id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0004923 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazkenean aurkeztuko du Imanol Azkuek 'Zumaia mugarriz mugarri' liburua
Aurkezpenera joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute helbidean, aforoa mugatua izango baita. Liburua eskuratzeko aukera izango da bertan.
Zumaiako mugarrien inguruko liburuan buru-belarri lanean aritu da azken hilabeteetan Imanol Azkue,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004924 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jakiak frijitzeko erabiltzen da gehienbat paela edo zartagina. (Argazkia: Gastronomia Vasca)
Sukaldeko lanekin lotutako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Zartaginari (zartagia, sartaia...), deitzen diogu Zumaian "paela". Antzeko izenak erabiltzen dira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004925 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko urrira arteko kanpaina egingo dute Zumaian
'Nire aukera Urola Kosta' lelopean, Urola Kostako Udal Elkarteak, hori osatzen duten bost udalek eta sei merkatari eta ostalari elkarteek bat eginda aurkeztu dute egitasmoa.
Nire aukera Urola Kosta izeneko kanpaina aurkeztu dute gaur egu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004926 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaienako eta Zumaiako Herri Eskolako DBH3ko ikasleek egindako elkarrizketen azterketa egingo dugu ondorengo lerroetan.
Kazetaritza Eskola ekimenaren lehen aldia izan da aurtengoa eta asko du, beraz, esperimentaziotik. Etorkizunari begira jarri eta Zumaia 25-30 urte barru nolakoa izango den irudikatzen saiatu gara, DB... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004927 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan, Sura establezimenduak emandako produktuen saskia zozkatu dugu bazkideen artean.
Sura saltokiak emandako produktuen otarrea zozkatu dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Zozketa egin dugu dagoeneko, eta Arantxa Ostolazari egokitu zaio oparia. Zorionak! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004928 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eremu laranjan dago Zumaia, 356,16ko intzidentzia tasarekin. Urola Kostan, Azkoitian zenbatu dute kasu gehien, eta herri hori da eremu gorrian dagoen eskualdeko herri bakarra.
Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri du koronabirusaren bilakaeraren inguruko eguerdiroko txostena, eta horren arabera, atzo ez zuten kasu positibo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004929 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ELA eta LAB sindikatuek deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek greba eguna dute gaur. Langileek ez dute izan greba egiteko aukerarik, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkietelako. Hala ere, ahal zutenak Donostian izan dira, Adegi patronalaren egoitzaren parean egin duten elkarretaratze bateratuan. "La... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004930 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailean Zumaian egiten den trialoia datozen egunotan erabakiko da egin edo ez. Eta antolatzen bada, desberdina izango da, zentzu guztietan.
Zuian (Araba) Maiatzak 8an egin zen distantzia luzeko duatloia: 14 kilometro korrika, 75 kilometro bizikleta gainean eta 7 kilometro korrika osatuta. Ibilbide gogorra izan zen, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004931 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilboko Alondegiko aparkalekuan jarrita egon den txartelak "arduragabe" esaten zien bihotzekoaren biktima euskaldunei, itzulpen oker baten ondorioz. Azkueren txioaren harira Behatokia harremanetan jarri da kartela jarri zuen erakundearekin. Berehala erantzun du hark, itzulpen zuzenarekin.
Imanol Azkuek astelehenean ida... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004932 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osasun mentala ikuspegi feministatik aztertzeko ikastaroa antolatu dute
Osasun mentala "dagokion testuinguruan" aztertzeko helburuarekin antolatu du udalak ikastaroa. Itxaso Martin idazle eta antropologoak gidatuko ditu saioak.
Osasun mentala ikuspegi feministatik aztertzeko saioa antolatu du Zumaiako Udalak ekainerako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004933 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarribiaren aurka ere irabazi du Zumaiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan
Aurreko igandean izan zen zesta-punta txapelketako bigarren jardunaldia, eta berriro nagusitu ziren zumaiarrak. Mutrikurekin neurtuko dituzte indarrak datorren asteburuan.
Aurrera doa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eta hirugarren jarduna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004934 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian kasu bakarra baieztatu dute, eta intzidentzia tasa apaltzen ari bada ere, eremu gorrian jarraitzen du herriak. Hego Euskal Herrian %3tik beherakoa da positibotasun tasa, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera.
Osasun Sailak kaleratu du azken orduetan egin diren PCR eta antigeno proben emaitzen ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004935 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mota guztietako aseguruak eskaintzen ditu Kantauri plazako 2 zenbakian kokatzen den bulegoak.
Zuzendaritza aldatu du AXA aseguru etxeak. Kantauri plazako 2 zenbakian kokatzen den aseguru-etxeak zuzendaritza berria du, beraz. Era berean, mota guztietako aseguruak eskaintzen dituela gogorarazi nahi die bezeroei, eta azal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004936 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegun honetan emango dituzte HAPO berriaren inguruko azalpenak, Oxforden
Udalak aurreko ostiralean aurkeztu zuen HAPO berriaren proposamena, eta parte hartze prozesua ere jarri du martxan. Ostegun honetarako jarri dute aurreneko hitzordua: informazio hitzaldi bat egingo dute Oxford aretoan.
Prest dago Zumaiako Hiri A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004937 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arropen edota sukaldeko garbigarriak eta xaboi naturalak egiten irakatsiko du Aiora Urbietak. Guztira bost saio izango dira, eta zabaldu dute dagoeneko izena emateko epea.
Etxea, arropak edota gorputza garbitzeko produktu naturalak sortzen ikastea. Horixe du helburu Sura dendak antolatu duen Etxearen zainketa naturala ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004938 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lan duinak aldarrikatu dituzte gaur ere
Astelehena da gaur, eta astero bezala, dozenaka lagun elkartu dira eguerdian Saregileen plazan. Beste aste batez, "pentsio publiko duinak" exijitu dituzte, bai eta "osasungintza eta zaintza-lan duinak" ere. Pentsiodunen mugimenduak Hego E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004939 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aritz Eizagirre: "Gero eta jende gutxiagok jarraitzen du baserritik bizitzen"
Sarrondobekoan baserrian hazitakoa da Aritz Eizagirre (Zestoa, 1998), eta txiki txikitatik nahi izan badu ere, orain dela urtebete inguru bertatik bizitzeko hautua egin zuen. Zehazki, 65 behi ditu, eta esne marka propioa ere bai, Xarrondo esn... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004940 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskuragai daude 'Musika Eskola dantzan' ikuskizunerako gonbidapenak
Turismo Bulegoan eskuratu beharko dira aurrez Musika Eskolak igandean Odietan eskainiko duen emanaldirako gonbidapenak.
Hilabete osorako egitaraua antolatu du Astinduk aurten ere, dantzarekin lotutako askotariko emanaldiekin. Igandean, maiatzak 23, Mus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004941 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasak behera egin arren, eremu gorrian jarraitzen du Zumaiak
Eskualdean Zumaia eta Azkoitia dira eremu gorrian jarraitzen duten herri bakarrak. Hala eta guztiz, behera egin du intzidentzia tasak: 488,45ekoa da gaur-gaurkoz.
Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri du koronabirusaren bilakaerari buruzko eguerdirok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004942 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batzuentzat hizki bakoitza ezezaguna bada; beste batzuek atzean dagoen esanahia ez dute onartzen. Ez dituzte onartzen ez hizki, ez pertsona horiek.
LESBIANA: Sexu bereko pertsonek emozionalki edo fisikoki erakartzen duten emakumea.
GAY: Sexu bereko norbaitek emozionalki edo fisikoki erakartzen duen gizona.
TRANSGENEROA... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004943 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sura dendak emandako produktuen otarra zozkatuko dugu bazkideen artean
Bihar eguerdira bitarte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera.
Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, herriko establezimenduek emandako produktu edota zerbitzuen zozketak. Aste honetan, Sura dendak emandako p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004944 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Honako hau Onintza Lete kazetariak Guka gehigarriaren amaitzeko zenbakiko Parean eta pareko elkarrizketaren harira idatzitako iritzi artikulua da.
"Ama, zer da nork bere buruaz beste egitea?", "ama, euria ura da, ezta?", "ama, hormako orban horrek Jupiterren antza daukala?"... Dena jakin nahi du ume batek, dena arakatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004945 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Odol Emaileok prest dugu urteko hirugarren odol ateraketa. Txandak hartzeko epea gaur arratsaldean irekiko da.
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu. Asteazkena, maiatzak 19, arratsaldeko 16:30etik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004946 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen maiatzaren 15etik 16ra bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004947 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusian azpitxapeldun gelditu da Jurdan Arakistain
Arakistainek eta Iraitz Huegunek partida txukuna egin duten arren, ezin izan dute txapela jantzi; 25 eta 20 galdu dute Eneko Sagarmendiren eta Xabier Aizkorretaren kontrako neurketa. Zumaiako Herri Eskolako ikaslea da Arakistain.
Euskal Pi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004948 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi du jubenil mailako gizonezkoen taldeak
Absolutu mailako emakumezkoak eta gizonezkoak laugarren postuan sailkatu dira gaurko finalean.
Gaur Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalak jokatu dira Getarian eta Telmo Deun elkarteko gizonezkoen jubenil mailako ontziak bandera lortu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004949 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zortzi hilabetez izan da martxan Distiraren aurreneko Lehiaketa Soziala, eta gaur egin dute sari banaketa ekitaldia. Argazkilariek gai bana landu dute hilabete bakoitzean; besteak beste, "denbora", "erretratua", "eskua/eskuak" nahiz "zuhaitza/zuhaitzak".
Distira Zumaiako Argazki Elkarteak iazko urrian abiatu zuen Lehia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004950 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 7.853 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo lau lurraldeetan, eta horietatik 350 izan ziren positiboak. Positibotasun tasa %4,5ekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan, aldiz, %5,4koa.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu dituzte atzo, larunbata, lau lurraldeetan egindako PCR eta antigeno... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004951 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deunek zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Gipuzkoako Trainerilla Ligan
Gaur jokatu da Getarian Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia, eta federazioak bertan lortutako emaitzak kontuan hartu ditu bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalera zein talde sailkatu diren erabakitzeko.
Gaur ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004952 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joar Garate bertsolariak hilaren 28an jokatuko du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala
Atzo izan zen sariketako azken kanporaketa, eta beraz, erabakita geratu da finaleko seikotea. Tartean da Joar Garate zumaiarra, bigarren kanporaketan nagusitu baitzen. Hilaren 28an izango da finala, Urnietan.
Bertsozale Elkarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004953 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hego Euskal Herrian 482 positibo baieztatu dituzte azken orduetan
11.198 proba diagnostiko egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta positibotasun tasa %4,6koa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %3,3koa Nafarroan.
Eusko Jaurlaritzak eta Osasunbideak argitaratu dituzte koronabirusaren bilakaerari buruzko txostenak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004954 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekitaldia Harkaitz Millanek ireki zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak.
UNESCO Etxeko lehendakaria den Nieves Fernandezekin, Hausnarketarako tarte bat egon zen eta Mikel Mancisidorrek, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko aurrerabide zientifikoan parte hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004955 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika eta dantza eskolako matrikulazio epea irekiko dute astelehenean
Eskolan "prestakuntza praktikoa" eskaintzen dute "antzerkiaren, dantzaren eta musikaren arloetan". Matrikulazioa egiteko, izen-emate orria bete eta Ubillos jauregira eraman edo posta elektroniko bidez helarazi behar da.
Hurrengo ikasturteari begira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004956 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Begirale eta koordinatzaile postuetarako merituen behin betiko balorazioak argitaratu dira
Udala hautatuak izan direnekin harremanetan jarriko da, prestaketa asteburuaren inguruko xehetasunak emateko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004957 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "COVIDaz Eusko Legebiltzarra prestatzen ari den legeak ez digu emango orain ditugunak baino eskumen bakar bat gehiago"
Espainiako Gobernuak alarma egoera bertan behera utzi zuen maiatzaren 9an, eta erkidegoetako gobernuak pandemiari aurre egiteko neurriak aplikatu nahi eta ezinean dabiltza, tartean Eusko Jaurlaritza et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004958 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txiribuelta haurren eta familien garapenerako elkarteak eta San Pedro abesbatzako zuzendari Amaia Aldalurrek Kantu kantari saioa antolatu dute Zumaiako Udalarekin elkarlanean.
Umeek elkarrekin abesteko aukera izango dute, abesteak sortzen duen poza elkarbanatuz eta elkarrekin gozatuz.Maiatzaren 22an, larunbatean, izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004959 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehena izango da Musi-k udalekuetan izena emateko azken eguna
Aurten ere Musi-k udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute HH4tik LH6ra arteko gazteek. Uztailaren 19tik 30era egingo dituzte udaleku musikalak, Ubillos jauregian. Goizez izango dira saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte, eta musika nahiz dantza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004960 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Denboraldi gorabeheratsua" izan arren, indartsu dago Pulpoko emakumezkoen senior taldea. Gipuzkoako Ligatik Euskal Ligara igarotzeko igoera fasea jokatuko du datozen hiru asteburuetan, Urnietaren, Ereintzaren eta Eibarren aurka.
Hilabete da taldeak denboraldiko azken partida jokatu zuela. Jone Larrañaga hegaleko jokal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004961 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bildumagileek oraindik ere gordetzen dituzte ale batzuk (Argazkia: todocoleccion.net)
Mertxek proposatutako hitz berezi bat ekarri dugu aste honetan, aspaldiko jolasekin lotutakoa. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Petardo txikien modura, harriaren edo hormaren kontra arraspatutakoan pi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004962 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamar urte bete ditu Kukitxa Ekodendak. Urteurren berezia bezeroekin ospatu nahi dute, eta haiei eskerrak eman dizkiete. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004963 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alarma egoera bertan behera geratu den arren, aforoari dagokionez, udalak irizpide berdinak ezarriko ditu udal ekipamenduen erabilerarako nahiz udaletik antolatutako ekitaldietarako.
Espainiako Gobernuak alarma egoera indargabetu zuen aurreko astean, eta Eusko Jaurlaritzak dekretu berria argitaratuta, zenbait aldaketa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004964 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko bi egunetan bezainbeste kasu positibo baieztatu dituzte: bi. Eskualdeko gainontzeko herri gehienetan bezala, Zumaian behera egiten jarraitzen du intzidentzia tasak. Hego Euskal Herrian, orokorrean, ez da gorabeherarik izan emaitza positiboei dagokienez, baina Nafarroan nabarmen igo da positibotasun tasa.
Atzo e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004965 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian idatziko du eleberri bat Fito Rodriguezek, Geuretik Sortuak dinamikaren barruan
Geuretik Sortuak kultur proiektuan parte hartuko du Zumaiak. Fito Rodriguez idazlea, beraz, hiru hilabetez egongo da herrian nobela bat sortzen. Maite Aizpurua aktore zumaiarra ere batu da dinamikara; Bidaide izeneko antzezlana sort... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004966 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egunero irteteko eta bisita gehiago jasotzeko aukera izango dute egoitzetan datorren astetik aurrera
Orain arte, astean lau irteera eta bi bisita jaso zitzaketen egoiliarrek beren egoitzean. Astelehenetik aurrera, ordea, egunero irten ahalko dute egoitzatik eta astean hiru bisita jasotzeko aukera izango dute.
Araba, Bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004967 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kiroldegian segurtasun neurriek indarrean jarraituko badute ere, alarma egoera ezeztatuta, ohiko ordutegia izango da martxan hemendik aurrera: 21:30ean itxiko dute astelehenetik ostiralera bitartean. Bestalde, lehorreko jardueretan aritu direnek ere izango dute aldagelak erabiltzeko aukera.
Espainiako Gobernuak alarma ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004968 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 23an egingo dute aurtengo Kaleko Pintura Lehiaketa, eta egunean bertan banatuko dituzte sariak. Egun horretara bitartean, azken hogei urteetan sariketara aurkeztu diren hainbat lanen erreplikak egongo dira ikusgai Zumaiako zenbait erakusleihotan.
Aurreko urtean ez zen Kaleko Pintura Lehiaketarik egin Zumaian... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004969 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun bero baten ondoren, iluntasuna gailendu zen atzo arratsaldean. Lainoek estali zuten zerua, eta zaparrada bortitzek busti zituzten bazterrak. San Telmo ermita ondoko begiratokitik ateratako argazki honetan ikus daitekeenez, tximistak ere erori ziren. Jon Lopezek atera zuen argazkia, Sony alpha 6300 kamera batekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004970 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TAO bulegora jotzeko asmoa dutenek aurrez eskatu beharko dute hitzordua, eta asteazken honetatik aurrera izango da horretarako aukera. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik bulegoa.
Sasoi honetan ere Kantauri plazan egongo da Zumaiako TAO bulegoa, eta hurrengo astelehenetik aurrera, maiatzaren 17tik, izango da mar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004971 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lan duinak aldarri, beste aste batez
Gaur eguerdian ere, astelehenero bezala, protesta izan da Saregileen plazan. Pentsio publiko duinak aldarrikatu dituzte beste aste batez, baita osasungintza eta zaintza-lan duinak ere. Badira bi urte pentsiodunak astero irteten direla kalera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004972 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Herriaren aurkako sarraskia" salatzeko protesta antolatu du kolonbiar komunitateak; zumaiarrak elkartasuna adieraztera gonbidatu dituzte.
Apirilaren 28az geroztik, herrialdeko hiri nagusietako kaleak bete dituzte kolonbiarrek. Gobernuaren politika ekonomikoak eta sozialak aldatzeko eskaera egin dute milaka herritarrek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004973 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiraletik igandera bitartean hamar kasu positibo hauteman dituzte Zumaian
Aurreko asteburuko positibo kopuru bera zenbatu dute. Behera egin du intzidentzia tasak: gaur gaurkoz, 814,08koa da. Hego Euskal Herrian, nabarmen egin du hobera ospitaleen egoerak.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu berri ditu ostir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004974 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esprintean, distantzia laburrean eta distantzia luzean jardungo du Itxas Gaineko piraguistak. Moskun jokatuko dituzte Europako txapelketak, uztailean.
Hirutik hiru. Horixe da Irati Osak Espainiako Maratoi Txapelketan lortutako marka. Izan ere, Europa mailan jokatzen diren hiru piraguismo txapelketetarako sailkatzea lor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004975 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juanjo Larrañaga Pulpoko emakumezkoen senior taldeak igoera fasea jokatuko du
Datozen hiru asteburutan jokatuko dute igoera fasea. Denboraldian zehar egindako lanaren fruitua jaso dute senior mailako emakumezkoen taldeak.
Juanjo Larrañaga Harategia Pulpoko senior emakumezkoen taldea bere ligako igoera faserako sailkatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004976 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezko jubenilek eta absolutuek lortu zuten emaitza onena Hondarribian jokatutako jardunaldian, bigarren sailkatu baitziren bi ontziak.
Telmo Deun arraun elkarteko lau ontzik parte hartu zuten atzo Hondarribian jokatutako Trainerilla Ligako jardunaldian. Gizonezko jubenilek lortu zuten emaitza onena: bigarren sailka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004977 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral Santu Egunean berriz, bakailao tortilla prestatzen zigun Pepe gallegoak. Gizon fededuna zen, eta Aste Santuko bigilia errespetatzen zuen.
Gaur egun, arraun elkarte gehienetan, oker ez banago, dietista baten zerbitzua dute arraunlarien elikadura zaintzeko. Zumaian Helena Albizu arduratzen da lan horretaz. Ez nai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004978 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurko proposamen honekin bukatuko dugu Zumaia Sasoian ekimeneko udaberriko denboraldia. Sarien zozketan parte hartzeko asteazkenera arte jasoko dira mezuak.
Hamar kilometro eskaseko txangoa izango da gaurkoa, Getaria aldera. Santiago aldera joango gara, handik Karakasera, eta Garate alderako bidea hartuko dugu. Garate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004979 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiar ugari elkartu da Indamendiko tontorrean, euskal presoak etxeratzearen alde
Herritar ugarik egin du bat Sare Herritarraren eta Bake Bidearen deialdiarekin. Euskal Herriko 650 tontorretan egin dute ekimena; euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, euskal herritar adina kilometro egitea da asmoa.
Sare Herritar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004980 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 12.165 test diagnostiko egin zituzten atzo lau lurraldetan, eta horietatik 703k izan zuten emaitza positiboa. Positibotasun tasa %6,6tik %5,8ra jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; %6,3tik %5era Nafarroan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak eman dituzte atzo, ostirala, egindako PCR eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004981 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, larunbata, herritar batek kexa bidali du Baleikera. Itzurun hondartzara jeisteko ezkerreko aldean pilatutako zaborra ikus daiteke oharrarekin batera bidali duen argazkian. Haren hitzetan, "onartezina" da plastiko poltsak, garagardo edota freskagarri potoak nahiz botilak bertan uztea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004982 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maratoi laburreko Europako txapelketan parte hartuko du Irati Osak
Irati Osa piraguista zumaiarrak maratoi laburreko Europako txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuen atzo, ostirala, Pontevedran (Galizia). 3.600 metroko distantzian, Europako txapelketarako txartela eman die lau probetako bakoitzean lehen bi sailkatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004983 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kataluniatik, Euskal Herriko hezkuntza sistema ezagutzera etorri dira.
Aste honetan, Kataluniako ikastetxe sare bateko kideen bisita izan dugu Zumaienan. Mondragon unibertsitatekoekin batera etorri dira eta gure egunerokoa ikusteko aukera izan dute. Beraien esperientzietatik ere ikasteko aukera izan dugu.
Bisita haueki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004984 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ameriketako bidaia' antzezlanerako sarrerak geratzen dira oraindik
Antzezlana gaur izango da, 19:00etan, Aita Mariko zine aretoan. Tanttaka Teatroak bi nerabe euskaldunek Estatu Batuekiko duten ikuspegia erakutsiko du antzezlanaren bitartez.
Patxo Telleriak zuzendutako Ameriketako bidaia antzezlana izango da gaur, ost... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004985 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamar urtez kulturaren aterpe izan den Alondegia, Jessica Guzman eta Silvia Carrizo Malen Etxeako kideak, Jose Manuel Castillo postaria... hori guztia eta gehiago, maiatzeko Baleike aldizkarian.
Hamar urtez, kultur ekimenen aterpe izan den Alondegiak hartu du maiatzeko Baleike aldizkariko azala. Ainhoa Larrañaga eskuba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004986 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Cuban Boxing taldeko hiru boxeolari izango dira Mendizorrotza kiroldegian. Maiatzaren 22an jokatuko diren Gipuzkoako lehiaketetarako prestatzeko baliatuko dute biharko hitzordua.
Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian boxeo kluben arteko borrokaldia izango da bihar, hilak 8, 11:00etan hasita. Bertan izango dira Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004987 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Exclusivas Marduko kadeteek inoiz ez dute itzulirik korritzeko aukera izan. Aurten, Gipuzkoako Federazioaren kudeaketa onaren ondorioz, Bizkaian antolatzen den Txumaren oroimenezkoan izango da taldea.
Hiru etapako itzulia da, eta bertan Estatu espainiarreko kadete talde onenekin batera korritu ahal iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004988 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izen asko ditu fruta honek: udarea, madaria, txermena, makatza... (Argazkia: Argia.eus)
Baserri inguruetan asko ikusten ez den fruta bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Udareondoaren fruituari deitzen diogu Zumaian "ularea" (ahoz "ularia"). Hala ere, jende as... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004989 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sei partida izango dira asteburu honetan, horietatik hiru etxean.
Seniorren partiden faltan (datorren astean bueltatuko dira haien faseak), beste sei partida izango ditugu asteburu honetan. Alde batetik, Edu Optikako jubenil neskek eta Neumaticos Bayonako jubenil mutilek Gipuzkoako kopei ekingo diete. Neskak igandean e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004990 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ate irekien jardunaldiak egokitu behar izan dituzte musika eskolan, eta ohiko formatuan egin ordez, hainbat klase ireki egingo dituzte lau ikastarotan. Maiatzean izango dira saio guztiak.
Zumaiako Musika Eskolak jakinarazi duenez, osasun egoera dela eta, ikasturte honetan mugatuak izango dira ate irekien jardunaldiak. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004991 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak bi igogailu egiteko proposamena aurkeztu die Larretxoko bizilagunei
Iñaki Ostolaza alkateak Udal Gobernuak landutako proposamena aurkeztu zien atzo Larretxoko bizilagunei. Proposamen horren arabera, Ardantzabidetik Hotel Flysch eta Haitz Gain-San Telmo II etxeen artera igoko da igogailu bat; Itzurunbidetik goiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004992 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAEko Auzitegi Nagusiak bihar jakinaraziko du Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren inguruko erabakia
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako dekretu zirriborroak alarma egoera indargabetzen denetik aurrerako neurriak proposatzen ditu. Fiskaltza atzo joan-etorriak mugatzearen eta etxeratze aginduaren aurka agertu zen, neurri horiek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004993 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du pixkanaka. Hala ere, eskualdeko herri handienen artean intzidentzia tasa altuena da Zumaiakoa; 946,37koa da gaur-gaurkoz. Hego Euskal Herrian positiboek kopuru altuetan jarraitzen dute.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak duela gutxi kaleratu du COVID-19ak eragindako pandem... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004994 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zumaia lehen eta orain' erakusketa sortu dute Zumaiako ikasleen argazkiekin
Erakusketa kolektiboak alderaketa bat du oinarri: Zumaian ateratako hainbat argazki zahar jaso eta leku berdinetan argazki berriak egin dituzte ikasleek. Alondegian dago ikusgai bilduma.
Zumaia Ezagutzen proiektuaren barruan, aurten ere Argazk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004995 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskura dute igoera fasea Zumaiako taldeko neskek, baina garaipena behar dute asteburuan
Larunbatean Azpeitian jokoan izango diren hiru puntuak preziatuak izango dira, partida irabazten duenak Euskal Ligarako igoera fasean aritzeko txartela lortuko baitu. Dena den, Zumaiakok garaipena lortu behar du derrigorrez, Lagun O... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004996 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kaleratu dituzte hondartzan kirol jarduerak eskaintzeko bete beharreko arauak
Uretako kirol jardueretarako lau eremu izango dira Zumaiako hondartzetan. Zerbitzua eskaini nahi duten enpresek eskaera aurkeztu beharko dute maiatzaren 31 baino lehen, eta udalak argitaratutako irizpideen arabera puntuazio altuena lortzen du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004997 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak aste honetan ekingo dio Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari
Zesta-puntako txapelketan lehiatuko da Zumaia, eta aurkari izango ditu Donostia, Hondarribia eta Mutriku.
Aurreko asteburuan hasi zen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Hain zuzen, gomazko paletan eta larruzko paleta eta pala motzean arituko direnen tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004998 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela hiru hamarkada, gaurko egunez, jaio zen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (Uema) Aizarnazabalen. Sorreran hemeretzi udalek osatzen zuten mankomunitatea, eta egun, 88 dira. Aia eta Azkoitia izan ezik, eskualdeko gainontzeko herri guztiak daude egun Ueman.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) 30 urte bete ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0004999 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iaz igo egin zen Gizarte Larrialdietarako Laguntza eskatu zuten zumaiarren kopurua
Zumaian 84 eskaera aurkeztu ziren 2020an, eta 68 bizikidetza unitatek jaso zuten dirulaguntza. Etxebizitzarekin lotutako gastuak ordaintzera bideratu dira laguntza gehienak.
Gaur egun Zumaiako Gizarte Zerbitzuen bidez kudeatzen dira zenb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005000 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian lau positibo berri hauteman zituzten atzo egindako PCR eta antigeno probetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du positibotasun tasak; Nafarroan, aldiz, nabarmen jaitsi da.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu ditu atzo, asteartea, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Zumaian beste lau ka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005001 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostiako olatu artifizialaren aurkako mugimenduaren lehen sinatzaileen artean da Alex Uranga
Martutenen eraiki nahi duten surf parkearen proiektua bertan behera uzteko eskatu dute Gipuzkoako hondartza guztietako hainbat surflarik, Olatu artifizialik ez Donostian! lelopean. Alex Uranga zumaiarra dago "proiektua geldia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005002 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Begirale eta koordinatzaile postuetarako merituen behin-behineko balorazioak argitaratu dira
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta merituen behin-behineko balorazioak argitaratu dira. Merituen balorazioari helegiteak aurkez dakizkioke, maiatzaren 6tik 11ra bitartean.
Udaleku irekietarako koordinatzaile eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005003 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izan-Be Digital programaren barruan, aurten Adimen Artifizialari buruzko ikastaro berritzailea eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak, maiatzaren 31tik ekainaren 25era. Egitasmoaren helburua da eskualdeko herritarrak datozen urteetan estrategikoa izango den Adimen Artifizialean gaitzea, modu praktikoan eta era aplik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005004 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Idatzi hau tableten apologia batekin hasten zen, teklaturik gabeko gailu horiek, berriki ezagutu eta plazerez erabiltzen ditudanak irakurtzeko; eskua eta pantailaren arteko erlazio berriak ekarri dituztenak eta ume txikiek ere ia intuitiboki barneratzen dituztenak. Hain gertu daude keinu horiek magoek eskuekin egiten d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005005 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nolabait, gure historiarekiko kontziliazio lanetan, azken mendean zehar mendebaldeko estatuen aldetik inklusibitaterantz eta ustez oinarrizko eskubideen babeserako bideratutako politiken gorakaden itxura eman digutela esan daiteke. Hala ere, ezin dugu ahaztu gure gizarteetan errotuta jarraitzen duten joera arrazista et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005006 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez dakit lerrook irakurtzean zein egoeratan egongo garen: soilik Euskal Herriko hiru erkidegoetan barrena mugitzeko moduan; mugakide den herrira jarduera sozioekonomikoak egitera bai, baina laguna bisitatzea galarazita edukiko dugun aldian, edo, beste behin, herriko mugak zein diren ongi baino hobeto markatuko diguten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005007 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jungen arabera, sinkronismoa bi gertaeraren aldiberekotasun hutsa da. Hau sinatzen duenak italiar abeslari ezagun batekin izandakoa sinkronismoa izan ote da? Ez naiz hainbeste esatera ausartzen, baina hitz hori bueltaka dut buruan eta zerbaitengatik izango da.
Pandemia garaiko iluntze goibel horietako batean ordenagail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005008 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkano Eguna izendatu dute 2022ko irailaren 6a, eta jaieguna izango da
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du 2022. urterako lan egutegia. Abenduaren 25a igandea egokituko denez, irailaren 6a jaiegun izendatu dute. Egun horretan 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano munduari buelta eman eta Sanlu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005009 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 18:00etan izango da bilera, Aita Marin. Zumaiako Irisgarritasun Planaren inguruan arituko dira nagusiki, eta igogailuen auzia ere landuko dute.
Bihar egingo dute bilera Larretxo auzoko bizilagunek eta Zumaiako udal ordezkariek. Larretxoko irisgarritasuna izango dute aztergai, eta batez ere, iazko azarotik lantzen ari d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005010 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak barkamena eskatu nahi die bereziki osasun zentroko arduradunei eta pediatrei, eskualdeko beste herri batzuetako egoera Zumaian ere gertatzen zela zabaldu delako.
Joan den osteguneko osoko bilkuran mozio bat onartu zuen Zumaiako Udalak, pediatra euskalduna bermatzea eskatzeko. Gaur egun Zumaiako osasun zentroan l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005011 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasa zertxobait jaitsi bada ere, eskualdeko altuena izaten jarraitzen du. Hego Euskal Herrian jaitsi egin da positibitasun tasa; ospitaleratze berriak, baina, bikoiztu egin dira Osakidetzan.
Atzo egindako PCR eta antigeno proben emaitzak argitaratu ditu jada Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Zumaian sei p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005012 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iritsi gara prestakuntza saio hauen azken astera. Oinarrizko prestakuntza jarraitu edo aurreratua, dagoeneko prest zaude azken erronkari heltzeko.
Aste honetan azken bi entrenamendu saioak egin eta asteburuan erronka bat izango duzu zain: Zumaiako Herri Lasterketako ibilbidea osatzea (ikusi hemen); zuk aukeratu bost ed... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005013 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira sarrerak, 6 euroren truke. Tanttaka Teatroak bi nerabe euskaldunek Estatu Batuekiko duten ikuspegia erakutsiko du.
Patxo Telleriak zuzendutako Ameriketako bidaia antzezlana izango da ostiral honetan, maiatzak 7, Aita Mariko zine aretoan. Tanttaka Teatroaren eskutik, Jone eta M... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005014 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal presoen eskubideen alde Indamendira irteera egingo dute Zumaian
Euskal Herriko 650 tontor igotzeko deialdia egin du Sare Herritarrak. Zumaian larunbatean egingo dute irteera, Indamendira.
Sare Herritarrak deialdia egin du larunbaterako, hilak 8. Euskal presoen eskubideen alde, Euskal Herriko 650 tontor igoko dit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005015 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Katak taldeak larunbat honetan taularatuko du Momentuak ikuskizuna Zumaian. Gonbidapen txartelak jaso daitezke jada, doan.
Astindu dantza elkarteak joan den asteburuan eman zion hasiera Maiatza Dantzan ekimenaren hamargarren edizioari. Egitarauaren barruan, Momentuak flamenko ikuskizuna eskainiko du Katak taldeak Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005016 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskola jazarpenaren kontrako eguna da maiatzaren 2a. Baina zer da eskola jazarpena? Ba al dakigu bereizten txantxa eta iraina? Noiz da jolasa eta noiz da eskola jazarpena? Bullying-a ekidin edo geldiarazteko lehen pausoa nolakoa den jakitea izan daiteke...
Ahozko jazarpena: erasotzaileak irainak, txantxa gordinak, meha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005017 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herrian federatutako abesbatzek 11 puntutako manifestua irakurri dute gaur eguerdian Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako elkarretaratzeetan. Pandemiaren kontrako neurriengatik, ezin dute entseatu azarotik, ezta emanaldirik eman ere, kontratu bat ez badago tarteko. Horregatik, Gonzalezek udalari eskerrak ema... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005018 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 691 positibo zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian, bezperan eta astebete lehenago baino koska bat gutxiago. Hala ere, %7,2koa da positibotasun tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5,7koa Nafarroan.
Jaiegunetan ohikoa dutenez, astegunetan baino COVID-19a atzemateko proba gutxiago egin zituzten atzo Osakidetzat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005019 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jubenil mutilek Trainerilla Ligako estropada irabazi dute gaur Getarian
Hamalau segundoko aldea atera diete Telmo Deunekoek bigarren sailkatu den San Juan A taldeari, eta erraz irabazi dute estropada. Emakume absolutuetan laugarren izan dira zumaiarrak, eta zazpigarren gizonezkoak.
Etxe ondoan jokatu dute gaur goizean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005020 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko hainbat gazte eragilek deituta, manifestazioa eginez amaitu zuten atzo Maiatzaren Lehena dozenaka herritarrek. Tubacex enpresako langileei elkartasuna ere erakutsi zieten.
Langileen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, Maiatzaren Lehena, eta eguerdian bezala, iluntzean ere izan zen mobilizaziorik Zumaian. Hain zuze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005021 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nire marmarreo sistematikoan, beti pentsatu eta esan izan dut instituzioetatik ematen dizkiguten birziklatze datuak puztuta daudela. Eta azkenaldian herrian ikusten ari naizenarekin uste dut oso oker ez nagoela.
Garai batean, hondakinak edukiontzietara botatzera joaten nintzenean, organikoaren edukiontzi barrura begira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005022 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko dantza elkarteak bere eguna ospatuz abiatu du Maiatza Dantzan egitasmoa. Elkarteko bazkideentzat hawaiiar dantzen tailerra egin zuten goizean, eta bazkaria ondoren. Gustura gelditu dira egunak emandakoarekin, "pandemiagatik nahi bezala ospatzerik eduki ez arren".
Aurtengo Astindu Eguna berezia izan da herriko d... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.