id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0008623
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pettik pasa den asteburuan kontzertua eman zuen Itziar. Hasi eta gutxira Leonard Cohenen The partisan abestiaren bertsioa jo zuen. Zumaiara bueltan gogoko ditudan bertsioen zerrenda egin nuen buruan. Kieto! Ez diot originalak baino hobeak direnik, nahiz eta batzuk, zalantzarik gabe, hala diren... niretzat, behintzat. Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008624
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan ona egin dute zumaiarrek Gipuzkoako batel ligako azken aurreko jardunaldian Zumaiako arraunlariek denboraldian erakutsitako mailari eutsi diote Gipuzkoako batel ligako 11. jardunaldian ere. Bihar jokatuko da azken estropada, Pasaian. Zumaiako Arraun Elkarteko bi batelek lortu dute garaipena Errenterian jokatu den j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008625
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmoetako Gazte Eguneko bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko Asteburu honetan eta hurrengoan salduko dituzte, horretarako Erribera kalean jarriko duten postuan. Hilabete baino gutxiago falta da herria santelmoetako jai giroan murgiltzeko. Txosnetan antolatutako kontzertuen berri ematen ari dira egunotan, eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008626
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakok hauteskunde prozesua jarriko du abian zuzendaritza berria aukeratzeko Azken urteotan Zumaiako Futbol Taldearen zuzendaritza batzordea osatu duen taldeak denboraldi honen amaieran emango dio bukaera bere jardunari. Zuzendaritza batzorde berria osatzeko hautagai-zerrendak aurkezteko epea apirilaren 1etik maiatz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008627
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilerrian 192 horma hobietan hilotzen errautsak jaso ahal izango dira. Osteguneko ohiko plenoan onartu zuten behin behinekoz kolunbarioaren erabilera arautzen duen ordenantza. Kolunbarioa eraikitzeko lanak amaitu dituzte dagoeneko. Hainbat hobekuntza ere egin dituzte hilerrian: goiko atea eta paretak txukuntzea, eskila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008628
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Imanol Azkuek Baleike aldizkarirako idatzitako artikuloak bildu ditugu 'Orduan bai' atalean Iazko maiatzean Baleike aldizkari berritua aurkeztu genuen. Itxura berria bakarrik ez, atal berriak ere bazituen aldizkariak. Horien artean Orduan bai izenekoa zegoen. Bertan, Imanol Azkuek herriko historiako pasarteak eta zumai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008629
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste askorentzat bezala, niretzat ere Luis Mari korrespontsala izan da beti, horrelaxe ezagutu genuelako, Zumaiaren eta zumaiarren berri ematen egunkarietan eta irratian. Baina gaurkoan beste garai batzuetako kontuak azaltzeko eskatu diogu, baita gonbidapena onartu ere. Luis Mari Aizpurua Apestegi 1938an jaio zen, Zum...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008630
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoiliarrak izan ez arren Zumaian lan egiten dutenek Axularreko eta GKN-ko TAO guneetan aparkatu beharko dute udan Aparkamenduen erregulazio sistema arautzen duen ordenantzan behin behineko aldaketak onartu zituzten ostegunean Zumaiako Udaleko ohiko plenoan. Zumaian erroldatuta egon ez arren, herrian lan egiten dutenei...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008631
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteazkenean LH4, LH5 eta LH6ko gurasoei zuzendutako Hezkuntza Tertulia burutuko dugu. Seme alabak aurre nerabezaroan sartzen direnean beraiekin erlazionatzeko era eta kezkak aldatu egiten dira. Sarritan, honelako galderak egiten ditugu: Zer gertatzen zaio? Beste guztien ustezko permisibitatearen aurrean, guk ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008632
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du Zumaiako EH Bilduk. 20 lagunek osatzen dute zerrenda, eta jendaurreko aurkezpena datorren ostegunean, hilaren 4an, egingo dute Alondegiko Oxford aretoan, 19:30ean. "Egunerokoan kirol taldeetan, mugimendu feministan, musikan, sindikalgintzan, euskar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008633
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan itsas giroko proposamen bat dakarkizuegu. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Zumaian itsas kabra edo krabarrokari deitzen diogu 'gomexa' edo 'gomeza', hau da, Scorpaena familiako arrainari. Hala ere, beste herri batzuetan bereizi egiten dituzte, eta itsas kabra baino ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008634
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galdera horixe egin zuen Robert de la Sizeranne (1859-1936) idazle frantsesak La Revue des Deux Mondes aldizkariko artikulu batean 1897an, eta denbora luzez eztabaida ugari piztu zituen. Gaur egun, aurreiritziak argituta, prestigio handiko museo askok erakusten dituzte balio artistiko eta merkantil handiko argazki lana...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008635
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Rioja Vega ardoekin ezkondutako afaria egingo da bihar, ostiralez, Beheko Plaza jatetxean. Lekuak mugatuak dira, eta izenak aurrez emango dira 943 861 700 telefonora deituta. Prezioa 28 euro izango da. Bertako produktuekin (Kilometro 0) prestatutako bost plater emango dira, ardoekin ezkonduta. Platerak hauek izango dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008636
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako batel ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan. Larunbatean Errenterian izango dira estropadak, eta igandean Pasaian. Bi jardunaldiak ere goizeko 10:30ean hasiko dira. Zumaiako Arraun Elkarteko batelak lan ederra egiten ari dira denboraldi osoan zehar, eta azken asteotan hobera egin dute, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008637
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sagardo dastatzea izango da On Gourmeten bihar, arratsaldeko 19:30ean hasita. Saltokiko arduradunek emandako bi lagunentzako gonbidapen bana zozkatu dugu Baleikeko bazkideen artean. Sagardo denboraldian buru-belarri sartuta gaude, eta On Gourmet saltokiak sagardo dastatzea egingo du ostiral honetan, martxoaren 29an, 19...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008638
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilaren 12an helduko da Korrika Zumaiara, eguerdiko 11:30ak aldera. Narrondon hartuko dute lekukoa zumaiarrek, eta Getaria heldu aurretik dagoen norabide aldaketa inguruan pasako diete getariarrei. Korrikarako kilometroak erosi dituzten talde eta eragileen arteko zozketa egin dute gaur eguerdian Euskaltegian. Hala, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008639
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eta santelmoetako igandean hauteskunde mahaian egotea egokitzen bazaizu? Hilabete baino ez da falta santelmoak ospatzeko eta hasi dira koadrilak bazkaritarako planak egiten, danborradetako entseguak martxan daude aspaldi, egitaraua prest dago, txosnetako lanak ere bideratuta... Baina, erne, zure planak pikutara joan da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008640
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Doako sexu aholkularitza zerbitzua Brankako bulegoan jaso ahal izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Aurrez aurreko arreta horretaz gain, helbide elektronikora idatzi edo 609 606 777 (Olatz) telefonora deitu ahal izango da. Zerbitzuaren helburuak dira harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008641
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BADATOR, BADATOR KORRIKA!!!Eta datozen asteetan kultur eskaintza ere badaukagu Zumaian! Parte hartu eta gozatu!TIPI TAPA, TIPI TAPA, KORRIKA!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008642
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egin dugu kilometro zozketa iada!!! Datozen egunetan jasoko dituzue ordainketa egiteko eta testigua jaso beharreko lekua zein diren... eta KORRIKAren zain egotea besterik ez zaigu falta!TIPI TAPA, TIPI TAPA, KORRIKA!!!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008643
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ekintzaileen hizkuntza-kudeaketa hobetzeko saioak egingo dira apirilean Eskualdeko ekintzaileentzako bi saio antolatu dira Urola Kostako Udal Elkartean: apirilaren 9an, euskaraz, eta apirilaren 16an, gaztelaniaz. 'Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema' eta 'Enpresa Euskaraz Handitzen' egitasmoak uztartuz, ekint...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008644
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimuetan eta infantiletan aurreko asteko kronika irakurtzen ari zaretela irudituko zaizue, baina berria da. Kontua da Asier Aizpuruak eta Garazi Bergarak agintzen segitzen dutela euren lasterketetan. Zarautzen jokatu zen aurreko larunbatean kimu eta infantilen lasterketa eta adin hauetan jolaserako eta ikasteko balio b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008645
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste bukaera honetan Pulpoko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia: 12 partidu izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek eta horietatik 6 Zumaian izango dira.Larunbat goizean hiru partidu izango dira, Infantil neskak eta mutilak partidu bana izango dituzte, baita ere kadete mutilak Lubaki kiroldegian izango dira.L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008646
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 12an hondoratu zen Grande America garriontzia gure kostaldetik 400 bat kilometrora. Orduz geroztik, sabelean zeramatzan 2.200 tona fuel isurtzen ari da. Bi aste pasa dira eta jadanik 200 bat kilometrora gerturatu da fuel orbanen frontea. Hanburgotik (Alemania) Casablancara (Maroko) hainbat gai garraiatzeko e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008647
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Txapelketako sektorea etxean jokatuko du Txikixa Pulpok Jubenil mailako mutilek Espainiako Txapelketako sektorea jokatzeko txartela lortu zuten Euskadikoan hirugarren geldituta. Zortzi sektoreetako bat Zumaian antolatzeko aukera lortu dute. Apirilaren 12an, 13an eta 14an jokatuko dute, Granollers, Anaitasuna...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008648
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Deba eta Zumaia arteko ibilaldia eta itsas irteera antolatu du Geoparkeak iganderako Bisita gidatuen aurtengo denboraldiari hasiera emango dio Euskal Kostaldeko Geoparkeak igandean, martxoak 31, doako ibilaldi eta itsas irteerarekin. Euskal Kostaldeko Geoparkeak ibilaldia antolatu du iganderako, martxoak 31, bisita gid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008649
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aitor Ossa arroarra da estreinatu berri den 'Arrastoan' dokumentalaren protagonistetako bat. 2017an Laponiara egindako bidaia da filmaren oinarria, baina 1974an daude haren zuztarrak. Duela 45 urte, 1974an, sei tolosarrek espedizioa egin zuten Laponiara. Laponia 74 izena eman zioten samien herrian zehar burutu zuten es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008650
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek larunbatean eta ohorezko erregionaleko neskek igandean jokatuko dituzte norgehiagokak Zumaiakoko preferenteek larunbatean jokatuko dute norgehiagoka Lazkaon arratsaldeko 4retan eta ohorezko erregionaleko neskek igandean arratsaldeko 6etan jokatuko dute Aita Marin Lasarteko Ostadarren aurka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008651
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Muxikoak dantzatzen ikasteko tailerra antolatu du Astinduk iganderako Hilero antolatzen ditu Astinduk doako dantza ikastaroak. Hilabete honetako saioa igandean egingo dute, Torreberriko aterpean, eta muxikoak dantzatzen irakatsiko du Aitor Aizpuruak. Saioa 17:00etatik 19:00etara izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008652
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
60 bat emakume ari dira parte hartzen Flysch Traileko entrenamenduetan Emakumeen parte hartzea sustatzeko ekimenak arrakasta izan du. Dagoeneko 38 emakumek lortu dute Flysch Trailerako dortsala ziurtatzea bi entrenamendu saiotan parte hartuta, eta beste 21ek dute aukera apirilaren 7ko entrenamenduarekin. Flysch Trail m...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008653
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozketa honetan erabakitzen da talde bakoitzak testigua nondik nora eramango duen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008654
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismo teknikari-laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioak egiteko lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Udalak Turismo bulegoan, turismo teknikari-laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratazioak egiteko lan-poltsa sortu nahi du Udalak. Hautaketa prozesua lanbideren bitartez egingo da baina merituak balorat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008655
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan, hilaren 30ean, Iratxe-Lizarra irteera egingo dute Beheko plaza jubilatuen eta pentsiodun elkarteko bazkideek. 160 lagunek hartuko dute parte txango honetan. Irteerari buruz informazioa emateko (autobusetako eserleku zozketa, irteera ordua, etab.) bilera egingo da, bihar, ostegunez, 18:00etan hasita, Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008656
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Surf eskolentzat hiru eremu gordeko dira Itzurunen eta beste bat Santiagon Uda saioan hondartzetan uretako kirol jarduerak arautzeko irizpideen berri eman du Udalak. Guztira lau eremu gordeko dira, hiru Itzurunen eta bat Santiagon. Interesdunek maiatzaren 31ra arte dute proposamen txostena aurkezteko. Itzurunen hiru er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008657
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Miguel Egaña Lazkano omenduko dute gaur, bere heriotzaren 50. urteurrenean Gaur orain 50 urte zendu zen Jose Miguel Egaña Lazkano arroarra, Urolaren itsasadarrean izandako piragua istripuan. Gaur omenaldia egingo diote Zumaian, eta igandean bere omeneko meza izango da Arroa Behean. 1969ko martxoaren 27ko arratsald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008658
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tabernaren ezaugarriak kontutan hartuta ariketa lan bat egin dute bi artistek. Erakusketa apirilaren 21era arte izango da zabalik. Tabernak artearen gordailu ere badira sarritan. Hala erakutsi dute Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarrek pasa den ostiralean Zumaiako Kabi tabernan zabaldutako erakusketare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008659
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luis Tellabidek eta Xabier Garmendiak antolatu dute hitzaldia, eta Guifi.Net sareaz, sare askeez eta komunikazio burujabetzaz arituko dira. Ostegunean izango da saioa, 18:30ean Alondegian. Katalunian 35.000 pertsona baino gehiagori interneteko sarbidea ematen dion komunikazio sare askea da Guifi.Net. Herritarrei komuni...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008660
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek eta ohorezko erregionaleko neskek norgehiagokak irabazi dituzte asteburuan Preferenteek 1-0 irabazi zuten Aita Marin Ikasberrin aurka. Lehen zatian sartu zuen gola Ibon Urrestillak eta bigarren zatian aukera gehiago izan zituzten. Ohorezko erregionaleko neskek ere 1-2 irabazi zuten larunbatean B...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008661
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zinegoak jaialdian aurkeztutako 'Retablo' filma emango dute ostegunean Aita Marin Filmak 2018ko Gazte Epaimahaiaren Aipamen Berezia eta Teddy Saria jaso zituen Berlinalen. Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans film jaialdiaren 16. edizioa izan da aurtengoa. Otsailaren 18tik martxoaren 3a bitartean ospatu zen jaialdi hori, et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008662
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada: (126. zbkia - 2019.02.12).2.- Ogasuna: 2.1.- Udalaren 2019ko 1 eta 2. kreditu aldaketaren kontu ematea (aurrekontu luzatuan).2.2.- 11/2018; 12/2018 erreparo orrien eta hauen alkate dekretuen erantzunaren berri ematea.2.3.- 19. faktura zerrendaren berri ematea.3.- H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008663
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. Ekin elektrizitateak emandako kamera bat zozkatuko dugu bazkideen artean Ekin elektrizitateak emandako kamera bat zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunaren izena bihar eguerdian aterako dugu. 4K-ko bideoak grabatzeko gai den kamera da hau, kirol jardueratan erabiltzeko egokia. Zozketan parte hartz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008664
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantzaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 29an, dantzaldia eskaniko du Lucia Lacarrak, Iker Murillo pasaiarrarekin batera. Ekitaldi berezi batek hartuko du Donostiako Kursaaleko auditorioa apirilaren 29an. Dantzaren Nazioarteko Eguna izanik, Gure Ametsa ikuskizuna eskainiko dute Lucia Lacarrak eta Iker Murillok, Milane...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008665
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak Pertsona ekintzaileei eta enpresari txikiei bideratutako 12 orduko prestakuntza eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak, etzi hasita. Urtarrileko ikastaroak izandako arrakasta eta azken asteetan izandako eskaria kontuan hartuta, pertsona ekintza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008666
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean, martxoak 27, Joxe Arregi, Guneko kide eta Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin izango dugu solasaldia: ERLIJIORIK GABEKO ESPIRITUALTASUNERANTZ. Aurtengo solasaldien zikloa, "Erlijioak krisian", saio honekin amaituko dugu. "Europan erlijioa hiltzear dago", idatzi berri du Stephen Bullivant soziologoak. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008667
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioko bideo proiekzioa egingo da ostegunean Oikiako frontoian, 20:00etan. Nahi duen orok izango du joateko aukera. Herri txiki, infernu handi saioko Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Oikian izan dira saioa grabatzen, eta ostegun honetan, martxoaren 28an, oikiarrekin egin dituzten e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008668
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leire Esnalek Euskal Pilota Egokituko II. Master Cup Txapelketako finala jokatuko du Eneko Sagarmendirekin osatuko du bikotea Esnalek, eta finalean Iraitz Huegun eta Sheila Cueto izango dituzte aurkari. Finala apirilaren 7an jokatuko dute Beasainen, 12:00etan. Euskal Pilota Egokitutako II. Master Cup Txapelketako lehen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008669
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Blogak testutik harago' jardunaldia egingo da Blogetan lehiaketa ixteko Azkue Fundazioak ondu ohi duen Blogetan blog lehiaketaren hirugarren edizioa apirilaren 4an amaituko da. Egun horretan, Bilboko Euskararen Etxean, Blogak testutik harago izenburuko jardunaldia eta lehiaketaren sari-banaketa egingo dira, 15:30etik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008670
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tokikomen 7. Batzar Orokorra, edukien artxiboa eta multimedia jomugan Tokikomek bere zazpigarren ohiko Batzar Orokorra egin du gaur Eibarren, 2018ko balantzea eta 2019ko kudeaketa plana onartzeko. Toki komunikabideen taldeko presidenteak, Jone Guenetxeak, toki komunikabide txikien kohesioa lantzeko egindako eta egiteko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008671
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Shalma Midjek Añorgaren aurka jokatuko du asteazkenean Euskal selekzioarekin Asteazkenean jokatuko du Shalma Midjek 12 urtez azpiko Euskal selekzioarekin Añorga taldearen aurka
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008672
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beti Gazte dantza taldearen argazkiak bidaltzeko epea martxoaren 31n amaitzen da Beti Gazte dantza taldearen erakusketa maiatzaren 9tik 12ra egongo da ikusgai Oxford aretoan. Hori osatzeko argazki bilketa bat abiatu zuten otsaila amaieran. Taldearen historia laburbiltzen duen erakusketa antolatuko dute maiatzean bertan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008673
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur da Ardantzabideko egoiliar txartelen ordainagiria ordaintzeko azken eguna Ordainketa ez dutenek egiten egoiliar txartela iraungita izango dute bihartik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, orain aste batzuk igorri ziren ordainagiriak egoiliar txartela duten Ardantzabideko bizilagunen etxeetara eta gaur arteko epea d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008674
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sahararen aldeko lankidetza hamabostaldia antolatu du Darahli elkarteak Zumaiako Darahli elkarteak askotariko egitaraua antolatu du datozen hamabost egunetarako; besteak beste, erakusketa, musika eta zine emanaldiak izango dira. Oporrak Bakean programaren barruan familia berriak bilatzeko azken saiakera ere egingo dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008675
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetako hitza esapide modukoa da, zarauztar batek proposatua, Zumaiara bizitzera etorri eta atentzioa eman ziolako. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Horrela azaltzen du 'andar!' zer den Abelin Linazisorok: bitan pentsatu gabe abiatu, joan aditzarekin lotua beti. Trini Bida...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008676
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 27 greba eguneko deialdia egin du ELAk Diputazioaren "pasibotasuna" ikusita, gatazka desblokeatzeko eman beharreko pausuak zehaztu ditu ELA sindikatuak. Besteak beste, 27 greba eguneko greba deialdiaren berri eman dute: apirilaren 1etik 12ra, 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era. Gipuz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008677
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errenterian gertatu bezala, Hernanin ere garaile izan ziren Garazi Bergara eta Asier Aizpurua. Bigarren lasterketan ere azkarrenak izan ziren Bergara eta Aizpurua, eta alebin mutiletan maila ona eman zuten Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide guztiek. Larunbat honetan alebinek eta infantilek Zarautzen dute hitzordua. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008678
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
KORRIKA kilometroak erosteko azken astea duzue, animatu eta zabaldu!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008679
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errigorak udaberriko kanpaina abian du jada. Eskutik eskura programaren baitan, Nafarroako hegoaldean ekoiztutako produktuak erosteko aukera izango da aurten ere. Errigorak, gainera, bi otar eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko eta dagoeneko eman dizkiegu saridunei. Errigorak emandako bi otarrek badute ja...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008680
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko lauko txapelketa jokatuko du Pulpoko mutil jubenilen taldeak Txikixa taberna Pulpo KE taldeko mutilek Euskadi txapelketako lauko finala jokatuko dute asteburuan Usurbilen. Ostiraletik igandera bitarte hiru partida izango dituzte bertako Oiardo kiroldegian. Zumaiarrekin batera, talde hauek osatzen dute azken f...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008681
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoko Baleike aldizkariko iritzi artikuluak igo ditugu webgunera Martxoko Baleike aldizkarian argitaratutako iritzi artikuluak webgunean daude dagoeneko. Maddi Altuna Galfarsorok idatzitako Konplizitatea eta borroka, eta Iosu Alberdiren Bost minutu luze joan ziren iritzi orrietan. Kultur orrietan, Kepa Aizpuruaren T...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008682
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean Altsasun egingo den manifestaziorako autobusa izango da Zumaiatik Altsasuko gazteentzako justizia eskatzeko manifestazioa egingo dute igandean, eguerdiko 12:00etan, beraien jaioterrian, Altsasun. Zumaiatik autobusa antolatu dute Altsasura joateko. Goizeko 10:00etan abiatuko da Patxita Etxezarreta kaleko geltok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008683
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txakur krosean aritzen diren bi gazte elkarrizketatu dituzte gaur Berria egunkarian: Andoni Isusi Ermuakoa, eta Kimetz Etxabe zumaiarra. Biei ere kirol honek bizitza aldatu diela diote elkarrizketa honetan. Hemen irakurri dezakezue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008684
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako odol emaileak martxoak 20an urteko bigarren odol ateraketa izango dugu. Zumaiako odol emaileak, Zumaiako odol emaileei ateraketa berriaren deia luzatzen die.Ateraketa martxoak 20 izango da, asteazkena, jubilatuen egoitzako 2. solairuan. Odol ematea arratsaldeko 16:30tan hasi eta gaueko 20:30an amaituko da.Zuma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008685
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inperialismoa izango da hizpide Iparrak martxoaren 30erako antolatu duen eztabaida saio irekian Bi urteko ibilbidearen ostean, aurreko hilabetean Iparrako kideok pauso berri bat ematea erabaki genuen; ordura arte taldearen baitan izan genituen eztabaidak zein lanketak herritar guztiei zabalduz. Gure helburua, saio horr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008686
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaixo denoi! Korrika apirilaren 12an pasako da Zumaiatik eguerdiko 12ak aldean. Ostirala eta ordu bikaina, eguraldia... ikusiko dugu! Tipi-tapa ekin genion egun berezi honen prestaketari, baina geldialdi txiki bat egiteko unea iritsi da. Egun ahaztezina izan dadin, Korrika egunean ez ezik, orain ere zuen parte-hartzea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008687
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artadiko errepidean aldizkako zirkulazioa ezarriko dute datozen egunotan Artadiko GI-3811 errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar dituztela eta, zirkulazioa aldizka itxiko da martxoaren 20 eta 29 bitartean. Errepidearen erabiltzaileek, aldizkako mozketak horiek direla eta, 20 minutu arteko geldialdiak izan ditzakete....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008688
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean kokatutako mendi honek ikuspegi guztietatik ederra dirudi. Betidanik Mariren bizileku eta aspladi monastegi baten kokaleku izandakoa, gaur egun euskal mendizaleen ezinbesteko tontorra bihurtu da. Kanpazar mendatetik abiatuko dira. Goikaldean gurutzea nabarmentzen da lehendabizi, baina ez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008689
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat arratsaldean Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen, Zumaiako Emakumeon* Etxearen alde. Emakume batek konposatutako piezak jo nahi zituzten eta Julie Girouxen obrak izan ziren aukeratuak. Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie banda osatzen dutenei egindako lan guztiarengatik. Aukera hau baliatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008690
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, lau garaipen, berdinketa bat eta hiru partidu galdu dituztelarik.Senior mutilak berdinketa lortu zuten Egiaren aurka.Euskal ligan, jubenil mutilak garaipena lortu zuten, datorren aste bukaeran izango den lauko finalaren zain. Kadete mutilak aldiz, ezin izan zuten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008691
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emaitza onak lortu dituzte Zumaiako arraunlariek Donibane Lohizunen jokatutako estropadan Zumaiako harrobiko arraunlariek emaitza bikainak lortu dituzte Gipuzkoako Batel Ligako 8. jardunaldian. Beren kategorian denbora onena egin dute infantil mutilek, infantil neskek eta jubenil mutilek. Aurtengo emaitza onena lortu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008692
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sambou Diaby: "Hemen pixka bat mugatuta nago, eta leku handiago batera joan nahi dut" Txikitatik hasi zen kantatzen eta dantzatzen Sambou Diaby oikiarra. Ezkutuan egiten zuen; hori zen bere sekretua. Duela hiru urte, ordea, Go!azen 3.0 telesailean agertu zen figurante gisa. Aktore izan nahi zuela erabaki zuen orduan, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008693
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
80eko hamarkadara arte arraun elkartearen azpiegiturak ez ziren gaur egunekoak. Beste kirol talde guztiak bezela, ahal zen moduan moldatzen zen arraun elkartea. Ondorengo hiru argazkitan azpiegitura nagusiak ikusiko ditugu. - Lehenengo argazkia Zunbilo kalea eta udaletxearen arteko txoko batean atera det. Hemen zegoen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008694
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. Errigoraren bi otar zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean Errigorak udaberriko kanpaina abian du jada. Eskutik eskura programaren baitan, Nafarroako hegoaldean ekoiztutako produktuak erosteko aukera izango da aurten ere. Errigorak, gainera, bi otar eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Bi o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008695
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
80. hamarkadatik etortzen da Euskal Herrira Hiromi Yoshida japoniarra: Lazkaora lehendabizi, Azpeitira ondoren. Aspaldiko urteetatik, berriz, urtean bitan egiten du bisitaldia; otsailean eta irailean. Azkeneko egonaldia duela gutxi egin du, eta egun horietan Zumaiako euskalkia aztertzen hasi zen. Otsaila amaieran egin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008696
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oso hitz ezaguna dakargu aste honetan, kalean gehien ikusten dugun txoriari deitzeko erabilitakoa. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai helbidera (Xabier). Hiztegietan'(etxe-)txolarre' agertzen da txori honi deitzeko (latinezko izena Passer domesticus), baina harrigarria da beste zenbat hitz erabiltzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008697
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kattalin Minerrek, Danele Sarriugartek, eta Maddi Altuna eta Maria Maya zumaiarrek ikus-entzunezko lan bat egin dute Martin Ugalde bekarekin. "Egunkari batek, txikia izanda ere, mundua alda dezake". Bideoak harien jolasa erakutsi du. "Korapilo eta aingura. Harilkatu beharreko gaia da feminismoarena". "Feminismoa ez da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008698
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira 9 partidu izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaeran. Zumaian 5 partidu izango dira.Larunbat goizean infantil neska eta mutilen bi partidu izango ditugu eta arratsaldean Jubenil mutilak Euskal ligako azken partidua izango dute.Igande goizean Euskal ligako Kadete mutilen partidua izango dugu.Jardunal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008699
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeon* Etxearen aldeko kontzertua emango du Bandak larunbatean Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan Alondegiko Oxford aretoan. Aurkeztu berri duten Emakumeon* Etxearen aldeko emanaldia izango da, eta 19:00etan hasiko da. Bandak eman izan ditu herriko beste elkarte batzuen alde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008700
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardo dastatzea egingo dute bihar, 19:00etatik aurrera, On Gourmet saltokian. Antolatzaileek bi gonbidapen eman dizkigute Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Naiara Anzizar Arregi eta Antonio Agirre Irigoien izan dira. Bihar On Gourmetera joatea besterik ez dute behar opariaz gozatzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008701
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Satie arquitectosek sinatu dute Zumaiako Institutuko (IES Zumaia BHI ikastetxea) eraikin berria egiteko gauzatze proiektua. Kontratuaren barruan sartzen dira lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa egitea ere. Kontratuak 10 gelako eraikina eraikitzea jasotzen du, eta baita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008702
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste asteburu eder bat eskaini dute Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistek. Larunbatean, Errenterian, infantilek eta alebinek errepideko denboraldia estreinatu zuten. Ezin estreinaldi hobea izan zen, infantiletan Garazi Bergara garaile izan bait ¡zen eta alebinetan Asier Aizpurua. Bi lasterketeta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008703
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gertu Merkatari Elkarteak Stock azokan zozkatu dituen 50 euroko lau erosketa txartel banatu ditu. Martxoaren 9an eta 10ean Stock azoka egin da Zumaian, Gertu elkarteak antolatuta. Ekintza Erribera kalean eta Oxford aretoan egin zen. Horren barruan, lau erosketa txartel zozkatu ziren eta irabazleak bezero hauek izan zir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008704
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Klima aldaketa kontzeptu ezezaguna izatetik, urte gutxiren buruan herritarren ahotan egotera igaro da. Ekintza txikiak ohiko bilakatu dira: birziklatzea, ur gutxiago gastatzea, berogailua neurriz erabiltzea, produktu kimikoen erabilera murriztea, led bonbillak erabiltzea, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten garraioa erab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008705
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eibarko duatloia jokatu zen pasa den larunbatean, eta Zumaiako Triatloi Taldeko (ZTT) partaide den Vanesa Cerrajerok hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen sailkapen orokorrean. 200 parte hartzaile baino gehiago izan genituen Eibarko duatloian, eta bertan ZTTko ordezkaritza izan genuen. Gipuzkoako txapelketa jokoan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008706
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoko azken asteburuan egingo da bidaia, autobusez, igandean Realak jokatuko duen partida ikusteko asmoz Larunbat goizean Zumaiatik irten eta gaua Valladolideko hotel batean igaroko dugu (igandeko gosaria barne). Igande arratsaldean partidua ikustera joango gara, 18:30ean. Partidaren ostean izango da itzulera. Apunt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008707
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beste hiru aparkaleku kenduko dituzte San Jose kalean igogailuaren lanak direla eta Beheko plaza eta San Juan egoitza lotuko dituen igogailuaren lanek eragina dute San Jose kaleko trafikoan. Aste batzuetan kalea itxita egon da autoentzat, eta lanengatik aparkaleku batzuk ere kendu dituzte. Orain beste hiru kenduko ditu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008708
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Emakumeon* Etxea elkartea aurkeztu zuten atzo, Alondegiko Oxford aretoan. Elkartea Emakumeon* Etxea eraikitzeko sortu dute, eta bide horretan pausuak ematen hasiak direla nabarmendu zuten sustatzaileek. Proiektua definitzeko bidean, dagoeneko bi saio ireki egin dituztela gogoratu zuten. Hain zuzen ere, saio ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008709
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ander Torrikok 100 gol sartu ditu dagoeneko aurtengo Asobal ligan Denboraldi ona ari da izaten hau Ander Torriko eskubaloi jokalariarentzat. Benidormen jokatutako azken denboraldian arazoak izan ondoren, sentsazio onak berreskuratu ditu gazte zumaiarrak Kantabriako hiriburuan. Bere taldea, Santanderko Blendio Sinfin, d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008710
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Enigma bizia' bisitaren inguruan hitz egin dute Udal teknikariek Eibarren egindako mintegian ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako IX. Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia egin zen atzo Eibarren. Euskarari buruzko hainbat datu, egitasmo eta gogoeta partekatu zituzten hizlarien eta entzutera joan zirenen ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008711
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. On Gourmeten egingo den ardo dastatzerako bi gonbidapen zozkatuko ditugu Ardo dastatzea egingo da ostiral honetan On Gourmet saltokian. Unai Rubiok gidatuko du dastatzea eta lau ardo mota dastatzeko aukera izango da. On Gourmetek bi lagunentzako gonbidapenak eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008712
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilabete morearen harira, Bilboko Zinegoak film jaialdian aurkeztu ziren sei film labur ikusteko aukera izango da bihar Aita Marin, 22:00etan. Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans film jaialdiaren 16. edizioa izan da aurtengoa. Otsailaren 18tik martxoaren 3a bitartean ospatu zen jaialdi hori, eta bertan ikusgai egon ziren h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008713
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tomiris antzezlana emango da ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Naiara Ibar Guridi, Igone Saizabal Bidasoro eta Olatz Guillan dira. Aretoko atean izango dituzte sarrerak zain.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008714
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
AP-8ren Itziar-Debako irteerak 90 minutuz itxiko dituzte bihar eta etzi gauean Itziar-Debako AP-8 autobidearen irteerak 90 minutuz itxiko dituzte bihar eta etzi gauean. Seinale horizontalak eta bertikalak berritzeko lanak egingo dituzte denbora horretan. Mozketak txandaka egingo direla iragarri du Gipuzkoako Foru Aldun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008715
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZOZKETA. 'Tomiris' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean Ostiral honetan, 22:00etan hasita, Tomiris antzezlana ikusteko aukera izango da Alondegiko Oxford aretoan. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko formulari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008716
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
41 urte emakumezko bat zendu da gaur Zumaiako Mendiaraiz enpresan, osasun arazoak izan ondoren. Lan istripu ez traumatikotzat hartu dute heriotza. Bihar omenduko dute bere lankideek. LAB sindikatutik adierazi digutenez, gertaera goizeko 10:00ak aldera izan da. Bere lanpostuan zegoela osasun arazoak izan ditu langileak....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008717
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauteskundeak datozelako edo, alkateak, berriz ere inorekin hitz egin edo adostu gabe, kale garbitzaileei agindu die murala ez zentsuratzeko. Berak kontrakoa erabaki arte, noski. Herritarren parte-hartzea? Non geratzen da hori gai honetan Zumaian? Pertsona bakar batek erabakitzen baitu noiz, nola eta zer egin daitekeen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008718
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Shalma Midjek Nafarroako selekzioaren aurka jokatuko du asteazkenean Euskal selekzioarekin Asteazkenean jokatuko du Shalma Midjek 12 urte azpiko Euskal selekzioarekin Nafarroako selekzioaren aurka. Asteazkenean jokatuko da lagunartekoa 18:00etatik aurrera Lizasoaingo CD Pamplona klubaren Betikuntzea futbol i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008719
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astezkenean, martxoak 13, Gune elkarteak antolatutako meditazio saio berri bat zango da izango da. Oraingoan Zen meditazioa izango da eta GUNEko kide batek zuzenduko du. Kojin bat eta galtzerdi lodiak ekartzea gomendatzen da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008720
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean amaituko da udalekuetarako begirale eta koordinatzaile lanetarako izen emateko epea Uztailan egingo diren udaleku irekietan koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzeko prozesua zabaldu zuen Zumaiako Udalak otsailaren 22an. Lehiaketa sistemaren bitartez arautuko da deialdia. Udaleku irekien helburua 3-12 ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008721
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Emakumeen Etxea elkarteak jarritako autobusean zumaiar andana joan zen Donostian ospatutako Lilatoi Emakumezkoen Lasterketa Herrikoira. Elkartearen lehen ekintzetako bat izan da Lilatoira autobusa antolatzea. Lasterketaren 30. edizioa izan zen atzokoa eta guztira 6.265 emakumek hartu zuten parte. Bost kilometr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008722
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimetz Etxabek irabazi du elurretako Espainiako mushing txapelketa Elurretako Espainiko mushing txapelketa jokatu da asteburu honetan Baqueira Beret eski estazioan. Kimetz Etxabe gazte zumaiarra urrezko domina batekin itzuli da etxera. Sei txakurrek tiratako lerako mailan hartu du parte Etxabek. Larunbateko eta igandek...
cc-by-sa 3.0