id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0007423 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zientziarekin jolas egiteko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek urtarrilaren 2an eta 3an, Alondegian. Kimikarin tailerrean izena emateko epea bihar zabalduko dute.
Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua Learning by doing metodologia finlandarrean oina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007424 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurkikuntza bitxia egin dute aste honetan herritar batzuk, kirol portuan. Beirazko botila bat aurkitu zuten uretan, eta barruan, pelikula bat izango balitz bezala, gutun bat.
Olentzerori eta Gomezagori bidalitako gutuna aurkitu dute. Gutun horretan, Gomezagori gozokiak eskatzen dizkio, eta baita txokolatea ere. Olentze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007425 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Realeko emakumezkoen bigarren taldeak entrenatuko du Aita Marin
Ostiralean Realeko emakumezkoen bigarren taldeak entrenatuko du Aita Marin 11:30etatik 13:00tara. Egun bat geroago, larunbatean, SD Arazmendik antolatzen duen emakumezkoen txapelketan parte hartuko dute.Argazkia: fundazioa.realsociedad.eus | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007426 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduaren hasieran piztu zituzten Gabonetako argiak Zumaiako kaleetan. Pasa den asteburutik garai honekin lotutako musika ere entzuten da kaleetan. Herritar batzuk musika jartzearen alde daude, eta beste batzuk aurka. Zuk zer pentsatzen duzu?
Baleikeko erabiltzaileen iritzia jakin nahi dugu, eta horretarako inkesta ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007427 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Jose kaleko igogailuaren erabilera ordutegia luzatuko da urtarrilaren 2ra bitartean
Gaurtik hasi eta urtarrilaren 2ra bitartean, Beheko plaza, San Jose kalea eta San Joan egoitza lotzen dituen igogailuaren ordutegia zabalduko da. Hala, goizeko 6:00etatik gaueko 2:00etara erabili ahal izango dute herritarrek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007428 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobusen eta trenen ordutegia Gabon Gau egunean eta Eguberri egunean
Autobus eta tren zerbitzuen ordutegietan aldaketak izango dira Gabon Gau egunean eta Eguberri egunean. Bien kasuan azken zerbitzuen ordutegia aurreratuko da asteartean, eta asteazkenean beranduago hasiko dira. Ordutegi berberak izango dira Urte zahar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007429 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon giroaz blai egingo du bihar Zumaiak, Gabon Gau egunean. Kirol jarduera izango da goiz partean, eta eguerditik aurrera garai honekin lotutako ekitaldiekin beteko dira herriko kaleak.
Goizeko 9:00etan hasita, areto futbol txapelketa azkarra jokatuko da Lubaki kiroldegian. Goizean baita ere, haurrak etxez etxe ariko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007430 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Egunean Behin jokoko Nagore erabiltzaileak.
Abenduaren 16tik 22rako astean Nafore izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria. Onura fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du. (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007431 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak, urtero bezala, euskararen inguruko egutegi bat landu du, eta abenduaren 3an banatu zuen herriko ikastetxeetan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean, hain zuzen.
2020ko egutegian Zumaiako zubiak landu dira eta Ander Homazuriren irudiekin egin da aurten ere.
Interes... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007432 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon jaiak direla eta, autobidetik joaten den Donostia-Zumaia autobus lineako zerbitzu gehigarriak kenduko ditu Lurraldebusek.
Neurri hau gaurtik urtarrilaren 6ra arte izango da indarrean, bi datak barne. Ordutegi hauetako zerbitzuak kenduko ditu: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007433 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaian murgilduta gaude jada, eta horrek izango du eragina udal zerbitzuetan. Hala, Alondegia kultur etxea itxita egongo da bihar eta etzi, Gabon gauean eta Eguberri egunean.
Gauza bera gertatuko da astebete barru, hilaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Egun horietan ere itxita izango da zerbitzu hau. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007434 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako suhiltzaileak Zumaian izan dira gaur arratsaldean, Larretxo auzoan, hain zuzen ere.
Auzoko bigarren zenbakian, teilatuko elementu bat erortzeko arriskuan zegoen. Arriskuak ekiditeko Udaltzaingotik suhiltzaileei deitu diote. Arazoak konpontzeko gai izan dira azken hauek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007435 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lilatoiko hiru talderik handienetako bat izatea nahi du Emakumeon* Etxeak
Martxoaren 1ean korrituko da Lilatoia, Donostian. Zumaiako Emakumeon* Etxeak helburu bat jarri du: Lilatoiko hiru talderik handienetako bat izatea, eta ahalaik eta emakume zumaiar gehien elkartzea Etxearen izenean parte hartzeko. Hiru talde jende... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007436 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten, 36 urte eta gero, Gabon Koroa zuzentzeari utziko dio. Hori dela eta, pasa den ostegunean, Zumaiako Alkateak oroigarri bat oparitu zion eta hau izan zen momentua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007437 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agustin Zubimendi: "Gabon Korua zer den jakiteko, koruan atera behar duzu"
Parrokia aurretik abiatu, eta herri osoa zeharkatuko du kantuan Gabon Koruak abenduaren 24an, Gabon Gauaren arratsaldean. Agustin Zubimendik zuzenduko duen azken kantu kalejira izango da, 36 urteren ondoren ardura hori utzi egingo duelako.
Gabon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007438 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro parrokia zabalik izango da goizez bihartik urte amaierara arte
San Pedro parrokiak gordetzen dituen artelanak ikusteko aukera berezia izango da Gabon garai honetan. Bihartik urte amaierara arte goizetan zabalik izango da parrokia.
Euskal Herriko nabe bakarreko gune gotiko ederrenetakoa du San Pedro parrokiak.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007439 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohikoa den bezala, Seaskak, Iparraldeko ikastolen elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak. Egutegia ezezik euskal izendegia ere bada, bertan egunez egun euskal izenak zein bakoitzari buruzko azalpen txikiak azaltzen baitira.
Zumaian Herri eskolan eta Ilargi Tabernan daude salgai, 4 euroko salneurrian. Biltzen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007440 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berriatuan jokatzen ari diren zesta puntako banakako txapelketako finala jokatuko du Imanol Lopez puntista zumaiarrak. Finalaurrekoan bi setetan irabazi zion, atzo, Laducheri, eta Aimar izango du aurkari datorren ostiralean jokatuko den finalean.
Ludovic Laduche pilotari lapurtarrak lan bikaina egin zuen final laurdene... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007441 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako azoka berezia egingo da igandean eta astelehenean, Erribera kalean
Pop up moduko Gabon Azoka antolatu dute Itxaso eta Esti Curiel ahizpek. Azoka berezi hau abenduaren 22an eta 23an egingo da Julio Curiel ileapaindegian (Erribera kalea, 2), bi egunetan, 10:00etatik 20:00etara bitartean.
Herriko Gabon giroa ap... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007442 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sarek deituta, urtarrilaren 11n manifestazio egingo da Bilbon Atera bidera. Orain Presoak lelopean. Manifestaziora autobusez joateko aukera izango da.
Autobusa 15:00etan irtengo da Etxezarreta kaleko hortz klinika paretik, eta aurrez izena eman beharko da Metron, Nikolen edo Inpernupen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007443 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetan Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatu aukera zabala eskainiko du, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra arte.
Aurten ere, Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatu eskaintza zabala prestatu du gabonetarako. Abenduaren 21etik errege egunera bitarte, proposamen ezberdinak eskainiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007444 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari jatetxeak emandako bi lagunentzako jatordua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. Parte hartu eta zorte on! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007445 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du Euskal Herrian urtarrilaren 30erako.
Urtarrilaren 30erako greba deialdia egin du Eskubide Sozialen Kartak Euskal Herri mailan. Zumaian greba prestatzeko bilera irekia egin zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan. Hogei lagunetik gora elkartu ziren lehen bilera honetan, emak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007446 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa Sarralle Taldean sartu bada ere, marka mantendu egingo du, eta Sarralle Taldeko laminazio departamenduan txertatuko dute. Erosketa tarteko, burdingintzaren nazioarteko sektorean duen lidergoa "indartuko" duela adierazi du Azpeitiko enpresak.
Ingeniaritza industrialean aritzen den Sarralle Taldeak Bascotecnia-La... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007447 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agirrek eta Egañak Gipuzkoako zesta punta txapelketako finala jokatuko dute, kadete mailan
Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira bihar, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Zumaiako bikote bat heldu da finalera, kadete mailan.
Agirrek eta Egañak (Zumaia 3) Danok Bat klubeko bikotea izango dute aurkari kate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007448 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero garai honetan egin bezala, Zumaiako Udal Liburutegiak Gabonetarako liburu aukeraketa egin du. Alondegira hurreratzen direnek izango dute non aukeratu.
Gida hau Alondegia kultur etxean aurki daiteke, eta gaurtik aurrera herriko liburudendetan ere eskuragarri egongo da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007449 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro parrokiako taula botiboa Elkanoren inguruko erakusketan dago ikusgai
Juan Sebastian Elkano getariarraren inguruko erakusketa muntatu dute Donostiako Euskal Itsas Museoan. Beste objektu eta artelanen artean, Mendaro kapitainak Zumaiako San Pedroko elizari emandako taula botiboa egongo da ikusgai bertan.
Juan M... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007450 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gatibu rock taldeak kontzertua emango abenduaren 27an, ostirala, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Antolatzaileek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunak Naiara Eizagirre Azpiazu eta Jokin Irigoien Landa dira. Zorionak! Sarrerak aretoko atean izango dituzue zain. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007451 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olentzero eta Gomezago gure ikastetxera etorriko dira astoa eta txalupa opariz beteta. Zumaiako Herri Eskolako ikasleen ametsak egi bihurtzera.
Ordainez, Gabon giroan murgiltzeko, Herri Eskolan abesti eta irrikaz osatutako egitaraua prestatu dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007452 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako entzunaldia egingo dute bihar Musika Eskolako ikasleek
Gabon garaiaren atarian gaude, eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldia egingo dute bihar komentuan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007453 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Anton Eguigurenen margo koloretsuek hartu dituzte Oxford aretoko hormak
Margolari zumaiarraren erakusketa abenduaren 29ra arte izango da zabalik, Alondegiko aretoan. Azken boladan sortutako erretratuekin eta natura hilekin osatu du bilduma artistak.
Erretratu eta natura hil koloretsuez osatutako erakusketa zabaldu du A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007454 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon Gau arratsaldean aterako da Gabon Korua Zumaiako kaleak abestiz betetzera. Pasa den astean hasi zituzten entseguak, eta jende kopuru polita inguratu dela adierazi du Agustin Zubimendi koroko zuzendariak.
Zuzendariaren esanetan, 100 bat lagun ari da inguratzen entseguetara, hauetatik asko aurrez koroan aritutakoak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007455 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 24an jokatuko da, Beheko plazan, Batzokiaren parean. Antolatzaileek 'Belengo herri polita' abestia hautatu dute parte hartzaileek abestu dezaten.
Urtero bezala, Gabon abestien lehiaketa jokatuko da hilaren 24an, Erkibe elkarteak antolatuta. Beheko plazan izango da, Batzokiaren parean, 18:00etan hasita. Taldeak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007456 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek irabazi eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan
Preferenteek 1-3 irabazi zuten Legazpin Ilintxaren aurka, Gutierrezen golari eta Bambanen bi golei esker. Bestalde, ohorezko erregionaleko neskek 2-1 galdu zuten Hernanin, goleatzailea Eider izan zen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007457 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [ZOZKETA] Gatibuk Azpeitiko Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu
Gatibu taldeak kontzertua emango du abenduaren 27an, ostirala, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Antolatzaileek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzeko hemen duzue auker... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007458 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telebista eta ikus-entzunezkoen arlorako bi langile behar ditu Urolako Komunikazio Taldeak
Urolako Komunikazio Taldeak telebista eta ikus-entzunezkoen lantaldea osatzeko zuzendaria eta erredaktorea behar ditu. Eskaintzarekiko interesa duen orok abenduaren 20a, ostirala, baino lehen bidali beharko du curriculuma helbide... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007459 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau Nazio txapelketa jokatuko du Kauldi Odriozolak, Espainiako selekzioarekin
Bidasoako jokalari zumaiarra deitu du Jordi Ribera hautatzaileak abendu amaieran Polonian jokatuko den txapelketan parte hartzeko.
Odriozolarekin batera, Bidasoako beste bi jokalari ere deitu ditu hautatzaileak: Xoán Ledo atezaina eta Jon Azk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007460 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xistera Zirkuituko finalaurrekoak jokatu dituzte pasa den asteburuan, Mutrikun. Larunbatean Markina-Xemeinen jokatuko diren finalerako txartelak zeuden jokoan, eta parte hartu zutenen artean Unai Uranga zumaiarra zegoen.
Hiru bikote aritu ziren leku bakarraren bila. Urangak Aaronek osatu zuen bikotea, eta Gonzalez-Manc... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007461 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrekontuak EH Bilduren bederatzi zinegotzien botoekin onartu dituzte. EAJko zazpi zinegotziek aurka bozkatu dute, eta PSE-EEko hautetsia abstenitu egin da.
Udal Gobernuak 2020rako aurkeztutako aurrekontuen proposamena onartu zuten pasa den ostegunean. EH Bilduren esku dago Udal Gobernua, eta koalizioko zinegotzien al... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007462 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zelai talasoterapiak emandako bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua irabazi du.
Aste honetan, abenduaren 16tik 22ra puntuaziorik altuena eskuratzen duenak Onura fisioterapia zentroak emandako lagun batentzako fisioterapia saioa izango du opari. Abenduaren 23an, astelehena, emango dugu irabazlearen berri.
Taldera batz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007463 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 15 eta 17 urtez azpiko emakumezkoen Euskal Herriko futbol selekzioak Aita Marin entrenatuko du bihar
Bihar arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara 15 eta 17 urtez azpiko emakumezkoen Eukal Herriko futbol selekzioak Aita Mari futbol zelaian entrenatuko du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007464 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen prestakuntzako saioekin hasi da dagoeneko Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Datozen hilabetetan egingo diren bost entrenamendu saioetatik lehena egin zuten igande honetan.
Lehen entrenamendu saio honetan 44 emakumek eta 32 gizonezkok hartu dute parte. Aurreko edizioko kopuruekin alderatuta igoera izan del... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007465 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ludotekak Txuri Urdin izotz jauregira egingo duen irteerarako lekua dago oraindik
Urteroko legez, eta Gabon garaiarekin lotuta, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joango dira Ludotekako haurrak. Ludotekatik adierazi dutenez, oraindik badago izenak emateko aukera irteera horietako batean.
Irteera hauetan Ludotekako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007466 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ilusioz prestaturiko ekitaldiak ZORAGARRI irten du.Abestiz, dantzaz, txaloz eta emozioz beterikojaialdia izan da.ESKERRIK ASKO etorri zareten guztioi! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007467 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Iruretak La Farandula tabernako mikro-antzerkien lehiaketan hartuko du parte
Lehenengo aldiz ospatuko dute mikro-antzerki lehiaketa La Farandulan. Guztira zortzi antzezlanek hartuko dute parte.
La Farandula Donostiako tabernak lehenengo mikro-antzerki lehiaketa egingo du abendaren 26tik 29ra. Guztira zortzi antze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007468 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzerapenak edo aldaketak iragarri ditu bihar eguerdirako Euskotrenek Zumaia-Donostia autobus zerbitzuetan
Ohar bidez jakinarazi dutenez, bihar eguerdi partean Donostian egingo den manifestazio batek eragina izango du Lurraldebuseko Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 autobus zerbitzuetan.
Biharko, abenduak 16, nonbait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007469 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Maia: "Ezustean harrapatu nau litxarrerien gaiak eta hor saiotik atera egin naiz"
Bertsolari zumaiarrak ez zuen egun oso ona izan atzo, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Zortzigarren postuan geratu zen, eta saioa amaitu berritan, aurreneko balorazioa eskaini zion BALEIKEri.
Ofizio batzuetan besteetan bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007470 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarra azken tokian sailkatu da gaur arratsaldean Ilunben jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Utzi ditu ale politak, baita hitz-joko biziak ere, baina ez du bere lana borobiltzerik izan. Umorez bota du agurra. Txapela, berriz, Beñat Gaztelumendik jantzi du.
Ez du egunik onena eduki gaur, zapatua,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007471 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiarrak gonbidatuta daude, igandean, abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan, ilusio handiz prestatu dugun emanaldia bizitzera.
Aurtengo honetan, ezusteko ugari ditugu gordeta bertaratuko zareten guztiontzat.
Itsasaldetik datozkigun korronte eta olatuen indarraren laguntzaz, argi eta soinuekin, MAGIA egingo dugu.
I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007472 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urriaren 25ean herri osoaren aitortza jaso bazuen Irati Osa piraguista zumaiarrak, otsailean Espainiako Batzorde Olinpikoaren Domina eskuratuko du, Espainiako hiriburuan egingo duten ekitaldian. Hala jakinarazi diote eskutitz bidez Espainiako Batzorde Olinpikotik.
Ez alferrik, Osa brontzezko bi dominarekin itzuli da au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007473 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia bi urte daramate pentsio duinak eskatzeko astelehenero biltzen. Elkarretaratzeak egiten dituzte astelehen eguerdiro, eta hileko lehen astelehenetan manifestazioak. Pentsiodun hauek ez dute beraien aldarria alde batera uzteko asmorik, ez behintzat eskatzen duten pentsio duinak izan arte.
Horren berri eman digute aben... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007474 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 19 hitzordu ditu Pulpo Eskubaloiak asteburuan. 9 partida Lubaki polikiroldegian jokatuko ditu eta etxetik kanpo gainintzekoak. 2009an jaiotako infantil mutilen kasuan, Donostian arituko dira talde guztiak Saieko taldearen aurka. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007475 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu berezia izango da Viveros San Antongo txirrindularientzat; Kimetz Etxabe Euskadiko selekzioarekin Sevillan izango da pistako Espainiako Kopako lehen jardunaldian; Valentzian korrituko du Ander Altunak ziklo kroseko Espainiako Kopako azken lasterketa, larunbatean, Xativan, eta Viveros San Antongo beste txirrind... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007476 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditugu Green Valley taldeak Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak
Bihar emango du kontzertua Green Valley reggae eta dancehall taldeak, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
Arabarrez eta kataluniarrez osatutako Green Valley taldea Sanagustin kulturguneko oholtza gainera igoko da bihar. Bajo la piel bira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007477 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mihise gaineko akriliko sorta zabalak osatzen du Oxforden egongo den erakusketa. Hainbat tamainatako lanak egongo dira aretoan, gehienak formatu txikikoak. Erretratuak dira gehientsuenak, eta bodegoiak eta paisaiak ere badaude, azken horiek formatu handikoak.
Pieza infografiko bat ere badago erakusketan, 1953-1954 urte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007478 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean izango dira Jon Maia eta Beñat Lizaso bihar. Bata finaletan esperientziaduna da; bestea, berriz, hasiberria. Baina agertoki berean ariko dira lehian.
"Presioak alde batera utzi, obligaziorik ez jarri zure buruari. Opari bat bailitzan hartu. Ez duzu ezer apartekorik edo berri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007479 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonak badatoz, eta batzuk hasiak izango dira opariak erosi eta jaiotzak prestatzen. Xabinek bidalitako hitza ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Lur, harri edo enborren gainean hazten den landare berdeari deitzen diogu 'zozo-belarra' Zumaian, hau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007480 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iragarritako ekaitza gogor astintzen ari da euskal kostaldea. Goizaldean haize bolada bortitzak izan dira, eta itsasoa ere harrotu du. Zazpi eta zortzi metroko olatuak espero dira ostiral honetan.
Itsasbazterreko arrisku mailagatik, N-634 kostako errepidea itxi egin dute goizaldean Zumaia eta Getaria artean. Trafiko zu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007481 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskuz binakako txapelketako partida jokatuko da urtarrilaren 12an, Aitzurin
Eskuz binakako txapelketako jardunaldi bat hartuko du Aitzuri frontoiak. Urtarrilaren 12an izango da, igandean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Internet bidez.
Promozioko partida batekin hasiko da Aitzurin jokatuko den jaialdia: Agirre-Eski... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007482 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Green Valley taldeak etzi Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu
'Bajo la piel' diskoa aurkezten ari da azken hilabeteotan arabarrez eta kataluniarrez osatutako taldea.
Reggae eta dancehall doinuak uztartzen dituen Green Valley taldeak kontzertua emango du etzi, larunbata, Azpeitiko Sanagustin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007483 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditugu 'Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?' antzezlanerako sarrerak
Bihar eskainiko du antzezlana Pabellon 6 gazte konpainiak, Aita Mari aretoan. Hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu bazkideen artean, eta saridunak atera ditugu jada.
Pabellon 6 gazte konpainiak Zer gertatu zitzaion Ana Garciari? antzezlana t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007484 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako pentsiodunek Eusko Legebiltzarrera eraman dituzte beren eskakizunak
Herriko pentsiodunen eta jubilatuen talde bat Gasteizera atera da goizean goiz. Autobusa bete dute, Eusko Legebiltzarraren aurrean protesta egiteko.
Zumaiako pentsiodunek eta jubilatuek betetako autobus bat Gasteizera abiatu da goizeko 8:15ean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007485 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Areto futbol txapelketa, xake txapelketa eta X. San Silvestre lasterketa jokatuko dira abenduan Zumaian. Hiru probetan izena eman daiteke dagoeneko, doan.
Hiru kirol proba herrikoi jokatuko dira Zumaian eguberrien bueltan, guztiak ere doakoak. Hona hemen hiru proben inguruko informazioa:
Areto futbol txapelketaAbenduar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007486 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari eraikineko sarreran izango da 10:30 eta 12:30 artean, eta ikasleek narrugintza eta enkuadernazio teknikak erabiliz egindako produktu ederrak izango ditugu salgai, hala nola: giltzarriak, koadernoak, belarritakoak, kutxak, egutegiak... Gabonetarako opari bikainak eskuratzeko aukera duzu. Gonbidatuta zaude! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007487 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Banakako zesta punta txapelketan parte hartuko du Lopezek, Berriatuan
Banakako zesta punta txapelketa jokatuko dute ostiraletik hilaren 27ra bitartean Berriatuan. Jokalari profesionalak arituko dira jokoan eta bertan izango da Imanol Lopez puntista zumaiarra. Txapelketako finalerdietan sartuko da Lopez lehian.
Bihar, 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007488 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia-Zumarraga autobus linean aldaketak izango dira Santa Lutzi feria dela eta
Santa Lutzi feria ospatuko dute bihar Zumarragan. Horrek eragina izango du Zumaia-Zumarraga UK06 autobus linean, geltokietan aldaketak izango direlako.
Zumaia-Zumarraga noranzkoan, Okendoko sarbidea, Argixao eta Ospitalea izango dira gelto... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007489 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez eta arratsaldez. Hiruhileko honetan gazteenen jarduerak indartu nahi ditu Kirol patronatuak.
Neguko hiruhilabeterako kirol eskaintza prestatu du Kirol patronatruak. Cycling, pilates, aerobic, total training, TRX, GAP eta zumba ikastaroak izango dira Lubaki kirolde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007490 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo Eskubaloiak klubeko bazkideen urteroko ohiko batzar orokorra Zumaiena Ikastetxeko aretoan egingo du etzi ostirala, hilak 13. Bi deialdi egin ditu Klubak, 18:00tan lehenengoa eta 18:30tan bigarrena. Bazkideek kuotaren ordainketa eguneratuta izan beharko dute parte hartu eta bozkatzeko.
Ondorengo gaiak landuko ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007491 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntako Udazken Sariko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Tolosan
Ostiralean jokatuko dituzte zesta puntako Udazken Sariko finalak Gipuzkoako puntista alebinek eta infantilek. Tolosako Beotibar pilotalekuak hartuko du jaialdia, 19:45etik aurrera.
Kimuen mailako partidarekin hasiko da jaialdia. Galarraga (Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007492 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak Realeko arropa sortaren zozketa egin du bere bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Marijo Iraundegi eta Andoni Tapia Goikoetxea izan dira. Datozen egunetan tabernan izango dituzte opariak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007493 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xistera Zirkuituko lehen finalaurrekoak jokatuko dira igande honetan Miruaitz pilotalekuan. Goizeko 11:00etatik aurrera jokatuko dituzte partidak, eta parte hartuko dutenen artean Unai Uranga zumaiarra dago.
Nesken finalerdiekin hasiko da igandeko jaialdia. Bertan Ortiz de Mendibil-Mariona, Merino-Lizardi eta Carla-Raq... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007494 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJ udal taldeak 15 emendakin aurkeztu ditu udal aurrekontu proiektua hobetzeko asmoz
Gizarte zerbitzuen, hirigintza eta lurralde antolamenduaren, auzoen, merkataritzaren eta ingurumenaren inguruan egin ditu ekarpenak EAJk. 15 emendakin horiek aurrekontuetako 418.395 euro aldatzea suposatzen dute eta jeltzalee... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007495 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Batzarraldi eguna abenduaren 12an, ostegunean, izango da. 18:00etan hasiko da saioa, udaletxeko pleno aretoan. Aurrekontuen onarpenaz gain, beste hainbat gai ere landuko dituzte osoko bilkuran.
2. Zumaiako Udalaren eta Gipuzkoako Lurralde Agintaritza Partzuergoaren artean Udal erroldaren datuak egiaztatzeko hitzarmena ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007496 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txartel gutxi batzuk bakarrik geratzen dira Turismo bulegoan larunbatean elkarrekin bazkaldu eta gero finalera joateko.
Donostiara joateko 80 lagunentzako autobusa gorde du Bertso Eskolak. Jada 70 txartel baino gehiago saldu dira eta, lehenago saltzen ez badira, ostegun arratsaldera bitartean egongo da aukera azken txa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007497 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igogailua konpontzen aritu dira azken egunotan, beheko atearen sentsorea matxuratu baitzen hil honen hasieran.
Udalak jakinarazi duenez, konpondu dute dagoeneko Alde Zaharra eta Ardantzabide lotzen dituen igogailua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007498 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako udal baratzeak erabiltzeko eskaera egin daiteke dagoeneko
Hilaren 17ra arte eman daiteke izena Keretxudin hutsik dauden partzelak eskuratzeko deialdian.
Zumaiako udal baratze parkean, Keretxudin, hutsik dauden partzelak eskuratzeko deialdia egin du Udalak. Interesdunek NANaren fotokopia eta 2018ko errenta aito... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007499 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?' antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean
Ostiralean taularatuko dute antzezlana, Aita Mari aretoan. Zumaiako Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatuko ditugu; ostegun goizean emango dugu saridunen berri.
Baleikeko bazkide izateak baditu bere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007500 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau entrenamendu saio antolatu dituzte; Gaindituz kirol eta osasun zentroak gidatuko ditu. Proba guztiak kontuan hartuta, %19tik %29ra igo da emakumezkoen parte hartzea iaztik.
Aurten inoiz baino azkarrago korrituko da 2020ko Flysch Trail mendi lasterketa. Maiatzaren 3an beteko dira Zumaia inguruko zelaiak eta mendiak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007501 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Karter rock talde zumaiarraren diskoko bi ale zozkatu genituen joan den astean. Saridunek jaso dituzte dagoeneko.
Laster emango dugu zozketa gehiagoren berri. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela Baleikeko bazkide izatea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007502 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2020. urteko denboraldirako 40 kirolariz osatutako taldea prestatu du ZTTk. Oraindik taldekide izan nahi duen edonor garaiz dabil, abenduaren 15era arte du denbora.
Sustraiak ondo errotuta dituen taldea da ZTT. Urtero 50 kirolari inguruk izena ematen dute bertan kirola egin eta auzolanerako, kirol ekitaldi desberdinak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007503 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute eta ohorezko jubenilek irabazi egin dute
Erregionaleko neskek 0-1 galdu dute asteburuan Intxaurdiren aurka eta ohorezko jubenilek 1-0 irabazi diote Ilintxari. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007504 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua etenda dago pasa den azaroaren 25etik Itziar inguruan izandako luizi batengatik. Ordutik bi herrien arteko garraioa autobusen bidez egiten ari dira.
Zerbitzua berriro martxan jartzeko sei hilabete beharko direla aurreikusi du Euskotrenek, eta konpontze lanek bi milio euro inguruko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007505 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alvaro Beñaran: "Haurraren pertsonari mezu positiboak adierazi behar dizkiogu, eta horrek beharko luke heziketaren oinarria"
Haurreskolek, Herri Eskolak eta Udalak elkarlanean antolatutako hitzaldi zikloko hirugarren eta azken saioa eskainiko du Alvaro Beñaranek Alondegian. Hitzaldia bihar izango da, asteartea, 18:00et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007506 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Institutuko Txikipedia proiektua azaldu dugu Durangoko Azokan
Aurten ere Zumaiako Txikipedia proiektua azaltzen aritu gara Durangoko Azokan. Teknologia berrien Kabi@ gunean izan da.
Abenduaren 7an izan da, Azokako hirugarren egunean. Zumaiako Institutuan bi ikasturtetan ikasleek egin dituzten lanak erakutsi di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007507 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ongizan fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du Mikel erabiltzaileak.
Abenduaren 2tik 8rako astean Mikel izan da puntu gehien bildu dituen jokalaria. Ongizan fisioterapiak emandako bonoa eskuratuko du (horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 9:00etatik 12:00etara: 943-86 15 45).
Aste honetan, abenduaren 9tik 15... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007508 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako kanpaina berezia abiatu du Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak
Hilaren 10ean hasi eta 31ra arte, elkarteak eskaintzen dituen eskaintza bereziez gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek.
Geroz eta gutxiago falta da Gabonetarako, eta Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak kanpaina berezia abiatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007509 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kuadrillako elkarrizketetan edo lanean gero eta maizago entzuten da Egunean Behin aplikazioaren berri. Azken hiru hilabetean laukoiztu egin da erabiltzaile kopurua, eta datorren larunbatean finala jokatuko dute Azpeitian.
Hamar galdera motz, eta horiei erantzuteko minutu eskas inguru. Non itsasoratzen da Oka ibaia? Zen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007510 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yeregi eta Gonzalez Etxabarri bigarren sailkatu dira Mundakako Euskal Surf Proban; hirugarren izan da Izaga
Asteburuan Euskal Surf eta Bodyboard Zirkuituko Mundakako proba jokatu da.
Asteburuan, Mundakan bildu dira Euskal Herriko surflariak eta body boardlariak. Euskal Surf eta Bodyboard Zirkuituko Mundakako proba joka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007511 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unai Urangak Xisterako hirugarren faseko finala irabazi du, Tolosan
Xistera zirkuituko hirugarren faseko finalak jokatu zituzten atzo, Tolosan. Jose Inazio Elolaren Seigarren Memoriala ere izan da atzokoa. Unai Uranga zumaiarrak garaipena erdietsi du lehen mailan.
Antxon Alberdi Berriatuako pilotariarekin osatu du biko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007512 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskaraldiak euskaraz gehiago egitera animatu ditu herritarrak, Soziolinguistika Klausterraren arabera
Euskaraldiak herritarren hizkuntza ohituretan izandako eragina aztertu du Soziolinguistika Klausterrak .
Azaroaren amaieran Zumaian, Zarautzen eta Orion aurkeztu zituzten iazko Euskaraldiak Urola Kostako bailaran utzi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007513 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pirinioak ez dira munduko mendi altuenak, baina geologiarentzat opari ederra dira. Konplexuak eta irisgarriak dira aldi berean; horregatik, mundu guztitik etortzen dira lur zientzien ikertzaile eta jarraitzaileak. Ederrak bezain interesgarriak direlako.
Mendian geologia biluzik ageri da. Dena da superlatiboa. Paisaian ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007514 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilaren 14an, Queen talde mitikoaren omenezko ikuskizuna izango da Aitzuri frontoian, 19:00etatik aurrera. Ekimena Astindu dantza taldeak, San Pedro abesbatzak eta Dardara musika kolektiboak batera antolatu dute. Azken egun eta asteotan egin dituzte eta egiten ari dira entseguak, frontoian bertan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007515 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hazilan proiektuaren inguruko informazio saioa egingo dute, abenduaren 17an, asteartearekin, 10:00etan hasita, udal elkartearen egoitzan.
Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan programa antolatu du bederatzigarren aldiz. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago, hain zuzen,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007516 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kontsumo jasangarriaren inguruko hitzaldia antolatu du Udalak abenduaren 11rako
Gorka Egiak, 'Ekologista naiz, baina...' hitzaldia emango du asteazkenean; EAEko Elikagaien xahuketaren aurkako astearen barruan antolatutako jarduera da.
EAEko Elikagaien xahuketaren aurkako astea izango da abenduaren 9tik 5era. Elika Plat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007517 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako selekzioarekin kontzentratuta daude Irati Osa eta Unai Azkune
Unai Azkune eta Irati Osa piraguista zumaiarrak Espainiako selekzioarekin kontzentratuta daude, Lugon.
Itxas-Gaineko bi kirolariak igandera bitartean izango dira Galizian. Maratoi modalitateko piraguista onenak elkartu dira bertan, eta elkarrekin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007518 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko beste hitz batzuen oso antzeko bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai helbidera (Xabier).
Zerbaiten hondarra edo geratzen den azken zatia da 'txondokiña' Zumaian; hondakina, azken batean. Beste herri batzuetan 'ondokin' esaten dute, esate baterako, Eibarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007519 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osatze feminista eta ahalduntzea gai hartuta, 10 emakumeren sorkuntzak biltzen ditu erakusketak. Azaroaren 21ean zabaldu zuten, eta igandea izango da ikusteko azken eguna.
Azaroaren 25aren harira, indarkeriarekin lotutako emakumeen testigantzak bildu zituzten iaz. Dinamika horri jarraipena eman nahi izan diote aurten Z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007520 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean egingo du txakolin dastatzea On Gourmetek, 13:30ean. Bi lagunentzako dastatzea zozkatu dugu bazkideen artean, eta sariduna atera dugu dagoeneko.
Adi egon, laster itzuliko gara zozketa gehiagorekin. Gogoratu, parte hartzeko ezinbestekoa dela bazkide izatea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007521 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako apaingarrien tailerra egingo dute abenduaren 15ean Ludotekan
Familia Giroan ekimenaren barruan antolatu dute saioa. LH 1etik 6ra arteko haurren familiei zuzendu diete tailerra.
Abenduaren 15ean, igandea, Gabonetako apaingarrien tailerra egingo dute Ludotekan. Familia Giroan egitasmoaren barruan antolatu dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0007522 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Egunarekin batera, abenduaren 3an, aurkeztu du Zumaiako Udalak herriko mapa toponimiko berria. Mapa hau datozen egunotan banatuko dute herriko etxeetan. Geograma enpresaren laguntzarekin egin ditu lanak.
Aurreko mapa toponimikoak 12 urte zituen, eta udaleko euskara teknikari Xabier Azkueren ustetan, bazuen e... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.