id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0008523 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estatuko Jubenil Txapelketan Pulpo Eskubaloiak zozkatu zuen 49" ko Telebistaren zenbaki saritua:
Zenbaki saritua 3499 izan da eta 10 eguneko balioa izango du. Hortik aurrera ordezko zenbakia izango da saritua.Ordezko zenbakia 4388 izan da. Ordezko zenbakiak ere 10 eguneko balioa izango du.Zenbaki saritua duenak Pulpoko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008524 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Letamendia: "Oso gustura nago mutilek egin duten lanarekin"
Espainiako txapelketako lehen fasea jokatu berri du asteburuan Pulpoko gizonezkoen jubenil taldeak. Granollers izan da multzoko garailea eta estatuko zortzi onenen artean sartu den taldea. Pulpoko entrenatzailea den Letamendia gustura agertu da mutilen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008525 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohi dugun bezala, isiltasuna, musika eta testu batzuk konpartitzeko aukera izango dugu. Oraingoan Joxe Arregi Guneko kideak zuzenduko du saioa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008526 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saiatz Ibarra barrutia osatzen duten elizetan hainbat ospakizun egingo dira ostegunetik astelehenera bitartean.
Atzo ospatu zen Erramun egunarekin sartu ginen Aste Santuan. Urtero legez, Saiatz Ibarra barrutia osatzen duten elizetan (Aizarnazabal, Artadi, Getaria, Oikia eta Zumaia) hainbat elizkizun eta prozesio izango... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008527 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek berdindu eta ohorezko erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan
Zumaiakoko preferenteek bina berdindu zuten larunbatean Aretxabaletako UDAren aurka, Aita Marin. Aukera gehiago izan zituzten arren, ezin izan zuten norgehiagoka irabazi. Goleatzaileak Igor Osa eta Gorka Uranga izan ziren.Ohor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008528 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saregileen plazan kontzentratu da beste behin pentsionista talde bat
Astelehenero moduan, gaurkoan ere, jubilazio duinen alde kontzentrazioa egin du herriko pentsionista talde batek eguerdian.
Urtebete baino gehiago irauten ari den aldarriak ez du etenik, eta gaurkoan ere, beste astelehen batez, kontzentrazio egin du h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008529 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako lehen asteburuan ere itxita egongo da (apirilak 27-28), baita San Telmo egunean (apirilak 29an) ere.
Aste Santuko jai egunak hasiko dira ostegunean, hori dela eta, Alondegia kultur etxea itxita izango da apirilaren 18tik 22ra arte. San Telmo jaiak etorriko dira ondoren, eta egun horietan ere (apirilaren 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008530 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZOZKETA. Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean
Itzurun tabernak emandako lau lagunentzako jatordua zozkatuko dugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena bihar goizean aterako dugu.
Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da. Hartu par... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008531 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Memoria historikoaren inguruko ekitaldia egingo da bihar Aita Marin
Martxoaren 1ean aurkeztu zen Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburua. Lan honek, Aranzadi elkarteak azken hiru urteetan egindako ikerketak jasotzen ditu, Zumaian Bigarren Errepublikatik le... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008532 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezpalak laukoteak kaleratu berri duen lehen diskako hiru ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Hauek izan dira saridunak: Haize Galarraga, Luis Unanue eta Jon Imaz. Gogoratu aste honetan beste zozketa bat dugula martxan. Parte hartzeko bazkidea izan behar da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008533 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako arraunlariek lan ederra egin dute Euskadiko batel txapelketako finalean. Lehen postuan sailkatu dira kadete mutilak, eta bigarrengoan infantil neskak eta infantil mutilak.
Euskadiko batel txapelketako finala jokatu dute gaur Legution. Bertan izan dira Zumaiako arraunlariak, eta emaitza bikainak lortu dituzte g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008534 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzean hasiko da emakumezkoen eta gizonezkoen arteko VI. pala txapelketa herrikoia, eta izen ematea zabaldu dute dagoeneko.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi txapelketa desberdin izango dira: mutilen artekoa, banaka; eta nesken artekoa, binaka.
Maiatzean hasiko dira partidak, baina dagoeneko izena eman dezake... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008535 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko batel txapelketako finala jokatuko dute gaur Zumaiako arraunlariek
Atzo jokatu zuten kanporaketa estropada, Legution. Gaur jokatuko den finalerako sailkatzea lortu zuten infantil neskek, infantil mutilek eta kadete mutilek.
Euskadiko batel txapelketako kanporaketa estropada jokatu zen atzo arratsaldean Leguti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008536 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen aldeko egitasmo erraldoia atzo goizean heldu zen Zumaiara. Hamaika Telebistako Iker Aginaga eta Iosu Ganuza kazetariek ikus-entzunezko honetan jaso dute unea, eta hainbat herritar ere elkarrizketatu dituzte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008537 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aloña Mendiren aurkako norgehiagoka galdu ondoren, bigarren postuan sailkatu dira zumaiarrak.
Pulpoko infantil nesken taldeak Gipuzkoako txapelketaren finala jokatu du gaur, Aloña Mendi taldearen aurka. Zumaiarrak bikain aritu dira, baina oñatiarrak izan dira garaile, markagailua 21 eta 25 utzita. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008538 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezpalak taldearen hiru disko zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Ezpalak laukoteak kaleratu berri duen diskoko hiru ale zozkatuko ditugu. Astelehen goizean aterako ditugu saridunen izenak.
Baleikeko bazkide izateak hainbat abantaila ditu, horien artean, zozketak. Ezpalak laukoteak kaleratu berri duen lehen disk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008539 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Autobus geltokietan aldaketak izango dira apirilean eta maiatzean
'Patria' telesailaren grabaketa eta santelmoak direla eta, aldaketak izango dira hainbat egunez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008540 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo jokatu zuten finala Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. 23 eta 30 irabazi zieten zumaiarrek Mutrikuko zesta puntistei.
Gipuzkoako zesta punta txapelketaren finalak jokatu ziren atzo Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Bertan izan ziren Ekaitz Galarraga eta Gonzalo Agirre zumaiarrak, eta baita garaipena lortu ere: infant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008541 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2012tik gaur egunera arteko argazkiak biltzen ditu erakusketak. Guztira, natura eta erretratua lotzen dituen 60 argazkik osatzen dute bilduma. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008542 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agirrek eta Galarragak Gipuzkoako zesta punta txapelketako finala jokatuko dute gaur, infantil mailan
Kimuen eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa ere iritsi da azken txanpara.
Hain zuzen ere, gaur jokatuko dituzte finalak Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku) eta Zumaia (Zumaia) klubeko puntist... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008543 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igerilekuan beste bi kale egitea proposatu du Ostolazak, "leku faltari aurre egiteko"
Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako EH Bilduren hautagai Juan Karlos Izagirre Zumaian izan da gaur. Iñaki Ostolaza alkategaiarekin batera, Lubaki kiroldegia, Xey industriagunea Oikian, eta Malen Etxearen egoitza ezagutu ditu, eta baita Zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008544 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txikixa taberna Pulpo K.E. taldeko jubenilek Espainiako txapelketako lehen fasea jokatu dute bihartik igandera arte Lubaki kiroldegian. Zumaiarrekin batera, KH7 BM Granollersek (Katalunia), Liberbank Sinfin Dosak (Kantabria) eta Anaitasunak (Nafarroa) osatzen dute B multzoa. Fasearen atarian Xabier Letamendia entrenatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008545 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gaineko kirolariek maila bikaina erakutsi dute Espainia mailako txapelketatan
Piraguismoaren denboraldia badoa aurrera. Neguko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketen ondoren, Itxas-Gain taldeko piraguistak Espainia mailan lehiatu dira jada.
Taldeko jubenil, senior eta beteranoak Sevillan izan ziren martxoaren 16-17... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008546 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, 47 euskal herritar epaituko dituzte irailan Audientzia Nazionalean. Abokatuak nahiz Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak dira auzipetuak, eta tartean da Nagore Garcia zumaiarra.
Irailaren 16an abiatuko da Audientzia Nazionalean euskal presoen babes taldeen aur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008547 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure sorkuntzatik Zumaiako Herri Eskolak bere KLIKA egin zuen Euskararekin; eta urteak dira Korrikan parte hartzen dugula gure "Korrika Txikiarekin". Aurten, Korrika Zumaiatik eskola-orduetan igarotzen dela kontuan izanik KLIKA egin berarekin eta Korrika Handian hartuko dugu parte. KLIKA egingo dugu Euskararen hurrengo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008548 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko gazteek maila ona erakutsi dute ipuin, bertso, olerki eta ahozkoen mailan.
Atzo banatu zituzten San Telmo literatur lehiaketako sariak. Urtero bezala, lan ugari jaso dute ipuin, bertso, olerki eta ahozkoen kategoriatan. Herriko gazteen lanek urteroko maila onari eusten diotela nabarmentzeaz gain, literatura eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008549 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Basadin eskoilera bat berritzeko lanen baitan, ur zikinen ibairako isurketa puntu bat atzeman zuen Udalak, eta ur zikinen sarera desbideratuko du aipatu hodia.
Hodi honek duen mailagatik (5m-ko sakonera lur-azpitik) eguneko ordu gehienetan ur azpian dago, hau da, maila freatikotik behera. Udaletik jakitera eman dutenez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008550 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainara Garcia argazkilariak Naturari begiradak izeneko argazki erakusketa zabalduko du bihar Oxforden. 60 argazkik osatuko dute erakusketa, eta horietatik gehienak Zumaiako naturguneetan ateratakoak dira. Maiatzaren 1a arte egongo da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Ainara Garcia hernaniarrak umetatik maite iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008551 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kafe tertulia izango da bihar, osteguna, 1, 2 eta 3 urteko haurren familientzat ZUMAIENAN
Bihar 1, 2 eta 3 urteko haurren familiek hitzordu interesgarria daukate Zumaienan Horrenbeste kezka eta ezinegon sortzen dituen gaiari buruz arituko gara Mireia Centeno psikologoarekin: Mugei buruz, alegia. Animatu eta parte hartu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008552 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ardantzabideko bizilagunek sekzio aldaketa izango dute kongresurako hauteskundeetan
Hauteskundeetan, orain arte, Ardantzabiden bizi direnek pentsiodunen egoitzako 1. sekzioan izan dute botoa emateko aukera.
Datozen hauteskundeetatik aurrera aldaketa izango da, eta Ardantzabideko hautesleek pentsiodunen egoitzako 4. sek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008553 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pixkanaka-pixkanaka gerturatzen ari da XXI. Korrika Zumaiara. Apirilaren 4an atera zen Garestik eta igandean, hilaren 14an, Gasteizera iritsiko da testigua. Bi urtetik behin egiten den euskararen aldeko egitasmo honek milaka euskaltzale biltzen ditu Euskal Herri osoan.
Klika lelopean, ibilbidearen erdia osatu du jada a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008554 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Malen Etxea elkarteak emakume etorkinei bizilekua eskaintzen die Zestoan duen aterpean. Etxepeko obrak tarteko, elkarteak 3.000 euro ordaindu behar ditu. Dirua falta dute, eta kinka larrian dago proiektua. Urola Kostako Hitzak bizi duten egoeraren berri eman du.
Jende ugari etorri ohi da atzerritik Euskal Herrira bizim... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008555 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errigoraren kanpainan egindako erosketak jasotzeko ordua heldu da. Aste honetan olioa eta kamisetak jasotzeko aukera izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008556 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero legez, asteburu honetan Zumaia Bira egitera gonbidatzen zaituztegu. Ibilbide polit hau urtean behin gutxienez egin beharra dago, eta horretarako aukera aparta duzue igandean.
Aurten eskoletako "ume mendizaleak" ere, Eskola kirola ekimenaren barne, gurekin datoz. Beraien ibilbidea Sanlorenten bueltatuta laburtuko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008557 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | '45 + indartzen', adin horretatik gorako pertsonak lan munduan txertatzeko sortutako proiektua
45+ Indartzen programa jarri du abian Urola Kostako Udal Elkarteak. Horren bitartez, prestakuntza eskaini nahi zaie 45 urtetik gorako eskualdeko pertsonei, bereziki lan-munduan txertatzeko edota lan baldintzak hobetzeko zailt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008558 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estatuko jubenil mutilen txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian
Ostiralean hasi eta igandera arte Zumaiako Lubaki kiroldegian Estatuko Jubenil mutilen fasea ospatuko da.
Ostiralean izango ditugu Estatuko fasearen lehen bi partiduak: 18:00tan ANAITASUNA "A" - LIBERBANK SINFIN DOSA. 19:45ean TXIKIXA TABERNA PULPO - KH... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008559 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia' haur antzerkia eskainiko dute etzi
Jolasaren bidez bizitzen ikasiko duen animalia koadrila baten inguruko gorabeherak taularatuko ditu Didau Antzerki Faktoriak.
Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia antzezlana izango da etzi, osteguna, 18:00etan Alondegiko Oxford ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008560 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazteen arteko kirol apustuen gorakadari buruzko hitzaldia izango da bihar
Guraso Eskolaren programazioren barruan antolatu du hitzaldia Udalak. Kirol apustuen gorakadak dakartzan arazoen inguruan hausnartu nahi dute.
Kirol apustuen ondorioak hainbat arlotan eragiten dutela uste dute; besteak beste, hezkuntzan, gizarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008561 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako alkatearen zentsura eta adierazpen askatasuna parez pare El Salto hedabidean
Zumaiako alkatearen zentsurak jarraitzen du gure herritik kanpora ere harridura eragiten. Horren azken lagina honakoa da. Espainiako Estatu mailan aritzen den El Salto hedabideko lagunak Zumaian izan dira eta "Zumaia: 97 mural ezabatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008562 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udaletako, Batzar Nagusietarako eta Europar Parlamenturako hauteskundeetarako deialdia egin ondoren, jendaurrean jarri dute hauteskunde errolda. Apirilaren 15era arte, zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoen edonork izango du erreklamazioak aurkezteko aukera, udal bulegoetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008563 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak bost ontzirekin hartuko du parte Euskadiko batel txapelketan
Batel denboraldia amaitzear da. Asteburu honetan Euskadiko batel txapelketa jokatuko da Araban, Legutioko urtegian. Zumaiak bost ontzirekin hartuko du parte.
Larunbat arratsaldean sailkatze estropadak jokatuko dira, eta igande goizean finalak. Telmo D... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008564 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan amaituko da Gasteizen 21. Korrika, euskararen aldeko martxa erraldoia. Gasteizera joateko autobusa izango da Zumaiatik.
Eskualde mailan antolatu dute autobusa Korrikaren amaierara inguratzeko. Zumaian 9:30ean hartuko da, Patxita Etxezarreta kaleko autobus geltokian (hortz klinikaren aurrean).
Izenak Zuma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008565 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikek eta Ostarrena zine klubak elkarlanean antolatuta, eta Korrika Kulturalaren barruan, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango da etzi Zumaian. Topaguneak bultzatutako zirkuitua da Laburbira, eta Zumaiako Udalak babestu du emanaldia.
Apirilaren 11n izango da saioa, ostegunean, 22:00etan, Aita Ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008566 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeak piraguara hurbiltzeko asmoarekin, hastapen mailako piragua saioak antolatu dira 16 urtetik gorako emakumeentzat. Ikastaroak maiatzaren 3tik ekainaren 14ra bitartean eskainiko dira Itxas-Gain klubean.
EMAK-ek (Emakumeen kirol taldea), Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak eta Zumaiako It... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008567 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumai txarangak santelmoetan joko dituen dianetan parte hartzeko deialdia egin du
Maiatzaren 5ean, Zumai txarangak bi diana joko ditu: gaupaseroa eta herrikoia. Parte hartzeko deialdia luzatu die herritarrei eta entseguak gaur eta hurrengo astelehenean egingo dituzte Ubillosen, 20:00etan.
Santelmoen azken egunean, maia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008568 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | N-634 errepidean, Getariatik Zumaiarako noranzkoan, zulo bat dago Orroaga parean. Duela ia bi astetik dago itxita erreia, eta dagoeneko hasi dira konpontze lanetan.
Getariako Artzape herri komunikabideak eman du Orroaga parean ari diren lanen berri. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek komunikabide horri azaldu dioten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008569 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek beste garaipen bat lortu zuten larunbatean Aita Marin. Ibon Urrestilla eta Erlantz Yeregi izan ziren goleatzaileak.
Ohorezko Jubenilak: Billabona 1-0 ZumaiakoOhorezko Kadeteak: Zumaiako 0-0 ZarautzOhorezko Kadete Neskak: Mutriku 0-4 ZumaiakoLehen Mailako Kadete Mutilak (Kopa): Zumaiako 10-1 Eiba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008570 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Shalma Midjek Euskal Selekzioarekin entrenamendua izango du asteazkenean
Asteazken honetan izango da entrenamendua Barakaldoko Ibarreta futbol zelaian arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Deialdia emakumezko 12 urte azpiko selekzioak ospatuko duen lan saiorako izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008571 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAEko pentsiodunen plataformak saritu dituzte iaztik egindako mobilizazioengatik
Euriak ere ez du baretu herriko pentsiodunen aldarria. Beste astelehen batez pentsio duinak eskatzeko elkarretaratu dira herriko jubilatuak eta pentsiodunak. Estalapean bildu dira gaurkoan.
Estatuko gizarte ekintzetan diharduten langileek ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008572 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamalau partidu jolastu dituzte, lau garaipen eta hamar partidu galdu dituztelarik. Emaitz aldetik berri txarrak izan ditugu baina pozak ere bai.Senior mutilak ligako azken partidua irabazi dute, 8. postuan amaituz.Gipuzkoako kopan hasi berri diren Jubenil mutilak galdu egin zuten, Jubenil neskak aldiz irabazi egin dut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008573 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal pilota egokituko II. Master Cup txapelketako finalak jokatu dituzte gaur eguerdian Beasainen. Leire Esnal zumaiarrak palako modalitatean irabazi du.
Eneko Sagarmendi mutrikuarrarekin osatu du Esnalek bikotea. Txapelketako azken partidan, finalean, Iraitz Huegun eta Sheila Cueto izan dituzte aurkari. Ostiralean e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008574 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oikian grabatutako 'Herri txiki, infernu handi' emango dute gaur ETBn
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Oikian izan ziren orain aste batzuk Herri txiki, infernu handi programa grabatzen. Saioa gaur emango dute, 22:00etatik aurrera, ETB-1en.
Pasa den ostegunean erakutsi zituzten Oikiako frontoian saioko irudiak, eta b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008575 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezpalak laukoteak lehen diskoa atera berri du. Horren atarian taldeko baxu jotzaile Unai Eizagirre zumaiarrarekin egon ginen laukotearen berri izateko.
Zerk batzen dute Grises taldearen pop dantzagarria eta Voltaiaren stoner-punka? Batetik, Eñaut Gaztañagak: Grises talde zestoarraren abeslari eta gitarra jotzaileak eko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008576 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalekuetan eta Udazaintza zerbitzuan izena emateko epea bihar zabalduko da
Uda heltzeko hilabete batzuk falta dira, baina dagoeneko ari dira lanean uda garaian eskainiko diren zerbitzuetan. Hala, bihar zabalduko dira izen-emateak Udaleku musikaletarako, ohiko udalekuetarako eta Udazaintze zerbitzurako.
"Musi-k" lelope... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008577 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo kantina, komunak eta dutxa zerbitzuak esleitzeko lehiaketa deitu du Udalak
Itzurun hondartzako taberna-kafetegia, komunak eta dutxa zerbitzuak ematea xede duen kontratuaren esleipen prozedura jarri du abian Udalak.
Kontratuaren balioa 98.667,31 eurokoa da. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua hobetu ahal izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008578 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ander Torriko eskubaloi jokalari zumaiarrak beste urtebetez jarraituko du Blendio Sinfin taldean.
Lehen denboraldia betetzen ari da Torriko Santanderren, eta gero eta garrantzia handiagoa hartu du taldearen erasoko jokoan. Dagoeneko 107 gol sartu ditu Torrikok ligan, eta Nacho Valles madrildarrarekin batera, taldeko go... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008579 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako lau ontzi sailkatu dira Gipuzkoako batel txapelketako finaletara
Gipuzkoako batel txapelketako sailkatze estropadak jokatu dira gaur goizean Pasai San Pedron. Ligan egin bezala, Telmo Deun arraun elkarteko ontziek maila bikaina erakutsi dute
Zumaiak eraman dituen bost ontzietatik lau sailkatu dira finaletara, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008580 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskoletako jangelei buruzko hitzaldia emango dute EH Bilduko kideek astelehenean
Eskoletako jangelei lotutako bere proposamenaren berri emango du EH Bilduk astelehen honetan Zumaian.
Gasteizko legebiltzarrean EH Bilduk aurkeztutako Jantokitik jangelara izeneko proposamena aurkeztuko dute Ikoitz Arrese eta Eva Lopez de ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008581 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan itxiko ditu ateak Darahli elkarteak Oxford aretoan izan duen erakusketak. Argazkien eta ikus-entzunezkoen bidez, elkarte honek Saharako herriaren alde egiten duen lanaren berri eman du.
Beste era batzuetako kultur ekitaldiak ere egin dira aste hauetan. Hala, atzo arratsaldean, Zukan hirukoteak kontzert... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008582 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal pilota egokituko II. Master Cup txapelketako finala jokatuko dute bihar Leire Esnal zumaiarrak eta Eneko Sagarmendi mutrikuarrak Beasaingo Antzizar kiroldegian. Aurrez aurre izango dute Iraitz Huegunek eta Sheila Cuetok osatutako bikotea. Partida ETB1en ikusteko aukera izango da 12:00etatik aurrera.
Zer moduz au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008583 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege Kopako final laurdeneko partida jokatu zuen atzo Irungo Bidasoak Cuencaren aurka. Finalera heldu eta, hala, Europarako txartela lortzea zuten helburu irundarrek. Errealitate gordinarekin tupust egin dute, baina, eta kanporatuak izan dira lehen partidarako.
Sekulako denboraldia ari da egiten Bidasoa. Bigarren da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008584 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irurena Group enpresak Urola mailako argazki lehiaketa jarri du martxan
Urola bailarako argazkilari profesionalek zein argazkilaritza zaleek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta honako gai hauek jorratu beharko dituzte: egurra, koloreak, ekologia, talde lana, esperientzia eta lidergoa.
Irurena Group enpresak, b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008585 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EH Bilduk orain astebete aurkeztu zuen maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako 20 hautagaien zerrenda. Atzo arratsaldean, berriz, ekitaldi publikoa egin zuen hautagaiak jendaurrean aurkezteko.
Saregileen plazan egindako ekitaldian ez ziren hautagai denak izan, baina bai gehienak. Arritxu Iribarrek egin zituen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008586 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 21 Dance Street taldeak antolatuta, dantza topaketa izango da asteburuan kirol portuan. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi guztiak Zumaienako aretoan egingo dira.
II. 'Rendez-vous' portuan dantza topaketa antolatu du beste urtebetez 21 Dance Street taldeak. Hala, larunbatean eta igandean, dantza modernoaz eta ballet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008587 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Donostiako Maratoi Erdia dela eta, Lurraldebusek aldaketak egingo ditu autobus zerbitzuan
Igandean, hilaren 7an, Donostiako Maratoi Erdia lasterketa egingo da. Horren ondorioz, UK09 eta UK11 autobus lineek aldaketak izango dituzte 07:45etik 13:30era.
Igandean Donostian egingo den Maratoi Erdia dela eta, Lurraldebuseko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008588 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan Moko zorrotza izeneko komedia izango da Aita Mari zinean (22:00etan). Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira protagonistak. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Saridunak Olga Yeregi, Iker Zulaika eta Igone Saizabal dira. Zorionak. Aret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008589 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uxategia eta Ubillos atzeko lokalak entseguetarako erabiltzeko deialdia zabaldu du Udalak
Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean. Entsegu lokalak erabili nahi dutenek apirilaren 10etik 26ra izango dute izena emateko aukera.
Lokalen erabilp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008590 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrendaren jendaurreko aurkezpena egingo du bihar
Joan den astean aurkeztu zituen Zumaiako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaiak. Guztira, 20 lagunek osatzen dute zerrenda. Bihar egingo du koalizioak jendaurreko aurkezpena, 19:30ean Alondegiko Oxford aretoan.
Urola Kos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008591 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazteen arteko kirol apustuen gorakadari buruzko hitzaldia izango da hilaren 10ean
Guraso Eskolaren programazioren barruan antolatu du hitzaldia Udalak. Kirol apustuen gorakadak dakartzan arazoen inguruan hausnartu nahi dute.
Kirol apustuen ondorioak hainbat arlotan eragiten dutela uste dute; besteak beste, hezkuntzan,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008592 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako EAJk Santiago hondartzako eremuan gauzatu diren lanen baitan egin du maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren taldeko hainbat kide ezagutzeko ekitaldia. Bukatzear dagoen legealdiko proiekturik esanguratsuenetako bat dela azpimarratu du Oier Korta udal hauteskundeetarako EAJko zerrendaburuak.
Zumaiako E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008593 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika eta Dantza eskolakoen emanaldia izango da ostegunean, Oikian
Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako ikasle oikiarrek Zumaiara klaseak jasotzera joateko zituzten arazoak ikusita, duela 3 urte proiektu berezi batekin hasi ziren. Hala, musika eskolako irakasleak Oikiara joaten hasi ziren bertako ikasleei klaseak em... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008594 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udazaintza zerbitzurako hezitzaileak kontratatzeko deialdia ireki du Udalak
Gaurtik apirilaren 21era arte eman daiteke izena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren oinarriak atzo.
Udazaintza zerbitzurako hezitzaileen aldi baterako kontratazioak lehiaketa sistemaren bitartez egiteko deialdia argitaratu zen at... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008595 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, apirilak 2, AUTISMOAREN NAZIOARTEKO eguna ospatzen da eta MAREA URDINETIK bideratutako URDINDUBAILARA ekimenarekin bat egin dugu ZUMAIENAN.
Gure hondar aletxoa jarri nahi izan dugu URDIN kolorea ikastetxeko paretan jarriz. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008596 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko kadeteen atezaina den Imanol Bastias Realak atezainentzat antolatu dituen entrenamendu saio berezietan arituko da | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008597 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako olagarro zopa lehiaketarako izen ematea zabalik dago
Beheko plaza elkarteak antolatzen duen olagarro zopa lehiaketa maiatzaren 4an egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan, 10:00etatik 13:00etara.
Beheko plaza jubilatuen elkarteak antolatuta, San Telmo jaien bigarren asteburuan, olagarro zopa lehiaketa izango ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008598 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko infantil txikiko hiru jokalarik Realarekin entrenatuko dute
Unax Ayo, Jurgi Etxabe eta Aner Mendizabalek Realarekin hiru entrenamendu egingo dituzte
Gaur egingo dute lehen entrenamendua 18:30etan Mutrikuko San Miguel futbol zelaian. Datorren bi asteartetan Zestoan entrenatuko dute Iraetan arratsaldeko 18:30e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008599 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Eibarren egingo den IV. Zumba maratoi solidarioan hiru zumaiarrek hartuko dute parte
Esti Garcia eta Iñaki Ruiz ekitaldiko zumba irakasleak dira, eta Sara Cortes, berriz, kartelaren egilea eta ekitaldiko publizitate arduraduna da.
Larunbatean, hilaren 6an, IV. Zumba maratoi solidarioa egingo da Eibarko Aste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008600 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txiribuelta elkartearen urteko asanblada orokorra egin dugu eta gai ordena bat eta bakarra izan dugu: 0-6 urte bitarteko umeen eta haien gurasoen lokala. Itxaropena pizten zigun gaia, azken hilabeteetan etsipen eta kezka iturri bilakatu da.
Urteak dira 0-6 haur eta gurasoentzako lokala lortu nahian lanean ari garela. U... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008601 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarkeria matxista prebenitzeko Santelmoetako karpari buruzko informazioa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008602 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2017an sortu zuten Estazalde, Estazioko auzoan bizi diren herritarren elkartea. Ordutik, elkartearen zereginetako bat izan da auzokideen beharrak ezagutu, eta horien eskariak jaso eta Udalari aurkeztea. "Bada ordua gure auzoa hobetzeko, eta horretarako Udalaren konpromisoa nahi dugu", aldarrikatu dute elkarteko kideek.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008603 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nabarmentzekoa da Deba eta Zumaia arteko itsas irteeren maiztasuna handitu egin dela, GR-121 ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat abiapuntura itzultzeko aukera bikaina.
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak asteburuan eman dio hasiera bisita gidatuen denboraldi berriari. 2019ko Bisita Gidatuen programa urte a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008604 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | ZOZKETA. 'Moko zorrotza' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak Txalo konpainiaren Moko zorrotza antzezlana ekarriko dute ostiralean Zumaiara. Saioa 22:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. Udal kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008605 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekitaldian, Joseba Agirretxea, EAJ-PNVko diputatuen kongresurako Gipuzkoako hautagaitzaren zerrendaburua, Oier Korta, EAJ-PNVren Zumaiako alkategaia, eta Ma Eugenia Arrizabalaga, EAJ-PNVren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Deba- Urolako hautagaitzaren zerrendaburua izango dira.
Bertan izango dira, baita ere, Aintzane Oy... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008606 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa. 2019ko kanpainaren helburua % 25eko langa gainditzea da.
Zumaiako Udalak errenta aitorpean euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Urtez urte kopuru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008607 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jubilazio duinaren alde manifestazioan atera da gaur herriko pentsionista talde bat
Hileko lehen astelehenetan egiten dute manifestazioa Erribera kalean zehar.
Herriko pentsionista eta jubilatu talde baten protestek ez dute etenik, eta urtebete pasa ondoren ere, jubilazio duin baten aldarriak jarraitzen du. Hileko lehe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008608 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek asteburuko norgehiagokak irabazi dituzte
Zumaiakoko preferenteek 1-4 irabazi dute Lazkaoren aurka eta ohorezko erregionaleko neskek 4-1 irabazi dute Ostadarren kontra | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008609 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haustekunde mahaietan egon behar duten herritarren zozketa egin dute | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008610 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuan Alacantera joateko izena ematen ari zareten bitarte honetan, eguraldi-alertagatik ezeztatu zen neguko irteera bat berreskuratzea pentsatu dugu. Egutegian ez agertu arren, igandean, apirilaren 7an, Arabara goaz.
Ulibarri Jauregitik abiatuta, Vasconavarro burdinbidetik lehenbizi eta Jauregi urtegitik zehar g... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008611 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Getariatik Zarautzera paseatzen, kostaldeko bulebarrean. Uda giro, neguaren hondarrean; manga motzaren tentazioari amore emanda goaz, bizi-bizi. Ezkerrean, kotxeen joan-etorri etengabearen burrunba; eskuinean, itsasoko baga garbien ikuskizuna. Iritsi gara Beobidek euskal arrantzaleei eskainitako eskulturaren parera: ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008612 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alfonbra astintzen hasi dut goiza, logelako alfonbra txikia. Begirada luzatzea nahikoa izan da auzoko kolore eta tamaina desberdinetako alfonbra sortaz ohartzeko. Alfonbrako hautsak astintzea bururatu al zaigu gaur denoi? Hala dirudi. Egia esan, hautsak astintzea komenigarria ez, beharrezkoa dela uste dut. Ez, ordea, a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008613 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2018ko uztaila zen Unescoko bi aditu etorri zirenean gure Geoparkearen ebaluazioa egitera. Hiru egun eman genituen bazter guztiak erakusten, azken lau urteetan egindako lorpenak azaltzen eta Geoparkean bidelagun ditugun entitate eta kide guztiak aurkezten. Urte erdi geroago, emaitza ofiziala da: 2022ra arte eutsiko dio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008614 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru hauteskunde jarraian, kanpaina elektoralen zirkua gurean dugu. Baina, oraingoan, antzerki honek tragedia grekotik antz gehiago izango duelakoan nago. Bai, herrialde heleniarrean ere hauteskundeak dituzte aurten. Bertan, orain lau urte ezker erradikaleko Syriza alderdia iritsi zen gobernura, emaitza: eskuineko ezen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008615 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Misterio hutsa da buruak nola funtzionatzen duen. Hau idazten dudan unean zailtasunak ditut gogoratzeko asteburuan zer egin nuen, eta ez garagardo artisauari astindu handiegia eman niolako. Baina, arazorik ez dut gogoratzeko txikia nintzela, 7 bat urterekin, argizari pote bat bota nuela, nahi gabe, etxeko balkoitik. Go... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008616 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gauzak aldatu egiten dira, egia da, baina batez ere aldatzen da begiratzeko gure era edo ikuspegia.
Askotan pasatu izan naiz hemendik, Karakastik gora Orrolloaga aldera, eta bide ondoan dagoen ur-hartune izandako honi begiratu. Atzo iruditu zitzaidan aurrealdeko zuhaitza asko handitu eta hazi zela, eta urrutitik begira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008617 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur gehienek etxean dituzte, baloia, bizikleta, eta pelota bat. Gutxi izango dira ordea, txalupa txiki baten jabe.Uda hasieran txalupa bizkarrean hartu eta estazio inguruan aitak eta osabak zuten langokira eramaten genuen. Bertan osaba Joxeleonek lijatu, konpondu, eta pintatu egiten zuen gure txintxorrua.
Hondarribiak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008618 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Infantil gizonezkoek jaso dute Gipuzkoako batel ligako irabazlearen bandera
Gaur bukatu da Gipuzkoako batel liga, Pasaian. Infantil gizonezkoek irabazi egin dute liga, eta emaitza paregabeak lortu dituzte gainontzeko batelek ere.
Infantil emakumezkoek zilarra lortu dute beren kategorian, eta brontzezko domina eskuratu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008619 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan Pulpoko taldeek 8 garaipen eta 4 porrot lortu dituzte. Aupa Pulpo!!! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008620 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elena Irureta: "Patriaren trama oso gogorra da, eta gizatasuna ematen saiatzen ari gara"
Azken hilabeteotan hainbat proiektutan hartu du parte Elena Irureta aktore zumaiarrak, besteak beste, Telmo Esnal eta Asier Altunaren 'Agur Etxebeste!' komedian eta 'Patria' eleberriaren telebistako egokitzapenean.
Bittoriren azale... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008621 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezko jubenilen ontzia ere laugarren postuan sailkatu zen atzo arratsaldean jokatutako test estropadan.
Test estropadan izan ziren atzo Zumaiako Arraun Elkarteko traineruak. Laugarren postuan sailkatu ziren jubenilen ontzia (11:10,85). Emakumezkoen traineruak ere laugarren denbora onena egin zuen bere kategorian (1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0008622 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, repetizioetako ostiralean herriko hainbat lagunek talde ezagunen abestien bertsioak taularatuko dituzte. | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.