id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0007323 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eredu pedagogikoa aberastera dator Baso Magikoa. 1.300 metro karratuko naturgune honekin, jolasaren inguruko aukerak zabalduko dira, jarduera fisikoa sustatu eta eskola orduetan, zein kanpoan kalitatezko ikasgune bat eskainiko da.
Profesional ezberdinekin elkarlanean, proiektua de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007324 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ehunka marihuana landare atzeman eta bi lagun atxilotu dituzte industria pabilioi batean
Polizia iturriek adierazi dutenez, 560 landare atzeman dituzte herriko industria pabilioi batean. Gainera, bi lagun atxilotu dituzte droga trafikoa leporatuta.
Espainiako Poliziak 560 marihuana landare atzeman ditu Zumaiako industr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007325 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mady Diame boxeatzaileak Donostiako intergymean parte hartuko du ostiralean
Anoetako gimnasioan izango da intergyma, eta oraingoan ateak zabalik egongo dira ikusle boxeozale ororentzat, 19:00etatik aurrera.
Zumaia Cuban Boxing klubeko Mady Diame boxeolariak Anoetako gimnasioan (Donostia) egingo den intergymean parte ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007326 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat herritarrek zalantzan jarri zuen egokia ote zen duela hilabete inguru geltokiko tunelean jarri zuten egitura metalikoa.
Duela hilabete inguru jarri zuen Euskal Trenbide Sareak egitura metalikoa Zumaiako tren geltokiko tunelaren sarreran. Zumaiarren artean hautsak harrotu zituen tunelaren itxura berriak, eta Zum... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007327 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalera kalera dinamikako eta Sortuko kideen atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute
Guardia Zibilak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Antton Ruiz eta Haimar Altuna atxilotu ditu gaur goizaldean. Atxiloketak salatzeko, protesta deitu du Zumaiako Sortuk arratsalderako.
Guardia Zibilak Antton Lopez Kubati eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007328 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sute horiek guztiek elkarren arteko harremanik ez dutela uste du Udaltzaingoak. Dirudienez, horietako batzuk nahita eragindakoak izan dira eta besteak istripuz gertatutakoak.
Larunbat gauean, 22:00ak aldera Foronda jauregiaren inguruan piztutako su txiki bat itzali behar izan zuten suhiltzaileek. Beranduago, igande goi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007329 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak otsaileko prestatu duen eskaintzaren berri eman du. Hilabete horretan arratsaldez izango da zabalik, 16:00-20:00 ordutegian.
Urruneko ikastaroez gain, ikastaro hauek emango dituzte otsailean aurrez aurrekoan: Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta Posta elektronikoak bidaltzen ikasi,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007330 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | JM Sesma eta Leire Alvarez zumaiarrek elkarlanean sortutako erakusketa da Hitza ta irudia bata, eta ostiral honetan zabalduko dute Alondegiko Oxford aretoan. Sesmaren marrazkiek eta Alvarezen instalazioak osatzen du proposamen artistikoa. Erakusketa egunero ikusi ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 11 bi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007331 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ELKARLANAREN ALDE EGINDAKO APUSTUA BERE FRUITUAK EMATEN ARI DA HEZKUNTZAN
Hezkuntza alorrean lan egiteko modua aldatu genuen aurreko legealdian, modu koherente eta eraginkorrean eta elkarlana eta inplikazioa bilatuz aritu ginen, egin beharreko lan edo hobekuntza guztietan, hezitzaile, irakasle eta gurasoen iritzi, beha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007332 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteazken honetan (hilak 22) Jokin Bergara soziologo eta bertsolari gaztea izango dugu gurekin, gogoeta sakonetan murgiltzeko. Beti bezala Foronda Kultur etxean.
Kapitalismo emozionalaren gorakada agortzen ari den planetan, noraino luzatu daitezke mugak?
Baliabide oro xurgatzen ari den mundu-sistema bat bizi dugu. Ekol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007333 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu bazkideen artean
Aste honetan, Aita Mari jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu bazkideen artean. Ostegun eguerdian emango dugu irabazleen berri.
Parte hartzeko, klikatu hemen. Gogoratu beharrezkoa dela Baleikeko bazkide izatea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007334 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekimen ugari izango da egunotan, urtarrilaren 30eko grebaren harira
Greba Komiteak antolatu ditu ekimenak. Gaur izango da lehenengoa: 'Berdea da more berria' liburua aurkeztuko dute ELAk eta Argiak, 18:30ean Alondegian.
Lan-Pentsio-Bizitza Duina lelo hartuta, greba deialdia egin du Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007335 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaian hasiko da UEMAk antolatutako euskararen aldeko ekimen ibiltaria
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketaren helburua. Aurten Zumaian hasiko da ibilaldia eta Lekeition bukatuko da.
Aurten ere antolatu du UEMA Udalerri Euskaldu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007336 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek irabazi eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan
Preferenteek 2-5 irabazi zioten Idiazabali Aimarren (x3), Xabaten eta Banbanen golei esker. Ohorezko erregionaleko neskek, aldiz, Añorgaren aurka galdu zuten 6-2ko emaitzarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007337 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1906an jaio zen "lau eskuko magoa" Zumaian. Jon Maiak gogora ekarri du Broadwayen famatu zen piano-jotzailea.
San Sebastian jaien aitzakian, Joxe Azarola musikari zumaiarra gogorarazi du Jon Maiak twitterrean. Hain zuzen, Azarolak konposatu zuen `hau dek hau` danborradako pieza famatua. 1906an jaio zen zumaian Joxe Aza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007338 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastetxeetan asteazkenetik ostiralera bitartean egongo da lehengaiak emateko eukera, eta larunbatean Eroski, BM eta Dia supermerkatuetan jarriko dituzte janaria biltzeko mahaiak.
Sahararen Aldeko Euskal Karabanak Zumaian bilduko du janaria aste honetan, Darahli Elkartearen eskutik. Atun edo sardina latak, azukrea, lek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007339 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko enpresek, langabeek edo lana hobetu nahi dutenek urtarrilaren 24ra arte dute izena emateko epea. Partaideek enpresatan praktikak egiteko aukera izango dute besteak beste.
Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN ekimenaren bederatzigarren deialdia abiatu du. Eskualdeko enpresek, langabeek, nahiz lana hobetu nahi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007340 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande goizaldean hiru edukiontzi itzali zituzten suhiltzaileek Ignacio Zuloaga plaza parean.
Igande goizaldean, 6:00ak aldera, sutea izan zen Ignacio Zuloaga plazan. Hiru edukiontzi itzali behar izan zituzten suhiltzaileek. Lehenago, larunbateko 22:00ak aldera ere Foronda jauregiaren inguruan piztutako su txiki bat it... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007341 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak azalpenak eskatu dizkio Euskal Trenbide Sareari, geltokiko sarreran egindako lanak direla eta
Lanek ondare industrialean sor dezaketen kaltearekin kezka agertu du Udalak. Argitu du eremu horrekiko erabakiak eta baimenak ez dagozkiola Udalari.
Udalaren izenean kezka adierazi dio Iñaki Ostolaza alkateak, Euskal Tr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007342 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Kostaldeko Geoparkeak Euskadiko eta UNESCOren Munduko Geoparkeen erakustokietan emango du ezagutzera bere natura-turismo eta geoturismo eskaintza zabala.
Deba, Mutriku eta Zumaia herriek osatzen duten Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea FITUR nazioarteko turismo azokan izango da beste urte batez. Madri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007343 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko alebinetako Eneko Mujika jokalariak Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan parte hartuko du
Zumaiakoko alebinetako jokalaria den Eneko Mujikak Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan hartuko du parte. Lehen entrenamendua datorren astelehenean egingo du 19:15etan Zubietako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007344 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarrileko Baleike aldizkariko azala den Julen Garcia musikari zumaiarrak Lo mío pa' ti izeneko diskoa atera berri du. Hip hop doinuetatik abiatuta, musika beltzean barrena egindako bidaia eskaintzen du bederatzi abestitan.
Gasteizen bizi da gaur egun Julen Garcia, baina bere jaioterrian, Zumaian, ere salgai jarri du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007345 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren iganderako, urtarrilak 26, Arabako ibilbide eder bat dugu aurrez aurre. Badaiako mendialdea ezagutuko dugu.
Tontor apalak eduki arren Arabako lautada ezagutzeko aukera aparta dugu. Bidean, Cueva de los Goros ospetsua bisitako dugu, errekako urak ez badu zailtzen. Eta Ganaltoko tontorra (898m) ere bai, bertako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007346 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Buruko mina daukat, lepoa ere halako moduan, eta lo gutxi egin dut. Belarrietan, zorionez, ez dut soinu arrarorik sumatzen. Zahartzaroa ote, edo atzo gauean Donostian, Antiguako jaien barruan, Lisabö talde irundarrak emandako deskargaren eragina?
Onartu behar dut talde hau ez zitzaidala batere gustatzen. Izkiriaturik a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007347 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsailean eta martxoan eskainiko dituen ikastaroen berri eman du Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak
Musikarekin, dantzarekin eta antzerkiarekin lotutako ikastaroak izango dira datozen bi hilabeteetan. Hilaren 27ra arte eman daiteke izena.
Musika eta dantza ikastaroen berri eman du Txori Txiki Musika Eskolak. Otsaile... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007348 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1920ko urtarrilaren 14an hil zen Txomin Agirre, eta uste dut oharkabean pasa zaigula zumaiarroi bere heriotzaren ehungarren urteurrena.
Gaurko Berriaren alean, Amagoia Gurrutxagak, Txomin Agirreri buruz idatzi duen artikulua irakurriaz, konturatu naiz Txomin Agirreren heriotzaren urteurrena joan zaigula inongo aipameni... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007349 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garai bateko Zumaia hobeto ezagutzeko balioko digun hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Basaz edo lokatzez betetako ingurua da 'basaria' edo 'basadia' Zumaian. R.M. Azkuek hiztegian sartu zuen, Zumaian jasota, eta gaztelaniaz 'marisma' zel... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007350 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 19 hitzordu ditu Pulpo Eskubaloiak asteburuan. 10 partida Lubaki polikiroldegian jokatuko ditu eta horien artean 3 garrantzia handikoak dira.
Asteburu konpletoa izango dugu asteburuan Lubakin. Pulpoko senior mutilen taldeak ligako lehen itzulia amaituko du. Une honetan hirugarrena da sailkapenean eta bigarrena den Usur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007351 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Terrazen ordenantza berriaren zirriborroari buruzko ekarpenak jasoko ditu Udalak
Ostalariekin eta merkatariekin saio bana egingo dute otsailaren hasieran. Herritarrek ere izango dute ekarpenak egiteko aukera, Udalaren webgunean.
Zumaiako jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola ok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007352 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helburu desberdinekin heldu dira Zumaiakoko taldeak denboraldi erdira
Gizonezkoen erregional mailako taldea sailkapeneko goiko postuetatik hurbil dago. Emakumezkoen taldeak, aldiz, liga amaitzerako jaitsiera postuak ekiditzea izango du helburu.
Irailean hasi zuten futbol denboraldia Zumaiako Futbol Taldeko gizonezkoen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007353 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak Realeko arropa sortaren zozketa egin du bere bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Amaia Aldalur Goikoetxea eta Carmelo Larburu Etxaniz izan dira. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007354 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek larunbatean jokatuko dituzte norgehiagokak
Etxetik at jokatuko dituzte bi taldeek norgehiagokak. Preferenteek Idiazabalen 17:45etan eta ohorezko erregionaleko neskek Añorgan 19:00etan jokatuko dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007355 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geltokian, obrak nola egin pentsatzeko, ez omen da segundo bat bera ere geratu
Ondarea gordetzeko arauetan hala idatzita egon arren, tamalez, ez dirudi inork eraikina babesteko kezkarik hartu duenik.
Duela aste batzuk sare sozialetan salatu nuen eta gaur gauza bera egin du Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007356 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hau da gure egunerokoa Ardantzabide kalean. Portaletik atera orduko mota guztietako txakur-kakak topatu ohi ditugu gure aurrean eguna joan eta eguna etorri: ardi-kakak diruditenak, pazientziaz eginiko mokordo eder askoak, jadanik zapalduak izan diren txorongoak edo tripetatik gaizki zebilen txakur baten diarrea urtsuak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007357 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Borobil Teatroa konpainiaren Roman eta Julieta antzezlana ikusteko aukera izango da bihar, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zine aretoan.
Udaleko Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako sarrera bikoitzak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Alaitz Osa Arriola, Bakarne Alberdi Salsamendi eta Arri Zubeldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007358 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonekin lotutako abestiak kalez kale eramateaz gain, Gabon Koruak Caritasen aldeko diru bilketa ere egin zuen azken Gabon Gauean egindako kantu kalejiran. Guztira 7.000 euro bildu zirela adierazi dute Caritasetik.
Zumaiako Caritasek eskerrak eman nahi dizkie abesbatzari eta azken hiru hamarkadetan zuzendari izan duen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007359 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asier Iribar Espainiako selekzioarekin arituko da inauteri osteko astean
Asier Iribar, Pulpo Eskubaloiko jokalari jubenila Sierra Nevadako goi-errendimenduko kirol zentroan arituko da Espainiako selekzioarekin otsailaren 25etik martxoaren 3ra bitarte.
2002-2003 urteetan jaiotako gazteekin osatu duten 60 jokalariren zer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007360 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorri Interpretazio Zentroak ia 19.000 bisitari izan ditu 2019an
Algorri Interpretazio Zentroak 2019an izandako datuen berri eman du Zumaiako Udalak. Bisitari kopuruari dagokionez, % 3ko hazkundea izan du; zehazki, 18.904 izan dira bisitariak. Bosgarren urtez eutsi dio goranzko joerari bisitari kopuruak, eta guztira,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007361 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bazkideen artean opariak zozkatzen hasi ginen orain urte eta erdi Baleikeko bazkideen artean, eta erantzuna itzela izan da. Jatorduak, talasoterapia saioak, fisioterapia tratamenduak, liburuak eta diskoak, edo kontzertu eta antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditugu denbora honetan. Urte berria opari berriekin dator.
Hal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007362 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Markel Olaizola infantil txikiko jokalariak Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan hartuko du parte
Zumaiakoko infantil txikiko jokalaria den Markel Olaizolak Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan parte hartuko du. Lehen entrenamendua astelehenean egin zuen Zubietako Go... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007363 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaltzaingoa Moilaberriko geltokian egongo da ostegun honetatik aurrera
Fielatoa eraberritzeko lanak egingo dituzte datozen lau hilabeteetan. Hori dela eta, bihartik aurrera eta obrak amaitu bitartean, Moilaberriko tren geltoki zaharrean egongo da Udaltzaingoa.
Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko Mendaro Marinela 6... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007364 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zikloturisten 2020 denboraldiko lizentzien berritzeko epea ireki da
Zumaiako Zikloturista Elkarteak 2020ko lizentziak berritzeko epea irekita dagoela jakin arazten du.
2020 urteko zikloturista lizentzia 135 € igo denez, Zumaiako Zikloturista Elkarteak ospatu duen bileran honakoak erabaki dira:
2020 denboraldian soilik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007365 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihartik astelehenera, festetan murgilduko da Elorriaga auzoa. Lau eguneko egitarau zabala antolatu dute aurten ere, Sebastian Deunaren festak ospatzeko.
11:00: Meza nagusiaOndoren: Zaldi probak, Santa Klara eta Txibter. Txakolin dastaketa, Flysch eta Aitaren txakolinekin.14:30: Bertso bazkaria, Jon Maia, Julio Soto et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007366 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olaizola II.a eta Urrutikoetxea bikoteak 22-13 irabazi du zortzigarren jardunaldiko azken partida Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.aren aurka jokatu ondoren Zumaian.
Jende ugari hurbildu zen atzo Aitzuri pilotalekura, Eskuz Binakako Pilota Txapelketako zortzigarren jardunaldiko azken partidara. Olaizola II.a eta Urruti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007367 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jabetze Eskolak doako bi ikastaro eskainiko ditu ekainera bitartean
Autoestima eta autozainketari buruzkoa da ikastaroetako bat, eta tratu onei eta erotismoari buruzkoa, bestea. Aurreneko ikastarorako beharrezkoa da izena ematea urtarrilaren 21a baino lehen.
Emakumeon* Etxearen eskutik, Jabetze Eskolak bi ikastaro anto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007368 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erdibana erositako txartelei esker, 800 euroko balioa duen otarra jaso dute, baita 1.000 euro ere dirutan, herriko mendi elkartearen eskutik.
Indamendi Mendi Bazkunak banatu du bere zozketako saria. Sarak eta Isabelek erdibana erositako txarteletako bat izan da zozketa bidez atera den zenbakia, eta trukean, 800 euroko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007369 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kadete mutiletan erraz gailendu dira zumaiarrak bateletako lehen jardunaldian
Hamalau segundoko aldearekin nagusitu dira zumaiarrak Martutenen hasi den 2020ko Gipuzkoako Batel Ligan. Zumaia D ontziak lortu du garaipen hori. Infantil mutilek eta promesa neskek ere lan txukuna egin dute. Jubenil mutilak, berriz, lehiatik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007370 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenetik aurrera eska daiteke festetan salmenta postua jartzeko baimena
San Telmo eta San Pedro jaietan kalean salmenta postuak jarri nahi dituenak egin beharko du eskaera otsailaren 6a baino lehen. Postu horiek Gernika parkean jartzen dira.
Zumaiako Udalak astelehenean irekiko du epea herriko festetan kalean salm... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007371 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeon* Etxeak II. Topaketa egingo du bazkideekin urtarrilaren 18an, larunbatarekin. Goizez bilduko dira, 10:30ean, Oxford aretoan, eta gai zehatzak landuko dituzte bertan. Batetik, 2019ko memoria aurkeztuko dute, eta horren barruan, iazko urtearen balorazioa izango dute hizpide. Bestetik, urte honetarako aurreikusp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007372 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako zortzi batel gaur Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldian
Donostian, Martutenen hasiko da 2020ko Gipuzkoako Batel Liga, 15:30ean. Telmo Deuneko bederatzi batel ariko dira lehian bertan.
Gaur, larunbata, ekingo diote 2020ko Gipuzkoako Batel Ligari. Donostian, Martutenen, hasiko da lehia 15:30ean, eta bertan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007373 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten, estreinakoz, BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa egin du Geoparkeak. Errotaberriko ibarrera bertaratutakoei gure lurraldeko aniztasun biologikoa ezagutarazteaz gain, ekimenak beste bi helburu bete nahi izan ditu: hots, Herritarren Zientzia sustatu eta hori egiteko dauden erremintak maneiatzen erakutsi.
Herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007374 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak gaur eta bihar artean jokatuko dituen partiduen ordutegia
Gabonetako oporren ostean urteko lehen hitzorduak iritsi zaizkie Pulpo Eskubaloiaren taldeei. Ligako jardunera bueltan, 14 partidu jokatuko dituzte guztira. Horietatik erdia izango dira etxean, Lubaki Kiroldegian. Kadete mailako nesken bi talde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007375 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Babesle berriarekin eta ilusioz beteta hasi du 2020 urtea Zumaiako Txirrindulari Elkarteak
Viveros San Antonez gain, Exclusivas Mardu ere batu egin da Zumaiako Txirrindulari Elkartera. Lau urterako hitzarmena sinatu dute Zumaiako T.E.ak eta Marduk. Taldeak ondorioz etorkizunean Viveros San Anton-Mardu izena izango du.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007376 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antzezlanaren bi saio izango dira etzi, igandea, Aita Marin. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu bakoitzerako.
12:00etako saioan Ainara Mujika Reyesek eta Antonio Agirre Irigoienek bi sarrera izango dituzte leihatilan; 16:30ekoan, Jon Tolosa Morenok eta Itziar Unanue Garatek. Zorionak!
Las... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007377 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Burgo de Osmara eta Irlandara joango dira jubilatuak datozen hilabeteotan
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bi bidaia antolatu ditu bere bazkideentzat: otsailean Soria aldera joango dira, eta maiatzean Irlandara.
Bidaia hauetan parte hartu nahi dutenek astelehen honetan izango dute izena emateko aukera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007378 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrian aurkeztu genuen jendaurrean Larraina Euskara Taldea. Harrezkero, lanean jarraitu dugu, eta 2020ra begira dauzkagun asmoen eta nahien berri emateko, gehiago lantzeko eta denon artean osatzeko, lansaioa egingo dugu datorren asteazkenean, urtarrilak 15, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Alondegian.
Euskaraz bizi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007379 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarretaratzea deitu du Zumaiako LABek biharko, azken egunotan hil diren sei langileen heriotzak salatzeko
Urtea hasi denetik, sei dira Euskal Herrian hil diren langileak. Lan istripu horiek salatzeko, protesta deitu du Zumaiako LABek.
Urteko lehendabiziko egunetan sei langile hil dira Euskal Herrian, horietako bi atz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007380 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez dakit noiz aldatuko zuten, baina ni gaur konturatu naiz Santanderren iragarkia aldatu dutela Erribera kalean.
Bat kendu eta beste bat jarri, baina lehengo lepotik burua: helduekin banka egiteko modua aldatu dutela diote anuntzioan, baina gu lehenean, zumaiarrok ez gaituzte aintzat hartzen, oraingoan ere gaztelania h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007381 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arte eszenikoen eskaintza oparoa izango da Zumaian apirilera bitartean
Gutxienez hamar antzezlan izango dira datozen hilabeteetan Zumaiako aretoetan. Igandean hasiko da denboraldia, Glu glu konpainiaren 'Mari Errauskin' obrarekin.
Urtea hastearekin batera, apirilera arteko antzerki denboraldiaren berri eman du Zumaiako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007382 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteari ekiteko aukeratu dugun hitzak ostegunean argitaratzea eskatzen du, kaleko azokarekin batera. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi helbidera (Xabier).
Ostegunero azokara etortzen diren saltzaileei deitzen diegu Zumaian 'kinkilleroak' eta azokak berak ere izen hori hartu du. Gaztelaniaz 'quincalla' dei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007383 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean Zumaian jokatuko dute Olaizola II.a-Urrutikoetxeak eta Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.ak
Eskuz binakako pilota txapelketako partida izango da, eta aurrez beste partida bat jokatuko da. Udal zinegotziek erabaki dute herritarren artean zozkatzea antolatzaileek eurei emandako 15 sarrerak. Ostiralera arte eman d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007384 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interesa dutenek urtarrilaren 28ra arteko epea dute izena emateko. Horrez gain, lan poltsa osatuko da, administrari postuetan sor daitezkeen behar puntualei erantzuteko.
Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, administrari bat kontratatuko du aldi baterako. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) osatzeko helburuarekin egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007385 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek Soraluzen jokatuko dute larunbatean eta ohorezko erregionaleko neskek Aita Marin jokatuko dute Tolosaren aurka
Preferenteek larunbatean jokatuko dute Soraluzen arratsaldeko 17:00etan eta ohorezko erregionaleko neskek, egun berean, Aita Marin jokatuko dute 15:45etan Tolosaren aurka. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007386 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 17ra arte eman ahal izango da izena, Emakumeon* Etxeak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan duen lokalean.
Martxoaren 1ean korrituko da Lilatoia, Donostian. Zumaiako Emakumeon* Etxeak helburu bat jarri du: Lilatoiko hiru talderik handienetako bat izatea, eta ahalaik eta emakume zumaiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007387 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen bigarren entrenamendu saioa egingo da igandean, Fysch Trailera begira
Iaz zabaldutako bideari jarraituz, berdintasuna bultzatzea izango du helburu aurtengo Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak ere. Hala, emakumeen parte hartzea sustatzeko bost entrenamendu saio prestatu dituzte, eta igande honetan, urtarrila... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007388 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, asteazkena (urtarrilak 8) egingo dugu urte honetako lehen meditazio saioa.
Berriro elkartzeko eta isiltasun une bat konpartitzeko aukera izango dugu, ohi bezala 7:30ean Zumaiako Foronda jauregian.
Beraz, barnetasun giroko une bat gurekin bizi nahi baduzu... Badakizu zer egin! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007389 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizitzaren kostuak goranzko joera nabarmena zuela, Espainiako Gobernuak pentsioak % 0,25 besterik igoko ez zituela iragarri zuen -legeak ezartzen duen gutxieneko kopurua, hain zuzen ere-. Pentsiodunen eta jubilatuen haserreak eztanda egin eta, dagoeneko, ia bi urte daramatzate pentsio duin eta publikoen aldeko borrokan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007390 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek irabazi eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan
Zumaiakoko preferenteek 3-1 irabazi zuten larunbatean Danenaren aurka (Vazquez, Etxabe eta Jimenezen golei esker). Bestalde, ohorezko erregionaleko neskek 2-0 galdu zuten igandean Arizmendiren aurka. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007391 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Mari Errauskin' haur antzerkiko saio bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean
Glu glu konpainiaren eskutik, Mari Errauskin haur antzerkia izango da igandean, Aita Mariko zine aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean.
Bi saio eskainiko ditu Gl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007392 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur zabaldu dute matrikulazioa Zumaiako bi haurreskoletan, Arrangoletan eta Eskola txikian, hain zuzen ere.
2018 eta 2019. urteetan jaiotako haurrak joan ahal izango dira haurreskoletara, eta martxoan, apirilean edo ekainean hasteko aukera izango dute.
Gurasoek haurreskolak ezagutzeko aukera izango dute aldez aurretik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007393 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu dugu Indamendi MB mendizale elkarteko gabon otarra. Zenbaki saritua 5569 izan da.
Gure otarraren txartel saridunaren jabea baldin bazara, zorionak!. Bi otarra eta 1.000 euro eskudirutan irabazi dituzu. Bidali email bat gure elkartera:
Edo bestela, deitu gaitzazu telefonoz 943-57 76 17 asteazkenetan 19:00etatik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007394 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, Victoriano Arrate etorbidean hasi eta bukatuko da, zirkuitua Basustagainean osatu ondoren. Dagoeneko zabalik dago izena ematea.
Otsaileko lehen igandean jokatuko duten Zumaikoa txakurkros probaren bederatzigarren edizioa, hilaren 2an, 11:00etan hasita. Ohi bezala, Alai auzategian kokatuko dute lasterketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007395 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Zestoako harrobia, hau dek hau erokeria, ama natura apurtu, herriaren hilobia", abesten zuten Lin Ton Taun zestoarrek, Osinbeltzeko harrobia gogoan. Geuk ez daukagu hainbestekorik, baina inork gutxik abestu badie ere, eduki, eduki genituen harrobiak Zumaian.
Harrobirik ez dago martxan gaur egun gurean edo inguruan, ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007396 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte oparoa eta mendi ederrez betea opa dizuegu Indamendi M.B. elkartetik. Horretarako, gure aldetik, egutegi zabala prestatu dizuegu. Jada eskura duzue gure webgunean.
Hasteko, datorren igandean, urtarrilaren 12an, Bizkaiara goaz. Bilbotarren mendi miretsiak zeharkatuko ditugu; Ganeta (685M), Pagasarri (671m) eta, gar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007397 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Joker' eta 'Parasitos' pelikulak emango ditu Ostarrenak neguko hiruhilekoan
Urtarriletik martxora bitartean emango dituen sei pelikulen berri eman du Ostarrenak zine klubak. Sei lan horien artean Joker film estatubatuarra eta Parasitos hegokorearra daude.
Ken Loach zuzendari britainiarrarekin hasiko da hiruhileko hone... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007398 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaiarekin batera Bota bertso bat lehiaketa antolatu zuen Zumaiako Bertso Eskolak iaz ere. Zorionak gaiarekin egin behar izan dute lan lehiaketan parte hartu duten bertsolariek.
2019ko lehiaketako irabazlea Gorka Imaz izan da. Lehiaketan parte hartu duten bertso onenak biltzen dituen liburuxka prestatu du Bertso... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007399 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Malen Solozabal: "Txikitan ez nekizkien Lehen Mailako emakumezkoen izenak eta orain jendeak badakizki"
Realaren emakumezkoen bigarren taldean dabil Malen Solozabal zumaiarra. Zumaian egin dute entrenamendua datorren eguneko txapelketa prestatzeko. Amaitu eta gero, futbol zelaiko bulegora adeitsu hurbildu da bere bigarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007400 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzendu diete tailerra.
Adinekoen bizi kalitatea hobetzera bidean, oroimena eta parte hartze aktiboa sustatzeko memoria lantzeko tailerra antolatu du Zumaiako Udalak. Oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzendu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007401 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marrazkigintza ogibide bihurtu zuten Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok, duela hiru urte. Beraien ekimenetik nahiz beste artista batzuekin kolaboratuz, hamaika proiektu garatu dituzte ordutik. Durangoko Azokan eskuragai izango dira horietako hiru.
Oinarrizko legea urratu, eta elkar ukitzera iritsi diren bi marra paral... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007402 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZUMAIENA Hezkuntza Elkartetik, urte amaiera zoriontsua opa dizuegu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007403 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Espillaren VIII. oroimenezkoa jokatu zuten atzo Lubaki kiroldegian. Pulpo Eskubaloiko lau talde Euskadiko selekzioko beste hainbeste talderen aurka aritu ziren Zumaiako kiroldegian.
Eskubaloi festa handia jokatu zen atzo Lubaki kiroldegian. Iñaki Espilla zenaren omenezko txapelketa antolatu du aurten ere Pulpok, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007404 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kimikarin zientzia tailerrak egingo dira ostegunean eta ostiralean, urtarrilaren 2an eta 3an, alegia.
Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua Learning by doing metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta "ikasketa" eta "dibe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007405 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inauterietako kartela erabakitzeko lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura Sailak
Gabonak oraindik amaitu ez diren honetan, Inauteriak antolatzeko lanetan hasi da Udaleko Kultura Saila. Festa horiek iragarriko dituen kartel lehiaketako oinarriak iragarri ditu Udalak.
Lehiaketa hau zumaiarrei dago zuzendua, eta parte hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007406 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarretaratzeetako argazki onenekin osatutako egutegia prestatu dute pentsiodunek
Pentsiodunen borrokak ez du etenik. Laster beteko dira bi urte pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzeak hasi zituztenetik. Astelehenero elkartu dira Alondegiaren aurrean edo, euria egiten zuenean, Estalapean. Ekintza horietako argazki o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007407 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sastrakas mendiko bizikleta taldeak urteko azken irteera egingo du bihar, igandea.
Goizeko 8:30ean elkartuko dira Lubaki kiroldegi aurrean, eta, adierazi dutenez, elkartzen diren lagunen arabera erabakiko dute zer ibilbide egin. Zumaia inguruan izango dela eman dute jakitera. Irteera honetan parte hartzeko nahikoa izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007408 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neretik izeneko emanaldia eskainiko du Andoni Egañak, Jon Ostolazaren laguntzarekin. Sarrerak 5 euro balio du eta Alondegian egongo dira salgai egunean bertan.
Bertso jarriak eskainiko ditu Andonik, soinu txikiaren laguntzarekin, bere bizitzako eta ibilbideko esperientzia batzuetan oinarrituta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007409 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaian ere pilota partidak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Bihar eta etzi xisterako norgehiagokak izango dira Zumaiako frontoian.
Bihar, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera, txikien txapelketako finalerdiak jokatuko dira, norgehiagoka hauekin:1-Alan-Mikel / Amik-Igor2-Erik-Marlen / Aratz-Josu
Astelehenean, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007410 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pistako Bioracer torneoko seigarren jardunaldian Viveros San Anton-Zumaiako T.E.-ko txirrindulariek lasterketa ederrak egin zituzten; taldeko karrerista guztiek jarrera aparta izan eta maila oso onean lehiatu ziren.
Kadetetan, Mattin Salegik denboraldiko lasterketarik onenak egin zituen, puntuaketan nabarmenduz. Izan e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007411 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Banakako zesta punta txapelketako finala jokatuko du gaur Imanol Lopezek
Gaur jokatuko da Banakako zesta punta txapelketaren finala, Berriatuako Mendibarren pilotalekuan. Aimar Aldazabalek edo Imanol Lopezek, bietako batek jantziko du irabazlearen txapela. Jaialdia 21:00etan hasiko da.
Aldazabalek bi partida jokatu dit... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007412 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Zumaiakoko 2009 urtean jaiotako alebinek Azpeitia Cup-en parte hartuko dute
Zumaiakoko alebinen 3 taldek hartuko dute parte txapelketan. Norgehiagokak 35 minutukoak izango dira.
Zumaiakoko 2009 urtean jaiotako alebinek larunbatean jokatuko dute Azpeitia Cup txapelketa, Garmendipe futbol zelaian. Zumaiakok 3... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007413 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pala topaketa egingo da bihar goizean Aitzuri frontoia eta Zumaiako Herri Eskolako frontoian.
Goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte ariko dira pilotari ematen, eta 10 urtetik 14 urtera arteko lagunek parte hartu ahal izango dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007414 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kbi xake klubak antolatuta, Gabonetako xake txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. 14 urtez azpikoen partidak 16:00etan hasiko dira, eta helduena 18:15ean.
Txapelketak parte hartze handia izango duela ziurtatuta dago. Antolatzaileek adierazi dutenez, 70 haur baino gehiago ariko dira 14 urte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007415 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal Elkarteko aurrekontuek "hutsune nabarmenak" dituztela dio EH Bilduk
Urola Kostako EH Bilduk abstentzio kritikoa eman zion abenduaren 19an egindako batzarrean onartutako UKUEren aurrekontuari.
2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman zion aurreko astean Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, EAJ eta PSE-EE... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007416 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Interneten alarma piztu du Espainiako Gobernuak Telekomunikazioak kontrolatzeko argitaratu berri duen lege dekretuak. Horren bidez, salbuespen egoeran komunikazio digitalak mugatu eta kontrolatu ahal izango ditu gobernuak, epaileen baimen beharrik gabe, Kataluniako egoera aitzakiatzat hartuta.
Onartu berri duten arau h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007417 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen dator Lurdes irribarretsu, "Zer polita, Arantxa! Pila bat gustatu zait, gomendatzeko modukoa!"
Carmen, berriz, kopetilun: "Jada irakurrita nuen!" jaja... bai, askori gertatzen zaio, badirudi beti berdinek ematen digutela atentzioa! "Hauxe eramango det, ondo dagoela esan didate eta", ea oraingoan zorte handiagoa d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007418 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Norberaren emozioek edo usteek gertakari objektiboek baino pisu handiagoa duten egoera" definitzeko kontzeptu gisa aurkezten du hiztegiak egia ostea. Matthew D'Ancona kazetari ingelesak, Post Truth. The New War on Truth and How to Fight Back liburuan, 2016an kokatzen du kontzeptuak bizitza politikoaren erdigunera egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007419 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asko kostatzen zait, ez zait batere gustatzen, eta oso gutxitan erabiltzen dut. Batzuek oso harro diote kazetariak direla; nik ahalik eta gutxien esaten dut. Ez naizelako kazetaria. Ez dut kazetaritza ikasi, arrotza naiz gremio honetan. Egia esan, ezer gutxi ikasi dut. Bizitzako unibertsitatean lortu ote dut doktoretza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007420 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen da urteroko saioa. Sarrerak 3 € balio du eta aurrez erosteko aukera dago Turismo bulegoan.BOTA BERTSO BAT! lehiaketako saria hasieran emango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007421 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun hauetan ETB1 Zumaiako mezak eskeintzen ari da. Gaurkoa zuzenean eskeini dute eta jada ikusgai dago. Bertan San Pedro Abesbatzak abestu du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007422 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Silbestre lasterketa korritzeko izen ematea zabalik dago oraindik
Korrika egiten amaitzen dute urtea munduko leku askotan, eta Zumaia ez da gutxiago izango. Abenduaren 31n, eguerdi partean, San Silbestre lasterketa korrituko da. Izenak emateko aukera dago oraindik Lubaki kiroldegian.
Eguerdiko 12:00etan hasiko dira... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.