiako Udalak Nola egingo dugu ate guztiak askatzeko? lelopean. Zumaiako LGTBI+ kolektiboaren bizipenak argitara eramatea du helburu kanpaina honek. LGTBI+ pertsona batzuentzako babeslekua da armairua; beste batzuek as...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002008
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jaurlaritzak eta Euskadiko Anguleroen Elkarteak akordioa lortu dute angularen arrantza profesionalizatzeko Berria egunkariak gaur kaleratutako albistearen arabera, Jaurlaritzak eta angula arrantzaleen elkarteak hitzartu dute jarduera horretan aritzen direnen errolda bat egitea. Angulazaleak beren egoerari irtenbide esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002009
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Winter Series txapelketan arituko da Frida Watkins puntista Emakumeen Winter Series zesta-punta txapelketa jokatuko da otsailaren 27tik aurrera berriro zabaldu duten Durangoko Ezkurdi frontoian. Kantxaratuko diren pilotarien artean zumaiar bat dago: Frida Watkins, hain zuzen. Emakumeen kirolak aurrerapauso ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002010
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saharar herriaren aldeko kontzertu solidarioa egingo da igandean Zumaienan Xabi Solano eta Kimua dantza taldea igoko dira igande arratsaldean Zumaiena ikastetxeko aretora Darahlik antolatutako ekitaldian. Sarrerak aurrez salgai daude. Saharar herriaren aldeko kontzertu solidarioa egingo da igande arratsaldean Zumaiena ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002011
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artaburuak errazago aletzeko makinak erabiltzen dira. (Irudia: iresiduo.com) Baserri inguruneko hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Aleak kendu zaizkion artaburuari esaten diogu Zumaian eta beste herri askotan "lokotxa". Resurrecion Maria Azkuek Zumaian bildu z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002012
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GALIZIAKO ETA KATALUNIAKO ESKOLEN BISITAK IZAN DITUGU ASTE HONETAN Galiziako CPI Plurilingue Santa Lucia de Moraña eskolako irakasleak eta Kataluniako Cardedeu herriko Pla Marcell Institutuko haur hezkuntzako goi mailako ikasle eta irakasleak izan ditugu aste honetan Zumaienan. Gure hezkuntza proiektua ezagutu eta gure...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002013
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autonomoei eta Kultura eta Sormen Industrien alorrari zuzenduriko informazio saioak antolatu ditu UKUEk Bi saio egingo dira, autonomoen erregimen berriaren ingurukoa lehena, martxoaren 7an autonomoei zuzenduta eta artistaren estatutuaren ingurukoa bigarrena, martxoaren 14an, sortzaileei zuzendutakoa. Urte berria hastea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002014
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Telmo jaien barruan egingo den Gazte Eguna antolatzeko bilera irekia deitu du Zumaiako Asanbladak. Bihar egingo dute asanblada, ostiralez. San Telmo jaiak ospatzen hasteko hilabete eta erdi inguru geratzen da, eta herriko elkarte zein eragileak hasi dira jada lanean. Hala, jaien barruan egingo den Gazte Eguna antol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002015
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AP-8an Orio parean Bilborako noranzkoa itxita dago istripu batengatik Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, bost kilometroko auto pilaketak daude une honetan. Gaur goizean istripua izan da AP-8an, Orio parean, 07:30ean, eta ondorioz, Biboranzko erreiak itxita egon dira; oraintsu ireki dute bat. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002016
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
IKASLE, FAMILIA ETA IRAKASLEAK TEKNOLOGIEN ERABILERA ARDURATSU BATEN ALDE IKASTURTE HONETAN, GURASO ELKARTEAK SUSTATU ETA ANTOLATURIK, ZENBAIT FORMAKUNTZA ETA SOLASALDI SAIO BIDERATZEN ARI GARA IKASLE, IRAKASLE ETA FAMILIENTZAT. Teknologia berriek gure egunerokoan duten eragina kontuan izanik, erabilera arduratsu batea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002017
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertuk otsailaren 13an eta 14an egin zuen Neguko azokan zozkatu zituen erosketa txartelak banatu ditu dagoeneko. 80 euroko bost erosketa txartel zozkatu zituen Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak orain bi aste egindako Neguko azokan. Hemezortzi saltokik atera zituzten postuak kalera, eta haietan erosket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002018
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elbira Zipitriari "aitortza bat" egin nahi izan dio Iban Gonzalezek Elbira hari buruzko dokumentalaren bidez. Zipitriaren ingurukoei egindako hainbat elkarrizketarekin eta fikziozko zatiekin osatu du lana. Abenduaren 26an estreinatu zuten Elbira Zipitria Irastortzari (Zumaia, 1906-Donostia, 1982) buruzko dokumentala, D...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002019
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ur hornidura sarea berritzeko lanak hasi dituzte Juan Belmonte kalean Aldaketa honekin kalean izan diren ur ihesak geratu nahi ditu udalak. 400.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lanek, eta maiatzaren amaierarako bukatuko dituzte. Juan Belmonte kaleko zati batean ur hornidura hobetzeko lanak abiatu berri ditu Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002020
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ivan Rodriguezek irabazi du Distiraren otsaileko lehiaketa soziala Eskailerak izan da Zumaiakoa argazki elkarteak antolatzen duen lehiaketa sozialaren otsaileko gaia, eta 11 bazkidek hartu dute parte. Distira argazki elkarteak bazkideen arteko lehiaketak egiten ditu hilero. Hala, otsailean eskaileren inguruko irudiak a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002021
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
El Salvadorren jokatuko den txapelketarako deitu dute Janire Gonzalez-Etxabarri Espainiako selekzioko hautatzailek Udaberri amaieran El Salvadorren jokatuko den Surf City El Salvador ISA World Surfing Games txapelketarako deitu dute Espainiako selekzioko hautatzaileek Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarra, ordez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002022
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julen Agirre: "Artean 2+2 ez da beti 4 izaten; izan daiteke 123, baita -20 ere" Azpeitiarra izatez, Zumaian bizi da Julen Agirre artista eta ikerlaria. 2017tik doktorea da Arte Ederretan, eta gaur egun, irakaslea izateaz gain, Lasia ikerketa taldeko kide ere bada. Saioa emango du etzi Dinamoan, Grafiaz Betea ikastaroar...
cc-by-sa 3.0