id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0002423 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kosta irauli zuten 11 musika talderi aitortza egiteko saio hunkigarria prestatu du Leok'k musika taldeak. Bideoa eta kontzertua eskainiko dituzte 20:00etan Modelon.
Emanaldi berezia prestatu dute Leok'k musika taldeko kideek gaur iluntzerako. Izan ere, beren azken lana aurkeztearekin batera, eskualdeko musika ira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002424 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kasu horietako batean, emakume talde bat izan da erasoa jasan duena. Bederatzi kasu artatu dituzte Gizarte Zerbitzuek, eta aurreko urteetako zortzi kasuren jarraipena egin.
Heltzear da azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, eta udalak dagoeneko jakinarazi ditu aurten zenbatutako indarkeria matxista kasua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002425 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saltokiek azaroaren 30era arte eska dezakete errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza
Kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak eta bestelako euskarriak euskaraz jartzeko dirulaguntza jasoko dute establezimenduek. Gaur zortzi, datorren asteazkena, izango da eskakizunak aurkezteko azken eguna.
Aurten e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002426 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maiak gidatuko du solasaldia eta lau herritarrek euskararen inguruan dituzten bizipenak jasoko dira ekitaldian.
Euskaraldiaren bueltan Zumaian antolatutako ekitaldien barruan, bihar, ostegunez, solasaldia egingo da Aita Mari zinema aretoan, 19:00etan hasita. Jon Maiak gidatuko du ekitaldia, eta lau gonbidatu izango... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002427 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirigintza bulegoetan hartzen diren erabakiek euskararen etorkizuna baldintza dezakete. Orio izan zen HAPO egiterakoan hori kontuan hartu zuen Euskal Herriko lehendabiziko udalerria.
Mikel Zalbide euskaltzainak askotan esan du euskararen etorkizuna gehiago jokatzen dela hirigintza departamentuetan, euskara zerbitzuetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002428 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mekanikari bat behar dugu lanaldi osorako. Xehetasun gehiagorako edo curriculuma helarazteko, deitu 943-14 31 76 telefono zenbakira edo idatzi mezua posta elektronikoko helbidera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002429 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri euskalkian jasotako hiztegia, zaintzaileak euskarara hurbiltzeko
Azkoitiko Udalak kaleratu du euskarazko poltsikoko hiztegia zaintza arloan lan egiten duten etorkinentzat. Herriko euskalkian kaleratu dute, eta hura zabaltzea da orain asmoa.
Azkoitiko Udaleko Euskara Sailak adineko pertsonen zaintzaile erdaldunei ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002430 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako autobus zerbitzuak antolatu ditu Bertsozale Elkarteak
Zumaiatik ere izango da autobusez joateko aukera, eta interesa dutenek Bertsozale Elkartearen webgunean eman beharko dute joan-etorrirako izena, hamabost euro ordainduta. Abenduaren 18an izango da finala, Iruñeko Nafarroa Ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002431 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak zozkatzen jarraitzen du GUKAk
Larunbatean Baionan egingo den finalaurrekorako sarrera bikoitza zozkatuko du GUKAk Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.
Larunbatean Amurrion jokatu zen finalaurrekoaren ondoren, Bertsolari Txapelketa Nagusia ama... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002432 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Onura fisioterapiak emandako bonoa zozkatuko dugu bazkideen artean
Baleikeko bazkideek asteazken eguerdira bitarte izango dute zozketan izena emateko aukera.
Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak. Aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Zumaiako establezimenduek eskainitako zozketak egiten ditugu sarri. Aste honet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002433 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo ermita eta Algorri arteko eremuaren karga ahalmenaren inguruko kale inkesta egingo dute
Algorri inguruko labarren karga ahalmena neurtzeko azterketa egiten ari da udala. Horri lotuta, eta azterketa osatzeko asmoarekin, kale inketak egingo dituzte gaur eta bihar herrian.
San Telmo ermita eta Algorri arteko gun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002434 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Epaimahaiak, batez ere, hiru atal baloratu ditu: mezuaren egokitasuna eta ondo komunikatzeko gaitasuna, alde teknikoa eta alde artistikoa edo sormena. Larraina pozik agertu da lehiaketaren emaitzarekin. Guztira, hamabost lan aurkeztu dira, eta gazteen artean gai horri buruz hitz egitea eta hausnartzea lortu dela uste d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002435 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santa Zezilia eguneko jaialdia egingo du gaur Musika eta Dantza Eskolak
Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da gaur Santa Zezilia Egunaren harira Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antolatutako jaialdia.
Herriko musika talde batzuek pasa den asteburuan gogoratu dute Santa Zezilia, musikarien zaindaria. San Pedro Abesba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002436 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olharan eta Imanol Lopez izan dira Jai Alai World Tour zirkuituko irabazleak
Bi setetan irabazi zieten Olharanek eta Lopezek Erkiaga eta Etchetori ostiral gauean Bilbon jokatutako finalean.
Jai Alai World Tour zesta-punta zirkuituko finala jokatu zen pasa den ostiralean Bilboko Deportivo frontoian. Aspaldiko partez har... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002437 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko asteburuan Zumaiako Futbol Taldeak jokatu dituen partidetan izandako emaitzak eta goleatzaileak jasotzen dira hemen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002438 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Puntista zumaiarrak Jerome Portetekin osatu du bikotea eta Aaron Gonzalez eta Jon Zabalaren aurka gailendu dira finalean.
Gonzalo Agirre XXXV. Berritxu Saria Zesta Txapelketan nagusitu zen atzo Jerome Portetekin batera. Luis Bilbaoren oroimenezkoa ere bazen atzokoa, eta aurrelari zumaiar gazteak eta Paueko (Frantzia) a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002439 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komentua kulturgune bihurtzeko lanak abian dira. Eraikin zaharreko altzari batzuk zentro berrian erabiliko ez direnez, hauek herritarren esku uzteko erabakia hartu du udalak.
Musika, dantza edota antzerkirako kulturgune bihurtuko da San Jose Komentua behin eraberritze lanak amaitzen direnean. Eraikin zaharreko altzari ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002440 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santa Zezilia egunaren aitzakian kalejira egin zuen atzo eguerdian txarangak eta San Pedro abesbatzak kontzertua eman zuen iluntzean parrokian.
Datorren asteartean izango da Santa Zezilia eguna, musikaren patroia. Dena den ospakizunak hasi dituzte dagoeneko. Atzo, esaterako, txarangak kalejira egin zuen euriari aurre e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002441 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaienako bideo gelan izango da hitzordua, abenduak 2an, ostirala, Pulpo Eskubaloi Klubeko urteroko batzar orokorra. 18:45ean egingo da lehen deialdian, eta 19:00etan, bigarrengoan.
2021/22 denboraldiaren likidazio ekonomikoaren onarpena, badagokio
2022/23 denboraldiaren aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, badagok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002442 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uemaren azken datuen arabera, euskararen kale erabilera zortzi puntu jaitsi da Getarian 2017tik. Turismoak indar handia duen herria izanik, eraginik ba ote du sektore horrek beherakadan?
Gertaerak zehatzak balira, hots, zuriak edo beltzak, eta jatorri eta ondorio bakarrak balituzte, arazoak errazago konponduko lituzket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002443 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Edvard Munch margolariaren lan ezaguna, kurrixka bat irudikatzen duena. (Irudia: Wikipedia)
Abelin Linazisororen zerrendako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Oihu, garrasi edo txilio zorrotzari esaten diogu Zumaian eta inguruan "kurrixka". Zestoarren erretoli... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002444 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUNEk antolatutako meditazio saioa egingo da ostiralean Forondan.
Ostiral honetan, azaroak 18, arratsaldeko 20.00etan, GUNEk antolatuta meditazio saioa izango dugu, Foronda Jauregian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002445 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joana Fernandezek irabazi ditu Amurrion jokatuko den Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko saiorako sarrerak
GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.
Azaroaren 19an, larunbata, Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002446 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraldia dela eta, galdera-erantzunen jokoa egingo du Baleike.eus-ek
Euskaraldiari bultzada emateko, galdera-erantzunen jolasa antolatu dute Baleike.eus-ek eta Zumaiako Euskaraldiak elkarlanean. Biharko 12:00etan jarriko da jokoa martxan, eta hainbat galdera erantzun ahal izango dituzte herritarrek Euskaraldiak irau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002447 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko batzar nagusia egingo du larunbatean, hilaren 19an, Zumaiako Kirol Elkarteak. Aitzuri frontoian egingo dute bilkura, 10:00etatik aurrera.
Aitzuri frontoiak hartuko du etzi, larunbatez, Zumaiako Kirol Elkarteko batzar nagusia. Goizeko 10:00etan egingo da lehen deialdian, eta ordu erdi geroago, 10:30ean, bigarreng... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002448 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Benjamin, kimu eta infantil kategorietako puntista gazteei zuzendutako Udazken Saria abiatuko da asteburu honetan. Zumaiako zesta-punta eskolako pilotari batzuek ere parte hartuko dute.
Gipuzkoako puntista gaztetxoenei zuzendutako Udazken Saria hasiko da asteburu honetan, Mutrikun eta Tolosan. Benjamin, kimu (A eta B) ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002449 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santa Zeziliaren aitzakian herriko kaleak musikaz beteko dira datozen egunetan
Urtero legez, Santa Zeziliari lotutako ekitaldi ugari izango da azaroan zehar Zumaian. Musikariek gogotik ospatuko dute beren zaindariaren eguna bihar hasi eta azaroaren 26a bitarte.
Arineketan musika eta dantza emanaldiak irekiko du Santa Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002450 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditugu 'Arineketan' dantza eta musika ikuskizunerako sarrerak
Musika eta dantza uztartzen dituen Arineketan ikuskizuna izango da bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Jagoba Astiazaran txistulariak eta Iñar Sastre pianistak sortuta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002451 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auzolana eta bilera informatiboa izango dira ostiralean Etxape Zentro Sozialistan
Aurreko ostiralean Etxape Zentro Sozialista martxan jarri genuela iragarri genuen Kontseilu Sozialista Urola Kostatik, eta azken egunetan espazioa egokitzeko lanetan aritu gara.
Aste honetan ere hitzordua jarri dugu Zumaiako Etxape Zentro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002452 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur jarri dira salgai Zumaiako Udalak eta Gertu merkatarien elkarteak abian jarri duten udazkeneko kanpainako erosketa txartelak. 30 euroren truke 40 euroko balioa duten txartelak eros daitezke gaurtik aurrera turismo bulegoan.
Udazkeneko kanpaina jarri dute martxan Zumaiako Udalak eta Gertu merkatarien eta ostalarien... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002453 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hasiera ekitaldia Torreberriko aterpean egingo dugu, eguraldi txarra iragarrita dagoelako.
Hasiera ekitaldiaren aurretik, 17:00-19:00 bitartean, txapak jasotzeko azken mahaia egongo da Kofradian. Ondoren, Esti Curielen bakarrizketa, Musika pixkat bizitzai taldearen kontzertua, Bertso Eskolako gazteek botatako bertsoak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002454 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraldiaren atariko ekitaldia izango da bihar, Torreberriko aterpean
Hiru egun besterik ez dira falta Euskaraldirako, hizkuntza ohiturak aldatu asmo dituen ariketa kolektiboari hasiera emateko. Motorrak berotzeko, ekitaldia izango da bihar arratsaldean.
Ostiraletik hasita, bi astez, hizkuntza ohiturak aldatzea helbu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002455 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZHE-ko ikas-komunitatea pantailen erabileraren inguruan hausnartzen
Urrian hasitako ibilbidearen amaieran gaude. Miren Ros dugu Bidelagun, eta azken egun hauetan, eta Gabonak bitartean, LH6. mailako ikasle eta familien txanda izaten ari da.
Irakasleok ere jasoko dugu gure formazioa eta zirkulua itxiko da, eta ikas komu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002456 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtean zehar musika ezberdinak lantzea gustuko dugu. Musikaren Egunaren inguruan Ruper Ordorika, Urtz edota Eñaut Elorrietaren abestiak, abuztuan Xabier Leteren gainean egindako "Hesia Urraturik" eta oraingoan heriotzaren inguruan idatzitako musika sakroa. Beste behin, Stoltz-Frères organoak bilduko ditu gure ahotsak, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002457 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gogoratu txapa jasotzeko asteazkenean Manoli txikian egongo garela 17:30-19:30 bitartean eta ostegunean, ekitaldia hasi aurretik, 17:00-19:00 bitartean Kofradian. Ostegunean bertan egingo da hasiera ekitaldia eta txapa janztea, baina eguraldia dela eta Beheko Plazan egingo da, Torreberriko aterpean. HITZEZ EKITEKO GARA... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002458 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUKAk Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko saio bakoitzerako bi sarrera zozkatuko ditu bere hedabideetako bazkideen artean
Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideek parte hartu ahal izango dute zozketetan, eta horretarako, saio bakoitzeko zozketak jarri ditu abian GUKAk.
Irailaren 24an hasi zen Bertsolari Txa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002459 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ...Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon?Beti toki berean, ezin gintezke egon!
Esazu hitz bat ta sendotuko naiz...Zu etxerako ta zu kalerakoJolaserako eta lanerakoMartxan ipini aho ta belarriAri entzun, entzun ari..., dio Euskaraldiaren kantak
Azken hamarkadetan euskararen normalizazio-prozesuan egin ditugun ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002460 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oihana Rodriguez kide duen Neona taldea, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean
Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketa martxan da, eta aurkeztu diren lanen artean epaimahaiak 20 artista aukeratu ditu, tartean Oihana Rodriguez zumaiarra kide duen Neona boskotea. Orain, finalerako bozketa-epea zabaldu dute azaroaren 21era... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002461 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Uranga bodyboarderrak Euskal Herriko txapela irabazi berri du, Zumaian, bere sorterrian. Berriari emandako elkarrizketan esan du gorengo mailan aritu ostean orain "besteei txanda uzteko garaia" dela.
Goi mailako kirolean, oro har, kosta egiten da alde batera egitea eta norberak aurrez zuen maila bera ez duela onar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002462 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Arineketan' musika eta dantza emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu
Baleikeko bazkideek asteazken eguerdira arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.
Zumaiako Udaleko Kultura Sailaren eskutik, ostiralean Aita Marin eskainiko duten Arineketan musika eta dantza emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002463 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martin Amilibia eta Garazi Artola izan dira lehen zumaiarrak Behobia-Donostia lasterketan
30.000 korrikalari inguruk hartu zuten parte atzo Behobia-Donostia lasterketan.
Irun eta Urruña arteko mugan kokatzen den auzo honen eta Gipuzkoako hiriburuaren artean dauden hogei kilometroak egin zituzten lasterketaren 57. edizi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002464 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriaren zeharkaldiarekin jarraituz, Aralarreko ekialdera goaz oraingoan.
Guardetxeko aparkalekutik abiatuta, lehenbizi Artxuetara igoko gara. Jarraian, Iribaseraino ibilbide luze batetan, pagoz jositako basoak, Ata bailarako larreak eta Aitzarrateta iturburua ikusiko ditugu. Paisaia aldakor hau Aralarreko alde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002465 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri baten erdiguneak zerikusi gutxi du herri horretako erdigune geografikoarekin. Zumaiari dagokionez, gutxik pentsatutako tokian dago herriaren bihotza: Artadi auzoan. Urtarrilean egin zituen kalkuluak Jose Ignacio Murua topografo pasaiatarrak, eta ekainean jarri zuen oroigarri xumea toki zehatzetik gertu Miguel Zub... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002466 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joar Garate: "Kantuan gustura sentitzen naiz, baina agian erosoago idazten"
Txikitatik ezagutu du Joar Garate Ruedak (Zumaia, 2003) bertso mundua, familiatik. Zumaiako Bertso Eskolan aritua, Historia ikasten ari da Gasteizen. Urriko Baleike aldizkariko elkarrizketa webgunean irakur daiteke orain.
Bertsolaritza zaletasu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002467 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultura eta sormen industriaren alorreko enpresen kudeaketa profesionalizatzeko saioei ekingo diete datorren astean
Datorren ostiralean hasi eta abenduaren 2a bitartean garatuko da ikastaroa. Aurrez aurreko hiru ikastaro eta banakako tutoretza saioak eskainiko dizkiete izena ematen duten ekintzaile, autonomo, enpresa t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002468 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larraina Egunean orain arte egindakoaz eta egiteko dutenaz gogoetatu dute euskaltzaleek
Atzera begira jarri, egindakoen balorazioa egin, eta erronka berriak izan dituzte hizketagai Larrainako kideek Alondegiko Oxford aretoan egin duten bilkuran.
Urte honetan bertan antolatutako jardueren balorazioa egin dute, baina bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002469 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurki hasiko dira entseguak, betiko abestiak gogoratu eta berriagoak ikasteko.
Azaroa aurrera doa eta Gabonak gertu ditugu. Gure herriko ohitura berezi bat martxan jartzera doa eta parte hartzeko gonbita zabaldu nahi dugu. Beti izan du izaera herrikoi eta irekia, eta horrela jarraitu nahi dugu, baina eskertuko genizuek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002470 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Parte hartzaile guztiak ezustean harrapatu ditu gaurko ekitaldiak; izan ere, Tokikomek bere bazkide guztiak saritu ditu gaurkoan, taldea ofizialki eratu zenetik 10 urte bete berri direnean, elkarrekin egindako bidea ospatzeko eta aldarrikatzeko. Urolako Komunikazio Taldea (UKT) da sarituen artean.
Tokikomek, toki komun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002471 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Euskaraldiaren atarian, astebetez ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzera animatu nahi ditugu herritarrak"
Gaur, ostirala, hasiko da Pantailaldia egitasmoa, eta hurrengo ostiralean amaituko da, hilaren 18an; hain zuzen, Euskaraldia hasiko den egun berean. Pantailak Euskaraz mugimenduak antolatu du, ehundik gora herri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002472 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batzar irekia eta lan eguna izango dira asteburuan Etxape Zentro Sozialistan
Astearte goizean Aita Mari Auzategia 16 helbidean Etxape Zentro Sozialista martxan jarri genuela iragarri genuen Kontseilu Sozialista Urola Kostatik, eta azken egunetan espazioa egokitzeko lanetan aritu gara.
Asteburu honetarako egitaraua osat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002473 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 26an Larrabetzun ospatuko dute eguna, udalerri euskaldunetako gazteen harremanak saretzeko eta sendotzeko helburuz. Dagoeneko eman daiteke egun horretan parte hartzeko izena, baita autobuserako ere. Zarauztik, Getariatik, Zumaiatik eta Azpeititik igaroko da Larrabetzurako autobusa.
Gazteok Arnas Eguna antolat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002474 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskarazko komunitate zabalarentzat erreferentziazko komunikazio talde izateko helburuarekin sortutako Tokikomek, euskarazko tokiko komunikabideen sareak, sorreraren urteurrena ospatuko du gaur, ostirala, ArantzazuLABen. Egindako ibilbidea aitortu eta bazkideen aniztasuna txalotuko dituzte ekitaldian. Hain zuzen, ibilb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002475 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | UKT Urolako Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia da Gorka Zabaleta zumairra, eta honako iritzia plazaratu du Tokikomen hamargarren urteurrenaren harira.
Oso gogoan daukat duela hamar urte pasatxo Eibarko Markeskoa jauregian euskarazko tokiko hedabideok Topaguneak deituta egin genuen bilera. Joxe Rojasen irudia datorki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002476 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru iragarki kaleratu dituzte 2022ko Gabonetako loteria promozionatzeko, Aparteko istorioz betetako zozketa berezia lelo hartuta. Istorio horietako bateko pertsonaia hezur haragitu du Kandido Uranga aktore zumaiarrak. Artzain baten azalean sartu da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002477 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Foruen plazan kokatuko dituzte San Jose kale hasierako edukiontziak
Komentua eraberritzeko obrak direla eta, San Jose kale hasieran dauden edukiontziak Eroski supermerkatuaren aurrealdera eramango dituzte.
San Jose Komentua kulturgune bihurtzeko lanak aste honetan bertan hasiko dira. Eroski supermerkatuaren atzealdean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002478 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 30 euroren truke 40 euroko balioa izango duten 1.200 erosketa txartel jarriko dituzte eskuragarri bezeroen artean. Kanpainan parte hartu nahiko duten establezimenduek bihar eguerdira arte dute atxikitzeko aukera.
Udazkeneko bono kanpaina jarri dute abian Zumaiako Udalak eta Gertu merkatari eta ostalari elkarteak. Errot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002479 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Etxabe eta Karle Mangas teknifikazio saioetan parte hartzera deitu ditu Euskadiko Igeriketa Federazioak.
Infantil eta kimu mailetan aritzen dira igerilari hauek eta hilabete batzuetan zehar jasoko dute formazioa Pako Yoldi (Donostian) eta Fadura (Getxo) kiroldegietan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002480 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Telebistako 'Joseba Argiñano Sukalerrian' saioan izan da Irati Osa
Joseba Argiñanok aurkezten duen sukaldaritza saioan izan da piraguista zumaiarra.
Nazioarte mailako hainbat txapelketetan aritu den Irati Osa piraguista zumaiarra izan zen atzo gonbidatua sukaldari zarauztarrak aurkezten duen Joseba Argiñano Suka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002481 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 5.085.000 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta Altuna y Uria enpresak egingo ditu. Aurreikuspenak betetzen badira, 2024ko udarako amaituta egongo dira.
San Jose Komentua kulturgune bihurtzeko lanak gaur hasiko dira. Hala iragarri zuten udaleko eta lanak egingo dituen Altuna y Uria enpresako ordezkariek atzo arrats... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002482 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko egitaraua aurkeztu dute
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horren harira antolatutako ekitaldien berri eman du gaur Zumaiako Udalak.
Zure egia guztion ardura lelopean antolatu ditu udalak aurten ere indarkeria matxistaren aurkako egu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002483 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur 19:00etan aurkeztuko du proiektua Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Aita Mariko 16. zenbakian dago espazio berria, eta bihar bertan hasiko dira auzolanean.
Urola Kostako Kontseilu Sozialistak sare sozialen bidez jakinarazi du proiektu berria abiatu duela Zumaian: Etxape Zentro Sozialista. Aita Mari auzunean dag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002484 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken arratsaldean egingo dira ateratzeak, eta hitzorduak aurretik hartu beharko dira.
Datorren asteazkenean, hilaren 9an, egingo dira Zumaian azaroko odol ateratzeak. Ohi bezala, Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte zentroan egingo dira, arratsaldez, 16:30etik 20:30era bitartean.
Odola eman nahi dutenek hitzordua au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002485 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'La consagracion de la primavera' filma aurkeztu du Telmo Iruretak
Gaurko saioan ere filmaren inguruko xehetasunak emango ditu aktore zumaiarrak.
Fernando Franco zinemagilearen La consagracion de la primavera filma ikusteko aukera dago asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Atzo egin bezala, pelikulako protagonista... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002486 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo elkarte gastronomikoak 71. urteurrena ospatuko du datorren asteburuan
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte datorren astebururako, eta horien artean nabarmentzekoa izango da hilaren 12an egingo duten bazkideen bazkaria.
Futbol zelairik ez zegoela eta, Itzurunen futbolean jokatu ohi zuen lagun talde bat Bar Cantábrico... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002487 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa hitzarmena eskatzeko mobilizazioak hasi dituzte San Juan Egoitzako langileek
San Juan Egoitzako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Saregileen plazan ELA eta LAB sindikatuek deituta.
Elkarretaratzea egin zuten atzo San Juan Egoitzako langileek Saregileen plazan. ELA eta LAB sindikatuek modu bateratuan dei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002488 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Komentuko lorategia bisitatzeko azken aukera eraberritze lanak hasi aurretik
San Jose Komentua eraberritzeko lanak aurki hasiko dira, eta aurrerantzean ezingo da bertako lorategia bisitatu.
Iazko udan zabaldu zuen udalak Komentuko lorategia bisitatzeko aukera. Ordura arte, itxita zeuden bertako ateak eta neurri horreki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002489 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hona hemen azaroaren 5ean eta 6an izango diren partidak eta ordutegiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002490 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten herriek bost milioi euroko laguntza jasoko dutela iragarri berri dute. Moilaberriko estazioa eta Algorri zentroa berritzeko erabiliko dute Zumaian.
Ezusteko iragarpena izan zen askorentzako. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hitz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002491 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Europako triatloi txapelketa irabazi ondoren, hurrengo helburua Munduko txapelketan lehiatzea dela azaldu du.
Helene Alberdi triatleta zumaiarra izan zuten atzo gonbidatu Euskal Telebistako Biba zuek saioan. Bilbon jaioa, Zumaiako bizilaguna eta Zarauzko osasun zentroan sendagilea, Alberdik bere asmoen berri eman zuen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002492 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduentzako eta haurrentzako antzezlan bana izango da asteburuan Aita Mari aretoan
Zumaiako antzerki denboraldia motorrak berotzen hasi da. Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana.
Oscar Terol umorista eta aktoreak Mundos para lelos ikuskizuna taularatuko du gaur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002493 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagiak kentzen hasi dira Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariak. Errepideko denboraldira sasoiko ailegatzeko entrenamenduak hasi dituzte, baita ziklo-kros lasterketak ere, eta aurki pistako denboraldia hasiko dute. Familia dezente handitu da, gainera. Beraz, guztien gogoak batuta, eztanda egingo du motiba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002494 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den astean Goiko plazara jo genuen, eta hantxe jarraituko dugu aste honetako hitzarekin. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Arraina saltzen aritzen den den pertsonari deitzen esaten diogu Zumaian "arranduna". Beste herri batzuetan "arrainduna" esaten dute, eta halaxe jasota dago hiztegieta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002495 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sentsibilizazio kanpaina LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko planaren abiapuntu
Urtea amaitu aurretik edo datorrenaren hasieran aktibatu nahi du udalak Eihera Kooperatibaren laguntzarekin zehaztu dituen 45 neurrietako lehenengoa. Ondoren, herriko LGTBI+ memoria aztertuko lukete.
Herrian identifikatu dituzten sei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002496 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Martin elkarteak antolatu ditu lau egunetako jaiak datorren ostegunetik igandera bihartean. Ekitaldi gehienak hilaren 11n, ostiralean, San Martin egunez, eta hilaren 13an, igandean, egingo dituzte.
Getariako Askizu auzoan dena prest dute sanmartinak behar bezala ospatzeko. San Martin egunaren bezperan, hilaren 10ea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002497 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Bollurria' topaketa bollo-transfeminista egingo dute larunbatean
Hirugarrenez antolatu duten ekimena Zumaian amaituko dute tailerrak eta musika emanaldiak uztartuko dituen egitarau zabalarekin. Aurrez, mendi martxa egingo dute Zarauztik abiatuta.
2020an jaio zen ekimena da Bollurria eta urrian egiten dute hainbat herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002498 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilarien lanekin osatutako erakusketa zabalduko dute Mutrikun
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztiei buruzko argazki erakusketa ikusgai izango da bihartik aurrera Mutrikuko Zabiel jauregian.
Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarrek ateratako irudiez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002499 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saioa igandean izango da, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Saridunek antzokiko leihatilan izango dituzte sarrerak zain.
Benetan be antzerki konpainiaren Batetik bestera haur antzerkia izango da datorren igandean, hilaren 6an, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Bale... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002500 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1979an jaiotako zumaiarrek azaroaren 19an bilduko dira. Izena emateko epea zabalik dago.
Interesdunek 40 euro sartu beharko dituzte ES53 2100 4248 6021 0007 9693 kontuan (izen abizenak jarrita) edo Bizum bidez 616 12 95 39 (Gentzane) telefonora bidalita. Diru sarrerak egiteko azken eguna azaroaren 12a izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002501 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maiak Kursaalen emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean
Emanaldi berezia eskainiko du Jon Maiak abenduaren 28an Donostiako Kursaalen Kantu bat gara biraren barruan. Kontzertu horretarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Euskal Herriko hainbat antzoki eta a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002502 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Keler Espazioan joko du Karter taldeak, Reala eta Manchester Uniteden arteko partidaren atarian
Realak eta Manchester Unitedek Europa Leagueko E multzoko seigarren eta azken jardunaldiko partida jokatuko dute etzi, ostegunez, 18:45etik aurrera Donostian, Reale Arena estadioan. Bi taldeak sailkatuta daude dagoeneko dato... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002503 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru ikastaro antolatu ditu Beheko Plazak Kzgunearekin elkarlanean
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu Kzgunearekin elkarlanean. Saioetan parte hartzeko izena aurrez eman beharko da.
Azaroan zehar emango dira hiru ikastaro hauek, Kzguneak Foronda kultur etxean duen bulegoetan.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002504 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehenengo, bilera egingo dugu; gero, bideo-lehiaketako sariak banatu eta bideo irabazleak ikusiko ditugu; azkenik, zerbait jango dugu elkarrekin Kofradiako plazan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002505 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean jokatu zen kirol proba hau, eta emakumeetan lehena izan zen Zumaiako bizilaguna.
Pasa den igandean, urriaren 30ean, jokatu zen Buruntzaldeko herri honetan bertan antolatzen duten Lasarte-Oria Bai! kros herrikoiaren XXV. edizioa. Aurreko bi urteetan ezin izan zuten jokatu lasterketa hau osasun egoeragatik, eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002506 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ordu aldaketaren ondoren, goiz bueltak egiten hasiko dira. Datorren igandean egingo dute lehenbizikoa, Arrasate ondoko Murugain mendira.
Kondairak dioenez, herensuge bat bizi izan zen mendi horretan, eta haren omenez datorkio Mondragon izena, "monte de dragon"-etik, alegia. Ibilbidea Garagartza auzoan hasiko dugu, eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002507 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken eguerdira arte eskatu daiteke alokairurako dirulaguntza
Gaur, urriak 31, itxiko dute eskaerak telematikoki aurkezteko epea, baina aurrez aurreko eskaerak asteazkeneko 14:00ak arte jasoko dira.
Alokairurako dirulaguntzak emango ditu aurtengoan ere Zumaiako Udalak. Asteazken eguerdira bitarte izango dute zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002508 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oscar Terolen 'Mundos para lelos' ikuskizuna eskainiko dute ostiralean
Mundos para lelos antzezlanak Oscar Terol du sortzaile eta protagonista bakar. Bertan bakarrizketan arituko da aktore donostiarra eta gitarra ere izango du lagun saioa musikatzeko. Terolek gizarteak ulertzen ez duen mundu batean kokatuko du ikus-ent... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002509 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anadek antolatutako txapelketa 2019an egin zuten azkenekoz eta pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren, bueltan da. 67. edizioa izango da eta segurtasun neurri bereziak hartuta egingo dute.
Elkarte arteko 67. jaurtiketako arrantza lehiaketa azaroaren 20an egingo da bi urteko hutsunearen ondoren. Anade ehiza eta arra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002510 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontzertu, antzezlan, erakusketa eta hitzaldiez gain, Azaroaren 25a eta Euskaraldia bezalako hitzordu bereziek ere badute tokia udalaren agendaren zerrendan.
Zumaiako Udaleko Kultura sailak prest du azaroko kultur ekitaldien egitaraua. Urtea amaitu bitartean ikusgai egongo diren erakusketen zerrenda ere plazaratu du, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002511 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetan ekitaldiak antolatzen laguntzeko izena emateko epea zabaldu du udalak
Herriko irabazi asmorik gabeko elkarteek eman dezakete izena, azaroaren 12a baino lehen. Gabonetako Jaiotzan, Erregeentzat kartak jasotzen eta kabalkadan lagundu beharko dute.
Urte amaiera gerturatzen ari da, eta Zumaiako Udalak Gabonak ant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002512 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiena Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldia izan da eta interesa sortu du gaiak.
Zumaiena Guraso elkarteak antolatuta eta "ORAINPREBENTZIOA-ko" teknikariaren eskutik , haur eta gazteek TRESNA DIGITALEN inguruan duten erabileraren inguruko solasaldi bat izan dugu Zumaienan. Kontuan izanda gaur egun gure seme-alabak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002513 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | BALEIKE aldizkariaren iraileko zenbakiko Izpiak eta hizkiak ataleko protagonista izan da Maitane Arruti.
Zumaian jaio nintzen 1982an. Merkataritza ikasi eta arropa denda bat zabaldu nuen. Kafetegi baten ardura daramat orain, baina hori ez zen inoiz nire asmoa izan. Esan daiteke zeharka heldu zitzaidala. Gure aitak jola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002514 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aritz Erkiagarekin osatu du bikotea puntista zumaiarrak eta Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikaren aurka gailendu dira finalean. Beraz, zilarrezko domina ere ekarriko dute Zumaiara.
Imanol Lopez Iñaki Osa Goikoetxeari gailendu zaio bi zumaiar aurrez aurre izan dituen Munduko Pilota Txapelketako Zesta Puntako finalea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002515 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean. Baina, zer iruditzen zaizkie urteroko ordu aldaketak zumaiarrei? Ados daude? Kontra? Ala ordutegi baten aldekoak dira?
Neguaren atarian erl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002516 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde hileroko elkarretaratzea egin dute
Urriko azken ostirala zen atzo eta, ohi bezala, herri askotan gogoan izan zituzten euskal preso, iheslari eta deportatuak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002517 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osteguneko udalbatzarraren ostean, Zumaiako Udala osatzen duten alderdiek taldeko argazkia atera zuten udalbatzar aretoan, azaroaren 18an hasiko den Euskaraldiarekin bat eginez.
Hitzez ekiteko garaia leloa du aurtengo Euskaraldiak, eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra, euskaraz dakiten eta ulertzen duten herritar guztiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002518 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Leire Barriusok hamar urte daramatza Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerente lanetan. Turismoa, ikerketa, dibulgazioa... alor asko ukitzen ditu geoparkeko lanak. Eibar futbol klubeko zuzendaritzako kidea ere bada. Atzo, ostirala, elkarrizketa hau argitaratu zuen Gipuzkoako Hitza astekariak.
2010ean sortu zuten Euskal Kost... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002519 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amama filmean, Asier Altunak oso irudi eta metafora ederrak erakutsi zizkigun, eta haietako bat denbora luzez iltzatuta geratu zitzaidan gogoan: Manu Uranga saltaka basoan zehar, amama bizkarrean hartuta. Oteizarekin eta haren 80 amamekin akordatu nintzen, uste baino gertuago dauzkagulako leize zuloetan bizi ziren gure... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002520 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hona hemen urriaren 29etik 30ra izango diren partiduak eta ordutegiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002521 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian sinatu dute Geologia Zientzien Nazioarteko Elkartearen adierazpena
Lurraren Zientziek XXI. mendeko ingurumen erronkei aurre egiteko duten garrantzia nabarmendu du Zumaian sinatu eta irakurri den adierazpenak. Munduko ondare geologikoaren lehen 100 interesguneak ere zerrendatu dituzte aste honetan egindako kongr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0002522 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Hiri Agenda eta Arkitektura Zuzendaritzak 405 proiektu hautatu ditu diruz laguntzeko, eta zerrendaren 65. lekuan jarri du Zumaiako Komentua. Iñaki Ostolaza alkatearen esanetan, 2,9 milioi euro eskatu zituzten eta ia dena eman diete, "beraz, oso berri ona da". Diru horrekin, lanen %60 inguru finantzatu ahal i... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.