id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0010123 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Garazi Bergara Viveros San Antongo txirrindularia izan zen onena Euskadiko infantil mailako Euskal Jokoetan, baina ez zuen irabazi esprintean erorikoa izan baitzuen.
Txirrindulari zumaiarrak agindu egin zuen Euskadiko txapelketan, berak markatu zuen lasterketaren erritmoa, berak hautsi zuen lasterketa eta hanka onak zi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010124 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Lurraren bidean' dokumentala aurkeztuko dute gaur Itziarren, Europako Geoparkeen Astearen barruan
Europako Geoparkeen Astearen barruan, gaur, Lurraren bidean dokumentala aurkeztuko dute Itziarren, Burugorri aretoan, 19:00etatik aurrera. Arturo Apraiz izango da saioaren aurkezlea, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia faku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010125 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste bukaeran honetan 2017-18 denboraldiko azken partiduak izango ditugu:
Pulpo Eskubaloiko Canterias Dominguez taldeak denboraldiko azken partidua jokatuko du Zumaian, 2017-18 denboraldiari amaiera emanez. Ostiralean, arratsaldeko 19:30tan, Lubaki kiroldegian Bera Bera Urdinaren aurka izango da partidua.Larunbatean 20... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010126 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean zabalduko da udako kirol eskaintzarako izen emate epea
Astelehen honetan, hilaren 4an, zabalduko da izen-ematea udako hilabeteetarako prestatutako kirol eskaintzarako. Izenak Lubaki kiroldegian emango dira, surf eta bodyboardeko ikastaroetarako izan ezik.
Uda sasoiari begira, piragua, arraunketa, surfa, bo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010127 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iritsi da Herri Eskolako Festaren egun handia! Orain arte larunbatean izan bada ere; aurten ostiral arratsaldean izango da. Eskolako orduak bukatu bezain laster, ikasleak, gurasoak, irakasleok eta hurbildu nahi duen orok, izugarri ongi pasatzeko aukera paregabea izango dugu. Ostiralean, Ekainak 1, arratsaldeko 16:30ean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010128 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun hondartzan uretako kirol jarduerak egiteko arautegia osatu du Udalak
Ildo horretan, Zumaiako Itzurun hondartzaren zabalera eta egitura kontuan hartuta, jarduerak eskainiko dituzten enpresak hirura mugatuko dira eta lehiaketa publiko bidez esleituko dira horientzat jasotako eremuak. Neurri horren helburua da hon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010129 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Turismoaren gehiegizko hazkundeak izan ditzakeen ondorio larriei aurrea hartzeko mekanismoak txertatu ditu EH Bilduk Turismo Planean
Plana tresna egokia izan daitekeela uste dugu herritarren kezka nagusiei erantzuteko moduko mekanismoak ahalbidetzen dituelako, baina baiezko kritikoarekin onartu genuen maiatzeko plenoan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010130 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Mutrikuko XIX. traineru bandera jokatuko da. 17:00etan hasiko da estropada eta Euskal Herriko 16 ontzi lehiatuko dira.
Neguko lanak aztertzeko test bezala erabiltzen dute entrenatzaileek estropada hau. 16 izango dira irteera puntuan izango diren ontziak: zortzi TKE mailakoak, eta beste zortziak beste mailat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010131 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabaldu dute Arroako AP-8 autobideko sarrera-irteera. Hala ere, autobideak GI-631 errepidearekin bat egiten duen biribilguneko errailetako bat itxita aurkitzen da.
Joan den abenduaren 1etik zegoen itxita Arroako AP-8 autobiderako sarrera-irteera. Egun hartan errepidea hondoratu eta zulo handi bat agertu zen. Otsailaren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010132 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxa bizian doa Zumaiako pala txapelketa herrikoia. Ostiralean eta igandean izan ezik, asteko beste egun guztietan jokatu dira partidak, eta ligaxka amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan aurkitzen da.
Zubimendi 30 - Kalderon 10Ulacia 30 - Oskarbi 23Boxki 30 - Martinez 28Arka 30 - Antxon 13Kalderon 30 - Asier 13Oskar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010133 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herenegun hasi zen urteroko Merkataritzaren astea Zumaian eta ekainaren 3a bitartean, ospakizun horren baitan hainbat zozketa, deskontu eta ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Aurtengoan "Arraspatu eta irabazi" kanpaina jarri du martxan Merkatari eta Ostalari elkarteak, eta horren bitartez, elkarteko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010134 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko 11:00etan hasiko da haurren duatloi hau. Benjamin mailako haurrek 250 metro egingo dituzte korrika lehenbizi, kilometro bat bizikletan ondoren, eta, amaitzeko, beste 125 metro korrika. Alebinek 500 metro egingo dituzte korrika, 2 kilometro bizikletan, eta beste 250 metro korrika. Amaitzeko, infantilek 1.000 met... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010135 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Bizirik" daudela ospatuko dute Eskola Txikiek ekainaren 10ean Oikian
Gaur goizean aurkeztu dute Oikiako eskolaren aurrean Gipuzkoako Eskola Txikien 31. Festa. Ekainaren 10ean ospatuko da egun handia, eta bertan izango dira 26 herri eta auzo txikietako ordezkariak. Hurrengo urteko lekukoa Aginagak hartuko du.
Gaur goiz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010136 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Familia Harrera' egitasmora atxikitzeko hiru familia zumaiar behar dira
Aipatu egitasmoa Bilbo Handiko Lauro ikastolak, UEMAk eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean landutako proiektu pilotua da eta helburu du Lauro ikastolako 30 gaztek UEMAko kide diren udalerri euskaldunetan astebete pasatzea euskaraz bizi diren eremuak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010137 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indamendi eguna ederki ospatu ondoren, datorren asteburuan, ekainaren 3an, Jurramendira goaz. Lizarraldeko mendi hau, bere 1.045 metrotako garaierakin, Nafarroako erdialdea eta Erribera bereizten dituen muga naturala da. Dituen ikuspegi zabalengatik Karlisten ekintzetako kontrolgunea izan zen, eta bere oinordekoentzat ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010138 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean amaituko da 2017/18 antzerki denboraldia Axut! konpainiaren Zazpi senideko antzezlanarekin. Saioa 22:00etan hasiko da, Aita Mari zinean. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik lotura honetan. Ostegun goizera a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010139 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako kurtso amaierako ekitaldiekin jarraituta, aste honetan bi ekitaldi egingo dira. Gaur bertan, 19:00etan hasita, kontzertu lirikoa egingo da Komentuan. Urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute abeslariek.
Bihar, berriz, kantu koraleko ikasleak Donostiara joango dira, Easo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010140 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 2ko ikasleak Pagoetako Parketxean ibili gara orientazio ariketak egiten. Direnak eta ez direnak miatuta, ederki lokazturik baina irribarretsu etxeratu gara. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010141 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsionistek, astelehenero moduan, elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean
Azken hilabeteetan egin duten moduan, gaur eguerdian ere, elkarretaratzea egin dute herriko pentsionista batzuk udaletxe aurrean. Bihar, eskualdeko beste herrietan mobilizazioak antolatzen dituzten pertsona batzuekin, lehenengo bilera egingo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010142 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkarretaratzeak eskualdeko herri guztietan egingo dira asteazkenean 12:45etik 13:15era. Zumaian, tren geltokiko biribilgunean izango da.
Maiatzaren 30ean, asteazkenean, LAB sindikatuak 2 orduko lanuzteak legeztatu ditu langileen mobilizazioak indartzeko. Prekarizazioa eta pobrezia egoerari kalean erantzun bat ematea d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010143 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GeoTalks ekimenaren bigarren edizioa egingo da asteazkenean Aita Marin
James Cameron film zuzendari eta ekoizleak duela 15 urte Zumaian filmatu zuen Itsaso sakoneko misterioa (Volcanoes of the Deep Sea) dokumentalaren emanaldia izango da 19:00etan. Ondoren, solasaldi irekia egingo da.
Geoparkeen Europako Astearen baita... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010144 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den asteburuan, Zumaiakoko jokalaria den Nahia Vazquezek Realarekin jokatu du kadete mailako Francesc Vila Memoriala Andorran.
Lehenengo fasean hiru partidu jokatu zituen Realak. Lehenengo partidan Slavia Pragaren aurka 2-2 berdindu ondoren penaltietan gailendu zen talde gipuzkoarra. Ondoren, Startit taldeari 8-1 ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010145 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maratoiko Munduko Kopako proba jokatu da asteburu honetan Portugalen, eta bertan izan dira Itxas-Gain klubeko Irati Osa eta Imanol Barruetabeña. Berez, adinagatik 23 urtez azpikoen mailan lehiatuko ziren, baina maila absolutoan atera ziren azkenean.
Ostiralean distantzia laburreko (5 km) finalaurrekoan izan zituzten, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010146 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntako Gipuzkoako Herriarteko txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu Zumaiako Pilota Eskolako pilotariek, Hondarribian. Aurreko bi jardunaldietan bezala, nagusi izan dira zumaiarrak.
Kadetetan, Haritz Egañak eta Luken Aizpuruak 23-30 emaitzarekin galdu dute Basterra eta Popen aurka. Jubeniletan, Cristian Sae... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010147 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baratzak jartzeko lursaila egokitu du Zumaiako Udalak Basustagainean. 50 eta 70 metro karratuko 31 baratza izango dira, eta herritarren artean banatuko dira. Baratza Parkearen ekimen hau Kutxa Ekogunearen laguntzarekin gauzatu da.
Baratza gune honi helburu eta izaera soziala emateko asmoz, Basustagainean sortu diren 31... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010148 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helene Alberdi, hirugarren distantzia erdiko Espainiako triatloi txapelketan
Espainiako distantzia erdiko triatloi txapelketa jokatu da asteburu honetan Guadalajaran (Gaztela-Mantxa). Mila kirolari inguruk hartu dute parte bertan, eta Helene Alberdi brontzezko domina eskuratuta itzuli da Zumaiara.
Eguraldi politarekin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010149 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lesakan eta Besainen egon dira aurreko asteotan Zumaiako dantzari txikiak. Bihar, baina, Zumaian egingo da Dantzari Txiki eguna, eta bertan, Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariez gain, Lesakako Tantirumairuko, Beasaingo Artzakako, eta Getariako Gure Txeruko dantzariak izango dira.
Goizeko 11:15ean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010150 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketa herrikoiko bigarren ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo. Hasi, Odieta pilotalekuan hasi zen jardunaldia, baina eguraldi kaskarra dela medio, Herri Eskolako frontoian amaitu behar izan zuten.
AIZPURUA-ASTIGARRAGA, 21 - OIARTZABAL-MENDIZABAL, 22ANTIA-AGIRRE, 7 - ODRIOZOLA-ZUBIKARAI (*), ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010151 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Piszina aldeko eskaileretara joateko haitzen gainean eginda dagoen porlanezko pasabidean bi kanal ireki ditu Udalak, legea errespetatu gabe.
Itzurungo erabiltzaileek badakite aspalditik usain txarreko ur beltza ateratzen dela tarteka piszina aldeko eskaileretan dauden pitzaduretatik. Udalak dio eskaileretara iristeko p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010152 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bazkarira joateko, 60 euro ordaindu behar dira ekainaren 2a baino lehen. Ordaintzeko bi bide daude: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010153 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 3ko ikasleok Teknologian egindako gure bolido berriak erakutsi dizkiegu LHko ikasleei. Haiek harrituta eta gu harrotuta! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010154 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia turistentzat prestatzen ari direla kritikatu du kantuz Maddalen Arzallusek
Zumaian geroz eta gauza gehiago turistei begira prestatzen dituztela kritikatu du gurean bizi den Maddalen Arzallusek Gazteako Dida irratsaioan.
Zumaia turistei begira egokitzen ari direla kritikatu du Maddalen Arzallusek horretarako asma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010155 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hondakinen tasaren lehen hiruhileko kobrantza asteazkenean egingo du Udal Elkarteak
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako etxebizitza eta establezimenduei dagokien hondakinen tasa maiatzaren 30ean kobratuko du Udal Elkarteak. Orain arte Udalek kobratzen zutena Udal Elkarteak kudeatuko du aurrerantzean.
Joan den urta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010156 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi urtetarako hartu du kargua, eta berarekin batera beste sei lagunek osatu dute zuzendaritza taldea. Bost izango dira titularrak eta bi ordezkoak. Horietatik bi emakumezkoak dira. Epe motzera bi helburu izango dituzte: gizonezkoen traineruak maila mantentzea, eta datorren urtean emakumezkoena uretaratzea.
Talde bakarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010157 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TikTarak, Bandak eta Astinduk larunbatean eman behar zuten kontzertua atzeratu egin dute
Aurtengo Maiatza Dantzan ekimenari amaiera emateko TikTara salsa taldeak, Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB) eta Astindu dantza elkarteak kontzertua eman behar zuten Ondartxo plazan. Arazo batzuk direla medio, kontzertuaren data at... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010158 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorrin egiten ari diren lanen aurkako manifestazioa egingo da bihar
Algorriko K/T mugaren behatokian egiten ari diren lanek haserrea piztu dute hainbat herritarrengan. Hori dela eta, manifestazioa deitu dute bihar arratsalderako. Mobilizazioa Beheko plazan elkartuta hasiko dute, 19:00etan.
Algorriko K/T mugaren behat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010159 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilak 26, Gau Zuria ospatuko da Zumaian. Horren baitan, arratsaldean, 16:00etik aurrera hainbat karpa jarriko dira Erribera kalean eta bertan, elkarteko kide diren hainbat dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, eskaintza berezi edota deskontuekin. Egun hori beraz, erosketak egiteko aukera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010160 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Heineken Jazzaldiak atzo eman zuen aditzera zer euskal taldek joko duten aurtengo jaialdian. Donostiako jazz jaialdian izango den taldeetako bat Voltaia hirukotea da.
Katapulta programarako aukeratu zuten talde zumaiarra, eta hari esker izango da Heineken Jazzaldian bere stoner rock doinuekin. Uztailaren 29an joko dute... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010161 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sasoiko eta gogotsu joango dira igandean Arrasaten jokatuko den infantil mailako Euskadiko txapelketara Viveros San Antongo hiru txirrindulariak: Aritz Eizagirre, Heiko Mateos eta Garazi Bergara.
Aurreko igandean Irunen izan zuten lasterketa eta Heiko Mateosek lasterketa bikaina egin zuen, ihesaldia harrapatuz. Aritz E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010162 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi hilea behineko odol emateak egin ziren atzo Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte Zentroan. 88 odol emate egin ziren arratsaldean zehar. Pozgarriena, 13 odol emaile berri hurreratu zirela Hogarrera odola ematera. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010163 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren astean amaituko da Zumaiako XXX. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea
Urteroko moduan, Zumaiako Udalak eta Distira Zumaiako argazki elkateak, Zumaiako Argazki Lehiaketa antolatu dute. XXX. edizio honetan Emakumea izango da gaia, eta Argizaola sarirako puntuagarria ere bada. Lanak aurkezteko azken eguna maiat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010164 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elikagai bilketa egingo da ostiralean eta larunbatean BM supermerkatuan
Zumaiako Elikagai Bankuak, hilaren 25ean eta 26an, janari bilketa kanpaina egingo du Ardantzabiden dagoen BM supermerkatuan.
Batez ere lekaleak, arroza, gailetak, azukrea eta irina, olioa, pasta, arrain eta barazki kontserbak jasotzea da helburua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010165 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Frantseseko ikasleok Biarritzen pasa dugu eguna: Itsas Museoan itsas txakurren emanaldia eta hainbat arrain bitxi ikusi eta, hirian, frantsesa lantzeko aitzakiarekin, gauffreak, crêpeak eta izozkiak dastatu ditugu. Eguraldia ere atsegina eta, beraz, dena zoragarri! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010166 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean ekitaldi berezia egingo da Santiago hondartzan Natura 2000ren egunaren harira
Santiagoko dunetan bertako balio naturalen aldeko hainbat lan burutu dira, eta bereziki horiek ezagutzera emateko ekitaldia egingo da larunbatean 09:00etatik aurrera.
Natura 2000 Sarea Europa zeharkatzen duen balio ekologiko handi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010167 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Pedroak antolatzeko bilera irekia egingo da gaur arratsaldean
Ekainaren 28ko arratsaldean hasiko diren, eta asteburuan jarraituko duten San Pedro jaiak antolatzeko bilera deitu du Udal Kultura Sailak. Bertan, herriko elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak jasoko dira. San Pedro jaiez gain, uztail... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010168 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekhi gaueko dantza saioa prestatzeko entseguak egingo ditu Astinduk
Azken urteotan bezala, Astindu dantza elkarteko dantzariek Ekhi gauean parte hartuko dute, suaren bueltan dantza eginez. Egun horretarako dantzak prestatzeko entseguak egingo dira ostiral honetatik aurrera.
Entseguak ostiraletan egingo dira, 18:00etati... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010169 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irati Osa eta Imanol Barruetabeña maratoiko Munduko kopan arituko dira
Galizian egindako sailkatze estropadan lekua lortu ondoren, Itxas-Gaineko Irati Osa eta Imanol Barruetabeña maratoiko Munduko Kopan arituko dira asteburu honetan. Txapelketa Portugalen jokatuko da.
Ostegunean abiatuko dira Zumaiatik Portugal aldera,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010170 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasaiako Itsas Festibalekoa oso egun pasa polita eta ezohikoa izan zen. Goizean Pasaia goitik behera zeharkatu genuen itsasontziak ikusten. Hainbeste jende ikusteak poztu egin ninduen, ez bainuen espero itsasontzien inguruko festibal batek horrenbesteko interesa pizterik. Parte-hartzaileek ilusio handiz ziruditen lanea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010171 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Moilaberriko estazioa erosi nahi du Udalak, bertan turismo bulegoa jartzeko
Eraikina Eusko Jaurlaritzarena da eta begi onez hartu du Zumaiako Udalaren proposamena. Turismo bulegoa eta Algorri Interpretazio Zentroko erakusketa berritua jarri nahi ditu Udalak eraikinean.
Moilaberriko estazioaren eraikina erosteko beste a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010172 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pentsionisten borrokak ez du etenik, eta astelehenero moduan, pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egin dute. Larunbatean Donostian egingo den manifestaziorako deialdia ere egin dute.
'Jubilazio duina denontzat' jartzen zuen pankarta eskuan harturik, beste behin ere elkarretaratzea egin dute herriko pentsionista ta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010173 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estazio zaharreko eraikinari berrerabilpena eman nahi dio udal gobernuak
Bertan kokatu nahi ditu, hain zuzen, turismo bulegoa eta Algorri Interpretazio Zentroaren zerbitzu osagarria. Eraikina Eusko Jaurlaritzaren jabegokoa izanik, erosketa proposamena luzatuko dio Udalak erakundeari aipatu proiektua gauzatu ahal izatek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010174 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Institutuko, Maria eta Jose ikastetxeko eta Darahli elkarteko gazteek 30 ume-saharar zainduko dituzte udako bi hilabetetan. 8-12 urte bitarteko ume-saharauientzat erropa behar dute.
Honako arropa behar da: kirol arropa (kamisetak, galtza motzak eta luzeak, kirol-jertseak, txandalak, zapatilak, sandaliak, txank... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010175 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 4ko ikasleok Elgoibarko Meka Lanbide Eskolan izan gara. Bada han aukera erdi-mailako ziklotan: erizaintza-lan osagarrietako teknikari, automobilen elektromekanikako teknikari, soldadura eta galdaragintzako teknikari... Ederra izan da eta eskerrik asko! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010176 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | M8an feministek jasotako isunaren inguruan EH Bilduk aurkeztutako proposamena onartu du bilkurak
Martxoaren 8an egindako mobilizazioengatik isuna jaso izana salatu zuen pasa den ostiralean Zumaiako Mugimendu Feministak. Gaia atzo egindako ez ohiko bilkurara eraman zuen EH Bilduk proposamen baten bidez. Besteak beste, i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010177 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Agoraphobia' eta 'The Grace of Dionysus' taldeen kontzertuak bihar gaztetxean
'Agoraphofia' galiziarrek, eta 'The Grace of Dionysus' zumaiarrek rock kontzertua eskainiko dute bihar gauean gaztetxean. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta sarrera 6 euro izango da.
Boskote galiziarra 2006an sortu zen, eta indie, garage ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010178 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | GUTUNA: EAJ-PNVren komunikatua Jon Iraola zinegotziaren erabakia dela eta
Duela hiru urte, EAJ-PNV-k Jon Iraolagan konfiantza jarri eta Zumaiako Udalean zinegotzi izateko Alderdiaren hautagaia izateko aukera eman zion.
Zuen karguari zegokion jardueran konfiantza galdu ondoren, EAJ-PNV-k berekin adostu zuen udaletxea uz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010179 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bulegoa Juan Belmonte 10. zenbakian kokatuko da eta uda osoan egongo da zabalik.
Aparkamenduaren erregulazio sistema berria ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egongo da indarrean eta aparkamenduaren erregulazioa herri osora zabalduko du, hau da, erdiguneaz haratago, Poligono eremua ere erregulatuko du.
Iaz beza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010180 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik zabalik dago Nagusiekin Nagusientzat egitarauko tailer eta jokoetan izena emateko aukera
Tailerretan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Brankan udal gizarte zerbitzuen eraikinean edo 943 86 22 00 telefonoan. Jokoetan parte hartzeko, aldiz, interesdunek Hogarrean eman beharko dute izena mai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010181 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Iraolak zinegotzi izaten jarraituko du, atxikitu gabekoa bezala
Atzo izandako ez ohiko plenoko gai ordenean Jon Iraola zinegotziaren errenuntzia jasotzen zen. EAJ-PNVko zerrendan aurkeztu zen Iraolak, baina, iritzia aldatu du eta zinegotzi izaten jarraituko du, atxikitu gabekoa bezala.
Hiru asteko epean gauzak erab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010182 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Gipuzkoako trainerilla txapelketan eta Pasaiako Itsas Jaialdian izango da
Asteburu honetan bi ekitalditan hartuko dute parte Zumaiako arraunlariek. Alde batetik, Mutrikun jokatuko den Gipuzkoako trainerilla txapelketan, eta beste aldetik, Pasaiako Itsas Jaialdian.
Gipuzkoako trainerilla txapelketako kanporaketa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010183 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Sherezade eta tipularen azalak' antzerkia izango da gaur Aita Marin
Vaivén Produccionesek, hogeigarren urteurrenean, Sherezade eta tipularen azalak aurkezten du. Emanaldia gaur izango da, 22:00etan.
Jose Carlos Garciaren zuzendaritzapean, Miren Tirapu, Xabi Donosti eta Iraia Eliasek osatzen dute Sherezade eta tipulare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010184 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriarteko zesta puntako partidak jokatuko dira larunbatean Aitzurin
Larunbat honetan, 18:00etan hasita, Gipuzkoako Herriarteko txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Aitzuri frontoian. Zumaiak, oraingo honetan, Donostia hartuko du etxean.
Hiru izango dira jokatuko diren partidak. Kadetetan Luken Aizpuruak joka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010185 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Geoparkeen Europako Astearen 8. edizioak ondare kulturala nabarmenduko du
Geoparkeen Europako Astea maiatzaren 23an hasi eta ekainaren 10era bitartean egingo da zortzigarren aldiz Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Ekimen hau Europan egun dauden 71 geoparkeetan egingo da aldi berean, ondare geologikoa ezag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010186 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zozkatu ditugu 'Sherezade eta tipularen azalak' antzezlanerako sarrerak
Bihar, ostirala, 22:00etan hasita, Sherezade eta tipularen azalak antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Saridunak hauek dira: Xabier Lizeaga Rica, Luis Mari Osa Barre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010187 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean eta igandeko lehen ordutan ez da tren zerbitzurik izango Zumaia eta Zarautz artean. Zarautzen egitekoak diren lan batzuk direla medio, zerbitzu hori eten egingo du Euskotrenek. Autobus zerbitzua izango da trenaren ordez.
Azken Portu Goiko igogailuaren pasarela eta Santa Klarako lur azpiko pasabideko hormigo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010188 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1.- AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (118. zbkia - 2018.03.15).
2.- OGASUNA.-2.1.- IRIZPENAK.-2.1.1.- 2018KO 4. KREDITU ALDAKETA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.-
2.1.2.- 2017. EKITALDIKO 'SARE TEKNIKA, RED DE SERVICIOS DE ASISTENCIA TÉCNICA'-RI DAGOKION FAKTURA; KREDITUAK EXTRAJUDIZIALKI ONARTZEA, BIDEZKO BADA.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010189 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Infantil mailan lehen urtea izan arren Garazi Bergara oso-oso itxura ona eskaintzen ari da txirrindularitzan. Zarautzen jokatutako Gipuzkoako txapelketan, aurrena sailkatu zen Gipuzkoako tituloa bereganatuz.
Mutiletan, Danel Beristain denboraldiko azken txanpara pedal kolpe oso onarekin heltzen ari da, eta Gipuzkoako a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010190 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | DBH 3ko ikasleok espeleologia egiten ibili gara Debako Aixa kobazuloan. Goizean trenez Debara joan, eta ordubete inguruko txangoa egin dugu Aixaraino. Espeleologian adituak diren mendi federazioko monitoreek gidatuta, benetako iluna eta isiltasuna sentitu ditugu. Gora xaguxar jendea! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010191 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nagusiekin nagusientzat ekimenaren barruan, Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak bere bazkideentzako jokoak antolatu ditu. Izen-ematea jada zabalik dago elkarteak Hogarrean duen bulegoan.
Joko hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Hogarrean. Ordutegiak eta xehetasunak bertan iza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010192 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Bertakoen ongizatea eta turistekin elkarbizitza bermatzea" da planaren muina. Ate irekiak izango dira herriko zenbait eraikin eta zerbitzutan asteburu honetan.
2017. urtean, aurrekoarekin alderatuta, Zumaiara etorritako bisitari kopuruak behera egin bazuen ere, azken urteotan turismoaren hazkundea izan denaren zalantz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010193 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | La Roca del Valles (katalunian) ospatuko da Kadete mailako Estatuko fasea ta bertan izango da Trapaia Taberna Pulpo taldea.
Aste bukaera honetan hiru partidu jokatuko dituzte, honatx ordutegia:
Ostirala, maiatzak 18. 17:30. Fuengirola - Trapaia Taberna Pulpo EK.Larunbata, maiatzak 19. 20:00. BM La Roca - Trapaia Tabern... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010194 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mozal Legea ezarri diote Zumaiako mugimendu feministari emakumeen eskubideak kalera ateratzeagatik M8ko greban. Herritarron bizkarrera sortu eta herritarrok nahieran zigortzeko inposatutako lege injustuak indargabetzeko garaia da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010195 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako selekzioaren deialdian sartu du beste behin ere Kauldi Odriozola jokalari zumaiarra Jordi Ribera hautatzaileak. Ekainaren 22tik uztailaren 1era Tarragonan jokatuko den XVIII. Mediterranear Jokoetarako baliagarria da deialdia. Aurretik, lagunarteko bat jokatuko dute Polonian hango selekzioaren aurka, ekainare... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010196 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Salomonek eta Zumaia Flysch Trailek Salomon Sense Ride zapatilak probatzera eta gozatzera gonbidatzen zaituzte. Zirkuitu berezi bat prestatu dugu Zumaia Flysch Trailaren ibilbidean. Itziarko santutegian egongo gara zuren zain, ekainaren 9an, 11:00etan.
Aditu talde baten laguntzarekin, korrikalari guztientzat egokia den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010197 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Helduek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroan izena emateko epea oraindik zabalik
Ikastaroa maiatzaren 26an eta 27an eta ekainaren 2an eta 3an egingo da Herri Eskolan eta interesdunek kiroldegian eman ahal izango dute izena maiatzaren 25a arte. Zumaiako Udalak antolatu du Foru Aldundiaren laguntza zein babesarekin et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010198 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2018-19 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea zabalik
Ikasketa horiek Zumaiako Soldadura Zentroan egiten dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira.
Zumaiako Soldadura Zentroan 2018-19 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010199 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | (BIDEOA) Bartolo Etxabe: "Hiraulika" fabrika, inguruetan ezagututako zaharrena
Oikiako Lore baserrian jaio zen Bartolo. Inguruetan fabrika bakarra ezagutu zuen umetan, "Hiraulika" (kare hidraulikoa) egitekoa, Txabola izeneko parajean. Zementuaren antzeko gaia zen. Fabrika militarizatuta ere egon zela kontatzen du, sold... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010200 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo bigarrengo irteera luzea prestatzen gabiltza, San Pedro jaietakoa alegia. Eta oraingoan Burgos eta Kantabria arteko mugan dauden hiru ibilbide aukeratu ditugu, La Montaña Pasiega bezela ezaguna dan lurraldean. Castro Valnera, Pico la Miel, Motas del Parrdo, El Cotero, Peña Lusa eta La Inmuniatik zehar dihoazte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010201 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten sei urte betetzen dituzten haurrek eman ahalko dute izena. Azken eguna ekainaren 15a izango da.
Zumaiako San Pedro parrokian, datorren ikasturteko haurren katekesia antolatzen hasi dira, eta aurten sei urte betetzen dituzten haurrak (2012an jaiotakoak) izango dira katekesiko lehenengo mailan hasteko aukera izang... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010202 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabalik dago Zumaiako Futbol Eskolan izena emateko epea. 2010, 2009, 2008 eta 2007 urteetan jaiotako neska-mutilek, ekainaren 30a arte dute horretarako aukera. Izen emate orriak Lubaki kiroldegiko harreran edo Aita Mari futbol zelaiko tabernan jaso eta entregatu daitezke. Aurreko denboraldiko prezioa mantentzen da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010203 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekainaren 28ko arratsaldean hasiko diren, eta asteburuan jarraituko duten San Pedro jaiak antolatzeko bilera deitu du Udal Kultura Sailak. Bilera hau datorren asteartean, maiatzaren 22an, egingo da, 19:00etan, Alondegian.
Bertan, herriko elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak jasoko dira. San Pedro j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010204 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, Zumaiako Udalak eta Nagusien Mahaia osatzen duten kide guztiek ekintzez josiriko egitarau anitz eta zabala prestatu dute aurtengo Nagusiekin Nagusientzat ekimena ospatzeko: tailerrak, hitzaldiak, jolasak edota ibilaldiak dira, besteak beste, egitaraua osatzen duten ekintzak.
Maiatzean hasita ekaina amaie... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010205 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurren garapen egokirako, funtsezkoa da mugimendua eta jolas librea bermatzea. Horren inguruko gehiago jakin, ikasi eta esperientziak konpartitzeko solasaldia prestatu dugu ostegun honetan Arrangoletako haurreskolan arratsaldeko 17:30etik aurrera.
Guztion parte hartzea bermatzeko, umeentzako zaintza ere antolatu dugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010206 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar hasi eta igandera bitartean Itsas jaialdia ospatuko da Pasaian. Itsas ondarearen inguruko erreferente izateko asmoa duen ekimena da hau. Kontzertuak izango dira, erakusketak, eta, nola ez, ontzi tradizional ugari ikusteko aukera, bai Euskal Herritik inguratutakoak, eta baita Europako herrialde batzuetatik espresu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010207 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Industria-ondarea zaintzearen eta babestearen inguruan Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren saioa izango da bihar, asteazkena, 19:00etan hasita Alondegiko Oxford aretoan.
Aitziber Gorrotxategi historian lizentziatua izango da oraingo honetan hizlaria. Aizarna... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010208 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa Zumaian egin ahal izango da
Datorren maiatzaren 24ean eta 25ean, nekazaritza ibilgailuen jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote.
Hilaren 24ean, goizeko 09:00etatik aurrera, Oikia auzoko Iparraguirre baserrian egingo da azterketa. Maiatzaren 25ean, aldiz, Urola plaza k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010209 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Darahli 18ko dokumentala eta argazkiak erakutsiko dizkiete gurasoei ostegunean
Ostegunean, 18:30ean hasita, Darahli 2018 proiektuaren inguruan egindako dokumentala eta argazkiak erakutsiko dizkie Darahli elkarteak Saharako kanpalekuetara joan ziren gazteen gurasoei.
Ekitaldian egongo dira proiektu koordinatzaileak eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010210 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar uretaratuko dute Astilleros Balenciagan egiten ari diren Norwegian Gannet itsasontzia. Arratsaldean izango da, 17:30ak aldera.
Beraz, Portuen Zuzendaritzatik aditzera eman denez, 17:30etatik 19:00etara bitartean ez da baimenduta egongo bestelako jarduerarik egitea maniobra eremuan. Lehorrean, segurtasun hesia jar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010211 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Areto futbol eta 7ko futbol txapelketetarako izen-emateak zabalik daude
Zabalik daude jada uda honetan jokatuko diren XXVIII. areto futbol eta XVIII. 7ko futbol txapelketetarako izen-emateak, Lubaki kiroldegian.
7ko futbol txapelketan izena emateko epea maiatzaren 30ean itxiko da. Antolaketarako bilera egun bat geroago... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010212 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | lnpernupen eman daiteke izena larunbateko Bilboko ekitaldira joateko autobuserako
Berri historikoak izan ditugu azken asteetan, eta Euskal Herrian zabaltzen ari den aro berriari begira, larunbatean ekitaldi nazionala egingo du Sortuk Bilbon, Miribillan. Bertara joatrko autobusa jarriko da Zumaiatik eta 15:30ean irtengo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010213 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Cuban Boxing klubeko Manu Alfonsok borrokaldia izan zuen pasa den larunbatean Astigarragan. Aurkaria Oier izeneko boxealaria izan zuen, Astigarraga bertakoa bera. Epaileen arabera berdinketa izan zen, eta, beraz, baliogabetzat eman zen borrokaldia.
Bere entrenatzaile Ruben Arredondorentzat, hobea izan zen Alfons... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010214 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Horien artean kantinako ertzetan itxitura mugikorrak jarri eta Itzurun Txiki eremuan alga pilaketen ondorioz sortutako usain txarrak saihesteko lanak egingo ditu. Horrez gain, Gipuzkoako Kostetako Zerbitzu Probintzialak hondartzako ezkerraldeko jaitsieran dauden harri solteak kendu eta eremua harri-jauziez babesteko eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010215 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamairu partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, horietatik bederatzi irabazi eta lau galdu dituztelarik. Emaitza bikainak izan dituzte gure taldeek. Aipatzekoa Neumaticos Bayona Pulpoko Kadete mutilak Gipuzkoako Federazio saria irabazi dutela. Zorionak mutilak!!Aipatzekoa ere Galdona Burdindegia infantil nesk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010216 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aniztasun funtzionala duten herritarrentzat aisialdi zerbitzua eskainiko du Udalak
'Atozte' izeneko programa edo aisialdi zerbitzua hilabete honetan jarriko da martxan. Udalak bultzatu eta Gautenak gauzatutako proiektuak aniztasun funtzionala duten herritarrentzat aisialdi zerbitzua eskaintzea du helburu. Ostiralean eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010217 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak Herriarteko txapelketako partidak jokatu ditu hiru modalitatetan
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako partidak jokatu zituen Zumaiako Pilota Elkarteko pilotariek hiru modalitatetan: eskuz, palan eta zestan. Zumaia kanporatua izan da eskuz, eta itzulerako norgehiagokak jokatuko ditu beste bi modalitateetan.
Larun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010218 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Sherezade eta tipularen azalak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu
Ostiralean Sherezade eta tipularen azalak antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan. Udal Kultura Sailak emanda, hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hatzeko formulario hau bete beharko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010219 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zubeltzu Zahar baserrian bizi den Madalena Artetxe Arrieta emakumeak, pasa den apirilaren 30ean ehun urte bete zituen. 1918 urtean jaioa, Itziarko Mardari auzoan dagoen Zubeltzu Zahar baserrian bizi da gaur egun. Mende oso bat bete duen honetan, osasunez ondo eta burua argi duela esan genezake.
Arroa Goian dagoen Matra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010220 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, Indamendi Eguna ospatuko dugu. Herriko mendi elkarteak bere egun handira gonbidatzen zaituzte.
Oraingoan ere, goizeko 9:00etan taxi geltokitik abiatuko gara. Ibilbide polit hau eginez Indamendiren 455 metroko garaiera gaindituko dugu. Guztira 11 kilometrotako luzera duen ib... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010221 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hiru estropada jokatu dituzte asteburuan gure arraunlariek, trainerillen eta traineruen artean. Hona hemen egindako lana.
Trainerilletan, Gipuzkoako ligan, larunbatean, Hondarribian, hauek izan ziren gureen emaitzak:
Igandean, ligan, Getarian jokatu zen estropada azkenean, (Zarautzen zen, baina itsaso txarragatik Getar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0010222 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iruñeko IV. Half Triathlon proba jokatu zen atzo. Kirolariek 1,9 kilometro egin zituzten igerian Aritzalekuko urtegian. Jarraian 85 kilometroko txirrindularitza saioa izango zuten, eta, amaitzeko, 19 kilometroko korrika saioa.
Emakumezkoetan, elite mailan, Helene Alberdi bigarren izan zen, 4:28:22 denborarekin, Sara Lo... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.