id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0007523
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. Karter taldearen diskoko bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Karter rock talde zumaiarrak bere lehen diskoa argitaratu berri du. Diskoaren bi ale eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. Hart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007524
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Klarinete Maratoiaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek Guztira, 120 lagun aritu dira Zumaian klarinetearen bueltan antolatutako egitasmoan parte hartzen. Sapere Aude Sinfonietta-ko kideek igaro berri den XVIII. Klarinete Maratoiaren balorazio positiboa egin dute, oro har. Parte-hartzea "ona" izan dela uste ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007525
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteko mendi irteeren egutegia bete dugu igandean egindako Tellamendiko irteerarekin. Horregatik, urtea egoki agurtzeko, azken eskaintzarekin gatozkizue. Arlaban gainean dagoen Gure Ametsa jatetxean lekua itzartuta daukagu abenduaren 15erako, eta bertan bazkide, elkarteko lagun eta mendizaleei orokorrean espero zaituzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007526
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Finalaurrekoa irabazita, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean izango da Jon Maia Zumaiarrak saio oso ona gauzatu du Tolosako finalaurrekoan, eta egindako lana tarteko, saioa irabazi du. Beraz, datorren abenduaren 14ko finalean izango da. Jon Maia Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean izango da, gaurko Tol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007527
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiatik apenas urrundu garenok, inguruetan bilatu eta aurkitu ditugu abenturak; beste batzuk, berriz, mundu osoan ibiliak dira, eta pozik kontatzen dituzte bizitakoak. Horietako bat dugu Julian. 1945ean jaio zen, Zunbilo kalean. Gurasoak Julian eta Dolores zituen; aita Gerra ondorenak ekarri zuen Zumaiara, Hotel Amay...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007528
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean 3 urteko haur, guraso eta hezitzaileak jolasean ibiltzeko aukera paregabea izan zuten. Ikasturteko lehen hiruhilekoa oparoa izan da Haur Hezkuntzan: jolasean aritu gara bete-betean. Jolasa haurraren beharra eta eskubidea da. Haurrak jolasean aurkitzen du hazteko eta ikasteko bide nagusia. Haurrei jolasten ut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007529
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Istripua izan da AP8 errepidean, bi autok elkarren aurka talka eginda Istripua izan da AP8 autobidean Zumaia parean, Irungo noranzkoan. Bi autok elkarren aurka talka egin dute eta, momentuz, artatu bakarra dago ertzaintzaren arabera; adin txikiko bat Zarauzko anbulategira eraman dute. Bi autoetako batek erremolkea zera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007530
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola: "Momentua gozatzen jarraitu nahi dut eta egunen batean Bartzelonarekin liga lehiatu" Ia bost urte igaro dira jada, Kauldi Odriozolak (Zumaia, 1997) Pulporekin jubenil garaia amaitu eta Bidasoarekin sinatu zuenetik. Beste lau urte jarraituko ditu gutxienez bertan; izan ere, 2023. urtera arte berritu du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007531
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiaren taldeek 18 partidu jokatulo dituzte. Horietatik 8 izango dira Lubaki Kiroldegian. Emakumezkoen senior taldeak ostiralean jokatulo du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007532
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Monika Belastegi: "Euskarak behar du egon eskuko telefonoetan eta tabletetan, eta formatu berri honek hor kokatzen gaitu" Rikardo Arregi saria jaso zuen atzo Baleike sortzaile taldeko kide duen Ttap aldizkariak. Komunikazio Saria irabazi du, hain zuzen ere. Pozaren pozez da Monika Belasteik, Ttap aldizkariko zuzendaria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007533
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoitzetako langileak Aldundi aurrean biluztu dira hitzarmena eskatzeko Gipuzkoako helduen egoitzetako langile talde bat Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean elkarretaratu zen atzo, LAB sindikatuak deituta. Gerritik gora biluztu ziren aldundiaren eta patronalaren jarrera salatzeko. "Hitzarmenik gabe jarraitzen dute lan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007534
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduk Bilbon egingo duen manifestaziora joateko autobusa izango da Zumaiatik Euskal Errepublika aldarrikatzeko manifestazioa deitu du EH Bilduk. Abenduaren 6an egingo da Bilbon, eguerdiko 12:00etan, eta Bihotz Sakratutik abiatuko da. Manifestaziora joateko autobusa izango da Zumaiatik. Izenak Inpernupen edo Kantaur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007535
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua sei hilabetez moztuta egongo da Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua moztuta dago aste hasieratik Itziar parean izandako luizi bat dela medio. Euskotrenetik iragarri dutenez, konpontze lanek sei hilabete iraungo dute, eta bitartean autobusez egingo dira bi herrien arteko bidaiak. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007536
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nerea Arrien: "Ipuina mendeku txiki bat da kostaldean bizi izan dugun kostunbrismoari" Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sariak banatu zituzten atzo Alondegian egindako ekitaldian. Jarraian, Maite Larburuk kontzertua eskaini zuen. 60 lan aurkeztu dituzte aurtengo ipuin lehiaketara, horietatik sei herriko idazleek s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007537
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. 'Liluraren laborategia' antzezlanerako sarreren irabazleak Liluraren laborategia haurrentzako magia ikuskizuna izango da igande eguerdian (12:00etan) Aita Mari zine aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Ibai Zubimendi, Ainhi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007538
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pistako denboraldia hasi berritan, bi aste besterik ez probak hasi direla, Viveros San Antongo txirrindularien pedal kolpeak hautatzaileen arreta deitu dute. Junior mailako debutean, Aitor Agirre eta Kimetz Etxabe Gipuzkoako selekzioarekin Bordelen leihatuko dira, bertako Neguko Sarian. Bordeleko belodromoa oso berezia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007539
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eurien eta ur handien ondoren, Arritokietak esandako hitz berezi bat iritsi da hondartzara aste honetan. Hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier). Errioak edo itsasoak ekarritako egurrak dira 'txoarkillak' Zumaian. R.M. Azkueren hiztegian ere agertzen da TXORASKILO hitza, gur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007540
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Komunikazio Saria eskuratu du BALEIKE bazkide duen Ttap aldizkari digitalak, gaur iluntzean Andoainen egin duten ekitaldian. Kanaldudek jaso du Kazetaritza Saria. Gaur iluntzean banatu dituzte Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Andoainen, eta BALEIKE bazkide duen Ttap aldizkariak jaso du Komunikazio Saria. Astekari digi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007541
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreiritziak albo batera utzita, lasuna berreskuratzeko lanean ari da Txintxilla. Aste honetan Bilbon izan diren sukaldaritza jardunaldietan harekin prestatutako platerak proposatu ditu. Lasunak edozer gauza jaten ikusi izan dituzte kostaldeko herrietan bizi direnek. Botatzen dieten guztia jateaz gain, ur zikinetan el...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007542
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalaren babesarekin, autobusa antolatu dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko. Finalean izango da, gainera, gure Eskolan aritutako Jon Maia. Abenduaren 14an izango da finala, larunbat arratsaldean, Illunbe zezen plazan. Aurrez, motorrak berotzeko, bazkaria egingo dugu Donostiako Algorri jate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007543
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek igandean jokatuko dute Aita Marin eta ohorezko erregionaleko neskek larunbat goizean jokatuko dute Zarautzen Preferenteek etxean jokatuko dute igandean arratsaldeko 17:00etan Antzuolaren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek larunbat goizeko 11:00etan jokatuko dute Zarautzen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007544
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen aldeko gaztain erre festa egingo dute bihar Arroa Behean Euskararen Eguna ospatzeko bihar, ostirala, gaztain erre jana egingo dute Arroa Behean. Eskaizto auzo elkarteak antolatu du festa. "Abenduaren 3an, asteartea, Euskararen Eguna da. Euskaraldiarekin edo Euskaraldirik gabe, Euskararen Eguna ospatzea pents...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007545
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EUSKARAREN EGUNA izango dugu abenduaren 3an. Honen harira, Zumaiako Herri Eskolan egitarau oparoa prestatu dugu eskolako komunitatea osatzen dugun guztion artean. Egunaren aurretik, mailaz maila prestaturiko leloak leihoetan eta bi eraikinetako toki esanguratsuetan jarriko dira. Eta emanaldirako abestiak entseiatzen ib...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007546
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero garai honetan egin bezala, jostailu erakusketa antolatu dute Zumaiako Ludotekan. 4-12 urteko haurrei zuzendutako jostailuak erakutsiko dituzte. Merkatuan dauden jolasen erakusketa izango da, eta familian jolasak begiratu eta probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Helduek eta haurrek elkarrekin jolast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007547
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Karter musika taldeak argitaratu berri duen diskoa aurkeztuko du ostiralean Kontzertua Torreberri gaztetxean izango da, etzi. Polybius rock talde zestoarrarekin batera izango dira zumaiarrak, disko berria aurkezten. Karter punk rock talde zumaiarrak argitaratu berri duen diskoa aurkeztuko du zuzenean, Torreberri gaztet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007548
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Zumaian jokatuko da hirugarren faseko azkeneko saioa, kinielei amaiera emanez. Gizonezkoen Xistera Zirkuituan gauza asko daude erabakitzeko, baina bere amaierara heltzen ari da dagoeneko lehiaketa. Larunbatean, Zumaian 16:00etatik aurrera jokatuko da hirugarren faseko azkeneko saioa, eta honekin amaituko di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007549
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
100 ikasle inguru bilduko ditu gaur hasiko den Klarinete Maratoiak Musika Eskoletatik eta Kontserbatorioetatik etorritako ikasleen kontzertuarekin hasiko da gaur XVIII. Klarinete Maratoia. Igandera bitartean ikastaroak eta entzule orori zabaldutako ekitaldiak izango dira. Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 100...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007550
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dirk Brossék piano eta klarinete baxuarentzat idatzitako Elegy obra Klarinete Maratoian entzun nuen lehen aldiz. VI. Klarinete Maratoia zen (2007). Damián Hernández pianoan, Carlos Casadó klarinetean. Musika Bandaren lokaleko kontzertu hura primizia izan zen, geroxeago Just for fun diskoa atera zutelako. 2009an, VIII. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007551
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren erdialdean ekin nion Madrilen urtebetez masterra ikasi eta bizitzeko erronkari. Ordutik, hamarnaka pertsona eta txoko liluragarri ezagutu ditut Espainiar Estatuko hiriburuan. Egia esan, aurreiritziak aurreiritzi, jende ona leku guztietan aurki daiteke eta. Baina lehen hilabete honetan gehien harritu nauena Ma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007552
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dut gogoan porroian izan zen edo edalontzian. Nik dudan punteriarekin, porroitik ateratzen den txorrostak ahoan baino kamisetan amaituko du. Beraz, edalontzian izango zen. Eta gaseosarekin, hori seguru. Ez dut uste nuen adinarekin (ez galdetu zein zen, ez naiz akordatzen) zerbeza gasik gabe emango zidatenik. Beno, g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007553
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haren azpian deitzen zituzten Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiak, beren legeak "usadio eta ohitura" batzuen arabera gobernatzeko, ondoz ondo idatzitako foru bildumetan idatziak. 1876ko uztailaren 21eko Espainiako Legeak abolitu egin zituen foruak, eta harrezkero Gernikako Arbola edo haritza Euskal Herriaren libertatee...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007554
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiaren taldeek asteburuan jokatutako partidek 9 garaipen eta 7 porrot utzi dituzte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007555
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erakusleihoen dekorazioan egiten den ahalegina aitortu nahi du. Abenduaren 5era arte izango dute merkatariek izena emateko aukera. Gabonak hurreratzen ari dira dagoeneko, eta urtero bezala, Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak herriko saltokien arteko erakusleiho lehiaketa antolatu du. Erakusleihoen dekora...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007556
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Liluraren laborategia' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean Aste honetan, igandean Aita Mari aretoan izango den Liluraren laborategia haur antzerkirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea. Izena emateko, klikat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007557
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteen eta bertsogintzaren inguruko hitzaldia izango da bihar, Gunek antolatuta Mikel Artola bertsolariaren eskutik, bertsogintza eta euskal kulturgintza izango dituzte hizketagai. Gazteak euskal kulturgintzan, ekarpenak eta galderak bertsogintza mundutik solasaldia izango da bihar, hilak 27, Forondan, 19:30ean hasita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007558
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozola jardunaldiko zazpiko onenean, Champions League-en Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarrak sekulako partida jokatu zuen pasa den larunbatean, Bidasoarekin, Lisboako Sporting taldearen aurka. Zortzi gol sartu zituen guztira, eta berea izan zen 32nako berdinketakoa, partida amaitzeko segundo baten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007559
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Janari Bankuak deituta, elikagaien bilketa egin zen pasa den asteburuan, bai Zumaian baita Gipuzkoako beste herrietan ere. Zumaiarrek bikain erantzun dute beste behin ere. Janari Bankuko Zumaiako arduradunek adierazi dutenez, 9.000 kilo elikagai bildu ziren ostiralean eta larunbatean egindako bilketan. Horie...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007560
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uretaratzea dela eta, 15:00etatik 18:00etara arte ez da baimenduta egongo bestelako jarduerarik maniobra eremuan. Lehorrean, berriz, segurtasun hesia jarriko dute Gernika parkean inor ez sartzeko maniobrako eremuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007561
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren 25a den honetan, indarkeria matxistatik libre egongo den gizartea eraikitzearekin dugun konpromisoa eta betebeharra berretsi nahi dugu. Zumaiako Udalak lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria mota horren adierazpen guztien kontrako borrokan. Jatorrian duen izaera estrukturala azpimarratu e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007562
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itziarko tunelean trena erraletik atera da gaur goizean, luizi baten ondorioz. Gaur goizetik etenda dago Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua. EITBk jakinarazi duenez, gaur goizean, trena Itziarko tuneletik pasatzen hasi denean, luizi batekin topo egin du, eta bat-batean geratu behar izan du, errailetik irtenez. Ordut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007563
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek asteburuko norgehiagokak galdu dituzte Preferenteek 3-2 galdu zuten Beasainen. 80. minutuan 1-2 irabazten ari ziren arren, azkenengo unean etxekoek partidua irabazi zuten. Ohorezko erregionaleko neskek 1-3 galdu zuten Aita Marin Touringen aurka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007564
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Egunean Behin jokoko Emanu erabiltzaileak. Guztira, lehen astean 379 partaide batu dira Egunean Behin jokoko Baleikeren taldera. Lehia bizi-bizia izan da azaroaren 18tik 24ra bitartean; sariduna erabakita geratu zen atzo: Emanu erabiltzailea geratu da lehen postuan, 548,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007565
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen Astearekin lotutako ekitaldiak egingo dira Zumaian bihartik aurrera Abenduaren 3a da Euskararen Eguna. Horren harira, ekitaldi sorta prestatu du Zumaiako Udalak. Azaroaren 26tik abenduaren 5era bitartean egingo dira, eta euskarazko filmak, hitzaldiak, musika emanaldiak, Julene Azpeitia literatur lehiaketaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007566
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskubaloia amaitu eta futbolarekin hasi bitarteko atsedenaz baliatuaz gure kirol instalakuntzen txura hobetu dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007567
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
17 partidu jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloiaren taldeek orotara. Horietatik 8 etxean izango dira, Lubaki Kiroldegian. Igandean Eibarren jokatuko duen Emakumezkoen kadete taldeak Eukal Ligara igotzeko faseko partida izango du. Lehen urteko alebin mutilek (2009an jaiotakoek) bestalde, denboraldiko lehen partida izango du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007568
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira, 14,5 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu dute. Proiektu horien bitartez, zumaiarren bizi-baldintzak hobetzeko proiektuak garatzea da Udal Gobernuaren asmoa. 2020ko aurrekontu proiektua aurkeztu dute gaur Udal Gobernuko kide Iñaki Ostolaza alkateak, Arantxa Gajate Ogasun zinegotziak eta Maider Alberdi B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007569
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GKNko langileek indarkeria matxista lantzeko espazioa sortu eta hari buruzko gogoeta egingo dute bihar Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, hausnarketarako espazioa sortu nahi dute, pintura tailerraren bidez. Urratsez urrats berdintasunerantz lelo hartuta, indarkeria matxistaren aurkako jarduera egingo dute ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007570
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pistako denboraldiari gogotsu eta indartsu ekin diote Viveros San Anton-Zumaiako T.E.ko ziklistek. Ziklo krosean, berriz, lokatzetan gozatzen jarraitzen dute. Pistako Bioracer torneoari estreinu dotorea eman diote Viveros San Antongo txirrindulariek. Kadete mailan Scratchean txanda ezberdinetan lehiatu ziren (parte har...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007571
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tratu onetan hezi, elkar errespetatuta bizi! Emakumeen kontrako indarkeriari EZ! Zoritxarrez, emakumeen kontrako indarkeria matxista egunero ematen denez, horren kontra kontzientzia hartzeko, eta gure gizartetik horrelako jarrerak betirako desagertzeko, txikitandik lan egin behar dugu esparru guztietan: etxean, eskolan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007572
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari bilketa egingo dute gaur eta bihar herriko hainbat dendatan Euskadi osoan egingo da bilketa hori, eta Zumaiaren kasuan, lau dendatan jasoko da. Gaur, azaroak 22 eta bihar, azaroak 23, janari bilketa erraldoia egingo da Euskadi osoan. Zumaiako Elikagaien Bankuak jakinarazi duenez, Zumaian ere egingo dute bilketa,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007573
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gontxalok bidalitako hitza ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier). Hartxintxarrak botatzeko erabiltzen den tiragomari deitzen diogu 'txardango' Zumaian. Orioko euskarari buruzko liburu batean jasotakoaren arabera, kirtena bera da 'txardangoa'. Zara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007574
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aktore zumaiarrak Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak banatzen dituen Sorkuntza Beka eskuratu du. Gaur aurkeztuko du antzezlana Sortzaile Berrien Zikloan, Euskal Antzerki Topaketen barruan. Gai sakonak landu ditu Esti Curiel aktore zumaiarrak 35 huts antzezlanean. Amatasuna, denbora eta familia izan ditu oina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007575
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luberri eta San Pedro abesbatzen emanaldia izango da bihar Komentuan Antigua-Luberri ikastetxeko Guraso Elkartearen ekimenez sortua, hainbat estiloetako kontzertuak eskaini ditu azken hamaika urteetan. Oso errepertorio ezberdinak landu dituzte, kontzertu "serioagoak" eta baita Antiguo Auzoko festetan eskainitako emanal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007576
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiak pasa den asteburuan jokatutako partiden emaitzak Pulpo Eskubaloiaren taldeek pasa den asteburuan jokatutako 13 partidek 10 garaipen eta 3 porrot utzi zituzten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007577
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martin Amilibiak bigarren postua lortu du Irungo krosean; Sara Manzisidor hirugarren sailkatu da Lokatzetan korrika ibiltzeko garaia izaten da negua, korrikalari askorentzat. Joan den asteburuan Irunen izan zen denboraldiko lehenbiziko froga. Azaroakren 17an eman zioten hasiera kros denboraldiari. Martin Amilibia (Apal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007578
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIZIKASI EKIMENA: Eskola jazarpenaren kontrako hausnarketa saioak Urola bailarako eskola publikoko irakasleok Bizikasi ekimena dela eta, eskola jazarpenaren inguruko hausnarketa egingo dugu gaur eta bihar Azpeitiko Basazabal jauregian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007579
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nerea Arrien, Maite Arruti eta Nerea Eizagirre, 32. Julene Azpeitiako saridunak Udaletik jakitera eman dutenez, 60 lan aurkeztu dira aurten, inoizkorik gehien. Horietatik 6 dira zumaiarrek ondutakoak. Hilaren 28an egingo dute sari banaketa, osteguna, Euskararen Astearen barruan. Zumaiako Udalak jakinarazi ditu dagoenek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007580
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olatu handiak zeuden atzo arratsaldean, eta horietako batek surflari bat, argazkilari bat eta uretako moto-gidaria kolpatu zituen. Redymar denda nautikoko motor batek erreskatatu zituen. Asteazken arratsaldean, atzo, hiru pertsona erreskatatu behar izan zituen Redymar denda nautikoko moto batek. Orroaga inguruko uretan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007581
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ez daukagu inongo beldurrik errealitate historiko hau gertutik bizitzen jarraitzeko" Evo Moralesen gobernuaren aurkako estatu kolpea bertatik bertara bizi izan dute Ane Nolaskoain eta Aitor Ibarguren zumaiarrek. Santa Cruz de la Sierra hirian daude, ikasketa beka bati esker. Urriaren 20an izan ziren Boliviako presiden...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007582
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarrek Gipuzkoarren Kirola saria jasotzeko hautagaien aldeko boza eman dezakete. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol sailak 2019ko Gipuzkoa Kirolak sariketa jarri du martxan, eta Urola Kostako sei kirolari eta talde bat daude sarietara...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007583
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Heriotzaren inguruan hitz egiteko saioa izango da bihar, azaroak 20, Kabi tabernan. Death Cafe ekimenaren laugarren saioa izango da biharkoa. Asmoa ez da dolurako laguntza eman edo jasotzea, heriotzaren inguruan hitz egiteko espazioa sortzea baizik. Kabi tabernan egingo dute saioa, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartzek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007584
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aita Mari jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu bazkideen artean Aste honetan, Aita Mari jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu bazkideen artean. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela bazkide izatea. Ostegun eguerdian aterako dugu saridunaren izena. Zorte on!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007585
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Edukiontziak irekitzeko bigarren txartela banatuko du Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrek datozen egunetan jasoko dute txartela, postaz. Urola Kostako Udal Elkartetik jakinarazi dute errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki ahal izateko bigarren txartela banatuko dut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007586
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek irabazi eta ohorezko erregionaleko neskek berdindu egin dute asteburuan Preferenteek Oriokori 5-0 irabazi zioten norgehiagoka. Ohorezko erregionaleko neskek, aldiz, berdinketa lortu zuten Lasarteko Ostadarren aurka Eiderren golari esker. Preferenteek Oriokori 5-0 irabazi zioten norgehiagoka erra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007587
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, ekimen ugari izango da herrian datozen egunetan Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna datorren astelehenean izango da, azaroaren 25ean. Hala eta guztiz ere, bihar hasi eta abenduaren 2ra arte, egun horri lotutako ekimen ugari izango da herrian zehar. Gaur aurke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007588
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egitarau zabala antolatu du Zumaiako Udalak herriko eragileekin elkarlanean, musikaren eta musikazaleen eguna ospatzeko. Entzunaldiak, kontzertuak eta kalejirak izango dira, besteak beste. Musikaren eta musikazaleen Xixili Eguna ospatzeko, askotariko egitaraua antolatu du Zumaiako Udalak musikarekin lotutako eragileeki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007589
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenero bezala, Zumaiako pentsiodunen talde batek elkarretaratzea egin du, pentsio duinak eskatzeko. Zumaiako pentsiodun talde bat Kofradian elkartu da, astelehenero bezala, pentsio duinak exijitzeko. Ia bi urte daramatzate borrokan, eta oraingo eta etorkizuneko pentsio duinen sistema publikoa legez bermatu arte, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007590
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten igogailuak jartzeko udal baimena eskuratu dutenek diru-laguntzak eskatzeko deialdia egin du Zumaiako Udalak. Bi solairu edo gehiago dauzkaten eraikinetan igogailuak jartzeko laguntza ematea da helburua, beti ere eraikinen erabilera nagusia etxebizitza izatea denean. Igogailuak aldatzeko lanak, igogailuak jartzek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007591
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrek ere pentsio duinak aldarrikatu dituzte Donostiako kaleetan Atzo, larunbata, Gipuzkoa mailako manifestazioa egin zen Donostian pentsio duinak aldarrikatzeko. Bertan izan ziren herriko jubilatu eta pentsionista talde bat, baita herriko hainbat gazte ere. Zumaiako jubilatu eta pentsionistek eta herriko hainbat ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007592
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan itxita egon da errepide zati hori luiziagatik, baina 16:00ak aldera errei bat zabaldu dute. Semaforo bidez erregulatuko dute zirkulazioa momentuz. 16:00ak aldera zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepideko errei bat, ibilgailuek bertatik zirkulatu ahal izateko. Hainbat orduz egon da zeharo itxita, azke...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007593
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errefuxiatuen Harrera Taldea eta Eskubide Sozialen Kartako kideak arduratuko dira Trukegunea kudeatzeaz. Kutxa Ekogunearen egitasmoa da, eta Gipuzkoako hamar udalerrirekin elkarlanean aritu da, tartean Zumaiarekin. Kutxa Ekoguneak lau urte daramatza trukerako gunea eskaintzen Gabonen bueltan, eta aurten erabaki du herr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007594
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Juan Ramon Llavorik irabazi du Azpeitiko Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorritako argazkiak atera behar izan zituzten partaideek. Urtero bezala, Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. Argazk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007595
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi: "Ezin zara %100 konforme egon, eta ez nago, baina uste dut denboraldi nahiko txukuna egin dudala" Denboraldi borobila osatu du Helene Alberdi triatleta zumaiarrak. Azaro hasieratik Tanzanian dabil oporretan, eta telefonoz hitz egin dugu berarekin. Igerian ibili izan da txikitatik Helene Alberdi (Bilbo, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007596
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errigora saskiak erosteko aukera dago azaroaren 20ra arte: Zumaian hiru gunetan egin daiteke eskaera Nafarroako hegoaldeko produktuak jasotzeko; Internetez ere badago aukera. Diruaren laurdena hango euskalgintzari laguntzeko izango da. Jakina da Nafarroa hegoaldeko barazki eta lekaleak kalitate handikoak direla. Horiek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007597
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arriskutsua al da sakelako telefonoa erabiltzea autoari erregaia jartzen ari garenean? Eta autoarentzat txarra al da erregai gutxirekin ibiltzea? Urola Kostako HITZAk argitaratutako Motorra, garraioa eta mugikortasuna gehigarrian halako galderak erantzun ditu, besteak beste. Autoari erregaia botatzera joan, eta horniga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007598
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea egin dute herritarrek Boliviako estatu kolpea salatzeko, kalera irten ziren atzo herritarrak, Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek deituta. Boliviako herriaren burujabetza defendatzeko eta Evo Moralesi zein MAS Movimiento al Socialismoko kideei elkartasuna adierazteko elka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007599
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta Getaria arteko kostako errepidea itxi dute, luiziagatik Luizia egon da N-634 errepideko 25. kilometroan, Getaria parean. Ondorioz, Trafiko Zuzendaritzak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Zumaia eta Getaria arteko errepidea itxi dute bi noranzkoetan. Aste honetan hainbat bider itxi behar izan dute kostak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007600
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Itsas Zaporeak' dastatzeko aukera dago oraindik ere azaroa amaierara arte Azaroko azken igandean Orioko eta Getariako itsas zaporeak dastatzeko aukera izango da Kosta Gastronomika Urola Kostako turismo eskaintzaren baitan sortutako ekimenean. Hilabetean zehar, igandero, eskualdeko herri bakoitzean esperientzia bat esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007601
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste urte batez, azalik onena, edukirik onena eta, ikus-entzunezko onena saritu dituzte IV. Tokikom Sarietan. Finaleko hautagaien artean izan da eskualdeko Uztarria Komunikazio Taldearen erreportajea. Gaur banatu ditu Tokikom toki komunikabideen bateraguneak IV. Tokikom Sariak, eta sari horietarako hautagaien artean i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007602
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
13 partidu jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloiaren taldeek orotara. Horietatik 7 etxean izango dira, Lubaki Kiroldegian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007603
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Loturaren balioa eta garrantzia izan zen atzo arratsaldean 0-2 urteko haurren familiekin landu genuen gaia. Gorputzetik eta bizipen pertsonaletik abiatuta loturak zeinen garrantzia duen ulertu zuten atzo gurasoek. Udazken giro hotzean txokolate bero bat partekatu genuen elkarrekin, eta hitza jarri genion bizitako senti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007604
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu Lagrimas de Sangre taldeak Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak 'Lagrimas de Sangre' talde kataluniarra Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da bihar. Bazkideen artean bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu, eta saridunak atera ditugu jada. Yul Etxabek eta Igone Saizabal Bidasorok bina sarrera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007605
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garai txarrari agur; eskaladako gailurrera itzuli da Eneko Carretero Eskalatzaile zumaiarrak bigarren egin du Espainiako Eskalada Txapelketan, boulderrean. Espainiako Kopan ariko da datorren asteburuan, Madrilen. Eneko Carretero eskalatzaile gazteak (Zumaia, 2001) bigarren postua lortu zuen azaroko lehen egunetan Berri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007606
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Distira argazki elkartearen erakusketa kolektiboa ikusteko azken egunak dira. Elkarteko hamazazpi kideren lanak daude ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Urriaren 31n zabaldu zuen Distira argazki elkarteak bere hamazazpi kideren lanak biltzen dituen erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan. Bi astez, Zumaiako arga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007607
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euri kontuekin jarraituko dugu aste honetan, Unaik bidalitako hitzarekin, eguraldia ere halakoxea dugu eta. Hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier). Gehienetan euriaren ondorioz, eta esate baterako teilatu ertzetatik erortzen den ur jarioa da 'ixtila' edo 'istila' Zumaian. A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007608
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan pistako denboraldia hasiko da eta Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteak bi kadete eta hiru juniorrekin parte hartuko du. Kadete mailan pistako denboraldia osatuko dutenak Aritz Eizagirre eta Mattin Salegi dira. Mattinentzat estreinua izango da kadete mailan, eta pistan; jubeniletan, Mikel ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007609
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lourdes Salsamendi: "Enpresen eta talentuaren arteko lotura lantzen ari gara udal elkartean" Irailaren 30etik dabil eginkizun berrian Lourdes Salsamendi Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria, eta 2020ko aurrekontuen zirriborroarekin dabil jada. Lana ilusioz eta arduraz hartu du, eta ziurtatu du beste alderdiekin el...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007610
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi, Gipuzkoako Urteko Kirolari Onena izateko hautagai Gipuzkoako Triatloi Federazioak zumaiarra proposatu du kirolari onenaren izendapena lortzeko hautagai izateko. Helene Alberdi Yepa Triatloi Klubeko kirolaria Gipuzkoako Urteko Kirolari Onenaren izendapena lortzeko proposatu du Gipuzkoako Triatloi Federaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007611
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek larunbatean jokatuko dituzte partiduak Preferenteek Aita Marin jokatuko dute larunbatean arratsaldeko 17:00etan eta ohorezko erregionaleko neskek 16:30tan Lasarten Ostadarren aurka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007612
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako erresidentzietako langileak 120 egun daramatzate greban, lan hitzarmen duina eskatzen. Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Mangoliopean, lan baldintza eta soldata duinak exijitzeko. Lan hitzarmen duina lortzeko negoziazioaren defentsan ari dira erresidentzietako langileak. Gaur eguerdian elkarretaratzea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007613
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezohiko plenoa egingo da datorren astelehenean, azaroaren 18an, Kantauri plazako etxebizitza tasatuen inguruko zehaztapen bat onartzeko. Bilkura goizeko 8:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Plenoan gai bakarra landuko dute. Kantauri plazako etxebizitza tasatuen eskrituretan, egun, garajea eta trastelekuak ez d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007614
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parte hartu 'Egunean behin' jokoko Baleikeren taldean eta irabazi sariak astero Lehiaketa astelehenetik aurrera jarriko dugu martxan, baina nahi duenak taldera gaur bertan batzeko aukera du. Asteko puntuazio onena eskuratzen duenak Baleikek emandako saria izango du. Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007615
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteotan izandako hutsunea bete du Zumaiako eskubaloi taldeak. Emaitza onekin hasi du denboraldia. Taldea bera finkatzea da denboraldiko helburu nagusia. Pulpo eskubaloi taldeak emakumezkoen senior mailako taldea kantxaratu du aurten. Zumaiako elkarteak ez du izan talderik maila honetan azken urteotan, eta, hutsu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007616
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Boliviako estatu kolpea salatzeko elkarretaratzea izango da ostiralean Boliviako estatu kolpea salatzeko, kalera irteteko deia egin dute Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LABek. Boliviako herriaren burujabetza defendatzeko eta Evo Moralesi zein MAS Movimiento al Socialismoko kideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007617
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondeamakinak lanean ari dira egunotan Basadi auzoan. Saneamendu lan hauen bidez ur araztegira ur zikinak eramaten dituen hodi bat konpondu nahi dute. Basadi auzo azpitik doan hodietako bat hondatuta dago, Hodi horretan ur gazia sartzen zen, eta araztegira heltzean haren funtzionamendua kaltetzen zuen. Kalte horiek eki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007618
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia eta Getaria arteko kostako errepidea itxi dute, itsasaldeko arriskuagatik Itsasoaren egoera dela eta, alerta horia ezarri eta errepidea itxi dute arratsaldean. Hiru metroko olatuak espero dituzte. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta horia ezarri du kostaldean. Hiru metroko olatuak espero dira, eta itsa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007619
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat arratsaldean ezin izango da kiroldegiko igerilekua erabili Lehenbizikoz, LED ligako 1. jardunaldia jokatuko da larunbatean, azaroaren 16an, Lubaki kiroldegian. Hori dela eta, igerilekua ez da erabilgarri egongo 15:30etik 20:00etara. Udaletik jakinarazi dutenez, gainontzeko instalazioak (hidromasajea, gimnasioa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007620
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak Realeko arropa sortaren zozketa egin du bere bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Jose Javier Yeregui Telleria eta Antonio Vazquez Amado izan dira. Datozen egunetan tabernan izango dituzte opariak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007621
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek asteburuko norgehiagokak berdindu dituzte Preferenteek 1-1 berdindu zuten Azpeitian Ikasberriren aurka Mikel Etxabe kapitainaren gol bati esker. Partidu honetan ere azken unean jaso zuten berdinketaren gola. Ohorezko erregionaleko neskek 2-2 berdindu zuten Aita ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0007622
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Kontatu. Osatu' erakusketa zabalduko dute hilaren 21ean, Oxforden Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta, herriko emakume artisten lanak ikusgai egongo dira azaroaren 21etik abenduaren 8ra bitartean. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik aretoa, 18:00etatik 20:00etara. Zumaiako Mugimendu Feministak Kontatu dina...
cc-by-sa 3.0