id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0003223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat arratsaldean jokatuko da Getariako Triatloia, eta horrek eragina izango du Zumaia eta inguruko trafikoan. Antolatzaileek eta udaltzaingoak gomendio batzuk plazaratu dituzte arazoak ekiditeko. Zarautz eta Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko. Getariatik Zu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ongizate gehigarria banatu du Baleikek maiatzeko aldizkariarekin batera Baleikek banatu du maiatzeko aldizkaria, eta ale horiekin batera, osasun gehigarria ere jaso dute bere bazkideek. Baleikek banatu du maiatzeko aldizkaria, eta ale horiekin batera, ongizate gehigarria ere jaso dute bere bazkideek. Urolako Komunikazi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikus-entzunezkoetan euskararen gutxieneko presentzia arautzea eskatu dute Tokikomek eta euskalgintzako hainbat eragilek Ikus-entzunezkoen lege berria eztabaidatzen hasiko dira bihar Espainiako Kongresuan. Horren atarian, lege horrek bere egin behar dituen ardatzen inguruan jardun zuten euskalgintzako zenbait eragilek, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute Europako Geoparkeen Astearen harira Ostegunean hasi eta ekainaren 2ra bitartean zenbait jarduera antolatu ditu Euskal Kostaldeko Unesco Munduko Geoparkeak. Ekimen hau Europan gaur egun dauden 94 geoparkeetan egingo da aldi berean, "tokian tokiko ondare geologiko eta natural ab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oikiako hondakin urak biltzeko proiektua jendaurrean jarri du URA agentziak Oikia auzoko eta Xey industrialdeko hondakin urak biltzeko proiektua diseinatu du URA-Uraren Euskal Agentziak. Proiektua jendaurrean jarri du orain. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lapurreten eta iruzurren inguruko hitzaldia izango da bihar Oxford aretoan Zumaia nagusiekin, nagusientzat programaren barruan, Iban Barba udaltzainburuak lapurreten eta iruzurren inguruko hitzaldia emango du bihar, asteazkena. Lapurreten eta iruzurren aurrean zein irizpide jarraitu azaltzeko, hitzaldia eskainiko du bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irabazlerik agertu ez, eta santelmoetako otarraren zenbaki berriak atera ditu Telmo Deunek Telmo Deun arraun elkarteak sari eder bat zozkatu zuen pasa den San Telmo jaietan, repetizioetako igandean egindako trainerill estropadaren ondoren. Zenbaki saridunaren jaberik agertu ez, eta zenbaki berriak atera ditu aste honet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartzako eskubaloi txapelketa jokatuko da Santiago hondartzan ekainaren 12an Hondartzako eskubaloi txapelketa hartuko du Santiago hondartzak ekainaren 12an. Kimu eta infantil mailako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte. Izen-ematea zabalik dago jada. Kiroldegietatik atera eta hondartzan eskubaloian jokatzeko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaleko pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ikus daiteke Oxford aretoan Igandean egin zen Zumaiako kaleko pintura lehiaketara aurkeztutako lanak Oxford aretoan ikusi ahal izango dira datorren igandera bitartean. Lehiaketan saritutako lanak ikusteko aukera izango da Alondegiko erakusketa aretoan, baita igan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 12an hasiko dira datorren ikasturteko musika eta dantza eskolako ikastaroak. Matrikulatzeko epea zabalik izango da hilaren 26ra arte; Ubillos jauregian bertan, telefonoz edo posta elektronikoz eman daiteke izena. 2022/2023 ikasturteari begira jarri da dagoeneko musika eta dantza eskola. Irailaren 12an hasiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GNat Zinemaren programako 'Urak aske' filma proiektatuko da Zumaian Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren II. Erakustaldia antolatu du maiatzaren 10etik 20ra bitartean Gipuzkoako bederatzi udalerritan. Geoparkean, konkretuki, bi emanaldi antolatu dira. Aurreko o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da txapelketa nagusiko partidarik jokatuko datorren igandeko pilota jaialdian Buruz buruko esku pilota txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatzekoa zen datorren igandean Aitzuri frontoian. Altuna III.ak esku batean dituen arazoak direla medio, partida hori bertan behera geratu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alai auzategian izango da datorren igandean, maiatzak 22an. Goizeko 11:30ean hasiko den proba honetan benjaminek, kimuek eta infantilek parte hartuko dute. Erritmoa kontrolpean izango dute antolatzaileek, probaren zati handi batean. 2019an ospatu zen azkeneko aldiz umeen duatloia, ZTTk antolatuta. Bi urteko hutsarteare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkolea hondartzan itsas animaliak identifikatu eta zerrendatu zituzten Olarrusubeko kideek. Marea baxu zegoela Alkoleako hondartzara gerturatu eta taldean espezie ezberdinak identifikatu zituzten. Lau nudibrankio espezie desberdinak ikusi zituzten, eta ekinodermoen taldeko espezie oso arraroa ere bai, Antedon bifida d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkue Literatura sarietan, poesia saileko lehen saria eskuratu du Sara Uribe-Etxeberria Atxurrak 2021eko Resurreccion Maria Azkue literatura sariak banatu zituen, ostiralean, Euskaltzaindiak Bilboko bere egoitzan. Adinaren arabera bi mailatan banatuta, 10 eta 17 urte arteko ikasleek aurkeztutako idazlanak saritzen ditu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsio duinak, kalitatezko zaintza eta osasungintza publikoa galdegin dituzte beste behin ere Saregileen plazan elkartu da herritar talde bat, astelehenero bezala, pentsio sistema publikoak exijitzeko. Astelehenero legez, elkarretaratzea egin du herritar talde batek Saregileen plazan, pentsio sistema publikoa nahiz ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Artalekun 18.30ean izango da partida, eta Zumaiatik autobusak jarriko ditu klubak. Labarra Taberna Pulpo seniorren igoera faseko laugarren partida, larunbat honetan, hilak 21, arratsaldeko 18:30ean izango da, Txingudiren aurka, Artalekun, Irunen. Klubak, partidaren garrantzia dela eta, jokalari, familiartek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leire Baraibarrek bigarren egin du Domusa Teknik 40 MLK lasterketan Beroa tarteko, ehun korrikalari baino gehiagok bertan behera utzi zuten larunabatean Azpeitian jokatutako lasterketa. Leire Baraibar bigarren sailkatu zen emakumezkoetan, Oihana Azkorbebeitiaren atzetik. Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren lehen e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gonzalo Agirre puntista zumaiarrak Espainiako zesta-punta txapelketa irabazi du 22 urtez azpikoen kategorian. Pasa berri den asteburuan jokatu zuen txapelketako finala Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Eñaut Urreisti mutrikuarrari gailendu zitzaion 15-13 eta 15-10 emaitzarekin. Larunbatean jokatu zen, baita ere, zesta-p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirolariaren maila edozein izanda ere, helburuak lortzen laguntzen duen tokia da Gaindituz-Erronka KM. Izan ere, bidelagun izango dituzu Gijarro, Agirregabiria, Esnal eta Ucin, mediku azterketa egiteko, entrenamenduak planifikatzeko, edota lesio bat izanez gero, fisioterapia saioa jasotzeko. Zumaiako Alai auzategian el...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kantabriako Santander hiriko uretan jokatu zen larunbatean X. Series Cantabricas Surfski txapelketa. Urtetik urtera indarra hartzen ari den proba da hau eta Kantauriko surfskilari onenen hitzordu izateaz gain, Kantabriako txapelketak aurten nazioartekoa izatea lortu du. Horregatik, Portugal, Alemania, Polonia edota Heg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esku pilota eta pala txapelketako jardunaldiak jokatu ziren pasa den asteburuan Odieta frontoian. Ostiralean jokatu zen esku pilota txapelketako bigarren jardunaldiak emaitza hauek eman zituen: Ander Odriozola-Oihan Iribar, 22 - Gorka Iribar-Joseba Martija, 7 Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 22 - Eneko Izagirre-Iñigo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan txukuna egin dute Zumaiako ontziek Gipuzkoako trainerilla txapelketan Gipuzkoako trainerilla txapelketa jokatu da pasa berri den asteburuan Pasaian. Larunbatean erabaki ziren Gipuzkoako ligako irabazleen izenak; igandean txapelketakoak. Gipuzkoako trainerilla txapelketak hartu ditu asteburuan Pasaiako badian. Larun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indamendi bazkunaren 50. urteurreneko ekintzei hasiera eman zieten atzo festa giroan. Indamendi Eguna ospatu zuten atzo Zumaiako mendizaleek. Goizean abiatu ziren Zumaiatik, eta behin mendi gainean hamaiketakoa izan zuten. Sariak banatzeko ere baliatu zuen Zumaiako mendi bazkunak egun hau. Indamendi bazkuna sortu zutel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen maiatzaren 14tik 15ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denok izan dezakegu distira geure burua garen bezala onartzeko gai garen unetik.Denok izan dezakegu distira garen 2. Haur bakoitzari bere gustuko koloreekin margotzeko izar bat emango dio. Bertan, adinaren arabera, bere izena eta gehien 1. Irakasleak jardueraren azala erakutsiko du eta galdetuko du zer nahi duen esan N...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Banakako txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida hartuko du Aitzurik Esku pilota partidak jokatuko dira maiatzaren 22an Aitzuri frontoian. Hiru partida jokatuko dira, eta jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Hasteko, lau terdiko San Fermin sariko aurrekanporaketa partida jokatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontzertua emango du Sapere Aude Sinfoniettak datorren larunbatean, maiatzaren 21ean, San Telmo Ermitan. Eguerdiko 12:00etan izango da emanaldia, eta gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude turismo bulegoan. Edurne Susok, Isabel Acevedok, Ainhoa Maraurik, Estibaliz Oraák eta Marixi Sesmak osatuko dute datorren larunba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Korrontzik eta Astinduk eskainiko duten emanaldiko sarrerak salgai daude dagoeneko Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, emanaldi berezia eskainiko dute aurtengoan ere Korrontzik eta Astindu dantza taldeak. Maiatzaren 28an izango da Zumaienan, 19:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude dagoeneko: Turismo Bulegoan eskur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Distantzia erdiko Espainiako txapeldun da uneotan Alberdi zumaiarra. Atzo goizean jokatu zen Half Triathlon Iruña proba, eta Helene Alberdi kirolari zumaiarra izan zen garaile. Distantzia erdiko proba izan zen atzokoa, eta inork baino azkarrago osatu zituen Alberdik igerian 2.000 metro, bizikletaz 80 kilometro eta heme...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geologian lizentziatua, institutuko irakaslea eta artzaina. Hirurak pertsona berean. Josu Aizpuruak (Zumaia, 1971) betetzen ditu hiru baldintza hauek: geologia eta biologia ikasgaiak irakasten dizkie DBHko ikasleei Trintxerpen, eta, aldi berean, artalde bat du Zumaian, San Martin baserrian. (Erreportaje hau apirileko B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako trainerilla txapelketako lehen jardunaldia jokatu da gaur Pasaiako badian. Bihar banderaren bila abiatuko diren ontziak erabakitzeaz gain, liga zer klubek irabazi duten ere jakin da gaurko arraunketa saioan. Hala, Telmo Deun arraun elkarteko jubenil neskek Gipuzkoako trainerilla liga irabazi dute. Gaurko est...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Unesco Eskola Elkartuen sareko topaketak egingo dira Zumaian uztailean Nazioarte mailako ehun profesional inguru bilduko ditu uztailaren 4tik 7ra bitartean Zumaian egingo den Unesco Eskola Elkartuen sareko XXXIII. topaketan. Hezkuntza alorreko transformazioa izango dute hizpide jardunaldi hauetan. Pandemiak behartutako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izena bihar bertan eman beharko da, 09:00etatik 11:00etara bitartean, Oxford aretoan. Gaia, berriz, librea izango da eta lanak 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira. Sari banaketa egunean bertan egingo dute, Oxford aretoan bertan. Oinarriak ere argitaratuta daude, eta hemen daude ikusgai. Bihar egingo da aurtengo K...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguan egindako zaharberritze lanak bukatuta, gaur uretaratuko du Beduola elkarteak 'Magallanes' batela. 19:00etan egingo dute ekitaldia, Arranplan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trantsizio ekologikotik abiatuta, hamahiru artistak sortutako artelanak izan dira ikusgai apirilaren 28az geroztik. Bihar izango da erakusketa bisitatzeko azken eguna. Artekomen eskutik, trantsizio ekologikoaren inguruko artelanak sortu dituzte hamahiru artistak, eta horiek sortutako bilduma ikusgai izan da azken asteo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
XIII. Flysch Trail lasterketan parte hartu nahi dutenek badute izena emateko data: gaur irekiko du izena emateko epea antolakuntzak. Korrikalariekkronoak.com webgunearen bitartez egin beharko dute inskripzioa, bertan emandako jarraibideei kasu eginez. Urriaren 2an jokatuko da aurtengo lasterketa, igandearekin, 10:00eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean izango da, arratsaldeko 5etan, zita. Aurkaria Tolosa Eskubaloia eta saria igoera izan daiteke. Bi taldeek irabazi dituzte bi partidak eta orain heuren artean lehiatuko dira. Partidaren garrantzia ikusirik klubak zaletuen babesa eskatu du. Horretarako 16:30ean irekiko dira ateak eta taberna ere jarriko da. D...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbateko lehen partida lehen mailako infantil mutilek jokatuko dute; Ander eta Erlantzen jokalariek aurtengo azken partida jokatuko dute larunbatean; denboraldi gogorra izan dute baina gogotsu jardun dute denboraldi osoan. Ondoren, ohorezko infantil neskek jokatuko dute; Fernandok zuzentzen duen taldeak liga duda as...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean jokatuko da esku pilota txapelketa herrikoiko bigarren jardunaldia. 18:00etan hasiko dira partidak Odieta frontoian. Pasa den ostiralean eman zioten hasiera esku pilota txapelketa herrikoiko aurtengo edizioari, eta gaur, 18:00etatik aurrera, jokatuko da bigarrena. Partidak Odieta frontoian jokatuko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etxebizitza turistikoak arautzeko proposamena aurkeztuko du Udal Gobernuak asteazkenean Udal Gobernuak etxebizitza turistikoen inguruko proposamena aurkeztuko du asteazkenean, hilaren 18an. Izan ere, Udal Gobernuak azaldutakoaren arabera, ez dago etxebizitza turistikoekin lotutako erregulazioarik, eta beraz, ez da inol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Giselle' ikuskizuna Kursaalen ikusteko doako autobusa jarri dute Maiatzaren 29an da Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren ballet ikuskizuna, 19:00etan, eta autobusak ikuskizuneko txartela erosita duten herritarrak jasoko ditu, aurrena Zumaian 17:40an, eta jarraian Getarian, Zarautzen eta Orion. Doako zerbitzua erab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan GUNEk beste meditazio saio bat egingo du Foronda Jauregian. Ostirala, maiatzak 13an, arratsaldeko 19,00 tan. Danok gonbidatuta zaudete.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia erromesen aterpetxerik gabe dago 2020. urtetik. Hasieran, COVID-19a izan zen arduraduna, eta gero, besterik gabe, itxi egin dute. Gabezia hori konpontzeko ez da ezer egin. Zumaian lokal bat egokitu zitekeen erromesak hartzeko, edo San Jose monasterioko aterpetxea; Monjaxarrak berriz ireki zitekeen, kontuan hartu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko piraguismo txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du Iñigo Peñak Abuztuan Kanadan jokatuko diren Munduko piraguismo txapelketarako txartela lortu dute Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek pasa den asteburuan Galizian egin zen sailkatze proba irabazi ondoren. Pontevedrako Verducido herrian egin ziren pasa den ast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko plazako birziklapen etxola konpontzera eramango dute datorren astelehenean Datorren astelehenetik aurrera, eta sei asteko epean, Beheko plazan dagoen birziklapen etxola ez da erabilgarri izango. Urola Kostako Udal Elkarteak konponketak egingo ditu denbora tarte honetan. Erabilitako olioa, elektrodomestiko txikia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostia Grand Slam txapelketan arituko dira Goikoetxea eta Lopez Larunbatean hasi eta ekainaren 11ra bitartean jokatuko da Donostia Grand Slam zesta punta txapelketa. Jai Alai World Tour osatuko duten txapelketetako bat da Donostiakoa, eta bertan parte hartuko dute Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopez puntistak. Ham...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ate irekiak egingo ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak maiatzaren 16tik 20ra bitartean Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren eskaintza ezagutzeko aukera izango da datorren astean, maiatzaren 16tik 20ra bitartean. Ate ireki hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Musika eta dantzako ikastaro eskaintza za...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mediterraneoko Jokoetan arituko da Kauldi Odriozola Espainiako selekzioarekin Aljeriako Oran hirian jokatuko dira Mediterraneoko Jokoak ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitartean. Espainiako eskubaloi selekzioko hautatzaileak dagoeneko aukeratu ditu jokoetan arituko diren jokalariak, eta horien artean da Kauldi Odriozola...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.200 deskontu txartel eskuragai izango dira bihartik, herriko komertzioa indartzeko Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira bonoak, 30 euroren truke. Kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabili ahal izango dira, 40 euroko balioarekin. Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei bultzad...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Benjamin mailako Taosako sei igerilari sailkatu dira Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketara. Datorren igandean, maiatzaren 15ean, jokatuko da txapelketa Legazpin. Sailkatu diren igerilariak hauek dira: Karle Mangas, Maren Badiola, Inge Aginagalde, Iker Corcuera, Asier Garcia eta Nayssam Akrikez. Igandeko txapelketan proba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo udarako ere kirol ikastaroen eskaintza zabala antolatu du Kirol Patronatuak. Kirol udalekuak ere izango dira 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat, kirol jarduera oinarri hartuta aisialdia modu aktiboan eta entretenigarrian igarotzeko. IgeriketaNoiz: astelehena/asteazkena edo asteartea/ostegunaNork: 3 urteti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ados Teatroa antzerki konpainiaren Kopaz kopa antzezlana ikusteko aukera izango da ostiralean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartzaileen zozketa egin dugu eta saridunak Maitane Urbieta Aizpurua eta Esti Curiel ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, maiatzaren 15ean, herriko mendizaletasunaren eguna ospatu behar dugu; Indamendi Eguna, alegia. Horrekin batera, elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunekin hasiko gara. Beheko plazatik goizeko 9:00etan abiatuko gara, eta eguraldiak laguntzen badu, festa tontorrean izango da. Aurten, gurutzea urteurre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribian eta Zarautzen jokatu dira asteburuan trainerilla ligako estropadak Gipuzkoako trainerilla ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatu dira pasa den asteburuan. Larunbatean Hondarribian izan ziren estropadak, eta Zarautzen igandean. Larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako batel ligako hirugarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute pentsiodunek Berrogei lagunetik gora bildu da gaur Zumaieko pentsiodunen mugimenduak deitutako elkarretaratzean. Eguerdian egin dute protesta ekintza Saregileen plazan. Datorren ostegunean, hilaren 12an, Gasteizen manifestazioa egingo dela gogoratu dute....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ziberadikzioari buruzko hitzaldia izango da astelehean Sagarbideko aretoan Telmo Deun guraso elkartetik datorren astelehenerako, hilak 9, hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu Sagarbideko aretoan arratsaldeko 18:30etan. Hitzaldia irekia izango da eta interesa duen edonor etor daiteke bertara. Herri mailan pantailen e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen Maiatzak 06 tik 08ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskaltzaleen Topaguneko bazkide egin da Larraina Euskara Elkartea Ipar Euskal Herriko bost elkarterekin eta Iruñeko Laba-rekin batera bihurtu da Larraina Euskara Elkartea Euskaltzaleen Topaguneko bazkide. Pasa den maiatzaren 6an Hendaian egindako batzar nagusian, zazpi elkarte berri egin ziren Euskaltzaleen Topaguneko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurunbideko igogailua egiteko lau proiekturen artean bozkatzeko aukera izango dute zumaiarrek bihartik Ideia lehiaketako lau proiektu finalisten artean botoa eman ahal izango dute 16 urtetik gorako zumaiarrek. Herritarren bidez banatutako puntuaketari mahai teknikoarena gehituko diote, eta puntu gehien lortzen dituen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Cristina Hurtadok ederki irakurri ditu hitz hauek. Testu hau moldatu dut Goiko Alberga plaza izendatzeko ekitaldirako, Imanol Azkuek duela ia 4 urte Zumaiako albergei buruz Baleiken idatzitako artikulu batean oinarrituta. Idatzi haren izenburuak berak asko esaten du: Albergak, faltaren oroimina. Arabieratik datorren hi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Cristina Hurtadok ederki irakurri ditu hitz hauek.Testu hau egokitu dut Goiko Alberga plaza izendatzeko ekitaldirako, Imanol Azkuek duela ia 4 urte Zumaiako albergei buruz Baleiken idatzitako artikulu batean oinarrituta. Idatzi haren izenburuak berak asko esaten du: Albergak, faltaren oroimina. Arabieratik datorren hit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez gara supermanak, ez gara superwomanak, baina haiek bezala denok ditugu superbotereak, askotan akordatzen ez bagara ere. Superbotere horietako bat da ikusmenarena: aurrealdean orain daukaguna ikusten dugu, baina horretaz gain, gaitasuna daukagu lehen hor zegoena ere ikusteko. Probatu! Neuk erakutsiko dizuet, erraza d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Kopaz kopa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Ados Teatroa antzerki konpainiak Kopaz kopa antzezlana ekarriko du Zumaiara datorren ostiralean, hilaren 13an. Emanaldia 20:00etan izango da Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkide...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola: "Garrantzitsua da jendea zutaz gogoratzea jokalari on bezala, baina baita pertsona on bezala ere" Pulpon hasi zen hegaleko jokalaria Bidasoan hazten ikusi da azken zazpi urteotan. Nantesera egingo du salto hurrengo denboraldian, eta Frantziako ligan aritzeko aukera izango du. Europako txapelketatik it...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Begirale eta koordinatzaileen behin betiko zerrendak argitaratu ditu udalak Merituen balorazioaren behin behineko emaitzen eta hautaketa prozesuaren puntuazioen aurrean aurkeztu diren erreklamazioei erantzun ondoren, behin betiko puntuazioen berri eman du udalak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julene Azpeitiaren eta Elbira Zipitriaren obrak digitalizatu eta herritarren eskura jarri dituzte Emakume Abertzale Batzako bederatzi egileren 1.292 lan digitalizatu dituzte, eta Xabier Eizagirre zarauztarrak egin ditu koordinatzaile lanak. Emakume Abertzale Batzaren mendeurrena baliatu du Jakin aldizkariak herritarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan. Ane Artetxe zumaiarrak eta Tania Ivanenko eta haren alaba Anna Omelchenko ukrainarrek hartu dute maiatzeko aldizkariko azala. Erretratua atalean, Ibon Uranga sukaldaritza irakaslea elkarrizketatu dugu. Ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elisabeth P. Montero: "Egia esan, ez nintzen oso kontziente eleberri bat izango zela egiten ari nintzen hori" Lotsak albo batera utzita, sorkuntzari eta imajinazioari hegalak ipini dizkio Elisabeth P. Monterok. Henry bere lehen liburua plazaratu berri du, gaztelaniaz, Amazonen bidez. Hasieran "bere buruarentzat idatzit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertsoa.eus guneko lagunek apirilaren 22kO saioa grabatu zituzten eta ariketa onentSuenak sarean jarri dituzte. Jon Maia gidari zutela, sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña.Bideoak ikusteko, egin klik:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adinekoei zuzendutako egitaraua prestatu dute Nagusien Mahaiak eta udalak Zumaia nagusiekin nagusientzat ekitaldi sortaren barruan hitzaldiak, tailerrak eta jokoak egingo dira maiatzean eta ekainean zehar. Branka eraikina ezagutzeko ate irekien jardunaldia ere egingo da, eta 90 urteko herritarrak ere omenduko dituzte. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzaren 8an Gipuzkoako Erroten Eguna egingo da, aurten lehenbiziko aldiz. Era askotako jarduerak antolatu dira 30 herri baino gehiagotan, eta Zumaian izango da ekitaldi horietako bat, Mareaerrota plazaren izendapenarekin lotutakoa. Gipuzkoako Erroten Egunarekin lotuta, ekitaldi bat antolatu du Zumaiako Udalak igande...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko errepideetatik igaroko da igandean Eibarko Hiria txirrindularitza proba IV. Eibarko Hiria Sari Nagusia txirrindularitza proba jokatuko da igande honetan. Nazioarte mailako proba garrantzitsua da, Eibarren izango du irteera eta helmuga, eta eskualdeko herrietatik ere igaroko da. Emakumezkoen elite mailako hem...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asierrek galdetu zigun hitz honen inguruan, eta testu hauxe osatzeko modua egin dugu. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Umeek oinez ikasi aurretik eskuak eta hankak lurrean jarriz ibiltzeko erari esaten diogu Zumaian "atarrapoka" ibiltzea. Getarian ere erabiltzen dute, Andres Alb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJ-PNVk 2022ko ordenantza fiskalen aldaketa babestu du, baina udaleko gastuaren igoera kritikatu du Zumaiako Udalak, apirilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, gainbalioari buruzko 2022ko ordenantza fiskalak aldatzea onartu zuen, EAJ-PNVren aldeko botoarekin. Udal talde jeltzaleak, hala ere, prozesuaren z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultura eta sormen arloko profesionalen topaketa antolatu du UKUEk maiatzaren 19rako Garapen Agentzien Euskal Elkarteak duela bi urte hasitako bideari jarraipena emango diote aurten. Bi topaketa izango dira urtean zehar, hil honen 19an lehenengoa. Izen ematea zabaldu dute dagoeneko. Kultura eta sormen arloko profesiona...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendaro Marinelaren taula flandiarra parrokiara itzuli da, zaharberritze lanak amaituta Taula botiboaren itzuleraren aitzakian, ekitaldi xumea egingo dute larunbatean San Pedro parrokian. Bertan izango dira Aldundiko eta udaleko ordezkariak, parrokoa, Vera Aldabe zaharberritzailea eta San Pedro abesbatza. Aste Santuare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantzari loturako hilabetea da maiatza, eta azken urteotan bezala Maiatza Dantzan ekimena antolatu dute Astindu Dantza Taldeak eta Zumaiako Udalak elkarlanean. Larunbat arratsaldean egingo den tango tailerrarekin hasiko da aurtengo edizioa. Hamaikagarrenez antolatu dute Astinduk eta udalak Maiatza Dantzan. Larunbatean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goldarazko maila pikoan Viveros San Anton-Exclusivas Marduko Adur Tapia hirugarrena izan zen. Irurtzunen hasi eta Goldarazko kaxkoan izan zuen amaiera jubenilen lasterketak aurreko igandean. Lasterketa gogorra izan zen eta txirrindulariek heurek gogorragoa egin zuten, hasieratik oso bizkor ibili baiziren. 89 km egin zi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazioa plazaratu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Udaleko zerbitzu honek azaldu duenez, 164 herritarrek jaso zuten iaz laguntza hau. Udaleko zerbitzu honek ematen dituen laguntzen artean daude gizarte larrialdietarako bideratutakoak. Udalaren esanetan, laguntza ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan, maiatzak 6, arratsaldeko 19, 00 tan, GUNEk antolatutako meditazioa saioa izango dugu, Foronda Jauregian. Danok gonbidatuta zaudete
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsaslabarretan pilatutako hondakinak kentzeko auzolan saioa egingo da maiatzaren 29an Harraldean garbiketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 29rako. Labarretan pilatutako hondakinak eta plastikoak biltzeko garbiketa saio hau Europako Geoparkeen astearen barruan antolatu da. Garbiketan parte hartzeko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi eta larunbatera bitartean korrituko da 48. Bidasoa Itzulia txirrindularitza proba. Parte hartuko duten txirrindularien artean zumaiar bat izango da: Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi taldeko Aitor Agirre, hain zuzen ere. 23 urtez azpiko txirrindulariak arituko dira gaur hasi eta larunbatera bitartean Bidasoa It...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trantsizio ekologikotik abiatutako artelanak erakusgai Oxford aretoan Hamahiru artistak parte hartu dute Lur arrasean. Trantsizio ekosozialerako praktika artistikoak erakusketan. Maiatzaren 15era arte bisitatu daiteke. Arteak eta trantsizio ekologikoak bat egingo dute egunotan Alondegiko Oxford aretoan bisitatu daiteke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETB 1eko Ur Handitan saiorako Xabier Madariagak Telmo Iruretari sexuaren inguruan egindako elkarrizketa da honako hau. Iruretak azaldu duenez, askotan ez da egon nahi duen pertsonarekin, berarekin egotera prest zegoenarekin baizik. Horrek autoestimuan asko eragin dio. Lehen bere bizitza sexuala aktiboagoa eta tristeago...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mozorro baten atzean ezkutatzen den xake jokalaria da Rey Enigma. Diotenez, sei lagunek bakarrik ezagutzen dute bere nortasuna. Maiatzaren 28an Zumaian izango da, Kbi Zumaiako xake klubak gonbidatuta. Madrileko zenbait lekutan -Retiroko parkean, Operan...- paretik pasatzen zirenei xake partidak jokatzera gonbidatzen zi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saioak ostegunetan izango dira, 20:00etatik 21:30era, eta saio hoietan salsa, bachata eta txa-txa-txa modalitateak ikasteko aukera izango dute ikasleek. Angel Oiarzabalen AGL eskolak areto antzen ikastaroa eskainiko du Zumaiena ikastetxean. Saioak ostegunetan izango dira, 20:00etatik 21:30era, eta saio horietan salsa, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gonzalo Agirrek bakarrik ez, Julen Cabanillasek ere GRABNI pilota txapelketa irabazi du. Eñaut Urresti mutrikuarrarekin bikotea osatuta, Gipuzkoa ordezkatu zuen Ormaetxea eta Murgategi Markina-Xemeingo bikotearen aurkako finalean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariaren iritzi artikulua da honako hau. 2022a, hitza eta ekimena indartzeko urtea izan behar zuela aldarrikatu genuen Alizia Iribarrenek eta biok AEKren eta Euskaltzaleen Topagunearen izenean joan den urtearen amaieran hainbat hedabidetan argitaratutako artikulu batean. "...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi urteren ondoren, bueltan da Itziarko Erromeria Eguna. Datorren larunbatean egingo da, maiatzaren 7an, Andutz Kultur Taldeak eta Itziarko Auzo Udalak antolatuta. Hamabigarren edizioa izango du Erromeria Egunak eta aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, ekimenez beteriko eguna antolatu dute itziartarrek. Aurreko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan hasiko dira palako eta eskuzko pilota txapelketa herrikoiak Aste honetan emango diete hasiera palako eta eskuzko pilota txapelketa herrikoiei. Palako txapelketa ostegunean hasiko da, eta eskuzkoa ostiralean. Azken bi urteotan, pandemiak eragindako osasun krisialdia zela eta, txapelketak udazkenean jokatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indamendi mendi bazkuna sortu zutela 50 urte beteko dira datorren urtean. Maiatzaren 15ean egingo den Indamendi Egunean ekingo diete urtebete iraungo duten ospakizunei. Zenbat mendi igo eta zenbat tontor zapaldu ote zituzten Indamendi bazkuneko kideek mende erdiko epean? Nonbait zerrendatuta egongo da datua, beste ehun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko komertzioa indartzeko 1.200 deskontu txartel jarriko dituzte salgai Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek maiatzaren 6a izango dute izena emateko azken eguna. Gero, hilaren 11tik aurrera salduko dituzte 40 euroko balioa duten erosketa txartelak, 30 euroan. Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bittarte erretegian bi lagunentzako menua zozkatu dute Herri Eskolako ikasleek Ikasbidaia dela eta saldu dituzte txartelak santelmoetan. Saridunak maiatzaren 16a baino lehen jarri beharko du kontaktuan antolatzaileekin. Herri Eskolako ikasleek zozkatu dute jada Bittarte erretegian bi lagunentzako menua: 1719 zenbakia d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maia: "Bertsotatik ez naiz inoiz erretiratuko. Bertsoa da nire etxea" Bertsolari Txapelketa Nagusian arituko diren bertsolarien berri eman duten egun berean iragarri du Jon Maiak ez duela aurtengo edizioan parte hartuko. Txapelketaren zazpi ediziotan aritua, lautan heldu da Maia finalera. Jon Maia ez da izango udaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zazpi Txapelketa Nagusiren ondoren, eta horietako lautan finalean kantatuta, Jon Maiak agur esan dio Txapelketari. Jon Maiak agur esan dio txapelketari. 1993tik zazpi Txapelketa Nagusitan hartu du jarraian. Lau finaletan kantatu du eta 2009an hirugarren postua egin zuen, Lujanbio eta Arzallusen ondoren, eta Egañaren au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
A zer borroka desorekatua, eta etorkizuna, tristeziaz, zalantzazkoa. Gaur egun, arazo horri buruz eztabaidatzen aritu behar izatea etsigarria da. Hau maiatzaren 1eko uzta da. Ibilbidea? Udaletxea-Arritokieta, joan-etorria. Eta Monjaxarren lorategian (baratzean) gertatzen ari dena eskandalagarria da. Bere garaian, ideia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegun honetan maiatzaren 5ean 18:00etan udaletxeko pleno aretoan egingo da Euskaraldiko batzordearen lehen bilera irekia. Euskaraldiaren 3.en edizio honetan aurreko bi edizioetan egin den bezala, herritar guztiak bildu nahi ditugu ekimen honetara eta zu ere gonbidatuta zaude. Batzordea sortzeko lehen bilera izango da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Peru Tolosa: "Euskaraldiak saiatu behar du Korrikak sortu duen giro polit hori mantentzen" Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, pandemiaren ondorengo lehena. Datorren ostegunean, maiatzaren 5ean, 18:00etan hasita, bilera irekia egingo da Zumaiako udaletxeko pleno aretoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0003322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru domina irabazi ditu Eider Gutierrezek areto barruko Kantabriako apnea txapelketan Areto barruko Kantabriako apnea txapelketa jokatu zen larunbatean Colindreseko igerilekuan, eta Olarrusub klubeko Eider Gutierrezek hiru domina lortu zituen. Modalitate desberdinetan jokatu da txapelketa hau, beti ere, arnasik hartu ...
cc-by-sa 3.0