id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0004223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu 'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanerako sarrerak Saridunek antzezlana hasi aurretik Aita Marin bertan jaso ahal izango dituzte bina sarrera. Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak. Aldizkaria etxean jasotzeaz gain, asteroko zozketetan hainbat zerbitzu edo opari eskuratzeko aukera dago, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Sortuk herri batzarra egingo du larunbat honetan, hilak 23, Forondan. Sorturen Nazio Kontseiluak kongresurako landutako 'Herrigaia' ponentzia aurkeztuko digu bertan Aritz Arzallus Nazio Kontseiluko kideak. Sorturen datozen urteetako norabidea eta jarduna markatuko duten ildo politikoa eta antolaketa eredua jas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohiko aldarrikapenez gain, ordea, datozen hilabeteetan egingo diren mobilizazioen berri ere eman dute. Udako etena eta gero, irailarekin batera ekin zioten pentsiodun eta jubilatuek astelehenetako elkarretaratzeei. Gaur, beste behin, Saregileen plazan elkartu dira hainbat herritar. Ohiko aldarrikapenez gain, ordea, dat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xemein eta Beheko Plaza abesbatzek kontzertua eskainiko dute urriaren 23an Markina-Xemeinen izango da ekitaldia, zehazki, Mertzedeko Elizan. Elkalanaren fruitu, Zumaiako Beheko Plaza abesbatzak, Xemein abesbatzarekin batera, kontzertua eskainiko du urriaren 23an. Markina-Xemeinen izango da hitzordua, Mertzedeko Elizan,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eduardo eta Gonzalo Agirre anaiak garaile Durangoko San Fausto txapelketan Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan jokatu zuten norgehiagoka, eta Alejandro Alberro eta Victor Hernandezek osatutako bikotearen aurka neurtu ziren Zumaian Danok Bateko pilotariak. Eduardo eta Gonzalez Agirre anaiek Durangoko San Fausto txapelketa ira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan amaituko da pilota txapelketa herrikoiko lehen fasea Jardunaldiz jardunaldi, aurrera doa eskuzko eta palazko pilota txapelketa herrikoia. Hona hemen azken partidetako emaitzak. Pasa den ostiralean jokatu zen eskuzko txapelketako laugarren jardunaldia, emaitza hauekin: Ander Odriozola-Joseba Martija 22 - Ro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ibaiertzeko pareta konpontzeko lanek iraun bitartean, Txomin Agirre kaleko zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri egongo Portu Zuzendaritzak ibaiertzeko pareta konpontzeko lanak egingo ditu bihar, asteartea. Zubitxikitik Moilaberrirako tartean, ibaialdeko aparkalekuak itxiko dituzte. Hilabetez egongo da itxita gune hor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanerako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean Horman Poster kolektiboak Antigona obra garaikidearen euskarazko bertsio librea taularatuko du urriaren 22an Aita Mariko zine aretoan. Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana datorren osti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irteeran parte hartu nahi dutenek asteartean, hilak 19, eman beharko duten izena, 11:00etatik 12:00etara bitarte, Hogarreko bulegoan. Irteerak 38 euroren prezioa du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2000. urtean joan nintzen Estatu Batuetara, zesta puntan jokatzera. Newporten egin nuen debuta, Rhode Islanden. Ameriketako Estatu Batuetako estaturik txikiena da, eta Peio lehengusuak eta nire bi anaiek ere han jokatu zuten; denok Estatu Batuetan debutatu genuen. Han geratu nintzen, nahiz eta zesta puntarekin amaitu n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur da 'Mugimendua eta kemena' erakusketa bisitatzeko azken eguna Iñaki Oreja eta Garbiñe Arrietaren bilduma gaur ikusi ahal izango da azkenekoz Alondegiko Oxford aretoan. Alondegiko Oxford aretoan jarritako Mugimendua eta kemena erakusketa gaur bisitatu ahal izango da azkenekoz. Garbiñe Arrieta eta Iñaki Orejaren art...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
John Steinbeck nobel sariduna Californiako Salinas hirian jaio zen 1902an. Salinas Pazifikoko kostatik distantzia gutxira dago, eta izen bereko ibarretik hurbil; hantxe kokatuko zituen idazleak, bere jaioterriaren inguru haietan, bere obra gehienak, baita Zeruko Belardiak ere. Azaroaren 9an eleberri eder hau izango dug...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako oporraldia amaituta, betiko ohituretara itzultzeko garaia izaten da iraila. Halaxe egingo dute Malen Solozabalek (2001), Jone Aguadok (2002) eta Sara Mancisidorrek (2002) ere. Unibertsitateko ikasketetara itzuliko dira eta maite dituzten kiroletako denboraldi berriei ekingo diete. Iraileko Baleike aldizkariko err...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso saioarekin hasi dituzte Txikitasunean Handi asteburuko ekintzak Txikitasunean Handi asteburua ospatuko dute egunotan Arroa Behean. Atzo hasi zituzten ekitaldiak, bertso tramarekin. Gaur eta bihar beste hainbat ekintza izango dira. Txikitasunean Handi asteburua ospatzen ari dira egunotan Arroabean, auzoko Txikita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadi irratiko Faktoria programakoak izan ziren gure Baso Magikoan. Euskadi irratiko Faktoria programatik etorri ziren asteazken goizean Baso Magikora. Naturagunea bisitatu, gure egunerokoa ezagutu eta ikasleekin solasean aritzeko aukera izan zuten.Emititu zen saioa entzuteko aukera:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribiko Grand Slamean garaipena eskuratu dute Lopezek eta Arbek Partida gorabeheratsua izan zen, baina berdinketa hausteko jokatutako setean Erkiaga eta Etcheto mendean hartu zituzten Arbek eta Lopezek. Egunez egun egindako lanari esker iritsi ziren Lopez eta Arbe Hondarribiko Grand Slameko finalera, eta txapelket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek zuten zozketan parte hartzeko aukera, eta askotariko produktuz osatutako saskia lortu du irabazleak. Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatu du Baleikek bazkideen artean, eta Asun Irazabal izan da irabazlea. Hala n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kezkatuta gauden guraso batzuk gara, eta azken aldian Zumaian izan diren gertakari tamalgarriei buruz hausnarketa bultzatu nahiko genuke. Azken bolada honetan gure herrian bortxaketak, txikizioak etab. gertatu dira. Urriko lehen asteburuan gertatu zenaren inguruan idatzi nahi dugu, guztiok horren berri izateko. Puntano...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janire Gonzalez Etxabarri izan da nagusi Junior Pro Europako Txapelketan Asteazkenean hasi eta atzo amaitu zen Junior Pro Txapelketa, Hossegorren. Lehenbizikoz nazioarteko epaileen aurrean aritu ziren junior mailako surflariak. Adur Amatriain zazpigarren izan da gizonezkoetan; Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarra lehen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gurpildunak izaten ziren 1920ko hamarkadako kaxetak, errazago mugitzeko. (Argazkia: Zumaiako Fototeka) Egunez eguzki goxotan Itzurun tentagarri dagoen aste honetan, hondartzarekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Egurrezko etxola edo etxe txi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Hitza egunkariaren gaurko zenbakian emakumeen etxeen inguruko erreportajea landu dute. Zumaian zabaldu berri dutenari ere lekua egin diote erreportajean. Espazio publikoa bereganatzeko aldarria ezaguna da mugimendu feministaren barruan. Kaleak izan ditu agertoki sarri. Baina "gune seguruak" ere badaude aldar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bea Ibañez orozkoarrak ama bakarra izatearen prozesua ipuin bihurtu du Rinharen bihotz taupada lanean. Bere alabari haren sortze-prozesuaren berri ematea izan arren bere asmoa, guraso bakarreko familia-eredua ikustaraztea izan du helburu nagusi.Larunbat goizean, Alondegiko erakusketa gelan 2 urtetik gorako ume eta fami...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Lopez: "Egunez egun lan egin dugu, eta horrela errazagoa da finalera iristea" Goikoetxea eta Aimarren aurka irabazi ondoren lortu zuten Lopezek eta Arbek Hondarribiko Grand Slam txapelketako finalerako txartela, joan zen astean. Erkiaga eta Etcheto izango dituzte aurkari bihar Jostaldi pilotalekuan jokatuko den ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hogei hilabete pasa dira infantilek bere azken partida ofiziala jokatu zutenik. Luze joan dira hogei hilabeteak, sarritan entrenatu gabe, beste batzutan berriz talde txikitan, musukoarekin eta kontaktua saihestuz, baina beti ere partidarik jokatzeko aukerarik gabe. Orain atzean utzi nahi dira bizitakoak eta bertan laga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Realzaleak Reale Arena futbol estadiora eramateko zerbitzua egongo da aurten ere Realak etxean jokatuko du larunbat honetan, Mallorcaren aurka, 21:00etan hasita. Zaleek autobusez egin ahal izango dute joan-etorria Donostiara. Beste urte batez, autobusa egongo da Zumaiako zaleak Reale Arena futbol estadiora eraman eta h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagaz ekimenaren barruan, gorputza eta espazioa arakatzeko tailerra izango da igandean Laura G. Latasaren eskutik, gorputzaren eta espazioaren arteko harremana aztertuko dute saioan. Torreberrin izango da, 11:00etatik 12:30ak arte. Dantza garaikideari eta haren sorkuntza prozesuei buruzko ezagutza zabaltzeko helburuare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJren komunikatua, Udaltzaingoko agente baten aurka egindako pintaketak gaitzesteko Udaltzaingoko agente baten aurka agertutako pintadei dagokienez, Zumaiako EAJko herri erakundeak eta EAJko udal taldeak honako hau adierazi nahi dugu: Lehenik eta behin, udal langile baten aurkako eraso horiek gaitzesten ditug...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak bat egin du Gasteizen gertatutako erailketa matxista salatzeko gaur egingo den mobilizazioarekin Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Gasteizen gertatutako erailketa sexista eta eraildako emakumearen familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die. Urte honetan, bost dira indarkeria sexistaren o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso trama, Arroa Bira mendi irteera, mus txapelketa, erromeria, eta baserritarren eta artisauen azoka izango dituzte etzitik igandera Arroa Behean. Iaz COVID-19aren pandemiak eragindako etenaren ostean, bueltan da Arroa Behean udazkeneko festen pareko bihurtu den Txikitasunean Handi asteburua. Etzitik igandera bitar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral eguerdia baino lehen eman beharko da izena irteeran parte hartzeko, Goiko estankoan. Datorren igandean Beriainera goaz, aspalditik jendeak eskatzen digun irteera klasikoa. Sakanatik begiratuta, bere 1493 metroak itxura izugarria erakutsi arren, benetan besteengandik bereizten duena 900 metrotako desnibela da. B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gasteizko hilketa matxista salatzeko protesta deitu du gaurko Zumaiako Mugimendu Feministak Gertatutakoa salatzeko protestak deitu dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan. Zumaian gaur bertan egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan Saregileen plazan. Atzo goizaldean hilketa matxista bat izan zen Gasteizen. Sansomendi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oinezkoak lehenesteko asfalto inprimatu erako zoladura jarriko dute egunotan Ardantzabiden. Udalak eskatu du ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzeko. Martxoaren 8a plazatik hasi eta Ardantzabide kalearen hasierako plazaren artean oinezkoak lehenesteko, errepidea espaloiaren mailara igo, eta asfalto i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenero zumaiar batek aukeratutako bost abesti jasoko ditugu, eta Iker Gonzalez Cobeagaren txanda da orain. San Pedro Abesbatzako kidea eta konpositorea, haren bizitzan nolabaiteko esanahia izan duten bost abesti hautatu ditu. Bizitzan zehar musika hain gertu izanda, nola aukeratu, soilik, bost abesti? Eta hori fo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako oporraldien ostean, gure seme-alabei eskolara joateko garaia iritsi zaie, eta gurasook ere aurreko ikasturtean landutako bideari ekiten jarraituko dugu. Aurtengo ikasturtean, badirudi "normaltasunerako" bidean murgilduko garela eta ekimen eta jarduera ugari antolatzeko beta izango dugula Guraso Elkartetik. Pixkan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsaspeko Zine Zikloko emanaldirako gonbidapenak eskura daitezke oraindik ere Itsaspeko mundua ezagutarazteko helburuarekin, hamahiru film laburren proiekzioa izango da etzi, osteguna, Aita Mariko zine aretoan. Gonbidapenak eskuratzeko aukera dago oraindik ere, Turismo Bulegoan. Joan den ostiralean jarri zituzten eskur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasiera ona Zumaiako hiru partaideentzat banakako Gipuzkoako Xake Txapelketan Bi garaipen eta berdinketa bat lortu zituzten Xabier Aranzabal Agirrek, Oier Sarasketa Irastortzak eta Aitor Sarasketa Osak Gipuzkoako Xake Txapelketan. Xabierrek debuta egin zuen lehen mailan, iaz, bigarren mailan jokatu eta igoera lortu bai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekain Albiteren 'Negu hurbilak' filma finantzatzeko crowdfunding kanpaina, abian Goya sarietan emakumezko aktore berri onenaren izendapena jaso duen Jone Laspiur donostiarra izango da Albiteren lan berriko aktore nagusia. Aurreprodukzio fasean dago proiektua, eta diru bilketa kanpaina jarri dute martxan. Ekain Albite g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenero bezala, zumaiar ugari elkartu da Saregileen plazan, jubilatuen eta pentsiodunen plataformaren deiarekin bat eginez. Pentsio publiko eta duinak aldarrikatzeaz gain, osasungintza eta zaintza lan duinak eskatzeko baliatu dute protesta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakume migratzaileen inguruko solasaldia izango da ostegunean Emakumeon* Etxean Izena aurrez eman behar da, Emakumeon* Etxeko telefono zenbakira deituta edo emailez mezua bidalita. Azken urteetan, pasoan dauden migratzaileen lurraldea bihurtu da Euskal Herria. Gai horren inguruko solasaldia izango da ostegunean, hilak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sindikatuaren hitzetan, Udal Gobernuak ez du "halako barrabaskeriei" amaiera emateko ezer egin. Udaltzainarekiko elkartasuna adierazteaz gain, Zumaiako Udalak "bere langileen defentsan duen irmotasun falta" salatzeko ekintzak iragarri dituzte. Zumaiako udaltzain baten aurkako pintaketa "iraingarri eta mehatxagarriak" s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zerrautsa erre dela irakurri dut, eta suhiltzialeak izan direla itzaltzen. Atzo (igande) goizeko bista eta argazki honekin akordatu naiz. Artadiko Arteaga baserritik Oikiako tren-geralekua zeneko aldera jaitsiz gero, Xey aldera begiratuta ikuspegia penagarria da, are mingarriagoa Modelok erakusten digulako nolako eraik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusi hemen urriaren 9tik 10era bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
20 orduko ikastaroa izango da, aurrez aurrekoa. Hain zuzen, urriaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, eta azaroaren 2an, 4an, 9an, 11n, 15ean eta 17an izango dira saioak, eta Jorge Malcorrak eskainiko ditu. Erakusleihoak eta produktuak aurkezteko joera berriak ezagutara emateko asmoarekin, Urola Kostako Udal Elkarteak ikast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribiko Grand Slameko finalerako txartela lortu dute Lopezek eta Arbek Bi setak irabazita, Erkiaga eta Etchetoren aurka neurtuko dituzte indarrak finalean. Goikoetxea finaletik kanpo geratu da. Atzo jokatu zuten Goikoetxeak eta Lopezek Hondarribiko Gran Slameko finalerdia euren bikoteekin, eta bi setak irabazi ond...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienako ordezkari modura, Nerea Zabaleta ikaslea eta Koro Epelde irakaslea izan dira CONFINT-ean. Zumaiena eskola jasangarrien Euskadiko IRAES taldean dago. IRAESen, Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunerako ikastetxe bezala errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuna hezkuntza munduan bultzatzen duten 120 i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloko hamabigarren edizioko lanak ikusteko aukera izango da datorren ostegunean, hilaren 14an, Aita Mari zinean. Horrekin batera, argazki erakusketa ere egingo da Algorri Interpretazio Zentroan. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa borondateak, kontzientziak eta talentu handia batzen di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alex Odriozolak irabazi du Euskalsurf Body Board zirkuituko Zumaiako txapelketa Etxean geratu dira gaurko lehiako lehen eta hirugarren postuak. Ayoub Adardour geratu da azpitxapeldun, eta Alex Uranga izan da hirugarren. Euskalsurf Body Board zirkuituko txapelketa jokatu da gaur Itzurunen, eta Alex Odriozola zumaiarra i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Feline taldearen kontzertua izango da bihar eguerdian Nikol tabernan Post pop punk elektronikotzat jotzen du taldeak bere burua. Gernika eta Bermeo inguruko lagunek 2019. urte amaieran sortutako taldea da Feline.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txina, Maroko, Paraguai, Frantzia, Senegal, Andorra, Britainia Handia, Armenia, Brasil eta Suediatik ekarritako ipuinak ezagutzeko aukera izango dute Zumaiako haurrek urriaren 15ean, 22an eta 29an. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak, eta Berdintasun eta Aniztasun Sailak Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, ipuin kont...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leire Palaciosek aurkeztuta, beste herrialde batzuen usainak, koloreak eta soinuak jasotzen ditu Munduko plazan ETB-1eko saioak. Lisboan bizi diren euskal herritarren istorioak eta bizipenak bildu ditu aste honetan, eta horien artean da Maialen Velarde zumaiarra. Lisboako Alfama auzoan bizi da Velarde. Kontrastez betet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izurritea urrutiratzen ari dela dirudi. Azken hamalau egunetan ez da kasu positiborik izan Zumaian, eta intzidentzia tasa zerora jaitsi da. Normaltasunaren bidean jarraitzen du herriak. Irailaren 23an detektatu zen azken kasu positiboa Zumaian. Ordutik, Osasun Sailak ematen dituen datuen txostenean zero bat bestearen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizikleta denda berria zabalduko du gaur Mireia Osak Zumaiako Ardantzabide auzoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo du 18:00etatik 20:00etara. Pasioa lanbide bilakatu du Osak Bizi k saltokiarekin, izan ere, txikitatik bi gurpilen gainean ibili izan da, eta orain, salmenta eta konponketa zerbitzuak eskainiko ditu hasier...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur 20:00etan egingo den saiorako sarrerak eskura egongo dira turismo bulegoan eta Ttakun tabernan, 17:30 arte, eta Zumaienako atarian bertan ere egongo da aukera erosteko Aurten ere Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Amet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osasun larrialdi egoera bukatuta, zer izan behar dute kontuan herritarrek? Labi deseginda eta osasun larrialdi egoera bukatutzat emanda, bertan behera gelditu dira azken hilabeteotan indarrean egon diren neurri murriztaile gehienak. Baina koronabirusak gure artean jarraitzen du oraindik ere, eta badira kontuan izan beh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
XX. mendetik aurrera izandako hazkundeak eragina izan du Zumaiako hezegune eta paduretan, eta, modu xumean bada ere, egoerari buelta ematen hasi dira herrian. Etxeek, kaleek, auzune osoek hartzen dituzten Zumaiako hainbat lursail lubakiak ziren XX. mendearen erdi aldera arte. Garapenarekin, baina, gizakiek sortutako az...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrantza kontuetatik baserri girora egingo dugu aste honetako jauzia, hitzen antzekotasuna tarteko. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Abarkekin batera janzteko zakuekin egindako galtzerdi moduko batzuei deitzen diegu Zumaian "mantarrak". Juan Garmendia Larrañagaren Hiztegi Etnografikoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengoa Tokikom Sarien seigarren edizioa da. Epaimahaiak bederatzi lan aukeratu ditu saria jasotzeko hautagai izateko, eta horien artean dira Maxixatzen aldizkariko azal bat eta erreportaje bat, GUKA gehigarriko erreportaje bat eta Karkara aldizkariko azal bat. Herritarrek lan onenen aldeko boza eman dezakete, urriar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzalaldia egingo dute gaur argindarraren prezio igoera salatzeko Azken asteetan argindarraren prezioa igotzen ari da egunez egun, eta markak hausten jarraitzen du. Horren harira, deialdia egin zaie herritarrei egoeraren aurrean "nahikoa da" esateko, eta gaur gauean, 22:00etatik 22:30era, itzalaldia eta lapiko-jotzea d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Normaltasunera itzuliko da Lubakiko eta kirol ekitaldietako funtzionamendua bihartik aurrera Osasun larrialdia indargabetu ondoren, Eusko Jaurlaritzak onartutako azken dekretuaren arabera, aforoak neurtzeko arauak ere bertan behera geratu dira. Horrez gain, Lubaki kiroldegira joateko ez da txandarik hartu beharrik izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz ezin izan zuten 50 urteak behar bezala ospatu, baina urtebeteko atzerapenarekin bada ere, aurten izango dute aukera. 1970ean jaiotakoek urriaren 30ean izango dute lagunarteko bazkaria. Zelai hotelean egingo dute bazkaria, urriaren 30ean, 14:30etik aurrera. Txikiteoa 13:00etan hasiko dute Goikon. Bazkaria, dantza sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean jokatutako Zumaia Flysch Trailak sari batzuk ere eman ditu. 1. saria: Tenerifera bidea bi pertsonentzat: 7249. Zalla tabernak banatu du. 2. saria: Aizarnako Aranburu landetxean gau bat bi lagunentzat: 11568. Ontziola elkarteak banatu du. 3. saria: Lau bazkari Elgoibarko Txarriduna hotelean eta lau zirkuitu Zel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak 1973tik ematen duen Argizaiola saria irabazi du aurten Eva Franco argazkilari zumaiarrak Maskarada Sisters proiektu pertsonalarekin. Sariak astelehenean banatu zituzten Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Francorekin batera, bertan izan ziren Oskar Manso e Imanol Zubi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenero zumaiar batek aukeratutako bost abesti jasoko ditugu, eta Nagore Sanchezen txanda da orain. Ikaslea, saxofoia jotzen du Zumaiako Musika Bandan, eta haren bizitzan nolabaiteko esanahia izan duten bost abesti hautatu ditu. Inoiz ez da lan erraza gustukoen dituzun gauzen zerrenda bat egitea, eta are zailagoa ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gain taldearen jarduerak ez du etenik eta honen adibide da asteburu hontan gertaturikoa. Larunbatean Irati Osak Munduko Maratoi Txapelketa jokatu zuen Errumanian eta honekin 2020-21eko denboraldiari amaiera eman zion,. Egun berean, eta ia ordu berean, Itxas-Gain taldearen harrobiko 27 neska-mutilek 2021 denborald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neurri murriztaileak indargabetuko dituzte ostegunetik aurrera, musukoaren erabilera izan ezik Osasun larrialdi egoera amaitutzat ematea erabaki du Labi aholku batzordeak gaurko bileran. Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu duenez, "etapa berria" hasiko da datozen egunetan. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musikal onenaren Max Saria irabazi du Inazio Tolosa aktore duen 'Kutsidazu Bidea Ixabel Musikala'-k Arte Eszenikoen Max Sariak banatuko zituzten atzo Bilbon, Arriaga antzokian. Ikuskizun musikal edo liriko onenaren saria Kutsidazu Bidea Ixabel Musikalak irabazi du. Inazio Tolosa zumaiarra da ikuskizun horretako aktoree...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste egun batez ez da kasu positiborik zenbatu Zumaian, eta dagoeneko 11 egun dira jarraian. Intzidentzia tasak ere behera egin du eta 20,35 puntuan kokatu da. Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri duen txostenaren arabera, sei positibo berri zenbatu zituzten atzokoan Urola Kosta eskualdean: bina Aian eta Zarautzen, eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nerea Zabaleta ikaslea eta Koro Epelde irakaslea Euskadiko ordezkaritzarekin joan dira. Dakizuen bezala, Zumaienak Eskola Jasangarrien ziurtagiria dauka eta horrek Iraes sarean parte hartzeko aukera ematen digu. Aurreko ikasturtean, on line izan bazen ere, Euskadiko Confint-a ospatu zen eta, bertan, hainbat ikastetxek ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko Surf Federazioaren eskutik, Euskal Zirkuituko bigarren jardunaldia jokatuko zen asteburuan Zarautzen. Emakumezkoetan, Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarra izan zen nagusi; Mikele Beato, Silke Martinez eta Sara Urresti aritu ziren berarekin finalean. Gizonezkoetan, berriz, Iker Amatriain zarauztarra nagus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Raul Criado eta Amets Aranberriren sentsazioak, XII. Flysch Trail mendi lasterketa amaitu berritan Igandean pozarren ziren Aranberri zestoarra eta Criado aragoiarra, batek hirugarren egin zuelako maratoi erdian, eta besteak txapela jantzi zuelako maratoian, distantzia luzeko munduko kopa ere bereganatuz. Helmugako gune...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek enpresa hitzarmena izango dute lehendabizikoz Zumaiako etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren enpresako lehen hitzarmena sinatu dute ELA sindikatuak eta Eulen Soziosanitarioak enpresak. Hitzarmenak 2023ra arteko indarraldia izango du. Hiru urteko negoziazioen emaitza da E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bertso saioa izango da datorren ostiralean, hilaren 8an, Zumaiena ikastetxeko aretoan (20:00etatik aurrera). Zumaiako Bertso Eskolak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Ohi bezala, Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Iba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek ostegunera arte dute izena emateko aukera, eta irabazlea urriaren 8an jakinaraziko da. Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatuko du Baleikek. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra Baleikeko bazkide izatea da. B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken hamar egunetan ez da kasu positiborik zenbatu Zumaian, eta eremu berdean sartu da herria. Gaur gaurkoz, Orio eta Zumaia dira eskualdean eremu berdean dauden herriak. Albiste onak koronabirusaren inguruan. Azken hiru egunetan ez da kasu positiborik izan herrian; hamar egun dira jarraian kasurik izan gabe, eta horr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Platino Saria irabazi du Elena Iruretak 'Patria' telesailan egindako lanarengatik Elena Iruretak aktore zumaiarrak beste sari bat jaso du 'Patria' telesailan egindako lanarengatik. Telesailetan, emakumezkoen lan onenaren saria jaso du oraingoan Iruretak. Iberoamerikako 23 herrialdetan egiten diren film edo telesailetak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jardunaldiz jardunaldi aurrera doaz Zumaian jokatzen ari diren pilota txapelketa herrikoiak. Aste honetan ere izango dira partidak jokoan. Pasa den ostiralean jokatu zen eskuzko txapelketako laugarren jardunaldia, emaitza hauekin: Aitzol Oliden-Peio Etxabe; 22 - Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 11 Ander Odriozola-Joseba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Club Vasco de Camping Elkartearen Errimaia aldizkariak literatura lehiaketa deitu du, bigarrenez. Euskarazko zein gaztelaniazko ipuinak aurkeztu behar dira, eta gaia mendia da, zentzu zabalenean hartuta. Lanak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko da eta ipuin irabazleek 800 euroko sari bana jasoko dute. Askok dute g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Furgobaratza Keretxudi baratze parkean izango da gaur arratsaldean Furgobaratzak bisitak egiten ditu Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte. Gaur,astelehena, izango da Zumaian, 18:00etatik 19:30era.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lopez eta Goikoetxea elkarren aurka arituko dira Hondarribiko finalerdietan Hondarribiko Grand Slameko ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean Jostaldi frontoian. Finalerdietara sailkatzeko txartelak zeuden jokoan: A multzoa bigarren sailkatuaren bila zebilen, eta dena erabakitzeko zegoen B m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zazpigarren egin dute Irati Osak eta Arantza Toledok Munduko Txapelketan K2 modalitatean Dominagatik lehiatzen aritzea zen bikotearen helburua, baina halakorik lortu ez arren, "gustura" dago piraguista zumaiarra, "ahal genuen guztia eman dugulako eta uneoro borrokatu dugulako". "Oso gustura gelditu gara, nahiz eta pixk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Josu Bereziartua eta Amaia Arantzabal omendu ditu aurten Flysch Trail lasterketak Herriko medikuei eta Gurutze Gorriari ere egin diete aitortza, lasterketan nahiz herrian egiten duten lan guztiagatik, baita Zumaiako herriari ere, lasterketa babesteagatik. XII. Flysch Traill lasterketaren amaieran hainbat omenaldi eta a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
105 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian azken orduetan Guztira, 4.547 test egin dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta horietatik 105ek eman dute positibo; horrenbestez, gaur-gaurkoz positibotasun tasa %2,3koa da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak koronabirusaren inguruan ateratako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Keniarrak nagusitu dira gizonezkoetan zein emakumezkoetan XII. Flysch Trail mendi lasterketako maratoi erdian. Gizonezkoetan hirugarren Amets Aranberri zestoarra izan da. Geoffrey Ndunguk 1:36:48 denboran burutu du maratoi erdia, eta 25 segundoko aldea atera dio bigarren gizonezkoari: Sandor Szabo 1:37:13 denborarekin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldi makurrarekin hasi dute korrikalariek XII. Flysch Trail lasterketa 07:35ean atera dira maratoia egiten ari direnak gaur goizean Eusebio Gurrutxaga plazatik: ilunpetan, eta euri-zaparradatan. 08:30ean, berriz, maratoi erdia egiten ari direnak, horiek ere euripean. Eguraldiak hartu du protagonismoa, baina parte h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Oso pozik" da Osa K1ean hamahirugarren postua eskuratuta Munduko Txapelketan Seniorretan lehiatu da munduko 23 piraguista onenekin batera Errumanian, eta "oso gustura" da egindako lanarekin: "Oso gustura bukatu dut lehiaketa, lehenengo bi bueltetan buruan joan bainaiz". Bihar K2an lehiatuko da, Arantza Toledorekin. Er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hego Euskal Herrian guztira 92 positibo atzeman zituzten atzo egindako probetan, eta positibotasuna %1,3koa da gaur-gaurkoz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 4.855 test diagnostiko egin zituzten atzo Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 1.632, berriz, Nafar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostiraleko bertso saiorako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Bertso saio handia izango da datorren ostiralean, urriaren 8an, Zumaiena Ikastetxeko aretoan. 20:00etan hasita, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus izango dira kantuan. Gai-...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Gure lurriña' lelopean, bazkide berriak erakartzeko kanpaina abiatu du Biolur elkarteak Modu ekologikoan lan egiten duten Gipuzkoako nekazari, abeltzain eta okinen bilgune nagusia da Biolur. Irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, bidelagunak behar dituzte elikadura burujabetza ardatz duten egitasmoak lantzen jarraitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenetik aurrera, Kale Nagusia trafikoarentzako itxita egongo da astebetez galtzada harrizko zoladura konpondu ahal izateko. Kamioi eta ibilgailu pisutsu ugari igarotzen da egunero Kale Nagusitik, eta horrek eragina du kale horretako galtzada harrizko zoluan. Hala, zoladura hori konpondu ahal izateko astebetez itx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegun arratsaldean egin zen iraileko ohiko plenoan datorren urterako tasak eta zergak aztertu zituzten. Ordenantza fiskalak aurrera atera ziren EH Bildu eta PSEren aldeko botoekin; EAJk kontra bozkatu zuen. 2022rako ordenantza fiskalen inguruan udal gobernuak aurkeztutako proposamen aztertu zuen atzo arratsaldean egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian mandarrasa esaten zaion sareari "panderreta" deitzen diote Hondarribian. Constantino Virtok Arrantzaleak liburuan azaltzen duenez, aparailu hau egiteko zaku bat, zurezko bi haga eta berun batzuk behar dira. Itsabeheretan erabiltzen zen garai batean, izkirak, karramarroak eta abar atzemateko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko piraguismo txapelketa jokatuko du Irati Osak asteburuan Errumanian Irati Osa piraguista zumaiarra Errumanian da dagoeneko. Asteburu honetan maratoi modalitateko Munduko piraguismo txapelketa jokatuko du Itxas-Gain klubeko kirolari gazteak. Urteko erronka handienaren aurrean da Osa: maratoi modalitako Munduko tx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebete honetan ez da kasu positiborik ezagutu Zumaian, baina intzidentzia tasak bere horretan jarraitzen du, 61 puntuan. Eremu berdearen atarian jarraitzen du herriak. Astebete, zazpi egun, kasu positiborik detektatu gabe. Hori da Zumaiaren egoera gaur-gaurkoz. Irailaren 23an hauteman zen azken kasu positiboa. Une ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Epaimahaiak hala erabakita, Aran Aldai Arrillagak irabazi du GUKA argazki lehiaketa. Ikusleen saria, berriz, Juan Jose Agirre Etxeberriak eskuratu du, bere argazkiak jaso baititu boto gehien. Urola Komunikazio Taldeko hedabideek martxan jarritako GUKA argazki lehiaketak baditu irabazleak. Argazkigintzan adituak diren h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gehigarria argitaratu du gaur BALEIKEk Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira Adinekoen Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 1, baina zer da adinekoa izatea gaur egungo gizartean? Urola Kostako datuak bildu dira gehigarrian, baita protagonista batzuen iritziak eta elkarrizketak ere, tartean Edurne Zubia Azpeitiko Udaleko G...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrantza kontuekin jarraituta, tresna berezi bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatu edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Izkirak eta antzekoak harrapatzeko eskusare berezi bati deitzen diogu Zumaian "mandarrasa". Beste hitz batzuekin nahasita edo, antzeko forma gehiago ere jaso ditugu: mangarra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira asteburuan Aitzurin Kluben arteko Espainiako zesta punta txapelketako azken partidak hartuko ditu asteburu honetan Zumaiako Aitzuri frontoiak. Gaur hasi eta igandera bitartean izango dira partidak Zumaiako pilotalekuan. Zumaiako ordezkaritzak gizonezkoetan zein ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auzune batzuetako trafikoan eragozpenak sortuko ditu trailak goizeko orduetan Datorren igandean, urriaren 3an, korrituko da hamabigarren Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Horren harira, ohar batzuk plazaratu ditu Zumaiako Udalak, gehienbat trafikoari lotutakoak. 08:30etik 9:00etara bitartean Ardantzabideko bizilagu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
700 korrikalarik parte hartuko dute igandean 12. Zumaia Flysch Trailean Maratoiko eta maratoi erdiko distantziatan korritu da, eta biak ala biak Munduko Koparako puntuagarriak izango dira. Bi mendizale omenduko ditu lasterketak: Amaia Aranzabal eta Josu Bereziartua. Pandemiak eragindako iazko hutsartearen ondoren, buel...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0004322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foronda Kultur Etxeak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea itxi da dagoeneko, eta ikastaro askoren kasuan taldeak dagoeneko eratu dira. Kurtso hauek urriaren 13an hasiko dira. Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, oraindik ere leku libreak daude ikastaro batzuetan. Haur plastika, Pintura, Qi dong, ...
cc-by-sa 3.0