id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0004123 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ur putzuak, botak, kobratu gabeko fakturak, langileen arropak... Lau urte baino ez dira igaro Xey enpresaren Oikiako pabiloia itxi zutenetik, baina ikusgarria da denbora gutxian nola aldatu den haren itxura. Urriko Baleike aldizkariko erreportajea webgunean irakur daiteke orain.
56 urteko ibilbide gorabeheratsua izan z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004124 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Cle Leal diseinatzaileak latxa artilea erabiliz sortu duen jantzi bilduma aurkeztu dute aste honetan Gasteizen. Artilearen balioa berreskuratzeko eta latxa ardien ileari erabilera berriak emateko Latxari ehungintza proiektuaren lehen emaitza da bilduma, eta Urkome Urola Kostako landa garapenerako elkartea da proi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004125 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harraldeko kontuekin jarraituta, itsasoarekin lotutako beste hitz bat ekarri dugu aste honetan ere. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Itsasora sartzen diren haitz lerro zuzenei esaten diegu Zumaian "brankada" (ahoz "brankaa"). Hiztegietan ez da ageri, eta beste herrietako adibiderik ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004126 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastola ezberdinetako 25 irakasle izan dira larunbat honetan gure ikastetxean.
Gure proiektu pedagogikoa ezagutzeko asmoz, Bizkaiko ikastola ezberdineta 25 hezitzaile izan ditugu larunbat honetan Zumaienan.
Gure marko pedagogikoa erakusteaz gain, ditugun espazioak ikusteko aukera ere izan dute etorritako hezitzaileek.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004127 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean, hilaren 17an, izango da odola emateko ohiko saioa, Jubilatuen Etxean. Odola eman nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute.
Odola eman nahi dutenek 16:30etik 20:30era bitartean izango dute horretarako aukera, Jubilatuen Etxean. Ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea, astelehenean edo asteartean, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004128 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Narrondo ibai ertzeko barandetan saretak jartzeko eskatu dio Eguzkik Zumaiako Udalari
Erakunde Ekologistaren hitzetan, garrantzitsua da "horrelako neurri ekologikoak hartzea", nahiz eta "hondakin onena sortzen ez dena izan". Ibai ertzeko barandetan saretak jarri dituzten beste zenbait herri aipatu dituzte, tartean, Azp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004129 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak 42.000 euroko ekarpena egingo du Zumaienako Baso Magikoa egokitzeko lanetan
Domoa eraikitzeko lanen zati bat finantzatuko dute udalaren dirulaguntzarekin. Herriko eragileen eskura dagoen espazio bat delako egingo dute ekarpena.
Iazko abenduan udalak eta Zumaienak ikastetxearen instalazioen erabilera ahalbidetzek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004130 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako Hitzaren webgunean irakurri ahal izango dira Zumaiako albisteak.
Urolako Komunikazio Taldea hedabideen webguneetan berritze lanak egiten ari da. Horren ondoriz, egun batzuetan webguneak ez dira erabilgarri egongo. Baleike.eus ostegunean eta ostiralean itzalita egongo da, baina Zumaiako albisteak Urola Kos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004131 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Belutinak injektatzen duen pozoia liztor arruntarena baino askoz handiagoa da; horregatik, haren ziztada askoz mingarriagoa da. Kasu bakanetan, toxemia edo septizemia eragin du, oso egoera larria, berehalako ospitalizazioa behar duena eta heriotza eragin dezakeena.
Lehenengo argazkia urriaren 23an atera nuen, Zumaiena ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004132 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldaketak izango dira kiroldegiko igerilekuaren erabileran, Taosaren igeriketa probak tarteko
Taosa igeriketa taldeak hainbat txapelketa antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Egun horietan, probak iraun bitartean, igerilekua txapelketan parte hartzen duten igerilarientzat gordeko dute.
Parte hartzaile kopuruaren arabe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004133 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bilduk azaroaren 20an Bilbon egingo duen manifestaziora autobusa antolatu dute Zumaiatik
EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 20rako, Konpromisoa. Aske eta berdinen Euskal Herria lelo hartuta. Aldarrikapenak soinean zeharkatuko dituzte Bilboko kaleak, Franco diktadorearen heriotzaren urteurrenean.
Zumaiatik au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004134 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esther Alonso: "Irakurleen babesak hedabidearen independentzia ekonomikoa eta editoriala ahalbidetzen ditu"
Esther Alonso (Madrid, 1976) Eldiario.es hedabide digitaleko Marketin eta Garapen zuzendaria da. Ostiralean solasaldia eskainiko du Arrasaten egingo diren Tokikom Sarien barruko jardunaldian, eta zehazki, Eldiari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004135 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsailean errepideko denboraldia hasiko da, baina aurredenboraldi honetan ez da giro! Ziklo krosa bete betean, pista hastera doa eta txikienek BTT elkarretaratzeekin estreinatu dute 21-22 denboraldia. Aitor Oleagak, berriz, 21ari amaiera eman dio erlojauren aurka bederatzigarren sailkatuz paraziklismoko Espainiako txap... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004136 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arno Schepers: "Gure komunitatearen pertsonalizazioari ematen diogu garrantzia"
Arno Schepers (Lommel, Flandria, 1990) kirol kazetariak Het Belang van Limburg hedabideko esperientzia oinarri hartuta, beren irakurleen komunitatea osatzeko egindako urratsez ariko da ostiralean, Tokikom Sarien ekitaldiaren barruan egingo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004137 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta antolatu dituzte ekintza horiek Mugimendu Feministak, Emakumeon* Etxeak eta udalak elkarlanean.
Beste urte batez, herriko zenbait eragilek bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako aldarriak plazaratu eta gaia lantzeko. Udalak, Emakumeon* Etxeak eta Mugimendu Feministak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004138 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bonifacio Etxegarai kaleko saneamendu-lerroan konponketak egingo ditu Udalak datozen bi egunetan
Bonifacio Etxegarai kalean egingo diren lanak direla medio, oinezkoentzako bide bat itxita egongo da, baina trafikoan ez du eraginik izango.
Bonifacio Etxegarai kaleko saneamendu-lerroaren konketa konponduko du udalak datoz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004139 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat hitzaldi antolatu ditu Kontseilu Sozialistak datozen asteetarako
Gizarte eredu komunistaranzko pausoak emateko xedearekin sortu ziren Kontseilu Sozialistak, eta urte honen hasieran aurkeztu zuten Urola Kostakoa. Bizi esparru guztietan "langileriak lanabes politiko propioak sortzeko" eta haien "kontrako oldarral... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004140 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'edo ESO' erakusketaren interpretazio ekitaldia egingo da ostiralean Oxforden
Alondegiko Oxford aretoan ikusgai dagoen edo ESO erakusketa interpretatzeko ekitaldia egingo da datorren ostiralean, hilaren 12an. Idoia Monton artistak eta Andere Etxegarai erakusketaren arduradunak gidatuko dute saioa, 18:30etik aurrera.
Id... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004141 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren astetik hasita, astelehenero egingo dituzte entseguak, abenduaren 6an izan ezik. Jakinarazi dute oraindik ere izena eman daitekeela.
Geroz eta gertuago daude Gabonak, eta garai horretako ekintzetan parte hartzen duten herriko eragile eta taldeak prestaketetan hasiak dira dagoeneko. Gabon Korua ere kalera itzul... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004142 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laino artean bizitzera hain ohituta gauden lurralde honetan, eguzkiak badu berezia den zerbait, energia berezi bat, aparteko botere bat jendearen umorea aldatu eta aurpegietan zoriontasunaren zimurrak marrazteko. Pentsa, begiak itxi eta paradisuko lekuren batera bidaiatzeko eskatzen digutenero, eguzkia beti egon ohi da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004143 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Negu giro, barru giro esan ohi da sarritan. ZTTko gaztetxoak ordea lokaztutako zelaietan hasi dira korrika. Hemen da kros denboraldia eta zumaiarrek hasiera eman diote denboraldiari.
Denboraldikoko lehen krosak ezuztean harrapatu ditu ZTTko gazteak, ia bi urteko geldialdiaren ondoren. Baina, ingurukoen borondate onak e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004144 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskarazko komunikazioko ehun profesional batuko dira Arrasaten, Tokikom Sarien bueltako solasaldietan
BBC, eldiario.es eta Het Belang van Limburg hedabideen esperientziak ezagutzeko aukera ere izango da.
Euskarazko komunikazioaren munduko ia 100 profesionalek eman dute izena dagoeneko datorren ostiralean, azaroak 12, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004145 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsio publikoak eta osasungintza nahiz zaintza duinak exijitu dituzte beste astelehen batez
Saregileen plazan elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, pentsiodunen eta jubilatuen plataformak deituta. Sortzera doazen Zaintza Mahaiaren berri eman diete bertaratutakoei.
Herritar ugarik egin dute bat Zumaiako pentsiodun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004146 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldaketak txertatuko dituzte eskola kirolean, haurrak baloreetan hezteko helburuarekin
Eskola kirolaren 2021-2022 ikasturtea berrikuntzekin dator. Haurrek urte osorako emango dute izena, eta kirol mota desberdinak probatzeko aukera izango dute. Horren helburua baloreetan hezitzea dela azaldu du udalak.
Kirolaren bidez ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004147 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen Azaroaren 06tik 07ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004148 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbean sartu zen indarrean herriko aparkalekuak arautzeko sistemaren neguko aldia. Horren arabera, Zumaian aparkatzea libre izango da 2022ko martxoaren 14ra arte, errotazio handiko gune batzuetan izan ezik.
Pasa den udaberrian sartu zen indarrean Zumaiako aparkalekuak arautzeko TAO sistema. Urtea hiru alditan banatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004149 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Osasun Zentroaren funtzionamendua egoera berrira egokituko dela iragarri dute
Ohar baten bidez, Zumaiako Osasun Zentroaren funtzionamendua "normaltasun berriko" egoerara moldatuko dela iragarri du haren zuzendariak. Zerbitzu batzuk berriro martxan jarriko dira, eta pazientzia edukitzea eskatu die herritarrei.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004150 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bordelera (Frantzia) bidaia antolatu du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Abenduaren 3tik 5era bitartean egingo da bidaia, eta izen emeatea datorren astean zabalduko du elkarteak.
Bordelera joango dira Zumaiako pentsiodunak eta jubilatuak abenduaren 3tik 5era bitartean. Hiru egun eta bi gauko egonaldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004151 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau urteko kontratua sinatu du Kauldi Odriozolak HBC Nantes taldearekin
Frantziako taldeak gaur jakinarazi du ofizialki Kauldi Odriozola fitxatu duela 2026ra arte. Europako talde indartsuenetakoa da HBC Nantes: Txapeldunen Ligako azken lauko finala jokatu zuen. Bere kirol ibilbidean beste mugarri bat dela adierazi du j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004152 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ Udal Taldetik bertatik bertara ezagutu nahi dugu herriaz kezkatzen zaituztena, udal aurrekontua zertara bideratzea nahi duzuen, zein ekipamendu, zerbitzu, hobekuntza behar dituen Zumaiak.
Horregatik, datorren urteko aurrekontuetarako zuen ekarpenak eta proposamenak eginez parte hartzera animatzen zaituztegu herrita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004153 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den astean izandako sexu erasoak gaitzetsi dituzte aldundiak eta Zumaiako PSE-EEk
Joan den asteburuan Zumaian izandako sexu erasoak gaitzetsi dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta PSE-EEk Zumaiako Udalean duen bozeramaileak. Erasoak salatzeko manifestazioa egingo da gaur arratsaldean Zumaian.
Joan den asteburuan b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004154 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozola zumaiarrak ez du Bidasoan jarraituko datorren denboraldian
Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak Bidasoa kluba utziko duela iragarri dute gaur. Zer taldetara joango den ez du oraindik iragarri Odriozolak, baina badirudi atzerrira joango dela behin 2021-2022 denboraldia amaitzen denean.
Kauldi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004155 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sexu erasoak salatzeko bihar egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du udalak
Zumaiako Udalak erabat gaitzesi ditu pasa den asteburuan izandako bi sexu erasoak, eta horiek salatzeko Mugimendu Feministak deituta bihar egingo den manifestazioarekin bat egin du.
Zumaian joan den asteburuan gertatutako bi sexu eras... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004156 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goikoetxeak eta Lopezek Munduko zesta punta kopan hartuko dute parte
Munduko zesta punta kopa jokatuko da hamar egun barru Mexikon, Tolukan. Parte hartuko duten pilotarien artean bi zumaiar daude: Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea.
Hasiera batean Kuban zen jokatzekoa munduko kopa, Cienfuegosen, baina azkenean Mexik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004157 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Mugimendu Feministak beste bi sexu erasoren berri eman du ohar bidez. Bihar erasoak salatzeko manifestazioa izango da, 18:30ean, Beheko plazatik hasita. Hiru astean hiru aldiz atera dira Zumaian sexu erasoak salatzera.
Zumaiako Mugimendu Feministak beste bi sexu erasoren berri eman du. Ohar bidez jakinarazi du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004158 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita-semeen harremana eramango dute Kandido Urangak eta Iñigo Gastesik Aita Mariko agertokira
Agurra izeneko antzezlanaren estreinaldia izango da ostiralean, hilaren 5ean, 20:00etan hasita, Aita Mari aretoan. Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi dira antzezlan honetako aktoreak. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004159 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolak, azaroaren 6an Bilbon egingo den HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDEKO manifestaziora bere atxikimendua azaltzen du. Denok Bilbora ozenki oihukatzera!
Manifestazioaren leloa: HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE, PRIBATIZAZIORIK EZ! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004160 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolak, azaroaren 6an Bilbon egingo den HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDEKO manifestazioara bere atxikimendua azaltzen du. Denok Bilbora ozenki oihukatzera!
Manifestazioaren leloa: HEZKUNTZA PUBLIKOAREN ALDE, PRIBATIZAZIORIK EZ! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004161 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean.
Vidania Teatro antzerki konpainiak Agurra antzezlana ekarriko du datorren ostiralean, hilaren 5en, Zumaiara. Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi aktoreek taularatuko dute lana, aita-semeen harremana arakatzen duen istorioa oinarri ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004162 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telematikoki edo udaletxeko Herritarren Arrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira alokairurako laguntza jasotzeko eskaerak. Dirulaguntzak jasotzeko ezinbestekoa da alokairuaren kontratua edukitzea eta ordainketa banku transferentzia bidez egitea.
Alokairuan bizi diren herritarrei dirulaguntzak eskaintzen dizkie Zumaiako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004163 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pala txapelketa herrikoia final laurdenetan sartu da. Aste honetan bi norgehiagoka jokatuko dira, eta beste biak datorren astean.
Uda amaieran hasitako pilota txapelketa herrikoiak azken txanpan dira. Esku pilota txapelketaren finala etzi jokatuko da, ostiralean, Odietan. Pala txapelketa, berriz, final laurdenetan sart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004164 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako urpeko argazkigintza ligan saritu dituzte Olarru-subeko bi kide
Gipuzkoako Urpeko Ihardueren Federazioak antolatutako argazki lehiaketan sarituak izan dira Zumaiako Olarru-sub klubeko bi lagun, Ion Sanchez eta Iñaki Alkalde, hain zuzen.
Sei probaz osatu da aurtengo Gipuzkoako urpeko argazkigintza liga, eta b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004165 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenero zumaiar batek aukeratutako bost abesti jasoko ditugu, eta Joseba Ormazuriren txanda da orain. Josebe Ormazuri Alkiza, Zumaian jaio zen baina 18 urte zituenetik herritik kanpo bizi da. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta Herri Irratian eta ETBn lan egin ondoren, azken 30 urteetan liburu eta disko artean a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004166 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako hiru pilotarik parte hartuko dute larunbatean Euskal Pilota Egokituko Topaketan
Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Euskal Pilota Egokituko Topaketa egingo datorren larunbatean, hilaren 6am Errenterian. Zumaiako hiru pilotarik hartuko dute parte kirol jarduera honetan.
14 urtetik gorako desgaitasunen bat ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004167 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Idoia Monton, Itziar Markiegi eta Clara Elizondoren sorkuntzak bildu dituzte 'edo ESO' izeneko erakusketan. Arte garaikideko Harriak programari esker heldu da bilduma Zumaiara.
Arte garaikideak Oxford erakusketa aretoa hartuko du azaroaren amaierara arte. edo ESO izenburupean, hiru artistaren lanak ikus daitezke egunot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004168 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Genero indarkeriaren aurkako Estatu ituneko funtsekin ekintzak adosteko borondatea erakutsi du Zumaiako PSE-EEk
Zumaiako Udalak genero indarkeriaren aurkako Estatu itunetik 11.000 euro jasoko dituela iragarri du PSE-EEren udal taldeak. Udal gobernuarekin batera ekintzak adosteko borondatea duela iragarri du Arritxu Mar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004169 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goiz bueltekin jarraituz, aspaldiko partez, Bizkaira goaz, Leako bailaran altxatzen den Illuntzar mendira hain zuzen.
Bere 726 metroekin, ondoko Bedartzandi eta Urregarai entzutetsuak gainditzen ditu, eta bere apaltasunean, Oizen atzetik, inguruko garaiena da.
Nabarnizetik abiatuta Galarregi tontorrera joango gara lehe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004170 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertakoa jan, ekonomian eragin, eta, gainera, euskara sustatu. Horiek dira Errigora egitasmoko saskia erosiz gero lagunduko dituzun helburuak. Izan ere, Nafarroa hegoaldeko jakiak erostean ordaindutako diru kopuruaren %25 bideratzen dute Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera 2013. urtetik.
Orain, u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004171 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako eskalada txapelketa jokatu da pasa den asteburuan Iruñeko Rocopolisen. Zailtasuneko kategorian, Eneko Carretero zumaiarra gailendu da.
Urriaren 28tik azaroaren 1era bitartean jokatu da Espainiako eskalada txapelketan Iruñean, Rocopolisen. Blokeko eta paraeskaladako probak jokatu ondoren, azken unerako utzi z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004172 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Agurra' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Vidania Teatro antzerki konpainiak Agurra antzezlana ekarriko du datorren ostiralean, hilaren 5en, Zumaiara. Saioa 20:00etan hasiko da Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004173 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astero ohikoa duten alebinen entrenamendua, aurreko astean pixka bat berezia izan zen, Realeko teknifikazio taldearekin izan baitzen. Entrenamenduan, Zumaiako kimuen mailako neskei ariketa berriak proposatu zizkieten, eta haien bitartez gure nesken abileziak aztertu zituzten.
Aurten fitxa kopuru handia du Zumaiakoren n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004174 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumea eta kirola sustatzen dituen Ellas son de aqui plataformaren deialdira aurkeztu ziren Irati Osa eta k2ko bikotekide duen Arantza Toledo orain bi urte. Plataforma horrek ematen dituen beketako bat jaso berri du bikoteak.
Ellas Son de Aqui emakumezkoen kirolaren inguruan sentsibilizatu eta nabarmendu nahi duen pl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004175 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkataritzara bideratutako argazkigintza digitalari buruzko ikastaroa antolatu du UKUEk
Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du, eta merkataritzako eta zerbitzuen alorreko negozioen irudia hobetuz, sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu. Izen-emate epea azaroaren 12an bukatuko da.
Merkatarient... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004176 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurren garapen egokirako, funtsezkoa da mugimendua eta jolas librea bermatzea. Horren inguruko gehiago jakin, ikasi eta esperientziak konpartitzeko solasaldia prestatu dugu larunbat honetan Torreberriko azken solairuan 11:00etatik aurrera.
Txiribueltak haurraren ongizatea ardatz hartuta, familientzako tailer berri bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004177 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hasiera ematea kosta bada ere, harrobia martxan da iada!!! Maila bakoitzari bere entrenatzailea(k) finkatuta, aurretik bi hilabete dituzte entrenatu eta elkar ezagutzeko estropadei hasiera eman baino lehen.
Sei mailetan (adin eta sexua) banatuta, 63 gaztetxok eman die entrenamenduei hasiera Telmo Deun Arraun Kirol Elka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004178 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen urriaren 30tik 31era bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004179 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Erritmo egokia bilatu nuen aldapan gora, eta hori izan zen garaipenaren gakoa"
Ainara Pequeñok nagusitasunez irabazi zuen atzo arratsaldean Aiako I. Mendi Duatloia. Bizikletarekin erorikoa izan arren, hamalau minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari.
Atzo, larunbatarekin, egin zen Aiako I. Mendi Lasterketa Aiako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004180 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neguko ordu aldaketa egin da bart, eta horren ondorioz, ordubete aurreratuko dira egunsentia eta ilunabarra. Horretara hobeto egokitzeko asmoarekin, Komentuko lorategiaren itxiera ordua ordubete aurreratzea erabaki du udalak. Hala, 10:00etatik 17:00etara egongo da zabalik. Joan den ekainean zabaldu zuen udalak lorategi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004181 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZTTko kide bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, baina guztiek hiru kirol uztartzen dakite. Batzuk nahiago dute distantzia luzea, besteek motza, itsasoa, edo mendia. Mendian gustura dabilen bat Ainara Pequeño da.
Larunbatean izan da Aiako I. mendi duatloia, antolakuntza bikainarekin. Mendian korrika eta bizikleta izan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004182 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Pilota Elkarteko kide Maite Ortiz de Mendibilek zesta puntako munduko txapelketa irabazi zuen joan den astean Eneritz Lizardi bikotearekin batera, 23 urtez azpikoen kategorian.
Egindako balentriari aitortza egiteko, omenaldia egin zioten bikoteari atzo Aitzuri pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketako faseko lehen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004183 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Karst jaialdia: harria eta herria' antolatu du Geoparkeak datorren larunbaterako
Debako Zumardian egingo du jaialdia Euskal Kostaldeko Geoparkeak, gaur zortzi. Hitzaldiak, harri-jasotze eta harri-zulatzaile erakustaldiak, merkatu txikia eta bi irteera antolatu dituzte programaren barruan, besteak beste.
Euskal Kostald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004184 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak herritarren ekarpenak bildu nahi ditu TAO sistema berriaren balorazioa egiteko
Herritarrek azaroaren 9ra arte izango dute zumaia.eus webgunearen bidez ekarpenak egiteko aukera.
Zumaiako Udalak TAO sistema berriaren inguruko ekarpenak egitera deitu ditu herritarrak. Oharrean zehaztu dutenez, udalak TAO ordenantza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004185 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamar urte jada, hamar urte Ihintza taberna itxi zutela. Argazki ugariz jantzitako erreportajea eskaini genion orduan Baleike aldizkarian, eta azpian datorren testu hori idatzi nuen.
Ostiral edo larunbat gau batean Twist and shout kantaren lehen akordeak entzun eta automatikoa izaten zen: gorputza atzera bota, ahoa zab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004186 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erabakita zer bikotek jokatuko duten esku pilota txapelketako finala
Esku pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatu ziren atzo Odieta frontoian. Hala, erabakita geratu da zer bi bikotek jokatuko duten txapelketako finala datorren ostiralean.
Esku pilota txapelketa herrikoia azken txanpan sartu da. Finalerdiak jok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004187 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean.
Udazkena aurrera doan heinean, urtero bezala ordu aldaketa izango da hilaren amaieran. Datorrena urriko azken asteburua izaki, orduan gauza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004188 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Merkatarien Ginkana kanpainako erosketa txartelak zozkatu ditu Gertuk
Sei erosketa txartel banatu dituzte, Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 150 euroko balioarekin.
Gertu elkarteak antolatutako Zumaiako Merkatarien Ginkanaren zozketa egin du dagoeneko. Sei erosketa txartel banatu dituzte, eta saridunek j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004189 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maitane Urbieta: "Txikitan Iñaki Mujika bezalakoa izan nahi nuen"
Realaren partidak kontatzen ditu Maitane Urbieta zumaiarrak Euskadi Irratian. Berrian elkarrizketatu dute.
Euskadi Irratiko kiroletan 2008an hasi zen Maitane Urbieta (Zumaia, Gipuzkoa, 1983). Europako Ligako partiden kontakizuna egiten ari direnen artean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004190 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko taldeei dei egin die udalak Gabonetako ekitaldietan laguntzeko
Pandemiak behartutako iazko hutsartearen ondoren, aurten bueltan izango dira Gabonetako ekitaldi jendetsuak: erregeen kabalgata, jaiotza edo karta-jasotzea, esaterako. Horiek antolatzen laguntzeko herriko taldeei dei egin die udalak.
Udaleko Kultura... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004191 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garai batean urtero antolatzen genituen literatura ikastaroak Zumaian. Orain eskualdean egiten dira, eta aurtengoa Orion izango da, azaroan, Txakur Gorria kolektiboaren eskutik. Izena emateko azken eguna GAUR DA!
Txakur Gorria Kolektiboaren eskutik, "lau eskutara" izeneko ikastaldia lau larunbatetan eskainiko da. Azaro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004192 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian hasi eta Zarautzera bitartean oso ezaguna den hitz bat ekarri dugu aste honetan, Kaxildo Alkorta getariarra gogoan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Harkaiztiari edo ingurune harritsuari esaten diogu Zumaian "harraldea" (ahoz "harraldia"), bereziki itsasoak bustitzen duenari. I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004193 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsio, osasungintza nahiz zaintza lan duin eta publikoen alde, kalean
Datorren astean ez dute elkarretaratzerik egingo, Santu Guztien Eguna delako. Azaroaren 8an egingo dute protesta berriz ere.
Jubilatuen eta pentsiodunen plataformaren deialdiari erantzunez, zumaiar ugari elkartu da gaur eguerdian Saregileen plazan.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004194 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko sei jokalari daude deituta asteburu honetan egingo diren saioetarako
Infantil mailako Haizea Balerdi, Asier Viera eta Lide Arrizabalaga, kadete mailako Andrea Saez eta Joanes Arrizabalaga eta jubenil mailako Jon Ander Iribar izan dira deitutako jokalariak, igandea eta astelehenean egingo diren topaketetan, Eusk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004195 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eva Francok irabazi du Distiraren urriko argazki lehiaketa soziala
11 autoreren 21 obra jaso dituzte Distirako bazkideei zuzenduriko urriko lehiaketan. Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, Eva Francorena izan da argazki onena.
Distirak ekin dio berriz ere hilabetero bazkideei zuzenduriko lehiaketa soziala antolatzeari.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004196 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei hilabete atzeratu dute Ticket Bai sistemaren ezarpena Gipuzkoan
Hasiera batean, urtarrilaren 1ean ziren ezartzekoak dendariei, autonomoei nahiz jarduera ekonomiko bat duten pertsonei zuzendutako sistema, baina sei hilabete atzeratu eta uztailaren 1ean izango da martxan. Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuak aza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004197 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekiola Kooperatiba. Zumaian eguzki-parke fotovoltaiko baten instalazioa. "Bai kritiko" baterako posizioa
Zumaiako EAJk Ekiola kooperatibak gure herrian eguzki-parke bat eratzeko duen proiektuarekin bat egiten duela adierazi nahi du.
Ukaezina da mundu mailako aldaketa klimatikoaren aurrean gaudela eta horren erantzule z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004198 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat arratsaldean piraguismoko Eskola Kirolaren II. jardunaldia jokatu zen Zumaia, eta bertan parte hartu zuten Itxas Gain elkarteko 30 neska-mutilek.
Irunen orain dela hiru aste egin bezala, alebin mailakoek 1.500 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Irteera Gernika parkeko zubi txikian egin ondoren Itsas kir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004199 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen urriaren 23tik 24era bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004200 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den ostiralean jokatu zuten eskuzko txapelketako bosgarren eta lehen faseko azken jardunaldia, emaitza hauekin:
Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga 22 - Eneko Urbieta-Unai Beristain 16
Ander Odriozola-Joseba Martija 22 - Aitor Aizpurua-Josu Salegi 21 | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004201 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultura teknikari laguntzaile bat eta administrazio orokorrerako teknikari bat kontratatuko ditu Zumaiako Udalak
Hautaketa prozesuko izen emateak Lanbideren bidez egin beharko dira, eta merituen egiaztagiriak udalean aurkeztu beharko dira. Urriaren 25etik azaroaren 8ra bitartean egongo da epea zabalik.
Zumaiako Udalak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004202 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Candido Garcia Maiztegi: "Lurpean milaka kilometro galeria eta kobazulo daude oraindik inork ezagutu gabeak"
Gehienoi erabat arrotza zaigun lurpeko mundu liluragarri bat daukagu etxe ondoan, Zumaiatik oso kilometro gutxira. Geoparkeko eremuan dauden kobazuloak eta galeriak ikertzen ari da Candido Garcia Maiztegi, Felix... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004203 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabalik dago Euskal Kostaldeko Geoparkean ikerketa proiektu bat garatzeko eskaera epea
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak Geoparkean ikerketa zientifikoa sustatzeko laguntza deialdia zabaldu du. Eskabideak 2021eko azaroaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira eta laguntza gehienez 3.500 eurokoa izango da.
I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004204 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erretiroa hartuta, baina ez guztiz. Mende erdi bat egin du Antxon Segurola Iraundegik tabernako barraren beste aldean: Justan ia bizitza osoan; Aita Mari jatetxean laguntzen azken aldian. Zumaia aldatu den bezala, tabernariaren ofizioa, eta tabernak ere bai, asko aldatu dira hamarkada hauetan, eta horren lekuko izan da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004205 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko agintaldian herriko institutua handitzeko egindako apustua errealitate bihurtzen hasi da
Hezkuntzaren aldeko apustua beti izan da lehentasuna Zumaiako EAJrentzat, aurreko legealdian Oikiako eskola eraikitzea bultzatu baitzuen, eta Hezkuntza Sailarekin negoziazioei ekin baitzien institutua handitu eta jatorrizko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004206 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailean, atal honetan, herriko jaiak izan genituen mintzagai, baina ez genituen denak aipatu; izan ere, bat nahita irailerako utzi genuen, desberdina zelako eta erlijioarekin zerikusirik gabea: 1900eko irailean Zumaian izan ziren Euskal Festak. Gertaera handia izan zen herrian, arrastoa utzi zuena, eta oraindik ere s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004207 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eneko Etxeberria: "Lege hau albiste ona da, baina ikusi egin beharko da nola aplikatzen den"
Espainiako estatuan eutanasia arautzeko onartu den legea eta bere erronkak aztertzeko ikastaroa egin zuen joan den uztailean Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrak Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU)... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004208 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Soka bat jartzen zuten garai batean Itzurunen, larrialdietan laguntzeko. (Argazkia: Ricardo Ascuncerena, Javier Carballok utzitakoa)
Hego haizearekin bare izan dugu itsasoa, baina susto ederrak ematen badaki aste honetako hitzak. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Batez ere erresaka edo ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004209 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezko bat atxilotu dute, igandean Zarautzen gertatutako eraso matxista baten harira
Ertzaintzak BALEIKEri adierazi dionez, dagoeneko Azpeitiko Epaitegiaren esku dago kasua.
Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, joan den igandean Zarautzen emakume zumaiar bat erasotzeagatik. Hala adierazi dio Ertzaintzak BALEIKEri,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004210 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak Zarauzko erasoa gaitzetsi du eta elkarretaratzera deitu du bihar arratsalderako
Zarautzen sexu erasoa jasan zuen zumaiarrari "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkio udalak, eta Zumaiako Mugimendu Feministarekin batera deitu duen mobilizazioan parte hartzera dei egin du. Beheko plazan izango da hori, 19... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004211 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskara lehenesteko konpromisoa hitzartu dute banketxeek Uemarekin eta udalekin
Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko, akordioa sinatu dute Uemak, Laboral Kutxak, Kutxabankek, Bankoak eta 44 udalerrik. Eskualdeko sei herrik sinatu dute hitzarmena: Azpeitiak, Getariak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumaiak.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004212 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ipuin kontaketak aniztasunetik' ekimenaren barruan, Frantzia, Senegal, Andorra eta Britainia Handiko ipuinak entzun ahal izango dituzte bihar etxeko txikienek haur liburutegian.
Sebastian Cartier, Sambou Diaby, Thais Torra eta Roanna Larsenen eskutik, Frantzia, Senegal, Andorra eta Britainia Handiko ipuinak entzuteko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004213 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Altxorraren bila familian', 2-6 urte arteko haurren familientzat
Larunbat honetan, hilak 23, goizeko 11:00etan Torreberri kanpoan batuko gara Altxorraren bila familian aritzeko. 2-6 urteko umeen familiei zuzendutako ekintza da. Ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.
Pixkanaka-pixkanaka badirudi normaltasunera hur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004214 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko plazan hasi dute mobilizazioa, eta pankarta handi baten bidez garbi erakutsi dute bertaratutakoek ez dutela eraso sexistarik onartuko.
Zumaiako Mugimendu Feministak ohar baten bidez eman zuen atzo herrian gertatutako beste sexu eraso baten berri, eta dozenaka herritar elkartu dira gaurko mobilizazioan erasoari g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004215 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugimendu Feministak egindako protesta deialdiaren harira, udalak oharra plazaratu du, eta herritarrei gaurko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die. Mobilizazioa 19:30ean abiatuko da Beheko plazatik.
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespen adierazi nahi du Zumaian joan den larunbatean gertatutako sexu erasoaren au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004216 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hodei magoak haurrei zuzenduriko ikuskizuna eskainiko du datorren igandean, hilaren 24an. Sarrerak Turismo Bulegoan eskura daitezke.
Ezinezkoaren logika izenburupean, ezinezkoa dena errealitate bihurtzen du ordubetez Hodei magoak. Magia klasikoa eta garaikidea uztartzen ditu, hainbat urtez hautatutako jokoekin: ezinezk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004217 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon Koruaren inguruan hitz egiteko bilera izango da gaur zortzi
Pandemia tarteko, iaz ezin izan zituen Gabon Koruak herriko kaleak girotu. Aurtengo Gabonei begira, horren inguruan eztabaidatzeko bilera irekia antolatu dute.
Gaur zortzi, urriaren 27an, Gabon Koruaren inguruan eztabaidatu eta herritarren ekarpenak jaso... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004218 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hezkuntza Sailak 7,3 milioi euro bideratuko ditu Zumaiako Institutua handitzeko lanetara
DBHrako hamar ikasgela eta 480 metro koadroko gimnasioa izango ditu, besteak beste, eraikin berriak. Kirol kantxak estaltzeko aterpea ere egingo dute.
Gobernu Kontseiluak atzo, asteartea, baimendu zuen Zumaiako Bigarren Hezkuntzako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004219 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenero zumaiar batek aukeratutako bost abesti jasoko ditugu, eta azpeitiarra da Anne Agirre, baina Zumaian bizi da. Musikazale amorratua, haren bizitzan nolabaiteko esanahia izan duten bost abesti hautatu ditu.
Bost kanta solik aukeratzea ia ezinezkoa egin zait, bizitza oso bateko bost kanta... ez da aukeraketa e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004220 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helburu bikoitza izango du erabakiak. Alde batetik, ahalik eta herritar gehienek auzoan konposta egiteko guneak erabilita, hondakinak murriztea lortu nahi da, eta bestetik, konposta egiteko guneen funtzionamendua hobetzeko ere baliatu nahi du kanpaina UKUEk.
Auzokonpostaren bidetik, Urola Kostako Udal Elkarteak beste u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004221 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | QR kodeak, sinadura digital motak edo laguntzaile adimentsuei buruz ariko dira, besteak beste. Gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango dute hitzaldi guztiek.
KZ Guneak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko hitzaldiak eskainiko ditu azaroan ere, guztiak 'online' bidez. Hain zuzen, KZ Gunea TIC kana... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004222 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakume baten kontrako sexu erasoa salatu du Mugimendu Feministak
Erasoari erantzun irmoa emateko, bihar 19:30ean Beheko plazatik irtengo den protestan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Zumaiako Mugimendu Feministak ohar bidez joan den larunbatean gertatutako sexu eraso baten berri eman du. Jakinarazi dute eras... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.