id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0005223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Creados taldeko kadete mutilak Gipuzkoako txapeldunen faserako sailkatu dira
Asteburu oparoa izan dugu Pulpon senior mailari eta kadete preferente mailari dagokionez. Jardunaldia ostiralean hasi zen Juanjo Larrañaga harategiko nesken garaipenarekin. Orain, Eibarren kontrako partidan jokatuko dute taldeko lehen plaza gu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikusi hemen martxoak 19tik 21era bitartean jokatutako futbol partiden emaitzak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirilaren 3an Kopako finala jokatuko dute Sevillan (Andaluzia, Espainia) Realak eta Athleticek, eta zalerik gabe jokatuko denez, txuri-urdinek nahi dute "Gipuzkoa gertu sentitu". Horregatik, futbol taldearen autobus ofizialak lurralde osoa zeharkatuko du herriz herri bihar eta etzi, eta herri bakoitzean udalerriaren b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beste behin, hainbat kirol ikastaro antolatu dute kiroldegian herriko helduentzat, eta dagoeneko eman daiteke izena ikastaroetako. Martxoaren 15ean ireki zuten izena emateko epea, eta hilaren 30era bitartean egongo da zabalik. Hain zuzen, apirilaren 12an hasiko dira ikastaroak, eta ekainaren 25ean amaitu. Parte hartu n... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uemaren Arnasa Gara kanpainaren fase berriak arnasguneen garrantzia azpimarratzea izango du helburu
Euskararen arnasguneen garrantzia nabarmentzeko helburua duen Arnasa Gara kanpainaren bigarren fasea aurkeztu dute Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Horretarako, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sukaldaritza saioak eta jolasak egingo dituzte ludotekan hilabete amaieran
Zumaiako ludotekan ekintza bereziak antolatu dituzte martxo amaierarako. Hain zuzen, sukaldaritza saioak eta jolasak egingo dituzte martxoaren 29an, 30ean eta 31n, goizez. Adinaren arabera, egun batean edo bestean joan beharko dute partaideek, h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Rosa Suarez-Zuloaga, Ignacio Zuloaga artistaren biloba, atzo hil zen Madrilen 83 urte zituela. Jakitera eman dutenez, bihotzeko bat izan ondoren hil da, Madrilgo La Paz erietxean.
Zumaiako Zuloaga museoko burua izan zen urte askotan. Behin artista eibartarraren ondarea hiru anai-arreben artean banatu zutenean, Zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nafarroan %3,9tik %6,2ra igo da tasa, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere gora egin du, Nafarroan bezain bortitz egin ez arren; %4,6koa zen positibotasun tasa herenegun, eta %5,4koa atzo. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du herriz herrikako daturik eman, eta beraz, astelehenean jakingo dira ostegunetik igandera bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oinez egiteko buelta polita proposatuko dizuegu gaur, Zumaia, Oikia eta San Lorente lotzen dituena.
Zumaiatik irten eta Santiago aldera joko dugu. Zuloagaren Laia etxetik Karakas aldera hartu eta handik Arteaga baserrira iritsiko gara. Arteagatik Mantziorko zubira jaitsi, handik Oikiara eta eskolatik gora Artabilla bas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astea osatzeko falta diren bi entrenamendu saioak proposatuko dizkizuegu gaur, nahi duzuenean egin ditzazuen.
Seigarren entrenamenduan, ordu erdiko korrikaldia egingo duzu, R1 erritmoan (erritmo lasaia). Zazpigarren entrenamendurako, hau da gure proposamena: 25' korrika (R1), minutu bat oinez, eta beste 20 minutu korri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deunek Oriaren XXVII.Traineru Jaitsieran parte hartuko du igandean
Orio Arraunketa Elkarteak mugatu egin behar izan du igande honetan egingo den jaitsierako partaidetza, osasun krisiaren ondorioz. 30 txalupa ureratuko dira, besteak beste, Telmo Deun Arraun Elkartekoak.
Igande goizean jokatuko da Oriaren XXVII.Tra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Honako hau Amaia Urbieta kazetariak Guka gehigarriaren martxoko zenbakiko Parean eta pareko elkarrizketaren harira idatzitako iritzi artikulua da.
Alarma soziala bizi-bizi zihoan in crescendo egun eta ordu gutxian. "Eskolak itxiko dituzte", esan zuen norbaitek erredakzioan. Harri eta zur, inor ez zen gertatzen ari zena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur abiatu dira Itxas-Gaineko lau kide Sevillara, Espainiako Neguko Txapelketara
Sevillan (Andaluzia, Espainia) jokatuko da asteburu honetan piraguismo Espainiako neguko txapelketa. Itxas-Gain kirol elkarteko hiru lagunek hartuko dute parte bertan.
Martin Egaña, Unai Azkune eta Irati Osa izango lehiatuko dira; Xabier ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XXI. mendeko emakume etorkinak, "pobreziaren feminizazioaren" mendeko oinordekoak, euskal gizartean beren "ongizate- estatuaren" doikuntzaren aldagaia dira. 13.000 emakume baino gehiago ari dira lanean norbaiten laguntza behar duten pertsonen zaintzaile gisa, lan-baldintza onartezinetan: 24 ordu, 365 egun urtean, orduk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez dakit igarotako denborak nora bidaiatzen duen, ezta etorkizunak guretzat nolako planak dituen ere. Baina batzuetan gustatzen zait atzera begiratu eta herriko leku desberdinetan gertuko pertsonekin bizitako uneak gogoratzea. Orain haurrak jolasean dabiltzan toki batzuetan neure burua imajina dezaket duela zenbait urt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande iluntzea. Kabin zerbeza batzuk hartu, eta arratsaldeko zortziak pasatxo direla etxean naiz dagoeneko. Frantsesak bihurtzeko bidean gaude hala jarraitzen badu egoerak. Azken albistea sartu webean, frigorifikoa zabaldu, eta telebistan Gaur Egun jarrita, afaria prestatzen hasi naiz. Ohi bezala, pertsona irribarrets... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sendagaien Europako Agentziak ebatzi du AstraZenecaren txertoa "segurua eta eraginkorra" dela
EMA Sendagaien Europako Agentziak AstraZenecaren txertoaren eraginkortasuna baieztatu du. Hain zuzen, txerto hori "segurua eta eraginkorra" dela adierazi du Emer Cooke EMAko zuzendariak, eta azaldu du txertoaren onurak kalteak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuzeneko entzunaldi txikiak egingo dituzte Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek
Zuzeneko entzunaldiak egingo dituzte Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Aste Santuen inguruan.
Pandemiak eragindako egoera dela eta, ikasturtean zehar bideo bidez egin behar izan dituzte ikasleek hainbat ekintza. Oraingoan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jaurlaritzak ez ditu neurriak aldatuko San Jose zubian eta Aste Santuan
Eusko Jaurlaritzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean den 22:00etako etxeratze agindua mantentzea eta espazio pribatu itxietan nahiz irekietan lau laguneko muga ezartzea erabaki du. Eremu pribatuan, gainera, bizikideak diren pertsonak baino e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorantz doa intzidentzia tasa Zumaian: 162,82tik 183,17ra igaro da. Osakidetzako erietxeen egoerak hobera egin duen arren, gaixotasunaren oinarrizko birsorkuntza tasak altua izaten jarraitzen du.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak duela minutu gutxi kaleratu du koronabirusari buruzko datu eguneratuen txostena. Zumaian b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goiz Ederrek esandako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Aurrena edo lehenbizi esateko erabiltzen dugu Zumaian "estreiña". Zarautzen eta Getarian ere erabiltzen dituzte "estreiña" eta "estreiñeko".
Lehen adibidea Abelin Linazisorok Alberto Urangari 2009... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Joseko etxepeetan igogailuak jartzeko proposamena aurkeztu dute
San Joseko bederatzi etxeperi eragingo zien proposamenak. Leku zailean eraikitako blokeak dira. Jabekideek askatasunez erabaki ahal izango dute igogailua jarri edo ez.
Irisgarritasun arazoak dituen kalea edo auzunea da San Jose. Kale luzea da hau: Foru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostirala goizean emango zaio hasera asteburu honetako jardunaldiari Juanjo Larrañaga Harategia senior nesken partidakin, goizeko 10etan Lubakin jokatuko dutena. Partida garrantzitsua da senior neskentzat, ze irabaztekotan lehenenengo postuaren leihan bete-betean izango dira.
Larunbatean berriz, beste partida bat izango... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako bokaletik ateratako hondarra Mutrikuko portuan birkokatuko dute, Astilleros Balenciagak egindako Tarajoq ontzia segurtasunez itsasoratu dadin.
Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzak iragarri du Zumaiako portuko bokaletik Mutrikuko portuko bokalera harea birkokatzeko lanak hasiko dituztela datorren astelehene... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denbora luzez udalerrien arteko mugak itxita egon eta gero, barnealdeko herritar ugarik jo du kostaldera itsasoaz eta inguruetako parajeez gozatzera azken egunotan.
Aspaldi ez bezala, bisitari ugari izan da asteburuan kostaldeko herrietan, eguraldi kaskarrak -igandean batez ere- gehiegi lagundu ez arren. Lehengo astear... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gora egin du berriz ere intzidentzia tasak, beste lau kasu positiborekin
Osakidetzaren arabera, zazpi kasu positibo zenbatu dituzte Urola Kostan, horietatik lau Zumaian. Intzidentzia tasak gora egin du; 162,82ra igo da.
Plazaratu berri dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari buruzko datu eguneratuekin ate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sura saltokiak emandako oparia zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean
Patxita Etxezarreta kalean dagoen Sura saltokiak emandako opari bat zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean.
Elikadura osasuntsua nahiz psikomotrizitate, naturopatia eta psikologia zerbitzuak eskaintzen dituen establezimendua da Sur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur egungo egoeran Eusko Jaularitzak Kirol instalazioetan ikusleen sarrera debekatuta du. Federazioaren eta kiroldegiaren baimenarekin, jokatzen ari diren talde bakoitzetik 8 ikusle sartzeko baimena dugu etxeko partiduetan.
Zuzendaritzaren erabakiak jarraituz, hauek izango dira sarrerak lortzeko arauak:
Oinarrizko tal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bosgarren entrenamendura iritsi zara eta dagoeneko minutu gehiago egin ditzakezu korrika. Gaurko lehen txandan 25 minutu egingo dituzu, erritmo lasaian (R1); bi minutuz oinez, eta beste 20 minutu egingo dituzu korrika (R1).
Hauxe gaurko proposamena: 15 minutu korrika R1 erritmoan; 20 minutu R2 erritmoan, tartean aldapa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirola, aisia eta ingurumena ardatz dituen egitasmoa eskainiko diete haurrei Algorri Zentroan
Algorri Interpretazio Zentroa kudeatzen duen Arazi elkarteak 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzako egonaldia antolatu du Pazko Asterako. Aisialdia, kirola eta ingurumena ardatz, aire zabalean eta talde txikietan ospatzeko egita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizontasunen eta maskulinitateen inguruan hausnartzeko batuko dira datorren astelehenean
Udalak antolatutako gizonentzako desjabetze tailerrean gaia landu ondoren, jarraipena emateko interesa agertu zuten zenbait partaidek. Astelehenean bilduko dira ideiak eta proposamenak jasotzeko eta jarraipena nola eman nahi dioten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zortzi positibo detektatu zituzten atzo eskualdean, horietatik bat Zumaian
Beste zortzi positibo detektatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskualdean. Horietatik bat Zumaian eman da. Hego Euskal Herrian, berriz, 462 kasu izan ziren atzo.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, beste zortzi pos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Distira argazki elkartearen martxoko lehiaketak badu irabazlea. Soraya Lopezen argazkia izan da epaimahaikideen ustetan lehiaketara aurkeztutako onena.
Bazkideen arteko lehiaketa jarri zuen abian Distirak pasa den udazkenean. Hilero egin dituzte lehiaketak, aurrez erabakitako gaien inguruan. Hala, martxoko lehiaketako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anoetako intergymean izango dira Zumaiako boxeolariak, ostiralean
Boxeo kluben arteko borrokaldia izango ostiralean Donostian, Anoetako gimnasioan. Borrokaldi hauetan parte hartuko du Zumaia Cuban Boxing klubak, hiru boxeolarirekin.
Goizeko 11:00etan jokatuko da intergym hau, Anoetako gimnasioan. Osasun neurriak direla... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den igandean 30 mendizale ausartek, eguraldi txarrari aurre eginez, gure mendi irteerei hasiera eman genien. Datorren igandean, martxoak 21, egutegiko irteera berri bat daukagu, berriro ere Araban, Zuatzuko bailaran, Gibixo mendialdera.
Gure ibilbide zirkularrean bertako tontor ezagunenak zeharkatuko ditugu: Casti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi astez AstraZeneca txertorik ez jartzeko agindu du Eusko Jaurlaritzak
Espainiak, Alemaniak, Italiak, Frantziak, Danimarkak, Norvegiak, Herbehereek, Islandiak eta Irlandak txerto hori erabiltzeari behin-behinean utzi egin diote, nahi gabeko zenbait ondorio eragiten dituelakoan. Sendagaien Europako Agentzia (EMA) bihar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko asteotan haurren kirol ikastaroekin egin zuten bezala, gaur helduen kirol jardueretarako izen-ematea zabaldu dute Lubaki kiroldegian. Martxoaren 30era bitartean eman ahal izango dira izenak.
Helduen kirol ikastaroak apirilaren 12tik ekainaren 25era bitartean emango dira Lubaki kiroldegian. Ikastaro eskaintza ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ETEak nazioartekotzeko dirulaguntzen programa bati buruzko jardunaldia antolatu du udal elkarteak
Urola Kostako enpresei ICE Next programa aurkezteko saioa antolatu du udal elkarteak. Azaldu dutenez, "ekonomiaren susperraldiari eusteko, ezinbestekoa da kalitatezko enplegua eta enpresen lehiakortasuna sendotzea. Enpresa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arraun munduan zalaparta sortu du atzo Legution gertatutakoak. Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia zen igandean jokatzekoa, baina lehia bertan behera utzi behar izan zuten anbulantzia falta zelako. Gertakari honen aurrean bere haserrea erakutsi du Telmo Deun arraun elkarteak.
Hasiera batean Getarian jokatu b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Grebaren harira, eskualdeko garbitzaileek auto karabana egingo dute asteazkenean
Gipuzkoako garbiketa alorrean greba deitu dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek martxoaren 15erako, 16rako, 17rako eta 18rako. Lau greba egun horien bidez soldata-arrakalarekin amaitzeko eta negoziazioari "merezi duen seriotasunez heltzeko ord... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kluben artean bigarren izan da Itxas-Gain, Zumaian jokatutako Gipuzkoako piraguismo txapelketan
Larunbatean, hilaren 13an, Zumaian, Piraguismoko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. COVID-19agatik hartu beharreko neurriengatik txapelketa antolatzeko lanak izan zituen Itxas-Gain elkarteak. Zoriontzeko klubeko partaideek eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Juanjo Larrañaga Harategia senior nesken taldeak, garaipen garrantzitsua lortu du Elgoibarren
Ez da asteburu oparoa izan gure taldeentzat. Berri onak Juanjo Larrañaga Harategiko neska senior nesken taldeak eman dizkizgu, Elgoibarren garaipena lortuta eta goiko postuei eutsita. Era berean Kadete mutil preferenteen Cread... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asisko Urmenetak 'Sorgin ehiza Euskal Herrian' izango du hizpide, marrazkiez lagunduta
Ostegunean, 18:30ean, Oxford aretoan izango da hitzaldi ilustratua, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.
Asisko Urmeneta marrazkilari eta komikigileak, bere ohiko marrazkien bidez, eta modu umoretsuan, Sorgin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzokoekin alderatuta, okerrera egin dute gaur datuek. Nabarmen igo da positibotasun tasa, batez ere, Nafarroan. ZIUn dauden gaixoen kopurua ere igo egin da apur bat.
Argitaratu berri dituzte Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak COVID-19a atzemateko atzo egindako proba diagnostikoen emaitzak. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eva Franco: "Ni analogikotik nator, eta gustatzen zait kamerak pisua edukitzea, eskuetan sentitzea"
Ez da erraza Eva Franco Goikoetxea (Zumaia, 1971) argazkilariaren bizitza bi esalditan laburbiltzea. Zerbait azpimarratzekotan, ordea, aipa daiteke Ingalaterrari zor dizkiola ofizioa eta afizioa, eta buruan egiten dituen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ofizial-igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesuko elkarrizketak martxoaren 18an egingo dira
Prozesuko aurreko ariketak gainditu dituztenek elkarrizketa egin beharko dute martxoaren 18an (osteguna). Proba Alondegiko Moilan izango da, eta hautagai bakoitzak zehaztutako orduan egon beharko du bertan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugiment kirol txartela egitasmoan parte hartuko du Lubaki kiroldegiak
Mugiment kirol txartel birtualari esker, kiroldegiko bazkideek programan parte hartzen duten gainontzeko herrietako kirol zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzte.
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat udalek Mugiment Kirol Txa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 356 kasu detektatu zituen atzo Osakidetzak, eta Osasunbideak 51 Nafarroan. Datu horiek tarteko, %4,4 da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako positibotasun tasa, eta %2,7, aldiz, Nafarroakoa. Osakidetzak jakinarazi duenez, 46 lagun ospitaleratu zituzten atzo.
Koronabirusaren eragina asko apald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sagarra jo ondorengo lehenengo muztioa dastatzen dabil Gartziategiko Ander.
Sagarraren zukua muztio edo zizarra izenez ere ezagutzen da, irakin eta botilaratuostean Euskal Sagardoa izango dena.
Kamera: Nikon D750Objektiboa: Sigma 50mm f1.4 ARTFoku distantzia: 50mmDiafragma: f2Obturazio abiadura: 1/100 seg.ISO: 2000Inst... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxita egongo dira gaur arratsaldean Itsas kiroldegi inguruko zenbait gune
Gipuzkoako Piraguismo Txapelketa jokatuko dute gaur arratsaldean Zumaian. Segurtasun neurriak bermatu ahal izateko, itxita egongo dira Itsas kiroldegiaren pareko gunea eta Zubiaundia azpiko pasabidea 15:30etik 18:30era. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deun Arraun Elkarteko zortzi ontzi izango dira lehian; guztira, 60 arraunlari gazte inguru.
Bihar, igandea, Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia jokatuko da Legutioko urtegian. Hasiera batean, Getarian jokatzekoa zen kirol hitzordua, baina itsaso zakarra iragarri dute biharko, eta estropadak Arabako urtegian jokat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan oinez egiteko ibilbidean Zumaia, Artadi eta Askizu lotuko ditugu.
Zumaiatik irtengo gara, Getaria aldera joango gara, baina herriraino iritsi gabe. Zumaia-Artadi-Askizu eta Zumaiara buelta egingo dugu. Mapan ikus dezakezue proposatzen dugun ibilbidea eta gpx artxiboa deskarga dezakezue (Ibilbidearen gp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurko saioekin astebeteko lana osatuko dugu. Hemen dauzkazue bi entrenamendu proposamenak.
Gaurko korrikaldia bi txandan banatuko dugu, hogei minutu txanda bakoitzeko. Tartean, bi minutuz oinez ibiliko gara, gorputzari errekuperatzen laguntzeko. Oraindik R1 erritmoan egingo ditugu txanda guztiak; badakizue, lasai, ald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hogarrean egingo dute "LGTBIfobiarik eta matxismorik gabeko" gunearen aurkezpen ekitaldia. 13-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako espazioa izango da, eta Gazteguneak, Eihera kooperatibak eta Zumaiako Udalak jarri dute martxan.
13-17 urte bitarteko gazteek "LGTBIfobiarik eta matxismorik gabeko" gune "aske" bat izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Korrikako hirugarren entrenamendu saioak daukazue hemen, hasiberrientzat eta maila garatuagoa duzuenontzat.
Hirugarren entrenamendu saioa dugu eta oraingoan 40 minutuko korrikaldia egingo dugu, hiru txandatan banatuta, eta txanden artean atseden hartuko dugu minutu bat oinez ibiliz. Lehen txanda 15 minutukoa izango da,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intzidentzia tasak beherantz jarraitzen du Zumaian, eta 100eko langatik behera kokatu da atzoko emaitzekin: 81,41ekoa da une honetan.
COVID-19 kasuei dagokienez, ez dago gorabeherarik Zumaian. Atzo egindako PCR eta antigeno probetan ez dute kasu berririk atzeman herrian, eta onak dira azken zazpi egunetako datuak: egun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskara eta musikaren arteko harremana hizpide izan dute 'Euskara, bestela ez gara' zikloko azken hitzaldian
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko laugarren eta azken hitzaldia egin zen atzo Aita Mari aretoan. Euskara eta musika. Ahots berriak eztabaida zaharretan izenburua zuen hitzaldiak, eta hizkuntzarekin duten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri batzarra egingo du gaur Zumaiako EH Bilduk, modu telematikoan
EH Bilduren II. Kongresura begira, herri batzarra izango du gaur Zumaiako EH Bilduk. Osasun neurriak direla eta, batzarra modu telematikoan egingo da, 19:00etatik aurrera.
Ponentzien aurkezpenak egiten ari dira, eta gaur Juan Karlos Izagirreren txanda ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erkidegoetan itxiera perimetrala ezarriko dute San Jose zubian eta Aste Santuan
Osasunaren lurralde arteko batzordean erabaki dute itxiera perimetrala ezartzea autonomia erkidego guztietan. Bestalde, gehienez 23:00etatik 06:00etara egongo da indarrean etxeratze agindua, eta sei pertsona bildu ahal izango dira espazio p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan hasiko dira txertaketak lan arloko hainbat sektoretan. Goizean ireki dute izen-ematea unibertsitatetik kanpoko hezkuntza arloko langileentzat, eta gaur jasoko dute aurreneko dosia horietatik 1.717k.
Aurrera doa txertaketa prozesua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurreko astean 90 urtetik gorako pertsonak t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herenegun egindako probetan sei kasu zenbatu zituzten eskualdean, eta atzo bikoiztu baino gehiago egin dira. Zarautzen eta Azpeitian zenbatu dituzte kasu gehien. Zumaian beste positibo bat zenbatu zuten atzo.
Urola Kosta eskualdean hamalau kasu positibo hauteman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Zarautzen zenbatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Izen-emateak: Itziarko harrera-bulegoan, aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz.
Azken urteotako ohiturari jarraituz -2020a salbuespena izan zen-, aurten ere zuhaitz landaketa egingo da Elorriagako (Itziar-Deba) lursailetan. Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian eguzki energiaz argindarra sortzeko Ekiola proiektua aurkeztu dute
400 bat herritarrez osatutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat sortzea da proposamena, eguzki plakek sortzen duten energia herrian bertan kontsumitzeko. Mondragon taldeko Krean kooperatibak landutako proiektua da, Energiaren Euskal Erankun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | HBOko Patria telesailean egindako lanagatik, Forque, MIM Series -Ane Gabarainekin batera- eta Feroz sariak jaso ditu Elena Iruretak. Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan, aktoreak esan du Patria ikuspuntu bat dela, "baina ez da dena".
Antzerkigintzan, zineman eta telebistan Euskal Herriko aktorerik laudatueneta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antolatzaileek egitasmoaren balorazioa egin dute, eta aurtengo edizioa "guztiz positiboa" izan dela iritzi diote, "aurreko urteetakoekin alderatuta desberdina izan arren pandemiagatik".
Hemeretzigarrenez ospatu dute herrian Klarinete Maratoia, eta Sapere Aude Sinfonietta musika elkartea gustura da emaitzarekin, prentsa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Herri Eskolako DBH1eko ikasleekin bildu da Urola Komunikazio Taldeko zuzendari Gorka Zabaleta, Baleikeren ibilbidean oinarrituta, kazetaritza zer den esplikatzeko. Hemen jaso dugu ikasleekin egindako saioetan erabilitako materiala.
-Duela 30 bat urte hasi ziren sortzen, herriz herri, euskarazko hainbat komunik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean "okupazioaren kontrako ofentsiba" izango du hizpide Errakik Torreberrin
17:00etan izango da hitzaldia, Torreberri gaztetxean. Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak azpimarratu du martxan dela "okupazioaren aurkako kanpaina mediatiko, juridiko eta praktiko" bat, eta hori guztia izango du hizpide ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Real Sociedad fundazioak Zumaiakoko lau jokalari alebin aukeratu ditu.
Zumaiako futbol taldetik, alebin mailan 4 jokalari aukeratu ditu Real Sociedad fundazioak antolatzen dituen teknifikazio saioetan parte hartzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostan zenbatutako positibo berrien erdiak Zarautzen atzeman dituzte. Gainontzeko hirurak Aian, Azpeitian eta Orion izan dira. Behera egiten jarraitzen dute orokorrean egunez egun atzematen diren koronabirus kasu berriek; atzokoan, %4tik beherakoa izan zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako positibotasun tasa.
Positibo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Onintza Lete UKTko papereko zuzendariak martxoko BALEIKE aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.
Honezkero ohartuko zinen zenbaki hau beteago datorrela; pisu gehiago duela, mardulagoa dela. Orriak aurrera eta atzera ibili bazara, akaso aurkituko zenuen GUKA izeneko beste azal bat, aldizkari barruan. Hori... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maddi Iraola garaile izan da III.Euskadiko eta Nafarroako Eski Txapelketan
Pasa den asteburuan, Astunen jokatu zen III. Euskadi eta Nafarroako Eski Txapelketa, eta Maddi Iraolak GS modalitatean lortu zuen garaipena. SL modalitatean ere jardun zuen lehen aldiz, eta lehen txanda pasatu eta gero, bigarrengoan kanporatu zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan ekin genion Zumaia Sasoian ekimeneko Udaberri Sariari. Aste honetan hiru entrenamendu saio proposatuko dizkizuegu. Hemen daukazue. lehenengoa.
Badakizue bi mailako entrenamendu saioak prestatu ditugula, bat hasiberrientzat eta betea garatuagoa. Hauxe oinarrizko entrenamendurako gaurko proposamena: 10' korrik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herrietako ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatuko dugu. Gai hau ikasturte osoko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egingo dugu gure ikastetxean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumearen Nazioarteko Eguna gogotik ospatu eta aldarrikatu dugu. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko, zein eskubide horiek bete daitezela eskatzeko erabili dugu egun hau, Zumaienako Hezkidetza taldeak, talde feministaren laguntzarekin, egitarau oparoa antolatu dugu, HHtik hasi eta bigarren hezk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, Urolako Komunikazio Taldeak berdintasunarekin duen konpromisoa azaldu nahi du. Azken hilabeteetan Berdintasun Plana gauzatzen aritu dira kooperatibako langileak, eta talde horrek datozen lau urteetako Ekintza Plana zehazten dihardu orain.
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirugarren izan da Itxas-Gain neguko Euskadiko piraguismo txapelketan
Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu zen atzo Irunen. Itxas-Gaineko hainbat kide ere bertan izan ziren.
Kluben sailkapenari dagokionez, hirugarren sailkatu zen Itxas-Gain, Santiagotarrak eta Barrika kluben atzetik.
Aste honetan, martxoaren 13an, Zumaia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Badira hilabete batzuk gazteak ari direla Aita Mari futbol zelaian futbolean entrenatzen, eta orain arte lehiaketak geldirik zeuden. Gipuzkoako federazioak klub diferenteekin bilerak eduki eta gero, berriz jokatzeko aukera ikusten du Covid-aren jaitsiera egoera dela eta.
Lehiaketa martxan berriz jartzeko, Federazioak k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Senior mailako bi taldeek aurrerapausu handia eman dute beraien norgehiagokak irabazita.
Askoritako emaitzak asteburu honetan ere: larunbata goiza gaizki hasi zen, Zarazpe Lakatuak, Kalari taberna eta Trapaia tabernen taldeen porrotekin. Trapaiako taberna kadete neskak sailkapena konplikatu dute, Zarautzen galdu eta ge... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Genero berdintasunak gizartea demokratikoagoa egiten laguntzen duela sinisten dugu eta horregaitik Zumaiako EAJ osatzen dugun emakume eta gizonok genero diskriminaziorik gabeko gizarte baten alde lanean jarraitzeko gure konpromisoa berretsi nahi dugu.
Martxoak 8-a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, oraindik ere gizarteak em... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arabera, atzo, larunbata, 313 kasu positibo zenbatu zituzten Hego Euskal Herrian, ostiralean baino 52 gutxiago; baina positibotasun tasa zertxobait igo egin da, %4,2tik %4,3ra.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakitera eman dituzten datuen arabera, atzo koronab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi zikloaren barruan, laugarrena eta aurtengo azkena.
Musika euskaraz egitearen inguruko estigmak eta aurreiritziak gainditutzat ditugu, baina tarteka berpizten dira eztabaida zaharrak. Elementu berriak ere agertzen dira, etengabeko mugimenduan den musika panorama astintzen dutenak eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako 33. Argazki Lehiaketa abian jarri dute udalak eta Distirak
Zumaiako 33. Argazki Lehiaketa oinarriak ezagutzera eman dituzte Zumaiako Udalak eta Distira Zumaiako argazki elkarteak. Zuri-beltzezko lanei zuzendutako lehiaketa da, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 1ean amaituko da.
Juan Jose Azkueren oroimenezko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Felix Balerdi: "Orain, gaztea nintzenean neukan auto berdina daukat; baina benetan nahi nuke adin hori ere eduki ahal izatea"
Felix Balerdi Beasainen jaio zen 1942an, baina duela 11 urtetik bizi da Zumaian. Autoen mekanikari-elektrikari izandakoa da, eta ogibide horrek izan du, noski, lotura estua haren pasioarekin: au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geldialdi luze onen ondoren, agintarien araudi berriak baimenduta, gure irteerekin hastera goaz.
Jendearen gogoa ikusita, lehenbailehen hasi nahi dugu. Horregatik, egutegitik egin gabe gelditu den irteera bat datorren iganderako berreskuratuko dugu, Mirutegi eta Baio (1.197m) ingurukoa hain zuzen. Martxoaren 14an, Ando... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 307 positibo izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osasun Sailak ez du asteburuetan herrietako daturik ematen.
7.102 proba egin zituen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta horietatik 307k eman zuten positibo. Positibotasun tasa atzo %4,3koa izan zen. Bezperan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uxaldia hasi baino bost-hamar minutu lehenago hasi da jendea erlojuari begira.
Giro goibela da nagusi tabernan. Aurreko urteetako alaitasuna, berriketak, soinua falta dira. Musikak ere ez du laguntzen gaurkoan. Norman Rockwellen Nighthawks koadroaren espiritua nabari da gaur, aurreko egunetan, asteotan, hilabeteotan su... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorputza martxan jartzeko prest? Jantzi kiroletako oinetakoak eta aukeratu zuren neurriko ariketa. Gogoan izan sariak daudela parte-hartzaileen artean zozkatzeko.
Korrika egiteko prest zaudetenontzat bi entrenamendu maila prestatu ditugu: oinarrizkoa hasi berrientzat eta garatua dagoeneko korrikarako ohitura dutenentza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen dauzkazue Udaberri Sarian parte hartzeko jakin beharrekoak.
Gaur egungo pandemia egoeran jarduera hauek egitea ez da posible eta horrela adierazten du 44/2020 lehendakariaren aginduak. Kirol elkarteak beraien jarduerarekin hasi dira eta herritarrak orokorrean kirola modu indibidualean (famili edo bizikide unitate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako mugen barruan mugitzeko aukera izango da asteartetik aurrera
Gainontzeko neurri murriztaileek indarrean jarraituko dute, hau da, eutsi egingo zaio 22:00etatik 06:00etara arteko etxeratze aginduari, gehienez lau laguneko taldeetan biltzeko mugari, tabernak 20:00etarako itxi beharko dituz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kadetetik gorako talde guztiak jokatuko dute asteburu berean estrainekoz aurten.
Denboraldia hasi zenetik lehen aldiz, kadete, jubenil eta senior neska-mutil talde guztiak asteburu berean jokatuko dute. Destakatzeko bi talderen aurkako neurketa bikoitza izango da: Alde batetik, kadete nesken bi taldeak Trapaia taberna ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Edukiz beteta dator martxoko Baleike aldizkaria. Baita berrikuntzez ere, aldizkariak GUKA gehigarria darama barruan, eta dekorazioari buruzko beste gehigarri bat ere jasoko dute bazkideek.
Maite Aizpurua aktorea ekarri dugu aldizkariko azalera; sakonean egindako elkarrizketa darama aldizkariak. Pandemiaren inguruan dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertakoa jan, ekonomian eragin eta gainera, euskara sustatu. Horiek dira Errigora egitasmoko saskia erosiz gero lagunduko dituzun helburuak. Izan ere, Nafarroa hegoaldeko jakiak erostean ordaindutako diru kopuruaren %25 bideratzen dute Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera 2013. urtetik.
Orain, uda... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskola kirola birpentsatzeko hausnarketa hasi dute eskualdeko udalerri batzuetan
Eskola kirolaren inguruko hausnarketa sakon bat egitea planteatu dute eskualdeko udalek eta eragileek. Horretarako, martxoaren 12rako bete beharko den galdetegi bat prestatu dute.
Eskola kirola egitasmoa birpentsatzeko asmoa erakutsi dute ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emaitza onekin hasi dute errepideko denboraldia junior eta kadete mailako Viveros San Anton-Exclusivas Marduko ziklistek.
Jubenilek Eibarren izan zuten estreinua. 78 kilometroko lasterketa izan zen eta azken zatian San Migel mendatea gainditzeaz gain, helmuga Azitaingo industrigunean kokatu zieten, non, kilometro eta e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abelinek esandako hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Haurtxoak biltzeko erabiltzen den oihal edo mantari deitzen Zumaian "mantuxa", gaztelaniaz "mantilla" esaten zaionari. Horregatik, "mantuxetako umea" erabiltzen da haur jaioberriari edo artean oinez i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal elkarteak sukaldeko olioa biltzeko edukiontzi berriak jarri ditu
Sukaldeko olioa ere "egoki kudeatu beharreko hondakina" da Urola Kostako Udal Elkartearentzat, eta horregatik, 2002an ematen hasi ziren zerbitzua indartzea erabaki dute.
Sukaldean erabilitako olioa biltzeko edukiontzi berriak jarri ditu Urola Kostako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asier Iribar berriro deitu dute Espainiako jubenil mailako selekziorako
Asier Iribar Carceller, Pulpo Eskubaloiko Neumaticos Bayona taldeko zentrala, Espainiako jubenil mailako selekzioarekin joateko deitua izan da beste behin. Oraingo honetan, selekzioak Torrelavegan burutuko duen kontzentraziora parte hartzera deitua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Frida Kahlo. Artista eta aktibista' erakusketa zabalduko da bihar Alondegian
Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan, Frida Kahlo. Artista eta aktibista erakusketa zabalduko da bihar Alondegiko Oxford aretoan. Martxoaren 21era arte bisitatu ahal izango da.
Aitziber Alonsoren ilustrazioak dira Donostiako Aie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jolastokietan gertatzen diren desorekei aurre egiteko Herri Eskolan, Tabakalerekin batera lantzen ari garen proiektua barrutik ezagutzeko aukera izango dugu gurasook. Tabakalerako hezitzaileek irakasleekin landuko duten formazio tailerra eskainiko digute martxoaren 15ean
Zumaiako Herri Eskolan orain urte batzuk abiatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0005322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hastear da euskal pilota egokituko Gipuzkoako txapelketa. Larunbatean jokatuko dira lehen partidak, eta Zumaiako talde bat izango da parte hartzaileen artean.
Bi lehiekin hasiko da txapelketa larunbatean, hilaren 6an: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa batetik, eta gomazko paleta txapelketa gurpildun aulkia... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.