id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0004323 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere ZUMAIENA aretoan izango da saioa: urriaren 8an, ostirala, 20:00etan hasita. Sarrerak eskura daude turismo bulegoan, Ttakun Tabernan (urriaren 4tik aurrera) edo Inpernupen (urriaren 3ra arte).
Ohi bezala, Unai Manterola arituko da gaiak jartzen, eta kantuan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004324 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren astetik aurrera abian jarriko dira 9 urtetik gorako neska-mutilekin bertsotan aritzeko taldeak. Aurten ere Peio Etxabe oikiarra izango dute irakasleetako bat, eta Bertso Eskolak ikasle berriei deialdi berezia egin nahi die.
Iaztik Bertso Eskolan aritzen diren bi taldeetan sartzeko aukera dago, eta txikienekin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004325 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak igande honetarako Deban
Goizeko 10etan elkartuko da taldea Debako Anes Arrinda Pasealekuan eta tailerrak 3 orduko iraupena izango du.
Irteeran hegaztiak behatzeko oinarrizko formazioa emango da; hegaztiak non ikusten diren, hauek ondo ikusteko beharrezk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004326 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lander Garroren "Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentala, ostegunean Itziarren
Ondoren solasaldia egingo dute, Debako Igor Gorroño eta Zumaiako Juan Luis Blanco intsumisoen testigantzekin.
Itziarren antolatutako Udako Kultur Aukera amaitzeko, ostegun honetan Lander Garro idazle eta zinemagileak zuzendutako Bi u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004327 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Laugarren egunez jarraian ez da kasu positiborik detektatu Zumaian. Hala, intzidentzia tasa beste hamar puntu jaitsi da, eta eremu berdea gero eta hurbilago du herriak.
Eusko Jaurlaritzak eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta horren arabera Zumaian ez da kasu positiborik izan azken orduetan. Azke... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004328 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maider Alberdi: "Pixkanaka ari gara agintaldiko proiektuak aurrera ateratzen"
Zumaiako Udaleko Berdintasun, Gazteria, Aniztasun eta Parte hartze zinegotzia da Maider Alberdi (Zumaia, 1991). Bere sailak dituen erronken inguruan hitz egin du.
Agintaldi erdia igaro da. Zer balorazio egiten duzu orain arte egindakoaz?
Balo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004329 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Faktura elektrikoak zati asko dauzka, baina hurrengo lerroak energia kontsumoari dagokion zatian zentratuko ditut, gainerako kontzeptuak alde batera utzita; izan ere, hori da energia merkatuan erostearekin erlazionatua, eta une honetan energiaren prezioari nabarmen eragiten dion faktoreetako bat.
Argindarrak duen prezi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004330 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean jarriko dira salgai 'Losers-Galtzaileak' antzezlanerako sarrerak
Datorren ostiralean, urriaren 1ean, hasiko da antzerki denboraldi berria Zumaian, 'Losers-Galtzaileak' antzezlanarekin. Jon Plazaolak eta Aitziber Garmendiak antzezten duten lan honetarako sarrerak bihar izango dira salgai turismo bulegoan.
Ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004331 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarribiko Grand Slameko bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Lopezek eta Goikoetxeak
Hondarribiko Grand Slameko bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, eta Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrak izango dira lehian Jostaldi frontoian.
A taldean Goikoetxea-Aimar bikotea finalerdietarako sailkatu daiteke, l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004332 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei kasu positibo izan dira Zumaian astebeteko epean, azkena atzo bertan. Eskualdean zazpi kasu izan dira azken orduetan, horietatik erdia Aian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, zazpi kasu detektatu ditu Urola Kostan azken orduetan, horietako bat Zumaian. Astebeteko epean sei positibo detektat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004333 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia Zumaiara helduko da datorren igandean. 19:00etan hasita, Pau Riuró organistaren kontzertua izango da San Pedro Parrokian.
Azken urteotan gertatu bezala, organo kontzertuak antolatu dira Gipuzkoako kostaldeko lau herritan: Deban, Getarian, Orion eta Zumaian. Nazioarteko Flysch Organo J... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004334 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek bi greba egun deitu dituzte aste honetarako, "soldata eta lan baldintza duinak" eskatzeko.
Donostian egin dituzte mobilizazioak, elkarretaratzeak eta auto karabanak, esaterako. Luze doa langile hauen borroka eta azaldu dutenez, ez dute "txalorik edo alabantzarik" nahi, "soldat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004335 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juanjo Larrañaga harategiko produktu sorta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean
Juanjo Larrañaga harategiak oparitutako produktu sorta zozkatuko dugu asteburu honetan Baleikeko bazkideen artean.
Baleikeko bazkideentzako zozketa da hau, eta parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunaren izena astelehen goizean atera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004336 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izen emate epea zabalik dago urriaren 4an hasiko den katekesirako
2021-2022 ikasturtean katekesian izena emateko epea zabaldu du San Pedro parrokian. 6 urteko haurrei zuzenduta dago deialdia, 2015. urtean jaiotakoentzat, aurten LH1 egiten ari direnentzat. Katekesia urriaren 4an hasiko da, eta astelehenetan emango da, 1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004337 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tximista taberna Pulpo kadete mutilek Open Cup-eko finalerdia jokatuko dute
Hamabi partida izango dira asteburu honetan Pulpoko taldeentzat. Nabarmentzeko hiru partida bereziki: Tximista taberna Pulpo kadete mutilek Open Cup-eko finalerdia jokatuko dute, pasatako astean Zarazpe taldea eta Urdaneta taldea garaitu ondore... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004338 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haitzetako beste bizilagun bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Beste toki batzuetan txangarra esaten diotenari deitzen diogu Zumaian "txoazkina"; getariarrek "txángarra" esaten diote, indarra lehen silaban jarrita. R.M. Azkuek hitz berezia jaso zuen Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004339 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak jakinarazi du dagoeneko eman daitekeela izena Ludotekan. Urriaren 4an irekiko dute, eta haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du. Egunen aukeraketa zozketa bidez egingo dute, baina lehentasunak zehazteko aukera izango da izena emateko orrian. Irailaren 29ra bitarte bete daiteke, eta entregatzearekin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004340 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasa 100eko langatik jaitsi da azken datuekin. Eskualdean, guztira, hiru kasu positibo zenbatu dituzte: bi Zarautzen eta bat Azpeitian.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi emandako datuen arabera, atzo, asteazkena, Zumaian ez zuten koronabirus kasu berririk hauteman. Behera egin du intzide... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004341 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakinak izango ditu hizpide Flysch Trailek hitzaldi sorta batean
Hurrengo igandean, urriaren 3an, korrituko da Zumaia Flysch Trail mendi maratoiaren hamabigarren edizioa. Aurten maratoiko eta maratoi erdiko distantziatan jokatuko da munduko rankinerako puntuagarria izango den mendi lasterketa.
Lasterketarako izen-em... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004342 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik matrikula zabalik hasiera maila A0 eta C1( EGA) taldeetan.
Euskara ikasi nahi baduzue, orain duzue aukera ederra; hasiera mailako goizeko taldean eta arratsaldekoan oraindik lekua baitago. Goizekoaren egutegi eta ordutegia honako hau duzue: astelehenetik asteazkenera 09:30etik 11:30era. Arratsaldekoena, berriz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004343 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egia argitara ateratzeko eskatuko dute larunbatean Xabier Kalparsororen hilketaren urteurrenean
Xabier Kalparsoro Anuk zumaiarraren heriotzaren 28. urteurrena izango da igandean. 1993an atxilotu zuten eta bertsio ofizialaren arabera, komisariako bigarren pisuko leiho batetik erori zen; bi egun beranduago zendu zen ospi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004344 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar galdera-erantzunen jolasa egingo du UKUEk, lau plazatan aldi berean
Plaza bete mezu lehiaketaren xedea da Kosta bailarako ostalaritzan eta merkataritzan kontsumoa sustatzea. Irabazleen artean 1.800 euro banatuko dituzte erosketa bonuetan.
Urola Kostako Udal Elkarteak Plaza bete mezu galdera-erantzunen lehiaketa a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004345 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1971. urtean jaiotako zumaiarrak bazkaltzeko elkartuko dira urriaren 30ean. Jatordua Mikel Bermejoren jatetxean egingo da.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali dezakete posta elektronikoko helbidera. Izena emateko azken eguna urriaren 6a izango da. "Animatu Covidari aurre egiten!". | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004346 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxan da Guka Argazki Lehiaketaren bozketa fasea. Ostiralera bitartean bozkatu ahal izango dute UKTren hedabideetako irakurleek argazki gustukoena; beraz, animatu, azken egunak dira eta!
Guka Argazki Lehiaketan ehundik gora argazki jaso genituen, eta guztiak ikusgai daude dagoeneko Zarauzko Hitzaren webgunean, Guka A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004347 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irekiera ekitaldiaz gain, etxea bisitatu eta proiektua hobeto ezagutzeko aukera izango dute zumaiarrek irailaren 30ean 19:00etatik aurrera. Abendura arteko egitarauaren berri ere eman dute.
Zumaiako Emakumeen* Etxeak irailaren 30ean zabalduko ditu ateak. Egun horretan bertan, 19:00etan irekiera ekitaldia egingo dute, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004348 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 11 kasu izan ziren atzo Urola Kosta eskualdean. Azkoitian eta Zarautzen baieztatu dituzte positibo gehien, lau eta hiru kasurekin. Hego Euskal Herrian berriro gora egin du positiboen kopuruak.
Osasun Sailak gaur eguerdian emandako datuen arabera, atzo 11 kasu positibo zenbatu zituzten Urola Kostan. Herenegun izandakoek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004349 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten eta idazten dakien administraria behar du Zumaiako enpresa batek, publikoari begira lan egiteko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004350 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udako kontzertuetako azken emanaldia izango da datorren larunbatean, hilaren 25ean, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Neomak taldea igoko da agertokira, eta kontzertua 20:00etan hasiko da.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Irabazleak Estibalitz Guridi Aizpurua eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004351 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenero zumaiar batek aukeratutako bost abesti jasoko ditugu, eta Jone Telleriaren txanda da orain. Irakaslea da Telleria eta haren bizitzan nolabaiteko esanahia izan duten bost abesti hautatu ditu.
Lan zaila bost kanta soilik aukeratzea, baina, tira, hel diezaiogun erronkatxoari. Musika, berez, gozamen iturri bal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004352 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorostiagako putzuari lotutako dibulgazio ekitaldiak egingo dira aste honetan Zumaian
Putzu artifizial bat egokitu zuten Gorostiagan 2019. urte amaieran, hezegune bihurtzeko asmoz. Putzu horren inguruko dibulgazio ekitaldiak egingo dira aste honetan Zumaian. Hitzaldi, erakusketa eta irteera bana antolatu dituzte.
Goros... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004353 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zazpi kasu positibo baieztatu ditu Osasun Sailak eskualdean, horietatik bat Zumaian
Lau positibo hauteman dituzte guztira azken astean. Positibotasun tasa % 2tik beherakoa da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak duela minutu gutxi kaleratu ditu atzo, astelehena, Araban, Bizkaian eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004354 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilera informatiboa irailaren 30ean egingo da, Lubaki kiroldegian, 17:00etan. Bertan xehetasun gehiago eman, eta zalantzak argituko dira. Entrenamenduak, berriz, urriaren 5ean hasiko dira.
Ohikoa bilakatu da edozein ordutan korrilkalariak gure herrian ikustea, bakoitza bere erritmoan eta neurrian. Zapatila batzuk eta k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004355 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako Triatloi Txapelketa jokatu zen igandean Bilbon. Helene Alberdi zumaiarra emakumezkoen elite mailan aritu zen, eta proba irabazi ez bazuen ere, Espainiako txapeldun izatea lortu zuen.
28 emakumek hartu zuten parte elite mailako proban. Triatletek 1.900 metro egin behar zituzten igerian, 82,5 kilometro bizikle... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004356 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egutegiari jarraituz, datorren igandean, irailaren 26an, berriro Nafarroara goaz. Oraingoan, Adarra-Mandoegi mendilerroaren Nafarroako zatia zeharkatuko dugu.
Arano herritik abiatuta, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugatik, Mandoegirantz (1046m) joko dugu. Elemento megalitikoz josita dagoen inguru hau, Goizuetako goia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004357 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan jokatu zen Euskadiko surf txapelketa, Bizkaiko uretan.
Euskal Herriko surf txapelketa jokatu zen atzo eta herenegun Sopelan (Bizkaia), Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruan. Emakumezkoetan, Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarra izan zen txapeldun, Carmen Garay-ren, bere ahizpa Annett... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004358 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udaleko talde politiko guztiek ondorengo adierazpen instituzionala babestu dute, Darahli elkartearen eskariz.
Sultana Jaya da Mendebaldeko Saharako eremu okupatuetako aurpegirik ikusgarrienetako bat, Marokoko okupazio agintaritzaren aurka zuzenean borrokatzeagatik. Sultana eta haren familia tratu txar fisiko e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004359 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizi baldintza eta osasungintza duinen alde egin dute bat pentsiodunek
Astelehenero bezala, Saregileen plazan egin dute protesta pentsiodunek eta beren aldarrikapenekin bat egin duten zenbait herritarrek.
Pentsio, osasungintza eta bizi baldintza publiko eta duinen aldeko protesta egin da gaur Saregileen plazan, Zumaiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004360 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpena ikertzeko bekaren deialdia zabaldu du udalak
Uztailean eskaerarik jaso ez zutenez, bigarrenez zabaldu du udalak bekaren deialdia. Urriaren 11a bitarte jasoko dituzte eskaerak, udaletxean bertan edo telematikoki.
Zumaiako Udalak bigarrenez zabaldu du herriko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004361 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru kasu positiborekin, bere horretan jarraitzen du Zumaiako intzidentzia tasak
Atzoko datuen arabera, nabarmen jaitsi da positibotasun tasa: %1,7koa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 80 positibo baino gutxiago zenbatu zituzten denera Hego Euskal Herrian.
Eusko Jaurlaritzak plazaratu berri duen txostenaren arabera, aste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004362 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bisitari ugari gerturatu da uda honetan Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herrietara, Debara, Mutrikura eta Zumaiara. Horren erakusle da pandemia aurreko datuak berreskuratu direla aurtengo uda sasoian.
Iazko eta 2019 datuekin alderatuta, igo egin da hiru herri hauek bisitatu duten lagunen kopurua. Euskal ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004363 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neomak taldeak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, hilaren 25ean, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Nahiko gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004364 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan zehar atera dituzte Euskal Selekzioen deialdiak eta bertan, hamahiru Pulpoko jokalari deitu dituzte:
- Jon Arana Azkue (jubenila)- Jon Ander Iribar Carceller (jubenila)- Andrea Saez Saez (kadetea)- Joanes Arrizabalaga Albizu (kadetea)- Haizea Balerdi Sorozabal (infantila)- Ane Blazquez Cabanillas (infantila)... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004365 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren asteazkenean, irailaren 22an, odol ateratzeak egingo dituzte Zumaian. Beti bezala, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan egingo dira, 16:30etik 20:30era bitartean.
Talde handiak saihesteko asmoz, odola eman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute. Horretarako, astelehen eta astearte arratsaldea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004366 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, orotara, 5.502 PCR eta antigeno proba egin eta 132 positibo atzeman dituzte. Araban bederatzi kasu, Bizkaian 68 eta Gipuzkoan nahiz Nafarroan 28na kasu detektatu dituzte azken orduetan.
Koronabirus kasuek nabarmen egin dute behera Hego Euskal Herrian. Osakidetzak et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004367 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrera doaz eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak Odieta frontoian
Bizi-bizi jarraitzen du pilota giroak Odieta frontoian. Ia arratsaldero izaten dira eskuzko eta pala txapelketa herrikoiko partidak pilotaleku honetan, astelehenetik ostegunera bitartean palakoak, ostiraletan eskuzkoak.
Eskuzko txapelketako bigarre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004368 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hogarrean elkartuko dira parte hartzaileak, astelehenetik ostiralera, egunean bi orduz. Narridura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko dinamikak egingo dituzte.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak Itsasargia egitasmoa jarri du martxan. Zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004369 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ordesa-Gavarnie txangoa prestatu du Indamendik Pilarreko zubirako
Pilarreko zubia datorkigu, eta Ordesa-Gavarnie txangoa eskaintzeko aprobetxatuko dugu. Piriniotako altxor hau bera bakarrik nahiko ederra izan arren, haren inguruan ere badago zer ikusia.
Irteera horietako sorta bat egingo dugu urriaren 9an, larunbata, h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004370 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeko emakumezkoak, denboraldiari ekiteko prest
Gipuzkoako Ohorezko Erregionalen mailan ariko da aurten ere emakumezkoen Zumaiako futbol taldea. Bihar jokatuko dute lehen neurketa, Urnietaren aurka, etxetik kanpo. 18:00etan hasiko da partida.
Aurreko urteko maiatzean hartu zuen taldea entrenatzeko ard... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004371 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek jokatu zuten atzo Hondarribiko Grand Slameko lehen jardunaldian. Garaipena lortuta bueltatu zen etxera lehena; bigarrenak ezin izan zuen partida irabazi.
Hondarribiko Grand Slama osatuko duten bost jardunaldietatik lehena jokatu zen atzo Jostaldi frontoian. Jai Alai World Tourre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004372 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian 218 koronabirus kasu hauteman dituzte azken orduetan
Positibotasun tasa zertxobait igo da atzotik, % 3tik % 3,6ra. Hala eta guztiz, Gipuzkoan hobera egin du egoerak. 48 izan dira lurralde horretan zenbatutako kasuak.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo, ostirala... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004373 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Benjamin, alebin eta infantil mailetako haurrei zuzendutako eskolak antolatu ditu Zumaiako Pilota Elkarteak
Asteartean gurasoekin batuko dira, 2021/2022 denboraldiko xehetasunak azaltzeko.
Zumaiako Pilota Elkarteak aurki ekingo dio denboraldi berriari. Aurten ere pilota eskolak eskainiko dizkiete benjamin, alebin eta i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004374 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarra kaletarren taldean egongo da, eta guztira 24 parte hartzailek osatuko dute saioa. Bihar estreinatuko dute denboraldi berria, ETB1en.
Igandean hasiko da Baserria programa ETB1en, eta bertako parte hartzaileen artean izango da Telmo Idigoras zumaiarra.
Guztira 24 lehiakidek osatuko dute reality-a, hamabi kaleta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004375 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Agirrek seigarren bukatu du Oñatin jokatutako lasterketa. Ibilbide oso gogorreko lasterketa izan zen, non azken 40 Udana, Atagoiti, Gabiri, Atagoiti eta Arregi gaineko horma gainditu behar izan zituzten txirrindulariek, eta hori guztia beraiek gogortutako lasterketan, bataz besteko abiadura orduko 41 kilometrokoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004376 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zigor luzeen eta salbuespen legediaren aurkako protesta deitu du Sarek biharko
Izatez bihar Arrasaten egitekoak ziren manifestazioa bertan behera uztea erabaki du Sarek "konfrontazio espaziorik ez elikatzeko", eta herriz herri elkarretaratze deialdiak egin dituzte biharko. Eskualdeko hainbat herritan jarri dute hitzord... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004377 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxan jarri da Pulpo eskubaloia berriz. Aurreko asteetan lagunarteko partidekin hasi bazen ere, aste honetan lehen partida ofizialak datoz kadete eta jubenil mailako 5 taldeentzat: Creados Pulpo, Edu Optika Pulpo, Zarazpe Usurbil, Tximista taberna Pulpo eta Kalari Taberna Pulpo. Talde hauek asteburu honetan zehar tri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004378 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astebeteko epean hiru izan dira Zumaian zenbatutako kasuak. Hego Euskal Herrian, bestalde, 191 kasu zenbatu zituzten atzo. Ospitaleetako egoera ere hobera egiten ari da, herenegun baino 65 pertsona gutxiago baitaude Osakidetzaren ardurapeko erietxeetan.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu du azken orduetako koronabirus kasue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004379 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tabernetan, barrualdeetako edukiera muga %75ekoa izango da eta zortzi laguneko taldeetan kontsumitu ahal izango da; barrran eta zutik ez, ordea. Gaueko tabernek eta diskotekek ere ateak zabaldu ahal izango dituzte, edukieraren erdiarekin. Neurriak bihar sartuko dira indarrean eta hamabost eguneko epean berrikusteko kon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004380 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zazpikoteak ahotsak, trikitixa eta panderoak uztartzen ditu taula gainean. Zumaian irailaren 25ean eskainiko dute emanaldia, eta udalak antolatutako udako kultur egitarauko azken kontzertua izango da.
Trikiti txapelketetan aurkari izandakoak, Kepa Junkerarekin Sorginak taldean aritutakoak... Gazteak izanagatik, plaza e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004381 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mexiko Hirian bizi diren euskaldunak elkarrizketatu ditu Leire Palaciosek 'Munduko plazan' saioko bigarren atalean. Urtebete baino gehiago darama bertan Bosco Garitano zumaiarrak, bertako faktoria batean lanean. Mexikon bizitakoak eta ikusitakoak izan ditu hizketagai Garitanok elkarrizketa honetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004382 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Andarikak egosita, jateko prest. (Argazkia: Wikipedia, Amasuela - Luis Lafuente, CC BY-SA 4.0)
Itsasoarekin eta haitzetako arrantzarekin lanekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Beste toki batzuetan nekora edo txamarra esaten diotenari deitze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004383 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hasiera batean, infantil mailan izango direnekin bakarrik egingo da bilera (eguna zehazteko), gainontzeko mailetan e_mailez bidaliko da informazioa. Aurtengo denboraldian arraunean hasteko interesa erakutsi duten gaztetxoen gurasoei ondorengo gutuna bidali zaie.
Denboraldi berri baten aurrean gaude eta dagoeneko Zuzend... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004384 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mexiko Hirian bizi diren euskaldunen bizitza plazaratuko du gaur Munduko plazan saioak. Bosco Garitano zumaiarra izango da elkarrizketatuetako bat.
Munduan zehar bizi diren euskaldunen bizimodua erakusten du Leire Palaciosek gidatutako ETB-1eko Munduko plazan saioak. Pasa den astean eman zuten lehen atala eta Istanbule... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004385 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken zazpi egunetan hiru positibo zenbatu ditu Osasun Sailak Zumaian
Azken orduetan 11 positibo atzeman dituzte eskualdean. Azpeitian eta Zarautzen bosna kasu zenbatu dituzte eta Aian baieztatu dute bestea.
Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo ere ez zen kasu positiborik zenbatu Zumaian. Azken zazpi egunetan, h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004386 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astearte, asteazken eta ostiraletan izango dituzte entrenamenduak piraguismoan trebatu nahi duten haurrek. Bihar izango da lehenbiziko saioa.
Itxas Gain Kluba piraguismoan aritu nahi duten 9 urtetik gorako haurrekin bilduko da bihar, ostirala. Izan ere, bihar emango diote hasiera 2021/2022 denboraldiari, eta, horretara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004387 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken aldian ohitura bihurtu da San Jose kalean: edukiontzietara bota baino, herritar batzuek hauen aldamenean uzten dituzte zabor poltsak, lurrean botata. Baina, San Josen gertatzen den hau herriko beste kale eta auzune batzuetan ere errepikatzen da.
Horrek arratoiekin eta bestelako animaliekin arazoak sortu ditu auzu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004388 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako traineruek arraun ligan zer emaitza lortuko zituzten asmatu zutenen artean zozkatu dugu sari eder hau.
Iaz egin bezala, arraun porra jarri du martxan BALEIKEk aurten ere. Zumaiako gizonezkoen traineruak KAE 1 liga eta emakumezkoenak ETE liga zer postuetan amaituko zuten asmatzen zutenen artean Muniosoro Errete... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004389 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munduko zesta punta txapelketa jokatzeko deitu dute Maite Ortiz de Mendibil
Zumaiako Pilota Elkartearekin jokatzen duen Maite Ortiz de Mendibil pilotari gasteiztarra hautatu du Espainiako Pilota Federazioak 23 urtez azpikoen Munduko pilota txapelketa jokatzeko.
36 metroko frontoietan jokatuko da 23 urtez azpikoen Mundu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004390 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez dute koronabirus kasu berririk hauteman eta intzidentzia tasak apaltzera egin du beste egun batez
Hego Euskal Herrian 240 positibo izan dira azken orduetan. Datuek apaltzera egin dute Zumaian, eta ondorioz, behera egin du intzidentzia tasak ere. Gaur gaurkoz 152,64koa da.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu du egoera epid... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004391 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urriaren 12an Xabier Montoiaren azken lanaz, Taxiak ez dira inoiz gelditzen ipuin-liburuaz hitz egingo dugu irakurle-taldean. Saio hau Kirol Portuan egingo dugu eta Xabier Montoia bera ere gurekin izango da. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan ekingo diogu solasaldiari. Zatoz oinez, taxiak ez dira inoiz gelditzen.
Zenba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004392 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur izango da udako aldia indarrean egongo den azken eguna. Bihar hasi eta azaroaren 4a bitarte izango da indarrean tarteko aldia.
Bihar (osteguna) hasi eta azaroaren 4ra bitarte, tarteko aldiari dagokion TAO araudia izango da indarrean Zumaian. Bertakoen eremuak eta errotazio altuko zenbait gune indarrean izango dira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004393 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Taosa taldeak gurasoekin bilera egingo du bihar, ikasturteko asmoen berri emateko
2021/2022 ikasturteko zehaztasunak emango dizkiete gurasoei batzordeko kideek eta Jon Unanue entrenatzaileak.
Taosa Igeri Klubak bilera egingo du bihar, ostegunarekin. Hasi berri den denboraldiaren inguruko zehaztasunak emango dizkiete ik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004394 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenero zumaiar batek aukeratutako bost abesti jasoko ditugu, eta Aitor Ramosen txanda da orain. Bateria jotzailea eta Dardarafest musika jaialdiko antolaketa taldeko kidea, haren bizitzan nolabaiteko esanahia izan duten bost abesti hautatu ditu.
Zaila egiten zait abesti aukeraketa bat egitea, abestiak garai baten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004395 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarribiko Grand Slamean parte hartuko dute Lopezek eta Goikoetxeak
Hondarribiko Grand Slam txapelketa aurkeztu dute gaur. Jai Alai World Tourren barruan sartzen da proba hau, eta parte hartzaileen artean Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea daude.
Hurrengo bost asteburuetan (hiru ostiraletan eta bi larunbatetan) mu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004396 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirus kasu positibo bat zenbatu dute Zumaian azken orduetan
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kasu metatuen tasak berriz ere behera egin du, eta 166,39an kokatu da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratu dituen datuen arabera, Zumaian koronabirus kasu positibo bat zenbatu dute azken orduetan egindako PCR eta antig... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004397 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondarearen Europako Jardunaldietako ekitaldiak egingo dira Getarian, Zestoan eta Zumaian
'Guztion ondarea, denok parte! Ondare irisgarri eta inklusiboa' izenburupean egingo da aurten Ondarearen Europako Jardunaldien seigarren edizioa. Ehundik gora ekitaldi egingo dira, Gipuzkoako 31 udalerrietan banatuta. Eskualdean, G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004398 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bukatu da Guka Argazki Lehiaketan parte hartu ahal izateko epea, eta gaur ireki da bozkatzekoa; irailaren 24ra bitartean bozkatu ahal izango dute UKTren hedabideetako irakurleek argazki gustukoena.
Amaitu da Guka Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. 100dik gora argazki jaso ditugu, eta guztiak ikusgai daude dagoenek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004399 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hiru egunetan egindako PCR eta antigeno proben emaitzak jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta txostenaren arabera, 22 kasu positibo baieztatu dituzte Urola Kosta eskualdean. Aurreko asteburuan hamabost kasu izan ziren; zazpi gutxiago.
Ostiraletik igandera bitartean kasu positibo bakarra detektatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004400 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Osak eta Irati Osak urrezko domina irabazi dute Espainiako Kopan
Maratoi ligako azken txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean Villaviciosan (Asturias). Ibai eta Zeharkaldien Espainiako Kopa izan zuten jokoan, hain zuzen.
Itxas Gaineko kide Xabier Osa eta Irati Osa aita-alabak izan ziren lehian, seniorretan, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004401 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen Irailaren 11etik 12ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004402 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ireki da umeentzako ikastaroetako matrikula epea. Bestalde, ostiral honetan irekiko dira berriro lokaleko ateak urte eta erdiren ostean, xakean aritu nahi duen edonorentzat.
Aurtengoan ikastaroek ikasturte osoko iraupena izango dute: urriaren 4an hasi eta maiatzaren amaieran bukatuko dira. Ikastaroaren prezioa 60 eurok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004403 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 22an irekiko da Forondako ikastaroetarako izen emate epea
2021-2022 kurtsorako ikastaro sorta prestatu du Udalako Kultura Sailak. Foronda kultur etxean emango diren jarduera hauetarako izen emate epea irailaren 22an zabalduko da.
Tai chi ikastaroa, yoga ikastaroa, qi gong eta meditazioa, kontrol mentalari buruz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004404 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 5.245 test egin dituzte denera Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan; Gipuzkoan 63 kasu atzeman dituzte.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak COVID-19aren inguruan emandako datuen arabera, atzo 241 kasu positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egindako 5.245 PCR eta antigeno probetan. Osti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004405 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoera salatzeko irailaren 23rako eta 24rako grebara deitu dute
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen egoerak okerrera egin duela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Hori salatzeko eta Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko eskatzeko beste bi greba egun deitu dituzte.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004406 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pala txapelketa herrikoiko partidak jokatuko dira astelehenean, asteazkenean eta ostegunean Odieta pilotalekuan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004407 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yoga, gimnasia eta dantza jardueretarako izen ematea zabalduko du Beheko Plazak
Bazkideei zuzendutako gimnasia, yoga eta dantza jarduerak antolatuko ditu aurten ere Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak.
Jarduera hauetan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko dute izena interesdunek. Izen-emate epea da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004408 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailaren 13an, astelehenean, Euskotreneko trenbide linea guztietan neguko ordutegia indarrean sartuko da. Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea dela iragarri du Euskotrenek.
Bilborako norabidean, lehen trena goizeko 6:29an aterako da Zumaiatik, as... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004409 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohar baten bidez azaldu duenez, Zumaiako Caritasek aurrez aurreko jarduera berreskuratuko du datorren astetik aurrera. Hala, arropategia zabalduko dute berriro, eta harrera ere egingo diete beharrean dauden pertsonei.
Baldintzek hobera egin dutela ikusita, aurrez aurreko jarduera normalizatzeko erabakia hartu du Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004410 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 8an izan zen Ozeanoen Munduko Eguna, eta sare sozialak zein komunikabideak planetako ur masa handien aldeko mezuez bete ziren. Plastikoek sortutako kutsadura, gehiegizko arrantza, organismo inbaditzaileak, itsas espezie askoren kontserbazio arazoak edo klima aldaketak itsasoan duen eragina izan dira, besteak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004411 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bezperako datuekin alderatuta gorantz egin du Hegoaldean detektatutako positiboen kopuruak.
Egoera hobera doala ematen badu ere, birusak gure artean jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroago Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 281 kasu positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian. Bezperako datuekin alder... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004412 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Negozioen eskualdatzeari buruzko prestakuntza eta aholkularitza saioak eskainiko ditu UKUEk aurki
Helburua da negozioa ez ixtea hori bideragarria denean, titularra erretiratzen delako edo negozioa eskualdatzen duelako. Horretarako beharrezkoa den informazioa eta planifikazioan laguntza eskainiko ditu Urola Kostako Udal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004413 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dorre bikien aurkako erasoen hogeigarren urteurrena betetzen da gaur. Adin bat dugun ia guztiok gogoan dugu arratsalde hartan non geunden, eta zertan ari ginen.
Hogei urte igaro dira ordutik, baina ondo gogoan dut arratsalde hartan bizitakoa. Garai hartan BALEIKEn egiten nuen lan -aldizkaria, gainera, hamabostekaria ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004414 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako trainerua, 1920ko hamarkadan (argazkia: Arantza Aizpurua Zinkunegik utzia).Donostiako Euskal Itsas Museoak ateratako CIABOGA aldizkariaren 5. zenbakian ikusi dugu duela 100 urteko estropadan Zumaiak ere parte hartu zuela. Aldizkaria osorik hemen ikus daiteke, baina pasarte batzuk ekarri nahi izan dizkizuet.
Do... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004415 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ibarran eta Liernian korritu dute Viveros San Anton-Exclusivas Marduko juniorrek.
Ibarran ez zuten karrera ona egin, nahiz eta azkenean emaitza txarra izan ez. Ihesaldietan ez ziren erne ibili eta lasterketak ihes egin zien, eta tropel nagusitik mugitzerako junior mailako txirrindulari on asko aurrean ziren. Hala ere, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004416 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koronabirusaren pandemia dela eta, aurten ez da Olarro egunik Zumaian. Hala ere, Kupela tabernak menu berezia prestatu du irailaren 18rako: Olarro menua.
Menu berezia dastatzera etortzen direnek 40 euro ordaindu beharko dute, edariak barne, eta leku mugatua dagoenez, aldez aurretik egin beharko da erreserba, 943 04-86-... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004417 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urizkinan aparrik ere ez da ikusi egun askotan, eta hori ez da hain ohikoa. Uda osoan, egun bateko edo biko iraupena izan duten itsasaldi pare bat bakarrik izan dira.
Aspaldiko barealdirik luzeenak izan dira aurtengo udan, bainularien gozamenerako. Olatu txikirik ere izan ez den egun asko joan dira azken hilabeteetan, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004418 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bost kasu positibo jakinarazi ditu Osasun Sailak eskualdean, horietatik bat Zumaian
Azken hilabeteetako daturik baxuenetakoa da atzo eskualdean zenbatutakoa.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu berri dituen datuen arabera, bost positibo zenbatu zituen atzo Osasun Sailak Urola Kosta eskualdean; azken asteetako d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004419 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esti Curielek eta Goiz Eder Iturainek elkarrekin sortu duten lehen antzezlana da 'Bete ingoiau', eta Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdian estreinatuko dute.
Herri bateko gasolindegi bat. Bi lagunek lan egiten dute han. Lankideak dira, lantokian ezagutu zuten elkar, eta denbora daramate elkarrekin lanean, baina ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004420 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zine aretoa beste 30 urtez erabiltzeko akordioa sinatu dute udalak eta parrokiak
Zumaiako Udalak -eta herriko beste elkarte batzuek- kultur eta bestelako ekitaldietarako erabiltzen badute ere, Aita Mari zinea hartzen duen eraikina San Pedro parrokiarena da 2020a geroztik, aurreko jabea zen Zumaiako Familia Gurasoen Elk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004421 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arrantza kontuekin jarraituko dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Karnata edo beitarik gabe, arrantzarako balio duen tresnari berezi bati deitzen diogu Zumaian "atxamarta". Azkuek bere hiztegirako Zumaian eta Donostian bildu zuen hitz hau, eta definitzeko dio lau bat am... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004422 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztegunea ezagutzeko saio irekiak izango dira gaurtik igandera bitartean
17:00etatik 19:00ak bitarte izango dute gurasoek eta tutoreek zerbitzua ezagutzeko aukera. Bihar, etzi eta igandean, berriz, 2009an jaiotako nerabeen txanda izango da.
Hastear da 2021-2022 ikasturtea, eta Zumaiako Gaztegunea zabalik izango da hil... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.