id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0003123 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Eskolak gaurko iragarria zuen jazz kontzertua. Mari kalean egitekoa zen, baina jakinarazi dute bertan behera utzi dutela, eguraldiagatik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003124 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguzki energia Zumaian sortu eta kontsumituko dute, egotetik egitera salto eginda
Proiektuaren sustatzaileek jendaurrean eman dituzte xehetasunak. "Burujabetza energetikora bidean egotetik egitera" igaroko dira Egutera kooperatibarekin.
Burujabetza energetikora bidean pauso garrantzitsua emango du Zumaiak datozen hilab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003125 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilaren 11n, Bizikleta Eguna egingo da Zumaian. Goizeko 8:30ean hasi eta iluntzera arte izango dira egun honekin lotutako jarduerak herrian.
"Mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutzea ditu helburu ekimenak", Zumaiako Udalak azaldu due... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003126 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako merkatari eta ostalarien historia "emakumeen erraietatik" aztertuko dute
Merkatari eta ostalarien historia aztertu eta herriari egindako ekarpena ezagutarazi nahi dute Miren Osak eta Maitane Subijanak Zumaiako Udalaren bekaren bitartez. Alde Zaharrean erosle zein saltzaile aritu diren emakumeak beren testigant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003127 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Podiumera igotzeko itxaropenarekin parte hartuko du larunbatean Helene Alberdi triatleta zumaiarrak (Bilbo, 1991) Zarauzko Triatloian.
Helene Alberdi triatleta zumaiarra gonbidatu zuten atzokoan Zarauzko Triatloiaren aurkezpen ekitaldira. Hiru aldiz sailkatu da lehen bost onenen artean: 2019an eta 2017an laugarren post... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003128 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lide Arrizabalaga, Pulpoko infantil mailako laterala, Euskadiko selekzioarekin parte hartuko du Espainiako hondartza eskubaloi txapelketan, Sanxenxon. Bertan Estatuko beste erkidegoko selekzioen aurka arituko da Euskadiko kamiseta defendatzen.Zorionak Lide, aukera ederra da eta. Aupa Pulpo! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003129 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ipar Euskal Herrian jokatu ziren pasa den asteburuan beteranoen traineru estropada. Bertan izan ziren Zumaiako beteranoak.
Ibaialde Arraun Elkarteak antolatuta jokatu ziren larunbat goizean VIII. Angeluko Portu Estropadak. Beteranoen La Salve Ligarako laugarren proba puntuagarria izan zen larunbatekoa. 16 ontzi izan zi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003130 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Odietan jokatuko dira lehen jardunaldiko partidak, 17:00etan hasita. Euria egingo balu, Sagarbidera lekualdatuko lirateke.
Bihar, asteazkena, eta hilaren 15ean eta 22an jokatuko dira partidak. Ekainaren 30ean, berriz, finalaurrekoak eta finala.
Janire Muñoz Martin / Mikele Gurrutxaga Urzelai - Maitane Oliden Zabala / E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003131 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako PSE-EEk Lucia Lacarra zoriondu du dantzako emakumezko antzezle onenaren Max sariagatik
Arritxu Marañonek, udal talde sozialistaren bozeramaileak, Lucia Lacarra zumaiar nazioarteko dantzaria zoriondu du, atzo gauean Max saria irabazi baitzuen emakumezko dantza-interprete onenaren atalean, Mao hiriko Antzokian (... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003132 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko lau jokalari Gipuzkoako selekzioaren deialdian, pasa den asteburuan
Unai Osa, Mikel Unanue, Danel Udabe eta Uxue Torre lehen urteko kadete eta jubenilak deitu ditu selekzioak.
Larunbatean, ekainaren 4an, Euskal Nafar Txapelketa jokatu da Oarsoaldean: Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasai Donibanen. Gipuzkoa, Biz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003133 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak Zumaian droga trafikoagatik
20 eta 27 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Zumaian droga trafikoa leporatuta.
Ertzaintzak prentsa ohar bidez azaldu duenez, atxiloketa atzo iluntzean gertatu zen. 19:45ak aldera auto batek ihes egin zuen Getarian Ertzaintzaren auto b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003134 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Afarirako tiketak salgai Turismo Bulegoan, ekainaren 9tik (ostegunetik) aurrera, 30 €-an. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003135 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Partaidetzazko aurrekontuen azken leheneste saioa egingo dute bihar
2023 eta 2024ko aurrekontuak osatzeko partaidetzazko prozesua abiatu zuen Zumaiako Udalak orain hilabete batzuk. Jasotako proposamenak lehenezteko fasean murgilduta, hirugarren eta azken saioa egingo da bihar.
Partaidetzazko aurrekontuak osatzeko propo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003136 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lucia Lacarrak emakumezko dantzari onenaren Max saria eskuratu du
In the still of the night lanagatik saritu dute zumaiarra. Atzo banatu zituzten Espainiako arte eszenikoen sari garrantzitsuenak, Menorcako Mao hiriko Antzoki Nagusian egindako ekitaldian.
Nazioarteko dantzari handienetakoa izan arren, bidelagunak aipatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003137 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 12an aurtengo zeharkaldiko beste egun osoko irteera bat dugu, oraingoan EH-17a. Goroskietako gainetik Belateko gaineraino doan GR-12arekin bat eginda, Soratxipi (1069m) eta Txaruta (1081m) mendietatik zehar egingo dugu ibilbidea.
Ultzamako bailaren goi partetik, Leuntzako urtegien ondotik, pagadiz betetako bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003138 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko pentsiodunen bizikleta martxa Zumaiatik igaroko da gaur zortzi
Astelehenero legez, Saregileen plazan elkartu da herritar talde bat pentsio duinak eskatzeko. Gaur zortzi, hilak 13, Zumaiatik igaroko den bizikleta martxan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Euskal Herriko pentsiodunen bizikleta m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003139 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pilota jarduerarik ez da falta izan pasa den astean Zumaiako frontoietan
Pilota partidarik ez da falta izan pasa den asteburu bueltan Zumaiako frontoietan. Palazko eta eskuzko txapelketa herrikoietako partidez gain, Pilota eskolako txapelketa herrikoiko finalak ere jokatu ziren larunbat arratsaldean Odieta frontoian.
P... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003140 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo elkartean, Unai eta Eñaut Agirre anaiak ariko dira bertsotan, "AUSKALO ZEINEK JARRIAK" izeneko saioan.
Gaueko 21:00etan hasiko da afaria, menu honekin: entsalada, masailak (karrillerak) eta postrea, edariak, kafea eta lehen kopa barne.
Afarirako tiketak Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri 30 euroren truke, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003141 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren ikasturtean euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi dutenentzako eskaintza berezia iragarri du AEK-k. Iazko prezioa mantentzeaz gain, ekainaren 30a aurretik izen-ematea egiten duten ikasle guztiek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dute. Gainera, lehentasuna izango dute ikastaroetan.
AEK dagoeneko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003142 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Labarra Pulpok 25-22 irabazi dio Txingudiri igoera faseko finalean, eta Euskal Ligara bueltatuko da bost urte eta gero. "Merezitako saria izan da", adierazi du Iraitz Mugika entrenatzaileak.
Bost urte luze behar izan ditu Pulpoko mutilen talde nagusiak Euskal Ligara itzultzeko. Lana beltz egin behar izan dute, behin ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003143 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irati Oregi: "Suizidioaz hitz egitea ere prebentzioa lantzeko modu bat da"
Bidasoko ospitalean familia medikua da Oregi. Osasungintzari beste ertz batetik heltzeko asmoz, Suizidiologia masterra egin du. Gaia lehen lerroan dagoela dio, baina sinesmen okerrez zikinduta. Postbentzioan arreta jartzea beharrezkoa dela uste ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003144 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eibarren jaio nintzen 1962an. Gure aitak Ayra Durexen egiten zuen lan, eta nik 11 urte nituela etorri ginen Zumaiara bizitzera. Kostatu zitzaidan herrira egitea; Eibar puri-purian zegoen, eta Zumaia, berriz, oso herri lasaia zen. Lagunak Eibarren nituen, eta asteburuetan hara joaten nintzen lehen urteetan. Oraindik ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003145 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txingudiren aurka jokatuko du Labarra Pulpok igoerako play offeko finala
Euskal Ligara igotzeko play offeko finalerdia jokatu dute zumaiarrek Askartzaren aurka. Aise irabazi dute etxekoek 35 eta 19. Finala bihar jokatuko dute, 12:00etan.
Euskal Ligara igotzeko play offeko finalerdia jokatu dute gaur arratsaldean Pulpok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003146 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldea Ohorezko erregional mailan arituko da datorren denboraldian. Mailaz igotzeko partida jokatu du gaur Elgoibarren Beasainen aurka, eta gorriek ez dute hutsik egin. 4-1 emaitzarekin irabazi diete beasaindarrei.
Kale edo bale. Oraingo honetan ez zegoen huts egiteko aukerarik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003147 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten, Gure Ekosistema Hezitzailearen barruan ZERO HONDAKINAK ekimena abian jarri dugu. Eta hain zuzen ere, horren berri emateara gatoz gaur, ekainak 5, Nazioarteko Ingurugiroaren Egunean.
ZERO HONDAKINAK: ekosistema naturala, kanpokoa zein barrukoa, zaintzeko eta garbi mantentzeko era egituratu eta sistematikoa da: h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003148 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrerantzean zergak, tasak eta isunak Bizum sistemaren bidez ordaindu ahal izango dira, kreditu txartela erabili beharrik izan gabe.
Herritarrei ordainketak egiteko erraztasunak emateko helburuarekin, Bizum bidezko ordainketa sistema jarri du martxan Zumaiako Udalak. Agiriak helbideratu gabeko kasuetan, tasak eta zerg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003149 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Exclusivas Marduko Adur Tapia Gipuzkoako juniorrik onenetakoa da une honetan; sasoi onean dago, konfidantza hartu du eta nahiz eta gurpilik zainduenetakoa izan, bere une gozoari etekina ateratzeko moduan dabil lasterketa guztietan.
Obanosko garaipenaren ondoren, lehen urteko juniorrak Zarautzen hiruga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003150 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Angel Olabarria (Azpeitia, 1962) oinetako, zola eta mailu artean ibiltzen zen txikitan, Azpeitiko gurasoen dendan, oinetako konpontzaileak zirelako haiek. Hainbathamarkada geroago, ofizioa bere egin du halabeharrez, eta argazkigintzarakoafizioarekin partekatzen du. Apirileko Baleike aldizkarian argitaratutako erretratu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003151 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alondegiko Oxford aretoan izango da emanaldia. Berezia izango da, ikusleek gurpildun aulkietatik ikusiko baitute antzezlan osoa. Hori dela eta, bi emanaldi eskainiko dituzte, 20:00etan eta 22:00etan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003152 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditugu 'Bidaide' antzezlanerako sarrerak bazkideen artean
Saridunek Aita Marin bertan jaso ahal izango dituzte sarrerak emanaldia hasi aurretik.
Udaleko Kultura Sailaren eskutik, gaur 20:00etan Aita Marin eskainiko duten Bidaide antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Sari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003153 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak 25.000 euro bideratuko ditu auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzetara. Ekainaren 17ra arte izango dute laguntza jaso nahi duten elkarteek eskaera aurkezteko aukera, udaletxean bertan edo zumaia.eus webguneko egoitza telematikoan. Helbide honetan jarri dituzte deialdiaren oinarriak eta eskaera orria.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003154 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetako eguzkiarekin ederki gorrituko ziren malubiak. (Argazkia: Bizibaratzea.eus)
Uda ere badatorrenez, gure baratzetako sasoiko fruitu eder bat aukeratu dugu aste honetarako. Hitzak proposatu eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Marrubiari deitzen diogu Zumaian "malubia" (ahoz gehienbat "malubi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003155 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako sei erakunde sartu dira Euskadiko Turismo Etikoaren Erregistroan
"Erantzukizun soziala eta jasangarritasun printzipioak eguneroko jardunean integratzeko lanari" egindako errekonozimendua jaso dute turismora bideratutako Zumaiako sei enpresak, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
Euskadiko Kode Etikoaren bueltan jasot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003156 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herria Zuzenean Festibala uztailaren 1etik 3ra egingo da Irisarrin, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatu du Baleikek bere bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Igone Saizabal izan da irabazlea. Aurtengo egitarauan, besteak beste, Niko Etxart, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling Marian, Fizt & Fur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003157 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larrainak eta Zumaiako Udalak hitzarmena sinatu dute, euskara sustatzen jarraitzeko
Euskara taldeak datozen hilabeteotan esku artean izango dituen zereginen berri ere eman du. Tartean dira Euskaraldiaren aldeko kanpaina, herriko festetan euskararen presentzia bermatzea edota euskal kultura zabaltzeko zenbait ekimen.
Hi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003158 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar jarriko dituzte salgai 'Sexberdinak' antzezlanerako sarrerak
Telmo Iruretak eta Aitziber Garmendia aktore dituen Sexberdinak antzezlanaren bi emanaldi izango dira ekainaren 10ean Alondegiko Oxford aretoan. Emanaldi horietarako sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai turismo bulegoan.
Ekainaren 10ean ikusi ah... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003159 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Manddale mendia argiztatuko du Zumaiako Gure Eskuk Pirinioetako Bidea egitasmoaren barruan
Gure Eskuk Pirinioetako Bidea egitasmoa abiatu du. Kataluniako lagunekin batera Piriniotako 300 gailurretik gora argiztatu nahi ditu. Zumaiarrek Manddale mendia argiztatzeko ardura hartu dute, eta bertan parte hartzera animatu na... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003160 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan bueltan izango dira boxeoko borrokaldiak Zumaian. Larunbatean, 20:00etan hasita, Gipuzkoako boxeo txapelketako finalak jokatuko dira Aitzuri frontoian, Zumaia Cuban Boxing klubak antolatuta.
Sei izango dira Aitzurin jarriko duten ringean jokatuko diren borrokaldiak. Horietatik lau Gipuzkoako txapelketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003161 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Metrokoadrokak Bidaide antzezlana taularatuko du bihar, 20:00etan hasita, Zumaiako Aita Mari aretoan. Geuretik Sortuak egitasmoan ondutako proiektua da, eta Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi zarauztarrak eta Maite Aizpurua zumaiarra daude tartean.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, eskualdeko hainbat sor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003162 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Bidaide' antzezlanerako sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Geuretik Sortuak programaren barruan, Metrokoadroka Sormen Laborategiak Bidaide antzezlana ekarriko du Zumaiara. Ekainaren 3an izango da, 20:00etan, Aita Mari aretoan.
Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkidee... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003163 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidasoa taldearekin Artaleku kiroldegian jokatzen zuen azken partida izan zen igandekoa Kauldi Odriozolarentzako. Zazpi urte egin ditu Irungo taldean, eta datorren denboraldian Frantzian arituko da, Nantes taldean. Datorren asteburuan Zaragozan jokatuko den Copa Asobalen arituko da Odriozola Bidasoarekin.
Asobal ligako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003164 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Furgobaratzak bisita egingo du datorren astelehenean, ekainaren 6an, Keretxudi Baratze Parkera. Doako ongarriztaketa tailerra egingo da arratsalde partean.
18:00etatik 19:30era bitartean egingo da tailer hau Zumaiako baratze parkean. Ongarriztaketa egoki bat egiteko zein ongarri erabili eta zein modutan aplikatu behar ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003165 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru Erregeen Mahaira joango dira Indamendikoak San Pedro jaietan
San Pedro jaien bueltan hiruzpalau eguneko mendi irteerak egin ohi ditu Indamendi bazkunak. Aurten, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egingo duten Euskal Herria-Aldenik alde ekimenaren barruan, ekialdeko mendi garaienera doaz: Belagua ingurura, eta Hi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003166 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakinen inguruko solasaldia egingo da ostegunean Itzurun hondartzan
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, eta igandean egin zen garbiketa saioa abiapuntutzat hartuta, itsas hondakinen inguruko solasaldia egingo da datorren ostegunean, hilaren 2an, 19:00etatik aurrera Itzurun hondartzako terrazan.
Mundu mailako ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003167 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskubaloian neskek dituzten bizipenak partekatzeko saioa antolatu du Pulpok
Eskubaloian nesken esperientziak partekatzeko saioa, horrela deitu diote bihar, ekainak 1, Emakumeon* Etxean burutuko den saioari. Pulpo Eskubaloiak antolatuta, adin guztietan nesken partaidetza sustatu eta mantentzentzeko asmoz, eskubaloian ne... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003168 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beteranoen II. Mundakako Estropada jokatu zen pasa den larunbatean. Hamasei ontzik hartu zuten parte, eta Zumaiak bederatzigarren egin zuen sailkapen orokorrean.
Larunbat arratsaldean jokatu zen Mundakan Beteranoen II. Estropada. La Salve Ligarako hirugarren proba puntuagarria zen. Estropada bi luzetara jokatu zen, zia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003169 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urruzuno literatur lehiaketan saritu dituzte Eider Mugarza eta Sara Uribe-Etxeberria Urruzuno
Eider Mugarza Etxabe eta Sara Uribe-Etxeberria Atxurra Zumaiako Herri Eskolako ikasleak Urruzuno literatur lehiaketan saritu dituzte. Biek ere A kategorian lortu dituzte sariak; Mugarzak, prosa atalean, Ohe azpiko munstroa lan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003170 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean, Apnea Lamiako lagunen eskutik apnea ikastaroa izan zuten OlarruSubeko lagunek, Lubaki kiroldegian.
Batzuentzako kirol honekiko lehen kontaktua izan da. Teoria eta ariketa batzuk azaldu eta gero neoprenoak jantzi eta uretara joan ziren. Kurtso txiki honen helburu nagusia apnean gorputzaren erantzuna eta sentsa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003171 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EHZ jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du Baleikek bazkideen artean
Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibala, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Baleikek bere bazkideen artean. Aurtengo egitarauan, besteak beste, Niko Etxart, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling M... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003172 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostia Grand Slam zesta-punta txapelketaren lehen faseko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbat arratsaldean Balda pilotalekuan. Herriko bi puntistak kantxaratu ziren: biek ere garaipenak lortu zituzten beraien norgehiagoketan, baina bakarra pasatu da finalerdietara.
Goikoetxea eta Irastorza Barandika e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003173 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mutrikuko XXI. Bandera traineru estropada jokatu zen larunbat arratsaldean. Hamasei ontzik hartu zuten parte, horien artean, Zumaiako Telmo Deunek.
Traineru ligak hasteko asteak falta dira, eta berotze aldera ligatik kanpoko estropadetan ari dira parte hartzen euskal klubak. Hala, larunbat arratsaldean Mutrikuko XXI. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003174 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datozen bi urtetako aurrekontuak osatzeko bidean, herritarrek aurkeztutako proposamenak lehenesteko bigarren saioa egingo da datorren asteazkenean, hilaren 1ean, udaletxeko pleno aretoan. 18:00etan izango da saioa.
Mugikortasuna: bizikletak, irisgarritasuna, trafikoa, trafikoa-ibilgailuak | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003175 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gasteizen asteburuan jokatu den Euskadiko alebin mailako eskolarteko txapelketan bigarren postua lortu du Oier Sarasketak.
Larunbatean hiru partida jokatu zituen, eta berdinketa bat eta bi garaipen lortu zituen. Igandean, aldiz, partida bat irabazi eta txapelketako irabazlea erabakitzen zuen azken partida galdu zuen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003176 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosako igerilariek Euskadiko Joko Eskolarretan parte hartu dute Gipuzkoako Federazioaren bitartez.
Lan ona egin zuten atzo Taosako igerilariek Gasteizen egindako Euskadiko Joko Eskolarretan. Gipuzkoako Federazioak eramandako taldearen parte izan ziren Taosaokoak.
Zoriondu Taosako Maria Etxaberi bi domina lortu zituela... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003177 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Padel txapelketa jokatuko da Zumaian ekaineko eta uztaileko asteburuetan. Izen emate epea dagoeneko zabalik dago.
Zumaiako kirol patronatuak antolatutako kirol txapelketa hau ekaineko eta uztaileko asteburuetan jokatuko da, larunbat eta igande goizetan, bikoteka. Bikote bakoitzak hiru partida izango ditu gutxienez, eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003178 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUNEk antolatu du kurtso honetako azken meditazio saioa. Ostegun honetan, maiatzak 26, arratsaldeko 19,15tan, Foronda Jauregian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003179 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Zesta-Punta Eskolen Eguna ospatuko da igandean. Goizean haurren eta emakumeen partidak izango dira, eta arratsaldean profesionalen neurketa.
Zesta-puntari bultzada eman nahian, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Zesta-Punta Eskolen Eguna antolatu du igande honetarako. Aitzuri frontoian egingo da, eta kinie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003180 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Futbol denboraldia behar bezala bukatzeko, bazkaria egingo dute Zumaiako realzaleak biltzen dituen Algorri peñak.
Pozik izateko arrazoiak badituzte Algorri peñakoek, Reala hirugarren urtez jarraian Europan jokatzeko sailkatu da eta. Hala, oraindik eta giro hobeagoan ospatuko dute datorren larunbatean, maiatzaren 28an, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003181 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Play-Offetako bueltako partida AitaMari futbol zelaian: Zumaiako-Lagun Onak
Zumaiako Futbol Taldeko jokalariaj kanpoan jasotako 1-0 emaitzari buelta emateko prest daude. Horretarako gogor ari dira entrenatzen aste honetan, eta larunbateko partida guztiz ezberdina izango dela diote.
Oraingoan etxean, eta Aita Mari futbo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003182 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Harri minak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Geuretik sortuak programaren barruan sortutako Harri minak antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, maiatzaren 27an, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zine aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003183 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Familientzako fosilen tailerra antolatu du Geoparkeak larunbaterako
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europako Geoparkeen Astearen barruan antolatutako jarduera da, eta aurrez izena eman beharko da.
Familiei zuzendutako jarduera bat prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak larunbat arratsalderako, Mutrikun. Fosilen tailerra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003184 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zortzi herritarretik bakarra aritzen da euskaraz kalean Euskal Herrian
Asteazkenean aurkeztu ditu Soziolingustika Klusterrak 2021ean Euskal Herrian egin zuen hizkuntzen erabileraren kale neurketaren emaitzak. Euskararen kale erabileraren datu orokorrak ez du gorabeherarik izan azken bost urteetan (%12,6), baina eremu g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003185 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zaindu ingurumena/Berdintasuna lehentasuna izango da aurtengo mendi lasterketako leloa. Traila urriaren 2an izango da, eta aldaketa nabarmena izango da maratoi erdian bakarrik jokatuko dela. Lasterketarako izen ematea maiatzaren 14an zabaldu zuten.
Aurretik, ekainean, uztailean eta irailan entrenamendu saioak egingo di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003186 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi asterako doa Italiara Aitor Agirre txirrindularia. Agirrek Laboral Kutxarekin bost klasika korrituko ditu italian, Emilia Romagna inguruan. Klasika hauek nazioarteko maila dute, Europako 23 urtez azpiko talderik onenak bertan izango dira, eta ibilbide oso luze eta gogorrak izango dituzte.
Maiatzaren 28an Strade Bian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003187 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preziorik onena eta Zumaiako Udalaren eta HABEren laguntza: aurtengo prezioaren %5eko deskontuaz gozatu eta 3 epetan ordaintzeko aukera.
Ekaineranen 23ra arte duzue euskaltegian aurrematrikula egiteko parada edo on-line bidea nahaiho duzuenok aek.eus atarian aurrematrikula 22-23 sarbidean egin dezakezue, azken hau ekai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003188 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBHko 3. mailako ikasleak eta ZIG gelakoak Getariako Balentziaga museora joan ziren, Cristobal Balenziagak egindako soineko eta txapelak ikustera. Horrekin batera, ikasleek tailer bat egin zuten zeinean soineko baten diseinua ere asmatu zuten.Ikusi argazki gehiago. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003189 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2. ebaluazioan Artisautza tailerrean DBHko 3. mailako ikasleek Santelmoetarako ikurrinak diseinatu zituzten eta aurtengo festetan kalean jarrita egon dira. Ikasle bakoitzak hiru egin zituen. Ikurrin guztiak desberdinak dira eta lan honetan oihalei tinteak kentzen eta gehitzen ere ikasi dute. Horrekin batera, ikasleek j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003190 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1958an jaioteko zumaiarrek bazkaria egingo dute ekainaren 11n, larunbata, kirol portuko El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean.
Prezioa 65 euro izango dira, eta izenak emateko jatetxeko 943-14 31 01 telefonora deituta. 58ko kintoa dela esan beharko dute, eta izen-abizenak eman. Izenak ekainaren 9a baino lehen emango dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003191 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñak eta Lazaro Lopezek osatutako ontzia laugarren izan da Munduko kopako B finalean, K2 500 metroko proban.
Munduko piraguismo kopa jokatu da pasa berri den asteburuan Racice hirian, Txekiar errepublikan. Iñigo Peña eta Lazaro Lopezek osatutako ontziarentzat lehen hitzordua handia zen, eta helburu nagusia uda h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003192 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsiodunen bizikleta martxa Zumaiatik igaroko dela gogoratu dute gaurko kontzentrazioan
Ohikoa duenez, herriko pentsiodunen talde batek elkarretaratzea egin du eguerdian Saregileen plazan. Ohiko aldarriak gogoratzeaz gain, Pentsiodunen bizikleta martxa Zumaiatik pasatuko dela gogoratu dute.
Ekainaren 13an igaroko da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003193 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabalik da Zumaiako Institutuan Goi Mailako Administazio eta Finantzen zikloan aurrematrikula egiteko epea
Interesatuek maiatzak 27a baino lehen egin beharko dute aurrematrikula Zumaiako Institutuan bertan edo Ikasguneko webgunean.
Zumaiako Institutuak urteak daramatza eskualdeko ikasle ezberdinak lan mundurako prestat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003194 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeon* Etxeak laugarrenez antolatu du txapelketa. Ekainaren 8an, 15ean eta 22an jokatuko dira partidak, eta 30ean, finalerdiak eta finala.
Zabalik da dagoeneko Emakumezkoen IV. Pala Txapelketaren izen ematea. Maiatzaren 31 izango da azken eguna helbidera idazteko, eta pertsonako 6 euro balioko du parte hartzeak.
An... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003195 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako XI. beteranoen estropada jokatu zen larunbat arratsaldean Donostiako badian. Zumaiako trainerua lehian izan zen, eta emaitza bikaina lortu zuen.
Beteranoen hamabi ontzi aritu ziren lehian larunbat arratsaldean Donostian Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako estropadan. Parte hartzail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003196 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan Itxas-Gainek hitzordu bikoitza izan du. Larunbatean Gasteizko Ulibarri Ganboako urtegian Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatu zen; igandean, berriz, gaztetxoek hartu zuten lekukoa Pasaian jokatu baitzuten Eskola Kiroletako seigarre eta azken proba.
Egin beharreko lana 13 eta 23 kilometroko ibilbidea zen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003197 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendi Egun arrakastatsuaren ondoren, urteurreneko zeharkaldiari hasiera emango diogu.
Hasteko, datorren igandean, maiatzaren 29an, Ireber (1.208m) mendira goaz. Lekunberritik abiatuta, Nafarroako nekazari giroko mendietatik zehar, Goroskietako gaineraino joango gara. Erdibidean Ireber dugu. Bidean lagun ditugun zel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003198 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pilota txapelketa herrikoietan aurreko astean jokatutako partiden emaitzak
Eskuzko eta palako txapelketa herrikoietako partidak jokatu dira aurreko astean zehar.
Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 7 - Aitzol Oliden-Peio Etxabe, 22
Eneko Izagirre-Iñigo Tumas, 16 - Eneko Urbieta-Unai Beristain, 22
Ander Odriozola-Oihan Ir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003199 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen maiatzaren 21tik 22ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003200 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zilarrezko domina irabazi du Zumaiak Euskadiko trainerilla txapelketan
Ondarroan jokatu da asteburuan Euskadiko trainerilla txapelketa. Larunbatean txapelketarako sailkatze estropada jokatu zen; igandean, berriz, banderak eta dominak izan dira jokoan.
Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bi ontzirekin hartu du parte tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003201 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Karta, igel, toka eta billar jokoak antolatu ditu Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Adinekoen astearen harira. Joko hauetarako izen ematea bihar zabalduko da.
Nagusiei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian maiatzerako eta ekainerako. Horien artean dira Beheko Plaza jubilatuen eta pentsi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003202 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren asteazkenean egingo da aurrekontuetarako proposamenak lehenesteko aurreneko saioa
Partaidetzazko aurrekontuen lehen fasean jasotako proposamenak lehenesteko aurreneko saioa egingo dute datorren asteazkenean, maiatzaren 25ean, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
2023ko eta 2024ko udal aurrekontuetan herritarren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003203 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Ossa: "Soilik eguzki plakak jarrita ez dugu energia trantsizioa egingo"
Energiaren auzia, eztabaida teknologiko hutsa baino gehiago, gizarte eta bizimodu ereduari dagokion borroka kulturala da Aitor Ossarentzat: "Eztabaida ez da plaka batzuk jarri edo ez; eztabaida da zer herri eredu nahi dugun, zer bizimodu mota... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003204 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [ZOZKETA] Juanjo Larrañaga harategiko produktu sorta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean
Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko dugu asteburu honetan Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunaren izena astelehen goizean aterako dugu. Hartu parte eta zort... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003205 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren, bueltan da Zumaiako Triatloi Taldeak antolatzen duen Umeen duatloia. Kirol jarduera honen seigarren edizioa bihar egingo da, ohi bezala, Alai auzategian.
Haurrak eta gaztetxoak kirol honetara hurreratzeko helburuarekin antolatu du triatloi taldeak bihar goizeko 11:30etik aurr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003206 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako futbol taldeko bazkide direnen artean egindako maiatzeko zozketan Zalla tabernan bi pertsonarentzako bazkaria izan da oparia; zozketaren irabazlea Mara Treviño izan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003207 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten bai, bi urteko hutsartearen ondoren sanpedroetako danborrada berriro kalera aterako da. Ekainaren 28an izango da, San Pedro Egunaren bezperan. Egun horretan dena ondo joateko entseguak ekainaren 1ean hasiko dituzte.
Komentuan egingo dituzte entsegu saioak astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan ordubetez, 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003208 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako bi ontzik hartuko dute parte Euskadiko trainerilla txapelketan
Ondarroan jokatuko da asteburuan Euskadiko trainerilla txapelketa. Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak bi ontzirekin parte hartuko du, hasieran hiru izango baziren ere.
Eztabaida sortu da beste behin ere arraun munduan. Asteburu honetan, larunbate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003209 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Play-Off_etarako partidoeta juteko kamixeta gorriak atera ditu Zumaiakok. Kamixetak jasotzeko larunbatean 10:00-tatik 13:00-tara bitartean banatuko dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003210 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 3 mailako ikasleok Errekalde Berri Institutuarekin elkartrukea egin dugu
Bilboko Errekalde Berri eta Zumaiako Institutuaren artean elkartrukea egin dugu ikasturte honetan. DBH 3. mailako ikasleak izan dira protagonista eta esperientzia bikaina izan da. Abenduan hasi ginen elkar ezagutzen eta martxoan Bilbon eta mai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003211 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beteranoen Kontxako estropadan parte hartuko du Zumaiako traineruak
Beteranoen XI. Kontxako estropada jokatuko da larunbat arratsaldean Donostian. Zumaiako trainerua izango da parte hartuko duen ontzietako bat.
16:30ean hasiko dira traineruak lanean. Lau luze eta hiru ziabogako estropada izango da. Hamabi ontzik hartuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003212 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen itzulia jokatu zenez, Hego Euskal Herrian ez zen kadete eta juniorren lasterketarik izan, baina Viveros San Anton-Exclusivas Marduko Adur Tapiak Bordele inguruan parte hartu zuen Girondeko tourrean.
Adur Tapiak Gipuzkoako selekzioarekin korritzeko aukera izan zuen; erlojuaren aurka defendatu besterik ez zen e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003213 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Jokalariak oso animatuta daude, mailaz igo daitezkeela sinesten dute"
Ohorezko Erregional mailara igotzeko play offa jokatuko du datozen bi larunbatetan Zumaiako Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldeak. Lagun Onak izango dute aurkari zumaiarrek. Jokalariak itxaropentsu daudela azaldu du Zumaiakoko presidente Peio Bal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003214 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hain ezaguna ez den aditz bat ekarriko dugu aste honetan, Abelinen zerrenda baliatuta. Hitzak proposatu edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Zama handiaren ondorioz lurra edo behea jotzeari esan izan zaio Zumaian "izarri" edo "izerri". Euskara batuan "ezarri" erabiltzen da, eta Elhuyar hiztegian 7. adi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003215 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astebetean ahitu dira udalaren eta Gerturen ErrotaHerria kanpainako erosketa txartelak. Eskuratu dituztenek uztailaren 31 izango dute txartel horiek erabiltzeko azken eguna.
Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei bultzada bat emateko, ErrotaHerriaren kanpainaren 1.200 erosketa txartel jarri zire... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003216 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 500 metroko distantzian arituko da Iñigo Peña asteburuan jokatuko den Munduko kopan
Datorren asteburuan, maiatzaren 20tik 22ra bitartean Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko den piraguismoko Munduko kopan arituko da Iñigo Peña piraguista. Oraingo honetan K2 500 metroan arituko da Lazaro Lopez gaztearekin.
Iaz jokatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003217 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarrekin piztutakoa ospatuko dute Emakumeon* Etxearen uda aurreko festan
Raixta edo elkarrekin piztu duguna izenburupean aurkeztu dute egun osoko egitaraua. Emakume sortzaileen azoka, emanaldiak, performanceak eta tailerrak izango dira, besteak beste, ekainaren 4ean.
Emakumeon* Etxeko parte hartzaileen bizipenak elka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003218 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa egingo da larunbatean Elorriagan
Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin egingo da, jarduerak Galarretako atsedenlekua (Itziar-Deba) izango du abiapuntu eta lau txanda egongo dira aukeran.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Europako Geoparkeen Astearen baitan, BIOTOP izeneko biodi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003219 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxebizitza turistikoak arautzeko proposamena aurkeztu die udalak herritarrei
Proposamenen artean daude atari bakoitzeko etxebizitza turistiko bakarra egotea eta herri osoan dauden plaza kopuruak mugatzea. Erdigunean arreta berezia jarri nahi du udalak.
Pare bat urteko prozesuaren ostean, atzo arratsaldean aurkeztu zue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003220 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Politika erreformistaren inguruan arituko dira ostiralean Gazte Eskola Politikoetan
Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako Gazte Eskola Politikoen bosgarren saioa egingo dute ostiralean, hilaren 20an, 18:30etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Politika erreformista izango dute hizpide oraingo honetan.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003221 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUNE Elkarteak Meditazio saioa antolatu du berriro ostiral honetan. Maiatzak 20an, arratsaldeko 19,00 tan. Foronda Jauregian. Oraingo honetan Javier Murcianok zuzenduko du meditazioa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003222 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldia, 'Hitzez ekiteko garaia' lelopean. Ariguneak indartzea da aurtengo helburu nagusia, eta era guztietako entitateak animatu dituzte ariketa sozialean izena ematera. Irailean zabalduko dute norbanakoen izen ematea.
Udazkenean egingo dute Euskaraldiaren hirugarren aldi... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.