id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0009923 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Konpost musika talde gasteiztarrak jo bitartean osatu genuen horma-irudia. Datozen egunetan bideoa sareratuko dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009924 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geoparkeak ebaluatzaileen bisita jasoko du UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari eusten dion erabakitzeko
Hilaren 10etik 12ra, Geoparkeen Munduko Sareko bi ebaluatzailek Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertuko dituzte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari beste lau urtez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009925 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2018-2019 denboraldirako igeriketa taldean izena emateko epea zabaldu dute. Hilaren 22ra arte eman daiteke, Lubaki kiroldegian.
2018-2019 denboraldian Taosa igeriketa taldean parte hartu nahi dutenek hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako gutxieneko adina 8 urtekoa da, hau da, 2011n edo lehenag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009926 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hossegorren 15-7 eta 15-11 irabazi zuen ostiralean Portetekin bikote osatuz, Lesbats eta Aldazabalen aurka; atzo Markinan, 15-8 eta 15-9 irabazi zuen Ekhirekin, Barandika eta Aldazabalen kontra.
Sasoi betean zegoela iragarri zuen Goikok txapelketaren atarian, eta garbi geratu da lehen bi partidak ikusita. Bai Hossegorr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009927 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oviedoko Borja Estomba eta Antonio Nieto eta Palentziako Mara Santos eta Elvira Gomez izan dira azkarrenak K2an. Bakarka, Donostiako Aitor Vilariño eta Tania Prol (Santiagotarrak) izan dira azkarrenak. Zumaiarren artetik, Unai Ilundainek eta Alex Lazkanok irabazi dute kadete mailan, eta Eñaut Aizpuruak eta Vicente Royo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009928 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola ibaiaeran igoera-jaitsiera piraguismo proba jokatuko dute bihar eguerdian, 12:00etatik aurrera, Itxas-Gainek antolatuta. Parte-hartzaileak Santiago hondartzatik aterako dira, hondarretatik, irteera ikusgarrian. Data seinalatua da aurtengoa, Itxas-Gainek 50 betetzen baititu.
Behin piraguetara igota, ibaian gora eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009929 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 81 urteko gizonezko batek kolpe handia hartu du arraun elkarte bateko gurdiak jo eta itsas kiroldegiko arrapalara erori denean.
Lekukoek kontatu dutenez, itsas kiroldegi aurrean zegoen gizona, errio ondoan. Arraun elkarte bateko furgoneta gurdiarekin maniobra egiten hasi da, gizona ikusi ez, gurdiarekin bultza eta uret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009930 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak 2-1 irabazi du Markina Xemeinen Euskal Herriko herriarteko zesta punta txapelketako finalaren joanekoan. Igandean jokatuko dira itzuliko partidak Zumaian, goizeko 10:30ean.
Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondoren, Euskal Herriko txapela dute jokoan egun hauetan Zumaiako puntistek. Gaur jokatu dituzte finaleko joa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009931 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasoak Itzurunera ekartzen dituen algak biltzeko ohitura handia egon da Zumaian, baina azken urteotan oldizalerik ez da agertu. Zergatik? Zer ari da gertatzen gure kostaldeko algekin?
Mendebaldean ohitura berri samarra den arren, antzinatik da ezaguna Txinan, Korean edo Japonian algek giza elikaduran duten garrantzia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009932 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iaz World Tourretik kanpo gelditu ondoren, txapelketara itzuli da Goikoetxea. Hossegorren jokatuko du gaur eta Markina Xemeinen bihar.
Jai Alai World Tourraren bueltan antolatzen dira azken urteotan Euskal Herrian uda partean jokatzen diren zesta punta profesionaleko txapelketa nagusiak. Gaur eta bihar jokatuko dira au... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009933 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 250 etxebizitza eraikiko dituzte Torreagan, 50 babes ofizialekoak eta beste 50 tasatuak
Estazioko auzoan, Torreaga fundizio zaharrak utzitako lursailean, 250 etxebizitza berri eraikiko dituzte Torreagaberri izeneko plangintzan. Etxebizitza hauetatik 50 babes ofizialekoak izango dira eta beste 50 tasatuak. Proposamena u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009934 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Keretxudi baratze parkeko lursailetan izena emateko epea asteartean zabalduko da
Lursailak prest eta jada baratzeen ordenantzari helegiteak aurkeztekp epea amaituta, asteartean zabalduko da Keretxudiko Baratze Parkeko lursailetan izena emateko epea.
70m2ko 50 lursailez osatutako baratze parkea izango da eta Kutxa Ekogu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009935 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kareagaren heriotzaren 10. urteurrenean, margolaritzan eta grabatugintzan egindako lanen erakusketa zabaldu dute Oxford aretoan. Hilaren 22ra arte izango da ikusgai erakusketa.
Atzo zabaldu zuten Jose Kareaga (Eibar, 1930-2008) pintore eta grabatzailearen lanen erakusketa, Oxford aretoan. Bertan izan ziren haren senita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009936 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hastear dira San Ferminak Iruñean, baina Zumaian ospakizunak hasi dira dagoeneko. Urtero bezala, udaleku irekietako haurrek San Fermin Txiki entzierroa ospatu dute. Alondegitik Eusebio Gurrutxagarainoko bidea egin dute txikienek; LHkoek, aldiz, Puntanuetatik eskolara egin dute lasterka. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009937 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldeko 18:00etan hasiko da lehia. KAE-1 ligako laugarren estropada puntuagarria izango da biharkoa, eta bigarren txandan jokatuko dute etxekoek.
Getariako estropadaren ondoren, KAE-1 ligako estropada izango da bihar (larunbata) Zumaian. Arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera lehiari, eta 5.500 metro inguruko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009938 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Jose kalean jaioa, aita arrantzalea zuen Akelinok eta gazte-gazterik hasi zen hari laguntzen. Bideoan azaltzen du ontzi bakoitzak bere arraina saltzen zuela.
1960ko hamarkadan txibi "begiaundia" hartzen zuten asko. Jatetxe eta hoteletara eramaten zuten gehienbat: Aginagaldera, Amaia hotelera, Hostal Zumaiara, Urang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009939 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artista Berrien erakusketa zabaldu berri du Foru Aldundiak Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean. Erakusketa Artista Berrien Programaren barruan hautatutako zortzi artistekin osatu da eta artista horien artean da Julen Agirre.
Gipuzkoako Artista Berrien programa edozein motatako proposamen artistikoei irekita dago, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009940 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Blowing Soul taldearen diskoko bi ale zozkatuko ditugu bazkideen artean
Blowing Soul boskote zumaiarrak Suspicious fifteen izeneko lehen diskoa atera berri du. Taldeak eman dizkigun diskoaren bi ale zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009941 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako musika giroa gero eta anitzagoa da, taldeek jotzen dituzten estiloari begiratzen badiogu, behintzat. Orain urte batzuk arte nagusi ziren herrian punk eta metal estiloetako taldeak. Urteekin, baina, esparrua zabaltzen joan da eta hain ohikoak ez diren beste musika batzuk entzuteko aukera dago herrian. Horren ad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009942 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduan Saharako basamortuan izan zen Josu Alcantara zumaiarra beste bost lagunekin batera. Bi 4 x 4 ibilgailuren laguntzaz, 3.000 kilometro egin zituzten kostan zehar, olatuak aztertu eta surfeatzeko asmoz. Apirilean aurkeztu zuten bidaiaren dokumentala Madrilen, eta Bartzelonan aurkeztuko dute etzi.
Duela hilabete b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009943 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar hasiko dira jaiak Narrondon, 20:00etan botako dituzten suziriekin. Asteburuan izango dira ospakizun nagusiak, baina asteartean ospatuko dute egun handia, ohiko meza eta erromeria emanaldiarekin.
San Kristobal jaiak ospatuko dituzte hilaren 6tik 10era Narrondo auzoan. Zehazki, bihar hasiko dituzte jaiak, 20:00etan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009944 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi egun besterik ez dira geratzen Marea urdina Zumaiatik pasatzeko. Itzurun hondartza goian elkartuko gara 11:15etan, lista pasa, txapelak banatu eta 11:50etan uretara sartu ahal izateko.
Motxilak furgoneta batean eramango dira Santiago hondartzara. Marea urdinak bi itsasontzi eta gurutze gorria antolatu ditu; Taosa ig... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009945 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kroaziako Metkovic hirian jokatzen ari diren maratoi modalitateko Europako piraguismo txapelketaren barruan, gaur goizean junior eta 23 urtez azpikoen probak jokatu dira. Azken honetan aritu da Irati Osa piraguista zumaiarra.
Goizeko 10:00etan izan du Iratik hitzordua. 22,6 kilometroko proba egin dute piraguistek Neret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009946 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Labarra tabernak eta Tximista garagardotegiak antolatuta, kontzertu sorta izango da uztailean Ondartxo plazan. Hasteko, bihar, 20:00etan, Akimbo taldearen reggae-pop doinuak entzungo dira.
Beste bi kontzertuak uztailaren 19an eta 20an izango dira. Hilaren 20an Blas Picon eta Iker Pirisen blues kontzertua izango da eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009947 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Yeregiren eta Gonzalez-Etxebarriren Gipuzkoako surf selekzioa asteburuan lehiatuko da
Sortu berria den Gipuzkoako Surf Selekzioa asteburu honetan lehiatuko da Donostian jokatuko den Gipuzkoako surf txapelketan. Asteburu guztian izango dira ekitaldiak Zurriola hondartzan, eta kirol proba, itsasoak laguntzen badu, igande... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009948 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako txirrindulari txapelketan izango da asteburuan Garazi Bergara
Lehen urtea du infantilen mailan lehiatzen, eta Ourensen jokatuko den Espainiako txirrindulari txapelketarako hautatu dute Bergara.
Asteburu honetan jokatuko da Ourensen infantil mailako Espainiako txirrindulari txapelketa, eta bertan izango da Ga... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009949 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak beste bidaia bat antolatu du bere bazkideentzat. Urriaren 1etik 10era bitartean Castellóko Peniscola herrira joango dira. Hiru izarreko hotelean egingo dute egonaldia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009950 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gasteizko lagun batzuen bisita izango dugu ostiralean: Txerra Bolinaga (RIP-en bateria astindu zuena), Bingen Mendizabal (Hertzainak-en bibolina jo zuena), Jon Aranburu Artano (Stockhom S. taldeko gitarjolea) eta Ruben Sanchez Bakaikoa bertsolari saltseroa. Lauren artean Konpost taldea osatu dute eta beren bigarren kon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009951 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zirkuko euskal artisten topaguneak Amezketan hasi zuen bira ekainaren amaieran, eta uztailaren 12tik 15era egingo du geldialdia Zumaian.
Emanaldia adin guztietako ikus-entzuleentzako dela azaldu dute euskal zirkukoek. Akrobatak, magoak, trapezistak, eta beste hainbat disziplina desberdinetako hamar artista euskaldunek ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009952 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan apaiztu den Juan Pablo Aroztegi ordiziarra izango da Zumaiako parroko berria. Irailean hartuko du parrokiako ardura. Ekainaren 21ean auto istripu batean hil zen Mikel Biainen lekukoa hartuko du gazte honek.
Donostiako Artzain Onaren katedralean igandean egin zen elizkizunean apaiztu zen Aroztegi. Amaiera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009953 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itziarko Auzo Udalak antolatutako udaberri-udako kultur programaren baitan, raku zeramika tailerra burutuko da Endoiako auzo lokalean, ostiral honetan hasita. Txiki Agirre, Keixeta, artista eta arte irakasle arroarrak emango du tailerra.
Raku delakoa zeramika tradizionalean ontziak egosteko teknika bat da. Ekialde urru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009954 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean iritsiko da herrira azaleko minbiziaren aurkako kanpaina
Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak urtero egiten ditu kanpainak uda sasoian, azaleko minbiziaren inguruan herritarrak informatzeko.
Gaixotasuna saihesteko aholkuak ematen ditu, eta horretarako, herrialdeko hondartzetara nahiz igerilekuetara gertu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009955 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Flysch Trail mendi lasterketako zozketako zenbaki saridunak dauzkazue hemen:
1. saria: 6.103 / ordezkoa:8.854Bost eguneko itsas bidaia Mediterraneoan Bartzelonatik abiatuta, eta asteburu bat Tarragonan.
2. saria: 14.711 / ordezkoa: 3.900Asteburu bat Aizarnako Aranburu landetxean, eta lau bainu Talaso Zelai hoteleko zir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009956 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itxas-Gain piraguismo klubeko Irati Osa Kroaziako Metkovic herrian jokatuko den Europako maratoi txapelketa jokatuko du aste honetan. 23 urtez azpikoen mailan arituko da eta ostegunean izango du proba.
Asteartean abiatuko da Irati Kroaziarantz, eta asteartean bertan egingo du lehen entrenamendua Neretva ibaian. Sentsaz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009957 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iaz bezala, udalekuak hasi baino egun batzuk lehenago, bilera deialdia egin dute herritarrek informazioa eskura dezaten.
Uztailaren 16tik 22ra bitartean egingo dute aurtengo Musi-K udalekua. HH2tik DBH2ra bitarteko haurrek hartuko dute parte aisialdia,kultura eta musika uztartzen dituen espazioan. Abuztuan ospatzen den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009958 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txikia nintzela komiki asko irakurtzen nituen. Gogoan ditut etxean zeuden Asterix eta Obelixen edota Mortadelo eta Filemonen komikiak. Nahikoa erabiliak bezala gogoratzen ditut, eta, jakinda liburuak, diskoak eta komikiak zaintzearekin zer obsesiboa izan naitekeen, pentsatu nahi dut anai-arrebenak izango zirela. Agian ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009959 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nire oroitzapenen biltegian "Algorri" bilatzen dudanean, aitona Joxemari etortzen zait gogora. Haur nintzela, uda parteko egun asko egiten nituen Larretxon, izekoren etxean, eta ondo gogoan daukat nola joaten ginen aitona eta biok Algorrira, oldi bila. Orduan abentura bat zen niretzat labar gaineko bidezidorretik harra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009960 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gonzalo Agirrek eta Ander Uretak irabazi dute sanpedroetako zesta punta txapelketa
Sanpedroetako zesta punta txapelketako azken partidak jokatu dira gaur Aitzuri frontoian. Infantil mailan jokatzen den txapelketa da hau eta finalean Gonzalo Agirre eta Ander Ureta zumaiarrak izan dira nagusi Mutrikuko Amets eta Haritzi ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009961 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bada Donostiako ospitalean askok bisitatu dugun solairu bat. Laugarrena. Sabeletik mundura igaro eta lehen orduak pasa ditugulako. Bertan ibiltzen da Igone Sesma, gela batetik bestera, erditu berri diren haurrak eta amak artatzen; haiei eta bikoteei ongietorria errazten. Emagina da Sesma, eta Donostiako Unibertsitate O... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009962 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Harri-jasotzaileak: Joseba eta Udane Ostolaza, eta Lur eta Haizea zumaiarrak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009963 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Marea Urdinaren itsas zeharkaldia uztailaren 7ko eguerdian pasako da Zumaiatik
Autismoa duten pertsonen aldeko itsas zeharkaldia egingo da datorren asteburuan Marea Urdina mugimenduak antolatuta. Uztailaren 7an eta 8an egingo da, Mutrikuko Saturraran hondartzatik Hondarribiara bitartean.
Goizeko 8:00etan abiatuko dira ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009964 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskotren ligara sartzeko estropadak izango ditu Hernanik asteburuan
Zumaiako sei arraunlari arituko dira denboraldi honetan Hernaniko traineruan. Asteburu honetan hitzordu garrantzitsua izango dute. Izan ere, Euskotren ligara sailkatzeko estropadak jokatuko dituzte.
Gaur Portugaleten izango dute estropada, 18:00etan, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009965 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedro jaien egitarauaren baitan, ekainaren 29an gaueko 23:00etan egongo diren su artifizialen inguruan, Zumaiako Udalak, ondorengo jakinarazpenak helarazi ditu:
2. Suek dirauten bitartean, ezingo da txaluparekin ibili itsasadarrean eta itsasontzi edo txalupak eremu horretatik kendu egin beharko dira.
3. Su artifizi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009966 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sanpedroetako asteburu honetan pilota partidek bere protagonismoa izango dute. Gaur esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira, eta baita profesional mailako jaialdia ere. Bihar, berriz, pala txapelketako finalak izango dira.
Hasteko, gaur, 17:45ean hasita, esku pilota txapelketa herrikoiaren azken partidak jokatuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009967 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sexu eta genero aniztasuna islatu nahi izan dugu Erriberako paretan, sexu askapenaren nazioarteko egunean, eta bide batez, ongi etorria eman herrian sortu berri den Amalgamak LGTBI taldeari. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009968 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur parkea egingo da gaur arratsaldean Beheko Plazan eta Odietan
San Pedro jaien egitarauan sartuta ez badago ere, gaur arratsaldean, 17:00-20:00 ordutegian, haur parkea izango da Beheko Plaza eta Odieta artean. Jolasak, txiki txokoa, puzgarriak, karaokea eta apar festa izango dituzte etxeko txikiek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009969 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | SORTUk kezka eta haserrea agertu nahi ditu Guardia Zibilak gaur egin dituen atxiloketak direla eta. Horrekin batera, atxilotuak lehenbailehen aske uzteko exijitzen du.
Kezkagarria da, itxaropenerako leihoak zabaltzen ari diren une batean datozelako atxiloketa hauek: presoen auzian Estatuak zenbait pauso emango dituela ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009970 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldaketa horiek Txomin Agirre kaian eta autobusak bira ematen duen lekuan egingo dira. Bestalde, igandean, herriko autobus zerbitzua jarriko da martxan.
Aparkamenduen 2018ko erregulazio sisteman bi aldaketa egitea pentsatu du Zumaiako Udalak lehendabiziko egunetako balorazioa egin ondoren.
Horrela, Zubitxikitik Moilabe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009971 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udalak, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, Baratze Parkea osatu du Keretxudiko lurretan. Gipuzkoako Baratze Parke sareko hogeigarrena izango da eta 50 eta 70 metro karratuko 50 lursail izango ditu. Uztailaren 9an zabalduko da izen-ematea, eta herritarrek 10 egun izango dituzte izena eman eta beharrezko dokumenta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009972 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztetxearen 10. urteurrena dela eta egun osoko egitaraua izango da
Uztailaren 9an 10 urte izango dira Zumaiako hainbat gaztek zumaiako lehenengo gaztetxea izango zena okupatu zutenetik. Urtebeteko bizia izan zuen gaztetxe hark, baina bertan bizitakoa ondo iltzatuta dago herriko gazte askoren buruetan. Han egindako lan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009973 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko Dj Salda handia bidelagun izango dugu larunbatean Erriberako pareta apaindu bitartean, 20:00etatik aurrera. Horma-irudia eta kontzertua baliatuko ditugu gaztetxearen 10. urteurrenari gure ekarpentxoa egiteko, hori eta gehiago merezi du eta herriko talde eta sortzaile askoren etxea denak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009974 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elena Iruretak igoko du Zumaiako bandera San Pedro jaien hasieran
San Pedro danborradak urtero Zumaiaren alde lan egin edo Zumaiaren izena munduan zehar zabaltzen lagundu duten herritarrak omentzen ditu. Beraiek igotzen dute herriko bandera San Pedro egun bezperan. Kirolariek, gizarte eta kultur munduko lagunek izan du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009975 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elena Irureta: "Aktore lanetik ezin da bizi ez hemen, ezta Madrilen ere"
Dagoeneko urte dezente ditugunontzat telesail berezia izan zen Bi eta bat. Euskaraz egiten lehen 'sitcom'-etakoa izan zen, eta Estatu Batuetatik zetozen komediekin elikatzen ginenok nahikoa barre eta algara egiteko aukera izaten genuen Jose Lontxo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009976 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan, uztailaren 1ean, Jose Ignacio Munilla gotzaina batzarburu dela, Zumaiako eliztarrak parrokian bilduko dira Meza Nagusian Zumaiako parroko izan den Mikel Bianen alde otoitz egitera. Jakina den bezala, Biain ekainaren 21ean zendu zen Nafarroan auto istripu batean. 43 urte zituen.
Igandeko elizkizunean Beh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009977 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldeko 6etan jaurtikiko diren suziriek eta horren ondoren egingo den Erraldoien eta buruhandien kalejirak emango die hasiera San Pedro jaiei. Urtero bezala, hemen izango dira Tolosako dultzaineroak beraien musikarekin giroa jartzen. Danborrada eta banderaren igoera izango dira gaurko ekitaldi handiak.
18:00 Udale... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009978 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrera doa udaberri-udako egitarau kulturala Itziarren. Honela. MICE zuzenean arituko da ostiral honetan.
Napoka Iria taldea desegin ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio Miren Narbaizak. MICE izen artistikoa hartu du horretarako, eta aurten argitaratu du estreineko diskoa. Bertan, orain arte egindako bideak emandak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009979 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | (BIDEOA) Joxeba Garate: Festetako entretenimenduetako bat zen tinetan "zirgan" egitea
Zumaiako Kale Nagusian jaio zen Joxeba, gerra hasi baino egun batzuk lehenago. Eskola nazionaletan ikasi zuen. Festetan joko edo jolas asko egiten zituzten: zaku-karrerak, itsulapikoak jotzea, lokotx biltzea, kukaina, batel estropadak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009980 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amalgamak taldeak ekitaldiak egingo ditu bihar, sexu askapenaren nazioarteko egunean
Amalgamak Zumaialdeko LGBTI+ taldeak ekitaldiak egingo ditu ostegunean, ekainaren 28an gogoratzen den sexu askapenaren nazioarteko egunarekin.
Hasteko, 20:00etan, BTK batukadarekin poteoa egingo du Amaiako plazatik abiatuta. Ondoren, a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009981 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitzear den beste txapelketa bat pala txapelketa herrikoia da. Larunbatean jokatuko dira azken partidak Odietan, 17:00etatik aurrera. Gaur eta bihar, ordea, finalaurrekoak jokatuko dira. Eguraldi ona egiten badu Odietan jokatuko dira, bestela Herri Eskolako frontoian.
Gaur jokatuko da lehen finalaurrekoa, 19:30ean. M... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009982 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eguna da ekainaren 28a, eta horren harira ekimen berezia egingo dute bihar Odieta frontoian. Goizeko 11:30ean klarionak erabilita mural bat margotuko dute herriko haurrek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009983 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aiako eta Zarauzko Elkano auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte ostegunetik igandera arte. Askotariko egitaraua osatu dute antolatzaileek. Hala nola, sardina-jana, tortilla patata lehiaketa, herri kirolak eta erromeria, besteak beste.
Ostegunean, hilaren 28an, ekingo diote sanpedroei festen hasierako txupinazoarekin,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009984 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren astelehenetik aurrera, uztaileko ikastaro eskaintza abiatuko du KZguneak. Kurtsoak aurrez aurrekoak edo urrunekoak izango dira. Lehenengoen kasuan, goizez emango dira, izan ere, hilabete horretan 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik bulegoa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009985 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den astean Herbehereetako Utrecht Unibertsitateko Geologiako bigarren mailako 26 ikasle izan ziren Geoparkean. Lucas Lourens irakaslearen batera astebete pasa zuten Zumaian hemengo geologia aztarnak ikertzen. Aurretik, Pirinioetan egon ziren lau astez.
Duela lau urtetik hona, Herbehereetako Utrecht Unibertsitateko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009986 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegun arratsaldetik aurrera Zumaian izango ditugun San Pedro jaiak direla eta, aldaketak izango dira Alondegia kultur etxean, liburutegian barne.
Hilaren 30etik aurrera udako ordutegia hasiko da liburutegian, eta beraz, itxita egongo da, udako ordutegian larunbatetan ez baita liburutegia zabaltzen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009987 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Miguel Larbururen bizitza jasotzen duen liburuaren bi ale zozkatuko ditugu
42 urtez Saharako desertuan egon zen Miguel Mari Larburu Aita Zuri zumaiarraren bizitza jasotzen duen De mar y arena. Miguel Larburu, una vida de entrega en el desierto liburua aurkeztu zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan. Liburu horren bi ale ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009988 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken urteotan bezala boxeo jaialdia egingo da Zumaian San Pedro jaien egitarauaren barruan. Aurten larunbatean egingo da, hilaren 30ean, 20:00etatik aurrera Lubaki kiroldegian. Bost borrokaldiz osatuko da jaialdia eta sarrerak aurrez salgai daude.
Zumaia Cuban Boxing klubak antolatutako jaialdia izango da hau. Iluntze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009989 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen euskal karpa ibiltariak etzi abiatuko du bere lehen bira Amezketan, eta uda osoa egingo du Euskal Herrian barrena euskal zirku artistek osatutako ikuskizuna eskainiz. Zumaiara uztailaren 12an iritsiko da. Sarrerak bihartik aurrera jarriko dira salgai ticketea.com atarian.
Hilabete askoko lanaren ondoren, eta joan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009990 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko gau berezienetakoa izango da gaurkoa. Ohikoa den bezala, sua piztuko dute Sanjuaniturrian eta urte osoan zehar pilatutako kontu txar guztiak sugarretara botatzeko aukera izango da.
22:00etatik aurrera, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzari gazteak suaren bueltan arituko dira dantzan, Udal Txistulari Ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009991 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar goizean autoak ez mugitzeko eskatu die Udaltzaingoak Larretxoko bizilagunei
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa jokatuko da bihar goizean. Hori dela eta, Udaltzaingoak eskatu die Larretxoko herritarrei goizeko 9:30etik 14:45era bitartean autoak ez mugitzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009992 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eki gaueko sutara txar guztiak bota eta egin dantza Espainiako Gobernuko Mozal Lege eta Zumaiako alkatearen Mozal Ordenantzaren sasien gainetik! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009993 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Antia-Agirre eta Odriozola-Alkorta bikoteek jokatuko dute esku pilota txapelketako finala
Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoiko finalaurrekoak jokatu ziren atzo Odieta pilotalekuan. Hala, erabakita geratu da zer bi bikotek jokatuko duten txapelketako finala.
Lehen partidan Antiak eta Agirrek 22-13 emaitzarekin ira... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009994 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Finala 1-2 irabazi dio Zumaiak Mutrikuri, kadete eta jubenil mailetan lortutako garaipenei esker.
Ez zuen erronka makala Zumaiak, azken bost urteotako irabazleari txapela kentzea non eta bere etxean. Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan erabaki da Gipuzkoako zesta punta txapelduna, baina hori ez da eragozpen izan Zumaiako b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009995 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, justizia patriarkalaren aurkako manifestazio zaratatsua egin da gaur arratsaldean Saregileen plazatik aterata. Dozenaka herritarrek hartu dute parte.
Hainbat herritan egin den moduan, La Manadako auzia eta azken egunetako gertaera matxistak salatzea helburu izan du arratsaldean he... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009996 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegun goizaldean nahita eragindako sutea salatu dute Udal Elkarteko alderdiek
Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten lau alderdi politikoek, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Irabazi Zarautzek, ostegun goizaldean Zumaian nahita eragindako sutea gaitzetsi dute. Suaren ondorioz, bost edukiontzi erre zituzten.
Edukiontzie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009997 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2017-2018 ikasturtea amaitu berri dute Maria eta Jose ikastetxean, eta oporrak aurrean edukita ere, hasiak izango dira datorren ikasturtea prestatzen Zumaiena ikastetxean. Izan ere, 146 urte ondoren, ikastetxeak izena aldatuko du: Maria eta Jose ikastetxea izatetik Zumaiena ikastetxea izatera pasako da Axular ibiltokik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009998 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saharar herriaren alde lan egiten duen Darahli elkarteko 80 lagun joan ziren pasa den martxoan desertura, errefuxiatuen kanpalekuetara. Esperientzia pertsonal izugarria bizi izan zuten gazte hauek.
Gazte hauek Darahlirekin duten lotura mantendu dute, eta uda honetan Larrabetzuko Bakeleku Udalekuan jarraituko dute begir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0009999 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 28an, ostegunean, emango zaie hasiera festei txupinazoarekin arratsaldeko 18:00etan. Aurretik, goizean, LGTB egunaren harira, Berdintasunerantz klariona tailerra egingo da, Odietan. Bertan, haurrek mural bat margotuko dute lurrean.
Behin jaiak hasita, txarangaren kalejira, sanpedroetako danborradaren irteera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010000 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Justizia patriarkalaren aurkako manifestazio zaratatsua egingo da arratsaldean
Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, justizia patriarkalaren aurkako manifestazio zaratatsua egingo da gaur arratsaldean Saregileen plazatik aterata, 19:30ean.
"La Manadako sententziaren inguruan epaileak kondenatuak behin behinean uzteko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010001 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | (BIDEOA) Magdalena Egaña: Txikitako etxeak eta Sanjuaniturri inguruko jolasak
Magdalena Ardantzabideko etxe batean jaioa da. Txikia zela, Hotel Zumayaren gora joan ziren eta gero San Pedro kalera; asko aldatzen zen etxez orduan.
Umetan zer ingurutan jolasten zuten kontatzen du bideoan. Sanjuaniturri aldean asko ibiltze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010002 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herrian barrena mugitzeko autobus zerbitzua izango da Zumaian uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean. Autobus honek aurreko bi urteotan izan den Txu-txu trena ordezkatuko du. Udalaren esanetan, ekimen honen helburua da "ibilgailu gorakadaren garaian, herrian autoen erabilera murriztea eta herritarren artean mugikor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010003 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Munilla gotzainak emango du Mikel Biainen omenezko meza, uztailaren 1ean, parrokian
[EGUNERATUTA] Atzo auto istripuan zendu zen Mikel Biain Zumaiako parrokoaren oroimenezko meza egingo da uztailaren 1ean, goizeko 11:00etan, San Pedro parrokian. Elizkizuna Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak zuzenduko du.
Biainen ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010004 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketa herrikoiko finalaurrekoak jokatuko dira gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera eta eguraldia lagun bada, Odieta frontoian. Euria egiten badu, Zumaiako Herri Eskolako frontoian jokatuko dira.
AIZPURUA-ASTIGARRAGA / ANTIA-AGIRREOIARTZABAL-MENDIZABAL / ODRIOZOLA-ALKORTA | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010005 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egunak eta gauak emakumeenak direla aldarrikatu dute Urola Kostako eragile feministek Azpeitian
Urola Kostako talde feministetako kideak eta beste hainbat emakume Azpeitian elkartu dira gaur, osteguna, "egunerokotasunean ematen diren eraso sexistez" nazkatuta.
Adierazi dutenez, "biolentzia matxistari hortzak erakusteko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010006 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nafarroan izan den auto istripu batean hil da gaur goizean Mikel Biain, Zumaiako parrokoa. Hileta elizkizuna larunbatean izango da Oñatiko parrokian, 11:00etan. Zumaiatik autobus bat joango da.
1974. urtean Oñatin jaioa, 2000. urtean apaiztu zen Mikel Biain. Zumaiara 2016an etorri zen bertako parroko izatera. Gaur goiz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010007 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizaldera Txomin Agirre kaiako hondakin gune bati su eman diote. Ohar baten bidez Zumaiak "gogor salatu" du gertaera hau. Gogoratu du ez dela edukiontziek jasandako lehen erasoa, "baina azkena izatea espero dugu".
Udaletik nabarmendu dutenez, "horrelako ekintzek ez dakarte inorentzako onurarik eta kalteak guztion... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010008 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean, kalera irten naizenean, bi paper ikusi ditut gure etxepean, atean pegatuta. Hurbildu eta irakurtzen hasi naiz.
Anticimex enpresak zerbait jakinarazi nahi zidan: gure kaleko eta ingurukoetako estolda- eta saneamendu-sarean arratoiak eta intsektuak hilko dituztela, bi egunetan; bizilagunontzat, gomendio bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010009 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Biain, 2016ko urritik Zumaiako parrokoa zena, auto istripu batean hil da gaur goizean. Istripua Nafarroan gertatu da, Itza herrian, goizeko 10:00ak aldera, bere autoak kamioi baten kontra jo duenean. Biainek 43 urte zituen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010010 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ontzat jo du guk aurkeztutako HAUSPOA proiektua: irailean hasi eta DBHtik aurrera, ordutegi jarraitua izango dugu (08:15 - 14:15), astelehenetik ostiralera, ikasturte osoan; urritik aurrera, berriz, astelehenetik ostegunera, arratsaldez, indartze-orduak eta ikastaroak eskainiko ditu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010011 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jokin Lizeaga korrikalariaren hitzaldiarekin hasi zen atzo aurtengo Flysch Trailaren edizioa. Bihar jarraituko du egitarauak Alberto Zerainen inguruko hitzaldiarekin Maria eta Josen, 19:00etan.
'Mendi lasterketak, gozamena ala sufrimendua' izeneko hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Jokin Lizeaga korrikalariak Oxf... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010012 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko pala txapelketa amaierara iristen ari da pixkanaka, eta gaurtik larunbatera bitartean final laurdenetako partidak jokatuko dira Odietan.
Hauek dira gaur hasi eta larunbatera bitartean jokatuko diren partidak: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010013 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolaren kurtso amaierako jaialdia egingo da gaur, 19:00etan hasita. Eguraldiak laguntzen duela eta, ekitaldia kalera aterako dute, eta Odieta frontoian egingo da, eta ez Maria eta Joseko aretoan, hasiera batean hala iragarrita bazegoen ere. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010014 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak dantza saioa antolatu du uztailaren 3rako. Torreberrin egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera, eta Alazne izango dute gidari lanetan. Izenak elkarteak Hogarrean duen bulegoan eman daitezke. Ekimena doan da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010015 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alain Maya: "Dantza bizitzeko modu bat da. Dantza hitz egitea bezala da"
32 urteko errenteriarra bere jaioterriko Ereintza eta Kukai dantza taldetako kidea da, eta euskal dantzak irakasten ditu Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan. Maiatzaren 27an Zumaian egingo den Dantzari Txiki egunaren harira elkarrizketatu dugu.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010016 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oier Larrañagak lau t'erdiko Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du etzi Aitzurin
Gipuzkoako Txapelktako eskuz banakako lau t'erdiko finalak jokatuko dira Aitzuri frontoian. 19:30ean hasiko dira norgehiagokak.
Apirilaren erdian lehiatzen hasitako kadete, jubenil eta nagusien mailako talde ezberdinetako garaile suer... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010017 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeak urteko bazkideen batzarra egingo du bihar
Zuzendaritza Batzordeak bazkide guztiei gonbitea luzatzen die Urteko Batzar Orokorrera ager daitezen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010018 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkartekideak ez diren merkatariak udako outletera gonbidatu nahi ditu Merkatari Elkarteak
Ordutegia 11:00etatik 20:00etara artekoa izango da. Outletean parte hartzeko izen emate epea ekainaren 25ean amaitzen da. Parte hartzeko interesa duten establezimenduek helbide elektronikora jo dezakete izena emateko edota zalant... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010019 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aholkusex, doako sexu aholkularitza zerbitzua, izango da bihar Brankako bulegoan 18:00etatik 20:00etara. Ikasturte honetako azkena izango da, udaran ez baita zerbitzurik egongo.
Galderaren bat izanez gero, edota hitzordua eskatzeko bi bide hauetako bat erabil daiteke: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010020 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Basustagainean dauden baratzen esleipen prozesua eta erabilera azaltzeko bilera egingo du bihar Udalak
Kutxa Ekogunearen laguntzarekin Baratze Parkea sortu du Zumaiako Udalak Basustako eremuan. Hori dela eta, baratza horien erabilera eta esleipen prozesua ezagutzeko asmoz, bilera irekia egingo da bihar Oxforden, 18:00e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010021 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean jokatuko dute Mutrikun Herriarteko txapelketako finala
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako zesta puntako finala jokatuko dute ostiral honetan Mutrikuko Miruaitz frontoian. Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute finala 19:00etatik aurrera.
Kadete, jubenil eta nagusien mailan jokatuko dira partidak. Zumaiak honako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010022 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itziarren egindako etnografiatik abiatuta ETAren inguruko hitzaldia emango du Joseba Zulaika antropologoak ostiral honetan
Udaberri-udako kultur egitarauaren barruan "Itziar: ETAren Hasiera eta Amaiera" izeneko hitzaldia emango du ostiral honetan Joseba Zulaika antropologo eta idazle itziartarrak, Itziarko Auzo Udalak ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.