id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0002323
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte berriarekin batera oinarrizko zeramika ikastaroa eskainiko da Foronda kultur etxean. Lekuak mugatuak dira eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Martxan da urritik Foronda kultur etxean eskaini ohi den zeramika tailerreko jarduera. Maiatzera bitartean iraungo du tailer honek, eta han sortuko dituzten lan batzuk A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002324
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elkartasuna adierazi diete pentsiodunek greba hasi duten San Juan Egoitzako langileei Asteleheneroko ohikoa elkarretaratzea egin du gaur Zumaiako pentsiodunen talde batek. Gaur greba mugagabea hasi duten San Juan Egoitzako langile batzuk ere bertaratu dira Kofradiara, eta pentsiodunek berea egin dute egoitzako langilee...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002325
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luisa Carnés (Madril, 1905-Mexiko Hiria, 1964) eleberrigile eta kazetari espainiarraren Hamaihiru ipuin lana izango dugu mintzagai abenduaren 13an, asteartez. Danele Sarriugartek itzuli du maistraki euskarara, eta gurekin izango da liburuari buruz eta itzlpengintzaz hitz egiteko. Carnés, 27ko belaunaldikoa, ikusezin bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002326
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Greba mugagabea hasi dute gaur San Juan Egoitzako langileek hitzarmena berritu eta lan baldintza duinak lortze aldera. Horri lotutako, zenbait ekintza egingo dituzte aste honetan. Manifestazioa egin dute gaur eguerdian San Juan Egoitzako langileek greba mugagabea hasi duten egun berean. Hitzarmena berritu eta lan baldi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002327
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Laneko Autodefentsa Sarearen aurkezpen hitzaldia izango da ostegunean Hogarrean Abenduak 15, ostegunean, Urola Kostako Laneko Autodefentsa Sarearen (LAS) aurkezpen hitzaldia izango da. Besteak beste, LAS zer den, zein testuingurutan sortzen den eta hemendik aurrera zer jardun izango duen azalduko da. Aurkezpena Hogarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002328
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Pala Txapelketako finalerako txartela lortu du Leire Esnalek Eneko Sagarmendirekin batera ariko da final handian, Iruñeko Labriten, datorren igandean. Atzo lortu zuten finalerako txartela, Astelena pilotaleku historikoan jokatutako kanporaketan. Espainiako pilota egokituko azken kanporaketak jokatu ziren atz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002329
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon giroan murgiltzen hasia da Zumaia. Argiak dagoeneko piztu dituzte herriko kaleetan, eta gaur jaiotza jartzen hasi dira Gurrutxaga plazan. Egun gutxi barru murgilduko da Zumaiako Gabonetako ospakizunetan. Gabon korua, Olentzero eta Gomezagoren etorrerak, Zumaiako gizartean ondo errotutako ekitaldiak dira. Hala, ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002330
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako loteak zozkatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Datorren asteazkenetik aurrera banatuko ditu. Hainbat opariz osatutako Gabonetako loteak zozkatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideen artean. Saridunen zerrenda Gurrutxaga plazako gizarte zentroko iragar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002331
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal mitologiako pertsonaien bisita izango da aurten ere Zumaienako baso magikoan Olentzerok, Gomezagok edota sorginek Zumaiena ikastetxeko baso magikoa bisitatuko dute Gabonen bueltan. Aurten bi egunetan egingo dira bisitak, eta sarrerak datorren astetik aurrera izango dira salgai. Euskal mitologiako pertsonaien bis...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002332
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autobus geltokietan aldaketak izango dira Zumarragan Santa Lutzi eguneko feria dela eta Santalutzietako feria ospatuko dute datorren asteartean, abenduaren 13an, Zumarragan. Festa egun horrek eragina izango du Zumaia eta Zumarraga lotzen dituen autobus zerbitzuetan. UK06 autobus lineako hiru geltoki kenduko dituzte abe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002333
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau hamarkada luzez administrari lanak bete ditu udaletxean, eta San Pedro parrokiako organista ere izan da urte hauetan guztietan. Erretiro garaia iritsita, udazkena heltzearekin batera esan dio agur Maria Teresa Ibarrak bi ardura horiei. Ordularirik gabeko bizitzari ekingo dio orain. Zumaiak bizi izan dituen aldakete...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002334
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berriatuako banakako txapelketako final zortzirenak jokatu ziren atzo Mendibarren pilotalekuan. Gonzalo Agirrek ezin izan zuen garaipenik erdietsi Del Rioren aurkako neurketan, eta, ondorioz, final laurdenetatik kanpo geratu da. Berriatuako banakako txapelketako final laurdenetara sailkatzeko bi txartel zeuden atzo jok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002335
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irantzu Lekue artista gasteiztarrak sortutako Maitatzeko artea erakusketa zabaldu zuten azaroaren hondarrean Zumaiako Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan, eta bihar arte egongo da ikusgai. Gerturatzen direnek zuhaitz berezi bat ikusiko dute: bertan bihotz forma duten mezuak aurkituko dituzte. Elkarlotuta dauden ehun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002336
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetako danborrada Palentziako (Espainia) Fromista herrira eramateko bidaia prestatzen ari dira zenbait herritar. 2023ko apirilean egingo da, eta izen ematea zabalik dago. Santelmoetako danborrada santuaren jaioterrira eramateko bidaia prestatzen hasi dira Zumaian. 2023ko apirilaren 22an eta 23an dute asmoa irtee...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002337
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen Abenduaren 10-tik 11-ra izango diren partidak eta ordutegiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002338
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguan ereindakoa udaran jasoko den uzta izango delakoan, pista eta ziklo kros denboraldietan murgilduta dira Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariak. Pistan datorren denboraldian taldeko izango diren Aratz Unanuek eta Kepa Kortak B txandako kanporaketan egindako lasterketa nabarmentzekoa izan zen, aurrena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002339
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresen jarraipenerako beharren detekzio goiztiarra izeneko programa abiatuko du Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresen iraunkortasuna eta jarraipena bermatzeko eta eskualdeko enpresaburuen erretiroak ekonomian ahalik eta kalterik txikiena eragiteko helburuarekin. Hasteko, datorren asteazkenean saio bat egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002340
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJk zubi honetako zerbitzu publikoen murrizketa salatu du Jaiegunez gain, Udal Gobernuak jendearentzako arreta murriztu du aste osoan. Bi milioi eurotako igoera langileen gastuetan honetarako? Zumaiako EAJ udal taldearen ustez, onartezina da jaietako aste honetan zerbitzu publikoek izan duten arreta-ordutegia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002341
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Begoña Amubietak irabazi ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko da Iruñean, abenduaren 18an, eta GUKAk saiorako sarrera bikoitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002342
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berriatuko txapelketako final-zortzirenetako partida jokatuko du gaur Gonzalo Agirrek Berriatuan (Bizkaia) jokatzen ari diren banakako zesta-punta txapelketako final-zortzirenak jokatuko dira gaur, eta bertan izango da Gonzalo Agirre zumaiarra. Bizkaiko herri honetako Mendibarren pilotalekuan jokatuko dira gaur, 21:00e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002343
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Ostolaza izango da EH Bilduren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan Aho batez onartu du EH Bilduren oinarriak Iñaki Ostolazaren hautagaitza 2023ko udaberrian egingo diren udal hauteskundeetarako. 2023ko udal hauteskundeetara begira jarri da Zumaiako EH Bildu. Hala, Baleikeko komunitatean publikatutako idatzi ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002344
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EH Bilduren oinarriek aho batez berretsi dute herriko mahai politikoak proposatu zuen hautagaia. Zumaiako EH Bilduren mahai politikoak Iñaki Ostolaza proposatu zuen alkategai izateko (ikus hemen albistea). Ondoren, Zumaiako EH Bilduren oinarriak bozketa bidez berretsi du proposamena, aho batez. Horiek horrela,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002345
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nerea Uranga kazetariak GUKA gehigarrirako energia trantsizioaren inguruan idatzitako iritzi artikulua da honako hau. Klima aldaketa, erregai fosilak, energia trantsizioa, desazkundea, energia berriztagarriak, esternalizazioa, natur baliabideak, komunitateak, sistema, sarea, iragana, oraina, etorkizuna... Horretaz guzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002346
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inkesta erantzun dutenen erdiari ondo iruditzen zaio Gabonetako argiak auzoetan ere jartzea Pasa den ostiralean piztu zituzten Gabonetako argiak Zumaian. Berrikuntza bezala, herriko auzoetan ere jarri dituzte aurten argi hauek. Horren ingurua zer iritzu duten galdetu zaie webguneko erabiltzaileei. Baita hauek erantzun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002347
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zestoan jaio nintzen 1970ean. Hiru urte egin nituen han, gure gurasoek taberna bat hartu zuten arte Azpeitian. Zumaian egin dut bizitzaren parte handiena, baina oraindik ere azpeitiarra sentitzen naiz, adarra jotzeko bada ere. Zestoarra ez, nahiz eta jaiotzez zestoarra naizen, sekula ez naiz sentitu zestoarra. Etxean b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002348
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko legez, Seaskaren egutegiak salgai jarri dira herriko zenbait lekuetan. Haien salmentatik ateratako dirua Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ikastolei laguntzeko erabiliko da. Seaskaren 2023ko egutegiak erosteko aukera dago Zumaian aurten ere. Zumaiena Ikastetxean eta Zumaiako Herri Eskolan daude salgai, baita ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002349
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Korrontzik Bilbon emango duen kontzertuan parte hartuko dute Astinduko dantzariek Kontzertu solidarioa eskainiko du Korrontzi musika taldeak datorren abenduaren 11n, igandez, Bilbon. Euskal Herriko dantza talde ugari gonbidatu ditu Korrontzik emanaldi honetan parte hartzera, eta horien artean izango da Zumaiako Astindu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002350
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mantentze soinketa jarduerarako izen ematea zabalduko du Beheko Plazak datorren astean Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako mantentze soinketa jardueraren bigarren seihilabetekorako izenak eman ahal izango dira datorren astetik aurrera. Hainbat jarduera prestatzen ditu Beheko Plaza jubilatuen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002351
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
500 ikasle inguruk parte hartuko dute Zumaia Ezagutzen programa didaktikoan 2022-2023 ikasturtean Zumaiako Udalak antolatu du Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat. Zumaiako Institutuko, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiena Ikastetxeko eta Oikiako Herri Eskolako ikasleek parte hartuk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002352
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
INKESTA: Zer iruditzen zaizu Gabonetako argiak hainbat auzotan ere jartzea? Aurten, dendarien eskariz, ohiko guneez gain, Artadi auzoko plaza, Larretxo auzunea, Aita Mari auzunearen atzeko jolas parke ingurua, eta Estazioko kalea argiztatuko ditu udalak. Zer iruditzen zaizu erabakia? Eta Gabonetako argiak jartzea? Eman...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002353
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baditu irabazleak 'Hitzez Ekin Euskaraldian' galdera-erantzunen jolasak Euskaraldiaren harira, galdera-erantzunen lehiaketa jarri zuen martxan Baleikek, eta parte hartzaile guztien artean Errigorako otarre bat zozkatu da. Marije Sorazuk eskurtu du saria. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin da aurtengo Euskaraldia, eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002354
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabon garaia heltzearekin batera, materiala biltzeari ekingo dio Zumaiako Caritasek. Martuteneko presoen eskaerari erantzunez, ondorengo materia bildu nahi lukete:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002355
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonetako azoka txikia zabaldu dute bost emakume ekintzailek Flowers & Co. saltokian Aurten ez oparitu betikoa. Oparitu esperientziak lelo hartuta zabaldu zituen ateak atzo, igandea, eta hilaren 11ra artean izango da irekita. Apaingarri, moda nahiz kosmetiko tailerrak ere emango dituzte. Tokiko merkatari eta ekintzail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002356
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josu Uranga: "Ikasketaz arotza naiz, eta beti izan dut arotzerian jarduteko gogoa" Arotza zuen aitona, eta lanbide hori ikastea erabaki zuen Josu Uranga Ostolazak (Zumaia, 1966) gaztetxotan. Ordea, arotz ez beste lanbide mordoa ezagutu ditu ordutik, aurten arte. Izan ere, dirulaguntza bati esker, urtebeterako Albaola I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002357
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan. Bost urte martxan daramatzan Estazioko Aldeko Auzokideen Elkarteak hartu du azala: Auzoko bizi kalitatea hobetzeko proposamen zerrenda prestatu du denbora honetan, baita udalean aurkeztu ere, oraingoz, em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002358
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo edizioa izango da azken Klarinete Maratoia, 20 urteko ibilbidearen ondoren 2002an sortu zen proiektua, eta adin guztietako klarinete jotzaile amateur zein profesionalen topagunea izan da urteotan guztiotan. Abenduaren 14tik 18ra egingo dute azken edizioa. Gabonen bezperatan klarinete maratoiaren bueltan antola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002359
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garaipenaren bila aterako dira Beaskoetxea eta Lopez Winter Serieseko seigarren jardunaldian Gernikan jokatzen ari diren Jai Alai Winter Series txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko da gaur. Beaskoetxeak eta Lopezek osatutako bikoteak Urko Lekerika eta Minvielle izango dituzte aurkari. Ligaxkako lehen faseko neur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002360
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko sei infantil Gipuzkoako selekzioarekin. Jon Garcia, Markel Barroso, Ximun Berriozabal, Maialen Sorazu, Maddi Argoitia eta Eider Dominguezek, gaur Gipuzkoarekin jokatu dute Errioxaren kontra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002361
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal errepublika aldarrikatuko dute etzi, Espainiako Konstituzioaren Egunean Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LAB sindikatuak deitu dute elkarretaratzea. Izan ere, deitzaileen ustez, ez dago zer ospaturik, eta Euskal Errepublikaren aldeko eguneroko lanean berresteko baliatuko dute eguna. Etzi, Espainiako Konstituzioaren E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002362
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintza alorrean lan egin nahi duten eskualdeko herritarrei zuzendutako prestakuntza da Udal Elkarteak aurten hasi eta 2024 artean eskainiko duena. Abenduaren 14ra bitarte eman daiteke izena. Zabalik da UKUE Urola Kostako Udal Elkartearen Zaindu Urola Kosta prestakuntza ekimeneko izen ematea. Eskualdean zaintza arloan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002363
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez du bizimodu erraza izan. Abertzale ziren etxean, eta 1936ko Espainiako Gerra Zibilak harrapatu zituen. Ihesi ibili ziren handik hona eta hemendik hara. Behin halako, on beharrez, Belgikara bidali zuten Begoña Olabeaga (Zumaia, 1927). Han zela, Bigarren Mundu Gerra. Handik ere ihesi, Francoren diktadura garaia bizi i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002364
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldaketak izango dira datorren astean udal zerbitzu batzuetan jaiegunak direla eta Jaiegunez betetako astea izango da datorrena, eta horren ondorioz udal zerbitzu batzuek ordutegi bereziak izango dituzte; beste batzuk, berriz, itxita izango dira. Bi jaiegun izango dira datorren astean: asteartea, abenduaren 6a, Konstit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002365
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bukatu da Euskaraldia. Eragin diogu egunotan mingainari eta astindu ditugu inertziak. Bagenuen beharra! Nolanahi ere, ez gaude ospakizunetarako. Kezkaz begiratzen diogu euskararen egoerari, eta baditugu horretarako hamaika arrazoi: euskararen erabileran atzerakada zantzuak nabari dira; batez ere, herri euskaldunetan. Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002366
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xake txapelketa antolatu du aurten ere Kabi tabernak Gabonen bueltan. Xakea sustatzea du helburu lehiaketa honek eta izen ematea dagoeneko zabalik dago. Gabonak hurreratzen ari dira, eta garaiaren batera xake txapelketa antolatu du aurten ere Patxita Etxezarreta kaleko Kabi tabernak. Bigarren urtez antolatu dute xakea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002367
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako zesta-punta txapelketako finalak jokatuko dira bihar Aitzurin Larunbatean Aitzuri frontoian jokatuko diren finalekin amaituko da Gipuzkoako zesta-punta txapelketa. Zumaiako Kirol Elkarteko hiru bikote heldu dira azken partida hauetara. Zumaiako Aitzuri pilotalekuak hartuko ditu bihar Gipuzkoako zesta-punta t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002368
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oposizioaren babesik gabe egin dute aurrera 2023ko udal aurrekontuek Udal Gobernuak 24 milioi euroko aurrekontua aurkeztu zuen atzo, ezohiko plenoan, datorren urterako. EH Bilduren aldeko bederatzi botorekin, EAJren aurkako bostekin eta PSE-EEko zinegotziaren abstentzioarekin egin du aurrera proposamenak. Joan den aste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002369
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Angulak harrapatzeko (eta gutxi batzuek jateko) garaia izan ohi da hau, eta horretarako balio duen tresna ezagun bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Angulak harrapatzeko erabiltzen den lanabesari esaten diogu Zumaian "bahia" (h-rik gabe ere idatzi izan da). H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002370
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arantxa Galarragak irabazi ditu Bilbon egingo duten Bertsolari Txapelketa Nagusiko saiorako sarrerak GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean. Larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko hirugarren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002371
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu 'Souvenir komedia estralurtarra' antzezlanerako sarrerak Horman Poster kolektiboaren Souvenir komedia estralurtarra antzezlana ikusteko aukera izango da bihar, ostiralez, Aita Mari zinema aretoan. Zientzia fikzioa eta komedia uztartzen dituen lana taularatuko du Horman Poster kolektiboak bihar, ostiralez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002372
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere Euskararen eguna ospatuko dugu Zumaiako Herri Eskolan. Egitarau oparoa prestatu dugu. Jolastu eta abestuko dugu, eta Herri kirolekin osatutako ginkana batekin amaituko dugu eguna. Euskaraldiaren amaiera izango da bihar, eta ariketa sozial eta kolektiboa bukatzen bada ere, argi dugu gure hizkuntza zaharra zab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002373
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Irureta aktore berri onenaren Goya saria eskuratzeko proposatu dute Donostiako Zinemaldian estreinatutako La consagración de la primavera filmean egindako lanagatik hautatu dute Irureta, beste zenbait aktoreren artean. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 11n egingo dute, Sevillan. Agertokietan zein pantailetan urt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002374
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Darahli elkarteko bost kooperante Tindudeko kanpalekuetara joango dira bihar, ostiralez. Astebeteko egonaldia egingo dute Zumaiarekin senidetuta dagoen Zug herrian. Bihar abiatuko dira Zumaiako Darahli elkarteko bost kooperante Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara, Tindoufera. Zumaiarekin senidetuta dagoen Zug herrian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002375
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste herrialde batzuetatik Zarautzera joan berriak direnei zuzendutako Euskara Harrera Ikastaroak eskaintzen dituzte. Aurtengo ikasturtean hogei bizilagunek eman dute izena. Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kultur Aniztasun zerbitzuak Euskara Harrera Ikastaroak eskaintzen ari da beste ikasturte batez, Euskara departame...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002376
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irantzu Lekueren 'Maitatzeko artea' erakusketa zabaldu dute Oxforden Zuhaitz batean oinarritutako artelana da erakusketaren ardatza eta honen sustrai eta adarretatik elkarlotzen diren ehunka osotok osatzen dute. Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren erkaguz diseinatu du artista gasteiztarrak elkartearen 35. urteurreneko os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002377
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Janari Bankuko ordezkariek eskerrak eman dizkiete elikagai bilketan lagundu zutenei Lurraldeko beste herri batzuetan egin bezala, Zumaian ere Janari Bankurako bilketa egin zen pasa den asteburuan. Kolaboratu zuten guztiei eskerrak eman dizkiete Janari Bankuko Zumaiako ordezkariek. Azaroaren 25 eta 26an, ostira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002378
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
LABek ez du San Juan Egoitzako langileen greba mugagabearekin bat egingo Abenduaren 12tik aurrera greba mugagabea hasiko dutela iragarri zuten San Juan Egoitzako langileek Donostian, ELA sindikatuaren egoitzean. Iragarpen horren aurrean iritzia eman du LAB sindikatuak eta greba mugagabearen planteamenduarekin bat ez da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002379
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lurraldebuseko autobusak ez dira Txomin Agirre kaian geratuko ostiralean Moilako zorua konpontzen aritu da Portu Zuzendaritza azken asteotan. Etzi, ostiralez, autobusen geralekuko zatia asfaltatuko du eta horrek eragina izango du Lurraldebuseko autobusen zerbitzuan. Txomin Agirre kaiko zorua saneatzen eta konpontzen ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002380
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gero eta etorkin gehiago bizi da eskualdean, eta horrek euskararen erabileran eragin du. Horren harira, kulturartekotasun proiektuak jarri dituzte martxan Aian, Aizarnazabalen eta Zestoan. Gizartea aldatzen ari da. Gero eta jende gehiago etorri ohi da atzerritik eskualdeko herrietara bizitzera, eta nahi ala ez nahi, eu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002381
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboraldia amaitu ostean, atseden egun batzuk hartu ditu Eneko Carretero eskalatzaileak. Mikel Linazisororekin eta Esparta anaiekin batera, hura izan da Euskal Herriko eskaladako ikurretako bat azken bost urteetan. Nahiz eta pandemiaren urteak ez ziren onenak izan. Horren guztiaren inguruan aritu da Berria egunkariari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002382
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtea amaitu aurretik, egutegiko azken ibilbidea egitea falta zaigu. Abenduaren 11n itxiko dugu aurtengo egutegia ohi dugun bezala, talde bazkari batekin. Horretarako egokitu zaigun ibilbidea Barazarko mendatetik Urkiolarainoko zeharkaldia izango da, Altungana eta Saibi lehen mailako mendietatik zehar joanez. Bere 10 k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002383
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak Astigarragaren eta Curielen sorkuntzak lagunduko ditu diruz. Julio Beobideren obra aitzakia hartuta, ipuin kontaketa eta ariketa sorta prestatuko ditu lehenak; itsasoarekin harremana izan duten emakumeen bizipenak bilduko dituen ikerketa bigarrenak. Sei proiektu aurkeztu dituzte Zumaiako Udalaren sormen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002384
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiara bizitzera etorri direnei zuzendutako gida eta ekitaldia prestatu ditu udalak Zumaiara bizitzera etorri edo etorkizun batean herriko bizilagun bihurtuko direnei zuzendutako Ongi etorri gida prestatu du Zumaiako Udalak. Horrekin lotuta, ongi etorri saioa egingo da abenduaren 13an udaletxean bertan. Handitzen doa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002385
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Souvenir komedia estralurtarra' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Horman Poster antzerki kolektiboaren Souvenir komedia estralurtarra antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, abenduaren 2an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatuko ditugu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002386
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren hondarretan gaude eta iritsi da gure herriko ohitura berezi bati hasiera emateko unea. Urte guztian isilik egon diren partiturak aterako ditugu berriro: Belenen, Kanta Kantari, Abenduko... Guzti hauek gogoratzeko eta aurten abesti berria izango dugun Gauaren zoragarria ikasteko entseguei hasiera eman behar di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002387
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lucia Lacarra edota Eva Francoren Maskarada izango ditu gonbidatu Jon Maiak Kursaalen Kantu bat gara birako kontzertu solidarioa emango du Jon Maiak hilabete barru Donostiako Kursaal aretoan. Abenduaren 28an izango da emanaldia eta hainbat gonbidatu izango ditu oholtza gainean. Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta, Antton T...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002388
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean trafiko aldaketak izango dira Komentuko obrak direla medio Komentuko obra egiteko beharrezko garabia sartuko dute Alde Zaharrean hilaren 30ean. San Jose kalea eta Bonifazio Etxegarai itxita izango dira ibilgailuentzat zein oinezkoentzat. Hil honen erdialdean ekin zieten Mojaxarren Komentua eraberritzeko la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002389
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, asteartea, kaleratuko da elkarlan honen lehen emaitza EITBren eta Tokikomen medioetan; tartean, Urolako Komunikazio Taldeko hedabideetan. Hego Euskal Herriko demografia aztertuko dute, eta gai zehatz hori landuko dute bai EITBko eta bai Tokikomeko medioek, nork bere esparruari, ezaugarriei eta eremuari egokituta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002390
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kea izan da Zumaiako Argazkizale Elkarteak azaroko lehiaketari jarritako gaia. Hamabi autorek parte hartu dute, 22 lanekin. Kea gaitzat hartuta, askotariko lanak aurkeztu dituzte Distira Argazki Elkarteko kideek azaroko lehiaketa sozialera. Hain zuzen ere, hamabi argazkilarik egindako 22 argazki jaso dituzte hil honeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002391
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekimenaren helburua da "inguruko merkataritza jarduera eta erakuslehioen inguruan egiten den esfortzua sustatzea". Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 2a, egun hori barne, izango dute azkenengo eguna. Gertu merkatari eta ostalari elkarteak antolatuta, martxan da Gabonetako XXIV. erakusleiho lehiaketa. Ekimen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002392
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Orejaren lan batean oinarritutako musika sortu du konpositore estatubatuar batek Distantziatik bada ere, New Yorken egindako ekitaldi birtual batean parte hartzeko aukera izan zuen Iñaki Oreja Aizpurua margolari zumaiarrak. Margin Alexander konpositore eta pianista estatubatuarrak kontzertua eman zuen YouTube bid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002393
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larretxoko bizilagunekin bilera egingo du asteartean udalak, Itzurunbideko igogailuaz Larretxo auzoa eta San Telmo kalea lotzen dituen igogailua bukatu eta gero, bigarren igogailuaren proiektuari heldu dio udalak, Itzurunbidekoari. Proiektu horren proposamena azaltzeko bilduko da Larretxoko bizilagunekin. Larretxoko ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002394
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraldiaren amaierarekin, bertso afari ederraz gozatzeko aukera paregabea egongo da. Afaria 21:00etan izango da, Kupelan (Hogarrean), eta oraindik ere geratzen dira txartel batzuk, 20 euroan, Kupelan bertan eta Turismo Bulegoan salgai.Menua honakoa izango da:-Entsalada epela.-Txerri saiheskia.-Etxeko tarta eta kafea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002395
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juanjo Garbizu eta Mikel Zabalza mendizaleek eskainiko dituzte solasaldiak datorren asteartean eta ostegunean, hurrenez hurren. Mendian lasai ibiltzeaz ariko da Garbizu, eta Himalaia alpino erara egiteaz, Zabalza. Bi hitzaldiak mendi bazkunaren 50. urteurrenaren egitarauaren barruan antolatu dituzte. Indamendi Mendi Ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002396
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo iluntzean egin zuten ekitaldia Hogarrean. Zilarrezko lau domina, urrezko bederatzi eta odol emaile handien bi intsignia banatu zituzten. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urtero omentzen ditu 25 bider edo gehiagotan odola eman duten herritarrak, eta pandemia aurretik ekitaldi bateratua Azpeitiko Loiolan egiten ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002397
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako portura itsasontzietan ikatza etortzen zen, ondoren Urola trenean gure bailarako fabriketara eramateko. Azpeitiako Martxial eta Zumarragako Esteban Orbegozora, adibidez. Urola trena iristen ez zen tokietara aitona Pakoren gasojenozko kamioia joatzen zen, Arrasate, Eskoriatza... Gasolina, diesela, elektrikoa, h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002398
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Challenge txapelketaren bigarren jardunaldia bikaina izan zen Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kadeteentzat. Txirrindulari guztien artetik, Oñatz Etxabe kadete debutariaren emaitzak dira nabarmentzekoak, izan ere, pistako bere bigarren lasterketan emaitza bikainak lortu zituen eta urrats handia eman B multzo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002399
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxean izango da saioa, astelehenean, eta dolu perinatal nahiz neonatalari buruzko emozioak partekatzeko espazioa izatea nahi dute antolatzaileek. Haur jaioberrien edo jaio aurrekoen heriotzaren dolu prozesuan dauden pertsonei zuzenduriko kafe tertulia izango da astelehenean, azaroaren 28an, Emakumeon* Etxea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002400
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maialen Leon, June Pascual eta Ane Manterola Zumaiakoko jokalariak Realarekin aritu dira azaroan zehar. Maialen, June eta Anek Azaroan hiru entrenamendu saio egin dituzte Realarekin teknifikazio saioetan. Zumaiako Futbol Taldeko hiru neska hauek, bi entrenamendu egin dituzte Iraetako zelaian inguruko beste jokalariekin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002401
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen azaroaren 26-tik 27-ra izango diren partidak eta ordutegiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002402
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande arratsalderako iragarrita zegoen Narzis@ antzezlana bertan behera geratu da antzerki konpainiaren berruan izandako osasun arazoak direla medio. Bazkideen artean egin beharreko sarrera zozketa ere bertan behera geratu da. Borobil Teatroa antzerki konpainiaren Narzis@ antzezlanaren emanaldia izatekoa zen igande ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002403
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkoitri triatloi klubak irabazi ditu Baionan egingo duten Bertsolari Txapelketa Nagusiko saiorako sarrerak GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean. Larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko biga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002404
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Batxilergo 1eko Frantseseko ikasleak eta Batxilergo 2ko Arteko ikasleak Parisera joan ziren aurreko asteburuan, azaroaren 18tik 22ra. Toki eder ugari ikusi zituzten, irudiko La Madeleine, Louvre eta Orsay museoak, Le Sacre Coeur de Montmatre, Pompidou, Le jardin des Tuilleries... et La tour Eiffel, bien sûr!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002405
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elikagai bankuak janari bilketa egingo du ostiralean eta larunbatean Zumaian. Eroski eta BM supermerkatuen atarietan egingo du bilketa. Elikagai bankurako janari bilketa handia egingo da gaur eta bihar. Zumaian Eroski eta BM supermerkatuen parean bilduko dituzte bankurako elikagaiak. Eroskiren hiru supermerkatutan egin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002406
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Borobil Teatroa antzerki konpainiaren Narzis@ antzezlana ikusteko aukera izango da igandean, 16:30etik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. Baleikeko bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. 7 eta 8 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako an...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002407
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru aste daramazkigu gatazken inguruan hausnartzen eta horiei konponbide egokia nola aurkitu aztertzen. Aholkularitza zerbitzuak prestatutako materiala baliatu dugu horretarako, eta Tutoretza saioetan txertatu dugu. Galdera hauek abiapuntu hartuta, gure arteko gatazkak konpontzeko bideak aztertu ditugu eta bide bakoit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002408
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hainbat urtetan 40 euskaldun berritik gora izan dituzte euskaraz hitz egiten ikasten Errezilgo Ibarguren baserrian; azkena orain dela sei urte. Beren etxean euskararen alde "aletxoa" jarri dutelakoan dago Gloria Eskudero. Eskualdeko hainbat herri, auzo edota etxe euskaldun berrien habi izan dira hainbat urtetan; tartea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002409
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala plazaratu du udalak Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da gaur, azaroaren 25a. Horren harira, adierazpen instituzionala plazaratu du Zumaiako Udalak. Horretaz gain, Mugimendu Feministak deituta gaur arratsaldean egingo den mobilizazioan part...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002410
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika klase batzuetan marruak egitea ezinbestekoa da, Ibon Esteibarrek ederki daki. (Argazkia: Baleike) Joan den asteko hitzarekin lotuta dago aste honetakoa, bestelako oihu bat da. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Behien eta antzekoen orroari diogu Zumaian eta inguruan "marrua". Zestoarren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002411
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren 25aren bezperetan, indarkeriaren ertz ugariak bistaratzea izango da mugimendu feministaren erronketako bat. Bailarako herrietako udaletako Gizarte Zerbitzutara jo duten emakumeetako batzuen ahotsak bildu ditu Urolako Komunikazio Taldeak orriotan, baita Errezilen eta Beizaman egindako indarkeriaren aurkako pro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002412
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Maya Manterola kazetariak eta GUKA gehigarriko indarkeria matxistari buruzko erreportajearen egileak idatzitako iritzi artikulua da honako hau. Heltzear da Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Berria egunkariak bildutako datuen arabera, Euskal Herrian 115 emakume eta 15 ume hil ditu indarkeria matxis...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002413
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Zumaian bizi ginen, eta bikotekidea eta biok bertan ezkondu ginen. Hilabete gutxira geratu nintzen haurdun; bizitzak eskainitako opari bat izan zen, ez nuelako pertsona harekin haurrik izatea aurreikusten. Ez nuen harekin egon nahi, baina gogor heldu ninduen; ez ninduen soltatzen. Haurra ez zen hazten, tripa barruan a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002414
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Erregina baten pare zaintzen ninduen hasieran. Bigarren haurra jaio zenean hasi zen guztia. Asma bortitz batekin jaio zen haurra, eta medikuarengana joan behar izaten genuen sarritan. Senarra gauza deigarriak egiten hasi zen. Esaten zidan asmakizun hutsa zela haurrarena, hura ospitaleratzea nahi nuela. Hiru egun eman ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002415
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urteko prozesuaren ondoren, Indarkeria Matxistaren Kontrako protokoloa osatu dute Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateko lau udalerrietarako, horien artean Errezilerako eta Beizamarako. Udazkena heltzearekin batera egin dituzte aurkezpenak bi herri horietan. Elena Rikondo gizarte langilearen hitzetan, "herritar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002416
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Bikote harremana hasi nuen mutil batekin, eta hasieratik iruditu zitzaidan oso posesiboa zela. Ez nion arreta handirik jarri horri, pasatuko zitzaiola pentsatu nuelako. Ez nuen uste tratu txar emailea izatera irits zitekeenik; inoiz ez duzu pentsatzen pertsona bat puntu horretara irits daitekeenik. Badakizu halakoak i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002417
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolako Komunikazio Taldeak bat egiten du indarkeria matxistaren aurkako aldarriekin Azaroak 25 egunaren harira, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiteko konpromisoa duela adierazi nahi du Urolako Komunikazio Taldeak. I. Berdintasun Planaren barruan, sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002418
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
24,2 milioi euroko aurrekontua proposatuko du Udal Gobernuak, inoizko handiena Iñaki Ostolaza alkatearen hitzetan, "erronka handiei erantzuteko aurrekontua" da, eta Komentua eraberritzeko partidaz gain, Mariantongo parkea berritzea, Erkiben estalpea eraikitzeea nahiz auzoetako hobekuntzak jaso dituzten inbertsioen arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002419
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Autodefentsa feministaren aldeko aldarria zabalduko dute Azaroaren 25aren harira Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioan. Udalak ere bat egin du protestarekin. Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean kaleak hartzeko deia egin du Zumaiako Mugimendu Feministak. Indarkerik gabeko bizitzak aldarrikatu, eta autodefents...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002420
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Rock eta heavy estiloetara bidaia egingo du Zumaiako Musika Bandak larunbatean, Santa Zezilia egunaren aitzakian, Zumaienako aretoan emango duen kontzertuan. Metallicak San Francisco Symphonic Orchestrarekin bi disko atera baditu, Deep Purple taldeak The Royal Philharmonic Orchestra esanguratsuarekin kontzertuak eman i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002421
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela bizpahiru hamarkada izan zuten loraldia euskara elkarteek, baina bestelako agertokian dira egun. Militantziaren eta lekuko faltaren harian zintzilik jarraitzen dute askok; ez, ordea, guztiek. Azken hamarkadetako euskalgintza ezin da ulertu herri mugimenduen bultzadaz sortutako euskara elkarteen jardunik gabe. Tok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002422
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan, hilak 25, arratsaldeko 19,30tan, hitzaldi bat izango dugu. Bistan da ez ditugula garai normalak bizi. Mendea hasi dugu "trauma kolektibotzat" jo daitezkeen hiru gertakarirekin (krisi finantzario globala, pandemia eta gerra). Garrantzitsua da horien guztien azpian dagoen arrazoiez ohartzea, eta etorriko...
cc-by-sa 3.0