id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0002523
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2023 amaieran edo 2024 hasieran hasiko dira Torreagako etxebizitzak eraikitzen Udalbatzak aho batez onartu du etxebizitzak eraikitzeko beharrezkoa zen arau subsidiarioa aldatzea. 206 etxebizitza eraikiko dituzte: horietatik 102 libreak izango dira, 52 babes ofizialekoak, eta beste 52, tasatuak. Torreagan 206 etxebizitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002524
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko neurri eta politika konkretuen zerrenda osatu du udalak Datorren ostegunean aurkeztuko du jendaurrean, Oxford aretoan, 18:30ean. Herriko kolektibo eta norbanakoak elkarrizketatu ondotik osatu dute zerrenda, Eihera Kooperatibaren bidelaguntzarekin. Zumaiako LGTBI+ pertsonen biz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002525
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Merkataritza arloko Plan Estrategikoa garatu aurretik, herritarren eros-ohiturak aztertzeko kale inkestak eta telefono deiak egingo ditu udalak datozen egunetan. Datozen asteetan kale inkestak egingo dizkie herritarrei udalak, haien kontsumo ohiturak ezagutu eta merkataritza eskaintzaren balorazioa jasotzeko. Izan ere,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002526
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain baino tratu gehiago egoten zen garai batean Goiko plazan, 1995eko irudia horren adibide. (Argazkia: Baleike, Wikimedia) Teodoro Azkuek esandako beste hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Baserritarrek azokara eramaten duten jeneroari esaten diogu Zumaian e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002527
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteartean bukatzen da Larrainaren bideo lehiaketara lanak aurkezteko epea Lehiaketaren helburua zumaiarren artean euskararen erabilera sustatzea izango da. 14 eta 18 urte bitarteko Zumaiako gazteei zuzenduta dago, eta 2-3 minutuko bideoak egin beharko dituzte. Gazteei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu du L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002528
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Askotariko proiektuak hautatu dituzte zumaiarrek partaidetzazko aurrekontuen prozesuan Datozen bi urteetan gauzatuko dira. Paolean igerileku naturala egiteko bideragarritasun eta egingarritasuna ikertu, eraikin publiko eta eskolen teilatuetan eguzki plakak ezarri eta haur parkeak hobetuko dituzte, besteak beste. Zortzi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002529
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gogor salatzen dugu Repsol edo Iberdrola moduko konpainia energetiko handien jarduna. Gogor salatzen dugu haien arduradunen harropuzkeria, elkartasun falta eta diruzalekeria. Izan ere, haien asmo bakarra da dirua egitea, kosta ahala kosta. Pobretu egin gaituzte, inozo deitu digute eta ez dute lotsarik esateko ez daudel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002530
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tren zerbitzua etengo dute datozen egunotan, San Pelaioko tren geralekuko egitura jartzeko Datorren larunbatetik azaroaren 5era arte moztuko du zirkulazioa Euskal Trenbide Sareak, eta bitarte horretan autobus bidez eskainiko du zerbitzua. Urriaren 29tik azaroaren 5era bitartean, ETS Euskal Trenbide Sareak trenbideko zi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002531
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunaren kongresua astearte honetan hasi zen Zumaian, eta itsaslabarrak planetako 100 mugarri geologiko garrantzitsuenen artean biltzen ditu. Zumaiako flyscha Coloradoko Arroila Handia, Iguazuko ur-jauziak eta Lurreko beste mugarri natural batzuren artean kokatzen da. Eta ez da guk e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002532
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
COVIDa eta gizarte mugimenduen inguruko hitzaldia antolatu du GUNEk. Ostiral honetan (hilak 28) izango dugu hurrengo solasaldia, COVID eta gizarte mugimenduak gaiaren inguruan. COVID-19 pandemia gizarte-mugimenduetan izaten ari den eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Herri-mugimenduen ezaugarriak analizatzea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002533
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tximista tabernak emandako bi pertsonarentzako afaria zozkatu da urriko zozketan Zumaiako Futbol Taldeko bazkide direnen artean. Zozketaren irabazlea Ibon Uranga izan da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002534
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ukabilak Gora taldeak bi ekimen antolatu ditu azaroan, I. urteurrena ospatzeko. Azaroak 12 larunbatean, aldiz, Galazota (Arratia), Broken Legacy (Oñati), Goma-2 (Urola Kosta), GZR Band (Urola Kosta) eta Hilbera (Eibar) taldeak izango dira oholtza gainean, 21:30etik aurrera.Informazio gehiago:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002535
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Suteak saihesteko, gauerditik aurrera hainbat murrizketa eta debeku izango dira indarrean Tenperatura altuen, lehortearen eta espero diren haize bolada zakarren ondorioz, handia da sute arriskua. Horregatik, alerta egoera ezartzearekin batera, Jaurlaritzak zenbait jarduera debekatu ditu, barbakoak egitea eta material p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002536
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Kantu bat gara'-ren emanaldi berezia eskainiko du Jon Maiak abenduaren 28an Donostian Antzokiz antzoki, aretoz areto dabil Jon Maia Kantu bat gara proiektuarekin pasa den urte amaieran Durangoko Azokaren bueltan aurkeztu zuenetik. Abenduaren 28an kontzertu berezia eskainiko du Donostiako Kursaalen. Emanaldi horretarak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002537
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EH Bilduk herri batzarra egingo du azaroaren 2an. Bertan, ikasturte honetan Zumaiarekin lotuta dituzten erronkak aurkezteaz gain, nazional mailan EH Bilduren plan politikoa zertan den azalduko da. Horretarako, Gari Mujika EH Bilduren Zuzendari Nagusia izango da gonbidatu gisa. Batzarra Hogarrean egingo da, goi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002538
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esteka honetatik izena eman dezakezue, baita herrian jarrita dauden karteletako QR kodearen bitartez ere. Entitateen izen ematea, berriz, hilaren 30ean amaituko da. Jada aurreko edizioan parte hartutako gehienek berretsi dute izen ematea, eta beste zenbaitek ere eman dute izena. Beraz, Ariguneak izendatzeko oraindik ep...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002539
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julen Mateos Eizagirre zumaiarrak amaitu du dagoeneko motoziklismo denboraldia. Denboraldi bikaina izan da azken hau motorzale zumaiarrarentzako. Izan ere, Euskadiko, Gaztela eta Leongo eta Nafarroako txapelketak irabazi ditu Minimotard 85 kategorian. Horretaz gain, Espainiako txapelketa laugarren postuan amaitu du Jul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002540
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ogasun eta hirigintza gaiak aztertuko dituzte bihar, ohiko plenoan 18:00etan emango diote hasiera bilkurari, udaletxeko pleno aretoan. Eguneko aztergaien artean dira hainbat kreditu aldaketa eta hirigintzako zenbait gai.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002541
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean. Urria amaierara iristen ari da, eta urtero bezala, neguko ordutegira egokitu beharko dira ordulariak. Datorrena urriko azken asteburua da, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002542
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Odol emaileen Gabonetako loteria salgai izango da www.elanden28.com web orriaren bitartez edo Donostiko El Anden 28 loteria administraritzan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002543
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urko Arakistainek 2. saria irabazi du bertsopaper lehiaketa batean Bertsolari aldizkariak bertso idatzien II. lehiaketa antolatu du, eta gaztetxoen mailan bigaren saria lortu du Urko Arakistain Mendizabal 14 urteko zumaiarrak. Aldizkari horrek argitaratutako komiki eta liburu sorta galanta jasoko du etxean Urkok. Gozat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002544
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Real - Betis ikusteko bi sarrera zozkatu dira Zumaiako Futbol Taldeko bazkideen artean. Zumaiako futbol taldeko bazkideen artean bi sarrera zozkatu dira urriaren 30eko iganderako, Real Sociedad eta Betis taldeen arteko norgehiagoka ikusteko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002545
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeei ahalduntzeko eta lan munduan murgiltzeko erraztasunak eskaintzea da ekimenaren helburua eta bigarrenenez egingo dute. Emakumeen ahalduntzea eta laneratzea bultzatzeko EMA+Indartzen programa iaz estreinatu zuen Urola Kostako Udal Elkarteak eta izan zuen arrakasta aintzat hartuta aurten bigarren edizioa egingo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002546
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jokalari, entrenatzaile eta delegatuen artean, 500 fitxen kopurura hurbiltzen da. Hasi berri da eskubaloi denboraldia, eta horrekin batera, Pulpo Eskubaloi Taldearen jarduna ere bete-betekoa da. Marka kontuekin dotore plazaratu da herriko eskubaloi taldea sasoi honetan: inoiz baino talde gehiago dauzka, eta ondorioz, f...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002547
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bat egiteko garaia da lelo hartuta egingo du Errigorak udazkeneko kanpaina. Hiru saski jarri dituzte aukeran, eta azaroaren 10a artekoa izango da eskaera egiteko epea. Internetez nahiz aurrez aurre egin daiteke eskaera. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka, Bat egiteko garaia da lelo hartuta abiatu dute udazkeneko kan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002548
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritar batek mezua helarazi du BALEIKE-ra, katuaren argazkiekin batera. Katua duen herritarrarekin harremanetan jartzeko zenbakia ere bidali dute. Norbaitek haren falta sumatzen badu, 630 33 20 16 telefono zenbakira deitu dezake.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002549
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tokikomek bere hamargarren urteurrenarekin lotuko ditu aurtengo Tokikom Sariak Tokikomek azaroaren 11n egingo du Tokikom Sariak banatzeko ekitaldia, ArantzazuLAB aretoan. Sariketaren aurtengo ekitaldia berezi samarra izango da, komunikazio taldeak bere sorreraren hamargarren urteurrenarekin lotu nahi baitu. Tokikom Sar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002550
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UKUEk galdetegi bat prestatu du eskualdeko pobrezia energetikoaren azterketa osatzeko Urola Kostako Udal Elkarteak nahi du herritarrek galdetegia erantzutea eskualdeko biztanleen egiazko egoera ezagutzeko. Urola Kostako Udal Elkarteak 2022-2026 Energia Plana garatu zuen iaz, eta energia kontsumoa gutxitzeko, jasangarri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002551
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ibañarrietako eta Basustagaineko herribideak hobetuko ditu udalak 27.200 euro erabiliko dituzte bi eremu horietako bideak hobetzeko. Oikiatik Ibañarrietara eramaten duen herribidea konpontzeko lanak egingo ditu Zumaiako Udalak. Bidea egoera kaskarrean dago; pitzadurak ditu, eta leku batzuetan hondoratuta ere badago. Ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002552
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo jokatu ziren txapelketako finalak, eta zumaiarra nagusi izan zen open kategorian. Pro Zarautz surf txapelketa bost egun iraun baditu ere, azken egunera arte zain egon behar izan da irabazleen izenak jakiteko. Berez, larunbat arratsaldean jokatu behar ziren open kategoriako finalak, gizonetan zein emakumeetan, bain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002553
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskolarteko ekimena zen, eta mendi federazioak laguntza ematen du kluben bidez. Zumaiako Herri Eskolatik apuntatu ziren haurrek eta haien gurasoek, Indamendi M. B.ren laguntzarekin, ibilbide polita egin zuten. Guztira, 50 lagun joan ginen Oñatira.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002554
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraunlari beteranoen III. Topaketa egin zen atzo Mundakan. Estropadan parte hartu bakarrik ez, Zumaiako beteranoek herriko kaleak ere girotu zituzten. Hirugarrengoz ospatu ziren atzo Mundakan bertako Arraunlari beteranoen Topaketak. Egun osoko egitaraua izan zuten atzokoan arraunlari hauek. Estropada izan zuten, nozki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002555
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esther Aizpurua: "Tartean behin ondo etortzen da astindu txiki bat hartzea" Etxeko sukaldean Mariano Ferrer zenaren hitz jarioa eta haren azalpenak entzunez gosaltzen zuen txikitan Esther Aizpurua (Zumaia, 1970) kazetariak, eta berea bokaziozkoa ez dela irizten dion arren, 30 urtetik gora daramatza irratian lanean, urt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002556
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1994an lehendabiziko aldiz peria egin zen bezalaxe, aurten ere, azaroaren 1ean, asteartea, Itziarko Peria ospatuko da Itziarren. Aurten 27. urtez antolatu da peria auzolanean. Goizeko 9.00etan irekiko ditu ateak periak eta eguerdiko 14.00etan itxi. Aurten, berrikuntza moduan, herri bazkari irekia egingo da Zabalsoro fr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002557
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ondare geologikoko munduko lehen 100 lekuak aurkeztuko dituzte datorren astean Zumaian Geologia Zientzien Nazioarteko Elkarteak (IUGS) ondare geologikoko lehen 100 lekuak aurkeztuko ditu datorren astean Zumaian egingo duen kongresuan. Ehun leku horien artean dago Zumaia eta Deba arteko flyscha. IUGSren ondare geologiko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002558
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kintaden garaia hasi da, eta datorren asteburuan 1970. urtean jaiotakoen txanda izango da. Datorren larunbatean, hilaren 29an, izango dute bazkaria. 13:00etan elkartuko dira Goiko tabernan bazkaritara joan aurretik edari batzuk hartzeko. Interesdunek 50 euro sartu beharko dituzte 3008 0172 05 4765829025 kontuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002559
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaia librea izan dute lehiaketan parte hartu duten hamazazpi argazkilariek. Distirak abiatu du 2022-2023 elkarte barruko argazki lehiaketa. Urrian hasi eta maiatzera bitartean hilero izango dute lehiaketa bat, eta aurrez emango den gaien inguruan egingo dute lan Zumaiako argazki elkarteko bazkideek. Urrian gaia librea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002560
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen urriaren 22etik 23ra izango diren partiduak eta ordutegiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002561
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamasei jaialdi jokatuko dira guztira urriaren 31n abiatuko den txapelketan. Goikoetxea Etchetorekin arituko da, eta Lopez Beaskoetxearekin. Zesta-puntak susperraldi handia izan du azken aldian Euskal Herrian, eta frontoiak bete egin dira berriro ere ikuskizunaz gozatu nahi zuten zaletuekin. Arrakasta horren jakitun, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002562
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun arrazoiak tarteko, bertan behera utzi du Teatro Paraiso konpainiak igandean Aita Marin eskaintzekoak ziren emanaldia. Udaleko Kultura Sailak jakinarazi du ez dela beste datarik izango, eta sarrera erosita zutenei erositako bide beretik itzuliko zaiela dirua.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002563
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu dugu Txopak oparitutako bi lagunentzako otordua bazkideen artean Hainbat abantaila ditu Baleikeko bazkide izateak. Aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Zumaiako establezimenduek eskainitako oparien zozketak izaten dira astero bazkideentzat. Aste honetan Txopa jatetxeak eskainitako bi lagunentzako otordua zozkatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002564
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Diego Bottok zuzendutako filma ikusteko aukera izango da asteburuan Zumaiako zinema aretoan. Asteburu honetan En los margenes filma emango da Aita Mari zinema aretoan. Juan Diego Bottok zuzendutako lana, Penelope Cruz eta Luis Tosar ditu aktoreak. Familiari, maitasunari eta elkartasunari buruzko filma da. Bizirik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002565
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abelin Linazisororen zerrendako beste hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Oka egitean ahotik botatzen denari esaten diogu Zumaian eta inguruan "gonbitoa" (ahoz "gonbitua" edo "gonbittua"). Gaztelaniazko "vómito" horren parekoa da, eta beste modu batzuetara ere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002566
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela bost urte baino euskara gutxiago entzuten da Zumaiako kaleetan Soziolingustika Klusterrak hizkuntzen kale erabileraren neurketa egin du Zumaian, eta emaitzek diote elkarrizketen erdiak direla euskaraz; duela bost urte baino gutxiago da hori. Gainera, adin tarte guztietan nabaritu dute jaitsiera. Larraina euskara ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002567
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goiz partean egingo da dantza tailerra, Torreberrin. Ez da aurrez izenik eman beharko. Astindu Zumaiako Dantza Elkarteak dantza tailerrak antolatu ohi ditu hilero. Irailean Polinesiara egin zuten bidaia bertako dantzei esker; igande honetan, berriz, dantza afrikarretan murgiltzeko aukera izango dute Astinduko kideek, b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002568
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gainek antolatuta, piraguista festa egin zen pasa den larunbatean Zumaian. Piraguan irteera, oroitzapenak, afaria eta omenaldiak egin ziren bazkalondotik aurrera. Lau urtean behin antolatzen du Zumaiako klubak piraguisten festa. Aurten, pandemiako garai ilunak atzean utzita, oraindik eta gogo gehiago zegoen elkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002569
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaraldiaren harira, honako iritzi artikulu hau idatzi du Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak. Gainean dugu Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Lehenengoak sekulako eragina izan zuen. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialak berrikuntza handia suposatu zuen ordura arte "euskararen alde" antolatut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002570
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Uniko' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Teatro Paraiso antzerki konpainiak Uniko haur antzerkia ekarriko du Zumaiara igandean. Saioa eguerdiko 12:00etan izango da Aita Mari zinema aretoan. Ikuskizun hau urriaren hasieran zen Zumaian aurkeztekoa, baina bertan behera utzi behar izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002571
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte honetako hurrengo meditazio saioa bihar izango da, urriak 21, ostirala, arratsaldeko 7:30etan, Foronda kultur etxean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002572
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Mugikorra abentura ederra' hitzaldia antolatu du Beheko Plaza elkarteak Kontsumobiderekin batera antolatu du Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hitzaldia. Aurrez izena eman beharko da. Beheko Plaza elkarteak, Kontsumobiderekin elkarlanean, Mugikorra abentura ederra izeneko hitzaldia antolatu du. Saioa azar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002573
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolako Ikasleen Foroa. Ekosistema hezitzailea elikatzen 2020ko pandemiak bertan behera utzi zuen Ikasleen Foroa. Ikasturte honetan, berreskuratu dugu hain garrantzitsua den eta hainbesteko balio hezigarria duen Ikasleen Foroa. 4. mailatik 6. maila arteko ikasleak biltzen ditu Foroak eta eskolako gai ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002574
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu Zumaienan. Gure aldarrikapen espazioa piztu dugu gaur ere!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002575
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mentenimendu lanak egiten aritzen da negu partean, eta bezeroei harrera egiten, behin instalazioak ateak irekitzen dituenean. Itziarko Itxaspe Kanpinean egiten du lan Zigor Etxabek, eta dagoeneko ondo daki bisitariek zer duten gustuko eta zer ez, zeren bila datozen eta zer ekidin nahi duten, haien jatorriaren arabera. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002576
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berdintasun Plana aurkezteko kontraste ariketa egingo dute Emakumeon* Etxean Azken hilabeteotan egindako lana aurkezteko kontraste ariketa egingo dute urriaren 24ko hitzorduan, herritarrekin. 4. Berdintasun Plana 2023arekin batera martxan jartzea da asmoa. Zumaiako 4. Berdintasun Plana osatu ahal izateko, herritarren, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002577
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak aurreikusitakoa baino 247.000 euro gehiago jasoko ditu aurten Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik Zumaiako Udalak Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik 7.635.081 euro jasotzea aurreikusten zuen aurten, baina zerga bilketa orokorraren igoeraren ondorioz, guztira 7.882.632 euro jasoko ditu. Udalen Finantzaketa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002578
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
IOT-aren inguruko jardunaldia antolatu du UKUEk enpresei zuzendua Berritze prozesua eta makinen arteko konektibitatea oinarri dituen bi orduko online jardunaldia urriaren 25ean izango da, eta Oteiza Lizeo Politeknikoak eskainiko du. Urola Kostako Udal Elkarteak online jardunaldia antolatu du hilaren 25erako, IOT-ak (ga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002579
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintzen duen Zumaia irudikatzen ari gara izeneko egun osoko jarduera sorta antolatu dute Emakumeon* Etxeak, Malen Etxeak eta mugimendu feministak. Zaintzaren gaia hizpide izango dute datorren larunbatean, hilaren 22an, Emakumeon* Etxean egingo diren egun osoko jardunaldietan. Zaintzen duen Zumaia irudikatzen ari gara ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002580
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guraso eta tutoreei zuzendutako hitzaldia antolatu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek Guraso Eskola ekimenaren barruan. Adintxikikoen garapenari eta tratu onari buruzko hitzaldia eskainiko du Luis Legorburu psikologoak gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Bi saio izango dira: 15:00etan gazteleraz eta 18:0...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002581
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txopak oparitutako bi lagunentzako jatordua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean Txopa tabernak oparitutako bi lagunentzako jatordu bat zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Saridunaren izena ostegun eguerdian aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002582
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
37 argazkilarik hartu zuten parte irailaren 17an egin zen txapelketan. Atzo arratsaldean eman ziren sariak Alondegiko Oxford aretoan egindako ekitaldian. Beste hainbat jardueren artean, argazki rallya egin zen aurten ere Olarro Egunaren barruan. Irailaren 17an, goizez, egin zen txapelketa hau eta atzo arratsaldera arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002583
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako triatloi taldeak, triatloian, atletismoan eta trailean fitxa egiteko eskumena dauka. Abantailak eta betebeharrak azaltzeko bilera egingo du ostiralean, hilaren 21ean. ZTTko kide izateko edo taldeari buruz informazioa jasotzeko bilera egingo da, urriaren 21ean, ostirala, 18:00etan Aitzuri pilotakekuan. Lehen pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002584
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikerrek 3 urte zituenean, elurrerako buzo bat oparitu zioten. Buzoa genuenez, estreinatzera joatea erabaki genuen eta Astunerako irteera bat antolatu genuen. Bidean, kirol-denda batean geratu ginen, elur-botak eta lerak erosteko. Bi ordu eta erdiko bidaia hasi genuen. Heldu ginenean dena elurtuta zegoen. Nire senarrak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002585
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria Zumaiara helduko da datorren urtean, martxo aldera. 1936ko gerrak eta Francoren diktadurak isilarazi zituzten emakume aitzindariak balorean jartzea du helburu erakusketa honek. Izen ezagunez gain, Zumaiako gizarteari ekarpenak egin dizkieten emakumeei ere aitortza egin nahi die ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002586
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ttipi ttapa du izena Alondegiko haur liburutegian jarraitu ahal izan den saioak, eta 2-3 urteko haurrei zuzenduta dago. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Apika taldeak Ttipi ttapa izeneko ipuin kontaketa saioa aurkeztuko du etzi, urriaren 19an, Alondegia kultur etxeko haur liburutegian. 17:30ean hasiko da sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002587
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
20 urtetik beherakoen Europako WSL txapela irabazi du surflari zumaiarrak Azoreetan egin zen Europako Junior itzuliko azken txapelketaren ondoren. 2022ko Europako WSL txapela irabazi du Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarrak. Pasa berri den asteburuan Azoreetan jokatutako txapelketaren ondoren lortu du zumaiar g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002588
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Mari auzategiko 17 zenbakian ireki du Kepa Txapartegik kiropraktika zentro berria Kiropraktika zentro berria abian da gaurtik Zumaian. Izan ere, gaur zabaldu ditu ateak Oreka zentroak, Aita Mari auzategiko 17 zenbakian. Kepa Txapartegik zuzenduko du Oreka kiropraktika zentroa, eta bere jakintza eta lana ezagutu na...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002589
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arritokieta ideia-laborategi bihurtu da. Azalduko dut. Gaur, igandea, goizean Bidetik buelta bat eman ondoren, bildutako hainbat hondakinekin itzuli naiz. Eta gaur Arritokietan "elementu" berri bat aurkitu dut. Nik dakidala, ez dut uste leku horretara inor joango denik eskulanak egitera, puzzle gisakoak, koloretako pap...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002590
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zenbat euskara hitz egiten da kalean Zumaian? Adinaren arabera, nork hitz egiten du euskaraz gehien eta nork gutxien? Ba al dago alderik Zumaiako gune batetik bestera?... Galdera horien eta gehiagoren erantzunak ezagutu ahal izango ditugu. Bide batez, Larrainako kideok beste ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditugu: z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002591
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasi eta urriaren 21era bitarte opariak banatuko ditu merkatarien eta ostalarien elkarteak erosketak herriko establezimenduetan egiten dituzten herritarren artean. Bihartik martxan izango da Gerturen oparien erruleta. Hilaren 21era bitarte erosketak egiten dituzten herritarrek txartelak jasoko dituzte, eta errule...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002592
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apartekoak dira Zezen Motors garajetik ateratzen diren motorrak. Bakarrak. Gainerako garajeetan bezala, konponketak eta mekanika lanak egiten ditu Daniel Rodriguez Torok, baina motozikleten kustomizazioak eta pertsonalizazioak egiten dute berezi garaje hori. Irakurri hemen iraileko Baleike aldizkariko erreportajea. Bi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002593
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hona hemen urriaren 15etik 16ra izango diren partiduak eta ordutegiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002594
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxean emango du hitzaldia antropologo, ikerlari eta aktibista ekofeminista madrildarrak, 18:30ean. Ekoizpen eredu kapitalistaren ondorioz sortutako egungo krisi ekologikoa du ardatz haren ikerketak. Ecofeminismo o barbarie izenburupean, krisi ekologikoaz, feminismoaz eta beste eredu baterako trantsizioaz ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002595
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienan izandako UNESCOren kongresua aztergai, Kanpo Gaietako Ministerioan Aste honetan, bilera egin da Madrilen, Kanpo Gaietarako, Europar Batasunerako eta Lankidetzarako Ministerioan. Bilera horren helburua, besteak beste, uztailean Zumaian (Zumaienan) izandako Nazioarteko Unesco Topaketan hitzartu ziren helburu pe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002596
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideentzat antolatzen dituzte maiz halako irteerak. Oraingoan, Nafarroa aldera joko dute, Leitzara, Peru-Harri museoa bisitatu eta 8 apellidos vascos filmeko zenbait lokalizazio ezagutzera. Eguna pasako dute Leitzan, eta gero, Aginagara joango dira, sagardotegian afaltzera. Izena astelehenetik eman ahal izango da, b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002597
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuan da Albite, Maluta Films ekoiztetxeak eta Darahli elkarteak ekoitzitako Haizearen egia aurkezten. Ekain Albite zinema zuzendari zumaiarrak Haizearen egia film laburra FiSahara jaialdian aurkeztu du. Ostegunean eraman zuen laburmetraia Pantalla Desiertora, izarpean eta ehunka sahararre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002598
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur da azken eguna partaidetzazko aurrekontuen prozesuan hiru proposamen aukeratzeko Zumaian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek izango dute hogei proiekturen artean hiru hautatzeko aukera, 'online', arratsaldean Kofradian jarriko duten postuan edo postontzietan. Amaitzear da Aste Santuaren bueltan abiatutako pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002599
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
7. Ze berri? buletina: eskolaz kanpoko ekintzak, elikadura, pantailen erabilera, Euskaraldia... Aste batzuk pasa dira ikasturtea hasi zenetik eta Lubaki Guraso Elkartearen bidez antolatzen diren jarduera batzuk martxan dira dagoeneko. Ikasturtean buru belarri sartuta gaude guztiok, batzuk HHko egokitzapen aldia amaitut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002600
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau urtean behin egiten den piraguisten festa izango da bihar, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Piragua irteera eta Irati Osa eta Iñigo Peña omentzeko ekitaldia egingo dituzte, besteak beste. Gaur egungo piraguistek zein izandakoek egingo dute bat bihar, larunbata, Itxas Gainek antolatutako piraguisten festan. Arratsal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002601
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maialen Etxaniz kazetariak GUKA gehigarrirako herri kirolen inguruan idatzitako iritzi artikulua da honako hau. Ezagutzen nautenek ondotxo dakite zein urrun gelditzen zaizkidan kirolak. Adarra jotzen didate sarri, kirola egiteko tarterik hartzen ez dudalako, nahiz eta beti nabilen bat edo beste praktikatuko nukeela esa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002602
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanerako tresnak utzi eta etxeko egonaldiekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier). Nonbait (ostatuan, etxe edo familia batean...) ostatu hartuta dagoen pertsonari esaten diogu Zumaian eta beste herri askotan "apopilo" (ahoz "apopillo"). Hizkuntza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002603
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Terrazen ordenantza eguneratzeko parte hartze saioak egingo ditu udalak abendura artean "Ahalik eta adostasun handiena duen azken bertsioa" osatu nahi du udalak, eta horretarako, zenbait saio izango dira inplikatutako sektoreekin nahiz oro har herritarrekin. Ordenantza berriaren zirriborroa izango dute oinarri eztabaid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002604
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hizkuntzen kaleko erabileraren datuak aurkeztuko dituzte asteazkenean Soziolinguistika Klusterrak iaz bildutako datuak plazaratzeaz gain, haurren sozializazioan euskarak izan dezakeen lekuaz ariko dira. Alondegiko Oxford aretoan izango da aurkezpena, 18:00etan. Euskal Herriko eskualdeetako kale-erabilera datuak publika...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002605
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amiantoari buruzko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak Ikastaroa eraikuntza lanak, eraikinen birgaitzeak eta instalazioak mantentzeko lanak egiten dituzten enpresa eta autonomoentzat da, eta bi aste barru izango da, urriaren 26an, asteazkenarekin. Osalanen eta Anedes elkartearen laguntzarekin antolatu du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002606
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Iruretak Besarkada saria eskuratu du 'Sexberdinak' antzezlanarengatik Astearte gauean egin zuten Euskal Aktoreen Batasunak antolatutako sarien ekitaldia, Donostiako Antzoki Zaharrean. 2022ko, 2021eko eta 2020ko sariak banatu zituzten, eta horietako bat eman zioten Telmo Irureta aktore zumaiarrari. Pantaila handia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002607
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ismael Manterolak bisita gidatua eskainiko du 'Eskuak' artelan bilduma ezagutzeko Igandera bitarte izango da Zuloaga Fundazioaren erakusketa ikusgai Oxford aretoan. Aurrez, ordea, Ismael Manterola arte historialariak gidatutako bisita gidatua egiteko aukera izango da. Irailaren 23az geroztik izan da ikusgai Alondegiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002608
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan, urriak 14, GUNE elkarteak meditazio saioak hasiko ditu GUNEk, ostiral honetan, urriak 14an meditazio saioak hasiko ditu. Foronda jauregian, arratsaldeko 19,30tan. Han elkartuko gara
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002609
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hispanitatearen Eguna, hau da, urriaren 12a, independentziaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko baliatu zuen atzo Zumaiako Ernai gazte antolakundeak. "Espainola, koloniala eta zapaltzailea" den egunean ospatzeko ezer ez dutela argudiatuta, elkarretaratzea deitua zuten atzo arratsalderako. Hala, herritar ugari b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002610
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko pilota selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapenarekin bat egin du Gotzon Enbilek Pilota munduko dozenaka kidek aldarrikatu dute Munduko Pilota Txapelketan Euskal Herriko selekzioaren parte hartzea, horien artean, Euskadiko Pilota Federazioko presidente Gotzon Enbilek. Pilota munduko lagun andana elkart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002611
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Iñaki Sorarrain: "Sukaldariari komeni zaio produktuak lantzeko modu desberdinak ezagutzea" Sukaldaria da Jon Iñaki Sorarrain Adrian (Zumaia, 1991), eta Leioako Ostalaritza Eskolan ikasketak amaitu zituenetik jatetxez jatetxe ibili da. Hona hemen iraileko Baleike aldizkarirako egindako elkarrizketa. Txikitatik izan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002612
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1976ko maiatzean antolatu zuten Euskal Kultur Hamabostaldia Zumaian Beste herri batzuetan antzekoak 1975eko bueltan egin zituztela ikusita, Atzoko Prentsa Digitala webgunean Zeruko Argia aldizkarietan kultur gaiak begiratu, eta hantxe topatu dugu Zumaiako hamabostaldiaren egitaraua, 1976ko maiatzaren 16ko aldizkarian. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002613
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Ernaik independentziaren aldeko aldarria zabalduko du bihar, Hispanitatearen Egunean Saregileen plazan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak, "koloniala eta zapaltzailea" den eguna arbuiatzeko eta burujabetzaren alde egiteko. Hispanitatearen Eguna independentziaren aldeko aldar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002614
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fandango eta arin-arin ikastaroa eskainiko du Astinduk azaroko igandeetan Astinduko bazkideek doan eman ahal izango dute izena sueltoko dantzen ikastaroan; gainerakoek, 20 euroren truke. Torreberrin izango dira saioak. Udazkenerako ere jarduerak prestatu ditu aurtengoan Astindu dantza elkarteak. Azaroan, esaterako, fan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002615
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamaika Pulpoko jokalari Euskadiko deialdietan asteazkeneko partidetarako Euskadi eta Nafarroa arteko mutilen partidak Lubakin jokatuko dira, bihar goizean. Hamaika dira Euskadiko deialdietan sartu diren Pulpoko jokalariak: - Infantil mutilak: Uritz Odriozola, Andres Muñoz, Aritz Korta eta Manex Narbaiza. - Infantil ne...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002616
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du berriro ere Hirugarren "Txartel Berdea" eskuratu du eta beste lau urtez eutsiko dio, 2026ra arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari. Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusorentzat: "proiektu sendoa eta garrantzitsua dugula agerian jartz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002617
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera izango da ostegunean Aita Marin Sei film labur eta dokumental bat proiektatuko dituzte Aita Marin 19:00etatik aurrera. Naturaren edertasuna eta gizakiak harekiko duen jarreraren krudeltasuna agerian utzi nahi dute emanaldiaren bitartez. Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloko hamahirugar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002618
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirolari gazteei jarraipena egiteko U16 Alpino programaren harira deitu dute Iraola, 2007-2008 urteetan jaiotako beste bost eskiatzailerekin batera. Entrenatzeko eta nazioarteko txapelketetan lehiatzeko programa abian du Espainiako Neguko Kiroletako Federazioak, eta horren harira, eskiatzaile gazteei jarraipena egingo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002619
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Semea pixka bat motelago dabil soilik' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean Baleikeko bazkideek asteazken goizera arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, Ttanttaka teatroak ostiralean Zumaian eskainiko duen antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002620
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Basaudeko basoa eta inguruko ur-jauziak eta Burbonako pagadia bisitatuko dituzte Indamendiko kideek. Izarratik abiatuta, hostozabalez estalita dagoen 19 kilometrotako ibilaldi ederra egingo dute. Ekosistema ikusgarria zeharkatuko dute Gorbeialdeko parketxeraino. Bertan ditugun tontorrak apalak dira, baina, hala ere, Bu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002621
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zenbat aldiz ez ote dugu entzun esaldi hau? Eta, zenbat du egiatik, eta zenbat gezurretik? Gai ezberdinei buruz dugun iritzia ez da bat-batekotasunetik sortzen; bizipen gehiagoren edo gutxiagoren ondorio izaten dira iritziak. Grebaren balioari buruz, adibidez, nork ez du ikasle garaian greba egin jai egitearren? Deiald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0002622
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela zazpi urte apuntatu nintzen Zumaiako Distira argazki elkartera. Ordura arte, argazkilaritza zaletasun moduan hartu nuen, eta modu autodidaktikoan aritu nintzen. Pixkanaka, pasio bihurtu zen: egunerokotasunetik eta estresetik ihesbidea. Kirolariek ondo sentitzeko kirola egin behar duten bezala, argazkigintza atseg...
cc-by-sa 3.0