id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0008723
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako eskolarteko xake txapelketa jokatuko da martxoaren 23an Zumaian Kbi Zumaiako Xake Klubak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Zumaiako zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Zumaian. Tokia: Kbi Xake Klubaren lokalean. Beheko plazako zaharretxeko lehen solairuan. Infa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008724
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
12 partidu jokatu dituzte, 6 irabaziz, bat berdindu eta 5 galduz.Senior mutilak liderra garaitu zuen Zumaian, azken postuetatik urrunduz. Partidu lehiatua eta zaila, baina Pulpoko mutilak ondo jokatzen jakin zuten eta garaipena etxean geratu zen.Euskal ligako jubenil mutilak galdu egin zuten liderraren aurka, baina bes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008725
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eguneko irteera antolatu du bere bazkideentzat. Martxoaren 30ean egingo da, larunbatean. Zumaiatik abiatuta, lehen geldialdia Iratxe jatetxean egingo dute. Hamaiketakoa izango dute han zain. Jarraian Iratxeko monasterioa ikusiko dute eta, ondoren, Lizarrara joango dira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008726
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurkezpenaren xedea, Zumaiako Emakumeon* Etxea egitasmoaren nondik-norakoak azaltzea izango da: etxearen helburuak, aurrera eramaten ari diren prozesua, aurreikusten dituzten ekintzak, etab. Horrez gain, ekitaldian bertan aurkeztuko dute bazkideak lortzeko abiatu duten kanpainaren bideoa. Ekitaldia borobiltzeko Esti Cu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008727
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ba nekien Zarautzen zebilela, eta aste honetan ikusi det Getaria bitarteko pasealekuan. Orain aurkeztuko dizuedan gizonak Vicente Gomez izena du, Bixente Tximo bezela ezagunagoa. Atzo bere ilobarekin, Oesterekin, hizketan aritu nintzen eta bitxikeri bat edo beste kontatu zizkidan. 1922.urtean kontxan zumaiarren patroi ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008728
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oria ibaiaren traineru jaitsiera jokatu zen atzo arratsaldean, Orion. 80 ontzi inguru aritu ziren lanean atzokoan. Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak hiru ontzi aurkeztu zituen proba honetara: beteranoetan bat, eta emakumezkoetan eta gizonezkoetan, maila absolutoan, beste bana. Beteranoek eta emakumezkoek Saikola eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008729
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2019ko Gorte Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean dagoen hauteskunde errolda jendaurrean ipiniko da. Bihartik datorren astelehenera arte izango da ikusgai. Zerrendetan behar ez bezala sartuta edo kenduta dagoela ikusten duen edonork erreklama dezake Udal bulegoetan martxoaren 11tik 18ra bitartea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008730
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Webgune honetan egindako lehiaketarekin erabaki dira aurten ere Inauterietako herritarren sariak. Ez dira horiek izan, baina, emandako sari bakarrak. Botoa eman duten guztien artean Txopa tabernak oparitutako bazkaria zozkatu dugu. Sariduna Jon Etxaniz izan da. Berehala jarriko gara berekin harremanetan saria emateko. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008731
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'¿Quieres que hoy te bese?' pelikulak film labur onenaren saria jaso du Mexikon Goiatz Aguago zumaiarra protagonista duen ¿Quieres que hoy te bese? film laburra Mexikoko Aurora beldurrezko zine jaialdian erakutsi berri dute. Ez hori bakarrik: film labur onenaren saria jaso du. Iker Arcek eta Miriam Ortegak zuzendutako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008732
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeek 14 partidu izango dituzte aste bukaera honetan. Karteldegikoaz gain, alebin neskak elkarren aurka jolastuko dute, larunbata, arratsaldeko 16:00tan Lubakin. Alebin mutilak Igande arratsaldeko 16:15tan Eibarren izango ditugu.Larunbat goizean Infantil nesken bi partidu izango ditugu Zumaian. Arra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008733
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako hiru traineru izango dira Oriaren XXV. Traineru Jaitsieran Larunbat arratsaldean Orioko ibaian jokatuko den traineru jaitsieran emakumezkoen, gizonezkoen eta beteranoen taldeak izango dira lehian. Oriaren XXV. Traineru Jaitsiera jokatuko da larunbat arratsaldean Orion, 16:30ean hasita. Arraunzaleek kirolaz goz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008734
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Andaluziarrak' eta 'Bonnie and Clyde', Inauterietako herritarren sariko irabazleak Baleike.eusen jarritako lehiaketan emandako botoen bidez erabaki da aurten ere Inauterietako herritarren saria. Kartel lehiaketako herritarren sariak ere badu irabazlea. Larunbatean egindako argazki txokoan ateratako argazkiei emandako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008735
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ezagutzeko ikastaroak egingo da larunbatean Keretxudi Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroa egingo da Keretxudin larunbatean. Ikastaro trinkoa izango da larunbatekoa, 9:30-13:30 ordutegian. Ekimen hauen berri izan nahi duten guztiek hemen eman dezakete izena.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008736
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean egun osoan eta igandean goizean egongo da azoka Erribera kalean eta Oxford aretoan. Haurrentzako ekintzak, kalejira eta trikitilariak egingo dira, eta bezeroen artean 50 euroko lau erosketa bono banatuko dira. Gertu merkatari eta ostalaritza elkarteak antolatutako stock azoka egongo da asteburuan Erribera k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008737
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pittik osatzen duten Hezurbeltzak taldeak lehen diskoa atera zuen pasa den abenduan. Otsailaren 15ean Zumaiako Aita Mari aretoan emanaldia eskaini zuen Hezurbeltzak taldeak, eta aste honetan, bi diska zozkatu ditugu bazkideen artean. Saridunak Alaitz Aizpurua eta Unai Gijarro izan dira. Zo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008738
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako grebarekin, eta herritarrei dei egiten die mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko. Iaz, lehenengo aldiz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak emakumeen lan etenaldi partziala deitu zuen Martxoaren 8rako, indarkeria matxistak eta emakumeak erag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008739
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta greba deialdiari so eginez, bai Euskotrenek, bai Lurraldebusek gutxieneko zerbitzua eskainiko dute bihar. Euskotreni dagokionez, Zumaiatik Donostiako norantzan aterako diren trenak orduro izango dira 06:00etatik 22:00ak arte. Hala ere, azken tren bat ere egongo da, 22:30ean. D...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008740
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 8rako iragarrita dagoen greba feministarekin bat egingo du Zumaienako langilegoaren zati handi batek. Irakasle askok greba egingo dutenez, klaseak ezingo dira normaltasunez eskaini baina ikastetxea irekita egongo da behar duten familientzat, zerbitzu minimoak eskaintzeko. Haur Eskolako (0-1 urte) eta Haur He...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008741
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Institutuko ikasle eta irakasleok Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008742
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste honetan hasiko gara banatzen martxoko Baleike aldizkaria. Bazkideek etxetan jasoko dute; bazkide ez direnek ohiko saltokietan aurkituko dute. Polonian euskara irakasten dabilen Maitane Osa ekarri dugu aldizkariko azalera. Etxepare Institutuaren beka bati esker joan zen, hilabete batzuetarako. Adam Mickiewicz Unibe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008743
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 8ko grebak udal zerbitzuetan eragina izango du. Alondegia itxita egongo da eta kiroldegia zabalik egongo bada ere igerilekua itxita egongo da 11:15etik 14:30era bitarte. Gizarte zerbitzuak itxita egongo dira, baita Ludoteka ere. Gaztegunea, aldiz, irekita izango da. Udaletxeko hainbat sailetan ere eragina iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008744
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Emakumeon Etxeko Elkarteak bat egiten du mugimendu feministak antolatutako ekintzekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008745
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak bi txosten eskatu ditu Zumaiako kirol ekipamenduak handitzeko egin beharreko pausoen berri izateko. Lanak arau ordezkatzaileen barruan joango dira eta, beraz, ez dira epe laburrean egingo. Gero eta herritar gehiagok erabiltzen du Lubaki kiroldegia. 1980ko hamarkadan egindako ekipamendu hau txiki geratu da bertar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008746
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gainekoen lan bikaina Euskadiko eta Bizkaiko neguko txapelketetan Asteburu lanpetua izan da hau Itxas-Gaineko piraguistentzat. Larunbatean Irunen izan ziren, Euskadiko neguko txapelketan parte hartzen. Igandean, berriz, Plentziara joan ziren Bizkaiko neguko txapelketara. Bietan ere lan aipagarria egin dute zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008747
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arroa Beheko guraso elkarteak eskola garraioa bermatzeko sinadura bilketa hasi du Auzoko ikasleak Zumaiara etortzen dira DBHko ikasketak egitera. Guraso elkarteak azaldu duenez, bizitokiaren eta ikastetxearen artean lau kilometro baino gutxiago egonez gero eta autobusean plazarik ez badago, DBH 3. eta 4. mailako ikasle...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008748
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 8aren harira, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak elkarlanean antolatuta, Bizitzak erdigunera izeneko hitzaldia izan zen atzo arratsaldean Oxforden. Bertan izan ziren hizlari moduan Arantza Corrales Oneka plataformako kidea (Euskal Herriko emakume pentsionisten plataforma), eta Juana Aranguren Plazandreok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008749
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egun osorako egitaraua antolatu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Lantokiak, heziguneak eta etxeak hustu, eta kaleak hartzeko deia egin dute. Goizeko 9:00etarako Beheko Plazan elkartzeko deia egin dute. Gosaldu ondoren, martxa zaratatsua egingo dute herriko kaleetan zehar. Oinez, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008750
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Emakume bezala ezin dugu pentsatu beste norbaitek aldatuko duela egoera hau; gure esku dago aldaketa" Salto kualitatiboa nahiz kuantitatiboa eman du aurten Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko planteamenduan: lan uzteetatik, 24 orduko greba orokorra proposatu dute. Zumaiako Mugimendu Feministak bat egin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008751
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrate Illaro: "Euskaraldiak lagundu du herrietan aktibatuta zeuden euskaltzaleen sareak indartzen eta saretzen" 'Euskaltzaleak saretzeko bidean' izeneko hitzaldiarekin, Euskaraldiak sortu zizkion sentsazioak eta pertzepzioak azalduko ditu Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak gaur Oxford aretoan. 'Euskara, beste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008752
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mugimendu feministaren aldarrikapenekin bat egin du Berdintasun Foroak Zumaiako Berdintasun Foroko kideok, Martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu feministak deitutako grebara deitu nahi ditugu Zumaiako emakume guztiak. Aldi berean, Zumaiako herriari helarazi nahi diogu bat egiten dugula mugimendu feministak egindako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008753
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan eskolarteko mendizaletasuna ekimenaren barrua, hitzordua izango da Zumaian. Bailarako ibilaldi neurtua Zumaian egingo da. Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak bultzatutako ekimen hau, kirol egutegiaren barruan nabarmentzeko modukoa da. Urtean behin egiteaz gain, herri desberdinetako umeak bilt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008754
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Candanchu eski saria jokatu zen larunbatean. 350 gaztetxok hartu zuten parte, eta U-12 erraldoia proban, Maddi Iraola zumaiarra nagusi izan zen. Orain urtebete izandako lesioa gainditzeko gai izan da gaztea, eta berriro ere maila onean dabil. Anaia Telmo, berriz, zortzigarren izan zen U-10 mailan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008755
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marian Moreno asturiarra da eta aditua hezkidetza gaietan. Irakasle eta aholkulari hau, hizlari aparta izateaz gain, erreferentea da genero berdintasunaren lanketan.Martxoaren 6an, 18:30ean, Herri Eskolako Sagarbideko aretoan. Egungo gizartea aztertzen lagunduko digu eta gure seme alaben heziketan garrantzitsua den gai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008756
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lau partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek eta soilik garaipen bat lortu dute.Senior mutilak partidua gol batengatik galdu zuten, animo mutilak!!Euskal ligako Txikixa Taberna Pulpoko jubenilak partidua irabazi zuten 2. postua mantenduz. Finalerako sailkapena eskura dute!!Jubenil neskak Zumaian zuten partidua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008757
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bizitzan zehar guztiok ditugu data esanguratsu batzuk gogoan. Azterketa baten eguna, bidai ahaztezin hura, norbaiten heriotza, norbaiten jaiotza... Igande goiz eguzkitsu hartan, arraun elkartera goizo gerturatu nintzen. Han zeuden Kantoia eta Aristi, entrenatzaileak, niretzat Arconada eta Satrustegi baino gizon handiag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008758
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helene Alberdi Zumaiako bizilagunak irabazi du gaur goizean Numancian (Soria) jokatutako distantzia erdiko duatloia. Gaur, igandea, jokatu da Espainiako distantzia erdiko duatloia, Numancian (Soria). Proban 10 kilometro lasterka egin ondoren, 60 kilometro bizikletan osatu dituzte parte hartzaileek. Amaitzeko, berriz er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008759
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua ikuskizuna ekarriko dute bihar Zumaiara, Zumaiena ikastetxeko aretora. Bi saio izango dira, 15:00etan eta 17:30ean. Lehen saiorako sarrerak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak Ibai Zubimendi, Ines Aseginolaza eta Pablo Gutierrez dira. Bakoitzak bina sarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008760
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta lehen Frankismoan liburua aurkeztu zuten atzo. Liburu hau apirilean izango da eskuragai, eta ekimena Paco Etxeberriaren hitzaldi batekin osatuko da. Bi liburukitan banatutako argitalpen honek Aranzadi zientzia elkarteak azken hiru urtetan egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008761
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditugu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua ikuskizuna ekarriko dute astelehenean Zumaiara. Udal Kultura Sailak 15:00etako saiorako sarrerak eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008762
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalarentzako lanak eta obrak egiteko prest dauden gemioekin bilduko da Udala astelehen honetan. Gremioen eguneratutako zerrenda bat eduki nahi du Udalak, eta, horretarako, gremio horien titularrei edo ordezkariei (elektrizistak, arotzak, igeltseroak, etab) dei egiren die Pleno aretoan egingo den bilerara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008763
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inauteriak direla eta, partidu gutxi izango dituzte Pulpo Eskubaloko taldeek, baina goi mailakoak. Soilik 4 partidu izango ditugu, 2 kanpoan eta 2 Zumaian. Zumaian izango diren partiduak Euskal Ligakoak izango dira:Larunbata, martxoak 2, arratsaldeko 16:30tan Jubenil neskak Elgoibarren aurkako partidua izango dute Luba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008764
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lagun batekin hitzordua jarria nuen, eta beti bezala metroa hartzera nindoan Madril zeharkatzeko. Hura da batetik bestera mugitzeko erarik azkarrena, baita galtzeko aukera gutxien ematen didana ere -Google Mapsen laguntzaz-. Bagoira sartu eta Espainiako banderak lepotik zintzilik zeramatzaten hiruzpalau lagun ikustean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008765
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarren mezuak jasotzen ari gara, eta Luis Marik joan den astean esandakoa ekarri dugu oraingoan. Zuek ere hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai helbidera(Xabier). Zumaian kaleko aldapa batzuei deitu izan zaie 'estrata', esate baterako Angeles Sorazu kalekoari. Hala ikasi zutela kontatu digu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008766
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Virgine Despentesek King Kong teoria liburuan aipatzen dituen guzti horietakoak elkartu ginen: itsusiak, atso zaharrak, mari mutilak, larrutan gaizki jotakoak, larrutan gehiegi jotzen dutenak, histerikoak, neska gaiztoak (eta txintxoegiak), lodiegiak eta argalegiak, ezpainak fin margotutakoak eta gehiegi makillatzeagat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008767
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurrerapen teknologikoen guru handienetako bat da Nicholas Negroponte estatubatuarra. Munduko ikertzaile onenekin lan egiteko aukera izan du eta horrek abantaila handi bat eman dio: ziurtzat jo ditzake guretzat zientzia fikzio diren hainbat iragarpen. Elkarrizketa batean irakurri berri diot pilula bat hartzea nahikoa i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008768
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arctic Monkeysen melodiek giroa berotzen dute, eta barraren inguruan eztabaida sakon batean murgilduta gaude: zebrak zuriak dira marra beltzekin edo beltzak marra zuriekin? M.k komentario surrealista bat erortzen utzi du, B. algaraka hasi da, eta, bitartean, K.ri begiak piztu zaizkio. Zerbeza arraro bati tragoxka eman,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008769
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denborarekin gero eta musika estilo gehiago entzuten ditut. Ez dakit urteek jakintsuagoa egin nauten -seguru ezetz-, baina aurreiritzi batzuk gainetik kendu dizkidate, behintzat. R.E.M., The Smiths edo Sonic Youth entzuten zituen gaztetxo hura ez zen joaten flamenkoko kontzertu bat ikustera, ezta behartuta ere. 40 urte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008770
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako PSE-EEren alkategaia izango da Arritxu Marañon. Bukatzear dagoen legealdi honetan alderdi sozialistaren zinegotzi bakarra izan da udalean. Jarraitzeko ilusioa duela azpimarratu du hautagaitzaren aurkezpenean. Zumaiako alderdi sozialistaren taldeak berretsi du Marañonen hautagaitz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008771
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohorezko erregionaleko neskek larunbatean jokatuko dute Realaren aurka Norgehiagoka eguerdiko ordu batean jokatuko da Aita Mari futbol zelaian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008772
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol Patronatuak herritarren laguntza eskatu du kirol ekipamenduen erabilera araudia egiteko Erabiltzaileen beharrak eta eskariak identifikatzeko, Kirol Patronatuak eskuorri batzuk prestatu ditu. Kiroldegian daude interesa dutenek betetzeko. Martxoaren 10a arte egongo da aukera. Kirol Patronatuak herritarren eskariari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008773
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astelehenean, martxoaren 4an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunak bi saio izango ditu Zumaian: lehenengoa 15:00etan, eta bigarrengoa 17:30ean. Udaletik jakinarazi dutenez, soilik lehen emanaldirako sarrerak gelditzen dira. Sarrerak erosi nahi dutenek bi bide izango dituzte: aurrez aurrekoa eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008774
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Karmele Gorroñok eta Irene Irureta zumaiarrak osatzen duten Irrimarrak Koleoptero izeneko erakusketa zabalduko du gaur Alondegiko Oxford aretoan. Irrimarra bikote sortzailea Karmele Gorroño eta Irene Iruretak osatzen dute. Unibertsitatean ezagutu zuten elkar, Arte Ederrak ikasten, eta geroztik, elkarlanean aritu dira 2...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008775
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Marian Moreno asturiarra da eta aditua hezkidetza gaietan. Irakasle eta aholkulari hau, hizlari aparta izateaz gain, erreferentea da genero berdintasunaren lanketan.Martxoaren 6an, 18:30ean, Herri Eskolako Sagarbideko aretoan. Egungo gizartea aztertzen lagunduko digu eta gure seme alaben heziketan garrantzitsua den gai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008776
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezohiko otsaila izan da aurtengoa. Eguzkia lagun izan dugu egun gehienetan, baita tenperatura atseginak ere. Orain arte neguko egun gogorrenak dituen hilabetea izan ohi da otsaila, baina zer gertatu da? Gogoratzen zarete iaz gaurko egunez zein eder esnatu zen Zumaia? 2018ko otsailaren 28a askoen oroitzapenetan egongo d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008777
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sailkatutako hondakinen ehunekoa 20 puntu igo dela azpimarratu du Udal Elkarteak Hondakinak biltzeko sistema berria 2018ko hasieran ezarri zuten Urola Kosta eskualdeko bost udalerrietan. Urtebete igarota, balantzea positiboa dela adierazi dute Urola Kostako Udal Elkartetik. Eskuetan dituzten datuen arabera, 2017koekin ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008778
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostiralean egingo den greba feminista gero eta atxikimendu gehiago ari da jasotzen. Zumaiako emakume pentsiodunen talde batek ere egun horretan, martxoaren 8an, greba egitera dei egin du. Pentsiodun bezala, gogoratzen dute emakumeek asko borrokatu behar izan dutela lan merkatuan sartu ahal izateko, "behingoz p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008779
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
GUTUNA. Oikiako saneamendua, hamar urte geroago, berriz ere mahai gainean Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak Oikiako saneamendua hozkailutik atera dute, eta, orain dela gutxi ezagutzera eman duten Akordio Marko berri baten zirriborroaren arabera, 2021rako eginda edo martxan, behintzat, egongo da. Hozkailutik atera d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008780
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiraletik astelehenera arte ospatuko dira Inauteriak Zumaian. Askotariko egitaraua antolatu du Udal Kultura Sailak, eta familia guztientzako zuzenduriko ekintzak egongo dira. 2019ko Inauteriak iristear daude, halaxe adierazi zuten pasa den larunbatean kaldereroek. Martxoarekin batera hasiko dira Inauteriak ostiralean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008781
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Seme-alabak gaztetxean uzteko asmoa izanez gero, helbidera mezu bat bidali beharko da. "Egun horretan gaztetxea haurren zaintzarako espazioa izatea nahi dugu, eguerdiko eta iluntzeko mobilizazioek iraun bitartean. Arreta behar duten haurren zaintzaz arduratuko gara, horretaz arduratu ohi diren emakumeei mobilizazioetan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008782
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sagarbideko jolastokia eta Zumaiako kaleak mila kolorez jantziko ditugu ostiral arratsaldean Euskal Inauteriekin eta bertako dantzekin. Euskal kultura sustraitu, sendotu eta zabaltzen jarraitzeko asmoarekin, ikasleak eta irakasleak Euskal Inauterietako pertsonaiez mozorrotuko gara: txatxoak, mamoxarrak, zamaltzainak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008783
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
II. KORRIKA Batzordea ostiral honetan, martxoaren 1ean, izango da. Arratsaldeko 17:30ean izango da eta Igor Euskaltegian elkartuko gara.Herritar nahiz eragile guztiei luzatu nahi dizuegu etortzeko gonbita, animatu!Guztion artean prestatuko dugu KORRIKAk merezi duen harrera!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008784
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arantza Aranburu: "Iraganeko klimaren kutxa beltzak dira kobazuloetako estalagmitak" Azken milaka urteotako klima nolakoa izan den zehaztasun handiz jakin dezakete ikertzaileek kobazuloetako estalagmitei esker. Lan horretan ari da Arantza Aranburu geologoa gure inguruko zenbait kobazulotan. Txindoki eta Aizkorriko tont...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008785
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako eta Durangoko klarinete ikasleek elkartruke kontzertua eskainiko dute Durangon Bartolome Ertzilla Durangoko Kontserbatorioa eta Musika Eskolako, eta Zumaiako Txori Txiki musika eta dantza eskolako klarinete gelek elkartrukea egingo dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008786
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsailaren 20tik martxoaren 10a arte ELAk deituta greban daude Gipuzkoako egoitzetako eta eguneko zentroetako hainbat langile. Lan baldintza duinen alde borrokan ari dira, eta Patronalekin aurreakordio bat adostuta dute. Aldundiaren baiezkoa falta zaie lan hitzarmena aurrera ateratzeko. 2018an, ELAk deituta, 16 egunez ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008787
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol ekipamenduen inguruko azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu udal gobernuak ostegunean Kirol ekipamenduen etorkizuna definitzeko aukera ezberdinak aztertu ondoren, herritarrei eta kirol elkarteei aurkeztuko dizkiete emaitzak. Zumaiako Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorraren idzazketa hasteko garaia heldu da, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008788
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Erreferentziak edo inertziak? Erreferentziak eta inertziak' solasaldia eskainiko du bihar Edurne Azkaratek 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren barruan antolatu dute. Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:30ean hasita. Erreferentziak edo inertziak? Erreferentziak eta inertziak solasaldia eskainiko du bihar ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008789
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako klub nautikoak batzar orokorra egingo du martxoaren 10ean Santixo Nautika Elkarteak batzar orokorra egingo du martxoaren 10ean, kirol portuko 11 zenbakia duen lokalean. 10:00etarako egin dute lehenengo deialdia, eta 10:30erako bigarrena.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008790
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko Shalma Midjek Kantabriar selekzioaren aurka jokatuko du bihar Euskal selekzioarekin Bihar jokatuko du Shalma Midjek 12 urte azpiko Euskal selekzioarekin. Lagunartekoa bihar 18:15etik aurrera izango da, Santoñako "El Paloma" futbol zelaian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008791
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalea Guztiona Daren helburuei atxikimendua eman diete herriko lau sindikatuk Kalea Guztiona Da mugimenduak aurkeztutako proposamena eztabaidatu zuten otsaileko udal plenoan. Proposamenak aldeko 6 boto jaso zituen, beste 6 aurka, eta zinegotzi bat abstenitu egin zen. Azkenean, alkatearen kalitatezko botoarekein bota ze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008792
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo egunetan, Zumaiako taberna eta komertzio guztietatik pasatzeko ahalegina egingo dugu. Edozein kasutan, ondorengo lerroetan komertzio eta tabernei begira prestatutako irizpideak eta kartela aurkituko dituzu. Hona hemen komertzio eta ostalaritza sektorearentzat prestatutako irizpideak: Komertzio eta taberna guzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008793
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo jaiak antolatzeko bilera irekia deitu du Kultura Sailak biharko. Apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 5era bitarte ospatuko dira aurten San Telmo jaiak. Kultura Saila dagoeneko jarri da herriko jaiei begira, eta herriko elkarte edota taldeetan sor daitezkeen proposamenak jasotzeko, bilera irekia deitu dute. Bih...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008794
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko preferenteek irabazi eta ohorezko erregionaleko neskek berdindu egin dute asteburuan Zumaiakoko preferenteek 0-1 irabazi zuten larunbateko norgehiagoka Azkoitiako Anaitasunaren aurka. Atsedenaldira hutsera joan eta gero bigarren zatian lortu zituzten hiru puntuak Ponceren golari esker. Ohorezko erregionaleko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008795
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Leungana eta Mugarra bisitatuko dituzte igandean Inda Mendiko kideek Bizkaiko lurretan osatuko dute igandeko ibilbidea Inda Mendi Elkarteko kideek. Durangaldeko Legarmendi mendilerroan izango dira, hain zuzen. Bere mendien artean Leungana (1008 metro) gailur altuena da, baina ospea eta bailaratik itxura garaiezina eduk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008796
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Brankan edo Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailean eman daiteke izena, martxoaren 13a bitarte. Zumaiako Udaleko Hezkuntza sailak eta Gizarte Zerbitzuek guraso eskola antolatu dute aurten ere. Hiru gai landuko dituzte saioetan, modu independentean. Alde batetik, psikomotrizitatea lantzeko bi saio egingo dituzte, Jon Urdi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008797
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo, aldiz, zaintza lanak ikusarazi eta bizitza erdigunera eramateko garaia dela aldarrikatzeko ekimena izan zen. Malen-Comio performancea egin zuten Malen Etxeako langileekin batera, emakume migranteen egoera eta etxeko langile egoiliarrena salatzeko. Sistema heteropatriarkal kapitalistak emakumeak gutxietsi, iraindu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008798
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pentsiodunak beste astelehen batez elkartu dira, pentsio duinak eskatzeko Pentsiodun talde bat Saregileen plazan elkartu da eguerdian, pentsio duinak eskatzeko. Astelehenero bezala, pentsiodun talde bat Saregileen plazan elkartu da goizean, pentsio duinak eskatzeko. Lan baldintza duinen eta zerbitzua hobearen aldeko mo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008799
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat arratsaldean Kaldereroen bisita izan zen Zumaian, aurrenekoz. Talde antolatzaileak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaileei. Kaldereroak antolatu dituen taldeak eskertza ohar bat argitaratu du: "Kaldereroen antolatzaileen izenean eskerrak eman nahiko genieke konpartsa osatzen eta aurrera ateratzen lagundu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008800
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egoitzetako eta eguneko zentroetako langileen egoera hobetzeko egingo dituzte grebak gaur eta bihar. LAB sindikatuak grebara deitu ditu gaur eta bihar egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak. Ohar baten bidez hauxe esan dute: "Dagoeneko bi urte baino gehiago igaro dira Gipuzkoako hirugarren adineko zentroetako la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008801
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erlijioak Euskal Herrian gaur: ikuspegi orokorra, erronkak, aurreikuspenak. Asteazken honetan, hilak 27, Gune elkarteak antolatutako solasaldi berri bat izango da, "Erlijioak krisian" zikloaren barruan.Oraingoan Iziar Basterretxea Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da gurekin, eta gai honen inguruan arituko da: ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008802
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizonezkoetan XIX. mendean aurkitu dugu lehenengo patroia (Manuel Zaundegi, 1895). XXI. mendera arte ez dugu ezagutu emakumezkorik traineruan patroi (Libana Taboada, 2008). Patroien gaiarekin jarraituaz emakumeen lana aztertuko dugu. Beti ere estropada ofizialak kontutan hartuta, Libana Taboada izan da Zumaiako trainer...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008803
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Zikloturista Elkarteak bizikletan ibiltzeko erropa berria aterako du. Zumaiako Zikloturista Elkarteak osatzen duten bazkideak erropa erosteko aukera izateaz gain, Zumaiako jendeari eskaera zabalduko zaio.Horretarako, Miren Agirre ileapaindegian erropa berriaren neurriak aukeratzeko eta probatzeko aukera izango...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008804
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo Eskubaloiko taldeek honako emaitzak lortu dituzte otsaileko azken aste bukaeran: Pulpo Eskubaloiko taldeek jokatu dituzten partidu erdiak irabazi eta erdiak galdu dituzte.Senior mutilak Zarauztarren aurkako partidua irabazi egin zuten, azken postuetatik aldenduz.Euskal Ligako jubenil mutilak partidua irabazi zute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008805
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako batel ligako 7. jardunaldia jokatu da gaur Pasaiako badian, Txintxerpek antolatuta. Telmo Deun arraun elkarteko ontziek ez dute estropadarik irabazi, baina emaitza onak lortu dituzte. Neskatan haurren mailan, eta mutiletan infantilek lortutako bigarren postuak izan dira Zumaiak gaurkoan lortu dituen emaitza ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008806
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribiko XIX. traineru jaitsiera jokatu zen atzo. Zumaiako bi ontzik hartu zuten parte estropada honetan, eta biek ere lan ederra egin zuten. Zumaiako emakumezkoen traineruaren itzulera bizi izan zen atzo. Hainbat urteren ondoren, berriro uretan ikusi genuen emakumezkoen Telmo Deuna, eta baita lan txukuna egin ere....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008807
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aimad Bouzianek eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Zumaiako XXXV. herri lasterketa Zumaiako XXXV. herri lasterketa jokatu dute gaur arratsaldean. Azken urteotan egin bezala, bi distantziatan korritu da proba, eta ia 300 korrikalari gerturatu dira irteera puntura. Eguraldia lagun izan dute Zumaiako herri lasterketan pa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008808
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Miguel Angel Fernandezek irabazi du erorketa batek hankaz gora utzi duen Zumaia Saria Zumaiako XI. txirrindularitza saria jokatu dute gaur goizean. Txirrindularitzaren festa izateko borondatea zuen probak, baina, azkenean gorabeheratsua gertatu da erorketa handi bat izan dela medio. Elite eta 23 urtez azpiko 200 txirri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008809
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkatearen zentsurak eta itsukeriak zerbait ona du: egunotan Erribera kalean Picassoren Gernikaren moldaketa bat koloretan ikusteko aukera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008810
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegun honetan banatutako Bonolotoko sarietako bat Zumaiako Loterien bulegoan balioztatu zela iragarri dute. Txartelaren jabeak 49.665 euroko saria jasoko du. Ostegun honetan ez zen lehen mailako saririk izan. Bai, ordea, bigarren mailakoa (asmatutako bost + osagarrizkoa). Maila honetako hiru txartel agertu ziren, eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008811
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondarribiko XIX. Traineru Jaitsieran izango da bihar emakumezkoen trainerua Aurredenboraldian antolatzen diren ohiko test-estropadetako bat jokatuko da bihar Hondarribian. Lau urte ondoren, nahiz eta tartean saiakera bat egon zen, berriz ere uretan izango da emakumezkoen trainerua. Estropada bezperan Kike Manterola en...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008812
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo edizioa berezia izango da, izan ere, 35 urteotan lasterketa hori antolatzen ibili den Fran Aizpurua kirol teknikariak omenaldia jasoko du. Haurren lasterketak 15:45ean hasiko dira, helduen biak, berriz, 17:00etan. Zumaiako XXXV. Herri Lasterketa jokatu da bihar arratsaldean herriko kaleetan barrena. Lasterketa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008813
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Zumaian emango zaio hasiera elite eta 23 urtez azpikoen denboraldiari. Etorkizuneko izar profesionalak Zumaian izango dira XI. Zumaia sarian. Betiko ibilbidea izango du lasterketak: bi itzuli saihesbidetik eta sei zakila bira. Guztira 112 km osatzeko. Esprintean bukatu ohi da lasterketa eta Axular ibiltokia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008814
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BALEIKE BAZKIDE KLUBA. Bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua Zelaien Zelai talasoterapiak bi lagunentzako talasoterapia zirkuitu bana eman digu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Pertsona bakarrarentzako izango da saria. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko da. Saridunaren izena bihar goizean atera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008815
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako egoitzek bat egin dute ELAk deitutako 19 egunetako grebarekin ELA sindikatuak Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan deitutako 19 greba egunetako lehenengoa izan da gaurkoa. Donostian egin dituzte mobilizazioak, eta sindikatutik jakinarazi dutenez, Zumaiako egoitzetako langile gehienek bat egin dute alda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008816
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean eta igandean, Martxoaren 8ko grebari begira jarriko dira Zumaian. Martxoaren 8ko grebaren harira, hainbat ekintza izango dira asteburuan Zumaian. Herriko Mugimendu Feministak antolatuta, larunbatean, informazio asanblada irekia egingo da Saregileen plazan, 12:00etatik aurrera. Igandean, berriz, iaz egin zut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008817
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lilatoiaren aurreko bi ostiraletan entrenamendu saioak antolatu dituzte Emakumeen Etxeko elkarteko kidek. Autobusa ere jarriko dute, Zumaiako emakume guztiek joan-etorria elkarrekin egin dezaten. Emakumeen Etxeko elkarteak Lilatoian parte hartzeko gonbidapena egin die herritarrei. Emakumeak kirolean parte hartzeaz gain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008818
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tendríamos que haber empezado de otra manera antzezlana ekarriko du Ekoma teatro taldeak ostiral honetan Aita Mari zinera. Saioa 22:00etan hasiko da. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak hauek dira: Garbiñe Barredo Goikoetxea, Iñaki Sorazu Urbi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008819
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patxi Morcillok jaso du San Valentin eguneko Gerturen zozketako saria Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak bi lagunentzako afaria zozkatu du otsailaren 14 eta 15a bitartean elkarteko saltokietan erosketak egin zituzten bezeroen artean. Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak San Valentin eguna ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008820
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behealdetik begiratuta ikusgarria bada, pentsa goitik dagoen ikuspegia nolakoa izango den. Ibilbideak 8,5 kilometro eta 450 metroko desnibela ditu. Jaisterakoan Dorletako ermitatik pasako gara, eta Leintz Gatzagako herri txiki bezain politean amaituko dugu. Eguerdiko ordubietarako Zumaian bueltan egongo gara. Izenak es...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008821
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Momentu batean Pirinioak zeharkatzen ari da eta handik gutxira Alpeen gainetik dabil. Parisen, Moskuren, Genevaren, Londresen, Dakarren, Miamiren eta beste dozenaka hiriren panoramikak goitik ezagutzen ditu. Zumaia ere askotan ikusi du zerutik. Hegazkin pilotua da Ximon Olaizola Aristi (Zumaia, 1970) eta Baleikeri kont...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0008822
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ianire Flores: "Beste enpresak ere euskararen erabilera sustatzeko ekintzak egitera animatu nahi ditugu" Ianire Floresek Zumaiako GKN lantegiko giza baliabideen departamentuan egiten du lan, eta duela urte batzuetatik bertako Euskara Batzordeko kidea ere bada. Asier Arakistainekin batera, gaur hasiko den 'Euskara, best...
cc-by-sa 3.0