id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0009823
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartzak garbi mantentzearen inguruko sentsibilizazio kanpaina jarri du abian uda honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduak Surfrider eta Posidonia Green Project elkarteekin elkarlanean. Kanpaina honetan Euskal Kostaldeko Geoparkeak ere hartzen du parte. Itzurun hondartza bidean jarritako gela ibilta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009824
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo arratsaldean jokatu zen Itzurungo XIII. pilota txapelketako lehen jardunaldia. Hasteko, ligaxka hasiera honetan, lau partida jokatu ziren. Hau da, txapelketan parte hartzen duten bikote guztiak aritu ziren lanean. GOROSTOLA - SASIAIN, 12 / ANTIA-OLIDEN, 22MARTIJA-ODRIOZOLA, 22 / SAIZAR - MARTIN, 10MANTEROLA - TUMA...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009825
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anade ehiza eta arrantzak udaro antolatzen dituen arrantza lehiaketetatik lehena jokatu da gaur goizean, Kabra eta dontzeilen 43. lehiaketa, hain zuzen ere. Sei izan dira eguna esnatzearekin batera itsasora atera diren ontziak. Eguerdian bukatu da arrantza egiteko denbora eta behin lehorrean pisaketa egin da Anade elka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009826
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur goizean bertan Zumaiako Udalak Zubitxikian, itsaso aldera ematen duen espaloian, errepide alboko baranda kendu du. Horren ordez, loraz apainduko du eremua, Zubitxikiaren itxura berritu eta alaitzeko. Lanak gaur eta bihar artean amaitzea aurreikusi du Udalak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009827
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean haurrentzako bi ekitaldi egingo dira bihar Zumaian, Musika Jaialdiko egitarauaren baitan. Goizean tailer bat egingo da eta arratsaldean ipuin kontaketa musikatua. Goizean, 11:00etatik aurrera Oxford aretoan egitekoa den Materia tailerrerako taldea jada bete da. Hau da, ez lekurik e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009828
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal musika herrikoia eta munduko folklorea uztartuko ditu Khami taldeak Aita Marin Zumaiako Musika Jaialdiaren laugarren jardunaldiak euskal musika herrikoia eta munduko folklorea uztartuko ditu Khami taldeak Aita Mari aretoan emango duen kontzertuari esker. Emanaldiak Bazzque World Sounds du izena eta 20:00etan has...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009829
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Final zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Aitzurin Dinastia Etxabe txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, 22:00etatik aurrera Aitzuri frontoian. 23 urtez azpikoen final zortzirenetako bigarren jardunaldiko partidak izango dira gaurkoak. Azken uneko ezustekorik ez bada, hasiera batean iraga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009830
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola-Kostako Pentsiodunen eta Jubilatuen Plataformak deituta, elkarretaratzea egin dugu gaur, asteazkena, goizeko 10:00etan, Azpeitiko udaletxearen aurrean. Egunean zehar Bakartxo Tejeriari, Eusko Legebiltzarreko presidenteari idazki bat eman diote Iñigo Urkullu Lehendakariari helarazteko asmoarekin. Idatzi horretan p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009831
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kadete eta infantil mailako sprinteko Espainiako txapelketan aritu dira Itxas-Gaineko gaztetxoak Kadete eta infantil mailalako sprint modalitateko Espainiko piraguismo txapelketa jokatu da pasa den asteburuan Asturiaseko Trasona urtegian. Bertan izan dira Itxas-Gaineko harrobiko gaztetxoak eta dominarik lortu ez badute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009832
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaueko autobus zerbitzua jarriko dute Itziarko Kopraixak direla eta Jaien ospakizuna dela eta, Deba, Itziar eta Zumaia arteko gaueko autobus zerbitzua jarriko dute. Taxien geralekuaren aurrean egingo du geldialdia autobusak Deban; N-634 errepidean, Ostatuaren aurrean geratuko da Itziarren; eta Zumaian, Patxita Etxezarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009833
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak elkartasuna adierazten die Manuel Esnal San Sebastianen senide eta lagunei Zumaiako Udalak bere doluminak eman eta elkartasuna adierazi nahi die uztailaren 25ean Zumaian hil zen Manuel Esnal San Sebastianen senide eta lagunei. Manuel EAJ-PNVren zinegotzi gisa aritu zen udaletxean 80ko hamarkadan eta Udalak ere b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009834
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berez, atzoko opera emanaldia izan zen aurtengo Musika Jaialdiko lehen ekitaldia, baina esan daiteke gaur Alondegiko Oxford aretoan egindako klarinete laukotearen kontzertuarekin hasi dela 'ofizialki' udako kultur ekitaldi hau. Azken urteotan bezala, Klarinete maratoiak antolatzen duen laukote lehiaketako irabazleak em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009835
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain ia hiru urte, 2015eko irailean, konpondu eta berriztatu berria zen yereguitarren erlojua familia honek Julio Beobide ibiltokian dituen etxebizitzetako jardinera itzuli zen. Makinariak, baina, akats txiki batzuk zituen eta orain zortzi hilabete berriro tailerrera eraman zuten. Erlojua pasa den astetik berriro mart...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009836
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nork bere itxura onena emateko baliabideak eskaintzen. Irudi aholkulari baten lanak Formak, koloreak eta testurak ikertzea da bere egitekoa; baita bezeroaren izaera, gustuak, estiloa eta bizimodua aztertzea ere. Guztia, egunerokoan horren ohikoa dugun ekintza bat errazteko: janztea. Izan ere, arropak funtzio praktikoaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009837
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan Donostiako Loiola auzoan ospatutako festetako egitarauaren barruan, batel estropada jokatu zen Urumea ibaian. Jubenil neskatan Hernaniko ontzia izan zen irabazlea. Garaipenaren zati bat Zumaiari dagokiola ere esan daiteke, bateleko bost lagunetatik hiru zumaiarrak zirelako. Estropada honetan June Torre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009838
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken Klarinete maratoian laukoteen lehiaketa irabazi zuen Lez laukoteak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Kontzertu hau Zumaiako Musika Jaialdiko egitarauaren barruan doa. Laukotea Malen Trenadok, Andone Martiarenak, Nahikari Martinek eta Oihan Espinak osatzen dute eta gaurko kontzert...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009839
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrona da Zumaiena, eta geure artean jarraituko dugu gure bigarren etxea eraikitzen. Hasi genuen eraldaketa abian da eta oporretan egon arren, ikasturte berrirako lanean jarraitzen dugu. Hainbat proiektu berritzaile ditugu esku artean eta irailerako dena prest izateko, hainbat irakasle, langile eta familia ikastet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009840
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarriletik hona astero elkarretaratu dira Zumaiako pentsiodunak eta jubilatuak pentsio duinak aldarrikatzeko. Gaur ere ez dute hutsik egin, eta azken asteotan bezala Alondegi aurrean kontzentratu dira. Irailaren 17ra arteko azken elkarretaratzea izan da gaurkoa, pentsiodunek ere oporrak hartuko dituztelako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009841
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den ostegunean Zumaiako Udaleko uztaileko osoko bilkura egin zen. Aztertutako gaien artean Alokairu bekaren egokitzapena eraman zuen plenora udal gobernuak. Proposamena, baina, ez zen aurrera atera eta EH Bilduren eta Jon Iraolaren ezezko botoekin atzera bota zen. Iaz indarrean jarri zen beka honen arabera, diruz ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009842
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Margoek eta musikak bat egingo dute gaur arratsaldean Itzurun hondartzako Enbata tabernan. 19:00etan hasita, Goretti Aranburu margolaria mural bat margotzen arituko da DJen musika lagun duela.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009843
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo Musika Jaialdiko lehen ekitaldia egingo da gaur. 19:30ean hasita, Sydneyko (Australia) portuan egindako Aida operaren emankizuna Aita Mari zinean ikusteko aukera izango da. Sydneyko portuko Handa Opera konpainia oinarrizko pieza bilakatu da nazioarteko paisaia kulturalaren baitan. Konpainia horrek Sydneyko ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009844
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxea eta Lopez Donibane Lohizuneko finalean neurtuko dira bihar Bi zumaiar aurrez aurre izango dira bihar Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan, Internationaux txapelketako master 2ko finalean: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. Lopezek Egigurenekin osatuko du bikotea eta Goikoetxeak Etxetorekin. Pasa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009845
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Merkatariek aparkalekuko ordubete ordainduko diete beraien bezeroei Zumaiako merkataritza eta ostalaritza elkarteko kideek ordubetez aparkalekua ordaintzeko konpromisoa hartu dute. Erabaki horren arabera, beraz, errotazio altuko guneetan, Udalak doan eskaintzen duen lehen ordu erdiaz gain, elkarte honek bere gain hartu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009846
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartzetako sorosleek gaur hasi dute hiru eguneko greba deialdia. Lan baldintzak hobetzea eskatzen dute sorosleek neurri honetan. Zumaian lan egiten duten 12 lagunek egin dute bat deiarekin eta gaur, igandean eta grebaren lehen egunean, Itzurunera bertaratutakoen bultzada jaso dute. Goizean zehar bandera gorriak igo ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009847
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraun denboraldiko estropada onenetakoa egin du gaur Telmo Deun traineruak. Lekeition jokatutako El Correo-BBK banderaren bigarren jardunaldian seigarren izan dira gorriak. Sailkapen orokorrean zortzigarren daude zumaiarrak. Bi jardunalditan banatutako bandera izan da hau. Atzoko estropadan bederatzigarren izan ziren,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009848
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abuztuan sartzearekin batera hasiko dira jokatzen Itzurungo pilota txapelketa. Zortzi bikotek eman dute izena eta asteazken honetan jokatuko da lehen jardunaldia. Ligaxka moduan jokatuko da txapelketa, denak denen aurka. Asteazkeneko lehen jardunaldi honetan lau izango dira jokatuko diren partidak. Hau da, txapelketan ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009849
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean, hilak 31, Zumaiak Braderie: dendak kalean izeneko azoka egingo da eta Zumaiako merkataritza eta ostalaritza elkarteko 10 kidek euren produktuak jarriko dituzte salgai denda kanpoan, 10:00etatik 20:00etara. Hilaren 30ean eta 31n, trikitixa kalejirak ere izango dira herriko kaleak girotzen. Udako merke azoka ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009850
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezpeletan jokatzen ari den erlojuaren aurkako probarekin erabakiko da zer txirrindularik irabaziko duen aurtengo Tourra. Lasterketa Iparraldean ari da jokatzen eta bertara mugaz bestaldeko hainbat lagun hurreratu da. Zumaiarrak ere, dirudienez, han dira, bideo honetan nabari dugun bezala. Chris Wallisek topo egin du za...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009851
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Voltaia rock hirukoteak Donostian egiten ari den Heineken Jazzaldian joko du bihar. Alderdi Ederren jarritako Skoda gunean joko du, 18:30etik aurrera. Sarrera doan izango da. Voltaia 2014an sortu zen Zumaian. Urte horretan argitaratu zuten lehendabiziko diskoa. Hasieratik kontzertu ugari eskaini zituzten eta hainbat to...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009852
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arzalluzi buruzko dokumentala, Batzokiko irekieraren 40. urteurrenean Urtero bezala, uztailaren 30ean eta 31n Zumaiako Batzokiaren urteurrena ospatuko dute EAJko jarraitzaileek. Aurten urteurren berezia dute; diktadura ondoren Zumaiako Batzokia zabaldu zeneko 40. urteurrena ospatuko baitute. Hori dela eta Xabier Arzall...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009853
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasiera polita bart txapelketari emandakoa Aitzurin, aurreko urtetako bero lamarik gabe ere bai eta eskertzen da, eta pilota ikuskizunetik ere ze kontatua utzi ziguna. ZUBIRIA-ARBIZU, 18 / Jon ALBERDI-ZEZEAGA, 22I. EGIGUREN-SANCHEZ, 22 / ELIZALDE-IRAZUSTABARRENA, 19 Lehenengo norgehiagokan denetik ikusi genuen, gauza o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009854
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parte hartze handia izan du aste honetan egindako zozketak. PuntuEUS fundazioak emandako hiru poltsa zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artea. Poltsa bakoitzak 30 euroko balioa du. Saridunak honakoak dira: Pablo Gutierrez Obelar, Amaia Aldalur eta Ana Egaña Arruti. Zorionak hiruroi eta eskerrik asko beste guztioi zoz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009855
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJ-PNVren udal gobernuak programa hobetu eta egungo gazteen beharretara egokitzen jarraitzeko aurkezturiko proposamenek gobernu-kideen babesa jaso duten aurren, bertan behera gelditu ziren atzoko bilkuran EH Bilduren eta Jon Iraola zinegotziaren kontrako botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin. Eguneko aztergaien arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009856
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torreberri Gaztetxea: "Orain arteko ilusio berberarekin jarraituko dugu lanean" Agerraldia egin dute Torreberri Gaztetxearen erabiltzaile diren norbanako eta eragileek Amaia plazan, lapurreta salatzeko. "Gertakari honek ahuldu baino, indartu egingo gaitu", azaldu dute. Gaztetxearen erabiltzaile diren norbanako eta erag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009857
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ardantzabideko igogailua matxuratuta dago plaka orokorrean duen arazo bat dela eta, eta udalak jakinarazi du jada konponketa lanetan ari dela igogailua ahalik eta azkarren egon dadin berriro martxan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009858
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasiko da 47. Dinastia Etxabe pilota txapelketa 23 urtez azpikoen final zortzirenetako lehen jardunaldiarekin. Bi partida jokatuko dira gaur Aitzuri frontoian 22:00etatik aurrera. Txapelketa oraindik hasi ez bada ere, parte hartuko duten pilotarien artean aldaketak daudela iragarri dute antolatzaileek. Hala, gaurk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009859
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkateak lotu gabe daukan proiektu bat saldu nahi izan die zumaiarrei, eta uste dugu hitzarmen hobea lor daitekeela oraindik ere gai honetan, betiere helburua bada herritarren onerako zerbait egitea. Ondoren dator EH Bilduren iritzia. Duela egun batzuk, oraindik plenoan onartu gabe egon arren, alkateak medioen aurrean ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009860
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dardara Zumaiako Musika Kolektiboak atzo eman zuen aditzera aurtengo Dardara Fest jaialdiko kartela. Jada ezaguna zen bezala, Delorean laukotea izango da abuztuaren 18an egingo den jaialdiko talde garrantzitsuena. Kontzertuak Amaiako plazan egingo dira, 19:30etik aurrera. Ibilbide luzea du jada Zarautzen sortutako lauk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009861
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hondartzetako sorosleek hiru eguneko greba egingo dute igandetik aurrera Gipuzkoako hondartzetako sorosleek hiru eguneko greba deitu dute uztailaren 29, 30 eta 31rako, beraien lan baldintzak hobetzea aldarrikatzeko. Zumaiako bi hondartzetan, Itzurunen eta Santiagon, lan egiten duten 12 sorosleek bat egingo dute deialdi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009862
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donibane Lohizuneko Internationaux txapelketako Master 2ko finalera heldu dira Iñaki Osa Goikoetxea eta Nicolas Etxeto. Atzo gauean jokatu zuten lehen finalurrekoa harmailak beterik zituen Campos Berri frontoian eta ondo sufrituta irabazi zuten Olha eta Inzaren aurka. Berdinketa hausteko setean erabaki zen norgehiagoka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009863
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oteiza + Chillida haurrentzako tailerrak egingo da larunbatean Torreberrin Larunbatean haurrentzako tailer berezia egingo da Torreberrin. Oteiza + Chillida tailer honetan, bi artista handiren lanak oinarri hartuta arituko dira lanean haurrak. 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako ekimena da eta 18:00etan egingo da. Haur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009864
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1.- Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada: 119. zenbakia (2018/04/26) eta 120. zenbakia (2018/05/17). 2.1. Irizpenak.2.1.1. 2017ko kontu orokorra onartzea, bidezko bada.2.1.2. Itzurun zuhaizbidea 4ko fatxada eraberritzeari dagokion zergari hobaria aplikatzea eta onartzea, bidezko bada.2.2. 2018ko 2. hiruhilab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009865
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral honetan hasita, 47. Dinastia Etxabe pilota txapelketako partidak jokatuko dira, azken urteotan bezala, Aitzuri frontoian. 23 urtez azpikoen final zortzirenak jokatuko dira lehenbizi, bi jardunalditan banatuta. Ondorengo jardunaldietan gazte mailako pilotariak hasiko dira lehian Zumaiako udarekin lotura estua du...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009866
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
800 euroko kalte ekonomikoa eragin du lapurretak. Erasoaren aurrean "gogor erantzutera" deitu dituzte herritarrak. Torreberri gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute. Guztira, lapurretak 800 euro kalte ekonomikoa eragin duela uste dute gaztetxeko kideek. Erasoaren aurrean "gogor erantzutera" deitu dituzte herritar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009867
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte asko igaro dira 2009an ingeniari enpresa batek enkargua jaso zuenetik Zumaia eta Arroa Behea lotuko lituzkeen bidegorri baten proiektua idazteko. Urte gehiegi, gure ustez. Urte gehiegi, zain dagoenarentzat. [Joseba Ossak uztaileko Baleike aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua] Handik bost urtera, 2014an, leh...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009868
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kaleko pintura lehiaketa egingo da abuztuaren 15ean. Lehiaketa hau bi urtean behin egiten da eta egun horretan, eguraldia lagun bada, behintzat, kaleak margolariz betetzen dira. Lehiaketa 2018ko abuztuaren 15ean egingo da.Nahi duten guztiek har dezakete parte.Lana kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009869
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garai aproposa izaten da uda argazkiak ateratzeko: oporretan, lagunartean, jai giroan... Anima zaitez eta parte hartu Baleikek antolatu duen lehiaketan. Sari ederrak dauzkazu zain! Nola har dezaket parte? igo argazkiak zuzenean webgunera formularioko datuak beteta; bestela, helbidera bidali, formularioan eskatzen diren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009870
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguzkiak ere ez ditu baretzen pentsiodunen aldarrikapenak. Gaur, astelehena, eta urtarriletik hona astelehenero egin bezala, pentsio duinak eskatu dituzte Zumaiako pentsiodunek. Azken asteotan bezala, Alondegi aurrean elkarretaratu dira. Pentsiodunen eskizunak osteguneko Udal plenora helduko dira. Jakitera eman dutenez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009871
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako Musika Hamabostaldiak haurrei zuzendutako bi ekitaldi egingo ditu Zumaian Aurreko urteotan bezala, Zumaiako Musika Jaialdiak Donostiako Musika Hamabostaldiko ekitaldiren bat ekarriko du Zumaiara. Horren adibide dira abuztuaren 3an haurrei zuzenduta egingo diren bi ekitaldiak. Esan bezala, bi izango dira abuz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009872
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gaineko piraguistek izan dute lana asteburu honetan. Taldekide gehienak Gaztela-Leonen izan dira, larunbatean eta igandean jokatutako probatan parte hartzen. Euskadiko itsas kayak txapelketa ere jokatu da, eta han ere izan dira piraguista zumaiarrak. Larunbatean K4en XXI. Ciudad de Valladolid proba jokatu zen. 5....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009873
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur da Euskal Jai Egunean lan egiteko deialdian izena emateko azken eguna Herri bazkarian eta sagardo dastaketan lan egiteko aukera izango dute taldeek. Euskal Jai Eguna abuztuaren 10ean ospatuko da. Talde batentzat lana. Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009874
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alokairu bekari egokitzapen proposamenak egin dizkio Gobernu Taldeak Horien artean, 100m2-tik gorako etxebizitzetan alokairurako diru laguntza jasotzeko horren prezio muga 800€tara igotzea planteatu du, betiere gutxienez hiru bizikidetza unitate badaude bertan erroldatuta. Bestalde, ikasten ari direnek jasotzen duten h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009875
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo Jai Alai World Tourrean lehen partida du gaur gauekoa. Olharanekin osatuko du bikotea Genikako Gran Slameko hirugarren final-laurdenean (21:30), Olha eta Etxetoren aurka. Bestalde, Iñaki Osa Goikoetxeak beste final baterako txartela lortu du, Hossegorren. Gernikako partida iristeko irrikaz dagoela aitortu du I...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009876
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrain txiki eta kabra-dontzeila lehiaketetan izena emateko deialdia zabaldu du Anadek Urtero bezala, abuztuaren hasieran eta Anade elkarteak antolatuta, ohiko Kabra-Dontzeila eta Arrain Txikiko lehiaketak egingo dira, abuztuaren 2an eta 5ean, hurrenez hurren. Kabra eta Dontzeila arrantza lehiaketak aurten 43. urtemuga...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009877
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailaren 24an, Zumaiako Udalak hainbat konponketa lan egingo ditu Mendaro Marinela kaleko galtzadan eta horiek egonkortzeko, kalea ibilgailuentzat itxita egongo da astebetez. Kantauri Plazako garajeetara sarrera eta irteera Mapfreren ondoko sarreratik egingo da. Barkatu eragozpenak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009878
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZUMB Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua emango du bihar Itziarko eliza atzekaldeko parkean, arratsaldeko 19:00etan. Itziarko Auzo Udalak antolatu du emanaldia, udako kultur eskaintzaren barruan. M. Penellaren El gato Montés, J. Francoren Aires Vascos No 2, M. Storyren New York, New York, T. Sahashiren Deep Purple M...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009879
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udaleko plantila organikoan hutsik dagoen Ofizialordea-udaltzainburua plaza betetzeko hautaketa prozesua abiarazi du udalak Lan eskaintzaren xedea da Zumaiako udaltzaingoan hutsik dagoen 'Ofizialordea-udaltzainburua' postua betetzea. Prozesua Zumaiako Udaleko karrera agenteei murriztutako oposizio-lehiaketa bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009880
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salgai daude jada 'Sapere Aude Sinfonietta'-ren kontzerturako sarrerak Salgai daude dagoeneko Sapere Aude Sinfonietta musikari profesionalez osatutako elkarguneak abuztuaren 5ean musika jaialdiaren barruan eskainiko duen kontzerturako sarrerak. 10 euroren truke eskura daitezke, Turismo Bulegoan. Behin kontzertuaren gas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009881
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko deialdia egin du aurten ere Polizia eta Larrialdietarako Akademiak Iaz egin bezala, Zumaiako Udalak aipatutako Akademiarekin sinatutako hitzarmena dela-eta, azken erakunde horrek garatuko du 2018an ere lan eskaintzaren deialdi zein prozesu guztia. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009882
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erribera kalea ibilgailuentzat itxiko dute hiru astez, konponketa lanak direla eta Zumaiako Udalak hainbat konponketa lan egin ditu Erribera kaleko galtzadan, eta horiek behar bezala egonkortzeko, kalea ibilgailuentzat itxita egongo da 3 astetan zehar, larrialdietarako izan ezik. Zamalanetarako ibilgailuek ezingo dute ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009883
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Slift eta One Way Rock Band-ek kontzertua emango dute bihar Torreberri Gaztetxean 20:30ean hasiko dute emanaldia Toulouseko hirukoteak eta rock talde legazpiarrak. 5 euroren truke, doinu biziez gozatu ahal izango dute musikazaleek. Bihar, osteguna, Slift Toulouseko hirukotearen eta One Way Rock Band legazpiarren kontze...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009884
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian izango da Hertzainak taldeko abeslari ohia, bere taldearekin batera. Eusebio Gurrutxagan eskainiko dute kontzertua, larunbatean, 22:30etik aurrera. Iñaki Garitaonaindia Gari taldeko formatuan dabil azken urteotan, hain justu, Maldanbera taldearekin. Natxo Beltran bateria jotzaileak, Oier Aldekoa baxu jotzaileak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009885
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saharako haurren harrerara ez gaitu gonbidatu Udal gobernuak. Ezta duela bi urte ere... Aurten (ere) EH Bildu ez da egon Saharako gaztetxoei Udalak egindako ongi etorrian. Arrazoia xinplea da: udal gobernuak ez gaitu gonbidatu. Gure atxikimendu osoa Saharako herriaren independentzia aldarrikapenari eta begirune osoa Da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009886
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETBko 'Gure Kasa' saioan izan zen atzo Iñaki Osa Goikoetxea zestalari zumaiarra. ETBko 'Gure Kasa' saioan izan zen atzo zestalari zumaiarra. Goikoetxearen artxiboko irudiak eraman zituen Nerea Aliasek: urte guzti hauetan mundu mailan irabazitako sariez gain, modelo lanetan ere aritu dela ekarri zuten gogora.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009887
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jai Alai World Tourreko lehen finala jokatu zuen atzo Iñaki Osa Goikoetxeak, Ekhirekin batera. Ezin izan dute orain arteko joera mantendu, eta Beaskoetxea-Irastorza bikotea gailendu zaie Markinako Unibertsitatean. Orain arteko partida guztiak irabazi arren, atzo ezin izan zuen Goikoetxea-Ekhi bikoteak Beaskoetxea-Irast...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009888
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1918ko uztailaren 16an Lehen Mundu Gerrako pasadizo lazgarria gertatu zen itsasoan, Zumaia parean: Alemaniako itsaspeko batek 'Lyndiane' zamaontzia hondoratu eta 35 lagun hil zituen. Gerrako pelikula bat egiteko modukoa da, baina Zumaian gutxik ezagutzen dute Lyndiane zamaontziaren historia. "Bigarren Mundu Gerran gert...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009889
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako odol emaileak uztailean berriro elkartuko gara odola ateratzeko. Uda garaian asko ugaritzen dira odol beharrak, horregatik emanaldi hauek beharrak betetzeko garrantzi handia dute. Gogoratu arratsaldeko 16:30ean hasiko garela odol ateraldiekin, eta amaiera iluntzeko 20:30ean izango da."Transfusioa denon eskubid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009890
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi eta hamasei urte bitarteko haurrek aukera dute piraguan ibiltzen ikasteko, Itxas-Gainen eskutik. Uztaileko bigarren hamabostaldiko ikastaroa gaur hasi da, eta abuztuan ere ikastaroak antolatuko dira (uztailaren 30ean eta abuztuaren 13an hasita). Egunean ordubeteko saioak izaten dira, lau txandatan, lehena 9:30ea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009891
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abian da beste urte batez Zumaiako Udalak antolatutako Julene Azpeitia literatur lehiaketa. 31. edizioa izango du aurten parte hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatzeko eta indartzeko lehiaketak. Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurretik argitaratu gabeko 6-15 orri arteko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009892
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolak, etengabe gizartearekin batera egoera eta behar berrietara egokitzeko duen apustuan, pausuak ematen jarraitzen du. Aurrera egite horretan beharrezkoa ikusi da espazio fisikoen eta ikasgelen hobekuntza. Nahi horretan, Lubaki Guraso Elkarteak auzolanean jarduteko erronka itzela bota du uztaileko eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009893
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Kareagaren erakusketan bisita gidatuak eskainiko ditu Leire Kareagak Gaur hasi eta asteazkenera arte, gaztelaniazko eta euskarazko saio bana eskainiko du arratsaldero pintore eta grabatzaile ezagunaren alabak. Leire Kareagak bisita gidatuak eskainiko ditu Oxford aretoan, gaur hasi eta asteazkenera arte. Gaztelania...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009894
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Merkataritza eta Ostalaritza elkarteak urteko bi outlet merkatu egin ohi ditu, martxoan lehena eta uztailean bigarrena. Tamalez, jakinarazi dute aurten, uztailekoa, datorren astebururako iragarrita zegoena, alegia, bertan behera gelditu dela.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009895
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orain arte zazpi bikotek eman dute izena Itzurungo frontoian eskuz binaka jokatuko den txapelketan. Txapelketa honetan parte hartu dezakete herriko pilotariek eta, baita ere, herriarekin lotura dutenek. Ezinbestekoa izango da bikoteko pilotari batek, behintzat, ezaugarri horiek izatea. Izena emateko, 686 047 100 telefo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009896
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel Mangas eta Jon Ulacia, Ondarroako Itsas Zeharkaldiko podiumean Ondarru Igeri Taldeak antolatutako Elena Fernandez Iturrioz Memoriala proban izan ziren zumaiarrak. Podiumera igotzea lortu zuten Mangasek eta Ulaciak, eta maila ona erakutsi zuten Taosa Igeri Taldeko gainontzeko kideek. Larunbat goizean jokatu zen On...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009897
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jai Alai World Tourreko lehen finala jokatuko du gaur gauean Iñaki Osa Goikoetxeak, Ekhi atzelariarekin bikotea osatuz. Beaskoetxea eta Irastorza izango dituzte aurkari Markinako Unibertsitatean (21:00). Bolada bikainean da Goikoetxea udako denboraldi hasieran. Larunbatean Gernikako Gran Slameko lehen kanporaketa gaind...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009898
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ziskek antolatuta, Surfesta izango da bihar Itzurungo hondartzan. Doako ikastaroak, parrilada eta musika taldeen emanaldiak antolatu dituzte arratsaldean hasi eta goizaldera arte luzatuko den festarako. Ziske Zumaiako Surf Eskolak antolatuta, Surfesta izango da bihar Itzurungo hondartzan. Doako surf ikastaroak eskainik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009899
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Son L.T.' boskoteak erritmo dantzagarriak eramango ditu bihar Batzokira. 'Son L.T.' musika talde kontzertuak emanaldia eskainiko du bihar, larunbata, 19:30ean Batzokian. Pieza latino dantzagarriak joko ditu boskoteak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009900
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maiatzean kontatu zuen Bernardo Atxagak pasadizoa Euskadi Irratian: nola Xabier Galparsororekin egin zuen topo Gasteizen, egunkarian bere heriotzaren berri izan baino egun batzuk lehenago.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009901
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gernikako Gran Slamean hartuko dute parte Lekerikarekin bikotea osatuz. Hormaketxea eta Aldazabal izango dituzte bihar aurkari, final-laurdenetako kanporaketan. Gernikako txapelketan hartuko du parte, baita ere, Imanol Lopezek, uztailaren 21ean. Jai Alai World Tourreko txapelketa garrantzitsuenetakoa da Gernikakoa. Bih...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009902
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hasiera batean Erribera kalean egitekoa zen arren, Ondartxo plazara lekualdatu dute ikuskizuna. 'Cia.Tornado' antzerki taldearen Lapur minak kale antzerkiaren emanaldia izango da bihar, 20:00etan Ondartxo plazan. Ikusleak barrez lehertarazteko helburuarekin sortu zen taldea, eta bigarren lana dute Pablo Ibarluzearen 60...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009903
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri bazkarian eta sagardo dastaketan lan egiteko aukera izango dute taldeek. Euskal Jai Eguna abuztuaren 10ean ospatuko da. Talde batentzat lana. Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria zerbitzatu, txartelak kendu eta kar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009904
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etzi, igandea, Karmen bezperako ekitaldia egingo du Beduola elkarteak. Herriari berreskuratutako txalupak aurkezteko baliatuko dute eguna. 11:00etan batuko dira elkartearen lokalean, eta anagramak jarriko dituzte hamaiketakoa dastatu bitartean. Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, Beduolaren karpa jarriko dute Arranpl...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009905
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkea osatzen duten hiru herrietan izan dira Unescoren bi ebaluatzaile hiru egunez. Interesgune nagusiak ikusi eta aztertu eta erakunde publikoetako ordezkariekin (hiru udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) eta hainbat eragilerekin elkartzeko aukera izan dute. Marekazu Ohno japoniarra (Unzen Volca...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009906
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika eta dantza emanaldia eskainiko dute gaur, 22:30ean, Astinduk, Zumaiako Udal Musika Bandak eta TikTara taldeak. Entzuleak ere dantzara bultza nahi dituzte. Zumaiako Ondartxo plaza dantza areto bihurtuko dute TikTara taldeak, Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB) eta Astindu dantza taldeak gaur, 22:30ean, eskainiko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009907
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren txandan arituko dira zumaiarrak, Pedreña, Zarautz eta Arkoterekin. Lehen bost estropadak jokatuta, zazpigarren postuan dago Telmo Deun 20 punturekin, aurretik dituen Pedreñak eta Zarautzek baino hamar puntu gutxiago, eta Arkotek baino bi puntu gehiago. Bestalde, herenegun Mutrikun jokatutako Gipuzkoako Txapelk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009908
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ibilaldia antolatu dute itsaslabarrean zehar, Elorrixatik Sakonetara, igandean Marearteko labar ekosistema aberatsa hobeto ezagutzea da helburua. Joan den urtean egin bezala, ibilaldia antolatu du iganderako Itziarko Auzo Udalak, udaberri-udako kultur egitarauaren barnean. Itsasbeheraren ordutegia kontutan hartuta, goi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009909
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri Eskola Zumaiako ondare materialaren eta immaterialaren alde egiten ari den lana ezagutu dute Irlandako Mike Sweeny eta Japoniako Marekazu Ohno jaunek, Geoparkeen Munduko Sareko ebaluatzaileak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009910
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Juan egoitza eraberritzeko 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak Lanak 2020rako amaitzea aurreikusi dute. Indarrean dagoen araudira egokitzeaz gain, espazio berriak sortu nahi dituzte egoiliarrentzat. 1.750.000 milioi euroko inbertsioa egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zumaiako San Juan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009911
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jaietako ikur berria estreinatuko dute aurten Arroabean, bertako "errealitate ezberdinak irudikatu" nahi dituen panpina. Haren bueltan ospatuko dituzte bost eguneko festa oparoak. Gaur hasiko dira Arroabeko Karmen jaiak. Bost egunerako egitaraua prestatu dute aurten; astelehenean, Karmengo egunarekin, bukatuko dira fes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009912
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Abuztuan egiten den musika jaialdiaren barruan, kontzertua eskainiko du Sapere Aude Sinfonietta musikari profesionalez osaturiko elkargunak. Zehazki, Joaquin Rodrigok eta L. Van Bethoveenek ondutako lanak gozatzeko aukera izango dute musikazaleek abuztuaren 5ean. Rodrigoren Concierto de Aranjuez eta Bethoveenen 7. sinf...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009913
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak bere doluminak eman eta elkartasuna adierazi nahi die atzo Zumaian hil zen Juan Bautista Agirrezabalaga Arrizabalagaren senide eta lagunei. Juan Bautista zinegotzia izan zen 70. hamarkadan eta Udalak ere bere esker ona helarazi nahi izan du garai hartan Zumaia eta zumaiarrengatik egin zuen lanagatik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009914
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Danele Sarriugarteren bigarren nobela irakurri dut. Udaberri euritsua izanik ere, azala erretzeko parada izan dut, Miren protagonistaren azalean jarrita izan bada ere. Ez babesteagatik erretzen gara, neurriak hartzen ez jakiteagatik. Eta horixe gertatzen zaio Mireni, gorputzean eta bizitzan. Baina batzuetan gure buruar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009915
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Blowing soul boskote zumaiarrak Suspicious fifteen izeneko lehen diskoa atera du. La kantaz osatutako CDa da. Bi ale zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Hauek dira saridunak: Amaia Esnal Uria eta Ana Egaña Arruti. Zorionak eta gozatu!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009916
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
The Grace of Dionysus taldearen disko berriaren aurkezpena, ostiralean Erriberako paretan Ostiral honetan beste mural-kontzertua antolatu dugu Erriberako paretan. Oraingoan The Grace of Dionysus Zumaiako talde puskak bere 2. disko 'Katharsis' aurkeztuko du 19:30etik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009917
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Gure Zirkua' emanaldirako azken sarrerak gaur salduko dituzte, leihatilan Bihartik igandera bitarte, Zumaian izango da euskal karpa ibiltaria. Azken sarrerak gaur 17:00etan leihatilan salduko dituztela ohartarazi dute sare sozialen bitartez. Euskal Herriko hiri eta herriak zeharkatuko ditu udan zehar euskal artisten k...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009918
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegiko ikasgelaren ordutegia dela eta, gutun hau idatzi dute Ignacio Amundarainek, Itziar Fernandez de Arroiabek, Paulo Gontanek eta Iñigo Garaizabalek. Lerro hauen bitartez eskakizun bat burutuko nahiko genuke, zehazki, Alondegiko ikasgelaren malgutasun eta irekiera orduen iraupena luzatzea. Hitzetan gal ez gaitez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009919
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Darahlik 31 ume saharaui ekarriko ditu Zumaiara asteburua pasatzera Larrabetzuko Bakeleku udalekuan daude haur sahararrak Darahliko hainbat begiralek zainduta. Asteburuan hainbat ekintza egingo dituzte Zumaian eta Zestoan. Dakizuen bezala, Sahararen aldeko Zumaiako Darahli elkarteak urtean zehar sentsibilizazio eta lag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009920
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Añorgako Herri Lasterketa irabazai du Martin Amilibiak, zortzi hilabete dortsal bat jantzi gabe egon ondoren lesio baten ondozioz. Bere errekuperazio prozesuan herri mailako lasterketa batzutan parte hartzea erabaki du Martinek, eta Hernanin egin zuen bezela lehen postuan helmugaratu da ZTTko zumaiarra. Hernanin Ibai A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009921
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aralarrera irteera egingo dute igandean Inda-Mendi elkarteko kideek Udarako atsedenaldian sartu aurretik, azken proposamenarekin gatozkizue. Datorren uztailak 15ean Larrazpil mendia igotzera joatea. Bere 1069 metrotako garaierakin, Aralarreko ekialdean dagoen tontorra da. Mendi polit hau ia guztia basoz estalita dago, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0009922
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kimetz Etxabe garaile Arrasaten; Garazi Bergara zazpigarren Espainiako txapelketan Kadete mailako lasterketan lehen postuan sailkatu da Etxabe. Bergara, aldiz, zazpigarren izan da Espainiako txapelketan. Brontzezko dominarekin itzuli da etxera, taldeka hirugarren sailkatu baitzen Euskal selekzioa. Arrasaten jokatu zen ...
cc-by-sa 3.0