id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0005323
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Forjas Alavesas-en doitzaile sartu zen Tomás Etxabe. Langileen iraultza zuen amets, eta xede horrexen bila abiatu zen beste zenbait kiderekin batean. 1976ko urtearen hasieraz gero, grebara jo zuten sei mila langilek Gasteizen, eta mugimendu haren gidarietakoa izan zen Etxabe. Argia hedabiderako luze eta zabal elkarrizk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005324
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Proposamen berriekin dator 'Zumaia Sasoian' ekimena, asteburutik aurrera Herri lasterketa edota Lilatoia bertan behera gelditu diren arren, herritarren aisialdi aktiboa sustatzeko proposamen berriekin dator 'Zumaia Sasoian' ekimena. Erronkek Gabonetan izan zuen harrera ona ikusita, Zumaiako Udalak eta Kirol Patronatuak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005325
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrazismoa eta feminismoa izango ditu hizketagai bihar Irantzu Varelak Alondegiko Oxford aretoan hitzaldia emango du kazetariak. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren aldarrikapenak aitzaki hartuta arituko da bi zapalkuntzen inguruan. Irantzu Varela kazetariak Arrazismoa eta feminismoa hitzaldia eskainiko du bihar A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005326
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Neskek barneratu behar dute kontzienteki kirola beraien identitateko parte dela" Emakumeen partaidetza egonkortu eta hobetzeko lanketa hasi du Pulpo Eskubaloiak. EHUko irakasle eta Kirolaren Psikologian aditu Ainhoa Azurmendi Etxegarai (Hernani, 1978) izango du klubak aholkulari. EHUko irakaslea da Ainhoa Azurmendi Et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005327
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagaz Dantza Garaikideko Zaleen Sareak saioak eskainiko ditu Zumaian martxotik ekainera bitartean. Ekimenaren aurkezpen saioa egingo du igande eguerdian, Torreberrin. Dantza garaikidearen praktika sustatzea helburu duen sarea da Dagaz, dantza garaikideko talde amateurren sare bat sortuz. Aurretik Amurrion, Berrizen edo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005328
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo eskualdean detektatutako hiru positiboetatik bat Zumaian eman, zen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Azken hilabeteetako kopuru baxuena da Urola Kostari dagokionez. Azken hilabeetako daturik onena atzo jazo zen Urola Kostan: hiru positibo baino ez zituen zenbatu Eusko Jaurlaritzaren Osasun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005329
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zaintza sistema publikoa aldarrikatuko dute sektoreko profesionalek, eta eskualdeko hainbat eragilek bat egin dute sindikatuen greba deialdiarekin. ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute biharko, zaintza sektore publikoa aldarrikatzeko; eskualdeko hainbat eragilek bat egin dute deialdiarekin, besteak beste, pentsiodu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005330
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako eski txapelketako finalerako txartela lortu du Maddi Iraolak Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarrak hirugarren sailkatu da bi probatan Lleidako (Katalunia) Espot Esqui eskigunean jokatutako Espainiako eski txapelketako bigarren gasean. Finalerako txartela lortu du eskiatzaile gazteak. GS proban eta SL mailako b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005331
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Aita Mari 5 zenbakian zabaldu ditu ateak dantza eskola berriak. Orain dela gutxi zabaldu diru ateak THE WALE STUDIO dantza eskolak. Hainbat motatako dantza desberdinak eskaintzen ditu eskola berriak: samba, cha cha cha, boleroa, rumba, sevillanak, capoeira, wushu, tai chi edota kizomba. Zumaiako Aita Mari 5 ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005332
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Idatzia Baleike aldizkarian argitaratu ondoren, Luis Uranga Zubizarretak, Tomasen ilobetako batek, dokumentu batzuk eman zizkidan. Tomasek Hilario anaiari 1943an idatzitako hiru gutun (bi frantsesez, bat gaztelaniaz).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005333
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzoko probetan Azpeitian, Zarautzen Zestoan eta Zumaian izan ziren emaitza positiboak. Zortzi kasu izan dira guztira eskualdean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratu ditu atzoko PCR eta antigeno probetako emaitzak. Urola Kostan zortzi kasu positibo detektatu dituzte atzoko probetan, duela astebete baino bi gehia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005334
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Mariko zine aretoan taularatuko dute lana Huts Teatroak eta Artedramak, ostiralean. Saridunek bi sarrera bikoitz eskuratuko dituzte Alondegiko bulegoetan. Huts Teatroa eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz antzezlana izango da Zumaian ostiralean. Aita Mariko zine aretoan taularatuko dute lana, 19:00etan. Emanal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005335
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lagunak bazekien zenbateraino interesatuko zitzaidan, eta whatsappez bidali zidan mezua, argazki eta guzti: "Kontzentrazio esparruetara deportatutako bidasotarren erakusketa batean zumaiar bat ere ageri da...". Argazkian, gizonezko bat, Tomas Zubizarreta Lazkano. Etxean, begiratu dut Zumaiako Udalak ateratako Zumaia 19...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005336
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoitzetan gutxienez lau irteera eta bi bisita egin ahal izango dira astean Egoitzetako egoerak "nabarmen" hobera egin duelako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako COVID-19aren Koordinazio Soziosanitarioko Organoak protokolo partekatua adostu du hiru aldundientzat. Gipuzkoan bihar sartuko da indarrean. Gipuzkoako egoitzet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005337
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur zabaldu ditu ateak Amalur parafarmaziak. Orain arte Basadi auzategian kokatuta zegoen Farmazumaia, eta, orain, izenez aldatzeaz gain, lekuz aldatu da. Hala, aurrerantzean Amaia plazako 15 zenbakian aurkituko duzu Eli Aranoren parafarmazia. Amalur parafarmaziak orain arteko produktu berdinak eskaintzen jarraituko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005338
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Internet bidezko zuzeneko hitzaldiak izango dira martxoan zehar ere KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak. Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005339
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteko lau urtaroetan jasoko eta sailkatuko ditu Surfriderrek Inpernupen pilatutako hondakinak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Surfrider Fundazioak kolaborazio hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako kostaldean pilatzen den hondakinen inguruan herritarren sentsibilizazioa sustatzeko. Urtean zehar egingo diren lanen inguruan er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005340
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saregileen plazan elkarretaratzea egin dute eguerdian, astelehenero bezala. Herritar ugari batu da pentsiodunek egindako deialdira. Zumaiako pentsiodun eta jubilatuen plataformak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur, astelehena, Saregileen plazan. Pentsio publiko eta duinen aldeko aldarria egiteaz gain, osasungintza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005341
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Umeak etxean nola entretenitu gurasoek burua galdu gabe" hitzaldi-solasaldia Txiribueltak "umeak etxean nola entretenitu gurasoek burua galdu gabe" hitzaldi-solasaldia antolatu du martxoak 11erako, arratsaldeko 18:00etan Alondegian
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005342
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako junior mailako selekzioaren deialdian izango da Ainhoa Larrañaga Espainiako junior mailako eskubaloi selekzioa Europako txapelketen A kategoriara igotzen saiatuko da uda honetan. Imanol Álvarez hautatzaileak 18 jokalariren deialdiaren berri eman du. Horien artean da Ainhoa Larrañaga zumaiarra. Martxoaren 15e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005343
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru positibo zenbatu dituzte Zumaian ostiraletik igandera bitartean Urola Kostan 23 positibo zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean, horietatik hiru, Zumaian. Eremu horian jarraitzen du, 183,17ko intzidentzia tasarekin. Osasun Sailak eman ditu ostiraletik igandera bitarteko herriz herriko datuak. Zumaian egind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005344
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar zabalduko da udalekuetan lan egiteko eskabideak aurkezteko epea Dena ondo bidean, uda honetan haurrei zuzendutako udaleku irekiak egingo dira Zumaian. Udaleku horietan lan egin nahi duten koordinatzaile eta begiraleek bihartik aurrera izango dute eskabideak aurkezteko aukera. Osasun egoerak bestelakorik esaten ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005345
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ofizial-igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesuko proba praktikoaren behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak Hautagaiek erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute, martxoaren 2tik 8ra bitartean. Behin behineko ebazpen honen aurka interesatuek Epaimahai Kalifikatzaileari zuzendutako erreklamazioa aurkezteko au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005346
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren barruan, hirugarrena. Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005347
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
COVID-19 garaiko lehen txapelketa jokatu du Itxas-Gainek, Legution COVID-19 garaiko lehen txapelketa jokatu dute Itxas-Gaineko piraguistek pasa berri den asteburuan. Legutioko urtegian izan dute hitzordua, Araban, erlojupeko Euskadiko txapelketa, hain zuzen. Itxas-Gain klubeko piraguistak lehiatu gabe zeuden aspaldidan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005348
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Labarra Taberna senior mutilen taldeak, bere lehen garaipena eskuratu du, partidaren azken unean. Emozioz betetako partida izan da, eta denbora guztian estu estu goi ta behe ibili dira gure mutilak, eta azkenean lehen garaipena eskuratu dute, gol batez irabazita Donostiako Saieko taldeari.Neumaticos Bayonako Jubenil mu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005349
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Atzerrian lurra garratz' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean Astearte goizera bitarte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Emanaldia martxoaren 5ean izango da, Aita Marin. Martxoaren 5ean, ostirala, Huts Teatroa eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz antzezlana izango...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005350
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
269 positibo zenbatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 46 Nafarroan. Positibotasun tasak gora egin du Nafarroan, eta behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 315 COVID-19 kasu baieztatu zituzten atzo -larunbata- Hego Euskal Herrian, ostiralean baino 79 gutxiago. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 6.611 PCR eta antigeno prob...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005351
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribian seigarren egin dute Zumaiako gizonezkoek, eta zazpigarren emakumezkoek 16:05ean irten da Telmo Deun elkarteko emakumezkoen trainerua, eta zazpigarren postua lortu du (16:10,65). 16:18an izan da gizonezkoen txanda; seigarren egin dute (21:11,94). Hasi dira traineruen test-saioak. Kai-muturreko sarbidea itxi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005352
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken orduetan 394 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian Atzoko emaitzetako positibotasun tasa %4,9koa izan da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta %2,4koa Nafarroan. 394 lagunek eman dute positibo azken orduetan Hego Euskal Herrian, duela astebete baino 151 gutxiagok. Atzo, ostirala, koronabirusa atzemateko 9.586 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005353
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Formakuntza saio ezberdinak ditugu programatuak ikasturte honetan. Zumaienan, gure Proiektu Pedagogikoa aberastea eta janztea dugu helburu. Gure Baso Magikoaren proiektuak ilusioz bete gaitu, ohartzen baikara gure ikasleengan zenbateko onurak eta gozamen-uneak ekarriko dituen. Edonola ere, ez dugu nahi basoa jolas-gune...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005354
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilaren 5etik 10era izango da sei etapatako lasterketa. Bosgarren etapan, Zumaiatik, Getariatik, Zarauztik eta Oriotik igaroko da proba. Azken etapan, berriz, Azkoititik pasatuko dira txirrindulariak. Atzo, ostirala, aurkeztu zuten aurtengo Itzulia Basque Country txirrindularitza proba. Iaz ez zen egin proba; korona...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005355
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aran Santamaria: "Egitea gustatzen zait, esplikatzea baino gehiago" Pasioz bizi du egiten duen hori Aran Santamaria Garate artistak (Zumaia, 1968). Zeramika lantzen hasi zen aspaldi, eta beste hamaika materialekin esperimentatu ostean, paperean topatu du esparru kutuna; dena den, ez die muzin egiten bestelako material ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005356
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deun Arraun Elkarteko ontzi bana izango da emakumezkoen eta gizonezkoen mailatan lehiatzen. Ontzi bakoitza zer egoeratan dagoen ikusteko estropada izango da biharkoa. Hondarribiko XXI. Traineru Jaitsiera jokatuko da larunbat arratsaldean. Traineru denboraldirako test edo proba bezala hartuko dute parte hartuko du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005357
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitzuri frontoi atzeko errepideak itxita jarraituko du inguruan egiten ari diren lanengatik Aitzuri frontoiaren atzetik pasatzen den errepideak itxita jarraituko du beste hilabetez, inguru horretan egiten ari diren gas hoditeriaren desbideratze lanak direla eta. Gas horniduraren desbideraketa lanak egiten ari da Norteg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005358
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarazpe Lakatuak eta Kalari Taberna taldeek debutatu egingo dute larunbatean Kadetetik gorako liga guztiak martxan jarri dira jada, eta beraz Zarazpe Laktuak mutilen taldea eta Kalari taberna nesken taldea ere estrainekoz arituko dira denboraldi honetan. Orain arte, pandemia dela eta, martxan jarri gabe izan dira heure...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005359
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez da inolako ekitaldirik egongo; udalaren ustez, egoera honetan hori da aukera bakarra. Zumaiako Udalak jakinarazi du aurten ere ezin izango direla santelmoak ospatu. Ez da festen bueltako inolako ekitaldirik egongo, eta udalaren arabera, hori da aukera bakarra egoera honetan. Udal Gobernuak oposizioko kideekin hala a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005360
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela gutxi Berria egunkarian irakurritako hitz bat hautatu dugu aste honetarako. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Multzo batetik ale jakin batzuk hautatzeko edo bereizteko erabiltzen dugu Zumaian eta inguruan "aurkiak" (ahoz "aurkidxak" edo "aurkiyak"), gehienetan pluralean. Zestoan b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005361
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeko bisita kultural gidatuen eskaintza doakoa izango da asteburu honetan Deban, Mutrikun eta Zumaian Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere bisiten eskaintza ezagutzera emateko, doako irteera gidatuak eskaini ditu pasa den asteburuetan. Ekimen hauek izaten ari diren arrakasta ikusita, asteburu honetan, otsailaren 27 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005362
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bikaintasun ziurtagiria lortu du Zumaiako Herri Eskolaren programazio alfabetatze proiektuak Urrian izan zen Kode Astea Europan, "programazioa eta alfabetatze digitala modu interesgarri eta entretenigarrian" lantzea duena helburu. Parte hartu zuten Urola Kostako ikastetxe publikoek ere, elkarrekin, eta bikaintasun ziur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005363
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Darahlik Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 45. urteurrena ospatuko dute larunbatean. Mendebaldeko Sahararen aldarrikapenekin bat egin eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo du Darahlik. Ohartarazi dute bab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005364
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri euskaldunetan 2005etik hona izandako migrazio erdalduna aztertu dute Euskara, bestela ez gara zikloan Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko bigarren saioan, herri euskaldunetan izandako migrazio erdalduna izan zuten hizpide Edurne Urrestarazu Garcia eta Enara Eizagirre Arandia antropologoen eskutik. Migrazio ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005365
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdean zenbatutako zazpi kasuetatik bi Zumaian detektatu ditu Osakidetzak Zazpi positibo detektatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Urola Kostan, horietatik bi Zumaian. Tasa zertxobait igo bada ere, 200eko langatik behera jarraitzen du herrian. Urola Kostan apaltzen ari da kasu positiboen kopurua. Osasun Sail...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005366
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia izango da berriz ere Hego Euskal Herrian errepideko denboraldia hasiko duena. Zumaiako Txirrindulari Elkarteak egindako ahaleginari esker, aurten ere eta pandemian murgilduta, hartu beharreko babes eta osasun neurriak hartuta. larunbatean jokatuko da elite eta 23 urtez azpikoen lasterketa. XIII. edizioa izango d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005367
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsaileko aldizkarian Baleike pertsonaia non zegoen aurkitu du Luis Zulaikak Urtearekin batera zozketa berria abiatu du Baleike aldizkariak. Baleike pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan aurkitu behar zen, eta asmatzen zutenen artean opari bat zozkatuko zen. Otsaileko aldizkarian fruiten artean ezkutatu zen Baleike pe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005368
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako zuntz optiko sarea aktibatzeko prest dagoela adierazi du Zumaiako Udalak. Ondo bidean, martxoan izango da zerbitzua abian Paolaldean, Larretxon eta Ardantzabiden, eta urtea amaitu baino lehen herri osora zabaltzea aurreikusten da. Guifi.net eta Zumaiako Udalak abian jarritako egitasmoa da hau. Proiektu honek z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005369
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (153. zbkia - 2021.01.28) 2.2.- 2020/13; 2020/14; 2020/15; 2020/16 ERREPARO ORRIEN ETA HAUEN ALKATE DEKRETUEN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA. 2.4.1.- 2021-2023ko DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.- 2.4.2.- 2021eko ORDENANTZA FISKALAREN 2. ALDAKETA O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005370
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
200 puntu baino gutxiagoko intzidentzia tasa du gaur gaurkoz Zumaiak Herenegun gertatu bezala, atzo ere beste positibo bat zenbatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zumaian. Eskualde mailan, hamahiru izan ziren atzo baieztatutako kasuak. Intzidentzia tasa 200 puntuko langatik behera kokatu da Zumaian. Atzo beste p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005371
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datozen egunetan Zumaiako etxebizitza guztietan banatuko da Baleikeren gida. Digitalean ere kontsulta daiteke, baleike.eus/gida helbidean. Baleikeren gida kaleratu berri du Baleike Kultur Elkarteak. Guztira, 5.000 ale banatuko dira datozen egunetan postontzi guztietan; digitalean kontsultatu nahi duenak ere izango du h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005372
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondakinen gaikako bilketaren garrantziaz sentsibilizatzeko kanpaina, martxan Astelehenaz geroztik beharrezkoa da txartela errefusaren eta organikoaren edukiontziak zabaltzeko. Hondakin frakzio bakoitza zein edukiontziri dagokion gogorarazteko, informazio-totemak jarri dituzte Beheko plazan. Joan den astelehenaz gerozt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005373
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru egun jarraian positiborik zenbatu gabe egon ondoren, atzo beste kasu bat detektatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zumaian. Intzidentzia tasa zertxobait igo da, hazkundea ez da kezkagarria. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguneratu ditu izurritearen gaineko datuak, eta horien arabera, Urola Kostan sei po...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005374
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen partaidetza egonkortu eta hobetzeko lanketa hasi du Pulpo Eskubaloiak Betidanik sortu izan du kezka nesken artean kirola lagatzeko tasa altuak. Mutilen aldean, gehiago izaten dira goraka doazen einean kirola uzten duten nesken kopurua. Arrazoi asko daude honen atzean: kulturalak, sozialak... Horren aurrean, P...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005375
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oikiako hondakin urak Zumaiako araztegira eramateko pausoak ematen hasi da URA agentzia Oikiako hondakin urak Zumaiako araztegira eraman ahal izateko kolektore bat egingo dute. Kolektore hori egiteko proiektuaren idazketa lizitatu berri du URA agentziak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Inguru...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005376
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Migrazio erdalduna herri euskaldunetan" hitzaldian aldi bereko itzulpen-zerbitzua egongo da. "Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloaren bigarrena izango da otsailaren 24an, asteazkenean. Enara Eizagirrek eta Edurne Urrestarazuk azalduko digute udalerri euskaldunetara etorritako erdaldunek nolako gogoetak dauzkaten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005377
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bakoitzak jakingo du 2020. urtea zeren urtea izan zen norberarentzat. Niretzat baratzearen urtea izan zela esango nuke. Gure etxean, baserria izanik, betidanik izan dugu soroa eta txikitatik egon da familiako bizimoduarekin lotuta. Batetik, etxekoentzat jateko nahikoa izatea izan da zergatia, eta, bestetik, azokara era...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005378
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste urte batez, abendua iristearekin batera Preso eta Iheslarien dinamikak aurrera ateratzeko elkartu ginen, oraindik ere, ehundaka preso eta iheslari politiko beraien etxeetatik urrun eta giltzapean daudelako. Aurtengo egoera berezi honetara egokitzeko, urteroko egitarauari aldaketa batzuk egin behar izan genizkion,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005379
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostalarien protestek hautsak harrotu dituzte gurean, krisiari eta jarduera mugei aurre egiteko dirulaguntzak eskatzen dituzte. Baina ziur esan dezakegu ez dela sektore honen erreskate ekonomikorik izango (kreditu finantzazio batzuez aparte). Zergatik? EAEko zein espainiar Estatuko erakunde politikoek agintzen duten lur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005380
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Trenak abiadura hartu du eta eskuetan dudan liburutik leihora pasatzen da begirada. Etxeak, zuhaitzak, errekak eta ibaiak, animaliak, bidexkak eta autobideak abiada batean pasatzen dira, eta ikusitako guztia prozesatu gabe liburuaren orrietara itzultzen naiz; irakurtzen ari naizen istorioan murgiltzen naiz berriro. Lib...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005381
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz energiari buruzko azterketa egin eta gero, Zumaiako Udalak trantsizio energetikoaren gaiari helduko dio Aldaketa garaia da' izenburupean antolatutako jardunaldiekin. Bihar, asteartea, izango da lehen saioa, 18:30ean, Aita Mari zineman. Zumaiako Udalak energiari buruzko azterketa egin zuen iaz, eta irakurgai dago ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005382
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenero moduan, pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lan duinen alde elkartu dira Hainbat herritar elkartu dira, eta ohi bezala, Saregileen plazan egin dute elkarretaratzea. Astero bezala, gaur ere elkarretaratzea egin dute Saregileen plazan. Zenbait herritar elkartu da, eta euripean izan bada ere, pentsio pu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005383
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, ez da positibo bat bera ere detektatu Zumaian asteburu honetan. Eskualdean, berriz, 40 izan da atemandako kasuak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratu berri du osasun egoeraren berri ematen duen herriz herrikako txostena. Urola Kosta eskualdean 40 kasu po...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005384
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako bi haurreskoletatik batek egin du bat partzuergoaren greba deialdiarekin Haurreskolen partzuergoak greba egunak deitu ditu aste honen hasierarako. Gaur hasi eta asteazkenera bitartean izango dira greba egunak. Zumaian dauden bi haurreskoletatik batek egin du bat greba deialdiarekin, eta besteak ez. Bost egunek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005385
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[ZOZKETA] Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko dugu aste honetan Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Parte hartu eta zorte on!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005386
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaurtik aurrera organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira Aurretik Getarian, Aian eta Orion egin zen bezala, errefusaren eta organikoaren edukiontziak itxiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian. Gaurtik aurrera txartela erabili beharko da bi edukiontzi horiek zabaltzeko. Txartel bakoi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005387
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Nola lagundu gure seme-alaben sexualitatea" hitzaldia antolatu du Txiribueltak ostegunerako
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005388
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tolosako Aranburu Jauregian dago ikusgai ostiraletik; hango udalaren eta aldundiaren babesa jaso du lanak. Erakusketaren helburua "XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak ezagutarazi eta omentzea" da. Joseba Esnal eta Belen Ibarrola elkarteko kideek eman zituzten xehetasunak irekiera ek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005389
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kadete taldeek garaipen argiak lortu zituzten beraien neurketetan. Senior mailako bi taldeek, ezin izan zuten garaipenik lortu Eibarren kontrako partidetan. Labarra Taberna mutilen taldea, lehen zatian partidari eustea lortu zuen arren, bigarren zatian entrenamendu faltaren zama igerri zuten, entrenatzen aspaldi dabile...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005390
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osakidetzak eta Osasunbideak 7.918 proba diagnostiko egin zituzten atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta 394 positibo kasu zenbatu zituzten. Hala ere, atzo herenegun baino proba gutxiago egin zituzten lau lurraldeetan, eta positibotasuna %5ekoa da gaur-gaurkoz. Hego Euskal Herrian 394 positibo zenbatu zit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005391
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi itsas animalia artatu zituzten iaz eskualdeko kostako herrietan Orotara, 27 animaliaren lehorreratzeak artatu ditu 2020an Euskadiko Lehorreratzeen Sareak Gipuzkoan, horietako zortzi inguru hauetan: bat Orion, hiru Zarautzen, eta lau Getarian. Zumaian ere esku hartzea ohikoa den arren, iaz ez zuten bakar bat ere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005392
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mendiak ematen dizkio Ana Egaña irakasle zumaiarrari asteari aurre egiteko "indarra eta bitaminak". Mugimendua aisian, eta mugimendua lanean, Herri Eskolako gorputz hezkuntzako irakaslea delako, baita IKT arduraduna ere. Esan du neuronak astintzen gorputza astintzen baino ordu gehiago pasatzen dituela. Badira energia e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005393
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Grebara deitu dituzte haur eskoletako eta adineko egoitzetako langileak Hiru eguneko lanuzteak deitu dituzte Haurreskolak Partzuergoaren zentroetan, astelehenetik asteazkenera. Adineko egoitzetako langileak, berriz, ostegunerako deitu dituzte grebara. Hezkuntzan eta zaintzan grebarako deialdi bana egin dute hainbat sin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005394
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
11.350 PCR eta antigeno proba egin zituzten lau lurraldeetan atzo, eta positibotasuna %5etik behera dago: Nafarroan 3,6koa da, eta %5ekoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hego Euskal Herrian 545 positibo zenbatu dituzte atzo egindako 11.350 PCR eta antigeno probetan. Hala, positibotasuna %5etik behera dago une honetan. Bez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005395
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[ZOZKETA] Jexux Eizagirre Portilloren 'Bizitzeko irrika' liburuaren bi ale zozkatuko ditugu Jexux Eizagirre Portillo zumaiarrak argitaratu berri duen Bizitzeko irrika. Hango eta hemengo ipuinak, motxetik hasita liburuaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Sar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005396
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jexux Eizagirre Portillo: "Ipuin denetan dago bizitzaren aldeko apustua" Bizitzeko irrika. Hango eta hemengo ipuinak, motxetik hasita liburua argitaratu berri du Jexux Eizagirre Portillok (Zumaia, 1948). Ipuinak eta kontakizunak bildu ditu zumaiarrak, bere erara moldatuta. Liburua salgai dago herriko liburu denda batzu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005397
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara, bestela ez gara hitzaldi-zikloaren barruan, bigarrena: euskararen inguruan nolako bizipenak dauzkaten herri euskaldunetara migratutako erdaldunek. Immigrazioaren fenomenoa ez da berria Euskal Herrian. Industrializazioak aldaketa sakonak ekarri zituen gure herriaren demografian eta egoera soziolinguistikoan. Az...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005398
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gorka Zabaleta: "Gehigarri eta magazin berri bat prestatzen ari gara, ilusio handiz" Urolako Komunikazio Taldea sortu dute, Urola Kosta eskualdeko euskarazko egunkaria, telebista eta lau herri aldizkari batuta. Zabaletak urte eta erdiko ibilbidea azaldu du, eta aurtengo erronken berri eman. 'Gipuzkoako Hitza'-n argitar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005399
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan hasiko dira Martxoaren 8aren harira antolatutako ekitaldiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldien berri eman du gaur Zumaiako Udalak eta antolakuntzan lagundu duten eragileek. Lehen ekintza igande honetan bertan egingo da: Euskal Herriko Mundu Martxara eramango den oihala prestatz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005400
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sara Manzisidor, emakumezkoen 20 urtez azpikoen mailan arituko da eta Martin Amilibia Senior Gizonezko mailan. Euskadiko taldearekin izango dira Getafen. 2.000 metroko zirkuitu batean arituko dira korrikalariak, dagokien distantzia osatu arte. Eguraldiaren arabera, lokatzari aurre egin beharko diote, edo ez. Sara neska...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005401
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jubenil mutilen partida atzeratu egin da astelehenean Bilbo gorrian zegoelako. Bost partida jokatu dituzte Pulpoko taldeak asteburu honetan, horietako bi Zumaian eta hiru kanpoan. Senior mutilen Labarra Taberna taldea, Eibarrera joango dira garaipenaren bila. Senior nesken Juanjo Harategia taldeak, Eibarreko nesken bis...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005402
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aldundiak abiatutako kanpainari esker, maiatza baino lehen tokiko egunkari edo aldizkarietan bazkidetzen denak hamabi euro gutxiago ordainduko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat kanpaina egin ditu kultur kontsumoa sustatzeko, besteak beste Kultur Bonoak eskainiz; hau da, deskontuak eskaintzen zaizkie herritarrei, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005403
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mertxek eta Maitek bidalitako hitza ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Bizitasunik gabeko neskari edo emakumeari esaten diogu Zumaian "sorta"; "tuntuna" edo "ergela" adierazteko ere erabiltzen da adjektibo hau.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005404
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arotz izateko ikasketak egin zituen Mikel Etxabe Agirrek (Zumaia, 1982), baina, gauzak nola diren, CAF enpresak Norvegian duen abiadura handiko treneko proiektuan lan egiten amaitu du. Lanaren inguruan eta Eskandinaviako herri honetan COVID-19a nola bizi izan duten kontatu dio Baleikeri. Nik ere ez nuen espero! Lanbide...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005405
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskarak etorkizunean izan al dezake arriskurik turismoaren hazkundea dela eta? Euskara eta turismoa bateragarriak al dira? Zer iritzi dute turistek euskararen inguruan? Iritzi horiek eta gehiago entzun ziren atzo Alondegian, Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko lehen saioan. Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikl...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005406
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandeko Geoparkearen bisita gidatuak doakoak izango dira sektore turistikoko eta merkataritzako langileentzat Aurreko asteburuan herritarrentzat antolatu genituen doako bisita gidatuen arrakasta ikusita, igande honetarako, otsailaren 21erako, sektore turistikoko eta merkataritzako enpresa eta langileei zuzendutako doa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005407
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo gertatu bezala, eskualdean atzemandako positiboen ia erdia Zumaian detektatu ditu Osakidetzak. Hamabi kasu izan ziren atzo Urola Kostan, eta horietatik bost Zumaian. Eremu horian jarraitzen du, hala ere, herriak. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu ditu atzo, asteazkena, egindako PCR eta antigeno proben ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005408
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar eta etzi, ostiralean eta larunbatean, neguko stock azoka egingo da Zumaian, Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatuta. Osasun egoera dela eta, ez da giroa alaitzeko ekitaldirik izango da. Materiala stockean duten dendek hala eskatuta antolatu du Gertuk neguko azoka hau. Bihar eta etzi, ostiralean eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005409
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Intzidentzia tasak beherantz jarraitzen du atzo hiru positibo izan baziren ere Zazpi positibo detektatu zituen atzo Osakidetzak eskualdean, eta horietatik ia erdia, hiru, Zumaian. Intzidentzia tasak, hala ere, beherantz jarraitzen du, eta 172,99ra jaitsi da. Atzo egindako PCR eta antigeno proben emaitzak argitaratu dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005410
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urolatik barrena kontzertua izango da bihar arratsaldean Aita Mari aretoan, 19:00etatik aurrera. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Beste bat! zikloko azken kontzertua izango da bihar, Aita Mari aretoan. Urolatik barrena izenburuarekin, Urval Ensemble klarinete...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005411
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
David de Llodiok irabazi du Distira elkartearen otsaileko lehiaketa Erretratua zen Distira argazki elkartearen otsaileko lehiaketako gaia, eta irabazlea David de Llodio izan da. Berarena da bigarren argazki onena ere. Udazkenean hasi zuen Zumaiako Distira argazki elkarteak bazkideen arteko lehiaketa. Hilero izango dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005412
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitzuri pilotalekuaren atzeko errepidea itxita egongo da datozen egunetan Gas sarearen desbideraketa lanak egiten ari dira, DBHko eraikin berria partzela horretan eraikitzen hasi aurretik. Aitzuri pilotalekuaren inguruan gasaren desbideraketa lanak egiten ari da Nortegas enpresa urtarrilaren erdialdetik. Zumaiako DBHko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005413
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kasu positibo bakarra zenbatu dute Zumaian ostiraletik igandera bitartean Eremu horian dago Zumaia, 213,70eko tasarekin. Azken datuekin baieztatu da Urola Kostan ez dagoela eremu gorrian dagoen herririk. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken hiru egunetako positibo kopuruen emaitzak plazaratu ditu, eta azken asteeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005414
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamargarrenez, 'Euskara, bestela ez gara' zikloa antolatu du udalak herriko eragileekin elkarlanean Asteazkenetik martxoaren 10era bitartean, hitzaldi bat izango da astero. Askotariko gaiak lotuko dituzte euskararekin; turismoa, feminismoa, musika edota migrazioa. Aurrez izena ematea ezinbestekoa dela gogorarazi dute a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005415
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Urolatik barrena' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean Asteazken goizera arte izango da parte hartzeko aukera. Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira eskainiko dute ikuskizuna Urval Ensemblek, Jon Maiak eta Gorka Hermosak. Beste bat! zuzeneko ikuskizun zikloaren barruan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005416
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi-zikloaren lehenengo saioa datorren asteazkenean, otsailaren 17an, izango da, 18:30ean, eta turismoa eta euskara izango dituzte mintzagai Goizane Arexolaleibak eta Asier Basurtok; Gorka Zabaleta arituko da bideratzaile lanetan. Azken urteotan turismoak gora egin du kostaldeko herrieta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005417
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araban, Bizkaian nahiz Gipuzkoan nahiz Nafarroan, 500etik behera jaitsi da 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia tasa. Atzo, orotara, 480 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian gauzatutako 10.766 PCR eta antigeno probetan. Osakidetzaren arabera, 170 lagun daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ZIUetan....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005418
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dozenaka herritar bildu dira Beheko plazan eguerdian, "Matxismoak hiltzen gaitu. Autodefentsa feminista!" zioen pankartaren atzean. Herenegun Sestaon (Bizkaia) jazotako hilketa matxista salatzeko egin dute elkarretaratzea. 56 urteko emakume bat hil zuten duela bi egun Bizkaiko herri horretan, eta Ertzaintzaren hipotesi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005419
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Angulen arrantzaren gainean hartzen diren erabakietan ahotsa izan nahi dute anguleroek, eta helburu horrekin sortu dute elkartea. Tartean dira Zumaiako ordezkariak ere. Euskadiko Angulero Elkarteak argitara eman duen oharraren arabera, "Euskadiko arro guztietako anguleroak" biltzen ditu sortu berri den elkarteak. Angul...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005420
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den asteazkenean aurkeztu zuen Ibon Ibarguren irakasleak Donostiako EHU/UPV Unibertsitatean. Zumaienan erakunde, profesional eta instituzio ezberdinekin urteak daramatzagu gure ikastetxe curriculuma aberastu eta ikasleei arlo akademikoa lantzeaz gain, bizitzarako beharrezkoak diren balio eta esperientziak eskaintz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005421
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sestaoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da bihar 56 urteko emakume bat hil dute Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintza heriotza ikertzen ari den arren, hipotesi nagusia da hilketa indarkeria matxistaren ondorio izan dela. Hori dela eta, azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du Zumaiako m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0005422
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bideak" aldarrikatu dituzte Torturaren Aurkako Egunean 100 lagun inguru elkartu dira Sorturen arabera Saregileen plazako elkarretaratzean. Besteak beste, duela 40 urte torturatu eta hil zuten Joxe Arregi Izagirre zizurkildarra izan dute gogoan. Torturaren Aurkako Eguna da ga...
cc-by-sa 3.0