id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0009723 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan Justa tabernak amaitutzat emango du bere ibilbidea eta horrenbestez, tabernako ateak behin betiko itxiko ditu.
Urte askotako lanaren ostean tabernako arduradunek negozioa ixteko erabakia hartu dute eta agur modura itxiera festa egingo dute. Ostiralean bertan tabernariek edaria zein pintxoak dohainik esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009724 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa jokatuko du preferenteko taldeak
Zumaiakoren gorengo mailako taldeak aurredenboraldiko bigarren lagunarteko partida jokatuko du gaur. 19:30ean hasita, Mundarro taldea hartuko du Aita Marin.
Pasa den astean jokatu zuen aurredenboraldiko lehen partida, Oriokoren aurka. Husnako berd... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009725 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oliden-Alkorta eta Sasiain-Gorostola bikoteek jokatuko dute Itzurungo finala
Itzurungo pilota txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo Larretxoko frontoi txikian. Hala, erabakita dago zer bikotek jokatuko dituzten finala, eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagokak. Eguraldiaren iragarpenak direla medio, part... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009726 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Deun arraun elkarteak kamisetak, zapiak eta produktu gehiago izango ditu salgai, gaur, asteartea, eta bihar, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara. Salmenta postua arraun elkarteak Itsas kiroldegian duen egoitzan izango da, Ludotekaren aldean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009727 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Bartolome jaien azken eguna ospatuko dute bihar Oikian. San Agustin dute bihar eta blusa koloretsuekin janzteko gonbitea luzatu dute festen antolatzaileek. Ez hori bakarrik: gauean izango diren su artifiziliak behar bezala ikusteko, izozkiak jateko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Urtero berrikuntzaren bat i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009728 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irailetik aurrera ikusi ahal izango da ETB1en Gailurra Xtreme Hiru Erregeen Mahaia telebista saioa, eta denboraldi berrian 22 lehiakidek parte hartuko dute. Horien artean da Ion Larrañaga zumaiarra. Lehiakideek hainbat erronkari egin beharko diote aurre Hiru Erregeen Mahaiko tontorrera iristeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009729 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Portugalen jokatutako Munduko piraguismo txapelketan bi domina irabazi berri dituen Iñigo Peña piraguista zumaiarrari omenaldia eskainiko diote gaur arratsaldean bere jaioterrian, Zumaian.
Fielatoan egingo zaio harrera txapeldunari 19:00etan, eta handik Kofradiara zuzenduko dira. Bertan egingo zaio omenaldia Peñari.
Iñ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009730 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi bodyboardlari handi, Ben Player eta Amaury Lavernhe Zumaiako Spor surf dendan izango dira gaur arratsaldean posterrak sinatzen.
Biak ere munduko txapeldunak dira kirol honetan. Ben Player australiarra da eta hirutan izan da munduko txapeldun. Amaury Lavernhe, berriz, Reunion uhartean jaioa da, baina gaur egun Kanari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009731 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egiguren eta Imanol Lopez, Zumaiako Masters Serieseko lehen finalistak
Zumaia Masters Series zesta punta txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu zen pasa den ostiralean Aitzuri frontoian. Egiguren eta Imanol Lopez zumaiarra, Zulaika eta Minvielle-en aurka neurtu ziren. Lehenak izan ziren irabazleak bi setetan.
Partida ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009732 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurredenboraldian murgilduta dauden Zumaiakoren bi taldek lagunarteko partidak jokatu zituzten larunbatean Aita Mari futbol zelaian. Biak ere nagusi izan ziren jokatutako partidatan.
Hasteko, jubenil mailako Zumaiako eta Zestoa neurtu ziren, eta gorriek irabazi zuten 3-0 emaitzarekin. Jarraian, lehen mailako kadeteen t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009733 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Servier Zuzeu.eus-en, Zumaiako gazte bertso saioaren harira
Zumaian antolatutako bertsolari gazteen saioan izandako sentipenen inguruan idatzi du Aitor Servier bertsolariak Zuzeu.eus atarirako.
Gipuzkoako kostaldeko herri bat. Areto egokia. Aulkiak, mikrofonoak, argiak primeran. Entzuleak sarrera ordaindu behar; ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009734 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko mezaren ondoren omendu dituzte, urtero egiten duten edadetuen omenaldian. Herriko edadetuen bazkaria egin dute jarraian, Muniosoron.
Edadetuak izan dira protagonista San Bartolome jaietako azken aurreko egunean. Urtero bezala, meza nagusiaren ondoren egin dute edadetuen omenaldia. Hain justu, Felix Larrañaga et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009735 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar da Zumaia-Lizarra ibilaldi zikloturistan izena emateko azken eguna
Urtero bezala, Lizarrara (Nafarroa) ibilaldia antolatu du Zumaiako Zikloturisten Elkarteak irailaren 1erako.
Goizeko 7:30ean Pulpo elkartearen aurrean elkartuko dira ibilaldiari hasera emateko. Zumaian hasi eta Azpeitiko bidea hartuaz, Mandubi, Sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009736 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizikleta klasikoen erakustaldia eta txangoa egin dute goizean. Bertako baserrietako sagardo dastatzea izango da arratsaldean, plazan.
Ohiturari jarraituz, baserriz baserri eta etxez etxe dantzan aritu dira bertako gazteak. Bizikleta klasikoen erakustaldia izan dute goizean, eta Zumaiara joan-etorria egiteko aukera ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009737 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hirugarren postuan sailkatu da Francisco Cubelosek, Iñigo Peñak, Ruben Millanen eta Pelayo Rozak osatutako K-4a, 1.000 metroko proban.
Cubelosekin K-2an zilarrezko domina lortu ondoren, K-4ko finalak jokatu dituzte gaur Portugalen. Ruben Millanekin eta Pelayo Rozarekin batera jokatu dute 1.000 metroko proba, eta hiruga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009738 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira astelehenean
Herri eskolako frontoian jokatutako partiduekin eman diote amaiera ligaxka faseari. Astelehenean jokatuko dituzte finalaurrekoak, eta asteazkenean finalak.
ANTIA-OLIDEN 22 / 13 ETXABE-UNANUESAIZAR-MARTIN 7 / 22 LARRAÑAGA-ALCANTARAGOROSTOLA-SASIAIN ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009739 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pilota partidak eta asto probak jokatu zituzten atzo, San Bartolome Egunez. Euskal Jaia ospatuko dute gaur, eta bertako baserrietako sagardo dastatzeak hartuko du plaza arratsaldean.
Atzo, San Bartolome Egunez, ohiko meza nagusia izan zen Oikian. Jarraian, pilota partidak jokatu zituzten frontoian: Zubiria - Bikuña bik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009740 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte amaieran hasiko dira skatepark berria eraikitzen, Otezuri egoitzaren aurrean
Herriko patinatzaileekin elkarlanean garatu dute diseinua. Proiektuaren idazketa lanak ia amaitu ditu udalak, eta obrak udazkenean lizitatzea aurreikusi dute.
2016an iragarri zuen udal gobernuak skateparka eraikitzeko asmoa. Ordutik proie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009741 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bigarren aldiz antolatu dute Euskal Kosta Krosa Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalek, elkarlanean. Aurtengoan Zarautzen izango ditu hasiera eta helmuga lasterketak, eta kirol ekimenaz gain, iraileko azken asteburuan "eskualdea bisitatzeko aukera paregabea" izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Irailaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009742 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Grand Slam Internationauxeko lehen finalaurrekoa jokatu zen atzo Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian. Internationaux hauetan lehenbizi finalaurreko-finaleko lau master jokatzen dira, eta zortzi pilotari onenek jokatzen dute azken Grand Slama.
Goikoetxea eta Ekhi osta-osta sailkatu ziren Grand Slamera. Zumaiarra ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009743 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bart arratseko norgehiagokak uste baino errazago irabazi ondoren, Unai ALBERDI-IBARLOZA eta LERENA-BIKUÑA pilotariak, XLVIII. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako bigarren bikote finalistak.
1. U.ALBERDI-IBARLOZA, 22 / LARRAÑAGA-ELIZEGI, 10 2. LERENA-BIKUÑA, 22 / ELOLA-ALDABE1 11
Gazte-jubenilen partiduko argazki batera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009744 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jolas eta puzgarriak, apar festa eta haurren herri bazkaria izan zituzten atzo Oikian, San Bartolome jaien lehen egunean. Bertso erronka jokatu zuten arratsaldean, eta oikiarrak nagusitu ziren zumaiarren eta getariarren aurkako saioan.
Haurrak izan dira nagusi Oikian San Bartolome jaietako lehen egunean. Goizean goiz p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009745 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek osatutako K-2ak 1.000 metroko finala jokatuko du. Arratsaldean jokatuko da estropada, 16:44an.
Goizean jokatu dira K-2 1.000 metroko bi finalaurrekoak. Peña eta Cubelos lehenengo txandan aritu dira. A Finalean sartzeko lehen hiruren artean sartu behar zuten, eta osta-osta izan bada e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009746 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoren taldeak aurredenboraldiko lagunarteko partidak jokatzen hasiak dira. Asteazkenean gorengo mailako taldeak Oriokoren aurka jokatu zuen Aita Marin. Aukera batzuk izan zituen, baina partida husnako berdinketarekin amaitu zen.
Zumaiako futbol taldeko beste bi taldek izango dituzte bihar lagunarteko partidak Ait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009747 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Cuban Boxing klubak antolatutako boxeo eskola irailean izango da bueltan. Helduen klaseak irailaren 3an hasiko dira, eta haurrenak irailaren 11n.
Boxeo eskolan izena eman nahi dutenek telefono honetara dei egin dezakete: 606 10 76 33 (Ruben). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009748 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oikiako Lore baserrian jaio zen Bartolo, eta jaietako kontuak azaltzen ditu bideoan. Oikia herri txiki baten antzekoa izan da; San Bartolome da patroia eta lehen jaiak izaten ziren hasi sanbartolomeetatik eta sanmigelak arte. Oikiako erromeriak ezagunak ziren eta inguruetako jende asko etortzen zen.
Gaztetako denbora-p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009749 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aupa Etxebeste! filmean aritu zen lantalde tekniko eta artistiko berbera ariko da Telmo Esnal eta Asier Altunaren zuzendaritzapean. Datorren urtean estreinatuko dute lan berria.
Duela hamalau urte Etxebestetarren familia osatu zuten Ramon Agirre (Patrizio), Elena Irureta (Maria Luisa), Paco Sagarzazu (Luziano) eta Iban... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009750 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritar batzuek giltza batzuk aurkitu dituzte eguerdi partean Andika baserrira heldu aurretik dagoen iturriaren ondoren. Giltza hauek Udaltzaingora eraman dituzte. Norbaitek faltan sumatu baditu, han izango dituzten zain. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009751 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goikoetxeak eta Irastorzak Miarritzeko Urrezko eskularrua irabazi dute
Irabazteko falta zitzaion sarietako bat erdietsi zuen atzo Iñaki Osa Goikoetxeak: Miarritzen jokatutako Urrezko eskularrua, hain zuzen ere. Irastorzarekin bikotea osatuta, hiru setetan irabazi zieten Olharani eta Etxetori.
Goikoetxea eta Irastorza z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009752 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalduko dute irailaren 3an
Astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte ikastaroak, goizez zein arratsaldez. Cycling, zumba, pilates eta igeriketa ikastaroez gain, TRX eta total training-eko eskaintza zabaldu dute.
Geroz eta gutxiago falta da ikasturte berriari heltzeko, eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009753 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jai Alai World Tourren barruan, Zumaian jokatuko den txapelketako lehen finalaurrekoa jokatuko da abuztuaren 24an, 22:00etatik aurrera, Aitzurin. Egiguren eta Imanol Lopez zumaiarra, Zulaika eta Minvielle-en aurka arituko dira. Aurretik, gazteen partida jokatuko da. Sarrerak 10 euroan izango dira salgai. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009754 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peña eta Cubelos bigarren izan dira bere txandan eta finalaurrekoa jokatuko dute bihar
Portugalen jokatzen ari diren sprint modalitateko Munduko piraguismo txapelketaren barruan, Iñigo Peña zumaiarrak lehen estropada izan du gaur goizean. Francisco Cubelosekin batera K-2 1.000 metroko proba izan dute. Bigarren izan dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009755 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken jardunaldian erabakiko da zer lau bikote heltzen diren finalaurrekoetara
[EGUNERATUTA] Itzurungo ligaxka amaitzeko jardunaldi baten faltan erabakitzeko dago zer bikote helduko diren finalaurrekoetara. Lehen bi postuak finkatuta daude, baina hiru bikote daude beste bi postuetarako lehian.
Atzo arratsaldean jokatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009756 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurretik iragarrita bazegoen ere, Aizpuruk azkenean ezingo du jokatu belauneko arazoak direla medio. Hala, gaur jokatuko diren norgehiagokak hauek izango dira:
Gazte-Jubenilak: U. ALBERDI-IBARLOZA / LARRAÑAGA-ELIZEGI23 urtez azpikoak: LERENA-BIKUÑA / ELOLA-ALDABE | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009757 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peña dominen bila aterako da gaurtik aurrera jokatuko den Munduko piraguismo txapelketan
Portugalko Montemor o Velho herrian jokatuko da gaurtik aurrera sprint modalitateko Munduko piraguismo txapelketa. Bertan izango da Iñigo Peña zumaiarra bi probatan parte hartzen: K-2an eta K-4an, biak ere 1.000 metrotan.
Azk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009758 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar hasten dira sanbartolomeak Oikian. Joan-etorrietarako autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek hilaren festek irauten duten bost egunetarako.
Hemen duzue egun horietan izango diren ordutegiak. Autobusen geralekua errepidekoa izango da. Hau da, busak ez dira herrian sartuko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009759 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi jardunaldi besterik ez dira falta Itzurungo pilota txapelketako ligaxka amaitzeko eta finalaurrekoak jokatuko dituzten lau bikoteak zein izango diren erabakitzeko.
Atzo jokatu zen txapelketako ligaxkako zazpigarren jardunaldia, emaitza hauekin.
SAIZAR-MARTIN, 10 - ETXABE-UNANUE, 22GOROSTOLA-SASIAIN, 22 - MANTEROLA-T... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009760 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julen ALBERDI-GARTZIA eta SALABERRIA-OTADUY pilotariak aurtengo txapelak janzteko lehen hautagaiak, gazte-jubenil eta 23 urtez azpiko kategorietan. Prezio altuko txartelak izango zirenaren zurrumurrua bazebilen eta halaxe izan ere, asko kostata irabazitako norgehiagokak bart jokatutako finalaurrekoetako lehen jardunald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009761 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peru Nolaskoain gazte zumaiarrak edozeinek amestuko zuen debuta egin du Espainiako futboleko lehen mailan: debuta, garaipena eta gola. Athleticek 2-1 emaitzarekin irabazi dio Leganesi 2018-19 denboraldiko lehen partidan. Peruk lortu du lehen gola, lehen zatian.
Eduardo Berizzo entrenatzaile argentinarrak hasierako hama... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009762 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Peru Nolaskoainek titular moduan jokatuko du Athleticekin Leganesen aurka
Athleticek denboraldi berriko lehen partida jokatuko du gaur San Mames Barrian Leganesen aurka. Eduardo Berizzo entrenatzaileak hasierako hamaikakoan sartu du Peru Nolaskoain zumaiarra. Partida Gol telebista katearen bidez ikusi ahal izango da 22... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009763 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako pala jokalari profesional ohiek omenaldia jaso dute Donostian
Gipuzkoako pala jokalari ohiek omenaldia jaso zuten pasa den ostiralean Donostian. Palako Master Kirol Txartela txapelketako finalak jokatu ziren Atano III frontoian, eta Innpala enpresak, txapelketako antolatzaileak, ekitaldi hau egitea erabaki zue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009764 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egurrezko batelak jasotzen dituzten argazkiak bilduko ditu Beduola Elkarteak
Batelak Zumaiako historiarekin lotuta dauden ontziak dira. Herriko familia ugarik izan dituzte egurrezko ontzi haueta, arrantzara joateko, baina baita ere aisialdirako edota estropadetarako. Ontzi tradizionalen inguruan lanean dabilen Beduola ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009765 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dinastia Etxabeko eta Itzurungo txapelketako partidak jokatuko dira gaur
Zumaian jokatzen ari diren bi pilota txapelketetako partidak jokatuko dira gaur. Batetik, Dinastia Etxabe txapelketako finalaurrekoak hasiko dira Aitzuri frontoian, eta bestetik Itzurungo txapelketako ligaxka azken txanpan sartuko da.
Behin final ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009766 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarautzen atzo jokatutako estropadan jaitsierako play offa jokatzeko arriskuak ia erabat uxatu zituen Telmo Deunek, eta gaur Bilbon jokatutako Villa de Bilbao estropadan konfirmatu egin ditu. Zortzigarren izan da gaur Zumaia Nerbioian egindako estropadan.
Erlojuaren aurkako estropada izan da gaurkoa. Ligako hamabi ontz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009767 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argazki elkarteko kideek emandako irudiekin osatutako 2019. urteko egutegiak prestatu ditu Distira elkarteak. Egutegi hauek salgai daude jada Zumaiako turismo bulegoan.
Hiru tamaina desberdinetan atera dituzte: mahai-egutegia, tamaina ertaineko hormakoa eta tamaina handiko hormako egutegia. Elebidunak dira eta kalitate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009768 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aldazabalek Hondarribiko Grand Slama eskuratu dute, finalean Olharan eta Irastorzari bi setetan irabazi ondoren. Emaitza honi esker, orain arte jokatutako hiru Grand Slamak irabazi ditu aurrelari zumaiarrak.
Hondarribiko Jostaldi frontoia leporaino bete zen final handi hau ikusteko. 1.100 ikus... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009769 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Orain zazpi egun Zumaiako Arraun Elkartea jaitsierako play offa jokatzeko postuetan zegoen. Astebete geroago arriskua ia uxatu dutela esan daiteke. Asteazkenean Plentzian eta gaur Zarautzen egindako lan handiari esker, Telmo Deunek tartea zabaldu du jaitsierako kanporaketa jokatzera behartzen duten postuetatik.
Zarautz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009770 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitzurin jokatuko den World Tourreko txapelketarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai
Jai Alai World Tourreko partidak jokatuko dira aurten ere Aitzuri frontoian. Herriko bi pilotari ikusteko aukera izango da: Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea.
Lehen finalaurrekoa abuztuaren 24an jokatuko da, 22:00etan eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009771 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mugimendu feministaren aldeko bigarren eskuko azoka zabalik izango da asteburuan
Atzo zabaldu zituen ateak Alondegiko Oxford aretoan Zumaiako mugimendu feministaren aldeko bigarren eskuko azokak. Arropak eta jostailuak izango dira salgai eta ateratako dirua mugimendu honi bideratuko zaio. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009772 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dardara Zumaiako Musika Kolektiboak antolatuta, eta Kuadrilla Eguneko egitarauaren baitan, Dardara Fest 2018 rock jaialdia egingo da gaur, 19:30etik aurrera Amaiako plazan. Kontzertuak doan izango dira.
Dardara Musika Kolektiboak antolatuta, Dardara Fest 2018 jaialdia egingo da gaur, 19:30etik aurrera, Amaiako plazan. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009773 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kostako errepidea itxita egongo da asteburuko ordu batzutan estropadengatike
Asteburu honetan Zarauzko estropadak jokatuko dira eta horiek izango dute eragina N-634 errepideko trafikoan.
Hala, bihar, Getariatik Zarautzera bidean, txandakako zirkulazioa ezarriko da goizeko 10:00etatik gaueko 22:30era bitartean, arratsal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009774 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako hondartzetako sorosleek bertan behera utzi dute greba deialdia
Gipuzkoako hondartzeko sorosleek gaur hasi behar zuten greba mugagabea bertan behera geratu da Gurutze Gorriarekin eta udalekin lortutako akordioa dela medio. Hitzarmen horren arabera, langileak subrogatzea eta haien lan baldintzak hobetzea hitza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009775 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken asteotako gorabeherak ahaztu eta estropada galanta egin du gaur Zumaiako traineruak Plentzian. Hortzak estututa, bere onena eman dute Xabier Zulaikak gidatutako mutilek. Bere txanda irabazi dute eta jaitsierako play offa jokatzera behartzen duten postutik atera dira zumaiarrak.
Estropadaren hasieratik aurrea hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009776 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Benito Zambrano zuzendari andaluziarra bere pelikula berria ari da errodatzen, Intemperie. Jesus Carrascoren eleberrian oinarritzen den thriller honek Luis Tosar eta Luis Callejo ditu bere aktoreen artean, eta baita Kandido Uranga aktore zumaiarra ere.
Indarkerian murgilduta dagoen herrialde batean girotzen du Zambrano... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009777 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitu berria den Musika Jaialdiak izandako harrera ona azpimarratu du Udalak
Joan den larunbatean, Growing Young-Une dantza ekitaldiak eman zion amaiera XXXIV. Musika Jaialdiari. Musikak, eta baita dantzak ere, hartu ditu herriko txokoak abuztuko lehen egun hauetan.
Jaialdia amaituta, lehen balorazio azkar bat egin du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009778 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurungo pilota txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zen atzo. Hala, ligaxkaren erdia jokatu da eta etzitik aurrera lehen faseko bigarren zatia jokatuko dute.
ANTIA - OLIDEN, 22 / SAIZAR - MARTIN, 3GOROSTOLA - SASIAIN, 22 / ARISTI-LARRAÑAGA, 8MARTIJA-ODRIOZOLA, 22 / EIZAGIRRE - MENDIZABAL, 20
Etzi, ostegunean, jo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009779 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Unai Alberdi-Ibarloza eta Lerena-Bikuña finalaurrekoak jokatzeko sailkatu diren hirugarren bikoteak.
Hauexek bart arratsean jokatutako bi pilota partidetako emaitzak:
1. GUTIERREZ-OLIDEN, 10 / U.ALBERDI-IBARLOZA, 22 2. RIOL-GARMENDIA, 13 / LERENA-BIKUÑA, 22
Gazte-jubenilen norgehiagoka tanto bakarrera berdinduta egotet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009780 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abuztuaren 5ean jokatu zen Anade ehiza eta arrantza elkarteak antolatutako Arrain txiki lehiaketa. Hau eta Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa dira elkarte honak azken lau hamarkadatatik hona urtero antolatuako ekitaldiak.
Adinaren arabera bi mailatan banatu ziren parte-hartzaileak. A mailan (7 eta 11 urte bitartek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009781 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denboraldi bikaina ari da egiten Irati Osa piraguista zumaiarra. Euskadiko eta Espainiako txapelketetan lortutako emaitzei esker Munduko kopan eta Europako txapelketan izan da. Asteburu honetan beste albiste pozgarri bat jaso du: Espainiako maratoi txapelketan lortutako bigarren postuari esker, irailean Portugalen joka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009782 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondar eskulturen tailerreko bi saio egingo dira abuztuan zehar. Lehena gaur egingo da, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Printzipioz Santiago hondartzan zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik Torreberriko aterpeta mugitu da.
Bigarren saioa abuztuaren 28an egingo da, ordu berean, eta eguraldia lagun bada, behintzat, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009783 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dinastia Etxabeko final laurdenetako laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da gaur 22:00etatik aurrera Zumaiako Aitzuri frontoian.
Aldaketa bat izango da gaurko programazioan: Oberena pilota elkarteko Oihan Cabanalek Peru Labakaren ordez jokatuko du 23 urtez azpikoen partidan, azken honen eskuetako arazoak direla me... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009784 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen ibilaldia antolatu du aurten ere. Nafarroako Lizarra herrira izango da irteera eta irailak 1, larunbatean izango da. Goizeko 7:30ean Pulpo elkartearen aurrean elkartuko gara ibilaldiari hasera emateko.
Ibilaldia Zumaian hasi eta Azpeitiko bidea hartuaz, Mandubi, Salbat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009785 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondarrezko eskultura tailerra egingo da bihar eta hilaren 28an Santiagon
Hondarra erabilita eskulturak egiteko tailerra izango da bihar, asteartea, eta abuztuaren 28an. Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egingo da Santiago hondartzan. Egun horietan euria egingo balu, Torreberriko aterpean gauzatuko da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009786 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arroa Beheko bizilagun bat hil da gaur Errioxako Ojacastro herrian, bizikletan zihoala bihotzekoak jota.
I.O. da hildakoa, 40 bat urteko mutila. Mendiko bizikletaz zihoan Ojacastro eta Ezcaray lotzen dituen errepidetik, ondoeza igerri duenean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, tamalez ezin izan dute bizitza s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009787 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamar etxetako sagardoak dastatzeko aukera izango da gaur arratsaldean
Euskal Jai egunaren baitan, gaur arratsaldean, sagardo dastatzea egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan. 19:00etan hasiko da eta hamar etxetako sagardoak dastatzeko aukera izango da.
Bestalde, Zumaiako Udaleko Kultura sailak gogoratzen du adin txikikoe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009788 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Drogarekin atzemandako 'Titan tercero' atoiontziak 'Zumaia Segundo' izena izan zuen 2016ra arte
Aste honetan drogaz beteta zihoan atoiontzi bat atzeman dute Espainiako aduanek Azoreetan. Operazio honen ondorioz, Galiziako charlindarren familiako hainbat kide atxilotu dituzte, Manuel Charlín famatua buru dela. Atoiontzi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009789 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia egingo da bihar arratsaldean
Taosa igeriketa klubak antolatuta, III. Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia egingo da bihar arratsaldean. Ia 300 igerilarik hartuko dute parte 16:00etan hasiko den kirol proba honetan.
Asteazken gauerdian itxi zen internet bidez izenak emateko epea.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009790 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda sasoia aprobetxatuz, hezkuntza arloan hobekuntza lanak egiten ari da udala
Datorren astelehenean, esaterako, Sagarbideko patioan egokitzapen lanak hasiko ditu egungo irisgarritasun arazoak konpondu edota ingurunearen potentzial ekologikoa handitzeko, besteak beste. Horrez gain, Juleneko eraikinean, AEKn, Ludotekan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009791 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goikoetxeak Gernikako Grand Slameko finala jokatuko du larunbatean
Larunbatean Gernikako Grand Slameko finala jokatuko da. 21:00etan hasita, zesta punta jaialdi bikaina jokatuko da, eta finalean zumaiar bat arituko da: Iñaki Osa Goikoetxea; Lekerikarekin bikotea osatuta, Egiguren eta Irastorzaren aurka arituko dira.
Tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009792 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Meza, umeentzat entzierroa, ume jolasak eta Gorriti eta bere abereak izango dira. Gainera, txakolina eta pintxoak dastatu ahal izango dira. Zestoako eta Zumaiako udalek antolatu dute egitaraua.
San Lorente auzoan jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunean. Zestoako eta Zumaiako udalek egun osorako eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009793 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteroko legez, abuztuko bigarren asteburuari hasiera emanaz, Euskal Jai eguna ospatuko da herrian. Goizean azoka, bertso eta musika saioak eta herri bazkaria egingo dira, eta arratsaldean sagardo dastatzea. Zapiak eta txapelak ateratzeko unea da orain.
Udaleko kultura sailetik aditzera eman denez, herri bazkarirako tx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009794 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 127 osasun laguntza eta 11 erreskate egin dituzte orain arte Zumaiako hondartzetan
Gipuzkoako hondartzetan ekainean eta uztailean izandako gertakari eta erreskateen berri eman du Gurutze Gorriak.
Guztira, Gipuzkoako hondartzetan 2.222 osasun laguntza eman eta 106 erreskate egin direla jakinarazi du, iaztik hona kopurua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009795 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertza dantza eta antzerki taldeak emanaldia eskainiko dute gaur Odietan
Break dance, Hip hop eta dantza garaikidea nahasten dituen ikuskizuna izango da gaur, 20:00etan hasita. Musika Jaialdiaren barruan antolatu dute emanaldia.
Dantza taldeak hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean zehar, azkena, Kaleko ikuskizun one... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009796 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Faroe uharteetako 50 laguneko ordezkaritza gaur goizean heldu da Zumaiara. Faroese Clarinet Choir eta Faroese Saxophone Choir taldeetako kideek kontzertua emango dute bihar Zumaian, eta datozen egunotan Euskal Herriko beste txoko batzuetan. Astelehenean Euskal Herria-Faroe topaketa egingo da Zumaian bertan.
Klarinete t... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009797 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela 18 urte abuztuko goiz batean, bere lantoki aurrean zegoen autoari itsatsita zegoen bonba-lapa batek amaitu zuen Joxe Mariren bizia. Gizon ona, zintzoa eta langilea, asmo eta proiektuz betea. Atentatuak sortu zuen harriduraz gain, beldurra, haserrea eta lotsa mendekatia ere zabaldu zuen. Ez zen izan kasu bakarra.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009798 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarro Egunerako hilabeteren faltan, prestaketa lanetan hasi da udala. Antolaketa lan guztiak esfortzu handia eskatzen duela eta herriko taldeei laguntza eskatu diete.
Irailaren 15ean olagarroa izango da protagonista Zumaian, eta gastronomia nagusi den festa giroan murgilduko da herria. Besteak beste, txosnetan eta her... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009799 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñigo Peña K-2an eta K-4an arituko da Portugalen jokatuko den Munduko txapelketan
Abuztuaren 23tik 25era bitartean Munduko piraguismo txapelketa jokatuko da Portugalen. Bertan izango da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. Bi probatan hartuko du, gainera, parte: K-2an eta K-4an, bietan ere 1.000 metroko distantzian.
Azken ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009800 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Musika Jaialdiak XVII. mendeko Italiara egingo du bidaia Raquel Andueza & La Galanía taldeak eskainiko duen kontzertuarekin. Italia 1600 du izenburua gaurko emanaldiak eta 20:30ean hasiko da parrokian.
Raquel Anduezak eta Jesus Fernández Baenak 2010ean sortu zuten talde hau musika barrokoa interpretatzeko asmo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009801 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bero handiari aurre eginez, Itzurungo pilota txapelketa hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo Larretxoko frontoian.
MARTIJA-ODRIOZOLA, 22 / ETXABE-UNANUE, 16GOROSTOLA-SASIAIN, 22 / SAIZAR-MARTIN, 10ANTIA-OLIDEN, 22 / MANTEROLA-TUMAS, 10
EIZAGIRRE - MENDIZABAL / LARRAÑAGA - ALCANTARAGOROSTOLA - SASIAIN / MARTIJA-ODRIOZ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009802 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Anton-Zumaiako T.T.ko junior bakarrak, Antton Tolosak, gaurtik ostiralera bitartean Iruñerriko itzulian parte hartuko du; Zarauzko Txirrindulari Elkartearekin lehiatuko da itzuli honetan.
Lehen urteko junior honen denboraldiko bigarren itzulia izango du hau Gipuzkoako itzulia korritu ondoren. Iruñerriko itz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009803 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Julen EGIGUREN-URANGA eta Jon ALBERDI-ZEZEAGA finalaurrekoetara sailkatutako lehen bi bikoteak.
1. Gazte-Jubenilak: Julen EGIGUREN-URANGA, 22 / MURUA-OSA, 17 2. 23 urtez azpikoak: Jon ALBERDI-ZEZEAGA, 22 / KARREGAL (*)-CORDON (+), 16 (*) ZUBIZARRETAren ordez. (+) GASKUEren ordez.
Gazte-jubeniletako partidan 3-0, 3-2, 5... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009804 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Borja Osés epaileak ez du aintzat hartu pasa den larunbateko estropadagatik Zumaiako Arraun Elkarteak aurkeztutako inpugnazioa. Zumaia bakarrik ez, beste ontzi guztiak ere kale beretik aritu zirelako ez du onartu epaileak helegitea.
Igartza banderako lehen jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean Pasaiako badian. Er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009805 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lantzaderako autobusak izango dira arratsaldean Zumaia eta Getaria artean, Elkanoren lehorreratzea dela eta
Elkanoren lehorreratzearen ikuskizuna egingo dute gaur arratsaldean Getarian. Hori dela eta, 15:00etatik 19:30era bitartean N-634 errepidea itxita egongo da Getariako hirigunean. Horrek izango du eragina Zumaia e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009806 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gitarra doinuek izango dute protagonismoa gaur Zumaiako Musika Jaialdian. 20:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan, Juan Falú gitarra jole argentinarraren kontzertua izango da. Argentina en mi guitarra du izenburua gaurko emanaldiak.
Juan Falú gitarra-jotzaile eta konpositore autodidakta Argentinako musika herrik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009807 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasaiako larunbateko estropada bertan behera uztea eskatu du Zumaiak
Larunbatean Pasaian jokatutako estropada inpugnatu du Zumaiako Arraun Elkarteak, estropada eremua araudiak dioena baino luzeagoa zela argudiatuz. Hala, Igartza banderako lehen jardunaldia, larunbatekoa, kontutan ez hartzea eskatu du Zumaiak.
Larunbate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009808 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olarro Egunean lan egiteko deia egin zaie herriko talde eta elkarteei
Ohikoa den bezala egun honetan olagarroa dastagai egongo da txosnetan, baita herri bazkarian ere. Prestaketa eta antolaketa lanek esfortzua eskatzen du eta horregatik, urtero bezala, laguntza eskatu nahi diete antolatzaileek Zumaiako elkarteei.
Hala,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009809 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den astean Donostiako udaltzainek Alde Zaharreko haur batzuei Plaza Berrian jolastea debekatu zieten. Udal ordenantzaren arabera (Zumaiako alkateak aurkeztu duen Mozal Ordenantzaren kopia) baloarekin ezin dela jolastu argudiatuta. Mozal Ordenantzak dioenez Trinitate plazan baino ezin da jolastu pilotarekin Alde Za... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009810 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igartzako bandera jokatu da asteburu honetan Pasaian, bi jardunalditan banatuta. Erlojupeko estropada izan dira biak. Larunbatean banaka aritu ziren eta igandean binaka. Bi estropadetan 10. postua lortu du Zumaiako Telmo Deun traineruak.
Lehen jardunaldian 22:52,12 denbora egin zuen Telmo Deunek eta bigarrengoan 21:15,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009811 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den larunbatean egindako Gala Gaueko argazki txokoan izena eman zuten guztien artean Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak emandako 25 euroko lau txartel zozkatu dira.
Gaur egin dugu zozketa eta saridunak hauek dira: Zuriñe Mendizabal, Julen Carrasco, Alaine Calvo eta Luis Mari Yeregi.
Sariak ostegun honetan, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009812 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Zulaika eta Imanol Lopez gipuzkoarrak nagusi izan ziren atzo Lekeitioko Masters Serieseko finalean, Diego Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal bizkaitarrei bi setetan irabazi eta gero.
Lehen seta erraz irabazi zuten Zulaikak eta Lopezek 6-15 emaitzarekin. Bigarren seta berdinduagoa izan zen eta Beaskoetxea eta Aldazabal ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009813 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zine klasikoa eta zuzenean jotako musika, gaur gauean, Oxford aretoan
Zumaiako Musika Jaialdiko egitarauaren barruan ohikoa da zine klasikoari tartea zabaltzea. Berezitasun batekin: zuzenean jokatuko musika gehitzen zaie irudiei. Charles Chaplin, Fritz Lang edo Buster Keaton maisuen lanak eman dira. Gaur beste maisu ha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009814 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 47. Dinastia Etxabe txapelketa final laurdenetan sartuko da gaur. Bertan jubenil mailako pilotariak ere lehian hasiko dira. Partidak 22:00etatik aurrera jokatuko dira Aitzuri frontoian.
1. Gazte-Jubenilak: Julen EGIGUREN-URANGA / MURUA-OSA2. 23 urtez azpikoak: Jon ALBERDI-ZEZEAGA / KARREGAL-GASKUEKarregal galdakoztarra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009815 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismo buelgoan eskura daitezke Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak.
Helduek zortzi euro ordaindu beharko dute eta 12 urte arteko haurrek lau. Euskal Jaia ostiralean ospatutako da, hilaren 10ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009816 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Finalaurrekoan 15-8 eta 15-10 irabazi diote Beaskoetxeak eta Ekhik osatutako bikoteari. Goikok eta Lekerikak Egiguren eta Irastorza izango dituzte aurkari finalean, larunbatean.
Bezperan Hossegorren txapela irabazi eta atzo Gernikako Gran Slameko finalerako txartela lortu. Garaipenaren bidea ondo ikasia du aurten Goiko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009817 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar eguerdira arte salduko dituzte 'Sapere Aude Sinfonietta'-ren kontzerturako sarrerak, Turismo Bulegoan
Musikarien elkarguneak Joaquin Rodrigoren 'Concierto de Aranjuez' eta Bethoveenen '7. sinfonia' aukeratu ditu Afagi Gipuzkoako alzheimerdunen eta haien senitartekoen aldeko kontzerturako.
Bakarlari gisa, Carmen B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009818 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru partida jokatu zituzten atzo arratsaldean Itzurungo XIII. pilota txapelketako bigarren jardunaldian.
18:00 MARTIJA - ODRIOZOLA, 16/ ARISTI - LARRAÑAGA, 18:30 ANTIA - OLIDEN, 22 / EIZAGIRRE - MENDIZABAL, 1019:00 MANTEROLA - TUMAS, 22 / SAIZAR - MARTIN, 13 | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009819 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jai Alai World Tour zirkuituko bigarren finalean aise gailendu zen zumaiarra. Grand Slam-eko finalaurrekoa jokatuko du gaur Lekerikarekin, Gernikan.
Atzo jokatu zuten Goikoetxeak eta Portetek Jai Alai World Tour zirkuituko bigarren finala, Hossegorren. Bolada onean jarraitzen du zumaiarrak: beste erakustaldi bat tartek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009820 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Trafiko etena Elkanoren lehorreratzearen antzezlan ekitaldia dela eta
Datorren asteartean, abuztuak 7an "Elkanoren lehorreratzea" antzezlana egingo da eta ondorioz, N-634 errepidea itxita egongo da, Zarautz eta Zumaia bitartean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Zumaiatik San Prudentzioko bidegurutze arte (INDAUX) j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009821 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Jaialdiaren barruan antolatu dute kontakizuna eta musika uztartzen dituen ikuskizuna.
3 eta 10 urte bitarteko haurrei eskainitako Ezberdin bezain eder ikuskizuna izan da Mari kalean. Ezberdina dena kuriositatez begiratu, ezagutu eta hurbiltzeko aukera izan dute txikienek ipuin musikatuaren bitartez. Kontakizunar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009822 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zer kontatu ugari bart arratsean ikusitakoaz Aitzurin, onetik ere asko eta asebeteta etxeratu ginela esan behar.
* LERENA-BIKUÑA 22 / 15 A. ETXEBARRIA-URIONDO * ELOLA-ALDABE17 / 22 MATA-O.ETXEBARRIA
Lehenengo norgehiagokaren argazki bat markagailuak egindako 0-5, 1-9, 7-9, 7-11, 9-11, 9-13, 13-13, 14-14, 15-14, 16-15 e... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.