id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0005123 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalean dira apirileko BALEIKE eta GUKA gehigarriaren bigarren zenbakia
Zumaia, herri bat COVID-19aren olatuen aurrean dokumentalari buruzko erreportajea ekarri dugu azalera, Marina Bidasoro Kultura zinegotziarekin eta Jon Maia dokumentalaren zuzendariarekin hitz eginda. Aldizkariaren barruan, berriz, GUKA gehigarriaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005124 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste lanbide batzuetan aritu ondoren, orain ia lau hamarkada hasi zen Eloi Urbieta Errazkin taxi bat gidatzen. Ordutik, urte hauetan guztietan, lanbidea eta herria bera aldatzen ikusi ditu. Erretiroa hartzeko gogoz, bere taxira igo gara lanbide honen inguruko xehetasunak jaso eta ofizioarekin Zumaia ere nola aldatu de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005125 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen dauzkazue 15. saioari dagozkion bi entrenamendu proposamenak.
Hasteko, behin beroketa ariketak eginda, 15 minutu erritmo lasaian (R1); segidan, zortzi minutu R2 erritmoan; amaitzeko, beste 15 minutu R1 erritmoan.
Hasi 15 minuturekin R1 erritmoan; mila metroko hiru txanda R3 erritmoan (azkarra), tartean bi minutuz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005126 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EH Bildu koalizioaren ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatuko dute Zumaian
Aita Mari aretoan izango da emanaldia hilaren 13an, eta bertaratzeko aurrez izena eman beharko da.
Hamar urte dira hainbat alderdi politikok indarrak batu eta EH Bildu koalizioa sortu zutela. Ordutik egindako ibilbidea ikus-entzunezko p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005127 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste hiru positibo atzemanda, gora egin du berriro intzidentzia tasak
244,23tik 274,75era igo da azken datuen arabera intzidentzia tasa Zumaian. Goranzko joera ona ez den arren, are kezkagarriagoa da inguruko zenbait herriren egoera. Denera 47 kasu berri baieztatu zituzten atzokoan eskualdean, horien erdiak baino gehi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005128 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan jokatuko da Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia
Pasaian dute hitzordua arraunlariek, eta aldi berean, Gipuzkoako Batel Txapelketa ere jokatuko da; maila bakoitzeko lau talde onenak igandean jokatuko den finalera sailkatuko dira. Zumaiako elkarteko hamar batelek parte hartuko dute lehian.
Gipuzkoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005129 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotrenek azaldu duenez, atzo arratsaldeko matxura 21:00ak aldera konpondu zuten, eta ordutik normaltasunez dabiltza berriz ere trenak.
Atzo 16:30ak aldera jakinarazi zuen Euskotrenek matxura batengatik etenda zegoela Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua, eta horregatik, autobusak jarri zituen, bat Zumaia eta Zar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005130 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da, duela gutxi arte Emakume Langilearen Eguna, emakumeak ere langileak zirela aldarrikatzeko. Batez ere XX. mendean sartu zen bete-betean emakumea (soldatapeko) lan munduan, baina ordurako aspalditik ari zen lanean, hala aitortzen ez bazitzaion ere. Artxiboetako paperetan be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005131 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihartik aurrera ezingo da Arabara joan, ezta Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat udalerritara ere
Momentuz, Urola Kostan ez dago intzidentzia tasa 400dik gorakoa duen 5.000 biztanletik gorako herririk, eta Aiak eta Getariak tasa hori gainditu arren, ez dituzte itxiko. Datorren astelehenean berrikusiko dituzte datuak.
Aste S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005132 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur eman ditu jakitera apirilaren 1etik 5era bitarteko PCR eta antigeno proben emaitzak. Zumaian 162,82tik 234,05era igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua, martxoaren 31ko datuarekin alderatzen bada. Urola Kostan ia 100 kasu berri atzeman dira.
Azken egunetan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005133 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen dauzkazue gaurko entrenamendu saioak, Aste Santuaren ondoren seigarren asteari gogotsu ekiteko.
Gaur 45 minutuko korrika saioa egingo duzu, etenik gabe, erritmo lasaian (R1). Gogoan izan hasi aurretik beroketa ariketak egin behar direla eta amaieran luzaketak, lesioak ekiditeko.
Gaur ordubeteko korrika saioa egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005134 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihartik aurrera eskuragarri egongo dira 'Getariako naufragioak XX. mendea' liburuaren aurkezpenerako gonbidapenak
Oxford aretoan ikusgai dagoen 'Etendako itsas-bidaiak' erakusketaren barruan antolatu dute liburuaren aurkezpena. Denera 39 naufragio daude jasota bertan, eta tartean badira Zumaiako uretan gertatutako ezb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005135 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalekoentzat egun eguzkitsua izan ohi da beti eguraldi onena. Baserritik eta lurretik bizi direnek, berriz, eskertzen dute euria egitea ere. Gaur lurra busti du aspaldiko partez, eta kalekumeak izaki, Irure Txiki baserriko Aitor Eizmendirengana jo dugu erantzun bila.
Egun dezentetan ibili gara aurrera eta atzera aterki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005136 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar arratsaldean bisitatuko du Zumaia Ekogunearen Furgobaratzeak
Hilero egiten dute bisita Ekoguneko baratze sarean sartuta dauden parkeetara, eta horietan erabiltzaileek aukera izaten dute zalantzak argitzeko nahiz aholkuak eskatzeko.
Ekogunearen Furgobaratzea zerbitzua bihar, apirilak 6, izango da herrian. Hitzordu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005137 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 8.107 proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, eta horietatik 741ek eman zuten emaitza positiboa. Horrenbestez, %9,14ra igo da positibotasun tasa; herenegun %7,97koa zen zifra hori.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak emandako datuen arabera, gora egin dute kasu positiboe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005138 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Agirre txirrindulariak Euskal Herriko Itzulian parte hartuko du
Erlojupeko proba izango da lehen etapa, Bilbon. Agirre bigarren postuan aterako da, 14:04ean. Ostiralean, berriz, probako bosgarren etapan, Zumaiatik igaroko da lasterketa.
Gaur hasiko da Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza proba entzutetsua Bilbon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005139 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko alean energia sektorearen transformazio globala aztertu genuen, eta negutegi-efektuko gasen (NEG) isuriak drastikoki eta azkar murrizteko hiru ardatzak definitu: energia kontsumoaren murrizketa esanguratsua, energia efizientziaren hobekuntza eta energia berriztagarrien hedapena. Urte gutxiren buruan ikatz- eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005140 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herenegun Hego Euskal Herrian izandako kopuruarekin alderatuta, kasu positibo gutxiago atzeman zituzten atzo. Guztira 8.085 PCR eta antigeno test egin zituzten Hego Euskal Herrian, herenegun baino 109 gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasunbideak argitara eman dute atzoko probetan hau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005141 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Soraya Lopez: "Gaueko argazki bat ateratzen duzunean berezia da naturarekin duzun harremana"
Distira argazki elkarteko presidente berria da Soraya Lopez (Donostia, 1973). Nahikoa arrazoi bada hori elkarrizketa bat egiteko. Baina, egun horietan bertan, Ávilan antolatutako gaueko argazkien lehiaketa ere irabazi zuen Lope... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005142 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gradu bat. Horixe da azken 150 urte eskasetan (1880. urtetik gaur egun arte) atmosferak jasan duen tenperatura aldaketa. Atmosferan eragin dugun tenperatura aldaketa, hobeto esanda. Giza jarduera ezberdinetan isuritako negutegi efektuko gasen (NEG) ondorioz azken 800.000 urteotan (ez, ez dago akatsik 0ekin) izan den ka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005143 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizitzari musika pixka bat jarri nahian, Intza Martin, Malen Emezabal eta Nagore Sanchez gazte zumaiarrek kontzertua eskainiko dute datorren ostegunean, hilaren 8an, Komentuan. Jarritako gonbidapenak egun gutxiren bueltan agortu dituzte.
Lirikarako garai txarrak zirela abesten zuen Golpes Bajos taldeak orain lau hamark... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005144 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herenegun Hego Euskal Herrian egindako probetan baino kasu positibo gutxiago atzeman dituzte. 800 lagun baino gehiagok eman zuten positibo osteguneko probetan, eta 725 pertsonak atzokoetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuak Osasunbideak duela minutu gutxi eman dute atzoko probetan hautemandako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005145 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herria Torneoko bigarren lasterketa puntuagarrian, Aitor Agirre nabarmendu da.
Viveros San Anton-Marduko txirrindulari zumaiarrak denboraldiko emaitzarik onena lortu du Durangoko lasterketan. Karrera onak egiten ari da, lan asko eginez lasterketetan, eta lortu du onenengandik gertu izatea amaieran ere.
Durangoko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005146 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da bihar Zumaian, Telmo Deun arraun elkarteak antolatua. Goizeko 10:00etan hasiko dira lanean arraunlariak.
Urolaren itsasadarrean jokatuko da batel ligako bosgarren jardunaldia, goizeko 10:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga puntua Arranpla parean kokatuko da, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005147 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Realarekin teknifikatzeko beste aukera bat jaso dute alebin mailako bi jokalarik
Lehendabiziko entrenamenduak igaro eta gero, errealak berriz Manex eta Mikel jokalariak deitu ditu teknifikatzen segitzeko.
Oraingo honetan hiru saio izango dira; Apirilak 7, 10 eta 14 izango dira Zestoako futbol zelaian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005148 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garbiñe Arrieta eta Iñaki Oreja zumaiarrek Sanjuaniturrian lanerako duten espazioa herritarrei zein bisitariei zabaldu die Aste Santu honetan. Astelehenera arte ateak irekita izango ditu IG Art Studio izeneko estudio-galeria honek; egun horretatik aurrera hitzordua eskatutako bisitatu ahal izango da.
Foronda kultur etx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005149 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Positibo kopuruak goranzko joerari eutsi dio azken bi egunetan, eta gaur gaurkoz, Urola Kostako bost udalerri daude eremu horian. Horietako bat da Zumaia, azken bi egunetan sei kasu detektatu ondoren.
Eusko Jaurlaritzak herriz herriko datuekin eguneratu du gaur, ostiralarekin, koronabirusaren datuen gaineko txostena, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005150 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Askorako eman dezakete lau hamarkadak. Horixe da, hain zuzen, Alvarez Chorro anai-arrebek Chorro frutategian egin duten denbora.
40 urte, haien aitak 1970eko hamarkadaren amaieran sortutako negozioaren lekukoa hartu eta ogibidea erraietaraino ezagutzeko. 40 urte, elikadura ohiturak eta, orokorrean, bizi ohiturak aldatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005151 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko bi asteburuetan Zumaian ikusitakoarekin aurreikusi zitekeen Aste Santuan ere herria beteta egongo zela. Eta aurreikuspenak bete dira opor garai honetako lehen egunean.
Goizeko lehen orduetatik hasi dira bisitariak Zumaiara gerturatzen: garraio publikoan batzuk; autoetan asko. Batzuk, motxilak soinean zituztela,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005152 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 800 positibo baino gehiago baieztatu dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian
Azken egunotako kutsatu kopururik handienaren berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Gipuzkoan, 240 kasu positibo zenbatu zituzten atzo, asteazkena, egindako probetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005153 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa; eskerrik asko guztioi!
Aurten, lehenengo aldiz, herriko Larraina Euskara Taldeak hartu du zikloa antolatzeko ardura, herriko beste hainbat elkarte eta banakako herritarren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin. Pandemia indar betean izan arren, Larraina taldeak erabaki zuen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005154 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Athleticek eta Realak, Realak eta Athleticek, Errege Kopako finala jokatuko dute larunbatean, Sevillan. Realeko eta Athleticeko peñetako kide bana elkartu ditugu partidaren inguruan hitz egiteko. Ez dituzte kolore berak defendatuko, baina adiskidetasuna da bien artean nagusi.
Iazko Errege Kopako finala jokatuko dute la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005155 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuaren hasierarekin batera indarrean jarriko da Zumaian aparkalekuen ordenantza berria. Bihartik aurrera, jaiegunetan eta asteburuetan martxan izango da TAO sistema herriko gune batzuetan.
Behin ordenantza berria onartuta, asteburuetan eta jaiegunetan egongo da indarrean TAO sistema herriko gune batzuetan. Ekai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005156 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia bikoiztu egin da kasu positiboen kopurua, herenegun egindako testekin alderatuz gero; orduan 11 kasu atzeman zituzten, eta atzo egindakoetan 20 izan dira. Horietatik hiru Zumaian detektatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak duela gutxi eman ditu argitara izurritearen gaineko datu eguneratuak, eta horien arabera, 20 positib... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005157 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuko egunetan oinez egiteko ibilbide hau proposatzen dizuegu.
Zumaiatik irten eta Karakas baserri aldera joko dugu; Karakas baserritik Garateko gainera joango gara eta handik Santa Barbarara. Handik, aukeran: Zarautzera jaitsi eta Zumaiara garraio publikoan bueltatu; oinez bueltatu Zumaiara joandako bide bereti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005158 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuko oporraldia gainean daukagunez, aste honetako entrenamendu saio guztiak dauzkazue hemen, zuen erara antolatzeko.
11. saioa: 40 minutuko korrikaldia egingo duzu, erritmo lasaian (R1).
12. saioa: 15 minutu R1 erritmoan, zortzi minutu R2 erritmoan, beste 15 minutu R1 erritmoan.
13. saioa: 40 minutuko korrikald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005159 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure batxilergoko ikasleak kaixomundua.eus leihaketara aurkeztu dira. Leihaketa honen helburuak dira besteak beste:
• Ikasleek webgune erreal bat sortzea praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez
• Ikasleak kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzea | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005160 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuan goizez bakarrik izango da zabalik Lubaki kiroldegia. Pazko Astean, berriz, ohiko ordutegia berreskuratuko du.
Bihartik astelehenera bitartean (bi egunak barne), goizez bakarriko zabalduko ditu ateak Lubaki kiroldegiak. Goizeko 7:30etik 13:00etara bitartean egongo da zabalik zerbitzu hau.
Igerileku handia f... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005161 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iazko geldialdiaren ondoren, mendi lasterketa berriro antolatzeko pausoak ematen hasi dira Zumaia Flysch Trail lasterketako antolatzaileak. Ekainaren erdi aldera izango den egoeraren arabera jakingo da traila aurten jokatuko den edo ez.
COVID-19ak eragindako osasun krisialdiaren ondorioz bertan behera geratu ziren iaz ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005162 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, beste 11 positibo izan ziren atzo eskualdean. Zumaian ez zuten atzo kasurik atzeman.
Bederatzi kasu detektatu ditu Osasun sailak Zumaian azken zazpi egunetan, baina bat ere ez azken bietan, herenegun eta atzo. Horren ondorioz, 100.000 biztanleko azken hamalau e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005163 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da hurrengo asteartean, apirilaren 6an, 18:00etatik 19:30era.
Furgobaratzak aholkuak ematen dizkie sareko baratze parkeetako erabiltzaileei. Arazoak konpontzen lagundu, edo praktika egokiak proposatzen dizkiete baita ere. Apirilaren 6ko saioan parte har... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005164 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Online' bideen hedapenari heldu dio aurten ere 2020. urteko errenta kanpainak
Internet bidezko errenta zerga kanpaina sustatu nahi du Gipuzkoako Ogasunak Zergabidea tresnaren bitartez, baina aurrez aurreko zerbitzua ere eskainiko du.
2020. urteko errenta zergaren kanpaina apirilaren 12an hasiko da Gipuzkoan eta ekaina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005165 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, apirilaren 3an, jokatuko dute Athleticek eta Realak Errege Kopako finala, Sevillan (Andaluzia). Partida horri begira, balkoiak eta leihoak txuriurdinez janztera gonbidatu du Algorri taldeak.
Egun gutxi falta dira Errege Kopako finala jokatzeko. Larunbatean izango da norgehiagoka Sevillako La Cartuja estadi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005166 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eneiruk irabazi du Egunean Behineko denboraldia, Baleikeren taldean
Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Baleikerekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du e-postara.
Eneiru erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren sei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005167 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zilarrezko bi domina lortu ditu Maddi Iraolak Espainiako eski txapelketan
Espainiako eski txapelketako finalak jokatu dira pasa den asteburuan Le Molinako eski estazioan, Lleidan. Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarrak bi domina eskuratu ditu, biak ere zilarrezkoak.
Supererraldoi probako finala jokatu zen ostiralean, eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005168 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldiari agur esan dio Ander Torrikok lotailua hautsi ondoren
Helvetia Anaitasuna eskubaloi taldeko jokalari Ander Torriko zumaiarrak lotailu haustura bat du, eta ebakuntza egin beharko diote.
Helvetia Anaitasunako jokalariak, Ander Torrikok, eskuineko belauneko lotailu gurutzatua hautsi du. Joan den larunbatean l... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005169 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gauerditik indarrean diren murrizketa berrien inguruko argibideak
Eusko Jaurlaritzak joan den astean ebatzi zuen azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa 400 edo altuagoa duten herriak eta lurraldeak itxi egingo zituela. Gaur-gaurkoz hemeretzi herri daude itxita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Ebazpen horrek sor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005170 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da kirol portu parean
Duela minutu gutxi izan da ezbeharra, Getariatik eta Zumaiara bidean -Zumaiako noranzkoan- auto batek motorra atzetik jo eta gero. Kirol portuko aparkalekuaren parean izan da istripua, eta momentu honetan trafikoa zuzentzeko lanetan ari dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005171 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bideo erreportajean zaintzaren krisia hainbat begiradetatik landu dute Olatukoop-ek eta Argiak. Hainbat lagunek parte hartu dute, horien artean Silvia Carrizo Zumaiako bizilagunak.
'Etxe barrutik argitara' bideo erreportajea osatu dute Olatukoop eta Argia hedabideak "zaintzen krisia begirada ezberdinetatik" lantzeko. I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005172 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hitzaldi irekia: Haurren garapena, lehenengo zazpi urteen garrantzia
Datorren asteko ostegunean Feli Oregik *0-7 urte arteko garapenak pertsonaren etorkizuneko garapen eta bizimoduan duen eraginari buruzko hitzaldia* emango du.
Izen-ematea zabalik dago. Gogoan izan aforo mugatua izango dela. Txiribueltako emailera mezu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005173 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pediatra euskalduna bermatzeko eskatu dute eskualdeko lau udalek, Zumaiakoak barne
Pediatra euskalduna bermatzea eskatu dute beste behin ere Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek. Gai hau jasotzen duen mozioa udal bilkuretara eramango dute datozen egun edo asteotan.
Bi urte beteko dira laster eskualde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005174 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hiru egunetan 21 positibo detektatu ditu Osasun Sailak eskualdean, horietatik lau Zumaian. Zarautzen eta Azkoitian zenbatu dituzte kasu gehien ostiraletik igandera bitartean egindako probetan.
Urola Kosta eskualdean, gainontzean, 21 kasu positibo hauteman dituzte. Zumaian lau kasu zenbatu dituzte ostiraletik igan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005175 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza onak lortu dituzte Zumaiako batelek ligako laugarren jardunaldian
Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia jokatu zen igandean, Pasaiako badiako uretan, Hernanik antolatuta. Infantil, kadete eta jubenil mailetako ontziekin hartu zuen parte Telmo Deun arraun elkarteak.
Emaitza onak lortu zituzten Zumaiako o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005176 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko aldizkarian Baleike pertsonaia non dagoen aurkitu du Ihintz Linazisorok
Urtearekin batera zozketa berria abiatu du Baleike aldizkariak. Baleike pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan aurkitu behar zen, eta asmatzen zutenen artean opari bat zozkatuko zen.
Martxoko aldizkarian jende artean zegoen Baleike pertson... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005177 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lerro hauen bitartez herriko euskararen komunitatearen hainbat eta hainbat herritarrok sentitzen dugun kezka eta mina adierazi nahi dugu.
Pandemia hasi zenetik, nabarmen egin du behera euskararen presentziak bizitzaren alderdi guztietan. Behera egin du hedabideetan, behera politikoen ahoetan, behera hainbat eta hainbat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005178 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguna heze esnatu zen larunbat goizalde hartan, Beran piztu zen sua Endarlatsan barrena zabaldu zenean. Bidasoko suteak lur nafar, lapurtar eta gipuzkoarrak kiskali ditu muga ikusezinetan barrena, dena su eta dena gar. Horrez gain, arratsean hegoak gogor joko omen zuen. Hegoan baina are gogorrago astindu zuen hegoak, P... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005179 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen martxoak 27tik 28era bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005180 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentalerako gonbidapenak, Aita Marin
Turismo Bulegoa itxita dago eguerditik, eta beraz, gaurko eta biharko emanaldietarako geratzen ziren gonbidapenak Aita Marin bertan ere eskuratu ahal izango dira.
Atzo, larunbata, aurkeztu zen 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005181 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Positibotasun tasak bere horretan jarraitzen du, positiboen kopuruak behera egin arren
Hego Euskal Herrian 591 kasu positibo zenbatu zituzten atzo, herenegun baino 160 gutxiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, proba gutxiago egin zituzten, eta beraz, bere horretan jarraitzen du positibotasun tasak: gaur gaurkoz,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005182 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 400dik gorako intzidentzia tasa duten herriak ixtea ebatzi zuen ostiralean Labiren aholku batzordeak. Eusko Jaurlaritzak eguneratu ditu jada herrietako intzidentzia tasak; hemeretzi herritan ezarriko dute Labiren neurria.
Azken asteotan datuek okerrera egin dutela ikusita, 100.000 biztanleko 400dik gorako intzidentzia ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005183 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nesken traineruak laugarren egin du Pasaian; mutilenak, hamargarren
Telmo Deun Arraun Elkarteko ontziak Pasaian izan ziren atzo, denboraldi-aurrean indarrak neurtzeko jokatutako estropadan.
Udako estropadei begira neurtu ahal izateko, denboraldi-aurreko estropada jokatu zen atzo, eta bertan izan ziren Telmo Deun Arraun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005184 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 17:00etatik 19:00ak bitarte maniobrarekin zerikusirik ez duten jarduerak galaraziko dituzte errioan, Tarajoq segurtasunez itsasoratzeko.
Datorren asteartean, martxoak 30, itsasoratuko dute Balenciaga ontziolak egindako Tarajoq ontzia. Portu Zuzendaritzak jakinarazi du 18:00etan abiatuko dutela maniobra; beraz, 17:00eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005185 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XII. San Pedroko Test Estropada jokatuko da gaur arratsaldean Pasaian
Telmo Deun Arraun Elkarteko traineruak lehian izango dira gaur arratsaldean, eta 17:00etan emango zaie hasiera estropadei.
Denboraldi-aurreko beste test bat izango dute gaur arratsaldean arraun taldeek, udako estropadei begira indarrak neurtu ahal iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005186 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kasu positiboek eta positibotasun tasak behera egin dute Hego Euskal Herrian
Herenegun egindako probetan 811 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian; atzo, 60 kasu gutxiago. Positibotasun tasa ere jaitsi egin dela adierazi dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.
Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005187 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Proiektu artistiko ugaritan aritua da Maria Berasarte abeslari donostiarra. 'Lurra eta bidea' izeneko proposamenarekin izan zen atzo Zumaian, Aita Mari zinema aretoan emandako kontzertuan. Urte hauetan guztietan jorratutako estiloak uztartu ditu lurrari egindako dei honetan.
Fadoak abestu izan ditu Berasartek urte asko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005188 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondare kulturala ardatz, bisita gidatuen eskaintza zabala prestatu du Geoparkeak
Aste Santuan hasi eta urte amaierara arte, hamabost bisita gidatu desberdin egiteko aukera izango da Geoparkea osatzen duten hiru herrietan. Gipuzkoako turismoaren arloko eragileek aurkeztu zuten atzo, ostirala, bisita gidatuen eskaintza, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005189 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inda Mendi Zumaiako mendi bazkunaren gonbitearekin bat eginez, asteburu honetarako Zumaiako Bira proposatzen dizuegu oinez egiteko.
Erramu igandean Zumaiako Bira mendi ibilbidea antolatzen du urtero Inda Mendik. Aurten ezin da taldean egin, baina familian edo bakarka egitera animatu nahi zaituztegu. Zumaiatik abiatuta,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005190 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hauek dira aste honetako lanak borobiltzeko prestatu ditugun entrenamenduak.
Hamargarren saiora iritsi zara eta jadanik pixkanaka erritmoa bizitzeko prest zaude. Gaurko saioa horrela banatuko duzu: 20 minutu erritmo lasaian (R1); 5 minutu erritmo ertainean (R2, hitz egitea kosta egiten da); 10 minutu erritmo lasaian (R... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005191 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 400dik gorako tasa duten herriak itxiko dituzte astelehenetik aurrera
Bihar argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak intzidentzia tasen eguneraketa, eta neurri berriak astelehenean jarriko dituzte indarrean. Aurrez apirilaren 1etik 11 bitarterako erreserbaren bat eginda dutenek bidaiatzeko aukera izango dute.
Azken boladan d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005192 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaberriko eta udazkeneko arautegia izango da martxan orain: asteburuetan eta jaiegunetan indarrean egongo dira bertakoentzako eremuak, baita errotazio handiko bi gune ere. Ekainaren 14ra arte balioa izango dute iazko txartelek, baina txartel berria behar dutenek Herritarren Arreta Zerbitzura joateko aukera dute. Maiat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005193 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikek Latxa arkume erdia zozkatu du bazkideen artean, eta Iker Zulaika izan da sariduna.
Baleikek Latxa arkume erdia zozkatu du Baleikeko bazkideen artean. Zozketaren irabazlea Iker Zulaika izan da, eta gaur bertan jaso du saria etxean. Izan ere, Latxa Arkumeak (www.latxarkumea.com) etxerainoko zerbitzua ezarri du o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005194 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garazi Bergara txirrindulari kadete zumaiarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du. Zarautzen joan den igandean kadete mailako Gaztetxoak torneoko lasterketa jokatu zen -Hego Euskal Herriko kadete guztiak batera lehiatu ziren- eta Garazi Bergara bigarren urtekoa izan arren, lehen urteko mutilekin batera leihatu zen e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005195 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamika jarri du abian, eta iganderako ekitaldi xumeak deitu dituzte Euskal Herri osoan; Azkoitia, Getaria, Orio eta Zumaian ere egingo dute.
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamikaren barruan, 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu AEK euskaltegien sareak Euskal Herri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005196 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertzaintzak jakinarazi duenez, Wolkswagen Golf markako ibilgailua errepidetik atera zen eta aldapan behera erori zen. Gidaria Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Atzo, 22:00ak inguruan gidari batek istripua izan zuen GI-3811 errepidean, Artadi auzoaren parean, Wolkswagen Golf markako ibilgailu batekin. Antza denez, aut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005197 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ordua aldaketako asteburuaren atarian, Abelinek esandako hitz bat ekarri dugu aste honetan, denborarekin oso lotutakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Goiz edo garaiz esateko erabiltzen dugu Zumaian "goizo". Beste herri batzuetan ere erabiltzen dute, Elgoibarren, adibidez, eta Eibarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005198 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du martxan Zumaiako Udalak, Uemarekin elkarlanean
Urtez urte, gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duen herritarren kopuruak. Euskarari bide berriak zabaltzeaz gain, administrazioa euskalduntzea bultzatzea du helburu kanpainak.
Beste urte batez, errenta aitorpen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005199 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurko saioa etenik gabekoa izango da: 40 minutu egingo dituzu segidan, erritmo lasaian (R1). Hasi aurretik beroketa ariketak egin eta amaitutakoan luzaketak. Garrantzitsua da lesioak ekiditeko.
Gaur serie batzuk egingo ditugu, erritmo bizian. Hasi 15 minutu erritmo lasaian (R1); ondoren, erritmo bizian (R3, ezin hitz ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005200 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasa berdin mantendu da Zumaian: 193,4koa da gaur-gaurkoz. Hego Euskal Herrian goranzko joera mantentzen da, eta Iñigo Urkullu lehendakariak LABIren bilera deitu du biharko.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eman berri ditu atzo, asteazkena, egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. Zumaian ez dute kasu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005201 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo Bulegoan eskuratu behar dira 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentalaren emanaldietarako sarrerak
Larunbatean 12:00etan izango da lehenbiziko pasea, baina elkarrizketatuek eta gertukoek ikusi ahal izango dute ikus-entzunezkoa ordu horretan. Asteburuko gainontzeko lau emanaldietarako sarrera aurr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005202 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1900etik hona Bizkaiko Golkoan hondoratu diren itsasontzien historia jaso dute Etendako itsas-bidaiak erakusketan. Panel ilustratuekin, itsasontzi horietako objektuekin nahiz mapekin osatu dute bilduma, eta Oxford aretoan egongo da ikusgai bihartik apirilaren 18ra arte.
Ana Ma Benitok eta Javier Mazpulek urteak daramat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005203 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteartean, hilak 23, eguzkitako betaurreko graduatuak galdu zituen herritar batek Patxita Etxezarreta eta Martinez Kleisser kaleen arteko ibilbidean, 20:00ak aldera. Norbaitek aurkitu baditu, jar dadila harremanetan jabearekin (Dolores: 688664211). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005204 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Gorputzarentzat oso estresagarria da ur azpian egotea, hortaz, gorputzarekin borroka egitea bezala da"
Aurreneko aldiz lehiatu, eta Euskadiko Apnea Txapelketa irabazi zuen joan den igandean Olarrosubeko Eider Gutierrezek. Gakoa urduritasuna "kontrolpean mantentzea" dela dio.
Gorputza eta burua kontrajartzen dituen ari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005205 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 7an kenduko diete zergaren zenbatekoa kontu korronteetatik. Ordainketa helbideratuta ez dutenei, ordea, etxera helarazi dizkie ordainagiriak udalak.
Apirilaren 7an, asteazkena, bukatuko da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea. Orainketa h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005206 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugarri izango den urtea Zumaian nola bizi izan duten azaltzea xede duen dokumentala estreinatuko dute: 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean'.
Urtebete baino gehiago igaro da konfinamendu orokorra indarrean sartu zenetik. Iazko urteak historikoki izango duen garrantziaz jabetuta, azken hamabi hilabeteek Zumaian ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005207 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gora egin du intzidentzia tasak: 183,17koa da gaur-gaurkoz, aurreko ostegunean bezala. Eskualdean zortzi kasu berri atzeman dituzte atzotik.
Eusko Jaurlaritzak kaleratu du koronabirusaren bilakaeraren inguruko eguerdiroko txostena, eta horren arabera, Zumaian kasu positibo bakarra zenbatu dute azken orduetan. Dena den,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005208 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ofizial-igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesuko elkarrizketen behin behineko emaitzak argitaratu dira
Elkarrizketen kalifikazioari erreklamazioak jarri dakizkioke martxoaren 26ra bitartean.
Halaber, merituak aurkezteko epea zabaltzen da, martxoaren 31 arte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005209 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohi bezala, 18:00etan izango da ohiko osoko bilkura, pleno aretoan. Ogasun arloko eta gizarte zerbitzuen arloko gaiak aztertuko dira. Eukaliptoen landaketaren moratoriaren inguruko mozioa ere eztabaidatuko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005210 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan izango da Maria Berasarte abeslariaren emanaldia, Aita Marin. Saridunek bi sarrera bikoitz eskuratuko dituzte Alondegiko bulegoetan.
Martxoaren 26an Lurra eta bidea proiektua aurkeztuko du Maria Berasartek Zumaian. Hainbat musika estilo landu ondoren, euskal sustraietara itzuliko da kantaria, eta musika... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005211 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bazkideek osteguneko eguerdira bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.
BALEIKEk Latxa arkume erdia zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak ostiralean jakinaraziko dira, eta horiek etxean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005212 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi aste luze joan dira entrenamendu saioekin hasi ginenetik. Hemen daukazue zortzigarren proposamena.
Zortzigarren saiora iritsi zara eta bada garaia hasiberri etiketa kentzeko, ezta? Hauxe aste honetako lehen entrenamenduan egin beharreko lana: 25 minutu (R1), minutu bat oinez, 25 minutu (R1). Gogoratu hasi aurretik b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005213 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteroko saioez gain, noizbehinkako saioak antolatu ditu Zumaian Astindu elkarteak. Igande honetan izango da hurrengoa, Torreberri gaztetxean. Zabalik dago izen-ematea.
Dagaz Dantza Garaikideko Zaleen Sarea martxan da Zumaian ere. Astindu elkarteak ostegunero egiten ditu dantza garaikideko saioak Zumaienako gimnasioan,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005214 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hogarrean izango da ateraketa, asteazken arratsaldean. Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa da, jende pilaketak saihesteko.
Datorren asteazkenean, martxoak 24, odol ateraketa egingo da Zumaian. Beti bezala, hitzordua Hogarrean izango da, 16:30etik 20:30era. Jende pilaketak saihesteko, odola emateko moduan daudenak aurr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005215 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrerantzean hilabetean behin elkartuko dira "LGTBIfobiarik eta matxismorik gabeko" gunean. 13-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da Zirta.
Gazteguneak, Zumaiako Udalak eta Eihera kooperatibak hilabete honetan aurkeztu dute Zirta proiektua. "LGTBIfobiarik eta matxismorik gabeko" gune "aske" bat izango da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005216 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenero bezala, pentsio sistema publikoaren alde batu dira. Osasungintza eta zaintza lan duinen aldeko aldarria plazaratzeko baliatu dute elkarretaratzea.
Gaur, astelehena, Saregileen plazan elkartu da herritar talde bat, Zumaiako pentsiodunen plataformaren deialdiarekin bat eginez. Pentsio sistema publikoaren ald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005217 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Odol Emaileok prest dugu urteko bigarren odol ateraketa. Txandak hartzeko epea gaur arratsaldean irekiko da.
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu.
Asteazkena, martxoak 24, arratsaldeko 16:30etik 20... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005218 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian kasu positibo bakarra baieztatu dute ostegunetik atzora bitartean
Intzidentzia tasa zertxobait jaitsi da azken lau egunetako datuekin: 183,17koa zen aurreko ostegunean, eta 172,99koa da une honetan. Urola Kosta eskualdean 31 kasu positibo izan dira ostegunetik igandera bitartean, eta Zarautzen zenbatu dituzte k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005219 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Infantil neskek garaipena eskuratu dute Gipuzkoako batel ligako estropadan
Zumaiako arraunlariek Gipuzkoako batel ligako estropadak izan dituzte asteburuan. Hirugarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Pasaian, eta laugarrena igandean Donostian.
Telmo Deuneko infantil mailako neskek garaipena eskuratu zuten atzo, ig... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005220 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Berasarteren ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean
Bazkideek bihar 11:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Emanaldia datorren ostiralean izango da, Aita Marin.
Martxoaren 26an, ostirala, Lurra eta bidea proiektua aurkeztuko du Maria Berasartek Zumaian. Hainbat mus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005221 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan Sevillan jokatu den Espainiako Neguko Txapelketan izan dira Martin Egaña, Unai Azkune, Irati Osa eta Xabier Osa entrenatzailea.
Martinek eta Unaiek 2.000 metroko semifinala izan zuten larunbatean, 5.000 metroko finalera pasatzeko. Martin Egaña berrogeita laugarren sartu zen helmugan, eta finalerako sailkatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005222 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez dugu elkarrekin joateko deialdirik egingo, baina bakarka edo taldeka, arauak baimentzen duen eran, egitera animatzen zaituztegu.
Datorren igandean, martxoaren 28an, Zumaia Bira egingo dugu. Urtez urte mantentzen den usadio honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Zumaiatik abiatuta, Elorrixa, Arroa Behea, Agot... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.