id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0003323 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailerako antolatu duten ekintza baten inguruan arituko dira bileran. Aita Mariko zine aretoan izango da, larunbatean 12:00etan.
Katalanek eta euskal herritarrek pirinioetako 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte uztailean autodeterminazio eskubidearen alde. Zumaiarren kasuan, Ibardinetik gertu dagoen Manttale gai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003324 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza onak lortu ditu Itxas-Gainek Eurochallenge Surfski proban
Itxas-Gain taldeak bere baliabideak bikoiztu behar izan zituen larunbat honetan. Alde batetik, etxean, larunbatean, arratsaldeko 4etatik hasita, klubeko txikienek, kimuek eta infantilek, Eskola Kiroleko bosgarren proba jokatu zuten.
Bigarren aldiz eduki ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003325 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrian hasi ziren entrenamenduetatik atzora arte luzatu zen elkarteko gazteenen denboraldia. Esperientzia ugari bizi izan dituzte eta bakoitzak ikasketa bat ateratzeko balio izan die.
Entenamenduek eta estropadek etorkizuneko arraulari izateko abiapuntua izan dira. Emaitzak emaitz, kirolari direla erakutsi dute eta arr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003326 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako Ekiten digitalizazio programa jarri du martxan UKUEk
Digitalizazioaren alorrean urratsak ematen laguntzera dator Ekiten programa. Aholkularitzaz gain, sei prestakuntza saio eskainiko dizkiete Urola Kostako ekintzaile eta enpresari txikiei.
Ekiten digitalizazio programaren la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003327 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bonifazio Etxegarairen inguruko liburua aurkeztuko dute bihar Zumaian
'En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956)' liburua aurkeztuko du bihar Lazaro Etxegaraik, 19:00etan Oxford aretoan.
Bonifazio Etxegarairen bizitzaren inguruko liburua idatzi du haren birbiloba Lazaro Etxegaraik, eta bihar Zumaian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003328 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tokikomek komunikazio talde izaera sendotzea onartu du urteko batzar orokorrean
Joan zen ostiralean egin zuen batzarra Tokikomek. Laster beteko dira sozietatea sortu zutela hamar urte, eta egindako ibilbidearen balorazio positiboa eginda, datozen urteetarako erronkak finkatu ditu taldeak. Hain zuzen ere, komunikabide t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003329 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den urteko udal kontuen likidazioa izan dute hizpide azken udalbatzarrean
Joan den asteko udalbatzarrean ogasun arloko gaiak aztertu zituzten, tartean, iazko udaleko eta Kirol Patronatuko kontuen likidazioa. Oposizioak udalaren egoera ekonomikoaren inguruan bere kezkak plazaratu zituen.
Joan zen ostegunean egindak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003330 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuko oporretatik eta santelmoetatik bueltan, asteleheneroko protestei ekin diete berriz ere pentsiodunek. Saregileen plazan elkartutakoak maiatzaren 12an Gasteizen egingo duten manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako pentsiodunek manifestazioa egingo dute maiatzaren 12a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003331 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko boxeo txapelketak jokatu ziren pasa den larunbatean Sestaon. Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria 75 kiloko kategorian lehiatu zen Otmane Ayoubi arabarraren aurka.
Borrokaldia bi minutuko hiru roundez osatzen bazen ere, borrokaldi bikaina egin zuen Zumaiako klubeko ordezkariak bigarrenean KO utzi zue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003332 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen kudeaketa eta jabekuntzara bideratutako masterra eskaintzen du UPV/EHUk
XXI. mendeko Europako gizarteak eleanitzak dira: hainbat hizkuntza kudeatu behar dituzte enpresek nahiz erakunde publikoek, eta bai herritarrek ere. Bigarren eta hirugarren hizkuntza bat ikasi beharra izaten dute heldu askok. Eta kudeatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003333 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Labarra Taberna Pulpo senior taldea igoerarako bigarren urratsaren bila Leioan, larunbatean
Klubak doako autobus zerbitzua jarriko du nahi duten zale guztientzat.
Labarra Taberna Pulpo seniorren igoera faseko bigarren partida, larunbata honetan, hilak 7, arratsaldeko 18:30tan izango da Askartzaren aurka, Leioan, Bizkai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003334 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denon eskubidea: lasai eta onartuak sentitzea! Denon betebeharra: pertsonen arteko harremanetan indarkeriarik ez erabiltzea, gure nahiak eta beharrak era egokian bideratzea!
2015-16 ikasturtetik Eskola Jazarpenaren aurkako eguna antolatzen dugu. Egun honetan, eskola komunitatean, Eskola Jazarpena zer den ezagutzera ema... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003335 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erregularizazioaren aldeko sinadura bilketa egingo dute repetizioetan ere
Espainia mailan egoera irregularrean bizi diren 800.000 pertsona erregularizatzeko Legegintza Herri Ekimena martxan harri nahi dute. Ekimen hori bultzatzeko sinadura bilketa abiatu dute. Zumaian asteburu honetan ere sinadurak biltzen arituko dira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003336 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako bigarren asteburuari heltzeko prest dira zumaiarrak
Gaur hasi eta igande gauerdira bitartean, urdinez jantziko dira berriz ere Zumaiako kaleak. Askotariko ekitaldiekin gozatzeko parada izango dute herritarrek.
Astean zehar atseden hartu eta gero, gertu dira zumaiarrak santelmoetako bigarren asteburuari he... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003337 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Euskara aurrera' egitasmoaren aldeko argazkia aterako dute larunbatean
Euskara Aurrera egitasmoak manifestazioa egingo du Donostian maiatzaren 21ean. Atxikimendua adierazteko, argazkia aterako dute bihar, larunbata, 18:30etik aurrera Kofradian.
Euskararen egoerarekin kezkatuta dauden hainbat herritarrek deitu dute mob... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003338 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donibane Lohizuneko All Starra irabazi dute Tambourindeguyk eta Imanol Lopezek
Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoiak hartu duen Cesta All Star txapelketako finala jokatu da bart. Hiru set lehiatutan erabaki da txapeldunen izena: Jon Tambourindeguyk eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak irabazi du txapelketa.
Lapur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003339 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoen bigarren asteburuaren atarian, zeruari begira jarriko gara. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Zerua ilundu eta eguraldiak itxura txarra hartzen duenean erabiltzen dugu Zumaian "korajea" (ahoz "koajia"). Aste honetan bertan Agustin Ezenarro getariarrak goiko argazkia ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003340 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko txapelketako borrokaldia izango du bihar Zumaia Cuban Boxingeko Eliezer Chavarriak
Olinpiar boxeoko Euskadiko Txapelketak jokatuko dira bihar Sestaon (Bizkaia), La Benedicta kiroldegian. Hogei borrokaldi izango dira guztira, eta horietako batean lehiatuko da Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria.
15:0... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003341 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errenteriako eta Zumaiako abesbatzak kalez kale ibiliko dira bihar
Aurreko bi urteotan, pandemiagatik, ezinezkosa izan da, baina aurten bueltan izango da santelmoen repetizioetako larunbatean egiten den abesbatzen kantu kalejira.
Errenteriako Telleria Abesbatza eta Zumaiako Beheko Plaza Abesbatza arituko dira bihar, la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003342 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Balenciaga ontzioletan egindako Aqua Caledonia ontzia itsasoratzeko beste saiakera bat egingo dute bihar, ostirala, pasa den asteko ahalegina bertan behera utzi ondoren.
Portu zuzendaritzak iragarritoaren arabera, 16:30ak aldera egingo da Aqua Caledonia ontziaren itsasoratzea. Hori dela eta, 16:00etatik aurrera, eta on... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003343 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza oparoa izango da udan
2 eta 14 urte arteko haur eta nerabeentzat udako zaintza zerbitzua, udaleku irekiak, kirol udalekuak eta Musi-K udalekuak izango dira aurtengoan ere.
Udalak 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza oparoa antolatu du ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003344 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kosta eskualdeko herrietan, oro har, gora egin dute Errigorako produktuen eskariek. Euskal Herrian, berriz, %20 hazi da eskaeren kopurua. 143.000 litro olio saldu dituzte, 271.000 kontserba poto eta arrozaren, pastaren zein lekaleen 41.000 pakete.
Errigorak "inoizko uztarik emankorrena" jaso du azken kanpainareki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003345 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ogasun arloko gaiak aztertuko dituzte, turismo jasangarritasunerako plana gauzatzeko Debegesa eta udalaren arteko hitzarmena sinatzeko pausoak ematea, besteak beste.
Zumaiako udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du bihar, ostegunarekin, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Ogasun arloko gaiak aztertuko dituzte: turis... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003346 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastetxean irakasle gisa daukagun Nerea Machadoren eskutik, gure ikasleek Aita Mari ontziak egiten dituen erreskate lanen berri izan dute.
Bi orduko saioetan, Nereaz gain, bertan egondako bolondresak ere inguratu dira gure ikastetxera. Guzti hauen azalpenekin, eta ikasleek egindako galderen erantzunekin, informazio os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003347 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ivan Rodriguezek irabazi du Distiraren apirileko lehiaketa soziala
Loreen argazkiak aurkeztu behar izan dituzte hilabete honetan zehar. Guztira, hamabi egileren 25 lan jaso dituzte.
Lehenengo saria Ivan Rodriguezek eskuratu du, hondo beltzaren aurrean nabarmentzen den lore baten erretratuarekin. Bigarrengoa, Jorge Murg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003348 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi urte eta gero San Telmo festak ospatu ditugu pasa den asteburuan Zumaian. Baina, gu hemen festetan geunden bitartean, Itxas-Gain taldeko Iñigo Peña piraguista Galiziako uretan egon da gure kluba defendatzen.
Berducidoko urtegian, Pontevedran, jokatu da pasa den asteburuan Espainiako Pistako I. Kopa. Bertan, Espainia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003349 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako futbol taldeko bazkide direnen artean, Apirileko zozketan Trapaia tabernan 2 pertsonentzako afaria izango da oparia; zozketaren irabazlea Andoni Tapia Goikoetxea.
OHARRA: Bazkide direnak eta oraindik txartela jaso gabe dituenak, kantinatik pasa mesedez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003350 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bost final ditu aurretik Labarra Taberna Pulpo taldeak Euskal Ligarako igoera lortzeko helburuan.
Gipuzkoako lehena izan eta gero, azken ligaxka bat jokatu beharko du Gipuzkoako Txingudi eta Tolosa, Arabako Laudio eta Bizkaiako Urduliz eta Askartza taldeen aurka. Ligaxka honetako irabazleak, zuzenean igotzeko txartela ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003351 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gero eta jende gehiago bizi da Urola Kostan, eta iazko datuen arabera, gero eta gertuago du 80.000 biztanleko langa. Bestalde, biztanleria zaharragoa da eskualdean, jaiotza tasa beheraka ari da, eta horrek zein bestelako hainbat faktorek bailarako demografia aldatzea ekarri dute. Eskualdeko populazioaren erradiografia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003352 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anuska Esnal: "Bizi kalitate ona duen herria da Orio, eta hona etortzen direnak gustura bizi dira"
XIX. mendetik nabarmena izan da Oriok izan duen bilakaera demografikoa, eta azken urteotan ere etenik gabe hazten jarraitu du. Anuska Esnal (Orio, 1980) Orioko alkatean arabera, "erronka handia" da herrian jende asko bizi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003353 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Altuna: "Nituen ametsak, gogoak eta proiektuak gauzatu ahal izateko aukera eskaini dit Beizamak"
Beizamak XIX. mendearen amaieran zituen biztanleria halako bost gutxiago ditu egun. Herria husten joan da hamarkadaz hamarkada, baina badira Urola Kostako herri txikienera bizitzera joateko apustua egin duten herritar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003354 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anartz Izagirre kazetariak eta GUKA gehigarriko eskualdeko demografiari buruzko erreportajearen egileak idatzitako iritzi artikulua da honako hau.
Azaroan jakin genuen Azpeitian adinekoentzako eta mendekotasuna duten herritarrentzako egoitza berria egingo dutela, behinola eskola bat izan zen eta egun Juan Antxieta musi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003355 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donibane Lohizuneko All Star txapelketako finalerdia jokatuko du gaur Imanol Lopezek
Donibane Lohizunen jokatzen ari diren Cesta All Star txapelketako finalerdiak jokatuko dira gaur Campos Berri frontoian. Finaleko txartelaren bila aterako diren puntisten artean dago Imanol Lopez.
18:00etan hasita jokatuko dira finaler... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003356 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera geratu da gaur arratsalderako antolatutako hitzaldia
Haur eta berabeen ongizaterako garapen osasungarri baterako gakoak izeneko hitzaldia eman behar zuen gaur Leyre Canok Alondegian. 12-18 urteko nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia bertan behera geratu da. Data berri bat jarriko dutela iragarri du uda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003357 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 47. Vila de Martorell saria jaso berri du Imanol Ulacia poeta zumaiarrak, gaztelaniazko kategorian, El mundo izeneko bildumarekin.
Beste poesia sari bat poltsikoratu du Imanol Ulacia zumaiarrak, urte gutxian irabazten duen hirugarrena. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak antolatutako Ernestina de C... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003358 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bere XXV. edizioan lehiatuko diren hogei kategorietako finalistak ezagutzera eman zituen atzo Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak. Dantzako emakumezko interprete onenaren kategorian finalista da Lucia Lacarra dantzaria.
SGAE Fundazioak antolatutako sarien helburua Estatu espainiarreko Antzerki eta Dantza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003359 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Kaleak eta gauak gureak direla aldarrikatzeko" helburuarekin, manifestaziorako hitzordua jarri zuen Zumaiako Mugimendu Feministak atzo gauerako, baina eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera laga behar izan zuten kale agerraldia. Alternatiba modura, lehen kontzertuaren ondoren txosnetako oholtzara igo ziren taldeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003360 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguerdiko eta gaueko danborradez eta bandera igotzeaz gain, askotariko egitaraua dago prest datozen orduetarako. Ikusi hemen guztiak.
Gauerdian: Kofradian Bandera igotzea Javier Murciano arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak. Danborrada amaitutakoan, berbena Basajaun tald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003361 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraz egiteko, santelmoek euskararen kolorea dutelako, maite duguna zaindu nahi eta behar dugulako...
Santelmoetan ere euskaraz egin eta bizi nahi dugula akordarazteko, pegatinak atera ditu Larraina Euskara Elkarteak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003362 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch Trail mendi lasterketaren izen ematea maiatzaren 14an zabalduko dute
'Zaindu ingurumena' eta 'Berdintasuna-lehentasuna' leloak izango ditu aurten lasterketak. Liburu aurkezpenak ere antolatu dituzte bezperarako.
XIII. Flysch Trail lasterketan parte hartu nahi dutenek badute inskripziorako data: maiatzaren 14ean,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003363 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten, honekin lotuta, ekimen berri bat jarri dugu martxan, eta horren berri eman nahi dizuegu.
Edozein txoko da egokia irakurtzeko; baita gelako aulkian eserita gaudenean ere. Baina, beti gelako eserlekuan irakurtzen aritzeak ez du laguntzen irakurzaletasuna sortzen eta bultzatzen.
Horregatik, irakurle bakoitzak bere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003364 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goikoetxea ez da garaiz osatu, eta All Stars txapelketatik kanpo gelditu da
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, txapelketa bezperan erorikoa izan zuen bizikletan zebilenean, eta ez dago jokatzeko moduan, saihetsetan min duelako. Hala, Barankikak hartuko du haren tokia All Stars txapelketan.
Asteartean abiatu zen Doni... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003365 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jabe berria du Zumaiako Siemens lantegiak, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez
Kapital pribatuko Mutares enpresa alemaniarrak erosi dio Guascor zena Siemens Energyri. Albistea ekonomia gaiak lantzen dituen El Economista hedabideak eman zuen atzo.
Siemens Energyk Mutares enpresa alemaniarrari saldu dio Siemens Energy E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003366 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txirrindulari gazteek hitzordu garrantzitsua dute asteburuan: Gipuzkoako Klasikoa
Junior mailan Gipuzkoan dagoen lasterketa garrantzitsuena bihar eta etzi jokatuko da Deban eta Donostian, eta bertan parte hartuko dute Viveros San Anton-Exclusivas Mardu taldeko lau kirolarik, Elgoibarko taldeko beste hirurekin zazpiko t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003367 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoen atarian, Zumaiako Mugimendu Feministak asteazkenean aurkeztu zuen eraso matxisten aurkako protokoloa. Hala, erasoen aurrean eman beharreko pausoez eskaera zehatzak egin dizkiete bai norbanakoei, bai tabernei. Hemen klik eginda deskargatu daiteke herritarren eskura jarri duten eskuorria. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003368 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako jaialdia Zumaian: mende erdirako bidean, etenik gabe
Hirurogeita hamarreko hamarraldian sortua da Zumaiako jaialdia eta 1977koa du ikus-entzunezko lehenbiziko lekukotza. Pandemiaren ondorioz bi urtez urrian egin ondoren, jaietara itzuli da. Herrian ez ezik, eskualdean ere erreferentzia da.
Beti bezala, ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003369 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izurritearen ondorioz bi urtez desagertuta egon ondoren, santelmoetarako txosnen muntaketari ekin diote gaur goizean. Aspaldiko partez, herriko jaiez gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, eta dagoeneko usaindu daiteke ospakizun giroa herriko bazterretan. Oso gutxi falta da festa lehertzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003370 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errespeta itzazue loreak: izaki bizidun askoren elikagaia dira, eta loreak ere izaki bizidunak dira. Hona hemen hiru intsektu, denak polinizatzaileak eta biltzaileak, hiru loretan.
Eguraldi onarekin, jendea ibiltzera animatzen da naturaz gozatuz. Atsegina da familiak oinez ikustea haur eta guzti. Baina komenigarria lit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003371 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batetik, astelehenean, San Telmo eguna, itxita egongo dira udal zerbitzu guztiak. Bestetik, Udaltzaingoak gau osoko zerbitzua eskainiko du festek irauten duten bitartean. Aldaketa gehiago ere egongo da.
Ohi bezala, herriko jaiek zenbait aldaketa eragingo dute udal zerbitzuetan. Batetik, astelehenean, San Telmo eguna, i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003372 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musikaria, musika irakaslea eta musikarien zuzendaria. Musika arnasten du Joxe Mari Azkuek, Zumaiako Musika Bandako zuzendariak. Gustuko dituen bost abesti aukeratu ditu Baleikek eskatuta.
Oraindik gogoratzen dut lehen aldiz kanta hau entzun nuenean nire gorputzak sentitu zuen eztanda. 2016an utzi gintuen Leonard Cohen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003373 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Festen atarian, erasoen aurkako protokoloa aurkeztu du Zumaiako Mugimendu Feministak
Herritar guztiei "arduraz" jokatzeko eskatu diete, "guztiok aske eta eroso sentituko garen espazioak sortzeko". Erasoen aurrean eman beharreko pausoez eskaera zehatzak egin dizkiete bai norbanakoei, bai tabernei. Manifestaziora deitu d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003374 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astilleros Balenciagan egindako itsasontzi berria gaur arratsaldean bota nahi zuten putzutara 19:00ak aldera, baina jakitera eman dutenez, gaurko botadura bertan behera geratu da. Ez dute data berririk iragarri oraindik. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003375 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Maddiren ibilbiderako bultzada handia da CETDI-n sartzea lortu izana"
Punta-puntako eskiatzaile gazteen CETDI programaren barruan entrenatuko du Maddi Iraolak aurrerantzean. Aurtengo denboraldiko emaitza bikainei eta sarrera probetan egindako lanari esker lortu du hautatua izatea.
Aurtengo denboraldian emaitza apartak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003376 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Toki itxietan musukoaren erabilera malgutzea dakarren dekretua argitaratu dute
Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartutako aldaketak jasotzen ditu gaur atera den dekretuak, eta aldaketa horiek gaurtik indarrean dira. Barrualde gehienetan dagoeneko ez da derrigorrezkoa maskara janztea. Osasun zentroak, botikak, za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003377 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik maiatzaren 6ra, autobusek ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaian
Santelmoak direla eta, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan egingo dituzte geldialdiak egun horietan.
Gaurtik, asteazkena, maiatzaren 6ra bitartean, autobusa ez da Zubitxikitik herrira sartuko, San Telm... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003378 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako futbol taldeko infantil neskak Zarauzko txapelketan izan dira
Fernandok zuzentzen duen taldea bederatzigarren postuan geratu zen, eta Iradi Unanuek Realarekin txapelketa irabazi zuen.
Zumaiako Futbol Taldeko infantil neskek lan bikaina egin zuten apirilaren 15ean Zarauzko txapelketan. Taldeetako fasean 5 parti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003379 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artola eta Laso izango dira San Telmo eguneko pilota partida nagusiko protagonistak
Banakako txapelketako final laurdenetako partida jokatuko dute astelehenean Aitzuri pilotalekuan. Promozio mailako final laurdenetako partidan, berriz, Alberdi eta Salaberria lehiatuko dira. Hirugarren partida bat ere izango da, Victor-... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003380 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musukoak derrigorrezkoa izaten jarraituko du garraio publikoan, ospitaleetan, osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu berri du musukoa toki itxi gehienetan erabiltzeko derrigortasuna bertan behera utziko duen dekretua. Araua bihar sartuko da indarrean. Ikastetxee... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003381 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zenbat dakizu santelmoez? Parte hartu BALEIKEren galdera-erantzunen jokoan
Ate joka dira San Telmo festak, eta BALEIKEk jai horiei buruzko galdera-erantzunen jokoa prestatu du. Honako hamar galdera hauei erantzun, eta irabazi Zumaiako Zelai talasoterapia zentrorako bi lagunentzako bonua. Parte hartzaile guztien artean,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003382 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo bainu denboraldia, erabilera eta edukiera mugarik gabekoa
Gipuzkoako Hondartzetako Lurralde Mahaiak joan den astean egin zuen bilera, eta horixe erabaki zuten han. Ohi bezala, ekainaren 15etik irailaren 15era izango da bainu denboraldia. Bileran izan ziren Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako alkateak.
Gip... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003383 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izena egunean bertan eman beharko da, 09:00etatik 11:00etara bitartean, Oxford aretoan. Gaia, berriz, librea izango da eta lanak 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira. Sari banaketa egunean bertan egingo dute, Oxford aretoan bertan. Oinarriak ere argitaratuta daude, eta hemen daude ikusgai.
Kaleko Pintura Lehiaketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003384 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo Bulegoan eskuragarri daude ostiraleko bertso saiorako sarrerak
Aurtengo santelmoei hasiera emateko luxuzko bertso saioa antolatu dute, oholtza gainean ariko direlako kantari Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile ere ez da edozein ibiliko, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003385 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztea eta musikazalea, Ingeles Ikasketak ari da egiten Molly Bux Madrilen. Gustuko dituen bost abesti aukeratu ditu BALEIKErentzat.
Orain dela pare bat aste ateratako abesti honek fama handia lortu du sare sozialetan eta horrela ezagutu dut nik ere! Letra sakonez beteriko abesti honen doinu lasaiak edozein arratsalde ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003386 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarribian jaio nintzen, 1986an. Zumaiakoa ez banaiz ere -hiru urte eta erdi daramatzat hemen bizitzen-, orain gutxi, atletismoko emaitza batzuk zirela eta, zumaiartzat jo ninduten. Familiari mezu bat bidali nion: "Begira, dagoeneko adoptatu naute Zumaian". Egia esan, inoiz ez dut izan lotura esturik nire jaioterriar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003387 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Javier Murciano: "Itsasoak txikitatik erakarri nau; 4 urterekin pasaiari-ontzi bateko kapitaina izango nintzela esaten nuen"
Jose Javier Murciano Soretek (Zumaia, 1953) igoko du Kofradiako bandera apirilaren 24ko gauerdian. 35 bat urtez aritu da itsasoan edo itsasoarekin lotura duten lanbideetan, horietatik gehien... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003388 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren hizkuntza bat ikasteko motibazioaz (beharrez, Maslowrentzat) asko teorizatu da. Bigarren hizkuntzaren norbereganatze prozesu horretan nola, alde batetik, norbanako faktoreak dauden, eta nola, beste aldetik, sozialek ere indar handia izango duten.
Zalantza izpirik gabe esan genezake KORRIKA euskara bultzatzeko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003389 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Gu ta gure ingurukoak potrotaraino gaude" kantatzen zuen EH Sukarrak 1992an..., eta ez du ematen kontua asko aldatu denik... Azkenaldian ezinegon handia somatzen dut inguruan eta gizartean, oro har... (ez dut ideiarik zergatik... ironia "modo on"). Noraezean gabiltza, ongizate baten bila, baina nora heldu ez dakigula.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003390 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldatzen da azalekoa, / muina ere aldatzen da; / aldatzen da pentsaera, / munduan dena aldatzen da. / Klima aldatzen da aroz / eta artaldeak zelaiz; / dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. / Eskuz esku aldatzen du / dirdira diamanteak, / txoriak habia eta / arnasa amoranteak. / Ibiltariak bidea / aldat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003391 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goiko argazkian betaurreko beltzen atzean ezkutatzen den mozolo horrek zailtasun dezente izaten ditu orri honetarako gaiak aurkitzeko. Zenbaki honetarako bazekien, ordea, zertaz aritu, baina kostatu egin zaio hitzetan espresatzea.
Urteak aurrera doaz, eta oroitzapenak ere nahastu egiten zaizkit denborarekin. Ostarrenan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003392 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astilleros Balenciagan egindako 'Aqua Caledonia' ontziak asteazkenean, hilaren 20an, utziko du Zumaiako portua. Itsasoratzea egingo den denboran ezingo da inongo jarduerarik egin ibaian.
Datorren asteazkenean, 19:00ak aldera, utziko du Zumaiako portua 'Aqua Caledonia' ontziak. Hori dela, ontzia itsaso zabalean egon art... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003393 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igone Balentziaga arrain sailtzaileak 35 urte daramatza herriko Alde Zaharreko Balenciaga arraindegian lanean. Gurasoek zabaldu zuten denda 1974. urtean, eta haien lekukoa aspaldi hartu zuen arren, oraindik orain aitak laguntzen dio bentara goizero. Gustuko du arraina prestatzea eta jatea, eta errezeta sinple eta zapor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003394 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kbi xake kluba: "Zortzi fitxatik hemezortzira pasatu gara denboraldi honetan, eta denek egin dute debuta ligan"
Kbi xake klubeko taldeek amaitu dituzte dagoeneko lehiaketak. Gipuzkoako liga bukatu bada ere, txikienekin lanean jarraituko du klubak denboraldia amaitu arte. Egindako lanarekin "oso pozik" daudela diote klu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003395 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 91 urte betetzen dira gaur Euskal Errepublika aldarrikatu zela Zumaian
Gaurko egunez, duela 91 urte, Zumaiako Udalak, aho batez, Euskal Errepublika bat aldarrikatu zuen mozio baten bitartez. Espainiako Errepublika ezarri eta egun bat geroago egin zuen Zumaiako Udalak aldarrikapen hori, 1931ko apirilaren 15ean, garai ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003396 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iragan abuztuan Deba-Zumaia arteko Biotopoko mareartekoan aritzeko baldintzak zorroztu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta, handik aurrera, arrantza bakarrik ez, erabilera publikoa ere mugatuta dago zenbait kasutan. Aipatutako Biotopoa izendatu zenean zeresan eta polemika handia sortu zituen bertako bi erreserba gunee... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003397 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko boxeo txapelketarako sailkatze borrokaldia izango du bihar Madyk
Intergymen ondoren, txapelketak jokatzeko garaia ere heldu zaie Zumaia Cuban Boxing klubeko borrokalariei. Euskadiko txapelketara sailkatzeko borrokaldia izango du Mady bihar goizean Donostian.
Anoetako gimnasioan egingo da borrokaldia, goizeko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003398 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txomin Agirre kaia, Santiago hondartza eta Sarauneko zabalgunea lotzen dituen txalupa zerbitzua gaur hasi eta ekainaren 15era bitartean asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da zerbitzua, 11:00etatik 13:00era eta 15:30etik 19:00etara.
Gaur hasi eta hondartza denboraldia hasi bitartean egongo da martxan zerbitzu hau, a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003399 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ordutegi aldaketak izango dira udal eraikinetan Aste Santua eta San Telmo jaiengatik
Udal eraikinek ordutegia moldatu dute Aste Santuagatik eta datorren astean hasiko diren San Telmo jaiengatik. Batzuk itxita egongo dira, beste batzuk ordutegia aldatuko dute.
Udaletxea, Alondegia kultur etxea, Branka eta Gizarte Zentro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003400 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Mantzisidorrek gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu webgunean argitaratzeko. Po, Karidadeko Benta edo Gora Japon taldeko kide ohia, unibertsitateko irakaslea da gaur egun, eta Txaranga Urretabizkaia taldeko kidea, besteak beste.
Kantuen aukeraketa zeren arabera egin pentsatzen ari nintzela erabaki dut pertsonalk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003401 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estuarioetako paisaia kulturalak ikertzen aritu da Josu Narbarte historialaria, eta euskal kostako polderrei buruzko artikulua argitaratu berria du, beste hiru kiderekin batera, Journal of Wetland Archaeology aldizkari zientifikoan, ingelesez.
Urdaibai, Bidasoa, Oria eta Urolaren itsasadarrak aztertu dituzte lan horret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003402 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobus zerbitzu berezia antolatu du Lurraldebusek Zarauzko Garagardo Azoka dela eta
Aste Santuarekin batera, Garagardo Azoka antolatu dute Zarautzen. Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu ostegunerako eta ostiralerako.
Pandemiak eragindako bi urteko hutsartearen ondoren, bueltan da Garagardo Azoka Zara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003403 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flash taldeak lehen kontzertua emango du gaur, Getariako Gaztetxean
Oki Moki, Arrotzak edota Brigada Criminal taldeetako kideek sortu dute Flash. Tartean zumaiar bat dago: Aritz Paredes, hain zuzen.
Rock gordina eta punkaren artean mugitzen den talde berria da Flash, eta gaur emango du bere lehen kontzertua. Getariako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003404 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo Eguneko esku pilota partidarako sarrerak salgai daude dagoeneko
San Telmo jaietako egitarauaren barruan, apirilaren 25ean, 17:30ean hasita, buruzko buruko esku pilota txapelketako partida jokatuko da Aitzuri frontoian. Partidarako sarrerak jada salgai jarri dituzte.
Buruz buruko txapelketako final laurdenetak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003405 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 1ean amaituko dira aurtengo San Telmo jaiak. Udalak eta herriko eragileek festetako egitaraua aurkeztu dute. Pandemia egoera hasi zenetik lehenengo santelmo 'normalak' izango dira aurtengoak, eta "gogotsu eta ilusioz" agertu dira guztiak ere.
Festei hasiera ematen dien katxaperoa lar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003406 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baserri batean belarra erretzeak sortu du Zumaia osoan ikusi den ke laino handia
Herri osotik ikus zitekeen kea, eta Udaltzaingoan dei ugari jaso dituzte hori dela eta.
Udaltzaingotik azaldu dutenez, baserri batean belarra erretzen hasi dira. Horretarako baimena bazuten ere, oraindik haize handia zebilela eta, sua itza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003407 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | HH-ko Mugimendu Autonomoa proiektuan eredu da Zumaiako Herri Eskola
EAEko Mugimendu Autonomoan ari diren ikastetxeek, ZHEko eredua erreferente hartu dute eta bertara etorri dira ikastetxea ezagutzera, sare hau osatzen duten hainbat eskola.
Eraldaketa metodologikoa partekatzeko, bailarako mintegietan saioak eskaini ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003408 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liburu(ar)en eta literaturaren inguruan solasean aritu dira Eider Rodriguez eta Alex Gurrutxaga
Eider Rodriguezek eta Alex Gurrutxagak elkarrizketa eta solasaldiaren artean mugitu zen saioa eskaini zuten atzo Alondegiko ikasgelan. Rodriguezen azken liburuaz eta, oro har, bere lanaz eta literaturaz aritu ziren biak hizk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003409 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ukrainako errefuxiatuen aldeko ekintza solidarioa abiatu dute Gertuk eta SOS Ukraina Zumaia taldeak
Itsulapikoak jarri dituzte elkarteko kide diren saltokietan. Diru sarrerak egiteko aukera ere zabaldu dute.
Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak ekintza solidario bat abiatu du SOS Ukraina Zumaia taldearek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003410 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dugu Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletako matrikulazio epea
Gaur zabaldu dugu Zumaiako bi haurreskoletako matrikulazio epea, eta zabalik izango da maiatzaren 9ra arte. Bi haurreskolek ate irekiak egingo ditugu maiatzaren hasieran.
Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolek matrikulazioa egiteko epea za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003411 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako txapelketa irabazi du Pulporen gizonezko senior taldeak
Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan lortu du txapeketa irabaztea Labarra Pulpo taldeak, eta Euskal Ligara igotzeko fasea jokatuko du orain.
Pulpo Eskubaloiak harrobiarekin egiten duen lan onak emaitzak eman ditu beste behin ere. Labarra Pulpo gizonez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003412 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletako matrikulazio epea
Gaur zabaldu dute Zumaiako bi haurreskoletako matrikulazio epea, eta zabalik izango da maiatzaren 9ra arte. Bi haurreskolek ate irekiak egingo dituzte maiatzaren hasieran.
Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolek matrikulazioa egiteko epea z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003413 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitu da denboraldia Kbi xake klubeko taldeentzat. B taldeak pasa den astean jokatu zituen azken partidak; A taldeak, berriz, pasa berri den asteburuan. Norgehiagoka irabazi zuen Billabonaren aurka, baina ez da izan nahikoa lehen mailara igotzeko.
Gipuzkoako xake ligako bigarren mailako denboraldia amaitu da. Igoera f... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003414 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen Apirilaren 09 tik 10ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003415 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Memorian, denboran eta identitatean oinarritutako lanak erakutsi ditu Carmen Palomero
Carmen Palomero artistaren lanak ikus daitezke egunotan Oxford aretoan. Oroimenaren bitartez espazioa denboran brodatzea du erakusketak izenak, eta apirilaren 24ra arte bisitatu ahal izango da.
Litografiak eta akoaforteak, bideoak eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003416 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo jaiak bueltan dira, eta haiekin batera bueltan da Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatutako Olagarro zopa lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek izenak eman dezakete dagoeneko.
Repetizioetan egingo da lehiaketa hau, larunbatean, apirilaren 30ean, Torreberriko aterpean. Zumaiako elkarte gast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003417 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esnatu dira. Neguko aldiaren ondoren, liztor asiarra, vespa velutina, itzuli da... Nik ikusten dudanez, egunetik egunera oldarkorragoak eta handiagoak dira. Bilakaera genetikoaren ondorioak. Ondorioak? Erleak eta erlauntzak eraso eta suntsitzean, elikadura-kate osoa arriskuan jartzen dute, eta erleak hiltzen dituzte.
N... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003418 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiatik igaroko da bihar 51. Valenciaga Memoriala txirrindulari proba
Zumaiatik igaroko da bihar 51. Valenciaga Memoriala proba. Espainiako Koparako puntuagarria da, eta Eibarren hasi eta amaituko da. 09:30ean aterako dira txirrindulariak handik, eta Zumaian 10:25ean eta 11:36an izango dira, gutxi gorabehera. Bietan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003419 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoei hasiera emateko bertso saio dotorea antolatu dugu aurten ere. Sarrerak salgai daude, 8 euroan, Turismo bulegoan, Inpernupen eta Ttakun tabernan.
Seikote dotorea etorriko da Zumaiara: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003420 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enplegua eta zaintzak banatzeko, eta aberastasuna birbanatzeko politiketan egingo du azpimarra LABek Maiatzaren 1ean
Maiatzaren 1aren harira antolatuko diren ekintzatan parte hartzeko deia egin dute Urola Kostako LABeko delegatuek. Gipuzkoa mailako manifestazioa Donostian egingo da, Easo plazatik abiatuta, Altxa! Egin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003421 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Honezkero jakingo duzue Labarganeta Atxarten dagoela, Urkiolatik hurbil, Untzillaitz mendiaren hegoaldean. Hormaz josita dago mendi hori, eta ez hegoaldean bakarrik.
Halaxe, ostiral arratsalde hartan Labarganetara heldu ginen, autoa Gatzaieta baserriaren ondoko parkinean utzita.
Giro zegoen eta sektore osoa guretzat. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0003422 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste pausu bat Unax Ayorentzako. Oraingo honetan, Aste Santuko oporretan, Katalunian izango du aukera jokatzeko Realarekin MIC FOOTBALL txapelketan. Txapelketa Apirilaren 13tik 17ra izango da, eta Lloret de Mar inguruko herri ezberdinetan jokatuko dituzte partiduak.
Unaxek kadete mailan jokatzen du, baina oraingo hone... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.