id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0002023
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako lan eskaintza egin du Udalak Eskaerak martxoaren 15a bitartean aurkeztu daitezke udaletxean edo modu telematikoan. Zumaiako Udalak udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako deialdiak egin ditu, eta horrekin batera, postu horietarako oinar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002024
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasiberriek, beteranoek, guztiek gozatu zuten larunbatean Amorebietako duatloian. Euskadiko txapelketa jokoan izan zen bertan. Bakoitzak bere helburuak finkatuta izanik, talde giroan hasi dute denboraldia ZTTko kideek. Ohitura bilakatu da Amorebietako Taldekako duatloia zumaiarrentzat. Aurten, gainera, nesken bigarren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002025
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru galdera sorta prestatu ditugu. Bat aukeratu elkarrizketa egiteko. -Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan? -Zure ustez zer egin beharko litzateke au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002026
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterietako mozorro lehiaketako Herritarren Saria erabakitzeko bozketa, berriro martxan Arazo informatikoa konponduta berriro martxan da inauterietako mozorro lehiaketako Herritarren Saria erabakitzeko bozketa. Larunbat arratsaldean Oxford aretoko Argazki Txokoan parte hartu zutenen argazkiak webgunera igota, erabilt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002027
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontsumo-erakundeen arabera, oso pertsona gutxik ulertzen dituzte beren energia-fakturak. Oro har, ez dakite merkatu librean edo merkatu arautuan dauden, ez eta merkatu horietako batetik bestera igarotzeko zer egin behar den ere. Fakturaren beraren kontzeptuak ere misterio bat dira haientzat. Zer dagokio energiaren kos...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002028
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, otsailaren 26an, ibilbide luzeko goizeko irteera proposatzen dizuegu. Urkulluko urtegitik (Aretxabaleta) Arantzazuko bailaran dagoen Araotzeraino joango gara (EH_10). 15 kilometro eta 1.050 metroko desnibel metatua duen ibilbidea da, eta Zumaiatik nahiko gertu dagoenez, goizeko irteera egiten saiatuk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002029
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kbi xake klubeko bi taldek izan dituzte partidak pasa berri den asteburuan. Biek ere garaipenak erdietsi dituzte. Gipuzkoako xake ligako seigarren jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburuan. Bigarren mailan dabilen taldeak eta hirugarren mailako bietako batek -besteak atsedena zuen- izan dituzte partidak, eta biak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002030
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Lopezen azken tantoak eman die Winter Series-ko txapela Beaskoetxeari eta biei Finaleko partida bikaina jokatu dute puntistek Gernikan gaur eguerdian. Lehen jokoan 15-8 nagusitu dira Lopez eta Beaskoetxea, baina bigarrenean gehiago izan dira Barandika eta Lekerika, eta 9-15 amaitu da jokoa. Hirugarren eta azken ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002031
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Digitalizazioari eta iraunkortasunari buruzko ikastaroak eskainiko ditu UKUEk Lehenengo ikastaroa martxoan izango da, eta bigarrena iraila eta urria bitartean, biak merkataritza eta zerbitzu sektoreko profesionalak digitalizazio zein iraunkortasunaren alorretan trebatzeko. Izen-ematea irekita dago jada. Gizartearen dig...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002032
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dokumentu luze eta eder bat ekarriko dugu gaur XIX. mendeko bizimoduaren berri emateko. Epaiketa batekoa da, eta balio du ikusteko nola bizi ziren orduan zumaiarrak, zer lanbide zeuzkaten, nola mugitzen ziren batetik bestera... Euskara ere agertuko zaigu, batzuetan ia oharkabean, beste batzuetan nabarmen agerian. osefa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002033
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta bat zozkatuko du Baleikek bazkideen artean Basadi auzategiko Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta bat zozkatuko du Baleikek bere bazkideen artean. Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktuen zozketan parte hartu nahi duten bazkideek hemen dute auker...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002034
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurko egitaraua eguerdian hasiko da Zumai txarangaren kalejirarekin, eta 12:30ean Astindu dantza elkartekoek kalejira egingo dute. Arratsaldean jarraituko du festak, mozorro festarekin eta lehiaketarekin, eta Argazki Txokoa ere egongo da Oxford aretoan. Davila DJaren musikak emango dio amaiera gauari. Hemen gaurko eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002035
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrek egiten dituzten kirol zerrenda luzearen barruan badira batzuk nahiko ezohikoak direnak. Hain justu, Maddi Iraola, Oier Sarasketa eta Julen Mateos herrian hain zabalduta ez dauden kirol horietako hirutan lehiatzen dira: eskiatzailea da lehenengoa, xake jokalaria bigarrena eta motozalea hirugarrena. Abenduko B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002036
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1953 urtean Joxe Ugarte eta Axun Solaberrieta senar-emazteek Zestoan sortutako saltokia hazten joan da, eta 70 urte eta gero, bailaran erreferentziazkoak izateko lanean jarraitzen du Ugarte burdindegiak. Teknologia, konpromisoa eta kalitatea. Horiek dira Ugarte burdindegiaren ildo nagusiak. "Enpresaren eta ezagutzaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002037
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AHOTSAK.EUS egitasmoko lagunek galdetegi bat prestatu dute hitanoaren erabilera herriz herri nolakoa den ikusteko. Lagunduko diegu Zumaiako berri ematen? Nahikoa da bost minutu hartu eta klik egitea esteka honetan: HITANOAREN ERABILERA.Dagoeneko 2.000 erantzun baino gehiago jaso omen dituzte, tartean zumaiar batzuena e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002038
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sahararen aldeko kontzertua emango dute Xabi Solanok eta Kimua dantza taldeak otsailaren 26an Saharar herriaren aldeko kontzertu berezia izango da otsailaren 26an Zumaian. Egun horretan, 19:00etatik aurrera, Xabi Solano eta Kimua dantza taldea igoko dira Zumaiena ikastetxeko aretora. Desertuko errefuxiatuen kanpalekuet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002039
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Akaleiak pasa den astean argitaratu zuen abesti eta bideoklip berria, Nork izenekoa. Horren eta proiektuaren berri eman du Gazteako Gu irratsaioan. Bi abesti eta beste hainbat bideoklip aurkeztu ditu dagoeneko Alakeiak. Gizakia eta pertsona izan zen lehena eta pasa den astean plazaratu zuen Nork bigarrena. Proiektuaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002040
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Agar batzuek animalien itxura izaten dute. (Irudia: publicdomainpictures.net). Surtatik egurrera pasatuko gara aste honetan, eta hitz ezagun baten aldaera bat ekarri dugu. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Toki gehienetan "adar" esaten zaionari (zuhaitzena, behi edo zezenena...) deitzen diogu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002041
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hazkundea izaten ari den kirola delako sortu du Zumaiako mendi bazkunak sail berria. Mendian korrika egiteko irteerak antolatuko ditu, eta igande honetan egingo dute lehen saioa. 50 urte bete baditu ere, gazte mantentzen dela erakutsi du beste behin ere Indamendi mendi bazkunak. Izan ere, Mendian Korrika izeneko atala ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002042
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilaren 3tik 8ra bitartean korrituko da aurtengo Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza proba. Tropela eskualdeko herrietatik igaroko da: apirilaren 5ean kostako herrietatik, eta azken etapan, hilaren 8an, Azkoititik. Gasteizen hasi eta ia mila kilometro egin eta gero Eibarren amaituko da aurtengo Itzulia. Apirilar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002043
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendi Tour jaialdi ibiltariko bigarren jardunaldia izango da gaur Aita Marin Bilboko Mendi Film festibalean aurkeztutako lanez osatutako Mendi Tour jaialdi ibiltaria Zumaian da aste honetan. Gaur izango da bigarren jardunaldia, eta oraingoan beste hiru dokumental erakutsiko dira. Mendi Film nazioarteko mendiko zinema j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002044
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UKUEk galdetegia prestatu du eskualdatze prozesuan dauden enpresentzat Galdetegia eskualdeko enpresa txiki, ertain zein mikroenpresen enpresaburu eta negozio jabeei zuzenduta dago. Behin emaitzak lortuta, enpresen beharretara egokitutakoa prestakuntza egingo dute. Urola Kostako Udal Elkarteak ondorengotza alorrean esku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002045
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elurtutako mendiak inguruan zituztela, Legazpin jokatutako Gipuzkoako txapelketan izan dira. Lokatz gutxi zuen belardi zoragarri batean, aritu dira saltaka. Bikaina joan zen Legazpin Gipuzkoako txapelketa. Maila polita emateaz gain, berriz ere kirola eginez gozatu zuten zumaiarrek. Bide batez, infantil mailako mutilek ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002046
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizarte zerbitzuetako erabiltzaileei botikak egoki hartzen laguntzeko programa abiatu dute Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoak hitzarmena sinatu dute eta programa bat martxan jarri dute gizarte zerbitzuetako eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileek botikak medikuak agindu bezala hartzen iraka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002047
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresen ondorengotza bermatzeko galdetegia prestatu du udal elkarteak 10-12 urteren buruan erretiroa hartu behar duten enpresaburuei zuzendutako galdetegia prestatu du UKUEk, Enpresen Jarraipenerako Beharren Detekzio Goiztiarra egitasmoaren barruan. Enpresa txiki, ertain eta mikroenpresen negozio jabeen eta enpresabur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002048
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hautagaiek martxoaren 6ra bitartean izango dute zabalik bake epaile izateko eskaerak aurkezteko epea. Bake epaile kargua betetzeko deialdia egin du udalak, eta martxoaren 6a bitartean izango dute hautagaiek bere eskaera aurkezteko epea irekita.Udaletxean aurkeztu behar dira eskaerak. Kargua betetzeko baldintza batzuk b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002049
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloko lehen saioa izango da gaur Oxforden Larraina euskara taldeak antolatu du aurten ere Euskara, bestela ez gara zikloa. Lau hitzordu izango dira martxoaren amaierara bitartean, eta horietatik lehena gaur bertan izango da, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Euskara hiz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002050
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Binakako esku pilota txapelketaren play offeko partidetako bat hartuko du Zumaiako Aitzuri frontoiak. Martxoaren 3an izango da. Zer pilotarik jokatuko duten oraindik ezin da jakin, baina sarrerak dagoeneko salgai daude. Aitzuri frontoian jokatuko da binakako esku pilota txapelketako play offetako bat. Martxoaren 3an iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002051
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen dugu Ixkira Mixkira aldizkariko 5. alea. Bertan maila guztietako hainbat lan, jolas, ipuin, irteera... biltzen dira.Bukaeran lehiaketa bat ere badago, beraz, arretaz begiratu eta parte hartu!Ea gustuko duzuen!!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002052
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abenduan estreinatu zuten hezitzaile eta euskaltzale zumaiarrari buruzko Elbira filma, eta hemendik aurrera Gipuzkoako 36 udalerritan ikusteko aukera egongo da, tartean Zumaian bertan. Elbira Zipitria hezitzaile eta euskaltzale zumaiarrari buruzko Elbira dokumental fikzionatua abenduaren 26an estreinatu zuten Donostiak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002053
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxeak eta Etxetok ezin izan dute Winter Series txapelketa garaipenarekin bukatu Jai Alai Winter Series txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zen atzo Gernika Jai Alai frontoian. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Etxetok osatutako bikoteak ezin izan du txapelketa garaipenarekin bukatu e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002054
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, elkarretaratzea egin dute Saregileen Plazan Zumaiako Sortuk deitu zuen mobilizazioa, eta "torturaren itzalpeko galderei erantzuteko garaia" dela adierazi zuten, "aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzea bermatzeko". Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002055
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako beteranoak zortzigarren izan dira Kaikuren traineru jaitsieran Kaiku arraun arraun elkarteak antolatutako traineru jaitsiera jokatu zen atzo Ibaizabaleko uretan. Zumaiako beteranoek parte hartu zuten bertan, eta zortzigarren postua lortu zuten. Kaiku Sestaoko arraun elkartea bere mendeurrena ospatzen ari da, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002056
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren postua lortzera aterako dira Goikoetxea eta Etcheto, gaur Gernikan Jai Alai Winter Series zesta-punta txapelketako kontsolazioko finala jokatuko da gaur Gernikako pilotalekuan. Txapelketako hirugarren postua lortzera kantxaratuko dira Goikoetxea-Etcheto eta Olharan-Basque bikoteak. Azken hilabeteotan jokatu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002057
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasai Donibanen jokatu da Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia Pasaiako badiak hartu du beste behin ere Gipuzkoako batel ligako jarduera. Larunbatean jokatu zen ligako seigarren jardunaldia, Pasai Donibanek antolatuta. Batelak Pasaiako badian aritu ziren larunbatean gora eta behera. Pasai Donibanek antolatuta,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002058
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosako infantil mailako bi igerilari, Jon Berasategi eta Maria Etxabe, sailkatu dira asteburu honetan Euskal Herriko txapelketarako. Otsailaren 18an eta 19an izango da Getxon, Fadurako igerilekuan. Zorte on.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002059
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste garaipen bat lortu du Kbi A taldeak eta multzoko lider jarraitzen du Gipuzkoako xake ligako bosgarren jardunaldia jokatu da pasa berri den larunbatean. Garaipen eta porrot bana izan dituzte Zumaiako Kbi klubeko taldeek jardunaldi honetan. Bigarren mailan lehiatzen ari den Kbi A taldeak beste garaipen bat lortu du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002060
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota egokituko Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da Zestoan Zestoan jokatu zen larunbatean pilota egokituko Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia. Bi pilotarik hartu dute parte jardunaldi honetan Zumaiako Kirol Elkartearen izenean. Zestoako Gurutzeaga pilotalekuak hartu zuen larunbat goiz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002061
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilean ospatuko diren San Telmo jaietarako proposamenak dituzten elkarteekin bilduko da udalako Kultura saila otsailaren 22ko arratsaldean. Santelmoak heltzeko oraindik bi hilabete falta badira ere, Kultura saila festen antolaketan murgilduta dago jada. Hala, herriko taldeekin eta elkarteekin bilduko da datorren ast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002062
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inkestan galdera berria: 'Zer iruditzen zaizu garraio publikoan musukoa kentzea?' Baleike.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: Zer iruditzen zaizu garraio publikoan musukoa kentzea? Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, erabiltzaileei galdetu zitzaien ea zer iruditzen zitzaien aurten Gabonetako argiak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002063
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako futbol taldeko bazkide direnen artean, Urtarrilako zozketan Algorri tabernan 2 pertsonentzako afaria izango da oparia; zozketaren irabazlea Paulo Aguirrezabalaga.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002064
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen otsailaren 11tik 12ra izango diren partidak eta ordutegiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002065
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko urteetako bidetik, Euskara, bestela ez gara hitzaldi-zikloa antolatu dugu, Zumaiako Udalak lagunduta, otsailean eta martxoan. Ohi bezala, ertz askotatik heldu nahi izan diogu euskarari: kanpotik eta barrutik, iraganari eta etorkizunari begiratuta, baina betiere euskararen erabileran eragiteko helburuarekin. Ots...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002066
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auto lasterketetan arituko diren bi zumaiarri diruz laguntzeko mus txapelketa antolatu dute Motosport mus txapelketa egingo dute bihar Itzurun tabernan. Izenak egunean bertan emango dira eta izen-emateetatik ateratzen den dirua autoen lasterketetan arituko diren Migel Kalparsorori eta Ander Odriozolari emango zaie. Aut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002067
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lilatoian ateratzeko aukera eskainiko du aurten ere Emakumeon* Etxeak, eta Donostiako joan-etorriak errazteko autobusa ere jarriko du. Lasterketa honetan izena emateko eguna gaur da. Martxoaren 5ean egingo dute aurtengo Lilatoia. Zumaiako Emakumeon* Etxeak taldean joateko asmoa erakutsi du. Horretarako, ez da Lilatoiar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002068
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kepa Junkera musikariaren lana eta bizitza jasotzen duen liburua da Berpiztu, eta otsailaren 24an aurkeztuko dute Alondegiko Oxford aretoan. Interesdunek aurretik izena eman beharko dute. Musika munduan emandako ibilbide luzearen berri ematen du Berpiztu liburuak, bere hastapenetatik 2018. urte amaieran, iktus larri ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002069
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikuskizun ederra da egurra surtan erretzen ikustea. (Irudia: PIXNIO) Etxeetan beheko suak gero eta gutxiago daudenez, galtzen ari den lokuzio bat da aste honetakoa, eta Gaizkak ekarri digu gogora. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Ez da Zumaiako kontua bakarrik, baina gurean ere erabilt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002070
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azpiegitura zaharkituta zegoela eta ia erabiltzen ez zela iritzita, eta aurten kiroldegiko pista berrituko dutela ikusita, kentzeko erabakia hartu dute. Lubaki kiroldegiko rokodromoa kentzen aritu dira aste honetan. Antxon Alberdi Kirol Patronatuko kudeatzaileak azaldu duenez, orain bi hamarkada inguru jarritako kirol ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002071
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraindik geratzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna izango da Zumaian inauterietako jaien barruan. Atzo hasi ziren sarrerak saltzen, eta oraindik ere emango dituzte bi emanaldietarako geratzen dira. Urtero bezala, Pirr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002072
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izurriteak behartutako bi urteko hutsartearen ondoren, larunbatean berriro arituko dira kaldereroak kalez kale. Kaldereroen kalejira aterako da larunbat iluntze partean Zumaiako kaleetara. 19:00etan abiatuko dira Gurrutxaga plazatik, eta erdigune kale batzuk zeharkatuko ditu. 2019an egin zen kaldereroen lehen desfilea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002073
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Telmo jaien barruan egingo den bertsio gauerako izen ematea zabaldu dute Zumaiako Txosnek. Apirilaren 21ean izango da ekitaldia, eta izenak martxoaren 24a baino lehen eman beharko dira. Santemoetako repetizioen barruan bertsio gaua egingo da aurten ere. Txosnetan izango da, apirilaren 21ean, ostiralez. Zumaiako Txo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002074
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elkarretaratzea eta dokumental emanaldia iragarri ditu Zumaiako Sortuk Torturaren Aurkako Egunaren harira Elkarretaratzea astelehenean izango da, Torturaren Aurkako Egunean bertan. Iratxe Sorzabalek jasandako torturei buruzko dokumentala, berriz, ostiral honetan eskainiko dute Aita Marin, eta bertan izango da ikus-entz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002075
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ignacio Lopetegiren gorpuzkiak emango dizkiote larunbatean familiari, Bilbon egingo den ekitaldian Identifikatutako sei gudari eta milizianoren gorpuzkiak beren familiei entregatuko dizkiete datorren larunbatean, hilaren 11n, Bilbon, Gogora Institutuaren egoitzan. Identifikatutako gudari horien artean da Ignacio Lopete...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002076
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemendik aurrera, Santa Klara baserrian ekoitzitako esnea izango dugu Zumaienan. Pasa den astetik, zumaiarrek Santa Klara Baserriko esne eta esnekiak erosteko aukera dute, eta gaurtik aurrera, Zumaienako haur eta gazteek herrian ekoitzitako esnea edateko aukera paregabea izango dute, baita esne horrekin sukaldariak egu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002077
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Feminismoaren hastapenen inguruan jardungo dute Emakumeon* Etxean Feminismoaren hastapenari buruzko bi saio eskainiko ditu Emagin elkarteak Zumaiako Emakumeon* Etxean. Horietatik lehena bihar izango da, ostegunez, 18:30ean. Emagin elkartearen eskutik feminismoaren hastapenak ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako Emaku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002078
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Keretxudi baratze parkeak dituen 48 lursailak berriro esleituko ditu udalak. Eskaerak aurkezteko epea datorren astelehenean, otsailaren 13an itxiko da. Keretxudi udal baratze parkeko lursail guztiak berriro esleituko ditu udalak. Parke horrek 48 baratze ditu guztira, eta bakoitzak, gutxi gorabehera, 40 m2ko azalera du....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002079
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur jarriko dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunarekin izango dira Zumaian otsailaren 20an, Zumaiako inauterietako egitarauaren barruan. Bi saio izango dira eta sarrerak gaur jarriko dira salgai. Inauteriet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002080
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Errepresaliatuen testigantzak jaso ezean, ez dira existituko etorkizunean" 1945etik 1959ra frankismoaren errepresioa jasan zuten herritarren informazioa bilduko du Aranzadik. Gerra eta gerraoste garaiko errepresioaren biktimak sailkatuko dituzte. Orain dela lau urte argitaratu zuen Zumaiako Udalak Zumaia 1936-1945: Gi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002081
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken asteotako hotzaldiaren ondorioz beroki, jertse edo neguko bestelako arropen eskaera handiagoa izan du Zumaiako Caritasek. Arropa mota hori soberan duen edo erabiltzen ez duenari elkarteari emateko deia zabaldu du. Garai honetan izaten ari den hotzaldiak eragina izan du Caritasek bere lokaletan gordetzen duen negu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002082
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguko azoka antolatu du Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. Datorren ostiralean eta larunbatean egingo da, eta elkarteak aurreratu duenez, hemezortzi saltokik parte hartuko dute. Hotzari aurre egin, eta Zumaiako saltoki batzuk kalera aterako dira datorren ostiralean eta larunbatean, hilaren 10ean eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002083
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gernikan jokatzen ari diren Jai Alai Winter Series txapelketako bigarren finalerdia jokatu zen atzo arratsaldean. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Nicolas Etchetok ezin izan zuten finalerako txartela irabazi. Beraz, Imanol Lopez izango da txapelketako azken partidako Zumaiako ordezkari bakarra. Otsailaren 19an jokatuko da Ger...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002084
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan 50 urte beteko ditugu, otsailaren 9, ostegunean, hain zuzen. Zorionak guztioi, eta gozatu Oxford aretoan ikusgai duzuen erakusketa, gozatu heltzear dauden Mendi tour filmeen proiekzioak, eta datorren iganderako prestatu dizuegun mendi irteera honekin ere bai. Gure zeharkaldiaren barne Udalatxera joatera go...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002085
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetarako egitaraua antolatzeko bilera deitu dute GKSk eta IAk Egitarau bateratua prestatuko dute Gazte Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek aurtengo San Telmo jaietarako. Horren inguruan jardungo dute ostiraleko bilera irekian. Gazte Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Abertzaileek bilera irekia egingo dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002086
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJ udal taldea herriko argiak hobetzeko bigarren fasearen hasieraz pozten da. Hobekuntza hori lortzea EAJ-PNVren etengabeko lan-ildoa izan da aurreko agintalditik, udal gobernuak proiektuaren oinarriak eta ibilbide-orria planteatu zituenetik. Eraginkortasun Energetikoa Hobetzeko Plan honek % 40ko aurrezpen na...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002087
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterietako kartel lehiaketaren berri eman du udalak. Alondegiko sarreran erakutsi dituzte aurkeztutako lan guztiak, eta han jasotako botoen arabera erabakiko da herritarren saria. Otsailaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dira inauteri jaiak Zumaian, eta haien inguruko xehetasunak apurka ari dira plazaratzen. Hala, Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002088
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denetariko emaitzak erdietsi dituzte Kbi xake klubeko taldeek Gipuzkoako xake ligako laugarren jardunaldian. Garaipen, berdinketa eta porrot bana lortu dituzte Zumaiako Kbi xake klubeko taldeek Gipuzkoako xake ligako laugarren jardunaldian. Bigarren mailan jokatzen duen A taldeak Elgoibarren izan zuen hitzordua Berkoa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002089
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur jokatu da Bidanian kluben arteko Gipuzkoako jubenil mailako txapelketa, paletan gomaz, eta txapela Zumaiara ekartzea lortu dute Danel Cabaleirok eta Aritz Garikanok. Partida sendoa jokatu dute biek, Altzako Errepala elkarteko Aner Rekondo eta Ekai Vicenteren kontra. Zorionak eta segi egurra astintzen!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002090
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Winter Serieseko finalerako azken txartela eskuratzen ahaleginduko da Goikoetxea bihar Txapelketa osoan zehar bikote izan duen Nicolas Etxetorekin batera jokatuko du finalaurrekoa Xabier Barandika eta Unai Lekerikaren aurka. Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak partida garrantzitsua izango du bihar. Izan ere, nahitaez iraba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002091
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santa Ageda eguna gaur, Manuel Mari Garatek utzitakoa argazki zahar bat ekarri nahi dugu, egunari berea emateko. Izugarri maite zuen Manu Garatek (1937-2013) eskean eta kopla kantari ibiltzea; Santa Ageda egunean jaioa zen, gainera, eta kopla ederrak idatzi zituen 1989an. 1950 inguruan ateratako argazki hau utzi zion B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002092
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
50 urte, mende erdi bat, eta mila eta bat igoera, beste hainbat jaitsiera. Historia oparoa du Indamendi Mendi Bazkunak, baita etorkizunerako asmoak ere. Lehenbizi, urteurrena ospatzea. Horren guztiaren berri eman dute erreportaje honetan. Datorren otsailean beteko du mende erdia Indamendi Mendi Bazkunak. Ordurako finka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002093
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan. Kalean da dagoeneko otsaileko Baleike aldizkaria. Azala eta elkarrizketa bi proiektu handitan murgilduta dagoen Ekain Albite zinemagileari eskaini zaio. Batetik, Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingen Love ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002094
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Puntuaketan Gipuzkoako Txapelketa irabazi eta amaiera borobila eman dio Iker Eizagirrek pistako denboraldiari. Egun borobila osatu zuen arroarrak: scratchean bigarren, kanporaketan hirugarren eta puntuaketan lehena. Parte hartutako hiru probatan podiuma zapaldu zuen Gipuzkoako txapelketan nabarmenduz. Iker Eizagirrek h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002095
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrematrikulazioa zabalik Zumaiako Herri Eskolan, otsailaren 13tik 24ra Otsailaren 13tik 24ra aurrematrikulazioa egiteko epealdia irekita egongo da. Aurrematrikula Herri Eskolan bertan (presentzialki) edo online bidez (otsailaren 13tik 24ra, 24:00ak arte) egin daiteke. Ate Irekiak, otsailaren 18an izango dira Aita Mar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002096
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eire Maiak eta Eire Salegik osatzen duten Eire bikoteak pasa den astean argitaratu zuen bere bigarren abestia, Amaitu baino lehen izenekoa. Aste honetan Gazteako Gu irratsaioan elkarrizketatu dituzte. Bi abesti plazaratu ditu oraingoz Eire taldeak, pasa den urte amaieran atera zuten Bihar nola eta aurreko astean argita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002097
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parolmuturretik ikuspegi ederra eskaintzen du Zumaiako paolak. (Irudia: Jon Barruetabeña) Txoko eta hitz ezagun bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Kostaldeko herrietako bokaleen ondoan edo itsasmutur batzuetan lagungarri egoten den itsasargiari "paola" esate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002098
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta egun horretan erabiliko dituzte pankartak edota txapak egiteko auzolan saioa egingo dute bihar arratsaldean. Martxoaren 8a antolatzeko lehen bilera irekia deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Bihar egingo da, ostiralez, Zumaiako Emakumeon* Etxean, 18:00etatik aurrera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002099
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUNEk antolatuta, ostiral honetan, hilak 3, arratsaldeko 19:30ean meditazio saioa izango dugu, beti bezala Foronda Jauregian. Ostiral honetako meditazioa zen erara izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002100
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oria itsasadarrean hilda aurkitutako hiru kaioetan hegazti gripea atzeman duten arren, adituak ez daude kezkatuta, negua pasatzera Europa iparraldetik etorritako antxeta mokogorri espeziekoak direlako. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak Oria itsasadarrean atzemandako hiru hegazti gripe kasuek zalantza sortu dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002101
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola: "Edozein selekzio garaitzeko gai garela erakutsi dugu" Brontzezko domina zintzilikatuta itzuli da Munduko Eskubaloi Txapelketatik Kauldi Odriozola (Zumaia, 1997). Urte beteko epean lortu duen bigarren domina da, eta jokalari garrantzitsua izan da. Zure lehen Munduko Eskubaloi Txapelketan brontzeko dom...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002102
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Digitalizazioari buruzko lau saio eskainiko ditu UKUEk eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat Otsailean zehar izango dira saio guztiak, eta horien helburua izango da eskualdeko enpresa txiki eta ertainei datuen kudeaketa aurreratuaren esparruan urratsak ematera animatzea. Digitalizazioa funtsezko alorra bilakatu da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002103
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna ekarriko dute Zumaiara otsailaren 20an, Inauterietako egitarauaren barruan. Bi saio izango dira eta sarrerak otsailaren 8an jarriko dira salgai. Urteroko legez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna programatu du Udaleko Kul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002104
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa igeriketa taldeko sei igerilari arituko dira datorren asteburuan Gipuzkoako txapelketan. Otsailaren 4an eta 5ean izango dira probak Bergarako igerilekuan. Datorren asteburuan, otsailaren 4an eta 5ean, Taosako sei igerilari arituko dira Bergarako igerilekuan jokatuko den Gipuzkoako txapelketan: Jon Berasategi, Ane...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002105
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jai Alai Winter Series zesta-punta txapelketako lehen finalerdia jokatu zen atzo Gernikan. Diego Beaskoetxeak eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak finalerako txartela eskuratu zuen atzoko partida irabazi ondoren. Diego Beaskoetxea eta Imanol Lopez Gernikan jokatzen ari diren Jai Alai Winter Series txapelketako finaler...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002106
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jazarpena hizpide izango dute Oxford aretoan izango den hitzaldian 12 eta 17 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da. Jazarpena zer den azaltzea eta horren aurrean gurasoei erremintak ematea da solasaldiaren helburua. Haur eta gaztetxoek jasan ditzaketen jazarpen edo bullying kasuen inguruko hit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002107
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du otsailaren 16an, ostegunez. Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan egingo dute Beheko Plazako urteko batzar orokorra, 17:30etik aurrera. Honako gaiak aztertuko dituzte: 1. Lehendakariaren agurra.2. Aurreko batzarreko akt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002108
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Winter Serieseko finalerdia jokatuko dute gaur Beaskoetxeak eta Lopezek Gernikan jokatzen ari diren Jai Alai Winter Series txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute gaur Gernika Jai Alai frontoian. Beaskoetxeak eta Imanol Lopezek Olharan eta Basque izango dituzte aurkari gaurko neurketan. Jai Alai Winter Series txape...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002109
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Puntuetara irabazi du Mady Diamek Gipuzkoako txapelketako kanporaketako borrokaldia Gipuzkoako boxeo txapelketako kanporaketak jokatu ziren pasa den larunbatean Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Mady Diamek bere borrokaldia irabazi eta txapelketara sailkatu da. Sei borrokaldi izan zi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002110
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Portugaleteko San Nicolas XI. traineru jaitsiera jokatu zen atzo Ibaizabalen. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bi ontzirekin hartu zuen parte, emakumezkoetan eta gizonezkoetan bana. Traineru denboraldia hasteko oraindik asko falta bada ere, klubak dagoeneko hasi dira lehen probak egiten. Hala, atzo, igandea, traine...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002111
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako xake ligako hirugarren jardunaldia jokatu da pasa den asteburuan. Bi garaipen eta porrot bat erdietsi dituzte Kbi xake klubeko taldeek. Zumaian bertan eta Azpeitian izan dituzte partidak Kbi xake klubeko taldeek Gipuzkoako ligako hirugarren jardunaldian. A taldeak sendo jarraitzen du bigarren mailan. Larunba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002112
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pilota egokituko txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan Amasa-Billabonako udal pilotalekuan jokatu zen larunbatean Gipuzkoako XIII. euskal pilota egokituko txapelketaren bigarren jardunaldia. Xabier Olaziregi eta Jurdan Arakistain zumaiarrak izan ziren bertan. Teniseko paleta modalitatean aritu ziren O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002113
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan Zumaiako Futbol Taldeak jokatu dituen partidetan izandako emaitzak eta goleatzaileak jasotzen dira hemen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002114
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiak 36-39 irabazi dio Suediari hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko kontsolazio finalean. Polonia eta Suedian jokatu den Eskubaloiko Munduko Txapelketa gaur bukatuko da Frantzia eta Danimarkaren arteko finalarekin. Aurretik, ordea, kontsolazioko finala jokatu dute Espainiak eta Suediak, bietatik nor podi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002115
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Rodriguez eta Olatz Zabala nagusitu dira Txakurkros Lasterketan Guztira, 65 lasterkarik eta haien txakurrek osatu dute Zumaiako Txakurkros probaren hamaikagarren edizioa. Pedro Etxeberria eta Nagore Gallastegi izan dira probako zumaiarrik onenak. Giro hezea eta hotza izan da nagusi gaur goizean. Lasterkarientzat ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002116
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela bi mende, 1800 aldera, Zumaiako portua eta errioaren ingurua oso desberdina zen, edo ez, behintzat, gaur ikusten duguna bezalakoa: ez zegoen barrarik, ezta pasarela-rik ere Santiago aldean; ez zegoen Paolalderik, ezta Moilaberririk ere; Arbustainen uhartetxo bat zegoen eta Amaiako plaza urak hartzen zuen; gaur eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002117
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Hondamendia' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean Artedrama konpainiaren Hondamendia antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, hilaren 3an, Aita Mari zinema aretoan. Emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek. Hondamendia da Artedrama konpainiaren azken lana. Harkaitz Can...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002118
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iazko zirkuitu bera prestatu dute aurten ere, eta guztira 70 bikote inguruk parte hartuko dutela aurreikusi dute antolatzaileek. Bihar jokatuko dute Zumaiako XI. Txakurkros Lasterketa. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, txakurraz eta haren jabeaz osatutako 70 bat bikote bertaratuko dira Aitzuri frontoiaren parean k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002119
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eire Maia eta Eire Salegi: "11 urte genituenetik ari gara abestiak egiten" Asteburu atarian plazaratu du Eire taldeak bere bigarren abestia, Amaitu baino lehen izenekoa, orain hilabete argitaratutako Bihar nolari jarraipena ematen diona. Arrazoi ezin hobea abenduko Baleike aldizkarian ateratako elkarrizketa berreskurat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002120
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
23-26ko emaitzarekin gailendu zitzaion Danimarka Espainiari, atzo, Munduko Txapelketako finalerdian. Kauldi Odriozolak eta enparauek domina bat lortzeko aukera izango dute bihar Suediari irabazita. Azken txanpara iritsi da Polonian eta Suedian jokatzen ari diren Munduko Eskubaloi Txapelketa, eta titulua Frantzia eta Da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002121
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero egiten den bezala, Gabonetan rifak saldu dituzte futbol taldeko jokalariek, eta rifa honen saridunak hauek izan dira: Lehen saria (8.965 zenbakia): Marduren Otarra Markel Canalesek eraman du. Bigarren saria (29.427 zenbakia): b lagunentzako bidaia Maialen Garciak banatu du familian. Zumaiako Futbol taldeko Zuzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002122
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olatz Arregi: "Ez dugu nahi makinek gizarteko bazterkeria egoerak zabaltzerik" Ezer askorik ez zekiela heldu zien Olatz Arregik Informatika ikasketei, baina lotu egin zuen "mundu berri" horrek, eta ikerketa eta irakaskuntza lanabes dituela bizi da orain. Arduratuta dago generoaren gaiarekin. Matematika, logika eta eusk...
cc-by-sa 3.0