id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0007223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren edo arazo fisikoak dituzten herritarrek eman dezakete boza posta bidez; martxoaren 26rako egin behar dute eskaera Correosen bulegoetan. Atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek martxoaren 7ra arte egin ahalko dute boto eskaera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lankidetzarako esparruak zehazteko bilera Larraina Euskara Elkartearen eta Udalaren artean Lankidetzarako aukerak aztertu ziren eta bilera emankorra izan zen. Pasa den astean bildu ginen udaleko Euskara eta Hezkuntza saileko zinegotzi Maddi Aldalur eta Josune Herrarte teknikariarekin. Bileraren helburua hauxe zen: 2020...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Untzueta eta Arrugaetako Atxa bisitatuko dituzte Indamendikoek asteburu honetan Goiko estankoan eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek, ostiral eguerdia baino lehen. Igandean, hilak 16, Bizkaialdera egingo du irteera Indamendik. Oraingo honetan, Untzueta (720 metro) eta Arrugaetako Atxa (669 metro) bisitatuko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur arratsaldean itxita egon da errepidea. Itsasbazterreko denboralea baretu denez, zabalik da berriz. Itsasoaren egoera dela eta, Zumaia eta Getaria arteko N-634 autobidea itxi egin behar izan dute gaur, asteartea, arratsaldean. Olatu handiak zeuden iragarrita, eta alerta laranja ezarri dute kostaldean. Horregatik, k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kultura Sailaren asmoa da herriko eragileetan edota taldeetan sor daitezkeen proposamenak jasotzea. Gero eta gertuago ditugu santelmoak. Jaietarako bi hilabete falta dira, eta Zumaiako Udaleko Kultura Saila hasi da dagoeneko prestaketa lanekin. Herriko elkarte edota taldeetan sor daitezkeen proposamenak jasotzeko, bile...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri Eskolako Aita Mari eraikineko obrak eten ditu Udalak, betelan lurrak kutsatuta egon daitezkeelakoan Lurrak ikertzeko laginak hartu zituzten joan den astean, eta analisiaren emaitza jaso bitartean, geldirik egongo dira obrak. Herri Eskolako Aita Mari eraikineko jolastokia berritzeko lanak eten ditu Zumaiako Udalak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian geldialdia egingo du ostegunean 'Don't be Dummy' programak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak sustatutako programak auto eta moto istripuak saihesteko helburua du. Zumaiako Institutuko eta Zumaiena Ikastetxeko ikasleek hartuko dute parte osteguneko saioan. Trafiko istripuak prebenitzea helburu duen Don't be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko jaietan janari postuak jartzeko zozketaren emaitza argitaratu du Udalak Lizentzia lortu dutenek dokumentazioa aurkeztu beharko dute datozen egunetan. Zumaiako Udalak egin du herriko jaietan janari postuak jartzeko zozketa. Postua lortu dutenek oinarrietan jasotzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte dato...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ongizan fisioterapiak emandako bonoa zozkatuko dugu bazkideen artean Ostegun eguerdira arte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Aste honetan, Ongizan fisioterapia zentroak emandako bonoa zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun eguerdira arte izango dute bazkideek parte hartzeko aukera, helb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gautena elkartearen babesean eratu dute taldea, eta esperientziak partekatzea eta haur hauen egoera hobetzeko eskaerak egitea du helburu. Antonella Ieva Verducci da talde honen sortzaileetako bat. Peruarra, bost urte pasa daramatza Zumaian bizitzen, eta Ikerren ama da. Autismoa duen zazpi urteko haurra da Iker. Bera be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsio publiko duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian Astelehenero bezala, herriko pentsiodunen talde batek elkarretaratzea egin du Saregileen plazan, Alondegia kultur etxearen aurrean. Aurreko ekintzetan bezala, pentsio publiko duinak aldarrikatzen dituzte pentsiodunek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Burgo de Osman izan dira asteburuan Beheko Plaza jubilatuen elkarteko kideak Udaberrian irteera gehiago egingo dituzte, esaterako, Andaluziara eta Irlandara. Beheko Plaza Zumaiako jubliatuen eta pentsiodunen elkarteak irteera egin du asteburu honetan. Hain zuzen ere, Soriako Burgo de Osma hirian izan dira elkarteko 25 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilaren 14an ikusi ahal izango da antzezlana Zumaian, Aita Mariko zine aretoan. Tabuak hautsi, eta isilpean den heroinaren gaiari argia eman nahi izan dio obrak. Artedramak, Axut!-ek eta Dejabu Panpin Laborategiak elkarlanean sortutako Zaldi urdina entzutetsuak ere Zumaian geldialdia egingo du otsailean. Tabuak hautsi,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek 0-1 galdu dute asteburuan Lagun Onak taldearen aurka
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abian da lehia berriz ere Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean. Denboraldi honetan, Maiaur Izozkiak-en eskutik, gosari ederra izango da jokoan astero-astero. Otsailaren 3tik 9rako astean, Asier erabiltzailea izan da garaile, 573,37 puntu eskuratuta (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat helbidera izen-abiz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste Santua badatorkigu, eta garai horretarako plan paregabe batekin gatozkizue: Caceres probintziako Jerteko bailara ezagutzea. Gerezien loratze ospetsuaz gain -sortea baldin badugu- inguru ederrak ditu mendizaleentzat. Esate baterako, Garganta del infierno, Camino real edo Rebollarreko parke naturala. Gure asmoa, hor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi triatleta zumaiarrak badaki zer den podiumera igotzea. Azken urteotan sarritan igo da dominaren bat jasotzera parte hartutako triatloietan lortutako emaitzengatik. Orain, ordea, beste sari bat jasoko du. Azken denboraldi hauetan hirutan izan da Alberdi Espainiako txapeldun, eta baita Gipuzkoakoa eta Eusk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Infantil eta kadete mutilek irabazi egin dituzte estropadak gaur goizean Trintxerpen. Infantil neskak eta jubenil mutilak ere fin ibili dira, eta bigarren postuetan sailkatu dira. Trintxerpen jokatu da gaur goizean Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia, eta zumaiarrek emaitza onak eskuratu dituzte bertan. Sailk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldietarako sarrerak salduko dituzte asteartean Oxforden Internet bidez 17:30ean izango den saiorako sarrerak agortu badira ere, gehiago salduko dituzte aurrez aurreko salmentan. Pirritx, Porrotx, eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte Zumaiena ikastetxean hilaren 24an. Lehe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua egin dute gaur goizean Hezeguneen Munduko Eguna izan berri da, eta horren harira antolatu du irteera Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Haizeak lagundu ez arren, 11 hegazti mota ikusteko aukera izan dute herritarrek. Adin guztietako herritarrak bildu dira gaur goizean Turismo Bule...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hirugarren egin dute Maite Etxabek eta Eñaut Aizpuruak denboraldiko lehen surfski proban Itxas-Gain piraguismo klubeko kideek beteranoen kategorian hartu dute parte Munduko Surfski Koparako puntuagarria den proban. Lanzaroten (Kanariak) jokatu da, larunbatean. Podiuma eginda itzuliko dira etxera Lanzarotetik (Kanariak)...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irune Aranguren Barragan: "Harritu nauena da zenbat gazte eta nerabe etortzen diren kontsultara" Psikologia sistemikoan sinesten du Irune Arangurenek (Zestoa, 1987); alegia, pertsona sistema baten barruan ulertu behar dela lagundu ahal izateko. Pazientearen erritmoa errespetatzea da beretzat gakoetako bat, eta kontsult...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Familiarentzat agonia da horrela egotea, nahi duguna da osabaren gorputza errekuperatu lehenbailehen" Helene Alberdi triatleta zumaiarraren osaba da aste honetan Zaldibarren luiziak azpian harrapatu duen langileetako bat. Publikoki eskatu die agintariei egin dezatela "errepidea irekitzeko egindako ahalegin bera" gorpu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskaera egiteko azken eguna otsailaren 21a izango da, eta udaletxean bertan nahiz Internetez aurkez daitezke eskariak. Udalak osatu egingo du udaltzainen lan-poltsa, eta interesa duenak otsailaren 21a izango du eskaera aurkezteko azken eguna. Oinarriak jada argitaratuta daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta horren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Zubimendi musikari zumaiarra kide duen Trio Zukan taldeak egonaldi artistikoa egingo du otsailaren amaieran, Jaengo Segura de la Sierra (Andaluzia, Espainia) herrian. Musica en Segura izeneko egitasmoko lehiaketa irabazi du Trio Zukanek. 70 proposamen inguru aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak abangoardiak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJren udal taldeak bi bilera ireki egingo ditu herritarrekin TAOz eta beste gai batzuez Lehenengoa astelehenean izango da, Alondegian, arratsaldeko 19:00etan. Bigarrena asteartean izango da, ordu berean, Herri Eskolaren Sagarbide eraikinean. Zumaiako EAJren udal taldeak bi bilera ireki deitu ditu datorren ast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiaren taldeek 18 partidu jokatulo dituzte. Horietatik 6 izango dira Lubaki Kiroldegian. Jubenil mailako mutilek Euskal Ligako bigarren fasea hasiko dute asteburuan, neskek berriz, federazio kopa. Kadete mailako lehen urteko neskek eta mutilek ere federazio kopa jokatuko dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanzaroteko surfski proban hartuko dute parte Eñaut Aizpuruak eta Maite Etxabek Atlantic Ocean Surfski proba jokatuko da larunbat honetan, Lanzaroten (Kanariar Uharteak). Itxas-Gain klubeko bi kidek parte hartuko dute bertan: Maite Etxabek eta Eñaut Aizpuruak, hain zuzen ere. Munduko Surfski Koparako puntuagarria den p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak gaur eguerdian banatu ditu Landaola sariak Aretxabaletan. Urteetako ibilbidearen saria jaso du Jaime Zubia Zinkunegi zumaiarrak. Landaola, Gipuzkoako landa eremuaren garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau, Gipuzkoako sei ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaskarot haur antzezlana ekarriko du Atx Teatroa konpainiak igande honetan Zumaiara. Saioa 12:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. Udaleko Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak: Aloña Otegi Zabaleta, Ibon Manterola Garate eta Maite Castro izan dira. Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gorka Iribar: "Gertatzen ari dena erakusten digutena baino larriagoa dela iruditzen zait" Duela hiru urtetik Shangaien bizi da Gorka Iribar. Mondragon Korporazioaren parte den enpresa batek eskaini zion lana bertan, eta bikotekidearekin erabaki zuen baiezkoa ematea. Shangaiko bizitzaz, koronabirusaz eta sortu den alarm...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behin Gipuzkoako pistako denboraldia amaituta, Viveros San Anton-Mardu taldeko ziklistek buru belarri ekin diote errepideko denboraldia prestatzeari, baina Aitor Agirrek eta Kimetz Etxabek oraindik ere badituzte pistako txirrindularitzan betebeharrak. Aitor Agirre asteburu honetan Portugalen lehiatuko da, Anadiako belo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iurre Eizagirreri egokitu zaio Sastarrain baserriak eskainitako bi lagunentzako zaldi irteera. Aste honetan, Zestoako Sastarrain Baserri Eskolak emandako bi lagunentzako zaldi irteera zozkatu dugu bazkideen artean. Zozketa egin dugu dagoeneko, eta irabazleak jaso du saria: Iurre Eizagirreri egokitu zaio. Zorionak!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Angulak harrapatzeko garaian daudela aprobetxatuta, aste honetan ere ibaiarekin lotutako hitz bat ekarri dugu. Proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier). Errioan ibiltzeko gabarra edo ontzi txiki bat da 'txanala' Zumaian; beste toki batzuetan 'txanela' edo 'ala' esaten zaio. Gazte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mexikoko kultura koloretsua ekarriko du Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak otsailaren 21ean egingo duen jaialdian. 13. jaialdia du aurtengoa, eta, ohikoa denez, kalejira eta ikuskizuna izango dira herriko kaleetan. Otsailaren 21ean, ostiralean, egingo du Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak Inauteri jaietako aurten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure ikasleen ongizateak eragin zuzena du beraien ikasketetan, hori horrela, SUKALDE GIROAN proiektua diseinatu genuen, ikasleen eguerdiko otordua eta baita denbora ere kalitatezkoa izan zedin. Ondorioz, sukaldea berritu eta gure sukaldariak egunero, bailarako baserritarren produktuekin, gure ikasleen bazkariak mimoz e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek larunbatean jokatuko dute norgehiagoka eta ohorezk erregionaleko neskek asteazkenean jokatuko dute Preferenteek Lagun Onak taldearen aurka jokatuko dute larunbatean Aita Marin arratsaldeko 16:00etan eta ohorezko erregionaleko neskek datorren asteazkenean jokatuko dute etxean Urolaren aurka arrat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maria Lopezek irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa bigarren urtez jarraian Lehiaketara aurkeztu diren hamabi lanak Alondegian izango dira ikusgai hilaren 24ra arte. Herritarren sarirako botoak jasoko dituzte bertan. Maria Lopez Juezek irabazi du Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa, bigarren urtez jarraian. Ora...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[ZOZKETA] 'Kaskarot' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Kaskarot haur antzerkia ekarriko du Atx teatroa konpainiak, igandean, Zumaiara. Saioa 12:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. Antzezlan hau ikusteko hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Agure batek is...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohituta gaude ZTTko kideak igerian, bizikletan eta korrika ikusteaz. Aurten, ordea, lokatzetan korrika ere ikusi ditugu. Triatloirako zaletasuna Zumaian ez da berria, eta azken urteotan sustraiak errotu dituen kirola da. Iraileko zita garrantzitsuaz gain beste kirol ekintza batzuk ere antolatzen ditu ZTTk. 2019. urtean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaienak eta Mater ontzi museoak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Plastifisharen Kostera izeneko proiektuaren barruan, Zumaienako eta Mater Ontzia Museoko arduradunek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Proiektu honek, itsas hondakinen mehatxuak ardatz hartuta, hiritarrak beraien ingurugiroaren kontserbazioan in...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigara: "Proiektu honekin esan daiteke hizkuntza etxekotu nahi izan dugula" Bigara sormen tandema osatzen duten Itziar Aranburuk (Donostia, 1975) eta Jon Ander Garcia (Zumaia, 1977) Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia liburua argitaratu berri dute Pamiela argitaletxearekin. Donostian egin dugu topo liburuaz hitz ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Testigo desaparecida' liburua aurkeztuko du Idoia Zubia zumaiarrak, bihar, Donostian Idoia Zubia idazle zumaiarrak Testigo desaparecida liburua aurkeztu zuen iragan abuztuan Zumaian. Liburu hauek aurkezten eta firmatzen ariko da datozen egunotan. Bihar Donostian izango da liburua aurkezten, Donosti liburu dendan (Bilb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkideek aste honetan zehar jasoko dute etxean otsaileko Baleike aldizkaria. Ez direnek, aldiz, ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke. Hiru anai batelak hartu du otsaileko Baleike aldizkariko azala: 1982. urtean egin zuten Hiru anai batelaren neurriak eta formak izango dituen erreplika egiten a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirritx eta Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak hilaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira Inauterietako astelehenean bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek. Internet bidezko salmenta etzi hasiko da; hilaren 11n erosi ahal izango dira aurrez aurre. Aurten ere Zumaian izango dira Pirritx Porrotx eta Marimot...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 6 garaipen, berdinketa bat eta 9 porrot utzi zituzten. Jubenil mailako mutilek Euskal Ligan jarraituko dute Andoainen jokatutako promozio faseko hiru partidak irabazi ondoren. Jubenil ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elikadura hain garrantzitsua izanik, gure seme-alaben jangela eredua zehatzago ezagutzeko, hobekuntzak bilatzeko eta gurasoak sentsibilizatzeko, hitzaldi bat antolatu dugu. Zatoz!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sastarrain Baserri Eskolak emandako irteera zozkatuko dugu aste honetan. Ostegunera arte izango dute bazkideek parte hartzeko aukera. Aste honetan, Zestoako Sastarrain Baserri Eskolak emandako bi lagunentzako zaldi irteera zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Ostegun goizera arte izango da zozketan parte hartzeko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak antolatu dituzte. Etzi, hilak 6, itxiko da izen-ematea. Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuko dituzte Guraso eskola hauek. Saioak otsailaren 8an eta 15ean egingo dituzte, biak euskaraz. Bigarren talde bat osatzen bada, gazteleraz i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako erdigune geografikora egingo du irteera Indamendik asteburuan Larunbatean egingo dute irteera, hilaren 8an. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Goiko estankoan. Datorren irteera larunbatean egingo du Indamendik, hilaren 8an. Zumarragako Aginaga auzotik abiatuta, Xamiño (933 metro) eta Izazpi (9...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Darahlik 2.500 kilo elikagai bildu ditu Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko Iaz baino gutxiago izan arren, herritarren erantzuna "bikaina" izan da, Darahliren arabera. Piztu itxaropena lelopean, Sahararen aldeko euskal karabana izan zen joan den astean Zumaian, Darahli Elkartearen eskutik. Aste barruan he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abian da lehia berriz ere Egunean behin jokoko Baleikeren taldean Astero astero puntuazio altuena lortzen duenak Maiaur Izozkiak emandako gosari eder bat izango du opari. Geldialdiaren ondoren, martxan da berriz ere lehia Egunean behin jokoko Baleikeren taldean. Astero astero puntuazio altuena lortzen duenak Maiaur Izo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kantu kalejira egingo du Beheko Plaza abesbatzak bihar, Santa Ageda egun bezperan Beheko Plaza abesbatza kalera aterako da bihar, hilaren 4an, Santa Ageda egun bezperan. Ohikoa duenez, kantu kalejira egingo du Agustin Zubimendik zuzendutako abesbatzak egun honetan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean, Trintxerpen. Zumaiako ontziek lan bikaina egin dute gaurko estropadetan. Emakumezkoetan, haurren mailan, bosgarren izan da Telmo Deun arraun elkarteko ontzia. Batel mistoa, berriz, 11. izan da. Promesa mailan, Zumaiako A ontzia hirugarren izan da, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[ZOZKETA] Bidasoa-Ademar partidarako bi sarrera zozkatuko ditugu bazkideen artean Irungo Bidasoa eskubaloi taldeak Leongo Ademar hartuko du asteazken honetan, Asobal ligako norgehiagokan. Partida 19:00etan hasiko da, Irungo Artaleku kiroldegian. Partida hau ikusteko bi sarrera (lagun batentzako bi sarrera) zozkatuko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak otsailaren 9an Zumaiko Turismo Bulegotik abiatuta eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta hegaztiak behatzeko hastapen-tailerra egingo da otsailaren 9an. Hezeguneen Munduko Egunaren harira, Euskal Kostaldeko Geoparkeak hegaztiak behatzeko irteera gi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizaki orok greba egiteko eskubidea duela dioen ideiatik abiatuta. Zer esan dezakegu Zumaian egindako pikete batzuen jardunei buruz. - Hormetan pintaketak.- Pinturaz betetako kutxazain automatikoak.- Denda batzutan Jabeen eta piketeen arteko liskar handia.- Eroski eta BM. Manifestazioa bere parean, "eskiroles". (BM itx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan, hilaren 2an, jokatuko da Zumaiako bederatzigarren txakurkrosa. Izen-emate epea bihar goizeko 11:00etan itxiko dute. Ohi bezala, Alai auzategian kokatuko dute lasterketaren irteera eta helmuga, Victoriano Arrate etorbidean, eta zirkuitua Basustagainean atonduko dute. Parte hartzaileek 8.300 metroko ibilb...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch Traileko hirugarren entrenamendu gidatua izango da igandean Flysch Trail lasterketa maiatzaren 3an jokatuko da aurten. Lasterketa prestatzeko, hainbat entrenamendu saio proposatu dituzte antolakuntzatik. Hain zuzen ere, igande honetan, otsailaren 2an, egingo dute hirugarrengoa. Lubaki kiroldegian elkartuko dira ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Anton-Mardu taldeko Kimetz Etxabek garaipen handia lortu zuen Anadia belodromoan Gipuzkoako selekzioarekin korritutako omniumean. Lau probek osatzen dute omniuma, eta bi irabazi zituen debarrak: tenpoa eta puntuaketa. Kanporaketan bigarren izan zen, eta scratcha zazpigarren bukatu zuen; lortutako puntu guzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterietako kartel lehiaketako proposamenak gaur ere jasoko dituzte Atzo zen lanak aurkezteko azken eguna. Hala eta guztiz ere, greba orokorra medio, epea gaur arte luzatzea erabaki du Zumaiako Udalak. Lehiaketa hau zumaiarrei dago zuzendua, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. G...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko asteetako hitzekin lotuta, hirugarren bat ekarri dugu oraingoan. Proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier). Ibaiertzeko erribera edo soroetarako ura erregulatzeko atea da 'tronpa' Zumaian, hau da konporta edo ur-atea; beste toki batzuetan 'txinbo' ere deitu izan diote. Bid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kike Tormentak kontzertua emango du gaur Itziarko Burugorri ostatuan Kike Tormenta musikari madrildarraren kontzertua entzuteko aukera izango da gaur, Itziarko Burugorri ostatuan. Emanaldia 23:00etan hasiko da. Kike Tormenta 2006an ezagutarazi zen Todo o Nada izeneko bere lehen LParekin. Orduz geroztik geldialdirik gab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek larunbatean jokatuko dituzte norgehiagokak Preferenteek Aretxabaletan jokatuko dute eguerdiko 12:30etan eta ohorezko erregionaleko neskek Bergaran jokatuko dute arratsaldeko 18:00tan
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hedabide honetako langileek ere bat egin dute grebarekin. Ondorioz, grebari dagozkion ekitaldiak bakarrik landuko dira gaur Baleikeren webgunean. Lan, pentsio eta bizitza duinen alde protesta egitea erabaki dute milaka norbanakok eta ehunka eragile eta erakundek Hego Euskal Herrian. Hedabide honetako langileek ere bat ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolak osatzen duen Ekosistema Hezitzailearen barnean, edozein txoko bihur daiteke gure ikasleak hezteko era naturalean. Gaur egun, eta Herri Eskolako Ekosistema hor ari da jartzen indar handia, jolastokiak helburu hezitzaileekin ari gara birmoldatzen: ikasle guztiek erlazionatzeko aukera izatea, natura...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 5 garaipen, berdinketa bat eta 8 porrot utzi zituzten. Asteburu eskasa izan zen aurrekoa Pulpo Eskubaloiarentzat oro har. Senior mailako bi taldeek, emakumezkoek zein gizonezkoek galdu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Desobedientzia zibilaren defentsa egin du Jon Kareagak, Alondegian egindako solasaldian Grebaren harira antolatutako hirugarren eta azken ekitaldia izan da gaurkoa. Klima aldaketa eta honek mundu mailan sor ditzakeen krisialdien inguruan aritu dira Kareaga eta Peñalba. Jon Kareaga aktibista zumaiarrak adierazi duenez, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Belen Uranga Ekuadorren da, Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Ikastaroan parte hartzen Belen Uranga zumaiarrak Ekuadorren egiten ari diren Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Nazioarteko Lehen Ikastaroan modulo bat gidatu du. Munduko hizkuntza aniztasunaren gaineko espezialista handia da Uranga, eta urteak darama...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
[ZOZKETA] Zozkatu ditugu Sonakay taldeak Azpeitian emango duen kontzerturako sarrerak Antolatzaileek bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Amaia Aldalur eta Paula Elosua Sanchez izan dira. Sarrerak aretoko atean izango dituzte zain.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea ostiralean amaituko da 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra izango da. Ikastaroa doakoa da eta urtarrilaren 31 izango da izenak emateko azken eguna. Gazteen artean literatur sormena bultzatzeko asmoz antolatu du Udalak ikastaroa, bigarren urtez jarra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Grebarako deialdiak udal langileen gehiengoaren babesa izan du. Ondorioz, ez dituzte ohiko zerbitzuak eskainiko eta udal eraikinak itxita egongo dira urtarrilaren 30ean. Gizarte Zerbitzuen arloan, gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira. Urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta gehiengo sindikalak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA:(139. zbkia - 2019.12.12) 2.- HIRIGINTZA.-2.1.- IRIZPENA:2.1.1.- FATXADAK BIRGAITZEKO ORDENANTZA FISKALETAKO, ICIO ATALEKO %95EKO HOBARIA EMATEA, BIDEZKO BADA. 3.- PERTSONALA.-3.1.- IRIZPENA:3.1.1.- ZUMAIAKO UDALEKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK ETA ZUMAIAKO KIROL PATRON...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Biharko deituta dagoen greba orokorra dela-eta, Euskotrenek eta Lurraldebusek gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituztela adierazi dute. Hala, Zumaiatik Donostiara eta Zumaiatik Bilborako lineatan orduro izango dira trenak. Donostiarako noranzkoan goizeko 06:00etan izango da lehen trena, eta 07:30etik aurrera orduro izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sonakay musika taldeak Sanagustinen emango duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditugu bazkideen artean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da Sonakay, larunbatean. Asteazken eguerdira arte izango da zozketan parte hartzeko aukera. Euskal eta ijito sustrai indartsuak dituen musika talde donostiarra Azpeitiko Sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak urteko batzar arrunta egingo du otsailaren 12an, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarteko zentroko bigarren solairuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohorezko erregionaleko nesken eta lehen mailako jubenilen norgehiagokak bertan behera gelditu dira Zumaiakoko preferenteek ezin izan zuten 5. garaipena lortu jarraian. Saiatu ziren arren, Ketak eraman zituen 3 puntuak Aita Maritik. Gainontzeko emaitzak kartelean;
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko Photomuseuma bisitatzeko bi sarrera zozkatu genituen pasa den astean Baleikeko bazkideen artean. Parte hartu duten guztien artean zozketa egin dugu eta sariduna Aloña Otegi Zabaleta izan da. Bi sarrera izango ditu Photomuseumeko leihatilan. Zorionak. J. A. Areta Goñi (JUXE) argazkilariaren Zu barik eztau eraku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errusian zerua zabalegia da. Hortaz konturatu nintzen aurrena, iristerakoan. Erdi lo nenbilen, desorekatuta, hegazkinean lau ordu begiak itxi nahian egon eta zuzenean lanera etorrita. Ezagun batek komentatu zidan Errusian "Europan" baino kale zabalagoak daudela orokorrean -askotan ezin da gainetik pasa, lur azpitik ibi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denbora luzez gure agenda mediatikotik guztiz desagertuta egon dira, baina azken aste hauetan berriro ere aktualitatearen erdigunera igaro dira errefuxiatuak. Arazoa inoiz baino biziago dagoela kontuan izanik, Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeko kideok, aurten Errefuxiatuen eta migranteen inguruko jardunaldiak antol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Honezkero batek baino gehiagok begiratu diozue iraganari; urte berriak atea ireki ahala, nahitaez egin beharreko ariketa balitz moduan: jada pasatako urtearen errepasoa egin, 365 egunen balantzea positiboa ala hala moduzkoa izan den ebatzi eta urte berriak ezer berririk ekar dezakeen irudikatu. Iraganari so geratu bain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
31 songs izeneko liburuxkan gogoko dituen 31 kantu aukeratu zituen Nick Hornby idazle, futbolzale eta musikazale britainiarrak. Agian ez dira abestirik onenak izango, baina bai bera mugiarazten eta hunkitzen dutenak. Abestien zerrenda nahiko bitxia da: Van Morrison, Bruce Springsteen edo Led Zeppelin mitikoen abestiak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Ongi Etorri Euskararen Herrira' proiektua aurkeztu du UKUEk Fiturren Euskara eta euskal nortasuna izango ditu ardatz Urola Kostako aurtengo turismo-eskaintzak. Ongi Etorri Euskararen Herrira lelo hartuta, turismoan euskarari dagokion balioa emateko ekimen berritzailea aurkeztu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gip...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidaian parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 27tik aurrera eman dezakete izena, Beheko Plaza elkartean Beheko Plaza elkarteak Andaluziara bidaia antolatu du bazkideentzat, 2020ko martxoaren 23tik 29ra. Antolatzaileen asmoa da Granada, Sevilla, Cordoba, El Caminito del Rey eta beste hainbat herri bisitatzea. Bidaian pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julen Garcia: "Nire abestiekin mezu positiboak eta maitasuna zabaltzen saiatzen naiz" Lo mío pa'ti izeneko diskoa argitaratu berri du Julen Garcia zumaiarrak. Aspaldidanik gogoko du hip hopa, eta jazzarekin, soularekin edota r'n'b erritmoekin nahastu du bakarkako lehen disko honetan. Urtarrileko Baleike aldizkariko elk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiaren taldeek 14 partidu jokatulo dituzte. Horietatik 6 izango dira Lubaki Kiroldegian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Moda industria erraldoiaren ekoizpen ereduari egiten dio kritika Jon Kareaga zuzendari zumaiar gaztearen lanak. Itziarko Burugorri ostatuan izango da ikusteko aukera, eta ondoren solasaldia ere egingo dute Kareagarekin batera. Giro onean darrai aurrera Itziarko Auzo Udalak sustatutako udazken-neguko egitarau kulturalak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Anton-Mardu txirrindulari taldeko pistako ziklista gehienek aurki bukatuko dute pistako denboraldia. Joan den igandean BioRacer torneoko azken jardunaldia jokatu zuten. Bederatzi jardunaldi izan dira, eta osotasunean ezin izan dute Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ordezkariek proba guztietan parte hartu. Iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko asteko hitzarekin lotutako beste bat ekarri dugu oraingoan. Proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier). Errioko urari eusteko dike modukoa, lur piloa edo ezponda da 'luakia' Zumaian. Antzeko izenak erabiltzen dira beste herri batzuetan: lubaki, luebaki, luebai, lubai, luai....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santiago hondartza gaineko egurrezko pasabidea itxiko dute, konponketa lanak direla eta Gaur abiatuko dituzte lanak; bost egun itxita egotea aurreikusi dute. Santiago hondartzaren eta N-634 errepidearen artean dagoen egurrezko pasabidea itxiko dute datozen egunetan. Izan ere, pasabideak dituen kalteak konponduko dituzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiduen emaitzak Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako partidek 11 garaipen, berdinketa bat eta 5 porrot utzi zituzten. Pulpo Eskubaloiak asteburuan erdietsitako emaitzen artean badira nabarmentzekoak direnak. Alde batetik, Kadete mailako enakumezk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Larrañaga: "Gogoari eta motibazioari eustea garrantzitsua da niretzat" Haurra zenetik arraun elkarteko harrobiko arraunlaria izan da Larrañaga (Zumaia, 1981). Entrenatzaile arituko da orain; 2016an egin zuen azken denboraldia arraunean. 2020ko arraun denboraldian gizonezkoen entrenatzailea izango zara. Noiz eta n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauzko Photomuseum bisitatzeko bi sarrera zozkatuko ditugu bazkideen artean Bihar eguerdira arte izango dute bazkideek zozketan parte hartzeko aukera. Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, establezimenduek emandako produktu edota zerbitzuen zozketak. Aste honetan, Zarauzko Photomuseum Argaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauterien etorrera iragartzeko, berriz ere elkartuko dira aurten kaldereroak. Inauterien aurreko asteburuan, otsailaren 15ean, herriko kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran, kantuan. Kalejira behar bezala irten dadin, entseguak hasiko dituzte bihar, ostirala. Ostiraletan 20:00etan elkartuko dira, eta larunbatetan 16:00...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken atxiloketak salatu eta bakearen eta demokraziaren aldeko aldarria kalera atera dute Deklaratu ondoren utzi zituzten aske. Ia ehun harrera ekitaldi antolatzea leporatzen diete atxilotuei. Guardia Zibilak Antton Lopez Kubati eta Oihana San Vicente Kalera Kalera euskal presoen aldeko dinamikako kideak, Oihana Garmen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiko EAJ-PNVk bere kezka adierazi du herrian bizi izaten ari garen ekintza-bandaliko boladaren aurrean Zumaiako EAJ-PNVren Erakundeak azkenengo asteburuetan, behin eta berriz, edukiontziak erre izana salatzen du eta "ekintza-bandaliko" hauen egileak ekintza hauen aurrean "erantzutea" espero du. Jeltzaleok ekintza ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fitur turismo azoka ireki zuten Madrilen atzo, asteazkena, eta Urola Kostako hainbat ordezkari izan dira bertan eskualdeko turismo eskaintza erakusten. Gipuzkoako hainbat ordezkari joan dira atzo, asteazkena, Madrilen zabaldu zuten Fitur azokara, eta tartean Zumaiako bi ordezkari izan dira: Iñaki Ostolaza alkatea eta E...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek larunbat arratsaldean jokatuko dituzte norgehiagokak Aita Marin Preferenteek 16:00etan jokatuko dute Ketaren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek 18:15etan Zumarragako Urolaren aurka
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsailaren bigarren asteburuan jokatuko da Zumaiako XXXVI. Herri Lasterketa. Urtero bezala, bi ibilbide izango dituzte aukeran parte hartzaileek: 5,6 kilometrokoa, bata; eta 10,2koa, bestea. Izen-emateak 11 eta 13 euro balio ditu, hurrenez hurren. Proba nagusi horietarako aurrez herrikrosa.eus webgunearen bidez inskrib...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontzientziak pizteko lanketa egin dute herriko ikasleek, Gazte On programaren barruan Gaur aurkeztu dute lanketa Zumaiako bi ikastetxeetako ikasle eta irakasleek, udaletxeko pleno aretoan. Zumaienako eta Herri Eskolako zenbait ikasle eta irakasle udaletxeko pleno aretoan bildu dira gaur goizean, Alex Oliden Zumaiako U...
cc-by-sa 3.0